decreto foral 118/1999, de 21 de diciembre, por el que se ... · web viewaldi berean, finantza...

27
Martsoaren 14ko 258/2006 FORU AGINDUA, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren eta Ondarearen gaineko Zergaren 2005. urteko aitorpenak aurkezteko modalitate, eredu eta erak onartu, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergan Merkataritza, Industria eta Itsasketa Ganberaren aldeko baliabide iraunkorra ordainarazteko autolikidazio eredua ontzat hartu eta aurkezpen epea eta tokiak arautzen dituena. Aurreko ekitaldietan bezalaxe, 2005. urtea behin amaituta, izaera orokorrez itxi da Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren zergaldia, eta urte horretako abenduaren 31n bere sortzapena gertatu da. Halaxe ezartzen du abenduaren 24ko 8/1998 Foru Arauak, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergarenak, 93. artikuluan. Zergaren sortzapena jada gertaturik, zergadunei dagokie orain haren aitorpena aurkeztu eta sinatzea Zergaren erregelamenduak ezarritakoari jarraiki. Dena den, 8/2004 Foru Arauaren 95. artikuluak salbuespen batzuk ezartzen ditu aitortzeko obligazioan, 2005. urteko zergaldiaren aitorpenean ere mantendu egiten direnak. Hona hemen zeintzuk diren: Zergadunak ez daude aitortzera behartuta lortu dituzten errenten iturriak honako hauek bakarrik direnean: - Gehienez 8.500 euroko lan etekin gordinak urtean, banaka tributatzen denean. Baterako tributazioan, muga hori etekin mota hau lortzen duen zergadun bakoitzarentzat aplikatuko da. 1

Upload: others

Post on 31-Jul-2020

2 views

Category:

Documents


0 download

TRANSCRIPT

Page 1: Decreto Foral 118/1999, de 21 de diciembre, por el que se ... · Web viewAldi berean, finantza entitateak zergak ordaindu izanaren frogagiriak bidaliko dizkie kargua izan duten zergapekoei,

Martsoaren 14ko 258/2006 FORU AGINDUA, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren eta Ondarearen gaineko Zergaren 2005. urteko aitorpenak aurkezteko modalitate, eredu eta erak onartu, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergan Merkataritza, Industria eta Itsasketa Ganberaren aldeko baliabide iraunkorra ordainarazteko autolikidazio eredua ontzat hartu eta aurkezpen epea eta tokiak arautzen dituena.

Aurreko ekitaldietan bezalaxe, 2005. urtea behin amaituta, izaera orokorrez itxi da Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren zergaldia, eta urte horretako abenduaren 31n bere sortzapena gertatu da.

Halaxe ezartzen du abenduaren 24ko 8/1998 Foru Arauak, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergarenak, 93. artikuluan.

Zergaren sortzapena jada gertaturik, zergadunei dagokie orain haren aitorpena aurkeztu eta sinatzea Zergaren erregelamenduak ezarritakoari jarraiki.

Dena den, 8/2004 Foru Arauaren 95. artikuluak salbuespen batzuk ezartzen ditu aitortzeko obligazioan, 2005. urteko zergaldiaren aitorpenean ere mantendu egiten direnak. Hona hemen zeintzuk diren:

Zergadunak ez daude aitortzera behartuta lortu dituzten errenten iturriak honako hauek bakarrik direnean:

- Gehienez 8.500 euroko lan etekin gordinak urtean, banaka tributatzen denean. Baterako tributazioan, muga hori etekin mota hau lortzen duen zergadun bakoitzarentzat aplikatuko da.

- 8.501 eta 18.800 euro bitarteko lan etekin gordinak urtean, banaka tributatzen denean. Baterako tributazioan, muga hori etekin mota hau lortzen duen zergadun bakoitzarentzat aplikatuko da. Zergaduna aitortzeko obligaziotik salbuesten duten egoera horiek neutralizatuta gelditzen dira, hala ere, 8/1998 Foru Arauaren 95.3 artikuluan eta abenduaren 18ko 68/2001 Foru Dekretuak, Errenta Zergaren Erregelamendua onartzekoak, 72. artikuluan jasotzen dituzten kasuetan.

- Kapitalaren etekin gordinak eta ondare irabaziak, batera hartuta urtean osatzen duten kopurua 1.600 eurotik gorakoa ez denean.

Era berean, zergadunak jasotzen dituen lan etekinak 8.500 eurotik gorakoak eta 18.800 eurotik beherakoak izan arren, aitortzeko obligazioa baldin badu 68/2001 Foru Dekretuaren 72.2 artikuluko a)tik g) arteko letretan aipatzen diren egoeretako batean egoteagatik, zergadun horrek bi aukera izango ditu:

1

Page 2: Decreto Foral 118/1999, de 21 de diciembre, por el que se ... · Web viewAldi berean, finantza entitateak zergak ordaindu izanaren frogagiriak bidaliko dizkie kargua izan duten zergapekoei,

a.- Zergaren xedapen orokorren arabera tributatzea, edo

b.- lan etekinak bakarrik kontuan hartuz tributatzea, honako erregela hauen arabera:

a´) Lan etekinetarako ezarritako atxikipen taulak mota honetako etekinen zenbateko osoari aplikatuko zaizkio, beti ere 8/1998 Foru Arau honek 9. artikuluan salbuesten dituen etekinak sartu gabe. Ondorio horietarako, zergaren sortzapen egunean indarrean dauden ondoko erregelak aplikatuko dira, hau da, atxikipenari lotutako etekinen zenbatekoa kalkulatzekoak eta atxikipen taulak finkatu eta aplikatzekoak.

b´) Aurreko a´) letran ezarritakoa aplikatu ondoren ateratzen den kopuruari lan etekinei egindako atxikipenen eta konturako sarreren zenbatekoa gutxituko zaio. Hortik ateratzen den kopurua ordainduko zaio Foru Aldundiari, eta arauz finkatzen den eran zatikatu ahal izango da. Tributatzeko prozedura hau erabiliz gero, ez da inoiz itzulketarik egingo.

c´) Gastu kengarriak, hobariak, murrizpenak, kenkariak, baterako tributazioaren erregelak edo Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren araudian jasota dauden bestelako onurak ez dira ezein kasutan aplikatuko.

Aurtengo kanpainan aitortzeko obligazioak dituen berezitasunak aipatu ondoren, jarraian laburki azalduko dugu zeintzuk diren Zergaren araudian sartu diren aldaketa nagusiak, 2005. urteko aitorpenean eragin nabarmena dutenak.

Abenduaren 23ko 9/2004 FORU ARAUAK, Gipuzkoako Lurralde Historikoaren 2005. urterako aurrekontu orokorrak onartzen dituenak (2004-12-31ko GAO) ezarritakoaren indarrez, inflazioaren eragina zuzendu egin da hiru arlotan: zergaren tarifan, batera aitortzeagatik aplikatzen den murrizpenean, eta hainbat kenkaritan (aurreko eta ondorengo ahaideengatik, seme-alaben urteko mantenua ordaintzeagatik, eta adopzio, ezintasun eta adinagatik).

Urriaren 27ko 9/2005 FORU ARAUAK, etxebizitzen alokairua sustatzeko zerga neurriei buruzkoak (2005-11-03ko GAO) hainbat aldaketa sartu ditu, besteak beste honako hauek:

- Ezarrita uzten da abenduaren 30eko 316/2002 Dekretuak, “Etxebizitza Hutsaren Programa” sustatu eta bultzatzen duenak, xedatutakoaren indarrez jasotako laguntzak salbuetsita daudela errentariei dagokienez.

- Ohiko etxebizitza errentan hartzeagatik gehienez aplika daitekeen kenkaria gehitu egiten da. Kenkari hori 1.600 eurokoa da oro har, eta 2.000 eurokoa errentariak 35 urte baino gutxiago dituenean edo familia ugariaren titularra denean.

- Etxebizitza errentan emateagatik gehienez aplikatzen den kenkaria ere gehitu egiten da. Orain 1.600 eurokoa da muga.

Urriaren 28ko 10/2005 FORU ARAUAK, zerga neurri batzuk onartzen dituenak (2005-11-03ko GAO) hainbat berrikuntza ere sartu ditu, honako hauek besteak beste:

2

Page 3: Decreto Foral 118/1999, de 21 de diciembre, por el que se ... · Web viewAldi berean, finantza entitateak zergak ordaindu izanaren frogagiriak bidaliko dizkie kargua izan duten zergapekoei,

- Salbuetsita geratzen dira elbarritasunik eragiten ez duten lesioengatik eta, kasu guztietan, elbarritasun partzialagatik Gizarte Segurantzatik edo bere ordezko entitateetatik jasotako prestazioak.

Ohiko etxebizitzan inbertitzeagatik aplikagarri den kenkariaren portzentaje gehituei dagokienez, 35 urtetik beherakoen kasuan oinarri ezargarri gutxituaren gehienezko muga handitu egiten da Zergaren foru arauak 77. artikuluan ezarritakoaren arabera eta muga hori 30.000 eurokoa da orain. Familia ugarien titularren kasuan, beharkizun hori kendu egin da, eta portzentaje gehituen aplikazioa ez da geratzen titularrek lortzen dituzten sarreren mende.

Horiexek dira, labur-labur esanda, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren aitorpenak aurtengo kanpainarako dakartzan berrikuntzak. Era berean, kontutan hartu behar da 2005eko martxoaren 8ko 2/2005 Foru Araua, Gipuzkoako Lurralde Historikoko Zergen Foru Arau Orokorra indarrean sartzea ere, foru arau horrek zerga prozedura orokorretan aldaketa ugari eragin baitu.

Hori guztia kontuan izanik, eta 8/1998 Foru Arauak 95. artikuluan xedatutakoa betez, zilegi da Foru Agindu hau ematea aitorpenak aurkezteko modalitate, eredu eta moduak onartzeko eta aurkezpen epeak eta tokiak eta aitorpenekin batera aurkeztu beharreko agiriak zeintzuk izango diren erabakitzeko.

Azken kanpainetan hasitako bideari jarraiki, aurtengoan ere aitorpen berretsiaren modalitate berria indartzen da, inplikaturiko zergadunen artean oso onarpen handia izan duelako. Gainerakoan, betiko aitorpen modalitateak mantentzen dira, hau da, modalitate mekanizatua eta modalitate arrunta, azken honek hiru aukera eskaintzen dituela: inprimakia, euskarri magnetikoa eta bide telematikoa.

Azpimarratu beharrekoa da Fiskalitaterako eta Finantzetarako Departamentua ahalegin handiak egiten ari dela teknologia berriak zergen kudeaketan sartzeko. Ahalegin horren barruan, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga eta Ondarearen gaineko Zerga aitortzeko aurtengo kanpainak aukera eskainiko du, iaz bezala, aitorpen telematikoak sinadura elektroniko balioztatuaren bidez aurkezteko. Sinadura hori abenduaren 30eko 107/2003 Foru Dekretuan aurreikusita dago, zerga Administrazioarekin egitekoak diren jarduketetan identitatearen eta ordezkaritzaren frogabidea arautzekoan hain zuzen.

Kanpaina honetan azpimarratu daiteke, baita ere, aurkezpen modalitate guztietan, mekanizatuan izan ezik, ez dela beharrezkoa izango frogagiririk aurkeztea horien informazioa Zerga informazioa on-line apartatuan erregistratuta dagoenean, betiere apartatu horretatik inprimatutako orria aitorpenari gehitzen bazaio. Hortaz, Zerga informazioa on-line apartatuan zehaztuta ez dauden kontzeptuen frogagiriak baino ez dira aurkeztu beharko, eta kontzeptu horiek izan daitezke apartatu horretan erregistratu gabeko sarrerak, kuota sindikala, errentan emandako ondasun higiezinen gastuak, etxebizitzan inbertitzeagatik kengarriak diren konturako ordainketak, etab.

Bestalde, eta Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergarekin gertatzen den bezala, Ondarearen gaineko Zergaren zergapekoek ere aitorpena aurkeztu behar dute zerga horrengatik eta, hala badagokio, behar den zorra ordaindu, haren sortzapena 2005eko abenduaren 31n gertatu denez gero.

3

Page 4: Decreto Foral 118/1999, de 21 de diciembre, por el que se ... · Web viewAldi berean, finantza entitateak zergak ordaindu izanaren frogagiriak bidaliko dizkie kargua izan duten zergapekoei,

Esan behar da zergari obligazio pertsonalagatik lotuta dauden subjektu pasiboak aitortzera behartuta daudela euren oinarri ezargarria, Zergaren arau erregulatzaileen arabera zehaztua, 191.440 eurotik gorakoa denean edota, zirkunstantzia hori bete ez arren, euren ondasun eta eskubideen balioa, Zergaren arau erregulatzaileen arabera zehaztua, 663.780 eurokoa baino handiagoa denean.

Aurtengo kanpainaren nobedade gisa, aipatzekoa da zergadunaren ohiko etxebizitzari dagokion gehienezko zenbateko salbuetsia 200.000 eurotan finkatu dela.

Ondarearen gaineko Zergaren aitorpen horri dagokionez, aurtengo kanpainan ere inprimaki bidez, disketez eta bide telematikoz egin daiteke aurkezpena.

Bestalde, ez da ahaztu behar badagoela beste obligazio bat, eta da Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren ganberaren aldeko baliabide iraunkorraren ordainarazpena autolikidatzekoa, abenduaren 28ko 22/1993 Foru Arauak, ganberaren aldeko baliabide iraunkorra ezarri eta arautzen duenak, eta martxoaren 12ko 14/1996 Foru Dekretuak, xedatzen dutenaren arabera. Horretarako, foru agindu honetan autolikidazio hori egiteko inprimaki ereduak onartu dira.

Horiek horrela, honako hau

XEDATU DUT

1. artikulua. Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga aitortzera behartuak.

Bat. 2005. urtean abenduaren 24ko 8/1998 Foru Arauak, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzkoak, 6. artikuluan aipatzen dituen errentak lortu dituzten zergadunak daude zerga honen aitorpena aurkeztera behartuta, beti ere aipatutako foru arauaren 95. artikuluan eta Errenta Zergaren Erregelamendua onartzen duen abenduaren 18ko 68/2001 Foru Dekretuaren 72. artikuluan jasotako modu, muga eta baldintzen barruan.

Bi. Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga aitortzera behartuta dauden zergadunek, aitorpena aurkeztearekin batera, zerga zorra zehaztu beharko dute eta hari dagokion diru sarrera egin foru agindu honetan ezarritako tokian, moduan eta epeetan.

2. artikulua. Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren aitorpena aurkezteko modalitateak.

Bat. Hiru modalitate erabil daitezke Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren aitorpenak egiteko: berretsia, mekanizatua eta arrunta.

A) Aitorpen berretsia.

1. Adostasuna eman dezaten Ogasun Zuzendaritza Nagusitik autolikidazio-proposamena jasotzen duten zergadunek erabili ahal izango dute aitorpen modalitate hau.

4

Page 5: Decreto Foral 118/1999, de 21 de diciembre, por el que se ... · Web viewAldi berean, finantza entitateak zergak ordaindu izanaren frogagiriak bidaliko dizkie kargua izan duten zergapekoei,

2. Aurreko apartatuan aipatu diren autolikidazio proposamenen kuota diferentziala ordaintzekoa zein itzultzekoa izan daiteke.

3. Adostasuna bi modutara eman ahal izango da: proposamenean adierazten den telefono zenbakira deituz (902 100 040) edo, bestela, bide telematikoa erabiliz Fiskalitaterako eta Finantzetarako Departamentuaren webgune ofizialetik abiatuta. Helbidea: http://www.gipuzkoa.net/ogasuna/renta.

4. Proposamena behin berretsi ondoren, autolikidazio baten izaera juridikoa hartuko du. Proposamena berresteko, kontraste datu bat eskatuko zaio zergadunari; gako operatiboa erabiltzen duten zergadunek, ordea, abenduaren 30eko 107/2003 Foru Dekretuaren 1. artikuluko c) eta d) letretan ageri diren datuak eman beharko dituzte (2004-01-09ko GAO).

5. Zergadunak ez badu adierazten, ezarrita dagoen epean, Gipuzkoako Foru Aldundiak bidalitako proposamenarekin ados dagoela, jarduketa administratiboa ez dela egin joko da, eta zergadunak Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren aitorpena aurkeztu beharko du, beti ere horretara behartuta badago.

B) Aitorpen mekanizatua.

1. Zergadunek aitorpen mekanizatua erabili ahal izango dute baldin eta euren sarrerak Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko abenduaren 24ko 8/1998 Foru Arauak 6. artikuluan aipatzen dituen errentetatik badatoz. Honako hauek ezin izango dute modalitate hau erabili:

Jarduera ekonomikoen etekina kalkulatzeko zuzeneko zenbatespen arruntaren metodoa erabiltzen dutenek. Era berean, zergadunek ezin izango dute aitorpen mekanizatuaren modalitatea erabili ondoko kasuak gertatzen direnean: jarduera ekonomikoen etekina zuzeneko zenbatespen erraztuaren bidez kalkulatzea aukeratu eta Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko abenduaren 24ko 8/1998 Foru Arauak 78. artikuluan jasotako kenkarietara biltzen direnean, edota etekin hori kalkulatzeko zenbatespen objektiboaren erregimena erabilita, aldi berean uztailaren 6ko 24/2001 Foru Arauak, Sozietateen gaineko Zergaren Foru Arauak eta zerga izaerako beste arau batzuk aldatzekoak, lehen xedapen gehigarrian jasotzen dituen kenkariak aplikatzen dituztenean.

6. artikulu horren 2 apartatuko e) letran aipatzen diren errentak lortzen dituzten zergadunek.

Eskualdaketen ondorioz ondare irabazi edo galerak izan dituzten zergadunek, zergaldiaren barruan egindako eskualdeketen zenbateko osoa 30.000 eurotik gorakoa izan denean.

Zergaldiaren barruan 5 ondare eskualdaketa baino gehiago egin dituzten zergadunek.

2. Aitorpen mekanizatua aukeratzen duten zergadunek autolikidazioa oinarritzen duten frogagiriak bakarrik aurkeztu beharko dituzte horretarako prestatutako bulegoetan. Foru agindu honen 14. artikuluan jasotzen da zeintzuk diren frogagiri horiek.

5

Page 6: Decreto Foral 118/1999, de 21 de diciembre, por el que se ... · Web viewAldi berean, finantza entitateak zergak ordaindu izanaren frogagiriak bidaliko dizkie kargua izan duten zergapekoei,

Autolikidazioa egiteko unean, zergadunak beti izango du aitorpen mekanizatua aurkezten den bulegoko langileen laguntza.

Aurrekoa eragotzi gabe, jarduera ekonomikoetatik eratorritako errentak lortu eta haien etekin garbia zenbatespen objektiboaren edo zuzeneko zenbatespen erraztuaren bidez kalkulatzen duten zergadunek aitorpen modalitate arruntaren 109 ereduko 5. eta 6. eranskinak aurkeztu beharko dituzte hurrenez hurren, eta, hala behar denean, baita 7. eranskina ere.

C) Aitorpen arrunta.

1. Zergadunek aitorpen arrunta aurkeztuko dute modalitate berretsia edo mekanizatua aukeratu ezin dutenean edo, modalitate horiek erabiltzeko moduan egon arren, horiek ez erabiltzea aukeratzen dutenean.

2. Modalitate arrunta aukeratzen bada, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren autolikidazioa inprimakiz, disketez edo datuak transmititzeko sistema telematikoa erabiliz aurkeztu ahal izango da.

Bi. Aitorpena modalitate edo euskarri batean aurkezteak gainerako aurkezpen moduak baztertzea ekarriko du berekin.

3. artikulua. Modalitate arruntaren ereduak onartzea.

Bat. Onarturik geratzen da Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren 2005eko ekitaldia modalitate arruntean aitortu eta likidatzeko erabiliko den 109 ereduaren inprimakia, foru agindu honetan I. eranskin gisa ageri dena.

Bi. Onarturik geratzen dira Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren 2005eko ekitaldia modalitate arruntean aitortu eta likidatzeko erabiliko den 109 ereduaren euskarri magnetiko edo disketearen diseinu fisiko eta logikoak, foru agindu honetan II. eranskin gisa ageri direnak.

Diseinu fisiko eta logiko horiek baliagarriak izango dira, halaber, transmisio telematikoz igorriko den autolikidazioa modalitate telematikoan egiteko.

II. eranskinaren barruan aitorpen telematikoetan erantsi beharreko agiriak aurkezteko erabiliko den karpetaren eredua ere sartu da.

4. artikulua. Ganberaren baliabide iraunkorra ordainarazteko eredua onartzea.

Onarturik geratzen da Merkataritza, Industria eta Itsasketa Ganberaren aldeko baliabide iraunkorra Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergan ordainarazteko erabiliko den 10-C eredua, foru agindu honetan III. eranskin gisa ageri dena.

5. artikulua. Ondarearen gaineko Zerga aitortzera behartuak.

Bat. Abenduaren 27ko 14/2004 Foru Arauak, Ondarearen gaineko Zergari buruzkoak, 36. artikuluan xedatutakoaren arabera, honako hauek daude behartuta zerga honen 2005eko aitorpena aurkeztera:

6

Page 7: Decreto Foral 118/1999, de 21 de diciembre, por el que se ... · Web viewAldi berean, finantza entitateak zergak ordaindu izanaren frogagiriak bidaliko dizkie kargua izan duten zergapekoei,

a) Obligazio pertsonalagatik Zergari lotuta dauden zergadunak, beti ere euren oinarri ezargarria, Zergaren arau erregulatzaileen arabera kalkulatua, 191.440 eurotik gorakoa denean edota, zirkunstantzia hau bete ez arren, euren ondasun eta eskubideen balioa, Zergaren arau erregulatzaileen arabera kalkulatua, 663.780 eurotik gorakoa denean.

b) Obligazio errealagatik zergari lotuta dauden zergadunak, beren ondare garbiaren balioa edozein dela ere.

Bi. Abenduaren 27ko 14/1991 Foru Arauak, Ondarearen gaineko Zergarenak, 5. artikuluaren c) letran xedatzen duenez, ez-egoiliar batek Gipuzkoan izan badu bere azken egoitza, aukera izango du Gipuzkoan tributatzeko obligazio pertsonalaren arabera. Aukera hori obligazio pertsonalaren aitorpena Gipuzkoan egoiliar izateari utzi dion lehen ekitaldian aurkeztuz egin beharko da.

6. artikulua. Ondarearen gaineko Zergaren autolikidazioa aurkezteko euskarriak.

Bat. Ondarearen gaineko Zergaren 2005eko autolikidazioa inprimakiz, disketez edo datuak transmititzeko sistema telematikoaren bitartez aurkeztu ahal izango da.

Dena den, obligazio errealagatik egin behar denean, Ondarearen gaineko Zergaren autolikidazioa inprimaki bidez bakarrik aurkeztu ahal izango da.

Bi. Autolikidazioa euskarri batean aurkezteak gainerako aurkezpen moduak baztertzea ekarriko du berekin.

7. artikulua. Ondarearen gaineko Zergaren aitorpena aurkezteko ereduak onartzea.

Bat. Onarturik geratzen da Ondarearen gaineko Zergaren 2005eko zergaldia aitortu eta likidatzeko erabiliko den 714 ereduaren inprimakia, foru agindu honetan IV. eranskin gisa ageri dena.

Bi. Onarturik geratzen dira Ondarearen gaineko Zergaren 2005eko autolikidazioa aurkezteko erabiliko den euskarri magnetiko edo disketearen diseinu fisiko eta logikoak, foru agindu honetan V. eranskin gisa ageri direnak.

Diseinu fisiko eta logiko horiek baliagarriak izango dira, halaber, transmisio telematikoz igorriko den autolikidazioa egiteko.

V. eranskinaren barruan aitorpen telematikoetan erantsi beharreko agiriak aurkezteko erabiliko den karpetaren eredua ere sartu da.

8. artikulua. Aitorpenak aurkeztu eta ordaintzeko epea.

Bat. Gipuzkoako Foru Aldundiak egiten duen proposamena, foru agindu honen 2. artikuluak A) letrako 2tik 5era bitarteko zenbakietan aipatzen dena, ontzat ematen dela adierazteko epea 2006ko apirilaren 18tik maiatzaren 12ra bitartekoa izango da, biak barne.

7

Page 8: Decreto Foral 118/1999, de 21 de diciembre, por el que se ... · Web viewAldi berean, finantza entitateak zergak ordaindu izanaren frogagiriak bidaliko dizkie kargua izan duten zergapekoei,

Bi. Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren 2005eko aitorpenak aurkezteko epea 2006ko apirilaren 24an hasi eta ekainaren 24an amaituko da modalitate mekanizatuan; aldiz, modalitate arruntean epe hori apirilaren 24tik ekainaren 26ra bitartekoa izango da, biak barne.

Modalitate arruntean 2006eko apirilaren 24an hasi eta ekainaren 26an amaituko da, biak barne, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren 2005eko aitorpenetatik eratorritako zor osoa edo, hala badagokio, lehendabiziko ordainketa zatikatua ordaintzeko epea, paperean edo euskarri magnetikoan aurkezten denean. Aldiz, telematikoki aurkezten denean, 10.lau artikuluan xedatutakoa bete behar da modalitate mekanizatuan, berretsian eta arruntean.

Aitorpena modalitate arruntean aurkezteko adierazitako epe horren barruan ere aurkeztu eta ordaindu beharko da 10-C eredua, Merkataritza, Industria eta Itsasketa Ganberaren aldeko baliabide iraunkorraren ordainarazpena egiteko erabili behar dena. Bere kalkulua Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergan aitortutako errentaren gainean egingo da.

Hiru. Ondarearen gaineko Zergaren autolikidazioak aurkezteko eta, hala bada, ordaintzeko epea 2006ko apirilaren 24an hasi eta urte horretako ekainaren 26an amaituko da.

9. artikulua. Aitorpenak aurkezteko tokia.

Bat. Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren aitorpenak modalitate mekanizatuan egiten badira Fiskalitaterako eta Finantzetarako Departamentuaren hurrengo bulegoetan aurkeztuko dira, eta ondoko udalerri edo zonetan bizi diren zergadunek bulego horietara jo beharko dute euren aitorpenak aurkezteko:

- Azpeitiko bulegoa: Julian Elorza hiribidea, 3.

Zergadunak: Aizarnazabal, Azkoitia, Azpeitia, Beizama, Bidegoian, Errezil, Zestoa eta Zumaian bizi direnak.

- Beasaingo bulegoa: Urbialde kalea, 1.

Zergadunak: Altzaga, Arama, Ataun, Beasain, Ezkio-Itsaso, Gabiria, Gaintza, Idiazabal, Itsasondo, Lazkao, Legazpi, Mutiloa, Olaberria, Ordizia, Ormaiztegi, Segura, Urretxu, Zaldibia, Zegama, Zerain eta Zumarragan bizi direnak.

- Bergarako bulegoa: Toki Eder plaza, 5.

Zergadunak: Antzuola, Aretxabaleta, Arrasate, Bergara, Elgeta, Eskoriatza, Leintz-Gatzaga eta Oñatin bizi direnak.

- Eibarko bulegoa: Arragueta kalea, 2.

Zergadunak: Deba, Eibar, Elgoibar, Mendaro, Mutriku eta Soraluzen bizi direnak.

- Hernaniko bulegoa: Latxunbe Berri, 8 eta 9.

Zergadunak: Andoain, Astigarraga, Hernani, Lasarte-Oria eta Urnietan bizi direnak.

8

Page 9: Decreto Foral 118/1999, de 21 de diciembre, por el que se ... · Web viewAldi berean, finantza entitateak zergak ordaindu izanaren frogagiriak bidaliko dizkie kargua izan duten zergapekoei,

- Irungo bulegoa: Geltokia kalea, 5 eta 7.

Zergadunak: Hondarribia eta Irunen bizi direnak.

- Errenteriako bulegoa: Santa Katalina plaza, 2.

Zergadunak: Lezo, Oiartzun, Pasaia eta Errenterian bizi direnak.

- Tolosako bulegoa: San Frantzisko kalea, 45.

Zergadunak: Abaltzisketa, Aduna, Albiztur, Alegia, Alkiza, Altzo, Amezketa, Anoeta, Asteasu, Baliarrain, Belauntza, Berastegi, Berrobi, Elduain, Hernialde, Ibarra, Ikaztegieta, Irura, Larraul, Leaburu, Gaztelu, Legorreta, Lizartza, Orendain, Orexa, Tolosa, Villabona eta Zizurkilen bizi direnak.

- Errotaburuko bulegoa: Errotaburu pasealekua, 2.

Zergadunak: Igeldo, Ibaeta, Añorga, Antigua eta Aieten bizi direnak.

- Donostiako bulegoa: Antso Jakituna hiribidea, 9.

Zergadunak: Aia, Getaria, Orio, Usurbil eta Zarautzen bizi direnak eta Donostiako Amara Berri eta Amara Zaharra auzokoak.

- Donostiako bulegoa: Sekundino Esnaola kalea, 10-12.

Zergadunak: Altza, Egia, Gros, Intxaurrondo eta Bidebieta auzoetan bizi direnak.

-  Donostiako bulegoa: Okendo kalea, 20.

Zergadunak: Mirakontxakoak, Erdialdekoak, Alde Zaharrekoak, Loiola eta Martutenekoak eta Donostiako gainerakoak.

2006eko apirilaren 21etik aurrera eskatu ahal izango da aitorpena modalitate mekanizatuan aurkezteko hitzordua, eta horretarako epea urte horretako ekainaren 17an amaituko da. Azken egun hori behin amaituta, ez da modalitate mekanizaturako hitzordurik emango.

Bi. Modalitate arruntean -inprimaki edo diskete bidez- egiten diren Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren autolikidazioak eta Ondarearen gaineko Zergarenak, inprimaki nahiz diskete bidez egindakoak, baimenduta dauden banku, aurrezki kutxa eta kreditu kooperatibetan aurkeztuko dira.

Hiru. Era berean, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergan eta Ondarearen gaineko Zergan negatiboak edo itzultzekoak diren inprimaki edo diskete bidezko autolikidazioak zerga bulegoetan nahiz zergaren bulego kudeatzailean aurkeztu ahal izango dira.

Lau. Ganbararen baliabide iraunkorraren ordainarazpenari dagokion autolikidazioa baimenduta dauden banku, aurrezki kutxa eta kreditu kooperatibetan aurkeztuko da.

9

Page 10: Decreto Foral 118/1999, de 21 de diciembre, por el que se ... · Web viewAldi berean, finantza entitateak zergak ordaindu izanaren frogagiriak bidaliko dizkie kargua izan duten zergapekoei,

10. artikulua. Aitorpenetatik ateratzen diren kuotak ordaindu eta itzultzeko era.

Bat. Modalitate berretsian eta mekanizatuan, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren autolikidaziotik ateratzen den kuota diferentziala helbideratze bankario bidez ordaindu edo itzuliko da. Kargua edo itzulketa zergadunak aitorpena aurkeztean adierazten duen kontuan egingo da.

Era berean, dena batera ordaindu nahi den edo bi zatitan ordaintzea aukeratzen den adieraziko da.

Bi. Modalitate arruntean -inprimakian edo diskete bidez- egiten diren Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren autolikidazioen ordainketa, ganbararen baliabide iraunkorraren autolikidazioari dagokiona eta, orobat, Ondarearen gaineko Zergagatik inprimakian edo diskete bidez ateratzen dena, baimenduta dauden banku, aurrezki kutxa eta kreditu kooperatibetan egingo da.

Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren autolikidazioan dena batera ordaindu nahi den edo bi zatitan ordaintzea aukeratzen den adieraziko da.

Modalitate arruntean aurkezten diren Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren autolikidazioek itzultzeko emaitza dutenean, haien ofiziozko itzulketak honela egingo dira: euskarri magnetikoan aurkeztutakoei dagozkienak transferentzia bankario bidez, eta inprimakia erabiliz aurkeztutakoenak transferentzia bankarioz edo taloi izendunaren bidez. Horretarako, itzulketa nola jaso nahi duen adierazi beharko du zergadunak. Ez badu aukerarik egiten, dirua taloi izendun bidez itzuliko zaio.

Hiru. Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren eta Ondarearen gaineko Zergaren autolikidazioak bide telematikoz aurkezten direnean, dagokien ordainketa helbideratze bankario bidez egingo da.

Modalitate berretsian eta mekanizatuan aurkezten diren Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren autolikidazioak, eta bide telematikoz aurkezten diren Errenta Zergaren eta Ondarearen gaineko Zergaren autolikidazioak jarraian adierazten den moduan helbideratuko dira:

a) Aurkezpen epea amaitzen den egunean, Fiskalitaterako eta Finantzetarako Departamentuak behar diren datuak helaraziko dizkio bide telematikoz zergapekoak adierazitako entitate finantzarioari, helbideratze kontuetan dagozkion diru kopuruak kargatu ditzan.

b) Kontu horietan diru kopuruak kargatutakoan, entitate finantzarioak kontuan kargatu dituen zerga zorren zerrenda eta kargatu ezin izan direnena bidaliko dio, bide berbera erabiliz, Fiskalitaterako eta Finantzetarako Departamentuari. Kargatu ezin izan direnak ordaindu gabekotzat joko dira behar diren ondorioetarako.

Aldi berean, finantza entitateak zergak ordaindu izanaren frogagiriak bidaliko dizkie kargua izan duten zergapekoei, ordainketaren frogagiri moduan erabili ahal izan ditzaten.

10

Page 11: Decreto Foral 118/1999, de 21 de diciembre, por el que se ... · Web viewAldi berean, finantza entitateak zergak ordaindu izanaren frogagiriak bidaliko dizkie kargua izan duten zergapekoei,

Lau. Autolikidazioaren emaitza ordaintzekoa denean, zor osoa edo, hala badagokio, lehen ordainketa zatikatua 2006ko ekainaren 30ean kargatuko da helbideratze kontuan.

Bost. Bestalde, bide telematikoz aurkeztutako autolikidazioetatik ateratzen diren ofiziozko itzulketak abenduaren 24ko 8/1998 Foru Arauak, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzkoak, 104. artikuluan jasotakoaren arabera arautuko dira, eta transferentzia bankario bidez egingo dira zergadunek horretarako adierazitako kontuetan.

11. artikulua. Autolikidazioak euskarri magnetikoz aurkezteko prozedura.

Bat. Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren eta Ondarearen gaineko Zergaren autolikidazioak euskarri magnetiko edo diskete bidez aurkezten direnean, euskarri magnetikoetan behar diren datuak jarriz beteko du zergadunak autolikidazioa.

Ordaintzekoak diren autolikidazioetan, dena batera ordaindu nahi den edo bi zatitan ordaintzea aukeratzen den adieraziko da.

Bi. Ondoren, zergadunak likidazioaren laburpen orriko bi ale eta kontabilitate agiriaren beste bi inprimatuko ditu, eta hala badagokio, baita ganberaren baliabide iraunkorraren ordainarazpenari buruzko autolikidazioaren bi ale ere.

Hiru. Dokumentazioa eta euskarri magnetikoa aurreko 8. eta 9. artikuluetan adierazitako epe eta tokietan aurkeztuko dira. Behin zigilatuak izan ondoren, aitortzaileak likidazioaren laburpen orriko ale bat, kontabilitate agiriaren beste bat, eta hala badagokio, ganberaren baliabide iraunkorraren ordainarazpenari buruzko autolikidazioarena ere, eramango ditu berekin, aurkezpena egin izanaren frogagiri moduan erabiltzeko.

12. artikulua. Autolikidazioak bide telematikoz aurkezteko baimenduta dauden subjektuak.

Hona hemen zein dauden baimenduta Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren edo Ondarearen gaineko Zergaren 2005eko autolikidazioak bide telematikoz aurkezteko:

A) Zergadunari zerga alorrean kudeaketa zerbitzuak eskaintzen dizkioten pertsona natural edo juridikoak, baldin eta autolikidazioak bide telematikoz aurkezteko baimena jaso badute abenduaren 30eko 107/2003 Foru Dekretuak, zerga Administrazioarekin egitekoak diren jarduketetan identitatearen eta ordezkaritzaren frogabidea arautzen duenak, xedatutakoaren arabera.

B) Zergadunak berak, beren autolikidazioei dagokienez, edota, familia unitatearen barruan egonez gero, familia unitateko kideen banakako zein baterako autolikidazioei dagokienez.

Ondorio horietarako, ezinbestekoa izango da zergadunek abenduaren 30eko 107/2003 Foru Dekretuak 1. artikuluaren d) letran aipatzen duen gako operatiboa eskuratzea.

11

Page 12: Decreto Foral 118/1999, de 21 de diciembre, por el que se ... · Web viewAldi berean, finantza entitateak zergak ordaindu izanaren frogagiriak bidaliko dizkie kargua izan duten zergapekoei,

Era berean, gako operatiborik eduki ez arren, azken lau urteetako aitorpenen bat Gipuzkoan aurkeztu duten zergadunek bide telematikoz egin ahal izango dute autolikidazioa. Horrelakoetan, zerga aitorpena transmititzeko unean, Fiskalitaterako eta Finantzetarako Departamentuak lehen esandako aitorpen horietako bati buruzko kontraste datu bat eskatuko dio zergadunari bere identitatea egiaztatzearren.

13. artikulua. Autolikidazioa bide telematikoz aurkezteko prozedura.

Bat. 1. Autolikidazioen aurkezpen telematikoa “profesionalek” egiten dutenean, sinadura elektroniko balioztatua erabili beharko da jarraian zehazten diren prozedura arauei jarraiki:

2. Autolikidazioak bidali aurretik, “profesionalak” egiaztatu beharko du datu guztiak behar bezala bete direla.

Kasu guztietan nahitaezkoa izango da aitortzailearen bezero-kontuaren kodea adieraztea itzulketa helbideratu ahal izateko edo, ordaintzekoak diren autolikidazioen kasuan, behar den zerga zorra kargatzeko.

3. Transmisio bakoitzean bidaltzen diren erregistroek ezingo dute, denak hartuta, 4 megabyteko tamaina gainditu. Erregistro bakoitzak autolikidazio bakar bati buruzko informazioa jasoko du, eta diseinu fisiko-logikoetan definitu diren derrigorrezko eremuak beteta bidaliko dira.

4. Transmisioa egin aurretik, bidali beharreko informazioa balidatu egin beharko da Fiskalitaterako eta Finantzetarako Departamentuak egiaztapenerako propio prestatutako programa informatikoak erabiliz.

5. autolikidazio bakoitzari dagozkion erregistroak behin jasotakoan, Fiskalitaterako eta Finantzetarako Departamentuak hartu izanaren agiria igorriko dio “profesionalari” prozedura telematiko berberaz baliatuz.

6. Transmititutako informazioa kasu batean bakarrik sartuko da Fiskalitaterako eta Finantzetarako Departamentuaren datu baseetan, hain zuen ere, foru agindu honen 14. artikuluan derrigorrezkotzat jotzen diren dokumentuak eta, hala badagokio, likidazioaren laburpen agiriak aurkeztu direla behin egiaztatu ondoren.

7. Bide telematikoz transmititzen den autolikidazio bakoitzeko, bina laburpen orri inprimatuko dira.

Laburpen orri horiek zergen subjektu pasiboek behar bezala beteta eta izenpetuta aurkeztuko dira, eta horrek adieraziko du aitortzaileek ontzat eman dituztela fitxategi elektronikoz aurrez transferitu den autolikidazioa jasotzen duten erregistroetako datu guztiak.

8. Autolikidazioak bide elektronikoz transmititu ondoren, eta autolikidazioak aurkezteko epearen barruan, “profesionalak” honako dokumentazioa aurkeztu beharko du bere zerbitzuak eskatu eta aurkezpen sistema hau aukeratu duten zergadunei dagokienez: aurreko apartatuetan aipatutako hartu izanaren agiria eta laburpen orriak, eta foru agindu honen arabera derrigorrez aurkeztu beharreko agiriak. Dokumentazio hori

12

Page 13: Decreto Foral 118/1999, de 21 de diciembre, por el que se ... · Web viewAldi berean, finantza entitateak zergak ordaindu izanaren frogagiriak bidaliko dizkie kargua izan duten zergapekoei,

Fiskalitaterako eta Finantzetarako Departamentuko Informatika Unitatean aurkeztuko da (Errotaburu pasealekua 2, Donostian) edo, bestela, zerga bulegoetan.

Era berean, aurkezten diren autolikidazio sorta bakoitzeko, aurkeztutako autolikidazioen zerrenda bat ere erantsi beharko dute, ale bikoitzez, bertan datu hauek adierazita: identifikazio kodea, aitortzailearen edo aitortzaileen identifikazio datuak, aitorpen eredua eta likidazioaren emaitza, hori guztia entitate laguntzaileen bitartez egiten diren ordainketetarako onartuta dagoen formatuari jarraiki. Aurkezle bezala duten identifikazioa ere adierazi beharko da.

9. Autolikidazio bakoitzaren informazio guztia, hau da, autolikidazioaren bi laburpen orriak, hartu izanaren agiria eta, hala bada, behar diren frogagiriak, foru agindu honen 3. eta 7. artikuluetan aipatzen den karpetan sartuko dira, dagokionaren arabera. Egintza berean aurkeztu behar diren karpetei zerrenda bat erantsiko zaie ale bikoitzez eta zerga motaren arabera bereizita. Zerrenda horretan aurkeztutako autolikidazioak jasoko dira, eta harekin aurkezpen sorta bat osatuko da.

Karpetak aurkezteko jarraituko den ordena autolikidazioak bide telematikoz igortzeko aurrez erabilitako bera izango da.

10. Sorta aurkezteko unean, Zerga Informatikako Atalak edo zerga bulegoak egiaztatuko du aurkeztutako autolikidazioak eta aurkeztutako autolikidazioen zerrenda bat datozela.

Egiaztapenak emaitza positiboa badu, sorta onartu egingo da. Kasu horretan, “profesionalek” bi ale eramango dituzte zigilatuta: sorta berean aurkeztutako autolikidazio bakoitzaren laburpen orriaren ale bat, eta aurkeztutako autolikidazioak jasotzen dituen zerrendaren ale bat. Zigilatutako dokumentuak autolikidazioak aurkeztu izanaren frogagiriak izango dira.

11. Autolikidazioen eta, hala badagokio, aurreko apartatuetan aipatutako dokumentazioaren aurkezpena behin egiaztatu ondoren, autolikidazioak behin-behineko izaeraz jasoko dira, exijitutako baldintzak betetzen ez dituztenean errefusatuak izan badaitezke ere.

Desadostasunak antzematen badira, sortaren aurkezpena bere osoan errefusatuko da, eta dilijentzia batean errefusatzeko arrazoiak azaldu beharko dira.

12. “Profesionalek” autolikidazioak aurkezteko epea amaitu arte zuzendu ahal izango dituzte errefusatutako autolikidazioak, eta epe hori behin igaro ondoren, hiru egun naturaleko epean horiek errefusatzen direnetik aurrera.

Esandako zuzenketa ez bada egiten, autolikidazioak ez aurkeztutzat joko dira, eta bidezkoa den kasuetan, horrek errekargu, interes eta zigorrak ezartzea ekarriko du.

Bi. Autolikidazioen aurkezpen telematikoa zergadunak berak egiten duenean, fitxategi informatizatuen transferentzia elektronikoa erabiliko da, honako beharkizun eta prozedurei jarraiki:

a) Beharkizun teknikoak.

13

Page 14: Decreto Foral 118/1999, de 21 de diciembre, por el que se ... · Web viewAldi berean, finantza entitateak zergak ordaindu izanaren frogagiriak bidaliko dizkie kargua izan duten zergapekoei,

Aurkezlearen ekipo informatikoak Interneterako sarbidea behar du eduki Netscape edo Explorer nabigatzaileen azken bertsioetako bat dela medio.

b) Fitxategi informatizatuak prestatu eta transmititzea.

Bide telematikoz transmitituko diren fitxategi informatizatuak betetzeko, CD-ROM euskarrian eskura daitekeen laguntza programa erabiliko da, hain zuzen, inprimakien ohiko salmenta lekuetan eros daitekeena, edo, bestela Fiskalitaterako eta Finantzetarako Departamentuaren “Intenet”eko webgune ofizialean eskura dagoena (helbidea: http://www.gipuzkoa.net/ogasuna/renta.

Fitxategiak prestatu ondoren, programak dioenari jarraituko zaio.

Transmisio telematikoa egin bezain laster, zergadunak honako agiriok inprimatuko ditu:

- Lauki batez hornitutako orria, zergadunaren identifikazio datuak adierazteko beteko dena.

- Likidazio orria: interesatuaren alea.

- Likidazio orria: administrazioaren alea.

c) Autolikidazioen aurkezpena.

Autolikidazioak bide telematikoz transmititu ondoren, zergadunak epe bat izango du, propio ezarritakoa, aurreko letran aipatu diren likidazio orriak, behar bezala sinatuak beti, eta hurrengo artikuluan aipatzen den dokumentazioa postetxeetan edota Gipuzkoako Foru Aldundiko edozein zerga bulegotan aurkezteko. Bulegoko arduradunak ale horiek zigilatu eta gero, zergadunak likidazio orriko interesatuaren alea gordeko du beretzat, aitorpena aurkeztu izanaren frogagiri moduan erabiltzeko.

Autolikidazio bakoitzari buruzko dokumentazio guztia, hau da, Administrazioaren ale zigilatua eta bidezko frogagiriak, halakorik bada, DINA 4 tamainako kartazal zuri batean sartuko da, eta kartazalari laukia duen orria itsatsiko zaio.

Letra honetan aipatzen den aurkezpena ez bada adierazitako moduan egiten, autolikidazioak ez aurkeztutzat joko dira, eta bidezkoa den kasuetan, horrek errekargu, interes eta zigorrak ezartzea ekarriko du.

14. artikulua. Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren 2005eko aitorpenari erantsi beharreko dokumentazioa.

Bat. Oro har, eta hurrengo bi apartatuan aitorpen mekanizaturako ezarritakoa eragotzi gabe, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren 2005eko aitorpena aurkezterakoan, berau positiboa, negatiboa edo itzultzekoa izan, eta erabilitako euskarria edozein dela ere, ondoko agiri hauek erantsiko dira:

1. Zergadun bakoitzaren nortasun agiriaren kopia eta, hala behar denean, familia liburuaren orri guztien fotokopia.

14

Page 15: Decreto Foral 118/1999, de 21 de diciembre, por el que se ... · Web viewAldi berean, finantza entitateak zergak ordaindu izanaren frogagiriak bidaliko dizkie kargua izan duten zergapekoei,

Eusko Jaurlaritzako maiatzaren 7ko 2/2003 Legearen arabera eratutako izatezko bikoteen kasuan, legearen 3. artikuluan aipatzen den erregistroaren ziurtagiria, izatezko bikotea bertan inskribatu dela edo, hala badagokio, desegin egin dela adierazteko.

Gurasoen aginte luzatu edo birgaitupean dauden seme-alaba adindunen ezintasunari buruzko erabaki judiziala, familia unitateko kide izatea dakarrena, ezintasuna eman duen sententzia aurkeztuz frogatuko da.

2. Errenta, gastu, murrizpen, atxikipen eta konturako sarreren honako frogagiri hauek:

a) Atxikitzaileen ziurtagiria (10-T eredua), lan pertsonalaren etekinengatik izandako etekinak, gastuak, atxikitako zenbatekoak edo konturako sarrerak adieraziko dituena. Horren ezean, soldaten ordainagiriak edo aski diren bestelako frogagiriak aurkeztuko dira.

b) Erakunde sindikalari ordaindutako kuoten ziurtagiria, sindikatuko organo eskudunak luzatua.

c) Hauteskundeetan hautaturiko kargu politikoek nahiz izendapen librekoek euren erakunde politikoari nahitaez egindako ekarpenen ziurtagiria, erakundearen organo eskudunak luzatua.

d) Zergadunaren eta lan etekinak ematen dizkion pertsona edo entitatearen artean sortutako auziengatik defentsa juridikorako zuzenean izan diren gastuen frogagiriak.

e) Zergadunaren elbarritasuna aitortzen duen sententzia judiziala edo, bestela, haren minusbaliotasuna edo ezintasuna frogatzen duen ziurtagiria, beti ere abenduaren 18ko 68/2001 Foru Dekretuak, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren Erregelamenduari buruzkoak, 59. artikuluan xedatutakoaren arabera.

Dena den, minusbaliotasun edo elbarritasun hori Zuzenbidean onartzen den beste edozein bide erabiliz frogatu ahal izango da.

f) Kapital higikorraren etekin, gastu eta atxikipenen frogagiriak, kasuan kasuko entitateak luzatua.

g) 10-I eredua, behar bezala beteta, ondasun higiezinak errentan emateagatik lortutako etekinen atxikipenak eta konturako sarrerak ziurtatzeko. Ondasun higiezinen errentamenduak atxikitzeko obligaziorik ez duenean, lortutako etekinen ziurtagiria aurkeztuko da.

Era berean, errentan edo azpierrentan emandako ondasun higiezinengatik sortutako gastuen frogagiriak aurkeztu beharko dira.

h) Ondasun higiezin landatar eta hiritarrak nahiz horien gaineko eskubide errealak lagatzeagatik sortutako etekin eta gastuen frogagiria, aurreko letran aipatutako lagapenak ez direnean.

i) Ondasun Higiezinen gaineko Zergaren 2005eko ordainagirien kopia, errentan edo azpierrentan eman edo laga ez diren ondasun higiezin hiritar guztiei dagokiena, ohiko etxebizitza, garajeak eta eraiki gabeko lurzorua direnean izan ezik. Ohiko

15

Page 16: Decreto Foral 118/1999, de 21 de diciembre, por el que se ... · Web viewAldi berean, finantza entitateak zergak ordaindu izanaren frogagiriak bidaliko dizkie kargua izan duten zergapekoei,

etxebizitzaren kasuan ordainagiri hori aurkeztuko da ohiko etxebizitza 1999ko urtarrilaren 1a baino lehen erosteak dakarren kenkaria konpentsatzeko erregimena aplikatzen denean. Azken kasu honetan, ohiko etxebizitzaren erosketan inbertitutako besteren kapitalengatik ordaindu diren interesen frogagiria ere aurkeztu beharko da.

Ondasun higiezinak balio katastralik ez badu edo titularrari jakinarazi ez bazaio, ondasun higiezinak Ondarearen gaineko Zergaren ondorioetarako duen balioaren frogagiria aurkeztu beharko da.

j) Atxikipenari edo konturako sarrerari lotutako jarduera ekonomikoak egiten dituzten zergadunek jasandako atxikipenen frogagiria.

k) Errentak esleitzeko erregimenean dagoen entitateak luzatutako frogagiria, entitatearen errenta osoa eta zergadunari bazkide, oinordeko, komunero edo partaide gisa esleitutako errenta eta konturako ordainketak adieraziko dituena.

Hala badagokio, Zergaren Foru Arauak 6.2.e) artikuluan jasotakoa betez oinarri ezargarrian sartu beharreko errenta egotzien frogagiria.

l) Ezkontideen artean edo maiatzaren 7ko 2/2003 Legearen arabera eratutako izatezko bikoteko kideen artean pentsio konpentsagarriak ordaintzera eta urteko mantenurako ordainketak egitera -zergadunaren seme-alaben alde finkatutakoak izan ezik- behartzen duen erabaki judizialaren fotokopia, eta ordainketak benetan egin izanaren frogagiriak.

m) Pentsio Planen Entitate Kudeatzaileak, Borondatezko Gizarte Aurreikuspeneko Entitateak edo Gizarte Aurreikuspeneko Mutualitateak luzaturiko ziurtagiria, partaide bakoitzak, bazkide oso edo arrunt bakoitzak, edo mutualista bakoitzak egindako ekarpenak azaldu eta sustatzaileek edo bazkide babesleek egotzitako zenbatekoak adieraziko dituena. Pentsio plan aseguratuak egin badira, horiek merkaturatzen dituen entitatearen ziurtagiria ere aurkeztuko da, ordaindutako primak bertan jasoz.

Ekarpenak pertsona minusbaliatuen alde egin badira, oinarri ezargarria murrizteko eskubidea ematen duen ahaidetasun harremana eta minusbaliotasun maila frogatu beharko dira.

n) Ondare irabazi eta galeren frogagiriak, besteak beste, honako datuok adierazita: eskuratze eta eskualdatze balioak, eskuratze eta eskualdatze datak eta, hala bada, jasandako atxikipenak.

3. Kuotako kenkariak aplikatzeko behar diren frogagiri hauek:

a) Gurasoa seme-alaben urteko mantenua ordaintzera behartzen duen erabaki judizialaren kopia, eta ordainketa hori benetan egin dela frogatzen duen agiria.

b) Adopzioa onartu duen erabaki judizialaren fotokopia eta, kasua balitz, nazioarteko adopzioen esparruan bitartekari edo laguntzaile gisa jarduteko lege izaera aitortua duten entitate, erakunde edo agentziei ordaindutako zenbatekoen frogagiria.

Zergadunaren tutoretzapean adingabeko pertsonak daudenean edo hark diru-trukerik gabe etxean hartu dituenean, tutoretza eratu duen erabaki judiziala aurkeztuko da edo,

16

Page 17: Decreto Foral 118/1999, de 21 de diciembre, por el que se ... · Web viewAldi berean, finantza entitateak zergak ordaindu izanaren frogagiriak bidaliko dizkie kargua izan duten zergapekoei,

bestela, 2005. urtean diru-trukerik gabe pertsonak etxean hartu izanaren ziurtagiria, Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikarako Departamentuak luzatua.

c) Aurreko ahaideen kenkaria aplikatu ahal izateko, ahaide horien erroldatze eta sarreren ziurtagiria aurkeztuko da. Aurreko ahaideak ez badu jasotzen Gizarte Segurantzaren Institutu Nazionalak, Klase Pasiboen Erregimen Bereziak edo horien ordezko entitateek onartutako prestaziorik, Gizarte Segurantzaren Institutu Nazionalak luzatutako ziurtagiria aurkeztuko da pentsioduna ez dela frogatzeko.

Aurreko ahaidea laguntza egoitza batean bizi bada urte osoan, etengabe eta modu jarraituan, bertako egonaldiaren gastuei aurre egiteko zergadunak/ek ordaindutako kopuruen frogagiria (faktura) aurkeztuko da.

d) Ezinduen kenkaria aplikatzeko, zergaduna, aurreko edo ondorengo ahaidea, ezkontidea edo maiatzaren 7ko 2/2003 Legearen arabera eratutako izatezko bikote-laguna, laugarren mailarainoko zeharkako ahaidea, tutelatua, etxean hartutako pertsona edo zergadunarekin bizi den 65 urteko edo hortik gorako pertsona ezindua dela aitortzen duen erabaki judiziala aurkeztuko da, edo, bestela, haien minusbaliotasuna edo elbarritasuna frogatzen duen ziurtagiria, abenduaren 18ko 68/2001 Foru Dekretuak, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren Erregelamenduari buruzkoak, 59. artikuluan xedatutakoaren arabera. 65 urteko edo hortik gorako pertsonagatik kenkaria aplikatu ahal izateko, elkarrekin bizi izatearen ziurtagiria aurkeztuko da.

Era berean, ezinduaren edo zergadunarekin bizi den 65 urteko edo hortik gorako pertsonaren diru sarreren ziurtagiria aurkeztu beharko da. Minusbaliatuak ez badu jasotzen Gizarte Segurantzaren Institutu Nazionalak, Klase Pasiboen Erregimen Bereziak edo horien ordezko entitateek onartutako prestaziorik, Gizarte Segurantzaren Institutu Nazionalak luzatutako ziurtagiria aurkeztuko da pentsioduna ez dela frogatzeko.

e) Ohiko etxebizitza alokatzeagatik kenkaria egin ahal izateko, etxebizitza errentan edo azpierrentan hartzeko kontratuaren kopia, eta alokairua dela-eta errentatzaileari edo azpierrentatzaileari egindako ordainketen frogagiriak. Familia ugaria izanez gero, familia ugariaren izaera eta kategoria frogatu beharko dira. Zergadunak lanerako ezintasun iraunkor bat aitortua badu, maila osokoa, erabatekoa edo elbarritasun handikoa, ezintasunaren frogagiria aurkeztu behar du.

Etxebizitza errentan emateagatik Zergaren Foru Arauak 76.bis artikuluan aipatzen duen kenkaria egin ahal izateko, errentamendu edo azpierrentamendu kontratuaren kopia aurkeztuko da.

f) Ohiko etxebizitza erosi edo birgaitzeko ordaindutako kopuruen kenkaria egiteko, etxebizitzan inbertitutakoaren ondorengo frogagiriak aurkeztuko dira:

- Eraikitzen ari diren etxebizitzak direnean, ordaindutako kopuruen frogagiria eta, hala behar denean, salerosketa kontratua.

- Eraikita dauden etxebizitzak direnean, salerosketa jasotzen duen eskritura publikoaren kopia.

17

Page 18: Decreto Foral 118/1999, de 21 de diciembre, por el que se ... · Web viewAldi berean, finantza entitateak zergak ordaindu izanaren frogagiriak bidaliko dizkie kargua izan duten zergapekoei,

- Etxebizitza birgaitu denean, birgaiketa babestuko espedientearen kopia, ordaindutako kopuruen frogagiria eta obren amaierako ziurtagiriaren kopia.

- Etxebizitza kontuan egindako diru ezarpenak badira, entitateak luzatutako ziurtagiria aurkeztuko da, bertan honako datuak adierazita: entitatearen gakoa, sukurtsalaren gakoa, kontu zenbakia, irekitze eguna eta egun horretatik aurrera egindako mugimendu guztiak.

Fondoak erabili badira kreditu entitatea aldatu delako, aurreko paragrafoan aipatutako ziurtagiria itxi den kontuagatik nahiz entitate berrian ireki denagatik aurkeztuko da.

- Maileguaren kasuan, behar den frogagiria exijituko da.

- Familia ugarien titularrek familia horien izaera eta kategoria frogatu beharko dute.

g) Sozietateen gaineko zergari buruzko Foru Arauak VII. tituluaren IV. eta V. kapituluetan inbertsio eta bestelako jarduerengatik jasotzen duen kenkaria aplikatzeko, ondoko hauek aurkeztu beharko dira: inbertsio edo gastua frogatzen duten fakturak, inbertsioaren azalpen txosten laburtua eta, hala behar denean, Sozietateen gaineko Zergari buruzko Foru Arauan eskatutako dokumentazioa.

h) Langileek enpresan parte hartzeagatik egiten den kenkaria aplikatzeko ondo hau frogatu beharko da: langileak lan egiten duen entitatean edo sozietate taldeko beste edozeinetan duen partaidetza, eta langileak entitate horretan edo sozietate taldeko beste edozeinetan akzioak edo partaidetzak eskuratu edo harpidetzeko ordaindu dituen kopuruak.

i) Apirilaren 7ko 3/2004 Foru Arauak, irabazi asmorik gabeko entitateen zerga erregimenari eta mezenasgoaren aldeko zerga pizgarriei buruzkoak, aipatzen dituen dohaintzen kenkaria aplikatu ahal izateko, honako frogagiria aurkeztuko da: aipatutako foru arauaren 25. artikuluan eta azaroaren 2ko 87/2004 Foru Dekretuak, irabazi asmorik gabeko entitateen zerga erregimena eta mezenasgoaren aldeko zerga pizgarriak aplikatzeko erregelamenduari buruzkoak, II. kapituluan aurreikusitakoa edo, bestela, esandako 3/2004 Foru Arauaren 29.4 artikuluan aipatutakoa.

4. Aurkezpen modalitate guztietarako, mekanizaturako izan ezik, ez da beharrezkoa izango frogagiririk aurkeztea horien informazioa Zerga informazioa on-line apartatuan erregistratuta dagoenean, betiere apartatu horretatik inprimatutako orria aitorpenari gehitzen bazaio. Hortaz, Zerga informazioa on-line apartatuan zehaztuta ez dauden kontzeptuen frogagiriak baino ez dira aurkeztu beharko, eta kontzeptu horiek izan daitezke apartatu horretan erregistratu gabeko sarrerak, kuota sindikala, errentan emandako ondasun higiezinen gastuak, etxebizitzan inbertitzeagatik kengarriak diren konturako ordainketak, eta gisa horretakoak.

Bi. Aurreko apartatuan jasotakoa jasota ere, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren 2004ko aitorpena egiteko modalitate mekanizatua erabili zuten zergadunek modalitate hori bera aukeratzen badute 2005eko zergaldia aitortzeko, honako berezitasunak aplikatuko dira horiek aurkeztu beharreko dokumentazioari dagokionez:

1. Jarraian aipatzen den dokumentazioa ez dute aurkeztu beharko:

18

Page 19: Decreto Foral 118/1999, de 21 de diciembre, por el que se ... · Web viewAldi berean, finantza entitateak zergak ordaindu izanaren frogagiriak bidaliko dizkie kargua izan duten zergapekoei,

a) Familia liburuaren kopia, bere osaketan aldaketaren bat izan denean edo familia 2005. urtean sortu denean izan ezik.

b) Minusbaliotasunaren ziurtagiria, aurreko bat apartatuko 2 zenbakiaren e) letran edo, hala behar denean, 3 zenbakiaren d) letran jasotako ezaugarriak betetzen dituena, beti ere 2004ko zerga aitorpenean edo aurreko urteetakoetan ziurtagiri hori aurkeztu badute, eta beren egoera batere aldatu ez bada.

c) Ohiko etxebizitzaren salerosketa jasotzen duen eskritura publikoaren kopia, beti ere aurreko ekitaldiaren aldean bere egoeran aldaketarik gertatu ez bada.

2. Era berean, kopiak aurkeztu beharrean jatorrizko agiria erakutsi ahal izango dute dokumentu hauek direnean:

a) Nortasun agiria.

b) Etxebizitza errentan edo azpierrentan hartzeko egindako kontratua, eta errentatzaile edo azpierrentatzaileari alokairuagatik ordaindutakoaren frogagiriak.

c) Birgaiketa babestuko espedientea eta obren amaierako ziurtagiriaren kopia.

15. artikulua. Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren aitorpenetik ateratzen den zorraren bigarren zatia ordaintzeko epea.

Bat. Modalitate arrunta - inprimakia - erabiltzen duten zergadunek zerga zorra zatika ordaintzea aukeratzen badute abenduaren 18ko 68/2005 Foru Dekretuak, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren Erregelamendu onartzekoak, 74.2 artikuluan dioen moduan, martxoaren 19ko 185/1997 Foru Aginduaren bidez onarturiko 102 eredua bete beharko dute. Eredu hau aurkeztu eta ordainketa egiteko epea 2006ko azaroaren 10ean amaituko da.

Dena den, lehen ordainketa zatikatua egiteko unean, aipatu diren zergadunek bigarren zatiaren ordainketa helbideratu dezakete, eta horretarako 109 ereduaren kontabilitate agirian ageri diren helbideratze laukiak bete beharko dituzte.

Bi. Bigarren ordainketa zatikatua helbideratu bada, Fiskalitaterako eta Finantzetarako Departamentuak 2006ko azaroaren 10ean kobratuko du bigarren ordainketa zatikatua, foru agindu honetako 10. artikuluaren lau apartatuan adierazitako prozedurari jarraiki.

Hiru. Aurreko apartatuetan aipatutako zerga zorraren bigarren zatia epe horretan ez ordaintzeak ordainarazte bidean kobratzea ekarriko du berekin, Gipuzkoako Lurralde Historikoko Zergen martsoaren 8ko 2/2005 Foru Arauak 165.1.b) eta 165.3 artikuluetan jasotakoaren arabera.

XEDAPEN GEHIGARRIA

Bat. Foru agindu honek 14. artikuluaren bi apartatuan jasotakoaren arabera zergaren aitorpenari erantsi behar ez zaion dokumentazioa edozein momentutan eskatu ahal izango du Zerga Administrazioak.

Era berean, zergadunak aitorpena zuzentzea eskatzen badu zerga izaerako okerreko sarrerak itzultzeko prozedurari buruzko urriaren 15eko 73/1991 Foru Dekretuak

19

Page 20: Decreto Foral 118/1999, de 21 de diciembre, por el que se ... · Web viewAldi berean, finantza entitateak zergak ordaindu izanaren frogagiriak bidaliko dizkie kargua izan duten zergapekoei,

bigarren xedapen gehigarrian jasotakoari jarraiki, edo Pertsona Fisikoen Errentaren Zergaren kudeaketa organoek egindako behin-behineko likidazioa errekurritzen badu, bere asmoa oinarritzeko erabiltzen duen frogagiria erantsi beharko du, zergaren aitorpenarekin batera aurkeztu ez duenean.

Bi. Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren aitorpena modalitate mekanizatuan edo telematikoan egiten bada, aitorpena mandatariaren bitartez aurkeztu nahi duten zergadunek mandatariaren aldeko baimen idatzia erantsiko diote autolikidazioa egiteko behar den dokumentazioari; baimen hori bat etorriko da foru agindu honen VI. Eranskinean jasotzen den ereduarekin. Behar bezala bete eta sinatu behar den agiri horren bitartez, mandataria baimenduta geratuko da autolikidazioa haren izenean sinatu eta aurkezteko. Baimenarekin batera, mandatariak nortasun agiriaren kopia aurkeztu beharko du jatorrizkoa erakusten duen une berean.

AMAIERAKO XEDAPENA

Foru agindu hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egun berean jarriko da indarrean.

20