Euskararen Nazioarteko Eguna
Jakinekoa denez, hainbat eta hainbat dira euskararen omenetan egiten diren ekitaldi eta
jardunak. Horietako bat, guztietatik nabarmenena, Euskararen Nazioarteko Eguna
da, urtero-urtero, abenduaren 3an, Xabierko Frantzisko deunaren egunez ospatzen dena.
Esandako ospakizuna ez da hutsetik
abiatutakoa. Badu aurrekaririk. Ezagunak dira, besteak beste, Errepublika garaian Eusko
Ikaskuntzak, Euskaltzaleak Bazkunak bitarte,
antolatutako antzerti eta olerti egunak, bertsolari egunak eta antzerakoak.
Aipatzekoak dira, bestalde, Espainiako Guda zibilaren ondorioz Iparraldera alde egin behar
izandako euskaltzaleek zein bertokoek, elkar hartuta, Euskaltzaleen Biltzarraren babespean
egindako lana. Sasoi horretakoa (1949) da, hain zuzen ere, Lehenengo Euskararen Eguna.
1995an, Euskal Herritik kanpora bizi diren euskaldunek egindako Lehen Mundu
Biltzarrean eskatutakoa bere eginez, Eusko Jaurlaritzak eta Euskaltzaindiak elkar hartu zuten eta, ondorioz, Euskararen Nazioarteko Eguna instituzionalizatu.
Geroztik, urtero-urtero, Erresuma Zaharreko santu euskaldunaren egunez, ospatu
izan dute euskal erakundeek Euskararen Eguna. Lehendakariaren deiari jarraituz ehunka lagun batzen da eta gorazarre egiten die euskarari eta euskaldunei.
Eusko Ikaskuntzaren aitorpena Euskararen �azioarteko Egunerako
Euskal Herri osoan hedatua, euskara euskaldunen berezko hizkuntza da. Eta Euskal
Herria europar kultura espazio bat da eta Pirinioez bi aldeetan dago kokatua, Frantzia
eta Espainia estatuetan, alegia. Euskara, beraz, Ipar Euskal Herrian, Euskal Autonomia
Erkidegoan eta Nafarroako Foru Erkidegoan mintzatzen da. Euskara munduko hainbat
tokitan ere erabiltzen da, bertako euskaldunen komunitateak direla eta.
Euskarak bere Nazioarteko Eguna du 1948tik, hain zuzen urte hartan Lapurdiko
Baionan burututako Eusko Ikaskuntzaren VII Kongresuan honako erabaki hau hartu
baitzen: "Une journée de la Langue Basque dans le monde entier sera celebrée une fois
par an, le 3 décembre, jour de la fête de Saint-François Xavier, sous les auspices
d’Eskualzaleen Biltzarra et d’Eusko Ikaskuntzen Lagunartea".
Maldan behera progresibo batean ibili ondoren, ia-ia desagertzear egon zelarik, ustez
Europako Hizkuntzarik Zaharrena dena gai izan da, belaunaldi bakar batean, goi
mailako ikerketaren zirkuluetara iristeko, Unibertsitateko klaustroetan errealitate bihurtu
ondoren..
Baina, nola atera garaile, lehiakorra delako baztergarria ere gertatzen den esparru
linguistikoan? Euskarak bere ahalbideen kontzientzia eduki behar du. Horretaz jabetuta,
euskal gizarteari dagokio diseinu aproposa egitea, bere hizkuntza egunez egun espazio
sozial gehiago irabazten joan dadin. Euskararen alde egiteak nazioarteko kultura
dibertsitatea indartzea adierazten du, gainerako hizkuntzekin lankidetzan.
Euskara nazioarteko laguntzaren beharrean dago, bakarrik arituz gero euskal gizarteak
nekez iraunaraziko baitu bizirik bere hizkuntza. Euskararen Nazioarteko Eguna-k
euskaldunen hizkuntzari atxikimendua erakarri nahi dio, kultura unibertsalaren
aberastasunean sinesten duten guztien aldetikoa.
Hori guztia dela eta, hona hemen Eusko Ikaskuntzaren
Aitorpena
1. Euskara, ustez Europako Hizkuntzarik Zaharrena,
nazioarteko kultura ondarearen zati bat da.
2. Europar hizkuntza den euskarak toki, lurralde,
nazio eta europar erakundeen ezinbesteko laguntza
behar du, gaur eguneko hizkuntza gisa garatu ahal
izateko legeria aproposa sortuz.
3. Europar Batasuneko hizkuntza ofiziala izendatu
behar da euskara, Batasuneko Estatuetako gainerako
hizkuntzekin batera.
4. Aitorpen honen aldeko nazioarteko komunitatearen
atxikimendu indibidual zein kolektiboak aipatutako
helburuak ahalbidetuko ditu.
Euskararen Nazioarteko Eguna
Jakinekoa denez, hainbat eta hainbat dira euskararen omenetan egiten diren ekitaldi eta
jardunak. ----0-----, guztietatik nabarmenena, Euskararen Nazioarteko Eguna da, urtero-
urtero, abenduaren 3an, Xabierko Frantzisko deunaren egunez ospatzen dena.
Esandako ospakizuna ------1-----. Badu
aurrekaririk. Ezagunak dira, besteak beste, Errepublika garaian Eusko Ikaskuntzak,
Euskaltzaleak Bazkunak bitarte, antolatutako antzerti eta olerti egunak, bertsolari egunak
eta antzerakoak. Aipatzekoak dira, bestalde,--
-----2----- Iparraldera alde egin behar izandako euskaltzaleek zein bertokoek, elkar
hartuta, Euskaltzaleen Biltzarraren babespean egindako lana. Sasoi horretakoa (1949) da,
hain zuzen ere, Lehenengo Euskararen Eguna.
1995an, Euskal Herritik kanpora bizi diren euskaldunek egindako Lehen Mundu Biltzarrean eskatutakoa bere eginez, Eusko Jaurlaritzak eta Euskaltzaindiak elkar
hartu zuten eta, ondorioz, ,-------3-------. Geroztik, urtero-urtero, Erresuma Zaharreko santu euskaldunaren egunez, ospatu izan dute euskal erakundeek
Euskararen Eguna. Lehendakariaren deiari jarraituz ehunka lagun batzen da eta gorazarre egiten die euskarari eta euskaldunei.
Eusko Ikaskuntzaren aitorpena Euskararen Nazioarteko
Egunerako
Euskal Herri osoan hedatua, euskara euskaldunen berezko hizkuntza
da. Eta Euskal Herria europar kultura espazio bat da eta ----4-----
dago kokatua, Frantzia eta Espainia estatuetan, alegia. Euskara,
beraz, Ipar Euskal Herrian, Euskal Autonomia Erkidegoan eta
Nafarroako Foru Erkidegoan mintzatzen da. Euskara munduko
hainbat tokitan ere erabiltzen da, bertako euskaldunen komunitateak
direla eta.
Maldan behera progresibo batean ibili ondoren, ----5----- , ustez
Europako Hizkuntzarik Zaharrena dena gai izan da, belaunaldi bakar
batean, goi mailako ikerketaren zirkuluetara iristeko, Unibertsitateko
klaustroetan errealitatea bihurtu ondoren..
Baina, nola atera garaile, lehiakorra delako baztergarria ere gertatzen
den esparru linguistikoan? Euskarak bere ahalbideen kontzientzia
eduki behar du. Horretaz jabetuta, ----6----- diseinu aproposa egitea,
bere hizkuntza egunez egun espazio sozial gehiago irabazten joan
dadin. Euskararen alde egiteak nazioarteko kultura dibertsitatea
indartzea adierazten du, gainerako hizkuntzekin lankidetzan.
Euskara nazioarteko laguntzaren beharrean dago, bakarrik arituz
gero euskal gizarteak nekez iraunaraziko baitu bizirik bere hizkuntza.
Euskararen Nazioarteko Eguna-k ----7----- erakarri nahi dio, kultura
unibertsalaren aberastasunean sinesten duten guztien aldetikoa.
Hori guztia dela eta, hona hemen Eusko Ikaskuntzaren
Aitorpena
1. Euskara, ustez Europako Hizkuntzarik Zaharrena dena, nazioarteko
kultura ondarearen zati bat da.
2. Europar hizkuntza den euskarak toki, lurralde, nazio eta europar
erakundeen ----8----- , gaur eguneko hizkuntza gisa garatu ahal
izateko legeria aproposa sortuz.
3. Europar Batasuneko hizkuntza ofiziala izendatu behar da euskara,
Batasuneko Estatuetako gainerako hizkuntzekin batera.
4. Aitorpen honen aldeko nazioarteko komunitatearen atxikimendu
indibidual zein kolektiboak aipatutako helburuak ----9----- .
A. Pirinioez bi aldeetan
B. euskaldunen hizkuntzari atxikimendua C. ia-ia desagertzear egon zelarik
D. euskal gizarteari dagokio E. ez da hutsetik abiatutakoa
F. Euskararen Nazioarteko Eguna
instituzionalizatu G. ahalbidetuko ditu
H. Espainiako Guda zibilaren ondorioz I. Horietako bat J. ezinbesteko laguntza behar du
0 1 2 3 4 5 6 7 8 9
I
ERA�TZU� ORRIA
0 1 2 3 4 5 6 7 8 9
I E H F A C D B J G