euskal herriko tximeletak

52
2007ko. EKAINA 30 ZENBAKIAK 6€ KULTURA SAILA DEPARTAMENTO DE CULTURA P P APILLONIDOAK APILLONIDOAK PIERIDOAK PIERIDOAK HESPERIDOAK HESPERIDOAK NINF NINF ALIDOAK ALIDOAK LIKAENIDOAK LIKAENIDOAK RIODINIDOAK RIODINIDOAK INGURUMENARI BURUZKO BEREZIA INGURUMENARI BURUZKO BEREZIA

Upload: ordizia

Post on 12-Jan-2016

118 views

Category:

Documents


22 download

DESCRIPTION

Euskal Herriko Tximeleten inguruko dokumentua

TRANSCRIPT

Page 1: Euskal Herriko Tximeletak

2007ko. EKAINA30ZENBAKIAK

6€ KULTURA SAILADEPARTAMENTO DE CULTURA

PPAPILLONIDOAKAPILLONIDOAKPIERIDOAKPIERIDOAK

HESPERIDOAKHESPERIDOAKNINFNINFALIDOAKALIDOAKLIKAENIDOAKLIKAENIDOAKRIODINIDOAKRIODINIDOAK

INGURUMENARI

BURUZKO BEREZIA

INGURUMENARI

BURUZKO BEREZIA

Page 2: Euskal Herriko Tximeletak

2EH 30Zk.

EUSK

ALHE

RRIK

O TXIMELETAK

PIERIDOAK FAMILIA

NOLA EZAGUTU? Kolia arrunta tximele-ta zirgira-koliaren (Colias palaeno) antze-koa da itxurari eta koloreari dagokionez.Azkenekoa Europaren iparraldean bizida. Hegoak (goiko aldean) hori laranjadistiratsuak ditu eta ertzetan beltzak dira.Zainak muturretik hurbil horiz nabarmen-duak daude.Dimorfismo sexual nabarmena du.Arren kasuan, hegoen goiko aldea horilaranja da eta aurreko hegoetan diskoor-ban beltza du. Atzekoetan orbana handia-goa eta laranja da. Gainera, bi hegoekbanda marjinal beltz handiak dituzte, zainhoriez zeharkatuta.Emeek oso polimorfismo genetiko nabar-mena dute, hau da, forma diferente ugaridituzte. Banda marjinal beltzak arrenak baino zabalagoak diraeta tamaina desberdinetako orban hori zurixkak sakabanatuakageri dira.Hegoen beheko aldea bi sexuetan antzekoa da. Aurrekohegoetan horia da, atzekoetan, berriz, hori berdexka. Halaber,disko-orban laranja ikusgarria dute.Subespezie batean (Colias crocea helice) indibiduo gehienenhegoak zuriak dira.

TAMAINA: aurreko hegoek 2,8 milimetro neur ditzakete; bienbitartean, hego-luzera 45 eta 55 mm bitartean alda daiteke.BIOLOGIA: lehenengo indibiduo heldu hegaldunak heganikus daitezke apirilean eta maiatz osoan eta, ondoren, zenbaitbelaunaldiren bidez, udazkenera arte.Emeek banan-banan eta elkarren artean bereizita jartzendituzte arrautzak landareen loreen gainean. Ondoren, belda-rrak bertan aurkituko du bere elikagaia. Jaio bezain pronto,fruitu eta lore gazteez elikatzen dira eta hazten diren neurrian,landarearen gainerako zatiak irensten dituzte.

Beldarrak krisalidak eratzeko elikadura-landareen zurtoinetara eusten dirazeta-hariaren eta kremasterraren bidez eta krisalida bezalahibernatzen dute. Hurrengo udaberrira arte itxaroten dute jaio-tzeko.

ELIKADURA: espezie honetako beldarrek, nagusiki, hirusta(Trifolium repens eta Trifolium campestre) jaten dute eta, neu-rri txikiagoan, alpapa (Medicago sativa), lotoa (Lotus cornicu-latus), itsabalkia (Melilotus officinalis) eta zalkea (Vicia spp).HABITATA: sastraketan eta zelai zabaletan bizi da, itsas mai-latik 1.800-2.000 metroraino. Hegaldia azkarra eta kementsuada eta migrazio-ohiturak ditu. Ildo horri jarraiki, udaberrian ipa-rralderantz joaten da eta Eskandinaviaraino irits daiteke.Bertan gelditzen da belaunaldi bat eta abuztuan ikus daitezkehegan. Dena den, neguaren laztasunarengatik ez dute bizirikirauten. Alderdi hori kontuan hartuta, entomologoen iritziz, indi-biduo horiek udaberrian Europaren hego eta erdialdekoherrialde beroagoetatik iristen dira.BANAKETA: Afrikaren iparraldean eta Europan aurki daiteke,iparraldetik 60 graduraino, Madeira, Azoreak, Kanariak etaBalearrak barne. Populazioak Europaren erdi eta hegoaldetikAsiaren mendebalderaino hedatzen dira. Iraneraino irits dai-tezke.Euskal Herrian oso espezie ugaria da eta lurralde guztietanoso hedatua dago.

KOLIA ARRUNTAColias croceus

BANAKETA

Page 3: Euskal Herriko Tximeletak

EUSKAL HERRIKO TXIMELETAKZOOLOGIA

Mnemosine tximeleta. Parnassius mnemosyne. Zegris tximeleta. Zegris eupheme. Tximeleta zuri berdexka. Pontia daplicidae.

Tximeleta zuri lerdena. PLeptidea sinapsis. Kolias argia. Colias hylae. Portugaleko tximeleta zuria. Euchloe tagis.

Hegoaldeko tximeleta zuria. Euchloe simplonia. Aurora. Anthocharis cardamines. Sertorio tximeleta. Spialia sertorius.

Xake-itxurako tximeleta txikia. Pyrgus malvae. Xake-itxurako mendiko tximeleta. Pyrgus alveus. Xake-itxurako tximeleta. Pyrgus fritillarius.

Moko tximeleta. Carcharodus boeticus. Moko tximeleta argia. Carcharodus lavatherae. Urrezko tximeleta iluna. Thymelicus acteon.

Page 4: Euskal Herriko Tximeletak

4EH 30Zk.

AURKIBIDEA

Zuzendaria: Fernando Pedro Pérez.Erredakzioburua: Kepa Zenarruzabeitia.Kolaboratzaileak: Jon Zubiri, Aitor Atxa, Alberto Barreiro, Oskar Azkona, Fidel Korta Argazkiari-taldea: Edurne Urkizu, Aitor Zubizarreta, Xabier Urreta, Izaskun Loidi.Maketatzailea: Cristina Urionabarrenetxea.Legezko gordailua: BI-2452-02.ISSN: 1695-4645Aleak: 4.000 Erredakzioa:Av. Madariaga, nº. 47-6º C - Esc.1 - 48014 BILBAO.Tel: (94) 4 75 28 83. e-maila: [email protected]

bost urtea - 30.zk - 2007ko URTARRILA-OTSAILA

.................................................PAPILLONIDOAKArlekina..................................................4Makaon ..................................................... 5Lirio tximeleta........................................6

Apolo tximeleta...............................7PIERIDOAKElorri zuriko tximeleta zuria............8Aza-tximeleta..................................9Azaren zuritxoa ..............................10Tximeleta zurianerbio berdeekin....11Alfacara tximeleta...........................12Kolia arrunta...................................13Limoneroa ......................................14Hegoaldeko tximelata zuria............15Marokoko punta laranja .................16HESPERIDOAKXake-Itxurako tximeleta berdexka..17Cervantes tximeleta .......................18NINFALIDOAKBasoko ninfa tximeleta...................19Pauma tximeleta ............................20Vanessa atalanta tximeleta ...........21Osin-tximeleta ................................22Tximeleta C-zuria ...........................23

Nakar tximeleta ..............................24Tximeleta perla gorrixka.................25Tximeleta lotsatia ...........................26Megera tximeleta............................27 Tximeleta harritsua.........................28Iparraldeko erdi doluzko Tximeleta 29Banda kurboko tximeleta ...............30Ozelo urdinetako tximeleta ............31Tximeleta otsoa..............................32Larreko tximeleta otsoa..................33LIKAENIDOAKTopazioa.........................................34Endrineroa......................................35Tximeleta bekain zuria ...................36Urre-mantua ...................................37

Tximeleta iratxo iluna .....................38Abenzerraje faltsua ........................39Banda laranjako tximeleta..............40Fabiola tximeleta ............................41Tximeleta haur urdina ....................42Ikaro tximeleta................................43Mantu purpurako tximeleta ............44Tximeleta gris ildaskatua ...............45Pikartaduretako tximeletainurrijalea........................................46Argus tximeleta ..............................47Mendiko tximeleta beltzarana ........48Tximeleta hayr turkesa...................49RIODINIDOAKPeriko tximeleta..............................50

Argitaratzailea:Iraungitzeko Zorian Dauden Espezieak

Defendatzeko Elkartea.

CAJA LABORAL POPULAR: Entidad: 3035 Oficina: 0220 Control: 20 Núm. de cuenta: 220.0.00367.6BILBAO BIZKAIA KUTXA: Entidad: 2095 Oficina: 0355 Control: 76 Núm. de cuenta: 38.3024282.7

Urteko kuota: amabi ale urtean: 36 euroARPIDETZAARPIDETZA BOLETINABOLETINA

IRAUNGITZEKO ZORIAN DAUDEN ESPEZIEAK DEFENDATZEKO ELKARTEA

ZURE NATUR ETA ZOOLOGIA ALDIZKARIA

“Kultura Sailak diruz lagundutako hedabidea”

EUSKAL HERRIKO NATURA

KULTURA SAILA

DEPARTAMENTO DE CULTURA

EUSKAL HERRIKO NATURA

Zure aldizkariaWeb: w.w.w. adeve.es

Page 5: Euskal Herriko Tximeletak

5EH 30Zk.

EUSK

ALHE

RRIK

O TXIMELETAK

PAPILLONIDOAK FAMILIA

NOLA EZAGUTU? Arlekinak oso koloreeta marrazki bizia du aurreko eta atzekohegoetan eta horri erantzuten dio izenak.Halaber, Espainiako aristolokien tximeletaizenez ezagutzen zaio, larba-fasean belda-rrek landare hori jaten baitute.

Espezieak ez du dimorfismo sexualik.Arlekinaren aurreko hegoak hori argiak diraeta hiru tanto gorri dituzte. Horien arteanzinta beltzak agertzen dira. Atzeko hegoakhori argiak dira ere eta bost orban gorridituzte inguruan hondo beltzaren gainean.Gorputza beltza da eta sabelaldean puntugorrixken ilarak dituzte.

TAMAINA: aurreko hegoek 13 eta 24 mmbitartean neurtzen dituzte; hegoluzera,berriz, 40 eta 49 mm bitartean aldatzenda.

BIOLOGIA: hegaldia apiriletik ekainera bitartean luzatzen da. Beste espezieen aldean, arlekinakbelaunaldi bakarra du.Estali ostean, emeekarrautzak landare aristolokioen hostoetan jar-tzen dituzte. Ondoren, beldarrak hostoak elika-tzeko erabiliko ditu. Beldarrak garapena amai-tzen duenean, krisalida eratuko da zuhaixka edobelarren hostoen artean ala harrien artean. Halaigaroko du negua. Batzuetan egoera horretanmanten daiteke bi neguz.

ELIKADURA: landare aristolokiazeoen hostoakjaten ditu, batez ere, Aristolochia pistolochia edoAristolochia longa espezieenak. Zenbait tokitan(hala nola Araban) landare hori urria da eta,orduan, beldarrek mahatsondo beltza (Tamuscommunis) jaten dute.

HABITATA: indibiduo helduak ugariak dira kare-harrizko mendietako aldapa harritsuetan eta tokimalkartsuetan. Horietan landaretza ez da osougaria: sastrakak eta erkameztiak. Larba-fasean,berriz, Aristolochiaren espezieen landareetan etamahatsondo beltzean bizi da. Hori guztia itsasmailatik gehienez 1.500 metroraino dago.

BANAKETA: iberiar penintsulan, Frantziarenhego-ekialdean (Provence, Languedoc, Roselló),Pirinioen ekialdean eta Afrikaren iparraldean(Maroko, Aljeria eta Tunez) banatzen da. EuskalHerrian oso Espezie urria da eta Araban etaNafarroan kolonia zehatz nahiz isolatuetan bizida.

ARLEKINAZerynthia ruminia

BANAKETA

Page 6: Euskal Herriko Tximeletak

6EH 30Zk.

EUSK

ALHE

RRIK

O TXIMELETAK

PAPILLONIDOAK FAMILIA

NOLA EZAGUTU? eguneko lepidoptero guztiekbezala, makaon tximeletak gorputz mehea eta burutxikia du. Antenak bola lodian (“mazo” izenekoan)amaitzen dira eta aurreko hegoetako ile luzeak orrazi-modura erabiltzen dira. Atzeko hanketan betierezurda-parea ikus daiteke, horrek bereizten baituPapilionidae familia.Atzeko hegoetan zain-pare bakarra du, horregatikbetiere pixka bat ahurrak dirudite. Aurreko hegoek orban beltzak eta beltzez inguratuta-ko zainak dituzte; bien bitartean, atzekoek barrukoertzean ozelo-pare gorria dute. Atzeko hegoak buz-tan-itxurako apendizean luzatzen dira.Tximeletaren aldakortasuna urria da. Oso kasu bitxie-tan aurkitu ziren indibiduo beltzak eraztun urdinekinatzeko hegoetan. Lehenengo belaunaldia argiagoaden bitartean, udako tximeleta hori iluna da. TAMAINA: aurreko hegoek 32-38 milimetro bitartean neurtzendituzte eta hego-luzera 65 eta 85 mm bitartean aldatzen da..BIOLOGIA: makaon tximeletak bi belaunaldi ditu urtean.Lehenengo belaunaldiko indibiduo helduak hegan ikus daitez-ke apirilean eta maiatzean; bigarrenekoek, berriz, uztaileaneta abuztuan egiten dute.Imagoak jaio ondoren, aste gutxi batzuk bizi dira. Denbora horiugaltzeko nahikoa da, elikadurak ez baitu hainbeste garran-tzia. Nektar- eta ihintz-tanto batzuk besterik ez dituzte behar.Sarritan, toki gatzatuetan edo gorozkietatik hurbil aurkitzendira, bertatik mineral eta konposatu nitrogenatuak hartzen bai-tituzte.Ugaldu ostean, emeek arrautzak landareetako hostoen arteanjartzen dituzte eta, ondoren, beldarrak landare horiek berak

elikatzeko erabilikoditu. Beldarraklehenengo esta-dioetan beltzakdira eta orbangorriak dituzte,baita orban zuriabizkarrean ere.Dena den, lehe-nengo mudakigaro ostean,

berde bihurtzen da eta, orduan, eraztunbeltzak eta puntu hori gorrixkak ditu.Beldarrari eragozten zaionean, organoharagitsu gorrixka (osmeterioa) proiek-tatzen du. Hori buruaren atzean dagoeta usain ezatsegina botatzen du. Organoa tentetu egiten daeta defentsa-mekanismoa da intsektua urduri dagoenean.Krisalida eratzeko, beldarrak elikadura-landareetako zurtoine-tara joaten dira eta bertan kremasterretik zintzilikatzen dirahariaren bidez. Hala igarotzen dute negua hurrengo udabe-rrian jaiotzen direnera arte.ELIKADURA: unbelifero basatiak jaten dituzte, batez ere,azenario basatiak eta laboratuak, mihilua (Foeniculum vul-gare), Daucus carota eta bortusaina (Ruta graveolens). HABITATA: zelai, baso eta baratzeetan (batez ere, aze-narioa izanez gero) bizi da, itsas mailatik 2.500 metrorai-no. Altitude handietan migratzen ari den bitartean ikus daite-ke, gustuko baitu mendien gailurretan pausatzea.BANAKETA: banaketa-eremua oso zabala da; ildo horrijarraiki, bai Europan, bai Asian, bai Amerikan aurki daite-ke. Europako arraza guztiak Afrikaren iparraldetikEuroparen iparralderaino bizi dira. Euskal Herrian geroz eta espezie urriagoa da, nahiz etaoraindik lurralde guztietan agertu. Araban ugariagoa da.

MAKAONpapilio machaon

BANAKETA

Page 7: Euskal Herriko Tximeletak

7EH 30Zk.

EUSK

ALHE

RRIK

O TXIMELETAK

PAPILLONIDOAK FAMILIA

NOLA EZAGUTU? Lirio-tximeleta osolepidoptero handia da, makaon txime-letaren antzekoa. Ildo horri jarraiki,aurreko hegoek gutxi gorabehera 4zentimetro neur ditzakete. Ez dudimorfismo sexualik; hori argia da,zurixka, batez ere, bigarren belaunal-diko indibiduoen kasuan. Aurrekohegoek zazpi zinta beltz inguru dituzteeta bertikalki zeharkatzen dituzte.Lehenengoak hegoaren beheko aldeabeltzen inguratzen du.Hegoen goiko aldea gris zurixka da etaezkaten geruza lodia du. Gainera,orban beltz sendoak agertzen dira.Atzeko hegoek beheko aldean zintalaranja dute eta oso ondo hautemandaiteke intsektua atsedenean dagoe-nean, hegoak irekiak baditu. Udanjaiotako indibiduoek ez dute orbanlaranja ikusgarria.Makaon tximeletan bezala, atzekohegoen azken muturra apendize luzeeta beltzean amaitzen da. Horiz azpil-duta dago.Espezie honetako atzeko hegoakinguratzen lau orban urdin agertzendira eta inguratzen duen kolore beltza-rekiko nabarmenki desberdintzen dira.Gorputza argala da eta kolore beltzbizia du. Burua, berriz, oso iletsua da.Arrak emeak baino handiagoak dira.Orain dela gutxi arte, Iphiclides podali-rius tximeletaren subespeziea zen.

TAMAINA: arren kasuan, aurrekohegoek 38-40 milimetro neurtzendituzte eta hego-luzera 66 eta 76 mmbitartean dago. BIOLOGIA: tximeleta honek bi belau-naldi ditu urtean. Lehen belaunaldikoindibiduo helduak hegan ikus daitezkeapiriletik ekainera bitartean; bigarrene-koek, berriz, uztailetik irailera egitendute. Larba-fasea uda osoan zeharhedatzen da.Beldarrek kolore berde ederra dute.Buruaren atzean osmeterio izenekoorganoa dute eta haserretzen denean,

zutitu egiten da. Krisalida-egoeranhibernatzen dute.ELIKADURA: beldarrak, nagusiki,honakoak jaten ditu: basaranak,aranak, gereziak eta elorri zuriak,baita muxikak eta almendrak ere.HABITATA: indibiduo helduak

mendietan itsasmailatik 1.800-2.000 metrorainoikus daitezke.Sarritan, baratzeeninguruan dabiltza, frutazuhaitzak badi-tuzte. Halaber, espazio irekietan agerdaitezke.Bestalde, larbak elorri beltzetan etalaboreko fruta-zuhaitzetan aurki daitez-ke.BANAKETA: banaketa-eremuaAfrikaren iparraldean (Maroko, Aljeriaeta Tunez) eta iberiar penintsulaosoan hedatzen da. Frantziaren hego-mendebalderaino zabal daiteke.Euskal Herrian oso hedatuta dago,nahiz eta ugaria ez izan. Lurralde guz-tietan agertzen da, hala ere, Arabaneta Nafarroan Bizkaian eta Gipuzkoanbaino ugariagoa da.

LIRIO-TXIMELETAIphiclides feisthamelii

BANAKETA

Page 8: Euskal Herriko Tximeletak

8EH 30Zk.

EUSK

ALHE

RRIK

O TXIMELETAK

PAPILLONIDOAK FAMILIA

NOLA EZAGUTU? Apolo tximeletakdimorfismo sexual nabarmena du.Arren kasuan, hegoen goiko aldeazuria da eta aurreko hegoetan bosttanto beltz ditu. Dena den, batzukgorriak izan daitezke eta beltzez ingu-ratuta egon. Halaber, atzeko hegoetanbi ozelo gorri handi agertzen dira.Emeen kasuan, hegoen goiko aldeagrisaxka da, nahiz eta arraren orbaneta ozelo berdinak izan. Dena den,orbanak handiagoak eta biziagoakdira. Tximeletaren hegoak oso biribilak diraeta banaketa-eremuan subespezieasko deskribatu dira. Adibidez,Alpeetako ia ibar guztietan tokiko barietatea sortu da. Arabakoarrazak ederrak eta handiak dira.TAMAINA: aurreko hegoek 35-42 milimetro neurtzen dituzte

eta hego-luzera 69 eta 84 mm bitarte-an aldatzen da.BIOLOGIA: makaon tximeletak

belaunaldi bakarra du urtean. Indibiduo hel-duak hegan ikus daitezke uztailetik irailarenhasiera arte.Orduan, arrek emeak bilatzen dituzte estal-tzeko. Ugaldu ondoren, abdomenaren mutu-rrean egitura korneoa (sphragis) dute. Horriesker, arrautzak Sedum generoko (nagusiki,Sedum album) landarearen hostoen gaineanjartzen dituzte. Ondoren, beldarrak landarehori elikatzeko erabiliko du.Arrautzen eklosioa gertatzen denean, beldarbeltza agertzen da eta orban gorrien ilaradu. Sedum album espeziearen hostoezetengabe elikatzen da negua iristen deneraarte. Orduan, zoruan hibernatzen dute etaudaberrira arte ez dio berriz ere elikatzeariekingo. Beldar-estadioan garapena osatuostean, krisalida gris zurixka eratzen du eli-kaduralandareetako hosto eta sustraienartean.Lepidopteroak kolore ikusgarria du eta, gai-nera, tamaina handikoa da. Horri esker osopreziatua da bildumagileen artean eta popu-lazioak murriztu dituzte.HABITATA: mendiko herrialdeetan bizi da,500 metrotik 3.000 metroraino, baina baka-rrik gune isolatuetan, batez ere, kareharriadagoen guneetan.BANAKETA: Europako eta Asiaren mende-baldeko mendi-sistema guztietan banatutadago. Errusiatik Uraletara, Liberiaren men-debaldera eta Kaukasora hedatzen da.Euskal Herrian Arabako, Gipuzkoako etaNafarroako mendilerroetan aurki daiteke,800 metrotik gora.

APOLO TXIMELETAParnassius apollo

BANAKETA

Page 9: Euskal Herriko Tximeletak

9EH 30Zk.

EUSK

ALHE

RRIK

O TXIMELETAK

PIERIDOAK FAMILIA

NOLA EZAGUTU? Elorri zuri-ko tximeleta zuriak dimorfismosexual arina du.

Arren kasuan, aurreko hegoengoiko aldea zuria da eta ertzaknahiz zainak beltzez ingura-tuak ditu. Emea gardenagoada, ezkatatze nabarmenabaitu. Batez ere, aurreko hego-etan hautematen da. Gainera,zenbait zain beltzez inguratuaketa beste batzuk marroiz ditu.Hegoen beheko aldea etagoiko aldea antzekoak dira.Zuria da eta ezkata beltzenhautseztatze fina du atzeko

hegoetan.TAMAINA: aurreko hegoek 28-34 milimetro bitartean neurtzendituzte eta hego-luzera 52 eta 62mm bitartean aldatzen da.BIOLOGIA: elorri zuriko tximele-ta zuriak belaunaldi bakarra duurtean.Indibiduo helduak hegan ikusdaitezke maiatzetik uztailerabitartean.Estali ondoren, emeak 200arrautza baino gehiago jartzenditu multzo txikietan banatutazuhaixketan eta zuhaitzetan(hala nola elorri zurian).

Ondoren, beldarraklandare horiek eli-katzeko erabilikoditu. Beldarrak tal-dekoiak dira eta parasitazio handiak pai-ratzen dituzte. Negua zeta-habiarenbarruan igarotzen dute eta udaberria iris-ten denera arte ez dira berriz elikatzen.Garapena osatzen duenean, krisalidaeratzen da eta kremasterraren bidez eli-kaduralandareetako zurtoinetara finka-tzen da. ELIKADURA: beldarrak elorri zuria(Crataegus monogyna eta Crataegusoxyacantae), elorri beltza (Prunus spino-sa), ehiztariaren serbala (Sorbus aucu-

paria) jaten ditu, baita fruta-zuhaitzakere, hala nola udareondoa, sagarron-doa, almendrondoa edo mango txikia(Malus communis). HABITATA: lursail irekietan, basosoilguneetan eta mendi-mazela eguz-kitsuetan bizi da, itsas mailatik 2.400metroraino.BANAKETA: Europaren hegoaldeaneta erdialdean banatzen da. Asiahezeraino, Korearaino etaJaponiaraino iristen da. Halaber,Afrikaren iparraldean (Maroko etaAljeria) eta iberiar penintsula osoanagertzen da.Euskal Herrian espezie arrunta da etalurralde guztietan aurkitzen da.

BANAKETA

Page 10: Euskal Herriko Tximeletak

10EH 30Zk.

EUSK

ALHE

RRIK

O TXIMELETAK

PIERIDOAK FAMILIA

NOLA EZAGUTU? Aza-txi-meleta ezagunenetarikoada, batetik, ugaria baita, etabestetik, erraz identifika bai-taiteke.Dimorfismo sexual nabar-mena du.Arren kasuan, hegoen goikoaldea zuria da. Aurrekohegoen muturrak eta aldekoertza beltzak dira. Atzekohegoetako hegaleko ertzeanorban beltz txikia du. Emeekere hegaleko ertza eta mutu-rrak beltzak dituzte aurrekohegoetan; gainera, diskoosteko bi orban ditu etabeste bat luzea barne-ertze-an. Atzeko hegoei dagokienez, hegaleko ertzean orban txikiadu.Hegoen beheko aldea berdina da bi sexuetan. Aurreko hego-ek disko osteko bi tanto beltz dituzte; atzekoetan, berriz, hon-doa horixka edo berdexka da. Azkeneko tonua ezkata beltzekematen diete.Emeak eta arrak erraz bereiz daitezke, atzeko hankak horiakbaitituzte. Alderdi hori bereziki nabarmena da bigarren belau-naldian, horia biziagoa baita.Lehenengo belaunaldiko indibiduoek hegaleko ertza eta mutu-rra beltzak dituzte eta zuriz lainoztatuak daude.

TAMAINA: aurreko hegoek 28 eta 33 milimetro bitartean neur-

tzen dute, hego-luzera, berriz, 54 eta64 mm bitartean aldatzen da.

BIOLOGIA: maiz agertzen da eta nahiko zabalduta dago.Hala ere, ez du arrazarik eratzen. Lehen ez zen hain ugaria,baina masiboki ugaltzen hasi zen gizakia aza handiak labora-tzen hasi zenean. Monolaborantzek ugalketa masiboak ekarrizituzten eta izurriteak izan ziren.Tximeleta hau ez dago mehatxatua. Egoera horretan dagoengutxieneko bat da. Bere etsairik handienak Apanteles erleaeta Entomophtora sphaerospermas onddoa dira.Urtero bi edo hiru belaunaldi eratzen dira, eguraldiaren arabe-ra. Lehenengo belaunaldiak udaberriaren amaieran hegan

egiten du, bigarre-nak udaren erdialde-an eta hirugarrenak,meteorologi baldin-tzak aldekoak badi-ra, udaren amaieran.Zikloa osatu ostean,azken belaunaldikobeldarrak krisalidabihurtzen dira udaz-kenean eta krisalida-egoeran hibernatzendute. Udaberria iritsiarte ez da eklosioagertatzen.Emeek arrautzak(200 eta 300 bitarte-an) talde txikietanjartzen dituzte azeneta zenbait landarekruziferoen artean.Halaber, beldarraktaldeetan bizi diraazke

AZA-TXIMELETAPieris brassicae

BANAKETA

Page 11: Euskal Herriko Tximeletak

11EH 30Zk.

EUSK

ALHE

RRIK

O TXIMELETAK

PIERIDOAK FAMILIA

NOLA EZAGUTU? Azaren tximeletazuritxoak dimorfismo sexual nabar-mena du.

Bi sexuetan hegoen goiko aldeazuria da eta aurreko hegoen mutu-rrean beltza du. Arren kasuan,aurreko hegoetan disko ostekozonan orban beltz txiki-txikia ager-tzen da, bestea, berriz, atzeko hego-en ertzean. Emeek disko osteko biorban dituzte aurreko hegoetan etabat atzekoen ertzean.Hegoen beheko aldea antzekoa dabi sexuetan. Aurreko hegoetan biorban beltz agertzen dira. Atzekohegoak, berriz, horixkak dira.TAMAINA: aurreko hegoek 23-37milimetro bitartean neurtzen dituzte

eta hego-luzera 42 eta 50 mm bitarte-an aldatzen da.BIOLOGIA: azaren tximeleta zuritxo-ak bi edo belaunaldi gehiago ditu urtean.Indibiduo helduak hegan ikus daitezke apiriletik azarorabitartean.Estali ondoren, emeak arrautzak landare kruziferoetantalde txikietan jartzen ditu eta, ondoren, beldarrak landa-re horiek elikatzeko erabiliko ditu. Bestalde, beldarraklandare kruziferoen hostoen gainean bizi dira eta, sarri-tan, laboreetan kalteak eragiten dituzte, nahiz eta parasi-tatu.Tximeleta horri aurre egiteko pestizida ugari erabiltzen daeta, ondorioz, azken urte hauetan populazioak askomurriztu dira. Beldarrek beren garapena osatzen dutenean, krisalidaeratzen dute eta kremasterraren bidez azan hostoetarafinkatzen dira edo harrien artean gelditzen dira. ELIKADURA: beldarrek aza (Brassica oleracea), arbia(Brasita napus), errefaua (Raphanus sativus, Raphanusraphanistrus) eta herezea (Reseda lutea) jaten dute.HABITATA: kruziferoekin (azak, arbiak, errefauak) labo-

ratutako lursailetan, larreetan eta baratze-etan bizi da, itsas mailatik 2.000 metrorai-no.BANAKETA: Europa osoan zehar bana-tzen da, iberiar penintsulatik Asiaraino etaJaponiaraino. Halaber, Kanariar uhartee-tan, Azoreetan eta Madeiran ikus daiteke,baita Afrikaren iparraldean ere. Orain delagutxi Australian eta Amerikaren iparralde-an sartu da.Euskal Herrian oso espezie arrunta etaugaria da eta lurralde guztietan aurki dai-teke.

AZAREN ZURITXOAArtogeia rapae

BANAKETA

Page 12: Euskal Herriko Tximeletak

12EH 30Zk.

EUSK

ALHE

RRIK

O TXIMELETAK

PIERIDOAK FAMILIA

NOLA EZAGUTU? Tximeleta zuriaknerbio berdeekin dimorfismo sexualarina du. Arren kasuan, hegoen goikoaldea zuria da eta muturrean hedadura-maila desberdinarekin orban gris ilunakditu. Disko ostean orban iluna du.Batzuetan aztarna-orbana da atzekohegoetako hegaleko ertzean. Emeenkasuan, hegoen goiko aldea zuria da etaezkata grisek lainoztatzen dute.Muturrean iluntasun-maila desberdinadu. Aurreko hegoetan disko osteko biorban ikus daitezke eta orban txikia atze-ko hegoen hegaleko ertzean.Beheko aldea bi sexuetan antzekoa da.

Horixka da eta osozaina nabarmenakditu. Aurreko hego-etan orbanak ager-tzen dira.Lehenengo belau-naldiko indibiduoakudaberrian jaiotzendira eta tamaina-rengatik eta kolore-arengatik bigarrenbelaunaldikoetatikbereizten dira.Bigarren belaunal-dikoak udan jaio-tzen dira.Bi belaunaldienarteko desberdinta-sunak intentsitatehandiagoan edo

txikiagoan eta aurreko hegoaren kan-poaldean duten orban beltzarentamainan oinarritzen dira. Udako forma handiagoa da,aurreko hegoek 25 mm izan baititzakete, udaberriko lehenbelaunaldikoen 20 mm-ren aldean. Lehenengo belaunaldikoindibiduoek ia beti aurreko hegoen goiko aldean orban bel-tza dute. Bestalde, bigarren belaunaldikoek atzeko hegoe-tako beheko aldeko marra grisak murritzagoak dituzte.Indibiduo guztiek sei hanka funtzional dituzte eta eurentamaina antzekoa da. Tartso bakoitzak pintza bikoitzenparea du. Atzeko hegoek bi zain anal dituzte eta barrukoertza arinki ganbila da.Espezie honetan kolore-barietateak hauteman dira, batzukia erabat horiak.TAMAINA: aurreko hegoek 20 eta 25 milimetro bitarteanneurtzen dituzte eta hego-luzera 40 eta 46 mm bitarteandago. BIOLOGIA: ohiz espezieak bi aldiz jartzen ditu arrautzak:bat udaberrian eta bestea udan; beraz, bi belaunaldi jaio-tzen dira. Urteak oso beroak direnean, hirugarren belaunal-dia izan dezake, baina bitxia da. Lehenengo belaunaldianjaiotako lehenengo indibiduoak hegan dabiltza zelaietan.Bertan elikatu eta parekatu egiten dira udaberriaren amaie-ratik. Bigarrenekoak ez dira agertzen udan peto-peto mur-gilduta gaudenera arte. Hiru belaunaldi daudenean,

TXIMELETA ZURIA NERBIO BERDEEEKINPieris napi

BANAKETA

Page 13: Euskal Herriko Tximeletak

13EH 30Zk.

EUSK

ALHE

RRIK

O TXIMELETAK

PIERIDOAK FAMILIA

NOLA EZAGUTU? Alfacara tximele-tak dimorfismo sexual arina du.Arren kasuan, aurreko hegoen goikoaldea hori limoia da eta disko ostekoorban beltza du, baita zenbait tanto-txo apikal ilun ere. Horiek hegoenzona marjinaletik hedatzen dira.Bestalde, arren kasuan behekohegoen goiko aldeak disko-orbanhoria du. Zenbait indibiduotan biribi-la da; beste batzuetan, berriz, zor-tziaren itxura du eta batzuetan ertzmarjinal ilun fina ageri zaio.Emeak arrak baino handiagoak dira

eta hegoen goiko aldea zuriberdexka da. Orban ilunakarren kasuan baino hedatua-goak daude. Hegoen behekoaldea, berriz, berdea da.Arrena, berriz, horixka da. TAMAINA: aurreko hegoek19-25 milimetro bitarteanneurtzen dituzte eta hego-luzera 38 eta 50 mm bitarteanaldatzen da.BIOLOGIA: tximeleta honek bibelaunaldi ditu urtean.Lehenengo belaunaldiko indi-

biduo helduakhegan ikus daitez-ke maiatzean etaekainean; bienbitartean, bigarrenekoek uztailetik irai-lera bitartean egiten dute.Emeak banan-banan jartzen dituarrautzak landareetako hostoen gaine-an. Ondoren, beldarrak hosto horiekberak elikatzeko erabiliko ditu.Beldarrek tanto beltz txikiak dituzte,baita lerro azpidortsalak ere. Negualehenengo estadioetan igarotzen duteeta udaberria iritsi arte ez diote berrizere elikatzeari ekingo. Orduan, krisali-da eratzen dute elikadura-landareeta-ko hostoetan eta zurtoinetan.ELIKADURA: beldarrek ferrak(Hippocrepis comosa) eta alamina(Coronilla minima) jaten dituzte.HABITATA: espezie migratzailea daeta lursail ireki lehorretan, behe-men-diko zelaietan eta abariztietan bizi da,behe-mailetatik 2.500 metroraino.BANAKETA: Europaren hegoaldeaneta erdialdean bizi da eta Errusiarenhegoalderaino eta Asia Txikiraino iris-ten da. Iberiar penintsulan oso zabal-duta dago, nahiz eta populazioak osougariak ez izan.Euskal Herrian espezie arrunta da,bereziki Araban. Dena den, lurraldeguztietan aurki daiteke.

ALFACARA TXIMELETAColias alfacariensis

BANAKETA

Page 14: Euskal Herriko Tximeletak

14EH

EUS-NINPHALIDAE FAMILIA

NOLA EZAGUTU? Limoneroa lepidopterobitxia da. Hegoei erreparatuz, bai formarenga-tik, bai kolore hori limoiarengatik, hostoarenitxura dute, beraz, landaretzaren artean ezkutadaitezke. Burua eta antenak gorriak dira.Arrek eta emeek koloreen tonu desberdinakdituzte. Arren kasuan, hegoak hori limoi distira-tsuak dira. Hego bakoitzean lau tanto laranjagorrixka txiki ditu. Emeen kasuan, hegoakaskoz argiagoak (zuri berdexkak) dira. Halaere, puntu horiek agertzen dira.Bi sexuetan atzeko gelaxken beheko aldeak,batzuetan, disko osteko puntu txiki-txikiak dituzainen artean eta arreak dira.TAMAINA: Aurreko hegoek 26tik 30 milimetrora neur deza-kete eta hegoluzera 48 eta 54 mm bitartean aldatzen da.BIOLOGIA: tximeleta limoneroaren bizi-zikloa beste lepi-dopteroekiko desberdina da. Batetik, hegaldia askoz luzea-goa da, eta bestetik, Europako espezierik adintsuena da.Hegaldia udaren erdialdean hasten da eta hurrengo udabe-rrira arte luzatzen da. Hain denboraldi luzean bizitzeko,energia gorde behar du. Xede horrez, espezie honek atse-denaldiak egiten ditu. Ildo horri jarraiki, hegan ikus dezake-gu zenbait egunez eta nektarrez elikatuko da. Ondoren,beste hainbeste egunez ez da aktiboa izango eta berrizekingo dio hegaldiari eta elikatzeari, klima egokia denean.Udaberrian eztei-hegaldia gertatzen da. Emeak arrarenaurrean hegan egiten du eta azkenekoak jarraitu egiten dubetiere distantzia berdina utziaz.

Estalketak martxoareneta apirilaren eguneguzkitsuetan gerta-tzen dira, hain zuzenere, hesilaharraren(Rhamnus) lehenengokimuak agertzen dire-nean. Horietan emeakarrautzak jartzen ditu,masa itsaskorrean bil-

duta, landarean itsatsiak gelditzeko.Udaren hasieran eklosioa gertatzen da eta beldar txikiakjaiotzen dira. Beldarrak ilunak dira eta argiagoak alboetan.Hankak zeharkatzen zinta horizontalak dituzte. Kolorehoriekin harrapari nagusien (hegazti intsektiboroen) begie-tara oharkabean pasatzen dira.Gutxi gorabehera hilabete bat elikatzen igaro ostean, kapu-lu bihurtzen da. Dena den, denbora luza edo murritz daite-ke, eguraldiaren arabera. Freskoa eta hezea baldin bada,garapena atzeratu egiten da, beldarrak gutxi jaten baitu.Baina lehorra eta hezea baldin bada, gehiago jaten du etagarapena arindu egiten da. Ildo horri jarraiki, azkar-azkarbihurtzen da kapulu.Limoneroek harrien hutsuneetan, zurtoinetan edo landare-tzan babestuta hibernatzen dute. Tenperatura baxuak gain-ditzeko gai dira, nahiz eta zero gradukoak izan. Hotzarekikoerresistentzia gorputz-likidoaren (uraren, proteinen etagatzen nahasketa) araberakoa da. Negu beroetan tximeletahonek bizirik irauteko zailtasun handiagoak ditu, tenperatu-ra altuekin energia gehiago kontsumitzen baita eta erreser-bak azkarrago kontsumitzen baitituzte.ELIKADURA: beldarrak berde ilunak dira eta hesilaharra-ren (Rhamnus catharticus) hostoak jaten dituzte nagusiki.Neurri txikiagoan jaten dituzte zumalakarrarenak (Frangulaalnus) eta beste landare ramnazeoenak.

HABITATA: baso freskoe-tako soilguneetan eta larre-etan bizi da, itsas mailatik1.800-2.000 metroraino.BANAKETA: banaketa-eremua oso zabala da,Europa guztian zeharhedatzen baita 67 gradu-raino eta Afrikaren iparral-deraino. Europatik zabal-du, Asia zeharkatu etaJaponiaraino iristen da.Euskal Herrian espeziearrunta da, baita nahikougaria ere. Lurralde guztie-tan agertzen da.

LIMONEROAGonepteryx rhamni

BANAKETA

Page 15: Euskal Herriko Tximeletak

15EH

EUSK

AL LIKAENIDAE FAMILIA

NOLA EZAGUTU? Hegoaldeko tximeletazuriak dimorfismo sexual txikia du. Emeak etaarrak bereizteko, emeek orban apikalak etadisko orbana dute aurreko hegoetan. Gainera,arrenak baino handiagoak eta zabalagoak dira.Bi sexuetan aurreko hegoen goiko aldea zuriada eta orban beltz bereizgarria du. Orbana lau-kia edo laukizuzena izan daiteke. Hegoen goikoaldean orban ilun handia (apikala) du eta zen-bait orban zuri ditu bertan sartuta. Atzeko hego-ak ere zuriak dira, pixka bat ilunagoak, behekoaldean duen marrazkia ikusten baita.

Aurreko hegoen beheko aldea zuriada eta muturretan orban berdeakditu. Erdian makula beltza du.Atzeko hegoen beheko aldea zuriada eta orban berde edo berde horix-ka zabalak ditu sakabanatuak.TAMAINA: aurreko hegoek 20-24 milimetro bitarteanneurtzen dituzte eta hego-luzera 34 eta 48 mm bitarteanaldatzen da.BIOLOGIA: hegoaldeko tximeleta zuriak bi belaunaldiditu urtean.Lehenengo belaunaldiko indibiduo helduak hegan ikusdaitezke martxotik maiatzera bitartean eta bigarrenekoakekainetik abuztura.Estali ondoren, emeak banan-banan jartzen ditu arrau-tzak landareetako hostoen artean eta, ondoren, belda-rrak landare horiek berak elikatzeko erabiliko ditu.Krisalida zurtoinen artean jartzen dute. Zeta-hariarenbidez zintzilik gelditzen dira eta udaberria iristen deneraarte fase horretan hibernatzen dute. ELIKADURA: beldarrek zenbait landare kruziferoenhostoak jaten dituzte, hala nola Iberis generoarena(Iberis amara), errefauarena (Raphanus sativus) edomendaskiarena (Sisymbrium officinale).HABITATA: larre hezeetan eta eguzkitsuetan bizi da,baita labore-zelaietan, basomugetan eta toki irekietanere, itsas mailatik 2.400 metroraino.BANAKETA: banaketa-eremua oso zabala da: Afrikareniparraldea (Aljeria, Tunez eta Maroko), Europaren hego-aldea eta Asia, Amur eskualderaino. Halaber, Amerikanikus daiteke, Alaskatik Kalifornia eta Coloradoraino.Euskal Herrian espezie arrunta da eta lurralde guztietanaurkitzen da, nahiz eta Araban (batez ere, EbrorenErriberan) eta ia Nafarroa guztian ugariagoa izan.

HEGOALDEKO TXIMELETA ZURIAEuchloe ausonia

BANAKETA

Page 16: Euskal Herriko Tximeletak

16EH

EUS-NINPHALIDAE FAMILIA

NOLA EZAGUTU? Marokoko puntalaranja tximeletak dimorfismosexual argia du.Arren kasuan, aurreko hegoengoiko aldea horia da eta gerrikolaranja zabala du. Aurreko hegoengoiko muturrean gerriko hori beltzezinguratuta dago. Emearen kasuan,hegoak zuriak dira eta disko-ostekoorban beltza dute. Aurreko hegoenmuturrak gris laranjak dira.Arretan hegoen beheko aldearierreparatuz gero, horia da etaaurreko hegoetan banda laranja du.Atzekoak zeharkatzen zenbait gerri-ko gris mehe eta bihur agertzendira.Hegoen beheko aldea aztertuzgero, emeetan aurreko hegoenmuturrak horiak dira. Atzekoekarren kasuan bezalako kolore eta marrazki bera dute.TAMAINA: aurreko hegoek 18-20 milimetro bitartean neur-tzen dituzte eta hego-luzera 28 eta 42 mm bitartean alda-tzen da.BIOLOGIA: Marokoko punta laranja tximeletak belaunaldi

bakarra du urtean.Indibiduo helduak hegan ikus daitezkemaiatzean eta ekainean.Estali ostean, emeak arrautzak landa-reetako infloreszentzien artean jartzen ditu eta, ondoren,

belarrak landare horiek berak elika-tzeko erabiliko ditu. Beldarrek krisali-da zurtoinen artean jartzen dute etazeta-hariaren bidez zintzilikatzendira. Hala igarotzen dute negua uda-berria iristen denera arte. Beldarrek elkarren artean jaten dutegarapenaren lehenengo etapetan,bereziki, elikagaiak urriak badira.ELIKADURA: beldarrek ziape basa-tien (Sinapsis arvensis eta Sinapsisalba) hostoak jaten dituzte, baitaBiscutella laevigata espeziea,artzain-zakua (Capsella bursa-pasto-ris) eta Sisymbrium ere.HABITATA: baso soiletan bizi da,baita larreetan ere kruzifero basatiakhazten badira. Habitat horiek guztiakitsas mailatik 1.800 metroraino aurki-tzen dira.BANAKETA: honako tokietan bana-tzen da: Afrikaren iparraldean(Aljeria, Tunez, Maroko), Frantziarenhego-ekialdean, Italiaren ipar etaerdialdean eta ia iberiar penintsulaosoan, kantabriar erlaitzean izanezik.Euskal Herrian Araban (nagusiki,Arabar Errioxan) eta Nafarroako zen-bait mendilerrotan agertzen da.

MAROKOKO PUNTA LARANJAAnthocharis belia

Page 17: Euskal Herriko Tximeletak

17EH

EUSK

AL HESPERIDOAK FAMILIA

NOLA EZAGUTU? Xake-itxurakotximeleta berdexkak ia ez dudimorfismo sexualik. Arren etaemeen arteko desberdintasunbakarra honakoa da: aurrekohegoetako tanto zuriak arretanemeetan baino txikiagoak direla.Aurreko hegoen goiko aldea arreberdexka iluna da eta orbanzuriak oso aldakorrak dira, nahizeta, normalean, txiki-txikiak izan.Atzeko hegoen goiko aldea arreoso argia da, ia uniformea etaorban zuriak bestigialak dira.Bi sexuetan hegoen behekoaldea berde oliba edo berde gri-saxka da eta oinarrian hiru puntuzurixka ditu.TAMAINA: aurreko hegoek 12 eta 14 milimetro bitarteanneurtzen dituzte eta hegoluzera 24 eta 28 mm bitarteanaldatzen da.BIOLOGIA: tximeletak belaunaldi bakarra du urtean.Indibiduo helduak hegan ikus daitezke ekainetik abuzturabitartean.Estali ondoren, emeek arrautzak landareetako hostoenartean jartzen dituzte eta, ondoren, beldarrak landarehoriek elikatzeko erabiliko ditu. Negua beldar-egoeran iga-rotzen dute. Udaberria iristen denean, berriz ere jarduera-ri ekiten zaio eta biziki elikatu ostean, krisalida eratzendute zurtoinean egindako kapuluan edo elikaduralandare-

aren hostoen artean.ELIKADURA: beldarrek zenbait landare jaten dituzte, bes-teak beste, masusta (Rubus fruticosus), arrosa basatia(Rosa canina) eta Potentilla reptans.HABITATA: zelai loretsuetan eta landaretza gutxiko zone-tan bizi da. Sarritan, Pyrgus cirsii espeziearekin bat dator.Habitat horiek guztiak behe-mailetan aurkitzen dira eta2.500 metroraino irits daitezke.BANAKETA: Europaren erdialdean eta hegoaldean bana-tzen da eta Balkanetaraino, Kaukasoraino eta Asiarainohedatzen da.Euskal Herrian espezie urria da eta toki zehatzetan aurkidaiteke, bereziki Araban eta Nafarroaren iparraldean.

XAKE-ITXURAKO TXIMELETA BERDEXKAPyrgus serratulae

BANAKETA

Page 18: Euskal Herriko Tximeletak

18EH

EUS-HESPERIDOAK FAMILIA

NOLA EZAGUTU? Cervantes txi-meletak ez du dimorfismo sexualik.Hala eta guztiz ere, emeak arrakbaino pixka bat argiagoak dira.

Bi sexuetan hegoen goiko aldeamarroi gris iluna da eta disko ostekobi edo hiru puntu zuri ditu. Era bere-

an, bi hegoetan tanto zuriak ditu, hala ere, atzeko hegoetannabarmenagoak dira.Bi hegoen beheko aldea marroi grisaxka da, aurreko alde-koa baino argiagoa eta atzeko hegoetan puntu zurixka txi-kien bi ilara ditu.TAMAINA: aurreko hegoek 13 eta 14 milimetro bitartean

neurtzen dituzte eta hegoluzera 26 eta30 mm bitartean aldatzen da.BIOLOGIA: tximeleta honek bi belaunaldi ditu urtean.Lehenengo belaunaldiko indibiduo helduak hegan ikus dai-tezke maiatzean eta ekainean; bigarrenekoek, berriz, uztai-lean eta abuztuan egiten dute.Estali ondoren, emeek arrautzak landareetako hostoenartean jartzen dituzte eta, gero, beldarrak landare horiekberak elikatzeko erabiliko ditu. Negua beldar-egoeran iga-rotzen dute. Beldarrak harraparietatik babesteko aterpea egiten du.Horretarako, landare ostatariaren hostoak kiribiltzen ditu etaegunez mugitu gabe barruan egoten da. Gauez irteten dajatera. Hala, etsai gehienak saihesten ditu.Udaberria iristen denean, berriz ekiten dio jarduerari etabiziki elikatu ostean, krisalidak eratzen dituzte larba-garape-na amaitu duten gela berean.

ELIKADURA: beldarrek, nagusiki, lotoa(Lotus corniculatus), armika (Eryngiumcampestre), fraide-burua (Coronilla spp),Hippocrepis comosa, eta erruda (Rutagraveolens) jaten dituzte.HABITATA: tximeleta hau sigi-sagahegan ikus daiteke zorutik hurbil mendi-mazela loretsuetan eta espazio irekie-tan, sastraka ugaria denean. Habitathoriek itsas mailatik 2.000 metrorainoaurkitzen dira.BANAKETA: Europaren hegoaldean etaerdialdean banatzen da, Britainiar uhar-teak barne. Iparraldetik HerrialdeBaltikoetaraino iristen da. Halaber, ekial-detik Asia Txikiraino, Kaukasoraino,Liberiaraino eta Txinaraino hedatzen da.Euskal Herrian espezie arrunt eta ugariada eta lurralde guztietan aurki daiteke.

CERVANTES TXIMELKETAErynnis tages

BANAKETA

Page 19: Euskal Herriko Tximeletak

19EH

EUSK

AL LIKAENIDAE FAMILIA

NOLA EZAGUTU? Basoko ninfa txime-leta lepidoptero ederra da eta ez dudimorfismo sexualik. Arrek eta emeekitxura berdina dute.Bi sexuetan aurreko hegoen goiko aldeaarre belzkara da eta bi hegoak orbanzuriz osatutako erdiko zintak zeharka-tzen ditu. Aipatu orbanak hondo ilunarengainean nabarmentzen dira. Halaber,aurreko hegoetan puntu azpimarjinalenilara bat du; atzekoetan, berriz, ilarabikoitza da.Hegoen beheko aldea marroi horixka da etagoiko aurpegiko marrazki eta puntu berdinakditu, baina kasu honetan urdin grisaxkak dira.

TAMAINA: aurreko hegoek 26-30 milime-tro bitartean neurtzen dituzte eta hego-luzera 50 eta 60 mm bitar-tean aldatzen da.BIOLOGIA: basoko ninfak belaunaldi bakarra du urtean. Indibiduohelduak hegan ikus daitezke uztailean eta abuztuan.Estali ostean, emeek banan-banan jartzen dituzte arrautzak etalandareen hostoen gainaldean itsasten dituzte. Ondoren, beldarraklandare horiek elikatzeko erabiliko ditu. Beldarrak berdeak dira etaarantza marroiak dituzte, baita puntu zuriak ere. Bigarren belaunal-diko indibiduoek larba-egoeran hibernatzen dute. Udaberrian lozo-rrotik esnatzen dira, elikatu eta azkar-azkar hazten dira. Azkenik,

krisalida eratzen dute. Beldarrek krisalida eratzen dutenean, berdegaztainkara da. Elikadura-landareen hosto-etako zurtoinetatik kremasterraren bidez(atzeko aldea) zintzilikatuta gelditzen dira.ELIKADURA: beldarrek, nagusiki, lonizerakjaten dituzte.HABITATA: zelai heze eta loretsuetan bizida, baita baso-muga itzaltsuetan ere, itsasmailatik 1.000 metroraino.BANAKETA: banaketa-eremua oso zabalada. Europaren erdi eta hegoaldetik iparral-dean 56º-raino irits daiteke. Halaber, Asianagertzen da Amur herrialderaino, Txinarainoeta Japoiniaraino.Iberiar penintsulan gerrikoz abaleaagertzen da, Galiziatik Kataluniaraino.Euskal Herrian espezie urria da. Denaden, Araban eta Nafarroan Bizkaianeta Gipuzkoan baino ugariagoa da.

BASOKO NINFA TXIMELETALimenitris camila

Page 20: Euskal Herriko Tximeletak

20EH

EUS-NINPHALIDAE FAMILIA

NOLA EZAGUTU? Pauma tximele-tak ez du dimorfismo sexualik, bainaohiz emeak arrak baino handiagoakdira.Bi sexuetan hegoen goiko aldeagorria da eta lau ozelo handi (hegobakoitzean bana) urdin ditu zurizinguratuta. Begi handieni txura du.Hegoen aurrealdea belzkara da.Beraz, intsektuak hegoak tolesta-tzen dituenean, guztiz oharkabeanpasatzen da.TAMAINA: aurreko hegoek 27-29milimetro bitartean neurtzen dituzteeta hego-luzera 55 eta 60 mm bitar-tean aldatzen da.BIOLOGIA: pauma tximeleta lepi-doptero hibernatzailea da. Negua egoera helduan igarotzendu zuhaitzaren zurtoineko azalean eta hutsunean babestua.Halaber, baserrietako teilatuetan edo arroken artean ireki-tzen diren zuloetan aurki daiteke. Udaberria iristen denean,lozorrotik esnatzen da eta babeslekua uzten du udaberrikolehenengo loreez elikatzeko.Negua igaro ostean, ugalketa gertatzen da eta emeekarrautzak laurogeita hamar edo ehuneko multzoetan jartzen

dituzte osinen hostoeta zurtoinen artean.Ondoren, beldarrakosin horiek elikatzekoerabiliko ditu. Emeakarrautzak jartzen ditue-nean, hil egiten da.Beldarra beltz bizia da.Bizitzaren lehenengofaseetan zeta-hari finenbabesten da. Bere bizi-tza taldekoia da krisali-da eratzen duenera

arte. Kremasterraren bidez zuhaitzenadarretan, hormen irtenguneetan etaabarretan zintzilik dirau.Espezieak belaunaldi bakarra du urtean eta uztailetik iraile-ra arte hegan egiten du.ELIKADURA: beldarrek osinak jaten dituzte, nagusiki,Urtica urens eta Urtica dioica, baita lupulua (Humus lupulus)ere, osinak falta direnean.HABITATA: landa eta mendoitzetan bizi da, osinak ugariakbaitira, itsas mailatik 2.000 metroraino.BANAKETA: banaketa-eremua oso zabala da eta Europaniparraldetik gutxi gorabehera 60º-raino eratzen da. Halaber,Asia hezeraino iristen da eta, hala, Japonian ikus daiteke.Euskal Herrian espezie ugaria da eta lurralde guztietan ikusdaiteke.

PAUMA TXIMELETAInachis io

BANAKETA

Page 21: Euskal Herriko Tximeletak

21EH

EUSK

AL LIKAENIDAE FAMILIA

NOLA EZAGUTU? Vanessa atalanta tximeletaemigrantea da eta hegan egiteko ahalmen handiadu. Ez du dimorfismo sexualik.Bi sexuetan hegoen goiko aldea beltza da etaaurreko hegoen erdia zeharkatzen banda gorri edolaranja du. Halaber, zenbait orban agertzen dira.Atzeko hegoak beltzak dira ere eta banda marjinalzabal eta laranja dute. Bandan puntu beltzak ager-tzen dira eta angelu analean beltzez inguratutaorban urdina ikus daiteke.Hegoen beheko aldeari erreparatuz gero, atzekoakmarroi ilunak dira eta orban difuminatu urdinakdituzte. Aurrekoek, berriz, banda gorri laranja dute,baita orban urdin eta zuriak ere.TAMAINA: aurreko hegoek 28-31 milimetro neur-tzen dituzte eta hego-luzera 50 eta 65 mm bitarte-an aldatzen da.BIOLOGIA: Vanessa atalanta lepidoptero hibernatzailea da.Negua egoera helduan igarotzen du eta zuhaitz zaharren zur-toinen azalean edo hutsuneetan babesten da. Halaber, base-rrietako teilatuetan edo arroken artean irekitzen diren hutsunee-tan ikus daiteke. Udaberria iristen denean, lozorrotik esnatzenda eta babeslekuak uzten ditu elikatzeko, estaltzeko eta arrau-tzak jartzeko. Emea funtzioa bete ostean, hil egiten da.Emeek banan-banan jartzen dituzte arrautzak osinen hostoeneta zurtoinen gainaldean. Ondoren, beldarrek osinak elikatzekoerabiliko dituzte.Beldarrak bakartiak dira eta landareetako hostoen barruanbabesten dira. Horretarako, ertzak zeta-hariekin elkartzen dituz-te eta bakarrik elikatzeko irteten dira.Kolorea aldakorra da: indibiduo batzuk argiak dira; besteak,berriz, ilunak.

Krisalida eratu eta intsektu heldua era-tzeko ordua iristen zaienean, indibiduo askok elikadura-landa-rearen babeslekuan egiten dute; beste batzuek, berriz, irtenunehurbilak bilatzen dituzte.Espezie honek bi belaunaldi ditu urtean. Lehen belaunaldikoindibiduo helduak hegan ikus daitezke maiatzetik uztailera;bigarrenekoek, berriz, abuztuan eta irailean egiten dute.Europaren hegoaldean (hala nola Euskal Herrian) hibernatzenaritu diren indibiduoak udaberriaren hasieran agertzen dira, hainzuzen ere, apirilean. Eguraldia beroa izanez gero, martxoan ereager daitezke.ELIKADURA: beldarrek osinak jaten dituzte, nagusiki, Urticaurens eta Urtica dioica, baita lupulua (Humus lupulus) ere, etabatzuetan sahatsa eta karduaren espezieak, osinak urriak dire-nean.HABITATA: zelai loretsuetan eta lorategietan bizi da, itsasmailatik 1.800 metroraino.Fruitu oso helduen zukuek tximeleta erakartzen dute.BANAKETA: banaketa-eremua oso zabala da, batzuetaniparralderantz bidaia luzeak egiten baitituzte. Iberiar penin-tsulako herrialde guztietan, Azoreetan, Balearretan eta

Kanarietan arruntada. Bitxia da,berriz, Afrikareniparraldean.Europan iparralde-tik gutxi gorabehe-ra 62º-raino iristenda eta Asian,Siberian eta IparAmerikan zeharhedatzen daGuatemalaraino.Euskal Herrianespezia arrunta daeta lurralde guztie-tan ikus daiteke.

VANESSA ATALANTA TXIMELETAVanessa atalanta

BANAKETA

Page 22: Euskal Herriko Tximeletak

22EH

EUS-NINPHALIDAE FAMILIA

NOLA EZAGUTU? Osin-tximeleta lepidop-tero ederra da eta arrek nahiz emeek itxurabera dute, hau da, ez da dimorfismo sexua-lik agertzen.Bi sexuetan aurreko hegoen goiko aldeagorri laranja da eta orban handi eta beltzakditu sakabanatuta. Goiko muturretik osohurbil orban zuria du. Atzeko hegoen goikoaldea gorri laranja da, zenbait puntu urdinditu eta horiek inguratzen beltza agertzenda hegoen muturrean.Hegoen beheko aldea, berriz, belzkara da.Zona horixka du, baita sigi-saga zeharka-tzen lerro iluna ere.TAMAINA: aurreko hegoek 22 eta 25 mili-metro bitartean neurtzen dituzte eta hegolu-zera 45 eta 55 mm bitartean aldatzen da.BIOLOGIA: osin-tximeleta hibernatzaileada. Indibiduo helduak erdi lozorroan babesten dira zuhaitzen zurtoinetako azaletan edo hutsuneetan,

baserrietako teilatuetan edo arrokenartean irekitzen diren zuloetan. Martxoko eta apirileko lehe-nengo egun eguzkitsuetan lozorrotik esnatzen dira eta babes-lekua uzten dute elikatzeko, estaltzeko eta arrautzak jartzeko.Emeak funtzio horiek guztiak beste ostean, hil egiten dira.Emeek arrautzak taldeetan jartzen dituzte. Talde bakoitzeanarrautza asko daude eta osinen hostoen azpialdean kokatzendira. Ondoren, hosto horiek beldarraren elikagaia izango dira.Beldarrak taldekoiak dira eta lehenengo mudetan zeta-geru-zaz babesten dira.Krisalida eratu eta indibiduo heldu bihurtzeko orduan iristen

zaienean, kremasterraren bidez zeta-harietaraeusten dira. Horretarako, hariak aldez aurretikfinkatzen dituzte, bai hostoen azpialdean, baiosinen zurtoinetan, bai horma zahar erdi erai-tsietan.Espezie honek bi belaunaldi ditu urteanEuroparen hegoaldean (iparraldean bakarra).Lehenengo belaunaldiko indibiduo helduakhegan ikus daitezke maiatzean eta ekainean;bigarrenekoak, berriz, uztailean eta abuztuan.ELIKADURA: beldarrak osinak jaten dituzte,bereziki, Urtica urens eta Urtica dioica espezie-ak. Hosto guztiak irents ditzakete.HABITATA: zelai hezeetan bizi da, osinak uga-riak baitira. Horiek itsas mailatik 2.000 metrorai-no hedatzen dira.BANAKETA: banaketa-eremua oso zabala da.Europa guztian zehar barreiatzen da Iparraldekolurmuturreraino. Errusia eta Liberian zehar bana-tzen da eta Ozeano Bareko kostaldeetaraino iritsdaiteke. Bertan Buril eta Sajalin uharteak koloni-zatu ditu. Atlantikoko uharteetan eta Afrikareniparraldean, berriz, ez da aurkitzen. EuskalHerrian espezie arrunta da eta lurralde guztietanaurkitzen da.

OSIN-TXIMELETAAlgais urticae

BANAKETA

Page 23: Euskal Herriko Tximeletak

23EH

LIKAENIDAE FAMILIA

NOLA EZAGUTU? Tximeleta C-zuriak ezdu dimorfismo sexualik eta hegoen itxura-rengatik oso erraz identifika daiteke. Ildohorri jarraiki, bere ertzak bihurriak diraeta, itxuraz, puskatuta daude.Bi sexuetan hegoen goiko aldea marroilaranja da eta orban ilun ugari ditu saka-banatuta. Beheko aldea, berriz, grisa edoarre horixka da eta “C” formarekin orbanzuria du atzeko hegoen zona diskalean.Horrek ematen dio izen zientifikoa.TAMAINA: aurreko hegoek 22 eta 24

milimetro bitartean neurtzen dituzte eta hegoluzera 41 eta55 mm bitartean aldatzen da.BIOLOGIA: espezie honetako indibiduo helduak hiberna-tzaileak dira. Udazkeneko egun hotzak iristen direnean,zuhaitzetako zurtoinen hutsuneen edo azalen artean babes-ten dira; bestela, arroken artean zuloak bilatzen dituzte.Martxoaren hasieran, udaberria hasi berria denean, eguneguzkitsuetan lozorrotik irteten dira eta hegaldiei ekitendiete, nahiz eta gero desagertu.Emeek batzuetan banan-banan eta besteetan multzo txikie-tan jartzen dituzte arrautzak landareen hostoen artean.Ondoren, beldarrak hosto horiek elikatzeko erabiliko ditu.Beldarrek bizkarraldean orban zuri handia dute. Horren gai-nean kolore berdineko arantzak agertzen dira.Udaberriko errunaldi berdinetik beldar batzuk elikatu eta osoazkar hazten dira eta bigarren belaunaldia sortzen dute uda-raren amaieran edo udazkenaren hasieran. Beste batzuk,berriz, motelago garatzen dira eta belaunaldi bakarra sor-tzen dute urtean.Beldarrek krisalida ederrak eratzen dituzte eta elikadura-lan-dareen adarretatik zintzilikatzen dira kremasterraren bidez.Espezie honek bi belaunaldi ditu urtean. Lehenengo belau-naldiko indibiduo helduak hegan ikus daitezke ekainean etauztailean; bigarrengoek, berriz, abuztuan eta irailean egitendute.ELIKADURA: beldarrek, nagusiki, Urtica urens eta Urticadioica espezieetako osinak jaten dituzte,baita zumarrak,arteak, elorri beltzak, lupuluak, hurritzak eta anderemaha-tsak ere.HABITATA: zelai loretsuetan, lorategietan eta basoetakoertzetan bizi da, betiere altitude txikietan. Hala ere, 1.800-2.000 metroraino irits daiteke.BANAKETA: Europan banatzen da, iparraldetik gutxi gora-behera 6º-raino. Asiaraino eta Japoniaraino irits daiteke.Halaber, Afrikaren iparraldean (Maroko, Aljeria eta Tunez)eta Mediterraneoko uharte handietan agertzen da.Euskal Herrian espezie hedatua da, baina urria, bereziki,Bizkaian eta Gipuzkoan.

TXIMELETA C-ZURIAPoligonia C-album

BANAKETA

Page 24: Euskal Herriko Tximeletak

24EH

EUS-NINPHALIDAE FAMILIA

NOLA EZAGUTU? Nakar-tximeletalepidoptero eder eta handia da etadimorfismo sexual nabarmena du.Arren kasuan, hegoen goiko aldealaranja edo hori gorrixka da eta tantonahiz ildaska beltz ugari ditu sakabana-tuta. Emeen kasuan, hegoak ilunagoakdira eta orban nahiz ildaska beltzakhandiagoak dira. Zenbait emek tonugris berdexka iluna du eta horiei “vale-sinak” (forma valesina) deritze.Arren kasuan, aurreko hegoen behe-ko aldea marroi horixka argia da;atzekoak, berriz, berdexkak dira etazilarrezko zerrendak dituzte. Hegoenatzealdea emeetan eta arretanantzekoa da, hala ere, tonuak bizia-goak dira.TAMAINA: nakar-tximeletarik handienetarikoa da. Aurrekohegoek 27 eta 35 milimetro bitartean neurtzen dituzte etahego-luzera 55 eta 72 mm bitartean aldatzen da.BIOLOGIA: nakar-tximeletak belaunaldi bakarra du urtean.Indibiduo helduak hegan ikus daitezke uztailean eta abuz-tuan.Emeek banan-banan jartzen dituzte arrautzak zuhaitzen

azaletan irekitzen diren zirrikituetan.Koriona jandakoan, jaio ziren zurtoine-an hibernatzen dute udaberria iritsiarte. Orduan, lurzoruraino jaisten diraeta pentsamenduak bilatzen dituzte elikatzeko.Beldarrak beltzak dira eta bizkarrean zinta horia dute. Horizerrenda txiki beltzetan adarkatzen da. Aldeetan puntu horix-ka ugari dituzte; bien bitartean, gorputzaren lehenengo seg-mentuan arantza luzeak dituzte.Krisalidak eratzen dituzte eta landareetan kremasterretikzintzilikatzen dira.ELIKADURA: beldarrak pentsamenduak (Viola arvensis,Viola odorata eta Viola sylvestris) jaten ditu.HABITATA: basoen soilguneetan eta mugetan bizi da, baitazelai eguzkitsuetan eta toki menditsuetan ere, haritzak etalaharrak ugariak badira. Habitat horiek itsas mailatik 1.500metroraino banatzen dira.BANAKETA: ia Europa guztian banatzen da iparraldetik 63graduraino. Halaber, Asia zeharkatuz Japoniaraino irits daite-ke. Era berean, Afrikaren iparraldean (Maroko, Aljeria) aurkidaiteke.Euskal Herrian ohiko espeziea da eta lurralde guztietan ager-tzen da.

NAKAR-TXIMELETAArgynnis paphia

BANAKETA

Page 25: Euskal Herriko Tximeletak

25EH

EUSK

AL LIKAENIDAE FAMILIA

NOLA EZAGUTU? Clossiana generokohiru espezieetatik tximeleta perla gorrix-ka da handiena eta Euskal Herrian bizida.Ez du dimorfismo sexualik.Bi sexuetan hegoen goiko aldea laran-ja da eta tanto beltz ugari ditu sakaba-natuta. Gainera, tanto horiek ondonabarmenduak daude. Hegoen mutu-rrean ertz beltzaren antzekoa eratzendute.Hegoen beheko aldea gorrixka da.Atzekoek zilarrezko orbana azaltzendute oinarrian, baita tanto horiz osatu-tako disko-banda ere. Horietatik azpi-marratzekoa da erdian aurkitzen dena,handiagoa baita eta zilar-kolore biziagoa baitu. Halaber,zilarrezko orban marjinalak ikus daitezke eta ondo nabar-menduak daude.TAMAINA: aurreko hegoek 19 eta 23 milimetro bitarteanneurtzen dituzte eta hegoluzera 38 eta 44 mm bitarteanaldatzen da.BIOLOGIA: tximeleta perla horixkak belaunaldi bakarra duurtean. Hala ere, aldeko urteetan bi ditu. Lehenengobelaunaldiko indibiduo helduak hegan ikus daitezke apiri-lean eta maiatzean; bien bitartean, bigarrenekoek ekaine-an eta uztailean egiten dute.Belaunaldi bakarra dagoen urteetan apiriletik uztailerabitartean ikus daitezke hegan.Emeek arrautzak banan-banan jartzen dituzte landareeta-ko hosto eta zurtoinen artean. Ondoren, beldarrak landarehoriek elikatzeko erabiliko ditu.Beldarrei krisalida eratzeko ordua iristen zaienean, zeta-

kuxinetik zintzilikatzen dira elikadura-landareen zurtoin eta hostoetan.Beldarrak hibernatzaileak dira eta negu osoa estadiohorretan igarotzen dute udaberria iritsi arte. Orduan, elika-tzeari ekiten diote eta krisalidak eratzen dituzte.ELIKADURA: beldarrek, nagusiki, pentsamenduak (Violaodorata eta Viola sylvestris), marrubi basatiak (Fragariavesca) eta udaberri-loreak (Primula eliator) jaten dituzte.HABITATA: larreetan, baso-soilguneetan eta behe-men-dietan bizi da, behealtitudeetan, hain zuzen ere, 500metrotik 1.800-2.000 metroraino.BANAKETA: ia Europa osoan eta Asiaren iparraldeanbanatzen da. Asian Kaukasoraino, Siberiaraino eta Sajalinuharteetaraino iristen da. Irlandan oso urria da etaMediterraneoko uharte guztietan falta da.Euskal Herrian espezie arrunta da eta lurralde guztietanagertzen da, bereziki, Araban eta Nafarroaren iparraldean.

TXIMELETA PERLA GORRIXKAClossiana euphrosyne

Page 26: Euskal Herriko Tximeletak

26EH

EUS-NINPHALIDAE FAMILIA

NOLA EZAGUTU? Tximeleta lotsatiakdimorfismo sexual nabarmena du.Arren kasuan, aurreko hegoen goikoaldea gorri laranja da eta orban beltzugari ditu sakabanatuta. Emeen kasuan,kolorea apalagoa da eta grisaxkarantzjotzen du. Gainera, orban beltzak handia-goak eta ugariagoak dira.Atzeko hegoen beheko aldea bi sexuetanhorixka da eta banda laranja argiak ditu.Banaketa-eremua oso zabala denez,populazioek aldaketa nabarmenak dituz-te, beraz, ezaugarri bereizgarriak dituzte.Ezaugarriak nabarmenagoak dira urtekobi edo hiru belaunaldien indibiduoen arte-an. Ildo horri jarraiki, espeziearenbarruan bi indibiduo berdin ez daudelabaiezta daiteke. Entomologoek arraza geografiko berei-ziak edo subespezieak ez dituzte onar-tzen; hala ere, honako formak bereiz daitezke: Europaren iparraldeko forma, Mediterraneoaren

hegoaldeko forma eta formaalpinoa. Dena den, banaketa-eremu guztian bitarteko formak daude eta zehazteaezinezkoa suertatzen da.TAMAINA: aurreko hegoek 18 eta 21 milimetrobitartean neurtzen dituzte eta hegoluzera 30 eta 44mm bitartean aldatzen da.BIOLOGIA: tximeleta lotsatiak batetik hiru belau-naldira bitartean izan ditzake urtean. Euskal Herrianurtean bakarra izatea arrunta da. Bakarrik urteakoso aldekoak direnean, bi izaten dituzte. Indibiduohelduak hegan ikus daitezke uztailean eta abuz-tuan.Emeek arrautzak landareetako hostoen artean jar-tzen dituzte. Ondoren, beldarrak landare horiek eli-katzeko erabiliko ditu. Beldarrak oso ikusgarriakdira, tuberkulu koniko laranjen ilarak baitituzte.Usadioz, ehunaren azpian multzokatzen dira.Beldarrek bertan egiten dute elikadura-landareeta-ko hostoen artean.Beldarrak landu ostean, krisalidak zeta-kuxinantzekora finkatzen dira eta kremasterraren bidezzintzilik gelditzen dira.ELIKADURA: beldarrek, nagusiki, plantaina(Plantago), kuku-praka (Digitalis purpurea) etamurruntza (Cymbalaria muralis) jaten dituzte.HABITATA: zelai loretsuetan eta espazio irekietanbizi da, itsas mailatik 2.500 metroraino.BANAKETA: Europa guztian eta Afrikaren iparral-dean (Marokotik Libiaraino) banatzen da.Errusiaraino zabaltzen da, baita Asiaraino etaTurkestaneraino ere.Euskal Herrian oso espezie urria da eta oso tokizehatzetan aurkitzen da.

TXIMELETA LOTSATIAMelitaea didyma

BANAKETA

Page 27: Euskal Herriko Tximeletak

27EH

EUSK

AL LIKAENIDAE FAMILIA

NOLA EZAGUTU? Lasiommata mege-ra espezieak dimorfismo sexual arinadu.Arren kasuan, hegoen goiko aldea horilaranja argia da eta marrazki ilunak ditugurutzatuak. Gainera, marrazkiak bihu-rriak dira. Aurreko hegoetan ozelosubapikal beltza dago eta erdian puntuzuria du. Horrez gain, androkonia ilunzeihar zabala agertzen da. Atzekohegoetan disko ostekoz ona hori laran-ja du eta lau ozelo txiki agertzen dirabegi-nini zuriz hornituak. Oinarria etazona diskala iluna da.Emeak arrak baino handiagoak dira,baita argiagoak ere. Halaber, arrenaldean, ez dute orban androkonialik.Bi sexuetan hegoen beheko aldeaantzekoa da. Aurreko hegoetan begi-nini zuriz hornituta, ozelo subapikaladu. Era berean, marrazki hori grisaxkaagertzen da eta bertan ozelo beltzenilara dago. Ozelo bakoitzak begi-ninizuria du. Ozelo horiek atzeko hegoetanagertzen dira ere, baina kasu honetaninguruan eraztun horiak dituzte.

TAMAINA: aurreko hegoek 19 eta 25milimetro bitartean neurtzen dituzte etahegoluzera 37 eta 47 mm bitarteanaldatzen da.BIOLOGIA: espezie honek bi belaunal-di ditu urtean. Indibiduo helduak heganikus daitezke maiatzetik irailera bitarte-an.Estali ondoren, emeek arrautzakbanan-banan jartzen dituzte landare

gramineoetako hostoe-tan edo aireko sustraie-tan. Ondoren, beldarraklandare horiek berak eli-katzeko erabiliko ditu.Bigarren belaunaldikoeknegua beldar-egoeranigarotzen dute.Neguan egunak eguzki-tsuak direnean eta hai-zeak hegoaldetik jotzenduenean, hibernatzeariuzten diote eta gauezelikatzen dira hotza iris-ten denera arte.Orduan, lozorroan geldi-

tzen dira berrizere.Udaberria iristen denean, lozorrotikesnatzen dira eta elikatzeari ekitendiote krisalidak eratu arte. Krisalidakelikadura-landareetako adar edo zur-toinetik zintzilikatzen dira kremasterra-ren bidez. Krisalidak berde argiak edooliba-kolorekoak dira.ELIKADURA: beldarrek landare gra-mineoak jaten dituzte, nagusiki, Poa(Poa pratensis), baita larre-olo faltsua(Brachypodyum pynatum), arrauka(Festuca ovina eta Festuca pratensis),alka-belarra (Dactylis glomerata) etagaragarra (Hordeum vulgare) ere.HABITATA: basoetako soilguneetaneta mugetan bizi da, baita mendi harri-tsuetan ere, itsas mailatik 1.800 metro-raino.BANAKETA: Europa osoan, Errusian,Asia Txikian, Sirian eta Iranen bana-tzen da. Halaber, Asia erditikHimalaiaraino banatzen da.Euskal Herrian sarritan agertzen daeta lurralde guztietan aurki daiteke.

MEGERA TXIMELETALasiommata megera

BANAKETA

Page 28: Euskal Herriko Tximeletak

28EH

EUS-NINPHALIDAE FAMILIA

NOLA EZAGUTU? Tximeleta harri-tsuak dimorfismo sexual nabarmenadu.Arren kasuan aurreko hegoen goikoaldea marroi oso iluna da, ia beltza,oinarrian eta zona diskalean. Gainera,orban androkonial iluna du. Disko oste-ko zona argiagoa da eta ozelo subapi-kal beltz handia du begi-nini zuriz hor-nitua. Zenbait indibiduok beste ozeloapikala dute, baina oso txikia da.Arren kasuan, atzeko hegoen behekoaldea iluna da eta ozelo azpimarjinalbeltzak ditu. Erdian puntu zuria ikusdaiteke eta inguratzen gerriko marroiargi horixka agertzen da. Emeenkasuan, atzeko hegoen beheko aldeaantzekoa da, baina argiagoa. Bienbitartean, aurreko hegoek disko ostekozona zabalagoa dute eta kolorea arre-tan baino biziagoa da.TAMAINA: aurreko hegoek 22 eta 28milimetro bitartean neurtzen dituzte etahegoluzera 44 eta 52 mm bitartean alda-tzen da.BIOLOGIA: espezieak bi belaunaldi ditu

urtean. Indibiduo helduak hegan ikus dai-tezke maiatzetik irailera bitartean.Lehenengo belaunaldian jaiotako indibi-duoak bigarren belaunaldian jaiotakoakbaino pixka bat handiagoak dira. Estali ondoren, emeek arrautzak banan-banan jartzen dituzte landare gramineo-en hostoetan. Ondoren, beldarrak hostohoriek elikatzeko erabiliko ditu. Bigarrenbelaunaldiko beldarrek negua egoerahorretan igarotzen dute.Udaberria iristen denean, lozorrotikesnatzen dira eta elikatzeari ekiten diotekrisalida eratu arte. Krisalida kremaste-rraren bidez zintzilikatzen da elikadura-landareetako zurtoin edo adarretara.Bestalde, berde argiak edo oliba-kolore-koak dira.ELIKADURA: beldarrek landare grami-

neoak jaten dituzte,nagusiki, Poa (Poaannua eta Poa pratensis), baita arrauka(Festuca ovina eta Festuca pratensis)eta garagarra (Hordeum vulgare) ere.HABITATA: izenak adierazten duenbezala, mendiko zona harritsuak osogogoko ditu, baita basoetako soilguneakere, betiere itsas mailatik 2.400 metrorai-no baldin badaude.BANAKETA: ia Europa guztian bana-tzen da, iparraldetik gutxi gorabehera68º-raino. Errusian, Asia Txikian, Sirian,Iranen eta Asiaren Erdian banatzen da.Himalaiaren mendilerroraino irits daiteke. Halaber, Afrikaren iparraldean (Marokoeta Aljeria) ikus daiteke. Euskal Herrianespezie ugaria da eta lurralde guztietanaurkitzen da.

TXIMELETA HARITSUALasiommata maera

Page 29: Euskal Herriko Tximeletak

29EH

EUSK

AL LIKAENIDAE FAMILIA

NOLA EZAGUTU? Iparraldeko erdidoluzko tximeletak hegoetan orbanzurien eta beltzen banaketa oso aldako-rra du indibiduo batzuetatik besteetara,bereziki, emeen kasuan. Bestalde,emeak arrak baino handiagoak dira.Horregatik, tokiaren arabera, forma ugarideskribatu dira.Bi sexuetan hegoen goiko aldeak diseinuikusgarria du kolore zuriz eta beltzez etaajedrezeko taularen itxura du. Gurebasoetan Melanargia generoko bostespezie bizi dira eta iparraldeko erdidoluzkoak ditu hego beltzenak.Atzeko hegoen beheko aldeak hondozuri edo horixka du eta banda azpimarji-nal etena agertzen da. Ozeloak ditu.TAMAINA: aurreko hegoek 23 eta 26 milimetro bitarteanneurtzen dituzte eta hegoluzera 46 eta 54 mm bitartean alda-tzen da.BIOLOGIA: iparraldeko erdi doluzko tximeletak belaunaldibakarra du urtean. Indibiduo helduak uztailean eta abuztuanhegan ikus daitezke.Eguneko tximeleta den heinean, oso aktiboa da eguerdianegunak beroak eta eguzkitsuak direnean.

Emeek arrautzaklandare gramine-oen hostoetan jar-tzen dituzte eta,ondoren, belda-rrak elikatzekoerabiliko ditu.Beldarren koloreaaldakorra da.Batzuk gris arrex-kak diren bitarte-

an, besteak berdeak dira eta burumarroia dute.Beldarrek negua larba-egoeran igarotzen dute. Oso txikiakdira, jaio bezain pronto hibernatzen hasten baitira. Udaberriairisten denean, elikatzeari berriz ekiten diote, baina oraingoangauez egiten dute etsaietatik, batez ere, hegazti paseriforme-etatik babesteko. Egunez ezkutuan diraute landareen sus-traien artean.ELIKADURA: beldarrek landare gramineoak jaten dituzte,nagusiki, poa (Poa pratensis), larre-oloa (Bromus sp), alka-belarra (Dactylis glomerata) eta arrauka (Festuca annua etaFestuca ovina).HABITATA: larre irekietan bizi da, hain zuzen ere, landaretzaugaria den tokietan, itsas mailatik 1.800 metroraino.BANAKETA: Europaren hegoaldean eta erdialdean bana-tzen da Ingalaterraren hegoalderaino. Halaber, Errusiarenhegoaldetik zabaltzen da Kaukasoraino, Iranen iparralderai-no, Uralen hegoalderaino eta Asia Txikiraino.Euskal Herrian a eta lurralde guztietan agertzen da.

IPARRALDEKO ERDI DOLUZKO TXIMELETAMelanargia galathea

Page 30: Euskal Herriko Tximeletak

30EH

EUS-NINPHALIDAE FAMILIA

NOLA EZAGUTU? Kanpoko ezaugarri morfo-logikoei erreparatuz, oso zaila da banda kurbo-ko tximeleta eta banda belaunduko tximeleta(Hippachia alcyone) bereiztea; ildo horri jarrai-ki, bereizteko erabiltzen diren ezaugarriak osoaldakorrak dira indibiduo batetik bestera,beraz, barne-azterketa egin behar da.Bi sexuetan hegoen goiko aldea marroi grisax-ka oso iluna edo beltz marroixka da. Disko-gerriko zuri grisaxka du, baita ozelo txikiak ere.Hegoen beheko aldea goiko aldearen antzekoada. Halaber, beltz marroixka da eta disko oste-ko gerriko zuriak ditu.Emeak arrak baino handiagoak dira eta hegoe-tan disko osteko gerrikoak zuriagoak dira.Sarritan, aurreko hegoen muturretik hurbil tonuhorixka dute.TAMAINA: aurreko hegoek 33 eta 38 milimetrobitartean neurtzen dituzte eta hegoluzera 58eta 62 mm bitartean aldatzen da.BIOLOGIA: tximeletak belaunaldi bakarra du urtean.Indibiduo helduak hegan ikus daitezke uztailean eta abuz-

tuan.Emeek arrautzak landare gramineoetako hostoetan jartzendituzte eta, ondoren, beldarrak hosto horiek berak elikatze-ko erabiliko ditu.Negua lurzoruko orbelaren artean larba-egoeran pasatzendute ezkutatuta. Udaberria iristen denean, berriz elikatzendira, baina oraingoan gauez egiten dute, etsaietatik, nagu-siki, hegazti paseriformeetatik babesteko. Egunez landare-en sustraien artean ezkutatuta daude.Krisalidak eratzen dituztenean, elikadura-landarearen oine-tan edo harri hurbiletan egiten dute.ELIKADURA: beldarrek, nagusiki, landare gramineoakjaten dituzte, hala nola poa (Poa annua), larre-olo faltsua(Brachypodium sylvaticum), beluzea (Holcus lanatus etaHolcus mollis) eta arrauka (Festuca ovina eta Festuca pra-tensis).HABITATA: mendi-mazela harritsuetan bizi da. Habitathorietan landare gutxi dago eta hurbil baso hostogalkorrakagertzen dira. Zurtoinetan pausatu eta mimetizatu egiten

da. Habitat horiek guztiakitsas mailatik 1.300 metro-raino aurkitzen dira.BANAKETA: iberiar penin-tsularen iparraldean bana-tzen da; Europaren erdial-detik eta hegoaldetik gutxigorabehera iparraldeko52º-raino hedatzen da.Ugaria da Bulgarian,Grezian, Balkanetan etaE r r u s i a r e nh e g o a l d e a n . E u s k a lHerrian espezie urria da,baina lurralde guztietanagertzen da.

BANDA KURBO TXIMELETAHipparchia fagi

BANAKETA

Page 31: Euskal Herriko Tximeletak

31EH

EUSK

AL LIKAENIDAE FAMILIA

NOLA EZAGUTU? Ozelourdinetako tximeleta beltzakdimorfismo sexuala du.Arren kasuan, aurreko hego-en goiko aldea arre oso ilunada, ia beltza, eta hiru tantotxozuri ditu. Tantotxoak beltzezinguratuta daude. Hala ere,zenbait indibiduok ozeloakditu begi-nini urdinarekin.Atzeko hegoen kanpoko ertzaoxkarratua da.Bestalde, emeen kasuan,atzeko hegoen ertza sakonkiizurtua dago. Hegoen goikoaldea arretan baino arreargiagoa da eta ozeloak han-diagoak dira. Halaber, atzekohegoen beheko aldea arreargiagoa da eta aurrekohegoen beheko aldeak diskoosteko puntu zuriak ditu bel-tzez inguratuta, hori guztia arretan gertatzen den bezala.TAMAINA: aurreko hegoek 27 eta 29 milimetro bitarteanneurtzen dituzte eta hegoluzera 46 eta 54 mm bitarteanaldatzen da.BIOLOGIA: tximeletak belaunaldi bakarra du urtean.Indibiduo helduak hegan ikus daitezke uztailean eta abuz-tuan.Estali ondoren, emeek banan-banan jartzen dituzte arrau-tzak landareetako hostoen artean. Ondoren, beldarrak lan-dare horiek elikatzeko erabiliko ditu. Bestalde, beldarrakhibernatzaileak dira. Udaberria iristen denean, berriz elika-

tzen hasten dira eta krisalidak eratzendituzte.ELIKADURA: beldarrak landare gramineoak jaten ditu,nagusiki, Poa (Poa annua), baina baita alka-belarra(Dactylis glomerata), larre-oloa (Bromus spp), larre-olo fal-tsua (Brachypodium spp) eta arrauka (Festuca ovina etaFestuca araundinacea) ere.HABITATA: mendi-mazela belarkaretan edo baso soiletanbizi da, gutxi gorabehera 100 metrotik 900 metroraino.BANAKETA: banaketa-eremua oso zabala da. Iberiarpenintsulan kantabriar mendilerroaren gerriko txiki bat har-tzen du, baita Pirinioak ere. Europaren erditik hedatzen da,baita Asiaren erditik ere eta Japoniaraino iristen da.Euskal Herrian ez da oso espezie arrunta eta bakarrikBizkaian, Gipuzkoan eta Nafarroaren iparraldean agertzenda.

OZELO URDINETAKO TXIMELETAMinois dryas

BANAKETA

Page 32: Euskal Herriko Tximeletak

32EH

EUS-NINPHALIDAE FAMILIA

NOLA EZAGUTU? Tximeleta otso-ak dimorfismo sexual nabarmenadu. Arren kasuan, hegoen goikoaldea gris arre horixka da eta andro-konia beltz handia du. Gainera, hegoguztiak, bai aurrekoak, bai atzekoakzeharkatzen ditu. Halaber, aurrekohegoen goiko muturrean ozelo bel-tza du begi-nini zuriz hornituta.Emeen kasuan, aurreko hegoengoiko aldeak betiere eremu horilaranjaz abalak ditu, nahiz eta indibi-duo batzuetatik besteetara aldakorraizan. Halaber, ozelo subapikal han-dia ikus daiteke begi-nini zuriz horni-tuta. Atzeko hegoei dagokienez,goiko aldea oinarrian eta zona diska-lean ilunagoa da eta disko ostekobanda hori laranja zabala ikus daite-ke goitik behera.Bi sexuetan hegoen beheko aldea antzekoa da. Hala eta guz-tiz ere, emeek arrek baino marrazki argiagoak dituzte.TAMAINA: aurreko hegoek 22 eta 25 milimetro bitartean neur-tzen dituzte eta hegoluzera 44 eta 50 mm bitartean aldatzenda.BIOLOGIA: tximeleta otsoak belaunaldi bakarra du urtean.Indibiduo helduak hegan ikus daitezke ekainetik abuzturabitartean.Estali ondoren, eta obarioak heltzeko denbora jakina igaroostean, emeak banan-banan jartzen ditu arrautzak landare

gramineoen zurtoin edo hosto bakoitze-an. Ondoren, beldarrak horiek elikatzeko erabiliko ditu.Beldarrak jaiotzen direnean, gutxi gorabehera hilabeteko ete-naldia dute. Ondoren, elikatzen hasten dira eta neguko lehe-nengo hotzak iristen direnean, lozorroan sartzen dira. Hala etaguztiz ere, neguko egun eguzkitsuetan lozorroan etenaldiaegiten dute zerbait jateko.Udaberria iristen denean, jarduera oso-osorik berreskuratzendu eta ez dio elikatzeari uzten krisalida eratu arte. Krisalidagramineoen zurtoinetara itsasten da kremasterraren bidez.Etsaietatik (nagusiki hegazti paseriformeetatik) babesteko, jar-

duera nagusia gauez garatzen da.ELIKADURA: beldarrek landare gramineoakjaten dituzte, nagusiki, Poa (Poa anua), baitaAgrostis (Agrostis alba) eta Lolium perenne ere.HABITATA: larreetan eta eremu belarkaretanbizi da, itsas mailatik 1.800 metroraino.BANAKETA: banaketa-eremua oso zabala da:Kanariar uharteak, Afrikaren iparraldea(Maroko, Aljeria eta Tunez), iberiar penintsulaosoa eta Balearrak. Europaren erdialdetik etahegoaldetik Eskandinaviaraino, Balkanetarainoedo Uraletaraino hedatzen da. Asia Txikirainoeta Iraneraino iristen da.Euskal Herrian espe-zierik arruntena eta ugariena da eta lurraldeguztietan aurki daiteke.

TXIMELETA OTSOAManiola jurtina

BANAKETA

Page 33: Euskal Herriko Tximeletak

33EH

EUSK

AL LIKAENIDAE FAMILIA

NOLA EZAGUTU? Larreko txi-meleta otsoa oso espezie arrun-ta da Euskadin eta dimorfismosexual txikia du. Arren kasuan,hegoen goiko aldea marroi argigorrixka edo arre horixka da.Lau hegoak inguratzen bandailun zabala agertzen da etaaurreko hegoetan begi-nini zuribikoitzeko ozelo subapikalanabarmentzen da.Emeak argiagoak dira eta oze-loa handiagoa da. Halaber,beste ozelo bat dute begi-ninizuriarekin.Bi sexuetan hegoen behekoaldeak antzeko kolorea du.Marroi gorri horixka da etaaurreko hegoen disko ostekozonan lau ozelo txiki-txiki ditu begi-nini zuriz hornituak.TAMAINA: aurreko hegoek 17 eta 19 milimetro bitarteanneurtzen dituzte eta hegoluzera 36 eta 40 mm bitartean alda-tzen da.BIOLOGIA: espezieak belaunaldi bakarra du urtean, bainaoso luzea da. Indibiduo helduak hegan ikus daitezke ekaine-tik irailera bitartean. Bitxia izan arren, emeak arrak bainogeroago agertzen dira.Estali ondoren, emeek arrautzak landareen artean jartzendituzte. Ondoren, beldarrak landare horiek elikatzeko erabili-ko ditu. Beldarra jaio eta egun gutxiren buruan hibernatzenhasten da. Ildo horri jarraiki, landare gramineoen hosto leho-rren artean babesten dira.Udaberria iristen denean, elikatzeari ekiten diote eta denbo-raldi luzea igaro ostean, krisalida eratzen dute. Elikadura-lan-

dareetako adarretan edo zurtoinetanzintzilikatzen dira kremasterraren bidez.ELIKADURA: beldarrek landare gramineoak jaten dituzte,nagusiki, Poa (Poa anua), baina baita alka-belarra (Dactylusglomerata), askiluzea (Agropyron repens) eta landare errosa-zeoak ere, besteak beste, laharrak (Rubus fruticosus etaRobus thisoideus).HABITATA: zelai hezeetan, gramineoen larretan eta laharrenartean bizi da. Habitat horiek guztiak behe-altitudeetandaude, gehienez 900 metroraino.BANAKETA: Espainiatik eta Europaren Mendebaldetik AsiaTxikiraino eta Kaukasoraino banatzen da. Halaber, Afrikareniparraldean (Rif mendilerroan) ikus daiteke.).Euskal Herrian espezie arrunta da eta lurralde guztietan aurkidaiteke.

LARREKO TXIMELETA OTSOAPyronnia tithonus

BANAKETA

Page 34: Euskal Herriko Tximeletak

34EH

EUS-NINPHALIDAE FAMILIA

NOLA EZAGUTU? Topaziotximeletak dimorfismosexual nabarmena du. Baiaurreko hegoetan, bai atze-koetan, goiko aldea arreiluna da eta orban laranjakditu. Arren kasuan, orbanhoriek oso lausotuta daudeedo indibiduo askotan ezdira agertzen.Arren kasuan, hegoengoiko aldea oso marroiiluna da eta aurreko hegoe-tan, gelaxka diskalarenmuturrean, orban beltz txi-kia du. Horren atzetik tantoargiagoa agertzen da.Atzeko hegoetan buztanlaranja txikiak ditu. Halaber, angeluanalean orban txiki-txiki eta laranja du.Emeen kasuan, hegoen goiko aldeaarrarena bezalakoa da, baina aurrekohegoetan disko osteko zinta laranjazabala du.

Bi sexuetan hegoen beheko aldealaranja da, emeetan biziagoa eta bihegoetan lerro zuri finak ditu.Arrak emeak baino pixka bat handiago-ak dira eta aurreko hegoen goiko aldeazeharkatzen disko osteko banda gorrilaranja zabala dute.

TAMAINA: tximeleta txikiada; aurreko hegoek ezdituzte 17 edo 18 milimetrogainditzen; bien bitartean,hego-luzera 30 eta 38 mmbitartean aldatzen da.BIOLOGIA: hegaldia abuz-tutik urrira gertatzen da.Espezieak belaunaldi baka-rra du urtean. Tximeletabakartia da eta hegaldilabur eta azkarrak egitenditu. Maiz, landareen arte-an ezkutatzen da.Udazkenaren amaieran,emeak hosto bakoitzeanarrautza bat edo gehienezbi jartzen ditu, ernamuine-tatik hurbil. Udaberriarenamaieran beldarrak jaio-tzen dira. Lau astez elikatuostean, krisalida bihurtzendira.

Horretarako, hosto-en azpialdean itsas-ten dira edo elikadu-ra-landarearen oina-rrian orbelaren arte-an ezkutatzen dira.ELIKADURA: beldarrek honakookjaten dituzte: elorri beltza (Prunus spi-nosa), haritzak (Quercus robur,Quercus Pyrenaica), baita sahatsak(Salix spp), hurritza (Corylus avellana),aranondoa (Prunus domestica) etagereziondoa (Prunus cerasus) ere.HABITATA: Habitat gogokoenak baso-ak dira, oso trinkoak ez badira; baitamendiko malkarrak eta erreketakoertzak ere. Horiek guztiak altitude txi-kietan aurkitzen dira, itsas mailatik1.500 metroraino. Halaber, zoru harri-tsuetan aurki daitezke, horietan almen-drondoak, elorri beltzak edo bestelakofrutazuhaitzak agertzen badira.BANAKETA: banaketa-eremua osozabala da. Espainiako iparraldetik etaPortugaletik iparraldeko 62 gradurainohedatzen da, Irlanda eta Ingalaterrabarne. Ekialdetik herrialdeBaltikoetaraino, Errumaniaraino,Poloniaraino eta Kroaziaren iparralde-raino. Kaukasotik Asia zeharkatzen

Amur eskualderaino etaKorearaino hedatzen da.Espezie hau ez daMediterraneoan agertzen,garatzeko zona hezeak beharbaititu.Euskal Herrian espezie urriada eta Araban nahizNafarroan oso kolonia zeha-tzetan sakabanatuta dago.Hala ere, noizean behinBizkaian eta Gipuzkoan ikusiahal izan da.

TOPAZIOAThecla betulae

BANAKETA

Page 35: Euskal Herriko Tximeletak

35EH

EUSK

AL LIKAENIDAE FAMILIA

NOLA EZAGUTU? EndrineroaW-zuriaren antzekoa da. Hegoengoiko aldea marroi oso iluna da.Atzeko nahiz aurreko hegoekorban txiki laranja dute.Hegoen beheko aldea urre-marroida. Aurrekoek lerro zuria eta puntuazpimarjinal beltzak dituzte eta,ondoren, zinta laranja txiki-txikiaagertzen da. Azkenekoa ez dagoondo definitua. Atzeko hegoekbuztan txikiak dituzte, baita diskoosteko lerro zuria eta banda azpi-marjinal laranja bizia ere. Barnekoprofilean puntu beltzek inguratzendute.TAMAINA: aurreko hegoek 15 eta16 milimetro neurtzen dituzte; bienbitartean, hego-luzera 30 eta 32 mm bitarteanalda daiteke. BIOLOGIA: espezie honetan larba udaberriangaratzen da, beraz, ekainaren amaieran jada indi-biduo helduak zelaietan hegan ikus daitezke.Uztaila bukatu arte irauten dute bizirik. Ordurakoestalketak gertatu dira eta emeek arrautzakbanan-banan jarri dituzte elikadura-landareenadarretan. Hala, naturak espezie honen bizi-ziklo-ari atxikitako maila osatzen da. Ildo horri jarraiki,

b e l a u n a l d ibakarra du urtean.Arrautzek negua egoera horretanpasatzen dute eta hurrengo udaberri-ra arte ez da eklosioa gertatzen.Beldarrak kanibalak dira eta eurenartean jaten dira. Lehenik eta behin,elorri beltzaren ernamuinak jatendituzte eta, ondoren, hostoak.Krisalida eratzeko ordua iristen zaie-nean, kremasterrak eusten die elika-duralandareen hostoei edo zurtoinei.Gerritik zeta-haria pasatzen da.ELIKADURA: beldarrak, nagusiki,elorri beltza (Prunus spinosa) jaten

du. Gutxitan jaten dituzte beste landareetako hos-toak. Hala eta guztiz ere, honako landareetanikusi zaio: aranondoan (Prunus domestica), laha-rrean (Rubus friticosus) eta mugurdian (Rubusidaeus).HABITATA: behe-altitudeetako mendietan bizi da,1.000 metroraino, zuhaixkak dauden guneetatikhurbil, bertan ugariak baitira elorrien sastrakak.BANAKETA: Europaren hegoaldean eta erdial-dean hedatzen da, iparraldetik 59-60 metroraino.Errusiaraino, Siberiaraino eta Japoniaraino iritsdaiteke.Iberiar penintsulan bakarrik iparraldean agertzenda. Ildo horri jarraiki, Frantzian, Polonian,Balkanetan eta Errumanian arrunta da.Portugalen, Grezian, Italian eta Mediterraneokouharteetan ez da agertzen, klima oso lehorrabaita.Euskal Herrian atzera egiten ari da. Oso urria daeta Arabako nahiz Nafarroako oso toki zehatzetanaurkitzen da. Araban lau udalerritan aurkitu da.

ENDRINERAStrymonidia pruni

BANAKETA

Page 36: Euskal Herriko Tximeletak

36EH

EUS-NINPHALIDAE FAMILIA

NOLA EZAGUTU? Tximeleta bekainzuriak hegoen goiko aldea arre eta grisbiziaren artean du. Ar batzuen kasuankolore arrea argiagoa da. Atzeko hegoenbeheko aldean puntu zuri txikien ilaraagertzen da eta indibiduo gehienetanosatu gabe dago. Aurrealdea berdexka daeta begiak zuriz inguratuta daude.Aurreko hegoen goiko aldeak iletxoak ditueta pixka bat izurtuak daude.Espezieak dimorfismo sexual arina du.Ildo horri jarraiki, arrek orban androkonialtxikia dute aurreko hegoen gelaxkarenmuturrean.TAMAINA: aurreko hegoek 13 eta 15 mili-metro bitartean neurtzen dituzte eta hego-luzera 22 eta 30 mm bitartean aldatzenda. BIOLOGIA: hegaldia apirilean hasten da.Espezie honek belaunaldi bakarra du urtean. Hala ere,Afrikaren iparraldean, aldeko urteetan, bi izan ditzake,baina bitxia da. Horregatik, indibiduo helduak hegan ikusdaitezke apiriletik uztailera bitartean.Emeek banan-banan jartzen dituzte arrautzak landareenlore eta urtadar gazteetan. Ondoren, beldarrak landarehoriek elikatzeko erabiliko ditu. Beldarrak jaiotzen direne-an, lehenik eta behin loreak jaten dituzte, gero eratzen aridiren fruituak eta, azkenik, hostoak. Hori guztia landarerosazeo eta lekadun basatietan egiten dute. Halaber, eurenartean jaten dira.Beldar bezala garapena amaitzen dutenean, azkenekomuda egin ostean, zorura jaisten dira orbelaren artean kri-salida eratzeko. Hori elikaduralandarearen oinean egitendute eta negua krisalida-egoeran igarotzen dute. Udaberriairisten denean, intsektu helduak krisalida puskatzen du eta

bizitzaberriari ekingo dio espeziea beti-kotzeko.ELIKADURA: beldarrek otearen (Ulex europeus), elorribeltzaren (Rhamnus catharticus), Dorycnium pentaphillumespeziearen, genistaren (Genista scorpis), ahabiaren(Vaccinium myrtilus), mugurdiaren (Robus ideus) etaCytisus scoparius espeziearen hostoak jaten dituzte.HABITATA: behe-mendietan eta mendi-mazela eguzki-tsuetan bizi da, bertan ugariak baitira txilarrak eta oteak.Altitudeak itsas mailatik 2.000 metroraino hedatzen dira.BANAKETA: banaketa-eremua ia Europa osoan etaAfrikaren iparraldean hedatzen da, baita Mediterraneokouharteetan eta Kanarietan (Tenerifen) ere. Errusian,Siberian zabaltzen da, Amur eskualderaino eta Sajalinuharteetaraino. Euskal Herrian oso zabalduta dago etaherrialde guztietan agertzen da.

TXIMELETA BEKAIN ZURIACallophrys rubi

BANAKETA

Page 37: Euskal Herriko Tximeletak

37EH

EUSK

AL LIKAENIDAE FAMILIA

NOLA EZAGUTU? Urre-mantua izenekotximeleta oso ederra da eta dimorfismosexual nabarmena du.Arren kasuan, hegoen goiko aldea laran-ja distiratsua edo urre kobrea da etaaurreko hegoetan banda marjinal beltzadu. Zainean artean puntu beltzak ager-tzen dira atzeko hegoen zona marjinaleankokatuak.Hegoen goiko aldea emeen kasuan arrenkasuan baino horixkagoa da eta ez dahain distiratsua. Aurreko hegoetan, gelax-kan alegia, bi orban ditu disko ostekobeste zenbait irregularrekin batera.Halaber, orban azpimarjinala agertzen dapuntu beltzez osatua eta kanpoko ertza-rekiko paraleloak joaten dira.Atzeko hegoetan diskoko eta disko osteko orban beltzak dituz- te, baita puntu beltzen ilara ere.

Hegoen beheko aldea berdina da bisexuetan. Horixka da eta puntu beltz txikitxikiak ditu aurrekohegoetan. Atzeko hegoetan, berriz, puntuak zuriak eta beltzakdira.Lycaenidae familia bereko zenbait espeziek urre-mantua ize-neko tximeletaren kolore eta itxura bera dute, beraz, lehen iku-sian identifikatzea zaila da.TAMAINA: aurreko hegoek 16 eta 17 milimetro bitartean neurdezakete; bien bitartean, hego-luzera 28 eta 36 mm bitarteanalda daiteke.BIOLOGIA: larba-fasea udaberriaren erdialde eta amaierabitartean garatzen da eta hegaldia uztailean eta abuztuan iza-ten da. Une horretan ugalketa gertatzen da ere. Espeziehonek belaunaldi bakarra du urtean.Emeek arrautzak banan-banan jartzen dituzte landareen hos-toen oinarrian. Ondoren, beldarrak landare horiek berak era-biliko ditu elikatzeko. Negua beldar-egoeran igarotzen duteeta, horretarako, elikadura eteten dute. Udaberria iristean, jar-duerari ekiten diote eta berehala krisalida eratzen dute.Krisalida elikadura-landarearen zurtoinean edo hostoarenpezioloan eusten da.Batzuetan beldarrek ez dute jaiotzeko denborarik eta arrau-tza-egoeran igarotzen dute denboraldi hori.ELIKADURA: beldarrek uztaoen (Rumex spp) zenbait espe-zie jaten dute.HABITATA: zelai hezeetan bizi da, ibai eta urtegietatik hurbil,loreak ugariak diren tokietan. Halaber, baso-mugetan ager-tzen da, itsas mailatik 1.800 metroraino.BANAKETA: banaketa-eremua oso zabala da. Honakoherrialdeak hartzen ditu: iberiar penintsula, Frantzia, Italia,Polonia, Txekiar Errepublika, Balkanak, Errumania, Suediaeta Greziaren iparraldea. Halaber, Kaukasotik Asia Txikiraino,Siberiaraino eta Mongoliaraino hedatzen da.Euskal Herrian toki zehatzetan aurkitzen da eta oso urria da.Kolonia txikietan bizi da Araban eta Nafarroan (Iratin). Zehatz-mehatz esanda, Araban Kantabriar Mendikatean eta Entziaeta Andia mendietan ikusi da.

URRE-MANTUAHeodes virgaureae

Page 38: Euskal Herriko Tximeletak

38EH

EUS-NINPHALIDAE FAMILIA

NOLA EZAGUTU?Tximeleta iratxo ilunariizena tamainarengatik jarridiote. Ildo horri jarraiki, osotxikia da, aurreko hegoek10-12 milimetro besterik ezdituzte neurtzen.

Arrak eta emeak oso pare-koak dira. Arretan hegoengoiko aldea arre iluna daeta ezkata urdin grisaxkakditu. Emeenak, berriz, ber-dinak dira, baina ezkataurdinik gabe. Halaber,hegoen azpiko aldea, baiaurrekoetan, bai atzekoe-

tan, antzekoa da bi sexuetan. Grisargiak dira eta batzuetan oinarrianhauts urdina izan ohi dute. Aurrekohegoek puntu beltzen ilara dute etaeraztun zuriak ageri dira. Atzekoek,berriz, zenbait puntu beltz dituzte zuriz inguratuak.TAMAINA: aurreko hegoek 10-12 milimetro neurtzendituzte eta hego-luzera 17 eta 24 mm bitartean aldatzenda.BIOLOGIA: banaketa-eremuaren arabera, iratxo ilunakbelaunaldi bate do bi ditu. Europaren iparraldean (halanola Ingalaterran) urtean belaunaldi bakarra du;Europaren hegoaldean (Euskal Herrian barne), berriz, bi.Lehen belaunaldiko indibiduo helduak maiatz eta ekaina-ren bitartean hegan egin eta ugaltzen dira; bien bitartean,bigarren belaunaldikoek espiritronpak uztail eta abuztua-ren bitartean ernetzen diren loreetan sartzen dituzte.Estali ondoren, emeek banan-banan jartzen dituzte arrau-tzak lekadunen loreen artean. Beldarrak inurriekin elkar-tzen dira eta, normalean, elkar jaten dute, hau da, kaniba-lak dira. Larba-fasea amaitzen denean, elikagaitzat dituz-ten landarearen hostoen artean krisalida eratzen dute.ELIKADURA: beldarrek lekadunen loreak eta haziak jatendituzte, hala nola hirusta (Trifolium), itsabalki (Melilotusarvensis), Pimpinela minor eta Pimpinela officinalis,Anthyllis vulneraria eta Onobrychis sativa landareenak. HABITATA: zelai heze eta baso-soilune menditsuetan bizida, gutxi gorabehera 150 metrotik 1.500 metroraino.Salbuespenez, 2.000 metroraino irits daiteke.BANAKETA: ia Europa osoan eta Asian banatzen da.Kaukasoraino eta Mongoliaraino iristen da. Iberiar penin-tsula osoan agertzen da, hegoaldean izan ezik. EuskalHerrian espezie arrunta da eta lurralde osoan ageri da.

TXIMELETA IRATXO ILUNACupido minimus

BANAKETA

Page 39: Euskal Herriko Tximeletak

39EH

EUSK

AL LIKAENIDAE FAMILIA

NOLA EZAGUTU? Lepidopterohonek dimorfismo sexual argia du.Arren kasuan, hegoen goikoaldea urdin oso argia da, sarritangrisaxka, eta lauak inguratzenlerro fin beltza eta puntu ilunakageri dira ertzetan. Emeenkasuan, berriz, hegoak marroioso ilunak dira, ia beltzak, etaoinarrian tonu urdinxka dute.Hegoen beheko aldea ia berdina

da bi sexuetan. Gris argia duteeta puntu beltzaran ugariksakabanatzen dituzte. Ertzabaino lehen tanto laranjak dituzte.TAMAINA: aurreko hegoek 10-12 milimetro neur-tzen dituzte eta hego-luzera 21 eta 28 mm bitarte-koa da.BIOLOGIA: Abenzerraje faltsuak bi belaunaldi dituurtean. Lehenengo belaunaldiko indibiduo helduekapiriletik (amaieratik) ekainera bitartean egiten dutehegan; bien bitartean, bigarren belaunaldikoakuztailetik irailera bitartean ikus daitezke. Bigarrenbelaunaldikoak lehenengokoak baino pixka bat txi-kiagoak izan ohi dira.Urteak aldekoak direnean, belaunaldi bakarra du,baina luzeagoa da. Ildo horri jarraiki, imagoakmaiatzetik abuztura bitartean ikus daitezke hegan.Ezkaiaren lorez lore dabiltza arraseko hegaldilaburretan.Beldarrak kanibalak dira eta elkar jaten dute.Halaber, inurriekin elkartzen da eta azukre-zukuaeskaintzen die.Krisalidak lozorroan dirau eta imagoak ez dira jaio-tzen udaberrian peto-peto murgilduta egon arte.ELIKADURA: beldarrek nagusiki ezkaia (Rhymusvulgaris) jaten dute eta, neurri txikiagoan, edo urriaizanez gero, ikara-otsoen (Colutea arborescens)eta sarpoilen (Thymus serpillum) hostoz eta lorezelikatzen dira ere.HABITATA: tximeleta hau behe-mendietako zelaiharritsuetan aurki daiteke, itsas mailatik 2.100metroraino, bertan ezkaia ugaria baita.BANAKETA: Europaren erdi eta hegoaldeanbanatzen da, baita Asia Txikian, Iranen,Afganistanen, Kaukason, Asiaren erdian etaSiberian ere.

ABENZERRAJE FALTSUAPseudophilotes baton

BANAKETA

Page 40: Euskal Herriko Tximeletak

40EH

EUS-NINPHALIDAE FAMILIA

NOLA EZAGUTU? bana laranjakotximeletak ez du oso dimorfismosexual nabarmena. Arren kasuan,aurreko hegoei erreparatuz, goikoaldea iluna da eta oinarrian nahizgune diskalean ezkata urdin ilunakditu. Halaber, puntu urdin berdexkaugari agertzen dira, nabarmenagoakatzeko hegoetan. Amaitzeko, disko-orban grisa du. Bi sexuek ile zuriakdituzte xake-itxurakoak.Bestalde, emeetan hegoen goikoaldea beltzarana da.Bi sexuetan hegoen beheko aldea-ren koloreak eta marrazkia zuria edogrisaxka da eta orban beltzak ditu.Atzekoetan azpimarratzekoa dalunula laranjen ilara.TAMAINA: aurreko hegoek 13 eta

14 milimetro neurtzen dituzteeta hego-luzera 25 eta 30 mmbitartean aldatzen da.BIOLOGIA: tximeletan belau-naldi bakarra du urtean.Indibiduo helduak hegan ikusdaitezke maiatzean, ekaineaneta uztailaren hasieran.Estali ondoren, emeak arrau-tzak landareen hostoen eta zur-toinen artean uzten ditu.Ondoren, landare horiek belda-rrek elikagaitzat erabiliko dituz-te. Inurriekin elkartu eta krisali-

da eratzen duteelikadura-landareen oinarrian. Neguakrisalidaren egoeran igarotzen duteeta udaberria iritsi arte ez da eklosioagertatuko.ELIKADURA: beldarrek nagusikiSedum generoko landareak jatendituzte, hala nola Sedum album edoSedum telephium; halaber, lekadunbelarkarez elikatzen dira, besteakbeste, hirusta eta alpapa.HABITATA: behe-mendiko lursailharritsu eta lehorretan bizi da, gutxigorabehera 100-200 metrotik 1.000

metroraino, bertan bizibaitira Sedum generokolandareak.BANAKETA: banaketa-eremua mendebaldekoEuropan hegoaldeaneta erdian hedatzen da;Eskandinaviaren hego-alderaino etaFinlandiaraino irits dai-teke. Halaber,Balkanetan, Kaukason,Liberian eta Asiarenerdialdean nahizJaponian ikusi da.Euskal Herrian osoespezie urria da etapuntualki hauteman daAraban nahizNafarroaren iparralde-an.

BANDA LARANJAKO TXIMELETAScolitantides orion

Page 41: Euskal Herriko Tximeletak

41EH

EUSK

AL LIKAENIDOAK FAMILIA

NOLA EZAGUTU? Fabiola tximele-tak dimorfismo sexual nabarmenadu.Arren kasuan, aurreko hegoen goikoaldea urdin bizia da eta zainak argiakdira. Lerro marjinal beltz finak ditu.Atzekoak tonu berekoak dira, bainailetxoak dituzte. Kanpoko ertza arinkiizurtua da. Emeetan, berriz, hegoakmarroi ilunak dira eta lunula azpimar-jinal laranjak dituzte. Horiek indibi-duo batzuen aurreko hegoetan desa-gertu egiten dira.Hegoen beheko aldeari erreparatuzgero, arren kasuan gris argia da etaoinarrian tonu urdina du. Emeenkasuan, marroi

argia da. Bi sexuek hegoen aurrealdean tantoazpimarjinal hori ugari dituzte. Hala ere, emeetan arretanbaino distiratsuagoak eta ikusgarriagoak dira.TAMAINA: aurreko hegoek 17-19 milimetro neurtzendituzte eta hego-luzera 28 eta 36 mm bitartean dago.BIOLOGIA: lepidoptero honek belaunaldi bakarra du urte-an.Indibiduo helduak hegan ikus daitezke ekainean eta uztai-lean.Estali ondoren, emeek arrautzak hostoen eta loreen arte-an jartzen dituzte eta, ondoren, beldarrak landare horiekberak elikatzeko erabiliko ditu. Beldarrak bizitzaren azke-neko fasean inurriekin elkartzen dira, krisalida eratu bainolehen.

Fabiola tximeletak krisalida elikadu-ra-landareen zurtoin eta hostoenbitartean jartzen du.ELIKADURA: beldarrek, nagusiki, Astragalus, astorkia,hirusta eta bestelako landare lekadun belarkarak jatendituzte.HABITATA: zelaietan eta sastraketan bizi da, itsas maila-tik 2.000 metroko mendi--zonetaraino.BANAKETA: Afrikaren iparraldean aurki daiteke. Ildo horrijarraiki, ugaria da Marokoren Atlas Ertainean. Halaber,Europan hedatzen da, Frantzian, Italian -PiamontekoAlpeetan eta Apenino Liguresetan ugariak dira-, Suitzan,Grezian eta Balkanetan, hain zuzen ere.

FABIOLA TXIMELETAAgrodiaetus escheri

Page 42: Euskal Herriko Tximeletak

42EH

EUS-NINPHALIDAE FAMILIA

NOLA EZAGUTU? Tximeleta haururdinak dimorfismo sexual nabarme-na du. Arren kasuan, aurreko hegoengoiko aldea urdin bizia da, lerro mar-jinal beltzak ditu, baita xake-itxurakoiletxoak ere. Euskal Herrian Lysandrabellargusus parvipuncta barietateabizi da. Bere ezaugarria honakoa da:arrek atzeko hegoen goiko aldeanpuntu beltz azpimarjinalak dituztela.Emeen kasuan, aurrealdea oso alda-korra izan arren, marroia da eta tonuurdin lausotua du. Lunula azpimarji-nal laranjak ikus daitezke.Bi sexuetan hegoen beheko aldearierreparatuz, grisaxka arrea da etaatzeko hegoetan sakabanatuak lunu-la azpimarjinal laranjak daude.TAMAINA: aurreko hegoek 14-17milimetro neurtzen dituzte eta hego-luzera 28 eta 34 mm bitartean alda-tzen da.BIOLOGIA: haur urdinak bi belaunaldi ditu urtean.Lehen belaunaldiko indibiduo helduak hegan ikus daitezke

maiatzean eta ekainean, bigarren belau-naldikoak, berriz, uztailetik irailera bitarte-an ikusiko ditugu.

Estali ondoren,emeak banan-banan jartzen ditu arrau-tzak landareen hosto eta zurtoinen arte-an. Gero, landare horiek beldarren eli-kagaia izango dira. Batzuetan inurriekinelkartzen dira.Krisalida eratzeko, beldarrak zentimetrobatzuk lurperatzen dira; bestela, alda-keta orbelaren azpian gertatzen da.Betiere elikadura-landareetatik hurbilgelditzen dira. Negua egoera horretanigarotzen dute udaberriaren erdialdeaneklosioa gertatzen denera arte.ELIKADURA: larbek landare lekaduntxikien hostoak eta loreak jaten dituzte,hala nola Hippocrepis comosa, hirusta,elorri-triska (Genista scorpus) eta lotoa-rena (Lotus corniculatus).HABITATA: larre heze loretsuetan etalur erdi lehorretan aurki daiteke, behe-altitudeetan, 1.800 metroraino.BANAKETA: Europaren erdian etahegoaldean banatzen da iparraldetikgutxi gorabehera 55º-raino.Balkanetatik eta Kaukasotik Iranerainoirits daiteke. Irlandan, Greziaren hego-aldean eta Mediterraneoko uharteetan,Mallorcan izan ezik, ez da agertzen.Halaber, iberiar penintsula osoan heda-tuta dago. Euskal Herrian espezie uga-ria da.

TXIMELETA HAUR URDINALysandra bellargus

BANAKETA

Page 43: Euskal Herriko Tximeletak

43EH

EUSK

AL LIKAENIDOAK FAMILIA

NOLA EZAGUTU? tamainari etatonuei dagokienez, Ikaro tximeleta osoaldakorra da indibiduo batzuetatik bes-teetara. Gainera, dimorfismo sexualnabarmena du.Arren kasuan, aurreko hegoen goikoaldea urdin bioleta argia da eta lerromarjinal beltz finak ditu, iletxo zuriekinbatera.Emeen kasuan, hegoen goiko aldeaarre iluna da eta oinarria tonu urdinakditu. Zenbait indibiduoren kasuanhegoaren azalera guztian hedatzendira. Aurreko hegoetan lunula azpimar-jinal laranja ugari ikus daitezke, baitaertzean puntu beltzen ilara ere.Arren kasuan, hegoen beheko aldearierreparatzen badiogu, grisa da eta oinarrian tonu berdeakditu. Aurrekoek oinarrian bi puntu beltz dituzte, baita zen-bait lunula azpimarjinal laranja ere. Horiek indibiduo gehie-netan ez daude oso definituak. Atzeko hegoetan, berriz,puntu beltz eta lunula azpimarjinal laranja ugari ikus dai-tezke eta nabarmenagoak dira.Emeen kasuan, hegoen beheko aldea marroi argia da etaarretan bezala, lunulak eta puntuak sakabanatuta ditu.Dena den, emeetan nabarmenagoak eta zehatzagoakdira.TAMAINA: aurreko hegoek 14-18 milimetro neurtzendituzte eta hego-luzera 25 eta 35 mm bitartean dago.BIOLOGIA: tximeleta honek bi belaunaldi ditu urtean.Hala ere, aldeko urteetan Europaren hegoaldean hiru iza-tera irits daiteke. Iparraldean bizi direnek, berriz, bakarra

dute.Euskal Herrian lehen belaunaldikoindibiduo helduei apiriletik uztailerabitartean ikusten zaie hegan, biga-rrengoei, berriz, abuztutik urrira.Estali ostean, emeek banan-banan jartzen dituzte arrau-tzak landareen hosto eta zurtoinen artean. Ondoren, bel-darrak landare horiek elikatzeko erabiliko ditu. Batzuetaninurriekin elkartzen dira.Beldarrek hibernatzen dute eta krisalida elikadura-landa-reen oinarrian eratzen dute.ELIKADURA: larbek landare lekadun atxikien hostoak etaloreak jaten dituzte. Ildo horri jarraiki, oso gustukoak dituhirusta eta zalkea. Halaber, alpapa, lotoa eta sasiak(Ononis sativa eta Ononis repens) kontsumitzen ditu.HABITATA: honako tokietan bizi da: larreetan, espazio ire-kietan, baso-bideetan eta mendi txikietan. Horiek guztiakitsas mailatik 2.400 metroraino agertzen dira.BANAKETA: Banaketa-eremua Europa osoan hedatzenda Siberiaraino. Ozeano Bareraino irits daiteke. Halaber,Kanariar uharteetan eta Afrikaren iparraldean agertzen da,baita Mediterraneoko uharteetan ere. Europan tximeleta-espezierik nonahikoena eta arruntena da.Euskal Herrian ere ugarienetarikoa da, lurralde guztietanagertzen baita.

IKARO TXIMELETAPolyommatus icarus

BANAKETA

Page 44: Euskal Herriko Tximeletak

44EH

EUS-NINPHALIDAE FAMILIA

NOLA EZAGUTU? Mantu purpurakotximeletak hegalen goiko aldea laran-ja distiratsua du; hondo horretanpuntu ilun ugari sakabanatzen dira.Aipatu puntuak atzeko hegaletan irre-gularki banatzen dira. Hegalen behe-ko aldean puntu beltzen marrazkiaosatuagoa dago.Espezie honetan dimorfismo sexualaoso nabarmena da. Arren aurrekohegalak puntazorrotzak dira eta ertzaia zuzena da; emeak zabalagoak dira,ez hain puntazorrotzak eta kanpokoertza ganbila da. Halaber, kolorearidagokionez, desberdinak dira.Aurreko hegalen goiko aldea arretanlaranja gorrixka distiratsua da etagelaxka diskalean bi orban beltz ditu.Emearen kasuan, berriz, horiak diraeta orban beltzak biziagoak dira.Gainera, emeak arrak baino handiagoak dira.TAMAINA: aurreko hegalek 16-18 milimetro bitartean

neurtzen dituzteeta hego-luzera30 eta 38 mmbitartean alda-tzen da.B I O L O G I A :mantu purpura-ko tximeletakbelaunaldi baka-rra du urtean.Indibiduo hel-

duak lorez lore ikus daitezke ekain,uztail eta abuztuan. Hegaldia azka-rra eta laburra da eta unez une tokieguzkitsuetan pausatzen dira.Beldarrak negutarrak dira.ELIKADURA: beldarrak nagusiki Rumex acetosa, Rumexmontana eta acedera landareen hostoez elikatzen dira;halaber, beste landare poligonazeoak jaten dituzte.HABITATA: zelai loretsuetan bizi da, nagusiki, altitude txi-kietan, hain zuzen ere, itsas mailatik 1.500 metroraino;hala eta guztiz ere, bere banaketa-eremuko zenbait toki-tan 2.500 metroraino irits daitezke.BANAKETA: Europaren erdialdean eta hegoaldean bana-tzen da. Asia Txikiraino, Iraneko iparralderaino etaSiberiaren mendebalderaino irits daiteke. Halaber,Marokoko Atlas Altuan eta iberiar penintsularen hego-ekialdeko eta ipar-erdialdeko herrialdeetan aurki daiteke.Euskal Herrian Araban eta Nafarroan Bizkaian etaGipuzkoan baino ugariagoa da.

MANTU PURPURAKO TXIMELETAHeodes Alciphron

BANAKETA

Page 45: Euskal Herriko Tximeletak

45EH

EUSK

AL LIKAENIDAE FAMILIA

NOLA EZAGUTU? Tximeleta grisildaskatua oso txikia da eta dimor-fismo sexual argia du. Arretanhegoen goiko aldea urdin grisaxkada eta ertz estu ilunak ditu. Emea,berriz, marroi grisaxka da. Zati txikibat urdina du eta tanto beltzak dituaurreko hegoen zona diskalean.Atzeko hegoetan emeek bi tantobeltz dituzte eta bi sexuetan aurre-ko hegalak luzakin puntazorrotzakdituzte.TAMAINA: aurreko hegoek 12-13milimetro neurtzen dituzte eta

hego-luzera 24 eta 30 mm bitarteanaldatzen da.BIOLOGIA: ohitura migratzaileko espezieak urtean bibelaunaldi ditu. Lehenengoa martxoaren amaieran eta api-rilean hegan ikus daiteke; bigarrenak, berriz, abuztu etaurriaren bitartean egiten du hegan. Orduan, bakarrik elika-tzeko eta ugaltzeko bizi dira.Emeek gutxi gorabehera ehun arrautza jartzen dituzte etabanan-banan txilar, melitus eta abarren loreen artean jar-tzen dituzte. Beldarrek krisalidak elikatzeko erabiltzenduten landare berdinean jartzen dituzte eta egoera horre-tan diraute negu osoan.ELIKADURA: beldarrek landare lekadunak, alpapa(Medicago sativa), itsabalkia, isatsa (Cytisus scoparius),txilarra (Caluna vulgaris), astorkia (Onobrychys sativa),

eskorbizoa (Dorycium pentaphillum)jaten dituzte.HABITATA: mendiko larreetan nahizbehe-mendiko zona hezeetan bizida, itsas mailatik 2.500 metroraino;dena den, bere banaketa-eremukozenbait zonatan 3.000 metrorainoirits daitezke, hala nola Alpeetan edoHimalaian.BANAKETA: Europako hegoaldeanzehar banatzen da; bertan, batezere, kostaldean aurki daiteke,Mediterraneoko uharteak barne, etaiparralderantz hedatzen da, hainzuzen ere, Alpeetaraino etaErrumaniaraino. KaukasotikHimalaiaraino irits daiteke. Halaber,Afrikaren iparraldean aurkitzen da:Maroko, Aljeria, Tunez eta Egipto

TXIMELETA GRIS ILDASKATUASyntarucus pirithou

BANAKETA

Page 46: Euskal Herriko Tximeletak

46EH

EUS-NINPHALIDAE FAMILIA

NOLA EZAGUTU? Tximeleta inurrijaleak hegoengoiko aldea urdin distiratsu bizia du eta, sarritan,ertzak beltzen inguratuta daude; gainera, zenbaitpuntu beltz luze izan ohi dute. Oro har, emeetanpuntu horiek handiagoak dira.Bi sexuetan hegoen beheko aldea grisa edo arregrisaxka da eta puntutxo beltz biribilak ditu saka-banatuta. Oinarrian, berriz, tonua berde urdinxkada.TAMAINA: aurreko hegoek 17-19 milimetro neur-tzen dituzte eta hego-luzera 24 eta 32 mm bitar-tekoa da.BIOLOGIA: Pikartaduretako inurrijaleak belau-naldi bakarra du urtean. Indibiduo helduek maia-tzetik uztailaren amaiera arte hegan egiten dute.Aldi horretan ugaldu egiten dira eta arrautzaklandareen gainean jartzen dituzte. Ondoren, bel-darrak landare horiek (serpala, ezkaia eta orega-noa) elikagaiaren moduan erabiliko ditu.Jaio ostean, beldarrak landareen loreez elikatzendira. Hirugarren muda izan ondoren, bizitza fito-fagoaren etapa amaituta, beldarrak landareetatikerortzen dira eta jada lurrean direnean, inurriekinurritegietara eramaten dituzte. Hori udarenamaieran gertatzen da. Bertan beldarrak krisalida bihurtubaino lehen, inurrien larbak jaten dituzte eta horren ordai-nean, inurriak beldarrek jariatzen duten azukre-likidoaz eli-katzen dira. Hala, bi intsektuek etekina ateratzen dute.Beldarrek negua inurrien larbez elikatzen igarotzen dute

eta krisalidaudaberr iarenhasieran era-tzen dute.M a i a t z a r e namaieran edoe k a i n a r e nhasieran krisa-

lidatik ateratzen dira, baina inurritegitikere. Ordurako, hego urdin ederrak dituz-te eta (gizakien begietara) bizitzako eta-parik politenari ekiten diote. Bere lanalorez lore joatea eta espeziea iraunaraztea izango da.Hala ere, inurritegitik ezkutuan atera behar du, goizekolehenengo orduan, inurriek jarduerari ekin baino lehen.Bestela, inurrien erasoa jasoko lukete, itxura berriarekin(hegoekin) ez baitituzte ezagutzen.ELIKADURA: beldarraren fasean nagusiki ezkaia(Thymus vulgaris), sarpoila (Thymus sepillum) eta, neurritxikiagoan, oreganoa (Origanum vulgaris) jaten dute.HABITATA: mantu iluneko tximeleta mendiko larreetan,

mendi-mazela hezeetaneta baso-soilguneetanaurki daiteke, ur-ibilgueta-tik gertu, itsas mailatik1.800 metroraino.BANAKETA: ia Europaosoan dago hedatuta(nahiz eta egun Holandaneta Ingalaterran iraungi);Errusia, Liberia eta Txinanzehar Japoniaraino zabal-tzen da.Euskal Herrian toki zeha-tzean agertzen da Arabaneta, gainera, urria da.Ugariagoa da Nafarroareniparraldean.

PIKARTADURETAKO TXIMELETA INURRIJALEAmaculinea arion

BANAKETA

Page 47: Euskal Herriko Tximeletak

47EH

EUSK

AL LIKAENIDAE FAMILIA

NOLA EZAGUTU? Plebejus argus espe-zieak dimorfismo sexual nabarmena du.Laburki aipatuta, arrak urdinak dira;emeak, berriz, marroiak.Hain zuzen ere, arren kasuan, hegoengoiko aldea urdin more bizia da eta lauetaninguratzen gerriko beltza ageri da. Eraberean, aurreko hanken tibietan arantzasendoa ikus daiteke.Bestalde, emeen kasuan, hegoen goikoaldea gris argia da eta oinarrian tonuakurdinak dira. Orban azpimarjinal laranjakditu. Hegoen beheko aldeari dagokionez,marroi argiak dira. Banda zuriak zeharka-tzen ditu eta tanto laranjak dituzte sakaba-natuta. Tanto bakoitzaren inguruan kolore

urdi-na agertzen da.Arretan hegoen atzeal-dea gris argia da etatanto laranjak ditus a k a b a n a t u t a .Oinarrian tonu urdinlausotua du.TAMAINA: aurrekohegoek 12-15 milime-tro neurtzen dituzte etahego-luzera 23 eta 30mm bitartean dago.BIOLOGIA: tximeletahonek belaunaldi baka-

rra du urtean. Indibiduo helduak heganikus daitezke uztailean eta abuztuan.Bide batez, garai horretan ugaltzen dira.Emeek arrautzak banan-banan jartzen dituzte hostoen atze-ko aldean. Ondoren, hosto horiek beldarrek elikatzeko erabi-liko dituzte. Krisalidak elikadura-landareen oinarrian jartzendituzte, zoruaren arrasean alegia. Batzuetan, arrautzakberandu jartzen dituztenean, eklosioa ez da hurrengo udabe-rriraino gertatzen.ELIKADURA: beldarrek landare lekadunak eta ezpaindunakjaten dituzte, hala nola isatsa (Ligus sphaera), hirusta(Trifolium repens), hagina (Ulex europaeus), lotoa (Lotus cor-nicatus), ezkaia (Thymus vulgaris), txilarra (Erica cinerea) etaCalluna vulgaris.HABITATA: baso-ertzetan bizi da, sastrakak ugariak badira,itsas mailatik 2.500 metroraino. 3.500 metroraino irits daitez-ke zenbait banaketa-eremutan, hala nola Sierra Nevadan.BANAKETA: Europa osoan zehar hedatuta dago, iparralde-tik gutxi gorabehera 68º-raino; halaber, Asian eta Japonianikus daiteke.Euskal Herrian Araban eta Nafarroan ugaria da.

ARGUS TXIMELETAPlebejus argus

BANAKETA

Page 48: Euskal Herriko Tximeletak

48EH

EUS-NINPHALIDAE FAMILIA

NOLA EZAGUTU? Mendiko tximeletabeltzaranak hegoen goiko aldea arreiluna du eta ertzetan lunula laranjakageri dira. Aurrekoek disko-puntu belz-kara dute.Hegoen beheko aldea marroi argia edoarre grisaxka da; disko-puntu beltzakditu zuriz inguratuta. Halaber, puntusubmarjinal gorri-laranjekin orbanakditu.TAMAINA: aurreko hegoek 12-14 mili-metro neurtzen dituzte eta hego-luzera24 eta 30 mm bitartean dago.BIOLOGIA: espezie honek bi belau-naldi ditu urtean. Lehenengo belaunal-diko imagoak hegan ikus daitezke api-riletik ekainera bitartean; bigarrenbelaunaldikoak, berriz, uztailean etaabuztuan ikusiko ditugu.Estali ondoren, emeek banan-bananjartzen dituzte arrautzak beldarrekondoren elikagaitzat hartuko dituzten hostoen azpian.Bigarren belaunaldikoek uda iritsi arte hibernatzen dute.Beldarrak ondo garatu direnean, sarritan, inurriekin elkar-tzen dira eta inurritegietatik hurbil dauden landareetaraeramaten dituzte. Beldarrek krisalidak zorutik hurbil jar-

tzen dituzte, hain zuzen ere, elikagaibezala erabiltzen dituzten landareenzurtoinen oinarrian.ELIKADURA: beldarrek estrepak (Cistus), geranaceafamiliakoen landareak (hala nola Geranium, Polargoniumedo Erodinum) eta centauracea familiakoen landareak(nagusiki, Centaurea cyunus eta Centaurus montana)jaten dituzte.HABITATA: zelai irekietan, sastrakak ugariak diren tokie-tan, bizi dira. Halaber, hurrengo tokietan aurki daitezke:baso-bideetan eta zelaietan, bereziki, kareharrizko zorue-tan, itsas mailatik 1.000 metroraino. Hala ere, banaketa-eremuko zenbait zonatan 2.000 metroraino irits daitezke.BANAKETA: espeziearen banaketa-eremua oso zabalada: Europaren hego eta erdialdetik, gutxi gorabehera ipa-rraldeko 56º-raino, Ingalaterra eta Eskandinavia barne.Halaber, Europatik Asia Txikiraino, Iraneraino, Himalaiarenmendebalderaino, Siberiaraino eta Amur eskualderainohedatzen da.Iberiar penintsularen hego eta erdialdean ez da agertzen,ezta Balearretan eta Irlandan ere.Euskal Herrian espezie arrunta da, nahiz eta ugaria ezizan. Araban eta Nafarroan aurki daiteke.

MENDIKO TXIMELETA BELTZARANAAricia agrestis

BANAKETA

Page 49: Euskal Herriko Tximeletak

49EH

EUS- LIKAENIDAE FAMILIA

NOLA EZAGUTU? bere familiakokide gehienek bezala, tximeleta haurturkesak dimorfismo sexual nabar-mena du.Arren kasuan, aurreko hegoen goikoaldea urdin distiratsu argi eta bizia daeta lerro marjinal beltz eta estuakditu. Indibiduo askotan zainetanzehar hegoen oinarrirantz hedatzendira. Emeen kasuan, hegoak (goikoaldea) marroiak dira. Zenbait indibi-duok tonu urdin lausotua du oinarrianeta tanto azpimarjinal laranja ugariatzeko hegoetan. Aurrekoetan,berriz, ez dira agertzen edo oso lau-sotuak daude.Hegoen beheko aldeari erreparatuzgero, arren kasuan krema kolorekoakdira eta pixka bat ilunagoak emeenkasuan. Aurrekoetan orban beltza eta disko osteko puntubeltzak, zuriz inguratuak, eta laranjak ikus daitezke.Arretan ez dira oso nabarmenak, biziagoak, berriz, emee-tan. Atzekoetan disko osteko puntu beltz txikiak oso uga-riak dira eta zenbait lunula laranja ageri dira. Emearenhegoetan biziagoak dira.TAMAINA: aurreko hegoek 15-17 milimetro neurtzendituzte eta hego-luzera 28 eta 34 mm bitartean aldatzenda.BIOLOGIA: lepidoptero honek bi belaunaldi ditu urtean.Lehenengo belaunaldiko indibiduo helduak hegan ikusdaitezke maiatzean eta ekainean; bigarren belaunaldiko-ek, berriz, uztailean eta abuztuan egiten dute.Estali ondoren, emeek banan-banan eta isolatuak jartzendituzte beren arrautzak landareen zati desberdinetan.Landare horiek, ondoren, beldarrak elikatzeko erabiliko

ditu.Haur turkesak krisalida elikadura-landareen hosto eta zur-toinen artean eratzen du.Beldarrek kolore berde argi ikusgarria dute, baita bandahorixkak ere. Sarritan, beldarrak bizitzaren azkeneko fase-an inurriekin elkartzen dira, krisalida eratu eta egoerahorretan hibernatu baino lehen.ELIKADURA: beldarrek landare lekadunak eta ezpaindu-nak jaten dituzte. Horien artean alpapa, zauri-belarra, itsa-balkia, hirusta eta ezkaia azpimarra daitezke.HABITATA: behe-mendiko larre loretsuetan aurki daiteke,baita basoen soilgune handietan, kareharrizko lursailetanere, itsas mailatik 1.600 metroraino (batez ere, 800 eta1,50 metro bitartean). BANAKETA: Europaren Hegoaldean eta Erdialdeanbanatzen da, Baltiko itsasoraino, Balkanetaraino eta AsiaTxikiraino.Europaren ipar-mendebalde osoan falta da, baita Italiarenhegoaldean eta Mediterraneoko uharteetan ere, Sizilianizan ezik.Euskal Herrian Araban eta Nafarroan ugaria da.

TXIMELETA HAUR TURKESAPlebicula dorylas

BANAKETA

Page 50: Euskal Herriko Tximeletak

50EH

EUS-RIODINIDAEOAK FAMILIA

NOLA EZAGUTU? Periko tximeletalepidoptero txiki-txikia da eta riodini-doen familian Europan bizi den kidebakarra da. Ia ez du dimorfismosexualik. Arrak eta emeak antzekoakdira.Bi sexuetan aurreko hegoen goikoaldea arre iluna da eta puntu laranjatxikiak ditu serie zeiharrak eratuz.Ondo nabarmenduak daude.Hegoen beheko aldea goikoa bainoargiagoa da (arre kanela) eta aurre-ko hegoetan goiko aldeko antzekomarrazkiak ikus daitezke.Atzekoetan, berriz, oinarrian tantozuri ugari ikus daitezke.Arren kasuan, aurreko hankak osotxikiak dira eta ez dira ibiltzeko erabiltzen.TALLA: aurreko hegoek 14-17 milimetro bitartean neurtzendituzte eta hego-luzera 26 eta 30 mm bitartean aldatzen da.BIOLOGIA: Periko tximeletak belaunaldi bakarra du urtean.Indibiduo helduak hegan ikus daitezke maiatzean eta ekai-nean.Estali ondoren, emeek batzuetan arrautzak banan-bananjartzen dituzte; besteetan, berriz, multzo txikietan.Landareetako hostoen azpialdean itsasten dituzte eta,ondoren, beldarrak landare horiek elikatzeko erabiliko ditu.Beldarrek jarduera gauez dute eta, ildo horri jarraiki, gauezelikatzen dira.Beldarrak krisalida elikadura-landarearen hostoetakoazpialdean jartzen du eta egoera horretan igarotzen dutenegu osoa udaberrian eklosioa gertatzen denera arte.ELIKADURA: beldarrak, nagusiki, udaberri-loreak (Primulaveris) jaten ditu.HABITATA: zelai heze eta loretsuetan bizi da, hain zuzenere, udaberri-loreak ugariak diren tokietan. Halaber,Mediterraneoko baso-soilguneetan aurki daiteke, betierebehealtitudeetan, hala ere, 1.200-1.500 metroraino irits dai-

teke.BANAKETA: Europaren erdialdean etahegoaldean banatzen da, iparraldetikgutxi gorabehera 60º-raino. Ingalaterran, herrialdeBaltikoetan, Suediaren hegoaldean, Balkanetan etaGreziaren iparraldean agertzen da. Errusiaren erdiraino etaiberiar penintsularen iparralderaino iristen da.EuskalHerrian espezie arrunta da eta lurralde guztietan aurki dai-teke.

PERIKO TXIMELETAHamearis lucina

BANAKETA

Page 51: Euskal Herriko Tximeletak

51EH

EUSKAL HERRIKO TXIMELETAKZOOLOGIA

Erreketako ninfa tximeleta. Limelitris reducta. Antiope tximeleta. Nymphalis antiopa. Zumarretako tximeleta. Nymphalis polychloros.

Tximeleta tintaroia. Apaturia iris. Karduen vanessa tximeleta. Cynthia cardui. Tximeleta levana. Araschnia levana.

Pandora tximeleta. Pandoria pandora. Adipe tximeleta. Fabriciana adipe. Sofia tximeleta. Issoria lathonia.

Tximeleta sorgina. Brenhis hecate. Erramu tximeleta txikia. Brenhis io. Erramu-tximeleta. Brenhis daphne.

Mantu purpurako tximeleta. Heodes alciphron. Tximleta kanela ildaskatua. Lampides boeticus. Tximeleta gris ildaskatua. Syntarucus pirithou.

Page 52: Euskal Herriko Tximeletak

ADEVEKO ARGITARAPENEN KATALOGOAe-mail: [email protected] www.adeve.es Tlf.. 94 475 28 83

PAPER EKOLOGIKOAN IMPRIMATUAKOLABORATZAILEAK