euskal herriko sugeak

235

Upload: ordizia

Post on 16-Feb-2018

340 views

Category:

Documents


6 download

TRANSCRIPT

7/23/2019 Euskal Herriko Sugeak

http://slidepdf.com/reader/full/euskal-herriko-sugeak 1/234

7/23/2019 Euskal Herriko Sugeak

http://slidepdf.com/reader/full/euskal-herriko-sugeak 2/234

2

Egilea: Fernando Pedro Pérez

Imprimategia: Gertu-Soc. Coop.

Diseiñua: Mª del Pilar Morrás

Laguntzaileak: Noelia Vega

Argitaratzailea: ADEVE

Lehen argitaldia: 2002eko maiatzan

ISBN:   932546-0-6

Legezko gordailua: BI-637-02

Liburu honek Eusko Jaurlaritzako KulturaSailaren languntza jaso du.

7/23/2019 Euskal Herriko Sugeak

http://slidepdf.com/reader/full/euskal-herriko-sugeak 3/234

3

EUSKAL HERRIKO

SUGEAK  

Egilea:

Fernando Pedro Pérez

Argazkia:

Fernando Pedro PérezAlberto Barreiro

A.D.E.V.E.

IRAUNGITZEKO ZORIAN DAUDEN ESPEZIAK

DEFENDATZEKO ELKARGOA

Liburu honen salmentatik lortutako irabazi guztiak Euskal Herriko espezie 

mehatxatuak berreskuratzeko proiektuetarako erabiliko dira.

7/23/2019 Euskal Herriko Sugeak

http://slidepdf.com/reader/full/euskal-herriko-sugeak 4/234

5

 N 

arrastiak, anfibioen ondo-rengoak, duela 300 milioi urte azaldu ziren Lurrean.

Gizakiok betidanik liluratu izan gaituzte, bai aspaldi galdu zirendinosauru handiek, bai gaur egun- go krokodilo ikaragarriek, zeininguruetako basoetan bizi direnmuskerrak Gizakiak begirune handia izan die beti animali hauei, eta, gorroto izanarren, gurtu ere egin ditu.Tamalez, gure kulturan pertsona gehienek higuin dituzte narrastiak,

eta ahaleginak egiten dituzte ahalik  gehienak akabatzeko. Ezkata-larrua, begirakune hotza, "deuseta-

rako ez" izatea, badirudi faktore horiek guztiek narrastiak akabatze-ra bultzatzen gaituztela.Hala ere, narrasti guztiek dute bere-biziko eginkizuna bizitzaren ziklo-an. Zeinek berea ematen du duelamilaka urte bizi den habitatean.Euskadin hamaika espezie bizi dira(bi dortoka, hiru musker, lau sugan-dila, ziraun bat eta eskinko bat bizi dira; batzuk oso urriak dira eta

7/23/2019 Euskal Herriko Sugeak

http://slidepdf.com/reader/full/euskal-herriko-sugeak 5/234

6

indibiduo bakan batzuk besterik ez daude, esaterako apoarmatu istil-zalea, eta beste batzuk, aldiz, osougariak dira, zirauna eta horma-sugandila kasurako. Batzuek baliozoologiko handia dute, esaterako

Schreiber muskerrak, Iberiar penintsulako ipar-mendebaldekoespezie endemikoa delako, eta beste batzuk toki jakin eta bakanetansoilik bizi dira, apoarmatu istilza-lea kasurako (Gorbeiako Parke  Naturala). Zoritxarrez, Bizkaian bizi dirennarrasti guztiak urritu dira izuga-rri, horma-sugandila izan ezik (bera ere urritu da, baina ez beste-

ak beste). Bizi diren habitatenhumanizazioak kolpatu ditu.Gizakia bere etengabeko hedapene-an narrastien bizilekurik izkutue-netara heltzen ari da, eta ondorioz lur hauetan gu baino milioiak eta

milioiak urte lehenago bizi direnanimalia primitibo hauek apurka-apurka suntsitzen ari dira, beste asko bezala. Nolakoak diren eta nola bizi diren jakiteak gogoeta eragin behar ligu-ke eta ohartu behar ginateke haiek ere, tankeraz primitiboak eta begi-rune hotzekoak izan arren, badute-la gure munduan bizitzeko aukera,euren munduan, alegia.

7/23/2019 Euskal Herriko Sugeak

http://slidepdf.com/reader/full/euskal-herriko-sugeak 6/234

7

Euskal Herriko

SUGEAK 

7/23/2019 Euskal Herriko Sugeak

http://slidepdf.com/reader/full/euskal-herriko-sugeak 7/234

8   9

7/23/2019 Euskal Herriko Sugeak

http://slidepdf.com/reader/full/euskal-herriko-sugeak 8/234

10

GIZAKIA ETA OFIDIOAK 

G I Z A KI A E TA O F I DI O A K

Gutxi dira mitologian eta sinbo-loetan sugeak bezain sarriazaltzen diren animaliak:

munduko ia kultura guztietako istorioeta sineskerietan aipatzen dira, bate-an bizitzaren adierazgarri direla etabestea heriotzarena, argiaren zeinitzalen sinbolo direla, ongiarena zeingaizkiarena, batzuetan suntsipena-ren ikur eta beste batzuetan zuhur-tziarena edo tentazioarena....

Sinbolo falikoa den aldetik "emaku-me ororen senarra" da eta emaku-

mezko jainkoen lagun gisa, aldiz,izaki enigmatiko, intuitibo eta osten-dua; izaki antzemangaitza, bat-bate-an azaltzen eta desagertzen dena.

 Aldian-aldian azala aldatzen dute-nez, biziberritzearen sinbolo erebadira.

Makilan edo zuhaitzean kiribilduta,sugeek naturaren zikloen espiralairudikatzen dute. Hermesen makilakosuge bikiek sendatzeko eta pozoitze-ko ahal homeopatikoa sinbolizatzen

dute, osasuna eta gaitza,Egiptoko dinastien aurre-ko aroko (K.a. 4200-2100)sukarrizko aizto askoren

kirtenetan zizelatutakoekbezala. Elkarrekin kiribil-dutako bi suge denboraeta patuaren adierazgarridira, elkarri lotutako bibotere handienen sinbo-lo, alegia, eta sugeenbegi betazal gabeek zain-tza adierazten dute, etaberaz azkartasuna eta

zuhurtzia.

Kultura askotan sugeahilezkortasunaren fruitua-ren edukitzailea izan da,atalaseen, tenpluen,altxorren eta jakituria eso-terikoaren zaindaria.Besoko edo iduneko gisaaroen betiereko segida-ren ikurra da.

7/23/2019 Euskal Herriko Sugeak

http://slidepdf.com/reader/full/euskal-herriko-sugeak 9/234

EUSKAL HERRIKO SUGEAK

11

7/23/2019 Euskal Herriko Sugeak

http://slidepdf.com/reader/full/euskal-herriko-sugeak 10/234

12

G I Z A K I A E T A O F I D I O A K

DENEAN DAGOEN IZPIRITUA

Gorputz-adarrik gabe dabilenez,

sugea "denean dagoen izpiritua"

deritzonaren isla da, eta pitzaduretanbarna sar daitekeenez, barnekonaturaren sinboloa da, eta ondoriozgizakiaren kontzientziarena ere bai.

Bizitzaren Zuhaitzari loturik ageribada, ongilea da; ostera, Ongiareneta Gaizkiaren Zuhaitzari loturik

ageri bada, gaizkilea da eta mundu-ko pozoia da.

Sugearekin batera arranoa eta orei-na ageri badira, argiaren eguzki-sin-boloak, sugea ilunpearen sinboloada eta hiruren multzoa unibertsoarenbatasuna. Arranoak sugea bere atza-parrez oraturik badu eta oreinakzapaltzen badu, ongia gaizkiarigaraitu zaiola adierazi nahi da, argia

ilunpeari, botere izpiritualak mundu-ko botereei.

Kultura guztietan batez ere sugeakdira eraldaketa mistikoa jasatenduten animaliak. Sugea agerkariguztien Alfa eta Omega da (hasieraeta amaiera).

Egipziarrek kobra batez irudikatzenzuten faraoien diadema, haien erre-getzaren sinboloa; diadema hurafaraoien jakituria gorenaren eta jain-

ko-ahalaren ikurra zen.

Indiako erlijio gehientsuenetan suge-ak naga dira, hau da, jakintsu misti-koen doktrinen eta botere magikoensekretuen gordailuak. K.a. 1000.urtearen inguruan idatzitakoStapatha Brhmana testuan ageri daVeda edo benetako jakituria izatez"sugeen jakituria" dela. Jatorrian,aditya zeritzen 12 jakintsu bakarrak

7/23/2019 Euskal Herriko Sugeak

http://slidepdf.com/reader/full/euskal-herriko-sugeak 11/234

EUSKAL HERRIKO SUGEAK

13

7/23/2019 Euskal Herriko Sugeak

http://slidepdf.com/reader/full/euskal-herriko-sugeak 12/234

14

G I Z A K I A E T A O F I D I O A K

sugeak ziren. Sugeak antzina-antzi-

nako jainkoen ondorengoak ziren.

Zibilizazio minoikoan, Kretan sugea-ren sinboloa zen nagusi; izan ere,sugea gurtzen zuten grekoen jainkoklasikoak zaharrei garaitu aurretik.Jainkosa Handiak, familiaren babes-lea zenak, suge bat edo batzuk iza-ten zituen eskuan, eta geroztik eresugea jainko berriei loturik geratu

zen.

Grekoen ustez sugeak jakituria irudi-katzen zuen, bai eta biziberritzea,berpiztea eta sendakuntza ere.Horregatik Hipokratesi eta Hermesiloturik zegoen, eta salbatzaile-sen-datzaile gisa Eskulapiori ere bai.Sugea "agatos daimon" zen, bizitza-ren printzipioa eta Zeus/Amon jain-koaren pterimorfoa. Delfosko Apolori

eskainia zegoen, zeren, ilunpeak

uxatzen zituen argia izanik, arimaaskatzen baitzuen, horrela jakituria-ren inspirazioa ematen ziolarik.Orobat, sinbolo falikoa ere bazen. Arrautzan kiribilduta, gizonezkotasu-nari eta emakumezkotasunari eragi-ten dieten grinen adierazgarria zen.Suge-adatsa zuten emakumeekbatetik magiaren ahala eta bestetik jakituria eta zuhurtzia sinbolizatzen

zituzten.

Etruskoen gizartean (Tiber ibaiareningurura iritsi ziren K.a. 750 urtean)sugeek adiera erlijioso eta ktonikozehatzak zituzten. Hileta-pinturetanzein baxuerliebeetan Karontereneskuetan (heriotzaren mezularia zeneta arimak garraiatzen zituen beraienazken bidaian) eta Tukulka deabrua-ren eskuetan azaltzen dira.

7/23/2019 Euskal Herriko Sugeak

http://slidepdf.com/reader/full/euskal-herriko-sugeak 13/234

EUSKAL HERRIKO SUGEAK

15

7/23/2019 Euskal Herriko Sugeak

http://slidepdf.com/reader/full/euskal-herriko-sugeak 14/234

16

G I Z A K I A E T A O F I D I O A K

Erromatarren ustetan, sugeaEskulapiorena ezezik zorionaren sin-boloa ere bazen. Zoriona ("BonusEventus") suge gisara irudikaturikgurtzen eta eskatzen zuten erroma-tarrek ardoa kupel zaharretik berriraaldatzen den aldian.

Zelten artean sugea mirarizko ur etaiturburuei loturik zegoen. Suge adar-

duna eta ahari-burua Cernunnosgizontasunaren jainkoaren sinboloakziren. Horrez gainera, sugea Brigitama jaikosaren ikurra zen, zeingehienetan burua sugeaz inguraturikirudikatzen baitzen, emankortasunaadierazteko.

Eskandinaviako mitoetan, Nidhoggeta Midgard sugeak eten gabe aridira ausikitzen Yggdrasil zuhaitz kos-

mikoaren sustraiak; Edda izenekotestuen arabera, "jainkoak eurakbaino zaharragoa da".

Hebreoen artean sugea gaizkiaren,tentazioaren, bekatuaren eta grinasexualaren sinboloa zen.Palestinako zenbait tokitan, esatera-ko Kanaanen, eta Hego Arabian,makila baten gainean jarritako suge-

aren irudiarekin salbazioaren etasendakuntzaren jainkoa gurtzen zen;sinbolo sumerio-semitiko oso ezagu-na zen.

Ildo honetatik, sugea salbazioareneta sendakuntzaren ikur gisa agerida Itun Zaharreko eta Berriko hainbatpasartetan. Jesukristok berak bereburua Moisesek Jaungoikoak agin-durik egin zuen brontzezko suge sal-

7/23/2019 Euskal Herriko Sugeak

http://slidepdf.com/reader/full/euskal-herriko-sugeak 15/234

EUSKAL HERRIKO SUGEAK

17

7/23/2019 Euskal Herriko Sugeak

http://slidepdf.com/reader/full/euskal-herriko-sugeak 16/234

18

G I Z A K I A E T A O F I D I O A K

batzaile eta profetikoarekin alderatuzuen, esanez: "Eta Moisesek basa-mortuan sugea jaso zuen bezala,halaxe jaso behar da GizakiarenSemea, Berarengan sinesten duenabetiko bizi dadin". Hitz horiei jarrai-tuz, Erdi Aroan Elizaren aita eta dok-tore batzuek, Treverisko Ambrosiok

(340-397), Sevillako Isidorok (560-636) eta Aquinoko Santo Tomasek(1225-1274), adierazi zutenGurutzea brontzezko sugea zela;sugea, gurutzearen sinboloa zenezgeroztik, kristauen ikonografiako taumistikoan agertzen zen. Q.S.F.Tertuliano apologetak (155-222)esan zuen lehen kristauek Kristori"Suge Ona" esaten ziotela. Halaber,kristauen iritziz sugeak zuhurtzia ere

adierazten du, Jainkoaren jakituriare-kin komunioan egotetik datorren ber-tutea. "Izan zaitezte sugeak bezainzuhurrak eta usoak bezain garbiak ",dio Jesusek Ebanjelioan.

Geroago sugea balio bikoitzeko bila-

katu zen: Kristo Bizitzaren

Zuhaitzean esekita sakrifikatzeko

prest eta, beraz, jakituria; eta horre-kin batera Deabruaren lurrazpiko sin-

bolo ktonikoa.

Gaur egun, nahiz eta testu sakratue-

tan sugea alderdi biko sinboloa izan,

Eliza Katolikoak alderdi negatiboa

soilik nabarmendu ohi du. Elizak ez

du ukatzen sugea ahaltsua eta jakin-

tsua denik, baina ahala eta jakituria

lapurretaz bereganatu zituela dio:

7/23/2019 Euskal Herriko Sugeak

http://slidepdf.com/reader/full/euskal-herriko-sugeak 17/234

EUSKAL HERRIKO SUGEAK

19

7/23/2019 Euskal Herriko Sugeak

http://slidepdf.com/reader/full/euskal-herriko-sugeak 18/234

sugearen jakituria madarikaturik

dago eta gizakiok barruan dugun

sugea da heriotzara eramango gai-

tuzten bizioen eragilea.

Sugea munduko kultura guztietako

kondaira eta alegorietan agertzen

da, are Euskal Herrikoetan ere

(gogoan izan Baltzolako sugearen

elezaharra); gehienetan sugea izu-

garria izaten da eta haitzuloan edo

harritzaren baten ondoan bizi da.

Gaur egun, hala ere, sugea hainbat

motatako sinboloa da: batetik botika-

rien sinboloa da, bestetik talde terro-

risten ikurra ere bai. Izan ere, ofidio-

ek era askotako sentimenduak sor-

tzen dituzte gizakiongan: jakituria,zuhurtasuna, izua, biziberritzea, mal-

tzurkeria...

Beraz, ikusi dugun bezala sugeak

animaliarik maitatuenak eta gorrota-

tuenetakoak dira aldi berean, bai eta

sarrien irudikatuetakoak ere; izuga-

rrizko eragina izan dute gizakiongan

betidanik, eta ondore sakonak utzi

dituzte denon kulturan.

20

G I Z A K I A E T A O F I D I O A K

7/23/2019 Euskal Herriko Sugeak

http://slidepdf.com/reader/full/euskal-herriko-sugeak 19/234

EUSKAL HERRIKO SUGEAK

21

7/23/2019 Euskal Herriko Sugeak

http://slidepdf.com/reader/full/euskal-herriko-sugeak 20/234

22

SU GEEN J A TOR R IA

Gaur egungo sugeak duela 20bat milioi urte garatu ziren,Miozenoan, baina sugeen

bilakaera askoz luzeagoa da. Denaden, fosil oso gutxi aurkitu dira orainarte, are musker fosilak bainogutxiago.

Dauden fosilik zaharrenak Kretazikoazkenetakoak dira, duela 80 milioiurte ingurukoak; hondarrak espeziehauenak dira: Coniophis (sugegorriconiatarra), Ipar Amerika, eta

Dinilysia (suntsitzaile izugarria),Patagonia. Hauexek dira ezagutzenditugun sugerik zaharrenak.

Hala ere, antzina-antzinakoak badiraere, beraien ezaugarrietako askogaur egun espezietan ere azaltzendira, esaterako: gorputz luzea izatea(espezie batzuek 450 ornotik goradituzte), gorputz-adarrik ez izatea,eta burezurraren behealdeko bi ire-

kiguneen gainean hezur-arkuak iza-tea (horiei esker masail-muskuluhandiagoak garatu zaizkie eta

masail-artikulazioak are muskerre-nak baino malguagoak dira, etahorrela sugeek ahoa zabal-zabal jarri eta harrapakinak osorik irentsditzakete).

Ez dakigu zehatz-mehatz zeintzukizan ziren sugeen aurrekoak, bainaustea da musker espezieren batetikhasi zirela bilakatzen suge.

Paleontologo batzuen iritziz sugeenaitzindaria musker zulatzaileren batizan bide zen, eta beste batzuek,ostera, sugeak xede izan zuen bila-kaera uretako musker luzangarenbatekin hasi zela uste dute (barano-ak aipatu ohi dituzte, Pachyrhachisespeziea kasurako. Animalia hurametro bat luze zen, gorputza sugea-rena bezain luzanga zuen eta bara-no burua zuen.

SUGEEN JATORRIA 

7/23/2019 Euskal Herriko Sugeak

http://slidepdf.com/reader/full/euskal-herriko-sugeak 21/234

EUSKAL HERRIKO SUGEAK

23

7/23/2019 Euskal Herriko Sugeak

http://slidepdf.com/reader/full/euskal-herriko-sugeak 22/234

24

EZA U GA R R IA K

EZAUGARRIAK 

Sugeek gorputz-enbor eta isatsoso-oso luzeak dituzte, burualepotik gutxi-asko bereizia,

eta ez dute hankarik, ez aurrean, ezatzean, genero batzuetan izan ezik(Boa, Pyton, Eunectes); hauek atze-ko hankak hondar-apendize bilaka-tuta dituzte kloakaren alboetan.Tamainaz denaz bezainbatean, txi-kienak 10 zentimetro luze dira eta

0,5 milimetroko diametroa dute(Leptotiflopidoen familiako zizare-sugeak), eta handienak 10 metroluze izan daitezke eta 30 zentime-troko diametroa izan dezakete (ana-kondak).

Suge guztien azaleko azken geruzakorneoa da, eta oso sendoa.Gehienek plaka erregular eta zaba-lez jantzita dute burua; buruko pla-

ken tamaina, taxua, kopurua etaantolamendua erreferentzia ezinhobeak dira suge familia, generoeta espezieak sistematizatzeko.

Gorputz-enborraren goialdea ezka-ta luzangaz estalia dute. Ezkatokertz biribilduak izaten dituzte gehie-netan, eta elkarri atxikita edo elka-rren gainean ezarrita daude;

batzuetan karena izaten dute luze-tara eta lerro erregularretan antola-tuta egoten dira, eta lerro bakoitze-ko elementuen kopurua ia finkoaizaten da espezie bakoitzean.Enborraren behealdean, lepotik isa-tsaren muturreraino, beste erabateko plakak dituzte estalgarri:plaka zabal eta laburrak, lerro baka-rrean, eta plaka hauen atzealdekoertza lokabe egoten da.

7/23/2019 Euskal Herriko Sugeak

http://slidepdf.com/reader/full/euskal-herriko-sugeak 23/234

EUSKAL HERRIKO SUGEAK

25

7/23/2019 Euskal Herriko Sugeak

http://slidepdf.com/reader/full/euskal-herriko-sugeak 24/234

26

Suge "iletsuak"

Pertsona askok, batez ere baserrigirokoek, aho betean esaten dute

suge iletsuak ikusi dituztela. Halamintzo direnek seguruenik azalaaldatzen ari zen sugeren bat ikusidute. Sugeek likido linfatikoa jaria-tzen dute hondar-azalari erortzenlaguntzeko, eta litekeena da norbaitilikidoari itsatsitako aleak edo lastozatiak ileak begitantzea.

Ikusmena, entzumena,

ukimena eta dastamena

Lehen esan dugu sugearen begira-kunea "beirazkoa" eta hotza dela;bada horren arrazoia betazalik ezizatea da; izan ere, sugeek betazalakbarik mintz oso mehea besterik ezdute begi aurrean, gorputz osokoazalarekin batera aldatzen dena.Mintz horren azpian begi-globoa

dago, malko-guruinek jariatzen duten likidoazbustirik.

Sugeen ikusmenarenzolitasuna asko alda-tzen da espezieen arte-an. Lurrean bizi direnespezieek begi zoliakizaten dituzte, bainaherpetologoek egin

dituzten azterlanenarabera mugimendueihobeto antzematendiete formei baino.Lurrazpian bizi direnespezie zulatzaileek,berriz, atrofiaturik dituz-te begiak, eta normale-an ez dira gauza izatenargia eta iluntasuna

bereizteko.Entzumenaere ez dago bateregaratuta; besteakbeste, sugeek ez dutebelarririk. Hala ere,entzun entzuten duteeta argi asko hautema-ten dituzte maiztasuntxikiko soinuak, aireanbarik lurrean barnatransmitituak.

EZA U GA R R IA K

7/23/2019 Euskal Herriko Sugeak

http://slidepdf.com/reader/full/euskal-herriko-sugeak 25/234

EUSKAL HERRIKO SUGEAK

27

7/23/2019 Euskal Herriko Sugeak

http://slidepdf.com/reader/full/euskal-herriko-sugeak 26/234

28

EZA U GA R R IA K

Horrez gainera biperidoek lurreanbarna dabiltzan soinuak hautematekosentsoreak dituzte sabelaldeko ezka-tetan eta boidoek eta kolubridoekezkata gulareetan.

Entzumenaren eta ikusmenaren zoli-tasunik eza orekatzeko, suge espezieguztiek dute mihi bifidoa, ahotik kan-

pora atera dezaketena are itxita dute-larik ere, berariazko ildoa baitutehorretarako goi ezpainaren erdian. Atsedenean dagoela, mihia arnas-aparatuaren zuloaren azpian dagoenmagina luze baten barruan sartzendute.

Sugeen mihian usaimen eta ukimenerrezeptore ugari daude. Sugeakmihia ateratzen duenean alde batetik

bestera mugitzen du eta horrela erre-zeptoreek airean eta lurrean daudenmolekula kimikoak jasotzen dituzteeta ahora eramaten dituzte, hanJacobson-en organo bemoronasalakazter ditzan; organo hori aho-sabaiandago eta beraren eginkizuna usain-estimuluak jasotzea da. Horri esker sugeek harrapakinen lorratzei jarraitu

ahal diete, laguna aurki dezakete,dauden tokia nolakoa den jakin deza-kete edo harraparia zelatan dutelaohar daitezke. Beraz, ez da batereharrigarria beti mihia kanpoan eduki-tzea.

Sugeek ukimen-estimuluak ere haute-maten dituzte gorputz osoan dituztenorgano txikiez, eta espezie guztieksortzen dute txistu-soinuren bat.

7/23/2019 Euskal Herriko Sugeak

http://slidepdf.com/reader/full/euskal-herriko-sugeak 27/234

EUSKAL HERRIKO SUGEAK

29

7/23/2019 Euskal Herriko Sugeak

http://slidepdf.com/reader/full/euskal-herriko-sugeak 28/234

EZA U GA R R IA K

140 orno gutxienez

eta 400 gehienez

Bizkarrezurrean sugeek 140 ornodituzte gutxienez eta 400 gehienez;

kopurua ez da bera espezie guztie-tan. Biperidoek, lodixkak izaki, gaine-rakoek baino gutxiago dituzte (200baino gutxiago, oro har); beste mutu-rrean kolubridoak daude, sugeriklirainenak.

Orno gehienetan saihets-pare izatendute, eta saihetsen muturrak ez zaiz-kio ezeri lotzen, sugeek ez baituteesternoirik.

Burezurra oso osifikatuta dago eta ezdu sudur-hobirik.

 Ahoa ikaragarri zabal daiteke, etahorretaz baliatuz sugeek eurak bainoaskoz handiagoak diren harrapaki-nak irents ditzakete. Hortzen eginki-zun nagusia, letaginena salbu, harra-

pakinari eustea da, eta horregatikluzeak, zorrotzak, meheak eta nahi-koa gakotuak izaten dira. Handienakgoiko masailekoak izaten dira (4-5zentimetro biperidoetan).

Boidoen eta kolubridoen hortzakapurka-apurka ordezten dira, atzeko-ek aurrekoen lekua hartuz, alegia;biperidoetan, aldiz, ordezpena bat-batean gertatzen da.

30

7/23/2019 Euskal Herriko Sugeak

http://slidepdf.com/reader/full/euskal-herriko-sugeak 29/234

EUSKAL HERRIKO SUGEAK

31

7/23/2019 Euskal Herriko Sugeak

http://slidepdf.com/reader/full/euskal-herriko-sugeak 30/234

32

EZA U GA R R IA K

Muda

Sugeen azaleko geruza korneoa osogogorra eta elastikoa da, baina, halaere, hazkuntzaren eta etengabekomarrusketaren ondorioz aldatu egi-ten da aldian-aldian, espezie batzue-tan are 3-4 aldiz urtean. Azal-aldake-tari muda esan ohi zaio.

Suge osasunez ondo badago, hon-darreko azala oso-osorik erori ohizaio. Azal zaharrak sugearen kanpo-aldeko ezaugarri guztiak islatzenditu. Azal zaharra eror dadin, sugeakharrietan edo sastraketan igurztendu bere burua; azal berriak koloreaskoz biziagoa eta distiratsuagoakizaten ditu. Hondar-azala aztertuzsugea zein familiatakoa eta are zein

espezietakoa den jakin daiteke, pla-

kak nolakoak diren eta nola taxuturikdauden kontuan izanez.

Nola dabiltza sugeak?

Gizakiak antzina-antzinatik izan du

 jakin-mina "hanka gabeko" animaliahauen uhin-mugimenduez. Gaur egun badakigu sugeak lekualdatzekoeuren gorputz-ezaugarriez baliatzendirela. Hain zuzen ere, sabelaldekoplaka bakoitza bi saihets-pareri edogehiagori atxikita dago bi muskulurenbidez. Muskulu horiei esker gorputzabarrurantz eta kanporantz bira deza-ke eta ezkatak aurrerantz eta atze-rantz bultza ditzake. Ezkatak taldeka

7/23/2019 Euskal Herriko Sugeak

http://slidepdf.com/reader/full/euskal-herriko-sugeak 31/234

EUSKAL HERRIKO SUGEAK

33

7/23/2019 Euskal Herriko Sugeak

http://slidepdf.com/reader/full/euskal-herriko-sugeak 32/234

34

mugituz geldiro ibiltzen dira, zuzenantzean. Ostera, suge gehienak sigi-saga mugitzen dira, eta, beraz, badi-rudi zuzeneko lokomozioari (espezie

astun eta lodien berezko mugimen-dua) uhin-mugimenduaren (ofidiogehienen ohiko mugimendua) onuragehitzen diotela. Zuzeneko mugi-menduari esker, suge lurrari itsastenzaio eta uhin-mugimenduari esker azkar ibil daiteke.

Sigi-saga ibilera gorputzaren alboe-tako uhinduren bidez sortzen da, etauhindura hauek gorputz osoko mus-kuluen jarraikako uzkurdura-erlaxa-zioek eragiten dituzte. Ibiltzeko ener-gia gorputzaren kurba bakoitzaklurraren gainean egiten duen bultza-dak sortzen du. Hala, sugeak etengabe sigi-saga eginez mugitzen dira.

Orduko 11,2 kilometrokoazkartasuna

Lur harritsuetan, uhin-mugimenduaazkarra da. Hala ere, sugeak begienaurretik azkar desagertzen direlabegitandu arren, sarritan exageratuegiten dugu. Euskadiko AutonomiaErkidegoko eta Europako sugerikazkarrenetako bat suge berde-horiada -Gipuzkoako iparmendebaldeanbizi da-, eta beraren azkartasuna ezda iristen orduko 5-6 kilometrora lur egokienetan.

Munduko sugerik azkarrena Afrikakoelepidoa da, mamba beltza(Dendroaspis polylepis); suge honengorengo azkartasuna 11,2 km/h da.

EZA U GA R R IA K

7/23/2019 Euskal Herriko Sugeak

http://slidepdf.com/reader/full/euskal-herriko-sugeak 33/234

EUSKAL HERRIKO SUGEAK

35

7/23/2019 Euskal Herriko Sugeak

http://slidepdf.com/reader/full/euskal-herriko-sugeak 34/234

36

EZA U GA R R IA K

Oro har, zenbat eta meheagoa etaluzeagoa izan sugearen gorputz-enborra, orduan eta azkarrago ibildaiteke, batetik lurraren gainean bul-tzada-gune gehiago jar ditzakeela-ko, eta bestetik gorputzak kurbagehiago sortzen dituelako uhin-mugimenduan.

Jarraikako euspen-guneetan oinarri-tuz ibiltzeko, lehenbizi sugeak isatsa

toki batean finkatzen du eta gorpu-tzaren aurrealdea kiribil estuetan bil-tzen du; gero burua eta gorputzare-naurrealdea aurreratzen du besteeuspen-gune bat aurkitzeko, etabehin aurkituz gero, lepoaz finkatzenda bertan. Jarraian isatsa askatzendu eta gorputzaren atzealdea era-maten du euspen-gune berrira,burua eta aurrealdea beste bate-rantz doazen bitartean. Behin eta

7/23/2019 Euskal Herriko Sugeak

http://slidepdf.com/reader/full/euskal-herriko-sugeak 35/234

EUSKAL HERRIKO SUGEAK

37

7/23/2019 Euskal Herriko Sugeak

http://slidepdf.com/reader/full/euskal-herriko-sugeak 36/234

38

berriro mugimendu horiek eginez,sugeak zuhaitzetara igo daitezkeeta zoru leunen gainean ibil daitez-ke.

Albo-albokako

mugimendua

 Azkenik, sugeak beste era bateraere mugi daitezke, era harrigarribatera: albo-alboka. Horretarako,sugea lehenbizi lepoaz eta gorputz-adarraren behealdeaz atxikitzenzaio lurrari, eta ondoren burua "jaur-tikitzen" du aurrera; gero gorputz-adarraren aurrealdea harrotzen du,

isatsa eta gorputzaren aurrealdeabehegainean jartzen ditu, eta berrizere burua aurreratzen du. Eta horre-la, mailaz maila balihoa bezala,aurrera egiten du.

Koloreak

Kolubridoetan, espezien bakanbatzuetan izan ezik (suge gorbata-duna, Europako suge leuna), arraketa emeak kolore berekoak izatendira. Sugegorrietan (biperidoak),aldiz, arrak eta emeak zeinek berekoloreak ditu. Oro har, emeen kolo-reak eta azal-irudiak arrenak bainomotelagoak eta lausoagoak dira.

EZA U GA R R IA K

7/23/2019 Euskal Herriko Sugeak

http://slidepdf.com/reader/full/euskal-herriko-sugeak 37/234

EUSKAL HERRIKO SUGEAK

39

7/23/2019 Euskal Herriko Sugeak

http://slidepdf.com/reader/full/euskal-herriko-sugeak 38/234

40

Suge batzuek, eta batez ere pozoi-rik ez dutenek, berezko harraparigehiagok mehatxatzen baitituzte,espezie arriskutsu batzuenak beza-

lako koloreak eta irudiak dituzte,sugegorrienak esaterako. Horrenadibiderik argiena Eskulapio sugegazteak dira; izan ere, harrapariek joera berezia dute suge heldu gabe-engana. Alabaina, suge gazteek ezbeste batzuek ere eurenganatudituzte espezie arriskutsuen antze-ko koloreak euren burua babesteko,esaterako suge biperakara helduek(Natrix maura): suge honek sugego-rriaren azal-irudia ezezik harenbabes-jokaera ere bereganatu du,eta animaliaren batek erasotzendionean, kiribildu egiten da, gorpu-tza hanpatzen du, txistu-soinua egi-ten du, burua zapaltzen zaio trian-geluarra izan dadin, eta sarritanhaginka-keinuak ere egiten ditu.

Sugeen koloreen alderdirik jakinga-rrienetako bat indibiduo melanikoeta albinoena da (suge beltzak etazuriak). Oro har, sugearen azaleko

hondo-kolorea espezie berekobeste indibiduo guztiena bainoaskoz ilunagoa denean, melanikoadela esan ohi da, baina egiatan halaesaten zaien gehienak melanotiko-ak dira: kolore nagusiak ilunak iza-nik ere, bizkarraldeko apainduranabarmentzen zaie, sabelaldea bel-tza barik grisa izan ohi da, ezpainakhorixkak edo gorrixkak izan ohidira... Melanotizismoa nahikoa ohi-koa da gure inguruko basoetan bizidiren espezietan: Europako sugeleuna eta Eskulapio sugea. Halaere, espezie batzuetan indibiduobel-beltzak -melanikoak- izaten dira,batez ere aspis sugegorriak etasuge gorbatadunak, mendi-aldeetaneta alde azpialpetarretan.

B a t z u e t a nEuropako sugego-rri albinoak izatendira (zuri-zuriak,begi gorriekin),baina halako indi-biduoak oso baka-nak dira eta ahal-bide ekologiko

handikoetan soilikagertzen da. Inoizsuge gorbataduneta Eskulapiosuge zuriak ereikusi dira, bainagorputzeko atalbatzuk hori-arreakzituzten, hau da,suge albinotikoakziren.

EZA U GA R R IA K

7/23/2019 Euskal Herriko Sugeak

http://slidepdf.com/reader/full/euskal-herriko-sugeak 39/234

EUSKAL HERRIKO SUGEAK

41

7/23/2019 Euskal Herriko Sugeak

http://slidepdf.com/reader/full/euskal-herriko-sugeak 40/234

Sugeak ia inguramen guztietanbizi dira, itsaso mailatik 4.600metrora bitartean, eta ia beti

tenperatura 15 eta 40 gradu bitarte-koa den aldeetan. Iparrean, latituderikhandienean bizi den espezieaEuropako sugegorria da (V. berus),Zirkulu Polarraz haratago heltzen

baita, eta hegoan Philodryas scottiespeziea, Hego Amerikakoa, 44º-raino iristen dena.

Narrastiak diren aldetik, beroa behar dute aktibo egoteko. Bizkaian bizidiren sei espezieen jardun-epealdiaotsail-martxotik urri-azaro bitartekoada, kasuan kasukoa urteko egural-diaren arabera. Zenbat eta hotzagoegon giroa, orduan eta arinago lozo-

rrotzen dira eta beranduago itzar-tzen udaberrian.

Orokorrean, otsailaren bigarrenerdian esnatzen dira lozorrotik, egu-raldi fresko eta eguzkitsua hastendenean eta airean 9 edo 10 ºC etalurrean 22-25 ºC daudenean.

Lehenbizi arrak irteten dira negukogordelekuetatik: zulo aurrean egotendira eguzki-printzen epeltasuna goza-tzen, gorputza harri gorrien gaineanzapal-zapal jarrita dutela, ahalik bero-rik gehien jasotzeko.

Kanpoko munduarekin lehenbizikokontaktua izan ondoren, lozorrotikitzartu berri diren sugeek janaria bila-

42

BIZIMODUA 

B IOLOGIA

7/23/2019 Euskal Herriko Sugeak

http://slidepdf.com/reader/full/euskal-herriko-sugeak 41/234

EUSKAL HERRIKO SUGEAK

43

7/23/2019 Euskal Herriko Sugeak

http://slidepdf.com/reader/full/euskal-herriko-sugeak 42/234

tzeari ekiten diote eta ugalketarakolagunaren bila hasten dira.

Espezie bereko bi arrek elkarrekin

topo egiten dutenean, espeziearenberariazko borroka erritualari lotzenzaizkio. Burua jasotzen dute, gorputzaluzatu eta bestearenarekin kiribilka-tzen dute, eta jauzika hasten diraetsaia eraitsi nahian; ia inoiz ere ezdiote elkarri ausikitzen. Gehienetanhonelako erritualak kolore desberdi-neko arren artean izaten dira, eta ahu-lenak ihes egiten duenean amaitzendira.

Esan bezala, emeak arrak bainoberanduago itzartzen dira negukolozorrotik, bi aste geroago gutxi gora-behera, martxo aldean. Arrek bezala

emeek ere toki eguzkitsuetara jotzendute, epeletara.

Animalia Bakartiak

Sugeak ez dira talde-animaliak, bainaaski izaten dute estimulu bat, beroakasurako, toki eguzkitsuetan biltzeko,edota ugaltzeko toki egokietan, orbelgeruza baten azpian zein neguko zuloberean.

Hortik kanpora, hots, ugaltze-aldiaedo termorregulazioa alde batera utzi-ta, sugeek gainerako sugeekiko duten jarrera bakarra harrapakinak direla

eta elkar ezin jasan iza-tea da. Hain zuzen ere,suge gose batek harra-

pakina hauteman ondo-ren beste suge batekintopo egiten duenean,emea lortzeko arrek egi-ten dutena bezalakoborroka hasten da.Honelakoetan elkarriausikitzen diote behineta berriz eta hain ari-tzen diren sutsu ezen

harrapakina bera ereahazten baitute, etaborroka amaitutakoansoilik ekiten dioten berri-ro ehizari. Janaria hel-buru duten borrokahauetan suge ar zeinemeak aritzen dira,baina adin eta tamainabereko edo antzekoenartean soilik.

44

B IOLOGIA

7/23/2019 Euskal Herriko Sugeak

http://slidepdf.com/reader/full/euskal-herriko-sugeak 43/234

EUSKAL HERRIKO SUGEAK

45

7/23/2019 Euskal Herriko Sugeak

http://slidepdf.com/reader/full/euskal-herriko-sugeak 44/234

46

B IOLOGIA

UGALKETA 

Ezteiak eta estalaldia

Lozorrotik itzarri eta elikatutako-an, sexualki helduta daudensugeak ugaltzeko lagunaren

bila hasten dira. Arrak 2,5-4 urtedituztela heltzen dira eta emeak 4,5-

5 urte dituztela (batzuetan 6-7 urteere bai), espeziearen eta bizi direnaldeko ezaugarri bioklimatikoen ara-bera.

Estalaldia martxotik apiril azkeneraartean izaten da. Emeen ugalketa-zikloa urtekoa, bi urtekoa, hiru urtekoedo lau urtekoa izan daiteke, gantzerreserben arabera. Arrek, ordea,urtero-urtero estal ditzakete emeak.

Emearen estaltzeko jarrera ugalketa-zikloaren araberakoa denez, arreske jartzen denean ez da arraroa izatenhainbat ar ibiltzea eme bakarrarenatzetik.

 Arrek ez bezala, emeek jan egitendute arreske daudelarik.

Udaberriko estalaldiaz gainera, urte

batzuetan udazkenean beste bat iza-ten da, eguraldi epel badago.Estaltzearen aurrekoak hainbat egu-netan zehar errepikatzen dira; hone-lakoak izan ohi dira: arrak emearenusain-arrastoa hautematen du eta jarraitu egiten zaio, aurkitu arte.Ondoren, estimulatu egiten dumihiaz, burua marruskatuz, era irre-gularrean irristatuz eta gorputzaastinduz.

7/23/2019 Euskal Herriko Sugeak

http://slidepdf.com/reader/full/euskal-herriko-sugeak 45/234

EUSKAL HERRIKO SUGEAK

47

7/23/2019 Euskal Herriko Sugeak

http://slidepdf.com/reader/full/euskal-herriko-sugeak 46/234

48

Emeak muzin egiten dionean, arrakbertan behera uzten du errituala etaez da kopularik izaten. Ostera,emeak isatsa zenbait aldiz uzkurtzenbadu, arrak gorputza ukitzen dio,

mihi-muturraz txistu-hots laburrakegiten dituelarik, eta gero gorputzosoa "igurzten" dio burutik isatserai-no. Kloaka aldera iritsitakoan, biratueta isatsetik bururaino igurzten du.

Horrelako "maitasun-jokoetan" aridirela arra emearen gainean suerta-tzen denean, isatsarekin inguratzendu atzealdetik, bere kloakak emea-ren sabelaldeko ezkatak uki ditzan,

eta gero isatseko espirak emearengorputz-enborraren abiagunetik goraluzatzen ditu; emeak lagundu egitendio bien kloakak ukitzen direnean.

Batzuetan emea askatu egiten dabat-batean eta ihes egiten du, bainahurbil samar gelditzen da. Orduanarra bertaratu eta hasieratik hastenda berriz; jarraitzeko gogorik azal-tzen ez badu, aldiz, emeak jotzen duberagana, muturren aurretik pasa-tzen da geldiro, eta gero aldendu egi-ten da sigi-saga handiak eginez.Nahi duela edo ohartu gabe arrarenbistatik desagertzen bada, arra bila

B IOLOGIA

7/23/2019 Euskal Herriko Sugeak

http://slidepdf.com/reader/full/euskal-herriko-sugeak 47/234

49

EUSKAL HERRIKO SUGEAK

7/23/2019 Euskal Herriko Sugeak

http://slidepdf.com/reader/full/euskal-herriko-sugeak 48/234

B IOLOGIA

50

hasten da grinatsu, burua zorutik jasota, eta emeak lurrean utzitakousain-arrastoaren bila hasten da.

Estalketaren aurreko joko hauekegunean bi aldiz eta are gehiagotanere gertatzen dira, gehienetan goize-an.

Noizbait, emeak ihes egiteari uztendio eta gelditu egiten da, luze etzan-da. Orduan arrak bere estimulu kimi-ko eta ukituzkoak areagotzen ditu etamihia dardaratzen du emearen gor-putzeko alboetan zehar, burutik isa-tseraino. Ondoren gainera igotzenzaio eta gorputza emearenaren gai-nean luzatzen du sigi-saga, eta isa-tsa jasotzen du bien kloakek elkar dezaten inguruan dituzten ukipen-

korpuskuluei esker. Une horretanarraren gorputza kiribildu egiten daeta astinaldiak izaten ditu. Luze gabearrak bere isatsa emearenaren ingu-ruan kiribiltzen du, hemizakiletakobat ateratzen du eta emearen magi-naren barruan sartzen du. Gerohemizakila handitu egiten da eta arraemeari sendo atxikita geratzen da.

Inoiz, kopulan ari direla, emeamugitu egiten da eta arra tatarrezeramaten du berekin; dena den,gehienetan bikoteak ez du zirkinikegiten. Batzuetan koitoak ordubetebaino gehiago inguru irauten du,batez ere Europako suge leunakparekatzen direnean, espeziehonetako bikoteek 5-6 ordu igaro-tzen baitituzte kopulatzen.

7/23/2019 Euskal Herriko Sugeak

http://slidepdf.com/reader/full/euskal-herriko-sugeak 49/234

51

EUSKAL HERRIKO SUGEAK

7/23/2019 Euskal Herriko Sugeak

http://slidepdf.com/reader/full/euskal-herriko-sugeak 50/234

B IOLOGIA

52

Bikoteek landaretza nahikoa handiadagoen tokietan kopulatzen dute, 5-10 bat aldiz ugalketa-ziklo bakoitze-an, eguerdiko 12etatik arratsaldeko3ak bitartean; egunean behin baizikez du estaltzen arrak emea.Kopulatzen ari direla animaliarenbatek ustekabean harrapatzen badi-tu, ez dute egiten ahaleginik ezkuta-

tzeko, harrapakina ehizatu berridutela gertatzen den bezala (halako-etan berehala irensten saiatzen dira).

Oso gaitz da espezie desberdinetakoindibiduoak parekatzea, zeren espe-zie bateko ar bat beste bateko emebati hasten bazaio maite-jokoetan,azkar asko apaltzen baitzaio grina,lagunak ez dio estimulurik batereematen eta. Hala ere, inoiz gertatu

dira sugegorri espezie desberdinenarteko estalketak, bai naturan, baisugetegietan (maizago).

Sabelaldia

Emeek maiatz erditik ekain hasierabitartean obulatzen dute. Obuluakobiduktoaren goialdera heltzen diraeta gero erdialdera. Han, umetokikoguruinek oskol mehe, malgu eta gar-dena jariatzen dute obuluen ingu-ruan. Gure basoetako sugeek 9-11aste ematen dituzte hazten emeensabelean; gero zikloa hasten daberriro. Inkubazioak 6-12 aste irau-

7/23/2019 Euskal Herriko Sugeak

http://slidepdf.com/reader/full/euskal-herriko-sugeak 51/234

EUSKAL HERRIKO SUGEAK

53

7/23/2019 Euskal Herriko Sugeak

http://slidepdf.com/reader/full/euskal-herriko-sugeak 52/234

B IOLOGIA

54

ten du, eguraldiaren arabera; uda

beroetan 90 egun aski izan daitez-ke, baina hotzetan, aldiz, baliteke100-109 inguru luzatzea.

Batzuetan udazkeneko estalaldikoenbrioiak ezin garatu izaten dirahotzaren zioz, baina bizirik egotendira sabelean barruan, "lozorroan"baleude bezala, udaberria helduarte.

Espezie obobibiparoak

Espezie obobibiparoetan emeek bizi-rik erditzen dituzte umeak, arrautze-tan barik sabelaren barruan haztenbaitira; honelakoxeak dira Europako

suge leuna eta sugegorri kantabria-

rra, Bizkaian bizi direnak. Bada,honelako espezietako arrek dirudie-nez ez dute ezer berezirik ez biga-rren mailako ezaugarri sexualetan,ez ziklo espermatogenikoan, jardue-ra-epealdia 5 eta 8 hilabete bitarte-koa bada ere. Espezie obobibiparoe-tako eme umedunetan ez bezala,eguraldiak eragin eskasa du arrenziklo sexualean.

Espezie obobibiparoetako eme ume-dunek sabelaldian ez dute egitenbesterik eguzkitan egon baino, ume-kiak ongi gara daitezen, edo bestelagordeleku barruan egoten dira epele-tan kiribilduta. Erditzeko tenorea hel-tzen denerako (abuztuaren bigarrenhamabostaldian gutxi gora-behera)emeak argal samar egoten dira.Erditu ondoren, irail hasieran, lodi-

7/23/2019 Euskal Herriko Sugeak

http://slidepdf.com/reader/full/euskal-herriko-sugeak 53/234

EUSKAL HERRIKO SUGEAK

55

7/23/2019 Euskal Herriko Sugeak

http://slidepdf.com/reader/full/euskal-herriko-sugeak 54/234

B IOLOGIA

56

tzen hasten dira eta irail azkeneanarreske jartzen dira.

Espezie obobibiparoetako eme guz-tiek ez dute umerik egiten, udabe-rrian ez baitira denak parekatzen,sexualki helduak izan arren. Azterlanherpetologikoek emandako datuenarabera zenbat eta lurraldea hotzagoizan edo garaiago egon, orduan eta

eme gutxiago parekatzen dira eta,ondorioz, gutxiagok egiten dituzteumeak. Hain zuzen ere, ohiko ehu-nekoa %40-70 bitartekoa bada,lurralde garaietan %25-35 izaten da.

Batez beste, suge obobibiparoenohiko ugalketa-zikloa hiru urtekoada. Horri loturik, sabelaldiko umeenkopurua ziklo sexualaren iraupena-ren araberakoa izaten da: urtekoa

bada, umaldian 9 jaiotzen dira batezbeste, eta bi urtekoa denean 6.

Badago suge bat aldi berean obipa-roa zein obobibiparoa izan daitekee-na, sugegorri mutur-handia, Iberiar penintsula osoan bizi dena iparralde-an izan ezik; izan ere, sugegorrihonen arrautzak emearen sabelarenbarruan zein kanpoan haz daitezke.

Umeak erabat garaturik erditzeaarrautzak errutea baino askoz hobeada, inolako ezbairik gabe. Batetik,arrautzak amaren sabelean garatzenbadira, ama animalia azkarra etaerasokorra izaki, eta sugegorrienkasuan baita pozoitsua ere, kanpoanbaino babestuago dago harraparieta-tik eta eguraldiaren gora-beheretatik,batez ere gehiegiko hezetasunetik

7/23/2019 Euskal Herriko Sugeak

http://slidepdf.com/reader/full/euskal-herriko-sugeak 55/234

EUSKAL HERRIKO SUGEAK

57

7/23/2019 Euskal Herriko Sugeak

http://slidepdf.com/reader/full/euskal-herriko-sugeak 56/234

58

(hezetasunak onddo-infekzioaksorraraz ditzake arrautzetan).Bestalde, emea eguzkitan berotzen

da eta bero handiegia dagoeneanitzalpera gordetzen da, eta halainguruabar termiko egokietan lortzenditu beretzat eta arrautzentzat.

Espezie obiparoak

Suge obiparoetan, espezie bakoi-tzak arrautza kopuru jakina errutendu: esaterako, Greziako suge nano-ak 3 edo 4 eta suge gorbatadunak,aldiz, are 60 ere.

Bizkaian lau espezie obiparo bizidira: hegoaldeko suge leuna,Eskulapioren sugea, suge biperaka-ra eta suge gorbataduna.

Espezie hauetako emeek lurrekoarrailduretan, zuhaixken oinetan,harri lehorrezko hormetan, landare-

ez estalitako haitz-pitzaduretan etazuhaitzetako zuloetan erruten dituz-te arrautzak, eta batzuetan zimaur-tzan edo sustantzia organiko multzo-etan ere bai, hartziduraren berotasu-nak enbrioien hazkuntza areagodezan.

Suge hauen arrautzak obalak diraeta sarritan oblongoak, mutur biribil-

duekin. Zurixkak edo horixkak izanohi dira, hots, ez dute kamuflatzekokolorerik, zeren, ezkutaturik egotendirenez, ez baita beharrezkoa harra-pariek ikus ez ditzaten.

Suge gorbatadunaren eta suge bipe-rakararen arrautzen oskolak gaiitsasgarri batez blai eginda egotendira, arrautzak elkarri mordoka atxi-kita egon daitezen.

B IOLOGIA

7/23/2019 Euskal Herriko Sugeak

http://slidepdf.com/reader/full/euskal-herriko-sugeak 57/234

EUSKAL HERRIKO SUGEAK

59

7/23/2019 Euskal Herriko Sugeak

http://slidepdf.com/reader/full/euskal-herriko-sugeak 58/234

60

Umeek "arrautza-hortza" deritzonaedukitzen dute oskola hautsi eta kan-poratzeko. Hortz hau masailaurrekohezurraren muturrean dago, erdiko

lerroan. Espezie obiparoetan aurre-rantz okertuta egoten da eta espezieobobibiparoetan (hauek ere badute)atzerantz, eta horregatik ezin dutebaliatu enbrioi-mintza urratzeko etamuturraz egin behar izaten dute.

Gazteak 11-40 zentimetro luze izatendira, espezien arabera. Handienaklau lerroko sugearen umeak izatendira (E. quatuorlineata).

Oro har, umeak abuztuko bigarrenerditik iraileko lehenengora bitarteko

epealdian jaiotzen dira, eta ez dutegurasoen laguntzarik batere behar izaten; guztiz gai dira euren kabuzmoldatzeko. Jaio diren egunen ber-

tan azala aldatzen zaie, edo 3-5egun igarota gehienez ere. Ez duteezer jaten eta negua igarotzeko gor-deleku seguruaren bila aritzen dira.

Lehen esan bezala, batzuetan udaz-kenean beste estalaldi bat izatendute, baina normalean Mediterraneoinguruko eta Atlantikoko hegoaldekolurralde epeletan bizi diren espezieeigertatu ohi zaie. Bizkaian gaitz izatenda halakorik gertatzea, eguraldi osooneko urteetan izan ezik. Arren lehen-biziko agerraldi sexualak irail erdian

edo izaten dira eta estal-ketak urriaren lehenen-go egunetan gertatzendira. Udazkeneko esta-laldia udaberrikoa baino

laburragoa eta lasaia-goa izaten da, eta gai-nera askoz eme gutxia-go egoten dira pareka-tzeko gertu.

Beste animalia batzue-tan bezala sugeetan ereohikoa da ume batzukmalformazio kongenito-

ekin jaiotzea: ezpainaketa aho-sabaia pitzatu-rik, begiak txikiturik edomasailezurra txikiturik,hauexek izaten diramaizenak. Horiez gai-nera, batzuetan burubikoak ere jaiotzen dira,batez ere aspis suge-gorriak eta suge gorba-tadunak.

B IOLOGIA

7/23/2019 Euskal Herriko Sugeak

http://slidepdf.com/reader/full/euskal-herriko-sugeak 59/234

EUSKAL HERRIKO SUGEAK

61

7/23/2019 Euskal Herriko Sugeak

http://slidepdf.com/reader/full/euskal-herriko-sugeak 60/234

B IOLOGIA

H A Z T E N E T E NG A B E A N

Ugaztunak ez bezala, tamainahandira iristen diren sugeakbizitza osoan zehar hazten

dira, arrainak legez; aldiz, tamainaoso handira iristen ez direnak ezdira gehiago hazten behin tamaina jakin batera helduz gero. Europakoeta gure basoetako suge espeziegehienak bizitza osoan hazten dira.Kasurik harrigarriena suge gorbata-

duna da: helduen batez bestekotamainaren (60-100 zentimetro) etaasko hazten diren eme batzuentamainaren (150-200 cm) arteanalde nahikoa nabarmena da; nola-nahi ere, gigantismo kasuak gurui-nen disfuntzioen edo gaitz geneti-koen eraginez gertatzen bide dira. Aparteko hazkundea ernari izatenez diren 10 urtetik gorako emeei

gertatzen zaie. Honelako sugeakia-ia lurrean soilik bizi dira, harra-pakin nagusiak apoak dituztela.

Oro har, suge erraldoiak berezkoharrapariei itzuri egin dien indibi-duo zaharrak izaten dira, bainatamalez geroago eta urriagoakdira, bizi daitezkeen inguramenaksuntsitzen ari garelako eta geroagoeta errazago akabatzen ditugulako.

 Arrak emeak baino luzeagoak etaastunagoak izaten dira haiek hel-dutasun sexualera iritsi arte, etaondoren emeak hazten dira luzea-go eta astunago. Gero, adin jakinbatera ezkero (espeziearen etainguramenaren ezaugarri bioklima-tikoen araberakoa), emeen haz-kundea gelditu egiten da edo gel-dotu egiten da arrenaren aldean.

30 Urteko bizitza

Sugeak 25-30 urte bizi ohi dira, orohar. Suge baten adina zehatz jaki-teko hortzen oinarrian dituen haz-

kunde-uztai ilunak zenbatu behar dira mikroskopioaz. Naturanheriotz-arrisku ugari izaten dituzte-nez, luzeago bizitzen dira gatibu.

 Arabako hegoaldean bizi denMontpellierko sugea 25 urte bainogehiago bizi da, hegoaldeko sugeleuna 19 urte, aspis sugegorria 15urte gehienez eta suge gorbatadu-na 13.

62

7/23/2019 Euskal Herriko Sugeak

http://slidepdf.com/reader/full/euskal-herriko-sugeak 61/234

EUSKAL HERRIKO SUGEAK

63

7/23/2019 Euskal Herriko Sugeak

http://slidepdf.com/reader/full/euskal-herriko-sugeak 62/234

EL IK A D U R A

64

ELIKADURA 

Lehorreko espezieak eta ureta-koak ez dira harrapakin eurezelikatzen. Lurreko edo zuhaitze-

tako sugeek karraskariak, muskerraketa hegazti umeak jaten dituzte batikbat, eta uretakoek uhandreak, igelaketa arrainak; zelatan zein bila joanezehizatzen dute.

Harrapakina ikusteak ehizarakogrina pizten die sugeei, baina erasoa jotzeko estimulurik behinena harenmugimendua izaten da.

Oro har, naturan sugeek ez duteelkar jaten, baina gerta liteke aspal-

dian ezer jan ez duen suge indartsubatek bere eremuaren barruanantzematen duen suge bati eraso-tzea eta jatea.

Kolubridoen familiako sugeek ahoazoratzen diete euren harrapakinei,hortzez atxikitzen dituzte eta gorpu-tzean kiribiltzen zaizkie; batzuetanpresioaren presioaz ito egiten dituz-te.

Sugegorriek, aldiz, ausiki eta pozoiasartu ondoren ez dituzte atxikitzenahoan eta aske uzten dituzte. Gero,harrapakina izuturik eta pozoiaz

7/23/2019 Euskal Herriko Sugeak

http://slidepdf.com/reader/full/euskal-herriko-sugeak 63/234

EUSKAL HERRIKO SUGEAK

65

7/23/2019 Euskal Herriko Sugeak

http://slidepdf.com/reader/full/euskal-herriko-sugeak 64/234

EL IK A D U R A

66

kutsaturik aldentzen den bitartean,sugegorriak sortasun-denbora mar-katzen du: "aharrausi" modukoakegiten ditu mihia behin berriz atera-tzen duela, eta halako batean harra-

pakinaren bila abiatzen da, usain-arrastoari jarraituz. Harrapatu etaberehala irensten du burutik hasita,estimulu kimiko batek eraginda.

Zenbat eta handiago izan harrapaki-na, orduan eta joera handiagoa dutesugeek ausiki ondoren askatzeko.hala bada, karraskariak aske utzi ohidituzte eta muskerrak, berriz, atxikiegiten dituzte, oro har. Beraz, zenbat

eta handiagoa estimulua, handiagoaharrapakina ahoan atxikitzeko joera.

Harrapakina irentsi aurretik, landareugariko toki batera eramaten dute.

Nahiz eta harrapakina handia izan,ahoa zabal-zabal egin dezaketenezerraz barneratzen da, sugeak ahokohezur independeteetako hezur gako-dunen mugimenduez eta, geroago,mugimendu peristaltikoen bidezlagunduz.

Behin oso-osorik irentsitakoan,sugea eguzkitara edo bere gordele-kutik gertuko tokiren batera joaten

7/23/2019 Euskal Herriko Sugeak

http://slidepdf.com/reader/full/euskal-herriko-sugeak 65/234

EUSKAL HERRIKO SUGEAK

67

7/23/2019 Euskal Herriko Sugeak

http://slidepdf.com/reader/full/euskal-herriko-sugeak 66/234

68

da, eta bertan, kiribildurik edo gaitzbaten gainean luze jarrita (lasaibadago), digeritu egiten dute.Harrapakina digeritzen ematen duen

denbora tenperaturaren araberakoada: zenbat eta handiagoa tenperatu-ra, laburragoa digestioa. Azterlanherpetologikoen arabera tenperatura25 ºC bada eten gabe, digestioakhiru bat egun irauten du batez beste,eta gorputzaren tenperatura 15 gra-dutik beherakoa bada, 10 bat egunbehar izaten ditu. Oro har, harrapakinhandia ohiko inguruabarretan digeri-tzeko 6 edo 7 egun behar izaten ditu

sugeak. Osasunez ondo dagoensugeek euren gorputz-pisuaren %4-12 bitartean jan behar izaten duteastean.

Sugeek ez dute edaten erreka,urmael edo osinetako ura, baizik etaihintzetik zuzenean. Horretarakomuturra ur-tantoen gainean jarri etagero zurrut egiten dute. Beraz, goi-zean goiz edaten dute ura, ihintzalurrundu baino lehen, eta horretanari direla gorputzaren tenperaturaegokiaz behetik izaten dute 10-20minutu inguru.

EL IK A D U R A

7/23/2019 Euskal Herriko Sugeak

http://slidepdf.com/reader/full/euskal-herriko-sugeak 67/234

EUSKAL HERRIKO SUGEAK

69

7/23/2019 Euskal Herriko Sugeak

http://slidepdf.com/reader/full/euskal-herriko-sugeak 68/234

HABITATA

HABITATA 

70

Sugeen bizi-eremuaren (jaten,ugaltzen, atseden hartzen, ehi-zatzen, eta hibernatzen duten

eremua) azalera espeziearen, ingu-

ramenaren eta klimaren araberakoaizaten da: batzuetan oso handia etabeste batzuetan txikia. Esaterako,aspis sugegorriak urteko bizi-zikloosoa egin dezake eremu oso txikie-tan, muino edo ordoki lurretan:emeek 10-40 metro karratu behar izaten dituzte eta arrek 50-90 inguru,landaretza urria denean. Berriz, ingu-ramen berean landaretza oparoagoabada, aspis sugegorriaren bizi-ere-

mua handiagoa izaten da: emeena700 metro karratukoa eta arrena2.000 metro karratukoa. Sugeeknahikoa zehatz ezagutzen dute bis-

taz euren lur-eremua, hots, badakitenon bizi diren eta non dauden batetikbestera ziurtasunarekin ibiltzekobideak. Sugeak ez dira lurraldekoiak;espezie bereko indibiduoek ongi jasaten dute elkar eta nahikoa ohikoada espezie bereko suge batzukeremu berean bizitzea.

Suge batzuk eguzkia hartzeko tokiberera biltzen direnean, bakarrik eta

7/23/2019 Euskal Herriko Sugeak

http://slidepdf.com/reader/full/euskal-herriko-sugeak 69/234

EUSKAL HERRIKO SUGEAK

71

7/23/2019 Euskal Herriko Sugeak

http://slidepdf.com/reader/full/euskal-herriko-sugeak 70/234

72

barreiaturik egoten dira, berotzen aridiren bitartean ehizan ere ari baitira.

Oro har, dirudienez sugeek bizitza

osoa ematen dute lurralde berean;atxikimendu handia izaten dieteeuren bizi-eremuei, gizakiak eragotziezean. Emeak arrak baino askozegonkorragoak dira, eta umedundaudelarik sedentarioak izaten dira,batez ere sugegorriak.

Udaberriko estalaldian, landaretzakbide ematen badu, arrak ohiko lurral-deaz kanpo abiatzen dira.

Egin diren azterlan batzuek erakutsidute sugeak eguzkiaz baliatuz gida-tzen direla ostera luzeak egiten dituz-tenean eta noraezean edo galdutadabiltzan indibiduoek batez ere

usainmenaz aurkitzen dituztela esta-laldi-eremuak edo hibernazioguneak.

Erregulazio termikoa

eta hibernazioa

Sugeek, narrastiak diren aldetik, odolhotza dute, eta horregatik eguzkitan jarri behar izaten dira berotzeko etaeuren funtzio guztiak egiteko, hotzakgeldiarazi egiten baititu; horri termo-rregulazioa esaten zaio. Hala bada,goizean lurpeko gordelekuetatik irteneta zuhaitzen enborretara etazuhaixketara igotzen dira lur hotzetikurruntzeko eta eguzkiaren berotasu-

na jasotzeko. Ordu erdiedo ordubete inguru igaro-

takoan, gorputzaren ten-peratura egokia denean,lurrera jaisten dira (ordura-ko epelduta dago) eta ber-tan bilduta epeltasuna jasotzen dute. Sugeen ter-morregulazioaren fasehau nabarmenagoa damendialdeko edo aldesubalpinoetan bizi diren

espezietan ordokietan bizidirenetan baino. Geroago,eguerdi aldera, harrienedo zuhaitz-azalen itzal-pean edo zuhaixken geriz-pean babesten dira; espe-zie batzuk eguzkitan jar-tzen dira berriro iluntzean,eta gaua lurpeko zuloetanigarotzen dute espezieguztiek. Hala ere, klima

HABITATA

7/23/2019 Euskal Herriko Sugeak

http://slidepdf.com/reader/full/euskal-herriko-sugeak 71/234

EUSKAL HERRIKO SUGEAK

73

7/23/2019 Euskal Herriko Sugeak

http://slidepdf.com/reader/full/euskal-herriko-sugeak 72/234

74

meditarraneoko lurralde idorretan,uda beroetan sugeek zerupean iga-rotzen dute gaua.

Sugeek euren borondatez jasatendituzten tenperaturik baxuenak (9-14ºC bitartean) baxuagoak izan ohi diragoizean arratsaldean baino, eta uda-berriaren hasieran urteko beste sasoiguztietan baino.

Urrian, urriaren azken aldian hainzuzen, airearen batez besteko tenpe-raturak 13 ºC-tik behera egiten du,lurraren batez besteko tenperatura21 ºC-tik beherako izaten da etaneguko gordelekuen barruan 10 ºC

baino gutxiago izaten dira; orduansuge helduek jateari uzten diote,gutxi mugitzen dira eta azken eguzki-egunak ahalik ongien aprobetxatzen

saiatzen dira eta ahalik denborarikgehien ematen dute eguzkitan. Gerohibernazio-zuloetan sartzen dira;normalean zulook satorren edokarraskarien gordelekuak izaten dira,edo bestela haitzetako arraildurakedo zuhaitzen sustraien arteko zulo-ak, eta ez izotzik ez uholderik ezinegon daitekeen aldeetan egoten dira.

Emeak arrak baino astebete lehena-go sartzen dira hibernazio-zuloetan,eta haiek baino denbora gehiago

ematen dute lozorroan.

Latitudearen eta garaiera-ren arabera, sugeen negu-ko zuloak 10-30 metrosakon (gure basoetan hori-

xe da zuloen ohiko sako-nera) edo 40-100 metrosakon egoten dira. Mailahorietan tenperaturak ezdu egiten 6-8 ºC-tik behe-ra.

Sugeek bakarrik hiberna-tzen dute ia beti, bainalurralde pontiko, subalpe-

tar eta alpetar batzuetansuge asko biltzen dira tokiegokietara; halako batzue-tan 200 suge aurkitu dirabilduta. Hibernazioareniraupena bizi diren aldea-ren ezaugarri bioklimatiko-en, neguko gordelekuarenbarruan dagoen giroareneta lurren taxueraren ara-berakoa izaten da.

HABITATA

7/23/2019 Euskal Herriko Sugeak

http://slidepdf.com/reader/full/euskal-herriko-sugeak 73/234

EEUSKAL HERRIKO SUGEAK

75

7/23/2019 Euskal Herriko Sugeak

http://slidepdf.com/reader/full/euskal-herriko-sugeak 74/234

SU G E E N E T S A I A K

SUGEEN ETSAIAK 

76

Gizakiaz besterik, ofidioek ezdute etsai arriskutsu askorik.Nahiz eta hegazti harrapari

guztiak elikatu sugeez, haietakobakarra da bene-benetan arriskutsuaberaientzat, arrano sugezalea(Circaetus gallicus). Izan ere, eztazapelatz arruntak berak ere, suge- jale amorratuaren ospea izan arren,ez ditu maiz ehizatzen, baizik etabeste harrapakinik aurkitzen ez due-nean soilik.

Esan ohi da azeriek eta basakatueksugeei erasotzen dietela, baina egia-tan pozoi gabeko suge gazteak bai-zik ez dituzte harrapatzen.

Horrez gainera, azkonarrek, erbinu-deek, ipurtatsek, muxarrek eta kiriki-

noek ere suge gazte jan ohi dituzte,are pozoitsuak ere; izan ere, esanohi da harrapari horiek sugeenpozoia jasan dezaketela, baina adi-tuak ez datoz bat kirikinoaren inmuni-tateaz, eta ziurtzat jotzen dute erbi-nudea, ipurtatsa eta azkonarra ezdirela inmuneak. Nolanahi ere, kiriki-noaz egin diren azken azterlanenarabera badirudi egia dela berezkoinmunitatea duela sugeen pozoiarenaurka; kirikinoak aspis sugegorriareneta Europako sugegorriaren pozoiasko jasan dezake inolako kalterikizan gabe, baina ez kirikino guztiek,baizik eta batzuek soilik.

Eta zergatik jasaten dute batzuekhobeto pozoia? Herpetologoek orain-dik ez dute erantzun behar bezala,

baina hipotesi batek dio balite-keela suge pozoitsuekin biziohi diren populazioak haienpozoia jasateko gaitu izana.

Basurdea eta txerria soilik dirainmuneak sugegorrien pozoia-

rekiko.

Gainera, hegazti harraparibatzuek ere erasotzen dietesugeei, eta batez ere espezietxikiei: mikek, beleek, erroiek,faisaiek... Hegaztiok ugaztu-nek baino errazago ehizatzendituzte sugeak, eraso-teknikabereziak eta hanka luze etasendoak dituztelako.

7/23/2019 Euskal Herriko Sugeak

http://slidepdf.com/reader/full/euskal-herriko-sugeak 75/234

EUSKAL HERRIKO SUGEAK

77

7/23/2019 Euskal Herriko Sugeak

http://slidepdf.com/reader/full/euskal-herriko-sugeak 76/234

SU GEEN ER R EA K ZIOA K H A R R A PA R IEN A U R R EA N

78

Suge bat harrapari batekin aurrezaurre suertatzen denean, hain-bat eratara joka dezake.

Batzuetan geldirik geratzen da, bestebatzuetan defentsa-jarrera hartzen du,ihes egiten du edo eraso. Erreakzioaharrapariak egiten duenaren arabera-koa izaten da.

Kolubridoek, oro har, landaretzanezkutaturik zein ageria egonik, ihesegiten dute beti, baina ihes egiterik ezdutenean, espezie batzuk ausikitzensaiatzen dira (suge berde-horia etaMontpellierko sugea) eta beste

batzuek biperidoena bezalako defen-tsa-jarrera hartzen dute (suge bipera-

kara, suge gorbataduna eta Europakosuge leuna). Beste batzuk kiribildu etageldirik geratzen dira (hegoaldekosuge leuna).

Bere ohiko bizi-eremuan ihes egitenduen sugea ikusmenaz orientatzenda, zeren ihesean ari direlarik buruakez baitu lurra ukitzen, ez mihiak inola-ko esploraziorik egiten.

Biperidoen jokaera konplexuagoa da.Ezer baino lehen, jakin behar daharrapariek errazago harrapa ditzake-tela ustekabean sugegorriak gainera-

ko sugeak baino, lasaiagoak eta gel-doagoak dira eta. Sarkinen bat pasa-

tzen bada sugegorriaren bizi-eremutik gertu, zirkinik egingabe geratzen da, baina aregehiago hurbiltzen bada,orduan ihes egiten du; sarkinaatzetik jazartzen bazaio, eraso-defentsako jarrera hartzen du:gorputza biltzen du, lepoa S

eginez txikiturik, eta txistu-hotsak egiten ditu, etsaia ohar-tarazteko eta ikaratzeko.

Sugeen jardun-erritmoak nola-koak diren kontuan izanda,esan daiteke errazago harra-patu ahal direla agerian sugegoseak ongi janda daudenak,eme bila ari diren arrak edoeme umedunak baino.

SUGEEN ERREAKZIOAK 

HARRAPARIEN AURREAN

7/23/2019 Euskal Herriko Sugeak

http://slidepdf.com/reader/full/euskal-herriko-sugeak 77/234

EUSKAL HERRIKO SUGEAK

79

7/23/2019 Euskal Herriko Sugeak

http://slidepdf.com/reader/full/euskal-herriko-sugeak 78/234

SU GEEN A R R ISK U A

SUGEEN ARRISKUA 

80

Gaur egun bizi diren 2.389suge espezietatik herenbatek baizik ez ditu pozoia

eta hura inokulatzeko aparatua, etahaietatik %7 soilik gerta daitezkearriskutsu gizakiarentzat.

Euskal Herrian, sugegorri kantauria-rrak eta aspis sugegorriak soilik jar dezakete arriskuan gizakia.Kontuan izan behar da pozoia bila-kaeraren emaitza dela, harrapaki-nak irentsi aurretik ibilgetzeko sor-tua, ez defentsako arma gisa; beraz,sugerik aurreratuenak pozoia inoku-latzeko sistema perfektuena dute-nak dira, hots, biperidoak.

Arriskurik gabeko sugeaketa suge erasokorrak

Euskal Herrian bizi diren kolubridoakez dira arriskutsuak. Natrix generokour-sugeak –suge biperakara eta

suge gorbataduna-, Europako sugeleuna eta Eskulapioren sugea sugepozoitsuetatik bilakaeran atzerageratu direnetakoak dira, eta horre-gatik beraien pozoia ez da baterearriskutsua gizakiarentzat eta anima-lia handientzat. Honelako sugeenhortz guztiak tamaina berekoak diraeta ez dute hortz ildodunik; horrega-tik pozoia, izatez digestio-hartzigarriabaizik ez dena, listuan disolbaturik

7/23/2019 Euskal Herriko Sugeak

http://slidepdf.com/reader/full/euskal-herriko-sugeak 79/234

EUSKAL HERRIKO SUGEAK

81

7/23/2019 Euskal Herriko Sugeak

http://slidepdf.com/reader/full/euskal-herriko-sugeak 80/234

82

dute eta harrapakinei hortzez eginikozaurietatik sartzen diete. Pozoimakala duten ofidio hauei suge "agli-foak" esaten zaie, ez dutelako harra-pakinei pozoia sartzeko hortz espe-zializaturik.

Ofidioek aho gaineko plaken azpianguruin-ehunezko zerrenda jarraia

dute muturretik hasi eta ia ezpain-ertzetaraino. Aho gaineko guruinhonek, zein espezie batzuetanbegien atzealderaino hedatzen baita,hodi iraizle ugari ditu; hodiok ezpai-naren eta hortzen kanpoaldearenbitartean dagoen ildo batera isurtzendute. Hortzak hezurrei atxikita daude(ordezten direnean izan ezik) etahaietako bat bera ere ez dago espe-zializaturik pozoia sartzeko.

Honelako suge batek ausikitzen due-nean, aho gaineko guruinak iraiztenduena listuarekin nahasten da etahorrela harrapakinaren azalazpikoehunetan sar daiteke.

Uste denaren arabera, balitekeguruinaren jariakinak digestioa erraz-tea eta harrapakina irensteko lagun-

garria izatea.

Laborategian jariakin hori toxikoa da,baina praktikan, naturan, ez da halagertatzen, dela honelako sugeek leta-ginik ez dutelako, dela hortzak, labu-rregiak izanik, jariakina ornodunenehun konjuntibo sakonetan sartzekoegokiak ez direlako. Horrenbestez, ezdira gauza aho gaineko guruinakiraizten duen jariakin toxikoa harrapa-

SU GEEN A R R ISK U A

7/23/2019 Euskal Herriko Sugeak

http://slidepdf.com/reader/full/euskal-herriko-sugeak 81/234

83

EUSKAL HERRIKO SUGEAK

7/23/2019 Euskal Herriko Sugeak

http://slidepdf.com/reader/full/euskal-herriko-sugeak 82/234

84

kinei behar bezala sartzeko, etaberaz ez dira batere arriskutsuak.

Aurrerapausua bilakaeran

Ofidioen ehiza-aparatuaren bilakae-raren hurrengo pausua suge opisto-glifoetan gertatu zen; suge hauekhortz trinkoak dituzte eta letaginfinko eta ildodunak maxilarraren

atzealdean. Honelakoxeak diraMacroprotodon, Telescopus etaMalpolon generoetako kolubridoak,eta halakoxea da Arabako hegoal-

dean bizi den Montpellierko sugeaere.

Ofidio hauen aho gaineko guruinarenatzealdea aurrealdea baino askozhandiagoa da, eta inguruanDuvernoy-ren guruina deritzon kap-sula berezia du; guruin honek iraiz-ten duen jariakina pozoitsua eta neu-rotoxikoa da. Guruin horrek hodi

iraizle bakarra du, etaharen bidez jariakinaletaginen kanpoaldekoertzeko ildora isurtzenda, sugearen goikomasailezurraren atze-aldean.

Pozoi-aparatu hau ez

da oso eraginkorra,zeren, harrapakinakpozoitzeko, sugeekahoaz ausiki eta atxikiondoren masailezurrakmugitu behar baitituzteletaginak ziztatzeko,ahoren barnealdeandaude eta; biperidoek,aldiz, aurrealdea dituz-

te pozoi-letaginak.

Pozoi-letaginak ahoa-ren barnealdean dau-denez, oso zaila dahonelako sugeekgizakia pozoitzea, etainoiz haginkadarik iza-ten bada ere, sekulaere ez da heriotzarikgertatzen.

SU GEEN A R R ISK U A

7/23/2019 Euskal Herriko Sugeak

http://slidepdf.com/reader/full/euskal-herriko-sugeak 83/234

EUSKAL HERRIKO SUGEAK

85

7/23/2019 Euskal Herriko Sugeak

http://slidepdf.com/reader/full/euskal-herriko-sugeak 84/234

7/23/2019 Euskal Herriko Sugeak

http://slidepdf.com/reader/full/euskal-herriko-sugeak 85/234

EUSKAL HERRIKO SUGEAK

87

7/23/2019 Euskal Herriko Sugeak

http://slidepdf.com/reader/full/euskal-herriko-sugeak 86/234

SU GEEN A R R ISK U A

SUGEEN POZOIA 

88

Sugeen pozoia horia izan ohi daeta entzima asko eta entzimazbesteko sustantzia proteiniko

ugari izaten ditu.

Suge batzuen pozoiak gizakia ere hildezake sistema linfatikoan eta zirku-lazio-aparatuan sartuz gero. Halaere, irentsita ez du inolako kalterikegiten, baldin eta digestio-aparatuanzauririk ez badago, hau da, pozoiakdigestio-aparaturik odol-emarira sar-tzerik ez badu, digestioan pozoiarengai toxikoak suntsitu egiten baitira,batez ere urin pankreatikoaren bidez,

Toxinak asko aldatzen dira kalitatezeta kopuruz espezie batetik bestera,eta are espezie beraren barruan ereindibiduoaren adinaren, tamainaren,sexuaren eta gorputz barruko tenpe-ratuaren arabera eta urtaroaren, lati-tudearen, garaieraren eta bizi dentokiaren arabera ere.

Gainera, pozoiaren toxinen ondoreak

hainbat faktoreren araberakoak dira:pozoi-guruinaren edukiera, gurineandagoen pozoi kopurua, pozoia sar-tzeko aparatuaren eraginkortasuna,biktimaren osasuna, ausikia non ger-tatzen den eta nolakoa den, eta tra-tamendua terapeutikoa.

Zientzialariek suge espezie batekduen pozoi kopurua neurtu behar dutenean, idortu eta pisatu egiten

dute. Horrela zenbait espezierenpozoiaren idorretako pisua agertzenduen taula prestatu dute; esaterako,itsasoko espezie batzuek hamar mili-gramo inguru dituzte, eta, aldiz,badaude batzuk bostehun eta aremila miligramo dituztenak, Gabongosugegorriak kasurako.

Pozoiaren toxikotasuna neurtzeko,sagua edo usoa hiltzeko behar dengutxieneko dosia hartzen da unitate-tzat, pozoia zainean edo muskuluartean sartuz.

Sugeen pozoian dauden gai toxiko

ugarietatik bi aipatu behar dira bere-ziki (bakoitza ofidio talde batenbereizgarria da). Munduko sugerikarriskutsuenen (manba, kobra, koral-sugea) pozoiaren osagai nagusiakneurotoxinak dira; neurotoxinoekazkar asko eragiten diete nerbio-zen-troei, besteak beste arnasketa kon-trolatzen dutenei, eta ondorioz mus-kuluak zurruntzen dira eta tetanoa,

okadak, beherakoak eta beheko gor-putz-adarren paralisia gertatzen dira.Suge hauen pozoiak oso azkar iza-ten ditu ondoreak eta, oro har, bikti-mak ez du min handirik izaten suge-ak ausiki dion aldean.

Bestetik, biperidoen (sugegorriak etakriskitin-sugeak edo krotaloak)pozoiaren ondore nagusia hodi-siste-man odol-jarioak sortzea da (suge

7/23/2019 Euskal Herriko Sugeak

http://slidepdf.com/reader/full/euskal-herriko-sugeak 87/234

89

EUSKAL HERRIKO SUGEAK

7/23/2019 Euskal Herriko Sugeak

http://slidepdf.com/reader/full/euskal-herriko-sugeak 88/234

90

opistoglifo batzuen pozoiak gauzabera egiten du, Montpellierko sugea-renak esaterako).

Era honetako pozoiak kapilarren hor-mei erasotzen die eta globulu gorriaksuntsitzen ditu; biktimak odol-jarioakizaten ditu gorputz guztian, kanpotikubeldura gisa antzematen direnak.Horrez gainera, ausikia gertatu dentokian min handia izaten da eta alde-an hantura handia sortzen da.Biktimak, gainera, beherakoak, oka-dak, izerdi hotza eta egarri handiaere izaten ditu, odol-presioak beheraegiten du bat-batean eta pultsua iaantzemanezin bilakatzen da.

Sugegorriaren ausikia

Sugegorriak haginka egiten duene-an, ziztu bizian egiten du eta ez daegoten atzera egiteko astirik, segun-

do baten berrogeirena aski baitukosk egiteko.

Normalean, letaginen ziztadura sen-

titu eta berehala min handia izatenda, baina luze irauten ez duena, etazaurigunea koloregabetzen eta han-ditzen hasten da, geldiro baina etenikgabe. 10-20 minutu inguru igarotako-an zorabio larriak, hozkirriak eta izer-dia azaltzen dira, pultsua irregular bilakatzen da, begi-niniak handitzendira, mihia eta ezpainak idortzendira, goragalea eta okadak izatendira, eta batzuetan gerta liteke gogo-aren aurka gorozkiak egoztea ere.Halaber, batzuetan odol-jarioak iza-ten dira biriketan edo hesteetan, etagerta daiteke odola botatzea ahotik,urdailaren hormetatik, maskuritik edoipurditik. Batzuetan arnasa estutzenda, eta konortea gal liteke, eta are hilere.

Sugegorriak ausiki egin eta pozoikopuru handia hodi handiren batean(karotida, aorta etab.) sartzearen

ondorioz biktima hiltzendenean, gehienetanbihotza edo arnasa gel-ditzen zaiolako hiltzenda. Halaber, gerta daite-ke gizakia sugegorria-

ren ausikiak sortutakoizuak eragindako biho-tzekoak jota hiltzea ere,edo osasun eskasa zue-lako. Nolanahi ere,sugegorriak ausikiondoren tratamendurik jaso ezean, gizakia 48orduren buruan hil ohida, astebete ere iraunbadezake ere.

SU GEEN A R R ISK U A

7/23/2019 Euskal Herriko Sugeak

http://slidepdf.com/reader/full/euskal-herriko-sugeak 89/234

EUSKAL HERRIKO SUGEAK

91

7/23/2019 Euskal Herriko Sugeak

http://slidepdf.com/reader/full/euskal-herriko-sugeak 90/234

SU GEEN A R R ISK U A

92

Ausikiak ez du beti

pozoirik izaten

Sugegorriak ez du beti pozoirik ziz-tatzen ausikitzen duenean. Egindiren kalkuluen arabera, bosthaginkadatatik batean ez da pozoi-rik ziztatzen, dela sugeak erasoankale egiten duelako, dela letaginak

hautsita dituelako, dela pozoia sar-tzeko aparatua gaizki dagoelako.

Estatistikei bagagozkie, Europanberrogeita hamar bat lagun hiltzendira urtean sugegorriak ausikita.

Europan ekialdeko sugegorriak (V.lebetina) eta sugegorri turkiarrak(V. xanthina) ziztatzen dituzte giza-kiak. Sugegorri hauen pozoiko

toxinek kalte handiak egiten dituz-te ziztaduraren inguruko ehunetan;

zenbait gune gangrenatzeaz gai-nera zauri sendagaitza sortzen da,eta hura behar bezala sendatu ezikbakterio-infekzioa sor daiteke,azkenean heriotza ekar dezakee-na.

Ondore neurotoxikoak hodi-siste-mako jarioak baino motelagoakdira itxuraz, batez ere antzeman-

gaitzagoak direlako.

Teorian, sugegorriek zenbait gizakihiltzeko beste pozoi dute, bainapraktikan ausiki bakoitzean gurui-nean duten pozoiaren %4-7 ingurusoilik ziztatzen dute, egin direnazterlanen arabera. Sugegorri han-diek 20-30 eraso behar izangolituzkete guruinetako pozoi guztiaagortzeko.

7/23/2019 Euskal Herriko Sugeak

http://slidepdf.com/reader/full/euskal-herriko-sugeak 91/234

EUSKAL HERRIKO SUGEAK

93

7/23/2019 Euskal Herriko Sugeak

http://slidepdf.com/reader/full/euskal-herriko-sugeak 92/234

SU GEEN A R R ISK U A

ZER EGIN SUGE

POZOITSUAK AUSIKIZ GERO

94

Medikuntza tradizionalak dioe-na aintzat hartzera, sugepozoitsuak ausikiz gero

hoberena ahalik azkarren torniketea jartzea da, ausikiaren gunean odolaibil ez dadin, edo bestela haragiaebaki eta pozoia zurgatzea punpabatez zein ahoaz (ahoaz egitenbada, tu egin behar da likidoa ezirensteko) eta gero ausikia gertatuden gorputz-adarra ibilgetzea.

Krioterapia, hau da, ehunak hozteapozoiaren ibilia eragozteko eta harenentzimak indargabetzeko, arrisku-tsua izaten da maiz, izozketak gan-grena ekar baitezake.

Gai hau ikertzen ari direnek uste dutezauriaren gainean torniketea jartzendenean zirkulazio linfatikoa eta beno-soa eragotzi behar direla baina arte-rietakoa ez, eta horregatik esaten

dute torniketea minutu etaerdi hamar minutuz behinlasaitu behar dela etagehienez ere lau ordu

eduki daitekeela jarrita.Gainera, euren ustezsugeak ausiki eta ordubeteigaro baino lehen zaurianebakiak egitea (5 bat mili-metrokoak, letaginek utzi-tako ildoetan zehar) etapozoia zurgatzea krotalo-en eta sugegorri batzuen(ekialdekoa, Turkiakoa eta

Palestinakoa) erasoetansoilik komeni da.

Beste ikerlari batzuek,aldiz, aurreko neurriokegokitzat badituzte ereBitis generoko sugegorritxistularien, Cerastesgeneroko sugegorri adar-dunen, kobren eta man-ben ausikietarako, esaten

7/23/2019 Euskal Herriko Sugeak

http://slidepdf.com/reader/full/euskal-herriko-sugeak 93/234

EUSKAL HERRIKO SUGEAK

95

7/23/2019 Euskal Herriko Sugeak

http://slidepdf.com/reader/full/euskal-herriko-sugeak 94/234

SU GEEN A R R ISK U A

96

dute torniketeak arterietako zirkula-

zioa ere eragotzi behar duela, etahorretarako uste dute ordu erditikbehin bizpahiru segunduz lasaitubehar dela eta gehienez ere ordu etaerdi eduki daitekeela jarrita. Gainera,zaurian ebakirik ez egitea aholkatzendute, horrela pozoia azkarragozabaltzen delako eta ebakiek zaurikoirenspen-azalera handituz infekzio-arriskua eta ehunen narriadura area-

gotzen dituztelako, batez ere atza-marretan.

Ez da moztu behar 

Esperientziak erakusten digu suge-ausikia jasaten duten gehienek ez

dutela jakiten sugea pozoitsua

denez, eta Europako sugegorrienerasoak (Turkiako eta ekialdekosugegorriena izan ezik) larriak izatenez direnez, ausiki-zauria aiztoaz edolabanaz handitzea edo torniketeagaizki erabiltzea pozoia bera bainoaskoz kaltegarriago gerta daiteke.

Horregatik, Europako suge edosugegorri batek ausikiz gero, torni-

ketea aplikatu eta zauria ebaki etapozoia zurgatu baino hobe da zaur-tutako gorputz-adarra ibilgetu etazauria bendaz estali eta sendo(baina ez estu ) lotu belarrez edomuku-zapiaz. Horrez gainera zauri-tuari bihotz eman behar zaio, ez bel-durtzen saiatu behar da eta ez zaioutzi behar zauria ukitzen; ahalikazkarren eraman behar da ospitale-ra, eta ahal dela baita ausiki dion

7/23/2019 Euskal Herriko Sugeak

http://slidepdf.com/reader/full/euskal-herriko-sugeak 95/234

EUSKAL HERRIKO SUGEAK

97

7/23/2019 Euskal Herriko Sugeak

http://slidepdf.com/reader/full/euskal-herriko-sugeak 96/234

98

sugea ere, behar bezala identifika-tzeko.

Ekialdeko edo Turkiako sugegorriakausikiz gero pozoia arriskutsua izandaiteke, eta horrelakoetan sendabidebakarrak serum antiofidikoa aplika-tzea (pozoiak ondorerik sor ezdezan: arnasa gelditu, toxizemia,

nekrosia...) eta tratamendu kirurgikoedo medikua izan ohi dira.

Seruma larruazalpean, muskulu bar-nean edo zainean xiringa daiteke.Eraginkorrena zainean sartzea da,baina, beste alde batetik, horrelaerrazago gerta daiteke erreakzioalergikoa xiringatzean berean, xirin-gatu eta berehala (horrelakoetanerreakzioak heriotza ekar dezake)

edo egun batzuk geroago. Hala ere,serumak erreakziorik sor ez dezan,batzuetan zainean zehar barik lurra-zalpean xiringatzen da dosi txikikaeta harekin batera adrenalina edoantihistaminikoak.

Gure basoetako sugegorriak (aspissugegorria eta sugegorri kantauria-

rra) biperido guztietatik arriskurikgutxienekoak dira. Serumak berekinekar ditzakeen erreakzio alergikozein larriak izan daitezkeen kontuanhartuz, adituek serumik ez erabiltzeaaholkatzen dute, eta erabiltzen badaharekin batera antialergikoak ereematea. Biktima haurra edo adindu-na bada edo makalik badago, seru-ma ematea komeni da, baina kontuhandiarekin.

SU GEEN A R R ISK U A

7/23/2019 Euskal Herriko Sugeak

http://slidepdf.com/reader/full/euskal-herriko-sugeak 97/234

EUSKAL HERRIKO SUGEAK

99

7/23/2019 Euskal Herriko Sugeak

http://slidepdf.com/reader/full/euskal-herriko-sugeak 98/234

2.389 E S P E Z I E  11 FAMILIATAN

2.389 ESPEZIE 11 FAMILIATAN

100

1) Pythonidae (pitoiak). 27espezie 9 generotan.

2) Aniliidae (suge zilindriko-ak). Espezie 13 generotan.

3) Tropidophidae (protokolu-

bridoak). 22 espezie 6 genero-tan.

4) Boidae (boak). 39 espezie12 generotan.

5) Uropeltidae (ezkutu isas-tun suge itsuak). 44 espezie 8generotan.

6) Leptotyphlopidae (zizare

sugeak). 78 espezie 4 genero-tan.

7) Anomalepidae (anomalepi-doak). 20 espezie 4 generotan.

8) Typhopidae (burubiko

sugeak). 163 espezie 3 genero-tan.

9) Colubridae (sugeak). 1.562espezie 292 generotan.

10) Elapidae (elapidoak), 236espezie 61 generotan.

11) Viperidae (sugegorriak).187 espezie 17 generotan.

2.389 ofidio espezie daude, 11 familiatan banaturik. Bizkaian7 espezie bizi dira, Viperidae eta Colubridae familietakoak.

Hauexek dira 11 familiak:

7/23/2019 Euskal Herriko Sugeak

http://slidepdf.com/reader/full/euskal-herriko-sugeak 99/234

EUSKAL HERRIKO SUGEAK

101

7/23/2019 Euskal Herriko Sugeak

http://slidepdf.com/reader/full/euskal-herriko-sugeak 100/234

102

Kolubridoen familia ofidioensubordenako zabalena da;izan ere, 1.562 espezie eta

292 genero baino gehiago biltzenditu. Hamarkadak dira haien siste-matikari buruz herpetologoek ezta-baidatzen dutela.

Familia horren zabaltasuna dela eta,kolubridoak ia mundu osoan zehar daude banatuta; toki jakin batzuetanbaizik ez dira falta: Australiako lurral-de gehienetan, poloetan, latitudehotzetan eta uharte batzuetan,Irlanda edo Zelanda Berria kasu.

Familia horretakoak dira Europako

espezie gehienak eta Euskal Herrian

bizi diren zortzi espezieak: suge gor-bataduna, suge biperakara,Eskulapioren sugea, Europako sugeleuna, hegoaldeko suge leuna,Montpellierko suge, Eskailera suge,eta suge berde horia.

Burua plaka zefaliko handi eta erre-gularrek estalia daukate guztiek;egunezkoak dira, funtsean; haienbegi-niniak biribilak dira, salbu hego-aldeko suge leunaren kasuan: begi-nini obalatuak ditu eta egunsentitarrada. Ofidio hauetako gehienek arrau-tzak erruten ditu, salbu Europakosuge leuna, bizierrulea delako.

Natrizinoen subfamilia

(Ur-sugeak)

Natrizinioen subfamiliakoak diraNatrix generoko ur-sugeak --

Euskal Herrian bizi diren sugebiperakara (Natrix maura) etasuge gorbataduna (Natrix natrix ) kasu- eta Thamnophisizenekoa; azken horretan bil-tzen dira Ipar Amerikako ofidioarruntenak. Subfamilia horreta-ko kideen ezaugarria da bizka-rraldeko ezkatak karenatutaizatea.

SUGE ARRUNTAK   (Kolubridoen familia )

KOLUBRIDOEN FAMILIA 

(Colubridae)

7/23/2019 Euskal Herriko Sugeak

http://slidepdf.com/reader/full/euskal-herriko-sugeak 101/234

EUSKAL HERRIKO SUGEAK

103

7/23/2019 Euskal Herriko Sugeak

http://slidepdf.com/reader/full/euskal-herriko-sugeak 102/234

104   105

7/23/2019 Euskal Herriko Sugeak

http://slidepdf.com/reader/full/euskal-herriko-sugeak 103/234

SUGE ARRUNTAK   (Kolubridoen familia )

SUGE BIPERAKARRA (Natrix maura)

106

KLASEA: ReptiliaSUBKLASEA: Diapsidae ORDENA: Squamata

FAMILIA: Colubridae GENEROA:  Natrix ESPEZIE:  Maura

NOLA EZAGUTU?: Suge biperakaratamaina ertaineko sugea da, gorputzlodi samarra duena (helduenkasuan) eta burua ongi definituaduena. Mutur motz eta biribildua dueta begi nahiko handiak; begi-ninibiribilak dauzka eta irisa kolore horilaranjarakoa, ertzetan beltza duela(sugegorriek berezko begi-nini berti-kala dute).

Bizkarraldeko ezkatak, ongi karena-tuak, 21 ilaratan jarrita dauzka(batzuetan 19tik 23 bitarte dira).

Bizkarraldeko kolorea nahikoa alda-tzen da, arre eta oliba kolorearenartean, eta bi lerro ilunek zeharka-tzen dute; lerro horiek sigi-saga irudi-ko banda bat egiten dute. Sarri asko-tan, gorputzaren bi aldeetan orbain

ozelar beltz eta horiak iza-ten dituzte. Kokotsa etazintzurra txuriak edohoriak izaten dira, sabelabezalaxe (sabelean orbainbeltzak ere ageri ohi dira).

Buruan marrazki deigarriaikus daiteke, goiko aldeanmarka bat edo bi eta lepo-

an marka bat duela; markahoriek, batzuetan, erdikoorbain batek lotzen ditu.

Ez da suge honen subes-pezierik ezagutzen, bainabanatuta dagoen eremuanaurki daitezkeen indibi-duoka asko aldatzen dirakoloreetan eta marrazkie-tan ere.

7/23/2019 Euskal Herriko Sugeak

http://slidepdf.com/reader/full/euskal-herriko-sugeak 104/234

EUSKAL HERRIKO SUGEAK

107

7/23/2019 Euskal Herriko Sugeak

http://slidepdf.com/reader/full/euskal-herriko-sugeak 105/234

108

SUGE ARRUNTAK   (Kolubridoen familia )

Egiaztatu ahal izan da Rodano ibaia-ren inguruan bizi diren suge bipera-

karek Balkanetan eta Italian bizi denur-suge teseladunaren (N. tessellata)ezaugarriak dituztela (bizkarraldea-ren erdi parean 19 ilara ezkata, 8ilara ezpainen gaineko aldean etaabar).

Bestalde, egiaztatu ahal izan da Afrikako iparraldean (Maroko) bizidiren inbibiduoek Europakoak baino

tamaina handiagoa dutela: Europakoarrak 80-85 cm baino gutxiago badi-tuzte, Afrikako arrak 110 cm etaemeek 130 cm ere izaten dituzte;gogoratu behar da gure basoetakoeta Europa osoko emeak ez direlametro batera ere iristen.

 Animalia honen izen zientifikoak bereurtzaletasuna eta Afrikako iparralde-an duen presentzia ematen ditu adi-

tzera: Natrix hitzak igerilaria esannahi du (nare -igeri egin- eta maura -

latinezko maurus-). Suge mairua edoizan liteke, Afrikako iparraldean ugaridelako, "Mauri" baita erromatarrekMaroko, Aljeria eta Mauritaniako tri-buei eman zien izena; gero, Erdi Aroan, mairu izena eman zitzaien.

BIOLOGIA: Gure basoetako ofidio

honetako emeek metro bat bitarteneurtzen dute; arrak, ordea, ez dira85 cm-tara iristen. Suge biperakarasuge gorbataduna baino arintasuneta azkartasun gutxiago du lurrean,baina uretan azkarragoa eta segu-ruagoa da, urtzalea baita. Lurreanherrestaka doanean azkar samar dabil, baina mendietako magaletatiketa maldetatik behera dabilenean,berriz, oso-oso azkar mugitzen da.

7/23/2019 Euskal Herriko Sugeak

http://slidepdf.com/reader/full/euskal-herriko-sugeak 106/234

EUSKAL HERRIKO SUGEAK

109

7/23/2019 Euskal Herriko Sugeak

http://slidepdf.com/reader/full/euskal-herriko-sugeak 107/234

110

Ez da oso urruti ibiltzen bizi den lekuhezeetatik, salbu egun euritsuetan,non inguruko alor eta soroetanputzuak eta hezetasuna baitago.

 Abilezia handia du trepa egiteko, etabatzuetan zuhaitzetako adarretaraere igotzen da. Ur gainetik igeri egi-nez distantzia handiak zeharkatubehar dituenean, bere birikak haizezbete eta pisua arindu ohi du; urpeanigerian dabilenean, ordea, birikakhustu ohi ditu.

Udan, uretan aurki ohi da ilunabarre-an eta gaueko lehen orduetan ere.

Suge gorbataduna ez bezala, oro har taldetan bizi da, eta udaberriko etaudako geldialdiaren zati handi baturpeko landareen artean pasa ohidu, burua ur azalean duela. Ur baz-

terretan ere ikusi ohi da eguzkitangoizaldean eta arrats erdian.

Suge honen bizi aktiboa martxoaren

erdi aldean edo bukaera aldean has-ten da gure basoetan, eguraldiarenarabera, neguko bere aterpeetaneguneko tenperatura gorena hamar gradutatik gora, lurreko tenperatura,eguzkitan, 28 gradutara eta airearentenperatura 11 eta 18 gradu arterairisten denean.

Jarduerarik handiena gorputzekotenperatura 19 eta 35 ºC bitartekoaduenean; aktibo egoteko borondatez jasaten duen tenperatura 11 eta 12gradu artekoa da. Tenperaturabaxuagoak dauden egunetan ez dabere aterpetik ateratzen.

Goizeko lehen orduetan bere buruaberotzeko edo bere tenperatura

erregulatzeko, beste suge batzukbezala, gorputza lurraren kontrazabal-zabal jartzen da, eguzkitandaukan gorputz-azalera ahalik etahandiena izan dadin. Gero jatekobila abiatzen da.

Lozorrotik atera eta hilabete edohilabete eta erdi beranduago, apiri-laren erdialdean edo maiatzaren

hasieran, behin jan ondoren, sugebiperakarak sexurako aktibatzendira.

 Ahaide duen suge gorbatadunabezala, arrek ez dute erritu-borroka-rik egiten.

Estaltzea goiz bukaeran edo arra-tsaldeko lehen orduetan izaten daegutera-lekuetan, non landare ugari

SUGE ARRUNTAK   (Kolubridoen familia )

7/23/2019 Euskal Herriko Sugeak

http://slidepdf.com/reader/full/euskal-herriko-sugeak 108/234

EUSKAL HERRIKO SUGEAK

111

7/23/2019 Euskal Herriko Sugeak

http://slidepdf.com/reader/full/euskal-herriko-sugeak 109/234

112

dauden, eta ordubete edo gehiagoirauten du; estaltzeak irauten duenguztian bikotea elkarrekin kiribildurikegoten da.

Obulazioa ekainaren lehen hama-bostaldian gertatzen da, eta emeak,batez beste, 7 eta 9 arrautza bitarteerruten ditu uztailaren hasieran; halaere 5 eta 23 arrautza bitarte errunahal ditu. Arrautzak txuri horikarakizaten dira, eta gai lirdingatsu batezbaturik daude idunekoa osatuz beza-la. 1,5 cm zabal eta 3 cm luze izatendira. Erruteko aukeratu ohi direnlekuak goroldioaz eta landarebaxuez estaliriko zuhaitzetako azale-ko erroak izaten dira; halaber, karras-

kari eta lursaguen zuloak ere erabil-tzen dituzte.

40 eta 60 egun bitarte geroago -

abuztuaren bukaera eta irailarenbigarren erdia bitarte-, kumeak jaio-tzen dira: 13 - 19 cm luze izaten dira.

Udazkenean, uretako zenbait sugekbeste sexu-aldi batean hasten dira,baina udaberrikoa baino intentsitategutxiagokoa da. Estaltzeak gutxitangertatzen dira -salbu eguraldi osoona egiten duen urteetan-, eta iraila-ren bukaera aldean eta urriko lehenastean gertatzen dira.

Kumeak azkar hazten dira. Urtebetedutenean, 22 eta 26 cmbitarte dauzkate, eta 27 eta37 cm bitarteko luzera dutebigarren urtean; hirugarrenurtearen bukaeran 33 eta

41 cm bitarte dauzkate.Emeak azkarrago haztendira arrak baino -pisuan etaluzeran-, baina arrak lehe-nago dira heldu sexuarenikuspegitik; izan ere, hiru-garren urtearen udazkene-an jada emeak estaltzekomoduan daude. Emeek,berriz, laugarren edo bos-

garren urteko udaberriraarte itxaron beharko dute.Hamabi edo hamalau urtezbizi dira.

Suge honek bi aldiz alda-tzen du larrua: lehenbizikoamaiatzean eta bigarrenaabuztuan. Hala ere, aparte-ko kasu batzuetan, urtean

SUGE ARRUNTAK   (Kolubridoen familia )

7/23/2019 Euskal Herriko Sugeak

http://slidepdf.com/reader/full/euskal-herriko-sugeak 110/234

EUSKAL HERRIKO SUGEAK

113

7/23/2019 Euskal Herriko Sugeak

http://slidepdf.com/reader/full/euskal-herriko-sugeak 111/234

114

larrua hiru eta lau aldiz aldatzea eregerta daiteke.

 Antzinarotik gizakiak errespetu han-

dia -eta batzuetan ikara ere- izan diesugeei; tradizio judu-kristauan,sugea jatorrizko bekatuaren irudiaeta gaitz erabatekoaren irudia izanda.

Horrelako ospean izanda, eta espe-zie pozoitsu askoren ziztadurak hil-garriak direlako, izaki hauek akabatubeharreko animaliatzat jo izan ditugugizakiok, inork ez baitu bizi-eremuahaiekin partekatu nahi izan. Horrekesan nahi du guztiz desagertu ezbadira dauzkaten defentsa-sistemeneraginkortasuna paregabearengatikizan dela.

Horri buruzko adibide on bat sugebiperakara (Natrix maura) da; izan

ere, bizirik irauteko defentsa-baliabi-de gehien dituen animalietakoa da:ofidioen oinarrizko jokaeratik ondo-rioztaturiko defentsez gainera(kamuflajea, zuhurtzia eta mugimen-duen geldotasuna), taktika eta egoki-tze harrigarriak garatu ditu etsaiekerasorik egin ez diezaioten.

Jaio eta denbora gutxitara, suge

biperakara txikiek jada larru azpianbizkarraldeko glandula sail bat dau-kate, eta haietatik substantzia narri-tagarria jariatzen dute. Hori dela eta,ikus daiteke nola apo handiekbatzuetan harrapatutako suge bipe-rakara gazteak askatu beharreanaurkitzen duten beren burua, etagero ahoa bi hankekin igurzten den-bora dezente pasatu behar izatenduten. Argi eta garbi dago zapore

hain desatsegina duen animaliabatek ez duela berriz ere harrapa-tzaile beraren erasorik jasan behar izango.

Jario hori defentsa-sistemetako batda, uzkiko glandulak bezala; horiekere, animalia honi enbarazu eginezgero, usai nazkagarria kanporatzendute, eta usai horrek, gainera, orduaskotan irauten du.

Helduek bestelako defentsa-sistemaharrigarri eta eraginkorrak garatzealortu dute. Izan ere, sugeak meha-txua sumatzen duenean, egiten duenlehenbiziko gauza da bere burua ure-tara botatzen saiatzea da, ur azpianigeri egiteko; inguratuta egon etahorretarako betarik ez badu, ordea,gudu kimiko eta psikologikoa erabil-tzen du: lehenbizi ikara ematekomoduan txistu egiten du, burua

zapal-zapal eta triangelu baten eite-an jartzen duen aldi berean, eta gor-putza puztu egiten du, dena baino bialdiz handiagoa iruditzeko.

Kontuan hartzen badugu suge bipe-rakara berez burua zabal samarraeta triangelu itxurakoa duela ezauga-rri eta bizkarraldean duen sigi-sagabeltzak sugegorrien antzeko itxura

ematen diola, azken emaitza da sugekaltegabe hori itxuraz bada ere suge-gorri beldurgarri bihurtzen dela, etaetsaiaren aurka abiada handiz ereoldartzera ere iristen dela. Alabaina,guztiz bitxia da eraso horiek erabathutsak izatea, mutur-puntarekinetsaiari jo besterik ez baitu egiten,inolako kalterik egin gabe.Psikologikoki, ordea, hozka egin etaeduki ez daukan pozoi hori txertatu

SUGE ARRUNTAK   (Kolubridoen familia )

7/23/2019 Euskal Herriko Sugeak

http://slidepdf.com/reader/full/euskal-herriko-sugeak 112/234

EUSKAL HERRIKO SUGEAK

115

7/23/2019 Euskal Herriko Sugeak

http://slidepdf.com/reader/full/euskal-herriko-sugeak 113/234

116

behar diola dirudi. Sugegorri pozoi-tsuarena egiteko taktika horrek emandio egun daukan izena: biperakara.

 Antzerki hori guztia egin ondoren,ordea, etsaia ikaratzerik lortzen ezbadu, oraindik ere uzkiko bere glan-dularen edukia botatzea ere badu;kiratsa horren nazkagarria da nongosea ere ken dezakeen, eta, beraz,etsaiaren erasoa deuseztatzekogauza izan daitekeen.

Hala eta guztiz ere, batzuetan, mus-telidoen -ipurtatsa edo erbinudeakasu, bere etsai handienetakoak bai-tira- gosea hain da handia non kira-tsez eta sugegorrien arriskuaz ereahaztu egiten baitira. Hala eta guztizere, ordurako oraindik ere ez dirasuge biperakarek beren burua defen-datzeko dauzkaten aukerak bukatu.

Hirugarren baliabide bat, oraindik erekonplexuagoa, ihes egiteko aukerakhutsaren hurrengoa direnean erabil-tzen dute -nahiz eta hasiera bateanirudi etsaiaren harrapakin izatekopatu beltzari amore eman zaiola-:hilarena egitea da. Askotan, sugebiperakarak geldirik gelditzen dira,sabelaz gora daudela, eta aldi bere-an bizi-konstanteak (arnasa, bihotz-

taupadak) ia guztiz blokeatzen dituz-te. Jokaera horrek, lo egon daitekee-narena egiteak, askotan erantzunharrigarriak izaten ditu; izan ere,harrapariak, askotan, atzera egitendu hildako ofidioari usainik hartu eregabe. Hori zor zaio ehiztari askokbakarrik harrapakin biziez elikatzekoduten ohiturari; horrenbestez, mugi-tzen diren animaliak hiltzen dituztesoilik. Eraso egiteko estimulua buka-

tzen bada, ehizatzeko ekintza beraere eten egiten da. Heriotza simula-tzea animalien interpretazioarengoren unea dela esan daiteke, eta

babes-sistema eraginkorra suerta-tzen da.

Beste animalia batzuek ere -marigo-rria, zarigueia edo igel batzuk esatenbaterako- defentsa-sistema hori berahautatu dute.

ELIKADURA: Suge hau gauza daurpean 15 edo 20 minututan egote-ko. Han harrapatuko ditu jatekogehienak: apaburuak, uhandreak,arrain txikiak, igelak eta apoak. Dietahori osatzeko, lur-zizareak ere janohi ditu.

Haren harrapakinak irentsi egiten

ditu, lurrean nahiz uretan egon.Lurrean dagoenean, ikusmena era-biltzen du ehizarako gida, bainaurpean ari denean estimulu kimikoezere baliatzen da. Orduan, mihia ateraohi du amu gisa bere harrapakinakerakartzeko.

Narrasti hau jatun handia da: heldubatek ehun txantxiku jan ditzake egu-

nean. Hala ere, gauza izaten da erealdi luzeetan baraurik egoteko:hamabi eta hamasei hilabete bitarte.

HABITATA: Ihiz beteriko urtegi etaurmaheletako eta mantso doazenerreketako bazterrak dira gehienmaite dituzten habitatak, baina sugebiperakara hedatuta dagoen ere-

SUGE ARRUNTAK   (Kolubridoen familia )

7/23/2019 Euskal Herriko Sugeak

http://slidepdf.com/reader/full/euskal-herriko-sugeak 114/234

EUSKAL HERRIKO SUGEAK

117

7/23/2019 Euskal Herriko Sugeak

http://slidepdf.com/reader/full/euskal-herriko-sugeak 115/234

118

muan 1.400 metro altu daudenmendietako ur-lasterretan ere aurkidaiteke.

HEDAPENA: Eguneko jarduera daeta guztiz kaltegabea da. Afrika ipa-rraldeko eta mediterraneo ingurukoespeziea da, eta maiz aurkitzen da Arabako ur ibilguetan eta leku hezee-tan; Bizkaian eta Gipuzkoan, ordea,gutxiago daude, baina kutsadurarikgabeko erreketan aurki daiteke, itsasmailatik hasi eta 750 metroko altuera-ra arte (Urdaibaiko Erreserba,Plentziako ibaia, Lea eta Butron erre-ketako ur bazterrak, Urkiolako Parke

Naturala, Gorbeia, Pagoeta,Txingudiko berroak)

Europa mailan Bernako Hitzarmeneko

III. eranskinean sartuta dago, gainera-ko espezie babestuekin batera.

ARRISKUA: Ikusi dugun bezala, sugebiperakara, sugegorriaren mozorroadaraman arren, guztiz kaltegabea dagizakiarentzat. Hegoaldeko suge leu-narekin batera, zeinak ez dion gizakia-ri hozka egingo hura hartu eta zakar tratatzen ez badu, Euskal Herrian bizidiren amar ofidioen artean kalterikgutxien egin dezakeena da.

SUGE ARRUNTAK   (Kolubridoen familia )

7/23/2019 Euskal Herriko Sugeak

http://slidepdf.com/reader/full/euskal-herriko-sugeak 116/234

EUSKAL HERRIKO SUGEAK

119

7/23/2019 Euskal Herriko Sugeak

http://slidepdf.com/reader/full/euskal-herriko-sugeak 117/234

120 121

7/23/2019 Euskal Herriko Sugeak

http://slidepdf.com/reader/full/euskal-herriko-sugeak 118/234

SUGE ARRUNTAK   (Kolubridoen familia )

SUGE GORBATADUNA (Natrix natrix)

122

KLASEA: ReptiliaSUBKLASEA: Diapsidae ORDENA: Squamata

FAMILIA: Colubridae GENEROA:  Natrix ESPEZIE:  Natrix 

NOLA EZAGUTU?: Suge gorbata-dunari izen hori eman zaio suge gaz-teek, maiz askotan azpi helduek etagutxitan helduek ere lepoaren etagarondoaren oinarriaren arteanzeharka bi orbain argi eta ikusgarridituztelako -bat alde bakoitzean- etailargierdi-formako beste bi mota ilun

atzeko aldean, lepoaren bi aldeetan.Nahiko handia da, eta gorputz indar-tsua du heldua denean. Burua ongidefinitua eta nahiko handia du, etamutur zabal eta biribildua dauka. Osobegi garatuak ditu, baina gutxi irtendirenak, begi-nini biribilduekin eta irisbeltz edo arre-gorriskarekin. Lepomehea eta buztan luzea du; buzta-nak luzera osoaren bosten bat edo

egiten du. 100 edo 120 cm eta 2metro bitarteko luzera izaten du.

 Ar helduak 110 cm eta emeak 180-200 cm luze izan badaitezke ere, ohi-koena da arrak 75-80 eta baino han-diagoak ez izatea eta emeek 100 eta130 cm bitarte edukitzea.

Kolorea asko aldatzen da, bainaguzti-guztiek lepoko edo marra argia

dute buruaren atzeko aldean.Orokorrean, oliba koloreko gorputzgrisa, arre berdekara edo gris berde-kara izaten dute, orbain ilun edomarra beltzekin. Marra horiek askoaldatzen dira sugearen bizilekuarenarabera.

Suge gazteetan gorbata edo lepokohoriska askoz ere deigarriagoa dahelduetan baino, eta garatzen doa-zen heinean desagertzen doaz,gehienetan itzal fina baizik ez geldi-tzeraino. Sabela horiska dute, orbainbeltzez zipriztindua.

Ofidio honen ezaugarrietako bat biz-karraldeko ezkata karenatuak dira,

gorputzaren erdiko aldean 19 ilara-tan banatuak; sabelaldeko 153 eta193 inguru dauzkate (normalean157-187) eta buztan azpiko 49 eta 90pare bitarte (orokorrean 50 eta 80artean).

BIOLOGIA:  Aktibo egoten da beregorputzeko tenperaturak, gutxienez,

7/23/2019 Euskal Herriko Sugeak

http://slidepdf.com/reader/full/euskal-herriko-sugeak 119/234

EUSKAL HERRIKO SUGEAK

123

7/23/2019 Euskal Herriko Sugeak

http://slidepdf.com/reader/full/euskal-herriko-sugeak 120/234

SUGE ARRUNTAK   (Kolubridoen familia )

124

14 ºC eta gehienez ere 33 ºC ditue-

nean. Jarduerarik handiena 22-30 ºCdituenean izaten du.

Euskal Herrian ofidio hori martxoarenbukaeran eta apirilaren hasieran

-nolako lekuan dagoen (zelaia edomendia)- iratzartzen da lozorrotik.

Egiaztatu ahal izan da gatibu bizi

denean baraurik egoteko ahalmenhandia duela: 55 eta 300 egun bitar-te. Urik ez badu, ordea, 22 eta 80egun artean bizi da.

 Apirilaren erdialdean, suge gorbata-dunak arreskean sartzen dira; estal-tzeak maiatza bitarte izaten dira, ar bat eta eme bat, edo eme bat edo bieta 5 edo 7 arren artean, guztiakelkarrekin kiribilduta.

Emeak arrautzak ekainean edo

uztailean erruten dituzte goroldioa-ren azpian, harri lehorrezko murrue-tan edo baso hostogalkorren hostolehor eta ustelduen pilen artean.Narrasti honek arrautza ugari errutenditu -9 eta 54 artean- baina egiaztatuahal izan da 105 bitarteko errunal-diak daudela, 1-2 bider 2-4 zentime-trotako arrautzekin; arrautza horiengainetik oskol zuri, leun edo bikortsu

eta lirdingatsua ageri ohi da.

Suge kumeek hilabete bat eta hiruhilabete bitarte behar dituzte arrau-tzetatik ateratzeko, eguraldiaren ara-bera. Jaiotzen direnean 17 eta 19zentimetro bitarte dituzte. Irailerako,apaburu bila hasten dira, eta urtebe-teren buruan arrek 24 eta 30 cmbitarte dauzkate; emeek, berriz, 36eta 48 cm bitarte dauzkate. Emeak

7/23/2019 Euskal Herriko Sugeak

http://slidepdf.com/reader/full/euskal-herriko-sugeak 121/234

EUSKAL HERRIKO SUGEAK

125

7/23/2019 Euskal Herriko Sugeak

http://slidepdf.com/reader/full/euskal-herriko-sugeak 122/234

126

azkarrago hazten dira. Izan ere, 4urteko eme batek 50 eta 70 cm bitar-te izaten du, ar batek 58 eta 65 zen-timetro bitarte dauzkan arren. Sexu

heldutasunera ere beranduago iris-ten dira emeak: 4 edo 5 urte dauzka-tenean; arrak, berriz, 3 urterekin iris-ten dira sexu heldutasunera.

Eme zaharrak "menopausia" etagero ura eta haren inguruak utzi etabasoetan bizi dira, zuloetako sarrere-tatik hurbil, edo bestela, leku harri-tsuetan; apo handiak ehizatzen aditubihurtzen dira, haiek baitituzte elika-gai bakarra.

Urriaren bukaera aldera, suge horiekberen neguko gordelekuetara joatendira hilabete hotzak pasatzera. Emehandiak bakarrik pasatzen dutenegua, karraskariek eginiko galeriasakonetan; gazteenak, askotan, bi

edo hiruko taldetan biltzen dira, etazuhaitzetako erroen artean edo harri-tzarren azpian ezkutatzen dira.

ELIKADURA: Bi metro luze ere izandaiteke suge gorbataduna, nahiz etanormalena izan 75 eta 120 zentime-tro artean egotea; suge hau lurtarra

eta urtarra da, arina eta azkarra biingurune horietan. Egunzalea etaegunsentitarra da, baina udako egunberoetan gauez ere aurki daiteke.Orduan jateko bila abiatzen da -ige-lak, uhandreak eta arrainak-; emehandiek apo arruntak, hegaztietakoarrautza txikiak, sugandilak eta zirau-nak ere jaten dituzte. Gazteek,ordea, intsektuak, apaburuak etauhandreen larbak jaten dituzte.

Egindako azterlanen arabera, sugegorbatadun heldu batek ordubetebaino gutxiagoan 4 edo 5 igel berdehandi edo tamaina erdiko 9 igel jan

ditzake; bi suge helduk 109 igelberde inguru jan ditzakete hiru hila-betetan.

Igelak eta apoak jateko "ipurditik"hasten dira; arrabioak, ordea, burutikhasi ohi dira haiek jaten.

Lurrean ehizatzen duenean, ikusme-na izaten du gida, batez ere, harenbiktimak aurkitzeko; uretan, berriz,estimulu kimikoak erabiltzen ditu.

Nahiago izaten du lehen orduan edogoiz erdian eta arratsaldeko bigarrenzatian ehizatzea, bai lurrean eta baiuretan ere. Bero handieneko ordue-tan, kiribildu egiten da enbor ustel-duen eta zuhaixken itzalpean nahiz

ur bazterretan.

HABITATA: Suge gorbataduna,askoz ere lurzaleagoa da bere arre-ba suge biperakara baino; EuskalHerria osoan aurki daiteke, itsas mai-lako lurretatik hasi eta 800 metrokoaltuerako lekuetaraino.

30 minutu baino gehiago arnasarikhartu gabe egon daitekeen urpekariaparta den arren, ofidio hau Natrixgenerokoa da, hau da, igerilaria daeta uretatik aparte bizitzeko gaitasu-na du. Horrek aukera ematen diohabitat ugaritan bizitzeko: zelai etabaso hostogalkorretan, landutakoeremuetan, erreka bazterretako lekuheze eta zuhaitz asko dituztenetan,

SUGE ARRUNTAK   (Kolubridoen familia )

7/23/2019 Euskal Herriko Sugeak

http://slidepdf.com/reader/full/euskal-herriko-sugeak 123/234

127

EUSKAL HERRIKO SUGEAK

7/23/2019 Euskal Herriko Sugeak

http://slidepdf.com/reader/full/euskal-herriko-sugeak 124/234

SUGE ARRUNTAK   (Kolubridoen familia )

128

iturburuetan; itsas mailatik hasi eta2.500 metro (Kaukaso aldeko zen-bait tokitan) bitarteko lekuetan.

Zenbait autorek aipatu izan du 3.000metrotan dagoela espezie horretakoaltuera marka ez-biologikoa. Sugehonek leku nahiko hezeak bainaeguzkitsuak eta harri eta landare

ugarikoak nahiago ditu.

HEDAPENA: Suge gorbatadunaarrunta da Euskal Herrian Erkidegoosoan, eta arrunta da, halaber, bana-tuta dagoen eremu guztian: ia Europaosoa, Iparraldeko 67º-etaraino -Eskandinavian, Finlandia hegoaldeaneta antzinako SESBen-. Zenbait

uhartetan falta da: Irlanda, Kreta,Malta, Balear Uharteak. Afrikako Ipar Mendebaldean eta Asian ere, nonekialdean Baikal lakuan aurki daite-keen.

Euskal Herrian ikus daiteke, oro har,iparraldean (Bizkaian eta Gipuzkoan)bizi direnak lurzaleagoak direla hego-

aldean (Araban) bizi direnak baino.

ARRISKUA: Animalia hau guztiz kal-tegabea da gizakiarentzat, harengan-dik ihes egiten baitu beti hura dagoe-la sumatze hutsarekin. Ez da anima-lia oldarkorra: arriskuan dagoelasumatzen badu, hilarena egiteko tak-tika guztiz bitxia erabiltzen du, sabela

7/23/2019 Euskal Herriko Sugeak

http://slidepdf.com/reader/full/euskal-herriko-sugeak 125/234

7/23/2019 Euskal Herriko Sugeak

http://slidepdf.com/reader/full/euskal-herriko-sugeak 126/234

SUGE ARRUNTAK   (Kolubridoen familia )

130

gora duela jarrita, ahoa erdi irekita,mihia kanpoan eta begi-niniak beherabegira dituela. Batzuetan, ahotik odoltanta batzuk isurtzeraino ere ailega-tzen da.

Gauza da ere sabelera arnasa sar-

tzen uzteko gihar guztiak guztiz erla-xatuta dauzkala; hala, arnasarik ezduela dirudi, gihar bat bera ere mugi-tu gabe arnasa hartzeko gauza izaki.

Eskuz hartuz gero, suge biperakarakbezala, ipurdiko sekrezio kirastuaketa gorozkiak kanporatuko ditu.

Helduek, eta batez eme handienek,sugegorriak erabiltzen duenaren

antzeko defentsaren itxura egitendute.

Suge biperakara bezala, bere gor-putza kiribilduz etsaia ikaratzensaiatzen da, eta ziztu ozen batzukbotatzen ditu eta buru itxiarekin kol-

peak ere ematen ditu, hozka egiteraoldartzearena eginez baina ahoaitxita.

Oso gutxitan egiten dute hozka.

Ohitura hori dela eta, jende askoksugegorriekin nahastu eta gupida-gabe garbitu dituzte. Hori dela eta,tamaina handiko gero eta gutxiagoaurkitzen da.

7/23/2019 Euskal Herriko Sugeak

http://slidepdf.com/reader/full/euskal-herriko-sugeak 127/234

131

EUSKAL HERRIKO SUGEAK

7/23/2019 Euskal Herriko Sugeak

http://slidepdf.com/reader/full/euskal-herriko-sugeak 128/234

132 133

7/23/2019 Euskal Herriko Sugeak

http://slidepdf.com/reader/full/euskal-herriko-sugeak 129/234

SUGE ARRUNTAK   (Kolubridoen familia )

HEGOALDEKO SUGE LEUNA (Coronella girondica)

NOLA EZAGUTU?: Hegoaldekosuge leuna, edo Bordeleko sugea,itxuraz Europako suge leunaren osoantzekoa da; izan ere, ezberdintasu-nak gutxi dira: hegoaldekoa zertxo-bait lirainagoa da, muturra biribilagoadu, eta lepotik begietarainoko marrahegoaldekoari begiez gaindi buruanzehar luzatzen zaio. Tamainaz eretxikixeagoa da, batez beste 60-65

zentimetro luze izaten baita, batzuk95 cm-raino iristen badira ere.Gainera sabelaldea horiska-gorriskadu, orbain beltzekin, eta Europakosuge leunarena guztiz iluna da.

Hegoaldeko suge leunak kolore arre-grisaska du bizkarraldean eta sabe-laldean horia, laranja edo gorria, bel-tzez estalia, dado-marrazki ikusga-

rriarekin, batzuetan bi marra eratuz.Bizkarraldean 21 ezkata ditu, gorputzerdian zeharretarako marra eratzendutenak, (Europako suge leun gehie-nek 19 dituzte), sabelaldean 170-200ditu, eta isatsean 43-72 ezkata-pare.Ezpain gaineko laugarren eta bosga-rren ezkatak begien ertzetan daude.

Buruko eta bizkarraldeko orbain ilu-nek batzuetan isla urdinskak edo ani-

lak dituzte. Bizkarraldeko hondo-kolorea arre iluna denean, apaindu-rak motelagoak izaten dira.

Gazteen koloreak helduenak bezala-koak dira baina biziagoak, batez eresabelaldean. Herpetologoek sugeleun oso handiak aurkitu dituzteItalian, are 95 zentimetro luze ere.

BIOLOGIA: Suge hau izukorra etazuhurra da, hain izukorra ezen ugal-tzen ari den aldian eta harrapakinakdigeritzen ari denean izan ezik osogaitz baita kanpoan ikusten.

Lurgain zalea da eta nahikoa geldoibiltzen da, baina harri gainean oso

arina da.

Uretan igerilari oso kaskarra da.Gora egiten ere ez da oso trebea,harrizko horma arrailduetan eta azallatzeko zuhaitz makurretan gora izanezik.

Bizkain apiril hasieratik urriarenazken egunak arte aritzen da, bainaIberiar penintsulako hegoaldean eta

134

KLASEA: ReptiliaSUBKLASEA: Diapsidae ORDENA: Squamata

FAMILIA: Colubridae GENEROA: CoronellaESPEZIE: Girondica

7/23/2019 Euskal Herriko Sugeak

http://slidepdf.com/reader/full/euskal-herriko-sugeak 130/234

EUSKAL HERRIKO SUGEAK

135

7/23/2019 Euskal Herriko Sugeak

http://slidepdf.com/reader/full/euskal-herriko-sugeak 131/234

SUGE ARRUNTAK   (Kolubridoen familia )

 Afrikako iparraldean, udaberria etaudazkena epelagoak izanik, martxohasieratik azaro bukaera arte ari-tzen da.

Ugaltzeko sasoian, apiril azkenetatikmaiatz azkenetara arte, ohi baino

denbora gehiago igarotzen du egu-nez eta goizetan 8etatik eguerdiko12ak bitartean ikusten da. Estalketakmaiatz osoan zehar gertatzen dira.Gero, uztailean, emeek 4-15 arrau-tza erruten dituzte, oskol koriazeoko-ak eta 20-25 x 25-15 mm-koak.Umeak irailaren lehen egunetan jaio-tzen dira eta orduan 11-14 zentime-tro luze izaten dira. Urriaren azkenegunetan neguko gordelekuetan sar-

tzen dira lozorrotzera, egunaksugandila txikiak ehizatzen emanondoren.

ELIKADURA: Europako suge leunaez bezala, egunez ez da oso aktiboa;aitzitik, gauez aritzen da ehizan: ilu-

nabarrean gordelekutik irteten da etagau osoa ematen du kanpoan harra-pakinen atzetik. Gure basoetan batikbat sugandilak jaten ditu, bai etaziraunak ere; hauek beraien zuloetanharrapatzen ditu lo daudela. Horiezgainera muskerrak, ugaztun txikiak(batez ere umeak, zuloetako habiaezkutuetan harrapatuz), intsektuaketa suge txikia ere ehizatzen ditu.Jatun handia da.

136

7/23/2019 Euskal Herriko Sugeak

http://slidepdf.com/reader/full/euskal-herriko-sugeak 132/234

EUSKAL HERRIKO SUGEAK

137

7/23/2019 Euskal Herriko Sugeak

http://slidepdf.com/reader/full/euskal-herriko-sugeak 133/234

138

Baina berak ere baditu etsaiak: arra-no sugezalea, basurdea, eta eskai-lera-sugea eta Montpellierko sugeadenak batera bizi diren lurraldeetan,

esaterako Arabako hegoaldean.

HABITATA: Suge hau baso irekie-tan, mendi-hegal harritsu eta leho-rretan eta laborantza-sailen ertzetanbizi da. Batez ere harripean egonohi da, bere burua epeltzeko.Batzuetan orbel multzoen eta harriz-ko hormen inguruan ere ikusten da,beti ere hezetasunetik urrun.

HEDAPENA: Euskal herriako zazpilurraldeetan bizi da, baina eznonahi, zeren kostaldeko lurretanbizi arren nahiago baititu ordokiak

eta lautadak mendialdeak etaMediterraneoko klimatik urruntzendiren lurraldeak baino; horregatik,Erkidegoan Arabako Errioxan daugarien. Ildo beretik, EuropanIberiar penintsulan, Frantziakohegoaldean, Italian eta Sizilian bai-zik ez da bizi. Europaz kanpo, Afrikako iparraldean bizi da(Marokko, Tunisia, Arjelia).

A R R I S K U A :Hegoaldeko sugeleuna Europakosugerik otzanena daziur asko.Gizakiontzat ez du

inolako arriskurik;izan ere, harrapatzenedo heltzen zaioneanere ez du inoiz, edoia inoiz, haginka egi-ten, nahiz eta zabar samar egin. Alabaina, halakoetansustantzia kiratsa jariatzen du kloaka-

tik. Pozoi-guruineko jariakina ez da arris-kutsua gizakiontzat.Gatibu edukiz gero,zaintzailea ezagu-tzen du eta hareneskuetan izatera ohi-tzen da: ez du eraso-rako grinarik azaltzeneta ez du likido kira-tsik jariatzen.

SUGE ARRUNTAK   (Kolubridoen familia )

7/23/2019 Euskal Herriko Sugeak

http://slidepdf.com/reader/full/euskal-herriko-sugeak 134/234

139

EUSKAL HERRIKO SUGEAK

7/23/2019 Euskal Herriko Sugeak

http://slidepdf.com/reader/full/euskal-herriko-sugeak 135/234

140   141

7/23/2019 Euskal Herriko Sugeak

http://slidepdf.com/reader/full/euskal-herriko-sugeak 136/234

SUGE ARRUNTAK   (Kolubridoen familia )

EUROPAKO SUGE UNA (Coronella austriaca )

NOLA EZAGUTU?: Hegoaldekosuge leunarekin batera, Europakosuge leuna Coronella generokoa da;latinez izen horrek koroa txikia esannahi du, eta suge honek buruandituen plaken taxuera biribilari dago-kio. Burua nahikoa txikia da, zapalaeta luzanga, eta nekez bereizten dalepotik; muturra apur bat zorroztuadu eta begi-niniak biribilak ditu.

Koloreak askotarikoak izaten dira,oro har arreska edo griseska izatenda, baina izan daiteke arrosakaraere, bizkarraldean zerrenda irregula-rrak eratzen dituzten orbain beltze-kin; lepoaldean argiagoak izatendira, eta gainera maiz sugeek bimarratxo ilun izaten dituzte.

Ia indibiduo guztiek izaten dute

mozorro itxurako marra iluna lepoanhasi eta begiraino eta handik sudur-zuloetaraino. Hegoaldeko suge leu-nak ere badu, baina honen marrabeltzak buru osoa hartzen du begiezgaindi.

Sabelaldea iluna da, hots, grisa edobeltzeska, eta batzuetan gorriskaorbain beltzekin. Bizkarraldean 19ezkata leun ditu, sabelaldean 150-

200 inguru eta isatsean 40-70 ezka-ta-pare.

Heldua denean, suge hau 60-80 cmluze izaten da eta luzera horren bos-tena isatsarena izaten da;Txekoslovakia ohian, inoiz metro batluze ziren indibiduoak harrapatu dira.

BIOLOGIA: Suge hauentzako tenpe-raturarik egokiena 26-27 ºC da.Normalean itzuri egiten dio urari,baina ur geldietan ongi moldatzen daigeri.

Suge honek baditu etsaiak, esatera-ko azeria, lepazuria eta azkonarra,baina denetan arriskutsuena

Europako arrano sugezalea da,batez ere baso inguruetako harkai-tzetan.

Gure basoetan, martxo azkenetanitzartzen da neguko lozorrotik. Gero,hilabete edo hilabete eta erdi jateneman ondoren, parekatzeko grinabizten zaie eta arrek borrokaldi gogo-rrak izaten dituzte emeak lortzeko;borroketan elkar jotzen eta haginka-

142

KLASEA: ReptiliaSUBKLASEA: Diapsidae ORDENA: Squamata

FAMILIA: Colubridae GENEROA: CoronellaESPEZIE:  Austriaca

7/23/2019 Euskal Herriko Sugeak

http://slidepdf.com/reader/full/euskal-herriko-sugeak 137/234

EUSKAL HERRIKO SUGEAK

143

7/23/2019 Euskal Herriko Sugeak

http://slidepdf.com/reader/full/euskal-herriko-sugeak 138/234

SUGE ARRUNTAK   (Kolubridoen familia )

tzen dute. Gainera, batzuetan arrekemeekin ere egiten dute auskanestali aurretik.

Behin bikoteak egin ondoren, arraemeari kiribiltzen zaio eta haginezheltzen dio. Posizio horretara iritsita-koan, kopulak 6-7 ordu irauten du.

Estalaldia ekaineko bigarren hama-bostaldian izaten da, emeak lehe-nengo hamabostaldian obulatzen dueta. Gero, egun batzuk igarota,batzuetan arrak berriro estaltzen duemea.

Espezie hau obobibiparoa da, hauda, umeak amaren gorputzarenbarruan hazten dira hiru bat hilabetezeta arrautzatik irtenda jaiotzen dira

(kopurua 2-16 bitartekoa izaten da,normalean 4-9) iraileko azken egu-netan; amak arrautza-mintz meheazinguraturik munduratzen ditu, etaumeak berehala askatzen dira harta-tik. Jaiotzen diren unetik beretik sugetxikiak beren kabuz moldatzekogauza dira: bakoitzak bere bideariekiten dio. Umeak 17-20 zentimetro

luze izaten dira jaiotzean, kolore gri-sekoak, eta bi zerrenda beltz izatendituzte bizkarraldean luzetara. Berezbakarzaleak izaki, janari bila hastendira zein bere aldetik: intsektuak(batez ere ortopteroak) eta sugandilatxikiak jaten dituzte.

Urriaren azken egunetan helduak etagazteak gordelekuetan sartzen dirahibernatzeko.

144

7/23/2019 Euskal Herriko Sugeak

http://slidepdf.com/reader/full/euskal-herriko-sugeak 139/234

145

EUSKAL HERRIKO SUGEAK

7/23/2019 Euskal Herriko Sugeak

http://slidepdf.com/reader/full/euskal-herriko-sugeak 140/234

SUGE ARRUNTAK   (Kolubridoen familia )

 Arrak bi urte eta erdi eta hiru bitarte-ko adinarekin iristen dira heldutasunsexualera, 40-45 zentimetro luzedirela. Aldiz, emek bi urte edo bi urteeta erdi gehiago behar dituzte horre-tarako, eta ez dira ugaltzeko gertuizaten 5 urte izan artean. Nolanahiere, 4 urte dituztela pareka daitezke,

baina lehen obulazioa lau urte etaerdi dituztela gertatzen da, eta lehen-biziko umaldia bost urterekin.

Emeek ugaltzeko eta parekatzeko bialdi izaten dituzte, bata martxo azke-netatik apiril amaiera aldera arte etabestea irailaren erdi aldetik urriarenhasierara arte. Arrek, ostera, noiz-nahi estal ditzakete emeak martxotikurrira bitarteko epealdian, esperma-

tutuetan beti izaten baitute nahikoaesperma.

ELIKADURA: Suge hau Euskadineta Europan bizi direnetatik musker eta sugandila ehiztaririk amorratuena

da. Saurio-jale zaildu hau haien gor-delekuetan barna abiatzen da geldiroeta zokondorik ezkutuenetaraino iris-ten da, eta gero umeak eta arrautzak jaten ditu. Lurgainean ere harrapa-tzen ditu, zelatan arituz saurioakeguzkitan jartzen eta intsektu-ehizanibiltzen diren harrietan. Horma-sugandila, musker berde edo ziraunbat ehiza-eremura sartzen zaionean,ziztu bizian oldartzen zaio, ahoa

146

7/23/2019 Euskal Herriko Sugeak

http://slidepdf.com/reader/full/euskal-herriko-sugeak 141/234

EUSKAL HERRIKO SUGEAK

147

7/23/2019 Euskal Herriko Sugeak

http://slidepdf.com/reader/full/euskal-herriko-sugeak 142/234

SUGE ARRUNTAK   (Kolubridoen familia )

zabal-zabalik duela, eta haginka

egiten dio. Gero, harrapakina ingu-ratzen du bere gorputzaz eta estueta estutu egiten du harik eta arna-sarik gabe utzi eta ito arte.Harrapakina handia bada -muske-rra- eta azkar hiltzen ez badu, bizirikirensten du. Ziraunak eta karraskaritxikiak ere harrapatzen ditu, esate-rako satitsu eta sator gazteak; izanere, Europako suge leunak ezin du

ahoa asko zabaldu eta ondoriozirents dezakeen harrapakinik han-diena musker berde heldua da.

Gainera, espezie honek sugegorrigazteei ere erasotzen die, eta hortikadituek ondorioztatu dute bi espe-zieok lehian ari direla.

4 hilabete egon daitezke ezer jangabe.

HABITATA: Oso zuhurra eta izukorra

denez, gizakiok nekez ikus dezakegunaturan, eta are nekezago bero han-diko egunetan eguerditik arratsaldeerdi aldera bitartean, harripeanostenduta egoten da eta. Bestela,udaberrian eta udan itzalpearen etaeguzkipearen bitartean ibiltzen da,sasitzan babesturik. Oso gaitz dasuge hau landa erdian harri gaineanikustea, arriskurik izanez gero non

ezkuta ez duela.

Goizeko lehen orduetan aritzen dabizien.

Suge hau baso irekietan, zuhaixkez jantzitako hegaletan, sasiek hartuta-ko ezpondetan, bidezidor belartsueta harritsuen bazterretan, harrizkohorma lehorretan eta landare ugarikoerreka-bazterretan ibili ohi da. Oro

148

7/23/2019 Euskal Herriko Sugeak

http://slidepdf.com/reader/full/euskal-herriko-sugeak 143/234

EUSKAL HERRIKO SUGEAK

149

7/23/2019 Euskal Herriko Sugeak

http://slidepdf.com/reader/full/euskal-herriko-sugeak 144/234

har, toki lehor eta eguzkitsuetan bizida, baina eguzkiak nahikoa jotzenduen alde hezeetan ere izaten da.

HEDAPENA: Euskal Herrian hirulurralde historikoetan bizi da, bainapopulazio guztiak ez daude lotuta, ezbaita bizi ez Arabako Mediterraneoaldean, ez Ebro ibaiaren arroan.Kostaldean, Bizkaiko eta Gipuzkoakomendialdean, eta Arabako barrualde-an bizi da.

Gure basoetan itsasoaren mailatik1.200 metroko garaieraino bizi bada

ere, beste lurralde batzuetan 2.200metro garai dauden aldeetan ere bizida. Suge leuna Europako lurraldeaskotan (Iberiar penintsulako iparral-

dea, Frantzia, Ingalaterrako hegoal-dea, Italia, Eskandinaviako etaUkrainako hegoaldea) eta Anatoliakoiparraldean bizi da, Irango iparralde-raino.

ARRISKUA: Gizakiarentzat arrisku-rik ez badu ere, molestatuz gerosugegorriena bezalako eraso-defen-tsako jarrera izan dezake, eta kasularrietan baliteke ausiki egitea, baina

gehienetan bere buruadefendatzeko likido kiratsa jariatzen du kloakakoguruinetatik. Izan ere, ani-malia askok halako kiratsausaintzean nahiago izaten

dute janari izan zitekeenabazter utzi.

 Ahoa zabal-zabal ireki etagizakiren bati atzamarreanedo eskuan haginka egi-nez gero, agian ezpain-ertzaren gainean duenguruintxo batek jariatzendituen toxinak baliatu ahal

izango lituzke (gutxi baina,helduek gehienez miligra-mo bat jariatzen dute eta),baina nolanahi ere toxinahoriek ez digute inolakokalterik egiten gizakioi(harrapakin txikiei bai).Sarritan sugegorritzat har-tzen dugu eta baserritarreketa txangozaleek errukirikgabe akabatzen dituzte.

150

SUGE ARRUNTAK   (Kolubridoen familia )

7/23/2019 Euskal Herriko Sugeak

http://slidepdf.com/reader/full/euskal-herriko-sugeak 145/234

EUSKAL HERRIKO SUGEAK

151

7/23/2019 Euskal Herriko Sugeak

http://slidepdf.com/reader/full/euskal-herriko-sugeak 146/234

152   153

7/23/2019 Euskal Herriko Sugeak

http://slidepdf.com/reader/full/euskal-herriko-sugeak 147/234

SUGE ARRUNTAK   (Kolubridoen familia )

SUGE BERDE HORIA 

(Coluber viridiflavus)

NOLA EZAGUTU?: Suge lerden etasendoa da. Buru txiki samarra bainaongi garatutakoa dauka, ezkata leu-nez eta begi-nini biribilduko begi irte-nez horniturikoa. Arrak emeak bainohandiagoak dira, neurriz.

Ofidiorik ikusgarrientzat jotzen dasuge berde-horia, ageri dituen kolore

deigarriengatik. Heldutasuna erdies-ten duenean, lau urteko bizia duene-an gutxi gorabehera, bi kolore edo jantzi izan ditzake: berde-horixka etabeltza. Suge berde-horixkek, dago-kien izenak ondo adierazten duenez,hondo hori-berdexka ageri ohi dute,zirrinta edo marra arre edo beltz-ber-dexkez ilundutakoa; sabelaldeahorixka edo berdexka dute, puntutxo

ilunez zipriztindurikoa zenbaitetan.

Jantzi beltza dutenek, kolore beltzedo belzkara ageri dute gorputza-ren goiko aldeetan, eta grisaxkabeheko aldeetan.

Suge gazteek helduek baino koloregrisaxkagoa dute bizkarraldean, etahori eta beltz biziz zipriztindutaegon ohi dira.

Gorputzaren erdialdean, bizkar-ezkatez osaturiko hemeretzi ilaraageri dituzte, 180-230 sabel-ezkatainguru, isats-azpiko 87-130 ezkatapare, eta zortzi ezpain-gaineko.

BIOLOGIA: Negu parteko lozorroa

amaitu ostean, apiril aldera, elikatzenhasten da, eta handik hilabetera has-ten dira parekatzeen aurretiko errito-borrokak –maiatzaren hasieran edoerdialdean–; baina eguraldia aurkakobada, ekainera arte atzera daitezke.Suge arrak bortizki borrokatzen diraorduan; bortizki kolpatzen dira elkar,krudelki kosk egiten diote elkarri, etaisatsa astinduz zigorkada galantak

ematen dizkiete batzuek besteei.

Garaileak garondotik edo lepotikkosk egiten dio emeari, gero isatsa-rekin kiribilkatu eta estali egiten du.Hilabete baten buruan, ekainarenerdialdera, arrautzak erruteko tokiegoki baten bila hasiko da emea,harkaitz arteko arrakaletan, eta lan-darediaren ezkutupean geratzen daharrizko murruetan. Errunaldi bakoi-

154

KLASEA: ReptiliaSUBKLASEA: Diapsidae ORDENA: Squamata

FAMILIA: Colubridae GENEROA: ColuberESPEZIE: Viridiflavus 

7/23/2019 Euskal Herriko Sugeak

http://slidepdf.com/reader/full/euskal-herriko-sugeak 148/234

EUSKAL HERRIKO SUGEAK

155

7/23/2019 Euskal Herriko Sugeak

http://slidepdf.com/reader/full/euskal-herriko-sugeak 149/234

SUGE ARRUNTAK   (Kolubridoen familia )

tzean 5-15 arrautza inguru izatendituzte, 20x35-40 mm inguru neur-

tzen dutenak; arrautza-oskolekmarrazki izarkara bat dute ezaugarrieta hilabete eta erdi edo hilabetebiren buruan zabaltzen dira.

Kumeak irailean jaiotzen dira, eta 20-24 cm inguru izaten dituzte luzean.Intsektuez elikatzen dira: batik batmatxinsalto handiez, saurioen arrau-tzez eta sugandila txikiez.

Urriaren erdialdera edo amaieraaldera hasten da hibernazioa etaudaberrian jada sartuxera arte luzatuohi da.

ELIKADURA: Ehiztari nekaezina daeta ikusmenari esker hautematenditu bere harrapakinak. Ehizaki han-

diak hertsaduraz akabatzen ditu –ito-tzeraino estutuz– eta gero oso-osorik

irensten ditu.

Jatun ikaragarria da eta ondokoakditu elikagai: ugaztun txikiak –saguak, satitsuak– txoritxoak etatxorikumeak –zuhaitz artean dabile-larik harrapatzen baititu–, muskerraketa sugandilak, ziraunak eta bestehainbat suge kaltebako, berarenespeziekoak ere barne. Noizbehinka,

halere, aspis sugegorriak eta igelakere harrapatzen ditu.

HABITATA: Interes bereziko espe-zietzat jotzen du EspezieMehatxatuen Euskal Katalogoak.Habitat ugariko ofidioa da, toki leho-rretan eta landaredi joria ageri dute-netan bizi da batik bat, esaterako:

156

7/23/2019 Euskal Herriko Sugeak

http://slidepdf.com/reader/full/euskal-herriko-sugeak 150/234

EUSKAL HERRIKO SUGEAK

157

7/23/2019 Euskal Herriko Sugeak

http://slidepdf.com/reader/full/euskal-herriko-sugeak 151/234

SUGE ARRUNTAK   (Kolubridoen familia )

mendi-mazela eguzkitsu eta arroka-tsuetan, zuhaixkez jositako espa-rruetan, basoen mugaldeetan, etainoiz baita otalur hezeetan ere.Habitat horietan, lurzoruan geratu ohida, edota zuhaitz gainetako adar artera igotzen da eguzki berotanegotera. Aise igotzen da zuhaitzeta-ra, eta haietantxe eman dezake egunosoa; suge oso zuhaiztarra da,

beraz.

Eskuarki ura saihesteko joera du,baina arriskuren baten mehatxupeansentituz gero, azkar askorik murgilegiten du uretara edo zeharkatzendu edozein ur-korronte.

Indibiduoek eremu mugatu batenbaitan irauten dute maiz, esparruhorretatik oso urrun lekualdatu gabe.

HEDAPENA: Coluber viridiflavusedo suge berde-horia Euskadin bizidirenetarik urrienetakoa da.Gipuzkoako ipar-ekialdean baino ezda ageri, eta Leitza aldeko basohosto-erorkorretan.

Eguneko sugea da, zalua eta laste-rra, Europa erdialdean duena jato-rria. Honako herrialdeotan zehar 

sakabanatuta dago: Frantzia,Luxemburg, Suitza hegoaldea (etaez Jugoslavia); hegoaldean, Siziliaeta Maltaraino hedatzen da. Korsikaeta Sardinian eta Mediterraneokobeste hainbat uharte txikitan ereageri da, hala nola, Elba, Pelagosaeta Potini irletan. Itsasoaren mailatikhasi eta 1.500 metrorainoko altitude-etan aurki daiteke –Alpeetan, esate-rako, 2.000 metrorainokoetan–;

158

7/23/2019 Euskal Herriko Sugeak

http://slidepdf.com/reader/full/euskal-herriko-sugeak 152/234

EUSKAL HERRIKO SUGEAK

159

7/23/2019 Euskal Herriko Sugeak

http://slidepdf.com/reader/full/euskal-herriko-sugeak 153/234

SUGE ARRUNTAK   (Kolubridoen familia )

nonahi ageri denez, Europako espe-zierik hedatuena dela esan liteke.

ARRISKUA: Gure basoetako sugeberde-horiak 90-115 cm bitarteanneur ditzake luzean, isatsa barne;batzuetan, ordea, metro eta erdi edometro bi ere izan ditzake. Suge ipur-

tarina eta oldarkorra da oso.Edozein areriok enbarazu egitendiolarik, gizakia ere tartean delarik,berehala aurpegi ematen dio etabortizki kosk egiten. Gizakiak gogai-tarazi orduko, aise saiatzen da koskegiten, eta tinko ekin ere: ez duberehalakoan askatzen kosk eginda-koa, irmoki eta bortizki oratzen diodena delakoari, oinetakoak, galtzak,esku-makila, edota eskua atxikitzen

dituelarik ere; horrexegatik, labora-riek ez dute batere gogoko sugeberde-horia.

Suge berde-horiaren koskada min-garria bada ere, ez da arriskutsuainolaz ere; larruazalean zauritxo arinbatzuk baino ez ditu eragiten, lahar artean gabiltzala egindako urratuenoso antzekoak. Hatzen batean kosk

egiten badigu, eta eskua haren aho-tik libratu nahi badugu, tentuz ibilibeharra daukagu sugearen astinaldibortitzekin, hortz apur bat gakodu-nak baitauzka.

Suge berde-horiren bat harrapatzenbadugu, berriz, guri kosk egitensaiatzeaz gain, biziki ahalegindukoda bere burua askatzen isatsa erabi-liz zigor gisa.

160

7/23/2019 Euskal Herriko Sugeak

http://slidepdf.com/reader/full/euskal-herriko-sugeak 154/234

161

EUSKAL HERRIKO SUGEAK

7/23/2019 Euskal Herriko Sugeak

http://slidepdf.com/reader/full/euskal-herriko-sugeak 155/234

Goin zientzialariak subfami-liatzat hartu zuen 1962an;1967an, aldiz, familiatzat jo

zituen Underwood zientzialariak.Homalopsinoek bereizgarri dituz-te, besteak beste, bekokialde luzeeta estua izatea, eta ildodun hor-tzak –masailezurraren behekoaldean jarritakoak– edukitzea.

Homalopsinoen familiakoa da,

hain zuzen, gure basoetan biziden Montpellierko sugea; Goin

 jaunarentzat, ordea, Kolubridoensubfamiliako beste kide bat bainoez litzateke. Ikus daitekeenez,bada, sistematikariak oraindik ezdira ados jarri ofidioen sailkape-nari dagokionean, eta nork beresistematikari atxikitzeko joera izan

ohi du.

162

HOMALOPSINOEN SUBFAMILIA 

SUGE ARRUNTAK   (Kolubridoen familia )

7/23/2019 Euskal Herriko Sugeak

http://slidepdf.com/reader/full/euskal-herriko-sugeak 156/234

EUSKAL HERRIKO SUGEAK

163

7/23/2019 Euskal Herriko Sugeak

http://slidepdf.com/reader/full/euskal-herriko-sugeak 157/234

164   165

7/23/2019 Euskal Herriko Sugeak

http://slidepdf.com/reader/full/euskal-herriko-sugeak 158/234

SUGE ARRUNTAK   (Kolubridoen familia )

MONTPELLIERKO SUGEA (Malpolon monspessulanus)

NOLA EZAGUTU?: Bi metroko luze-ra izatera hel daiteke ofidio hau. Beregorputza, subzilindrikoa, arrea, ber-deska edo gris zilarkara da bizkarral-dean eta horiska sabelaldean.

Gorputzaren aurrealdean, lepotikbizkarraldea eta alboetara, orban ilunbat du. Sabelaldea horixka du, bainaezkaten erdialdean orban ilunak edo

apur bat jaspeztatuak izan ditzake.Sabelalde horixka eta bizkarraldearre-olibaren artean ezkata urdinekolerro bat dute,eta bi ertzak orban bel-tzez. Ale gazteek kolore biziagoakdituzte: bizkarraldea arrea, zeharkazuri zikin edo hori argi batez orban-duta, ezpainetako ezkatak ozelo zirizapaindurik. Marrazki hori galdu egi-ten dute zahartzearekin batera. Buru

luzea du, eta ezpian gaineko ezkatakbetazalaren itxura.Hori dela eta,ematen du espezie honek begiradazorrotza duela. Bizkarraldeko ezka-tak lauak dira.

BIOLOGIA: Daukan neurria dauka-larik, suge ezinago zalua eta lasterrada, zuhaixken gainera igotzeko gaidena harrapakinen bila. Gainera, ige-rilari bikaina da.

 Arratsaldeko azken orduetan, eguz-kiak jada berotzeari utzi dionean –etabatik bat udaren amaiera aldera–,errepideetako asfaltoaren gaineankokatu ohi da berotze aldera.Udaberriko goiz hotzetan ere, errepi-de ertzera inguratzen da bere gorpu-tzeko tenperatura erregulatzekoasmoz; horrexegatik, autoek kolpatu-ta hiltzen da asko eta asko. Eguneko

ohiturak ditu. Euskal Herrian, martxo-aren bigarren erdialdetik azaroarenhasiera edo erdialdera bitarteangaratzen du jardun beteko aldia –Iberiar Penintsulan, aldiz, ez dahibernatzera erretiratzen abenduraarte–; aldi horretan, eguzkia gogor berotzen hasten denean irteten dasugea bere ezkutalekutik, eta inguru-ko leku eguzkitsuren batera hurbil-

tzen da, esaterako, harriren batengainazal leunera edota zuhaixka-enborren batera. Eta hantxe jarrai-tzen du, harik eta gorputz-tenperatu-rarik onena erdietsi arte; 18ºC-tikhasi eta 34ºC bitartean ibili ohi ditugutxienekoak eta handienekoak.

Ofidio gutxi bezala, ezkutalekutikateratzen da euri handirik botatzenez duen egunetan edota haizeak

166

KLASEA: ReptiliaSUBKLASEA: Diapsidae ORDENA: Squamata

FAMILIA: Colubridae GENEROA:  MalpolonESPEZIE:  Monspessulanus 

7/23/2019 Euskal Herriko Sugeak

http://slidepdf.com/reader/full/euskal-herriko-sugeak 159/234

EUSKAL HERRIKO SUGEAK

167

7/23/2019 Euskal Herriko Sugeak

http://slidepdf.com/reader/full/euskal-herriko-sugeak 160/234

SUGE ARRUNTAK   (Kolubridoen familia )

ahul jotzen duenetan. Udako egunikkiskalgarrienetan, tenperatura35ºC-tik gora igotzen denetan,eguerdi arte baino ez dihardu jardu-nean; gero, zuhaixka artean ezkuta-tzen da, edota arroka handien

azpian eta karraskariek lagatakoezkutaleku sakonetan dituzten gor-delekuetan. Orduan, jardunean ibiliohi da ilunabar aldean ere.

Gorputza eta isatsa muturrarenkontra marruskatzeko ohitura duMontpellierko suge ipurtarinak,sudur-guruinetatik datorkion jariakinfluido eta kolorge bat aplikatu ahalizateko.

Ugalketa. Maiatzaren amaiera alderaeta ekainaren hasiera aldera pareka-tzen dira, eta orduan gertatzen daestalketa. Gure basoetako nahizEuropa osoko gainerako ofidioek ezbezala, estalketa-prozesua nahi

erara eten dezake, eta gero edozeinunetan ekin diezaioke ostera, arrenhemipeneak leun eta argalak direla-ko.

Obulazioa ekainaren lehendabizikohamabostaldian izaten da eskuarki;arrautzak uztailean erruten dituzte,bai karraskarien galerietan, bai harrihandien azpian. Errunaldi bakoitzean4-14 arrautza inguru errun ditzakete

168

7/23/2019 Euskal Herriko Sugeak

http://slidepdf.com/reader/full/euskal-herriko-sugeak 161/234

EUSKAL HERRIKO SUGEAK

169

7/23/2019 Euskal Herriko Sugeak

http://slidepdf.com/reader/full/euskal-herriko-sugeak 162/234

 –20 arrautza erruteraino–, 19x55mm-ko neurria dutenak eta 8-9gramo bitarteko pisua.

Kumeak 45 eta 60 egun inguruko

sabelaldiaren ostean jaiotzen dira,abuztutik irailera bitartean; gaztetxo jaioberriek 23-27 cm inguru izatendituzte luzean. Mundu honetara jal-gitzeko, berriz, babesleku izan dutenarrautza-oskola apurtzeaz gain, erru-naldien kokaleku izandako lurzoruahondeatu beharra daukate. Bizitasunhandikoak dira kumeak, berehalaoldartzen dira ingurumariak araka-tzera eta lehendabiziko elikagaien

bila (edonolako larba, ornogabe etaintsektuen atzetik).

Sugetxo jaioberriek hondo arre-ber-dexkako bizkarraldea ageri ohi dute,

puntu beltzez jositakoa; mozorroaproposa, inondik ere, ehizatua ereizan daitekeen ehiztari baten ehiza-lanetarako.

ELIKADURA: Oso handiak etazaluak direnez, beste suge batzuekbaino harrapakingehiago harrapa-tzen dute. Batez ere narrastiak ehi-zatzen ditu: gardatxoak, sugandilak,hegoaldeko suge leunak, eta abar.

170

SUGE ARRUNTAK   (Kolubridoen familia )

7/23/2019 Euskal Herriko Sugeak

http://slidepdf.com/reader/full/euskal-herriko-sugeak 163/234

EUSKAL HERRIKO SUGEAK

171

7/23/2019 Euskal Herriko Sugeak

http://slidepdf.com/reader/full/euskal-herriko-sugeak 164/234

Era berean, zenbait mikrougaztun,hegazti eta bere espezieko aldegazteak ere ehizatzen ditu. Haziahala, Montpellierko sugueak harra-

pakin handiagoak ehizatzen ditu:ugaztunak eta muskerrak.

HABITATA: Espezie termofiladenez, mediterranear habitatetanbizi da: basoberan sastraka artean,eta soroetan harri artean (mahas-tiak, zereal soroak), sastrakak etaharritzak euren burua ezkutatzekobehar baitituzte.

HEDAPENA: Eskailera-sugeabezalaxe, Montpellierko sugea Arabako Errioxan, Ebro ibaiaren

inguruetaneta Portillo mendizerranbakarrik bizi da.

Iparraldean, Toloñoko, mendilerroa

baino honantzago ere ikusi izan da,Trebiñoko konderrian aipatu baitute.Iberiar peninsulan oso hedaturikdago, Bizkaiko itsasoko kostaldean,hau da, Galiziatik Euskal Herrirabitarteko kostaldean izan ezik.

Bere kopurua urria da eta hanhe-menka agertzen da mahastietan etasoroetan barrena, baita egoeraonean dauden zuhaixka eremuetaneta muskerrak bizi diren soilune lehor eta harritsuetan ere, animalia horiek,karraskariekin batera, bere elikagainagusia baitira.

ARRISKUA: Ofidio hau,

goiko barailaren atzekoaldean pozoindun gurui-nekin loturiko hagin ildas-katuak baditu ere, ezindaiteke gizakiarentzatarriskugarritzat jo, zereneta eraso egiten diongehienetan ez baitu lor-tzen haiek azalean sar-tzerik.

Hozka oso sakona dene-an bakarrik izan daitekearriskutsua gizakiaren-tzat, baina hori oso gutxi-tan gertatzen da, ofidioadenbora luzez esku arte-an izan ondoren bainoez. Ez dugu ezagutzensuge honek pozoitutakoinor gure.

172

SUGE ARRUNTAK   (Kolubridoen familia )

7/23/2019 Euskal Herriko Sugeak

http://slidepdf.com/reader/full/euskal-herriko-sugeak 165/234

EUSKAL HERRIKO SUGEAK

173

7/23/2019 Euskal Herriko Sugeak

http://slidepdf.com/reader/full/euskal-herriko-sugeak 166/234

SUGE ARRUNTAK   (Kolubridoen familia )

Kolubridoen subfamiliakoak

dira, hain zuzen, Lurreko

nahiz gure basoetako sugerik

gehienak –bizi diren hamarretik

bost–, hala nola: suge berde-horia,

iparraldeko suge leuna, hegoaldeko

suge leuna, Eskulapioren sugea eta

eskailera-sugea. Honako ezaugarri

hauek bereizten dituzte gainerako-

engandik: hipofisi edo guruin pituita-

rio txikiagoa dute; alboetako sudur-

zuloak dauzkate; burua plaka zabal

eta erregularrez estalita dute; biz-

pahiru hortz ildodun dituzte, masai-

lezurraren atzeko aldean; isats argal

samarra dute; gorputza apur bat

argaldu egiten zaie enborraren

erdialdetik hasi eta lepora bitartean;

ezkata gutxiago eta neurri aldako-

rrekoak dauzkate.

174

KOLUBRIDOEN SUBFAMILIA 

7/23/2019 Euskal Herriko Sugeak

http://slidepdf.com/reader/full/euskal-herriko-sugeak 167/234

EUSKAL HERRIKO SUGEAK

175

7/23/2019 Euskal Herriko Sugeak

http://slidepdf.com/reader/full/euskal-herriko-sugeak 168/234

176   177

7/23/2019 Euskal Herriko Sugeak

http://slidepdf.com/reader/full/euskal-herriko-sugeak 169/234

SUGE ARRUNTAK   (Kolubridoen familia )

ESKULAPIOREN SUGEA (Elaphe longissima)

NOLA EZAGUTU?: Eskulapiorensugea zuhaitzetan bizi da, EuskalHerrian eta Europan bizi diren ofidio-etatik arinen eta azkarrenetakoa da.Zuhaitz eta zuhaixken adarretaraigotzen da eguzkitan berotzera etaehizatzera. Gure inguruan bizi dirensugerik handienetakoa ere bada,batzuk bi metro luze izaten baitira,isatsa barne; nolanahi ere, oro har 

metro bat eta metro eta erdi luzeinguru izaten dira.

Suge honen izen zientifikoak ongiazaltzen du nolakoa den: Elaphegenerokoa da, eta grekerazko hitzhorrek ("élaps") sendotasuna adie-razten du (halaxe esaten ziotenantzinako greziarrek suge handiei);espezie izena (longissima) latinezko

"longus" adjektiboaren superlatiboada, eta "oso luzea" esan nahi du.

Suge handi eta liraina da; buru estu,luze eta ongi definitua du, eta mutur biribila. Begi biribilak ditu eta gorpu-tzeko ezkatak leunak eta lauak dira,eta sabelaldekoek ertz nabarmenakdituzte alboetan.

Helduek bizkarralde arre-berdeska

edo arre argia dute, oso uniformea,eta sarritan orbaintxo zuriak dituzteezkata ertzetan. Indibiduo batzukbeltzeskak eta griseskak dira, etabeste batzuek lerro argiak edo ilunakdituzte gorputzean zehar.Sabelaldea horiska edo zuri-horiskada indibiduo guztietan. Indibiduoaskok orbain iluna izaten dute garon-doan, nahikoa antzemangaitza, eta

haren oinarrian bi orbain semilunar horiska izaten dituzte.

Suge gazteen koloreak biziagoakdira, ezpainetako ezkatak zuriak dira,eta zerrenda beltzak dituzte begieta-tik ezpain-ertzeraino. Bizkarraldean2-4 saldo orbain ilun dituzte; luzetaraeta paraleloan ageri badira, zeharre-tara zerrenda argiagoak izaten dituz-

te; hala ageri ez badira, aldiz, mosai-ko erara taxuturik egoten dira, tese-lak txandakaturik daudela.

Espezie honetako sugeek bizkarral-deko ezkatak 23 ilaratan jarrita izatendituzte, zeharretarako lerroan era-tzen dutela; ezkaten goialdean pun-tutxo zuria dago. Denetara, sabelal-dean 210-248 ezkata dituzte eta isa-tsean 60-90 bikote.

178

KLASEA: ReptiliaSUBKLASEA: Diapsidae ORDENA: Squamata

FAMILIA: Colubridae GENEROA: Elaphe ESPEZIE: Longissima

7/23/2019 Euskal Herriko Sugeak

http://slidepdf.com/reader/full/euskal-herriko-sugeak 170/234

EUSKAL HERRIKO SUGEAK

179

7/23/2019 Euskal Herriko Sugeak

http://slidepdf.com/reader/full/euskal-herriko-sugeak 171/234

SUGE ARRUNTAK   (Kolubridoen familia )

Eskulapioren sugea bizi den eremua

eztabaidagaia izan da betidanik ofi-dologoen artean. Batzuen ustezEuropako iparraldean bizi direnakTertziarioko erlikiak dira: orduanEuropako erdialdean bizi zen etageroago glaziazioek kliman eragin-dako aldaketek populazioak barreia-tu zituzten. Beste batzuen iritzizEuropako iparraldeko populazioakEuropako erdialdera duela 3-4 milioi

urteko iparraldeko klima epel idorrakhegoalderantz bultzatutako popula-zioen erlikia xerotermikoak dira. Etabeste hipotesi baten araberaEskulapioren sugea izatez Europakohegoaldekoa da eta apurka-apurkaiparrerantz egin du, klimak bideeman dion tokietaraino; beraren bizi-eremuaren iparreko muga bat dator mahastizaintzaren iparreko mugare-kin. Eta badago laugarren hipotesia

ere, esaten duena Eskulapioren

sugea gizakiak berak lekualdatuzuela beraren berezko eremutikkanpo erlijioak bultzatuta, eta orainzenbait tokitan bakarturik geratudela.

BIOLOGIA:Suge hau egunez aritzenda, hots, espezie heliofiloa da, baina

hori gora-behera sentibera da beroa-rekiko, eta ondorioz batez ere goize-an eta ilunabarrean aritzen da. Atseginen duen tenperatura 26-30ºC bitartekoa da, baina 35 ºC jasanditzake.

Martxo bukaera aldean neguko gor-delekuetatik irteten dira (karraskariekutzitako galeriak edo haitzetako zulo-ak izan ohi dira) eta hilabete eta erdi

180

7/23/2019 Euskal Herriko Sugeak

http://slidepdf.com/reader/full/euskal-herriko-sugeak 172/234

EUSKAL HERRIKO SUGEAK

181

7/23/2019 Euskal Herriko Sugeak

http://slidepdf.com/reader/full/euskal-herriko-sugeak 173/234

SUGE ARRUNTAK   (Kolubridoen familia )

 jaten eman ondoren arrak eme bila

hasten dira. Arren jazarpena ikusga-rria izaten da, eta estalaldia maiatza-ren azkenetan izaten da. Emea esta-li aurretik, arrak buruan edo lepoanausikitzen dio, geldirik egon dadin. Aste batzuk geroago, uztailean edoabuztuko lehen egunetan, emeak 5-20 (gehienetan 5-9) arrautza errutenditu haitzen arteko zulo batean,zuhaitz baten zuloan, harrizko horma

batean edo basoko zidorren batean;arrautzak luzangak eta horiskak dira,eta oskolean luzetarako ildaxkameheak dituzte. Arrautzen tamaina40-50 x 18-24 mm izaten da umeakirten aurretixe, eta batez beste 10gramoko pisua izaten dute.

Errun eta bi hilabete igarota, irailaldean, umeak jaiotzen dira, 18-25zentimetro luze. Munduratu eta bere-

hala hasten dira jaki bila; hasieran

intsektuak eta sugandilak jaten dituz-te batik bat. Bizitzako lehen urtean35 cm izan arte hazten dira. Bi urtegeroago heldutasun sexualera iristendira eta bizitzaren zikloan sartu etaugaltzeko gauza izaten dira.

ELIKADURA: Maiz, Eskulapioren

sugeak egunak eta egunak ematenditu zuhaixken adarretan barna. Adar artean zoruan bezain ongi moldatzenda sabelaldeko ezkaten taxuerari etaezkatok dituzten ertzei esker, gorpu-tzak ukipen-eremu zabala du eta.Zuhaixketan dabilenean, hegaztiaketa haien habietako arrautzak etaumeak harrapatzen ditu, bai etamuxarrak, muskerrak eta sugandilakere. Lurgainean denetariko saguak,

182

7/23/2019 Euskal Herriko Sugeak

http://slidepdf.com/reader/full/euskal-herriko-sugeak 174/234

183

EUSKAL HERRIKO SUGEAK

7/23/2019 Euskal Herriko Sugeak

http://slidepdf.com/reader/full/euskal-herriko-sugeak 175/234

SUGE ARRUNTAK   (Kolubridoen familia )

satitsuak eta intsektuak (kilkerrak etamatxinsaltoak) atzematen ditu. Jatunhandia da eta trebezia handiarekin jotzen du erasoa. Harrapakinak tinkoestutuz hiltzen ditu, eta jarraian oso-osorik irensten ditu, burutik hasita.

HABITATA: Narrasti honek landak,hariztiak eta beraien ertzetako lurrakhobesten ditu, eta halakoetan zoruanzein zuhaitzen enbor eta adarretaraeguzkia hartzera igota aurki daiteke.Galzorian dauden Espezieen EuskalKatalogoan interes berezikoa delaagertarazi da. Halaber, Eskulapiorensugea maiz ibiltzen da huntzak etasasiak hartutako horma eraitsietan,

laborantzako sailen arteko palaxue-tan eta landare ugariko troketan.

Europako toki batzuetan 2.000metrotik gora bizi diren indibiduoakaurkitu dira, esaterako Belasican(Bulgaria), baina gure basoetan ezdira hain gora igotzen eta 600 metro-

tik behera ibili ohi dira.

HEDAPENA: Espezie hau Europakoerdialdean eta Mediterraneoko ekial-dean bizi da: Frantzia, Suitza, Austria, Txekia, Eslovakia, Polonia,URSS ohiaren hegomendebaldea,Grezia, Sardinia, Espainiako iparral-dea, eta Alemaniako toki batzuk.

184

7/23/2019 Euskal Herriko Sugeak

http://slidepdf.com/reader/full/euskal-herriko-sugeak 176/234

EUSKAL HERRIKO SUGEAK

185

7/23/2019 Euskal Herriko Sugeak

http://slidepdf.com/reader/full/euskal-herriko-sugeak 177/234

Europatik kanpo Turkian eta Irangoiparraldean bizi da.

Euskal Herrian isurialde atlantiarre-

an soilik bizi da (Bizkaia etaGipuzkoa), isurialdeen mugatik kos-taraino. Izan ere, espezie hau ez dabizi alde lehor eta idorretan, hezeta-suna maite du eta.

ARRISKUA: Eskulapioren sugea ezda arriskutsua gizakiarentzat. Halaere, molestatuz gero erasokor jar-tzen da, eta horrelakoetan balitekehaginka egitea, baina inoiz ere ezeskailera-sugeak edo Montpellierko

sugeak bezain tinko eta luze.

Dena den, haginkada sendoa du, etaberaren hortz meheak min ematen

dute azala urratzen dutenean.

Gehienetan kiribildu egiten da dago-en tokian (zuhaixka bateko adarra,kasurako), eta bere burua defendatubehar duenean kloakako guruinek jariatzen duten likido kiratsa jaurti-tzen du.

Zerbaitek eragozten badu zuhaitzbatik jaisten edo bertara igotzen aridelarik, azalari atxikitzen zaio etaburua ostentzen saiatzen da, bainabatzuetan adi geratzen da eta

masailezurrei eragitendie zerbait jaten aribalitz bezala.

Eskulapioren sugeak

harreman handiak izanditu gizakiarentzat. Sarriagertzen da istorioetan,aztarna arkeologikoetan,mitoetan eta naturariburuzko azterlanetan,eta ezbairik gabeEuropako sugerik ospe-tsuena da.Herpetologoek uste dute

antzina herri askok gur-tzen zutela, Asclepios-en (erromatarrenEsculapio) adierazgarriabaitzen, hots, greziarrenosasunaren jainkoarena;haren makila magikoanirudikatzen zuten, etagaur egun makila etasugea medikuntzarenikur bihurtu dira.

186

SUGE ARRUNTAK   (Kolubridoen familia )

7/23/2019 Euskal Herriko Sugeak

http://slidepdf.com/reader/full/euskal-herriko-sugeak 178/234

EUSKAL HERRIKO SUGEAK

187

7/23/2019 Euskal Herriko Sugeak

http://slidepdf.com/reader/full/euskal-herriko-sugeak 179/234

188   189

7/23/2019 Euskal Herriko Sugeak

http://slidepdf.com/reader/full/euskal-herriko-sugeak 180/234

SUGE ARRUNTAK   (Kolubridoen familia )

ESKAILERA SUGEA 

(Elaphe scalaris)

NOLA EZAGUTU?: Gorputz sendoadu, gris horiska arrea, bizkarraldeanmarra ilun pare bat duena, eta orba-nik gabekoa sabelean. Burua zabalaeta sendoa du eta buztana motza.

Handia eta sendoa da suge hau, etaerdiko luzera hartu ohi du.

Emea arra baino handiagoa da. Araban metrotik gorako ale gutxiikusten da. Bizkarralde marroia du,erabat uniformea, baina zaharrekmarrazki berezia dute: bi lerro ilunparaleloan. Marrazki hori monotipi-koa da, hau da, ale guztiek dutemarrazki bera. Bizkarraldeko lerrohoriez gain, ale gazteek zeharkakobarrak dituzte, eskailera moduan tar-

teka-tarteka jarrita. Zahartu ahala,galdu egiten dituzte eskailera horiek. Ale gazteek xake taularen erakomarrazkiez orbandurik izan dezaketesabelaldea; zaharrek, berriz, sabelal-de horixka uniformea dute. Hala ere,ale zahar batzuek sabelaldeko ezka-tetan orban marroi handiak izaten jarraitzen dute. Gorputzaren erdial-dean, bizkarraldeko ezkatak lauakdira, 27 lerrotan banaturik.

Burua motza du, eta muturra zorro-tza, aurpegian oso ezkata handiaduelako.

Bizkarraldean marrazki berezia duteale gazteek nahiz zaharrek.Horregatik, erraz ezagutzen dira, etabeste espezieekin nahastezinak dira.

BIOLOGIA: Eskailera-sugea osoerasokorra da eta, arriskutan senti-tzen denean lehenengo momentuanihes egiten saiatzen bada ere, ingu-ratuta dagoela ikusten duenean, txis-tu egin eta ezpairik gabe haginkaegiten du.

ELIKADURA: Askotarikoa: estutuzhiltzen dituen hegazti txikiak etamikrougaztunak, tamaina ertainekosugandilak

HABITATA: Ofidio hau, gure lurralde-an bataz beste metro bateko luzera

190

KLASEA: ReptiliaSUBKLASEA: Diapsidae ORDENA: Squamata

FAMILIA: Colubridae GENEROA: Elaphe ESPEZIE: Scalaris 

7/23/2019 Euskal Herriko Sugeak

http://slidepdf.com/reader/full/euskal-herriko-sugeak 181/234

EUSKAL HERRIKO SUGEAK

191

7/23/2019 Euskal Herriko Sugeak

http://slidepdf.com/reader/full/euskal-herriko-sugeak 182/234

SUGE ARRUNTAK   (Kolubridoen familia )

duena, zuhaixka-landarez estalitakolur karedun edosilizeoetan eta eguz-kiak sendo jotzen duen inguruneharritsu eta malkartsuetan ibiltzen

da. Bertan karraskariak, hegazti txi-kiak eta narrastiak jaten ditu.

HEDAPENA: Eskailera-sugea,indartsua, sendoa, bizkorra, arina,artega eta oso lurtarra, espezie urriada Araban. Bakar-bakarrik ArabakoErrioxako soro, mahasti eta artadie-tan eta Portilloko mendizerran aurki-

tzen da. Honen arrazoia da, batezere, mediterraniar giro beroetakoespeziea dela, Iberiar Penintsulan,Frantziako hegoaldean eta Italiako

iparmendebaldean bakarrik bizidena.

ARRISKUA: Harrapariren batek era-sotzen duenean baino ez du eraso-tzen, eta horrelakoetan hozka egitendu. Baina hozkak ez dio kalterik era-giten gizakiari, sugeak ez baitupozoirik.

192

7/23/2019 Euskal Herriko Sugeak

http://slidepdf.com/reader/full/euskal-herriko-sugeak 183/234

EUSKAL HERRIKO SUGEAK

193

7/23/2019 Euskal Herriko Sugeak

http://slidepdf.com/reader/full/euskal-herriko-sugeak 184/234

194   195

7/23/2019 Euskal Herriko Sugeak

http://slidepdf.com/reader/full/euskal-herriko-sugeak 185/234

SUGEGORRIAK (Biperidoen familia  ) 

L

urrean bizi diren sugeetatikbiperidoak dira azken sortuak.Hala ere, besteen aldean orain-

tsu sortuak izan arren, erabat zabal-du dira eta gaur egun Lurreko alderikberoenetan, mendietan (are 300metroko altueran), ordokietan, basa-mortuetan eta oihanetan bizi dira,hain zuzen ere Afrika osoan,Europan, Amerikan eta Asiako lurral-de gehienetan.

Dauden 187 espezieak 17 generotansailkatzen dira; sugeok ilunabarraeta gaua dituzte maite eta batez erekarraskariak jaten dituzte, bainabaita anfibioak, hegaztiak eta intsek-tuak ere.

Familia honetako espezierik handie-na krotalo mutua da (Lachesismutus), "basoetako izua" ere esaten

zaiona, 3,60 metro luze izanikLurreko suge pozoitsurik handienabaita.

Lehenago biperidoak ordena bateansailkatzen ziren eta krotaloak bestebatean (krotalidoak), baina duelahamarkada batzuetatik hona adituekez dute onartzen zatiketa hori, egiaz-tatuta baitago bi taldeak –sugego-rriak eta krotaloak- oso antzekoak

direla. Horregatik, gaur egun biperi-doen familian bi subfamilia bereiztendira, Goin-i jarraituz: biperinoak(Viperinae), sugegorriak biltzendituena, eta krotalinoak (Crotalinae),krotaloak biltzen dituena. Hala ere,Underwood sistematiko handiak(1967) beste subfamilia bat gehitzendie aurreko biei: atraktaspidinoak(Atractaspinidae).

Gorputz beroak

detektatzeko gauza

Sugegorriek ez bezala, krotaloek –kriskiti-sugea barne- erretinakobegi-nerbioak makila itxuran bilduta

ditu eta sudur-zuloen eta begiarenartean hobitxo moduko organo ter-morrezeptorea; organo horri esker giroa baino epelago dauden gorpu-tzei antzeman diezaiekete, hau da,odol beroko animaliak detekta ditza-kete, beraien ohiko harrapakin dire-nak.

Herpetologoek egindako azterlanaskok adierazten dute sugegorriek

196

BIPERIDOEN FAMILIA 

(Viperidae)

(SUGEGO RRIAK ETA K ROTALOAK)

7/23/2019 Euskal Herriko Sugeak

http://slidepdf.com/reader/full/euskal-herriko-sugeak 186/234

7/23/2019 Euskal Herriko Sugeak

http://slidepdf.com/reader/full/euskal-herriko-sugeak 187/234

eta lehoinabar-sugeak ere (Elaphesitula, Grezian, Italiako hegoan etaTurkian bizi da) antzeko organoadute, baina askoz txikiagoa,

Jacobson-en organoaren osagaigisa.

Buru triangularra,

gorputz-enbor sendoa

Gorpuzkerari bagagozkio, biperidoenburua triangularra da, lepotik ongibereizia, gorputz-enborra sendoa da,eta isatsa laburra eta askotan ora-

tzailea. Begi-ninia bertikala da espe-zie gehienetan.

Goiko masailezurra oso laburra da,

eta bertan, babes-maginen barruan,letagin ildodun makurrak dituzte. Aurreko letaginak luzeagoak eta era-ginkorrak dira eta atzekoak, aldiz,oso txikiak dira eta besteen ordezko-ak dira, hausten edo jausten direne-rako.

Hortzak oso mugikorrak dira burukohezurren eta muskuluen joko konple-xuari esker; sugea atsedenean dago-enean, ahoko barrunbean luze jarritaedukitzen ditu, punta atzera begira.

Letaginak buruko alboetan dauden biguruinekin konektaturikdaude; espezierik han-dienetan guruinok giza-kiaren erpuru-muturra-

ren bestekoak izatendira. Guruinak mintzmeheaz jantzita daudeeta inguruko muskuluenuzkurdurak barruko sus-tantzia jariarazten du.

Mistoak dira, muku-tsuak, eta gingilez eratu-rik; gingilen barrunbean

zelulek sortzen dutenpozoia biltzen da.Pozoia glizerinaren den-tsitate berekoa da; ara-tza izaten da, eta koloredesberdinekoa espezie-aren arabera, gehiene-tan hori-berdeska izatenbada ere; odolari kalteegiten dioten sustantziaugari izaten ditu.

198

SUGEGORRIAK (Biperidoen familia  ) 

7/23/2019 Euskal Herriko Sugeak

http://slidepdf.com/reader/full/euskal-herriko-sugeak 188/234

EUSKAL HERRIKO SUGEAK

199

7/23/2019 Euskal Herriko Sugeak

http://slidepdf.com/reader/full/euskal-herriko-sugeak 189/234

SUGEGORRIAK (Biperidoen familia  ) 

Biperinoen subfamilian (benetakosugegorriak) 43 espezie daude;haietatik zazpi Europan bizi dira

eta bi Euskal Herrian: sugegorri kanta-briarra eta Aspis sugegorria. Sugehauen gorputza nahikoa astuna da,isatsa laburra da eta burua triangula-rra; bizkarraldeko ezkatek karena han-diak dituzte. Buruko goialdeko ezkatakzatikaturik daude, begiak txikiak diraeta begi-ninia bertikala. Suge askotanez bezala, uzki-plaka ez dago zatiturik.

Sugegorriak lurgainean bizi ohidira, baina espezie batzuk harrietanedo sasietan gora igotzen dira

aldizka, eta batzuek igeri ere egitendute. Denak aritzen dira egunez,baina gehienek gaua hobesten duteudan, tenperatura handiek ahalbi-deratzen dienean.

Inork eragotzi ezean, Europako iaespezie guztiak aritzen dira nahikoageldo. Normalean, aterpeko tokirenbatetik ehizatzen dute, ondotik

pasatzen den animaliari (ugaztunabada) kosk eginez; gero, harrapaki-na hil ondoren, usaimenaz balia-tzen dira atzemateko.

Harrapakina hegaztia edo narrastiabada, ez dio alde egiten uzten etahil eta berehala irensten du.Ugaztun-ehizan ari denean, ez duinolako nekerik izaten haien gorde-lekuetan sartzeko.

Bibiparoak

Espezie gehienetako umeak erabatgaraturik jaiotzen dira (batzuetanhogei ume izaten dira), bainabatzuek arrautzak erruten dituzte,esaterako ekialdeko sugegorriak (V.labetina). Emea estali baino lehen,lehian ari diren arrek borroka-dantzaegiten dute: gorputza jasotzen duteeta elkarri bultzaka jarduten duteharik eta batek, ahulenak, amoreeman arte. Bizkaian ez bezala,Europako iparrean, klima gogorra

izaki, sugegorriek bilduta hiberna-tzen dute. Aspis sugegorria hiberna-tzen eta ugaltzen den lurraldetikbeste batzuetara joan ohi da ugaltze-ra, baina ez oso urrun, kilometrobateko bidea asko jota. Animaliahauei beldur handia diegu, bainaegiatan ez dute erasotzen zerbaitekeragotzi edo izutu ezean.

Sugegorri espezie batzuek ezaugarrioso nabarmenak dituzte eta errazezagutzen dira. Beste batzuk, ostera,ez dute itxura zehatzik eta erraznahas daitezke beste suge batzue-kin, are adituek ere; beraz, horrela-koei hobe heldu ez.

 Adibidez, eta harrigarria bada ere, A.M.C. Dumeril (1764-1860) frantziar naturalista ezagunak behin

200

BIPERINOEN SUBFAMILIA(Viperinidae)

7/23/2019 Euskal Herriko Sugeak

http://slidepdf.com/reader/full/euskal-herriko-sugeak 190/234

EUSKAL HERRIKO SUGEAK

201

7/23/2019 Euskal Herriko Sugeak

http://slidepdf.com/reader/full/euskal-herriko-sugeak 191/234

SUGEGORRIAK (Biperidoen familia  ) 

Europako sugegorri bati (V. berus)eskuaz oratu zion Senart basoansuge biperakara zelakoan, eta hagin-ka egin zion.

Sugegorria identifikatzeko ondokoezaugarri hauek izan behar dira kon-tuan: itxura orokorra, muturraren per-fila (laua, goranzkoa edo sudur-ada-rrarekin), buruko goialdeko ezkatenirudia eta, ahal dela, tamaina (txi-kiak), edo bestela buruko ezkatenbeste ezaugarri batzuk (erdiko ezka-tak txikiak izaten dira...).Eragozpenik sortzen ez bazaie,

xehetasun horiek erraz azter daitez-ke largabisten bidez.

Herpetologiaren ikuspegitik, familia

honetako sugeen gorputz-ezaugarribereizgarriak ondokoak dira: palati-noen gainean ez koanarik ez masail-prozesurik ez izatea; atzeko hipofi-sia, aho-muskulua eta trakea-birikaizatea; Vidian ildoaren etendura, bur-muineko foramena behatzekomodua ematen duena. Azkenik, sugebiperinoen erretinako nerbio-optiko-ak makila eta kono gisara biltzendira.

202

7/23/2019 Euskal Herriko Sugeak

http://slidepdf.com/reader/full/euskal-herriko-sugeak 192/234

EUSKAL HERRIKO SUGEAK

203

7/23/2019 Euskal Herriko Sugeak

http://slidepdf.com/reader/full/euskal-herriko-sugeak 193/234

204 205

7/23/2019 Euskal Herriko Sugeak

http://slidepdf.com/reader/full/euskal-herriko-sugeak 194/234

SUGEGORRIAK (Biperidoen familia  ) 

NOLA EZAGUTU?: Esan bezala,1976. urtean H. Saint Girons eta R.Duguy naturalista frantziarrek eginzituzten azterlan ekologiko, morfolo-giko, kariologiko eta zoogeografikoekespeziea zela argitu zuten. Izen zien-tifikoan seoanei erantsi zen V.I.Seoane herpetologo portugaldarra-ren omenez.

Sugegorri kantauriarra (Vipera seoa-nei) 60 zentimetro luze izan daiteke,baina batez beste indibiduo gehienak45-50 zentimetro luze izaten dira;gorputz sendoa du eta isats mehea;isatsa luzeraz gorputz osoaren zor-tzirena edo izaten da eta arrenaemeena baino luzeagoa izaten da.

Buru txikia du eta mutur laua. Begi-niniak bertikalak dira; irisa argia da,baina behealdean zerbait iluntzenda.

Bizkarraldeko hondoko kolorea arreargia, arre iluna edo grisa da, etaerdian jarraikako zerrenda du sigi-sagan, Europako sugegorrienarenbaino zabalagoa. Zerrenda horrensigi-saga ez da oso handia eta ia beti

dira beltzak. Behealdea grisa edobeltza izan ohi da. Indibiduo batzuk,ez gutxi, melanikoak edo melanotiko-ak izaten dira, eta arre-berdeskakedo arre-horiskak ere ez dira baka-nak. Oro har, arrak eta emeak berdi-nak dira kolorez, baina eme batzukarre-horiskak izaten dira, buruanzerrendak izaten dituzte eta bizka-

rraldean eta alboetan orbain arre-gorriskak.

Emeak baino handiagoak diren arrakikusi izan dira, baina apartekokasuak dira.

Gorputzaren erdialdean, bizkarralde-an 21 ilara ezkata karenatu ditu,sabelaldean 128-153 inguru eta isa-

tsean 24-42 pare. Begien inguruanilara bat ezkata izaten dute, etabatzuek bi.

BIOLOGIA: Sugegorri kantauriarraegunekoa eta oso zuhurra da, bai etalurgainekoa eta sedentarioa ere, etaez du ostera handirik egiten batetikbestera. Ia bizitza osoa ematen du

206

KLASEA: ReptiliaSUBKLASEA: Diapsidae ORDENA: Squamata

FAMILIA: Viperidae GENERO: ViperaESPEZIE: Seoanei 

SUGEGORRI KANTAURIARRA (Vipera seoanei)

7/23/2019 Euskal Herriko Sugeak

http://slidepdf.com/reader/full/euskal-herriko-sugeak 195/234

EUSKAL HERRIKO SUGEAK

207

7/23/2019 Euskal Herriko Sugeak

http://slidepdf.com/reader/full/euskal-herriko-sugeak 196/234

bere gordelekutik gertu, landare arte-an ezkutaturik.

Udaberrian eta udan egun osoanaritu ohi da (hotz handia dagoeneanizan ezik), baina bero handiegiadagoenean, udan batik bat, goizeangoiz irteten da eta eguerdian itzul-

tzen da gordelekura, eta bertan ego-ten da arratsaldean giroa zerbaitfreskotu arte; ondoren, ilunabarreaneta gaueko lehen orduetan goizeanbezala aritzen da berriro.

 Atsegin du belartzan ezkutaturikberotzea, zelatan, animaliaren batnoiz harrapatuko. Berarentzat tenpe-ratura egokia 24-32 gradu bitartekoada, eta denetan hoberena 28 ºC.

Eguzkiak indar gutxirekin jotzenduen egunetan eremu harritsuetanetzaten da, beroa biltzeko.

Martxoaren azken egunetatik (negu-ko lozorrotik itzarrita) urrira edo aza-rora bitartean izaten dira aktibo, urte-ko klimaren eta bizi den tokiaren ara-

bera. Esaterako, Bizkaian etaGipuzkoan bizi direnak Arabakoordokiko ekialdeko muturrean bizidirenak baino lehenago biltzen diraeuren gordelekuetara negua igaro-tzera: haiek urriaren erdi aldean etahauek azaroaren hasieran. Urteberoetan, udan lehortea eta neguangiro epela daudenean, batzuetanlozorrotik itzartzen dira urtarrileko etaotsaileko egun eguzkitsuetan.

208

SUGEGORRIAK (Biperidoen familia  ) 

7/23/2019 Euskal Herriko Sugeak

http://slidepdf.com/reader/full/euskal-herriko-sugeak 197/234

EUSKAL HERRIKO SUGEAK

209

7/23/2019 Euskal Herriko Sugeak

http://slidepdf.com/reader/full/euskal-herriko-sugeak 198/234

SUGEGORRIAK (Biperidoen familia  ) 

Martxoaren azken egunetatik maiatzhasierara bitarteko epealdian bikote-ak sortzen dira eta estalketak izatendira, arrak euren artean borroka erri-tualetan aritu ondore: gorputza jasoeta elkar bultzatzen dute, ahulenakatzez egin arte. Batzetan, arrak berri-ro estaltzen du emea irail azkenetan.

Obulazioa maiatz azkenetan edoekain hasieran izaten da; emeenziklo sexuala bi urtekoa da, batzuenaurtekoa bada ere.

 Aspis sugegorria bezala, sugegorrikantauriarra ere obobibiparoa da.Emea irailean erditzen da eta umaldibakoitzean 4-10 ume izaten dira;nolanahi ere, gehienetan 5 edo 6 iza-

ten dira. Umeak 10-17 zentimetroluze izaten dira jaiotzean eta 4-6gramo izaten dituzte.

Umeak abuztuaren azken egunetatikurriaren hasierara bitarteko epeal-dian jaiotzen dira, amaren sabeleanbizpahiru hilabete hazi ondoren,

udako klimaren arabera: uda beroadenean erditzea arinago izaten da,eta atzeratu hotza denean.

Helduak urtean bi aldiz mudatzendute azala, arrek maiatz azkenetanedo ekain hasieran eta abuztuan edoirail hasieran, eta emeek lehenengoekain azkenetan eta bigarrenezabuztuan edo irail hasieran. Gazteekhiru aldiz aldatzen dute.

210

7/23/2019 Euskal Herriko Sugeak

http://slidepdf.com/reader/full/euskal-herriko-sugeak 199/234

EUSKAL HERRIKO SUGEAK

211

7/23/2019 Euskal Herriko Sugeak

http://slidepdf.com/reader/full/euskal-herriko-sugeak 200/234

SUGEGORRIAK (Biperidoen familia  ) 

ELIKADURA: Umeak txiki-txikitatikbalia daitezke euren pozoiaz etabatez ere sugandilak eta musker umeak jaten dituzte; sugegorri hel-duek,aldiz, saurio handiagoak, ugaz-tunak (karraskariak batez ere), anfi-bioak (igelak eta arrabioak) etahegazti txiki eta ertainak ehizatzendituzte.

Sugegorri kantauriarraren ehiza-metodoa gainerako biperidoenabezalakoa da. Harrapakina hautatueta geldiro hurbiltzen zaio, edo zela-tan itxaroten dio, eta gertu dueneangorputzaren aurrealdea ziztu bizianaurreratu eta haginka egiten dio.Pikatxoiak lurrean sartzean egitenduen mugimenduaren antzekoa egi-nez, letaginak sakon-sakon sartzen

ditu biktimaren haragian, eta geroatzera egiten du azkar. Pozoiakazkar egiten die kalte harrapakinei,eta berehala erortzen ez badira,ausiki eta luze gabe ez dira gauzaizaten euren burua defendatzeko.Hortik dator sugegorrien biktimakhaien begirakuneaz besterik gabeliluraturik geratzen direla dioen ele-

zaharra. Batzuetan, harrapakinakzerbait urruntzea lortzen du, bainasugegorriak erraz aurkitzen du bereusaimen zoliaz. Harrapakina hildadagoela egiaztatu ondoren, irentsiegiten du.

HABITATA: Habitat bero eta hezeakditu atsegin, batez ere landazabalak,

212

7/23/2019 Euskal Herriko Sugeak

http://slidepdf.com/reader/full/euskal-herriko-sugeak 201/234

EUSKAL HERRIKO SUGEAK

213

7/23/2019 Euskal Herriko Sugeak

http://slidepdf.com/reader/full/euskal-herriko-sugeak 202/234

SUGEGORRIAK (Biperidoen familia  ) 

eta hauetan larre-bazterrak batik bat,sasiek hartutako lubiziguneak eta ira-tze-landak. Halaber, harizti eta paga-dietan ere bizi da,itsaso mailatik1.200 metroko garaieraino.

Ugaria da Bizkaian eta Gipuzkoan,bere zuhur-azturei esker ondo egoki-tzen da eta gizakiokin bizitzera.Landetan, egur-multzoetan, harrizko

hormetan eta landaretza txiki etaugariko tokietan ikusten da.Sugegorri espezie hau oso loturikdago landaretzari.

 Araban sugegorri kantauriar osogutxi bizi dira (Ordokiko ekialdekomuturrean), eta gainera gizakiok pre-sio handia egiten diegu, haien berez-ko habitatak aldatu eta laborantza-solo estentsibo bihurtzen ari baikara.

Horrez gainera, lurralde horren ingu-rune-ezaugarriak ozta-ozta jasanditzake espezie honek, eta horren-bestez argi dago orain arte bezalairaungo badu, basoak eta lehengohabitatak artatu beharko ditugula.

Bizi den leku batzuetan nahikoaugaria bada ere (Bizkaia, Gipuzkoa, Asturias, Kantabria), oro har toki

 jakinetan baizik ez da ageri, etaberaz Europa osoan babestu beha-rreko espezie endemikotzat jo dai-teke.

HEDAPENA: Sugegorri kantauriarraIberiar penintsulako espezie ende-mikoa da: Kantaurialdeko mendi-lerroan soilik bizi da, Portugalekoiparretik Nafarroaraino. PirineoetakoFrantziako aldean ere bizi da.

214

7/23/2019 Euskal Herriko Sugeak

http://slidepdf.com/reader/full/euskal-herriko-sugeak 203/234

EUSKAL HERRIKO SUGEAK

215

7/23/2019 Euskal Herriko Sugeak

http://slidepdf.com/reader/full/euskal-herriko-sugeak 204/234

216

Euskal Herrian, kostatik (Bizkaia etaGipuzkoa) Arabako erdi alderaino

bizi da, isuralde-mugaz haraindirai-no. Araban, hegoaldean baizik ez dafalta, gainerako eskualde guztietanbadago: Urduña, Ordokiko ekialdekomuturra, Izarra, Murua eta Gasteiz.

ARRISKUA: Sugegorri kantauriarraoso izukorra da eta aski du arrisku-

zantzuren bat sumatzea landaretzanbarna ihes egiteko. Gutxitan jotzendu erasora norbaitek eragotzi, helduedo xerkatu ezean. Sugegorri honenpozoiaren toxikotasuna aspis suge-gorriarenaren erdia edo da. Gurelurraldean udan izaten dira sugego-rri-ausikiak beronek egiten ditu.

Sugegorri honen haginkadarenlarritasuna gorputzeko atalaren ara-

berakoa da (pozoia zain asko dau-den tokian edo zainean bertan ziz-

tatuz gero, hark azkarrago sortzenditu ondoreak), bai eta erasoa jasaten duen indibiduoaren sendo-tasunaren araberakoa ere.Pozoiaren lehenbiziko zantzua minhaginkada izan den tokian handiaizatea da; gero inguruko haragiahanpatu egiten da, eta hanpadu-ra geroago eta gehiago zabaltzenda. Ordu batzuk igarota, gorputz

osoa ukitzen duten fenomenoak ger-tatzen dira: buruko mina, goitikoak,beheranzkoa, arnasa estutzen daeta pultsua irregular bilakatzen da.Oro har sugegorri kantauriarrarenhaginkadak gizakioi kalte handirikegin ezin badigu ere, batzuetanhaurrak, zaharrak eta gaixoak hil-tzeko zorian gerta daitezke eginbeharrekoa sasoiz egin ezean etapozoia zainean isurtzen bada.

SUGEGORRIAK (Biperidoen familia  ) 

7/23/2019 Euskal Herriko Sugeak

http://slidepdf.com/reader/full/euskal-herriko-sugeak 205/234

EUSKAL HERRIKO SUGEAK

217

7/23/2019 Euskal Herriko Sugeak

http://slidepdf.com/reader/full/euskal-herriko-sugeak 206/234

218   219

7/23/2019 Euskal Herriko Sugeak

http://slidepdf.com/reader/full/euskal-herriko-sugeak 207/234

SUGEGORRIAK (Biperidoen familia  ) 

NOLA EZAGUTU?:  Aspis sugego-rriak buru zabala eta triangeluarradauka; gorputza, berriz, lodi sama-rra. Isats txiki eta mehea du, gorputzosoaren zortziren edo hamarren bat

izango dena luzean. Gorputzak ezdio 70 cm-tik gora hartzen, nahiz etaeskuarki 60 cm inguru izan ohidituen. Arrak emeak baino gehiagohazten dira.

Muturrak gorantz egitendio argi eta garbi, bainaez dauka sudur-adarrikLataste sugegorriak ez

bezala. Begi-ninia bertika-la du.

Kolore aldakorra izan ohidu. Eskuarki, ordea, kolo-re arre-gorrixka edo oliba-kolorea ageri ohi du biz-karraldean, sigi-saga ilunbatek zeharkaturikoa;makina bat aletan, orno-

lerro mehe bat baino ezda marra bihurri hori,zirrinta etenez tartekaturi-koa. Beheko aldea grisax-ka edo belzkara du; gaz-teengan argixeagoa izanohi da. Isatsaren behekoaldea, berriz –arrekemeek baino luzeagoaizaten baitute beti–, horix-ka edo gorrizta dute.

220

KLASEA: ReptiliaORDENA: Diapsidae SUBORDENA: Squamata

FAMILIA: Viperidae GENERO: ViperaESPEZIE:  Aspis 

 ASPIS SUGEGORRIA (Vipera aspis)

7/23/2019 Euskal Herriko Sugeak

http://slidepdf.com/reader/full/euskal-herriko-sugeak 208/234

221

EUSKAL HERRIKO SUGEAK

7/23/2019 Euskal Herriko Sugeak

http://slidepdf.com/reader/full/euskal-herriko-sugeak 209/234

SUGEGORRIAK (Biperidoen familia  ) 

Gorputzaren erdialdean, bizkar-ezkata karinatuen 21 ilera ditu,sabel-ezkatez osaturiko 133-169inguru –eskuarki 135-159 ilara bitar-tean– eta 27-50 ezkata subkaudalpare inguru. Suge-orratzek ez beza-la, uzki-aurrealdeko ezkata oso-oso-

rik dauka.

BIOLOGIA: Lurreko espeziea da Aspis sugegorria, egunez jardutenduena; egun-argiko lehendabizikoeguzki-izpiekin batera ateratzen dagordelekutik, harrien gainean jarri etaeguzkia hartzera. Ordurik jorienakedo jarduera handienekoak 8:00eta-

tik 13:00etara izan ohi ditu, udagaraian; udako egun horietan 20-33bitartekoa izaten da giro-tenperatura. Aspis sugegorriaren jardun betekoaldiari buruz egindako hainbat herpe-teologia-ikerlanetatik ondoriozta dai-tekeenez, suge horietatik %90 edo

%100 ezkutalekuetatik kanpo egotendira bolada horretan; gehienak –%80– atseden hartzera erretiratzendira, eta 19:00etatik 20:00etara bitar-tean irteten dira berriro, baldin etalurzoruko tenperatura ez bada 17gradutik beherakoa. Gau-giroa atse-gina bada eta tenperatura ez bada15 gradutik beherakoa, ehuneko txikibatek –%15, gutxi gorabehera– airezabalean irauten du 20:00etatik goi-

222

7/23/2019 Euskal Herriko Sugeak

http://slidepdf.com/reader/full/euskal-herriko-sugeak 210/234

EUSKAL HERRIKO SUGEAK

223

7/23/2019 Euskal Herriko Sugeak

http://slidepdf.com/reader/full/euskal-herriko-sugeak 211/234

SUGEGORRIAK (Biperidoen familia  ) 

zaldeko 5:00etara; alegia, eguneko jarduna dagokie hein batean, bainagoizaldeko 5:00etatik 8:00etaraezkutalekuetan gordeta egoten diraia denak.

Udazkenaren zati handi bat eta neguosoa lozorroan ematen du, kofagu-neetan ezkutaturik; ale ugari bildu ohidira zuloguneetan. Tarteka, halere,egun eguzkitsuetan batik bat, negu-ko atsedenaldia eten egiten du etaarrokaren baten gainean jarri ohi da,giro gozoaz gozatzeko, betiere airezabaleko substratuaren tenperatura25-27 gradu bitartekoa bada.

Eskuarki, ar helduek 10-15 egunenburuan irteten dute sortasunean irau-narazten dieten gordelekuetatik; ar emeek, aldiz, 20 egunen buruanedota hilabete barru irteten dute.

Gorputz-tenperaturarik onena, 29ºC-koa dute; alabaina, 37ºC-ko tenpera-turak ere jasateko gai dira.Jardunean irauteko, berriz, 11ºC-koada jasan dezaketen gutxieneko ten-peratura; behin zeropetik gradu bi jai-tsiz gero, hil egiten dira.

Emeak arrak baino zorrotzagoak diratenperatura-baldintzekiko, 2-5 gradu

224

7/23/2019 Euskal Herriko Sugeak

http://slidepdf.com/reader/full/euskal-herriko-sugeak 212/234

EUSKAL HERRIKO SUGEAK

225

7/23/2019 Euskal Herriko Sugeak

http://slidepdf.com/reader/full/euskal-herriko-sugeak 213/234

SUGEGORRIAK (Biperidoen familia  ) 

inguru gehiago eskatzen baitituzte.

Martxoaren amaiera aldetik maiatza-ren hasiera bitartean dagokie beroal-dia sugegorriei. Klima-baldintzekhalakorik ahalbidetzen badie, iraileanere gara dezakete ostera sexu-jardu-na.

 Arren sexu-zikloa urterokoa da; eme-ena, berriz, urte bat eta hiruren arte-an ibil daiteke jirabiraka, dagokienfisiologiaren eta bizilekutzat duteninguruneko ezaugarri bioklimatologi-koen arabera. Horrexegatik, udaberrioro, parekatu eta ugaltzen direnemeak agertzen dira batetik, eta,bestetik, parekatu arren ugaltzen ezdirenak, eta baita parekatzen ez dire-nak ere. Hala, bada, sugegorriak

urtero, urte biz behin edota hiru urte-ro erditzen dira.

Borroka-erritoen eta estalketarenostean, arrak herrari samar ibili ohidira, baina eme ernalkorrak sedenta-rioagoak izaten dira.

 Animalia bibiparo edo bizierruleak

dira; alegia, enbrioiak emeen sexu-organoaren hodian garatzen diraoso-osorik, eta hiruzpalau hilabete-ko sabelaldiaren ostean jaiotzen dirakumeak, 4-10 inguru.

Enbrioiek oxigenoa behar dute gara-tu ahal izateko, baina obulu-bideetanez dabil oxigenorik aske –ingurunekobeste narrasti batzuek errundakoarrautzetan gertatuko litzatekeen

226

7/23/2019 Euskal Herriko Sugeak

http://slidepdf.com/reader/full/euskal-herriko-sugeak 214/234

EUSKAL HERRIKO SUGEAK

227

7/23/2019 Euskal Herriko Sugeak

http://slidepdf.com/reader/full/euskal-herriko-sugeak 215/234

SUGEGORRIAK (Biperidoen familia  ) 

bezala–; enbrioiek amaren odol-zir-kulaziotik eskuratzen dute oxigenoa,kapilar-sarearen bitartez.

Egoera horren ondorioz, sugego-

rriek karena-mota oso xumea gara-tzen dute, amaren eta enbrioiarenodol-basoak elkar lotzeko balio duenegitura baino ez dena.

Dena den, alde handia dago oraindikhorrelako egituraren eta ugaztunenkarenaren artean. Izan ere, ugaztu-nek obulu txikia daukate, bitelo elika-tzailerik gabea, eta hortaz karenakhornitu behar du elikagaiez enbrioia.

Sugegorrien arrautza, aitzitik, elika-gai gehiagoz osatuta dago, eta ur etaoxigeno trukea erraztea litzateke,soil-soilik, jatorrian sortzen den kare-na horren zeregina.

Kumeak amaren barrenean sortzendirenez gero, eta arrautzaren bilduki-na kaltzifikazio-arrastorik gabekomintz finek bakarrik osatzen dutenez,arrautzaren azala edo oskola –ofidioobiparoek jaio aurretik ezpainetanizaten duten protuberantzia edo irte-nunea– deiturikoa ez da behar beza-la garatzen Aspis sugegorrien kume-engan, desagertu barik enulduta

228

7/23/2019 Euskal Herriko Sugeak

http://slidepdf.com/reader/full/euskal-herriko-sugeak 216/234

EUSKAL HERRIKO SUGEAK

229

7/23/2019 Euskal Herriko Sugeak

http://slidepdf.com/reader/full/euskal-herriko-sugeak 217/234

SUGEGORRIAK (Biperidoen familia  ) 

ageri baita hein batean eta beherantzbegira; kokapen horretan ezin deza-ke dagokion zeregina bete, bestelalesioak eragingo bailituzke amarenobulu-bideetan.

Kume jaioberriek 17-21 cm bitartekoluzera izaten dute, eta 6-9 gramo

inguruko pisua. Sortzetik eurekinizan ohi dute pozoi-mekanismoa ere;kumeen koskadak, ordea, ez du hel-duenak bezain gogor inokulatzen.

Jaio orduko bizitzen hasteko behar bezala prestatuta izaki, berehalabanantzen dira amarengandik, etagordelekuren batean babesten dira,bizitza zeharo independente etaburujabe bati ekin ahal izateko; jaio

eta ordu gutxira egiten dute lehenda-biziko muda. Bizitzako lehen bi urte-etan sugandilak baino ez dituzteharrapatzen.

Egiaztatu ahal izan denez, ingurunehezeetan, eremu zabal eta eguzki-tsuetako zuhaitz-enbor etzanetan

gora igotzen dira eme kumedunak.

 Arrek hiruzpalau urteren buruanerdiesten dute sexu-heldutasuna.Emeek, aldiz, urtebete edo bi geroa-go lortzen dute, lauzpabost urterekinedo; lehendabiziko sabelaldia, berriz,euren bizitzako seigarren edo zazpi-garren urtean izaten dute. Bizitza-luzera, ez da izaten 14-15 urtetikgorakoa.

230

7/23/2019 Euskal Herriko Sugeak

http://slidepdf.com/reader/full/euskal-herriko-sugeak 218/234

EUSKAL HERRIKO SUGEAK

231

7/23/2019 Euskal Herriko Sugeak

http://slidepdf.com/reader/full/euskal-herriko-sugeak 219/234

SUGEGORRIAK (Biperidoen familia  ) 

Egiaztaturikoaren arabera, Aspissugegorriak hibridoak ere sor ditza-ke, sugegorri sudurluzearekin etasugegorri europarrarekin parekatze-aren ondorioz.

Obobibiparo edo bizierrule izatearenonurak

Obulu-bideetan albumen-guruinik ezedukitzeak bultzatu ditu sugegorriak,hein batean, obobibiparo edo bizie-rrule izatera. Fluido amniotikoarenosagaietako bat izaki, hegaztiek etanarrasti askok substantzia horriesker babesten dituzte enbrioiakdeshidrataziotik. Horregatik, inguru-ne lurtarretan jarritako arrautzak etabehar beste albumen edo zuringorik

ez dutenak, hezetasun-maila egokiaduten inguruneetan utzi behar dira,ura arrautza-oskol iragazkorrarenbitartez sar dadin.

 Albumen-guruinik ezean, sugego-rriek euren obulu-bideetan garatzenutzi behar izan diete oso-osorik

enbrioiei ezinbestean.

Horrela begiratuz gero, badirudi obi-biparo izaera gabezia baten ondorioadela, baina kumeen biziraupenerakomoldaeratzat ere har daiteke.Ezbairik gabe, eta egiaz, ugaztunekemandako aurrerapauso garrantzi-tsua izan da, narrastiengandik hasitagaraturiko bilakaera horretan; betieregorputzeko tenperatura erregulatze-

232

7/23/2019 Euskal Herriko Sugeak

http://slidepdf.com/reader/full/euskal-herriko-sugeak 220/234

EUSKAL HERRIKO SUGEAK

233

7/23/2019 Euskal Herriko Sugeak

http://slidepdf.com/reader/full/euskal-herriko-sugeak 221/234

SUGEGORRIAK (Biperidoen familia  ) 

ko duten ahalmenak baldintzatuta,horri esker askoz hobeto babes bai-titzakete kumeak kanpoko tenperatu-retatik.

Obibiparoa delako, hain zuzen, hotzanagusi duten klima, altitude, eta lati-tudeetako lekuetan bizitzera molda-tuta dago Aspis sugegorria, alegia

beste ezein narrastik bizirik iraunezingo lukeenetan.

ELIKADURA:Teorikoki, sugegorriakelikagai-kopuru jakin bat behar duastero –daukan pisuaren %6,zehatz-mehatz–; horregatik, 4-10

234

7/23/2019 Euskal Herriko Sugeak

http://slidepdf.com/reader/full/euskal-herriko-sugeak 222/234

EUSKAL HERRIKO SUGEAK

235

7/23/2019 Euskal Herriko Sugeak

http://slidepdf.com/reader/full/euskal-herriko-sugeak 223/234

236

egunetik behin elikatu beharradauka, betiere harrapakinaren neu-rriaren arabera –7-28 gramo bitarte-koa–.

Mikrougaztunak –karraskariak etasatitsuak bezalako ugaztun xeheak–ditu biktima nagusi; hurrengo, saurio-

ak –muskerrak eta sugandilak– etahegaztiak. Zelatan egonez ehizatzendu; leku estrategikoetan kokatzen daeta isil-gordeka itxaroten du harrapa-kina noiz agertuko. Ugaztunen batazalduz gero, kosk egin eta ihes egi-ten uzten dio; aurki, ordea, bila abia-tuko zaio atzetik, bere mihi kimiotak-tilari jarraiki. Behin aurkitu ondoren,burutik ekiten dio eta oso-osorikirensten du. Harrapakina musker txiki

bat baldin bada, ez du berehalakoanaskatzen.

 Alderatzen hasiz gero, nonbait gaz-teak helduak baino gehiago elikatzendira, eta ar helduek batik bat maia-tzetik irailera bitartean harrapatzendituzte harrapakinak.

HABITATA: Batik bat EuropakoErdialdeko hegoaldean ageri denespeziea da. Eremu akzidentetsuakditu habitat gogokoen, arroka ugarizeta han-hemenka sakabanaturikozuhaixkez horniturikoak, mendi-mazela eta trokarte eguzkitsuak,edota klima mediterraneoa duten

SUGEGORRIAK (Biperidoen familia  ) 

7/23/2019 Euskal Herriko Sugeak

http://slidepdf.com/reader/full/euskal-herriko-sugeak 224/234

EUSKAL HERRIKO SUGEAK

237

7/23/2019 Euskal Herriko Sugeak

http://slidepdf.com/reader/full/euskal-herriko-sugeak 225/234

238

lekuetan egon ohi diren harri lehorre-ko murruak; horrexegatik, EuskalHerriko hegoaldean zehar hedatzenda. Altitudea aise jasan dezakeen ofi-dioa da, noizbehinka 2.900 metrotikgora ere aurkitu izan da zenbait ale.Urzalea ez bada ere, igerilari trebeada; ibaiak eta putzuak igerian zehar-katzeko gai da eta primeran molda-tzen da uretan.

HEDAPENA: Euskal Herrian ondokolekuetan aurki daiteke: Nafarroan eta Araban, hasi Urduña mendatetik etaEntzia mendizerraraino, Gasteizkomendietan, Ebro aldean…; ez daageri, baina, Arabako lautadan, eta Arabako Errioxan ere oso urria da.Bizkaian eta Gipuzkoan, berriz,

Seoaneko sugegorria bizi da, Aspissugegorriaren ahaidea. Egindakoaurkikuntza eta ikerketetan egiaztatuahal izan denez, menditar izaera du,500-1.500 m-ko altitudeetan aurkitubaitira alerik gehienak. Aspis suge-gorria Europako mendebaldean etaerdialdean ageri da, hasi Iberiar Penintsulatik eta Alemaniaraino –nonoso ugaria baita Oihan Beltzean–,

Suitzan eta Italian, eta hegoaldeanSiziliaraino bitartean.

ARRISKUA: Euskal Herrian bizidiren ofidioetarik arriskutsuena da Aspis sugegorria, Seoaneko sugego-rria bera baino askoz ere arriskutsua-goa, darabilen pozoia ere bi aldiztoxikoagoa delako.

SUGEGORRIAK (Biperidoen familia  ) 

7/23/2019 Euskal Herriko Sugeak

http://slidepdf.com/reader/full/euskal-herriko-sugeak 226/234

EUSKAL HERRIKO SUGEAK

239

7/23/2019 Euskal Herriko Sugeak

http://slidepdf.com/reader/full/euskal-herriko-sugeak 227/234

240

Dagokion izen zientifikoak ederkiadierazten du biologia-ezaugarri

hori, Bipera generokoa baita; biperaizena latinetik dator eta sugegorriaesan nahi du. Aspis, berriz, espe-zie-izenari dagokio; grekotik erato-rritako hitza da eta suge pozoitsurikbehinena adierazi nahi du.

Dena den, ez da animalia oldarko-rra, edozein unetan erasorako prestdagoen horietakoa; aitzitik, izaera

otzan eta barekoa da. Izua eta ihes-korra da, eta eskuarki, ihes egitendio gizakiari; zenbaitetan, enbara-zu egiten diotenean ere, ez du ino-laz ere erantzuten. Hala eta guztizere, beroaldian dauden ar heldueketa eme ernalkorrek aiseago koskegin ohi dute, baldin eta enbarazuegiten bazaie. Bere burua inguratu-ta dakusanean baino ez du hartzenbabes-jarrera, aurkariari erasorako

burutazioa burutik kentzeko meka-nismo gisa-edo; erasotzaileak bere

asmoan tinko badirau, ordea, koskegiten dio azkenean. Nolanahi ere,mugimendu baldar eta mantsokoada. Aho-sabaiaren aurreko aldeanbetortz bi dauzka, nahi erara zabaleta toles ditzakeenak; koskadabakoitzean, 6-30 miligramo bitarte-ko pozoi-dosia inokulatzen du.Pozoi hori hemotoxikoa da eta alda-ketak eragiten ditu odol-koagulazio-

aren orekan, bai kosk egindako leku jakin horretan bai gorputz osoanoro har. Aspis sugegorriaren koska-dak ez du ondorio hilgarririk, bainadarabilen pozoia Seoaneko suge-gorriak erabiltzen duena baino bialdiz toxikoagoa da eta sugegorrieuroparrarena baino askoz ereahaltsuagoa; pozoi horretan, hainzuzen, 12 proteina identifikatu izandituzte.

Sugegorriak (Biperidoen familia  ) 

7/23/2019 Euskal Herriko Sugeak

http://slidepdf.com/reader/full/euskal-herriko-sugeak 228/234

EUSKAL HERRIKO SUGEAK

241

7/23/2019 Euskal Herriko Sugeak

http://slidepdf.com/reader/full/euskal-herriko-sugeak 229/234

242   243

7/23/2019 Euskal Herriko Sugeak

http://slidepdf.com/reader/full/euskal-herriko-sugeak 230/234

 AURKIBIDE

PÁG.

HITZAURREA  . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .5

OFIDIOAK EDO SUGEAK (Ofidia subordena)  . . . . . . . . . . . . .8

Gizakia eta ofidioak . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .10

Denean dagoen izpiritua . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .12

Sugeen jatorria  . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .22

Ezaugarriak  . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .24

Suge “iletsuak” . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .26

Ikusmena, entzumena, ukimena eta dastamena . . . . . . . . . . . .26

140 orno gutxienez eta 400 gehienez . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .30

Muda . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .32

Nola dabiltza sugeak? . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .32

Orduko 11,2 kilometroko azkartasuna . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .34

 Albo-albokako mugimendua . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .38

Koloreak . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .38

Bizimodua  . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .42

 Animalia bakartiak . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .44

245

7/23/2019 Euskal Herriko Sugeak

http://slidepdf.com/reader/full/euskal-herriko-sugeak 231/234

Ugalketa  . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .46

Ezteiak eta estalaldia . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .46

Sabelaldia . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .52

Espezie obobibiparoak . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .54

Espezie obiparoak . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .58

Hazten eten gabean  . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .62

30 urteko bizitza . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .62

Elikadura  . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .64

Habitata . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .70

Erregulazio termikoa eta hibernazioa . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .72

Sugeen etsaiak  . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .76

Sugeen erreakzioak harraparien aurrean  . . . . . . . . . . . . . . . .78

Sugeen arriskua  . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .80

 Arriskurik gabeko sugeak eta suge erasokorrak . . . . . . . . . . . . .80

 Aurrerapausua bilakaeran . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .84

Sugegorriak, denak pozoitsuak  . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .86

Sugeen pozoia  . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .88

Sugegorriaren ausikia .......... . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .90 Ausikiak ez du beti pozoirik izaten . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .92

Zer egin suge pozoitsuak ausikiz gero  . . . . . . . . . . . . . . . . . .94

Ez da moztu behar.............. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .96

2.389 Espezie 11 familiatan  . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .100

246

7/23/2019 Euskal Herriko Sugeak

http://slidepdf.com/reader/full/euskal-herriko-sugeak 232/234

247

Kolubridoen familia (Colubridae)  . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .102

Natrizinoen subfamilia (Ur-sugeak)  . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .102

Suge biperakarra (Natrix maura) . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .106

Suge gorbataduna (Natrix natrix)  . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .122

Hegoaldeko suge leuna (Coronella girondica)  . . . . . . . . . . . .134

Europako suge una (Coronella austriaca)  . . . . . . . . . . . . . . .142

Suge berde horia (Coluber viridiflavus)  . . . . . . . . . . . . . . . . . .154

Homalopsinoen subfamilia . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .162

Montpellierko sugea (Malpolon monspessulanus) . . . . . . . . . .166

Kolubridoen subfamilia  . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .174

Eskulapioren sugea (Elaphe longissima)  . . . . . . . . . . . . . . . .178

Eskailera sugea (Elaphe scalaris)  . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .190

Biperidoen familia (Viperidae) . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .196

Gorputz beroak detektatzeko gauza . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .196

Buru triangularra, gorputz-enbor sendoa . . . . . . . . . . . . . . . . .198

Biperinoen subfamilia (Viperinidae)  . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .200

Bibiparoak . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .200

Sugegorri kantauriarra (Vipera seoanei)  . . . . . . . . . . . . . . . .206

Aspis sugegorria (Vipera aspis)  . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .220

7/23/2019 Euskal Herriko Sugeak

http://slidepdf.com/reader/full/euskal-herriko-sugeak 233/234

251

Fernando PedroPérez naturalistaeta argazkilari bil-botarra da; hama-bost urtetik goraeman ditu EuskalHerriko faunaautoktonoa iker-

tzen.Galzorian daudenE s p e z i e e nD e f e n t s a r a k oElkartearen sortzai-lea eta lehendakariada; naturaren babe-serako euskal elkar-te hori 1990. urtean

sortu zen eta 1996.urtean herri onura-koa zela adierazizen. Haren burudela, Fernandok,kazetariak, herpeto-logo eta naturalistataldea zuzentzeneta koordinatzendu landa-azterlanak egiten;

horrez gainera elkarteak zoologiaeta naturaren babesari buruzkoeuskal aldizkari bakarra argitara-tzen du. Naturaren ahotsa: bihilez behin plazaratzen da 1992azgeroztik.Fernando Pérezek liburu batzuk argitaratuak ditu (Marrazoak eta Arrainak, Euskal Herriko Anfibioak, Euskadiko Ugaztunak,

Euskadiko Muskerrak, Sugandilak 

eta Apoarmatuak, EuskadikoGaueko harrapariak, EuskadikoHondartzak Euskadiko BiotopoBabesteko eta Kril, la última balle-na azul)Egilea eguneroko lanera eta bizitze-ra bultzatzen duena Euskal Herrikofauna ezagutarazi nahia da, euskal-dunek maite izan dezaten eta irau-narazten lagun dezaten.

7/23/2019 Euskal Herriko Sugeak

http://slidepdf.com/reader/full/euskal-herriko-sugeak 234/234