medikuntza berriak labur - elhuyar aldizkaria · katuak ez dauka sakrifikatu izanaren arrastorik,...

11
berriak labur Berriak labur NAFARROAKO UNIBERTSITATE PUBLIKOAN Europako Interneteko trafiko-behatokiaren kontrol-zentroa irekiko dute. Proiektu horren helburua 2025. urtean Internetek nola funtzionatuko duen jakitea da. ETOMIC izeneko trafiko-behatokia Europa osoan banaturik dauden 50 ordenagailuz osaturik dago. Ordenagailu horiek trafikoa sortzeko txartelak dituzte, eta satelite bidez sinkronizaturik daude. Hain zuzen ere, ordenagailu horiek trafikoa bidaltzen diote elkarri web orrien transferentzia-atzerapenak edo trafikoaren abiadura neurtzeko. Era horretan, egungo eta etorkizuneko zerbitzuaren kalitatea azter daiteke saturazio-egoerak saihestu ahal izateko. Interneteko trafiko-behatokiaren kontrol-zentroa Nafarroan IKERKETA BERRI BATEN ARABERA, Australiako armiarma batek inurritegietako usain espezifikoa har dezake. Inurri-kolonietan bizi diren harrapari inurrijaleek, oro har, inurrien itxura, usaina eta portaera hartzen dituzte. Armiarma horrek, ordea, are gehiago hobe dezake kamuflajea. Inurri tropikal mota jakin batez baino ez da elikatzen. Inurri horiek hostoak larben zetaz itsatsita eraikitzen dituzte bizilekuak, eta, hain zuzen ere, larba horiek jaten ditu armiarmak. Ikerketan ikusi dute, inurritegi jakin bateko larbekin elikatuz gero, horren usain berezia hartzen duela. Basatia direnean, seguruenik, bizitza guztia inurritegi bakarrean ematen du armiarmak. Han, nolabait, langileek larbak ematea lortzen du, inurria dela pentsatzen baitute. Ikertzaile batzuen ustez, orain argitu beharko da usainaren berezitasun txikienak ere hartzeko gaitasun hori moldatzearen ala dietaren ondorioa den. BIOLOGIA Inurriz mozorrotzen den armiarma 2 FRANTZIAKO FISIKARI BATZUEK soinu-uhin ultrasonikoak sortu dituzte giza ehunean lehen aldiz, eta, haien ustez, emaitzak erabilgarriak izan daitezke medikuntzan irudi ultrasonikoak lortzeko. Uhin horiek sortzeko, Cerenkov erradiazioaren baliokide akustikoa erabili dute. Erradiazio hori sortzen da partikulek emititzen duten argia argiaren abiadura baino arinago higitzen denean ingurune batean. Ultrasoinua dagoeneko erabiltzen da umekien irudiak lortzeko eta beste erabilpen batzuetarako. Hala ere, ultrasoinu-makina gehienek frekuentzia estu batean baino ez dute funtzionatzen, eta frekuentzia horretan luzetarako uhinak baino ez dira erabilgarriak, zeharkakoak xurgatu egiten baitira. Arazo hori saihestea lortu dute aurkikuntza berriaren bidez. Edozein homogeneotasun faltak distortsionatu egiten ditu uhin ultrasonikoak, eta distortsio horiek aztertu egiten dira irudia sortzeko. Adituek uste dute sistema hori baliagarria izango dela irudi zehatzagoak lortzeko. Medikuntzan erabiltzeko ultrasoinuak E LHUYAR . 2004 KO MAIATZA MEDIKUNTZA INFORMATIKA P. NAKRESTI MIT ARTXIBOKOA

Upload: others

Post on 03-Jul-2020

3 views

Category:

Documents


0 download

TRANSCRIPT

Page 1: MEDIKUNTZA berriak labur - Elhuyar Aldizkaria · Katuak ez dauka sakrifikatu izanaren arrastorik, eta elkarrekin hobiratu izanak erakusten omen du gizonak ondorengo bizitzan ere aldamenean

berri

ak la

bur

Berriaklabur

NAFARROAKO UNIBERTSITATE PUBLIKOAN

Europako Interneteko trafiko-behatokiarenkontrol-zentroa irekiko dute. Proiektu horrenhelburua 2025. urtean Internetek nolafuntzionatuko duen jakitea da.

ETOMIC izeneko trafiko-behatokia Europaosoan banaturik dauden 50 ordenagailuzosaturik dago. Ordenagailu horiek trafikoasortzeko txartelak dituzte, eta satelite bidezsinkronizaturik daude. Hain zuzen ere,ordenagailu horiek trafikoa bidaltzen dioteelkarri web orrien transferentzia-atzerapenakedo trafikoaren abiadura neurtzeko.Era horretan, egungo eta etorkizunekozerbitzuaren kalitatea azter daitekesaturazio-egoerak saihestu ahal izateko.

Internetekotrafiko-behatokiarenkontrol-zentroa Nafarroan

IKERKETA BERRI BATEN ARABERA,Australiako armiarma batekinurritegietako usain espezifikoahar dezake. Inurri-kolonietan bizidiren harrapari inurrijaleek,oro har, inurrien itxura, usainaeta portaera hartzen dituzte.Armiarma horrek, ordea, aregehiago hobe dezake kamuflajea.

Inurri tropikal mota jakin batezbaino ez da elikatzen. Inurri horiekhostoak larben zetaz itsatsitaeraikitzen dituzte bizilekuak,eta, hain zuzen ere,

larba horiek jaten ditu armiarmak.Ikerketan ikusi dute, inurritegijakin bateko larbekin elikatuz gero,

horren usain berezia hartzenduela.

Basatia direnean, seguruenik,bizitza guztia inurritegi bakarreanematen du armiarmak.Han, nolabait, langileek larbakematea lortzen du, inurria delapentsatzen baitute.

Ikertzaile batzuen ustez, orainargitu beharko da usainarenberezitasun txikienak ere hartzekogaitasun hori moldatzearen aladietaren ondorioa den.

B I O L O G I A Inurriz mozorrotzen den armiarma

2

FRANTZIAKO FISIKARI BATZUEK

soinu-uhin ultrasonikoak sortudituzte giza ehunean lehen aldiz,eta, haien ustez, emaitzakerabilgarriak izan daitezkemedikuntzan irudi ultrasonikoaklortzeko.

Uhin horiek sortzeko,Cerenkov erradiazioarenbaliokide akustikoa erabili dute.Erradiazio hori sortzen dapartikulek emititzen duten argiaargiaren abiadura baino arinagohigitzen denean ingurunebatean.

Ultrasoinua dagoenekoerabiltzen da umekien irudiaklortzeko eta beste erabilpenbatzuetarako. Hala ere,ultrasoinu-makina gehienekfrekuentzia estu batean baino ezdute funtzionatzen, etafrekuentzia horretan luzetarakouhinak baino ez diraerabilgarriak, zeharkakoakxurgatu egiten baitira.

Arazo hori saihestea lortudute aurkikuntza berriaren bidez.Edozein homogeneotasun faltakdistortsionatu egiten ditu uhinultrasonikoak, eta distortsiohoriek aztertu egiten dirairudia sortzeko. Adituek ustedute sistema hori baliagarriaizango dela irudi zehatzagoaklortzeko.

Medikuntzan erabiltzekoultrasoinuak

EL H U YA R. 2004KO M A I AT Z A

ME

DIK

UN

TZ

A

INF

OR

MA

TIK

A

P. N

AKR

ESTI

MIT

ART

XIBO

KOA

Page 2: MEDIKUNTZA berriak labur - Elhuyar Aldizkaria · Katuak ez dauka sakrifikatu izanaren arrastorik, eta elkarrekin hobiratu izanak erakusten omen du gizonak ondorengo bizitzan ere aldamenean

IKERTZAILE BATZUEK ADIERAZI DUTE

gamma izpi ikusezinak hedatzendirela zeruan tximisten ostekoorduetan. Horien iturria atmosferangertatzen diren erreakzio nuklearrakizan litezke, eta, tximistak, berriz,zabaltzeko pizgarria.

Gamma izpien eztandak, tximistenmikrosegundoen ostean izatendirenak, lehendik ere ezagunakziren. Tximistek milioika volt dituzte,eta eremu elektriko handiak sortzendituzte zeruan. Eremuek elektroiakazeleratzen dituzte, horiek talkaegiten dute atomoen kontra indarhandiz, eta gamma izpiak askatzendira.

Orain, ordea, horiek bainoatzeratuago datozen izpiak aurkitudituzte. Atzerapen hori minutubatzuetakoa nahiz ordu batzuetakoa

izan daiteke, eta,dirudienez, horrekadierazten duatmosferakoerreakzionuklearretatikdatozela. Ez dakite,ordea, erreakziohoriek nola gertatzendiren. Hainbatekuste du protoiek,elektroiak bezalaazeleratuz gero eta atmosferandauden elementu arruntekin talkaeginez gero, kate-erreakzioak eraginditzaketela.

Edozein modutan, ez dago argitximistek protoiak martxan jartzekoadina energia dutenik, ezta zeinatomok ematen dituzten eregamma izpiak.

berri

ak la

bur

Berriaklabur

3EL H U YA R. 198. Z K .

FIS

IKA

LABORATEGIAN GAITZEN KONTRAKO T zelulen kopuru handia sortzeko teknika bataurkitu dute, saguen enbrioien zelula ametatik abiatuz.

Horretarako, T zelulak sortzeko ezinbestekoa den DL1 izeneko molekulaidentifikatu zuten, eta molekula hori sortzeko zelulak eratu zituzten genetikoki.DL1-ek zelula amak kitzikatu zituen zelula immune heldugabeak sortzeko,eta, sistema immunerik ez zuten saguetan sartu ondoren, T zelula helduakgaratu zituzten. Zelula berriek gaitz biriko ahul baten kontra egiten lagunduzieten animaliei.

Aurkikuntza horrek minbiziaren eta GIBaren kontrako tratamenduakhobetzea ekar dezake etorkizunean. Teorian, gainera, edozein gaixorekinerabiltzeko modukoa izango da sistema hau, ez duelako errefusarik eragiten,eta ikertzaileek uste dute zelulak galdu dituzten gaixoekin erabili ahal

izango dutela.Hori lortu aurretik, ordea,

konpondu beharreko arazoakizango dituzte. Gizakietan,egokiena zelulak timo izenekoorgano txikira eramatealitzateke, horrek sortzen baitituT zelulak normalean; bainaoraindik ez dakite nola egin hori.

Gaitzen kontrako zelulak

Gamma izpiak tximistetan

O S A S U N A

Erdainduta egoteak ez du sexu bideztransmititutako gaixotasunetatik babesten;dena dela, neurri batean, hiesa kutsatzeagalarazten du. Ikerketa Indiako klinika baterajoandako 2.300 gizonezkoren segimenduarenbitartez egin zuten. Gutxi gorabehera,% 10 zegoen erdainduta. Zientzialarien ustez, horrek adierazten duGIB birusaren eta prepuzioko zelulen arteanelkarrekintzak daudela; hain zuzen ere,beste ikerketa batzuetan ere detektatudituzte elkarrekintza horiek.

Erdainkuntzaren babesa

T E K N O L O G I A

Koloretako irudiak ematen zituen lehenengotelebista, CT-100, 1954an ekoitzi zen AEBetan.Hamabi hazbeteko pantaila zuten bost mila aleegin zituzten, eta mila dolarretan saldu zutenbakoitza. Ikaragarrizko dirutza garai hartarako!Horregatik, urte asko pasatu ziren etxegehienetan koloretako telebistak zuri-beltzekoaordezkatu arte.

Koloretako telebistak50 urte

ART

XIBO

KOA

GE

NE

TIK

AA

RTXI

BOKO

A

Page 3: MEDIKUNTZA berriak labur - Elhuyar Aldizkaria · Katuak ez dauka sakrifikatu izanaren arrastorik, eta elkarrekin hobiratu izanak erakusten omen du gizonak ondorengo bizitzan ere aldamenean

KL

IMA

TO

LO

GIA

Ekuatoreaz gaindikoglaziazioa

berri

ak la

bur

Berriaklabur

IKERTZAILE-TALDE BATEK

ESAN DU azkenglaziazioa aldi bereangertatu zelahemisferio bietan.Horrek adieraziko lukeatmosferak garrantzihandia duelaekuatoreaz gaindihotza garraiatzeko.

Aspaldikoeztabaida izan da klimatologoenartean glaziazioak Ipar etaHego hemisferioetan aldi bereangertatzen ote diren. Duela gutxiarte ez zuten uste hori posiblezenik, Lurraren orbita etainklinazioa direla eta hemisferiobatek besteak baino berohandiagoa jasotzen baitu Eguzkitik.

1990eko hamarkadan, ordea,antzekotasun handiak aurkituzituzten Txileko glaziarren aldaketeneta Ipar hemisferioko azkenglaziazioaren erritmoen artean.Datu horiek baieztatzeko,Argentinako harri eta sedimentuakaztertu dituzte kaleratu berri denikerketan.

Lortutako emaitzen arabera,hegoaldeko azken glaziazioa batdator iparraldekoarekin.Ikertzaileek uste dutemekanismo azkar batek eramanzuela hotza Hego hemisferiora,eta mekanismo hori atmosferanbilatu behar dela, itsasoanmotelago gertatzen baitabero- edo hotz-transferentzia.

4 EL H U YA R. 2004KO M A I AT Z A

Metanoa MartenMarteko atmosferan metanoa aurkitu du

Mars Express espazio-zundak, eta,hala, berretsi egin du Lurrean iragarritakoa.

Gas horrek bizi laburra du han,baina, ikusi ahal izan dutenez, etengabe

berritzen ari da. Adituen ustez, litekeena dametano hori mikrobioen jardueraren edo

sumendien ondorioz sortzea.

A S T R O N O M I A

AFRIKAN EGINIKO BI AURKIKUNTZAK indar handiagoa eman diote gizakiak duela75 mila urte baino gehiago pentsamendu sinbolikoa bazuela dioen teoriari.Gizakiak apaintzeko erabiltzen zituen bi idunekoren aleak aurkitu dira,bat Hegoafrikako Blombos haitzuloan, eta beste bi Tanzaniako SerengetiParke Nazionalean.

Blombosen aurkitutakoa zulatutako barraskilo-maskor bat da,eta 75 mila urte inguru ditu. Baina ikertzaileak oraindik ez daude guztiz ziurgizakiak zulatutakoa den ala ez. Haitzulo hori aztarnetan oso aberatsa

gertatzen ari da; izan ere, duela ez askozizelkatutako okrezko bi harri gorriaurkitu zituzten han, ustez, inoiz aurkitudiren artelanik zaharrenak.

Serengetin aurkitutakoak, aldiz,seguru gizakiak eraldatutakoak direla,baina paleontologoek zalantzan jartzendutena lepokoaren aleen adina da.Ostrukaren arrautza-oskolez eginakdaude, eta duela 45 mila eta 110 milaurte bitarteko sedimentuan daude.

Hauek bai antigoaleko bitxiak!

GIZ

A Z

IEN

TZ

IAK

ART

XIBO

KOA

ARI

ZON

A S

TATE

UN

IVER

SITY

Sistema sinplea mareenenergia aprobetxatzeko

Britainiar konpainia batek mareen energiarietekina ateratzen dion sistema bat

asmatu du. Diotenez, instalatzea erraza da,eta, uraren azpian doanez, ingurumenari

kalte gutxiago egiten dio.Hondoari kate batzuen bidez ainguratutako

bi turbina ditu oinarri; korrontearennoranzkoren arabera mugitzen dira,eta hamabost metro luzeko hegalen

biraketari esker megawatt bat elektrizitateekoizteko gai izango omen dira.

Sistema berri hori datorren urtean diramartxan jartzekoak Orkney-ko

Europako Itsas Energiaren Zentroan,Britainia Handian.

T E K N O L O G I A

Page 4: MEDIKUNTZA berriak labur - Elhuyar Aldizkaria · Katuak ez dauka sakrifikatu izanaren arrastorik, eta elkarrekin hobiratu izanak erakusten omen du gizonak ondorengo bizitzan ere aldamenean

FIS

IKA

ERRESONANTZIA MAGNETIKOAK

EGITEKO eskanerrei beldurradietenentzako irtenbideaizan daiteke fisikari batzueksortu duten tresna berria.Barruan ibili ere egin daiteke,eta irudiak gaixoa zutik alajesarrita dagoela har daitezke.Tresna arruntek baino eremumagnetiko txikiagoak sortzenditu, eta biriketako gaitzakdituzten gaixoentzako diseinatudute.

Eskaner arrunt bat egitekohogeita hamar segundo behardira, eta gaixoak helioa arnastubehar du tutu batetik.

Ikertzaileek ikusi zuten gashiperpolarizatu bat arnastuzgero, tresna arrunten eremumagnetiko handiak ez zirelabeharrezkoak, eta geometriairekiagoa erabil zitekeela.

Orain, eremu magnetikohomogeneoagoak dituensistema bat eraikitzen ari dira,biriken fisiologia ikertzeko etaarnas aparatuko gaitzekinerabiltzeko. Etorkizunean,posible izan liteke eremutxikiko erresonantziamagnetiko bidezko irudiakegiteko tresna eramangarriaksortzea.

Erresonantziamagnetikoaklaustrofobiarik gabe

berri

ak la

bur

Berriaklabur

SFV ERRETROBIRUSAK GIZAKIETARA

SALTO EGITEA LORTU DU. Oraingoz ezdu gaixotasunik sortzen eta ez dagizaki batetik bestera pasatzen,baina gertutik jarraitu beharkozaio. Izan ere, erretrobirus horrenantzeko bik gaixotasun larriaksortu dituzte; horietako battximinoen immunoeskasia-birusada, GIBaren aurrekaria izan zena,alegia.

Jakina zen zenbait kasuberezitan gizakira pasa zitekeelaSFVa, hala nola, animaliekinikertzen den zentroetan edozooetan. Baina, orain arte, ez zenuste ingurune naturalean halakorikgerta zitekeenik. Kamerungo herriehiztarietan salto horren aztarnakaurkitu dituzte, ordea.

Beste erretrobirus battximinoetatik gizakira

B I O K I M I K A

ART

XIBO

KOA

ART

XIBO

KOA

Page 5: MEDIKUNTZA berriak labur - Elhuyar Aldizkaria · Katuak ez dauka sakrifikatu izanaren arrastorik, eta elkarrekin hobiratu izanak erakusten omen du gizonak ondorengo bizitzan ere aldamenean

OS

AS

UN

A

MALARIATIK BABESTEKO, GUTXIENEZ,BI AUKERA DAUDE: gaixotasunaeragiten duen mikroorganismoahil edo mikroorganismo horitransmititzen duen eltxoa aldatu.Orain, Alemaniako ikertzailebatzuek lortu dute identifikatzeaeltxoaren zein proteinak hartzenduten parte transmisioan;informazio horrekin, beharbada,eltxoak genetikoki eraldaditzakete, eta gaixotasunarenhedapena mantsotu.

Mikroorganismoa Plasmodiumfalciparum protozooa da.Eltxoak giza odolarekin bateraxurgatzen badu, protozooaeltxoaren gorputzaren barruanhazten da. Barruan hazteak ez duesan nahi beste gizaki batnahitaez kutsatuko duenik.Eltxo guztiek ez dute gaixotasunatrasmititzen; batzuetanintsektuaren sistemaimmunologikoak protozooahiltzen du, beste batzuetan ez.Hain zuzen ere, horren erruaeltxoaren hiru genek dutelaaurkitu dute ikertzaileek; batekprotozooa hiltzen laguntzen du,eta beste biek, berriz, babestuegiten dute. Eta, hori jakinda, ikusibeharko dute ea tratamendurikgara daitekeen eltxoanaplikatzeko, gaixotasunari trabakjartzeko moduan.

Malariaren kontra,Anopheles-en geneakaldatu

0

700

1000

1300

93

98

102

106

Page 6: MEDIKUNTZA berriak labur - Elhuyar Aldizkaria · Katuak ez dauka sakrifikatu izanaren arrastorik, eta elkarrekin hobiratu izanak erakusten omen du gizonak ondorengo bizitzan ere aldamenean

berri

ak la

bur

Berriaklabur

7EL H U YA R. 198. Z K .

Osasun-monitore eramangarriak

KL

IMA

TO

LO

GIA

BI URTEKO AURRERAPENA OSO

AURRERAPEN HANDIA DA meteorologiakoiragarpenak egiteko. Hala ere, NOAAagentzia estatubatuarreko zientzialaribatzuek helburu hori dute El Niñoefektua iragartzeko garatu duteneredu teorikoarekin.

El Niño ospetsua Pazifikoaren ur--azala azkar berotzearen ondorioa da,eta ziklikoki gertatzen da. Dena dela,ziklo hori ez da erregularra; litekeenada hiru urtez behin gertatzea edozazpi urte itxaron behar izatea berrizazaltzeko. Ez dago esaterik noizgertatuko den.

Baina oso garrantzitsua dairagarpen-sistema bat garatzea,El Niñok ondorio larriak ekartzenbaitu, batez ere Hego Amerikakomendebaldeko kostaldean:lehorteak, uholdeak, beroaldi bortitzaketa abar. Orain arteko sistema onenak

gehienez gertatu bainobederatzi hilabetelehenago iragarzezakeen El Niño.

Orain, NOAAkoikertzaileek ereduteoriko berriaosatu dute azken150 urteetako datuekin.Tarte horretanneurtutako itsasoarenazaleko tenperaturaksartu dituzte ereduan,eta El Niño bortitzenaknoiz izan ziren asmatzealortu dute. Ereduak iragarritakoarenarabera, hurrengo bi urteetanbehintzat ez da El Niñorikgertatuko. Ea orain, iragana aldebatera utzita, etorkizunekoakiragartzerik duten tresna horrenbitartez.

Iragarri El Niño bi urte lehenago!

Etxe-katuaren arbaso basatiak duelagutxienez 9.500 urte etxekotu zirelaerakusten duen aztarna bat aurkitu duteZipreko Neolito Garaiko herrixka batean:gizon gazte baten hilobian, metro-erdieskasera, katu baten hezurdura osoaaurkitu dute. Katuak ez dauka sakrifikatuizanaren arrastorik, eta elkarrekin hobiratuizanak erakusten omen du gizonakondorengo bizitzan ere aldamenean izannahi zuela animalia.Orain arte, katuak egiptoarrek etxekotuzituztela uste izan da, 6.000 urte geroago.

Katuak 9.500 urtegizakiaren aldamenean

G I Z A Z I E N T Z I A K

Lurretik zentimetro batzuetara joaten direntrenak azkarrak bai, baina zaratatsuak erebadira. Antza denez, eragiten duten poluzioakustikoa gehiegizkoa da, eta arrakasta izandezaten isilagoak izan beharko dute.Tren horiek, eremu magnetikoareneraginpean, 500 km/h abiadura hardezakete, baina modelo gehienak prototipo--fasean daude oraindik, nahiz eta Txinanbakarren bat jarri duten martxan.

Tren lebitatzaileak,zaratatsuegiak

I N G U R U M E N A

OS

AS

UN

A

HARIRIK GABEKO MONITORE BAT SORTU DUTE bihotz-taupadak eta odolaren oxigeno--maila neurtzeko. Eskumuturrean eramaten da, eta, horri esker, ospitalekogaixoek eta helduek ohetik altxatzeko aukera dute.

Eskumuturrekoak ordenagailu batera bidaltzen du informazioa transmisorebaten bitartez, eta aurre egiten die ohiko monitoreek dituzten hari-nahastearieta erosotasunik ezari. Mediku askoren ustez, gainera, gaixoa ibili ahal izateaksendatzea erraz dezake.

Diseinuak bestelako datu batzuk neurtzeko ere balio dezake, hala nola,gorputzaren tenperatura, odol-presioa, odoleko azukre-maila...

Gainera, sistemakautomatikoki ohartarazditzake osasun-zerbitzuakbeharrezkoa izanez gero.

Monitore hau gorputzeansentsoreak jarri etainformazioa jasotzeko etabidaltzeko proiektu zabalagobaten parte da.

ART

XIBO

KOA

ARX

IBO

KOA

Page 7: MEDIKUNTZA berriak labur - Elhuyar Aldizkaria · Katuak ez dauka sakrifikatu izanaren arrastorik, eta elkarrekin hobiratu izanak erakusten omen du gizonak ondorengo bizitzan ere aldamenean

ME

DIK

UN

TZ

A

Enbrioien zelula amakhezur-muinerako

berri

ak la

bur

Berriaklabur

ENBRIOIEN ZELULA AMAK

hezur-muinak etaodol-zelulak garatzekoerabili dituzte. Horretarako,zelula amak saguenhezur-muinean injektatuzituzten, eta odol-zelulenekoizpena hasi zen, sistemaimmuneko zelulena barne.Sistema hori baliagarriaizan zen genetikokibateragarriak ez zirensaguetan ere. Gizakietan

emaitza bera lortuko balitz, ezlitzateke beharrik egongo genetikokiparekoak diren hezur-muinenemaileak aurkitzeko.

Enbrioien zelula amek motaaskotako zelula bihurtzeko aukeraematen dute. Oraingoan,ikertzaileek hazkuntza-faktoreennahasketa eraginkorrenaidentifikatu dute zelula ametaneragiteko, eta hezur-muinen etaodol-zelulen aitzindariak izateko.Gainera, teknika bat garatu duteinjektatzeko zelularik egokienakaukeratzeko.

Ikertzaileen esanean, sistema berrihonek abantaila ugari izan ditzakehezur-muinen transplante arruntekinalderatuz, adibidez, errefusatzeasaihestea.

8 EL H U YA R. 2004KO M A I AT Z A

Izar gehienen sorrera Izar guztiak ez ziren batera sortu, baina

denbora-tarte jakin batean izan zenformazio-prozesuen gorakada bat. Orain,

Eskoziako eta Estatu Batuetako aditubatzuek kalkulatu dute jardueraren maximoa

duela 5.000 milioi urte gertatu zela, lehenuste zuten baino lehenago, alegia.

Horretarako, ia 100.000 izarren argiarenespektroa analizatu dute, eta bakoitza noiz

sortu zen kalkulatu dute. Dena dela, oraindikespektroak analizatzeko teknikak hobetzea

espero dute, kalkuluak egiteko ereduzehatzago bat lortzeko.

A S T R O F I S I K A

FUEL-OLIOZ ZIKINDUTAKO HEGAZTIAK GARBITZEKO, ohiko detergenteez gain,beste metodo bat ere bada. Funtsean, zikindutako hegaztia burdin hautsezestaltzean datza; burdinak fuel-olioa absorbatzen du, eta, iman batekinigurtziz, burdina eta fuel-olioa biak kentzen dira hegaztiaren lumetatik.

Probak lumekin egin zituzten lehendabizi, eta hildako ahateekin etapinguinoekin ondoren. Erabili ohi den xaboi-bainua baino azkarragoa dametodo hori; eta, hori dela eta, hegaztiarentzat ez da hain estresagarria.

Dena dela, metodoa hobetu nahian ari dira; izan ere, burdin hautsaerabilita ez da ezabatzenhegaztiaren lumetakofuel-olio guztia, % 2 bertangeratzen da. Eta olio-apurhorrek lumeniragazgaiztasunari kalteegiten dionez,behar-beharrezkoa dalumak guztiz garbitzea.Horretarako, partikulamagnetiko txikiagoakerabiltzea proposatu dute.

Burdina eta imanahegaztiak garbitzeko

ING

UR

UM

EN

A

Baraila ahulagoa,garun handiagoa

Mutazio baten eraginez, gizakiaren barailakomuskuluak ahuldu egin ziren, eta horrek

gizakiaren adimena handitzea ekarri zuelauste dute AEBetako ikertzaile batzuek.

Mutazioa duela 2,4 milioi urte inguru gertatuzen. Ondorioz, gizakiaren arbasoak barailako

muskuluaren eraketan parte hartzen zuenproteina bat, MYH16, ekoizteari utzi omen

zion. Horren eraginez, muskulua galduz joanzen, baraila txikitu egin zen, eta horrekgarezurra haztea eragin zuen, garunari

hazteko aukera eman baitzion.

E B O L U Z I O A

ART

XIBO

KOA

ART

XIBO

KOA

Page 8: MEDIKUNTZA berriak labur - Elhuyar Aldizkaria · Katuak ez dauka sakrifikatu izanaren arrastorik, eta elkarrekin hobiratu izanak erakusten omen du gizonak ondorengo bizitzan ere aldamenean

berri

ak la

bur

Berriaklabur

BELE GEHIENEK MOKOAREN

ESKUINEKO ALDEAREKIN egitendituzte tresnak, baina tresnahoriek erabiltzeko garaianalde bat zein bestea erabildezakete, eta bele bakoitzakbere joera dauka.

Ikertzaileen esanean, aldebat edo bestea aukeratzeakzerikusia dauka garunarenerabilerarekin, eta uste bainoprozesu konplexuagoa izandaiteke. Hasiera batean uste

zuten tresnak egiteko eskuinazen belea erabiltzeko garaianere eskuina zela, baina orainikusi dute ez daukala zertanhala izan. Tresnak egiteko etaerabiltzeko muskuludesberdinak erabiltzen direnez,aktibatzen diren garunarenatalak ere desberdinak dira,eta horren arabera omendaude bele eskuinak etaezkerrak.

Ikerketa KaledoniaBerriko beleekin egindute. Izan ere, bele horiek(Corvus moneduloides) osotrebeak dira kako-itxurakotresnak egiten, eta are etatrebeagoak kako horiekintsektuak zuloetatikateratzeko erabiltzen.

ASTRONOMOEK ESAN DUTE

Titanen, Saturnoren sateliterikhandienaren itsasoetan,olatuak Lurrekoak baino zazpialdiz handiagoak izanlitezkeela. Hori bai,dirudienez, askoz motelagohigitzen dira, eta tartehandiagoarekin.

2005ean Europako EspazioAgentziako Huygens zundairitsiko da hara, etaastronomoek iragarri dutelitekeena dela hidrokarburoenozeano bat edo izotz-landa bat

aurkitzea Titango atmosferansartzen denean. Ozeanoabaldin bada zer espero

dezaketen jakiteko egindituzte ordenagailu bidezkosimulazioak.

Irrati-seinale bidezegindako ikerketen arabera,satelitearen % 75 egon litekehidrokarburo-itsaso batezestalia. Islatutako seinaleakmasa likido hori oso nahasitaote dagoen jakiteko erabilidituzte, eta datu horiek batdatoz simulazioetanlortutakoekin. Astronomoekespero dute zundak argitukoduela zuzenak diren ala ez.

Bele ezkerra ala eskuina,lanaren arabera

ZO

OL

OG

IA

T E K N O L O G I ANeurrira egindakoazpitituluak

IKUSLE BAKOITZARI EGOKITUTAKO AZPITITULU--SISTEMA BAT urtearen amaierarako egonliteke prest. Sistema berriak soinu--bandarekin batera kodifikatzen dituazpitituluak, eta, horri esker, hizkuntzaaukera daiteke beharren arabera.Orain arte pelikulan bertan jartzen ziren,azpitituluak, eta kopia bakoitzeanhizkuntza bakarra erabil zitekeen.

Azpitituluak pantaila txiki pertsonaletanikusteko teknika ere prestatu dute, behardituztenek baino erabili behar ez izateko.Sortzaileek batez ere gizarte eleanitzaketa entzumen-arazoak dituzten ikusleakkontuan izanik garatu dute sistema.

Olatu erraldoiak Titanen

ESA

A S T R O N O M I A

S.W

OLN

Y

ART

XIBO

KOA

Page 9: MEDIKUNTZA berriak labur - Elhuyar Aldizkaria · Katuak ez dauka sakrifikatu izanaren arrastorik, eta elkarrekin hobiratu izanak erakusten omen du gizonak ondorengo bizitzan ere aldamenean

berri

ak la

bur

Berriaklabur

LURRAREN BEHE-MANTUA NOLAKOA

DEN ULERTZEKO aurrerapausohandia eman dute geofisikariek.Lurraren nukleo metalikoasilikatozko mantu batekinguratzen duela uste da, bainabien arteko mugaren eta behe--mantuaren ezaugarriak ez diraondo ezagutzen.

Handik ezin direnez laginaklortu, abiadura sismikoa etadentsitate-mapak erabili dituzteorain arte informazioa lortzeko.Horren bitartez ondorioztatudiren egitura batzuk, ordea,

ezin dituzte azaldu. Hori da,adibidez, mantuaren etanukleoaren arteko mugatik200 km-ra dagoen D etengunesismikoaren kasua.

Magnesio silikatoa aztertuzlortu dute horri buruzkoinformazio berria. Izan ere,behe-mantuaren ustezko osagainagusietako bat da silikato hori.Laborategian egindako probenarabera, D etenguneko presioaneta tenperaturan fase-aldaketabat pairatzen du, eta horrekeragiten du etengunea.

G E O L O G I A Behe-mantua aztergai

L. BOSCHI

Page 10: MEDIKUNTZA berriak labur - Elhuyar Aldizkaria · Katuak ez dauka sakrifikatu izanaren arrastorik, eta elkarrekin hobiratu izanak erakusten omen du gizonak ondorengo bizitzan ere aldamenean

OSTREK MASKORRA EGITEKO BEHAR

DUTEN kaltzio karbonatoa ez duteazaleko zeluletatik isurtzen.Aldiz, odoleko zelulek garraiatzendute minerala maskorra egiten ariden gunera.

Hori baieztatzeko, ebaki bategin zioten biologoek Crassostreavirginica ostraren maskorrari.Ostrak zauria konpontzeariekin zion, eta zientzialariek,mikroskopio elektroniko batenbitartez, odol-zelulak identifikatuzituzten prozesu horretanazaleratzen ari zen kaltziokarbonatoari itsatsita.

Emaitza horigarrantzitsua da,batez ere odol-zelulahoriek sistemaimmunologikoan erehartzen dutelako parte.Horrek esan nahi dumolusku horietanmaskorra egitekoprozesuak zerikusiaizan dezakeela hainbatgaixotasunekiko erresistentziaizatearekin. Gainera,perlaren industriarentzat berri onada, ostren mineralizazio-ahalmenakontrolatzea ezinbestekoa baita.

G E N E T I K

Kanguruaren genoma:esne-aukera zabaltzekogiltza

11EL H U YA R. 198. Z K .

ZO

OL

OG

IA

Odol-zelulek egiten dituztemaskorrak

berri

ak la

bur

Berriaklabur

SUEDIAN EGINDAKO IKERKETA BATEN

ARABERA, janarien akrilamidakez du bularreko minbiziagaratzeko arriskua handitzen.Ikertzaileek 50.000 emakumeaztertu dituzte, eta ikusi dutebatez besteko akrilamida-kontsumoa

berdina dela minbizia garatzenduten eta ez duten emakumeenartean.

Akrilamida azukreak etaaminoazidoak dituzten janariak120 gradutik gora berotzen direneaneratzen da. Minbizi-eragileen arteansailkatu zuten animalietan egindakotoxikologia-neurketen ondorioz,eta kezka eragin zuen gailetetan,patata frijituetan eta beste hainbatproduktutan Munduko OsasunErakundeak gomendatutakokantitateetatik gora agertzen zelaaurkitu zutenean. Gizakietan, ordea,ez du animalietan duen eragin bera.

Akrilamidari buruzko ikerketagehiago egiteko asmoa dago,garunean izan dezakeen eraginaulertzeko.

Loturarik ez akrilamidaren etabularreko minbiziaren artean

Kanguruaren esne-ekoizpena zuzentzenduen genea behian txertatuta, elikagaitanoso aberatsa den esnea ekoitz daiteke.Izan ere, kangurukumea enbrioia da jaiotzendenean, eta, martsupioan sartuta, amarenesneak oso elikagarria izan behar duhazteko. Kangurukumearen garapenekofasearen arabera, konposizio desberdinekohiru esne-mota ekoizten ditu kanguruak. Esne elikagarri hori ekoizten duen geneabehian txertatuta, garaia baino lehenjaiotako haurrak elikatzeko berezikionuragarria den esnea lortuko litzatekeelauste dute kanguruaren genomadeskodetzen diharduten ikertzaileek.

P A L E O N T O L O G I A

Antzinako ibai baten ibilguan, 350 milioi urtebaino gehiagoko besoko hezur bat aurkitudute Pennsylvania-n, AEBetan.Hezurrak duen itxura dela eta, lau gorputz--adarreko izaki urtar batena dela uste da.Paleontologoak aspaldian ari diraeztabaidatzen lehenengo izaki ibiltariaurtarra ala lehorrekoa ote zen.Aurkikuntza honek, beste aztarna-fosilbatzuekin batera, erakusten du uretanbizi zirela hegalen ordez oinak zituztenlehenengo animaliak, tetrapodoak, alegia.

Lehenengo ibiltaria

OS

AS

UN

AA

RTXI

BOKO

A

ART

XIBO

KOA

Page 11: MEDIKUNTZA berriak labur - Elhuyar Aldizkaria · Katuak ez dauka sakrifikatu izanaren arrastorik, eta elkarrekin hobiratu izanak erakusten omen du gizonak ondorengo bizitzan ere aldamenean

TXILEREN HEGOALDEKO KOSTALDEAK txipiroi erraldoiez beteta agertu ziren martxoan.Animalia hori ozeano irekian bizi da normalean, eta gauez azaleratzen daarrain txikiak jateko. Aurkitu zituztenak 70-150 zentimetro luze dira. Envisatsatelitearen laguntzaz aztertu dute gertaera hori, eta, ikusi dutenez, agerpenalotuta dago itsaso zabaleko ur-masaren aldaketekin.

Inguru hartan ohikoa da mantenugaiak azaleratzea. Elikagaitan aberats dirensakoneko ur hotzak gora joaten dira haizeak azaleko ur epelak baztertzendituenean, eta, ondorioz, arrantzagune aberatsak sortzen dira. Martxoan, ordea,ez zen horrelakorik gertatu, eta horrek inguru batzuetako uraren tenperaturaaltuagoa izatea eragin zuen. Hain zuzen, gazitasun- eta tenperatura-gradiente

handiak erakarri zituen txipiroiak,kondizio horietan aurkitzen baituteelikagaia.

Bat-bateko inbasio horrekkezka eragin du inguru hartakoarrantzaleen artean. Txipiroierraldoiak interes komertziala dutenarrainekin elikatzen direnez,harrapakinak arriskuan jarditzaketela uste dute.

Txipiroi erraldoiak Txilekokostaldean

EK

OL

OG

IA

ESTATU BATUETAKO

ZIENTZIALARIEN ARABERA,kontinenteenmugimenduaren ondoriozizoztu zen mundu osoaduela 750 milioi urte.Garai hartan, lehorrekolurrak Rodinia izenekosuperkontinente batosatzen zuen, eta plakatektonikoen mugimenduakpuskatan banatu zuen.

Puskatze hori ikertudute ordenagailuko eredu batenbitartez. Adituen ustez, itsaso askolurruntzea eragin zuen, eurite askosortu zituen, eta, ondorioz,zoruaren higadura handitu zuen.

Prozesu horiek guztiek harrieneta atmosferaren artekoerreakzioak azkartu zituzten.Erreakzio horietan atmosferakokarbono dioxidoak hartu zuenparte, eta, pixkanaka, kontsumituegin zen. Azkenik, karbonodioxidoa desagertzeakberotegi-efektua desagerrarazizuen, eta Lurraren tenperaturaasko jaitsi zen.

Lur osoa horregatik izoztu zelauste dute zientzialariek.Hain zuzen ere, duela 750 milioiurte, Lurrak izotzezko pilotabaten itxura hartu zuen.

Zerk izoztu zuen Lur planeta osoa?

GE

OL

OG

IA

berri

ak la

bur

Berriaklabur

12 EL H U YA R. 2004KO M A I AT Z A

Elektroia,orbita eliptikoan

Elektroiaren higidura orbita batera mugatzeaez da ezinezkoa; izan ere, litio-atomo baten

kanpoko elektroia orbita eliptiko batean'harrapatzea' lortu dute fisikari estatubatuar

batzuek. Normalean, elektroiak ez dionukleoaren inguruko ibilbide jakin bati

jarraitzen. Hori baino konplexuagoa da:gehienetan orbital deritzon inguru batean

egoten da elektroia. Baina, orain, fisikariekorbita jakin bati jarraitzera behartu dute

elektroi bat, Eguzkiaren inguruko orbitandauden planeten antzera. Fisikarien ustez,elektroia hain zehatz kontrolatuta, laserrak

egiteko teknika berriak gara daitezke.

F I S I K A

Bigarren Abel sarien epaiaMichael Atiyah-ek eta Isadore Singer-ek

irabazi dute aurtengo Matematikako Abelsaria. Arlo horretako Nobeltzat dute sari

hori, eta eman duten bigarren aldia da.Ekuazio diferentzialak eta topologia lotzen

zituen teorema bat, Atiyah-Singer teorema--indizea, frogatzeagatik saritu dituzte

Erresuma Batuko eta Estatu Batuetakomatematikariak. Epaimahaiaren esanean,teorema hori aurrerapauso garrantzitsua

izan zen matematiketan.

M AT E M AT I K A

ART

XIBO

KOA

ESA