aitormena euskararen erabilera sustatzen dihardutenei...euskararen nazioarteko eguna...

24
37. zenbakia ı 2017ko abendua osatuberri Aitormena euskararen erabilera sustatzen dihardutenei

Upload: others

Post on 28-Jul-2020

5 views

Category:

Documents


0 download

TRANSCRIPT

Page 1: Aitormena euskararen erabilera sustatzen dihardutenei...EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNA BARRUALDE-GALDAKAO ESIan Aurtengoan bi ekitaldi izan dira, biak ala biak ESIan bertan eta langileekin

37. zenbakia ı 2017ko abendua

osatuberri

Aitormena euskararenerabilera sustatzendihardutenei

Page 2: Aitormena euskararen erabilera sustatzen dihardutenei...EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNA BARRUALDE-GALDAKAO ESIan Aurtengoan bi ekitaldi izan dira, biak ala biak ESIan bertan eta langileekin

agenda ................. 2irakurlearen txokoa ................. 3

adituakItsaso Bengoetxea ............. 4-5

jakin berri /efemerideak................. 6kolaborazioa

Jose Ramon Furundarena ................. 7bidaiak mundutik zehar

El Salvador Elkartasuna kolektiboa ............ 8-9osasunez eta osasuntsu bizi

Erorikoak prebenitzeko tailerrak ............. 10-11atzera begira

Paralinpiar jokoen jatorriaz ......... 12-13aholku medikoak

Nola kontrolatu tentsio arteriala.......... 14-15arnasguneak

Bastida ......... 16-17urratsak

Telefono-lokuzioak euskaraz ere ......... 18-19euskara osakidetzan

Normalizazioaren alde egindakolanen aitortza .. 20-21-22

denbora-pasak............... 23

agendaOEEren 28. Osasun Biltzarrerako ahozko komu-nikazioak edo posterrak bidaltzeko epea zabalikdago urtarrilaren 15a arte. Biltzarra Arantzazunegingo da, Gipuzkoan, maiatzaren 18 eta 19an.

Euskaraldia, 11 egun euskaraz

2018ko azaroaren 23tik abenduaren 3ra, Euskal Herri osoan, bakoitzak bere inguruan, bere ohiko harreman-sareetan(familian, lagunartean, lanean, eskolan, dendetan…): 11 egun euskaraz.Herri eta entitateek 2018ko lehen hiruhilekoan izango dute izena emateko aukera eta orduan jakingo da zenbat

tokitan parte hartu ahal izango duten hiztunek 2018ko Euskaraldian. Hala ere, hainbat herritan dagoeneko murgil-duta daude Euskaraldiaren antolaketan.Herritarrek irailean izango dute ‘11 egun euskaraz’ dinamikan izena emateko aukera, eta parte hartu ahal izango

dute Ahobizi gisara («Ulertzen duenari euskaraz egingo diot, hark erdaraz erantzun arren. Ezezagunei lehen hitza,gutxienez, euskaraz egingo diet») edo Belarriprest modura («Egidazu euskaraz, nik ulertzen dut eta. Agian erdarazerantzungo dizut, baina zuk niri euskaraz egitea nahi dut»). Bitartean, hainbat tokitan antolatzen ari diren batzor-deetan parte har daiteke.

Psikiatrian eguneratzeko XXVI. Ikastaroa:«Errekuperazioaren erronka psikiatrian».Otsailaren 28an eta martxoaren 1, 2 eta 3an, Vi-toria-Gasteizen, Europa Jauregian.

URTARRILA

2018

OTSAILA

Page 3: Aitormena euskararen erabilera sustatzen dihardutenei...EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNA BARRUALDE-GALDAKAO ESIan Aurtengoan bi ekitaldi izan dira, biak ala biak ESIan bertan eta langileekin

Osakidetza, Araba kalea 45, 01006 Vitoria-Gasteiz, Tel.: 943 00 73 75 - [email protected]

Erredakzio-kontseilua: Xabier Arauzo, Mikel Maioz

Euskara-zuzentzaileak: Bidera Zerbitzuak (Berria Taldea)

Koordinatzailea: Bidera Zerbitzuak (Berria Taldea)

Tirada: 5.000 ale

Lege-gordailua: SS 1472-2011

ISSN 2254-450X

Diseinua eta maketazioa: Bidera Zerbitzuak (Berria Taldea)

Inprimategia: Leitzaran Grafikak

Zer gairi buruzko atala sortuko zenuke Osatuberrin?Oraingo zein atali eutsiko zenioke?

Nire ustez aldizkaria ondo dago bere ho-rretan, baina egia da, bizirik dagoen orokaldatu behar duela, txokoratuta geratutanahi ez badu, behintzat.Hauei eutsiko nieke: Agenda, Irakurle-

aren txokoa, Bidaiak munduan zehar,Aholku medikoak, Arnasguneak etaDenbora-pasak.Hauek ere egokiak lirateke:

• KIROLARIAK ETA DROGAK. Gero etagehiago dira/gara korrika edo gimna-sioan hasten garenok, eta horietakoaskok pilulak hartzen dituzte, bai ne-kerik ez sumatzeko bai indarra area-gotzeko. Asko dira pilula horiek, etazeintzuk diren eta horiei buruzkoazalpena eman daiteke aldizkarian.

• Gramatika lantzeko atala. Osasun-arloko terminologia… DI-DA BATE-AN izena jar diezaiokezue.

• Emakumea eta Osasuna. Emaku-meari osasun-arloan dagokion tokiaeman.

• Osakidetza eta teknologia berriak.

• Euskara ikasteko prozesuan izanda-ko bizipenak azaltzeko atala sortuhizkuntza-eskakizuna egiaztatu du-tenentzat.

Iratxe (Barrualde-Galdakao ESIa)

Emakumeen kontrako indarkeria sinbo-likoa oso gai interesgarria iruditzen zait.Ez dakit aukera izango duzuen horri bu-ruz zer edo zer argitaratzeko.

Maribi (Donostialdea ESIa)

Gehitzekotan, igual, elkarrizketak di-tuen atal bat jarriko nuke. Eta horretanzer? Ba gure artean izan ditugun lanki-deak –egun erretretan daudenak–, zerbizipen dituzten, osasungintza kanpotiknola ikusten den, lanean zirenetik ikus-puntua aldatu ote zaien, eta abarren in-guruan solastatzeko.

Carmen (Donostialdea ESIa)

Irakurlearen txokoa oso gustukoa det,bertan tratatzen dituzuen gaiak erakar-garri egiten zaizkit.

Xabier (HABE)

Niri ez zait atal berririk bururatzen, etaniri dagokidanez «euskara Osakidetzan»atala indartuko nuke. Den-dena aldatzenbada, bai azala bai mamia, izena ere al-datuko nuke beharbada, izana indartze-ko. Baina beharbada ez da den-dena al-datzen, eta azala zimurtu eta mamia go-gortzen bada ere, muinetik dario betikoizana bihotzaren indarrez, eta bihotzataupaka segitzen du behin gutxienez be-netan maite duen honek. Horra zer denmaitemina: dena eman eta gero, hutsegina. Horra zer den maitasuna: birekinbat egin ondoren, askatasunaren bata-suna. Funtsezkoa dena ez da aldatzen,biziarazten nauen euskarak edo eskua-rak dirau, dario maitasunak, bihotzetikahora poesiaren indarrez.

Ainara (Debabarreneko ESIa)

2012ko otsailean

2015eko otsailean

2018ko otsailean

?

Page 4: Aitormena euskararen erabilera sustatzen dihardutenei...EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNA BARRUALDE-GALDAKAO ESIan Aurtengoan bi ekitaldi izan dira, biak ala biak ESIan bertan eta langileekin

aditu

ak4 osatuberri

2017ko abendua

Bena barneko terapia antibioti-koa etxean egiten duen pazien-tearen eboluzioari buruzko iker-keta-proiektu bat zuzentzenduzu, esango al diguzu zertandatzan?Mundu-mailan oso hedatuta daudeospitaletik kanpo bena barnetik egi-ten diren terapia antibiotikoak;herrialde anglosaxoietan, esaterako,

Pazienteetan konplikazioeiaurretiaz antzematekoerregelak sortu dituguIkerketa-proiektu bat zuzentzen du Bengoetxeak(Igorre, 1976) ospitaletik kanpo egiten diren benabarneko terapia antibiotikoen inguruan. 2012azgeroztik ari da horretan Galdakao-Usansoloospitalean. Osasun Sailaren diru-laguntza jaso duproiektuak, Etxeko Ospitalizazioko Euskal Elkarteakbabestuta. Udazkenean, aukera izan zuen ikerketa-proiektua aurkezteko AEBko GaixotasunInfekziosoen biltzarrean.

itsaso bengoetxea martinezBarrualde-Galdakao ESIko Etxeko Ospitalizazioko Zerbitzuko medikua

Page 5: Aitormena euskararen erabilera sustatzen dihardutenei...EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNA BARRUALDE-GALDAKAO ESIan Aurtengoan bi ekitaldi izan dira, biak ala biak ESIan bertan eta langileekin

OPAT agentziak daude (OutpatientParenteral Antibiotic Therapy).Gurean, berriz, etxeko ospitalizazio-ko zerbitzuak egiten du lan hori,modu esku-hartzaileago batean,OPAT agentzien aldean.Etxeko ospitalizazioan, ingresatu-

ta egongo balitz bezala artatzen dapazientea. Medikuen zein erizainenbisitak izaten dituzte eta, daukatengaixotasunaren eta erabilitako anti-biotikoaren arabera, kontrol analiti-koak egiten zaizkie astean behinedo birritan. Gure helburu nagusiazera da: nolabaiteko eredu predikti-boak egitea pazienteetan agertzendiren konplikazioak baloratu etaekiditeko.Zein dira konplikazio horiek?Konplikazioak hiru multzo nagusi-tan banatzen ditugu: tratamenduakberak edo gaixotasunak sortzendituenak, berriro ospitaleratzea, etaheriotzak. Ikerketa honetan, EuskalAutonomia Erkidegoko osasunpublikoko sarea osatzen dugunetxeko ospitalizazio-zerbitzu guz-tiak aritu gara, eta bertan 120 alda-gaitik gora batu dira 1.500 pazien-tetan. Datuak 2012-2013 urtebitartean bildu ziren, eta, ondoren,ikerketa analitikoa gauzatu dugu.Orain, emaitzak aurkezteko faseangaude.Konplikazioak izateko arriskuhandia al dago?Ez; izan ere, etxeko ospitalizazio-sistemak hainbat aldagaitan emai-tza hobeak lortu ditu OPAT agen-tziek baino. Aspaldi frogatuta dagoOPAT bera nahiz ospitalez egitenden bena barneko terapia antibioti-koaren administrazioa seguruak etaeraginkorrak direla, eta hala delaziurtatu nahi izan dugu guk geurearloan.Zer da garrantzitsuena trata-mendua segurtasunez eta era-ginkortasunez ezartzeko?Antibiotikoen erabilera arrazional

bat egiteko, diagnostiko eta pres-kripzio zuzenak egiten direla ziurta-tu behar da, eta antibiotikoak jarri-ta daudenean tratamendua berazuzen betetzen dela kontrolatu.Azken horrek antibiotikoak sortuta-ko konplikazioak ekiditearen aldelan egitera behartzen gaitu, etaasmo horrekin egin dugu guk geureikerketa. Izan ere, ikusitakoarenarabera, konplikazio bakoitzak berefaktore-pronostikoak ditu; kasugehienetan, gainera, aldagaiekpazientearekin zerikusi handiagoadaukate artatzeko moduarekin

baino. Eraginkortasunez jokatzea,gure kasuan, konplikazioak izatekoarrisku handia daukaten pazienteeialdez aurretik antzeman eta neurrizuzentzaileak inplementatzea izan-go litzateke, segurtasuna handitze-ko asmoarekin.Nolako onurak dakartza benabarneko terapia etxean egiteak?Mota honetako era asistentzialakdenontzako onuragarriak direlaesan daiteke. Etxeko ospitalizazio-ak, batetik, ospitaleak berak sor-tzen dituen hainbat gaitz ekiditenditu, ospitalismoak edo gaixotasunnosokomialak, esaterako. Bestetik,paziente eta familiarentzako onu-rak nabariak dira, beren ingurune-an eta etxean arta daitezkeelakopazienteak. Egia da, asistentzia-mota honek pazientearen eta batez

ere familiaren parte-hartze zuzena-goa inplikatzen duela gaixoarenzainketan, baina hori ere onuraga-rria dela esan dezakegu, osasun-esparruaz jabetzea dakarrelako.Azkenik, pazienteak beraien etxee-tan artatzeak onura ekonomikoakekartzen dizkio osasun-sistemari;onura zuzenak, artatze-mota haumerkeago den heinean, eta zehar-kakoak, ospitalizazioak sortutakogaixotasunak eta horren ondorioakaurrezten direlako.Udazkenean aukera izanzenuen proiektua San Diegonaurkezteko, gaixotasun infek-ziosoen AEBko elkarteak urteroantolatzen duen IDSA WEEK bil-tzarrean. Zer moduz joan zitzai-zun?Oso esperientzia baikorra eta abe-rasgarria izan zen. Horrelako biltza-rrek jendea ezagutzeko aukeraematen dute, eta aukera izan nuenSan Diegon OPATen inguruko arti-kuluak idatzi izan dituzten adituakaurrez aurre ezagutzeko. Horretazgain, arreta eman dit guk paziente-ak artatzeko ezarrita daukagun sis-temak, hots, etxeko ospitalizazioak,nolako interesa sortzen duen. Zen-bait profesionalek interesa erakutsiizan digute gure eredua berenherrialdeetan ezartzeko.Oro har, etxean egiten diren tra-tamenduei dagokienez, infor-mazio nahikoa dagoela uste alduzu?Ez, ez dut uste. Etxeko ospitaliza-zioko zerbitzuek 30 urte daramatelanean, eta pazienteek oraindik ereustekabea hartzen dute horrelakozerbitzuak daudelako. Oro har, ustedut jendeak ez dakiela oso ondozein den gure funtzioa, baina gurezerbitzuak erabili ostean, pozikegoten direla erakusten dute argi-taratutako inkestek. Hala ere,gehiago ezagutarazteko beharradago oraindik.

adituakosatuberri 52017ko abendua

••«Zenbait

profesionalekinteresa erakutsiizan digute gureeredua berenherrialdeetanezartzeko»

Page 6: Aitormena euskararen erabilera sustatzen dihardutenei...EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNA BARRUALDE-GALDAKAO ESIan Aurtengoan bi ekitaldi izan dira, biak ala biak ESIan bertan eta langileekin

6 osatuberri2017ko abendua

jaki

n be

rri •

efe

mer

idea

k efemerideakOtsailaren 11Zientziako Emakumeareneta Neskaren NazioartekoEgunaNazio Batuen Batzar Nagusiak2015ean erabaki zuen otsailaren ha-maika Zientziako Emakumearen etaNeskaren Nazioarteko Eguna izenda-tzea. Horrela, emakume eta neska

guztiek zien-tzian dutenparte-hartzeabidezkoa etae r aba t e koaizatea aldarri-katzen da, ge-nero-berdinta-

suna eta emakumearen ahalduntzealortzeko bidean.

Urtarrilaren 2aJose Madinabeitia Ortiz deZarate hil zenGipuzkoar mediku eta politikaria, Oña-tin jaio zen 1870ean. Mendearen bu-kaeran, Bilbon mediku zela, politikanhasi zen. Sozialista zela eta, bezerokontserbadoreek alde egin zioten Bil-bon zuen kontsultatik, eta orduan txiroeta behartsuenei zabaldu zizkien ate-ak. Kontsulta zabaldu zuen Eibarren,

eta, hainbat urtez, zerbitzua ibiltaribihurtu omen zuen, zenbait herritarajoanaz; Eibarren, Sestaon, Miranda deEbron... gaixoak artatzen omen zituen.Bizkaiko meatzarien greba luzearengaraian, haien seme-alabez arduratuzen beste batzuekin batera, eta 200 bathaur jaso zituen Eibarrera. 1918an,Eusko Ikaskuntza elkartearen sortzaile-etakoa izan zen. Bost urte geroago hilzen Bilbon, zorabioak eragiten zizkiongaitz luze eta mingarri baten ondorioz.Iturria: http://aunamendi.eusko-

ikaskuntza.eus

HIZKUNTZA-LIDERGOA LANTZEKO SAIOETAN PARTE HARTU DUTEERAKUNDEETAKO HAINBAT ZERBITZUBURUK ETA TARTEKO ARDU-RADUNEKGiza Baliabideak Kudeatu, Antolatu eta Garatzeko Zuzendariordetzaren eki-menez, abiatu berri da Osakidetzako zuzendari eta arduradunen artean hiz-kuntza-lidergoa lantzeko proiektu pilotua. Kike Amonarriz soziolinguistikanaditu eta telebistako aurkezle ezagunak hartu du saioak prestatzeko ardura.

Horretarako, errealitate so-ziolinguistiko ezberdine-tako 9 langile elkarrizke-tatu ditu, euskaldunak etaez-euskaldunak, eta sola-saldi horietatik ateratakoinformazioarekin, lau or-duko saioa prestatu du.Esperientzia pilotu

horretan hiru saio egindira, Euskal AutonomiaErkindegoko lurraldebakoitzean bat: azaroa-

ren 22an Donostialdea ESIan, euskaraz; azaroaren 28an Bilbo-BasurtuESIan, gaztelaniaz, eta abenduaren 19an Arabako ESIan, gaztelaniaz. Saio-en balorazioa oso positiboa izan da eta parte-hartzaileek gogo onez etainteres handiz jarraitu dituzte bertan jorratu diren edukiak.

EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNA BARRUALDE-GALDAKAO ESIanAurtengoan bi ekitaldi izan dira, biak ala biak ESIan bertan eta langileekin etalangileentzat bideratuak: «Osasunaren aldeko apustu sendoena: ondo jateaeta kirola egitea» izeneko mahai-ingurua, eta ibilbide profesionaleko anek-doten lehiaketaren hirugarren edizioa.Mahai-ingurua Galdakao-Usansolo Ospitalean izan zen, hizlari hauekin: Zi-

gor Iturrieta puntako mendi-lasterketari, sukaldari eta EITBko Txoriene saioa-ren aurkezlea, Henar Ortuondo Osasun Publikoko teknikaria, eta, etxekoenartean, Aitor Ikobaltzeta Endokrinologia Zerbitzuko fakultatibo espezialistaeta Itziar Landajo erizaina; azken horrek gidatu zuen saioa. Lehenik, gaia ko-katzeko, Eusko Jaurlaritzaren «Euskadiko elikadura osasungarrirako ekime-nak» izeneko egitasmoaren aurkezpen laburra egin zen, eta, ondoren, bizi-ohitura osasungarriei lotutako alderdiok jorratu ziren: gatzaren, azukreareneta koipearen kontsumoa murrizteko beharra, eta ariketa fisikoa egunero egi-tearen garrantzia. Azaldu zutenez, substantzia horiek neurriz gaindi hartzeaketa bizitza gero eta sedentarioagoa izateak herritarren % 50ek gehiegizko pi-sua izatea ekarri du, eta zenbait gaixotasun kronikok gora egin izana.Saioa Apika taldeak eskainitako umorearekin amaitu zen: mahai-inguruko

clownklusioak atera zituzten, eta ibilbide profesionaleko anekdota-lehiake-tako sariak banatu.Bestalde, urtero legez, lelo esanguratsua hautatu dute Euskararen Egune-

rako: «Gurean geurea, beti euskaraz lehen berbea», erakundearen osasun-zentro guztietara zabaldu den kartelean jaso dena. Berorren bitartez adierazinahi izan dute aldamenekoari lehendabizi euskaraz zuzentzea dela modurikeraginkorrena bide egiteko eta bide emateko euskaraz bizi nahi duenari.

Page 7: Aitormena euskararen erabilera sustatzen dihardutenei...EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNA BARRUALDE-GALDAKAO ESIan Aurtengoan bi ekitaldi izan dira, biak ala biak ESIan bertan eta langileekin

osatuberri 72017ko abendua

kolaborazioaJose Ramon FurundarenaDonostialdea ESIko mediku hematologoa

eta Osagaiz aldizkariko zuzendaria

Osagaiz: osasun-zientzien aldizkaria

Euskara aurrerapauso nabarmenakegiten ari da eremu askotan. Osasun-arloan ere badoa bidea egiten apur-ka. 1990ean sortu zen OsasungoaEuskalduntzeko Erakundea (OEE) etaharen asmoen artean daude euska-raren erabilera bultzatu eta indartzeaosasun-arloko profesionalen artean,irakaskuntzan, heziketan eta lan-zentroetan, eta osasunari buruz eus-karaz idatzitako aldizkari eta argital-penen sorrera sustatzea.OEEren ekintza nagusia urtero osa-

sun-biltzarra antolatzea izaten da etaorain arteko hogeita zazpi biltzarre-tan Euskal Herriko profesional ugarikparte hartu dute ponentziak, komu-nikazioak eta posterrak aurkeztuzedo besterik gabe lankideen espe-rientziak eta irakaspenak jasoz. Ho-rrela, medikuen, erizainen eta gaine-rako lankideen arteko sarea sortzenjoan da. Biltzarretako materiala libu-rutan argitaratuta dago eta osasun-arloko terminologia lantzeko aukeraparegabea da.Udako Euskal Unibertsitatea (UEU)

1973an sortu zen. Hasieratik harenhelburu nagusia Euskal Unibertsitateasortzea izan da eta lan-ildo nagusihauek ditu: euskararen eta unibertsi-tatearen arteko zubiak eraikitzea, eus-kal komunitate zientifiko-intelektualabiltzea eta unibertsitate-gaiak ekoitzieta gizartearen esku jartzea. 1981. ur-tetik aurrera Iruñean izandako udakoikastaroen barnean osasun-arloko ter-minologiari eta osasun publikoari bu-ruzko saio batzuk antolatu ziren. Ber-tan biltzen hasi ziren ondoren OEErenhastapenetan parte hartuko zutensendagile euskaltzaleak. Harrezkero,era askotakoa izan da bi elkarteen ar-teko elkarlana, orain OSAGAIZ aldiz-kariarekin segida izango duena.Euskal Herriko Unibertsitatean ere

aurrerapauso handiak egin dira me-dikuntzan, odontologian, erizain-tzan eta farmazian, eta gero eta ikas-gai gehiago ikas daitezke euskaraz.

Bertan graduatzen diren ikasleekerraztasun handiagoa dute berenlana euskaraz egiteko, bai ahoz baiidatziz. Gipuzkoan egoera nahikoona bada ere, Bizkaian eta Arabanatzerapen handiz ari dira, eta Nafa-rroan eta Iparraldean ez dago auke-rarik osasunarekin lotutako graduakeuskaraz ikasteko. Euskarazko lehentesia medikuntzakoa izan zen eta Ri-kardo Arruek aurkeztu zuen 1976.urtean: His sortaren ezkerreko ada-rraren erabateko hersturaren etazaingorrigrafiaren arteko koerlazioa.Osasun-arloarekin lotutako aldiz-

kari zientifiko baten beharraz jakitunginen aspalditik, baina ez genuenune egokirik ikusten. Gutxi ginelairuditzen zitzaigun, formazioa faltazitzaigula, erronka handiegia zela,baina azkenean zezenari adarretatikheldu, eta OEEren eta UEUren lanki-detzari esker jaio da OSAGAIZ, Eus-kal Herriko osasun-zientzien aldizka-ri berria. Izan ere, 1936ko gerra au-rretik Aitzolek abiarazitako El díaegunkarian «Euskal-orria» atala ze-goen, euskara hutsez idazten zena,eta bertan «Osasun Gaiz» azpiatala.Han, batez ere Iñaki Barriola medi-kuak idatzi zituen osasunari buruzkozutabeak. Bi hitz horien laburduratikdator OSAGAIZ izena.

Zenbaki bakoitza osatzeko, jato-rrizko artikuluak jaso nahi ditugu,eta, horretarako, guztioi dei egitendizuegu espezialitate ezberdinetakolanak bidaltzeko eta denokin kon-partitzeko. Gure asmoa ez dapunta-puntako ikerlanak argitara-tzea, baizik eta edozein espezialita-tetakoek ondo ulertuko dituztenlanak plazaratzea. Biltzarretara aur-kezten dituzuen lan horiek gehixea-go landu eta bidali aldizkarira.Aldizkarian argitaratuko ditugu,halaber, osasunaren eremuarekinlotura duten gai interesgarrienberrikuspenak, beste aldizkarietakoartikulu interesgarrien balorazio kri-tikoak, farmakoei buruzko informa-zioa, liburuzainen aholkuak eta eus-karari lotutako informaziointeresgarria. Argitaratutakoakegile-eskubideak izango ditu.Hasierako asmoa da urtean bi zen-baki osatzea eta www.osagaiz.eusweb-orrian PDF formatuan argitara-tzea, ez da paperean zabalduko.Web-orrian aurkituko dituzue egile-entzako gidalerroak.Ilusio handiz ekiten diogu aldizkari

berri honi, aurrekoek egindako bi-dea osatzeko asmoz eta osasun-arlo-an euskarak behar duen arnasari aireberria emateko. Bejondeigula!

Page 8: Aitormena euskararen erabilera sustatzen dihardutenei...EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNA BARRUALDE-GALDAKAO ESIan Aurtengoan bi ekitaldi izan dira, biak ala biak ESIan bertan eta langileekin

8 osatuberri2017ko abendua

bida

iak

mun

dutik

zeha

r

Bi urtean behin, El Salvadorrera joaten dira PeioGoiatxe eta El Salvador Elkartasuna erakundekokideak. Hango proiektuak xehatu ditu.

El Salvadortik itzuli berria zara. Zermoduzko esperientzia izan da? Ona. Duela egun batzuk itzuli nin-tzen, oso gustura. Bi urtean behin jo-aten gara, eta leku lasaia dela esandaiteke.Leku lasaia dela diozu.Lehengo aldean, bai behintzat. Lehenmarak eta horrelako gaizkile-taldeakeskualde guztietan zeuden, eta orainlanda-eremuan aldatzen ari da. La-saiago dago, eta asko nabaritzen da.Beraz, patxada handiagoz aritukozineten lanean. Zertan aritu zare-te?Bai, alde handia dago, guk lan egite-ko eta batez ere haiek bizitzeko. ElSalvadorko iparraldean egiten dugulan, eskualde txiki batean, non osozapalduta bizi diren. Eskualde horre-tan, 70.000 pertsona bizi dira, eta2001az geroztik gaude han, bostproiekturekin.Nolako proiektuak dira?Ikasleentzako diru-laguntzena da ho-rietako bat. Han batxilergora arte

ikasten dute, eta gero utzi egiten du-te. El Salvadorren ikasleentzako etxebatzuk daude, eta 17-20 lagun ego-ten dira, bakoitza berea ikasten: bio-logia, zuzenbidea, nekazaritza-inge-niaritza eta beste. Guk beka batzukematen dizkiegu baldintza jakin ba-tzuk betetzen dituztenei: txiroak iza-tea, ikasle onak, eta komunitateanlan egitea. Orain, hamazazpi daude;urtero hiruzpalauk amaitzen dute,eta berriak sartzen dira. Hala ere,etxe horietan sartzeko eskaera han-diagoa da eskaintza baino.Zer eginkizun duzue etxe horie-tan?Hango jendeak alokatutako etxeakdira, eta guk diru-laguntza ematendiegu, besterik ez. Gero eurak anto-latzen dira. Ehun dolar ematen diz-kiegu hilero, eta etxearen alokairuaere guk ordaintzen dugu.Beste proiektuak zertan oinarri-tzen dira?Osasun-arlokoa da bat, Pro Vidaproiektuan sartuta gaude. Gerra bu-

katu ostean, osasun-arloko gober-nuz kanpoko erakunde bat sortu zu-ten, eta prebentzioan aritzen dira,batez ere. Esaterako, nerabeekinegiten dugu lan ginekologiaren arlo-an, eta gaztetxoen haurdunaldiaklantzen ditugu. Neskak 14-15 urte-rekin geratzen dira haurdun, eta hi-

PEIO GOIATXEMedikua

Mundu-ikuskera internazionalistadu Peio Goiatxe medikuak. Besteeilaguntzeko grinak bultzatuta hasizen El Salvadorrera joaten, eta han-dik abiatuta sortu zuten herrialdearibabesa ematen dion elkartea, Nafa-rroan, beraren pentsakera parteka-tzen zuten lagunekin. Maite du he-rrialdea, eta hara joaten jarraituarren, azken boladan Euskal Herrikozenbait gairi ere heldu diete.

«El Salvadorko iparraldean egitendugu lan, eskualde txiki batean»

Page 9: Aitormena euskararen erabilera sustatzen dihardutenei...EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNA BARRUALDE-GALDAKAO ESIan Aurtengoan bi ekitaldi izan dira, biak ala biak ESIan bertan eta langileekin

osatuberri 92017ko abendua

errefuxiatuekin lan egitea erabakigenuen batzarrean, «Ongi etorrierrefuxiatuak» kanpainak zabalduz-eta, nahiz eta El Salvadorrekin erejarraitu dugun.Zer proiektu dituzue aurreran-tzean?Orain oso proiektu polita abiatudugu hizkuntza-murgiltzearen ingu-ruan. Nahuatla hizkuntza desager-tzeko zorian dago, 200 pertsonasoilik mintzatzen dira El Salvadorren.Santo Domingo Guzman eskualde-an, 2012an, % 40k baino gehiagokhitz egiten zuten nahuatla; indige-nak ziren. Haiek komunistekin elkar-tu ziren hauteskundeetarako, etairabazi egin zuten. Heriotzaren es-kuadroiko Maximiliano Martinez je-neralak, baina, indigenen kontrakosarraskia abiatu zuen, eta 50 indige-na hil zituzten, haiek 200 baino gu-txiago izanik. Hori ikusita, indigenekeuren kultura alboratu zuten, baitahizkuntza ere. Ia desagertu egin danahuatla, eta gu hura berreskuratunahian gabiltza Nafarroako Uniber-tsitate Publikoarekin batera. Hala,beste eskualde bateko herri txiki ba-tean –han 100 inguruk gordetzendute–, haurtzaindegi bat zabaldukodugu nahuatla dakiten bost irakasle-rekin. Hango esperientziaren arabe-ra, gehiago zabaldu nahi dugu. Ikas-tolen modukoak dira.

bidaiak mundutik zehar

tzaldiak eta tailerrak ematen ditugueskoletan, osasun-etxeetan, familie-tan eta bestelakoetan, ADESCOre-kin elkarlanean.Beste proiektu bat dugu gerrak zi-

gortutako eskualde batean –bonbar-daketatik, jende asko dago desager-turik–. Hango klima tropikala denez,artoa ereiten dute, eta babarrunagero. Zuhaitzak 12-14 urtean moztugabe daude, eta hazita daude guz-tiak. Hala, gerra bukatu eta 1992koakordioaz geroztik, oihan bat sortuda, Bosque de Cinquera izenekoa,zeina gerrillariek erabiltzen baitzu-ten babesteko. Eskualde horretan,lehen, ibaia sei hilabetean bakarrikizaten zuten, neguan euria egitenzuenean; orain, berriz, urte guztiandu emaria, eta, hala, komunitateakurte osoan izaten du ura. Horri eutsinahi diote, eta horretan laguntzendiegu. Gerra ostean, zenbait talde-ren artean banatu zuten eremua, etagu gauden barrutian gerrillari ohiaketa nekazariak daude. Haiei lagun-tzen diegu oihana eta ur-iturria zain-tzen.Nolako ezaugarriak ditu hangobizimoduak?Baserritarrak dira; ez dago zerbitzu-rik. Bakoitzak lursail txiki batzuk ditulantzeko, eta justuan ematen dutebizitzeko. Etxea oihanean duten as-kok garapen-elkarte bati (ARDM,Asociación para la Reconstrucción yDesarrollo Municipal) saltzen dizkio-te lurrak, eta oihaneko beste lekubatzuetan erosten dituzte berriak,lurra lantzeko. Esan bezala, artoa etababarruna erein ohi dituzte, eta pro-dukzioa zabaltzeko asmoa dute: to-matea, barazkiak…Hamasei urte dira El SalvadorElkartasunez kolektiboa sortuzenutenetik. Zergatik egin zenu-ten?Zenbait mediku, erizain, irakasleeta beste bertan aritu ginen gerra-garaian, arlo askotan. Gerra buka-tu ondoren, argi genuen interna-

zionalismoan oinarritutako elkarta-sun-proiektu bat abiatu behargenuela. Bekekin hasi ginen, etaosasun-proiektuekin jarraitu gero,betiere El Salvadorren eta EuskalHerriaren arteko elkartasuneanoinarrituta.Bi urtean behin joaten zaretelaesan duzu. Zenbat bidaia egindituzu hara?2000tik aurrera gaude han. Gaine-ra, boluntario ere joaten da jendea,eta beste eskualde batzuetara –Guatemalara eta– turismoa egiterajoaten direnak ere Cinquerara gon-bidatzen ditugu; baina gu bi urteanbehin joaten gara, bertako erakun-deekin batzeko eta. Osasun-arloan,adibidez, hango Osasun Ministerio-ak duen proiektu bat planifikatzenaritu gara orain.Zenbat lagunek osatzen duzueEl Salvador Elkartasuna?Guztira 35 bat gara, eta horietakohamabost zuzendaritza-batzordeangaude. Gainera, taldeak dituguzenbait tokitan: Sakanan, Lizarran,Tafallan, Iruñerrian... Bakoitzak beremoduak ditu, baina urtean behinelkartzen gara batzarrean. Gipuz-koan ere badugu presentzia,Donostian eta Tolosan. Gaur egun,El Salvadorko egoera ez dagohorren bero, eta zenbait aldaketaegin ditugu; adibidez, duela bi urte

Page 10: Aitormena euskararen erabilera sustatzen dihardutenei...EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNA BARRUALDE-GALDAKAO ESIan Aurtengoan bi ekitaldi izan dira, biak ala biak ESIan bertan eta langileekin

10 osatuberri2017ko abendua

osas

unez

eta

osa

sunt

su b

izi

Gero eta arrisku gehiago daude, kale-an eta edonon. Baita etxean ere». Hitzhoriekin xehatu du Hostaizka Navarroerizainak erorikoei aurre hartzeko tai-lerren garrantzia. Berak eta MaribelGoikoetxea lankideak maiatzean har-tu zuten parte tailerretan, BermeokoUdalak antolatuta, Osasun Zentrokokide gisa. Haiekin batera aritu zirenEusko Jaurlaritzako Osasun Sailekoosasun-sustapeneko teknikariak etaBermeoko Udaleko osasun-, kirol- etagizarte-zerbitzuetako kideak.Erorikoak saihesteko tailerreanparte hartu duzue beste zenbaiteragilerekin batera. Zer landu ze-nuten?Maribel Goikoetxea: Bi modululandu genituen, teorikoa eta prakti-koa. Egun batean, teoria, eta biga-rrenean, praktika. Teorikoan, gukgeure zatia azaldu genuen; hau da,medikazioa, zahartzaroa, osasun-az-terketak, entzumena, ikusmena, oi-netako egokiak, eta bastoiak eta an-tzeko gailuak ondo erabiltzea.Zahartzaroari dagozkionak azal-tzea izan al zen, beraz, zuen lana?M.G: Bai, eta gure aurretik beste ba-tzuek hitz egin zuten. Esaterako, Ke-pa Arrartek, osasun-sustapenekoteknikariak, arriskuak saihestekoazalpenak eman zituen diapositibabidez; etxeko jausiak, kaleko arris-kuak eta horrelakoak. Horren oste-an, geu aritu ginen zahartzearen in-guruan.Zer landu zenuten?M.G: Erorikoen prebentzioa landugenuen, etxean ez erortzeko nolakoneurriak hartu behar diren.Hostaizka Navarro: Esaterako, bo-tiken eragina azaldu genuen. Botikajakin batzuk hartzean, jausteko arris-ku handiagoa izaten da. Hor dira,adibidez, antidepresiboak eta hipno-tikoak. Hipnotikoak hartuta, erortze-ko arriskua handitzen da. Gero, oine-takoen inguruan aritu ginen; oineta-ko egokiak nolakoak diren azaldu

«Oso gustura geratuziren guztiak, eta esanziguten berriz eginbeharko genukeela»Erorikoak saihesteko tailer batean parte hartu zutenHostaizka Navarro eta Maribel Goikoetxea erizainek,Bermeon. Horrelako jardunaldien garrantziaazpimarratu dute.

hostaizka navarroeta maribel goikoetxea erizainak

Page 11: Aitormena euskararen erabilera sustatzen dihardutenei...EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNA BARRUALDE-GALDAKAO ESIan Aurtengoan bi ekitaldi izan dira, biak ala biak ESIan bertan eta langileekin

osasunez eta osasuntsu biziosatuberri 112017ko abendua

genuen, eta nolako arriskuak dakar-tzan takoi handiko oinetakoak era-biltzeak.Adineko jendeak zaintzen al ditualderdi horiek bere egunerokoan?H.N.:Askorik ez. Tailer hauek ematenditugunean, orduan ohartzen dirakontu horien garrantziaz, eta eurenartean aipatzen dute, «ni horregatikjausi nintzen». Berdina gertatzen daetxeko arriskuekin ere. Zerbaiten bilajoan eta eskailerak erabili beharreanaulki batera igo izan direnek, adibi-dez, zera esaten dute: «Ba, niri horigertatu zitzaidan, eta gehiago ez naizigo». Botikekin ere berdin, batez ere

gauez hartzen direnean. Adibidez, pi-xa egitera jaikiz gero, badakizu kon-tuz ibili behar dutela. Horretarako di-ra tailer hauek, konturatzeko.M.G: Zahartzaroan, gaixo batzuek

arrisku handiagoa izaten dute eror-tzeko, hala nola artritisa edo artrosiadutenak eta, oro har, hezurretakoarazoak dituztenak. Zahartzaroarenetapak ere azaldu ditugu jardunaldihorietan, zer gerta daitekeen erakus-teko.

H.N.: Bi faktore daude, intrintseko-ak eta estrintsekoak. Intrintsekoakzureak dira, bihotzekoak eta beste;estrintsekoak, berriz, kanpotik dato-zenak, medikamentuek eraginak,immunologikoak, eta abar.Zuen azalpenak entzun aurretik,ba al zekiten zer egiten zuten on-do eta zer gaizki?M.G.: Kasu batzuetan bai, baina,beste batzuetan, tailerra egindakonturatu ziren. Oinetakoen kasuada horietako bat. Komunean ere al-fonbrak kentzea, eta beste.H.N.:Gauza batzuekin kontura-

tzen zara, eta besteekin ez, eta hordago arriskua. Beste batzuetan, be-rriz, jakin arren, baliteke kasurik ezegitea, eta besteenak entzundaohartzen dira. Zenbaitetan, trantsi-zio une batean egon daitezke; tailerbatzuetan makuluak nola erabiliazaldu zuten, eta, bi faseen arteandaudenentzat, oso interesgarria izanzen, oraindik ez dakitelako.M.G: Argiarena ere landu genuen.Askotan, ez molestatzeko, ez dutepizten argirik, eta horrek ere arriskuadu.Arlo praktikoan zer landu zenu-ten?M.G.: Bastoia nola erabili landu ge-nuen, bai eta, bat artrosiarekin da-goenean, makuluak nola erabili ere.Oinez ibiltzen laguntzeko gailuakere ikusi genituen. Gero, jausiz geronola jaiki: koltxoneta batzuk jarri ge-nituen, eta nola zutitu azaldu ge-nien. Aulki batean nola eseri, ohe-

an... Eguraldia aprobetxatuta, kan-pora atera ginen, eta han ibili ginenkoltxonetekin.Nola prestatu zenituzten saiohauek?M.G.: Bakoitzak bere arloa prestatuzuen. Kiroldegiko monitoreak, esa-terako, ariketa fisiko batzuk prestatuzituen adinekoentzat, eta herritikzehar oinez ibiltzeko ibilbide batprestatu zuen. Kultur etxean elkartuginen aurrez, eta bilera batzuk egingenituen parte-hartzaileek.H.N: Bai, zatitu egin genituen

eginbeharrak, eta bakoitzak zer gailanduko zuen erabaki genuen. KepaArrartek koordinatu zuen, beste le-ku batzuetako esperientzia du-eta.Bera izan zen gure gida, eta gauzaknola egin azaldu zigun. Guretzat be-rria zen, teoriaren arloa bereziki.Zer moduzko esperientzia izanda? Adineko jendeak eskertu aldu tailerra?M.G.: Bai, oso gustura geratu zirenguztiak, eta berriz egin beharko ge-nukeela esan ziguten, plazak muga-tuta zeudenez jendea gogoz geratuzelako. Gainera, amaierara arteegon ziren guztiak, eta bigarrensaiora ere guztiak etorri ziren. Inorkez zuen hutsik egin.Uste al duzue hau Bermeotikkanpora ere egin beharko litza-tekeela?M.G: Hau Bermeoko osasun-zirkui-tuak antolatu zuen. Udala, gizarte-zerbitzuak –handik etorri zen propo-samena– eta kiroldegia zeuden han.Gernikan ere eginda dago tailerra;beste batzuetan ere bai, eta interes-garria litzateke zabaltzea.H.N.: Gernikan ez zen hainbeste

zabaldu. Hemen Udala eta kirolde-gia asko inplikatu ziren;marketin-kontua da. Hemen asko zabalduzen, kiroldegian ere koreografia bategin zuten... Interesgarria da, etahala esan digute parte-hartzaileekere.

••«Interesgarria da,eta hala esandigute parte-hartzaileek ere»

IÑAKI MERINO.

Page 12: Aitormena euskararen erabilera sustatzen dihardutenei...EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNA BARRUALDE-GALDAKAO ESIan Aurtengoan bi ekitaldi izan dira, biak ala biak ESIan bertan eta langileekin

12 osatuberri2017ko abendua

atze

ra b

egira Paralinpiar Jokoen

jatorriaArgi dago olinpiadek munduan oihartzuna dutela.Milioika pertsonak, bai zuzenean, bai telebista bidez,kirol-proba guztiak jarraitzen dituzte bostkontinenteetatik. Jokoetan dominaren bat irabaztendutenak ospetsu bihurtzen dira berehala, eta berenherrialdeetan jainkotzat hartzen dituzte.

JUAN CARLOSGARMENDIA LARREA Donostialdea ESIko DonostiaUnibertsitate Ospitaleko medikuurologoa.

Medikua eta historiazalea, doktore-tesia Gipuzkoako Segura herrikomedikuntzaren historiaz egina du.

tzen zirenek oso bizimodu txarra iza-ten zuten. Gainera, haien desgaitasunlarria zela eta, gizarteak ez zituen gai-tzat hartzen, ez lan egiteko, ezta kirolaegiteko ere, eta bizitzako egunerokojardueretatik kanpo uzten zituzten.1941eko abenduan, Guttmannek

bizkar-muineko lesioa zuten pazien-teen tratamendu eta errehabilitazioa-ri buruzko ikerlan bat aurkeztu zuen,Erresuma Batuko ikerketa medikora-ko kontseiluak eskatuta, eta, harenbitartez, tratamendu errehabilitatzai-learen oinarriak finkatu zituen.Guttmannen gomendioei jarraituz

eta, aurreikuspenen arabera, para-plegikoen intzidentziak gora egingozuela jakitun, gobernu britainiarrakzentro espezializatu bat irekitzea era-baki zuen. Unitate hori Stoke Mande-ville ospitalean kokatu zuten eta1944an ateak ireki zituenean 26 ohezituen. Dena dela, zentroa gerlariohientzat izatea aurreikusita bazego-en ere, hasieratik onartu zituzten bes-telako desgaitasunak zituztenak ere.Tratamenduaren helburua ahalik

eta etekin funtzionalena lortzea zen,ezinduek ahalik eta bizimodu aktibo-ena izateko. Horretarako, Guttman-nek garrantzi handia ematen zion bailanbide-terapiari eta bai kirolari.Proiektua garatzeko, ordea, diru askobehar zen, eta, horregatik, zentroa-ren kargu egin zenean, mediku askoriaurre egin behar izan zien Guttman-nek. Gatazkaren jatorrian zera zego-en: halako pazienteak tratatzekoikuspuntu ezberdina. Bera ziur zego-

1960. urtetik aurrera, olinpiar jokoakburutu eta gutxira, beste batzuk ereizaten dira: Paralinpiar Jokoak. Lehia-keta horretan parte hartzeko, desgai-tasunen bat izan behar da, eta, nahizeta hedabideetan jarraitzaile gutxiizan eta parte-hartzaileak ia inorkezagutu ez, jokoek izugarrizko eraginonuragarria dute desgaitasunen batdutenengan.Desgaitasun bat izateak, noski, ez

dio inori olinpiar jokoetan parte har-tzea eragozten, betiere gutxienekomarka egiten baldin badu. Zalantza-rik gabe, kasu mediatikoena OscarPistorius hegoafrikarrarena izan zen,laurehun metroko finalaurrekora iritsibaitzen 2008an. Pistoriusek hanketa-ko anputazio bikoitza jasan zuen txi-ki-txikitan, eta lehiatzeko, protesiakerabiltzen zituen. Halakorik izan zenlehenago ere; 1904an, esaterako, ka-

surik nabarmenetako bat gertatu zenSan Luiseko Olinpiar Jokoetan, non,George Eyser aparteko gimnastak 6domina irabazi zituen, nahiz eta han-ka bat falta izan eta haren ordez egu-rrezko protesi batekin lehiatu.Paralinpiar Jokoen sustatzaile na-

gusia Ludwig Guttmann alemaniarmedikua izan zen. Judua zen, eta Ale-maniako neurologo onenetakoa XX.mendeko lehenengo herenean. Jaki-na denez, juduek nazien agintepeanberen eskubide guztiak galdu zituz-ten eta ezin zuten lanik ere egin, bai-na Guttmann, ez bakarrik lan egitera,baizik eta mediku ospetsua izateraere iritsi zen. Hori baliagarria izan zi-tzaion bere bizitza aldatzeko. Izanere, naziek harreman estuak zeuzka-ten Portugaleko diktadurarekin, etagobernuak Guttmann Portugalera bi-dali zuen Salazar diktadorearen lagunbat artatzera. Handik itzultzerakoan,gobernu alemaniarrak baimenaeman zion Londresen egonaldi motzbat egiteko, eta Guttmannek, han ze-goela, laguntza eskatu zion CARAri(Council for Assisting Refugee Aca-demics). Horrela, 1939tik aurrera,Erresuma Batuan bizi eta lan egin ahalizan zuen erakunde hari esker.Bigarren Mundu Gerran britainiar

asko hil ziren eta beste horrenbestekoso lesio larriak jasan zituzten. Horienondorioz, bizkar-muinean lesioa zutenpertsonen intzidentziak izugarrizkoigoera izan zuen. Gehienak epe labu-rrean hiltzen ziren, eta bizirik atera- Sir Ludwig Guttmann.

Page 13: Aitormena euskararen erabilera sustatzen dihardutenei...EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNA BARRUALDE-GALDAKAO ESIan Aurtengoan bi ekitaldi izan dira, biak ala biak ESIan bertan eta langileekin

osatuberri 132017ko abendua

atzera begira

en elbarriek bizimodu ia normala eginahal zutela; besteek, aldiz, uste zutenalferrik zela hainbeste diru gastatzeahalako desgaitasunak zituzten per-tsonetan. Gobernuak, zorionez, be-har adina diru eman zuen Guttman-nen proiektua garatzeko.Pazienteek kirolaren bitartez giha-

rren indarra eta koordinazioa berresku-ra dezakete, baina hori bezain garran-tzitsua da kirola eginda lortzen dutenonura psikologikoa. Izan ere, askok de-presiorako eta bakartzeko joera izatendute beren lesioen larritasunagatik, etakirolak gaixotasun psikologiko horiekuxatzen laguntze die. Gainera, Gutt-mannen iritziz, jendaurrean lehiatzeakaukera emango lieke ezinduei berenautoestimua indartzeko.

Guttmannek, azken batean, Nazio-arteko Olinpiar Batzordearen gisakomugimendu bat sortu nahi zuen. Le-hen urratsa Stoke Mandevilleko joko-ak antolatzea izan zen. Lehenengoedizioan, beste ospitale bateko pa-zienteak gonbidatu zituen bere pa-zienteekin lehiatzera. Joko haiek,1948. urtean, olinpiar jokoen inaugu-razioarekin batera ospatu ziren, eta,nahiz eta lehiaketak ez zuen oihartzu-nik izan, oso garrantzitsua izan zendesgaitasunak zituzten pertsonentzat,egungo paralinpiar jokoen jatorriaizan zirelako. Guztira 16 lagunek hartuzuten parte arku-tiroko proban –haienartean bi emakume–. Izan ere, arku-ti-roa kirolik popularrenetako bat zen,gorputzaren goiko aldea mugitu ahal

izateak aukera ematen bai-tzuen edozein atletarekinlehiatzeko.Hurrengo edizioetan, jo-

koak etengabe hazten joanziren, hala parte-hartzailee-tan, nola kirol-diziplinetan.Horrela, 1951eko jokoetanlau diziplina izan ziren: arko-tiroa, netball-a, xabalina-jaurtiketa eta billarra. 126atletak parte hartu zuten,Erresuma Batu osoko 11 os-pitaleren ordezkari gisa.Urtebete geroago, jokoek

nazioarteko izaera hartu zu-ten, urte hartan atleta ho-landarrak britainiarrekinlehiatu baitziren. Ordutik,nazioarteko bihurtuta, joko-ek britainiar izateari utzi zioten. Den-boraren poderioz gero eta ezaguna-go egin ziren; 1959. urteko jokoetan,esaterako, 20 herrialdetako 360lehiatzailek eman zuten izena.1960.ean gauzatu zen Guttman-

nen ametsa, Erromako Olinpiar Joko-etan. Urte hartan, lehenengo aldiz,International Stoke Mandeville ga-mes zirelakoak olinpiar jokoekin ba-tera ospatu ziren, eta 1984. urteraarte ez bazitzaien ere paralinpiar jo-koak deitzen hasi, historiako lehe-nengo jokotzat hartzen dira.Paralinpiar jokoak lau urtean behin

ospatzen dira, olinpiadak bezalaxeeta horien segidan 1988tik. Gainera,2001ean, Nazioarteko Olinpiar Ba-tzordeak eta Nazioarteko ParalinpiarBatzordeak instalazio berberak era-biltzea adostu zuten.1976. urtera arte gerlari ohiek ba-

karrik hartzen zuten parte, eta gehie-nak aulki gurpildunean mugitzen zi-ren, baina urte hartatik aurrera, eraaskotako desgaitasunak zituztenatletak batu ziren jokoetara eta, hor-taz, ezintasunen araberako kirol-ka-tegoriak finkatu behar izan zituzten.Orduko hartan, izugarrizko parte-hartzea izan zen: 1.600 lehiakide, 40herrialderen izenean.

Paralinpiar jokoek gizartean izuga-rrizko eragina izan dute, hiru puntu-tan laburbil dezakeguna. Batetik,desgaitasunen bat duten pertsonenaldeko legeak indarrean jarri dituzteherrialde askotan. Horren adibide ar-gia Pekingoa da; izan ere, Pekin 2008.urtera arte elbarrientzat erabat esku-raezina zen, baina hiriko agintariekparalinpiar jokoak baliatuz bai azpie-gitura berriak bai zaharrak moldatuzituzten, pertsona guztientzat irisga-rriak izan zitezen.Bestetik, udal kirol-instalazio gehie-

nak egokituta daude egun, pertsonaguztiek beren egoera fisikora etanahierara egokitzen den kirola eginahal izateko.Eta, azkenik, jokoek gizartean du-

ten eraginak lan-arloarekin du zeriku-sia. Izan ere, gizartearen pertzepzioaizugarri aldatu da atletak paralinpiarjokoetan lehiatzen ikusten hasiz ge-roztik, eta, adibidez, 2010. urtekonegu-jokoen ondoren, Kanadako en-presaburuen laurdenak prest zeudendesgaitasunak zituzten langileakkontratatzeko.Guttmann bezalako pertsonei esker

ikasi dugu desgaitasunen bat izateakez duela zertan eragozpen izan, ezlana lortzeko, ezta kirola egiteko ere.

Margaret Maughan britainiar atleta aitzindari ospetsua,1960ko Erromako jokoetan.

••«Giharren indarraeta koordinazioaberreskuratzea

bezain garrantzitsuada kirola egindalortzen den onurapsikologikoa»

Page 14: Aitormena euskararen erabilera sustatzen dihardutenei...EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNA BARRUALDE-GALDAKAO ESIan Aurtengoan bi ekitaldi izan dira, biak ala biak ESIan bertan eta langileekin

14 osatuberri2017ko abendua

ahol

ku m

edik

oak

Gurea bezalako gizarte batean, biztanleen %35ekhipertentsioa eduki ohi dute, eta hori arazokardiobaskularrak izateko arrisku-faktore garrantzitsubat da. Gaitz hori urrun edukitzeko, ohituretakobatzuk aldatu beharko dira, agian.

JABIER AGIRREmedikua

• 1. mailako hipertentsioa.Maximoa: 140 eta 159 mm Hg bitarte-an.Minimoa: 90 eta 99 mm Hg bitartean.• 2. mailako hipertentsioa.

Maximoa: 160 eta 179 mm Hg bitarte-an.Minimoa: 100 eta 109 mm Hg bitarte-an.• 3. mailako hipertentsioa.

Maximoa: 180 mm Hg-tik gora.Minimoa: 110 mm Hg-tik gora.

Prebentzioa eta tratamenduaEdozein direla ere gure tentsio arteria-laren zifrak, garrantzi handikoa da zi-fra horiek igotzea eragin dezaketenfaktoreak eta, jakina, maila onarga-rrien barruan mantentzen lagundukodiguten faktoreak ezagutzea.

Utzi erretzeari derrepenteAdituen ustez, erretzeari uztearekinbatera lortzen ditugun onurak hiper-tentsioaren kontrako botika orok era-giten dituenak baino handiagoak dira.Ez da ahaztu behar tabakoak presio ar-teriala eta bihotz-maiztasuna gehitzendituela.

Ezta k opa bat gehiago ereAlkohola neurriz —otordu bakoitzeanbaso bat ardo gehienez ere— kontsu-mitzea onartzeko modukoa da, bainamaila horretatik gora, presio arterialaigo, eta, horren ondorioz, asko area-

Gure osasunarentzat ondoriorik txa-rrenak ekar ditzaketen nahasmendue-tako bat izan arren, ez zaio normaleanduen adinako garrantzirik ematen.Funtsezkoa da, horregatik, tentsioarenzifrak sarritan kontrolatzea, eta zifrahoriek gomendatzeko modukoak di-renak baino altuagoak baldin badira,balio horiek jaisteko gure esku dagoenguztia egin beharko genuke.

Gure balioak ezagutzearen garrantziaTentsio arterialaz hitz egiten dugune-an, odola bihotzetik gorputz-ataletaraeramateko arterien gain egiten denpresioaz ari gara. Presio arterial maxi-moa —tentsioa hartzen diguten txan-da bakoitzean irakurtzen den zifra al-tua, alegia— bihotzaren uzkurdurare-kin batera lortzen da, sistolearekin; etapresio arterial minimoa —zifra baxua,alegia— bihotzaren erlaxazioarekinlortzen da, diastolearekin.

Zergatik da beharrezkoa tentsioa kontrolatzea?Presio arteriala altuegia denean —hi-

pertentsioa—, bihotzak bere masamuskularra gehitu beharra dauka, es-katzen zaion gainesfortzuari erantzu-teko. Muskulu-gehikuntza horrekbihotzeko gutxiegitasuna, bularrekoangina eta arritmiak jasateko arriskuahandiagotzen du. Horrez gain, arterie-tan kolesterol-plakak pilatzea erraztendu, eta baita luzarora miokardioko in-fartua edo garuneko atakeak ekar di-tzaketen tronboak sortzea ere. Hiper-tentsioa oso larria denean, aortarenparetak dilatatzera irits daitezke (aneu-risma) eta, kasurik okerrenean, baitaaorta bera haustera ere. Giltzurrunekoarazoak, ikusmenaren nahasmenduaketa gizonezkoetan erekzioaren disfun-tzioa —zakila tentetu edo zutitzekoarazoak— izateko arriskua ere gehituditzake luzera begira.

Maila gomendagarriakTentsioaren balio «normalak» pertso-naren adinarekin, arrazarekin eta baitaosasun-egoera orokorrarekin ere askoaldatzen diren arren, jarraian aurkez-ten ditugun zifrak hartu beharko lirate-ke kontuan, batez beste. Merkurio mi-limetrotan neurtuz gero, 120 mm Hg-tik 140 mm-ra daude zifra normalak,12-14ko balioak ezagunagoak dira.• Presio arterial normala.

Maximoa: 120 eta 129 mm Hg bitarte-an.Minimoa: 80 eta 84 mm Hg bitartean.• Presio arterial normal/altua.

Maximoa: 130 eta 139 mm Hg bitarte-an.Minimoa: 85 eta 89 mm Hg bitartean.

Nola kontrolatutentsio arteriala

Page 15: Aitormena euskararen erabilera sustatzen dihardutenei...EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNA BARRUALDE-GALDAKAO ESIan Aurtengoan bi ekitaldi izan dira, biak ala biak ESIan bertan eta langileekin

osatuberri 152017ko abendua

aholku medikoak

gotzen da bihotzean eta beste organobatzuetan alterazio oso kaltegarriakgertatzeko arriskua.

Saihestu gainpisuaPertsona obesoek hipertentsioa izate-ko bi-hiru aldiz arrisku gehiago dute,horien presio arteriala pisuaren propor-tzioan gehitzen baita. Pixkanaka argal-tzea neurri egokia da, eta aski da ten-tsioa nabarmen jaisteko. Zenbait kasu-tan, nahikoa izan daiteke gorputzarenpisua % 10 murriztea hipertentsioarenarazoa zuzentzeko, inolako tratamen-du farmakologikorik gabe.

Egin ariketa fisikoaPresio arteriala murrizteaz gain, kirolaedo ariketa fisikoa modu erregularreanegiteak masa muskularra gehitzen du,pisua kontrolatzen laguntzeaz eta osa-sun kardiobaskularra hobetzeaz gain.Edozein ariketa fisikok balio du horre-tarako —egunean ordu-erdi gutxienezibiltzeak, bizikletan ibiltzeak, korrikaegiteak, eta abar—, baldin eta asteanhirutan edo gehiagotan egiten bada.

Elikadura egokiaDieta bihotz-osasungarria egiteak —fruta, berdura, lekale, fruitu lehor, ogieta bestelako zereal, arrain eta hegazti-haragitan aberatsa, haragi gorriak etakoipeak baztertuz— tentsioa mailaonargarrien barruan edukitzen lagun-duko digu.

• Zaindu gatza. Pertsona guztiek,hipertentsoak direnek nahiz ez dire-nek, gatz-kontsumoa gutxitu behardute; horretarako, gatza erabili ordez,otorduak espezia, belar aromatiko, li-moi-zuku, baratxuri, tipula eta antze-koekin maneiatzea gomendatzen da.Garrantzi handikoa da, era berean,gatz-eduki handiko elikagaien kontsu-moa murriztea —hestebeteak, aurrezkozinatuak, aperitibo gazituak, ke-tuak, kontserbak, gatzunetan jarrita-koak eta abar—.• Hartu potasioan aberatsak diren

jakiak. Mineral horrek tentsio arterialaerregulatzen du. Potasioa aurki daitekelekaleetan, fruitu lehorretan, platanoe-tan, zerbetan, alkatxofetan… • Kontrolatu koipe saturatuak.Haragi gorri, hestebete, opil indus-

trial, aurrez kozinatutako jaki, esnekioso eta abarretan presente daudengantz horiek presio arteriala igo etaarrisku kardiobaskularra areagotzendute. Onena elikagai horiek haragi-gihar, oilasko edo arrainarekin ordez-tea da, betiere labean, plantxan edo lu-rrunetan kozinatuz.

Hipertentsioaren inguruko mito faltsuakErabat okerrak diren hainbat uste edosinesmen daude hipertentsioaren in-guruan. Hona hemen horietako ba-tzuk, Hipertentsio Arterialaren kontra-ko Borrokarako Elkarteak zabaldutakogidaliburuan jasoak:• «Hipertentsioa baduzu, ezinduzu kaferik hartu». Ez da inondikinora frogatu kafeak hipertentsioa da-karrenik. Bestelako kontraindikaziorikegon ezean, hipertentsoek ere egune-an hiru bat kafe-katilukada edan ditza-kete.• «Botikak hartuz gero, gatzikgabeko dieta ez da beharrezkoa».Guztiz faltsua da, tentsioaren mailanormala dutenek ere gatzarekin kon-tuz ibili beharra baitaukate. Eta hiper-tentsoen kasuan, ezinbestean betebeharko dituzte medikuaren aholku

dietetikoak. Kontuan eduki behar da,gainera, tentsioa jaisteko medikazioaeraginkorragoa dela gatza murriztuzgero.• «Arriskutsua da tentsioa kon-pentsatuta edukitzea». Tentsioarenzifra altua eta baxua elkarrengandiknormalean baino hurbilago egotea ezda jendeak uste duen bezain garrantzi-tsua. Adituen esanetan, zifra horiekmaila normalen barruan egotea da be-netan garrantzitsua —140/90 mm Hgbitartean—.• «Tentsioa normalizatzean, tra-tamendua eten daiteke». Pertsona batzuek botikak bertan be-

hera uzten dituzte, ondo sentitzen di-relako edo tentsio-zifrak normaliza-tzen hasi direlako. Oker handia da hori,botikak sekula ez baitira utzi behar me-dikuak horretarako baimenik ematenez duen arte.

Eta tentsio baxuegiarekin?Tentsioa 90/60 mm Hg-tik behera jais-ten bada, tentsio baxuaz hitz egiten da,eta, hipotentsioak hipertentsioaren la-rritasunik ez daukan arren, egoera ho-rrek ere molestiak eragin diezazkiguke.• Sintomak. Pertsona batek berez

tentsio baxua duenean, ez du normale-an sintomarik, baina edozein arrazoidela medio, tentsio arteriala tartekajaisten denean, molestiak ager daitez-ke: ahuldadea, zorabioak, oreka gal-tzea eta baita konorte-galerak ere.• Arrazoiak. Tentsio baxua berez-

koa denean, ez dago hori justifikatukoduen nahasmendu edo arrazoi berezi-rik. Tentsioa bat-batean jaisten dene-an, ordea, anemia bat egon daitekehorren atzean, baina kausarik ohikoe-na hainbat ordutan ezer ez jatea izatenda, edo bat-batean posturaz aldatzea—aulki batetik jaikitzean, adibidez—.• Nola saihestu? Hipotentsioa ari-

na bada, gutxiago baina maizago ja-tea gomendatzen da. Bestetik, neurriegokiak izan daitezke posturaz poliki-poliki eta leuntasunez aldatzea eta zu-tik ordu gehiegi ez pasatzea.

Page 16: Aitormena euskararen erabilera sustatzen dihardutenei...EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNA BARRUALDE-GALDAKAO ESIan Aurtengoan bi ekitaldi izan dira, biak ala biak ESIan bertan eta langileekin

16 osatuberri2017ko abendua

arna

sgun

eak

Nafarroa Behereko Bastida xarma handiko herri bat da.Arberoan dagoelako eta Arabakotik bereizteko,Bastida Arberoa ere esan ahal zaio. Frantziak Les plusbeaux villages de France zerrendan sartua duAkitaniako herri hau, eta frantsesez La Bastide-Clairence esaten diote.

Kaleetan barrena joanda,bertako edertasunak etaeskulanen esentziak harra-

patzen du bisitaria. Herriak isilta-suna gordetzen du bidaiariak ha-ra azaltzen diren arte; orduan jar-tzen ditu agerian historia, arteaeta lurringileen, bitxigileen, zera-mikagileen eta bestelako esku-langileen maisulanak bere eder-tasun osoan.

Harana izeneko ibaiaren ertze-tan eraiki zuten Bastida, bertanzegoen herri-indarra sortzekobeharrari erantzunda. Kokalekuhorri esker Europarantz garraia-tu izan dira bertatik hainbat pro-duktu; besteren artean egurraeta burdin minerala. Esaten da esaten, garai batean

biztanleen % 30 euskaldunak zi-rela eta % 70 gaskoiak. Jende

aniztuna biltzen zuen Bastidak,eta odol ezberdineko hizkuntzeta kultur aberastasuna batera-tzen ziren. XVII. mende hasieran,adibidez, 75 bat familia judu se-fardi jarri ziren bertan, eta koloniahark mende luze bat iraun zuenherrian; horren erakusle da haienhilerria, zeina Baionako israeldarudalbatzaren parte baita gaur-gaurkoz.Eskulangintza lehengo eta

oraingo garaien parte da Basti-dan. Artistek eta eskulangileektalde bat osatu dute, eta tailerraketa azokak antolatzen dituzteurte osoan. Arcades du izena, etaurtero antolatzen du, besteren ar-tean, euskal zeramikaren azoka.Bertako eskulangileen maisula-nak ezagutarazteko aukera apar-ta. Iraileko bigarren asteburuanegiten dute, eta bi egunez10.000 bisitari baino gehiagoerakartzen ditu.Bastida hitzak, herriaren izena

izateaz gainera, harresitutakoudalerria dela esan nahi du, ErdiAroan errege, duke edo konde-

Bere kabuz askoesaten duen herria,Bastida

Page 17: Aitormena euskararen erabilera sustatzen dihardutenei...EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNA BARRUALDE-GALDAKAO ESIan Aurtengoan bi ekitaldi izan dira, biak ala biak ESIan bertan eta langileekin

arnasguneakosatuberri 172017ko abendua

ren batek sortua, sakabanatuta-ko herriak batzeko helburuare-kin, edo interes ekonomiko, poli-tiko eta militarrak zeudelakotartean. Herri txiki horrek ederkiasko biltzen ditu bastiden disei-

nuaren ezaugarri nagusiak:muino baten azpitik hasten denerrepide nagusia herriraino igo-tzen da, erdiguneko plaza kaleangeluzuzen batek zeharkatzendu, eta kale nagusia zeharkatzenduten beste kale txiki askodaude.

Ipar Euskal Herriko arkitektu-ran oinarritzen da herria, nonkontraleihoak zurezkoak diren,berde eta gorri kolorekoak. Ar-kuen plazan eskulangileen hain-bat tailer daude; esate baterako,eskulturaren lantokia, zurarena,pinturarena eta abar. Bastidakoturismo-bulegoa ere hor dago.Herriaren goialdean Jasokun-

dearen eliza dago, XIV. mende-koa, eta harriz landutako eraikinbakarra dela esan ohi da. Atariarkupedun batek inguratzen du,zeinak aspaldiko familien aztar-nak gordetzen dituen. Eliza ba-rruko diseinuan euskal estiloaantzeman daiteke.Hona etortzen den orok ezin

izango du Bastida utzi hain biz-kor, eta bertako gastronomia go-xoa dastatzeko tentaldian erori-ko da, ziur, xarma handiko jate-txeak baitaude. Egun batzukbertan igarotzeko asmoa dute-nentzat, Maison Marchand etaMaison La Croisade dira gomen-dagarriak; kanpin bat ere bada-go.

Fitxa • Biztanle kopurua: 1.031.• Kilometroak: Baionatik, 26 kilome-trora; Donapaleutik, 30era; Baigorri-tik, 41era; Donibane Garazitik, 44ra.• Inguruan zer bisitatu: Ainhoa,Donibane Garazi, Maule-Lextarre,Ortheze, Azkaine eta Ziburu.• Informazio interesgarria:www.labastideclairence.com

••«Bertako

eskulangileenmaisulanak

ezagutaraztekoaukera aparta dairaileko bigarrenasteburua»

Page 18: Aitormena euskararen erabilera sustatzen dihardutenei...EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNA BARRUALDE-GALDAKAO ESIan Aurtengoan bi ekitaldi izan dira, biak ala biak ESIan bertan eta langileekin

urra

tsak

18 osatuberri2017ko abendua

Osakidetzakotelefonoak, euskarazhitz egiteko gertu Osakidetzaren telefono-sisteman gaztelaniaz baizikez daude langileek eta hiritarrek entzuten dituztenlokuzioak gaur egun. Hori aldatzeko, testuakeuskarara itzuli, ahotsak grabatu, eta teknologianinplementatzeko probak egin dituzte, arrakastaz.Langileen telefonoetako idatzizko mezuak eregaztelania hutsean zeuden, baina orain euskarazirakur daitezke.

zek. Dioenez, «gezurra dirudi, nor-mala izan behar litzateke telefonoabezain ohiko tresna bat euskarazegotea, eta, lan teknikoa egin badu-gu ere, balio du hizkuntz eskubideabermatzeko, herritarrek eta langile-ok komunikazioa euskaraz izatekoeta euskararen erabilera normaliza-tzen eta bultzatzen laguntzeko». Hainbat kexa egin dituzte herrita-

rrek eta profesionalek, Arabatik, Biz-kaitik nahiz Gipuzkoatik, telefonoe-tako lokuzioak eta mezuakgaztelaniaz baino ez daudelako;kexak modu informalean, bainabaita Elebideren bitartez ere. «Ara-zoa atomikoki konpon genezakeen,kasuan kasu; baina erantzun globalbat ematea erabaki genuen», azaldudu Mikel Bermudezek. Izan ere,lokuzio berak entzuten dira Osaki-detzako langileek kontsulta etabulegoetan dituzten mahaiko tele-fono finko guztietan, edo haietarakanpotik deitzean. Azken finean,Osakidetzaren telefono-sistematelefonogune oso handi bat da:2012tik teknologia aldatzen ari dira—sistema tradizionaletik ToIP telefo-no-sistemara—, eta sistema berriak18.000 telefono-luzapen bainogehiago izango ditu.

Telefonoa tresna garrantzitsuada lanerako eta arretarako,osasun-arlo publikoan ere.

Lokuzioak ahotsezko mezuak dira,telefonoan entzuten direnak etaaurrez grabatuak daudenak. Herrita-rrek osasun-zentrora deitu eta inorkerantzun ezean, honela entzutendute, besteak beste: «Zure solaski-deak ezin dizu une honetan eran-tzun», «okupatuta dago» edo«deitu minutu batzuk barru». Adibi-de bat besterik ez da, baina Osakide-tzaren telefono-sisteman 300 loku-zio baino gehiago daude, 3.000 hitzbaino gehiago. Eta gaztelaniaz bes-terik ez daude. Hori dela eta, dizipli-narteko lantalde batek lokuzioakegin ditu euskaraz eta ele bitan (eus-karaz eta gaztelaniaz). Lokuzioentestuak euskarara itzuli, ahotsakkanpoko enpresa batean grabatu,eta telefonoetako teknologian txer-tatzeko prest utzi dituzte. Lantalde-ko lau kide garrantzitsu dira MikelBermudez Diez, Natalia Elvira Gar-cia, Ainhoa Mentxaka Etxebarria etaTxema de la Fuente Bonilla.Informatika Sailak kudeatzen ditu

telefono-sistema eta ahots-zerbi-tzua, eta bertako langile batek koor-dinatu du proiektua, Mikel Bermude-

••«Orain, langilebakoitzak bere

telefonoan mezuakzein hizkuntzatanirakurri nahi dituenaukera dezake»

Page 19: Aitormena euskararen erabilera sustatzen dihardutenei...EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNA BARRUALDE-GALDAKAO ESIan Aurtengoan bi ekitaldi izan dira, biak ala biak ESIan bertan eta langileekin

urratsakosatuberri 192017ko abendua

Sistema berriko telefono ia denekpantailatxo bat dute, eta bertanhainbat mezu irakur daitezke. Le-hen, gaztelaniaz bakarrik irakur zi-tezkeen mezu horiek. Euskal HerrikoUnibertsitateko telefonoetan arazobera zuten, eta, euskarazko testuaksartzea lortu zutenez, EHUn eginda-ko lana baliatu dute Osakidetzan.Orain, langile bakoitzak bere telefo-noan mezuak zein hizkuntzatan ira-kurri nahi dituen aukera dezake.

Teknologia euskaratzearengarrantziaEuskarazko mezu idatziek bezala,euskarazko lokuzioek ere baliokodute telefono-sistema berrirako.Euskara Zerbitzuko Natalia Elvirareneta Ainhoa Mentxakaren arduraizan da lokuzioen testuak itzultzeaeta ahotsak grabatzea. Diotenez,lan hori hartuta, beste pauso bateman dute herritarren eta langileenhizkuntza-eskubideak bermatzeko,eta, gainera, Osakidetzako BigarrenEuskara Plana bete dute horrela.«Ahozko komunikazioari garrantzihandiagoa ematea da gure lehenta-sunetako bat, eta garrantzitsua datelefonoetako lokuzioak eta mega-fonia bidezkoak ere euskaraz ego-tea», dio Mentxakak. «Langileeilehen hitza euskaraz egiteko eska-tzen badiegu, nola ez du ba telefo-no batek euskaraz egingo? Langile-ok egunero erabiltzen dugutelefonoa, eta herritarrek egunerodeitzen dute Osakidetzara; beraz,telefonoek ere euskaraz egon behardute», gehitu du Elvirak. Txema De la Fuente Bonilla Osaki-

detzako ahots azpiegituraren man-tentze-lanetako taldeko teknikariada, eta proiektuaren arlo teknologi-koan aritu da. Unify —lehen Sie-mens zena— da Osakidetzarentelefono-sistemaren ekoizlea, etaenpresa horrekin lan egin beharizan dute. Unifyk hizkuntza askotanditu mezuak eta lokuzioak, baina ezeuskaraz. Elkarrekin egindako lana-ri esker, «hemendik aurrera, Osaki-detzarako ez ezik, Unifyk beste era-kunde eta enpresa batzuei ereeuskarazko mezu eta lokuzioakeskaini ahalko dizkie; euskara hiz-kuntza bat gehiago izango da, bes-teen pare», azaldu du De la Fuen-tek. Hainbat konplexutasun tekniko

izan ditu ahozko lokuzioak itzultze-ak eta telefonoetara egokitzeak.Lehenbiziko, lokuzioak sailkatu

behar izan dituzte: kanpo-kontsul-tak eta herritarren deiak, batetik,eta barne-komunikazioak eta langi-leen arteko deiak, bestetik. Herrita-rrek 23 lokuzio entzun ditzakete.Aldez aurretik jakin ez daitekeenezdeitzen duenak zein hizkuntzanahiago duen, lokuzio horiek elebitan egin dituzte, euskaraz etagaztelaniaz. Profesionalentzat,berriz, ia 300 lokuzio daude, etahoriek euskara hutsean grabatu

dituzte. Horrela, euskaraz entzunnahi dituen langileak hala entzunahalko ditu. Asmoa da langilebakoitzak bere telefonoko mezuidatzien hizkuntza hautatzerakoanlokuzioak automatikoki hizkuntzahorretan hartu ahal izatea, etaoraingoz, hori ez da posible; baina,beste konfigurazio bide bat erabi-liz, lortu dute lokuzioak telefonoe-tan ondo entzun ahal izatea. Langi-leek aurki euskarazko nahiz ele bikolokuzioak entzun ahal izango dituz-te; izan ere, sisteman prest daudedagoeneko.Laurek nabarmendu dute lankide-

tza aberasgarria izan dela eta begi-bistakoa dela egin duten lanak egu-neroko bizitzan duen aplikaziopraktikoa: teknologiak eguneroko-an daude, eta, euskaraz lan egin etabizitzeko, teknologiak ere euskara-tu eta egokitu behar dira.

••«Teknologiakegunerokoan

daude, eta, euskarazlan egin etabizitzeko,

teknologiak ereeuskaratu eta

egokitu behar dira»

Page 20: Aitormena euskararen erabilera sustatzen dihardutenei...EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNA BARRUALDE-GALDAKAO ESIan Aurtengoan bi ekitaldi izan dira, biak ala biak ESIan bertan eta langileekin

eusk

ara

osak

idet

zan

20 osatuberri2017ko abendua

Osasun-arloan euskararenerabilera bultzatzeko moduaksortzen

Osakidetzan euskararen nor-malizazioa eta erabilera susta-tzeagatik, hainbat egitasmok

aitormena jaso zuten azken bi urtee-tan, eta aurten beste hamarri egin dieteaitortza. Aitormen-jardunaldiaren hi-rugarren aldia biribiltzeko, abenduaren15ean ekitaldia egin zuten, eta ehunpertsona baino gehiago bildu ziren

Osakidetzaren Zuzendaritza Nagusian,Gasteizen. Saritutako proiektuetan ari-tu diren langileek beren lana ezagutara-zi zuten. Zazpi egitasmo aurkeztu zituz-ten, lau ahoz, eta hiru ikus-entzunezko-en bidez. Ostean, Hizkuntza Politikara-ko sailburuordeak euskararen bilakae-ra, egoera eta erronkak jorratu zituen,gizarte-mailan eta Osakidetzari lotuta.

Maria Jesus Mugica Anduagakegin zuen harrera, OsakidetzakoZuzendari Nagusiak. Mugicaren ara-bera, euskara «elementu estrategi-koa» da, eta euskarak Osakidetzanduen egoeraz pertzepzio hau du:«Zalantza barik, egoera normaliza-tua da, egunerokoa, eta arlo batzue-tan sendoa». Sarituak horren ispiludirela dio, baita egun, 2017ko aben-duan, Osakidetzaren sistemanlehentasunezko hizkuntza gisa eus-kara erregistratuta zuten 194.016pazienteak ere. Osakidetzaren lerro-estrategikoen berritzea eta EuskaraPlanaren tarteko-ebaluazioa ere hiz-pide izan zituen.

Egindako lana aitortu diete hamar egitasmori,Osakidetzan euskararen normalizazioa eta erabilerasustatzeagatik. Aitormen-jardunaldian, saritutako zazpiproiektu aurkeztu dituzte, eta ondoren, MirenDobaran Hizkuntza Politikarako sailburuordeakhitzaldia eman du.

Page 21: Aitormena euskararen erabilera sustatzen dihardutenei...EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNA BARRUALDE-GALDAKAO ESIan Aurtengoan bi ekitaldi izan dira, biak ala biak ESIan bertan eta langileekin

euskara osakidetzanosatuberri 212017ko abendua

Hainbat egoera eta lan-lerro Euskararen egoera ez da berdina Osa-kidetzaren zerbitzu-erakunde guztie-tan, eta, beraz, euskara normaliza-tzeko moduak ere ez. Barakaldo-Ses-tao ESIa inguru soziolinguistikoerdaldunean dago, herritar euskaldu-nen kopurua % 18koa da; baina ESI-ko langileen % 30ek dituzte hizkun-tza-eskakizunak egiaztatuta. Bertakoeuskara-teknikaria da GuillermoGonzalez: «Gurean langile gehienakeuskaltegitik pasatutako euskaldunberriak dira, eta behar dutena daeguneroko lanean trebatzea, lanekoegoera eta esamoldeak ezagutzea.Ohitura falta dute, beldurrak eta lo-tsak kendu behar dituzte, lasaitasunaeta konfiantza irabazi. Zerbitzua eus-karaz emateko gai direla frogatu nahidiegu», dio Gonzalezek. Horregatikeman diete trebakuntza-ikastaroa 60langileri, lanorduetan, eta ziurtagiria-rekin, Jakinsareko kudeaketaren bi-tartez. Gainera, hilero hitzaldi bategiten dute euskaraz, gai klinikoak

landu eta bide batez langile euskal-dunek elkar ezagutu eta sarea sor de-zaten. Donostialdea ESIan egoera bestela-

koa da. Errehabilitazio Zerbitzuan, ze-hazki, langileen % 60k baino gehia-gok daki euskaraz. Beste zenbait bal-dintza aintzat hartuz, euskara lehene-tsi duten pazienteei arreta euskarazemateko ibilbidea egitea erabaki zu-ten. Bertan diharduen Ivan CarbajoErrehabilitazio Zerbitzuko buruakazaldu zuen zirkuituaren funtziona-mendua. Lehenbizi, arreta euskarazala gaztelaniaz jaso nahi duten argi-tzen dute pazienteek. Euskaraz nahiduenari «e» jartzen diote arbeleanerizainek, eta haren txostenetan ere«e» jartzen dute pazientea artatzenduten beste profesionalek ere (espe-zialistak, fisioterapeutak…), kautxuz-ko zigilu batekin. Horrela, posible de-netan, paziente hori langile euskal-dun batek artatuko du. Carbajorenarabera, «egiteko erraza eta arina da;horretan inplikatuta gaude, eta langi-le berriak prest egoten dira. Horrekpazienteen arreta hobetzen du, etaerabiltzaileek oso ondo baloratu du-te».

Metodoak eta lankidetzaIkastaro, hitzaldi eta zirkuituak ez diralangileei eta pazienteei euskara era-biltzen laguntzeko bide bakarrak. So-ziolinguistika Klusterraren Eusle me-todologia oinarri hartuta, Euskarrimetodologia diseinatu dute Tolosal-dea ESIan, laneko barne-harremane-tan euskararen erabilera indartzeko,langileek euskara dakiten eta gehia-go erabili nahi duten kasuan. Alegia-ko Osasun Zentroko baldintzak ego-kiak ziren metodoa probatzeko. Ale-gian lan egiten du Eva Ruak, etaAlazne Iturriotz da Tolosaldeko ESIkoeuskara-teknikaria. Azaldu dutenez,bi hilabetean, euskarri izendatu zirenlangileek, hitzartutakoaren arabera,euskaraz jardun behar zuten, eta eus-kararen erabilera nolakoa den eba-

luatzen zuten hainbat aldiz. Esperien-tziaren protagonisten arabera, hiz-kuntza-ohiturak aldatzea oso zailaizan arren, aldaketak lor daitezke bo-rondatearekin eta konpromisoarekin,eta Euskarri metodologia esperien-tzia baikorra da bide horretan. Elkarlana da egitasmoen beste gil-

tzarri bat. Gipuzkoako lau ESIk –Bida-soa ESIa, Donostialdea ESIa, Goierri-Urola Garaia ESIa eta Tolosaldea ESIa–Gipuzkoako Osasun Mentaleko Sare-arekin batera, hainbat ekintza gauza-tu dituzte eta erdi-mailako arduradu-nei Euskara Planeko irizpideak trans-mititzeko Eskuliburua idatzi dute.Juanan Garcia Goierri-Urola GaraikoESIko euskara-teknikariak esan beza-la, soziologikoki, linguistikoki eta ge-ografikoki gertu dauden ESIek ideiaketa baliabideak konpartituz gero, efi-zienteago dira; gauza gehiago egindaitezke, eta azkarrago lortzen diraemaitza onak. Adibidez, errazagoada ikastaroak antolatzeko taldeakosatzea. Garbiñe Loiarte Bidasoa ESI-ko euskara-teknikaria bat dator, etaazaldu du elkarlanean idatzi dutelaEskuliburua. Erdi-mailako arduradu-nentzat da: «Euskara Planaren bitar-teko, oinarri eta euskarri senti daite-zen nahi dugu; arduradunek jakin be-har dute zein diren Planarenezaugarri eta irizpide nagusiak eta,ondo bete dadin, nola jardun beharduten», dio Loiartek. Langileen artean eta pazienteak ar-

tatzean euskararen erabilera handi-tzeko, azken urteetan leku askotanprestatu dituzte arrakastaz hainbatekintza. Tartean, aurten aitormenajaso duten beste sei erakundeetanegin dituztenak. Egitasmoen berriemateko, Bilbo-Basurtu ESIkoek etaBidasoa ESIkoek bideo banatan labur-tu dituzte haien esperientzien nondiknorakoak. Araba ESIkoek berriz, Bor-bor izeneko film laburra egin dute.

Euskararen bilakaera eta belaunal-di-aldaketa

Page 22: Aitormena euskararen erabilera sustatzen dihardutenei...EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNA BARRUALDE-GALDAKAO ESIan Aurtengoan bi ekitaldi izan dira, biak ala biak ESIan bertan eta langileekin

22 osatuberri2017ko abendua

eusk

ara

osak

idet

zan

Osakidetzan euskara normalizatzekoegiten diren ahaleginak eta euskara-ren egoera ondo ezagutzen ditu Mi-ren Dobaran Urrutiak, Hizkuntza Poli-tikarako sailburuordea da eta. Gai ho-riek jorratu, eta testuinguru zabala-goan kokatu zituen. Dobaranen esa-netan, «euskara oso txikia da», baina«bilakaera eta hazkunde ikaragarriakizan ditu; etengabe gora joan da; ezdago gurea bezalako biziberritze-prozesurik». Prozesu eredugarria izanda Dobaranen aburuz, beste hizkun-tza gutxituek miresten dutena. Harenustez, euskararen ezagutza handitze-ko, lege-babes eta politikez gain,ezinbestekoa izan da hiztun-komuni-tate txiki baina hain aktiboa izatea,eta gizartearen atxikimendu zabala.Ezagutzak eta erabilerak gora egin

dute esparru guztietan. Baina Doba-ranek azpimarratu du, batez ere es-parru formaletan eta administrazio-an egin duela gora. Osakidetzan lan-gileen ia % 40 dira euskaldunak, etazerbitzu-erakundeak Hizkuntza Kali-tatearen Bikain Ziurtagiriak eskura-tzen ari dira. Kalitatezko prozesuakbehar direla dio sailburuordeak etaOsakidetza zoriondu du administra-zio-mailan hizkuntza-eskubideakbermatzeko egiten ari den lanagatiketa hizkuntza-kudeaketan berritzai-lea izateagatik; «eredua zarete»,esan du. Nabarmendu du euskara eta gaz-

telania, biak direla hizkuntza ofizia-

lak, eta herritarrek hizkuntza-eskubi-deak dituztela. Horregatik, «lanpos-tuari dagokion hizkuntza-eskakizunabete behar duen langileak ez du gaz-telania hutsean lan egiteko eskubide-rik; bestela, profilak iruzurra dira».Dobaranek dioenez, kuadrillan bainoerrazagoa da administrazioko langi-leekin euskaraz hastea, eta Osakide-tzan ere zorrotz ibiliko omen dira hiz-kuntza-eskakizunekin eta langile be-rrien harrera-protokoloekin.Hain zuzen, Dobaranen hitzetan,

«Hamar urte inguru barru, belaunal-di-aldaketa handia egongo da admi-nistrazioan, eta gazte euskaldunaksartuko dira». Inkesta Soziolinguisti-koetan oinarrituta, Dobaranek azpi-marratu du 65 urtetik gorakoen arte-an dagoela euskaldun-kopuru apale-na, eta 1990eko hamarkadatik gaurarte gazte euskaldunen kopuruaasko igo dela: «Gero eta hiztun berrigehiago dago; batez ere, eskolari es-ker». Halere, ohartarazi du ezagu-tzak ez dakarrela erabilpena, eztaeuskararekiko atxikimendua ere, etagizartea aktibatzeko lehengo estra-tegiek ez dutela balio.Fatima Ansotegi Elordi Osasun

Sailburuordeak itxi zuen ekitaldia.Ansotegiren hitzetan lan handia egi-ten ari dira pazienteen eta langileenhizkuntza-eskubideen eta euskara-ren alde, eta Osakidetzan euskararenerabilera eta presentzia gora doa,zerbitzuen kalitatea hobetuz.

aitormena jasoduten egitas-moak• Araba ESIa, Bor-bor laborategia-gatik (Mintzalagun, Bidelagun,

Etengabeko Jarduera Programa…).

• Barakaldo-Sestao ESIa, euskara-ren erabilera bultzatzeko jardue-

rengatik (trebakuntza-ikastaroak

eta Lankideak euskaraz, noiz zure

txanda?Hitzaldi-zikloak).

• Barrualde-Galdakao ESIa, Erre-habilitazioan, Ginekologian eta

Traumatologian euskarazko zirkui-

tuak antolatzeagatik.

• Bidasoa ESIa, «Tantaka-tantakaitsasoa osotzen dituzten olatuak

gara» bideoan azaltzen diren ekin-

tzengatik (Mintzodromoa, Bikain

Ziurtagiria, formazio-saioak, euska-

ra-batzordea, hitzaldiak, argitalpe-

nak…).

• Bilbo-Basurtu ESIa, Euskara bizi-berritzeko tailerrak egiteagatik,

langileak laneko harremanetan era-

bilera handitzeko prestatuz.

• Emergentziak zerbitzu-erakun-dea, anbulantzietako farmakoen ti-

raderatxoetan haien izenak euska-

raz jartzeagatik.

• Donostialdea ESIa, Errehabilita-zio-zerbitzuan euskarazko zirkui-

tua osatzeagatik.

• Ezkerraldea-Enkarterri-CrucesESIa, «Pazienteen hizkuntza-auke-ra bermatzen» ikastaroa egiteaga-

tik, 58 langile prestatuz.

• Tolosaldea ESIa, Alegiako OsasunZentroan bi hilabetez Euskarri egi-

tasmoa egiteagatik, laneko hizkun-

tza-ohiturak aldatzeko.

• Bidasoa ESIa, DonostialdeaESIa, Goierri-Urola Garaia ESIa,Tolosaldea ESIa eta GipuzkoakoOsasun Mentaleko Sarea, elkar-lanean, Euskara Planeko irizpideak

erdi-mailako arduradunei transmi-

titzeko Eskuliburua egiteagatik.

Page 23: Aitormena euskararen erabilera sustatzen dihardutenei...EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNA BARRUALDE-GALDAKAO ESIan Aurtengoan bi ekitaldi izan dira, biak ala biak ESIan bertan eta langileekin

osatuberri 232017ko abendua

denbora-pasak

Page 24: Aitormena euskararen erabilera sustatzen dihardutenei...EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNA BARRUALDE-GALDAKAO ESIan Aurtengoan bi ekitaldi izan dira, biak ala biak ESIan bertan eta langileekin