euskal herriko anfibioak

Upload: ordizia

Post on 04-Mar-2016

148 views

Category:

Documents


1 download

DESCRIPTION

Euskal Herriko Anfibioen inguruko dokumentua

TRANSCRIPT

  • 2Egilea: Fernando Pedro Prez

    Imprimategia: Gertu-Soc. Coop.Diseiua: M del Pilar Morrs A.Laguntzailea: Noelia Vega, Maite Legarra.Argitaratzailea: ADEVELehen argitaldia: 2002eko maiatzanISBN: 932546-1-4Legezko gordailua: BI-640-02

    Liburu honek Eusko Jaurlaritzako KulturaSailaren languntza jaso du.

  • 3EUSKADIKO

    ANFIBIOAK

    Egilea:Fernando Pedro Prez

    Argazkia:Fernando Pedro Prez

    Alberto Barreiro

    A.D.E.V.E.

    IRAUNGITZEKO ZORIAN DAUDEN ESPEZIAKDEFENDATZEKO ELKARGOA

    Liburu honen salmentatik lortutako irabazi guztiak Euskal Herrikoespezie mehatxatuak berreskuratzeko proiektuetarako erabiliko dira.

  • 5Anfibioak bi mundutan,uretan eta lehorrean,bizi diren animalia pri-mitiboak dira, poloeta-

    ra izan ezik munduko bazterguztietara hedatuak.

    Lehenbiziko anfibioek Devo-nikoan kolonizatu zuten Lurra,duela 370 milioi urte; animaliahaiek azal iragazkaitz, gogoreta ezkatatsua zuten, gorputzakurik gal ez zezan. Geldoak etahandiak ziren, fosilek erakustenduten bezala.

    Karboniferoaren hasieran ika-ragarri ugaritu ziren anfibio

    paleozoikoak, Triasikora arteiran zuten eta gero galdu eginziren, gaur egungo anfibioakoinordeko utzirik. Beraz, egungoigelak eta apoak Jurasikoarenhasieran sortu ziren eta geroxea-go, epealdiaren amaieran, gauregun bizi diren arrabio etauhandreak.

    Zoritxarrez azken urteetanmundu osoan beheraka ari diraanfibioen populazioak, etaoraingoan gizakion eraginez.Beraien habitatak desagertzenari dira, geroago eta pestizidagehiago erabiltzen ditugu, heze-guneak lehortzen ari dira,

  • 6horien guztien poderioz anfibioaknonahi galtzen ari dira.

    Mehatxu horiei guztiei hainbeste-tan zuzengabekeriaz gutxietsita-ko eta errefusatutako apoek jasanbehar izaten dutena erantsi beharzaie; hau da, gizakiak haiengana-ko sentitzen duen higuina. Higuinhorrek berekin ekarri du sistema-tikoki haiek garbitzeko joera, usteizaten baita kaltegarri eta pozoi-tsuak direla, egiazki kaltegabeakezezik alorretarako oso onuraga-

    rriak badira ere, nekazaritzarikalte egiten dioten hainbesteintsektu jaten dituztelako.

    Euskal Herriako gure lur maitea-ren herpetofauna ondokoek osa-tzen dute: bost apo espezie, bostigel espezie, arrabio espezie bateta lau uhandre espezie. Haiekzaindu eta kontserbatu ahal iza-tea gure mende daude, gure ohi-turen eta naturan jokatzeko dau-kagun moduaren mende, neurrihandi batean.

  • 7EUSKADIKO

    ANFIBIOAK

  • Garai Devonikoan, duela 370milioi urte baino gehiago,Lurreko animalien bizitzarakofuntsezko izan zen gertakaria suerta-tu zen: anfibio deitzen ditugun ani-mali batzuek lehorra kolonizatuzuten. Animali horiek,Krosopterigioen ordenako arrainmultzo baten ondorengoak ziren.

    Egun bizirik dirauten igelak, uhandre-ak eta arrabioak lehen anfibio horie-tatik iraun direnak dira.

    Baina haien lehorraren konkista ezzen erabateko arrakasta izan; hainzuzen ere, anfibio guztiek, bai desa-gertutakoek, bai bizirik dirautenek,uretara itzuli behar izaten dute ugal-tzeko. Narrastiak, haien ondorengo-ak, izan ziren benetan ikuspuntu bio-logikotik lehorra konkistatu zutenak.

    Haiek izendatzeko erabiltzen denhitz berak, anfibio hitzak, izaki horienezaugarri nagusia deskribatzen du,"bizimodu bikoitza" esan nahi baitu,mundu ezberdinetan bizitzeko dutenahalmena dela-eta: uretan, nonoraindik ere haien aurrekoak direnarrainak bizi diren, nahiz lehorrean,non haien ondorengoak diren narras-tiak bizi diren.

    Jaiotzen direnean, anfibioen larbekezin dute lehorrean bizirik iraun, ure-

    tako bizitzari egokituta daudelako.Ezin dute airea hartu, biriken ordezzakatzak dituztelako, eta ia ezin diralehorretik mugitu, hanken ordez buz-tana dutelako, eta buztan horrek igeriegiteko balio baitie. Baina haztendoazen neurrian, bat-batean aldake-ta (metamorfosia) gertatzen da haiengorputzean; metamorfosi horrenoinarrian funtsean buztana galtzeaeta lau gorputz-adarrak agertzeadago, bai eta zakatzak galdu eta biri-kak agertzea ere.

    Ikerlanetan lortutako datuei esker,paleontologoek uste dutePaleozoikoko anfibio fosilek larbengarapenaren antzeko fase batetikpasatzen zirela. Zakatzen aztarnakgorde dituzten anfibio txiki batzukaurkitu dira, bai eta zakatzen aztar-narik ez duten helduen fosilak ere.Beste kasu batzuetan, Texasen(EE.BB.) Permikoaren hasieran biziizan zen Seymouria izeneko elanfibiofosilarenean bezala, alboko lerrokoorgano sentsorialak kokatuta zeu-den hodien aztarnak -haien aurreko-ak ziren arrainetatik herentzian jaso-takoak- ere aurkitu dira gazteenburuetan. Hodi horiek ezin zirenbaliagarriak izan larben faseko ure-tan baizik.

    Bitxia bada ere, egun irauten dutenanfibio batzuek, Yugoslaviako koba-

    8

    ANFIBIOEN JATORRIA

    AN F I B I O A K

  • 9EUSKADIKO ANFIBIOAK

    Seymouria.

  • zuloetan bizi den proteoa kasuanedo Ipar Amerikan bizi den ur-txakur-txoaren (Necturus) kasuan bezala,lehorreko lurrari utzi eta uretara itzulidira, eta fase helduan oraindik erezakatzei eusten diete (lehen soiliklarbek zituzten halakoak). Fenomenohori bera gertatzen zitzaien antzina-ko anfibio batzuei, Gerrothorax ize-nekoari esate baterako; azken horrekhiru pare zakatz lumatsu zituztenkanpoan eta buruaren bi aldeetan.

    Birikak zeuzkaten arrainetatik edoRipidistio izeneko arrainetatik

    sortutakoak

    Paleontologoek uste dute anfibioekeboluzioa izan dutela Devonikoarenhasieran zeuden hegats haragitsu-dun arrainen hiru taldeetako batetik,duela 390 milioi urte inguru: arrainbirikadun edo dipnooak, zelakantoedo aktinistioak eta desagertu direnripidistioak (osteolepiformeak).

    Arrain horien muskulu eta hegatsharagitsuen pareek anfibio primitibobaten gorputz-adar izateraino errazeboluzionatu ahal ziren egitura batosatzen zuten. Halaber, ia segurta-sun osoarekin dakigu arrain horiekbirikarik bazutela. Izan ere, egun bizi-rik dirauten arrain birikadunek, aus-traliarra edo afrikarra kasu, birikakdauzkate. Egungo zelakantoarenganere (Latimeria chalumae) antzekoegitura antzeman daiteke. Hori delaeta, litekeena da desagertu ziren ripi-distioek gero anfibioak heredatuzituzten birikak edukitzea..

    Gainera, bai arrain birikadunek etabai ripidistioek ere anfibioen barrukosudurzuloen antzeko irekierak dauz-kate ahosabaian.

    Paleontologo gehienek uste duteanfibioek arrain ripidistioetatik ebolu-zionatu zutela, bi talde horietan bure-zurreko eta gorputz-adarretakohezurretan dagoen antzekotasunadela medio. Hala eta guztiz ere, pale-ontologo batzuek uste dute anfibioenantzinako aurrekoak arrain birikadu-nak izan zirela; hori oinarritzeko erre-paratzen diete bizirik dirauten espe-zieen biriken garapenari, sudurzuloeieta gorputz-adarrei, anfibio moder-noek dauzkatenen oso antzekoakdirelako.

    Harraparien presioa

    Betiere, anfibioen eboluzioaren has-tapenean dagoen arrain-taldea zeinden alde batera utzita, zientzialariekberen buruari galdetu diote ea zerga-tik utzi zuten ura haientzat aurkakoazen bitarte batean bizitzen hasteko,hari egokituta ez bazeuden ere.Hasieran uste izan zen eboluzio-aldaketa hori urtaro-lehorteak izanohi ziren ingurunean gertatu zela, etaarrain horiek lehortzeko zorian zeu-den ibaietako ura utzi behar izanzutela lurretik beste ibairen baterairisteko. Teoria berrienek uste dute,ordea, harraparien presioa izan zelaarrain batzuk lurrera ateratzerabehartu zituena, hain zuzen erearrain handiagoengandik ihes egite-ko. Behin lurrean zeudela, jateko

    10

    AN F I B I O A K

  • 11

    EUSKADIKO ANFIBIOAK

    Mastodonsaurus.

  • 12

    ugari aurkitu zuten putzu bazterre-tan, lohiaren eta landarediaren arte-an bizi ziren intsektu, har eta barras-kiloetan. Aukera hori izan zen lehenanfibioak sortzerainoko aldaketaebolutiboak bideratu zituena.

    Oso gutxi dakigu Karboniferoan izanzuten eboluzioaren lehen faseeiburuz. Hori dela eta, paleontologoekezin izan dituzte segurtasunez ezarribi taldeak batzen dituzten loturakzeintzuk diren, ez eta talde berarenbarruan dauden erlazioak ere.

    Paleozoikoko anfibioak, duela 200milioi urte desagertu zirenak, bi taldeedo azpiklase nagusietan banatzendira. Alde batetik, laberintodotoak,espezie handienak biltzen dituzte-nak, eta honela banatuta daudenak:iktiostegalioak (familia bat), temnos-pondiloak (34 familia) eta antrako-

    saurioak (16 familia); beste aldetik,espezie txikiak biltzen dituen taldeedo azpiklasea, hain zuzen erelepospondiloak, 16 familiatan bana-tuta daudenak (azpiklase horridagozkio anuroen ordena eta urode-loena -arrabioak, uhandreak, apoaketa igelak biltzen dituena-). Ezkatezeta oskolez estalita daude. Bestalde,egungo anfibioak eta haien aurrekopaleozoikoak bereizten dituen ezau-garririk behinena larruko hezetasunada. Bizirik dauden espezie gehienakbiriken bitartezko arnas egitea osa-tzeko larruaren bidezko arnasketaizaten dute; horrek, alabaina, muga-tu egiten du haien tamaina eta bizi-modua.

    Paleozoikoko anfibio ugarik gorputzaezkatez eta oskolez jantzita eduki-tzen zuten, eta haietako gehienektamaina handia izatea lortu zuten.

    Horrek erakusten du lehenanfibioek ez zutela berenondorengo biziek daukatenlarruaren bitartezko arnas-ketaren sistema garatu.

    Lurra kolonizatu zutenlehen anfibioek larru iragaz-gaitza, ezkatatsua etagogorra izango zuten,zahagi-larruaren horren-bestekoa, esate baterako,urik ez galtzeko. Gainetikojanzki horrekin, litekeena daanimalia mantsoak etabolumen gutxikoak izatea,fosiletako arrastoetanegiaztatu daitekeen bezala.

    AN F I B I O A K

    Branchiosaurus.

  • 13

    EUSKADIKO ANFIBIOAK

  • Kontinente euroamerikarreansortu ziren. Ezagutzen dugunanfibiorik zaharrenaIchthyostega izenekoa da.Laberintodonto hori iktiostegalioenordenakoa da; tamaina handiko ani-malia zen, erdi uretakoa, metro beteluzea eta indartsua; ahoan hortz txikikono itxurako ugari zeuzkan. Harenarrastoak Groenlandian aurkitu dira,han bizi baitzen Devonikoarenamaieran, duela 370 milioi urte.

    Bitxia bada ere, Permiko garaikoerdira arte -duela 100 milioi urte arte,beraz- anfibio primitiboen ia fosilguztiak antzinako kontinente euroa-merikarreko lurretan aurkitu ziren.Hori dela eta, paleontologoek ustedute kontinente hori izan zela anfi-bioak sortu ziren lekua, eta lekuhorretan eboluzionatu eta dibertsifi-katu zirela.

    Permikoaren erditik aurrera, Asiaketa Gondwanako hegoaldeko masakontinentalak Euroamerikarekin bategin eta Pangea izeneko superkonti-nente bat osatu ondoren, anfibioaketa narrastiak mundu guztian zeharhedatu ziren.

    Karboniferoaren hasieran, anfibiopaleozoikoen ugaltze handia izanzen. Garai horretan, 10 genero aur-

    kitu dira, 14 familiatan banaturik, etahaietan uretako izakiak eta erdi ure-tako izakiak zeuden.

    Karboniferoaren bukaeran, konti-nente euroamerikarraren zati handibat klima tropikaleko lur behe etazingiratsuek osatuta zegoen. Lekuhezeetan, 40 metro altu ziren konife-ra handiak zeuden, eta iratzeek 7metroko altuera gainditzen zuten.Intsektu, miriapodo eta araknidoanitz eta ugari bizi ziren landareetaneta lurrean usteltzen zen orbelean,gaur egun Amazonas aldeko oihane-tan haien ondokoekin gertatzen denbezalaxe.

    Jateko ugari izatean,Karboniferoaren hasieran ezagutzenditugun 20 genero eta 14 familiahorietatik, aro horren bukaeran 70genero eta 34 familia (ezagutzenditugunak) daude. Gero, Permikoabitartean, animalien multzo honekaniztasun gorenera iritsiko zen: iaehun genero eta 40 familia ezagu-tzen ditugu. Halaber, Permikoakiraun zuen 40 milioi urteetan, espe-zie gehienetan lurreko bizitzarenaldeko apustua egin zen.Laberintodontoen ehuneko ia 60lurrekoak ziren eta % 15 erdi lurre-koak; % 25 baizik ez ziren soilik ure-takoak.

    14

    AN F I B I O A K

    ANFIBIOEN EBOLUZIOA

  • 15

    Lehenengo anfibioa (Ichthyostega).

    EUSKADIKO ANFIBIOAK

  • Antzinako anfibioak desagertueta anfibio berriak sortzea

    Triasikoan antzinako anfibioak desa-gertzen joan ziren. Garai horretan 80genero baino gehiago ezagutzenbaditugu ere, 15 familiatakoak baizikez dira, eta denak laberintodontoaketa temnospondiloak dira. Ia guztiakuretakoak dira eta batzuk, gainera,tamaina handikoak Parotosuchusizenarekin ezagutzen duguna kasu;azken hori Afrikan bizi zen, eta 4metro baino gehiago zituen luze.Antzinako anfibioen laberintodonto-

    ak- izate luzea bukatzen hasia zen.Jurasikoan bi genero baizik ez duguezagutzen: bata Australian eta bes-tea Txinan. Garai horretan, larruhezeko egungo anfibioen aurrekoaksortuak zeuden. Lehen igela,Triadobatrachus deritzona,Triasikoaren hasierakoa da: 10 zen-timetro zituen, eta Madagaskarrenaurkitu zen. Jurasikoko harrietan,ezagutzen dugun lehen urodeloarenhezurrak aurkitu ziren: 20 zentimetroluze den arrabioa da, Karaurus ize-nekoa eta egungoen itxura berdin-berdinekoa.

    16

    AN F I B I O A K

  • 17

    EUSKADIKO ANFIBIOAK

    Begia

    Sudur-zuloa

    Saihets lodi gainjarriak

    Isats-hegatsa

    Aurreko gorputza darra

    Gerri torazikoaAtzeko gorputzadarra

    Gerri pelbikoa

    Bizkarrezur sendoa

  • Egun lau mila espezie daudebizirik; hain zuzen ere, anfi-bioen 4.005 espezie sailkatudira (3.494 anuro, 348 urodelo eta163 apodo), bizirik dauden hiru orde-natakoak. Urtero-urtero espezieberriak aurkitzen dira.

    Aditu guztiek onartuko duten sailka-penik ez egon arren, herpetologogehienek hiru azpiklasetan sailka-tzen dituzte anfibioak (laberintodon-tidoak -Labyrinthodontia-, lepospon-diloak -Lepospondyli- eta lisanfibio-ak -Lissamphibia-); aldi berean,horiek 13 ordenatan sailkatu ohidira, baina horietatik hiru baizik ezdira bizi, anuroak, urodeloak etaapodoak.

    Ezaugarriak

    Egungo anfibioak planetan zeharoso hedatuta daude, eta eremu arti-koan eta antartikoan eta uharte oze-anoarretan baizik ez dira falta. 300metro sakon nahiz 4.500 metrotakoaltueran ere aurki daitezke,Tropikoetako oihan hezeetan -nondibertsitate gehienak dauden- nahizbasamortu idorretan.

    Guztiek larru biluzia dute, eta muki-mintzen jarioa duten glandula asko

    dituzte larru horretan, hezetasunarieutsi eta ez lehortzeko.

    Anfibioen larrua, oro har ornodune-na bezala, bi geruza nagusi ditu:epidermisa, kanpotik oskol geruzabat duela, eta haren azpian dagoendermisa. Gaineko geruzak, aldizko-tasun jakin batez galdu eta berritzendenak, dermiseraino iristen direnhainbat glandula ditu; glandulahoriek mukizkoak edo pikorrezkoakizan daitezke. Muki-glandulak gor-putz osoan zehar banatuta daude,eta larruaren hezetasunari eutsi etaarnasketa erraztuko duen jario lir-dingatsua sortzen dute. Pikor-glan-dulak, ordea, gorputzeko toki jakinbatzuetan daude, eta haien jarioa,askotan, pozoitsua da. Helduenbihotzak hiru barrunbe ditu, etahaien zirkulazioa bikoitza eta ezosoa da. Larben zirkulazioa, berriz,arrainena bezalakoa da.

    Larben zirkulazioa arrainenabezalakoa da

    Helduak biriken bitartez eta larrua-ren bitartez hartzen duten arnas;larbek, ordea, zakatzak erabiltzendituzte. Odol hotzeko izakiak dire-nez, haien gorputzeko tenperaturaingurumeneko tenperaturaren

    18

    EZAUGARRIAK

    ETA SAILKAPENA

    AN F I B I O A K

  • 19

    EUSKADIKO ANFIBIOAK

  • 20

    mende dago. Ernalkuntza barruan -urodeloen kasuan- nahiz kanpoan -anuroen kasuan- gerta daiteke; ige-lek, ordea, liopelmidoen antzinakofamilia osatzen dute, eta kopularakoorganoak dituzte, apodoek bezala.

    Anuroen arrautzak txikiak izatendira; errunaldiak arrautza gutxikoakizaten dira apodoetan, ugariak uro-deloetan eta askoz ere handiagoakanuroetan. Arrautza handiek subs-tantzia bitelino ugari dute, etaenbrioiak amnioan bildurik egon

    gabe ere gara daitezke. Kumeek ezdute helduen antzik; behin betikoitxura lortu eta atmosferako aireaarnastu arte metamorfosi konplexuajasan behar izaten dute, batez ereanuroen kasuan. Zenbaitetan, meta-morfosi hori arrautza barruan gerta-tzen da. Beste kasu batzuetan, jaioberriak haien aurrekoen antzekoakizaten dira.

    Afrikako anuro batzuk eta urodeloeta apodo gutxi batzuk obobibiparo-ak dira.

    AN F I B I O A K

  • 21

    EUSKADIKO ANFIBIOAK

  • 2322

    URODELOAK,URODELOAK,

    ISATSA DUTEN ISATSA DUTEN ANFIBIOAKANFIBIOAK

  • Urodeloen jatorria misterio han-dia da zientzialarientzat. Haienustez baliteke urodeloek etaanuroek arbaso eurak izatea.

    Badakigu uhandreak eta arrabioakJurasikoaren bukaeran sortu zirela, etahaien ondorengo modernoak bizirikdirauten espezializazio txikieneko anfi-bioak direla. Apoek eta igelek ez beza-la, ez dute metamorfosi zailik jasaten:larbak eta helduak antzera bizi dira,batzuk zein besteak isats luzekointsektu-jale igerilariak dira eta.

    Aurkitu den arrabiorik zaharrenari

    (Karaurus du izena) erreparatuz gero,konturatzen gara egungoak bezalakoadela ia-ia, eta atera dezakegun ondo-rioa da arrabioak oso gutxi aldatu dire-la haien eboluzioari buruz ezagutzenditugun 150 milioi urteetan.

    Karaurus Asian (Kazajstan) bizi zenJurasikoaren bukaeran, eta 20 zenti-metro luze zen. Uste izatekoa da harenbizimodua egungo arrabioenaren osoantzekoa zela. Igerilari ona zen etabarraskiloen, harren eta harri azpikointsektuen jatun handia; arrautzakerrutera joaten zen leku hezeetako lan-dareak ere jaten zituen.

    24

    URODELOEN JATORRIAK

    UR U D E L O A K

    KARAURUS.

  • 25

    EUSKADIKO ANFIBIOAK

  • Urodeloak anfibioen arteanbereizten ditugu alde baterakonprimitutako isatsa edo bes-tela isats guztiz biribila dutelako beti:isatsa, gainera, gorputz luzea bainoluzeagoa izan daiteke. Gorpuzkeraluzea dute, beraz, urodeloek, etaespezie gehienetan antzeko tamaina-ko lau hanka dituzte; aurreko hankek4 hatz eta atzekoek 5 hatz dauzkate.

    Burua lepo motz batez dago gorpu-tzari lotuta, eta txikia da gorputz oso-arekin alderatuta. Zabala eta gutxi-asko deprimitua da, gainera, etamutur biribildua du. Ordena honetakokideen bereizgarri den arau hau,ordea, ez du proteoak betetzen.Proteoa 20 eta 25 cm bitarteko urode-lo zeharrargia da, beti AdriatikoarenEkialdeko kostaldeko kobazulo ilune-tan bizi dena eta mutur oso luzeaduena. Txina eta Japoniako arrabioekere nahiko buru luzea izaten dute.

    Urodeloen sudurzuloak mutur punta-tik hurbil daude. Larrua, azpiko ehuneiederki finkatuta dagoena, oso higros-kopikoa da eta muki-glandula etaglandula bikortsu ugari ditu, isolatutanahiz multzotan. Glandula horiekgaratxo eta itxura ezberdineko erlie-beak osatzen dituzte, eta gai gutxi-asko toxikoak jariatzen dituzte.Kromatoforo ugari ditu larruak, eta for-mazio korneoak ere baditu, bai hel-

    duetan eta bai larbetan antzeman dai-tezkeenak; formazio horietan nerbio-bukaerak daude, eta haien helburuada barrukoaren eta kanpokoaren arte-ko gas-trukeak erraztea, bereziki ezzakatzik ez birikarik ez duten espezie-etan.

    Begiek begi-nini biribildu edo subtrian-geluarra dute, eta ez dira sekula igeledo apoak baino handiagoak izaten.

    Normalean, goiko eta beheko betaza-lak eta mintz niktitantea izaten dute.

    Eskeletoa eta muskuluak

    Urodeloen eskeletoa, anuroena beza-laxe, hezur erakoa eta kartilaginosoada. Ez dute tinpanorik. Haien bizka-rrezurrak 100 orno bitarte izan ditza-ke; horietan, atlasa burezurreko bikondilori esker artikulatzen da; gor-putz-enborreko ornoak bularrezurrakbereizten dituen saihets txikiez lotutadaude. Gorputz-enborreko eta isatse-ko muskuluak oso garatuta daude.Digestio-aparatua anuroen antzekoadute. Hala eta guztiz ere, haiengandikbereizten dira aho txikiagoa dutelako.Mihi biribil eta obala dute eta kanpoaldera proiektatu dezakete zakatzenaparatuari lotuta dagoelako. Kloakakoezpainak, bi sexuetakoak, araldiabitartean puztu egiten dira, eta mugi-garritasun eskasa dute.

    26

    UR U D E L O A K

    E Z AU G A R R I A K

  • 27

    EUSKADIKO ANFIBIOAK

  • Urodeloen hortzak oso txikiak dira;matrailezurreko beheko ertzean txer-taturik daude.

    Anuroena baino bihotz primitiboagoa

    Zirkulazio aparatua anuroek daukate-naren oso antzekoa da, baina urodelo-engan bihotza primitiboagoa da. Izanere, bi aurikulak ez daude guztiz berei-zirik eta arterietako odola are gehiagonahasten da zainetako odolarekin.Anuroengan gertatzen den bezala,arnas-aparatua ezberdina da helduen-gan eta larbetan. Helduek birikakeduki ditzakete: horixe da gure basoe-tako uhandre eta arrabioen kasua.Birika horiek oso oinarrizkoak izan dai-tezke, eta badaude halakorik ez duenespezierik ere. Azken kasu horretan,gas-trukeak, arnasketa, larruarenbitartez egiten da, bereziki ahoko eta

    faringeko muki-mintzei esker. Espeziebatzuetan, ur-zakurraren kasuanbezala (Necturus maculosus), heldugaraian ere zakatzak kontserbatzendira. Horri neotenia esaten zaio: hala-ko animaliek zakatzen, larruaren etabiriken bitartez egiten dute arnas.

    Urodeloen laringea oso oinarrizkoadenez, edo ia existitzen ez denez,izaki hauek ez dute soinurik egiten, etapoetikoki "basoetako erreketan bizidiren iratxo isilak" direla esan izan da.

    Anuroengan gertatzen denaz beste-ra, urodeloen larbek beti kanpokozakatzak dituzte, uretatik irteten direnarte. Haien aparatu genitalak anuroe-naren egitura bera dauka; haiendimorfismo sexualak oso garapeneskasa du: arrak eta emeak ia berdi-nak izaten dira.

    28

    UR U D E L O A K

  • 29

    EUSKADIKO ANFIBIOAK

  • Arrautzen ernalketa bi eratakoaizan daiteke: kanpokoa nahizbarrukoa. Kanpokoa kriptobran-koen subordenako kideen kasua da;multzo horretakoa da egun bizi denurodelorik handiena, Japoniako arrabioerraldoia, metro eta erdi luze eta 45kilogramo pisu izan daitekeena etaHondo uharteko ur garden eta azkarre-tan baizik bizi ez dena. Barrukoa sala-mandridoen ordenako kideengan aurkidezakegu.

    Kortejoak iraun bitartean, arrek kolorebizia hartu dute, eta eztei-dantzabatzuk egiten dituzte emeak estimula-tzeko. Zeremonia horietako klimaxerairisten direnean, kloakatik espermato-zoide multzoak botatzen dituzte kloa-katik, espermatoforo izeneko kapsulalirdingatsuetan bildurik: espermatofo-roak ia beti kono itxura dute. Emeekkloakako ezpainak barnera biltzendituzte, arren zelulak espermatekangorde eta haiek bilduta etorri diren bil-dukia kanporatu egiten dute.Espertatozoideak tarte batez egon dai-tezke espermatekan, edo bestelaberehala igo obiduktutik gora.

    Anuroengan gertatzen den bezala,urodeloen arrautzak bi eratakoak izandaitezke, barruan duten bitelo kopu-ruaren arabera.

    Aparteko kasuetan, urodelo kumeak

    erditu ahal dituzte, larba egoerannahiz guztiz formaturik. Azken kasuhorretan, erditzea lurrean gertatzenda. Hala eta guztiz ere, oro har, geru-za lirdingatsuez inguratutako arrau-tzak lurrean nahiz uretan uzten dituz-te, multzo gutxi-asko ugaritan edo bil-duki lirdingatsu batean, espeziearenarabera. Arrautzen kopurua, beraz,asko aldatzen da batetik bestera: hiruarrautza eta mila arrautza bitarte erru-ten dituzte.

    Errunaldia eta gero, helduek arduraguztia galtzen dute, salbu apartekoespezieren batean, non helduek arrau-tzak zaindu eta baita bizkarrean hartuere egiten ditu guztiz garatzen direnarte.

    Arrautzatik atera berri daudela, larbekburua gorputz-enborretik nahikoabereizita dute, eta kanpoko zakatzenesbozoa ere badute. Egun batzuenburuan, aurreko hankak ateratzen has-ten dira; igelen eta apoen kasuan ezbezala, lehen atzekoak ateratzen dira.Bizkarraldeko mintza eta isats aldekoahandiagotu egiten dira, eta buruak hel-duenenaren antzeko forma hartzen du.

    Atzeko hankak sortzen direnean, biz-karraldeko eta isats aldeko mintzakguztiz desagertzen dira. Zakatzakbarrura biltzen dira eta anuro txikiakuretatik ateratzen dira.

    30

    UR U D E L O A K

    UGALKETA

  • 31

    EUSKADIKO ANFIBIOAK

  • Urodeloen (arrabioak eta uhan-dreak) 348 espezie daude, 60generotan eta 9 familiatan sail-katuak (autore batzuen arabera 400espezie ere badaude). Pikartaduragorridun uhandre amerikarra, urodelotxikiena, 4 zentimetro luze da; bestemuturrean, urodelo handienaJaponiako arrabio erraldoia da: 150zentimetro ditu. Horietatik guztietatik 5baizik ez dira egun Euskadin bizi.

    Urodeloak anfibio isatsdunak dira, etaurari edo giro oso hezeei estuen loturikbizi diren anfibioak dira. Nagusiki IparHemisferioan bizi dira. Bizi aktiboa era-man dezakete baita tenperatura nahi-ko baxuak daudenean ere (10 C).

    Gaueko izakiak dira, landare ugaridauden basoetan, ur eta goroldio ugaridauden landa zabaletan, ibar ospele-tan, putzuetan eta mantso doazenerreketan bizi direnak. Espezie batzuklandareen gainean, kobazuloetannahiz lur azpian sakon bizi dira. Lurazpian bizi direnak urte osoan zeharegoten dira aktibo; mendietan (4.000metro altu bitarte bizi dira) bizi direnek,ordea, 5 edo 6 hilabeteko bizitza akti-boa izaten dute.

    Anuroak bezala, oso jatun onak dira,eta harrak, moluskuak eta artropodoakjaten dituzte; gutxitan, baina, beste

    anfibio heldu batzuk edo larba egoerandaudenak jaten dituzte, eta batzuetan,uhandreek egiten duten bezala, espe-zie berekoak ere jan ohi dituzte.

    Oso erresistentzia txikia dute tenpera-tura altuetarako, hezetasun gutxidagoenean, eta ia inteligentziarik ezdute.

    Harrigarria da euren gorputzeko atalakbirsortzeko ahalmena dutela, are heldugaraian ere. Luzaroen bizi direnak,kriptobrankoen subordenakoak, AitaDavid arrabioa handia kasurako(Txinako mendietan bizi da eta metrobat luze izan daiteke), 55 urte bizi izandira gatibu.

    Bederatzi familia

    Urodeloen ordena Afrikako iparmen-debaldean, Hego Amerikako zenbaitlurraldetan eta batez ere IparHemisferioan zehar banatuta bizi da.Hori horrela bada ere, azpimarratze-koa da espezie gehienak Asiako ipa-rraldean eta Ipar Amerikan bizi dire-la.

    Hona ordena honetako bederatzifamiliak:

    1) Cryptobronchidae edo arrabioerraldoiak: 3 espezie bi generotan.

    32

    URARI ESTU LOTUA

    UR U D E L O A K

  • 33

    EUSKADIKO ANFIBIOAK

  • 2) Hinobiidae edo Asiako lur-arrabio-ak: 33 espezie 9 generotan.

    3) Salamandridae edo ohiko uhandreeta arrabioak: 53 espezie 14 genero-tan.

    4) Anphiumidae edo anfiumak: 3espezie genero bakarrean.

    5) Proteiae edo nekturoak: 6 espezie2 generotan.

    6) Ambyostomidae edo sator-arra-bioak: 35 espezie 4 generotan.

    7) Dicamptodontidae edo OzeanoBareko arrabio erraldoiak: 3 espezie 2generotan.

    8) Plethodontidae edo birikarik gabe-

    ko arrabioak: 209 espezie 24 genero-tan.

    9) Sirenidae edo sirenak: 3 espezie 2generotan.

    Euskal Herrian bizi diren urodeloenbost espezieak salamandridoen fami-liakoak dira.

    Zail gertatzen zaie herpetologoei fami-lia horien arteko ahaidetasun-erlazioakzehaztea; izan ere, urodeloen ezauga-rri asko inboluzioaren ondorio dira:esate baterako, hankak edo birikak txi-kitzea. Birikarik gabeko arrabioenkasuan, birikak erabat falta dira; horidela eta, larruaren bidez hartzen duarnasa anfibioak: ezaugarri hori beraAsiako lur-arrabioengan ere antzemandaiteke.

    34

    UR U D E L O A K

  • 35

    EUSKADIKO ANFIBIOAK

  • 14 generok eta 53 espezie k osatzendute. Salamandridoen espezie fosilakOligozenoan eta Miozenoan ere aurkituizan dira. Europan, Afrikako iparmende-baldean, Asian eta Ipar Amerikan aurkidaiteke.

    Salamandrido guztiek ezkutuko ohitu-rak dituzte ugalketa garaiaz kanpo;egunean zehar, oro har, enbor eta harriazpietan edota, bestela, leku heze etaospeletako zirrikituetan ezkutaturik ego-ten dira. Gauez edo iluntzean, babesle-ku edo aterpeetatik irteten dira dituzte.Udako egun ilun eta euritsuetan ereirten ohi dira.

    Salamandridoen apaburuak Europakoigel eta apoen apaburuez bestelakoakdira. Guztiz haragijaleak dira eta hel-duen antza handiagoa dute; izan eremetamorfosia bitartean ez dute aldake-ta nabarmenik nozitzen. Haien aurrekohankak atzekoak baino azkarrago gara-tzen dira; kanpoko zakatzak dituzte,beti. Familia honetako kideen larbenforma orokorra nahikoa aldatzen dahabitataren arabera: ur hotz eta azka-rretan bizi diren espezieek gandorbaxuagoak dituzte gorputz-enborrean,eta zakatz laburragoak dituzte ur geldo-etan bizi direnak baino.Salamandridoek ez dute bokalizatzen,baina oihu eta hatsanka egin dezakete,gogor hartuz gero.

    Espezie guztiek ornogabeak jatendituzte, nahiz eta harrapa dezaketenedozein harrapakinez elikatzen diren.

    Familia honetako kideen tamaina ez dahandia: 7 eta 30 zentimetro bitartekoluzera izaten dute.

    ARRABIOA

    (SALAMANDRA GENEROA)

    Bi espezie baizik ez dago genero hone-tan: arrabio beltz edo alpinoa(Salamandra atra), (16 cm), Alpeetaneta Jugoslaviako mendebaldeko etaAlbaniako iparraldeko lurralde mendi-tsuetako baso eta soroetan bizi dena,400 eta 3.000 metro bitarteko altueran;eta arrabio arrunta edo jaspeztatua(Salamandra salamandra), 30 cm bitar-tekoa dena eta Euskadin ere hedatutadagoena.

    Bi espezieek hantura glandular nabar-men eta bereizgarria dute begien atze-an: glandula parotida. Isats osoa biribil-dua eta obala dute, sekzio zeiharrare-kin.Larbek orbain argia izaten dute han-ken hasieran, eta ez dute bizkarraldekogandorrik (ez enborraren aurreko alde-an, behintzat). Isatsaren erpinak puntaedo forma biribildu baten itxura dauka.Ar helduek kloaka puztuago edo han-patuago edukitzen dute emeek baino.

    36

    SALAMANDRIDOEN FAMILIA(Salamandridae)

    UR U D E L O A K

  • 37

    EUSKADIKO ANFIBIOAK

  • 3938

  • ARRABIOA(Salamandra salamadra)

    NOLA EZAGUTU?: Gorpuzkerasendoa eta isats nahiko laburra dute.Hona arrabioak, morfologikoki, gai-nerako urodeloetatik bereizten dutenezaugarriak: begiak ongi garatutaditu, betalazekin; mihi txikia du, her-tzetan baizik aske ez dena, eta aho-sabaian bi hortz ilara dauzka.

    Belarriek ere kanpotik larruz estalitadaude, eta ez dute tinpano-barrunbe-rik.

    Kolore hori eta beltzeko urodelohonen ezaugarririk harrigarrienetakobat da diseinu mota asko erakustendituela, espeziak bizi den lekuakdirela-eta lortu dituen egokitzapenebolutiboen ondorioz. Hori dela eta,zail gertatzen da bi arrabio berdinaurkitzea, orbain beltz eta horibereizgarriak berdin kokatuta dituzte-nak.

    Bi kolore horiek osatzen dituztendiseinu ezberdinez bereizten ahaldiren barietate ugari badaude ere,hona bi forma arruntenak: atzealdebeltza eta orbain horiak eta atzealde

    horia eta marra beltz zeiharrak.Haren beheko atalak guztiz ilunakedo orbainduak izaten ohi dira.

    Urodelo honek guztira 30 zentimetro-ko luzera izan badezake ere, berta-koak ez dira izaten 17 zentimetrobaino luzeagoak. Demostratu ahalizan da tamaina bizi diren altuerarenaraberakoa dela: zenbat eta altuagobizi orduan eta txikiagoak dira. Izanere, Iberiar Penintsulan bizi direnzazpi subespezieetatik txikiena2.000 metrotik gora bizi da,Gaztelako Gredos Mendizerran

    Hain zuzen ere, gaztelaniazko sala-mandra hitza grekotik dator, eta eti-mologikoki "su-muskerra" esan nahidu. Arrabioak suarekin lotu zirenantzinako Grezian, sutara botatzenziren enborretatik arrastaka ihes egi-ten zutelako, eta uste izaten zelakosua bera ere zeharka zezaketela.

    BIOLOGIA: Arrabioa luzaro bizi denanimalia da: berrogei urte bitarte bizidaitekeela demostratu ahal izan da.Halaber, fideltasun handia dio bizi

    40

    KLASEA: AmphibiaSUBKLASEA: Lepospondylia

    ORDENA: UrodelaFAMILIA: Salamandridae

    GENEROA: Salamandra

    ESPEZIE: Salamandra

    UR O D E L O A K

  • 41

    EUSKADIKO ANFIBIOAK

  • den lurraldeari: ez du hartatik ihesegingo jateko behar duen adina aur-kitzen duen bitartean. Uhandreekingertatzen denaz bestera, lurreanbizi da eta uretara ugaltzeko bainoez da joaten.

    Arrabioak larruan oso garatutadauzkan guruin pikortsu eta muki-glandula batzuk erabiltzen dituetsaietatik babesteko. Glandulahoriek likido lirdingatsua jariatzendute, arrautzaren albuminarenantzekoa, substantzia oso toxikoakdisolbaturik dauzkana; substantziahoriek alkaloide ezberdin ugaridauzkate: haien artean, arnas-orga-no ezberdinei eragiten duen sala-mandrina izenekoa azpimarratubehar da. Hura harrapatzen saia-tzen diren animalien begietan etasudur-epitelioan erremina ere eragi-ten du.

    Glandula parotidak dira guztietanirtenenak. Begien atzean dauzkate.Poro ugari dituzte larruazaleanpozoia kanporatzeko.

    Larruaren kolore hori eta beltz dei-garriak balizko harrapariei bera jate-aren arriskuaz abisatzen ditu; horidela eta, gutxitan probatzen duteharrapariek.

    Horri esker, heldu-garaian heriotz-tasa oso txikiak dauzkatenEuropako anfibio-espezie bakaneta-ko bat da. Alabaina, larba garaian,oso ahulak dira, artean pozoi-glan-dulak garatu gabe dauzkatelako.

    Hori dela eta, beren ondoko babes-gabeei aurrera ateratzeko aukeragehiago ematearren, urodelo honek,bere eboluzioan, beste sistema batgaratu du: kumeak eme obobibiparo-en barruko hodietan inkubatzea etakume biziak erditzea.

    Ugalketa

    Udaberrian, harri azpietan edo sasiusteldutako enborren azpietan pasa-tu duten lozorrotik esnatzen direne-an, arrak eta emeak oso aktibodaude, eta putzuetara jotzen duteugaltzeko.

    Bien arteko kopularik ez badago ere,barruko ernaltzea gertatzen da.Ernaltzeko, arra emearen bizkar gai-nean jartzen da, eta haren azpitikirrist egiten du. Sexu-jokoaren ondo-ren, esperma botatzen dute zaku lir-dingatsu batean (espermatoforoa),eta emeak berehala jasotzen du klo-akako ezpainekin. Bikotea, gero,bereizi egiten da, eta bakoitza berealdetik bizi da lehorrean, enbrioiakemearen barruan garatzen doazenbitartean.

    Barruko inkubazioak ez dio inolakoenergia gastu gehigarririk eskatzenamari, enbrioiak eta hasi berri direnlarbak arrautzaren masa bitelinotikelikatzen baitira; prozesua, ordea,nahiko luzea da. Tenperatura aldako-rreko animaliak direnez (metabolis-moaren erritmo guztiak ingurumenbaldintzei loturik dauzkate), ez duteepe finkorik. Oro har, udan ernaldu-

    42

    UR O D E L O A K

  • 43

    EUSKADIKO ANFIBIOAK

  • tako enbrioiak ez dira jaioko hurren-go udaberrira arte, neguan geldirikegon ondoren, ama hotza dela-etalozorroan dagoen bitartean.

    Erditzea ez da sekula izaten bedera-tzi gradu baino gutxiago badago.Unea iristen denean, emea, guztizlehorreko ohiturak dituena, putzubatera joan eta bere gorputzarenatzeko erdia uretan sartzen du.Kloakatik 25 eta 30 milimetro bitarte-ko enbrioiak kanporatzen ditu. Guztizosaturik daude eta arrautzaren mintzfin eta lirdingatsu batean bildurikdaude; mintz hori berehala desegin-go da. Eme bakoitzak 70 larba bitar-te erditu ahal ditu aldi bakoitzean,

    baina horietatik erdia larba faseanhilko dira.

    Europako lurralde hotzetan etamendi garaiak dauden lekuetan,kumeak metamorfosia guztiz egindadaukatela jaiotzen dira, zakatzikgabe eta lehorreko bizitzari guztizegokituta.

    Behin uretan daudela, gure basoeta-ko arrabio-larbek helduen antza han-dia dute. Kolore arreska dute, etaorbain zuria izaten dute hanka bakoi-tzaren oinarrian. Lau gorputz-adarfuntzional dituzte, eta isats aldekohegatsak mutur kamutsa du.Pixkanaka barnera bilduko den gan-

    44

    UR O D E L O A K

  • 45

    EUSKADIKO ANFIBIOAK

  • dor txikia ere badu: gandor horrenxedea da arrabioak igeri egin ahalizatea uretan biziko den epe laburre-an.

    Batzuetan, larba hauek pigmentu ilu-nak fabrikatzeari uzten diote, bainabeti jarraituko dute pigmentu horiakegiten.

    Haien garapenak gutxi gora-beherairauten duen 5 hilabetetan zehar,hasierako kolore arreska hori alda-tzen doa, espezie honen bereizgarriaden kolore hori eta beltz konbinatualortu arte. Baina aldi horretako ezau-garri nagusia da, seguruena, burua-ren atzean kanpoko zakatzen moto-tsak dauzkatela: zeta itxurako etauretan oxigenazio mailaren araberatamaina aldakorra duten adarkadurabatzuk dira. Erreka azkar eta finetanmotots horiek oso txikiak dira, erren-dimendu gehiago behar dutelako;putzuetan eta ur geldoetan, ordea,uretan disolbatuta dauden gasakgutxiago baitira, tamaina handikoakizan daitezke.

    Gazteak hilabete batzuetan egotendira uretan, biriken garapenak kan-poan arnas egitea bideratzen dienarte.

    Kume-kanibalak

    kumeek uretako era guztietako orno-gabeak eta apaburu txikiak jatendituzte. Gauez harrapatzen dituzte.Kume horiek, ordea, urpeko harrapa-ri askoren dietan sartzen dira: ur-

    sugeak, arrainak edo ditisko beldur-garriak.

    Hala eta guztiz ere, litekeena da ani-malia txiki hauen etsairik handienaberaiek izatea; izan ere, espeziehonetako kanibalismoa ohiko gauzada, eta bizi iraupenerako faktoregarrantzitsua ere suerta daiteke. Izanere, 2.000 metroko altueran bizi direnpopulazioetan, fenomeno hori goizagertzen da: umetoki barruko gara-penean. Kasu horretan, enbrioi mul-tzo bat jada osaturik dagoenean, gai-nerako arrautzen pentzura bizitzenhasten da. Fenomeno horri adelfofa-gia esaten zaio.

    Baina kanibalismoa larbak putzugainpopulatuetan uzteko orduan eregerta daiteke. Lehenbiziko kasuan,jaiotzen diren arrabioak espero zite-keen baino gutxiago izaten dira, logi-koa den bezala, eta oso garatutaegoten dira. Bigarren kasuan, larbakanibalak oso azkar hazten dira,emendiozko proteina asko eurenga-natzen dutelako. Batzuek zein beste-ek, uretatik irten eta heldu gisa bizi-tzen hasten direnean, gainerakoekbaino pisuaren eta bolumenarenarteko erlazio hobea dute giroz alda-tzearekin gertatzen den lehortzekoarriskuari aurre egiteko.

    Beraz, jandako larbak, bestela erehiltzera kondenaturik zeudenak,espeziearen jaki-gordailu dira.

    Behin putzuak utzi eta lurreko bizi-tzan hasten direnean, gazteek

    46

    UR O D E L O A K

  • 47

    EUSKADIKO ANFIBIOAK

  • intsektu txikiak jango dituzte, urria-ren bukaeran hibernatzera erretira-tzen diren arte.

    ELIKADURA: Aterpetatik gauezbaizik ez dira ateratzen, edo beste-la, eurite baten ondoren, jateko bilaabiatzeko. Hauek dira bere elikagaioinarrizkoak: intsektuak, barraskilo-ak, araknidoak eta zizareak.

    HABITATA: Pagadiak dira nahiagodituen habitatak, bai eta hariztiaketa larreak ere. Koniferen basoetaneta landa atlantikoetan ere aurkidaiteke, baina urriagoak dira.

    Izaki isil hauek mendietako lekuheze eta ospeletan, ibar estuetanedo baso usuetan bizi ohi dira, etaharri azpietan edo zuhaitzetakoerroetan ezkutatu ohi da

    Euskadin, indibiduo asko daudemendietako populazioetan. Altueraertaineko lekuetan, ordea, gutxi bizidira; izan ere, altuerak eragin zuze-na du arrabioaren ugaritasuneaneta bizilekuetan.

    HEDAPENA: Klima epel eta fresko-etako espeziea da arrabio arrunta.Euskal Herriako zati handi batekomendietako pagadi eta belardietanhedatuta dago, eta KantabriakoMendizerraraino ere iristen da.Bereziki ugaria da Gipuzkoan. Halaeta guztiz ere, eskasa da kostalde-an, non ale gutxi batzuk baizik ezdauden (esate baterako,

    Donostiako Urgull mendian).Arabako barnealdeko alor etakarraskadietan ere falta da. Halaere, lautadan dagoenik ere ezinizan da egiaztatu, higrofiloa baita;lautadaren inguruko mendi guztie-tan badago, ordea: Badaia,Gasteizko Mendiak, Gorbeia,Urbasa eta Urkilla mendiak etaabar.

    Bizkaiko barnealdean ere gutxidaude; Karrantzako mendietan etaUrkiola eta Gorbeiako parke natura-letan baizik ez da ugaria.

    Espezie honen hedapena muga-tzen duten faktore nagusien artean,larben garapenerako beharrezkoakdiren uren kutsadura aldaketa dago(ibaiak, errekak edo iturburuak);izan ere, larbek ur korronte fresko,garbi eta oxigenoan aberatsakbehar dituzte garatzeko.

    Europako erdialdean, hegoaldeaneta mendebaldean hedatuta dago,mendebaldeko Asiaraino, bai etaAfrikako iparraldean ere. Europakokontinentea bakarrik hartuta, hamarsubespezie deskribatu dira (gauzaarrunta da hori zabal hedaturik dau-den animalietan). Euskal Herrianbizi direnak Salamandra salaman-dra fastuosa subespeziekoak diraeta, beste xehetasun anatomikobatzuen artean, bizkarraldea beltzadute, bizkarralde osoa zeharkatzenduten bi lerro dituztela, muturretikhasi eta isatseraino.

    48

    UR O D E L O A K

  • 49

    EUSKADIKO ANFIBIOAK

  • UHANDREAK

    Europan uhandreen zortzi espezieaurki daitezke, horietako 4Euskadin. Anfibio hauek lurrekoakizan ohi dira urtearen zati handi bate-an, salbu sabelaldiaren garaian, uda-berrian. Orduan, ur lasaietara joatendira parekatzeko eta arrautzak erru-teko. Garai horretan, arrek "festa-jan-tziak daramatzate", eztei-jantzibereizgarria garatzen dute: haienorbain eta koloreak biziagotu egitendira, eta isatsean larru-gandor fin etamalgua hazten zaie; espezie batzuekbizkarraldean ere garatzen dute.Atzeko hanketako hatzek palma itxu-ra hartzen dute edo luzatu egitendira; isatsa zapal gelditzen da, uretanmugitzeko hegats gisa baliatzeko.Larrua eta usaimenerako organoakere eraldatu egiten zaizkie. Arrek etaemeek glandulen hantura bat ere iza-ten dute gorputzaz bi aldeetan.

    Araldian zehar, eztei-dantza gutxi-asko konplexua egiten dute. Arrakerakustaldia egiten du bere lagunnahiko pasiboaren aurrean, isatsekopunta distiratsua dardararaziz etahura intermitentziaz emearenganazuzenduz. Dantza bukaeran esper-matoforo lirdingatsua edo gehiagokanporatzen ditu, haiei esperma-

    masa bat loturik dagoela, eta emeakhura kloakarekin jasotzen du. Gero,emeak 100 eta 400 arrautza bitarte(espeziearen arabera) errungo ditubanan-banan, eta putzuko landaree-tako zuztar eta hostoetan finkatukoditu. Askotan, hostoak tolestu ereegiten dituzte arrautzak bildu etababesteko. Landarerik ezean,harrien artean kamuflaturik ere uztendituzte arrautzak.

    Larbek, uretakoak izaki, kanpokozakatzak dituzte. Metamorfosia 2 eta4 hilabeteko epean osatuko dute.

    Eztei-jantzia

    Uhandre espezie bat baino gehiagoelkarrekin bizi diren lekuetan, emeek,eztei-jantzi tipikoarengatik ezagutzendituzte arrak, batik bat. Gandorrakgaratzen dituzten espezieek, uhan-dre jaspeztatua edo gandordunakasu, abantaila bat dute: arrarenazaleran handitzen dira, eta ahalme-na ematen diote uraren oxigenogehigarria kortejo azkarrak irautenduen bitartean xurgatzeko.

    Uhandreen eztei-jantzia haiek eza-gutzeko bitarteko argi eta nahasgaitzbaten moduan garatzen denez, errazidentifika daitezke araldian daudenuhandre arrak. Hala eta guztiz ere,

    50

    UR O D E L O A K

    TRITURUS GENEROA

  • 51

    EUSKADIKO ANFIBIOAK

  • zailago gertatzen da ugaltzen ez direnarrak eta emeak, batez ere espezietxikienetan, ezagutzea.

    Arrabioek bezala, uhandreek bizimo-du zuhur eta ezkutukoa dute, batezere ugaltzeko garaiaz kanpo: haiekikusteko modu bakarra da haien bizi-lekua bortxatzea, hau da, harri edoenborren azpian bizi baitira, haiekjasotzea.

    Gutxitan aurkitzen dira urte zatirik

    handienean uretakoak diren popula-zioak; batzuetan, ur sakonetan edoleku oso altuetan, metamorfosirik ezduen larbarik aurkitu ahal da, hau da,heldu egiten ez direnak (neotenia ize-naz ezagutzen da hori). Larba horiekazkar hazten dira, eta gauza izatendira baldintza horietan ugaltzeko.

    Uhandreak akuarioetan 30 urte bizidaitezke; era askotako ornogabe txi-kiak jaten dituzte, uretan zein uretatikkanpo.

    52

    UR O D E L O A K

  • 53

    EUSKADIKO ANFIBIOAK

  • 5554

  • UR O D E L O A K

    NOLA EZAGUTU?: Espezie honenezaugarri nagusiena sabelaldea,salbuespen gutxi batzuetan salbu,orbain ilunik gabe edukitzea, erdial-dean gutxienez.

    Arrek kolore grisa dute gainetik,orbain ilunekin; emeak, berriz, gize-nagoak dira, eta haien kolorea arre-tik hurbilago da. Bi sexuek orbaintxiki ugari izaten dituzte alboetan:arrengan hondo argi baten gaineanageri dira, sabelalde laranjatu edogorriska izaten dute.

    Buru luzea, laua eta biribildua dute,eta gorputz-adar lerdenak. Larrualaua dute uretan bizi diren bitartean,eta latz, pikortsu eta belusatua dalehorreko bizitzan zehar.

    Gailurretako uhandreen emeak 11eta 12 zentimetro bitartekoak izatendira; arrak ordea, ez dira 8 zentime-trotara iristen; luzera osoaren erdia-edo isatsa da, hegats batenmoduan alde batera konprimitua

    dagoena eta igeri egiteko erabiltzendutena.

    Zazpi subespezie deskribatu dira.Euskal Herrian bizi dena Triturusalpestris cyreni izeneko subespezieada.

    BIOLOGIA: Udaberriaren hasieran,putzuetara joaten da, eta haietaneztei-paradak eta errunaldiak gerta-tzen dira, gainerako espezieetan bainoberanduago.

    Araldiak iraun bitartean, arrek gandorhori argi bat, goiko aldeko hertz lauanorbain urdinekin, garatzen dute bizka-rraldean; buruaren bukaeran hasi etaisatsaren muturreraino zabaltzen da:bi milimetro ingurukoa da. Halaber,hegalek banda zuriska irisatua, isatse-raino heldu zaiena, ageri dute orduan;banda horren gainetik orbain beltz lodibatzuk daude. Banda hori sabelaldetikbereizteko, kolore urdin biziko marrabat dago. Kloaka hanpatu egiten zaie,eta erraz antzematen da.

    56

    GAILURRETAKO UHANDREA(Triturus alpestris)

    KLASEA: AmphibiaORDENA: Lepospondylia

    SUBORDENA: Urodela

    FAMILIA: SalamandridaeGENERO: TriturusESPEZIE: Alpestris

  • 57

    EUSKADIKO ANFIBIOAK

  • Arrak eta emeak bikoteka biltzendira, errito-dantza luzea eginez:horren bukaeran espermatozoideenpaketea (espermatoforoa) kanpora-tzen du arrak, eta emeak hura jasoeta kloakan sartzen du, obuluakernaltzeko. Gero, arrautzak errutenhasiko dira emeak, 100 eta 300arrautza bitarte, banan-banan, etakontu handiz itsasten ditu uretakolandareetan. Arrautza bakoitzak 1,5eta 1,6 milimetro bitarte ditu, etalarba, jaiotzen denean, ez da zenti-metro bateko luzera iristen (8 mm).

    Europa erdialdeko (Frantziatik hasieta Errusiaraino) uhandre gandordu-naren antzekoa da gailurretakouhandrea. haren larbak gainerakouhandreenetatik bereizteko isatsaribegiratu behar zaio; izan ere, ez duorbain beltz handirik, puntaduna dagutxi gora-behera, bukaerako fila-menturik ez du, eta erpina bat-bate-an estuago bihurtzen da. Halaber,begien diametroa sudurzuloen arte-ko distantziaren berdina edo txikixea-goa izaten da.

    Ugaltzeko garaia udara bitarte luza-tzen da, eta jaio eta bi hilabetetaraurak utzi ohi dituzten gazteek, jada 4edo 5 zentimetro dituztela metamor-foseaturik daudenek, udaren bukae-rara bitarte irauten dute ugaltzekogaraian; errunaldiak egiteko ohituraberantiarren eta bizi ohi den urenhoztasunaren ondorioz, udazkenairisten denean guztiz garatu ez direnlarbek jaio diren putzuan geratzendira negu osorako.

    Jugoslavian, antzeman ahal izan dabeti uretan egoten diren gailurretakouhandreen larbarik, betiere larbaezaugarriei eutsiz (esate baterako,zakatzak edukitzea), eta bertan ugal-tzeko gai izan arte egoten direnak(neotenia esaten zaio horri).Askotan, helduen kolorazioarenantzekoa edukitzen dute.

    Gainerako uhandre guztiek bezalaeta arrabioak ez bezala, gailurretakouhandreak ezin ditu korronteak dau-den urak batere maite; litekeena dahorren arrazoia ur horietan amuarrai-nak, etsairik gogorrena, bizi direla.Gure mendietako iturri inguruetanbizi den anfibio bitxi honen bizitzaoso luzea da: 25 urtetara ere irits dai-teke.

    ELIKADURA: Oro har, egunez lehoraldeko lur oso hezeetan ezkutaturikbizi ohi da, eta iluntzean irteten da,bereziki egun euritsuetan, lur-zizare-ak eta intsektuen larbak harrapatze-ko; putzuetan igerian ibili ohi direnkrustazeoak eta moluskuak ere jatenditu.

    Espezie honen ezaugarri nabarme-netako bat indibiduo batzuk oso jatu-nak izatea da; emeengan antzemandaiteke hori bereziki, gauza baitirabere tamainarako erraldoi gertatzendiren zizareak irensteko.

    HABITATA: Gailurretako uhandreaurodelo oso zorrotz eta delikatua dahabitat kontuetan. Ur hotz eta oxige-natuak behar ditu, korronte gutxiko-

    58

    UR O D E L O A K

  • 59

    EUSKADIKO ANFIBIOAK

  • UR O D E L O A K

    ak, hondo eta hertzetan ezkutalekuugari dituztenak. Jalkin asko dituztenputzuak ere gustukoak ditu, ura gar-bia eta freskoa den bitartean. Horidela eta, askotan mendi goietako itu-rri eta asketan aurki daiteke.

    Urtzalea da: lurreko fase oso laburradauka eta ez da ugaltzen denputzuetatik urrunegi ibiltzen.

    HEDAPENA: Euskal mitologiarenarabera lamien lagun banaezina denhau gure mendietako iturri eta erre-ketan bizi ohi da, beti isilik.Gailurretako uhandrea espezie urriada Euskal Herria, non lurraldea ekial-detik mendebaldera zeharkatzenduen marra menditsuan (isurialdeen

    banalerroa) baizik ezin baita aurkitu.

    Espezie Mehatxatuen EuskalKatalogoak espezie bitxitzat sailkatudu uhandre espezie hau. Uhandrehau Bizkaian eta Euskal AutonomiaErkidego osoan bizirik irauteko, ongikontserbatu behar dira mendietakour masak; izan ere, urtetan, haienpopulazioek behera egin dute, haienhabitat naturalak hondatu direlako(uren kutsaduraren ondorioz). Anfibiohauek ur hotzak eta ongi oxigena-tuak behar dituzte, korronte gutxire-kin, eta ezkutatzeko moduko hondoharritsuekin.

    Euskadin, pagadietan, landa atlanti-koetan eta ondoko mendietako leku

    60

  • 61

    EUSKADIKO ANFIBIOAK

  • UR O D E L O A K

    altuetako mendiko larretan:Ordunteko Mendiak, SalvadaMendizerra, Urkilla, Izkiz, Aralar,Gorbeian eta Duragaldean.

    Bereziki mendietakoak diren popu-lazioak egonkor eta ugaritsu man-tentzen dira, batez ere Izkizko etaSalvadako mendi arabarretan.Ordunten eta Aralar Mendian,ordea, gutxi bizi dira, eta oso erairregularrean banaturik; izan ere,bata bestetik urrun dauden putzueta erreketan bizi dira. Gorbeianere populazio gutxi jakin batzukbadaude.

    Uhandre hau, gailurretakoa izenazbataiatua leku goietan bizi ohi dela-ko (ia beti 300 metrotik gora;Alpeetan 3.000 metrotan, eluriraunkorretako mugatik hurbil),

    Euskal Herrian mendizalea da oso,ez bakarrik banatuta dagoen altue-rarengatik baizik eta baita erenahiago dituen habitatengatik.

    Espezie hau kostaldetik urrun man-tentzen da; beraz, haren hurbilekomendietan falta da.

    Gailurretako uhandrea Europa erdial-deko espeziea da, iparraldetik zabalhedatuta dagoena Danimarka etaBritainia Handiraino, eta hegoaldetikIberiar penintsula, Italia, Greziakoiparralde, Jugoslavia eta Bosniarainohedaturik bizi dena.

    Iberiar penintsulan Kantauri aldeanbizi da, Asturiastik hasi eta Pirineoenmendebalderaino. Europan, BernakoHitzarmenak babestu zuen (III. erans-kinean jasota dago).

    62

  • 63

    EUSKADIKO ANFIBIOAK

  • 6564

  • UR O D E L O A K

    UHANDRE JAZPEZTATUA(Triturus marmoratus)

    NOLA EZAGUTU?: Landazaba-letako eta gure basoetako landetakoleku hezeetan, anfibio txiki eta ikus-garria bizi da, fantasiak eta mitoak"dragoi txikia" izena eman diotena:uhandre jaspeztatua da.

    Hari buruzko superstizio burugabeakegon izan dira, anfibio horri ahalmengaiztoen jabe egiten ziotenak. Horidela eta, jende askok, batez ereherrietan, nazkarekin begiratzendituzte, eta okerrena dena, ankerke-riaz tratatzen dituzte.

    Gorputz luzea du, kolore bizikoa:berdea, bizkarraldetik beltzez jas-peztatua. Uhandre handi honek 15zentimetro ere izan ditzake luze,baina horien erdia alde batera kon-primiturik daukan isatsari dagozkio.

    Lehorrean bizi direnek kolore berdebiziagoa izaten dute uretakoekbaino, eta haien larrua lehorragoaeta belusatua da. Halaber, emeak txi-kixeagoak izaten dira arrak baino.

    Uhandre jaspeztatuaren burua luzeada, gorputza baino zertxobait zabala-goa, eta aurreko hankak nahikomotzak dira, lau hatz fin eta luzeekin;atzeko hanketan, ordea, bost hatzditu.

    Batzuetan, uhandre batzuek sei edozazpi hatz ere izaten dituzte, birsor-kuntza akastunen ondorioz.

    BIOLOGIA: Ugalketa aldiaz kanpo,bi sexuek bizkarralde berdea eta bel-tzez jaspeztatua izaten dute; sabelal-dea, ordea, beltz antzekoa da, puntutxuri batzuekin. Orduan emeak biz-karraldea zeharkatuz duen marralaranjatua da arretik bereizten duenezaugarri bakarra. Hala eta guztizere, araldia iristen denean, udabe-rriaren hasieran, arrek eraldaketasakona jasaten dute, eta haren lagu-nen guztiz ezberdin bihurtzen dira.Koloreen tonua biziagotu egiten zaie,eta bizkarraldean gandor nabarmenasortzen zaie, begien atzeko aldetikhasi eta isatseraino; isatsa, orain,

    66

    KLASEA: AmphibiaORDENA: Lepospondylia

    SUBORDENA: Urodela

    FAMILIA: SalamandridaeGENERO: TriturusESPEZIE: Marmoratus

  • 67

    EUSKADIKO ANFIBIOAK

  • alde batera konprimituagoa egongoda. Horrela, igeri egiteko atal askozere erabilgarriagoa da, uretako bizi-tza aldian behar duen bezala, bainahorretaz gainera, emearentzako era-karpen sexualeko seinale garrantzi-tsua ere bada.

    Baina gandor horren xede bakarra ezda beste sexukoak erakartzea, baiziketa baita ere beste espezieetakoarrak identifikatu eta haiek bereiztea.Kontuan hartzekoa da batzuetanuhandre espezie ezberdinak baterabizi direla putzu berean. Gandorrakezberdinak izaten dira espezie bakoi-tzean; hori dela eta, emeek ez dutearazorik izaten bikotea ezagutzeko.Halaber, larruazalaren zabaltzeaabantaila handia da arrarentzat,larrutik oxigeno gehiago harrapatuahal izango baitu kortejo biziak irau-ten duen bitartean.

    Garai honetan, arren eta emeen arte-ko beste ezberdintasun nabarmenbat emeen kloakaren hantura da.

    Araldian, arrak eta emeak landareugari dauden putzuetara joaten dira.Haietan bikote asko aurki daiteke.

    Ugalketa

    Arrek aktiboki jotzen dute igeri egi-nez emeen bila, eta topaketa gerta-tzen denean emeak ezagutzendituzte haiei usaia hartuz eta haienkontra muturra igurtziz. Emeak,bere aldetik, eztei-jantziari eskerezagutuko du laguna.

    Behin elkar ezagutu dutenean, gor-putzeko aurreko atala makurtzendute atzeko hankak luzatu eta isatsaaurrerantz zuzentzen duten bitarte-an, gorputzeko alboetako bateanitsatsiz. Gorputzaren albo hori zer-txobait okertuta dago eta hegalakbarru aldera sarturik bezala.

    Jarrera horretan daudela, isatsaindar handiz astintzen hasten dira,ur-korrontea emearen mutur alde-rantz zuzendu ahal izateko. Oso lite-keena da uretan usain handia bota-tzen duten substantzia batzuk disol-baturik geratzea, agian arraren kloa-kak sortutakoak; horiei esker, emeaarra hartzeko gogoa badu eta aldekobaldintzak egonez gero, emeak arhorrekin burutuko du ugalketa errito-aren gainerako guztia. Errito osoakzenbait minututan eta batzuetanbaita ordutan ere luza daiteke.

    Arrak, jarrerari eutsiz, atzera egitendu bat-batean, eta haren atzetikemea etortzen da; arra jarreraz alda-tzen da eta emearen aurrean koka-tzen da, harekin lerrokaturik eta nora-bide berean. Mugimendu horretan,isatsa goratzen du, ordurako luzatutaduena, eta kloaka lurrerantz hurbil-tzen du, ea gero espermatozoideakdauden masa lirdingatsu txiki eta gar-dena uzten du (espermatoforoa).Ondotik, aurrera ibiltzen hasten da,emea atzetik duela: emea masahorren gainetik pasatzen denean, klo-akarekin jaso egiten du, eta esperma-tozoideak bere ugalketarako-bidee-tan hartzen ditu. Horrenbestez, ernal-

    68

    UR O D E L O A K

  • 69

    EUSKADIKO ANFIBIOAK

  • keta gertatzen da estalketarik izangabe.

    Egun batzuen buruan, emeak arrau-tzak errungo ditu. Horretarako ur-lan-dareetara igo ohi da, atzeko hanke-kin landarearen atal bati eutsiz, hurakloakaren ondoan jarri arte.Landarearen tolesdurak uzten duenhutsunean, arrautza batzuk itsatsikoditu.

    Errunaldiak egun batzuk irauten du,eta denetara emeak 300 arrautza txi-kitxo erruten ditu. Arrautzak gaines-taldura dute, ura ukitzean hanpatzendena, eta ondorioz arrautzak eite biri-bila, oboide samarra, hartzen du,kanpo aldetik 3,5 milimetroko diame-troa duen geruza gardena duela.Barruko aldean, esfera zuriska edoberdekara bat ikus daiteke: enbrioiada.

    15 edo 20 egunen buruan, larbakjaiotzen hasten dira: buru handikoarrain txiki luzeak dirudite. Zakatzenbidez hartzen dute arnas, eta plakto-na da haien jatekorik garrantzitsue-na. Hazten doazen neurrian, harra-pakin handiagoak harrapatuko dituz-te: ur-arkakusoak edo eltxoen larbak.Aurrerago atzeko hankak ernatzenzaizkio, eta gero aurrekoak; hilabetebaten buruan birikak erabiltzen has-ten dira, zakatzak txikitzen joatenzaizkien neurri berean. Azkenean,zakatzak galtzen dituzte eta uretanzein lehorrean bizitzeko gauza izatendira. Horretarako, uda osoa iraganbeharko da.

    Emeek bezala, gazteek ere marrabertebral laranja izaten dute.

    Beranduko errunaldietako kumebatzuk, negua iristen denean, urenhondoko lohian lozorrotzen dira, etahurrengo udaberriak osatuko duteberen garapena. Helduak, putzuanedo haren inguruetan jarraitzen dute-nak, uretatik kanpora doaz hiberna-tzera, harri azpietan edo goroldiozbeteriko enbor zaharretan, non heze-tasun ugari izaten baita.

    Frantziako hegoaldean, egiaztatuahal izan da uhandre jaspeztatuakuhandre gandordunekin parekatzendirela, eta uhandre hibrido batzuksortzen direla. Hasiera batean, haiekzirela eta, herpetologoak nahastuegin ziren, eta aparteko espezie gisasailkatu zuten Triturus blaisii izenare-kin, hibrido batzuk zirela demostratuzen arte.

    ELIKADURA: Haren lurreko harra-pakin ohikoenak zizareak, hezetasu-nean bizi diren kukurutxak etaarmiarma txikiak dira: mihiaz harra-patu eta masailekin eusten die irens-ten dituen arte. Uretan ez du hondo-tik mugitzen den bizidunik baterebaztertzen: larbak, intsektuak edoapaburu txikiak harrapatuko ditu.

    HABITATA: Gaueko ohiturak ditu,eta erraz konformatzen da bizi denputzuetako urak eduki beharreko bal-dintzei dagokienez; izan ere, maizaskotan, urak berritzen ez diren ain-tzira txikietan edo mendietako iturri

    70

    UR O D E L O A K

  • 71

    EUSKADIKO ANFIBIOAK

  • UR O D E L O A K

    eta asketatik hurbil ere aurki daiteke.Aukeran, bizilekuaren inguruan algaeta landare ugari izatea nahiago du,etsaietatik babestu eta harrapakinakustekabean harrapatu ahal izateko;izan ere, uretan nahiz uretatik kanpoehizatzeko gauza da.

    Neguan, harri edo zuhaitz enborrenazpian ezkutatzen da, eta lozorroluzean egoten da; hotza amaitu etaudaberria iristen denean, ordea,berriz jotzen du uretara, eta elikatzenhasten da.

    Tenperatura ez zaio gehiegi axola,bizi den klimen aniztasunari errepa-ratzen badiogu.

    HEDAPENA: Urodelo hau IberiarPenintsulan eta Frantziako hegoal-dean eta mendebaldean baizik ezdago hedaturik. Hori dela eta,

    Bernako Hitzarmenak babestu eta II.eranskinean sartu zuen. Habitateiburuzko Zuzentarauan ere jasotadago (IV. eranskina).

    Euskadin, nahikoa banatuta ageri da.Bizkaian eta Gipuzkoan gutxi bizidira: Urkiola, Gorbeia eta Aralarkoparke naturaletan dago, bai etaUrdaibaiko Biosferaren Erreserban,Ibaizabalen ibai-arroan etaPagoetako parkean ere. Arabanaskoz ere ugariagoa da, eta ia lurral-de osoan aurki daiteke, lautadatik etainguruko mendietatik hasi (GasteizkoMendiak, Badaiako Mendizerra etaabar) eta Kantabriako mendietarainoedo Valderejoko ParkeNaturaleraino, itsasmailatik hasi etamila metrotan dauden lekuetaraino.

    Espezie honetan deskribatu dirensubespezieetatik gure mendietan bizi

    72

  • 73

    EUSKADIKO ANFIBIOAK

  • UR O D E L O A K

    dena Triturus marmoratus marmoratusizenekoa da. Haren populazioakEuskadiko isurialde mediterraneoanegonkorrak diren arren eta indibiduougari dauden arren, isurialde atlantiko-an haren jarraipena, neurri handi bate-an, ugaltzeko erabiltzen dituen ur-

    masen egoera egokiaren mendedago. Espezie honek egokitzeko duenahalmen handiari esker, alorrez ingu-raturiko ureztatzeko aintzirak, grabe-rak eta putzu txikiak erabiltzen ditu,erreketako urloak, erreka txikiak etaurtegietako ur bazterrez gainera.

    74

  • 75

    EUSKADIKO ANFIBIOAK

  • 7776

  • UR O D E L O A K

    NOLA EZAGUTU?: Uhandre palma-tua gure uhandreetako txikiena da:arrak, emeak baino handiagoak iza-ten direnak beti, ez dira 9 zentimetroluze baino gehiago, burutik hasi etaisats puntaraino. Emeek, bestalde,6,5 eta 7 zentimetro bitarte dituzte,eta horien erdiak buztanarenak dira.Egiaztatu ahal izan da tamainan ereezberdintasun handiak daudela anfi-bio hauetan leku batetik bestera.

    Urodelo txiki honek buru motz etabiribilduaren azpian dauzkan ildozeihar ilun batzuk ditu ezaugarri;horietako bat begia zeharkatzen dio.Zintzurra, berriz, kolore argikoa da,orbainik gabe, eta bizkarraldeanuztai txiki eta finak dauzka.

    Uretako aldian, gaztain edo olibakolore argia dauka, sabelaldea kolo-re hori motel eta orbainik gabekoabatez estalita dute. Alboetan, bizka-rraldean eta buruan marroi ilunekoorbain txiki-txiki batzuk ditu, gutxi-asko lerrotan orleatuak, batez ereburuan. Muturretik hasi eta enbor

    alderantza zabaltzen diren marraz-kiak eginez dauden erliebeekin lotubehar dira horiek; begi bakoitza hori-zontalki zeharkatzen duen lerro batere izaten dute.

    Aurreko gorputz-adar arinek lau hatzdituzte; atzekoek, berriz, bost hatzdituzte. Isatsa alde batera konprimi-turik ageri da. Muturra, azkenik, pun-tadun samarra da.

    BIOLOGIA: Udazkenaren hasieran,uretatik joan eta lehorreko bizitzaegiten du gehiago, leku oso hezeeta-ko harri eta enborren azpian ezkuta-turik, jeneralean goroldioz beterikoe-tan, hezeari eusten baitio. Orduan,haren larru laua zakar, belusatu etapunteaturik geratzen da, gorputzosoan pikor fin batzuk dituela.Aterpeak jateko bila abiatzeko baizikez dituzte uzten, hezetasun handiaedo euria dagoenean.

    Azaroaren bukaera aldean, egunhotzak hasten direnean, lozorro fasebatean sartzen da, eta ez du jarduten

    78

    KLASEA: AmphibiaORDENA: Lepospondylia

    SUBORDENA: Urodela

    FAMILIA: SalamandridaeENERO: Triturus

    ESPEZIE: Helveticus

    UHANDRE PALMATUA(Triturus helveticus)

  • 79

    EUSKADIKO ANFIBIOAK

  • UR O D E L O A K

    hasten martxoaren hasierara arte,hilabete horretan ur-masetara joatenbaitira ugaltzera eta udako aldia ira-gatera.

    Ugalketa

    Araldia asko aldatzen da indibiduo

    batetik bestera; horrek bidea ematendu hobeki egokitu daitezen eguraldibaldintza ezberdinetara. Horrek ongiazaltzen du animalia batzuk martxo-tik (negua bukatu baino lehen) uztai-lera arte egotea ugalketa fasean.

    Era askotako ur geldoetan ugaltzen

    80

  • 81

    EUSKADIKO ANFIBIOAK

  • da; askotan sakonera gutxiko urakizaten dira. Horien barnean, putzueta urmahelak eta baita itsas ondokour gatzduneko aintzirak ere sartzendira.

    Uhandre jaspeztatuarekin batera biziden putzuetan, normalean, zertxo-bait beranduago hasten dira ugal-tzen, baina arrautzen garapenaazkarragoa da.

    Garai horretan, arrei gandor osobaxua hazten zaie bizkarraldean,hertz laukoa, eta beste bat, ongigaratua, isatsa zeharkatzen duenaeta milimetro batzuetako filamentuilun batez bukatzen dena: "alanbremuturra" esaten zaio.

    Atzeko oinak ere nabarmen palma-tuak dira, hatzen artean mintza dute-lako (hortik datorkie izena), bainaaraldia eta gero mintz hori barnerabiltzen da eta azkenean desagertuegiten da. Udazkena eta negua leho-rrean pasatu berri duten bi kongene-reen larruak laztasuna galdu etalauago egiten da.

    Populazio batzuetan, araldian dau-den arren atzeko oina ez dago guztizpalmatua.

    Arrak araldian sartzen direnean, gor-putzeko kolorea eraldatu egiten da.Bereziki bizkarraldean barreiu zituenorbainak ilunago, eta batzuetan beltzere, egiten dira. Alboetan, bandazuriska irisatuak dauzkate, eta kloa-ka hanpatu eta belztu egiten zaie;

    gauza bera gertatzen zaie atzekohankekin. Garai honetan, arren gor-putzak ez du sekzio zirkularri, emee-nak bezala, baizik eta pentagonoitxurakoa.

    Eztei-parada

    Uhandre honen eztei-parada guztizikusgarria da: erritu benetan bitxiada, non arrak eta emeak elkarrekinborrokatzen duten. Arrak isatsa aurrealderantz okertzen du, gorputzarenparaleloan jarri arte, eta bukaerakomuturra erritmo handiz eta azkarastintzen du.

    Beste uhandre batzuk bezala, barru-ko ernaltzea dute, arrak kanporatuduen espermatoforoa emeak kloa-kan barneratzen baitu. Arrautzakernaldu ondoren, emeak finkatu egi-ten ditu, banan-banan, uretako lan-dareetan. Arrautza horiek biribilakdira, eta gaztain kolore iluna dute.

    Ugalketa aldiak irauten duen guztian,arrak eta emeak bereziki aktibo ego-ten dira egunez ere.

    Larbek, jaiotzen direnean, 8 eta 9milimetro bitarte dituzte. Aurrekohankak eta zakatz lumatsuak dauz-kate; zakatz horiek garatu ahaladesagertzen joango dira.

    Larba garaiak bi eta lau hilabetebitarte irauten du, eta ohikoa da udabukaeran, uhandre gazteek 3,5 eta 4zentimetro bitarte dauzkatenean,putzuetatik joan eta inguruko harrien

    82

    UR O D E L O A K

  • 83

    EUSKADIKO ANFIBIOAK

  • azpian ezkutatzea. Oraindik ere biurte pasatu beharko dira helduta-sun sexualera iristeko.

    Ikerketa batzuetan egiaztatu ahalizan da ondugabeko gazteak ezdirela uretara joatean ondu arte,edo, behinik behin, ez direla joatenhelduek ugaltzeko erabiltzen dituz-ten putzu beretara.

    ELIKADURA: Gau euritsuetanlehorrera irteten da, bizileku dituenputzuen inguruko lur-zizareak etaintsektuak harrapatu eta jateko.Uretako fasean, erraz asko sartzendira igel eta apoek utzitako arrau-tza-masetan, eta larbak, jaiotzendiren ahala, hartu eta jaten dituzte.

    Intsektuen, krustazeoen eta molus-kuen larba imioak ere jo eta bapojaten dituzte.

    HABITATA: Uhandre palmatuahabitataren arabera gutxien eska-tzen duten uhandreetako bat da,habitatari dagokionez; horrek auke-ra ematen dio baldintza oso aldako-rretan bizitzeko. Era berean, osoespezie oportunista da, ureztatzekosortu berritako edozein aintzira edoegin berri den leku hezeren baterraz asko kolonizatuko duena.Izan ere, Arabako lautadan, esatebaterako, aziendetarako aintziretan(esate baterako Hueton, behekoaldean) aurkitu izan da uhandre jas-peztatuarekin batera, edoBuruagakoa bezalako ureztatzekoaintziretan ere aurkitu da, bai eta

    Lakua-Gasteizko aldi baterako ur-putzuetan ere; Aralar mendian,bitartean, mendiko erreketako urlotxikiak (ez ditu ur lasterrak gustuko)partekatzen ditu gailurretako uhan-drearekin.

    Uhandrea espezie higrofiloa da,uretako ohiturak dutenak lehorreko-ak bainoago.

    HEDAPENA: Euskadi osoko pagadieta harizti, landa eta larreetakoputzu, aska eta ur-masetan, udabe-rriaren hasieran, biztanle bitxia ikusdaiteke, uhandre palmatua; hura daEuskal Herrian maizen aurkitzenden uhandrea. Izan ere, ArabakoErrioxa alde batera utzita (oso tokijakinetan aurkitzen da eta popula-zio txiki-txikiak daude) ugari aurkidaitezke gure parke naturaletan etamendizerra edo berro guztietan,itsasmailatik hasi eta 1.350 metrokoaltuerako lekuetaraino. Arabakolautadaren barnealdean ere osoarrunta da; hala ere, egiaztatu ahalizan da aspaldion nahikoa urritudela duela hamar urte ugari zenleku batzuetan.

    Mendebaldeko Europa osoan heda-tuta dago, Iberiar Penintsulatik hasieta Eskoziaraino. Bi subespeziesailkatu dira: gure basoetan,Frantzian, Belgikan, Alemanian etaHerbehereetan bizi dena, Triturushelveticus helveticus izenekoa; etaEspainiako iparmendebaldean etaPortugalen bizi dena, Triturus hel-veticus queirai izenekoa.

    84

    UR O D E L O A K

  • 85

    EUSKADIKO ANFIBIOAK

  • 8786

  • UR O D E L O A K

    NOLA EZAGUTU?: Pirinio mendika-tea zeharkatzen duten ibai eta erreke-tako ur fresko, garden eta baterekutsadurarik gabeak maite ditu uhan-dre piriniarrak. Luzean, 14 cm harditzake, eta azal lakarra du, arrexkaraeskuarki, edo grisaxka, orban laranjeztitaturikoa sarritan. Bizkarrezurrariorpoz orpo jarraiki, lerro hori batekzeharkatzen die batik bat uhandregazteei bizkarraldearen erdigunea,hasi buru atze-atzetik eta isats-punta-raino.

    Emeek nahiz arrek antzeko koloreadute, baina emeek arrek ez bezalakoitxura ageri dute. Arrek beren gorpu-tza baino laburragoa dute isatsa; klo-aka biribildua daukate ia esferikoa,luzerako arraildura batek erdibituri-koa, eta burua, berriz, gorputzabezain zabala.

    Emeen isatsa, aldiz, gorputza bezain-batekoa da luzean; kono-formako klo-aka daukate, zulo txiki batek erdibitu-rikoa atzealdean. Emearen buruaarrarena baino estuagoa da, eta ezgorputza bezain zabala.

    Uhandre piriniarrek gorputz sendo etaapur bat zanpatua dute ezaugarri;begi txikiak eta ozta-ozta nabari zaienlepoa dituzte. Parotida guruinik gabeaizaki, alboetatik zapaldutako isatskonprimatua ageri dute; azala, lakareta zimurra.

    Harrigarriro, adarkizko eskreszentziailunak dituzte hatz-puntetan, azazka-len zeregina betetzen dietenak.

    Kolore aldakorra dute, hasi arretikugariena eta oliba-antzeko koloreberde edo belzkararaino. Sabelaldeahorixka du.

    Uhandre piriniar ia zuriak ere ikusiizan dira, esaterako, haitzuloak zehar-katu ohi dituzten ur argigabeetan.

    BIOLOGIA: Espezie MehatxatuenEuskal Katalogoaren baitan, interesbereziko espezieen atalean sartutadago. Uhandre piriniarra oso zorrotzada uraren kalitatearekiko nahiz tenpe-raturarekiko, zeinak 8-16 C bitarte-koa izan behar baitu. Hala, udan 16gradutik gorako tenperatura har deza-

    88

    UHANDRE PIRINIARRA(Euproctus asper)

    KLASEA: AmphibiaORDENA: Lespospondylia

    SUBORDENA: Urodela

    FAMILIA: SalamandridaeGENERO: EuproctusESPEZIE: Asper

  • 89

    EUSKADIKO ANFIBIOAK

  • 90

    keten uretan bizi diren uhandre piri-niarrak estibazio-egoera deiturikoansartzen dira; orduan, urritik aurreraeta udaberri hasiera arte hibernatzeraerretiratzen direnean egin ohi dute-nez, ur-ibilguen ondoko zuhaitz-enborren eta harrien azpian ezkuta-tzen dira. Orobat, salbuespenezkoegoeratan baino ez dira bizi 5-6 gra-dutik beherako tenperatura dutenuretan.

    Amuarrainak dituzte areriorik handie-nak; amuarrainak uhandreen arrau-tzez, larbez eta are uhandre helduezere elikatzen dira; horregatik, uhan-dreak ez dira amuarrainak usu dabil-tzan ur-ibilguetan ibili zale, eta sako-nera txikiko errekak aukeratzen dituz-te errunaldirako.

    Uraren tenperaturaren arabera dakiuhandreak noiz dagokion ugalketagaraia, zeina udaberriaren hondarre-an edota udaren hastapenean izatenbaitute: Gipuzkoako populazioek,maiatzaren hasiera eta amaiera bitar-tean; ekainaren hasieran, aldiz,Hueskako Pirinioan (Ordesako ParkeNazionalean) 1.500 metrotik gora bizidirenek.

    Beroaldian, ar galaiek eroapen han-diz itxaroten dute erreka hondoetan,emeren bat noiz agertuko. Emea ger-tutik igarotzen zaienean, harenganaoldartzen dira, gorputzaren atzealde-tik tinko eutsiz; alabaina, beti ez diraarrak izaten jazarleak, eta zenbaite-tan emeek harrapatzen dituzte arrakisatseko luzakinaz baliaturik.

    Parekatu ostean, emeek erreketakoharrien azpian erruten dituzte arrau-tzak; uraren tenperatura beti 21C-koa bada, 40-46 egun barru zabalduohi dira. Larba jaioberriak 10-12 mili-metrokoak izaten dira, eta beren kasaelika daitezke uretako intsektu imio-ez. Larba-aldiko garapena, hainzuzen, altitudearen eta uraren tenpe-raturaren araberakoa da. Uraren ten-peratura beti 12C-koa izaten bada,gaztetxoak 18 hilabete barru bilaka-tzen dira heldu; uraren tenperatura 17edo 18C-koa bada, berriz, 11 hilabe-tera murritz daiteke larba-aldia.

    Garapen edo hazkunde garai luzehori tarteko, arrainkumeek errekahondoko lokatza artean ematen duteestreinako negua. Beren bigarrenudan burutzen da metamorfosia, etabi urte eta erdirekin erdiesten duteheldutasun sexuala, baldin eta espe-zieari apropos dagokion altitudean etatenperaturan gauzatzen bada garape-na; osterantzean, hiru urte arte luzaliteke.

    ELIKADURA: Uhandre piriniarrakgau partean eta egunsenti aldera izanohi du jarduera handieneko tartea etaondokoak ditu elikagai: uretako nahizlehorreko intsektuak, lur-zizareak,araknidoak eta moluskuak.

    Behin urpean, zelatan egonez ehiza-tzen du. Hondoko harkaitz arteanbabesturik, ezkutupean eta oharkabe-an geratu ohi da harrapakinen batenzain; behin harrapakina bere irisme-nean duenean, eta isatsaren albo-

    UR O D E L O A K

  • 91

    EUSKADIKO ANFIBIOAK

  • mugimenduek bultzaturik, oldarreanerasotzen dio, arrain baten antzera.

    HABITATA: Lehorreko ohiturakdituen espeziea da hein batean. Ur-ibilguen ingurumarietako harrienazpian nahiz harri horiek estaltzendituen goroldioaren pean egon dai-tezke. Aise iraun dezake uretatikkanpo, baldin eta hezetasun-mailaaltua bada.

    HEDAPENA: Urodelo eder bat da,izatez, uhandre piriniarra (Euproctusasper), Pirinio mendikatea duenabizileku bakartzat. Euskadin inork ezzuen horrelakorik ikusteko aukerarikizan 1989 arte. Ordu hartan, hainzuzen, herpetologo-ikertzaile taldebatek uhandre piriniarren populaziobat aurkitu zuen, Leizaran ibaiari

    Gipuzkoan zeharko ibilbidean para-leloan dihoazkion errekastoetan,Nafarroako mugaldetik oso hurbil.Aurkikuntza hartatik aurrera, 17izango ziren EuskaL Herrian kokatu-riko anfibio-espezieak.

    Duela zenbait hamarkada ugarisamarra zen Pirinio osoko ur-gue-tan, 400 metrotik gorako altitudee-tan. Egun, ordea, urriagoa da, ibaienkutsadurarengatik eta erbestekoharrapariak birsartu dituztelako, halanola, amuarrain ortzadarrak edoamuarrain artikoak. Horrexegatik,nekez aurki daiteke 700 metrotikbehera. Gai da, bestalde, 2.500metroko altitudeetan bizitzeko, urgarbi eta oxigenatuen premia due-nez, muzin egiten baitie ur geldieieta urmaelei.

    92

    UR O D E L O A K

  • 93

    EUSKADIKO ANFIBIOAK

    Lizaran ibaia.

  • 9594

    ANUROAK (Anura ordena)

    BUZTANIK GABEKO

    ANFIBIOAK

    IGELAK ETA APOAKIGELAK ETA APOAK

    ANUROAK (Anura ordena)

    BUZTANIK GABEKO

    ANFIBIOAK

  • Paleontologoek uste dute egun-go igel eta apoak temnospon-diloen ordenako laberintodon-toengandik heldu direla.Karboniferoaren bukaeran sortu ziren,duela 330 milioi urte, eta hurrengo120 milioi urteetan garatu eta dibertsi-fikatu ziren. Anuroen lehenbiziko for-mak sortu zituzten orduan: seguruenaEryops izeneko anfibioa,Karboniferoaren bukaeran etaPermikoaren hasieran Ipar Amerikanbizi zena. Bi metro luze ziren haiek,eta litekeena da urez elikatzea; izanere, masailezurretako artikulazioarenkokapenak adierazten du ezin zutelaahoa lurrean zabaldu beren buruastuna lurretik altxatu gabe.

    Anuro helduak ornodun guztien arte-ko izaki espezializatuenak dira.Animalien erresumako bizkarrezurlaburrena dute.

    Igel moderno baten antza handienaduen lehen anfibio hau, paleontologo-en arabera, Triasikoaren hasierakoada, duela 240 milioi urtekoa.Triadobatrachus izenekoa da, etaluzean 10 zentimetrotara ere ez zeniristen.

    Haren gorputza nahiko motza zen:bizkarrean 14 orno zituen, anfibio pri-mitiboek zeuzkaten 24 ornoren alde-an. Hala eta guztiz ere, haren gorpu-tza luzexka zen, igel modernoek dau-

    96

    Anuroak

    ANUROEN JATORRIA

    ERYOPS.

  • 97

    EUSKADIKO ANFIBIOAK

    Rana pueyoi.

  • katenarekin alderatuz gero; izan ere,igel modernoek 5 eta 9 orno bitartedauzkate.

    Haien aldaken egiturak erakusten duigeri egiteko atzera bultzatzen zelaatzeko hanka motzekin. Milioika urte-ren buruan, litekeena da mugimenduazkar horrek bilakaera jasan etaegungo igelen jauzi tipikoak sortzea.

    Triadobatrachusaren burezurra egun-go igelen burezurraren oso antzekoada; irekiune zabalez bereizitako hezurahulen sare fin batu batzuen. Harenentzumena ona zen, atal horretakohezurrak ongi garatuta baitzeuden,eta tinpano zabalak zituen urez kan-poko soinuak entzun ahal izateko.

    Animalia hau anuroen eboluzioarentarteko fasea da. Ezberdintasun askidituzte egungo haien ondokoekiko(igel eta apoekiko) beste ordena (pro-

    anuroak) batean eta famili propiobatean sailkatuta egoteko.

    Viraella, igel modernorik zaharrena

    Tridobatrachusaren ondoren, erregis-tro fosilek 30 milioi urteko hutsuneadu. Ordurako, Jurasikoaren hasieran,sorturik zeuden lehen igel moderno-ak.

    Ezagutzen dugun igel modernorikzaharrena, egungo igelen funtsezkoanatomia zuena Vieraella da.Jurasikoaren hasieran HegoAmerikan (Argentinan) bizi zen, eta3 zentimetro baino gutxiagoko luzerazuen. Haren gorputzak burezur deli-katua zuen, pelbiseko gerria luzeazuen (hiru puntako urkila batenforma zuen) eta jauzi egiteko hankaluzeak zituen. Trazu horiek guztiakdira egungo anuroak definitzendituztenak.

    98

    Anuroak

    GUERROTHORAX.

  • 99

    EUSKADIKO ANFIBIOAK

    TRIADOBATRACHUS.

  • Izaki hauen ezaugarri nagusiahaien burua da, beti gorputz-enborrari lotua, tarteko bereizkun-tzarik gabekoa eta gehienetan zaba-lera handiena atzeko aldean duena.Gainetik ikusita, triangelu isoszelebaten itxura dauka, baina erpinagutxi-asko kamutsagoa. Aho zabaladu, sudurzulo txikiak, mutur puntatikoso hurbil, eta begi handiak, mugiko-rrak eta irtenak ditu espezie gehiene-tan. Begiak hiru betazalekin babes-tuta daude; horietatik gainekoa etabehekoa ezin dira asko mugitu; tarte-koa, ordea, mintz niktitantea izenare-kin ezagutzen dena, mugikorra etagardena da. Gutxi dira heldu-garaianbetazalik ez duten espezieak.

    Anuroak, kanpo-belarririk ez baduteere, erdiko belarrian zuloa eta tinpa-noko soinu-bibrazioak barruko bela-rrirako eraldatzeko tinpano-mintzaduten ornodun antzinakoenak dira.Haien erdiko belarria eta barrukobelarria leiho obalaren bitartezkomunikatzen dira elkarrekin, etaerdiko belarriak EustakiorenTronparen bitartez izan ohi du erla-zioa faringearekin.

    Soinu egiteko organoak ere badituz-te (laringeko aho-zakuak). Gailu

    horiek funtsezko eginkizuna dutehaien jokaeretan; besteak beste,bikotea aurkitzeko eta lurraldeamugatzeko balio diete. Horretarako,espezie ezberdinek dei eta soinuezberdinak dituzte; dei ozen horiekbalio dute leku berean bizi direnespezie ezberdinak "okertu" ez dai-tezen parekatzeko orduan.Horrenbestez, espezieak bereizi etamugatzeko mekanismoak dira.

    Aho-zakuak kanpokoak nahiz barru-koak izan daitezke, eta barruko zakuhori duten espezieek erraztasunhandia dute soinu nahikoa ozenakegiteko, baita ur azpian dagoela ere.

    Anuro guztiek 4 hatz dituzte aurre-ko hanketan eta 5 atzekoetan;azken horiek mintz fin batez elka-rrekin lotuta daude. Zuhaitzetakoespezieetan, hartzek disko itsasko-rrak ere badituzte. Atzeko hankakaskoz ere garatuago egoten dirabeti, batez ere arrengan; izan ere,aurreko hankak ez bezala (aurreko-ak euskarri gisa baliatzen dira) jauziegiteko erabiltzen dituzte atzekoak.Espezie batzuek, apo ezproidunakbezala, tartsoaren aurreko aldeanlurrean zuloak egiteko tuberkuluaizaten dute.

    100

    Anuroak

    E Z AU G A R R I A K

  • 101

    EUSKADIKO ANFIBIOAK

  • Ukimena buruan, bizkarraldean etahanketan dauzkaten nerbio-bukae-ren bitartez gauzatzen dute.

    Larru fin eta iragazkorra

    Larrua oso iragazkor eta fina da,bereziki tamaina txikiko espeziee-tan; tamaina handikoetan, aldiz,lodia da.

    Harrigarria bada ere, larrua ez dagogorputz-azalera guztiaren gaineanfinkatuta, baizik eta lerro jakinbatzuen gainean; beraz, haren etaazpiko ehunduren artean zaku linfa-tiko izenarekin ezagutzen direnakdaude. Zaku horiek oso garrantzi-tsuak dira izaki hauen erregulaziohidrikorako. Zaku linfatikoen kopu-rua asko aldatzen da espezie bate-tik bestera.

    Anfibioen larruak muki-glandula etaglandula bikortsu ugari ditu.Lehenbizikoak gutxi-asko isolatutaeta gorputz osoan banatuta egotendira; bigarrenak, ordea, handiagoakdira, eta bizkarraldeko garatxoetan,begietako orbiten atzean eta mutu-rraren bi aldeetan biltzen diragehien. Azken horiek glandula paro-tida izenaz ezagutzen diren erliebe-formak osatzen dituzte; formahoriek oso arruntak dira apoengan,batez ere bufo generoan (apoarrunta eta apo lasterkaria).

    Anuroak aztertzen dituenari deigarriegiten zaion xehetasun bat da espezieaskok, bereziki espezie tropikalek, iza-

    ten dituzten kolore ikusgarri eta uga-riak.

    Kolore horiek larruko kromatoforoeiesker lortzen dituzte. Hiru eratakoakdauzkate, hiru geruzatan jarrita: lipofo-roak, azaleko geruzan kokaturiko pig-mentu horia dutenak; gaunoforoak,kolore txuriko guanina-kristalekin: tar-teko geruzan daude; eta melanoforo-ak, pigmentu oso ilunak dituztenak.Kromatoforoen hiru mota horien zelu-len dentsitate ezberdinak determinatu-ko du anuroen gorputz osoaren kolo-rea, bai eta kolore horrek espeziebatzuetan izaten dituen aldaketak ere.Albinoek ez dute kromatofororik.

    Kolore aldaketari azkarrenak Hylageneroko leku bero eta hezeetakoespezieek izaten dituzte.

    Euskadin genero horretako espezie bibadago: zuhaitz-igel arrunta, etaHegoaldeko zuhaitz igel.

    Muda

    Oro har, esan daiteke igelek eta apoekhilero aldatzen dutela larrua, nahiz etaepe hori pixka bat aldatzen den anfibiomotaren, osasun-egoeraren, jandituen elikagaien kopuruaren eta kali-tatearen eta ingurumen-baldintzenarabera. Larrua aldatzeko, kontortsiobatzuk egiten dituzte, eta gorputzaeskuez eta oinez igurzten dute. Osoikusgarria da igel bat edo apo batlarrua botatzen: nolabait esateko, pija-ma estua eranszten larri ari den haurragogorarazten du.

    102

    Anuroak

  • 103

    EUSKADIKO ANFIBIOAK

  • Behin maniobra bukatu denean,anfibioak ia beti hondarrak jangoditu. Mudatu berri duen larrua jatendu.

    Eskeletoa

    Bi munduen artean, uraren eta lurra-ren artean, bizi diren izaki haueneskeletoa ere kartilagoen eta arrau-tzen artean dago, kartilaginosoa etahezur-erakoa baita batera. Burezurraluzea, zapala eta biribila da, eta kar-tilagoek osatuta dago hein batean;hartan, zorro oso txiki batean gorde-tako nerbio-masa dago.Bizkarrezurrak hiru zati (errainenaurrekoa, errainetakoa eta errainenatzekoa edo isats aldekoa) eta 10orno (6 batzuetan) dauzka.

    Igel eta apoengan, muskuluak hel-duen hanketan eta apaburuen isa-tsean baizik ez dago garatua.

    Atzeko hanken ezaugarri nagusiatartso bereziki luzea da: jauzi egitekoprestatuta daude eta hori dela-etamuskulu hedatzaile sendoak dituzte.

    Birikak dilatatzeko ezintasuna

    Helduek biriken bitartez, eta berezikilarruaren bitartez, lortzen dute oxige-nazioa. Birikak txikiak dira, paretalauak dituzte eta gorputzaren barrun-beko aurreko aldean daude.Laringea haren atzean dago. Aho-barrunbea oso garatuta dago arren-gan, eta haien ahots-organoa da.

    Anfibioek ez dute saihetsik eta ezindituzte birikak dilatatu eta konprimitu;izan ere, arnas egiteko sudurretikhartzen dute airea, eta aho-zoladuraeta zintzurra errimoz altxatu etabeheratzen dute, hura biriketara heldadin bideratuz. Mugimendu hori osoazkarra da: 140 arnas-hartze gertadaitezke apo arruntaren eta baso-igel gorriaren kasuan. Arnasa bota-tzeko, gorputz-enborreko paretakomuskuluek egiten dute lan.

    Arnas aparatuaren aldaketak

    Larbetan, ordea, gas-trukeak zaka-tzen hiru pareen bitartez (zakatzakoso baskularizatuta dauzkate) etagorputzaren, eta bereziki isatsaren,larruaren bitartez egiten dira. Larbakgaratzen diren neurrian, kanpokozakatzak galdu eta barruko zakatzbatzuk garatzen dituzte zakatzeninguruko ganbera batean. Ganberahori espirakulu izeneko irekiune txikibatez komunikatuta dago kanpokoaldearekin.

    Anuroen arnas-aparatuaren egituraoso ikusgarria da; metamorfosiabitartean jasaten dituzten aldaketaharrigarriek lotura estua dute zirku-lazio-sistemaren antolamenduare-kin. Larba batean, birikak garatubaino lehen, odolaren zirkulazioasinplea da; bihotzak atrio bakarraeta bentrikulu bat baizik ez du, etazain-odola baizik ez dauka.

    Metamorfosia eta gero, bihotzak

    104

    Anuroak

  • 105

    EUSKADIKO ANFIBIOAK

  • hiru ganbera nagusi ditu: bi aurikulaeta bentrikulu bat.

    Tenperatura eta erregulazio

    hidrikoa

    Igelak "odol hotzeko" animaliakdira. Metabolismoaren bitartezbarruan bero pixka bat sortzenbadute ere, inguruko bero-iturrienmende daude, batez ere, gorputze-ko tenperatura erregulatzeko.

    Leku epeletako neguetan, igelekezin diote eutsi beren jarduerari etalozorroan geratzen dira. Espeziegehienek 0 eta 6 C arteko tenpera-turetan bizi daitezke.

    Espezie batzuek eguzkia hartuzigotzen dute gorputzeko tenperatu-ra igotzen dute, nahiz eta horrekura galtzea dakarkien. Hori delaeta, hori ur-masa iraunkorretatikhurbil bizi diren igelek baino ez duteegiten.

    106

    Anuroak

  • 107

    EUSKADIKO ANFIBIOAK

  • Anuroak barruko uretan bizidira, landare ugari duenoihanpean, landareen gaine-an, belardi hezeetan, eta ibai, errekaedo aintziretako bazterretan.Gauekoak direnak egunez uretan,landareen gainean edo zuhaitz ero-rietako enborren edo harrien gaine-an; gauez, ordea, ilunpea babes, ain-tziretako edo erreketako bazterretanibiltzen dira intsektua, krustazeoak,miriapodoak, araknidoak eta molus-kuak jaten. Eguneko anuroek, aldiz,egunez ehizatzen dute.Harrapakinen bat gertu dutenean,mihi lirdingatsua atera eta harrapatuegiten dute, eta gero berehalakoanirensten dute.

    Igelek eta apoek ikusmen- eta entzu-men-organoz bilatzen dituzte beren

    harrapakinak. Usaimen-aparatua osogaratuta dute; dastamena, aldiz, osoeskasa dute. Hala eta guztiz ere,mihi gainean, matrailetan eta aho-sabaian, dastamenerako hartzaileoso garatuak dauzkate, batez ereapaburu garaian. Izaki hauek gauzadira zenbait hilabetez jan gabe ego-teko.

    Erresistentzia handia dute tenperatu-ra baxuetarako, eta ongi jasatendituzte tenperatura altuak, betierehezetasuna hurbil dutenean.Animalia hauek 5 urte baino gutxiagobizi ohi dira.

    Neguan, espezie ia guztiek (salbuSaharako oasietan bizi direnek, udanestibatu egiten dutenak) hibernatuegiten dute.

    108

    Anuroak

    HABITATA ETA ELIKADURA

  • 109

    EUSKADIKO ANFIBIOAK

  • Anuroen ugaltzeko moduekbehin berriro erakusten dutetalde honek habitat berriakkonkistatzeko norainoko malgutasu-na duten. Errunaldien oinarrizko ere-dua uretan arrautza asko erruteabada ere (horietatik sortuko dira gerolarbak edo apaburuak, heldu bilakatuartean uretatik aterako ez direnak),salbuespen eta bitxikeria ugaridaude; esate baterako, espeziebatzuek ez dute uraren beharrikugaltzeko. Horixe da Hegoamerikakoigel martsupialio edo igel sudurluze-en kasua (haien gurasoek bizkarreanhazkuntzarako gune batzuk dauzka-te, non gazteak hazten diren) edoAfrikako apo obobibiparoena(Nectophrynoides generokoak,Tanzanian eta Ginean bizi direnak);haien arrautzek emeen sexu-hodienbarruan osatzen dute beharrezkoduten garapena.

    Anuroek bigarren mailako ezaugarrisexual bitxi batzuk ere badituzte;esate baterako, arrak txikiagoak iza-tea, aho-zakuak edukitzea buruaz bialdeetan, eskuko hatzen dilatazioaaraldian eta izur zabalak osatzeangorputz-enborraz bi aldeetan etaizterren gainean.

    Estalketa

    Liopelmatidoen familiako igelenespezieetan (bizi diren antzinakoe-nak) eta bufonidoen familiakoNectophrynoides generoko apo obo-bibiparoetan izan ezik, arrautzenernaltzea kanpoan gertatzen da.Arrak ez du inolako eztei-dantzarikegiten, baina kantuz deitzen dioemeari eta hala konkistatzen du.

    Laringea oso garatuta dute, eta aho-zaku bat edo bi dituzte buruaz bialdeetan. Zaku horiek airez betetzendituzte kantatzerakoan, eta erreso-nantzia-kutxa gisa funtzionatzendute.

    Kortejorako lehen deiak eta gero,arrak jauzi egiten du emearen bizka-rrera, eta aurreko gorputz-adarrekineusten dio anplexus izenaz ezagu-tzen den besarkada batez; besarka-da hori ezin da zuzen egin besoenazpitik (orduan anplexo axilarra esa-ten zaio) edo gerriaren bueltan(anplexo lunbarra). Besarkada bitar-tean arrak esperma isuriko du emeaksortutako arrautzen gainean.

    Horrela parekatzen dira Europako

    110

    Anuroak

    U G A L K E TA

  • 111

    EUSKADIKO ANFIBIOAK

  • anuro guztiak. Alabaina, parekatzemota honetan salbuespen batzukdaude: Nectophrynoides familiakoekberen kloakak batzen dituzte; IparAmerikako Ascapus truei espeziekoarren kloakak kopulaziorako organogisa funtzionatzen du.

    Errunaldia

    Anuro gehienek suertatzen den ingu-runean erruten dituzte arrautzak,ingurune hori aldatu gabe eta arrau-tzak zaindu gabe. Espezie batzuenaparteko kasuetan, bi sexuetarikbatek, edo biek batera, kabi oinarriz-ko batzuk prestatzen ditu; beste kasubatzuetan, arrek arrautzak edo lar-

    bak zaindu eta haiekin eramatendituzte jaiotzen diren artean: txantxi-kuen kasua da.

    Arrautzak esferikoak dira, eta bitelokopururen bat izaten dute. Bitelogehien dutenak handiagoak dira (dia-metroan zentimetro bat ere izandezakete) eta arrautza gutxiagokoerrunaldietakoak dira; bitelo gutxidutenak, ordea, txikiagoak dira, eta35.000 aleko errunaldietan ateratzendira: itsas apoaren (Bufo marinus)kasua da.

    Arrautzak gai lirdingatsu baten zen-bait geruzatan eta mintz oso itsaskorbatean bildurik daude. Era askotara

    erruten dira, familiaren ara-bera, baina amaren gorpu-tzeko toki berezi batzuetangaratuko dira: horixe gerta-tzen da Pipa genero ameri-karreko zenbait anuroenemeen kasuan (arrautzakbizkarraldean itsatsita dara-matzate); haien aurrekoenberdinak diren apoak jaio-tzen dira; beste batzuetan,arrautzak lurrean uzten dira,eta bertan segmentatu etalarbak sortzen dira, behinbilduki babesgarrian epe batiragan ondoren (oraingoanere, jaiotakoa haren aurre-koen ia berdina izango da).

    Hala eta guztiz ere, norma-lean arrautzak uretan erru-ten dira, eta bertan hastenda haien garapena.

    112

    Anuroak

  • 113

    EUSKADIKO ANFIBIOAK

  • Neguko lozorrotik itzarri etahilabete inguru igarotakoan,apirilean edo maiatzean, anu-roek eztei-jokoei ekiten diete.

    Emeen obuluak hiposiaren aurreal-deko lobuluan jariatzen den hormonabatek helduarazten ditu, eta hormo-na hori udaberriarekin batera sortzendiren giro-faktore batzuek jariaraztendute. Kopula uretan zein lehorreangerta daiteke, espezieen arabera.Arrek eskuan beste hatz gisa sortzenzaien baba batez heltzen diete emeeibizkarretik eta estimulatu egitendituzte arrautzak errun ditzaten; gero

    hazia isurtzen dute gainean.Txantxikuez beste espezie guztienarrautzak hondoratu egiten dira (txn-txiku arrek bizkarrean edukitzendituzte) eta alg