oroitaro (hitzaurre gisa) - euskonews · 2016. 1. 18. · oroitaro (hitzaurre gisa) gizonak, egun...

196
OROITARO (Hitzaurre gisa) Gizonak, egun batez aurkitu zuen bere izanaren sena, herri baten erroetatik sortzen zen euskaldun jatorriarena, eta soinekoak urratuz, ordena edo lagundi jakin bateko loturak autsi zituen. Ez ordea go- ragoko zerbaiten zuen sinesmen sendoa utziaz, eta bertan aurkituko zuen ekaitz-aldietan abaro. Erabaki zorrotz haien ondorenez eskaini zuen bere lehen frutua; esanez: Tori nire edontzia. Baina ez uste ereinotzaren baitan loak hartuko zuenik, ez. Handik Euskal-ikurrinari arteraino doan bide luzea landu zuen gizonak, Zure esku begidunak dakarte goldea, nire lurrak senti du, Goiko Ereillea. Apatza bearrean zail nizun barnea: zure lanari esker badakart lorea. Bere ideien alorrean goldaketan, barne gogoaren eraginez, aldiz- kari bat biziaraziz eta nekez iraunaraziz, hori zenez bere nahia: eus- ko-gogoa. -11-

Upload: others

Post on 10-Oct-2020

1 views

Category:

Documents


0 download

TRANSCRIPT

Page 1: OROITARO (Hitzaurre gisa) - Euskonews · 2016. 1. 18. · OROITARO (Hitzaurre gisa) Gizonak, egun batez aurkitu zuen bere izanaren sena, herri baten erroetatik sortzen zen euskaldun

O R O I T A R O(Hitzaurre gisa)

Gizonak, egun batez aurkitu zuen bere izanaren sena, herri batenerroetatik sortzen zen euskaldun jatorriarena, eta soinekoak urratuz,ordena edo lagundi jakin bateko loturak autsi zituen. Ez ordea go-ragoko zerbaiten zuen sinesmen sendoa utziaz, eta bertan aurkitukozuen ekaitz-aldietan abaro. Erabaki zorrotz haien ondorenez eskainizuen bere lehen frutua; esanez:Tori nire edontzia. Baina ez usteereinotzaren baitan loak hartuko zuenik, ez. Handik Euskal-ikurrinariarteraino doan bide luzea landu zuen gizonak,

Zure esku begidunakdakarte goldea,nire lurrak senti du,Goiko Ereillea.Apatza bearreanzail nizun barnea:zure lanari eskerbadakart lorea.

Bere ideien alorrean goldaketan, barne gogoaren eraginez, aldiz-kari bat biziaraziz eta nekez iraunaraziz, hori zenez bere nahia: eus-ko-gogoa.

- 1 1 -

Page 2: OROITARO (Hitzaurre gisa) - Euskonews · 2016. 1. 18. · OROITARO (Hitzaurre gisa) Gizonak, egun batez aurkitu zuen bere izanaren sena, herri baten erroetatik sortzen zen euskaldun

Ara ardo-zatoak eta usai goxoaketa lasterregi zimeldu oi diranlarrosa liraiñak ekarri-erazi!Gazte izaki, bizi-euna dukan arte.

Gogotsua ez ezik, kasik gogo hutsa zen Iokin Zaitegiren izake-ra. Lanari gogoz heldu zion. Langiletasunez lortu zituen «amerikako»;baina indianoaren txanpon bilketa baino aisago lortu zuen eralgiketa.Bere herriaren kultur alorretan bazen non eralki. Nekez lortua, gogozeman. Minik izatekotan, herri baten iraunarazi nahiak ematen zionlarri-mina izan zitekean. Baina, era berean, idea aberkoiaren aldekoeskaintzaren atsegina. Ekaitz garaietan burua zutik jarraituz. Ekin etaekin, berriz ere goldaketan:

Euskaldun erara itzetan laburra,goldean ari naiz lenago bezala:otadi-okuntzak labakitu-alaereingiro daiten arbasoen lurra.

Barne deiaren gogo-mina eta aberri-minez euskararen alde denaeman nahi zuen gizonak. Idazle eta pentsatzaileen lanak euskaratuz.Mendebaldeko kultur jatorria nahi zuen piztu gugan.

* * *

Gizon maitagarri haren oroitza dakar gaur Jose Mari Velez deMendizabalek. Lehenago Sebero Altuberi bezala, orain beste herrikoseme bati zor zaion biografia landuz. Bere oroimenez, bere gogoairaunaraziz.

Bere ideaz ezer azpimarratzekotan, berak sortu eta hamar ur-teren buruan iraunarazi zuen denbora gaitzetako aldizkarian agertzenzituen atarikoak azpimarratuko nituzke. Han oretuz girotu bai zuengerraondoko idazleon euskaraganako maitasuna, hizkuntza larrekoanahi zuenez noranahikoa.

Zein txikiak garan bere ondoan. Hala ere, har beza gure bo-rondatezko eskaintza:

- 1 2-

Page 3: OROITARO (Hitzaurre gisa) - Euskonews · 2016. 1. 18. · OROITARO (Hitzaurre gisa) Gizonak, egun batez aurkitu zuen bere izanaren sena, herri baten erroetatik sortzen zen euskaldun

Eder bekizkizu nere aoko itzak,eta nere biotz-barneko gogoak.

Zuk opa zenuenetik landuz joan nahi dugu eta oroitaroan, harbeza adiskide gorazarrea.

J u a n SA N M A R T I N

Eibar, 1981eko abenduaren 12an.

- 1 3-

Page 4: OROITARO (Hitzaurre gisa) - Euskonews · 2016. 1. 18. · OROITARO (Hitzaurre gisa) Gizonak, egun batez aurkitu zuen bere izanaren sena, herri baten erroetatik sortzen zen euskaldun

SORTZEZ ETA GOGOZ ARRASA-TEKO SEMEA NAUZUE, ERRIZAARREKO ARTEKO KALEANIAIOA, BIZITZEZ, ALABEARREZ,ETA ZUZENTASUNAREN ALDE IO-KATZEARREN, BIZITZARTE OSOANERBESTEAN BIZI IZANDA, EUS-KALDUN NON-NAITIAR GERTATUIZAN NAIZ. ZORIONEZ, ZAARTZA-ROAN BADA ERE, ETXERATU

EGIN NAIZ.

Iokin Zaitegi

Page 5: OROITARO (Hitzaurre gisa) - Euskonews · 2016. 1. 18. · OROITARO (Hitzaurre gisa) Gizonak, egun batez aurkitu zuen bere izanaren sena, herri baten erroetatik sortzen zen euskaldun

S A R R E R A

1906.ko Uztailaren 26.an —goizeko hiru eta erdietan— Arrasatenjaio da, Erdiko Kaleko 17gn. zenbakian, «Txomin Txiki»-enean. Ez dabere etxea. Sendia apur bat goragoko beste batetan bizi da, 52 gnean.,Iokin ipini diote izena.

Zergaitik ez diguzu azaltzen, Iokin, zure sendiaren gorabeherarik?

«Nere gurasoak Juan Zaitegi Ibarzabal eta Francisca Plazao-la Martinez de Alegria izan ziren. Biak arrasatearrak. Aita etaamapontekoak, berriz, Floriano Plazaola eta Francisca Zaite-gi. Erdiko Kaleko 52.gn zenbakian bizi ginen. Ez gintuzunaberatsak, langileak baizik. Nere aita —serrailari bera—Union Cerrajeran zebilen lanean, amak —orduko gehienekbezalaxe— etxeko beharretan ihardun ohi zuelarik. Lau anaiaizan ginen guztira, ni hirugarrena, eta neu bakarrik jaio nin-tzen «Txomin Txiki»-enean. Beste hirurak gurean...»

Juan Zaitegi eta Francisca Plazaola 1903.ko Ekainaren 13.an ez-kondu ziren. Juanek hogetahiru urte zituen (1879-12-27) bere emazteahamar hilabete gazteagoa zelarik (1880-10-10). Bata zein bestea Arrasa-ten jaioak ziren nahiz eta heuren jatorriak kanpokoak izan. Franciscarengurasoak Simon Plazaola Zabaleta eta Angela Martinez de Alegria Ortizde Elgea izan ziren. Simon Leintz Gatzagan jaioa zen eta Simon «Gatza-rra» esaten zitzaion bere jaiotetxearen izena erantsiz. Ezin uka, bestalde,Angelaren jatorria arabarra denik: Mendibiltarra genuen.

Simon eta Angelaren ezkontza hau bigarrena izan zen Simonentzat,lehenagoko emaztea Telesfora Mendizabal zuelarik. Lotura honetatikseme bat —Francisco—izan zuen Simonek eta beste sei seme-alaba An-gelarekin: Floriano, Ignacio,Eugenia, Florencia (moja agustindarra),

- 1 7-

Page 6: OROITARO (Hitzaurre gisa) - Euskonews · 2016. 1. 18. · OROITARO (Hitzaurre gisa) Gizonak, egun batez aurkitu zuen bere izanaren sena, herri baten erroetatik sortzen zen euskaldun

Francisca eta Maria Juana. Francisco eta Ignacio Argentinara joan zirengazterik, Azul hirian bizi izan zirelarik 1.

Simon gizon ospetsua izan zen Arrasaten. Bere jakituria ez zen ba-tere arrunta eta arrasatearron fidantza osoa irabazi zuen, gizon leial etazintzo azaldu baitzen beti.

Iokinen etxean gordetzen ziren Simonen paper zahar batzu araka-tu ahal izan ditut eta haietatik Simonek —noizean behin eta zenbaitjenderekin— Aurrezki Kutxa baten funtsa betetzen zuela jakin dut. Hobeesateko, diru gordelariaren betebeharra eraman ohi zuen. Zenbait lagu-nek dirua uzten zioten Simonek administra zezan.

Berak erabiltzen zuen kuaderno batetan urteetan zehar egindakooperazioak azaltzen dira, bakoitzak xehetasun guztiak daramazkielarik.Ikus:

«El 31 de agosto de 1887 Josefa Mendizabal me dio paraguardar asta que a ella le yciera falta la cantidad de 1.200reales...El 24 de Septiembre de 1895 le entregué los 4.300 realesque le debía pues tenía que casarse su hija Juanita; así queme quedo en paz».

Kuaderno horren orrialde berezi batetan Ameriketan dauzkan bisemeen —«Ignacio y Pachico»—gorabeherak jarri ohi zituen: haieibidalitako eskutitzen egunak, erantzunak jasoak zirenetakoak, semeenezkontzen berriak...Orrialdearen izenburua hauxe dugu:

«De Ignacio Plazaola (Advertencia Importante) Salió paralas Américas el 17 de octubre y se embarcó el 20 de octubrede 1885 en Burdeos, a la edad de 12 años. Y como el gobier-no decretó una Ley el 23 de julio de 1885 que todo mozoque quería pasar a Ultramar antes de sus 14 años de edaddebería presentar una fianza para que a los 15 años de edaddel mozo que haya ido a Ultramar tenga que presentar enCaja del Gobierno la suma de 3.000 pesetas. Y como éstose decretó el año 1885 es preciso decir en todos tiempos,sea cuando le toque quinto o siempre que las autoridades re-clamen, por el tener muy presente declarar que salió para lasAméricas el 20 de octubre de 1884, por cuanto en esta fecha,o sea el año 84, estaban libres del todo hasta los 14 añosde edad.»

Ikus daitekeenez, Simonek ba zekien bere bizkarra gordetzen. Ondogainera.

(1) Hiri honetakoa zen Gregoria Gangoiti, Sebero Altuberen andrea.

- 1 8-

Page 7: OROITARO (Hitzaurre gisa) - Euskonews · 2016. 1. 18. · OROITARO (Hitzaurre gisa) Gizonak, egun batez aurkitu zuen bere izanaren sena, herri baten erroetatik sortzen zen euskaldun

Ondoko gertaeran ere agertzen da argi Simonen izpiritu zorrotz etazuhurra. 1877.an erosi zuen Simon-ek 1979 arte bere ondorengoek eu-kiko zuten etxea: Erdiko Kaleko 52gn. zenbakiko eraikuntza osoa.

1812.ko Azaroaren hamarrean Eibarko Manuel de Maguregik etahonen emaztea zen Maria Santos de Olabarriak Arrasateko Antonio deArzamendi eta Maria Vicenta de Arregi senar-emazteei saldu zieten go-rago aipatutako etxea. Hauek, berriz, 1829.ko Azaroaren 25.ean MigelGarrori saldu zioten, Etxagibel eskribauak egindako idazkian irakur dai-tekeenez.

Ia berrogeitamar urte geroago Simonek du aukera etxeaz jabetze-ko. Baina ez du erabakirik hartu nahi, Jabego Bulegoan nola dagoenezarria jakin aurretik. Gaian berezitu baten eritzia eskatu zuen eta beregalderei honela erantzun zieten:

«Satisfaciendo a una pregunta que se me hace por D. Simónde Plazaola, vecino de Mondragón, relativa a la compra enproyecto de una casa existente en la calle del Medio de dichavilla, digo :

Que suscrita como se halla a nombre de Dña. Fabiana Izu-rrieta la posesión de la finca en el Registro de la Propiedaden legal forma, tiene indudablemente título suficiente paraefectuar la venta y puede llevarla a cabo. Mirando, empero,el asunto bajo el punto de vista de los intereses del compra-dor, opino que no es prudente que verifique la adquisición,al menos pagando el precio al contado, pues según resultade documentos que se me han exhibido, la casa fue adqui-rida durante el matrimonio de la Dña. Fabiana con D. Mi-guel Garro, señaladamente en 25 de Noviembre de 1829, ycomo quiera que alguno de los hijos pudiera pretender quese le de la parte correspondiente a su finado padre a títulode gananciales, sería de temer que llegado el caso tuvieraPlazaola disgustos y gastos. En tal situación y recordando deque los hijos del finado Garro y de la vendedora Dña. Fa-biana son tres, uno que mandó hace muchos años a Ultramary dos hijas de las cuales una está conforme en aprobar laventa, entiendo que para seguridad del Comprador debe exi-gir éste que la otra hija intervenga en la venta y preste suasentimiento personalmente por medio de persona autoriza-da en forma, o bien que queden reseñados en su poder, paratal evento, mil reales, sexta parte del precio convenido, quees lo que en su caso podría reclamar la hija ausente por suporción en bienes gananciales al padre.

Tal es mi dictámen, que someto a otro más fundado.

- 1 9-

Page 8: OROITARO (Hitzaurre gisa) - Euskonews · 2016. 1. 18. · OROITARO (Hitzaurre gisa) Gizonak, egun batez aurkitu zuen bere izanaren sena, herri baten erroetatik sortzen zen euskaldun

Vergara, diez y siete de Mayo de mil ochocientos setenta ysiete. El licenciado José Joaquín de Egaña.»

Zernolako urratsak eman zituen Simonek etxea erosteko ez dut jakinahal izan. Nolanahi ere, urte berberean hasi ziren bera eta emakume-sal-tzailea salerosketako harremanetan. Eta, dakidanez, ez zuten inoiz inon-go tirabirarik izan.

Etxeak, urteetan zehar, berriztapen haundiak eta mota guztietakoakizan zituen. Konponketak zirela eta zazpi etxebizitzatako eraikuntzahonek diru dexente atera zion Simoni. Ikertu besterik ez da egin behar,Iokinenean gordetzen zen paper mordoa. Simon Plazaolak erosi zuene-tikako faktura eta ordain-agiri guztiak hantxe daudela esango nuke.

1864.ko Urtarrilaren 29.an, hogetalau urte zituelarik, Arrasateko«Almacén de Cerrajería»-n jarri zen lanean, orduko zuzendaria zen JoseMaria Resustarekin egindako itunak azaltzen duen bezala. Eguneko ha-masei erreal irabazten zituen Simonek. Gainera, partizipazio txiki batere eman zitzaion irabazpidean.

Eta Simonen lanak sari hori merezi zuela dirudi, kuaderno artekobatek adierazten duenez. Inoiz Serrailgintzako Erakustoki edo Museo batidekiko balitz kuaderno honek toki berezia beharko luke, bertan agertzendiren marrazki, ideia, eritzi eta oharrek serrailgintzako historiaren arobat adierazten baitute.

* * *

Juanen gurasoak, ordea, arrasatearrak ziren: Pascual eta Dominica.Zortzi seme-alaba izan zituzten: Felipe, Manuel, Eusebio, Jesus, Juan,Francisca, Baltasara eta Romana.

Dominicak taberna bat euki zuen Arrasateko Magdalena kalean,gaurko «Aizkora» dagoen toki berean. Francisca eta Romana alabek kaleberdinean zegoen kooperatiba-denda bat eramaten zuten eta EusebiokIturriotz Kalean beste janari denda bat zeukan. Dominicak bere taber-na elkarte bihurtu nahi izan zuen. Honela irakurtzen da, 1894.ko Apiri-laren 18an, Udaleko agiri batetan:

«Al gobernador:La vecina de esta villa Doña Dominica Ibarzabal (Viuda dePascual Zaitegui), tabernera habitante en la casa número 14de la calle del Arrabal de la misma, me ha entregado el ad-junto Reglamento por duplicado de la Sociedad de Recreotitulada «La Unión» que intenta establecer en dicha casa.»

Handik hilabete barru, Maiatzaren 12.an, ostera egin behar izanzuen eskabidea, elkartearen izena aldatuz, gainera:

- 2 0-

Page 9: OROITARO (Hitzaurre gisa) - Euskonews · 2016. 1. 18. · OROITARO (Hitzaurre gisa) Gizonak, egun batez aurkitu zuen bere izanaren sena, herri baten erroetatik sortzen zen euskaldun

«En la casa número 14 de la Calle Arrabal de esta villa, setrata de establecer una Sociedad de Recreo titulada «Mon-dragonesa», presentada por Doña Dominica Ibarzabal.»

Iokinen aitari Juanito «Ixurtza» esaten zioten Arrasaten. Eta zioahauxe da: Dominicaren aita Bizkaiko herri horretan zen jaioa. Beraz,Arrasateko Zaitegitarrei ez zaie «Ixurtzatarrak» nahiz «Ixurtzenak» esa-ten Zaitegi abizenarengatik Ibarzabal direlako, baizik.

Ez dut, bestalde, aukera alperrik galdu nahi Ibarzabal abizenari da-gokion puntu bat argitu gabe. Juan Letona historiegileak egindako zen-bait ikerpeni esker, D. Toribio Agirre Ibarzabalek ez zuela zerikusirikJuanitorekin ezagutu ahal izan da. Oker hau batzuetan eman da Arra-saten, heuren arteko adiskidetasuna zela eta.

Iokinek noizean behin «Ixurtza» eta «Ibarzabal» gaitzizenak erabiliditu EUZKO GOGOA-n. Hain zuzen ere, ba da beste euskal idazle bat ereIxurtzan jaioa, Nikolas Alzola «Aita Berriotxoa», halegia. Bada, azkenhonen aitona zena, Nikolas Soloeta Astarbe, Ceferina Gallastegi Ibar-zabalekin zegoen ezkonduta eta Ceferina hau Iokinen berraitonaren se-nitartekoa ei zen.

1966.ko Martxoaren 5.ean, Guatemalako DIARIO DE CENTRO AME-RICA egunkariak Iokinen irudiari eskaintzen zion bost zutabetarako ar-tikulu bat. Bertan irakurtzen dugu:

«El origen étnico de Zaitegui es de lo más interesante. Vascoauténtico de cuna, de sangre y de alma. Nació en Mondra-gón, pequeño pueblo industrial metido en la montaña, conbellos monumentos y ricas tradiciones. Sitio éste en Guipúz-coa, de rara coincidencia porque linda con las provincias deVizcaya, Alava, y Navarra (sic); y de cada región, matemá-ticamente proporcional, arranca un abuelo. De allí la razóndel alma, de la sangre y de la cuna.»

Denbora gutxitan bizi izan zara zure gurasoekin, oso gazte joanbaitzinen Durangora. Hala ere, edozein semek du gogoan gurasoen oroi-tzapena. Nolakoak ziren zureak? Nola hazi zintuzten?

«Ama askozaz gogorragoa zen...»

Eta Zaitegik ez du luzatzen erantzuna. Ez du luzatu nahi. Ordukogogoetek ez diote une alairik ekartzen. Eta bere barneko infinitoari gel-ditu da begira, ixil, mutu. Zenbait egun behar izan dut, zinez, esaldiadierazkor eta mugakor batzu lortzeko.

«Aitak lantegitik etxera ekarri ohi zuen beharra; Union Ce-rrajeran serrailak egiten irabazten zuen soldata eta diru apur

- 2 1-

Page 10: OROITARO (Hitzaurre gisa) - Euskonews · 2016. 1. 18. · OROITARO (Hitzaurre gisa) Gizonak, egun batez aurkitu zuen bere izanaren sena, herri baten erroetatik sortzen zen euskaldun

bat gehiago ateratzeko serraila-muntaketa etxean egiten zen.Guk, eskolatik irten ahala, etxerako zenbaki eta ariketakenparantzan bertan egin ondoren aitari laguntzen genionhantxe, beheko barrenean.Ama gogorragoa, bai. Zu, baina zu (Iokinek gehien erabiltzenduen adierazpide-formula), adi zazu behin gertatu zitzaidana:Guatemalatik lehen aldiz etorri berria nintzen. Miarritzerajoan aurretik Arrasaten eman nuen urtebete bat eta, noizeanbehin, lagunen batekin irtetzen nintzen afaltzera. Behin, YosuOregirekin afaldu ondoren gaueko 11.etan etxeratu nintzen.Ama, arruntki, iluntzeko 8.etarako oheratzen zen gauero.Etxera sartu...eta ama iratzarrik zegoen. Bota zidan erreto-lika! Eman nion berandu iristearen arrazoia baina berak be-rea aurrera.Biharamonean, jaiki eta gero, goizeroko musua ematera joannintzaiola «onda lo egin duzu?» galdetu zidan. «Ez» eran-tzun nion, «bart gertatua gogoan izan dudanez ezin nezakeenondo egin.». Neu neure asmoetara ari izateko eskubidea or-duantxe eman zidan amak. Nere ama amandrearengana ez-kondu zen eta honen etxean bizi ginen danok. Amandrea ara-barra genuen eta jatorriz ez zekien euskaraz baina ederkiondo ikasi zuen. Beraz, normala dena, etxeko giro euskaldunbizi genuen. Bestalde, ama oso erlijiozalea zen. Eta kristaubezala hazi gintuen lau anaiak.»

* * *

Iokinek honela kontatu du eta ez diot ezertxo ere kenduko, egiabaita. Baina ez du dena esan. Lehen aipatu dudan barneko indar batekixiltarazten du. Ezin atera burmuinean dituen gogoetak, korapilo ezini-kusiak eusten baitizkio.

Baina Zaitegik ez zidan sekulan eskatu puntu honetaz ez idaztea. Etaene ustez, erabat interesgarria dugu Iokinen nortasunean apur bat sa-konago murgildu ahal izateko.

Iokinen gurasoak, —berak aitortu digun bezala— Franciscaren ama-rengana joan ziren bizitzera. Aita, Juanito «Ixurtza» bezala ezagutua, osoospetsu zen herrian. Beti parrandarako gertu. Etxerako «kalamidade» eta«desastre» bat zela esan didate Juanito oso ondo ezagutu zuten bi lagu-nek. Langile fina izan arren lantegia laga ondoren ahaztu ohi zitzaionzuzentasuna eta dena zen gutxi berarentzat. Lagun hoiek aipatu didate-nez, diru asko behar zuen bere bizimodua sostengatzeko. Eta lana etxe-ratu beharra derrigorrezkoa zeukan, nahiz eta lantegian irabazitakotiketxean xemerik ez utzi.

- 2 2-

Page 11: OROITARO (Hitzaurre gisa) - Euskonews · 2016. 1. 18. · OROITARO (Hitzaurre gisa) Gizonak, egun batez aurkitu zuen bere izanaren sena, herri baten erroetatik sortzen zen euskaldun

Edariak eta gonek biziki tiratzen zuten eta normaltzat ei zuen emaz-tearengandik hiruzpalau egunetan aldentzea honi hitzik esan gabe. «Bu-ru arina» zen hauzokideen eritziz.

Franciscak senarraren zama hau estoizismo eredugarriaz eramatenzuen. Lekukorik hurbilenak eta—nola ez!—, errukarrigarrienak lau se-meak ziren. Berezko genioa omen zuen Iokinen amak, hasarretzean era-biltzen zuen hitza «Santoña» zelarik. Urduri eta genio bizikoa. Iokineklehen esan duen bezala, berea aurrera ateratzea atsegin zutenetakoa.

Eguneroko lehen betebeharra Meza entzutea ohi zuen. Goizeko seie-takoa. Arrasateko erretore izan zen On Jose Luis Iñarrak maiz esatenomen zion: «Francisca, Francisca...baina geroxeago ere ba dira besteMeza batzu...» Dena dela, lehenengoa entzun behar. Berezkotasun —alaterkokeria?— honetatik edan ei zuen Iokinek, idazkian zehar zenbaitereduk adieraziko duen legez.

Gauzak zuzen gustatzen zitzaizkion Franciscari. Alde honetatik, ezinondo eraman bere semearen izakera, Iokin patxadazko gizona, trankilaizan baita beti. Sarri—esango nuke— mundu berezi batetan bizi zelaematen zuena.

1927.ko Maiatzaren 14.an, 87 urte zituelarik, Angela —Iokinenamandrea— hil da eta Francisca uzten du etxalaba, bizirik gelditzen zi-tzaion beste seme bakarrak, Ignacio, 42 urte baitzeramatzan Argentinan.Gainera, aitak testamentua egitean Ignacio eta Franciscok (Pachico) heu-ren ukoa azaldu zuten «aurretik ere gehiago harturik baitaukagu» argu-mentatzen zutelarik.

Franciscak ezin ahala sufritu ei zuen bere senarraren portaera zelaeta. «Aita kalamidadea eta ama elizako kandela baino zuzenagoa» muga-keta egin didate Iokinen gurasoen gaineko eritzia eskatzean urteetanzehar aldamenean bizi izandako Ignacio eta Sabina Aginagaldek, «Batabeltza eta bestea zuri» eransten dutelarik.

Giro txar hau zela eta senar-emazteak ezkontz-bereiztea eskatzendute. 1932.ko Azaroaren 30.ean separazioa ematen da, Dibortzioaren ga-raiko legeen arauera. Ordurako urtebete bat baino gehiago zeramatenbata besterengandik urrunduak. Bergarako Epaitegiko Lehen Instantzia-ko Epailari zen Eduardo Tormo Garciaren erabakian irakur daiteke:

«a.—Don Segundo Zaitegui, menor de edad, permanecerá ba-jo la potestad de su padre D. Juan Zaitegui Ibarzabal.

b.—En liquidación de la sociedad conyugal Doña FranciscaPlazaola hará suyos todos los bienes existentes en el matri-monio y principalmente la casa número 52 de la Calle Arano

- 2 3-

Page 12: OROITARO (Hitzaurre gisa) - Euskonews · 2016. 1. 18. · OROITARO (Hitzaurre gisa) Gizonak, egun batez aurkitu zuen bere izanaren sena, herri baten erroetatik sortzen zen euskaldun

de la villa de Mondragón, respondiendo tan sólo de las obli-gaciones hipotecarias que pesan sobre dicha finca 1.c.—En compensación Doña Francisca Plazaola se compro-mete a entregar a su marido D. Juan Zaitegui la cantidad deocho mil quinientas pesetas.d.—Con dicha cantidad se compromete D. Juan Zaitegui ala manutención y gastos de su hijo menor Segundo Zaite-gui Plazaola, hasta su mayoría de edad, obligándose a can-celar la hipoteca de diez mil pesetas que grava la citada fincay siendo de su responsabilidad cualquier otra obligación quepese sobre la sociedad conyugal por ser privativas del citadocónyuge D. Juan Zaitegui, y que no hayan redundado en be-neficio de la familia ni de la sociedad conyugal...»

Esan den bezala, Juanitok urtebetea zeraman, gutxienez, andrearenetxetik agertu gabe. Lehendabizi, bere anaia Jesusenean egin zuen den-boraldia. Baina bizimodu desorekatuaz jarraitzen zuen eta handik ereirten beharrean aurkitu zen. Azkenik, Arrasate Ibiltokiko etxe batetara—Franciscaren etxetik ehun metrotara— aldatu zen apupilo gisa. Etahantxe eman zituen bere azken urteak.

Bereizketa ematen denean Iokin Belgikako Marneffen aurkitzen zenteologia ikasten. Gertaera honek biziki markatzen du ikaslearen izaera,honen ikaskideek diotenez, are serioago, bakartiago bilakatzen delarik.

Ama bakarrik bizi da beste semeek ere heuren bideak aukeratu bai-tituzte. Gerrak Arrasaten hartu zuen eta Herriko Enparantzara izan omenzen eramana frankotarrek leku hori abertzalez bete zuten egunean. Ira-kur diezaiogun Sebero Altuberi gertaera honi buruzko aipamena:

«... Etsaien egazkinen bat, erri ortara, noizik bein etortzenzalarik, etorriko zan susmua zuten egun batean, eskarmentu-rako, ona emen zer asmatu zuten (frankotarrek).Erriko Plaza-ingurua botatzen baitzituzten abioi-bombak, era-man, indarrez, Plaza ortara jende pilla (gizonak, emakumeak,batzuk beuren aurrekin); eta inor mugitu ez ziten, jarri,urrintxoagoko gorde-toki batean, garda-zibillak fusillakinapuntatuz» 2.

Ekintza honek izutu omen zuen eta Pontevedrara doa Franciscadenboraldi batez. Gauzak bigundu zirenean etxerako bidea hartu zuenostera.

(1) «Erdiko Kale» (Calle del Medio) izenetik «Calle Arano» izatera igaro zen.Gerra ondoren «General Franco» ezarri zioten eta orain, ostera ere, «Erdiko Kale».(2) «Laztantxu eta Betargi». Hordago Ed. 91 orr.

- 2 4-

Page 13: OROITARO (Hitzaurre gisa) - Euskonews · 2016. 1. 18. · OROITARO (Hitzaurre gisa) Gizonak, egun batez aurkitu zuen bere izanaren sena, herri baten erroetatik sortzen zen euskaldun

Urteak aurrera doaz eta Juanitok ez du bere etorkizuna garbi ikus-ten. Eta emazteari doakio parkeske. Baina andreak ez dio jaramonik eginnahi... 1946.ko Urriaren 20.an Juanito hil da. Albistea agudo zabaltzenda Arrasaten baina ez da hain azkar Franciscarengana iristen, inork ezbaitzion berria eman nahi. Azkenik, hauzoko Sabina dela egokiena pen-tsatzen da eta hara doa:

«— Amama, Juanito hil da...— Juanito, zer Juanito?— Hemengoa, Juanito «Ixurtza»...— Etxera ekarri... ahalik eta agudoen...»

Sabinak dioenez, ez zuen Franciscak negar malkorik ixuri bihotzapenak oskolduta baitzeukan. Iokinek, garai hartan, Guatemalako Uni-bertsitate Autonomoan erakusten zuen bere jakituria.

Geroxeago Iokinek berak esango digun bezala, 1955.ean honakobidea hartzea erabaki zuen, «ama bakarrik bizi zen eta». Eta agertu zenArrasaten...amari noiz zetorren ezta zetorrenik ere abixatu gabe. Kan-potik ezagutu zuen Franciskak semearen etorri nahia. Hogetairu urte ze-ramatzaten elkar besarkatu gabe eta, agian, ezustean hartu nahi izangozuen ama. Honelakoxea zen Iokin!

Iritsi baino zenbait egun lehenagoko solasaldia, ama eta edozeinenartean:

«— Ba datorrela esaten dabe.— Baina berak ez dautsu ezer abixatu?...— Ez deust sekulan idazten.»

Heldu da Arrasatera. Ama, urduri, etxean itxoegiten dago. Hain-beste urte dira! Sabinak kontatzen digu:

«Amarengana igo, musu pare bat eman eta... ba doa. Norazoaz Iokin?, galdetu zion amak; Meza ematera, laster na-tor...; bost minuto ere ez zuen etxean egin...»

Urtebete inguru biziko dira elkarrekin Iokin Miarritzera aldatu arte.Elkarrekin bizi izandako azkenhurrengo aldia dugu hau, Iokin Ipar Eus-kal Herritik Guatemalara abiatuko baita berriz, 1962.ko hasieran.

Ama eta semearen arteko harremanak geroago eta urriagoak diraGuatemalako bigarren etapan. Irakur dezagun ondoko eskutitza norkbere ondorioa atera dezan 1:

(1) Dagerren ortografiaz ematen dut nik hemen eskutitza. Hori bai, zenbaittokitan puntu batzu jarri ditut irakurketa eramankorragoa izan dadin.

- 2 5-

Page 14: OROITARO (Hitzaurre gisa) - Euskonews · 2016. 1. 18. · OROITARO (Hitzaurre gisa) Gizonak, egun batez aurkitu zuen bere izanaren sena, herri baten erroetatik sortzen zen euskaldun

«Arrasate, 24-10-71.Nere seme maitea maitia Joaquin: Sembat dempora sure eserjakin bare baña tira acordau sara nire egunian. Esker askoba estakisu se posik artu nuen nik. Estakit sembat urte diranlarogeita 11 edo 12 eta emen triste ba S. Andres egunian urtebi datos mesatik natorrela escalleran jausi eta esin calera ur-ten. Enas gausa, batek errekauak egiten dust. Segundo Pla-sentziako Ospitalean dago; oso gaiski egonda tension dauco;oiñ obeto dala esan leike.Nire egunian eruan ninduen Udalara Meza Santua entzuteraeta gero Arechabaletara baskaltzera Juan Mari, Segundo,Edurne bere gisonagas, Arantza bere gisonagas eta nescati-lla chikias benetan ederra. Edurne eskon barri da junio 9eskondusan. Echean komuneko tuvo goitik bera ipiñi diraba apurtuta eusen eta oiñ contua pagatzeko falta. Juan Ma-rik 9 milla baña gutzi da eta estakit nora juango nasen baemen gausia oso garesti dago eta esgara alleguetan iñorabe.Suk eukiko baseu pagatzeko artuko nuke. Bueno Joaquin,esan dutsut dana orain suk erantzun aguro ba desietan nagoserbait jakiteko. Negua gañean otzak eta atzera larri emen.Agur Joaquin bestebat arte edo ikusi arte sure amaren las-tan aundi bat. Francisca.»

Eskutitz hau irakurtzean batek ez daki nola hartzen. Alde batetik,ama zaharraren bihotz hunkitua nabar dezakegu, azkenik semearen berriizan duen amarena. Adi daitekeenez, bi urte baino gehiago zeramatenbata bestearen berririk izan gabe. Larregi, bakar bakarrik bizi den gogo-ratzen ez duen zenbat urtetako emakumearentzat.

Bestetik, amaren kanta eskalea. Negua gainean dagoelarik hotzak be-rriro hartuko du etxea, bihotzak urrun, oso urrun, duen semearen itzu-lera ixiltasunean itxaroten duelarik.

1972.ko Urriaren 28.an, eskutitza amaitu zenetik urtebete juxtu,Francisca mundu honetako oinazetatik askatzen da. Laurogei eta hama-bi urte zituen. Bere azken orduan Iokin semea ere du lagun, behin etabetiko etxeratzea erabaki baitu arestian.

- 2 6-

Page 15: OROITARO (Hitzaurre gisa) - Euskonews · 2016. 1. 18. · OROITARO (Hitzaurre gisa) Gizonak, egun batez aurkitu zuen bere izanaren sena, herri baten erroetatik sortzen zen euskaldun

IOKINEN LEHEN IKASKETAK

Gizonak joera izan ohi du haurtzaroko urteak gogoratzera. Laketditugu gehien batez, urte haiek. Nola ikusten dituzu, Iokin, helduta-sunet ik umetango egunak?

«Txikitango lagunak betiko direla esan ohi da sarri. Eta nerekasuan ere berdin gertatu dela uste dut. Lagun haundi etazintzoak izan ditut baina beti datozkit gogora haurtzarokoizen haiek: Benito Axpe, Antonio Azkoaga eta Juanito Man-cebo. Oso lagun minak ginen laurok.Eta orduko jolasak...? A zer poza «txorromorroka» genbil-tzenean! Pilotaka ere aritzen ginen, eta futbolean...Bost mila inguru biztanle eukiko zituen orduko Arrasatek.Guztiok elkar ezagutzen genuen, lagunen arteko giroa eus-kalduna zelarik. Normala. Zer izan gintezkeen euskaldunbaino?»

1976.an Donosti Aurrezki Kutxak Arrasateko Musakola auzoanbulego berria inauguratzen zuen. Hau zela eta, iragarki-txarteletan Io-kinen artikulu bat ageri zen, LEENGO ETA ORAINGO MUSAKOLA izenburu-pean. Bertatik atera ditut ondoko lerroak:

«... Nere aurtzaroan baserria zen Musakolako nagusi. Ber-tan eta Etxaluze ta Olandio aldean nereganatu zuen base-rriaren ederra. Askotan ioaten nintzen igande-arratsaldetantxori-kabi bila, ango eskola lagunen batekin erabakita gero:txorikume guziak il egiten zitzaizkidan damurik, umeak lu-matu gabe egoten baitziren. Amaikatxo arrain ian nituen Mu-sakola-ko erreketan arrantzan artuta gero: loinak, barbuak,amorrainak, angirak, zarbuak, eskailuak, arrain-leku bai-

- 2 7-

Page 16: OROITARO (Hitzaurre gisa) - Euskonews · 2016. 1. 18. · OROITARO (Hitzaurre gisa) Gizonak, egun batez aurkitu zuen bere izanaren sena, herri baten erroetatik sortzen zen euskaldun

Zaitegui encontrará durante los años de estudio enla Compañía de Jesús, profesores y educadores de altonivel. Errandonea, Estefanía, Goikoetxea, Aguirreze-ziaga,... son algunos de los que dejarán huella pro-

funda en su formación.Pero D. Elías Azpiazu y D. Francisco Urrutia, eranotra cosa. Sus primeros maestros. Sencillos pero enrai-zados en el Pueblo. Son los primeros que despiertanen aquel niño la curiosidad por el saber. Y esto es

algo que Zaitegui no olvidará jamás.

- 2 8-

Page 17: OROITARO (Hitzaurre gisa) - Euskonews · 2016. 1. 18. · OROITARO (Hitzaurre gisa) Gizonak, egun batez aurkitu zuen bere izanaren sena, herri baten erroetatik sortzen zen euskaldun

tzen. Orain dena galdurik omen da erriko olen eta lantegienkutsuz zikinduta.»

Gizon jakintsu zara, Iokin. Bizitzan zehar ikasi eta ikasi egin duzu,zure herriaren onerako. Eta ikasitako guztia besteei, kide nahiz ondoren-goei, ezagutarazten ahalegindu zara. Baina nolakoak izan ziren hastapenhaiek? Emaiguzu, laburki bada ere, haurtzaroko lehen ikasketen berri...

«Hamalau urte bete arte eskolan egon nintzen Arrasaten.Garai hartan inor gutxi zegoen hamalau urterarte lanera joangabe... Bai, Simon «Gatzarra» gure aitajaunaren Union Ce-rajerako akzioak saldu ziren... baina, zu, anaia guztiok izangenuen ikasteko aukera. Lauetatik bi maixu izan ziren: Juan-mari eta Segundo. Ez da marka txarra!

«Bidalien Eginak» nere liburuari «Orixe»-k egin zion hitzau-rrea eta berak esaten duenez «Kalekume xango xuri» izanomen nintzen haurtzaroan, eta «euskerarik ezin asko ikasi».Esaldi hauek honela aztertuko nituzke nik: kalekume xangoxuri izatea ikasteko aukera eukitzea bada, orduan, bai izannintzen. Baina, inolaz ere, «eta euskerarik ezin asko ikasi».Gure etxean euskara zen nagusi eta, lehen esan dudan be-zala, baita lagunen artean ere.

Nere anaia Juanmari Arrasateko Ikastolan eta Donostiakobeste batetan ere izan zen irakasle. Honek zerau adierazinahi du: euskaldun hazi gintuztela.Eskolan, egia esateko, beste modura zen. Baina, esaidazu,noiz izan da gure Herrian eskola etxeko giroaren jarraipena?Legearen arauera ibili gara euskaldunok eta, zoritxarrez, le-geak arrotzak izan ditugu maizegi.

Arrasaten hiru eskola ziren nere haurtzaroan: Viterikoa, es-kola nazionala eta herrikoa. Aurreskola bat ere ba zen, gaur-ko epaitegia dagoen toki berean, eta mojek ere klaseak ema-ten zituzten.Viterin Arano maixu ospetsuak ziharduen eta berarekin era-man nahi izan ninduen hara, baina gurasoek herrikoa auke-ratu zuten. Eskola hau Udaletxeko areto batetan zegoen eta«Txorten»-ena esaten zitzaion, izena irakaslearen baserritikzetorkiolarik. D. Elias Azpiazu zen irakaslea.

Gero beste bat ere izan nuen, D. Francisco Urrutia, Gara-gartzako abadearen anaia. Irakasle hauengandik oroitzapenikederrena gordetzen dut. Azpiazu Aranoren jarraitzaile genueneta honen bidetik ihardun ohi zuen. D. Francisco ez; D. Fran-cisco herrikoiagoa zen, herriko gauzak erakusten zizkigun le-henik. Esate baterako geografia gaia: lehendabizi Arrasateko

- 2 9-

Page 18: OROITARO (Hitzaurre gisa) - Euskonews · 2016. 1. 18. · OROITARO (Hitzaurre gisa) Gizonak, egun batez aurkitu zuen bere izanaren sena, herri baten erroetatik sortzen zen euskaldun

gorabeherak —mendiak, errekak, auzoak...—; gero inguru-koak, Gipuzkoakoak...eta honela hedatzen zen, poliki poli-ki, Europako geografia erakutsi arte. D. Franciscoren erakus-teko era oso egokia zela iruditu zait beti, eta honela jakine-razi nion berari Guatemalatik lehen aldiz etorri nintzenean.»

Bi irakasle hauek beti iraungo dute Iokinen gogoan. 1979.ko Aza-roaren 25.ean «Olerti Eguna» eskaini zitzaion Larrean Iokini eta ber-tan irakurri nuen hitzalditik honako lerro hauek atera ditut:

«... D. Elias Azpiazu eta D. Francisco Urrutia izan dirabere lehen irakasleak. Maixu apalak baina herriarengan erro-tuak. Ez ditu Iokinek hain errez ahantziko, ezta urrik ere!Urte asko emango du Zaitegik bere jaioterritik aldendua. La-gundian goi mailako irakasle eta gidariak izango ditu. Erran-donea, Estefania, Goikoetxea, Agirrezeziaga... berarengan ja-kintza-ezaugarria utzi zuten irakasle banaka batzu ditugu.Baina D. Patxi eta D. Elias beste gauza bat ziren... 1956.koUztailaren 26.an, Guatemalatik iritsi berria zela, bazkari ederbat eratu zuen Arrasaten, senide eta lagunak bere ingururabildu nahian. Eskuin-ezkerretara ama eta D. Nemesio Etxa-niz zituelarik, hantxe zeuden D. Patxi eta D. Elias ere pre-sidentziako mahaian, euskal kulturan ez ezik beste arlo asko-tan ere arrakasta erdiesten ari zen gizonaren eskerrona adie-raziz.»

D. Elias Azpiazu Gorosabel, Arrasaten jaioa, Arano maixuaren ikas-le izan ondoren, Hospitaleko «Eskola Zahar»-ean izan zuen lehen lan-postua. 1908.ko amaieran Udalak Erdiko Kaleko 19.gn zenbakian, gau-rreguneko epaitegia, sortutako Haur Eskolako zuzendaritza lortzen du.Hemendik —1912.ko Irailaren 1.ean— Udaletxean bertan gerturikoinstalapenetara igaro zen, hogetamar ikasle zituelarik.

Sor Delfina Velez de Mendizabal-ak, Merced Ordenako lekaime,urte asko eman zuen Arrasaten irakaskintzan. Berak egin dit D. Eliasenmugaketa:

«Era un gran caballero, religioso, excelente maestro, con untrato delicadísimo con sus alumnos. Nunca se le veía disgus-tado; al contrario, siempre les trataba de «queridos míos»a sus alumnos. Te diré qué decíamos las que tratábamos conél: ¿de dónde ha salido éste? Los de Mondragón éramosunos zakarras, entre nosotros sobre todo, pero Elías secomportaba como uno de esos americanos finos y atentos;es decir, una persona educadísima.»

D. Francisco Urrutia Uribetxebarria, Aretxabaletako Gellano au-zoan jaio zen. 1918.ko Irailaren 18.an irabazi zuen Arrasateko Udal-Es-

- 3 0-

Page 19: OROITARO (Hitzaurre gisa) - Euskonews · 2016. 1. 18. · OROITARO (Hitzaurre gisa) Gizonak, egun batez aurkitu zuen bere izanaren sena, herri baten erroetatik sortzen zen euskaldun

kolako izendapena, 1934.ko Urtarrilaren 1.ngo arte bertan dirauelarik,Gazteluondoko eskola berriak inauguratu arte. «Ofizial Nagusia» titu-luaz sartu zen Udaleko plantilan.

Hamalau urte bete berri dituzu eta zure bizitzak zeharoko aldaketaizango du. Jaioterria bertan behera uzten duzularik eliteko erlijios-ordenabatetara sartuko zara. Mundu berri bat aukeratu duzu; Josulagundia.Zerk bultzatu zintuen erabaki hau hartzera?

«Urtebete egin nuen elizmutil bezala herriko parrokian,D. Pacoren mutila, hain zuzen. D. Paco nere aita zenarenlagun haundia nuen eta honexegaitik, nik uste, aukeratu nin-duen laguntza i le 1.Elizako orduko serora —garbitasuna, gertuketak eta besteegiten zituen andrea— Axentxi zen. Honek ederki ezagu-tzen zuen herriko orduko gaztedia, seroraren lanetatik aparteneska talde bati jostuketa eta beste etxeko lanik erakustenbaitzion. Eta honek aukera ematen zion gu gaztetxoak non-dik nora eta nola genbiltzen jakiteko. Garai hartan sarri etor-tzen zen Arrasatera Durangoko Komentuan zegoen Aita Ba-sabe josulaguna,Lekeitioko semea bera. Gogo-ihardunakematen zituen bitartean, nolabait esateko, sarea botatzenzuen gutakoren bat bertan hartu nahian. Ordena guztiekegin dute beti hori eta josulagundiak ez zuen ezergatik gu-txiago izan behar.»

Baina zeinek eman zuen lehen urratsa?

«Neu izan nintzela uste dut. Josulagundiara sartzeko neureasmoa azaldu nion behin. Gero Axentxiren bitartez, bera-rengana deitu ninduen eta solasaldi txikia izan genuen asmohorretaz. Ene ustez, nirekin mintzatu aurretik nire izakerariburuzko azterketa eginda zeukaten Axentxik eta Aita Basa-bek.Kontua gero izan zen, gurasoei berri ematean. Amak ezetzeta ezetz. Eta, nik uste, ba zuen bere arrazoia. Bere ahizpaFlorenciak, moja agustindarra sartu zelarik, dotea eraman be-har izan zuen lekaimetxera. Aretxabaletakoan bizi eta bertanere hil zen, oker ez banago. Oso dote ona eraman omen zuen,amak esaten zuenez.»

Simon Plazaola hiltzean ama eta seme-alaben artean zatitu zen ha-ren ondoretasuna eta Ignacio eta Franciscok heuren ukoa azaldu zutelaesanda gelditu den bezalaxe, Florenciak ere —Sor Patrocinio de San

(1) D. Paco, D. Francisco Imaz, Arrasateko Parrokiako abadea. Oso gizonjator eta ona. 1958.ko Ostiral Sainduan hil zen.

- 3 1-

Page 20: OROITARO (Hitzaurre gisa) - Euskonews · 2016. 1. 18. · OROITARO (Hitzaurre gisa) Gizonak, egun batez aurkitu zuen bere izanaren sena, herri baten erroetatik sortzen zen euskaldun

Jose ordenan— berbera egin zuela aipatu beharra dago, zio berdinakagertzen zituelarik.

«Gauza zera da: amak ez zuela ni Durangora joatea nahi.Erlijiozale haundia izan arren mojak eta fraideak diru bilaetorri ohi zirela pentsatzen zuen. Nahiz eta Aita Basabe neregurasoekin mintzatu ez zuen eragozpen hura gainditu ahalizan.Nere aldetik, berriz, ez nuen beste asmorik eta honelaxe ja-kinerazi nien gurasoei eta Aita Basaberi. Hau, nere nahiaikusirik, handik zenbait egunetara ostera agertu zen etxetiketa amarekin hitz-egin ondoren honen baimena iritsi zuen.Nola? Nik ez nuen etxetik txakur txiki bat ere aterako. On-gile bat izango nuen eta honek ordainduko zituen Durangokoegonaldiko gastuak.»

Arrasateko norbait ...?

«Ez. Durangokoa zen ongile hori. Baina nik ez nuen urteakigaro arte zein zen jakin. San Salvador-en nengoela bestejosulagun batek eman zidan berria. Victoria Larrinaga, Basa-beren alarguna, izan nuen ongilea. Durangoko komenturairitsi bezain laster ezagutu nuen andre hura baina nor zeneta nerekin zernolako harreman izkutu eta ixilak zituen jakinez dakite ezer Komillaseko egonaldi honetaz. Belgikako Mar-neffe-n Santanderreko ikastetxe horretako zenbait irakasleizan zituen eta ba liteke okerra hortik etortzea.»

Lehen ikastaroan garraztasuna dastatu ondoren Josulagungai bihur-tu zara. Durangotik Loiolara zoaz eta hemen bots urte emango dituzu,geroko zure bizitzan garrantzi haundia izango duten urteak. Pentsamol-dea iraultzen duzularik, Aberria ezagutzen basten omen zara...

«Etxetik irten nintzenean, lehen ere esan dut, euskaldun nin-duzun. Baina euskaldun izateak ez darama berarekin aber-tzale izatea, batez ere gaztaroaren urte gordin haietan. Arra-sateko giro hartan —eta nik uste, Euskal Herri osoan ere—,iraun egiten genuen, nor eta zer ginen galdera ezezagun zi-tzaigularik. Eta hori, neurri batetan, nahiko normaltzat jodaiteke.Durangoko komentura iristean zerbait falta zitzaidala naba-ritu nuen, baina zer zen konturatu gabe. Atera kontua: Este-pan Urkiaga «Lauaxeta» izan nuen lagun Durangon eta ezdut uste garai hartan abertzale zenik. Ez zuen ematen, behi-nik behin.Loiolaratu nintzen eta nobiziagoko bi ikasturteak Durangokohutsa nola betetzen jakiteke joan zitzaizkidan.»

- 3 2-

Page 21: OROITARO (Hitzaurre gisa) - Euskonews · 2016. 1. 18. · OROITARO (Hitzaurre gisa) Gizonak, egun batez aurkitu zuen bere izanaren sena, herri baten erroetatik sortzen zen euskaldun

DURANGON ETA LOIOLAN

Gurasoen ezetza atzean gelditu delarik Durangon zaude. Hantxeduzu bizitzan zeharko zure bidaiaren abiapuntua. Mundu berri bat ze-nuen zure aurrean ...

«1920.ko Uztailean iritsi nintzen Durangora, ikasturtea hasieta hamabost egun igaro ondoren. Nere irakaslea Aita BitorIriarte izan zen. Agian, sekulan izan dudanik bikainena etaberandu heldutakoei latera eta gerkera erakusten zizkigun.Gogor xamarra zen hura «Txorten»-eneko bizimoduari atxi-kirik geundenentzat. Hala ere, irakasle honek bidea xamurtuegin zigun. Behin, gerkerazko hitzalditxo bat gertuarazi zi-dan. San Juan Krisostomo zuen gaia eta deun honen eguneanbota behar izan nuen ikastetxeko jangelan 1.Giroa erabat erdalduna zen ikastetxe hartan baina, agian,azpikontzientziak eraginda, neure ahalegintxoak egiten ni-tuen.»

1976.ko Abenduan Arrasateko herriak «Seme Kuttuna» izendatzendu Iokin. Hile haren 12.ko ZERUKO ARGIA.n «Iokin Zaitegi, euskaldunhaundi hori» izenburuko artikulua idatzi nuen. Honatx lerro batzu:

«Beraren (Zaitegiren) definizio bat eman behar dela esanenbalidate ez dakit nondik hasiko nintzatekeen. Gizon xehebatena ematea zaila izanik, nola ez bere bizi guztian lanari,Herriaren aldekoari ekin dion honena? Ez dut uste egokienanaizenik honelakorik egiteko; gainera, definizioaren mugaklantto honek dituen helburuetatik irtenen lirateke. Dena de-la, eta zerbaitto esatearren, honelaxe eginen nuke:

(1) Irailaren 13.an ospatzen da.

- 3 3-

Page 22: OROITARO (Hitzaurre gisa) - Euskonews · 2016. 1. 18. · OROITARO (Hitzaurre gisa) Gizonak, egun batez aurkitu zuen bere izanaren sena, herri baten erroetatik sortzen zen euskaldun

—Euskaltzale porrokatua:1920-21gn. urteko ikastaroan,Durangon, beste zenbait eginkizunen artean, euskarazko ber-tsoak bota edo esan zituena bera izan zen. Eta hamalau urte-rekin pizturik zuen zuzia ez da oraindik itzali ez eta guttiago-rik ere.«Kaletik noala erdaraz hizketan ari den emakume... edo gi-zon talde batekin topo egiten badut, euskarara itzuliko da.Errukarriak...!»Nahi duenak uler beza.»

Orain arte Iokinen gain idatzi diren biografia gehienetan oker batezohar gaitezke. Ez dakit nondik datorkeen hutsa. Dena dela, bitez ondo-koak argibide. Iokinek bere ikasketak Komillasen ere egin zituela ira-kurri ahal izan du edozeinek. Nahiko harrigarri zitzaidan eta behin, ba-daezpada ere, Iokini berari galdetu nion honela ote zen jakin nahian etaezetz erantzun zidan. Puntu honetaz sakondu guran Jose Maria Bollegijosulagunaren laguntza izan nuen:

«Zaitegik ez zuen inoiz bere karrerako ikasketarik Komilla-sen egin. Iokinek esaten du josulagungai zela «aipatu zureikastetxeak» galdera egiten zaionean: Arrasatekoa eta Du-rangokoa.Bere ikaskide izandako beste hiru josulagunek ere ez da-kite ezer Komillaseko egonaldi honetaz.»

Iokin 1921.ko Uztailaren 27.an heldu da Loiolara. Latera eta hela-dera izan dira, gehien batez, Durangon kezkatu duten gaiak. Orain Tolo-sako Aita Martin Garmendia izango du nobiziagoko urteetan arduradun.1923.ko Uztailean botoak egiten ditu eta aurrerantzean latera eta hela-derazko klasikoak, oratoria, Espainiako eta munduko literatura... ikastensaiatuko da. Ikasketa hauei Giza-Elertia esaten zaie.

Giza-Elertiaren helburuak sofrosine griegoaz beterikako gizon ore-katuak sortzea, etorkizuneko pentsalariaren luma askatzea eta oratorianlehen urratsak ematea ziren. Gizartean eraginik izan nahi duen edozeinekbere ideiak irudi bilakatu behar ditu, bihotzeko berotasunaz horniturikoirudiak. Eta klasikoak gizona hazten maixu dira. Honexegaitik, agian,Zaitegiren gogo-zabalkundea. Berak esaten digu:

«... Gero, Aita Garmendiak eman zidan halako batean biga-rren urtean nengoela, Mendiburu irakurtzeko. Euskal giro-txo bat sortu zen: 20-24 batek osatu genuen 60 bat irakas-letik (sic); pentsa, gu dagoeneko 18 urteko mutilak ginen;eta donostiarra zen Aita Apalategik, Zubiri filosofoaren osa-bak, aditza ematen zigun. Hau izan zen eman ziguten eus-kara bakarra.

- 3 4-

Page 23: OROITARO (Hitzaurre gisa) - Euskonews · 2016. 1. 18. · OROITARO (Hitzaurre gisa) Gizonak, egun batez aurkitu zuen bere izanaren sena, herri baten erroetatik sortzen zen euskaldun

Baina gauzak nolabait behar eta Aita Apalategik zituen libu-ruak aztertzeko baimena eman zigunez, egun batetan AM I

VASCO aurkitu genduen Andima eta biok...«Nere aita liburu hau dela-ta hil zen», «Ta, zertaz ari da,ba?» esan nion nik. «A, nik ez dakit»... Nik hartu nion li-burua eta esan nion: «Seme batek jakin behar du zer dela-tahil den bere aita.»Hartu genuen liburutxoa eta Loiola ostean dagoen Txalintxoerreka hertzera joan eta sasipean jarrita goitik behera iraku-rri genuen. Eta bukatu genuenean hala esan nion: «Gu eus-kaldunak gera eta euskara sakon ikasi behar dugu». Zabaldugenuen liburutxoa gure artean eta denak erori! Salatari batizan dugu tarteko. Deitu zidaten, eta berebizikoa! Halaxeziren gauzak, orduan eta gerokoak... Begitan hartu ginduz-ten» 1.

Ezagutu ahal izan du, azkenik, bere hutsaren arrazoia. Zerbait har-taz jabetu da... Eta hutsunea bete ahal izateko, lehendabiziz, bere buruahazi behar du, kontzientziara piztu den gizonari beharrezko baitzaio ar-gia ilunpetara ostera jauz ez dadin. Eta Iokinek ez du iluntasunik maite.

Aita Placido Mujika ikaskide izan zuen Zaitegik Loiolako urte haie-tan. Honek euskaldunen artean, ixilpean, zabaldu zuen liburu hura AitaPlacidoren eskuetara ere iritsi zen. Azken honen hitzak dira ondokoak:

«Euskaltzale sutsu 1924.tik aurrera agertu zan. Langile po-rrokatua zan eta euskerarekin maitemindua. Inoiz ere atsede-nik hartu gabe, opor egunak eta urte osoan eguneroko tartetxikienak ere (satorra lurpean bezala) bere gela-zokoan sar-tuta, euskera sustrai-sustraitik ikasteari ekin zion.» 2.

Zaitegik Lagundiaren bidea aukeratu du. Aurrerantzean, taiu burgoieta hazkuntz sakoneko elitea osatzen beharteraziko dute. Arau hestuakKonpainiaren haintzarako...

Baina josulagunek ez dakite oraindik zein den Zaitegi. Ezkutuan,gaueko orduak aprobetxatuz eta Loiolako Saindutegiaren horma garaibezain hotzak lekuko direlarik lehen saiakerak egiten dizkigu, bertanaurkitzen diren euskaldunen arima elbarrituari gogo berria sarreraziz.

Loiolako gazte multzo hartatik euskal idazle sorta zoragarria jaio-ko da. Begira, bestela, izen batzu:Andima, «Lauaxeta», Placido Mu-jiña, Iñaki Goenaga, Argarate, Korta anaiak...

Giro eskolastiko hartan Zaitegiren joera ez da Lagundiaren ardura-

(1) DEIA, 1977.ko Abenduaren 8.an.(2) 79.IX.29.ko eskutitzean.

- 3 5-

Page 24: OROITARO (Hitzaurre gisa) - Euskonews · 2016. 1. 18. · OROITARO (Hitzaurre gisa) Gizonak, egun batez aurkitu zuen bere izanaren sena, herri baten erroetatik sortzen zen euskaldun

dunen aldetik ontzat hartua izango. Hala ere, bost axola berari! Ba dakizein den bere helburua...

1923.ko Irailaren 13.an Migel Primo de Rivera diktadura hasten da.Sei urtetan zehar amorru biziaz izango dira zigortuak Estatuko nazio-nalitateak. Loiolako gaztedi euskaldun harek bere haragian sufritu zuenjazarpenaren akuilu pozointsua.

Gorago aipatu duzun euskal gaietarako gogortasunak ez du antzikematen Lagundiaren ikusliarra zen Aita Boetok ezarritako hariekin. Nolauler dezakegu hau, Iokin?

«Bai, Aita Boeto josulagunek garai hartan izan zuten ikusliaredo bisitadore ospetsua dugu; kardenala izatera iritsiko da.1922.an Oñako barrutira etorri zen eta euskaldunentzat gar-bi utzi zuen bidea: euskaldunak euskararen alde jar zitezen 1.Baina, askotan etxekoak bihurrienak etxekoentzat. Horrahor, esaterako, Aita Errandonea, beratarra, naparra. Gureirakasle zelarik izugarrizko oztopoak jarri zizkigun guk auke-ratutako bide hartan.»

Zaitegik ezin du joera hau onartu. Ez du Lagundian euskaltzaleta-sunik ikusten eta behin eta berriz azpimarratuko du, eskutitz nahiz ar-tikuluen bidez. Loiolako josulagunak «Loiola» izeneko aldizkari bat ate-ratzen hasi ziren 1956.an, haien senide eta ongileen artean banatzen ze-larik. 1957.ko Ilbeltza-Otsailaren «Euzko-Gogoa»-ren alean honela ira-kur daiteke, Iokinen lumatik idatzitakoan:

«...GAZTELERRI eguzki-aldeko barrutiaren aldizkaria omenda. Naiz ta Loiola’n egin eta argitarazi, euskeraz tautik ereeztakar zoritxarrez. Euskaldunen artean seniderik eta ongile-rik ez bide dituzte iesulagunek, antza. Edota argiago esateko:euskerazko idaz-lanak pozik irakurtzen dira bazterretan, etaeuskerak burua iasotzea Jaungoikoak nai du, Kardaberatzekzionez. Loiola’n bizi izandako Mendiburu, Larramendi, Kar-

(1) «Hemos de estar ajenos e indiferentes a toda cuestión política, pero noa la lengua de la región en que residimos, pues la lengua de suyo no implica ladefensa o la impugnación de ideas políticas, y además San Ignacio la recomiendapues tratando (Const. p. IV, cap. 8 n. 3) de los medios de ayudar a los prójimosdice: studeantque ad id munus obeundum linguam populo vernaculam bene addis-cere. Por la misma razón, en la regla 10 de las Comunes se manda «que todosaprendan la lengua de la región en que residen».

Luego, según el espíritu de nuestra vocación también en las lenguas regiona-les debemos tener excelentes operarios, predicadores y escritores. Deber que resaltadirecta e inmediatamente del fin de la Compañía; pues para obtener la mayor gloriade Dios y la salvación de las almas, es preciso conocer la lengua de aquellos aquienes queremos salvar» (Memorial del R. P. Visitador Pedro Boeto a la provinciade Castilla).

- 3 6-

Page 25: OROITARO (Hitzaurre gisa) - Euskonews · 2016. 1. 18. · OROITARO (Hitzaurre gisa) Gizonak, egun batez aurkitu zuen bere izanaren sena, herri baten erroetatik sortzen zen euskaldun

daberatz, Olabide eta beste euskaldun iesulagun asko ta askolotsatu egingo lirake erderazko aldizkari au ikusita».

Olabide aipatu duzu josulagun euskaltzaleen artean. Eta, ene ustez,zure belaunaldikoek Olabide izan duzue gidari, Loiolako urte haietanlagun izan baitzenuten. Zernolako eragina izan du zugan gasteiztar ja-kintsu honek?

«Bai, 1921.etik aurrera Loiolan egon zen Olabide. Baina,beste galdera batetan garbi gelditu ahal izan denez, Olabideez zen gugan euskaltzaletasunaren zuzia biztu zuena.Dena dela, urteak eman eta eredutzat hartu genuen josula-gun euskaldun jakintsu hura. Kontutan izan: 1918.an EuskoIkaskuntzak sorturiko Euskaltzaindian lehen euskaltzaine-takoa genuen aita Olabide. Nolanahi ere, hamabost urtere-kin ezin genezakeen bereiz nahia errealitatetik eta garai har-tan gizon bitxi bezala hartzen genuen Olabide.Gizon jakintsu zela, bai, ba genekien baina kontzientziarikezak ez zigun bere mailan aztertzea uzten. Izan ere, ez zuengurekin harreman zuzenik euki.Olabideren idazkietan asko ta asko ikasi dugu gure belauni-koek. Aurreko josulagunen artean Mendiburu bakarrik izan-go da gehiena euskaraz idatzi duena. Beranduxeago, eta guz-tion gainetik, Olabide.Dena dela, guri dagokigunez, akats bat ikusten diot nik gas-teiztar honi. Ez zuela bere inguruan inolako lan-talderik sor-tu. Hantxe geunden gu, nahiz eta gazteak izan, edozer lane-tarako prest. Ene ustez, aukeratu zituen laguntzaileak ez zi-ren egokiak izan.Geroxeago ITUN BERRIA amaitu ondoren ITUN ZAHARR A

itzultzen ari zelarik eladerazko liburuak neuk euskaratzeaeskatu zidan bi mezulariren bidez: Oinatiko Gordoa eta Bor-delen zeuden josulagun espainiarren buruaren bitartez. Eznuen bere gogoa bete ahal izan.»

«BIDALIEN EGINAK » Iokinen liburuari «Orixe»-k egindako hitzaurrean honela irakurtzen dugu egilearen euskarari dagokionez:

«Olabide’renean ikasi du geienik».

Eta irakasleari gorasarrea zor zitzaiola deritzaiolarik, 1958.ko Irai-la-Gabonilaren EUZKO GOGOA ale osoa Olabideri eskaini zion Iokinek.Honek idatzitako «Atarikoa»-n hauxe dio:

«Olabide’k eta beste euskaldun iator ainitzek bezala, egungoegunean gure aspaldiko zina berrizten dugu gure erritar gu-

- 3 7-

Page 26: OROITARO (Hitzaurre gisa) - Euskonews · 2016. 1. 18. · OROITARO (Hitzaurre gisa) Gizonak, egun batez aurkitu zuen bere izanaren sena, herri baten erroetatik sortzen zen euskaldun

zien aurrean: eskutuan naiz agerian, ixilean naiz gorarik eus-kera besterik eztugula erabiliko, gure Euskelarriaren ezagun-garririk nabarmena, bait-da.»

Dena dela, Loiolan emandako urteetan zenbait une txar bizi izanarren, etorkizuneko zure oinarria bertan eraiki zenuela esan daiteke.Astindu egin zenuen zure gainetik erosotasuna, indar berriaz abiatzenzinelarik. Gizarte itxi eta zurrun baten kontrako postura zen zurea...

«Elade eta Erroma zaharreko klasikoak nahiko ondo ezagu-tzen genituen. Egia esateko, irakasle onak zeuden orduanLoiolan. Errandoneak—tesisa doktorala Oxford-en Sopo-kelen gain eginda zeukana— Sopokel, Kikero, Platon, Euri-pides, Demostenes eta beste idazle, olerkari eta hizlari kla-sikoren lan ederrak erakutsi zizkigun.

Aita Estefania bizkaitarrak —Goetherengan berezitua—mundu guztiko literatura ezarri zuen gure aurrean: Trueba,Iturribarria, Etxegaray, Mistral, Verdaguer, Maragall, Goe-the, Longfellow, Musset, Sully Prudhomme... ezagun geni-tuen.»

PLATON.ENEKO ATARIAN liburuan honela dio Iokinek «Nere asmoa»titulupeko sarreran:

«Gure arteko ikasle gazteak zenbait urtez Eladeko ta Erro-ma-ko giro osasungarri ta zoragarrian bizi izango ba’lira,oberenik lizateke: giro orri neronek zer zor diodan gogotikesan nezake, norbere buruaz mintzatzea ain itsusi ezpaliz.Nik neuk, beintzat, eztitut galdutzat irizten onetara igaronituen gaztaroko urterik ederrenak.»

Adi dezagun Zaitegik orduko bizitzaz kontatzen duena. Geroztikurte mordoa eman da baina, nik uste, bere abiapuntua ez du inork nola-koa izan den hain errez ahanzten:

«Loiolan geundelarik hilerokoa zen josulagunen Bilboko JE-SUSEN BIOTZAREN DEIA-n idazten genuen sarri eta honek gureidazkietan erreztasuna lortzen laguntzen zigun. Lagun piloabatu ginen bazkun antzeko batetan eta euskararen bidez gurekulturaren alde ahaleginduko ginela erabaki genuen. Apurka,apurka Euskal Herriko errealitatea ezagutzen gindoazen.»

Iokinek aipatzen duen bazkun antzerako honek urte luzeak iraungoditu fruitu onak ematen dituelarik. Loiolatik Oñara eta baita, Amerike-tatik itzuli ondoren, Marneffe-n ere izango dute aukera elkarrekin lanegiteko. Honatx izen batzu bazkunaren garrantziaz jabe gaitezkeen: An-dima Ibinagabeitia, euskarak izan duen idazlerik gorenetakoa; «Lauaxe-

- 3 8-

Page 27: OROITARO (Hitzaurre gisa) - Euskonews · 2016. 1. 18. · OROITARO (Hitzaurre gisa) Gizonak, egun batez aurkitu zuen bere izanaren sena, herri baten erroetatik sortzen zen euskaldun

ta» gain-gaineko olerkaria; Patxi Korta, bere liburuxka EUSKAL ADITZA

Oñan argitaratu eta ederki zabaldu zen josulagun euskaldun gazteen ar-tean; Placido Mujika, hiztegi ospetsuaren egilea; Iñaki Goenaga, GILLER-

MO TELL euskaraz argitaratu zuena; Hilari Gaztelumendi eta Aita Gor-doa, euskaraz hizlari bikainak; Erraimun Argarate, olerkari fina eta idaz-le ona; Gilen Larrañaga, josulagunen ikastetxeetan berak irakatsitako gaiguztiak euskaraz jarri zituena. Baita Andima Ibinagabeitia Saria lehenikirabazi zuena ere; Iñaki Albisu, Errezilgo Erkizia martiriaren bizitzaeuskaraz argitaratu zuena; Sarobe, Nafarroako idazle ona, Estrabon az-tertu zuena; Luis Arrieta, euskaltzalerik onenetakoa; Felix Korta, Se-gundo Azkue, Martikorena, Iñaki Odriozola, Koldobika Sagastume, Je-sus Lasa...

Baina jarrai dezagun Zaitegirekin:

«Klasikoetan genuen oinarri sendoa aprobetxatu nahian ela-derazko eta laterazko idazleak euskaratu behar genituela era-baki zen bazkunean. Baita honela hasi ere. Dena dela, An-dimak eta biok bakarrik iraun genuen lan honetan. AndimakBergili aukeratu zuen eta nik Sopokel.»

Bihotz barnean betiko gordeko duten adiskidetasunean lagundurikbide berdinetik abiatzen dira elantxobearra eta Iokin. Biok batera maita-sun bakar batek gidaturik: euskararekikoarena, halegia.

Urteak emango dira gaztaroko kimu haiek lehen loreak eskaini arte.Iokinek zori hobea du Andimak baino eta lehenago argitaratu ahal izan-go ditu bere lanak. Honela, 1946.an, Mexikoko «Pizkunde» Euskal Ar-gitaratzailean SOPOKEL'EN ANTZERKIAK I izenekoa ateratzen du. BertanEletere, Oidipu Bakaldun, Oidipu Kolono’n eta Antigone itzulpenakageri dira.

Hamabi urtebete geroxeago bigarren zatia dager Baionan. EUZKO

GOGOA aldizkarian noizbehinka argitara emandako antzerkietaz osatzenduen separatan Alatz, Pilotepe eta Trakingo emaztekiak izenekoak biltzenditu, S O P O K E L ' E N A N T Z E R K I A K I I t i tu lupean.

Andimak ez zuen, ordea, 1966 arte gaztaroko bere helburu hurapublikaturik ikusi ahal izan. Aita Onaindiarekin batera eman zuen argi-tara Bilbon Bergiliren lana. 1963.ko Apirilaren 30.ean Andimak IokiniGuatemalara bidalitako eskutitzean irakurtzen da:

«Aurten argitara nahi genuke Onaindia eta bion artean Ber-gili’ren lan osoak, aren Ebeida eta nere Unai eta Larre-Kan-tak. Ikusiko dut lan guztiori egin al baneza urteburua baiñolen, orrazketa ta guzti.»

Ez zen Ibinagabeitiaren asmoa hiru urte beranduago arte bete.

- 3 9 -

Page 28: OROITARO (Hitzaurre gisa) - Euskonews · 2016. 1. 18. · OROITARO (Hitzaurre gisa) Gizonak, egun batez aurkitu zuen bere izanaren sena, herri baten erroetatik sortzen zen euskaldun

Bestalde, Iokini Loiolan piztu zitzaion olertirako joera. Eta Olertisailari ekin zion gartsuki. Berak eta «Lauaxeta»k poesi ugari eta eder,mordoxka haundiak egin zituzten, oso olerki ederrak, duda izpirik ez.

Noiz hasi zen Zaitegi olerkigintzan ez da gauza jakina. Dena dela,zazpi bat urtetan Loiolako gazteek zuzendutako DEYA aldizkarian ager-tzen den Zaitegiren lehenengo olerkia DONOKIKO AMA da, Loiolan 1926-11-25.ean. Ondoren sarri xamar biribildu zituen poemak, «Lauaxeta»,Iñaki Goenaga eta Argarate, batez ere, lagun zituelarik. Iokinen zaleta-sun honek urte luzeak iraungo ditu bere baitan, era batera nahiz besteraolerki-munduari atxikirik betiko aurkituko delarik.

Hurrengo urratsa Oñan emango du.

- 4 0-

Page 29: OROITARO (Hitzaurre gisa) - Euskonews · 2016. 1. 18. · OROITARO (Hitzaurre gisa) Gizonak, egun batez aurkitu zuen bere izanaren sena, herri baten erroetatik sortzen zen euskaldun

OÑATIK AMERIKETARA(Nahiago dut burugabekeriak jasan burugabekeriak

egin baino)

1926.ko udan Loiolako igaroaldia amaitu ondoren, Burgosko Oñaradoaz josulagun gazteak bertako Filosofia eta Teologia Fakultatean beha-rrezko hiru edo zazpi urtetaz ikasteko, espezializazioaren arauera. Lagungehienak daude Burgosko lurralde hartara bilduak. Filosofian ematenziren gaiak hauexek ziren: Logika, Metafisika (Ontologia), Goi-Matema-tika, Fisika, Kimika, Psikologia Razionala eta Experimentala, Etika,Kosmologia, Biologia, Teodizea,Mineralogia, Kristalografia, Geologiaeta Pedagogia.

Eta Iokinek bertan bizi izandako hiru urteetan sakonki aztertu zi-tuen gai guztiak, beste zenbaitetaz ere bere kontutik jabetzen zelarik,Filosofia ikasketetan arduratsu agertu bazen ere ez baitzen euskararenalde motelagoa izan.

Aita Olabideren GIZA SOIÑA-k txoratuta ei zeukan Iokin, eta Eus-kal Herriak horren antzeko idaztiak behar zituela eta, kemenez ari zenixil-ixilean.

Kezka honen fruitua KIZKIÑA deritzan biologi-lana daukagu, 1933.anRIEV .en 27gn urteko XXIV idaztiaren 1ngo. zenbakian argitaratua. Lan-txo honen bidez zelularen izana eta bere xehetasunak azaltzen dizkigu,sarrera bukoliko xamarra eginda gero:

«Uda bero ta sargoria da. Basetxe aurreko larriñoan laneanari dira. Mutillak, oyuka, ta aiton kolko-beltz arnas estuak,ardo zatoa arinduaz, lanerako bizkortzen dira. Larrain bazte-rrean aurtxo txikia negarrez dago, gari mintzak yo dulako.Larrindu ostean, algotzez bilduta gelditzen dan gari aleaartu ta zuregana urreratzen dan aiton orri galdetu egiozu:

- 4 1-

Page 30: OROITARO (Hitzaurre gisa) - Euskonews · 2016. 1. 18. · OROITARO (Hitzaurre gisa) Gizonak, egun batez aurkitu zuen bere izanaren sena, herri baten erroetatik sortzen zen euskaldun

En 1935 fue homenajeado en el entonces barrio aretxabaletarra de Bedoñael poeta vasco, natural de aquel lugar, «Loramendi». Acudió a la cita entreotros miembros de la vanguardia cultural euskaldun, el —para algunos—mejor poeta vasco de todos los tiempos:pie, cuarto por la izquierda). Zaitegui,

Esteban Urkiaga «Lauaxeta» (decompañero de «Lauaxeta» en el

noviciado de Loyola, ha comenzado también para esa fecha a despuntar enel campo de la poesía. Y gracias a su trabajo constante en busca de unestilo propio y elegante, consigue en 1934 el primer premio en el V OlertiEguna celebrado en Zarautz, con su poema «Tori nire edontzia». Une deesta forma su nombre al de «Lauaxeta», «Lizardi», «Loramendi» y Patxi

Etxebarria, ganadores de los anteriores certámenes.En la lista de publicaciones de Zaitegui encontramos dos libros de poemas:«Goldaketan», México 1946; y «Berriz ere Goldaketan», Guatemala 1962,que recogen tanto producción propia como traducciones al euskera de

poetas de distintas nacionalidades.En la fotografía aparece el padre de Iokin, Juanito «Ixurtz», agachado

primero por la derecha.

- 4 2-

Page 31: OROITARO (Hitzaurre gisa) - Euskonews · 2016. 1. 18. · OROITARO (Hitzaurre gisa) Gizonak, egun batez aurkitu zuen bere izanaren sena, herri baten erroetatik sortzen zen euskaldun

eskuetan daukadan gari-ale au nola deritzaizute? KIZKIÑA ,esango dizu.Beraz, kizkiña, algotzez jositako gari-alea duzu. Baña, nikizen au, oso egokia zait eta, doiztarrak «zelle» eta españa-rrak «célula» deritzatena adierazteko darabilket.»

Gai berbera delarik, honela erantzuten zion Iokinek Martin Ugal-deri, 1977.ko Abenduaren 8.an DEIA egunkarian azaldutako elkar hiz-ketan:

«Hemen (Oñan) euskaratu nuen Aita Laburuk idatzia zuenCITOLOGIA: nere KIZKIÑA (zelula) eta hara lehenengo poza:Julio Urquijo jaunari biali, eta honek RIEV.en atera! Kal-teak ekarri zizkidan gero honek...»

Olerkariaren adimena zabaltzen duten Oñako mendi-tontor erdibasati haien artean Iokin arrastroak uzten ari da, berak aukeratutakoeuskaragintzazko lasterkan. Baina, lehen esanda gelditu den legez, las-terka ixila egin beharra dauka, euskaldunen kontrako Loiolako giroharek areago zapaltzen baititu Oñako Fakultatean.

Iokinen ikaskide bat —bere izena ez dut badaezpada ere aipatu-ko— honela mintzatu zait, orduko giroari buruzko eritzia eskatu etagero:

«Iokinek lan haundia egiten zuen, Batzar guzietan lan be-rriren bat azaltzen zigularik. Baina hoiek egiteko oso bildurhaundiagaz. Lehen, baita orain ere, gure artean asko dagozeusko-ta-euskararen arerioak. Orain gure ondoko Nagusiakez hain «gaiztoak», batzuk euskaltzaleak; baina euskara ikas-ten ari diranak, orain ere —lehen tutik ez— 100.etik bat,bi... Ezta «eguneroko gora-beherak»-etako hitzak. Tama-lez... negargarria...!» 1.

Iokinek aukerarik txikiena ere aprobetxatzen du berea aurrera ate-ratzeko. Ostegunak erdi-oporregunak ziren eta orduantxe saiatzen zen,gehien batez, euskara eta baita beste zenbait hizkuntza ere ikasteko.

Urte haietako Iokinen kuaderno batetan dagerrenak garbi utz deza-ke gazte haren barneko sentipena nolakoa zen: IZARRITZA -LUDIZTIA izen-burupean era honetaz hasten da apunteak hartzen:

(1) 1980.ko Otsailaren 19.ko eskutitzean.

- 4 3-

Page 32: OROITARO (Hitzaurre gisa) - Euskonews · 2016. 1. 18. · OROITARO (Hitzaurre gisa) Gizonak, egun batez aurkitu zuen bere izanaren sena, herri baten erroetatik sortzen zen euskaldun

«Corrección de la paralaje:

Z 2 = Z1 + p ... Z 1 = Z2 — p (irudia ezarri)R Sen P P

Sen P = ( ) 1 = P = ... p =D Sen Z2 Sen Z2

= P . Sen Z2

P = table’tan datza; euzki, iretargi ta planetak paralajebereziak dabe.»

Honela, euskara eta gaztelera nahasten duelarik, astro, planeta etaabarreko xehetasunak, ageri dira. Eta, holako batean, gaiak irudimenekolehioak zabalduko balizkio bezala olerki bat, erdi galdua, zientzi mate-matikaren bektor eta formula artean; zilegi bekit olerkia azaltzea:

«GOMUTA

Zugatz —orri— ikarak eragiten dauansurmur ezti orrek! Urrin, Aberriruntz,egazka zoiazen txoritxo maiteok!Baso ixiletako iturri gardenok!

Arren!, esan eidazue:Nun da nere Aberria?

Barriz nekusala gaur amets egin dotmendi orotatik agur egiten eusten:ai! negar eragin eustan agur orrek!...Atzerri onetan gizon ta iturriakarkaitz, zugaitz, basoko-otsadana amesa yat neretzat.»

Iokinek Filosofiako ikaskizunak sakonki egin zituen, bere ikaskidebatek dioen legez «oso azkarra zelako». Azkenengo urtean «Doctor inPhilosofia» zen, titulu honen balorea goi mailakoa ei zeukalarik, izena-ren ondoan Ph. D. hizkiak jartzen baitzituen. Arrasateko bere etxekoatean ere Zaitegi eta Plazaola’tar Iokin Ph.D irakur zitekeen.

Martin Ugaldek DEIA .n egindako elkar hizketaz jarraitzen dugu.Bertan irakur dezakegu:

«Hemen (Oñan) gaudela bidali gintuzten lehendabiziko Ame-riketara...— Zertara?— «Zergaitik» galdetu izan bazenu... Euskal gaiak bihotzezhartzen genituenak beste bakar batzukin poliki nahasi etahara bota gintuzten hiru urterako: Andima, Bucaramanga-ra;Muxika, Pastora, biak Colombian; batzu San Salvador-era eta

- 4 4-

Page 33: OROITARO (Hitzaurre gisa) - Euskonews · 2016. 1. 18. · OROITARO (Hitzaurre gisa) Gizonak, egun batez aurkitu zuen bere izanaren sena, herri baten erroetatik sortzen zen euskaldun

Guatemalara; ni Venezuelako Meridara; hor sakabanatu gin-tuzten. Ezer esateke. Hau 1929.an gertatu zenean, gu dagoe-neko 23 urteko gizonak ginen; ez haurrak baina esanetarajarriak, noski...» 1.

Aita Boeto-ren izpiritu zorrotz eta bultzatzaileak ez zuen —itxu-raz— josulagun buruzagien artean indartsuki sustraitu. Azalekoa baka-rrik omen zen heuren nahia, barneko joera zeharo desberdina baitze-karten.

Iokinen lagun mina zenak —«Lauaxeta»— Lagundia utzi du1928.an eta honek pentsarazten du arrasatearra. Goragoko Iokinen aitor-penak une ilun haietako ondorioa besterik izango ez ote zen susmoz,Oñan egondako beste bi josulaguni zuzendu natzaie, zalantza argitu na-hian. Hauxe dugu erantzuna:

«Aldi hartan, guri etziguten esan, baña Ameriketara zigor-tuta bezala bialduak izan ginen... euskaltzale eta euskararenalde zer edo zer ari ginanok. Iokin, Ibinagabeitia, Goenaga...Hori egiaztutzeko idazkirik ez duzu aurkituko: «Goikoek»heuren era ba dute, noski.» 2.

* * *

Oñako ikastaroa amaitzean Iokinek ariketak egin behar ditu Ikas-tetxe batetan eta Lagundiak Venezuelara bidaltzen du. Hogetahiru urte-rekin doa eta beste hiru eman beharko ditu Estatu hartako Merida hirian.«Venezuelako Suiza» deritzaioten herrialde hartan Iokinen bizitzarenunerik ezezagunenak izango ditugu. Irudi eta bazter desberdinak... berejaioterria eta Lagundiaren bizimodua besterik ezagutzen ez duen gazte-arentzat.

Hilargi-gauetan Iokinen begi-niniek zeru urdin beltz hereniletsuafotografiatzen dute, Tropikoaren izar dirdiratsuek Andesetako erraldoizuririk ederrenetakoaren ingurua marrazten duten batera: 5.000 me-troko Bolibar mendia.

Gailur harkaitzdun gaineko elur iraunkorrek kañoi gisa luzatutakohibaiaren sakanarekin kontrastasun haundia dagite, kafelandetako mar-go ilunak eta azukre-kanaberadikoetako berde-horiek hiria inguratzendutelarik, irudi exotiko bezain zoragarri batetan.

Iokinen gorputza hango bazterretako eguraldi-aldaketari ohituratzenari zaio. Inoiz ez bezala sentitutako beroaldiaren atzetik betiko glaziareak

(1) 1977.ko Abenduaren 8.(2) 1980.ko Otsailaren 19.ko eskutitzean.

- 4 5-

Page 34: OROITARO (Hitzaurre gisa) - Euskonews · 2016. 1. 18. · OROITARO (Hitzaurre gisa) Gizonak, egun batez aurkitu zuen bere izanaren sena, herri baten erroetatik sortzen zen euskaldun

ukituriko gaueko haize izoztuek bere gorputzaren tonifikazioa dakarte.Eta olerkigintzari jarraiki zaio zintzoki.

Ikastetxe behartsu bat da berea. Eta gogorra. Josulagunek Vene-zuelan zeukaten Ikastetxerik gaitzena zen Meridako hau, Lagundiakozenbait kideren eritziz. Ikastetxe honen sortzailea Aita Luis Zumalabedonostiarra zen, orduko beste bi Ikastetxe gehiago fundatuta zituelarik.Iokin iritsi zenean Aita Zumalabek berak zeraman zuzendaritza. Dena da-go eginkizun arrasatear gaztea ailegatzean. Bere logelaren sapaiko xaflazinkatuetan euriak jotzen duen melodiak urrun duen Aberrirantz itzule-razten du gogoa.

Bizimodu latza darama. Ikastaroak hamar hilabetez irauten du etaoporraldietan gogo-ihardunak egiten dira. Ikastetxea barneikaslego gisadaramate josulagunek eta logeletako ardura du Zaitegik beregain. Me-ridako sendi aberatsek heuren seme bihurriak Ikastetxe honetara bialtzenzituzten, josulagunek otzan litzaten.

Egunero bost ikasgai erakusten zituen Iokinek eta larunbat etaigandeetan zainketa egin behar zuen. Berari zegokion ikasgaiak ez zirenzailak baina, hala ere, ez zuen lanean atsedenik hartzen. Ikastetxekokirol-sailaz ere arduratu zen bultzada ederra ematen ziolarik. Hango ego-naldiaren azken etapan nagusien zuzendaritza eraman zuen Iokinek.

Arrakasta haundia erdietsi zuen Zaitegik Meridako Ikastexe hartan.Ikasleak nahiz josulagunak pozik aurkitzen ziren Iokinen egitearekin.Eta honela ezagutarazi zuen, zazpi urte beranduago, Aita Zumalabekarrasatearraren nolakotasun pedagogikoak goraipatzen zituelarik.

Meridako egonaldi honetan irabazitako trebetasunak ederki lagun-duko dio aurrerantzean Zaitegiri, batez ere Guatemalan irakaskintzanemango dituen urte luzeetan.

- 4 6-

Page 35: OROITARO (Hitzaurre gisa) - Euskonews · 2016. 1. 18. · OROITARO (Hitzaurre gisa) Gizonak, egun batez aurkitu zuen bere izanaren sena, herri baten erroetatik sortzen zen euskaldun

TEOLOGIA IKASKETAK MARNEFFE-n;«TORI NIRE EDONTZlA»

1932.ko udan ekiten dio Iokinek Teologia ikasteari. Atzean utziditu Venezuelako urte zail eta gogorrak, eta josulagun izan behar duela-koan dagoelarik Belgikako Marneffe-n Lagundiak daukan Teologitegiradoa.

Espainiako Errepublikak josulagunak atzerriratuerazi ditu. Kata-landar, aragoitar eta valenziarrak ezik Filosofia eta Teologia ikasten arizirenak Marneffera biltzen dira, teologoak ehun eta berrogeitamar in-guru direlarik. Egoitza euskaldunena zen, hauek diruaz erosita gastu ge-hienak euskaldunen lepora zihoazelarik. Etxe hartako instalapenak orobikoiztuta zeuden: bi eliz, bi jangela, bi jolastoki... filosofo eta teologoentaldeen arauz. Komunitate bateko logelek etxearen albo bat osatzen zu-ten. Beraz, nahiz eta estalki berdinpean egon heuren artean ia harremanikez izatea normaltzat jo daiteke. Ikastetxean hogetamar josulagunek etabeste hainbeste laguntzailek ziharduten. Azken hauetatik bizpahiru ken-duz gero gainerako guztiak euskaldunak ziren.

Belgikaratu aurretik Arrasaten egon da denboraldi batetan beregurasoen kinka larriaz jabetzen delarik. Lehen irakurri ahal izan denez,harrezkero bereziturik bizi ziren Francisca eta Juanito eta Iokinen ego-naldi hartatik hilabete pare batetara legezko bereizketa lortuko zuten.Honek eragin nabaria du josulagungaiaren nortasunean. Bakartiagoa egi-ten zaigu Iokin Marneffe-n, bere arazo honek ixilago eta —areago— lan-gileago bihurtzen duen batera. Eliz karreraren azken etapa gainditzerajoan da Marneffera, heziera bikaina daramalarik. Heladera eta laterazkoklasikoak ederki baino ederkiago ezagutzen zituen Loiolako urte haieta-tik. Eta Oñako haitz basatiez inguraturik irabazitako pentsamolde filo-sofikoa geroko lorpenen ataria besterik ez zuen.

- 4 7-

Page 36: OROITARO (Hitzaurre gisa) - Euskonews · 2016. 1. 18. · OROITARO (Hitzaurre gisa) Gizonak, egun batez aurkitu zuen bere izanaren sena, herri baten erroetatik sortzen zen euskaldun

Baina, zer da euskaltzale gartsu harengandik gelditu? Udako ekai-tzik ote? Egun bateko lorea?...

Belgikako Teologitegi honetara euskaldun piloa bildu da. LoiolakoIokinen lagun batzu ere hantxe aurkitzen dira: Andima, Peli Korta,Luis Arrieta... eta beste batzuetaz lehen aldiz egiten du topo arrasa-tearrak: bere herkide den Gaizka Barandiaran, Patxi Etxebarria, JoseMaria Bollegi...

Euskal Herritik urrunduak —eta, apika, arrazoi honexagaitik— Bel-gikako erlauntza langiletsua abaraska ezti goxoaz osatzen ari da.

1979.ko Azaroaren 25.ean Zaitegiri «Olerti Eguna» eskaini ziotenbere lagunek Bizkaiko Larrean. Egun hartako DEIA egunkarian honelaidatzi nuen «Zaitegiren omenez Olerti Eguna Larrean, gaur» titulupean:

«Errepublika garaian soma daitekeen askatasun apurrak bi-dea errazten dio erdi elbarriturik bizi den gure kulturari.Orain dela 50 urte gure hazkuntza-arloak ba du aurretikakoizpi herebetirik, hodeiertz zabalago batetara irten nahi izandutenak.

Baina baratza ez da oraindik zeharo jorratu. Euskal He-rriak, nolanahi ere, itxaropena ezarri du bere aurrean zabal-tzen ari den sistema politikoan. Askatasunaren ordua iritsiomen zaio burujabetasunaren alde borrokatu duen Herriari.Eta askatasunaren eguzkipean loreak ederragoaz ohi ditugu.Euskal Literaturak zoragarrizko aroa ezagutzen du: bere ber-pizkundean gaude.«Lauaxeta», «Orixe», «Lizardi», «Loramendi», Patxi Etxe-barria . . .urte haietan euskarak dituen idazlerik haundieneta-kotzat har ditzakegu. Olerkigintzak goimailako gailurra iritsidu.»

Eliz ikasketak aurrera daramatza distiratsuki. Ez da superburutsua;bai —ordea— langile trebea, bere ikaskideek lan-makinatzat dutelarik.Erlijioso bezala onespen haunditan zuten Lagundiaren nagusiek: gogoi-hardunetarako bere zintzotasuna erabatekoa zen. Bestalde, ikasketetatikat lau ordu ematen zituen eguneroko otoitzetan, eta —hala ere— bazuen oraindik astirik bere kuttunari, euskarari, aisitarteak oro eskain-tzeko. Orduko bere lagunek, ostegunetan —opor eguna— aulkia gehienberotzen zuena Iokin zela diote. Joseba Intxaustik «Jakin» aldizkarianidatzitako lerroak dira ondokoak:

««Ipurtaundi» deitzen omen zioten filosofi-ikasleek, goizeangoizetik eta eguerdirarte guztian eserlekutik jaiki ere egin ga-be lan egiten zuelako. Honelako bi eseralditan burutu omenzuen Benaventeren LA FUERZA BRUTA-ren euskal itzulpena.

- 4 8-

Page 37: OROITARO (Hitzaurre gisa) - Euskonews · 2016. 1. 18. · OROITARO (Hitzaurre gisa) Gizonak, egun batez aurkitu zuen bere izanaren sena, herri baten erroetatik sortzen zen euskaldun

Saiatu zen, gainera, ikasle gazteagoei euskaltzaletasuna txer-tatzen; MIREIO erabiltzen zuen lanabes bezala euskal ikas-torduetan.» 1.

Behin eta berriz saiatzen da Olerkigintzan. Garai hartako bere kua-dernoetan hamaika olerki-zati ageri zaizkigu teknika eta estiloa etenga-beko eginahaletan zorrozten doalarik.

1932.ko Hazilaren 14.an eskutitz hau bidaltzen dio Zaitegik Tolo-san bizi den «Xabier Lizardi»-ri:

«Olerkari ori, agur: Arpegiz ez zaitut ezagutzen eta euskal-dun oro bezela lotsati-xamar izan arren, zuri idazten nago-kizu. Orren atsegingarri izan baitzaizkit zure olerkiak!Arestian Ameriketatik etorri ondoren, zure olerkiak irakurrita ausnartzeko ereti egokia arkitu det, Beljika txoko ontan.Bejondeizula! biotzez esaten dizut. Gure olerkarien zuzi argiabaitzera! Jainkoari eskerrik asko dagizkiot zure buruan eza-rri dizun txirlarri diztizdun burestunaren ordez.Emengo beste euskaldunak ere txoratuta daude zure olerkienederrez.Nik ere, Ameriketan bizi izan naizen iru urte oyetan, txo-lartietan-edo, olerki antzeko zer-edo-zer idatzi izan oi det.Irakurri ditzazun bospasei igortzen dizkitzut. Euskel-oler-kari berri-zurrian ari bai-naitzaizu ta zure oarrak neretzatarau izango baitira.Nere kabuz 50’ren bat olerki ditut; eta 25-edo atzerrikoizkeretatik aldatuak.Beste lan batzuk egiten ere ari natzaizu; oyen berri aurre-rantzean emango dizut.Gaurkoz aski zait. Berriz ere nere zorion-agurra jaso. Zureaberkide dan, Zaitegi’tar Jokin, S. J.Zuzenbidea: (Belgique) Par Huccorgne.

Chateau de Marneffe (Liege)P. D.: Ala ba-deritzazu Arrese ta Labaien elertilariei ereerakutsi itzaiekezu. Agur.»

Teologitegiako euskaldunen artean euskara sakonago ikasteko tal-de bi osatu ziren: gaztegoena eta helduxegoena, zeuden filosofo eta teo-logoen arauera. Nork berari zegozkion gaiak erabili eta aztertzen zituen.Komunitate batek bestearekin harremanik eukitzea debekatua egon arren,noizean behin bildu egiten ziren biak «euskal batzoki» txiki hartakoegoera eta biziera guztion artean ikertzeko.

(1) 1979.ko Urria-Abenduaren alean.

- 4 9-

Page 38: OROITARO (Hitzaurre gisa) - Euskonews · 2016. 1. 18. · OROITARO (Hitzaurre gisa) Gizonak, egun batez aurkitu zuen bere izanaren sena, herri baten erroetatik sortzen zen euskaldun

Iokin Teologiategiko taldearen zuzendaria izan zen. Aita IñakiOdriozola azpeitiarrak, arrasatearraren logelakidea, behin ta berriz erre-pikatu ei zion: «Har ezazu atsedenik». «Atsedena betebeharra aldatzeadut» zuen erantzun Zaitegik.

Zaitegirentzat euskara ez zen inoiz ideiak helerazi ahal izateko bi-tarte solla, gure euskal-gogoaren odola berbera baizik. Paleolitiko garai-ko belaunaldiak eta gure egunetakoak bilderazten dituen katenmailarikberezkoena. Euskara euskaldunaren gogoa, garai eta espazioan.

Aurreko eskutitzari «Lizardi»-k egindako erantzuna hilabete be-randuxeago jasotzen zuen Iokinek:

«Agur adiskide ta yaun ezezaguna: Azketsi bein ta eundakaaldiz. Bearbada eskar-txarrekotzat jota naukazu, ta bidezkoustea zendukeala aitor bearra naiz.

Baña, enazu, ez, eskar-txarrekoa. Biotz-biotzean arturik dauz-kat zure itz pizgarriak, eta, zirigarritzat bitez noizik bein kez-kak uxatuz berriro amets-bideetan barna galdu nadin. Aspal-di antzu bainago. Zure gorapenak irabaziz oso gañezkakoakdira, baña nere eskuz kendu diot lau laurdenetatik iruterdi.Alaz guziaz ere, berriro nere eskarrik beroenak.

Zure olerkitxoak pozik irakurri ditut. Ez dakit irizlari onaaukeratu duzun: lanbide orretan motel-samarra ote naizelakosusmoa izan det beti; baña, nere iritzia zerbaitetarako onba-zenduka, or dijoakizu egi-egitia.

Biotzezko olerkiak bear duan barne ixuria ta goxotasuna badezu; bai-ta irudimenik aski; beraz, ezpal-jatorrekoa irudi-tzen zatzait.

Aolku bat eman nai dizut: nere aburuz, zure lan oietan neur-titz zabarrak edo erderaz «prosaismos» esango nukena aurki-tzen da bear baño maizago. Ots: olerkari-arnasa izanik iru-ditzen zait lanari ez diozula ekiten bear aña astiz, biotzeandezuna laisterregi jalkitzen dezula, ots, neurtitza aski-landu-gabe, bitxitu gabe.

Ba diteke ori nere iruditu bat besterik ez izatea; zenbaitekutsartetzat jotzen didate; baña, nere iritziz, lirikan beintzatneurtitzak bitxia bezala bear du izan, geldiro ausnartua, nor-bere belarriari alik atsegin geienik eman arteraño.

Nere aolkua auxe da, beraz: olerki-gaia ongi ausnartu lenik,eta gero, geldi-geldiro, yalki, neurtitzak al dan osoen eta pi-txien osatuz...»

Zaitegi Marneffe-ra heldu orduko Jose Aristimuño «Aitzol»-ek

- 5 0-

Page 39: OROITARO (Hitzaurre gisa) - Euskonews · 2016. 1. 18. · OROITARO (Hitzaurre gisa) Gizonak, egun batez aurkitu zuen bere izanaren sena, herri baten erroetatik sortzen zen euskaldun

Eusko Olerti Egunak eraturik zituen, zenbait ediziotan. Harek, 1950.ekoIlbeltzaren EUZKO GOGOA-n esango digu:

«Iñolako olerkari-sailla sortu zuan «Aitzol»-ek Eusko-Olerti-Egunen bitartez. Geientsuenak ordurarte olerkari ez-ezagu-nak izaki, bizkorrenetakoak zirala adierazi ziguten.»

Lehen Olerti-Eguna 1930.ean ospatu zen Errenderin, «Jautarkol»xenaren omenez. MAITALE KUTUNA izenburupean «Lauaxeta»-k bidalitakoolerkia irten zen garaile. Bigarrenengo saria Tolosan izan zen, Arreserenomenez, «Lizardi»-ren BASO ITZAL lanak irabazten zuelarik, 1931an. Hi-rugarrena, A. Iturriagaren omenaldian, «Loramendi»-ren BARRUNTZA LE-YOAN izenekoa izan zen sariztatua Ernanin.

1933.an Iparragirre olerkari-kantaria omentzen zuten Urretxun etaTolosako Patxi Etxebarriak jaso zuen lehen saria BOST LORE deritzanpoemarekin.

Iokinek, bitartean, bere estiloa zorroztu egin du, «Lizardi»-ren etahonen antzeko zenbait olerkariren aholkuz baliatuz. Zaitegiren olerkiekkalitatezko maila on bat iritsi dute. Eta, hain zuzen ere, «Lizardi»-renomenez bere jaioterrian,Zarautzen, eraturiko Olerti Egun-ean lehensaria darama 1934.an arrasatearrak, Marneffe-tik lehiaketara bidalitakopoema baten bidez. Honen titulua TORI NIRE EDONTZIA.

Zaitegiren barnea pozez lehertzeko zorian dugu egun haietan, berelan ixilari goi-mailako onespena egin baitzaio, bere izena euskal idazlerikonenetakoen artean urrezko hizkiez ornitua jadanik aurkitzen delarik.

«Haritz adarra» zen irabazleei eskaintzen zitzaien saria. EuskalHerriko zuhaitzik errepresentagarrienetakoaren irudia euskarazko oler-karirik onenarentzat. Eta Zaitegik hoietako irudi bat zeukan eskuratua...Arrasateko Iokinen etxea behinola bisitatu duen edonork «Haritz ada-rra» ikusi ahal izan du, haren lan-mahai atzeko ormatik isekita. Zarautz-ko sariak haro bateko maixutasuna adierazten zigun. Zenbat gogoetaIokinentzat adar gardingatsuaren azpian!

Aita Bollegik, Marneffe-n Iokinen ikaskide, honela mugatzen duTORI NIRE EDONTZIA poemaren egilea:

«Zaitegi cuando redactó este poema era un hombre maduroen el pensar filosófico, en el conducir los hombres en equipoy amistad y en el percibir la belleza, Con todo, temperamen-talmente, era más épico que lírico. Era un laborioso pen-sador, por esto su poesía es densa y aún algo áspera. A míme recuerda mucho a Horacio.

El universitario Iokin trabajó con finos retoques su poema

- 5 1-

Page 40: OROITARO (Hitzaurre gisa) - Euskonews · 2016. 1. 18. · OROITARO (Hitzaurre gisa) Gizonak, egun batez aurkitu zuen bere izanaren sena, herri baten erroetatik sortzen zen euskaldun

en las umbrosas y largas noches invernales y en las intermi-nables puestas de sol de verano.»

Aita Santi Onaindia era honetaz mintzatzen zitzaigun Iokinen poe-ma hau zela eta:

«Olerki bete-betea dozu, irudi eder eta sentipen samurrezkuin-kuin. Ba daki bertsoak eta ahapaldiak borobiltzen artistalegez.» 1.

(1) 1979.ko Hatilaren 25ean, «Olerti Eguna» Iokini eskainia.

- 5 2-

Page 41: OROITARO (Hitzaurre gisa) - Euskonews · 2016. 1. 18. · OROITARO (Hitzaurre gisa) Gizonak, egun batez aurkitu zuen bere izanaren sena, herri baten erroetatik sortzen zen euskaldun

«TORI NIRE EDONTZIA»; HITZ BI

Zaitegik, olerki honen bidez, artzaiek erabili ohi duten ezpelezkogopor, edontzi bat aurkeztu nahi izan digu. Zenbait artzai-belaunaldik,lautadako harkaitz berberetan eserita, haizto zorrotzez moldatzen joandiren edontzia, hain zuzen. Aintzinako ohitura, gure Herriaren ezauga-rri nabaria, xehetasun honetaz du egileak adierazten.

Zurezko edontzian euskal bizimoduaren zenbait irudi daude marraz-turik: artzaia artaldea bildu eta jeixtera gertutzen ari deneko iluntze pa-ketsua; gaztez inguraturik dagoen bertsolari asmakorraren irudia bizia...gau luzea itsasoan eman ondoren arrantzaleek etxeratzean bizi duten goiz-nabarra. Hauetxek ditugu eguneroko bizimoduaren atal adierazkorrak.

Edontziaren moldaketa udaberri-hasieran amaitu da, pagadi bikai-nean. Pagoek heuren kimuak lehertzeko mineri sentitzen badute ere,ez da gutxiagokoa —izadiarekin batera eta bertan urtua— poetaren eme-maitasunarekiko premia. Bi nahi hoiek une horretan zeru urdinetik hegazdabiltzan bi txorietan eratu ditu Zaitegik. Dena xehe eta apala, Iokinenbegi gazte bezain zorrotzez hartua.

Honexegaitik bukaera: euskal bihotzean zuen haziari gunea atera-tzen edontzia bete digu. Ixurketa hartan euskaldunaren odola dausakegu,gure izpiritu nazionalaren lurriñak ingurua betetzen duelarik.

Ikusten dezunez, edontzi onetaneusko-bizikera eden nai izan dizut:zure olerkien ordaiñez damatzut,edanzazun gogoz idatzi-aurrean.

Poemaren hamazortzi ahapaldietan zehar Iokinek bere obran jarrizuen arretaz ohar gaitezke. Olerkari lirikoaren ezaugarria.

- 5 3-

Page 42: OROITARO (Hitzaurre gisa) - Euskonews · 2016. 1. 18. · OROITARO (Hitzaurre gisa) Gizonak, egun batez aurkitu zuen bere izanaren sena, herri baten erroetatik sortzen zen euskaldun

1935.eko IKAKI DEUNAREN EGUNEANJOSULAGUN OSO

Ez da olerkigintza urte haietako Iokinen betebehar bakarra izan-go. Euskara maila garaietara jaso behar delakoan dagoelarik ezin daitekeastirik alperrik gal. Eta Zaitegi ez da geldirik egoteko jaio.

Loiolan egindako proposamenari jarraituz klasikoak itzultzen ari zenere Iokin egun haietan. Urte batzu geroxeago liburu gisa argitaratukodituen Sofokel-en antzerkiak zituen gai.

Txingurriarena du atsegin Zaitegik: lana. Bere lumatik sortzen aridiren idazkiak logelako mahaitxoan gordetzen ditu, bihar-etziko euskal-dunen gose-intelektuala asetzeko gauza direlakoan baitago.

Aita Olabide Lagundira iritsi zenetikako urrezko eztaiak ospatzean,1934.an, eskutitz bat bidaltzen diote hari Marneffe-ko komunitateko eus-kaldunek, zorionka.

Baina Marneffe-ko Telogiategi hartan ez zen dena poza eta zoriona.Euskaldunak, nola ez!, begitik hartuta zeuzkaten espainiarrek eta honeknahiko ixkanbila eta disgustu erakarri zion bati baino gehiagori, bi joeradesberdin ziren eta: euskaltzaletasuna eta euskaldunen kontrakoa. PatxiEtxebarriak egun haiek gogoratzen dizkigu Pilipinasetako Ilo-Ilotik:

«... Neroni gaztegoetan nintzan eta, noizik bein, biltzen gi-nan, beste ikastekoetan txangoaldi edo genduenean bakarrik.Zerbait idatzi. Buruz zerbait esan: olerki edo beste nonbai-tetik erakarria edo ta norberak idatzia. Orduan gurekin zanEndeiza gernikarra, eta orrek bein zizurkildar Otegiri omenegin zion, izlari bikaina izateko ezpala bazuela eta. Otegi augero Txinara baztertu zala eta orain bertan Formosa’n izatenda.

- 5 5-

Page 43: OROITARO (Hitzaurre gisa) - Euskonews · 2016. 1. 18. · OROITARO (Hitzaurre gisa) Gizonak, egun batez aurkitu zuen bere izanaren sena, herri baten erroetatik sortzen zen euskaldun

El 31 de julio de 1935, siguiendo la tradición de la Compañía de Jesús,celebra Zaitegui su primera Misa, en Marneffe. Había llegado a esta lo-calidad belga en el verano de 1932, luego de dedicarse durante tres años ala enseñanza en Mérida (Venezuela), para realizar sus estudios de Teolo-gía. En Marneffe encuentra a sus antiguos compañeros de Loyola: AndimaIbinagabeitia, Peli Korta, Luis Arrieta... y conoce a nuevos como GaizkaBarandiarán, Patxi Etxebarria, José María Bollegui... con los que forma ungrupo interesado en el desarrollo de la cultura euskaldun. Hecho éste queatraerá sobre ellos la animadversión por parte de sus compañeros no vascos.En la fotografía podemos ver en el centro a Zaitegui, teniendo a su derechaa su hermano Juan Mari, llegado para la ceremonia, y a la izquierda al PadreOrtiz de Urbina, hijo de un médico habido en Mondragón. De pie, con gafas,el también mondragonés Padre Luis Arrieta y el Padre Aranguren, azkoitiarra,cuyo hermano ha sido durante años sastre en el pueblo natal de Zaitegui.

- 5 6-

Page 44: OROITARO (Hitzaurre gisa) - Euskonews · 2016. 1. 18. · OROITARO (Hitzaurre gisa) Gizonak, egun batez aurkitu zuen bere izanaren sena, herri baten erroetatik sortzen zen euskaldun

Gure talde bi oriek, españarrek oso begi gaiztoz ikusten.Gertatu ere gertatzekoa alaxe gertatu zan: 1936.garreneangudua sortu zalarik españarrek gorrotoz euskaldunen idazti-tegitxo biak puskatu eta erre...

Neroni ordurako Txina’n nintzan eta gertatu zanaren berriaskoz geroago ikasi nuan. Olako ezin-ikusia aspaldikoa zan.Olabiderena gertutzen nenbilela Oiartzabal tar Martin’ekinizketaldi izan gabe ezin aurreratu eta Ernani’ra ioan nin-tzaion: azpeitiar onek ikasketak Comillas’en egin zituan etaan españarrak esaten omen:Oraindik ere eguna etorrikozaiguk eta, zuen landola eta aberastasun guztiak erreko diz-kiagu ...» 1.

Konpainiako garai hartako Etika Irakasleak heuren ikasgaietan ho-nela zioten:

«Nazionalitateek ez dute inolako eskubiderik izango; oste-rantzean, munduan izango liratekeen kalteek ez lukete haieiegindako justizia kitatuko, ordainduko».

Beraz, munduaren ordenak nazionalitateen eskubideak ukatzera ga-ramatza. Estatuen ordena da —Konpainiarentzat— gehiengo balorea, in-dartsuki defendatu behar dena. Alderdi batez bakarrik onartzen dira na-zionalitateen eskubideak: etnia batek aintzinatik euki ditzakeen kon-tzertu ekonomikoak.

Guzti honen ondorioak itzelezkoak ziren euskaldunentzat. EdozeinEstatuk hizkuntza bat jazartzea —areago hiltzea—, HORI BAI!!!, dis-kretasun eta sotiltasunez, gizarteari egindako mesedetzat hartzen zen,itxuraz, hizkuntza-bikoiztasunak hiritarren arteko zatikeria baitakar, Es-tatuaren martxa triunfala geldiaraziz.

Aita Bollegik esaten digu:

«Un moralista jesuita de mucha fama en España me dijo ensu cuarto que para él era pecado grave ser nacionalista vasco,porque se atentaba gravemente al bien común, al orden, albienestar del Estado español.»

Josulagunek platonikoki maitea behar zituzten heuren sendiak. Aha-lik eta sendiarengandik urrunago geroago ta perfektuagoa erlijiosoa. Ide-ia nagusi hau abertzaletasunari aplikatuz gero komunitate haietako gi-roaz jabe gaitezke. Nork bere burua euskaldun sentitzeak zerbait desor-denatu eta naturala maitatzea adierazten zuen, eta, beraz, ezin naturgai-neko erlijiosoa izan.

(1) 1980.ko Otsailaren 14.ko eskutitzean.

- 5 7-

Page 45: OROITARO (Hitzaurre gisa) - Euskonews · 2016. 1. 18. · OROITARO (Hitzaurre gisa) Gizonak, egun batez aurkitu zuen bere izanaren sena, herri baten erroetatik sortzen zen euskaldun

Baina harrigarriena beste zerau dugu: edozein erlijioso estatalistak—frantsesa, inglesa, espainiarra...—,bere aberri-estatua maite ahal etabehar zuen, maitasun hau emaitza zintzotzat hartzen zelarik.

Intelektuala eta Kristorenganako lehiatsu zen Aita Leonzio Grand-maison-ek aholku interesgarriak zuzentzen dizkie Frantziako josulagungazteei, Frantzia salbatu ahal izateko heuren irakurleei agertu behardizkieten ezagupideak gaurkotzeko.

Zer gertatuko zatekeen Frantziako josulagunei zuzendu beharreanBretania edota Ipar Euskal Herrikoiei egin balitzaie? Ziur asko, Kon-painiako Nagusien abisu gogorra hartuko zukeen.

* * *

Ohitura duten legez, Teologiaren hirugarren urtea gainditu ondoren,1935.eko Uztailaren 31.an, Lagundiaren Fundatzailearen egunean, josu-lagun oso bihurtzen da Iokin, lehen Meza ematen duelarik. Pozak har-tzen du josulagun berria, bere anaia nagusia, Arrasatetik espreseki ospa-kizunetara joan dena, besarkatu duenean.

1936.an amaitzen ditu Teologia ikasketak Zaitegik. Eta Marneffe--ko lagunei agur egiten die, hurrengo urratsa Belgikako bertako Mo-rialme-n eman behar baitzuen.

Euzkadi sutan dago eta Franco-ren tropek bultzatzen duten neurrirajosulagun euskaldunen egoera zaildu eta gaizkotu egiten da. Marneffe-koeuskaldunen idaztitegiak nola amaitu ziren jakinahal izan dugu AitaPatxi Etxebarriak esanda. Morialme-n ez da egoera hobeaz Iokin topoegingo.

Morialme-n urtebete osoa eman behar du Iokinek nobiziadoa egi-ten. Josulagunek karrera amaitu ondoren denboraldi bat Lagundiarenxehetasunak ezagutzeari eskaini behar diote, haro honi «Terceronado»esaten zaiolarik.

Garai hartakoak dira Iokinek GOGO IÑARKUÑAK deritzan bere kua-dernoan idatzitako ondoko lerroak. Eredu bat besterik ez da, zeharo eus-karaz idatzitako liburuxka hartatik ateratakoa:

«1937gko. eskeintza. Berrizkunde aurreko irurrena: Lenen-goan: A) Yosu beartsu1: 1) Yosu beartsu azaldu zan Be-len’en, a) Nazaret’eko arroztegian, gero agerriko bizitzan(etxerik gabe, zerga ordaintzeko dirurik gabe t.a), eriotzean.2) naiz ta bera aberatsa izan (Yainkoa danez, Irazale t.a bai-da) ta gizadia aberats-minez eria sendatzera etorri.

(1) Aurrerantzean agertzen diren zatiko azpimarrak Iokinenak dira.

- 5 8-

Page 46: OROITARO (Hitzaurre gisa) - Euskonews · 2016. 1. 18. · OROITARO (Hitzaurre gisa) Gizonak, egun batez aurkitu zuen bere izanaren sena, herri baten erroetatik sortzen zen euskaldun

3) Zergatik? Gu aberastearren Beraren bearraz: orain etagero.Christus egenus factus est cum dives esset, ut egestate ipsiusnos faceret divites. Paul.en esana.B) Gu beartsu: (Yosu’rekin izketan) 1) reliquimus om-nia: a) geneuzkan eta geneuzkakenak oro utzi b) dara-bilgunak oro beartsuei dagokienez, nagusien baimenez c)nere esku daudenetan beartsuenera jo naiaz.2) Zergatik? Zuri, Yosu, jarraitzearren: et secuti sumus Te,beti beartsu baitzakust.3) Sariz quid erit nobis? a) apal biotzez egingo nauzub) zure lagun, beti zurekin elkartu gogo nauzu c) zurebidali gizadiak sinetsi dezan: testes.

SEI ILABETEKO AZTERKETA

A) gogo-iñarkunei buruz1) Yaupa eskeiñi ostean, eskerrak egiten batuago egonbear dut.2) apaiz-otoiak elizan egin, aldi aginduetan narerik.gogo-irakurketan, batzuetan uts.otoi-azterketa, arren, eta mai-onespena arduratsuago, zin-tzoago.gogarte-sailak atontzean, sarri uts.B) Nire buruaren ukoa.a) aragi-maitasuna, politekikoak erabat aldera utzi; euskerabidaliaren izkilutzat erabili 1.b) ludi-maitasuna: egiteko apaletan areago yardun, miz-keri-aparretan ez bizi (komodidade), inoragabetasuna, esane-ko ta ez nire buruaren yabe.c) sensualis- maitasuna, zigorrak eta kateak eta arauak betebearra.C ) Eskeintza gaiak. Beartsu, garbi begiz, biotzez, idurime-nez, esaneko, Jainkoaren naia egitearren Aren ordekotzat,esana zeatz egin, naimenez ta iritzi batez...Ixil araua, elkar-maitakuntza, eztabaidaka, gela txukunagotu,ekortu, mingaiña ezi...»

Hiri honetan, beraz, egin zuen Zaitegik ikastaro hau, bertako zu-zendaria Antonio Arregi moralista delarik. Josulagun honen antieuskal-tzaletasunak biziki markatu zuen arrasatearraren hango egonaldia.

(1) 1936.ko Azaroaren azterketan honela jartzen du Zaitegik: 1) Burruka zaleizketaldian. 2) Iñoren aztalak jaten. 3) labur: mingaiñaren ardurarik ez dut. 4)Abertzale-gaietan nire burua ez du saldu.

- 5 9-

Page 47: OROITARO (Hitzaurre gisa) - Euskonews · 2016. 1. 18. · OROITARO (Hitzaurre gisa) Gizonak, egun batez aurkitu zuen bere izanaren sena, herri baten erroetatik sortzen zen euskaldun

OSTERA AMERIKETARAKO BIDEAN

Morialme-ko ikasturtea 1937.ko Uztailaren 15.ean amaitu ondorenjosulagun osoa bilakatu zaigu Iokin. Atzean gelditu dira Durangoko Sa-rreratik Lagundiaren bizitza ezagutzen eman dituen egunak. Lagundia-ren esanetara gertu da harek agintzen duena betetzeko prest dagoelarik.Eta bigarren aldiz Ameriketarako bidea hartzen du edo hartu behar du,hauxe baita Konpainiaren nahia.

Ez al zen nahikoa Venezuelako esperientziaz, Iokin?

«Bada, ez dakit. Itxuraz ez. Baina aukera honetan ere norbai-tek begitik hartu ninduen. Begira: Morialme-ko «Tercero-nado» izenekoa bukaturik nuela Lagundiak Rumaniako Iassi-ra joateko izendatu ninduen, Euskal Herrian ez baitzen egi-terik.

Iassi-n apaizgaitegi bat dago eta bertan nere bi lagun zeudenTeologia erakusten. Bata A. Florentino Idoate nafarra etabestea A. Andres Elustondo tolosarra.Idoateri urtebeteko lana falta zitzaion baina nahiko larrizegoenez haren ordezko aukeratu ninduten. Hala ere, nor-baitek Erromara jo zuen eta Idoate hantxe jarraitzea erabakizen, ni —ordea— Ameriketarako bidean jarriz.»

Zear gertatuko zatekeen Iokin Rumaniako Ikastetxe horretan gel-ditu balitz? Honatx, inkognita, sekulan erantzunik izango ez duena.Gehienez jota, suposamendu hutsak besterik ezin dugu egin. Suposa-mendu merkeak, agian.

Nor izango genuke gaur Iokin? Eukiko al genuke bere izena euskal-dunik haundienen artean?...

- 6 1-

Page 48: OROITARO (Hitzaurre gisa) - Euskonews · 2016. 1. 18. · OROITARO (Hitzaurre gisa) Gizonak, egun batez aurkitu zuen bere izanaren sena, herri baten erroetatik sortzen zen euskaldun

Utz ditzagun galderak eta goazen errealitatera, honetxek bakarrikmerezi baitu, berau baita epaile bakarra. Eta errealitatea Ameriketaradoan itsasuntzian dugu:

Zein izan zen, Iokin, bidaia haren jomuga?

«San Salvadorreko Apaizgaitegia nuen jomuga, haraxe izanbainintzen bidalia. «Flandre» izeneko itsasuntziz egin genuenbidaia, neurekin zetozen beste josulagunen buruzagi bezalaegiten nuelarik.Baina ez nintzen San Salvadorrera zuzen iritsi, nazio hartarasartu ahal izateko baimen berezia behar baitzen eta nik,oraindik, eskuratzeke neukan... Beraz, Panaman gelditu nin-tzen sei hilabetez, baimena lortu arte, halegia, inglesa ikastenari nintzelarik. Hain zuzen ere, Kanaleko alderdian zegoenikastetxe batetan aritu nintzen eta klaseak ere ematen nituennik. Inglesezko nire ikaskizunak nola zihoazen igerri ahalizateko hilean behin inglesez ematen nizkien klaseak ikas-tetxeko haurrei. Batez ere, euskal ipuinak aukeratzen nituengaitzat.»

Henry Wadsworth Longfellow-ren EBANGELINE izeneko elaberriaeuskaratzeko beste inglesa ikasi zuen Iokinek urte haietan. Eta sei hila-betetako esperientzi txiki honen ondoren San Salvadorreko Apaizgaite-gira doakigu, bere bihotzean kezka daramalarik:

«Egun haietan gureak gerratean ziren eta itsu-itsuan jarrai-tzen genion handik hemengo ixkanbilari.»

1938.ko Uztailaren 15.ean hasten da ikastaroa «San Jose de laMontaña» deritzan Apaizgaitegi hartan eta ordurako bere jomuga berrianaurkitzen zen Zaitegi 1.

Apaizgaitegi honetara Filosofia eta teologia ikasten ziharduten Er-diameriketako apaizgai guztiak biltzen ziren. Batxilerra ere ematen zen,baina hango bizilagunentzat bakarrik. Josulagunen eskutan zegoen zu-zendaritza eta guztira berrehun bat apaizgai izango zen.

Zazpi urtetaz arituko da Iokin nazio hartan. Otsailean hasita Ha-zilean ematen zitzaion bukaera ikasturteari eta bederatzi hilabete hauetanarrasatearrak zenbait gai irakatsi bear izan zituen. Hauetxek dira, urtezurte:

(1) 1980.ko Martxoaren 24.an San Salvadorreko artzapezpikua zen MonseñorRomero gorpu gelditu zen, Meza ematen ari zelarik, suizkilu batez bihotzera dis-paratu ziotenean. San Jose de la Montaña Apaizgaitegiaren berri izan genuen orduanere, bertan egin baitzion Artzapezpikuari San Salvadorreko Herriak azken omenaldia,hilotz-aurrean.

- 6 2-

Page 49: OROITARO (Hitzaurre gisa) - Euskonews · 2016. 1. 18. · OROITARO (Hitzaurre gisa) Gizonak, egun batez aurkitu zuen bere izanaren sena, herri baten erroetatik sortzen zen euskaldun

— 1938.an: «Idazteuna» eta Eliz-Historia.

— 1939.an: Idazteuna, Eliz-Historia, Frantsesa eta Inglesa.

— 1940.an: Idazteuna, Frantsesa eta Literaturaren Historia (Eche-vers izeneko Instituoan).

— 1941: Idazteuna, Teologia Dogmatikoa, Eliz-Historia eta Pato-logia. Inglesa eta heladera.

— 1942.an Idazteuna, Teologia Dogmatikoa, Eliz-Historia eta Pa-tologia, Filosofiaren Historia. Inglesa.

— 1943.an: gai berdinak.

Lagundiak urtero barruti-katalogo bat atera ohi du, josulagunenjomuga eta heuren betebeharrak aipatzen direlarik. 1945.ekoan honelaagertzen da:

«Seminario Sn. José de la Montaña.P. Zaitegui. Joachim. San Salvador (El Salvador).Profesor de: Sagrada Escritura y Teología dogmática; Pa-tología.Enseña: Inglés y Griego.Confiesa a los seminaristas y en el templo a la gente; con-fiesa, además, en las aldeas.»

1946.an ez da bere izena ageri.

Ohar gaitezkeenez, hutsune bat ematen da 1945.ekoan, ikasturtehartarako Iokin Guatemalan aurkitzen baitzen, Lagundiatik irtenda.

Nola hutsune hau? Ulerterreza da: 1945.eko katalogoa atera ahalizateko 1944.ko Hazilerako egon behar zuen Bilbon eta horretarako,Ameriketatik itsasuntziz bidaltzen zenez gero, Abuzturako gertu eukibehar zuten, itsasuntziratzeko prest. Beraz, Abuztuan idatzi bezala irtenzen katalogoa. Bitartean, Iokinek Lagundiatik aldegiten zuen, Guate-malan.

Nolanahi ere, lan gogorra egin zuen Zaitegik Konpainiatik irtenaurretik. Sumendi itzali baten oinetan emango du hogetamarreko haroa.El Salvador herrialde beroa izan arren hiriburuko inguruetan haize ja-rraitua izango du, bere gela txukun eta erosoan egunak joaten zaizkio-larik.

Izalko sumendia gar eta ketan dago behin baino gehiagotan Iokinbertako aintziretako uretan murgiltzen delarik.

Orduko fruitua dugu BIDALIEN EGINAK (Hechos de los Apóstoles)izeneko idazti mardul eta garrantzitsua. Zaitegik berak kontatzen digu:

- 6 3-

Page 50: OROITARO (Hitzaurre gisa) - Euskonews · 2016. 1. 18. · OROITARO (Hitzaurre gisa) Gizonak, egun batez aurkitu zuen bere izanaren sena, herri baten erroetatik sortzen zen euskaldun

«San Salvadorren neukan liburutegi ederraz baliaturik idatzinuen BIDALIEN EGINAK deritzana. Nahiz ta neuk esatea zata-rra izan, liburu ederra da.»

Idaztia ez zen, liburu gisa, 1955.arte argitaratu. Eta orduan NikolasOrmaetxea «Orixe» zenaren hitzaurreaz egin zen, aintzinsolasean hone-la irakurtzen diogularik:

«... BIDALIEN EGINAK . Lan bizkorra. Noiz egin du? Apaiz-gaien irakasle zelarik, latinez lendabizi, iakina, gero euskerazipintzeko. Oraintxe bai, euskera apaintzen asi da, zarpilkeriakerantzirik.Griego irakurketa iatorrari dagokionez, Tischendorf, VonSoden, Nestle, Vogels, irauli ditu. Azalpenari dagokionez,Elizako Gurasoak, eta aiekin Tertulian eta Origine; orain-goetatik Knabenbauer, Lagrange, Prat, Lebreton, Vaccari,Boudon ta aiza, liburu ta iztegi. Gertaketari arrotzetan Takiteta Iosepu. Bere iruzkinean heber eta greko itz iratiotzenditu. Egizko Irakasle-lan sakona. Ori da euskera lantzea etaapaintzea.»

Dena dela, nahiz eta hitzaurrean honelako lore-sorta polita aurkitu,ez zuen Iokinek «Orixe»-k idatzitakoa atsegin izan. Bere hitzak dira:

«Hitzaurrea irakur badezazu «Orixe»-k nere liburuariez diola ezta urrik ere ematen ikusiko duzu. Liburua zertaradoan ez duela igertzen ematen du. Liburua hartu, ideki aldebatetik eta bestetik, oharkizunak apuntatu eta hitzaurreaegin... Honela aritu zen «Orixe».

Zergaitik onartu zenion, beraz, hitzaurrea?

«Guatemalan zegoen bera nirekin orduan eta besterik eznuenez, nori eskatuko niokeen, bada? Egokiena zen horre-tarako baina huts egin zidan...»

Baina utz dezadan geroko liburuaren xehetasunak azaltzea eta noanorain hango giroa irakurleari ezagutaraztera.

Gorago aipatu dudan legez, josulagun euskaltzaleek bizitzen zutenmundu harek indartsuki hestutzen zuen Iokinen eztarria. Geroago etailunago ikusten du bere etorkizuna giro garratz hartan, erabakiren bathartu beharrean aurkitzen delarik: Iokin Zaitegi, baldintza guztietaz, alaLagundia. Eta Iokinen euskal gogoa irtetzen da garaile. Honela kontatzenzidan berak, 1979.ko Martxoaren 3.an, Arrasateko Centro Asistencial-eanzegoela:

«Lagundian, azken urteontan neuri oztopoak jartzen zizkida-tenen hiru izen ditut gogoan:

- 6 4-

Page 51: OROITARO (Hitzaurre gisa) - Euskonews · 2016. 1. 18. · OROITARO (Hitzaurre gisa) Gizonak, egun batez aurkitu zuen bere izanaren sena, herri baten erroetatik sortzen zen euskaldun
Page 52: OROITARO (Hitzaurre gisa) - Euskonews · 2016. 1. 18. · OROITARO (Hitzaurre gisa) Gizonak, egun batez aurkitu zuen bere izanaren sena, herri baten erroetatik sortzen zen euskaldun

— Lédochowski, Lagundiaren jenerala, Franco-ren alde ir-ten zen gerratean, honen aldeko zabalkundea egiten zuela-rik 1.— Ponsol donostiarra: Loiolan ikaskide izan ginen eta eus-kara ikasten ihardun genuen elkarrekin. Geologo zen etaErdiameriketako josulagunen Nagusia genuen, Guatemalanbizi zelarik.El Salvadorreko Apaigaitegira azaldu ondoren nere gelakoatean txartela euskaraz ipini nuen: Zaitegi ta Plazaola tarIokin. Ponsolek kenduerazi nahi izan zidan, astakeria haun-dia zela argumentatuz...«Ni hori besterik ez naiz» erantzunnion eta geroztik gaizki hartu ninduen.— Beriain nafarra. «Eguzkia nora zapia hara» moduko gizo-na. San Salvadorreko Apaizgaitegiko erretorea zelarik 6 ur-tetan egon nintzen haren menpeko. Franco baino lehen eus-kaldunen laguna, gero frankozalea.Nere arrazoiak ba nituen Lagundia uzteko...».

Iokin honela mintzatzen zaigu ondoko lerroetan:

«Nik Goi-Ameriketara joan nahi nuen eta baita honela es-katuta euki ere. Jose Antonio Agirre lehendakaria NewYork-en zegoen eta berari laguntzen lan polita egin nezakee-la iruditu zitzaidan.Baina Lagundiak hara bidali beharrean... entzungorrarenaegin zuen. El Salvadorreko Apaizgaitegian erresponsabilitatehaundia neraman nere gain eta, itxuraz, ezin gelditu nerekoolaboraziorik gabe. Beranduxeago hobeto pentsatu omenzuten nere nagusiek eta Idahora bidali nahi ninduten bainani, ordurako, Guatemalako artzapezpiku zen Arellanorekinmintzatua nintzen. Beso zabalik hartu ninduen.»

(1) Joseba Intxaustik 1979.ko Urria-Abenduaren «Jakin» aldizkarian zerauidazten zuen:

«Ledochowski Aita Jenerala (1915-42) ez zen nornahi. Wienn-eko Gorte-tik ze-torren kontesemea zen. Urte luzeak eman zituen Nagusigoan, eta ez zituen maiteherri ttipien abertzale-mogimenduak (Katalunian eta Euskadin, bederan, ez zuenburubide zuzenik izan: Aita Jose Agirre - Zeziaga testigu). Ledochowski-ren eliz--politika ere aztertu beharko litzateke josulagun idazle multzo gaztearekin gertatuta-koa ulertzeko. Lagundia Espainiatik desterrura bidalia izan zenean, euskal josula-gun abertzaleen bizitza kontra esanez betea agertzen zen, Tournai edo Marneffe-koetxeetan: jelkide sentitzen zituzten beren buruak, baina jelkideak ofizialki Errepu-blikaren alde zeuden. «Norekin zaudete, ba? Lagundiarekin ala Errepublikarekin?»galde ziezaieketen beren nagusi eta ikaskideek gure josulagun abertzale herbestetuei.Lagundiaren barrutik begiratuta, onespen guztiak har zitzakeen Ledochowski-renerabaki politikoak. Lojika honen barnean, Ameriketarako bidea ezarri zitzaien Mar-neffe-ko euskaltzale gazteei.»

- 6 6-

Page 53: OROITARO (Hitzaurre gisa) - Euskonews · 2016. 1. 18. · OROITARO (Hitzaurre gisa) Gizonak, egun batez aurkitu zuen bere izanaren sena, herri baten erroetatik sortzen zen euskaldun

Aita Jon Goikoetxeak jakinerazi zidanez arrasatearrek 1944.ko Uz-tailaren 11.an utzi zuen Lagundia, honen Liburu Ofizialetan agertzendenez. Dena dela, Zaitegik 1944.ko Ekainaren 29.an sinatu zuen Kon-painiarekiko harreman-etena.

Iokinek, «Orixe», Andima...eta beste euskaltzale askoren bideaaukeratu du, Lagundia ala Herri-kontzientzia binomioa azaldu zaionean.Konpainia izango da, agian, Euskal Herriaren izpirituren kontra gehienihardun duen eliz-ordena. Sortzaileak euskaldunak izan zirela gogoratzenbadugu are harriagoa zaigu oraindik portaera hori.

Mugimendu guzti honi buruzko ikasketa soziologiko eta —norkjakin!—, psikologiko egiteak ez lioke gure Herriaren historiari kalterikekarriko. Aitzitik, argi apur bat emango liguke oraindik ilun xamardauden hainbeste ta hainbeste punturi buruz.

Zaitegiren urratsaren garrantziaz jabeturik haren zenbait laguneneritziak jaso nahi nituen, Iokinek esandakoarekin alderatu ahal izateko.Hona hemen, egun haietan Iokinekin bizi izandako Aita Arriolarena:

«Ezer gutxi dakit honetaz, baina ziurtasun osoaz hauxe esandezaket: Zaitegik, beti, gizonki jokatu du. Erlijioso eta lan-gile izan da eta, benetan, politiko zuhurgaberen baten aldetikizango da errua» 1.

Hitz zorrotz eta argiak.

Nola irentsi zuten Iokinen lagunek —eta Koipainiak berak— harenerabakia? Batzuek —frankozaleak—harrotzat hartu zuten arrasatearra.Heuren eritziz, Konpainiak josulagunik onenentzat duen lau bototakoprofesaketa Iokini egiten utzi ez zitzaiolako irten zen Lagundiatik.

Baina ez dira denak hauen aburukide. Dirudienez, orohar, josulagu-nak Zaitegiren alde zeuden, onespen haunditan baitzeukaten. Dena dela,eta egiari zar gatzaizkio, bere josulagunkideen onespen hori ixilean jasozuen Iokinek, inork ez baitzuen bere alde oihurik jaurtiki. Aitzitik, La-gundiak bere mekanismoa martxan jarri du ondorioak Zaitegiren amaren-ganaino iristen direlarik: bere semearen ordurarteko kide askok aurre-rantzean baita agurrik ere ukatuko dio Franciscari.

(1) Aita Arriolaren baieztapen hau Aita Bollegiren bitartez ezagutu ahalizan dut.

- 6 7-

Page 54: OROITARO (Hitzaurre gisa) - Euskonews · 2016. 1. 18. · OROITARO (Hitzaurre gisa) Gizonak, egun batez aurkitu zuen bere izanaren sena, herri baten erroetatik sortzen zen euskaldun

IOKIN GUATEMALAN

Iritsi da Iokin Guatemalara. Sakelean Euzkadiko Gobernuak eman-dako pasaportea dakar, zeharo euskaraz idatzia. Atzerri HarremanetarakoMinistraritzan egundoko nahasmena sortzen da ez baitago itzultzaile ofi-zialik pasaporteak dioenaz federik emateko.

Hau dela eta, sarri deitzen dute Ministraritzara pasaportea aldadezan, Espainiakoa bihurtuz. Ezetz eta ezetz!! Eta bere postura honen-gatik Guatemalatik bidal zezaketeela ba zekien jakin, ondo gainera. Bainaberak ez du Aberria salgai.

Azkenik, Guatemalako Lehendakariak berak —Jorge Ubico generalditadorea— deitzen du bere bulegora. Eta biok izandako elkar hizketahartatik Iokinen nortasuna indarturik atera da, edozein Zaldun Ibil-kariri dagokion zintzotasun eta bitxitasunari esker.

Aurrerantzean, Guatemalara iristen den edozein euskaldun nahizerdaldunek —lan, egoitza,edota moldaera arazoaz topo egitean—Zaitegirengana joko du: Zaitegi ahalduena, lagun dezakeena, Presiden-tziako Jauregira berezko eskubidez sartzen dena.

Jorge Ubico-ren erregimena beste ditadore batek zapalduko du,Ponce, hain zuzen. Ponceren agintzak ez zuen hiru hilabetez iraun,1944.ko Urriaren 20.an egotzia izan baitzen, nazioa demokratizatzekoegindako saialdi batetan. Juan Jose Arevalo Bermejo da hauteskundeenbidez aukeratutako lehendakaria.

Guatemalara heldu bezain laster Iglesia de la Merced izenekoan has-ten da Meza ematen, bertako parrokoa Isidro Iriarte josulaguna delarik.Gainerako erlijiosoak ere ordena berberakoak ziren.

Nolanahi ere, eta gorago esanda gelditu den bezala, Arellano Artza-

- 6 9-

Page 55: OROITARO (Hitzaurre gisa) - Euskonews · 2016. 1. 18. · OROITARO (Hitzaurre gisa) Gizonak, egun batez aurkitu zuen bere izanaren sena, herri baten erroetatik sortzen zen euskaldun

Zaitegui abandona la Compañía de Jesús en junio de 1944. Las continuasy cada vez más graves discrepancias con sus superiores, le han llevado atomar esta decisión. Se establece en Guatemala, donde se dedica a laenseñanza en la Universidad de San Carlos y en el Instituto América. En1951 inaugura su propio centro de estudios que constaba de Liceo —Lan-dibar— y de residencia —Santa Mónica— en las afueras de la capital,

para los alumnos internos.Desde su llegada a Guatemala, Zaitegui ha demostrado ser poseedor deuna personalidad especial. Entra en aquella nación centroamericana conel pasaporte de Euzkadi, y después de que el Ministerio del Interiorintentara —infructuosamente— que Iokin cambiara su pasaporte por elespañol, es el Presidente de Guatemala, Jorge Ubico, el que llama a sudespacho al mondragonés. No logrará cambiar la opinión de éste. Desdeaquel día tuvo Zaitegui entrada libre en el Palacio presidencial y nofueron pocos los vascos que, conociendo este detalle, acudieron a Zaitegui

en busca de intercesión.Eligió para nombre de su Liceo el de un gran personaje guatemalteco,considerado poco menos que héroe nacional —Rafael Landivar— al quecambió la «v» por la «b», argumentando que en averiguaciones efectuadaspersonalmente, había encontrado el origen del apellido en un pueblecito

navarro, donde se leía Landibar.Ambas anécdotas denotan el carácter especial de Zaitegui. En la fotografía

vemos a Iokin en Santa Mónica, rodeado de algunos de sus alumnos.

- 7 0-

Page 56: OROITARO (Hitzaurre gisa) - Euskonews · 2016. 1. 18. · OROITARO (Hitzaurre gisa) Gizonak, egun batez aurkitu zuen bere izanaren sena, herri baten erroetatik sortzen zen euskaldun

pezpikuak pozez beterik hartu zuen Zaitegi, Ciudad Vieja-ko San JoseElizako erretorea izendatzen duelarik. Artzapezpiku honek ez zituelaapaiz arrotzak gogoko kontutan badugu are erraldoiagoa egiten zaigu Io-kinen irudia Erdiameriketako nazio hartan.

Nolakoa izan zen Guatemalako zure lehen abiadura hura, Iokin?

«Ukan nuen lehen lana «Instituto America» deritzanean izanzen. Orduko zuzendaria Guatemalako lehendakari genuenJuan Jose Arevaloren idazkaria zen. Nahiko lotsagabe zela-rik Institutoa lur jota zegoen eta nik Ikastetxea erosi nahinuen. Baina ez ginen salneurrira heldu eta zuzendaritza es-kaini zitzaidan. Bi urtetarako hitza hartu bagenuen ere seiurtetan iraun nuen lanpostu hartan.Hirurehun inguru ikasle zituen eta benetako lan gogorraegin behar izan genuen egoera txar hurari bide emateko...»

«Instituto America» Seigarren Ibiltokian, 11gn. zenbakian zegoenkokatua, hiriburuan bertan. «Por la Cultura y la Unión Espiritual delContinente» zuen ezaugarria Institutoak. Iokinek zuzendaritza erama-teko ipini zituen baldintzetako bat irabazpideak jabearekin, Monsantojauna, erdibanaz egitea izan zen.

1945.en Guatemalako «Hispania» Irarkolan El Salvadorren euska-ratutako Longfellow-en EBANGELINE deritzana inprimatuko du. Urte lu-zetan bildutako uztaren erakuspenari eman dio hasiera Zaitegik, EBAN-GELINE lehenengoetako fruitua delarik.

Ez zen liburuxka hau irakurle euskaldunentzat oharkabez igaro. Ba-tez ere, jakintsuentzat. TORI NIRE EDONTZIA olerkiaren egilea ostera pla-zan, kritikalarien esku-igurtzia sorterazten duelarik.

Nolako itzulpena dugu EBANGELINE-rena? Niri dagokidanez, behin-tzat, hauxe esan dezaket: Iokinek 1979.ko Otsailean eskaini zidan liburuhau, beste batzuekin batera, eta berau aukeratu nuen lehen irakurgai,aurretik ezezaguna baitzitzaidan. Liburuxka ideki eta, ordu erdi batezedo, orrialdeetan barna ihardun nuen irakurritakoari ez niola antzik ema-ten konturatu arte. Liburuxka gau-mahai gainean uzten ari nintzela eznenkien zeinena ote zen errua: itzultzailearena ala euskara kaxkarra bes-terik ez lekikeen ni bezalako irakurlearena.

Liburua laga eta ENCICLOPEDIA GENERAL ILUSTRADA DEL PAIS VAS-CO-ren IVgn. Tomoa zabaldu nuen 115gn. orrialdean. Nere harridura!Honela zioen «Orixe» haundiak:

«EBANGELINE irakurtzen asi naiz, zer ote dan, ingelesik ezbaitakit, eta beste erderaz ez baitut irakurri. Egia esan, ezinpasa izan naiz 14.gn orri-aldetik. Maxioz literatura esaten dio-

- 7 1-

Page 57: OROITARO (Hitzaurre gisa) - Euskonews · 2016. 1. 18. · OROITARO (Hitzaurre gisa) Gizonak, egun batez aurkitu zuen bere izanaren sena, herri baten erroetatik sortzen zen euskaldun

ten ortatik bai bide du aski. Itzulpena, berriz, zuk egin du-zun gogorrena.»

Orrialdea pasa eta Aita Lafitteren eritzia irakur daiteke:

«Nous avons sous les yeux EBANGELINE , traduite d’HenryWadsworth Longfellow. Zaitegi a évidemment fait un groseffort, mais disons que cela se voit beaucoup trop: l’ouvrage,du reste, n’offre aucun intéret pour la tres grande majoritédes Basques, et il a beaucoup vieilli».

Ez dute eritzi hauek Zaitegiren hildoan oztoporik adierazten. Aitzi-tik, bultzagarritzat hartu dituela kontsidera dezakegu, hurrengo urratsakjarraian ematen baititu. 1946.an Mexikora doa gerturik dauzkan bi idaztiargitaratu ahal izateko: GOLDAKETAN eta SOPOKELEN ANTZERKIAK I, ha-legia.

Zergaitik Mexikora?

«Guatemalan baino merketsuago egiten baitzidaten argitara-pena. Horixe da arrazoi bakarra. Pizkunde izeneko euskal Ar-gitaratzailean egin nuen inprimaketa.

Mexikon negoela Estatu Batuen enbaxadorea zen Mister Cer-testone.kin hitzegiteko aprobetxatu nuen. Certestone hau gu-re gerratean Bilbon bizi izandakoa zen eta ederki ezagutzenzuen euskal arazoa. Euzkadiko nere pasaportea ikustean ho-nela esan zidan: Europako edozeinek Goi-Ameriketam sar-tzeko sei hilabete behar ditu. Zuk bi bakarrik beharko zeni-tuzke, Euzkadiko nazionalitatea baituzu.

Mexikon ere Monzonek «Colegio de las Vizcainas» deritzanazuzentzea eskaini zidan, baina nik ba neukan nerea Guatema-lan eta hitza bete behar nuen, nahi eta ez» 1.

GOLDAKETAN Iokinen lehenengo olerki-bilduma dugu. Berrehun etahamabost orrialdetako liburua 110 olerkik osatzen dute. Liburuaren aza-la Arteta zenaren lauki batek edertzen du.

Olerkiak Zaitegik berak eginda nahiz euskaratutakoak dira. Ge-hienak Marneffe-ko Ikastetxean zegoela biribilduak, gainerakoak Vene-zuela, San Salvador eta Guatemalan osatuak direlarik.

«Orixe»-ren eritzia dugu ondokoa, Zaitegiren lana aztertzen due-larik:

(1) T. Monzonek behin azaldu zidanez Ikastetxe hau euskaldunek eraikia daMexikon, XVIIgn. mendean. Geroztik euskaldunek beti hartu ei dute parte zuzen-daritzan.

- 7 2-

Page 58: OROITARO (Hitzaurre gisa) - Euskonews · 2016. 1. 18. · OROITARO (Hitzaurre gisa) Gizonak, egun batez aurkitu zuen bere izanaren sena, herri baten erroetatik sortzen zen euskaldun

«...Neurtitzetan ezagutu genuen lenbizi. Lensaria atera zigunez makalen artean gero; baiña GOLDAKETAN deritzon liburuanba du saritutako ori baiño obea: EUSKO ARTZAIARENA. Polikiasi zan, oraindi gaztetxo baitzan; baiñan, euskaldun izaki, ots,berantazi, beti aurrera ari da. Oraindik aski gazte baita,umotzean igali obeak emango ditula uste nezake. Ba-du neur-titzetan alako atzerri usai bat, nik baiño geiago irakurriare-na. Ortatik apur bat ez dago gaizki —Lauaxeta zanari esanoi niona— gure izkuntza edozertarako gai dala erakusteko.Ba-dira gure egunotan «olerti uts» zale batzuk —utsa da,agiz, oien olertia— bai ere dira «idaroki» zale batzuk, esa-ten baitute irakurleari idaroki (asmarazi) egin bear zaiola.Baiña zer gertatzen zaie? Agor gelditzen dirala. Erle antzoibili bearrean, inguma antzo dabiltza biluz bilu, garaz gara,ta ez digute eztirik ematen. Eztia irakurleak berak aterabear omen du. Bitxi da ori. Ezti-gaia bederen eman bear zaiobeiñipein, eta askok ez dute ori ere ematen. Ez al da obeirakurleari ezti egiña eman, gero irakurleak berak bere eztiaatera dezan? Aburu berri oiek on aundirik ez diotela eginnago Zaitegi-ri. Beraren lana, alare, inguma-lana ez baiñanerle-lana esan diteke. Euskal tankera artzen dunean atsegi-nago zait. Neurria ere goxoago du. Nola euskerara ditekeobeki Longfellow-ren GEZIA TA ABESTIA? Zein izkuntzetanobeki Teopil Gautier’en PAGO-USOAK?» 1.

Aita Santi Onaindia karmeldarrak hurbildik jarraitu ditu Zaitegi-ren urratsak. Euskaltzaletasunean anaiaturik elkarrekin ihardun dutebehin baino gehiagotan. Beraz, ontzat eman ditzakegu Aita Onaindiarenhitzak, GOLDAKETAN liburuaren mamia aztertzen duelarik:

«... Olerkariek ederraren zoko ezkutuez jabeturik, eder horihizkera goxo, txukun eta dirditsuz adierazten dabe. Teknikalana sartzen da hemen. Eta teknika hau eztau edozeinek, ika-siz eta etengabeko egin ez lortzen dana dogu-ta. Iokin Zai-tegi, barriz, berez genduan poeta, eta gaiñera, berezko horrekizate barrenean erne-azten eutsona hitz egoki ta apainez jaz-ten ekianik ezin dogu ukatu.... Ondorenez, ba, Iokin Zaitegi olerkari dogu, olerkari bete-betea. Bertsoz idazten ba daki sorpen eta pentsamentu bi-kainez barnea adierazten, baita arnasa beroz, sentipen-suazpentsamentu horreik jantzi ta apaintzen be. Honela agertzendira haren poesiak. Gaztetatik eukan horretarako berezkoa,egokitasuna, etorri ugari ta jarioa; gero, irakurri ta ikasiz,

(1) «Bidalien Eginak». Hitzaurrean.

- 7 3-

Page 59: OROITARO (Hitzaurre gisa) - Euskonews · 2016. 1. 18. · OROITARO (Hitzaurre gisa) Gizonak, egun batez aurkitu zuen bere izanaren sena, herri baten erroetatik sortzen zen euskaldun

teknikaz bere biziko ertilari, artista gertatu zan. Itxi eusku-zan olerki-lan txukunak lekuko, testigu.

... Pixkaka, pixkaka emoten jako edozeri era eta itxura; bai-ta olerkiari be. Olerki klasikoez eta harein estiloaz jabetuzen gaztetatik, eta klasiku horreik izan ziran gerorako beharen poesiaren oiñarri. Eta egia esan, olerki hauxe da, izanbe, betiren beti irauten dauana» 1.

SOPOKELEN ANTZERKIAK I berrehun orrialdetako liburua argitara-tzen du 1946.an Mexikon. Lehen bilduma honetan Greziako idazlehaundi haren lau antzerki azaltzen dira: ANTIGONE , ELETERE, OIDIPU BA-KALDUN eta OIDIPU KOLONO'n.

Nahiz eta lan hauek Mexikon argitaratu aspalditik zeuzkan itzulita.ANTIGONE -ri dagokionez, behintzat, 1932.rako euskaratu zuen, Marneffe-ko Ikastetxean bertan itzulita, ziur asko.

Zaitegik berak ematen digu ondoko lerroaldietan Sopokeleren obrengaineko eritzi jakintsua.

Zer ikusten duzu Sopokelengan bere antzerkiak euskaratzen jar-tzeko?

«Dramaren berriztatzailea dugu Sopokel, bere antzerkia era-bat gizakoia delarik. Bere xehetasunek, pasioek, hainbat ña-bardura adierazten dituztelarik, tragediaren xarmantasunikederrena erakusten digute.

Pinturan Rafael dena, marra egoki eta ederra, antzertian So-nokel azaltzen da, giza-arimaren zailtasunak agertzen ditue-larik.Bere estiloa argia elkar-hizketan eta zaila koroetan da. Bikainbezain apala. Poetikoa nahiz naturala izan. Metaforaz abe-ratsa.

Antzerkiaren sarrerari dramatismoa eman zion lehenen-goa dugu Sopokel, hirugarren antzezlari sartu eta koroa be-netako antzezlari bezala kontsideratu zuen batera. Honexe-gaitik, bere tragediaren indarra ekintzaren prozeduran etapertsonaien karakterizakintzan datza.

Sopokelen obrak gorentasun eta haunditasunez amaiturikoereduak ditugu, zorrotz eta sakonak, erlijiozale eta moralak.Aintzinako denboretako genio dramatikorik osoenaren beti-ko oroitgarriak, halegia.Sopokel pozez beteriko artista dugu. Bere ospea gure egune-

(1) «Olerti Eguna» Larrean. 1979.ko Hazilaren 25.ean.

- 7 4-

Page 60: OROITARO (Hitzaurre gisa) - Euskonews · 2016. 1. 18. · OROITARO (Hitzaurre gisa) Gizonak, egun batez aurkitu zuen bere izanaren sena, herri baten erroetatik sortzen zen euskaldun

taraino iritsi da kulturaren zeruan bere eguzkia diz-diz ja-rraian dabilelarik. Idazkietan ulerterreza, bere dramak mun-du osoan dira ezagunak.»

Andima Ibinagabeitiak ederki ezagutzen zuen Zaitegiren hildoa.Klasikoak euskaratzeko zina egin zuten Loiolako urteetatik biok ekinzioten lanari, begiak bihar-etziko itxaropenean ezarrita zituztelarik. Elan-txobearraren ustea dugu ondorengoa, SOPOKEL -EN ANTZERKIAK I idazkiaaztertzean:

«Beraz, euskaldun maite, ez duzute nola naiko lana, gizonlangille, kementsu, biotz aundikoak bete lezakena baizik.Benetako euskaltzaleak, izkera arrotzik ugari ezagutuarren,euskera bakarrik erabiliz burutu dezakeana. Erderaz idaztenduten euskaltzale arroak, ez dute olakorik inoiz ere buru-tuko. Zergaitik? Kemenik, adorerik ez dutelako, ezta euske-rarenganako maitasunik ere naiz besterik aitortu!» 1.

Urteetan zehar Andima bere indar guztietaz borrokatuko duenazmintzatu da aurreko lerroetan: sasi-euskaltzaleen tenpelkeriaz, halegia.Gogor salatuko dute, behin eta berriz, EUZKO GOGOA-ren orrialdeetatikorduko «erdaltzale-vascongados» haien joera. Honela jarraitzen du esa-ten Andimak:

«Antzerkiok, gerkerazkoak aldamenka ditudala, irakurri di-tut. Sopokel esakera sakon ta yakintsuz ugaria duzute. Zaite-gi’k ordea, euskera eder, argi ta ulerterrezean irauli ditu.Sopokel itzez aberats, Zaitegi berriz, bestea bezin yori. Eus-keratzalleak, gerkeraren biurgune ta korapillo guztiak barne-raño aztertu ondoren, bere izkuntzara ezin egokiago itzuliditu. Arlo ori ordea, gerkeraren ta euskeraren zaina ta mui-naz yabetu ondoren burutu dizu» 1.

(1) 1950.eko E U Z K O G O G OA-n.

- 7 5-

Page 61: OROITARO (Hitzaurre gisa) - Euskonews · 2016. 1. 18. · OROITARO (Hitzaurre gisa) Gizonak, egun batez aurkitu zuen bere izanaren sena, herri baten erroetatik sortzen zen euskaldun

LAFITTE ETA ORIXE-ren ARTEKO EZTABAIDA

1949.ko EUSKO JAKINTZA-n Vol. III 1ngo. 94-95 orrialdeetan AitaLafittek Zaitegiren zenbait lanen gaineko ustea ezagutarazten du, arra-satearraren balorea zalantzan jartzen duelarik. Ezin uka bere hitzak ze-haro mamitsuak direnik, batez ere, urte haietako testuinguru apal etabehartsuan euskaltzale banaka batzuek beste inork ez zuela ezer gutxiidazten eta sortzen kontutan badugu.

Zaitegiren idaztankera ikertzen honela dio Aita Lafitte kalonjeak:

«C’est avec quelque timidité que nous risquons a parler icide Zaitegi. Nous nous rappelons le concours de poésie qui lerevela avec TORI NIRE EDONTZIA: Aitzol était radieux etnous annoncait la naissance d’une étoile nouvelle...Depuis, beaucoup d’étoiles se sont éteintes et Zaitegi pro-mene en Amérique ses pas de trouvere exilé. Loin du paysnatal, il veut chanter tout de meme dans la langue de sespéres, mais nous avons l’impression que sa voix a changé:l’accent n’est plu le meme; il s’est fait un dialecte qui passepour bas-navarrais en Biscaye et pour guipuzcoan chez leslaburdins; c’est a dire que personne ne le comprend touta fait.»

SOPOKELEREN ANTZERKIAK I izenekoaz ere ematen du bere eritzia,ondoko lerroetan irakur dezakegun bezala:

«Que dire alors des piéces de Sophocle? Nous sommes plu-sieurs a penser qu’il est plus simple de les lire en grec quedans la version basque: je me demande pour qui a été aba-ttue une pareille besogne! Seul un lecteur au courant de lacivilisation hellénique est capable de deviner de quoi il s’agit.Certes, il est curieux de voir comment l’eskuara pourrait ex-

- 7 7-

Page 62: OROITARO (Hitzaurre gisa) - Euskonews · 2016. 1. 18. · OROITARO (Hitzaurre gisa) Gizonak, egun batez aurkitu zuen bere izanaren sena, herri baten erroetatik sortzen zen euskaldun

primer certaines pages fameuses: mais inutile pour cela detraduire des tragédies entiéres. C’est gaspiller un talent quiserait mieux employé a éclairer les Basques on a les divertirsur themes plus proches ou plus captivants, quand meme ilsseraient moins sublimés.»

GOLDAKETAN poema-liburuaz idaztean ez da atzean gelditzen. Go-gor jotzen du Iokinen liburu hori eta amaiera ez dugu bat ere makala.Astinaldi ederra Uztaritzeko Apaizgaitegiko Irakasleak Guatemalako SanKarlos Unibertsitatekoari eman diona. Irakur dezagun:

«Dans GOLDAKETAN (Au labour), Zaitegi nous offre un re-cueil plus varié et plus lisible pour des Basques cultivés. Les154 premiéres pages nous présentent 72 poemes personnelsd’inspiration et des rythmes fort divers: élégant simplicité,images rapides et familiares, formes genéralement claires,on ne s’ennuei pas a les lire «a petits coups» comme unfine liqueur....Dans la seconde partie de GOLDAKETAN , nous avons beau-coup gouté les notices litteraires, vivantes et spirituelles,qu’il a consacrées en basque a Longfellow, Verdaguer, Mus-set, Sully-Prudhomme, Th. Gautier, Baudelaire, Coppée, Ho-race: c’est sans aucun doute ce qu’il y a de plus neuf dans lelivre: quant aux imitations de ces auteurs, elles sont dansl’ensemble, plutot pales; nous devons en dire autant destranscriptions basques de Guérin, Anacréon, Rodenbach, Ro-driguez Maria, Trueba, Pompa, etc. Il est difficile, dans unelangue de génie si different, de retrouver le rythme, la mu-sique, le mouvement logique ou affectif des chefs —d’oeu-vre francais, latins ou espagnols.Remercions tout de meme Zaitegi d’avoir tenté l’aventurepar amour pour notre vieille langue; mais souhaitons que,délaissant la solution de la quadratute du cercle, il chercheplutot a écrire directement en basque a l’échelle de sescompatriotes.»

Iokin mindu egin zen artikulua irakurtzean baina ez zion ezer eran-tzun. Baina zuzenki parte hartu mena «Orixe» dugu. Honek GERNIKA

aldizkarian argitaratzeko ERRORES DE VASCÓLOGOS NUESTROS izenekoartikulua idatzi zuen. Lerro haietatik honako hauk dakartzagu:

«Yo no se qué cosa es poesía, ni si Zaitegi será poeta odejará de serlo; pero la estrofa en cuestión es irreprocha-ble...» oro-gai eztiak utz... azken urrenari» 1. No ha enten-

(1) Lafitteren idaztian dagerren Zaitegiren olerki bati dagokio.

- 7 8-

Page 63: OROITARO (Hitzaurre gisa) - Euskonews · 2016. 1. 18. · OROITARO (Hitzaurre gisa) Gizonak, egun batez aurkitu zuen bere izanaren sena, herri baten erroetatik sortzen zen euskaldun

dido sargori, que es lo que en los Bajos Pirineos se dicesapa y en Nabarra usamos los dos. Si así entiende el griegolucido está. Antes leeré a Zaitegi y a otros neologistas quehan intentado siquiera roturar nuevos terrenos que al Aba-te Lafitte, quien escribe encantadoramente, pero no arriesgamucho.»

Zaitegik berak azaldu zidan behin eztabaida honen izana eta baitakalonjeak egindako eraso gogorraren zioa:

«Lafitteri behinola aditu diodanez, kritika hura egitean nibera eta «Orixe»-ren arteko gramatika-gorabeheretan ezja-kinean eroria nintzela uste zuen.»

- 7 9-

Page 64: OROITARO (Hitzaurre gisa) - Euskonews · 2016. 1. 18. · OROITARO (Hitzaurre gisa) Gizonak, egun batez aurkitu zuen bere izanaren sena, herri baten erroetatik sortzen zen euskaldun

LIZEO LANDIBAR

EBANGELINE, GOLDAKETAN eta SOPOKEL-en ANTZERKIAK I argitara-penean mila dolar eralgi zituen Iokinek, bataz beste. Gogotsu egin zuenlana eta ez zitzaion axolik zeuzkan diruak horretan xahutzea. Mexikonargitaratutakoak hantxe utzi zituen salgai, baina ez zioten —itxuraz— la-guntza haundirik hango euskaldunek eskaini. Zorrozki dio berak, gatzikfalta ez zaiolarik:

«Ene ustez, idaztiak zabaltzeko argitaratzen dira, okerreanezpanago, ez arduratsu gordetzeko» 1.

Liburu hoiek ez direla hain errez saltzen ikusten duenean eskainiegiten dizkie, geroxeago, EUZKO GOGOA aldizkariaren harpidedunei, 1950.eko Urria eta Hazilaren aleetan irakur daitekeen bezala:

«Iru idaztiotatik bat saritzat yasoko du, norberak aukeratua».

1955.eko Urtarrilean eskuetara zitzaizkion idazti hoiek Mexikotik.BIDALIEN EGINA K bere liburua argitaratzeko zeukan Zarautzeko «Itxa-ropena»-enean, Antonio Maria Labaienek argitaldariarekiko gorabeherakoro zeramazkiolarik. Honela esaten dio tolosarrari Guatemalatik bidali-takoan, Mexikoko liburuak jaso eta bi egun geroxeago:

«Eundaka idazti dira; pixutan 1.002 libra, zortzi kutxetan.Gerturik dauzkagu zenbait, amar idaztiko paketetxoetan an-tolaturik. Or ari izan da Andima io ta ke.Orain zeuk esan nori eta nola igorri bear ditudan idaztiak...BIDALIEN EGINA K obeki daude, ori ezin ukatu. Baina idaztionen babesean, besteok ere salgai iarri ditezkela deritzat.»

(1) 1947.ko Uztailaren 6.ko eskutitzean, Andimari.

- 8 1-

Page 65: OROITARO (Hitzaurre gisa) - Euskonews · 2016. 1. 18. · OROITARO (Hitzaurre gisa) Gizonak, egun batez aurkitu zuen bere izanaren sena, herri baten erroetatik sortzen zen euskaldun

Lehen Zaitegik esan digun bezala, «Instituto America»-n izanzuen bere lehen lana. Iokin erdal-ikastetxe baten buru!... Ez zen berehelburua baina bizibidea atera ahal izateko egoki zitzaion irabazpide hori.

1946.an Guatemalako San Karlos Unibertsitatean irakasle bezala di-hardu Zaitegik, heladera irakasten duelarik. Baita klasikoak ematen erearitu zen Unibertsitate hartan, bederatzi urtetan zehar. Honetatik at etaUnibertsitatean bertan, uda-ikastaroetako ekinaldietan ere hartzen zuenparte, denetariko gaiak ematen zituelarik: «Espainiako 98.gn. gizaldia»,«Mundu osoko literatura»...

* * *

1951.an «Instituto America» izenekoa utzi beharrean aurkitzen da.Zuzendaritza laga eta bere aldetik jarri zen lanean, erosi berria zeukanIkastetxean. Irabazpidean abiatu ahal izateko San Salvadorreko berelagun bati eskatu behar izan zion dirua, 1951.ko Urtarrilaren 16.an An-dimari bidalitakoan azaltzen digun bezala:

«Ikastetxe berria dala-ta, dirua urtu bear izan dizut: dagoe-neko zazpi mila dolar xautu ditut: bearrik diruduna Salva-dor’eko adixkide bat dizut.»

Adixkide hori Rogelio Muyshondt de Langhe zuen, El Salvador-eko «Finca Miramar - Zaragoza» izenekoaren jabea. Soro honetan kafeeta azukrea erein ohi ziren eta bertan izango zuen, beranduxeago, «Ori-xe»-k bere egoitza, SAN AGUSTINEN AITORKIZUNAK idaztia gertutzen zuenbitartean.

Nola otu zitzaizun ikastetxe berriari ekitea, Iokin?

«Ordurako ezaguna nintzen ni Guatemalako sektore askotan.Unibertsitatean eta Instituto Nazionalean, hemen gutxi, kla-seak ematen nituelarik bertako apaiz bakarra nintzen. Go-bernuan ere nire harremanik ba nuen: garai hartan JakoboArbenz zen Guatemalako lehendakaria eta lagun minak gi-nen.Guzti honek esperientzi berri bat bizitzera bultzatu ninduen.Bestalde, ez ahantzi, EUZKO GOGOA sortua neukan eta, nolaedo hala, entrepresari eutsi behar nion. Eta Ikastetxe batsortzea ondo etorriko litzaigukeela iruditu zitzaidan. Ez ba-karrik ondo neri baita Guatemalako herri guztiari ere baizik.Ikastetxea hiriko bihotzean bertan zegoen, Jauregi Naziona-laren alboan, hain zuzen ere. Eta barneikasleentzat «SantaMonica» izeneko egoitza bat ere zabaldu nuen. Bazter zora-garri batetan. Ikasketak, haurrentzat, lehen eta bigarren mai-lakoak ziren. Jarraituz gero maixutza egin zitekeen. Esan du-

- 8 2-

Page 66: OROITARO (Hitzaurre gisa) - Euskonews · 2016. 1. 18. · OROITARO (Hitzaurre gisa) Gizonak, egun batez aurkitu zuen bere izanaren sena, herri baten erroetatik sortzen zen euskaldun

dan bezala, ikasleak bi motatakoak ziren: barne eta kanpo-koak.»

Zaitegik Jakobo Arbenz izena aipatu du. Arbenz hau DefentsarakoMinistraia izan zen Arevalo Bermejo lehendakariarekin. 1950.ean beraizango da lehendakaritzarako izendatua, 1954 arte irauten duelarik. Zai-tegik maiz esaten zuenez, Arbenz honek nekazal-iraultza bat egin nahiizan zuen Guatemalan baina jauntxoen indarraz egiten zuen beti topo.Kontrako giro bat jasan behar izan zuen Arbenzek eta guzti honek dro-gazalea bilakatuerazi zuen. Egunak eta egunak igarotzen omen zituenJauregitik irten gabe,drogatuta. Eta Zaitegiri lehendakariak berak ai-tortu zionez, CIA ei zen droga ematen ziona.

Baina jarrai dezagun Iokinekin, eta berari galdetzen diot:

Zer gertatu zen, Iokin, ikastetxearen izenaz?

«Rafael Landibar-en izena aukeratu nuen nere ikastetxearijartzeko: Liceo Landibar. Landibar hau Guatemalako Pinda-ro duzu. Nazio osoan ongi estimatua. Baina bere abizena ezda «b»-z idazten «v»-z baizik.Gizon honen jatorria aztertzen hasi nintzen eta Iruiñea on-doko herrixka batetik zetorrela jakin ahal izan nuera, sendia-ren harmarrian «b»-z idatzita dagerrela konturatuz. Beraz,nere ikastetxerako izena aukeratzean jatorriz den bezalaxeezarri nion. Erabaki honek ixtilu eta eztabaida batzu sortera-zi zituen Guatemalan baina ez nuen aldatu».

Irakurleak atera dezakeenez, Zaitegiren bitxikeri hauek —gogoraGuatemalara sartzean Euzkadiko pasaporteaz gertatutakoa—, bere iza-kera nolakoa den adierazten digute.

«Orixe» eta Andima izan al zenituen laguntzaile ikastetxean?

««Orixe» ez. Andimak, ordea, latina ematen zuen, Irakas-legoan euskaldun bakarrak geu ginelark. Belaustegi josula-gun izandakoa ere hasiera batetan nerekin aritu izan zen.Irakasle guztiak berdinak ziren nere aurrean eta berdina or-daintzen nien.Bestalde, Ikastetxean behar nituen materiala eta aparailurikgehienak Andimak bidaltzen zizkidan Paristik, guatemalara-tu aurretik. Eskariak eskutitzez egiten nizkion eta gero itsa-suntziz nahiz hegaluntziz bidaltzen zizkidan gaiak, berak on-do ezagutzen zuen denda batetan erositakoak.Lyceoa saldu eta ona etorri nintzenean hantxe nituen zorrakgarbitzen bi hilabetez gelditzea eskatu nion Andimari. Baitaberak honela egin ere.

- 8 3-

Page 67: OROITARO (Hitzaurre gisa) - Euskonews · 2016. 1. 18. · OROITARO (Hitzaurre gisa) Gizonak, egun batez aurkitu zuen bere izanaren sena, herri baten erroetatik sortzen zen euskaldun

1951.ko Ilbeltzaren 16.an Iokinek igorritako eskutitzean laguntzaeskatzen zion Andimari:

«Bestalde, naiz ta lankideak emen izan, naiago nuke lankideAndima nere adiskide aundia. Beraz, zure ostera antola beardizugu.»

Hilabete batzu beranduxeago, Abenduaren 24.koan, honela jaki-nerazten zion Iokinek:

«Dakizunez, Landibar Ikastetxea egiten ari nauzu. Ez larritu.Neuk igorriko dizut ona etortzeko dirua. Galde egizu Ho-land Ameritan Line Itxasontzi-etxean zenbatean etorri zai-teken Cuba’tik zear turista edo bidazti-maillean. Lankide onizango zaitut ikastetxean naiz aldizkarian. Cuba’ko euzko or-dezkari Garai yaunari idatziozu Cuba’tik iraizean sartu-irtenegiteko baimena antola dezaizula.»

Beherago, eta agian, Andimaren egoera ekonomikoaz arduratuz, ho-nela jarraitzen du:

«Eratxikita dituzu irureun dolar lurtamuok eta besteak or-daintzeko; geiago bear ba’duzu, esan. Gerotxoago igorrikodizut zure osteraren ordain-dirua.Delako lurtamuen descuentoa zeuretako duzu ta eska iozuetxe orri zeu beren ordezkari emen izatea: zertxobait irabazidezakezu bide ortaz.»

Andima ez zen Guatemalara 1954.ko Martxoaren 16.rarte iritsi.Liceo Landibar sortuz geroztik ederki lagundu zion elantxobearrak Fran-tziako hiriburuan egindako erosketetan. Eskaria haundi xamarra zelarikinportatzeko baimena lortu ahal izateko Iokinen izenean bakarrik es-katu beharrean beste lagun batzuenean ere egiten zuten. Bestalde, ira-kasgaietatik at beste moduko materiala ere eskatzen zion Iokinek, turu-tak, kornetak, tronpetak eta tanbor batzu mutikoen desfiletarako, adi-bidez.

Guatemalako espainolen artean nolabaiteko zensuraz ikusten zenZaitegiren portaera, honen euskaltzaletasunea neurrigabea zela eta.Dena dela, espainol hauen semeak, gehien batez, Iokinen Lizeora izanohi ziren bidalita.

Lizeo honetan sortu zen, bestalde, Guatemalako Centro Vasco el-kartea. Zaitegik larunbat eta igandeetan batzarrak antolatu ohi zituenbere ikastetxean hango hiriburuan bizi ziren euskaldunentzat.

Eta batzar hauen ondorio bezala euskaldunen biltokia eraiki zen.

1955.ean Iokinek Arrasateko bidea hartzen duela, eta berak aurre-

- 8 4-

Page 68: OROITARO (Hitzaurre gisa) - Euskonews · 2016. 1. 18. · OROITARO (Hitzaurre gisa) Gizonak, egun batez aurkitu zuen bere izanaren sena, herri baten erroetatik sortzen zen euskaldun

ko erantzunean azaldu duen bezala, Andimari ematen dio kargua Gua-temalako zorrak estaltzeko. Andima betebehar hori behin amaituz geroVenezuelara doa eta garbiketaren berri bidaltzen dio Zaitegiri. Honek,bere aldetik, Karakasera erantzuten dio, 1956.ko Martxoaren 16.an. Ira-kur dezagun:

«Adixkide on:Guatemala’tik igorri zenizkidan gutun eta beste garbitasu-nak eskuetara zitzaizkidan, baita ortik egin dizkidazun bieskutitzak ere. Eskarrik asko.Zorrak iasotzen ere egin zenun lanaren aldera berebat eska-rrik asko. Poliki iaso zenun, noski, ta ontan eskierrik nen-goen zure onerako izango zala-ta. Beraz, angoak garbitutagelditu dira. Mameme’k eta etxekoek eztaukate asarre egote-rik, domuaz beste, poliki irabazi baitute. Alare, berak orain-dik ez dit idatzi, naiz ta nik iru bider egin: azkenengoz be-raren egunerako: ezpadu erantzuten, ni ere ixildu ta kito.»

Zaitegik aipatutako Mameme hau D. Rogelio Muyshondt-en emaz-tea dugu. Berea ei zen Lizeoa eraikitzeko utzitako dirua, beste eskutitzbatetik uler daitekeenez. Aurrekotik garbi gelditzen dena zerau da: Zai-tegiren zorrak erabat estalita gelditu zirela Guatemalan, Andimak egin-dako garbiketari esker.

- 8 5-

Page 69: OROITARO (Hitzaurre gisa) - Euskonews · 2016. 1. 18. · OROITARO (Hitzaurre gisa) Gizonak, egun batez aurkitu zuen bere izanaren sena, herri baten erroetatik sortzen zen euskaldun

EUZKO GOGOA

EUZKO GOGOA du izena Iokinek Guatemalan 1950.ean sortzen duenaldizkariak. EUZKO GOGOA-ren bitartez itxaropenezko jarioa bidali nahiizan zien gerra ondorengo euskaldunei; hauxe zuen jomuga. Urte ilunhaietan Euskal Herriko etxe askotan izpirituzko gosez hartu ohi zutenGuatemalatik eta beranduxeago Miarritzetik erdi izkuturik iristen zenaldizkari hura. Bederatzi urtetan zehar noizbehinkako izpi zoragarritzatdaukate EUZKO GOGOA bizi zutenak.

Zergaitik atera zenuen Euzko Gogoa, Iokin?

«Aldi hartan ez zegoen ezertxo ere aldizkaririk euskaraz. Niaspertuta nengoen, egia esateko, erdarazko aldizkariak ira-kurtzez.Gerra ondoren Euskal Herriaren giroa nahiko ahula zen;jendea ihes eginda eta beldurrik zegoen; hemen geratu zire-nak ez zeukaten larregi egiteko betarik. Orduan bururatuzitzaidan euskal aldizkari soil bat beharrezko genuela. Ho-rrela hasi nintzen.» 1.

Aldizkaria 1950.ean lehen aldiz kaleratu bazen ere lehenagotik zi-tzaion burbuil asmoa Zaitegiri. Honela jakinerazten zion Andima Ibi-nagabeitia bere lagunari, ideia eskainiz, 1947.ko Uztailaren 6.ko gutu-nean:

«Buru-belarri begira ta begira nabilkizu zuretzako zerbaitarkitzen: nik uste, onena, Euzkadi’ko Yaurlaritzan zerbaitiristea litzaizuke: adibidez, bearrezkoen euskera eustea dugu,

(1) «Zeruko Argia»-n, 73-6-24 eta 76-4-18.ko aleetatik.

- 8 7-

Page 70: OROITARO (Hitzaurre gisa) - Euskonews · 2016. 1. 18. · OROITARO (Hitzaurre gisa) Gizonak, egun batez aurkitu zuen bere izanaren sena, herri baten erroetatik sortzen zen euskaldun

«Euskal Irutasun Deuna» o la Santa Trinidad Vasca titulóAndima Ibinagabeitia esta fotografía en la que podemos veral mismo Andima (izquierda), Zaitegui y Nicolás Ormaetxea«Orixe». Corre el mes de octubre de 1954 y la fotografía fueobtenida en la Residencia de Santa Mónica de la capital deGuatemala, en vísperas de la partida de «Orixe» hacia Europa.Zaitegui había llamado a Ormaetxea para que le sirviera deayuda en sus tareas de redacción de la revista «Euzko Gogoa»editada en euskera y fundada por Iokin en 1950. «Oyixe»aceptó la proposición y se dedicó durante seis meses a la revis-ta, hasta que Zaitegui le ayudó a encontrar un lugar adecuadopara que —sin otro quehacer— se dedicara a la traducciónde las Confesiones de San Agustín. Tras atender, el mondra-gonés, personalmente durante cuatro años todos los pormenoresde la revista, llega a Guatemala, en abril de 1954, el granamigo de Zaitegui: Andima Ibinagabeitia. Los dos trataránde dar un nuevo impulso a «Euzko Gogoa», auténtico puentede unión entre dos generaciones de escritores euskaldunes sinposibilidades de publicar en el interior como consecuencia dela guerra. «Euzko Gogoa» se publica desde 1956 en Baiona.Será en 1960 cuando vea la luz el último número de la revista,

obligada a cerrar por motivos económicos.

Page 71: OROITARO (Hitzaurre gisa) - Euskonews · 2016. 1. 18. · OROITARO (Hitzaurre gisa) Gizonak, egun batez aurkitu zuen bere izanaren sena, herri baten erroetatik sortzen zen euskaldun

baita atzerriak barna dabiltzan euskeldunen artean ere. Zer-gatik ez asmatu bideren bat ori burutzeko? Aspaldidanik as-motan nabilkizu, SELECCIONES antzeko aldizkari bat euske-raz, erderaz eta parantzeraz edo englanderaz sortzeko: Euz-kadiko Yaurlaritzaren babesean edo baranoan, beintzat, obe:or, nondinaiko eusko aldizkariak yasotzen baitira: zergatikasmo ori zeuk ez burutu?»

Andimak ez zuen eskaintza aprobetxatu ahal izan eta, beraz, Zai-tegi ostera jarri zen lanean asmoa gauzatu nahian.

Eta 1949.ko Hazilaren 16.an lehenengo alea atera zuen irarkolatikartikulurik gehienak Zaitegik berberak idatzita zirelarik, nahiz eta iekiangezur-izenez azaldu. Lehen esanda gelditu den bezala, lehenengo ale hau1950.eko Ilbeltzari zegokion.

Hilabete lehenago zabalkunde-orri bat bidalia zuen Guatemalatiklaguntza bila. Izenburutzat ASMOA zeraman orria Euskal Herriko zen-bait etxe eta erakundetara iritsi zen. Orri honen bitartez aldizkariarenhelburuak zeintzu ziren jakinarazten zuen Zaitegik, euskal idazleei lagun-tza eskatzen zien batera, EUZKO GOGOA-ren orrialdeetan heuren lanakargitara litzaten.

Baina zeintzu ziren helburu hoiek? Berak azaldu digun bezala, bataipa daiteke garrantzitsuentzat, beste batzu —bigarren mailakoak— in-guruan dituelarik, satelite gisa. Eta helburu nagusi hori euskara dugu,Euzkadiri aldizkariaren bidez eskainia. Honela irakur zitekeen ASMOA

orriaren zati batetan:

«Arrezkero, euskeraz bakarrik idatzi nai dugu, eusko-gogoa-ren barnemuiñetaraño eldu gaitezen: azkatasunaren giltzagaldu bai-dugu, euskera galdu ezkero.»

Euskararen bitartez Euzkadirentzat askatasuna lortu nahian zihar-duen Iokinek, lehen alearen atarikoan darakusen bezala:

«Aldizkari au zuri, Euzkadi laztana, eskeintzen dizugu, guregogoko ametsen barnemuiña baitzaitugu: bai, gure aleginakoro eskeintzen dizkitzugu asmorik zintzo ta garbienaz: zuregorabide ta betiko askatasuna opaz.Zure semerik maiteenak izan nai dugunok, Aberri laztana,lurretiko guziak baño aintzakotzat zaitugula ba dagi gureYaungoikoak. Gure zaiñetako odol beroa eskeintzeko eregerturik gaituzu, ala bear ezkero. Ez baidugu azturik AranaGoirik agindua: Gu Euzkadi’rentzat eta Euzkadi Yaun-goikoarentzat.

EUZKO GOGOA-k literaturaren hildoa aukeratu zuen hasieratik. 1949.

- 8 9-

Page 72: OROITARO (Hitzaurre gisa) - Euskonews · 2016. 1. 18. · OROITARO (Hitzaurre gisa) Gizonak, egun batez aurkitu zuen bere izanaren sena, herri baten erroetatik sortzen zen euskaldun

ko udazkenean igorritako orriari euskal idazle askok eman zion baietza,Iokinekin lan egiteko prest agertzen zirelarik. Zaitegik kontatzen digu:

«Gutxi gora behera ba dira ehun eta hogei, mundu guzikoeuskaldunak, erantzun zutenak. Olerkari, idazle... eta ezzedukan inork ere eragozpenik. Ni horretan oso bekoki za-baleko gizona izan naiz. Neri inork, ez dut uste, esan ahalizango didanik bekoki estuko gizon izan naizenik. EUZKO GO-GOA-tik igaro diren idazleen numeroa haundia da. Idazle be-rri asko sortu zuen aldizkari hark. Alde hori izan ezik zer-bait egin genuen. Antzerki, olerki, saiakera... mota guztita-ko literaturak zedukan tokirik aldizkarian. Bakoitzak nahizuena idazten zuen 1.»

Nork bere gainera loreak botatzea ez dela, askotan, egokiena gauzajakina da. Eta irakurri ahal izan dugun Zaitegiren baieztapena honen ha-rrokeriaren fruitua litekeela pentsa dezake batek baino gehiagok.

Baina arrasatearraren aipamen honekin batera beste zenbait idaz-lerenak ere jar nintzakeen, gorago Iokinek esandakoa zuzen dagoela eza-gutu ahal izateko. Era honetaz mintzatzen zitzaidan, esaterako, TxominPeilen puntu honen gaineko eritzia eskatzean:

«EUZKO GOGOA-k idazle berri guziak atosten zituen eta gehie-netan lan guziak publikatu. Orduko euskaltzale batzuen es-kandalagarri ziren Jon Mirande eta F. Krutwig-en lanak ere.Hain zuzen ere, EUZKO GOGOA-n hastapenetik eta azkenerainoparte hartu nuen. Harreman errexak genituen; ba zekienateu hutsa nintzela baina ez zitzaion ardura. Eliza gizona ze-la ahaztuerazten zuen. Ideiaz nahiko zabala zen eta ez zuenmoraltasuna literaturasunarekin nahastutzen.Hala ere, artikulu batzu ez zituela argitaratu nahi izan, ai-tortu behar dut...»

Idazleei laguntza eskatzea ez zen betebehar bakarra. Alea gerturikeukiz gero banatu egin behar zen harpidedun eta irakurleen artean, etahorretarako azpiegitura egoki bat behar zuen aldizkariak, bere helburuabeteko bazen.

Hasierako ordezkariak hauexek aukeratu zituen Iokinek: Frantzian,Andima Ibinagabeitia, F. Irizar, Sebero Altube, Telesforo Monzon, JoseAntonio Agirre lehendakaria, B. Zapirain eta Joxemiel Barandiaran. In-glaterran, Gotzon Urrutia. Mexikon, Ertza apaiza. New York-en, YonOñatibia. Nikaraguan, Aita Segundo Azkue. El Salvadorren, Nazabal.Argentinan, Lopez Mendizabal eta Irazusta.

(1) ZERUKO ARGIA-n, 1976.ko Apirilaren 18-25.eko alean.

- 9 0-

Page 73: OROITARO (Hitzaurre gisa) - Euskonews · 2016. 1. 18. · OROITARO (Hitzaurre gisa) Gizonak, egun batez aurkitu zuen bere izanaren sena, herri baten erroetatik sortzen zen euskaldun

Dena dela, honek ez du esan nahi denok hartu zutenik heuren gai-nean ordezkaritzaren lana. Ordezkarien izenak irakurriz gero, errez ateradaitekeen bezala, ordezkariak Zaitegiren gogoan egon ziren gehiago al-dizkariaren aldeko buru-belarriko lanean baino. Nahikoa zuten heurene-kin...!

Iokinen aldizkaria, nola edo hala, aurrera doa. Bertan sartu dituIkastetxe Nagusian eta Instituto America-n irabazitako txanponak. No-lanahi ere, laster hasten dira eragozpen eta izerdiak. Entrepresa haun-dia da Iokinek aukeratutakoa eta zuhur jokatu behar du hondora ezdadin. Honela idazten zion Andimari Parisera:

«Emengo irarkolaren utsa duzu aldizkariaren atzeratzea: bes-terik ez. Gaia ba-dugu, ogetabost bat lankide ba ditugu, di-rua ere oraindik ba dugu. Arpidedun gutxitxo orain arte.Bestalde, euskaltzale aipatuenak goraka ta txaloka; ala obe.Ezin burutu andia dut irarkolarekin. Atzerri-izkeraz dala-tabi bidar geiago ordaindu bear eta oraindik ere lanik ez eginnai. Orrelakorik! Porrot egitekotan, irarkolakoek duketeerru: aleginak egingo ditut porrot iñola ere ez egiteko, Yain-koak onez» 1.

Baiña Iokinek bidean aurkituko dituen langak ez dira kanpoan, atze-rrian, bakarrik egongo. Irarkolarena ez da bat besterik izango. Eta ez,gainera, gogorrena. Euzkaditik etorriko zitzaizkion Zaitegiri zangarterikmingotsenak. Bere bihotzak sufritu egiten zuen, inork baino gehiago,aberkideen tenpelkeria eta, sarri, kontrajarrera ikustean.

Bonbardeorik haundiena Yosulagundiatik hartu zuen. Bost urte le-henagorarte kide izandakoek jarriko dizkioten oztopoak ez dira makalakizango. Ez du heurengandik laguntzarik jasoko. Oso txikia, Iokini egin-dako mesedea. Irakurleak ondoko ereduetatik atera dezake ikasgaia:

Iokin eta Andimarekin Loiolan ikaskide izandako batek (ez dut ize-na aipatu nahi) egitamu eder bat borobildu ei zuen euskaraz eta IokinekEUZKO GOGOA-n argitaratu nahi izan zion, berak dioen legez «orrelakolan ederrak gure illabeterokoa edertzen bai-dute». Eskabidea egileari zu-zen egin beharrean Ibinagabeitiari igorri zion Parisera, Iokinek ez bai-tzekien hura orduan non aurkitzen zen. Handik hilabetera egileak ho-nela idazten zion Zaitegiri:

«Muy querido amigo:Me he enterado de que aquellas excelsas cualidades que ledio el Señor no se han eclipsado todavía: el dominio litera-rio y el ánimo indomable con los que, incluso en una Gua-

(1) 1950.eko Apirilaren 19.koan.

- 9 1-

Page 74: OROITARO (Hitzaurre gisa) - Euskonews · 2016. 1. 18. · OROITARO (Hitzaurre gisa) Gizonak, egun batez aurkitu zuen bere izanaren sena, herri baten erroetatik sortzen zen euskaldun

temala sin colonia vasca, ha obtenido Vd. una revista redac-tada totalmente en euskera. «El desierto floreció».Pido al Señor que le conceda a Vd. un don todavía mayor,mucho mayor, el de renunciar, por su amor, y en favor delas almas por El redimidas a su sobrepujante maestría deleuskera y al afecto natural a su pueblo vasco para consagrartoda su persona a la salvación eterna de dos millones deguatemaltecos casi del todo privados de sacerdotes.

Estas líneas que le dirijo han sido motivadas por una cartaque he recibido de Andima: en ella me comunicaba que Vd.iba a publicar en su revista un trabajo mío. Le he contesta-do que soy hijo de obediencia y que de ninguna manera pue-do ni quiero que se publique nada mío sin censura y sin au-torización de mis superiores. Tal es la voluntad de Dios claray manifiesta. A mayor abundamiento le remito una copia dela carta que le he escrito a Andima. Ruegue por mí comoyo ruego por Vd. Siervo en Cristo. XXXXXX.»

Zaitegiren erantzuna jarraian irten zen. Egoeraren errealitatea nahi-ko ondo azaltzen duelako osorik doa. Luze xamarra baina argigarri.Hona hemen:

«Aspaldikoa:

Zure idazkia oraintxe bertan yaso dizut. Barkatu, euskerazidazten ba’dizut, oituago bai-nago ortara egiten, eta len-bai-len erantzutea erabaki dut, zure gogoaren bakerako.Yaungoikoari esker, EUZKO GOGOA aurrera doa. Irugarrenzenbakia aterea dugu. Euskaldunen gogoak ez ote dituzu Ye-sukristo’ren odolaz erosiak? Nik baietz uste. Erbesteratuenalde ere zerbait egin bear dugulakoan nago, oiek ere Yaun-goikoaganatzeko, orkoak baño bear gorriagoa baidute.Yaungoikoaren alde dagidan apurra, nire Nagusiaren baime-nez egiten dut, nire Artzobispo yaunaren baimenez, alegia,ori baitut orain nire nagusi bakarra, Erromako Elizpurua-ren mendean. Guatemalakoen alde zerbait egiten dudalakoannagokizu: ikastetxe baten nagusi nauzu, naiz ta ikastetxeanerea ez izan. Beraz, diru-irabazterik ez dut opa, on egin ba-ño. Ikastetxe Nagusian ere irakasle nauzu, apaiz bakarra ber-tan. Aurten, gañera, Instituto Nazionalean ere irakasle nau-zu, or ere apaiz bakarra. Ta dan ori nire Nagusiaren eraba-teko baimenez. Egunero meza esaten dizut, naiz ta parrokuedo kapellau ez izan. Zer geiago duzu Guatemalakoen aldeegitea?Orko euskotarren alde beste orrenbeste egiten ba’duzu, nik

- 9 2-

Page 75: OROITARO (Hitzaurre gisa) - Euskonews · 2016. 1. 18. · OROITARO (Hitzaurre gisa) Gizonak, egun batez aurkitu zuen bere izanaren sena, herri baten erroetatik sortzen zen euskaldun

uste, Yaungoikoak begi onez ikusiko lukela ta badakizu Eli-zaren agindua: Euskaldunei euskeraz. Zoritxarrez orko apaizta Lagundi aunitzek agindu ori ez dute betetzen, lurrekoagintarien beldurrez edo koipekeriz. Yardunbide ori ontzatote duzu?

Zure idaz-lanari buruz auxe diotzut: nik dagidana nire na-gusiaren baimenez egiten dizut, beraz, zuk ere orrela egitenzenula nik uste izan nuk bearrik, Andimak bidali zidan zureizenean argitaratzeko eske. Zer egingo nizun nik?, egin du-dana ta kito. Argitaratu zure izen ta guzti. Bakoitzari berea,baita zuzenbidea. Egia esan: noizbait ikusiko duzu gogo onezegin nula, ez zuri gaitzik ekartzearren. Batez ere Lagundiarenalde yokatzearren. Uts egin ba’dut, ez da izan yakinaren ga-ñean. Ez orixe.

Nondik ateratzen duzu, ostera, nire Euskalerriarenganakomaitasuna naturala dala? Zergatik ez uste izan izatez goiti-kakoa danik. Beretarrak ez al zitun maite Paul bidali deu-nak? Ortan utsik yarri al dezaiokezu Bidali deunari? Ni gaiz-toa izan-arren, Bidali aundi orren antzeko aleginka ari nau-zu, nere txatxarkerian. Zergatik zapuztu Yainkoagandikiritxitako onaldeak? Zapuzte orrek zer onik ekarri lezake?Nik ez ikusten, itxuturik nago, nonbait, zure ustez.

Gure burua ta urkoenak gaizkatu, beste egitekorik ez dugueguzkipean. Arritu zaitu Andima’ren esanak... errukigabegañera. Zoritxarrez ala oldozten dute beste aunitzek. Nola,baña, oien gorrotoa suntsitu? Erderaz idatzita ez nik uste.Euskeraz oien biotzak errezago bigundu ditezke ta garbaita-ra ekarri. Ez al deritzazu...? Nik baietz uste ta zu ere ortanzaudela uste dizut. Oroitu Andima ta lagunak bereak taasto beltzerenak yasan bear ditutela gixagaixoak. Arrezkero,oiek ere onean iraun dezaten zerbait egin bear beren alde.Onbidean ez al nago?«Orixe» Yaungoikoaren bideak barna dabil: lengoan, ino-lako olerki-mistikua bidali zidan argitaratzeko ta zure berrieskatzen zidan, idatzi bai-nion zure lan sakona argitaratzekonintzala ta erabat pozik zegon, zuek oraindik euskaltzale zi-ñatela-ta.Tamalgarria zuri gaitzik egin ba’dizut, ustekabean izaki. Da-na dala, abagune ederra izan dizut zure berri yakiteko. Eska-rrik asko zure otoien orde. Nik ere zure alde egingo, nitazerabat astuta ziñala beldur bai-nintzan.

Lagundikoengandik gorriak ikusia nauzu, zoritxarrez. Ez daarritzekorik. Lagundia bat duzu ta lagunak beste. Iñori go-

- 9 3-

Page 76: OROITARO (Hitzaurre gisa) - Euskonews · 2016. 1. 18. · OROITARO (Hitzaurre gisa) Gizonak, egun batez aurkitu zuen bere izanaren sena, herri baten erroetatik sortzen zen euskaldun

rrotorik ez diot. Biotzez barkatzen diet neri ere Yaungoikoakbarkatu dezaidan.Oraingoz besterik ez. Goraintzi ezagunei, or ezagunik ba’dut,beintzat. Yesukristoren baitan zure otsein oni agindu Zaite-gi ta Plazaola’tar Iokin.»

EUZKO GOGOA-ren ale berria atera bezain laster euskaltzaletasun pi-txin bat ikus lezakeen helbide guztietara igortzen zuen aldizkaria. Halaere, ba zituen bere susmoak Zaitegik, aleak iritsiko ote ziren beldurrez:

«Sarobe ta beste aunitzei ere bidali dizkiegu aurrenengo zen-bakia. Ez yakin, oraindik, Franko’ren morroiak zer egingoduten gure aldizkariari buruz; surtara yaurti ala bidalitakoeiemango ote dien, alegia» 1.

Baina, dirudienez, ez zuten Euzkadiko josulagunek Zaitegik pentsa-tutako erabakirik hartu. Peli Korta ere Loiolako laguna zuen Iokinek.1937.tik bide desberdinak aukeratu zituzten, batak bestearen berriaknoizbehinka bakarrik zituelarik. Pelik honela dio:

«Tamalez ni 1946.tik aurrera Iruñan bizi nintzan jesuitenburuzagi eta eliz-nagusiak Frankorekin alkartuta; oso bildu-rrez josita bizi giñan ordu artan, gure eskutitz baita errevis-tak ere nagusien begiak aurretik ikusi bear zituzten.«No comprometan Vds. a la Compañía, a la Iglesia, con ma-nifestaciones euskéricas...,no reciban —y si no devuelvan—las revistas sobre o con contenido euskérico.»Ordu ontan Iokinek azaldu zuan bere EUZKO GOGOA. Nikpozik jaso nuan berak bialdutako 1ngo. zenbakia. Bigarrenaneregana eldu zanean, «devuelva a su procedencia» eta be-rriz arengana bialdu bear izan nuan, eta zuzenbidea nereeskuz eginda.Nere izkia Iokinek ezagutzen zuan. Jaso zuanean, arkaitzabere gain erori bazan bezala, erdi-lertuta geratu zan. Beñereolakorik etzuan uste nigandik...Geroztik ixil-ixil bera nire-kin. Oso minduta zegon. Urteak igaro-ta beiñ batean Mia-rritz’en arkitu nuan. Beregana jo nuan besarkada egin naiaz.Oso asarre zegon. Berak garbi azaldu zidan bere barrukoekaitza. Pakeak egin gabe, beste bat arte esan eta agur eginnion. Bere barruan ezin siñistu ere nik esandakoak. Eta egiz:etzan errexa adieraztea gure larri-aldea egun aietan pranko-ren-zaleen ondean» 2.

* * *

(1) Andimari, 1950.eko Otsailaren 12.koan.(2) 1980.ko Urtarrilaren 8.koan.

- 9 4-

Page 77: OROITARO (Hitzaurre gisa) - Euskonews · 2016. 1. 18. · OROITARO (Hitzaurre gisa) Gizonak, egun batez aurkitu zuen bere izanaren sena, herri baten erroetatik sortzen zen euskaldun

Edozein aldizkari pertsona batek bakarrik argitaratzea ez da gauzaerreza. Aurreko eskutitz batetan irakurri ahal izan dugun bezala, Uni-bertsitatean, Instituto Nazionalean eta Instituto America-n ematen zi-tuen klaseak Iokinek. Gehiegitxoa, nonbait, nazio hartan euskal-ugartebezala ziharduen gizonarentzat. Ez zen bakarrik idaztea: Irarkolatik ate-ratako probak zuzendu behar ziren; harpidedun berriak egin behar zituenaldizkariak; kuotak garbitu behar...Lan harek zeharo gainditzen zuelaberehala nabaritu zuen Iokinek. Eta laguntza bila hasi zen.

Nora zuzendu zenituen zure ahaleginak, Iokin?

«Aldizkaria sortu aurretik sarea botata neukan Andimarenaurrean baina honek ez zidan harako bidaia agintzen. BerakEUSKO DEYA-n idazten zuen euskarazko txatala eta nire lanekaipamen haundia aurkitzen zuten Euzkadiko Jaurlaritzak ate-ratzen zuen hileroko hartan.Bestalde, egunero bidaltzen zidan OPE (Oficina de Prensade Euzkadi) izenekoa eta honen bitartez jakin nuen «Orixe»Argentinan zegoela, Idatzi egin nion «Orixe»-ri idazlan-eskenere aldetik bere Misal-erako zabalkundea hutsean aginduz,baita diru apurren bat ere idazlan bakoitzaren ordain. Gero-xeago, Ander Mirena Irujoren bidez, aldizkariaren idazka-rima eskaini nion.»

«Orixe»-ren erantzunak ez zuen luzaroz itxoegin. Buenos Aires-enMaritxu Arana bere ilobarekin bizi izan zen «Orixe» hilabete eta erdiz.Hemendik Quitora joan zen hiri honetan arreba baitzeukan.

Quitorantz abiatu aurretik Zaitegiri erantzun zion honen eskaintzaonartzen zuela adierazten. Erantzuna noizkoa den ez dakit, ez baitutZaitegiren paper artean eskutitza aurkitu. Baina, 1950.eko Maiatzaren7.an baino lehenagokoa izan behar zuen, egun horretan Iokinek hone-la idazten baitzion Andimari:

«Beste berri andi bat eman bear dizut: «Orixe»-ri eskeñinion etxea ta yanaria ta biderako txartela ona etortzekotan,EUZKO GOGOA-n lan egin dezan.Au erantzun dit: «Pozik joango nazu, ta lenbailen, Quito’tikGuatemalara. Nere euskal lanak EUZKO GOGOA-rentzat utzi-ko ditut emendik aurrera (artikulu, bertso eta olako). Egun-doko Errebista atera bear dugu, Jainkoak nai badu. Non?eta Guatemala’n. Ez ote dira lotsaz gorrituko zenbait eus-kaldun Directeur des Revues et des journaux? Zure eskein-tza ederki datorkit. Jainkoak bakoitzagandik zer nai dun,emeki emeki azaldu oi du, eta zerbait nai dula esango nu-ke ontan ere, Eskerrik asko Berari ta zuri.»

- 9 5-

Page 78: OROITARO (Hitzaurre gisa) - Euskonews · 2016. 1. 18. · OROITARO (Hitzaurre gisa) Gizonak, egun batez aurkitu zuen bere izanaren sena, herri baten erroetatik sortzen zen euskaldun

1950.eko Maiatzaren 25.ean iritsi omen zen «Orixe» Quitora etahandik hamabost egunetara hauxe zion Martin Oiartzabal jaunari bida-litakoan:

«Ez ote dakizu gaurgero Guatemala’ra noala Zaitegi jauna-rengana? Ni joaten ba nakio, ez omen du poto egin bildu-rrik bere Errebistarekin. Agindu diot, bada, eta arako sarre-raren begira nago. Datorren astean antolatu banendi aranoake egaz. Ikusi al duzu EUZKO GOGOA delako ori? Ba ditulankideak, eta onak, jesuitak barne dirala. Ez dakit noizitzuliko naizan Europa alde artara» 1.

«Orixe»-k sei hilabetez iraun zuen Guatemalan Zaitegirekin, azkenhonek behin baino sarritago jakinarazi duenez. Eta honela dela esan dai-teke ziurtasun osoaz, 1950.eko Abenduaren 18.an San Salvador-etik berelagun Oiartzabali bidalitako eskutitzari begira:

«Il onen 12.garrenean iritxi nintzan onara, Erregenak igaroarte.»

Baina ez zen honela gertatu «Orixe» Zaitegiren lehenagoko adiski-de batzuen etxean, Finca Miramar delakoan, gelditu baitzen, bere ame-tsetako lana osotu ahal izateko: AGUSTIN GURENAREN AITORKIZUNAK, hainzuzen.

Zaitegik EUZKO GOGOA-rako laguntza behar zuela garbi dago. Etabaita «Orixe» arrazoi horrexegaitik deitu zuela ere. Dena dela, Zaitegi-ren baitan ba zeuden beste asmo batzu ere, «Orixe»-rentzat, erredakzio-ko lanetatik urrun gelditzen zirenak: ILIADA edo ODISEA euskararazi nahiizan zion. Iokinek esan bezala, «bazterrak arritu eta arrotu bear dituguoraingoan» 2.

Dena dela, aldizkariaren antolaketan murgildu zen gehien batezorexatarra, ondoko lerroetan irakur dezakegun bezala:

«... Izan ere ainbesteraño zoratzen nau Aldizkari onek! Irar-kola dugu ezin-askatuzko korapilloa. Au genuen asmo: ur-tearen azkenerako atzeraldia berdintzea iru zenbaki bikoitzatereaz. Itza ematen prantsesak baño areago dira emen, etaitza jaten ez diteke auek aiñakorik. Esan diot Zaitegiri mul-tikopistaz argitaratu bear genukela illean illekoa. Azkeneanori egin bearko. Bera lanez leporaño beteta dago, «InstitutoAmericas» (sic) orrekin eta nik ezin dezaket zotzik eginarantz-onantza. Bizkor asi giñan, baña «arrancada de caballo

(1) 1979.ko Apirilaren KARMEL aldizkarian «Orixe»-k Oiartzabali titulupeanazaldutako artikulu interesgarritik aterata.

(2) Andimari, 1950.eko Maiatzaren 7.an.

- 9 6-

Page 79: OROITARO (Hitzaurre gisa) - Euskonews · 2016. 1. 18. · OROITARO (Hitzaurre gisa) Gizonak, egun batez aurkitu zuen bere izanaren sena, herri baten erroetatik sortzen zen euskaldun

andaluz, parada de burro manchego». Irarkola’ra kilometroosoa daukagu: yoan-etorri bi. Egunean lau bider egiten ditutoñez zenbait aldiz, bi aldiz gutxienik, iru aldiz askotan.«Bus»-ez asi ginan, baña diruz gaizki xamar gabiltza iru ille-bete auetan. Gizajoak ez du kemenik ukatzeko eta eman dundirua etzaio berriz etxeratzen. Españar batek (igesegiña uraere, gu bezela) txarkeri aundi bat egin dio. Irten-bide politadaukagu. Ni Salvador-a yoan banendi (an egotea) argitara--gaiak poliki poliki kopiatu nezazke ta emen multikopiazatera ditezke. An sendi bat dugu oso adiskidea. Ara eramannai naute, beraien landaetxe batera (Itsasbegi edo Miramar).Bakartasun artan asi ninteke nere lan andia egiten» 1.

Egoera ekonomikoa hasi zaio okertzen Iokini. Aldizkariak ez daukaberez finantziatu ahal izateko beste harpidedunik. Eta ordu larriak eza-gutzen ditu bikoteak. «Orixe»-k aurreko lerroaldian aipatzen duen ger-taera bati buruz sakonduko dut apur batez, adierazgarri dela baiteritzait.Españar batek txarkeri aundi bat egin dio...:

Begoña Arregi andreak, Velascoren alarguna, ederki ezagutu zuenZaitegi Guatemalan. Frantziatik harako bidaia antolatu zutenetik bazekiten noren aurrean aurkeztu behar zuten. Zerua zeukaten aterpe Io-kinengana iritsi zirenean. Honek berehala aurkitu zien lan eta ostatu.Urteak igaro ondoren Begoña izan zen Zaitegiren diruzaina eta bete-behar honek aukera guztiak eman zizkion haren nortasuna eta izakeraaztertzeko. Begoñak kontatu digu españar harekin jazotakoa:

«Zaitegi no anduvo nunca boyante en el aspecto monetario.De vez en cuando y para poder salir del apuro momentáneosolía meterse en una serie de «negocios rápidos» que, laverdad, casi nunca le daban el resultado apetecido.Vivía en Gautemala un coronel republicano, exiliado comonosotros, que en cierta ocasión le propuso a Zaitegi un ne-gocio de sierras portátiles. Zaitegi estaba casi siempre bienpredispuesto ante todo aquello que significara antifranquis-mo y el coronel entraba en esa categoría. El mencionado ofi-cial republicano le pidió adelantado un dinero a Zaitegi de-jándole en prenda piedras preciosas, a cuenta del negocioque iban a realizar. Zaitegi aceptó y cuál no sería su sorpresacuando supo que aquellas piedras tenían más de vidrio debotella que de otra cosa...»

Zer moduzkoak izan ziren «Orixe» eta Iokinen artean seihilabetehartako harremanak? Denetarikoak, nik uste. Maritxu Barriolak behin

(1) Oiartzabali, 1950.eko Abenduaren 10.ekoan.

- 9 7-

Page 80: OROITARO (Hitzaurre gisa) - Euskonews · 2016. 1. 18. · OROITARO (Hitzaurre gisa) Gizonak, egun batez aurkitu zuen bere izanaren sena, herri baten erroetatik sortzen zen euskaldun

esan zuen bezala, genio bizikoa zen «Orixe». Bere aldetik, Zaitegi harroeta terko xamarra genuela ikusi ahal izan dugu. Beraz, bien artean sor-tutako noizbehinkako txinpartak normaltzat jo ditzakegu.

Izatez, «Orixe» San Salvador-era joan aurretik bere neurriak har-tzen ari zen Zaitegi. «Orixe»-ren asmoak zeintzu ziren ba zekien Ioki-nek eta ez zion eragozpenik ezarri haiek bete orduan. Aitzitik, Muys-hondt sendiak landetxea eskaini bazion lan egin lezan Zaitegiri esker izanzen. Egia esan, erredakzioko laguntzaile garestia aukeratu zuen ZaitegikEUZKO GOGOA-rako, «Orixe»-ren kalitatezko maila gorengoa baitzen.

Zaitegi bere neurriak hartzen ari zela esan dudanean 1950.eko Ha-zilaren 8.an Andimari idatzitakoan oinarritzen naiz:

«Bearrik bideak oro erreztu zaizu nolarebait ona etortzeko.Oraiñaldia laño dago, ageri danez. Euskera ta euskaltzaletasu-na gainbera yoan doaz. EUZKO GOGOA-k arpidedunik ez du.Zu etorrita nolarebait zuzenduko al dugu.Zuretako gela gerturik dugu ta zai-zai gera. Gaztigatu noizta nondik zatozen zure zai egoteko.»

Iokin, «Orixe»-k ere galdera berdina egin zizun. Zergaitik EUZKO

GOGOA «z» hizkiaz idatzita?

«Begira; nik EUZKO GOGOA «s»-z idazten nuen beti. Garaihartako nire eskutitzetan, deia edo zabalkundeko orrian,esaterako, «s»-z agertzen da izena. Baita aldizkariaren lehenetapako zenbait oharretan ere.Zer gertatu zen «z»-z hasteko? Urte haietan JAGI-JAGI-n ibi-litako batek nerekin egiten zuen jatordua eta askotan lagun-tzen zidan nere gauzetan.Lehen alea ateratzear zegoelarik erabat lanpetuta nenbileneta lagun hori bidali nuen irarkolara noizko kaleratuko otezen jakiteko. Ostera etxeratzean honela esaten dit: Iokin,alea prest daukazu...eta ikusi dudan oker bat zuzentzekoaprobetxatu dut. Zein izango zen oker hori eta Eusko-aren«s»-a «z»-z aldatuta irten zen lehen alean... Eta honela uz-tea erabaki nuen, ez baitzitzaidan egoki iruditzen aldatzea.»

«Orixe» San Salvador-en gelditzen da Iokin hasierako egoeran uz-ten duelarik. Lanak itota omen dabil Zaitegi. Muyshondt sendiak diru-laguntza eskaini dio Ikastetxea eraikitzeko. Eta Iokinek nahi baino ordugehiago kentzen dio Landibar Ikastetxearen antolaketak, aldizkariarenibilaldia geroago eta neketsuago izanez. Kaleratzea ere atzeratzen hasi da.

Hauxe al zen zioa Andima zure ondora eramateko?

«Baietz esan dezakezu. Andimak ez zuen inoren bizkar bizi-

- 9 8-

Page 81: OROITARO (Hitzaurre gisa) - Euskonews · 2016. 1. 18. · OROITARO (Hitzaurre gisa) Gizonak, egun batez aurkitu zuen bere izanaren sena, herri baten erroetatik sortzen zen euskaldun

tzerik, nik etxe eta jateko lain neukan bitartean naroro egonzitekeen.Herbesteko Arazoetarako Ministrari izandako Muñoz Meanylagun haundia neukan. Kargua laga eta Parisera izan zenbidalia, enbaxadore bezala. Gizon azkarra, gizabidetsua etaeuskotarren adiskide bikaina.Andimak Muñoz Meany-ri lerro batzu idaztea eskatu zidanGuatemalarako bidaiaren baimena lor lezaion. Honela eginnuen eta baita enbaxadoreak neri erantzun ere dena konpon-duta zegoela adieraziz. Baina erabat harrituta gelditu nintzenAndimak ezetz esan zidanean. Parisen gelditu nahiago omenzuen.»

1951.an gertatzen zen hau. Enrique Muñoz Meany, Juan Jose Are-valo Bermejo lehendakariaren ministraria izan zen. 1944.an igo zenArevalo agintaritzara nazioa demokratizatzeko egin zen lehen hautes-kundeetan. Gobernu honek 1950.arte iraun zuen. Orduan Jacobo Arbenzizan zen aukeratua. Lau urte beranduago Comandante Castillo Arenas-ek,eskumatarren interesak zaintzen zituena, Guatemalako lema hartzen duindarreko kolpe baten bidez.

Muñoz Meany-ren osaba Guatemalako Iokinen Artzapezpikua zen:Muñoz Capurón. Arevalok irabaztean eskumatarrek matxinada bat an-tolatu zuten eta Artzapezpikua honen aldekoa azaldu ei zen. Ondorioz,Gobernuak herbesteratu nahi izan zuen eta Zaitegi Muñoz Meany-rekinmintzatu zen burugabekeria izango litzatekeela argumentatuz, katolikoekez baitlukete erabakia ondo ikusiko. Nolanahi ere, handik laburreanArtzapezpikuak herbesteko bidea hartu behar izan zuen, bere loba era-baki honen kontra agertzen zelarik. Herbesteratze hau dela eta, ZaitegikGuatemalako apezteriaren kritikak bereganatu zituen, Muñoz Meany-renlaguna baita eta erabaki horretan partaide izatea leporatzen diote arra-satearrari. Guatemalako egunkaririk garrantzitsuenean artikulu bat idatzibehar izan zuen Zaitegik bere eta ministrariaren jokabideak zeintzu zirenazalduz.

Beraz, Andimak hara joateko baimena behin lortuz geroztikako po-rrota 1951.an izan zen. Ordukoa ere da ondoko zatiari dagokion esku-tima, Iokinek elantxobearrari igorrita:

«Emen bakea ta giro ederra ta jateko lain izango duzu; baitaeuskeraz idazteko abagune ederra ere... wiski apur bat ereizango dugu atsekabeen aringarri: ez estutu.»

Urte bereko Abenduan hil zen Muñoz Meany, Iokinentzat kolpehaundia izanez. 1953.an berpizten zaio Andimari Guatemalarako gogoa.Jakina, Zaitegiren zirikadak ez ziren txikiak eta, azkenik, berea erdietsizuen. Nola ez!

- 9 9-

Page 82: OROITARO (Hitzaurre gisa) - Euskonews · 2016. 1. 18. · OROITARO (Hitzaurre gisa) Gizonak, egun batez aurkitu zuen bere izanaren sena, herri baten erroetatik sortzen zen euskaldun

Nola konpondu zinen Andima eramateko, mugak arrotzentzatitxita ba zeuden?

«Bigarren aldiz honetan Gobernu berria genuen. Hilabetebatzu aurretik baimena eskatuta neukan Ministraritzan bai-na ez zidaten eskuratzen. Azkenik, probitsionala lortu etadei egin nuen Andima hara joateko.1954.ko Apirilaren 16.an heldu zen hara. Hasteko, betikobaimena, muga-egunik gabe geratu ahal izateko, atera behargenuen eta Ministrariarengana joan ginen. Wiliam Palmierizen ordukoa eta jauregiko bere ate aurrean ordubete batezegon ginen Andima eta biok. Urduri jartzen ari nintzela ha-lakoren batetan honela esan nion Andimari: «zuek gizonakzenbat denbora egoten zarete neskatxa baten zai?»... Hartubesotik eta kalera irten ginen.Palmierik hau jakin zuenean etxera deitu ninduen parkeske,biharamonean ostera joan gintezela erregutuz, berak ere ni-rekin hitzegin nahi zuela eta.Biharamonean hara azaldu eta, ba al dakizu zer eskatu zi-dan?... Nuntziorekin hitzegitea, Gobernuaren joera zein zenazaldu niezaion. Honela egin nuen eta orduan..., ordain gisa,Andimarentzat baimena izan genuen.»

Zergaitik utzi zuen Andimak Pariseko bere egoitza Guatemalara joa-teko? Zergaitik lehen aukeran «ezetza» eta handik hiru urtetara itsasun-tziratzea? Hainbeste aldatu zitzaizkion Frantziako hiriburuan bizi zituenbaldintzak?

Iokinen esanetara bagaude, Andimak Parisen zeraman bizimoduaez zuen batere atsegina. Zenbait euskaldunen artean, gehien batez her-besteratu batzuen inguruan, ez zuen lanerako beharreko giroa aurki-tzen. Hutsunea ere egin omen zitzaion behinola eta guzti honek barnekoatsekabea ekarri ei zion.

Zaitegik, bere aldetik, ederki ezagutzen zuen Andima. Eta ba zeki-en zernolako jokoa egin lezakeen aldizkarian. Heuren arteko harremanakhestuak ziren aspalditik eta aukera zuen bakoitzean zirika botatzen zionIokinek Ameriketarako bidea har lezan. Landibar Ikastetxean lana es-kaintzen zion batera EUZKO GOGOA-ren etorkizunaz mintzatzen zitzaionZaitegi:

«...Beraz, ez zaite larritu, Andima: Euzkadi gurekin dara-magu eta obe dugu gerorako lanean gure buruak gertu.Urrundik baikorragoak gera, ta EUZKO-DEYA ’ren lana ez dairaungarria, gure aldizkariarena, bai, ordea» 1.

(1) 1953.ko Urrilaren 7.an.

-100-

Page 83: OROITARO (Hitzaurre gisa) - Euskonews · 2016. 1. 18. · OROITARO (Hitzaurre gisa) Gizonak, egun batez aurkitu zuen bere izanaren sena, herri baten erroetatik sortzen zen euskaldun

Etsitu al zuten Iokinen zio hauek elantxobearra? Ez dut uste. Eneeritziz, Andimak Ameriketarako bidea hartu ba zuen abaguneko egoerabatek bultzatua izan zen. Agian, ez litzateke bat ere harrigarri izango,Iokinek une haietan sufritzen zuen krisisaz urrikaldua itsasuntziratzea.Nork jakin!

Hamaika testigantzak froga dezakeen legez Andima bihotz zabalekogizona izan zen. Apala eta gozoa. Bere asmoetara erabat emana. Eta An-dimak arrasatearrarenak bezelakoak zituen helburuak. Lagun minak ziren.Ezin zuen, beraz, Zaitegiren entrepresa bertan behera laga bere aldetikezer egin barik. Laguntzarik behar bazuen beraxek emango zion. Bionartean azaleraziko zuten hondoratzen ari zen aldizkaria.

Dena dela, ez bide zuen bere barnean zorion osoa sentitzen Pari-seko lana eta lagunak uztean. Ez zeraman hilabetea Guatemalan eta ho-nela idazten zion Andimak Antonio Maria Labaieni:

«Oraintxe konturatzen naiz Paris’en urbillago bizi giñalaEuskalerritik» 1.

Are zorrotzago agertzen zaigu Labaieni ere bidalitako beste honetan:

««Orixe»-ri buruz ematen dizkiguzun berriak pozik iraku-rri ditut. Ni emen baiño obeto laketuko al da or. Eldu xama-rroi gogor egiten zaigu lurraldez eta batez ere aiurrizaldatzea. Ez dut nere ezurrak emen uzteko usterik» 2.

Beste hau Koldo Mitxelenari bialdu zion:

«Zaitegiren ondoan nago. Alare ezin dut Europa eder oriahantzi. Euskadiko giroa aldetzekotan ez naiz ni izango emenerroak egingo ditutenekoa» 3.

Zaitegik EUZKO GOGOA -ren lehen etapa garbitzean egoitza Miarri-tzera aldatu zuen. Andimak, ordea, Venezuelara zuzendu zituen bereurratsak Guatemalan ez aurkitutako ondorio eta segurantza bila. Urteakeman eta Zaitegi ostera doakigu Guatemalara, aldizkariaren bizitza era-bat itzalirik gelditzean.

Zenbait herritako erretore bezala ihardun zuen Erdiameriketako na-zio hartan. Bereak jasan eta bizimodu latza eraman ondoren dolar batzubildu ahal izan zituen. Andimak, berriz, gorriak ikusi ei zituen Venezue-lan, bere egoera ekonomikoa aurrera atera ezinka. Bestalde, 1954.anParisetik irten orduko amets eta asmorik gehienak hauts zituen bihurtuta.Bere bihotzeko oinazea haundituz zihoakion egunez egun. Guzti honen

(1) 1954.ko Apirilaren 10.ean.(2) 1954.ko Abenduaren 21.ean.(3) 1954.ko Apirilaren 26.an.

-101-

Page 84: OROITARO (Hitzaurre gisa) - Euskonews · 2016. 1. 18. · OROITARO (Hitzaurre gisa) Gizonak, egun batez aurkitu zuen bere izanaren sena, herri baten erroetatik sortzen zen euskaldun

erruduna Iokin balitz bezala hauxe esaten zion On Nemesio EtxanizekZaitegiri:

«Diruz berriro jantzi omen zera. Ni orrela ba-nengo, Andimaartu ta onuntza etorriko nintzake. Gure burrukak langileasko eskatzen du. Emen dugu irabazi bearra burruka ori.Egin dezu zartzarorako bear zenduan dirua. Atoz luzatu gabeonera ta ekar zazu zerekin Andima gizajoa» 1.

Andima Ibinagabeitia Idoyaga, euskaltzale haundia, 1969.ko Ha-zilaren 2.an hil zen Karakas.en. Atzerrian utzi zituen bere hezurrak, ta-malez.

(1) 1965.eko Uztailaren 18.an.

-102-

Page 85: OROITARO (Hitzaurre gisa) - Euskonews · 2016. 1. 18. · OROITARO (Hitzaurre gisa) Gizonak, egun batez aurkitu zuen bere izanaren sena, herri baten erroetatik sortzen zen euskaldun

ALDIZKARIAREN ZENBAIT XEHETASUN

Iokinek aldizkaria argitaratzean noraino irits ziteken ba zekiela de-ritzat. Ez zeukan itxaropen haundirik orduko egoerako baldintzetan etamugak garaiak eta ate hertsiak aurkituko zituela ba zekien, ederki jakinere. ASMOA izeneko deiari idazle askok erantzun zion, berak aitortu di-gun bezala. Mota eta adin guztietako idazleak izan ziren, jakina. Aldiz-kari hartan heuren barneko jarioari bide emateko aukerarik zuzenenaikusten zutenak idazlanak Guatemalara igortzen hasi ziren.

Joseba Intxaustik ikasketa bat dauka eginda JAKIN aldizkarian EUZ-EO GOGOA-ren ingurua aztertzen duelarik. Irakurleak sakonagotu nahiizango balu bertara jo lezake datu aberasgarriak aurkituko dituen ziur-tasun osoaz 1.

Egitamu horretatik atera dut aurrerantzean ezagutaraziko dudanxehetasun asko.

EUZKO GOGOA-ren bizitza bi zatitan bana daiteke: Guatemalakoa etaMiarritzekoa. Lehena 1950.etik 1955.arte nahiz eta urte oso batetan,1953.an, aldizkariak alerik ez atera. 1956.an igaro zen Miarritzera 1960arte iraunez.

Hasierako idazlegoaren bataz besteko adina 46 urtetan dugu. Adinhau igo egingo da hurrengo urtean. Orduko idazle batzu hauexek ditu-gu, kako artean urteak jartzen ditudalarik: Sebero Altube (73), Je-mein (65), «Orixe» (62), Leizaloa (54), Labaien (53).

Nolabait esatearren, goian aipatutakoak euskal munduan konsagra-turik zeudenak dira, entzute haundikoak, hain zuzen.

(1) 1979.ko Urria-Abendua: ZAITEGI ETA EUZKO GOGOA. 1980.ko Urtarrila-Martxoa: HAMAR URTEKO LANAK .

-103-

Page 86: OROITARO (Hitzaurre gisa) - Euskonews · 2016. 1. 18. · OROITARO (Hitzaurre gisa) Gizonak, egun batez aurkitu zuen bere izanaren sena, herri baten erroetatik sortzen zen euskaldun

Baina EUZKO GOGOA-k arrakastarik izan badu bi belaunaldiren ar-teko zubia izan zelako da. Hasiera hartako eta bigarren aroko etapen ar-tean, beraz, bi belaunaldiren nahasmena iger daiteke, idazle euskaldunakugarituz baitoaz, zaharragoek gazteagoei bide emanez. Txomin Peilen,Miren Arrate Ibargutxi, Imanol Laspiur, Jon Mirande, J. Etxaide, S. Mi-txelena, B. Gandiaga, J. M. Lekuona, Aita Villasante, J. San Martin,G. Aresti, Txilardegi, P. Altuna, L. M. Muxika, E. Erkiaga... Zaitegikematen dizkigun ehun eta hogei hoietatik izen batzu dira. Gaurregungoidazlerik gehienek argitaratu zituzten beren lanak Zaitegiren aldizkarian.Eta salbuespenen artekorik garrantzitsuenetakoa aipatzearren Koldo Mi-txelenaren kasua jarri behar da, ez baitzuen honek inoiz EUZKO GOGOA-ren zutabeetara lanik azaldu.

Jarraian doazen bi laukiek EUZKO GOGOA-ren bizitzan urtez urteizandako maiztasuna eta aldizkarian erabilitako gaien ehunekoa adieraz-ten digute 1:

EUZKO GOGOA URTEZ URTE

Urtea

1950

1951

1952

1953

1954

19551956

19571958

1959

(1)

Inprima-unea Non Emanaldiak

Atzeratuz

Urtebeteko atzerapena—

Garaiz

Atzeratuz

Lau ale 1957.koMartxoaz geroztik

Atzeratuz

Eguneratuz

Atzeratuz: 1960.kouztailean hil zen

Guatemala 7

Guatemala 6

Guatemala 6— —

Guatemala 5

Guatemala 3

Miarritze 6 720

Miarritze 5 672

Miarritze 4 708

Miarritze

OROTARA

G: 5 urtealdiM: 4 urtealdi

2

44

HAMAR URTEKO LANAK artikulutik aterata.

Orrialdeak

332

324

252—

210

144

296

3.658

-104-

Page 87: OROITARO (Hitzaurre gisa) - Euskonews · 2016. 1. 18. · OROITARO (Hitzaurre gisa) Gizonak, egun batez aurkitu zuen bere izanaren sena, herri baten erroetatik sortzen zen euskaldun

GAIEN PORTZENTAIAK

SAILAK

Atarikoak . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . ..Aldizkarikoak . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . ..Literatura . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . ..

Olertia . . . . . . . . . . . . . . . . .. 10,70Kontakizunak . . . . . . . . . . .. 12,02Antzertia . . . . . . . . . . . . . .. 19,50Kritika . . . . . . . . . . . . . . . . .. 15,26

Linguistika . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . ..Soziologia . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . ..Historia . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . ..Erlijioa . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . ..Arte Ederrak. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . ..Filosofia . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . ..Etnologia . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . ..Natur Zientziak . . . . . . . . . . . . . . . . . . . ..Psikologia . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . ..Beste . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . ..

%

1,034,68

57,48

14,434,155,864,711,593,351,470,940,260,05

Azken laukian dagerren bezala, EUZKO GOGOA-ren joera Literatura-ren hildotik doala erres dakusakegu.

Azpimarratzeko da Joseba Intxaustik bere artikuluan dioena, aldiz-karia erlijio-gaietatik nola aldendu zen nabarmena dela, halegia. Aldehonetatik, duda izpirik ez, euskal kulturaren sekularizazioari zabalduzizkion ateak EUZKO GOGOA-k.

Lehen laukian aldizkariaren martxa lehen urtetik atzeratzen hasiazela ikus dezakegu. Atzerapen hau ez datorkio idazle urritasunetik. Ar-gitaragai ugari dzlgu, Jainkoak onez dio Zaitegik 1951.ko Urtarrilean.Dena dela, nahiz eta gaiak euki, batez ere olertiari dagokionez, ez dabilEUZKO GOGOA bere sortzaileak nahi izango bezala. Banakoek irarkolan su-fritzen dute atzerapena.

7-8gn. alea 9-10.garrenarekin dauka irarkolan 11-12.garrenak, eskuzari gera egiten, Zaitegi lanez itoerazten duenean. Guatemalan ateratakoakkuaderno luze gisa dauka formatoa, 30 x 22/23 zm., denak ez baitira ber-dinak. Miarritzera igarotzean aldaketa bat ematen da neurrietan,18 x 13 zmko. itxura hartzen duelarik. Aldaketa honen arrazoiak, aldiz-

-105-

Page 88: OROITARO (Hitzaurre gisa) - Euskonews · 2016. 1. 18. · OROITARO (Hitzaurre gisa) Gizonak, egun batez aurkitu zuen bere izanaren sena, herri baten erroetatik sortzen zen euskaldun

kariaren aro berri honetan batzarkide izan zen Jaime Kerexetak ematendizkigu:

«a) errazago jaso zeitekean korreoz, baita bialdu ere; b)errazago irakurri zeitekean; d)errazago eroan zitekean sa-kelean eta, beraz, edonon irakurri aal izan be bai; e)itxu-raz be politagoa agertuko zan, egokiago, egunekoago...» 1.

Andimaren eragina laster igertzen da aldizkarian. Honen arazoriklarriena zein den nabaritu du Ibinagabeitiak eta irtenbide eman nahianlanean hasi da gogotik. Zabalkundea da ukitu behar duten lehen puntua.Iokinek gerturiko harpidedunen zerrenda aztertzen du elantxobearraketa harri ta zur gelditzen da irakurleen urritasuna nolakoa den kontura-mean. Eta 1954.ko Maiatzean zabalkunde-kanpaina egin behar dela era-bakitzen du, orri elebidun bat Guatemalatik igortzen duelarik.

Zaitegiren paper artean aurkitu dut idazki honen zikina. EUZKO

GOGOA gauzatzen zuen indar izkutuaren teoria lerro hauetan irakur de-zakegula uste dut. Teoriaren laburpena, nahi baduzue. Irakur:

«Boskarren urtean sartuko da EUZKO GOGOA. Boskarren ur-tean lurbira zabalean daukagun euskerazko aldizkari ba-karra. Aldizkari au sortu ta zuzendu duenak soilik dakizkizer nolako lan nekeak izan dituen ateratzeko. Ala ere,neke ta eragozpen guztiak bakarrik gainditu ditu, bakarrik,irakurle, euskaldun eta euskotar guztiek izotza baño otza-go aren dei gartsuari erantzuteke zirautelarik.Euskaldunak, ezin dezakegu luzaroago izozkeri ortan iraun.Zaitegik egin dei gartsuari erantzuteko ordu dugu. Garaiada, bai, aren inguruan gure Aberria maite dugun guztiok bil-tzeko. Ez dugu gure euskeraren eriotzaren laidoa burugaine-ra nai, euskeraren eriotzak Aberriarena ere berakin bateraekarriko luke ta!Euskera dugu gure izkera, euskera dugu Aberriaren urrezkogiltza, euskerak gure erriaren kateak ere autsiko ditu. Ez da-go beste biderik. Norbaitek auxe zion: Ikurrin gabe, ereser-ki (himnu) gabe aberri antola diteke, ez ordea izkera gabe.Izkera da erriaren arima, izkera odola! Eta Euskadi’ren ari-ma, Euskadiren odola euskera da, gure aberri-izkera.Atzerritar iakintsu bat aurkitu genuen bein gure bidean. Gu-re izketa Euskadi’ren inguruko gertatu zen. Ez zuen arkgeiegi ezagutzen gure aberria. Alako batean galdetu zidan:eta nola ari dira euskaldunak beren izkerakiko? Alper xamar,yardetsi nion. Ark orduan: Zuek ez zerate erri osoa, erri er-

(1) 1980.ko Otsailaren 16.koan.

-106-

Page 89: OROITARO (Hitzaurre gisa) - Euskonews · 2016. 1. 18. · OROITARO (Hitzaurre gisa) Gizonak, egun batez aurkitu zuen bere izanaren sena, herri baten erroetatik sortzen zen euskaldun

tuna baizik. Bere izkera yatorra lantzen ez duen erriak, ez dubizitzerik ere merezi.Euskaldunak: Guk bizi nai dugu, erri oso ta bakar bat izannai dugu. Ortarako euskera xuspertu, pizkortu nai dugu, etaalegin guztiak egiten ari da EUZKO GOGOA elburu ori iristeko.Aurrerantzean are lan garaiagoak egin nahi lituke gure aberri--izkera yasotzeko, goi mailatara eraikitzeko.Aldizkariaren inguruan liburuak ere argitara nai lituke, EUZ-K O-GOGOAREN IDAZTIAK alegia. Urtero bost edo sei idaztigutxienez, burulan eta euskeraren aurrerapenari dagozkiongaietaz.EUZKO GOGOA’k idazlerik bikañenak bere inguruan bildu di-tu, euskal arloa lantzeko gerturik dauden idazle aipagarrie-nak. Bainan euskaldun guztien laguntasuna bear du bereasmoak aurrera ateratzeko. Orra gure deiaren zergatia, ots,ortarako zuei laguntasun eske gatozkizue, bakoitzak aal de-zakezuten neurrian.Ukatuko ote diguzu euskotar maitea? Euskaldunok lurbirazabaleko erri guztiak baino kaxkarrago agertuko ote geraaberriaren gaizkabiderako darabilgun burruka gorri ontan?Guztion bearrizanean arkitzen da EUZKO GOGOA, euskera etaEuzkadi’ri berean eusteko. Beraz ez du uste zuen laguntasu-na ukatuko diozutenik.Izkera baztertzen duen erria, ez da erria, eta euskera uka-tzen duen abertzalea, ez da abertzale, Euskalerriaren ondotza-llea, baizik.»

Aldizkaria kaleratzetik at ba zuen Zaitegik beste asmorik ere, aurre-ko lerroalde batetan irakurri ahal izan dugun bezala. EUZKO GOGOAREN

IDAZTIAK sailari nagokio, noski. Euzkadin politika bideak hertsirik aur-kitzen ziren garai hartan eta hari berean eutsi ahal izateko zen bidebakarra euskara genuen. Honela ikusi zuen Zaitegik eta beste sail berribati hasiera eman nahi izan zion. Bat gutxi baitlitzan... Bere asmoa ur-tero bostpasei liburu argitatzea zen urte gutxi barru euskal idaztitegipolit bat antolaturik izateko. Bostehun harpidedun behar zuen bildumahonek abiatzen hasteko. Entrepresa berri honen lehen titulua Zaitegi-ren beraren BIDALIEN EGINAK izeneko liburua izan nahi zuen.

Antonio Maria Labaien izan zen liburu honen irarri lana bere gainhartu zuena, argitaratu Zarautzen egin baitzen, «Itxaropena»-n, hainzuzen. Betebehar hau zela eta honela esaten dio Iokinek tolosarrari:

«EUZKO GOGOA»-ren IDAZTIAK izenpuru iarriozu, otoi; ge-rora, gure arpidedunak oiñarritzat artuta, alako idaztegirenbat sortzeko asmo nabilazu. Orain arteko zenbait idaz-lan

-107-

Page 90: OROITARO (Hitzaurre gisa) - Euskonews · 2016. 1. 18. · OROITARO (Hitzaurre gisa) Gizonak, egun batez aurkitu zuen bere izanaren sena, herri baten erroetatik sortzen zen euskaldun

artuta, idaztiño ederrak argitarazi ditzakegu: EUZKO GOGOA-’ren itz-laua; E.G’ren olerkia; E.G’ren antzerkiak t.a. Argi-tara gabe, ere, amaikatxo gai ditugu. Ametsok burutu alizango ditugun, geroak esango» 1.

Andima Guatemalara iritsi bezain laster zabalkundea egiten saia-tzen da. Era berean, eta irarkoletako kostoak hain haundiak zirela iku-sirik, irarkola propio baten asmoari ekiten dio. 1954.ko Apirilaren26.an hamar egun zeramatzan Guatemalan, Francisco Miangolarrari idaz-ten dio Karakas-era:

«La lengua, el euskera, redimirá la Patria y no la verborreahispanizante de nuestros politicastros. Es un hecho histórico:todas las patrias oprimidas cimentaron su redención en la len-gua nacional y nosotros no podemos establecer una excepciónen ese camino histórico.... Pero necesitamos, imperiosamente, una imprenta en pro-piedad. Tengo entendido que por ahí sobran algunas linoti-pias; qué bien nos vendría una con su correspondiente im-prenta. Sueños dirás; pero sueños que hay que realizarlospara que podamos llevar, sin cesar, nuestra labor a feliz tér-mino, si término ha de tener alguna vez».

Miangolarraren ezetzko erantzunari hauxe kontrajartzen dio An-dimak, urte bereko Maiatzaren 10.ean:

«Sobre la imprenta, dices que Guatemala no es el sitio idealpara montarla, Pero lo cierto es que aquí en Guatemala esel único sitio donde se hace algo real y palpable en pro deleuskera. Todo lo demás es verborrea y cuento, cuando nopublicaciones perjudiciales, que dan un lugar vergonzante anuestra lengua nacional que es el euskera. Nosotros aquí ha-cemos una labor vasquista integral única y exclusivamenteeuskérica. No es Guatemala el sitio ideal, pero es aquí dondese hace algo positivo.Nuestra intención no es la de mantener la imprenta a expen-sas de los vascos de América. Nosotros nos encargaríamosaquí de encontrar suficiente trabajo para cubrir sus gastos ydando primacía a las publicaciones euskéricas. No puedes ha-certe una pequeña idea de las dificultades con que tropeza-mos para imprimir la revista y otras cosas por parte de loslinotipistas en imprentas de aquí.Son inteligentes pero nos retrasan el trabajo de una maneradesesperante y tenemos que luchar como leones para sacar

(1) 1954.ko Otsailaren 4.koan.

-108-

Page 91: OROITARO (Hitzaurre gisa) - Euskonews · 2016. 1. 18. · OROITARO (Hitzaurre gisa) Gizonak, egun batez aurkitu zuen bere izanaren sena, herri baten erroetatik sortzen zen euskaldun

la revista. Todo esto se evitaría con una imprenta en pro-piedad. Sé perfectamente que esta petición, que ha coinci-dido con la visita del Lendakari, ha llegado en la peor época.Sin embargo, creo que no la podemos descuidar y debemoshacer todos los posibles para cumplimentarla cuanto antes.Me he enterado que alguien de ahí se ha gastado 60.000 bo-los en pro del foot-ball. No soy enemigo del deporte peromás amigo del euskera y de Euskadi. Preparar piernas, a tan-to precio, para que nos den un puntapié, cualquier día, enlos, no creo que tenga gracia ninguna.»

Andimaren hasarrea hobeki uler dezakegun atzeruntz jo behar du-gu urteetan. Hain zuzen ere, 1951.ko Urtarrilean zazpi ziren EUZKO

GOGOA-ren Venezuelako harpidedunak. Kepa Olariaga, Mikel Aierdi,Martin Ugalde, Mikel Pelai «Olarso», Joseba Oñatibia, Ilari Burgañaeta Andoni Arozena, azken hau —nolabait esateko— aldizkariaren or-dezkari bezala ziharduena.

Karakas-eko «Euzko Etxea»-k Zaitegiren publikapenaren alde hi-lero 50 bolibar emango zituela agindu zion arrasatearrari. Baina hila-bete bat eta beste igaro ondoren hango diruzainak ezin dut... ei zeukanbeti ezpainetan. Azkenik, gauzak hobeagotuz ez zihoazelarik, «EuzkoEtxea»-ren lehendakariak dirulaguntza kentzea erabaki zuen.

Asma ezazue Zaitegi eta Andimaren harridura nolakoa izango zenbi urte beranduxeago gizon honek «Deportivo Vasco» futbol taldearenalde 60.000 bolibar jarri zituenean!

«Tropikoak sortu duan diruzalekeriaren berri bazenekizuarrituta geldituko ziñake. Emengo amets bakarra orixe da:dimu egin. Oietako asko urretan ustelduko diran bildurnaiz.»

Hitz hauek Iokinen lagun batek garai hartan esandakoak dira.

Nahiz eta zabalkunde kanpaina aurrera eraman, euskaldunek na-hiko motel zirauten ordaintzeko orduan, adizkariaren dirukutxa ge-roago eta hustuagoa gelditzen zelarik. Ondoko ereduak adierazgarrixamarrak ditugu:

Mexikora bialtzen zituen hogetalau aleetatik bi bakarrik kobratzenziren. Txintxo ordaindu du jartzen die Iokinek izen aldamenean harpi-dedun guztiak agertzen ziren zerrendako bi hoiei.

Beste batek, irabazpideak Filipinasetan euki arren bizitza NewYork-en egiten zuena, honela idazten dio Zaitegiri:

«He recibido durante los años pasados EUZKO GOGOA y lo he

-109-

Page 92: OROITARO (Hitzaurre gisa) - Euskonews · 2016. 1. 18. · OROITARO (Hitzaurre gisa) Gizonak, egun batez aurkitu zuen bere izanaren sena, herri baten erroetatik sortzen zen euskaldun

leído con interés y con admiración por todos Vds., por llevara cabo una obra tan meritoria para el bien y el porvenir deEuskadi. Sin embargo, hasta hoy no les mandé ninguna ayu-da económica, más bien por descuido que por otra cosa.»

Edo beste harena, Estatu Batuetako Boisetik igorritakoan:

«Dos líneas con giro de 30 $ para pago de 3 años.»

Zenbat diru galdu duzu zuk, Iokin, euskaragintzan?

«Euki ahala eta irabazitako guztia euskararen alde xahutunuen.»

Erantzun honetatik, jakina, ezina zaigu zenbaki zehatzik ateratzea.Eta ez dut uste sekulan atera ahal izango denik. Dena dela, zenbakigehiago ere jar dezaket. Dakusagun, beraz.

Hain zuzen ere, Andimak Pariseko ordezkaria zen Erramun Ages-tari bidalitako batetan honela erantzuten dio, harpidesaria bostehun-dik mila frankotara zergaitik jaso duten galderari argia emanez:

«Zergatik arpide saria iaso genuen galdetzen zenuen aurrera-goko idazkian. Ona emen kontuak argi ta garbi:

Aldizkariaren zenbaki bakoitza 150 franko kostatzen zaigu,beraz

Urteko Sei aldizkariak . . . . . . . . . . . . . . . . . .900 franko.Korrio ta beste zerak . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .200 »

Beraz, guri kostatzen zaigu . . . . . . . . . . . .1.100 »

Ez da asko 1.000 franko, alaere guk ez daukagu bat ere ira-bazirik, galtzea baizik. Argi ikusi dezakezunez urteko 500franko lotsagarria zan, eta guretzat kaltegarria.» 1.

Aldizkariaren prezioak hauexek ziren, 1952.an, bataz bestekoa egi-tearren:

Frantzian urteko 500 franko, diru-hartzailea Peli Irizar zelarik.

Espainian urteko 60 pezeta, diru-hartzailea Iokinen ama zelarik.

Argentinan urteko 150 peso, diru-hartzailea Ander-Irujo zelarik.

Venezuelan urteko 33 bolibar, diru-hartzailea Andoni Arozena zelarik.

Eta gainerako nazioetan 10 $ Guatemalako EUZKO GOGOA-ren helbi-dera bidali behar zirelarik.

(1) 1954.ko Maiatzaren 26.koan.

-110-

Page 93: OROITARO (Hitzaurre gisa) - Euskonews · 2016. 1. 18. · OROITARO (Hitzaurre gisa) Gizonak, egun batez aurkitu zuen bere izanaren sena, herri baten erroetatik sortzen zen euskaldun

1954.an, berriz, «Españi ta menderrietan 60 laurleko. Frantzi tamenderrietan 1.000 libera. Amerika ta beste lurraldeetan 10 $.»

Iokinek behinola esandakoari jarraiki Guatemalako aroan EUZKO

GOGOA-k 500 ale botatzen zituen. Hauetatik 400 harpidedunentzat izatenziren. Andima iristean harpidedunen artean garbiketa bat egiten du, or-daintzen ez zutenak fitxategitik ateratzen. Hirurogei eta bat izen kenduzituen zerrendatik, Ipar Amerika, Mexiko eta Venezuelakoak gehienak.

Ondorengo laukian aldizkariaren harpidedunak laterriz eta kopu-ruz nola banatzen ziren azaltzen dut. Zaitegiren paperetatik ere jaso di-tut oharrak:

NON ZENBAT OHARRA

EUZKADIN

Araba 2 —. . . . . . . . . . . . . . . . ..Bizkaia 70 —. . . . . . . . . . . . . ..Gipuzkoa . . . . . . . . . . .. 76 —Nafarroa 8 —. . . . . . . . . . . . . ..Laburdi 24 —. . . . . . . . . . . . . ..

180

ESPAINIAN

Errioxa . . . . . . . . . . . . . .. 3 —Oska 2 —. . . . . . . . . . . . . . . . ..Kordoba 2 —. . . . . . . . . . . . . ..Kastellon 1 —. . . . . . . . . . . . . . ..Madrid —. . . . . . . . . . . . . .. 1Salamanka —. . . . . . . . . . .. 1

10

EUROPAN

Frantzia . . . . . . . . . . . . . ..Inglaterra . . . . . . . . . . ..Irlanda . . . . . . . . . . .. ...Italia . . . . . . . . . . . . . . . . ..Alemania ... . . . . . . . ..Txekoslobakia. . . . . . . ..Noruega . . . . . . . . . . . . . ..

27 —4 Batek ordaintzen du1 —5 Ez dute ordaintzen2 Ez dute ordaintzen1 —1 —

41 10.ek ez dute ordaintzen

-111-

Page 94: OROITARO (Hitzaurre gisa) - Euskonews · 2016. 1. 18. · OROITARO (Hitzaurre gisa) Gizonak, egun batez aurkitu zuen bere izanaren sena, herri baten erroetatik sortzen zen euskaldun

AMERIKETAN

Argentina . . . . . . . . . . .. 19 Ez dute ordaintzenKolonbia —. . . . . . . . . . . . . .. 5Kosta Rika —. . . . . . . . . . .. 1Txile ...... . . . . . . . . 6 Ez dute ordaintzenKuba —. . . . . . . . . . . . . .. 6Guatemala . . . . . . . . . . .. 14 5.ek ordaintzen duteMexiko 10 —. . . . . . . . . . . . . ..Panama. . . . . . . . . . . . . .. 2 —Peru —. . . . . . . . . . . . . . . . .. 5Uruguay . . . . . . . . . . . . . .. 6 Ez dute ordaintzenVenezuela . . . . . . . . . . .. 7 3.k ordaintzen duteIpar Amerika . . . . . . . .. 25 15.ek ordaintzen duteFilipinas 2 —. . . . . . . . . . . . . ..

108 54.k ez dute ordaintzenDANETARA . . . . . . . . . 339 64.k ez dute ordaintzen

Zenbaki hauetatik atera dezakegunez Europa eta Ameriketan zuenZaitegik arazorik larriena. Kopuru guztiaren 18,8%.a da ordaintzen ezzuena. Europatik, berriz, 24,4%.a zen kobratzeko gelditzen zena etaAmeriketan ez zuen Iokinek erdia gehiagorik eskuratzen.

Gehien harri gaitzakeen eredua Guatemalakoa da. Nahiz eta aldiz-karia bertan atera eta harpidedunak Zaitegiren ondoan bizimodua era-man, 35%.ak bakarrik betetzen zuen ordain beharra.

Honek eta baita irarkolaren atzerapena gaindiezinak ere EUZKO GO-

GOA-ren argitarapena Mexikon egitea pentsatzera bultzatzen zuten arra-satearra. Ez zen gutxiagorako! Nolanahi ere, aldaketa ez zen asmo iza-tetik igaro.

Atzerapena nolabait arintzeko bi irarkolatara bialtzen ditu lanak.Baten jabea «euskaldun motza» —Iokinen hitzak erabiltzen ditut— eizen eta, dirudienez, ez zuen aurrerapen haundirik lortu, zuzenketak egi-teak buruhauste aski ekartzen baitzion.

-112-

Page 95: OROITARO (Hitzaurre gisa) - Euskonews · 2016. 1. 18. · OROITARO (Hitzaurre gisa) Gizonak, egun batez aurkitu zuen bere izanaren sena, herri baten erroetatik sortzen zen euskaldun

ETXE ALDAKETA

Hauxe zuen titulua Guatemalan aterako aldizkariaren azken alearenatarikoak. 1955.eko Maiatza-Abenduaren iekian etxe-aldaketaren arra-zoiak ematen zituen Andimak atal horretan. Bide batez, sei urteetako his-toria txikia bezain ederraren laburpena azaltzen zuen, adierazgarriak di-relako hemen jartzeke utzi nahi ez ditudan hitz hauetaz:

«Zer egin du, ordea, gure aldizkariak bide ortan? Bilduma-ri gain-begiratu bat eman besterik ez daukagu zer egin duanikusteko. Lenik eta bein euskerari iñolako esirik iarri ez.Ez du esparru extuetan erabilli aberri izkera; orain arte ames-tu ere ezin zituen zabal-uneak iriki dizkio eta euskerak eder-ki erakutsi du zabalune ez-oitu orietatik edonungo izkerakbezin txairo ibilli zitekela. Lan zoragarri ortarako euskal-urregin argienak bildu dira. Luma bikaiñenak antxe ari izanzaizkigu euskeraren barne-ondasunak azaleratzen eta bidena-bar gaitasunak nabarmentzen.Irurogeitamar urregin batu ditu aldizkariak bere orrialde-etan. Nungo beste aldizkarik alkartu ditu ainbeste euskalidazle? Orain arte, behintzat, guk dakigula, batek ere ez. Etagerorako ere, lurralde ontan agertzen dan azken banakoanberen euskal-maitasunaren neurria erakutsi nai dute idazleazkarrok. Olerti saillean, gure batzaldian sarituak izan ziranolerkari goitarren poemak agertzen ditugu. Sari bakarra BIZI

NAI Mitxelena-tar Salbatore olerkariaren poemak eramanzun; oso osorik irakur zenezakete orrialde oietan. Dedu-ai-pua Etxaniz, Onaindia eta Aurraitz’ek ukan zuten. Oien poe-mak ere, guziak izan ez arren, geienak beintzat ementxe ar-kituko dituzute. Benetako antologi zoragarria inoiz gutxitan

-113-

Page 96: OROITARO (Hitzaurre gisa) - Euskonews · 2016. 1. 18. · OROITARO (Hitzaurre gisa) Gizonak, egun batez aurkitu zuen bere izanaren sena, herri baten erroetatik sortzen zen euskaldun

Zaitegui no olvida jamás Mondragón, pueblo que le vio nacer el 26 dejulio de 1906 y donde residió hasta los catorce años, que es cuando ingresaen el Convento de Jesuitas de Durango. Sale de la península a los vein-tinueve, para no volver hasta justo cumplir el medio siglo. Precisamente,ese día reunió en un restaurante mondragonés a familiares y amigos a losque no había visto en años. Zaitegui es para entonces una verdadera ins-titución dentro del mundo cultural vasco, principalmente por la labor queviene desarrollando en favor de la l i teratura euskérica a través de S U

revista «Euzko Gogoa».

Vuelve a su patria chica con la intención de establecerse en ella definitiva-mente, pero la situación política del momento le hace cambiar de idea. Y sedirige a Biarritz, donde encontrará un ambiente más adecuado a sus inten-ciones, que no son otras que continuar con la tarea divulgadora —sea por elmedio que sea— de todo lo que signifique base cultural para nuestro Pueblo.

En la fotografía puede apreciarse a Iokin, que tiene a su derecha a sumadre —Francisca— y a su izquierda al buen amigo —y tantas veces

consejero— Nemesio Echániz.

-114-

Page 97: OROITARO (Hitzaurre gisa) - Euskonews · 2016. 1. 18. · OROITARO (Hitzaurre gisa) Gizonak, egun batez aurkitu zuen bere izanaren sena, herri baten erroetatik sortzen zen euskaldun

euskeraz ikus ditekena. Ar bezate olerkari maiteek eskerro-nik beroena. Elerti-sailla, or ikusiko duzute zeiñen aberatsdatorren. Iakintza-sailla ere gure maisu aundien argitasunezgaiñezka datorkigu. Antzerti-saillean LUR IKARA euskerazegin dan antzerti ederrena bearbada, argitaratzen dugu. Ira-kurleek erabakiko dute.Orra EUZKO GOGOA-k gure gizaldiari egiten dion opari ede-rra.Agur luze bat ar beza Guatemala’k. Euskerak zor andia egindu lurralde eder onekin, aberrian arnasestuka, itomenean ze-gon bitartean, atzerriko egurats ederra eskeiñi diolako.Agur zuei ere, irakurleak, agur laburra ordea, gure aldizka-ria, ahal bezin usu, zuen artean izango baita berriz ere.Axularrekin amaitzeko: Orai bear dugu perrzcatu; orai bearderauegu eskuei eragin, eta ORAIN orri aurrerantzean eresendoki eutsiko dio EUZKO GOGOA-k euskera laztana irozo-tzeko.»

Zergaitik hartu zenuen, Iokin, honarako erabakia?

«Hona etortzeko asmotan nengoen. Ama bakarrik bizi zeneta honek pentsatzera behartzen ninduen. Amari idatzi nionbehin baino gehiagotan asmoa jakineraziz. Baina amak ez zi-dan inoiz zuzen erantzun. Pablo Urrutiak, nere lehengusua,Jaime Kerexetarengana jo zuen ni hona etortzeak okerrikekarriko ote zuen galdezka. Bere erantzuna «ezetz» izanzenez batbatean azaldu nintzen Arrasatera, Madriletik nen-torrelarik, amak ezer jakin barik. Nire amaren poza!»

Hauxe Zaitegiren erantzun soila. Erositako prezioan saldua. Denadela, Iokinek sorterrira itzultzeko ba zuela beste ziorik uste dut. Eritzibat besterik ez da. Baina Iokinen erabakia hobeto ulertu dut aldaketahonen ingurua aztertu ondoren. Begira dezagun:

1954.ko Abenduaren 21.ean honela idazten zion Andimak Labaienjaunari:

«Zuk diñostazuna (dio’ren ordez Bizkaiko diño sartzen arigera Orixe’n aolkuz) beraxe ziñostan Nemesio’k ere, Labur-din argitara bear genukela gure aldizkaria, merkeago ta na-nagarriago dedin. Baiñan orrek ere, bere koxkak eta kezkakditu. Zuzendariek, zuzendari oso izan oi nai dute geienetan,eta gureari ere orixe gertatzen zaio; ori alde batetik. Eta bes-tetik aldizkariaren nekeak iasoko litukenik nun arki? Zukondo dakizu aldizkari bat bear bezela eramatea zail xamarradala, euskera utzezko aldizkaria batez ere, eta eramango lu-

-115-

Page 98: OROITARO (Hitzaurre gisa) - Euskonews · 2016. 1. 18. · OROITARO (Hitzaurre gisa) Gizonak, egun batez aurkitu zuen bere izanaren sena, herri baten erroetatik sortzen zen euskaldun

kenak euskalzale gartsu ta kementsu bearko luke, bestelakito. Baita biotz zabala ere, idazle ez galtzeko. Euskal edito-rial aundi bat bear genuke mundu guzirako, irarkola ederrezornitua. Ni ere ortan nago, baiñan orrelakorik ez dugu iri-txiko gure agintariengandik. Beste bide batzuk arkitu bear-ko genituke.»

Eskutitz berberean, zalantzarik geldi ez dedin —agian— zorrozkiazpimarratuz, zerau aioen Zaitegik:

«Non argitarazi asmaketan aldirik ez dut lorrindu nai. Bizita ogibidea emen daukadan ezkero, oraingoz emen argitara-ziko dugu aldizkaria.»

Baiña aldizkariaren zorrak haunditzen zihoazen eta Iokinen egoeraekonomikoa —hainbeste bider aipatu dudan bezala— ez zion buruhaus-te besterik ekartzen. Harpidedunek nekez ordaintzen zuten. GehienekEusko Jaurlaritzari hilero horrenbeste ematen ari zitzaiola zuten aitza-ki-maratila. Eta, nolabait, ez zitzaien arrazoirik falta. Begira; hauexekziren Ameriketako nahiz Europako euskotarrek, bataz beste, ordaindubehar zituzten suskribapenak: Paris, Buenos Aires eta Mexikoko EUZKO

DEYA; EUZKADI; HERRIA; EUSKO YAKINTZA, GERNIKA; EUSKO GAZTEDI,

O .P .E . . . . Bestalde, elkarteetako suaro edo kuotak izaten xiren: EuskoEtxea, Euzko Alderdi Jeltzalea...Eta azkenik, gutxi baitlitzan, EuzkoJaurlaritzari ere lagundu behar zitzaion honen betebeharrak arintzenjoan ahal izateko.

Beraz, honexegaitik ei dator EUZKO GOGOA Jaurlaritzaren babeseanateratzeko euskaldun askok sarri emandako aholkua. Eta, ene ustez, Io-kinek babesa hori Jose Antonio Agirre lehendakariari eskatu zion. Baitahonek, era erdi-ixil batez, agindu ere.

Zaitegi 1955.eko Hazilean iritsi zen Arrasatera eta EUZKO GOGOA

non argitaratu izan zen hemengo bere lehen kezka. Baina ez zuen Gua-temalan agindutako laguntza eskuratzen:

«Ezina danik oraindiño enizuke esan nai, baiña bai Guate-mala’n argitaraatea eun bidar errezago zitaaigula emen baiñota emengo ainitz ta agitz okerrean zirala gure lanari buruz.Oien esanetara makurtuaz etorri nintzan: zer egiteko? Ezta-kit, naiz ta inor baiño zoliago ari izan bai eliz-agintariekin,bai erriko nagusiekin» 1.

Euzkadiko Gobernuak, Jose Antonio Agirreri esker, aldizkariarenbanako oso baten kostoa bere gain hartu zuen. Gainera, eta lehendaka-

(1) Andimari, 1956.ko Ekainaren 14.koan.

-116-

Page 99: OROITARO (Hitzaurre gisa) - Euskonews · 2016. 1. 18. · OROITARO (Hitzaurre gisa) Gizonak, egun batez aurkitu zuen bere izanaren sena, herri baten erroetatik sortzen zen euskaldun

riaren esanetara, Ameriketako euskaldunen ordainez atera ei zuen besteale bat. Bestalde, Iokinen buruan aspalditik zebilen «Euskal IdazleenEtxea»-ren asmoa aurrera atera ahal izateko Jaurlaritzak etxearen alo-gera ordaintzeko hilero honenbeste eskaini omen zion Zaitegiri.

Baina, nahiz eta laguntza hoiek euki, Iokinen lanak une txarrak eza-gutzen zituen, bere barneko egoera ere iluntzen zelarik. Eta ZaitegikGuatemalara itzuli nahi izan zuen, hemengo giroak ez ziola zama baterearintzen nabaritu zuenean. Irakur:

«Orain arte egin ditudan lanak, euskal lanak, alegia, auxeizan dute bide: dirutan nere buruaren iabe izaki, dirua erreal izan dizut, irabazpiderik ez, ordea. Lendakariarekin egonnaiz: ioan diran Gabonilari, Ilbaltzari ta Otsailari dagozkienetxearen eraenarena ordain dizkit, baita 1956.gko bigarreniekiarena. Etxeak akura ordain-bearra bakarrik eztu. Epai-lari, Iorrailari ta Orrilari dagozkien etxearen eraenarena or-daindu nai omen dit ilabete ontan. Berak ere orixe diraust,ez itzultzeko Ameriketara, ez egiteko orrelako astakeririk» 1.

Beraz, Zaitegiren hona etortzeak ba zuela amaren ondoan egotetikkanpoko beste helbururik, uste dut. Agirre lehendakariaren laguntza horiheriotzako orduan amaitu zen, Jesus Maria Leizaolak, haren jarraitzaileaJaurlaritzaren lehendakaritzan, horrelako kapituluetarako dirua aintzin-kontutik kendu ei zuen eta.

Nolanahi ere, eta esanda utzi dudan bezala, 1955.eko Hazilarenamaieran iritsi zen Iokin bere jaioterrira. Guatemalako kontu guztiakgarbitu ondoren hirurogei mila dolar zekarren sakelean. Ez zen gutxi or-duko egunetarako eta, ziur asko, dolar hoiek erosotasuna eskainiko ziz-kiekeen edozein indianoren hildoa aukeratu balu. Baina Zaitegik ez zuenindianoren itxurarik ematen. Kixote izateko jaioa zen.

Etxean zaude eta aldizkaria atera nahi duzu ostera. Baina ez dutuste hura gauzatzea erreza izango zitzaizunik...

«Guatemalatik iristean EUZKO GOGOA ateratzeko asmoa ne-karren. Baina ez nenkien nora jotzen. Euskaltzain zen Arruekarlatarekin mintzatu nintzen eta Madrileko ministrari ba-tekin hitzegingo zuela agindu zidan.

Joxemiel Barandiaran eta beste zenbaitekin ere izan nuen ha-rremanik eta hasteko esan zidaten. Giro baikor hau ikusirikaleko gutxienez 2.500 ieki ateratzea erabaki nuen. Dena dela,laster hasi ziren «bainak».

(1) Andimari, 1957.ko Abuztuaren 8.koan.

- 1 1 7 -

Page 100: OROITARO (Hitzaurre gisa) - Euskonews · 2016. 1. 18. · OROITARO (Hitzaurre gisa) Gizonak, egun batez aurkitu zuen bere izanaren sena, herri baten erroetatik sortzen zen euskaldun

Bilboko gotzaiarekin, Gurpide zen orduan, egon nintzen bibider. Eskabidea eraman nion aldizkaria atera ahal izatekobaimena eman liezaidan.Aita Arriola ondarrutarrari erakutsi nion aurretik idazkia.Hau irakurriz gero ezin du ezetzik eman baina ezetz esangodizu izan ziren nere lagun horren hitzak. Baita honela ger-tatu ere. Agintarien esku ei zegoen aldizkariak atera ahalizatea eta eliz-gizon haundiok ezer ezin omen zuten horretan.Hemengo fruitua zein zen ikusirik Salamankara jo nuen, To-var jaunarekin hitzegiteko. Larramendi irakas-aulkiaren ba-besean ele-eder gehigarri bezala edo eman ote litekenentzikusteko. Tovar-ek Madrilera bialdu ninduen harrera ezinhobea egin ondoren. Nahiz eta bere erreferentzia eta AitaArriolari Bilboko alargun haundiki batek emandako txar-tela sarbide bezala eraman hitzak hitz gelditu ziren.Zazpi hilabete itxoegiten emanda gero aldizkariaren argita-rapena Baionara eramatea erabaki nuen» 1.

Gogorik den tokietan aldaparik ez zioen Iokinek aro berri honenlehen alearen atarikoan. Eta eredua eman nahi izan balu bezala EUZKO

GOGOA-ren bersorketari ekin dio 1956.ko udan, aldizkaria Baionako «In-primerie Darracq» izeneko irarkolan, ateratzen dutelarik. Egitamuz,aurreko batetan jarri dudan bezala, sakelerako neurrikoa zen.

Baina ez da 2.500 aleak ateratzen ausartzen. Gehiegitxoa izangozelakoan mila ieki kaleratzen du. Noski, zabalkunde egin beharrean aur-kitzen da berriro eta hasieran ez zaio hain gaizki joaten. Aldizkariak lekuon bat zeukan irabazita bere tankerakoen artean eta honek idazle eta ira-kurle askoren ateak idekitzen dizkio.

(1) Iokinek Miarritzen hartzen du etxea. Neskame bezala Parisen zegoen Pe-likene Arrese lemoarra joan zitzaion, Andoni Urrestarazuren eskabidea onartu on-doren. Pelikenek esan digunez, hauxe zen-gutxi gora behera- Iokinek Miarritzen ze-raman bizimodua: goizeko 8.etan jaiki; 9.etan Meza ematen zuen; etxeratzean egun-karia zekarren eta gosaldu ondoren irakurraldi bat egiten zuen. Jarraian, laneanaritzen zen bazkaldu arte. Bazkalostean, egunero, sei-jokoaldi egiten zuten Iokineketa Pelikenek briskaka. Larunbat eta igandeetan Manu Sotaren etxeko aroma etorriohi zitzaien partidan parte hartzeko.

Arratsaldeko 2 1/2.etan siesta apur bat egin eta ostera lanera afaldu arte. Afa-lostetan ere jarraituko zuen bere idazki artean.

Afaltzera sarri Villa Izarra-ra joaten ziren, Arrasateko seme den Ander Barru-tiarengana, Hantxe ere, Peru Ajuria lagun zutelarik, briskan arituko ziren, zentimo-ka, Bizkaia-Gipuzkoa Txapelketa antolatzen zutelarik: Ander-Iokin, Pelikene-Peru-ren kontra.

Bestalde, ia egunero etortzen zitzaion norbait bazkaltzera nahiz afaltzera Iokini.Eta hau poztu egiten ei zen gonbidaturik eukitzean. Baita Iokinen ama ere egonzen etxe hartan denboraldi batzu emanez. Pelikeneren esanetara noalarik, beti hasa-rre ei zebiltzan ama-semea, «biak oso harroak, handikiak» baitziren.

-118-

Page 101: OROITARO (Hitzaurre gisa) - Euskonews · 2016. 1. 18. · OROITARO (Hitzaurre gisa) Gizonak, egun batez aurkitu zuen bere izanaren sena, herri baten erroetatik sortzen zen euskaldun

Argitaratu orduko Iokinek berak ehun baino harpidedun berri ge-hiago egin ditu. Hego Euzkadin zeuzkan ordezkariak ere ekintza honetansaiatu ziren eta laster zenbaki haundiagoa lortu zuten Gutemalakoa bai-no. Zenbat?

* * *

Zaitegiren esanetara noalarik, bigarren etapa honetan ale bakoitze-ko 1.000 ieki ateratzen zituen. Beraz, Guatemalan izandako harpidedu-nen kopurua gehitu behar izan zitzaiola dirudi, bestela ez baitzitekeenlojiko izango hainbeste ateratzea, aldizkariaren banaketa, gehien batez,ixilpean egiten baitzen.

Datu batzu aurkitu ditut eta, nahiz eta zuzenenak direnik ez jakin,ideia bat ematen dutela deritzat eta honek bultzatu nau ontzat ematera.Hauei jarraiki, 874 izango ziren harpidedunak honela banatzen zirelarik:

NON ZENBAT OHARRA

EUZKADINAraba . . . . . . . . . . . . . . . 14Bizkaia . . . . . . . . . . . . . . . 167Gipuzkoa . . . . . . . . . . . . 297Nafarroa . . . . . . . . . . . . 24Iparraldean . . . . . . . . . . . . 52

554

ESPAINIAN . . . . . . . . . . . . . . . 21

EUROPAN etaAMERIKETAN . . . . . . . . . . . . 299

DANETARA . . . . . . . . . 874

Arrasaten 26

Gehienak herbesteratuta.

Gehienak, Hego Ameriketan. Ge-ro: Suiza, Polonia, Suezia, Portu-gal, Noruega, Madagaskar, Kana-da, Txekoslobakia, Austria, Bel-gika, Australia, Alemania, EstatuBatuak, Inglaterra, Italia, Irlan-da, Japon...

Guatemalako harpidudenei buruz egindako laukiaz alderatuz, 535izen gehiago aurki ditzakegu zerrenda berri honetan. Izen hauen arteanondoko hauek dauzkagu: Harvard, Columbia, Stanford, Idaho eta Ore-gon Unibertsitateetako Liburutegiak; New York-eko Liburutegi Publi-

-119-

Page 102: OROITARO (Hitzaurre gisa) - Euskonews · 2016. 1. 18. · OROITARO (Hitzaurre gisa) Gizonak, egun batez aurkitu zuen bere izanaren sena, herri baten erroetatik sortzen zen euskaldun

koa; Eskoziako St. Andrews, Austriako Dozent, Italiako Bolonia etaPragako Unibertsitateak; Pariseko «Estat Catalá»; Bresteko «Jeune Bre-tagne»; Salamankako Unibertsitatea; Italiako «Corriere del Libro»; Biz-kaiko Diputazioa...

Denok ordaintzen al zuten? Hori beste lelo bat da eta datu zeha-tzik ezin eman. Dena dela, aro honen aleetan sarri irakur ditzakegunoharretatik, kobratu orduan Guatemalako hutsak berdinak ematen zirelaiger daiteke.

Alerik gehienak muga pasatu behar zituztenez gero —postaz nahizgaueko lanez—ez zen gauza ziurra zenbaki guztiak helbide zuzenerairistea. Dozenaka konta daitezke Zaitegik jasotako eskutitzak irakurleenkexa-oharpenez, aleak beren eskuetara ez heltzeagatik. Suskripzioa ezbazegoen aurretik ordainduta Zaitegik galdu egiten zuen ez ailegatutakoale horri zegokiona. Begira Zaitegik idatzitakoa:

«Aldizkaria bera arpidedunek eztute ordaintzen: 1.500 ba-lira eta guziak ordaindu, irarkolara doidoi ordaindu al izan-go lukete; obeki esan, naiz ta guziek ordaindu galdu eginbear. Dagoneko, zortzireundik gora edatzen ditut eta udaontan beste gorakada bat egingo dugu, nik uste» 1.

Ikusi ahal izan dugunez, EUZKO GOGOA-ren tiradak haundiagoak iza-ten ziren harpidedunen kopurua baino. 1979.ko Apirilaren 2.an Arrasa-teko bere etxea erre zitzaion Iokini. Suhiltzaile batzuen laguntzaz li-buru mordoxka atera ahal izan nuen Udaletxeko behetara eraman geni-tuelarik. Euskaltzaindiko Azkue Bibliotekaren arduradun den Jose Anto-nio Arana Martija laguna deitu nuen liburu haiekin zer egin litekeen era-bakitzeko. Jose Antonio bera eta Rikardo Badiola etorri ziren handikegun pare batetara furgoneta baten bidez liburuak Euskaltzaindiaren al-mazenetara eramateko. Baina hau gertatu aurretik Jose Antonio Aranakba zuen harremanik Zaitegirekin. Hain zuzen ere, Sebero Altuberi eginnahi zitzaion mendeurrenaren lehen urratsak eman ahal izateko, Donos-tiako Diputazioan izan genuen bilera bat 1979.ko Otsailaren 2.an. BertanZaitegiren gaixotasunaz hitzegiteko aukera izan nuen, bere liburu etaeskuizkribuetaz zer egin litekeen guztion artean erabaki ledin.

«Aurrera» jatetxean bazkaltzen ari ginelarik Jose Antoniok honelaesan zidan: Goazen Arrasatera l’okinekin egoteko. Eta honela, Jose An-tonio, Jose Mari Satrustegi eta hirurok Zaitegiren aurrean azaldu ginen.

Biziki pozik hartu gintuen Iokinek. Jose Mari Satrustegik proposa-mena egin zion: Etxean eta Baionan zeuzkan liburu eta eskuizkribu guz-tien klasifikapena egitea. Egin ondoren, salgai jar litezkeenak liburu-

(1) 1957.ko Uztailaren 2.an, Andimari.

-120-

Page 103: OROITARO (Hitzaurre gisa) - Euskonews · 2016. 1. 18. · OROITARO (Hitzaurre gisa) Gizonak, egun batez aurkitu zuen bere izanaren sena, herri baten erroetatik sortzen zen euskaldun

-banatzaile bati uztea. Eta, azkenik, argitaratzeke gelditzen zitzaizkionakEuskaltzaindiak berak aterako lituzke.

Iokinek, Satrustegiren eskaintza neurtu ondoren, bere onarpenaeman zuen, Euskaltzaindia zela bitartekorik egokiena iruditu baitzitzaion.Klasifikapenaren arduradun bezala Jose Antonio Aranak ihardungo zuen.Eta laster hasi zen lanean. Hain zuzen ere, Otsailaren 26.an karta batbidali zidan Aranak, PLATON-en eta EUZKO GOGOA-ren bildumetako Arra-saten zeudenen zerrendaz. Kopia bat Iokinentzat zetorren.

Ondoko laukian EUZKO GOGOA-ri dagozkion liburuak zeintzu izanziren eta zenbat atera zen ikus daiteke:

NOIZKOA ZENBAT

1956

Ilbeltza-Otsaila . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .. 83 ieki

Epaila- Jorraila. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .. 54 »

Orrila-Garagarrila . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .. 201 »

Uztaila-Dagoenila . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .. 41 »

Azila-Gabonila . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .. 20 »

1957Ilbeltza-Otsaila . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . ..Epaila- Jorraila. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . ..Orrila-Garagarrila . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . ..Uztaila-Dagoenila . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . ..Iraila-Gabonila . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . ..

399

62 ieki86 »35 »90 »84 »

3571958

Epaila- Jorraila . . . . . . . . . . . . . . . . . .. . . . . . . . . . . .

Orrila-Dagoenila . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .Iraila-Gabonila . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .

247 ieki18 »13 »

278

DANETARA . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .1.034 ieki

Aleen kostoari buruz ezer gutxi esan daiteke. 1950.ko Iraila-Gabo-nilaren ale osoa Olabide zenari eskaini zitzaion, itxura aurrekoek bainolodiagoa zuelarik. Zenbaki honen kostoa mila dolar izan zen.

-121-

Page 104: OROITARO (Hitzaurre gisa) - Euskonews · 2016. 1. 18. · OROITARO (Hitzaurre gisa) Gizonak, egun batez aurkitu zuen bere izanaren sena, herri baten erroetatik sortzen zen euskaldun

Ez du Zaitegik aldizkaria Gipuzkoa nahiz Bizkaira inongo eragoz-penik gabe sartzeko asmoa baztertu. Zortzirehun baldin badira harpide-dunak are gehiago egin daitekeela pentsatu du. EUZKO GOGOA-ren bizi-tza jokoan dago eta ez du arriskurik nahi. Aldizkaria hondora ez dadinbitartekoak jarri nahi ditu eta, berak dioen legez,

«Prankotarren oin kiratspean ibili gabe» 1.

Aldizkaria hegoaldean saldu nahi du.

Eskabidea Madrilgo agintariei egin zien Zaitegik erantzuna, luzaroz,ixilunea zelarik. Azkenik, Donostiako prentsa-arduradunekin mintzatu eizen hauen bitartez zerbait lortuko zuelakoan baitzegoen. Eta honela izanzen baina erantzunak ez zuen Iokinengan bozkariorik sortu. Bi baldin-tza jartzen omen zizkioten aldizkaria muga pasatzen uzteko:

a.—EUZKO GOGOA-ren izena aldatu, «sabindiar kutsua» omen zueneta.

b.—Irarkolara baino lehenago erdaraz aurkeztu beharra Madrilgoagintariei.

Lehen baldintzari jaramonik eginez Iokinek EUSKAL GOGOA izenaaurkeztu zien. Baina bigarrenari proposamena ezina zela kontrajarri be-har izan zion.

Espainiako gobernuaren ezetza jaso zuenean «Consejo Nacional dePrensa» delako elkartearen kide zen Mostaza jaunari zerau galdetzen zionarrasatearrak: Frantziako aldizkariei (Paris-Match, Les Jours de Francee.a.) eskatzen ez zitzaiena ia zergaitik bai euskarazkoei. Galderak, jakina,ez zuen sekulan ihardespenik izan.

1959.an gaude. Lau urte eman ditu Euskal Herrian Iokinek Guate-mala utzi zuenetik. Nazio hartako herritasuna zuenez gero eta egoeraberdinean jarraitu ahal izateko Guatemalan bertan berriztatu behar zi-tuela agiriak jakinarazi zioten. Guatemalako pasaportea zeukan bitarteanEspainiako agintariek paketan utziko zutela uste zuelako, Guatemalaraabiatu zen, beraz, erdi-ixilean, bere egoera legeztatzen zuen batera hangolagunei bisitaldi bat egin nahian.

1959.ko Urrian egin zuen bidaia eta hara iritsi orduko nazionalita-tea galdua zeukan. Baina bertako legegizon baten kakomako bihurrizbideagiria atera ahal izan zuen. Haraino joan behar ondoren gaitz-erdi,ezperen, herritasuna galduz gero Guatemalan gelditu beharko baitzukeenberriro hartu ahal izateko.

(1) Andimari, 1957.ko Abenduaren 20.an.

-122-

Page 105: OROITARO (Hitzaurre gisa) - Euskonews · 2016. 1. 18. · OROITARO (Hitzaurre gisa) Gizonak, egun batez aurkitu zuen bere izanaren sena, herri baten erroetatik sortzen zen euskaldun

Guatemalatik itzultzean itxaropentsu agertzen zaigu Zaitegi. Hangoeuskaldunen artean diru apur bat batu ahal izan du, harpidedun berriakere egiten zituelarik. Bat bateko euforia honetan, EUZKO GOGOA egunenbatetan egunkaria bihurtuko dela esaten dio Andimari, lankide-buruza-gitza eskaintzen dion batera.

Baina aldizkariaren bidea geroago eta bihurriago egiten ari da. Be-tiko leloa: dirulaguntzarik eza. Iokinek ahalegin guztiak egiten ditu EUZ-

KO GOGOA-k Hegoaldean irakurle gehiago irabaz dezan. Mozkin guztie-taz baliatzen da. «Gauezko lana» beharrezko zuen hemengo aldean ira-kurlegoa ugaltzeko eta bide honetatik ere ibili zen. Laguntzaile batzuizan zituen mugausleek igarotakoa hartu eta irakurleen artean banatzeko.Antonio Maria Labaien, Yon Etxaide, Jaime Kerexeta... «sare sekretu»haren izen batzu ditugu. Lan horrek bere arriskuak ba zituen, zer esanikez! Baina ez zuen beste aukerarik Hegoaldean sarrera debekatua baitzeu-kan, gorago ikusi dugun bezala. Poliziak paketeak hartzen bazituen Io-kinek ez zuen xemerik ikusten. Honela dio berak:

«Sartu ditut 250 kilo E.G.tan bestekaldera: arpidedunen bil-dumak osotu eta arpide sariak, zordunenak, alegia, irixtenditudan. Parregarria da gure erritarren iokabidea: artu nailukete, baiña, ezer ordaindu bage» 1.

Beste honetan ere kezka berdina darakusa:

«280 kilo sartu ditut gau-lanean dabiltzanen bitartez, kiloko40 laurleko ordaindu bear ditut. Barnera sartuta gero Biz-kai’koa ikusi dugu: emen ataratako zenbaki guztiak arpide-dun batek eztitu artu. Madril’koen lana agerian dago: E.G.ito ta zapaldu nai dute. Zer dala-ta, eurak iakin bide dute.Aurrera iarraitu nai nuke, baina, diruaren auzia ariltzekorikez da ageri gure artean, zoritxarrez» 2.

Aldizkariaren azken taupadak dira 1960.koak. Apirilean eskutitzbat jasotzen du Zaitegik Arantzazutik. Bertan EUZKO GOGOA hilda da-goenez gero harpidedunen zerrenda eskatzen diote. Iokinen erantzunaaldizkariaren azken alea bialtzea da, oraindik bizirik zirauela ikus lezaten.

Andimak, bitartean, Venezuelan jarraitzen zuen. IRRINTZI izenekoaldizkariaren sortzailetarikoa izan zen nazio hartan eta bertatik ere ema-ten zituen bere fruituak euskal alorrerako. Aldizkari hau ez zuen Zai-tegik estimu haunditan, Andimaren kideen joera ez baitzuen garbi ikus-ten. Noizean behin, baina, ados zetorren hauekin eta baita honela

(1) Andimari, 1960.ko Apirilaren 11.koan.(2) Andimari, 1960.ko Maiatzaren 15.koan.

-123-

Page 106: OROITARO (Hitzaurre gisa) - Euskonews · 2016. 1. 18. · OROITARO (Hitzaurre gisa) Gizonak, egun batez aurkitu zuen bere izanaren sena, herri baten erroetatik sortzen zen euskaldun

jakinerazi ere, 1960.ko Maiatzaren 15.eko eskutitzean Andimari azal-tzen dion bezala:

«Eskerrik asko egin bear dizuet, ala ere, IRRINTZI’koei, Vi-llanueva’k E.G.ren alde egin duen lana dela-eta, egi-egia bai-tio. E.G.k ezin lezake iraun diru-ezagatik. Alare, inondik ezda ageri diru ori: urrengoko zenbakia ere egina dut; nere us-te kaxkarrean lengoan baino obea; bertan dator Shakespea-re’n EKATXA Larrakoetxea’k euskeratua».

Hau idaztean ez zekien Iokinek aipatutako ale hori EUZKO GOGOA-ren historiaren azkena zenik. Honela, bere sortzailearen bihotza erdiurraturik genuelarik, mututu egiten zen gerra ondorengo lehen euskalaldizkaria.

-124-

Page 107: OROITARO (Hitzaurre gisa) - Euskonews · 2016. 1. 18. · OROITARO (Hitzaurre gisa) Gizonak, egun batez aurkitu zuen bere izanaren sena, herri baten erroetatik sortzen zen euskaldun

«EUZKO-GOGOA»-ri BURUZ, SOLASEAN

Zaitegiren EUZKO GOGOA-ri buruz orainarte egin diren azterketaguztien artean Joseba Intxaustirena izango da, beharbada, gehien sa-kondu duena. JAKIN aldizkariaren 12 eta 13.gn aleetan, EUZKO GOGOA-renLANKIDEAK eta HAMAR URTEKO LANA izeneko artikuluak argitarazi zi-tuen.

Haietan esandakoa gehi litekeela iruditu zitzaidan eta, honexegai-tik, Josebari zenbait galdera egin nizkion. Ondoko lerroetan doa elkarhizketa.

* * *

1949.an EUZKO GOGOA-ren (E.G.) sorkundea ematen da. Zernolakolotura dateke garai hartako Zaitegiren eta hogetamar urte lehenago Loio-lan bizi izandako gaste euskaltzale haien artean?

«JAKIN-en egindako azterketatik, ene ustez, argi geratu dahau: E.G. aldizkaria, asmoz eta lankidez, hogeitamar urte le-henagoko josulagun-talde haren kumea da. Idazlanak ere, le-henengo aleetan, maiz beren jesuita-ikasketen garaikoak zi-ren. Aita Goikoetxeak hala dio, behintzat, eta itxura guztiadute. Zaitegik bildu egiten omen zuen ikaskideen zenbaitidazlan, eta, egokiera sortu zenean, kalerako bide bat eskainizien haiei» .

E.G. kaleratzean bide kultural berri bat ematen zaio euskaldunari.Abiapuntu hau aztertzean, zein da —zure eritziz— Iokinen asmoa: Euz-kadi barman eta euskal diasporan sakabanaturik eta lo-ixil behartuanzeuden euskaltzaleak aldizkariaren inguruan biltzea, ala orduan haztenari zen gaztedia Unibertsitate Euskaldunaren atarian jartzea?

-125-

Page 108: OROITARO (Hitzaurre gisa) - Euskonews · 2016. 1. 18. · OROITARO (Hitzaurre gisa) Gizonak, egun batez aurkitu zuen bere izanaren sena, herri baten erroetatik sortzen zen euskaldun

«Aldizkaria egitean, Zaitegiren asmoa espreski agertua izanzen. Bere helmuga jende sakabanatuaren lanak biltzea eta,gorputz batean, elkartua ematea izan zen. Baina bere aldiz-kariaren eginahalei Unibertsitatea ematen zien azken xede-tzat. Horretarakoxe nahi zituen bildu, bai larriak eta baitaluma gazte berriak ere. «Utopia» horren bihozkadak eragi-ten zion gizonari. 80.ko hamarkadatik begiraturik, benetanKixote bat bezala ikus genezake orduko Zaitegi ameslaria.Euskal Unibertsitate hori gaurregun ere hain urrun ikustenbaldin badugu, euskarazkoarekin ari naiz hemen, garai haie-tan ez zegoen, noski, hurbilago.»

Zaitegi jelkide, Zaitegi abertzale, Zaitegi euskaltzale. Honatx, gureHerrian gutxitan eman den formularen hiru aldagarriak. Hiru nolakota-sun hoiek biziki erabili zituen Iokinek E.G.-n, batzuen eta besteen hasa-rrealdiak sorterazten dituelarik. Zer ordenatan jarriko zenituzke aldaga-rriak, heuren pisu espezifikoei dagokienez, E.G.-aren formulan?

«Hiru balio hoien ordena Zaitegirentzat hauxe zela esangonuke: euskaltzale, abertzale, jelkide. Lehenengo, hura; etaharen zerbitzutan beste biak. Abertzaletasuna, seguru, eus-kararen defentsa zen, batez ere. Naziotasunaren gainerakobalio guztien gainetik, eta erro-erroan, hizkuntza zegoen Zai-tegirentzat. Ez zuen, dakidanez, horretaz teoria zabalik egin,baina, Euskal Herrira begira, hori horrelaxe ikusten zuen:Euskal Herriaren nortasun nazionala berezi-bereziki bere ja-torrizko hizkuntzan mamitua dago. Geroago batzuren ezpai-netan gaiztotu ere egin den hitz batez esateko, Zaitegi hiz-kuntzaren «esentzialista» zen. Hala ere, esan beharra dago,Zaitegik ez zituen hiru balio haiek berez kontrajarriak ikus-ten, elkarren osagarri bezala baizik; baina abertzaletasunareneta jelkidetasunaren aurrean euskaltzale kritikoa zela ustedut. Hau da, euskaltzaletasunetik pizten zitzaion kritika ezzuen ixildu, zenbait abertzale eta jelkideren aurrean. Bereneuskaltzaletasun epela salatzen zien Iokinek. Iritzi horrenfrogak ezagunak dira, eta berehala bil litezke haren idaz-kietatik.»

1955.ean Guatemalatik Miarritzera aldatzen du lanlekua Zaitegi-k,berarekin E.G.-ren egoitza dakarrelarik. Gizon haunditzat dauka bereburua eta aldaketak Guatemalako goi-mailako bizimodua galerazten dio.

Atzean gelditzen dira Erdiameriketako nazio hartan egindako ha-maika urteko lanak. Bestalde, hantxe unten du bere lagunik minena,E.G.-aren zutaberik sendoenetakoa: Andima.

Bat batean, hango bere ogibidea bertan behera uzten duelarik, Euz-

-126-

Page 109: OROITARO (Hitzaurre gisa) - Euskonews · 2016. 1. 18. · OROITARO (Hitzaurre gisa) Gizonak, egun batez aurkitu zuen bere izanaren sena, herri baten erroetatik sortzen zen euskaldun

kadiratzen da, hutsetik hasteko asmoz. Ez duzu erabaki honetan ixilpekobeste adierazpenik ikusten? Ez zuen Iokin beste inork bultzatuko—agintza bidez, esaterako— etxera ledin?

«Ba dut susmorik alderdi jelkidekoek deitua ez ote zen eto-rri. Beharbada eta seguruenik, Eusko Gobernukoek deitutaizan zen, baina ez dut datu zehatzik. Hain zuzen, ordukoxeada, gainera Pariseko Euskal Kongresua, eta aitzaki ederrazen etxez aldatzeko. Hogeitabost urte geroagoko ikuspidetikbegiratuta une-uneko egokiera zen hura, urte huraxe baitagerrateondoko bihurgunerik nabariena: Euskaltzaindiaren bil-tzarra, klasikoen argitalpen berriak, EGAN-en indartzea, EUS-

KERA-ren berritzea, eta abar. Inork etortzeko esan baldinbazion, ez zebilen oker: mementorik onena zuen Zaitegikhemen lanean hasteko; baina horrek ez du esan nahi une onaeta erraza zenik, laster ikusiko zenaren arabera.»

Zein da, zure ustez, E.G.-ren lorpenik haundiena?

«E.-G.-aren lorpenik haundiena zera da: Herri euskaldun xu-mearen gainetik zegoen, eta dagoen, kultur aldizkaria osorikeuskaraz ematea. Aldizkari hartatik Zaitegik egindakoa ezda gaur daukagunetik epaitu behar, haren aurretik egindazeudenetatik baizik. Dakidanez, E.G. izan da kultur munduunibertsala eta jasoa osorik euskaraz ematen saiatutako lehenaldizkaria. 1950-60.ko urteetan euskal irakurle jaioberriakginenontzat aldizkariaren zenbaki-agerpen bakoitza gertaka-ri pozgarria zen. Askorentzat garai haietako gure euskal kul-tur bizipenik finena izaten zen E.G.: orrialde haietan aurki-tzen genituen guretzat kasik mitikoak ziren izen sonatuak:«Orixe», Andima, Salbatore Mitxelena, Altube eta abar. Al-dizkaria zetorkigun bakoitzean etxekoago genituela sentitzengenuen. Aldizkari hura izan genuen gure eskola eta kontra-eskola: asko ikasi genuen handik, eta maitekiro ikasi ere,gerora aldizkariko idazkera nagusitxoaren hizkuntz mugaksalatzera joan ginenok ere. E.G.-rik gabe funtsezko zerbaitenfalta izango genuke gaur gure baitan. Ni, behintzat, eskerro-nez beterik nago aurreko belaunaldi eta aldizkari harekin.»

Eta —baldin bada— alderdirik herrenena?

«Alderdirik herrenena? ...Hitz batean labur bilduko nukeE.G.-ren hutsunea: modernotasuna falta izan zitzaion aldiz-kariari. Baina, kontuz, ez naiz ari, esate baterako, klasikohaundiek beti izan ohi duten itxurazko zaharkidurarekin,hoiek betidaniko modernoak baitira. Ez. Platon-ek gisa as-kotako modernotasuna du, baina posible ere ba da horrelako

-127-

Page 110: OROITARO (Hitzaurre gisa) - Euskonews · 2016. 1. 18. · OROITARO (Hitzaurre gisa) Gizonak, egun batez aurkitu zuen bere izanaren sena, herri baten erroetatik sortzen zen euskaldun

autoreetaz modu ezmodernoz hitzegitea. Horrelako zerbaitgertatu zitzaion E.G.-ko zenbait idazleri. Descartes, Kant,Hegel edo Marx ez ziren E.G.-ren mundukoak. Neoeskolas-tikatik hurbilegi agertzen da aldizkaria. Zientzia modernoekere ez zuten aurkitu luma treberik.Dena den, irekitako ildoak orduan lortu gabeko modernota-sunera iristeko segida zabal eta handiago bat beharko zuen,eta 1956-64.etako zenbait aldizkari apalen eginahala izan zenhori; ondorengo jarraipena falta izan zaigu alor batzuetan,eta hutsune horren ondorenak sumatzen dira oraindik.Mamiaren aldetik ez ezik, E.G.n erabiltzen zen euskara--moldean ikuten dut nik beste aje bat; bere osoan hartuta,hizkuntzari modernotasunak eskatzen dion zaulitasuna ezda aurkitzen, ene ustez, aldizkarian. Horregatixe etorri zen1960-aren inguruko etena ere. Hala ere, orain —berriz ere—iturri haietara itzuli beharko genukeela uste dut, izan ere,idazle haiek baino dexente euskara gutxiago baitakigu gaurlanean gabiltzanok. Gaurko belaunaldi gazte-heldua pobrea-goa da, orohar, ordukoa baino, euskararen aldetik.»

E.G.k bere inguran gizaldi berri bat sortu zuela zioen behinola al-dizkariaren zuzendaritzak, Euskal Herriaren auzi-mauzi guztiak euska-raren bitartez garbitu nahi zituen gizaldia, halegia.

Zer uler dezakegu. «Gizaldia»-z, E.G.-aren betebeharrik garrantzi-tsuenetako bat gerra aurreko eta ondorengo euskal idazleen artean zubiegitea baldin bazen?

«Hitz horrekin, «gizaldia»-rekin halegia, zer esan nahi denjakin behar lehenengo, erantzuna eman aurretik. Nik ez da-kit, benetan, belaunaldien arteko segida-legea ongi betetzenzuen ala ez, baina jende-multzo berri bat ere hasi zela hanlanean, hori seguru da. Ez ziren denak berriak: Azkue,«Orixe», «Jautarkol»...,baina berriak ere han zeuden: Sal-batore Mitxelena, Andima, Zaitegi bera eta abar. 1.936.an,gerraren eztandarekin lanean hastera zihoazenak E.G.n aur-kitu zuten, 1.950.ean, beren plaza: San Martin, Etxaide, Mi-rande ... Gerra aurretik zerbait idatzita zutenek ere hartuzuten parte. Orohar, E.G, zuzendaritza eta beronekin batzetorren giza-taldea, talde gisan proposamen praktiko berribatekin zetorrela uste dut. Alde horretatik, «Lizardi»-renametsa (Baña nik izkuntza larrekoa...) belaunaldi-talde ba-ten eginkizun bezala eskaintzen du Zaitegik.»

E.G.-ren 1955.eko epaila-iorraila-ren banakoan ANAI BERRI titu-lupean ongi etorria egiten zaio Donostian jaio berria zen EGAN aldizka-

-128-

Page 111: OROITARO (Hitzaurre gisa) - Euskonews · 2016. 1. 18. · OROITARO (Hitzaurre gisa) Gizonak, egun batez aurkitu zuen bere izanaren sena, herri baten erroetatik sortzen zen euskaldun

riari. «Danok bat euskeraren alderako» hitzez amaitzen dute atarikoremkogogotarrek. Egia borobila eta —duda izpirik ez— bihotzaren erdi-tik ateratako nahia.

Dena dela, ba dakite aldizkari berri horrek lehiaketa haundia egin-go diona Guatemalan sortuari. Ez bakarrik irakurlegoari dagokionez,baita idazleen aldetik ere, baizik.

Zernolako harremanik izan zen E.G. eta EGAN eta- beranduxeago-plazaratutako beste aldizkari euskaldunen artean?

«EGAN eta E.G.ren arteko harremanak nolakoak izan zi-ren? ... Zaitegiren aldetik bihotz zabala zegoela ez dut du-darik: oso gaizki ez banago, euskararen onetan izatekotanprest zegoen hura edozein kultur lehiaketa galtzeko ere. Etagero, E.G. itzaltzean, arrazoin horrek balio izan zuela ustedut, Zaitegirengan. Bi aldizkarien arteko harremanak nola-koak izan ziren jakiteko adina argibiderik ez dut. Bi aldiz-karien arteko eztabaida ezaguna da, JAKIN aldizkariaren 13.gnalean diodan bezala. Eztabaidaren azpian zeuden arrazoinhistoriko-kulturalak zeintzuk izan zitezkeen ez dut ikusiahal izan garbi.»

Urte haiek joan zaizkigu eta bizitzaren gurdiak aurrera darrai. Gau-rreguneko baldintza soziologiko eta politikoak kontutan izanez gero,justifikagarri izango al litzateke E.G. berri bar sortzea? Ala, aitzitik,garai konkretu bateko lore hilkorra izan al da aldizkari hura?

«RIEV aldizkariaren antzekoa dela, uste dut, E.G.ren kasuaere. Bere moldaera hartan ematea, garaiz kanpo agertzea li-tzatekeela esango nuke. E.G-ren heriotzetik pasa dira hogeiurte; handik hona euskarak bide haundi bat bete du: Ikas-tola, euskal prentsa, argitalpenak... Harez gero astekari fin-koak izan ditugu, kultur aldizkariak ere bai.E.G.-an gairik ezberdinenak agertzen dira: literatur sorke-tako lanak (olerki, ipuin.. .) Natur Zientziekin nahastukozaizkizu eta abar. Gaur, ez dago zalantzarik, euskarak beharditu kultur aldizkari berriak, baina gaien aldetik barruti ja-kinagoak beharko lituzkete eduki. Nik ez dakit izen harekgaurregun balioko lukeen; dena den, izanak, mamiak, bes-te gisan moldatua izan beharko lukeela uste dut.

-129-

Page 112: OROITARO (Hitzaurre gisa) - Euskonews · 2016. 1. 18. · OROITARO (Hitzaurre gisa) Gizonak, egun batez aurkitu zuen bere izanaren sena, herri baten erroetatik sortzen zen euskaldun

E.K.A.ren LEHENDAKARIA

Lehenengo Euskal Gobernuaren hogei urteak betetzen zirelarik, Pa-riseko «Palais Quai d’Orsay» deritzan hotelean Ludiko Euskal BatzaOrokorra ospatu zen,1956.ko Irailaren 23.tik 29 arte.

Batzar honetara alderdi politiko, sindikal eta gure kulturaren or-dezkaririk nabarmenetakoak azaldu ziren, barnekoak nahiz herbesteanzihardutenak. Batzarraren jomuga Euzkadiren iragana, oraina eta etor-kizuna aztertzea zen, Jose Antonio Agirrek Euskal Gobernuaren Or-dezkaritzetara, zenbait elkartetara e.a bidalitako Arautegi Orokorreanirakur zitekeen bezala.

Lau sail eratu ziren Batzarraren Mahaia osatzeko: Politika, Sozial,eta Ekonomikoa, Kulturala eta Ludiko Euskaldunena. Sail bakoitzarenarduradunak Batzarrera agertuko ziren txostenak kontrolatu behar zi-tuen. Kultur Saileko buru Xabier Landaburu izendatu zuten euskarazkoarazoetan Iokin Zaitegi lagun zuelarik 1.

Ez dut Batzarreko gorabeherarik aipatuko, ez baitator harira. Bai-na Kultur Sailean gertatutakoa eta bertatik sortu zena ezagutarazteaegoki dela deritzat, Iokinek parte zuzena hartu baitzuen.

Duda izpirik ez, Sail honen partaiderik garrantzitsuena euskara izanzen. Xabier Landaburu eta Jose Azpiazu mahaiko buru zirelarik txoste-negileek heurenak irakurri zituzten, euskaraz nahi erdaraz, itzultzaileaTelesforo Monzon izanez. Euskararen Batasuna eta Ikastolak sortzeaizan ziren punturik erabilienetakoak.

(1) Batzar honen gaineko xehetasunak 198O.ko Uztai-Abuztuaren MUGA aldiz-karian aurki daitezke, Koldo San Sebastian-en artikuluan.

-131-

Page 113: OROITARO (Hitzaurre gisa) - Euskonews · 2016. 1. 18. · OROITARO (Hitzaurre gisa) Gizonak, egun batez aurkitu zuen bere izanaren sena, herri baten erroetatik sortzen zen euskaldun

Del 23 al 29 de septiembre de 1956 se celebra en el Hotel Palais Quaid’Orsay de París el Primer Congreso Mundial Vasco, con motivo decumplirse el vigésimo aniversario del Gobierno Vasco. Fruto de este Con-greso es la Comisión de «Euskal Kulturaren Alde» (E.K.A.), grupo quedebería organizar,dentro del cuadro general del fomento de la culturavasca, y con carácter de prioridad, un programa efectivo para la salvaciónde la lengua vasca. Formaban parte de la Comisión: José Miguel Baran-diarán, Jesús María Leizaola,Josu Solaún, Telesforo Monzón, Joseba Re-zola y Manu Sota como vocales,Gonzalo Nárdiz tesorero, Andoni Urres-

tarazu secretario y Iokin Zaitegui como presidente.

Mientras Zaitegui permaneció en Biarritz,las reuniones se celebraban ensu domicilio para —a partir del año 1962— realizarlas en el de los Sota.

En la fotografía superior podemos ver a Iokin con Ramón Sota.

-132-

Page 114: OROITARO (Hitzaurre gisa) - Euskonews · 2016. 1. 18. · OROITARO (Hitzaurre gisa) Gizonak, egun batez aurkitu zuen bere izanaren sena, herri baten erroetatik sortzen zen euskaldun

Hizlarien artean Iokin Zaitegi, Telesforo Monzon, Jesus Maria Lei-zaola, Txomin Peilen, Mendiola, Aranburu... jaunek hartu zuten parte.

Batzar honetan hartu zen erabakia ondokoa dugu. Erdaraz doa,egin zan bezala, kontraesana dirudien arren:

«Al considerar la situación crítica que la vida del euskeraatraviesa en la propia Euzkadi, debida en parte a la desidiade quienes más interés debieran tener en conservarla, y,dándose cuenta de lo urgente de la preparación de un plande defensa rapidísimo de nuestra lengua, la Sección Cultu-ral recomienda la inmediata constitución de una Comisiónque, reuniendo las iniciativas expuestas en este Congreso,organice dentro del cuadro general del fomento de la cul-tura vasca, con carácter de prioridad, un programa efectivopara la salvación de la lengua vasca. Esta Comisión, unavez formada, debe tener vida autónoma en razón exclusivade su mayor eficacia».

Erabaki honen ondorio bezala «Euskal Kulturaren Alde» (E.K.A.)Batzordea sortuko da, urte bereko Hazilaren 30.ean.

Baina ez dezagun oraindik Batzarra utz, egun haietan SorbonakoUnibertsitatean Axular idazle haundia zenaren heriotzaren laugarrenmendeurrena ospatzen ari zen. Bertara zenbait naziotako filologo etaeuskalari azaldu zen eta, era berean, Kultur Sailekoek ere zuten partehartu.

Euzkadiren izenean Zaitegi mintzatu zen, Axularen izakera etahonen GERO lan nagusia gai zituelarik. Era berean, On Jose Migel Ba-randiaran eta Piarres Lafitte kalonjea ere izan ziren hizlari, euskaldu-nen ordezkari bezala.

Egitarauan ziren ekintzetatik at Zaitegik ez zuen astia alperrikgaldu nahi eta, bere aldetik, beste batzu ere eratu zituen, ondoko ere-duek darakusten legez:

«Euskal Kongresu Orokorrean ezagutu nuen Zaitegi. Ba zuensei urte EUZKO GOGOAN-n idazten hasia nintzela. Euskadikoordezkaritzan izan zen Kultur Bilera batean, euskararen gai-tasunaz eta landu beharraz hitzegin zigun eta mintzaldiarenondotik, harekin eta Sorbonne’ko Possompes irakasle lapur-tarrarekin eztabaida luze bat izan ‘genuen; biologia ikertzai-le hori, jakintza euskaraz egin zitekeela onartzera bildu ge-nuen.» 1.

(1) Txomin Peilen.en hitzak.

-133-

Page 115: OROITARO (Hitzaurre gisa) - Euskonews · 2016. 1. 18. · OROITARO (Hitzaurre gisa) Gizonak, egun batez aurkitu zuen bere izanaren sena, herri baten erroetatik sortzen zen euskaldun

Bestalde, zenbait lagunek adierazi didanez Batzar hau Euskal Idaz-leen Etxea-ren asmoa aurrera ateratzeko aprobetxatu zuen. Hain zu-zen ere, idazlerekin ez ezik euskal gobernuaren ordezkari batzuekin eremintzatu zen ideia honetaz. Eta, dirudienez, plangintzari ekiteko hitzitxaropentsuak eman zizkioten. Gero gerokoak.

Gorago esanda gelditu den bezala, 1956.ko Hazilaren 30.ean, JoseAntonio Agirre lehendakariak deitutako gizonen artean, Baionan Eus-ko Jaurlaritzak daukan ordezkaritzan eta Agirre jauna bertan buru zela,Euskal Kulturaren Alde batzordea behin-betiko eratu zen. Hauexek diraegun hartan Batzordean sartu zirenak: Iokin Zaitegi lehendakari beza-la, Jose Migel Barandiaran, Jesus Maria Leizaola, Josu Solaun, Teles-foro Monzon, Gonzalo Nardiz diruzaina bezala, Joseba Rezola, ManuSota eta Andoni Urrestarazu «Umandi», idazkaria 1.

Euskalgintzan ia beti gertatu den bezalaxe, kasu honetan ere diru-iturriak agortuak zeuden hasieratik. Irakurri, bestela, Iokinek Andimariesandakoa, 1957.ko Urtarrilaren 28.koan:

«...oraindik eunekorik eztu batzorde orrek. «Euskerarenaldeko dirutza» ere asmatu bear dugu, non-naiko euskal-dunek lagun egin dezaten».

Batzordeak hilero bilera berezia egiten zuen. Lehenengo urteetanMiarritzeko Iokinen etxean eta hau berriro Guatemalara joan zeneanSota jaunaren etxean. Azkenik, bilera Eusko Jaurlaritzaren ordezkari-tzan bertan eratu ohi zen.

Nahiz eta bilerak hilero maiztasuna izan ez dirudi aurrerapen haun-dirik egiten zutenik. Honela dio Zaitegik Ibinagabeitiari bidalitako ba-tetan, 1.957.ko Uztailaren 2.an:

«...ezer eztugu egin, ezta egingo ere Errezola’k lan aundibat egin digu, bere asmoa azaltzeko; ots, aur-aldizkaria. As-mo ederra, benetan; nola, ordea burutu?»

Umeentzako aldizkari hau argitaratu ahal izateko zenbait ate jo zenbaina, azkenik, PIN-PAN izenekoa, E.K.A-ren babesetik kanpo atera zen.

Dena dela, Batzorde honek zenbait ekintza antolatu zuen. Hainzuzen ere, Euskal Ipuin lehiaketa bat ezagutzera eman zuen, lehen sariaJean Etchepare jaun gazteak irabazten zuelarik, MENDEKOSTE GEREZIAK

ETA BESTE bere idaztiaz.

Bestalde, 1960.an Bruxelasen egin zen «Izkelgitzaren Batzar»-eraE.K.A.-k bere ordezkaririk bidali zuen. Era berean, 1959.ko udan hi-

(1) Azken honi zor dizkiot hemengo daturik gehienak.

-134-

Page 116: OROITARO (Hitzaurre gisa) - Euskonews · 2016. 1. 18. · OROITARO (Hitzaurre gisa) Gizonak, egun batez aurkitu zuen bere izanaren sena, herri baten erroetatik sortzen zen euskaldun

tzaldi batzu antolatu zuen Baionako Euskal Erakustetxean, hiru egune-tan zehar 1.

Batzordeak hainbat harreman izan zuen Munduan zeharko zenbaiterakunde eta pertsonekin. Baionako Euskal Erakustetxea, EskualdunenBiltzarra, Ikastaldea, Euskaltzaindia, Kardaberaz Bazkuna, NevadakoUnibertsitatea, Buenos Aires’eko «Laurak Bat» bazkuna, eredu bat dirazerrenda luze batetan.

E.K.A.k iraun zuen bitartean Batzordearen egipenik nagusiena«Agirre Saria» irastea izan zen. Saria hiru urtetik hiru urtera emanaizan zen, dirutza 1000 $.ekoa zelarik. Euskaraz ongienik idatzitako etaargitaratutako idaztiari eman ohi zitzaion eta lehiaketa bost bider ospa-tu zen, ondoan doazen xehetasunek agertzen diguten legez:

1963.an argitaratutakoen artean, irabazlea Bitoriano GandiagarenELORRI idaztia izan zen. 1966.koen artean, Aita Santi OnaindiarenBERTSOLARIAK . 1969.an publikatutakoetatik Imanol Lekuonaren buruzelarik talde batek euskaratutako LITURJIA BERRIA aukeratu zen. 1972.koetatik «Orixe-ren» JAINKOAREN BILA izan zen saritua. Eta, azkenik,1975.an Jaime Kerexetaren ELIZ GURASO A POSTOLIKUAK hautatu zu-ten irabazle.

Azken liburu honi Zaitegik egin zion hitzaurrea.

«Euskal Kulturaren Alde» Batzordeak 1976.arte iraun zuen, hirubatzarkide hil eta beste hiru guztiz eri geratu zirenean.

(1) Hitzaldi hauetan Jauregiberri eta Malharin andereñoek, Dassance, Lafitte,Goienetxe, Labegerie, Narbaitz, Etxeberri-Antziart, Irigarai, Larzabal, Monzon... eus-kaltzaleek hartu zuten parte. Ihardunaldiko arratsalde batetan Eppherre Kalonjea-ren Euskaltzaindian sarrerako hitzaldia izan zen.

-135-

Page 117: OROITARO (Hitzaurre gisa) - Euskonews · 2016. 1. 18. · OROITARO (Hitzaurre gisa) Gizonak, egun batez aurkitu zuen bere izanaren sena, herri baten erroetatik sortzen zen euskaldun

EUSKAL IDAZLEEN ETXEA

Gorago aipatu dut Iokinen «Euskal Idazleen Etxea»-ren asmoa.Zer zen hau? Etxearen xedeak zeintzu ziren ezagut dezagun Iokinenberaren hitzak aldatzen ditut hona. Andimari azaltzen dio:

«Etxe honen egitekoak:1) Euskal idazle alkartasuna sorterazi, idazle bakoitza, be-rari dagokion lanean ipintzeko.2) Udako euskal ikastaroa ilabetez Arantzazu’n edo Loio-la’n, edo onelako lekaidetxe batean, gogo-iardunak bailiran.Egitarau zabal zabal bat eginik dizut, izlari bakoitzak beregaia azaldu dezan, euskal-ikastetxe nagusiaren asikin beze-la-edo; ontarako erri-agintarien baimenik ezkenuke eskatuko.3) Euskal-idaztiak antola ta alik eta geien argitarazi; ilekobi argitaraziko genituke, dirurik ba’genu.4) Aldizkaria aurrera eraman.»

Jose Antonio Agirre eta Txomin Jakakortajarena izan omen zirenetxea idekitzera gehien bultzatu zutenak. Diruaren beldurrik ez zuelaeuki behar esan ei zioten Iokini, Argentinatik edo Venezuelatik etorri-ko zela eta. Bestalde, Jakakortajarenari andre aberats batek eskaini omenzion etxearen alderako dirua. Baina hiru urtetan zehar ibili behar izanzuen andre horrek senarrak utzitako ondare-auzia garbitu arte. Bitar-tean xahupiderik gehienak Iokinek ordaindu behar izan zituen.

Zabalkundea egiten hasi zen euskal idazleen artean zernolako giroaurkitzen zuen jakiteko.

«...Barda Zaitegiren ikusta ukan dut: zure ezagutza eginomen du Euskal Batzar Orokor handi hortan. Asmo ede-

-137-

Page 118: OROITARO (Hitzaurre gisa) - Euskonews · 2016. 1. 18. · OROITARO (Hitzaurre gisa) Gizonak, egun batez aurkitu zuen bere izanaren sena, herri baten erroetatik sortzen zen euskaldun

rrez beterik etorri zait, euskal idazleen etxe bat eraiki be-har duela Baionan.. .baina diharua bildu behar hortara-kotz...» 1.

Ondoko hitzak Aita Lafitterenak ditugu:

«Bere xedeak salatu zauzkitan. Nahi zuen hemen nunbaiteraiki euskal idazlarientzat etxe nasai bat, gelaz, idaztegizeta liburutegiz ongi hornitua. Euskal idazlariak hor elgarre-kin biziko ziren anaitasunean, liburu berri eta aldizkari be-rri ateratzeko. Bainan ez zuen nehor ere atzeman komentuedo falansterio hortan sartu gogo zuenik» 2.

Alfonso Irigoien euskaltzainak honela idazten du SORTERRIAREN

ALDE bere liburuan:

«Arantzazun Euskaltzaleen Biltzarra egiten da. Arrakastahandia duenez beste txiki bat egin zen handik laster isti-luak sortu zituena. Lehengoan izaniko batzuk ea Euskal-tzaindiaren itzalpean edo egin ote zitekeen idazle elkargobat eskatu zuten eta bilera bat egitea pentsatu zen. OrduanZaitegi Euskal Herrira etorria zen eta hemendik ibili on-doan bere aldizkaria Baionan argitaratzea erabaki zuen etajakin zuenean gu biltzekoak ginela elkargo hori bere ingu-ruan bildurik kanpotik zuzentzea pentsatu zuen, hemen lis-tak gordetzea arriskugarria izango zela esanik, eta han ager-tu zen» 3..

(1) Jon Mirandek Txomin Peileni, 56-10-4.koan (MIRANDEREN IDAZLAN HA U-TATUAK).

(2) 1979.ko Urriaren 24.koan.(3) Aipatutako liburuan, 43gn. orrialdean.

-138-

Page 119: OROITARO (Hitzaurre gisa) - Euskonews · 2016. 1. 18. · OROITARO (Hitzaurre gisa) Gizonak, egun batez aurkitu zuen bere izanaren sena, herri baten erroetatik sortzen zen euskaldun

«BIDALIEN EGINAK»

Aurreragoko kapitulu batetan irakurri ahal izan dugunez BIDALIEN

EGINAK du titulua Iokinek San Salvador-en gerturiko liburu batek. Hi-tzaurrea «Orixe»-rena daramalarik, liburuan Erdiameriketako Apaizgai-tegi hartan emandako ikasgaiak bildu ditu Zaitegik.

Liburu honen lehen aipamena 1947.an ematen digu Zaitegik. An-dimari bidalitako kutun batetan ordurarte gerturik zeuzkan idaztiakbialdu zizkion Iokinek Parisera, Andimak eritzia eman liezaion:

«Gerora, diru apurtxo bat daukadanean BIDALIEN EGINAK

bidaltzeko asmotan nagokizu, or argitara dezazun: aldakiakargi ta garbi daude. Eladerazko ta eberkerazko elatzak erebear dituzu irarkolan ortarako. Ene ustez, or obe litzakeMexiko’n baino» 1.

Urteak eman eta Labaienekin jartzen da harremanetan liburua«Itxaropena» argitaldarian ateratzeko. 1953.ko hasieran igortzen dio Zai-tegik orijinala irarkolako gorabeherak tolosarraren esku uzten dituelarik.Irarkolari ordaindu ahal izateko zenbait dolarretako aurrerapena ereegiten dio Zaitegik. Liburua argitaratzen zen barrutian bertan aterabehar zen eliz-baimena eta hau ahalik eta lasterren erdiesteko Iokinenhango artzapezpikuak Gipuzkoako gotzaiaren ordezkariari idatzi ziondelako «Nihil Obstat» horren eske.

Bitartean, EUZKO GOGOA-ren bitartez azaltzen ditu noizean behinidazkiaren atalik nagusienak.

1954.ko Otsailaren 4.an aginduak ematen dizkio arrasatearrak to-losarrari.

(1) 1947.ko Uztailaren 6.koan.

-139-

Page 120: OROITARO (Hitzaurre gisa) - Euskonews · 2016. 1. 18. · OROITARO (Hitzaurre gisa) Gizonak, egun batez aurkitu zuen bere izanaren sena, herri baten erroetatik sortzen zen euskaldun

«BIDALIEN EGINAK : 1.000 ieki agindu itzazu: paper obeaznaiz zertxobait geiago io. RR gangarduna, al balitz, obe:bokal-artean bakarrik, r itzaren azken elatz gertatzen da-nean ez, ezta konsonante artean ere, alegia. Adibidez. ba-kar, artitz ta onela. Idaztiaren neurriak ez al lirake obeizango 18 X 24 1/2? Zuk ikus. Idaztiaren azkenean, au-rrenik, 1) erabilitako idaztien zerrenda, gero 2) euskal iz-tegiñoa ta azkenik 3) gaiak sailka iarriko nuke, edo indexmateriarum dalakoa. Aurreneko biak, idaztien zerrenda taiztegiñoa, neronek igorriko dizkitzut: gaiak sailka prailerenbatek egin nai ba’lu, obe; ortarako, baiña, argitarazi ondo-ren egin bear, gai bakoitzari dagokion orrialdea izendatze-ko. Arrezkero, aurkeztu ezazu irarkolara len-bai-len, salgaiiartzeko. Salketa ta zabalkundea Garmendia’k bere gain ar-tuko ba’lu, ederki baino ederkiago legoke».

1955.eko hasieran kaleratuko diote liburua Iokini. Eliz-baimenosoa euki arren agintariena falta zaio. Liburuak ez darama «pie de im-prenta» delakoa eta arrazoi honengatik eragozpenik izan zuen sal-orduan.

Liburu honen aipamena egitean honela mintzatu zen Aita Iturria1955.eko 5-6gn. EGAN aldizkarian:

«Zaitegi’k oraintsu liburu berri bat eman digu, bete-betea,sakona, euskeraz orain arte ia parekorik izan ez duan li-burua, mamiari bagagozkio beintzat: BIDALIEN EGINAK duizena. Liburu Santuetako ederrenetako bat du gaitzat. Ba-ña ezta liburu orren euskeratze utsa (ain zuzen ere, Olabidezanaren itzulpena dakar itzez-itz euskeratu bear duanean,noizean bein zerbait aldatuxea), goi-jakintzari emanak dau-denak latiñez «commentarium» deitzen dieten oietakoa bai-zik; Liburu Santu orren azalpena, esate baterako. Ta ja-jintzari dagokionez, bear dan bidez azaldua, au da, gerkerata ebraikera ta aramaikera bera ere laguntzat artzen ditu-ala, aldiz-aldiz beste izkuntzetara ere joaz gauzak bear beze-la tajutzeko. Ta Liburu Santu orri buruz beste izkuntzetanbere aurretik idatzi diran azalpenen berri osoa ere badu.Itz gutxitan esanda, beste izkeratan agertzen diran bezela-koxe azalpena degu Zaitegiren au. Eztiola liburu onek Es-kritura Santuetako jakintzari aurrerapenik emango? Eztulagauza berririk esaten?...Esan dutenak badira, ta egia izan-go da bearbada. Baña...utikan olako gizonekin! Oien bi-dez eztu euskerak aurrera joko. Kemena bear zan gero eus-keraz alako liburua idazteko ta Zaitegi’k kemen ori izan du.Ta orri esker, ez besteai; besteak egiten dutena gutxiestendabiltzan ajolakabeei.»

-140-

Page 121: OROITARO (Hitzaurre gisa) - Euskonews · 2016. 1. 18. · OROITARO (Hitzaurre gisa) Gizonak, egun batez aurkitu zuen bere izanaren sena, herri baten erroetatik sortzen zen euskaldun

La fotografía está obtenida el 19 de diciembre de 1976,día en que Iokin fue nombrado Hijo Predilecto de Mon-dragón. En sesión pública selebrada en la mañana de esedía, la corporación mondragonesa adoptó —por unani-midad— el acuerdo del nombramiento, en razón a losméritos contraidos por Zaitegui en su lucha por la cul-tura vasca. Se tuvo en cuenta su labor como helenista,en la que demostró profundo conocimiento de los clási-cos griegos:Platón, Sócrates, Eurípides...; la importanciade su obra poética: «Goldaketan» y «Berriz ere Golda-ketan»; y el magnífico trabajo de entronque generacionalrealizado a través de la revista literaria «Euzko Gogoa»,evitando así para nuestra cultura una ruptura que pudo

en aquel momento haberle sido mortal.

-141-

Page 122: OROITARO (Hitzaurre gisa) - Euskonews · 2016. 1. 18. · OROITARO (Hitzaurre gisa) Gizonak, egun batez aurkitu zuen bere izanaren sena, herri baten erroetatik sortzen zen euskaldun

«PLATON’ENEKO ATARIAN»

Izen honetaz ematen zion hasiera Iokinek Greziako filosofo haun-diaren idazlanen itzulpen-lasterkari. Lasterka ixil bezain lama. Epe mo-tzerako saritugabea. Aurreko kapitulu batetan klasikoenganako Zaite-giren joeraz ohartu ahal izan gara. Loiolako urte haietatik zetorkionzaletasuna barnean zeraman sakonki erroturik, enborraren adaxkak eus-ka1 gizarteari beren osotasunean eskaini ahal izateko kanporatu nahianzebilelarik.

Zer izan da Platonen lana euskaratzea?, galdetzen nion behin Io-kini 1.

«Ba dakizu, lehen sarrera bezala PLATON’ ENEKO ATARIAN ar-gitaratu nuela. Hura sarrera bezala. Eta gero, orain, ahal-egintzen ari naiz elkarrizketa bakoitza banan banan euska-ratzen; euskaratzen eta argitaratzen, hain zuzen. Platon gi-zon handia zen. Askok dio aintzinako gizona dela; nereustez, aintzinako, oraingo eta betiko gizona da.Eta Platonen lana euskaratzean nere aberriari laguntzen arinatzaiola uste dut. Dakigun bezala, Euskal Herrian Nean-dertal gizona eta lehenago Horno Erectus agertzen da; ge-roxeago Horno Sapiens. Magdaleniense denboretan oraingoeuskaldunaren izaera mamitu zen. Orain hirurogei eta ha-mabost mila urte gutxi gora behera. Eta ordutik hona eus-kalduna bizi izan da eta bizi da. Eta euskara ere hauxe da:bakarra. Eta hau zerbait da. Zu, eta orain arte iraun duenhizkerak ez al du iraungo gehiago? Ez uste ni gehiegizkobaikorra naizenik. Alde onak eta txarrak ikusten ditut.

(1) 1976.ko Apirilaren 18-25.eko ZERUKO ARGIA-n.

-143-

Page 123: OROITARO (Hitzaurre gisa) - Euskonews · 2016. 1. 18. · OROITARO (Hitzaurre gisa) Gizonak, egun batez aurkitu zuen bere izanaren sena, herri baten erroetatik sortzen zen euskaldun

Lotsagarria da, alde batetik, beren hizkeraren alde euskal-dunek egin dutena. Gure Herria gauza askotan oso atzera-tua da. Dirua irabazten, hori bai, lehenengoa, baina ikasteneta ikaskizunak euskaraz emateko, orduan, ez gara inor.San Ignaziok izan zuen zerbait gizadi osoari esatekoa. Ezzekien erdararik errukarriak, baina, hala ere, erdaraz emanbehar. Hori ez al da negargarria? Gero izan ditugu gureegun hauetan Unamuno, Pio Baroja... Hoiek euskaraz eginizan balute, barruan zekarten garra euskaraz eman izan ba-lute... Baina ez; erdaraz eman behar... Gure Herriarenzoritxarra! Herri bat sortu nahi dugunok, nahi eta nahi ez,zustarrak tinkotu eta indartu egin behar ditugu. Hainbestegauza ditugu guk, euskaldunok, guregana oraindik iritsi ezdirenak! Benetan euskaldunak bagara Herri bezala iraunbehar dugu. Ni ez naiz politikari, baina gure lanak izan be-har luke euskararen alde. Erantzuna luzetxo xamar izanbada ere, nahiko garbi gelditu dela uste dut. Platon eus-karatzea nere aberriarendako lan bat, besterik ez da izan.»

Zer edo nor da Platon I. Zaitegirentzat?, jarraitzen nuen galde-tzen:

«Gaztetandik hasi ginen gu klasikoak ikasten. Beharrez-koak ziren gure ikasketetan. Eta heladeraz edo griegoz ira-kurri behar izan genituen filosofo guztiak: Homero, Pindar,Sofokles...1946.an Guatemalan aurkitzen naiz eta Unibertsitateko ira-kasle bezala ihardun dut. Klasikoak ematen aritu nintzenUnibertsitate hartan. Eta lehen aipatu ditudan filosofo guz-tien teoriak eta gorabeherak irakasteko aukera izan nuen.Eta gauza batez ohartu nintzen: heladerazko idazleen ar-tean ere alde handia dago, bata bestearengandik. Orduanplanteatu nuen handik aurrera izanen zen neure bidea: Pla-tonekin hasiko naiz. Platon gizon handia zen eta ezagutunahi nuen, ordurarte ez baitnuen ezagutzen. Platonek zeresan nahi zuen oraindik inork ez daki. Askok esan ohi duzer esan nahi zuen Platonek, bere esanahia zein den ez bai-taki inork.

Honela Parisa eskatu nituen heladerazko testuak eta zehatzmehatz aztertu nituen. Eta era honetaz etorri zitzaidan eus-karaz lanean hasteko egokiera, berriro euskaraz idazteko».

Hildo honetatik jarraituz eta itzulpenaren izugarriiko lan neke-tsua hartzera zerk bultzatu zuen hobekiago ezagut dezagun, Iokinentxosten bat irakur dezakegu ondoko lerroetan 1973.ko Abenduaren

-144-

Page 124: OROITARO (Hitzaurre gisa) - Euskonews · 2016. 1. 18. · OROITARO (Hitzaurre gisa) Gizonak, egun batez aurkitu zuen bere izanaren sena, herri baten erroetatik sortzen zen euskaldun

28.an Euskaltzaindiak Donostian izandako batzarrera azaldua. Osoa ema-ten dut:

«Nik neuk Euskaltzaindiaren azken batzarrotan entzun di-tudan txostenak azterketa-txosten zoragarritzat iritzi ditutgeien bat: zorrotz, ximen, sakon eta iakingarri.

Nere txosten au ezta orrelakoa izango, apalagoa baizik. Ena-tor inori ezer irakastera, deus eztakidala iakitera eldu bai-nintzen aspaldidanik eta egunero asmo orretara ikasten bai-tiardut.

Platon-en elkarrizketak euskeratzen ari naiz. Dagoneko ar-gitarazteko gerturik dauzkat amabost elkarrizketa. Lenengoliburuan Eutifron, Sokrate’ren Apologia, Kriton eta Jaidonematen ditut, nolarebait Sokrate-ren eriotzari buruz ari di-ranak, alegia. Bigarrenean, Ifia Txikia eta Alkibiada. Iruga-rrenean, Karmida, Lake eta Lisi. Laugarrenean, Ifia Nagu-sia, Oturuntza ta Jaidor. Boskarrenean, Protagora, Gorgiata Menon, eta aurrerantzean ere Platon euskeratzen iarrai-tu nai nuke, buka badezat beinik-bein.

Zer dela-ta aukeratu dudan Platon galdetuko balit norbai-tek, auxe erantzungo nioke: bearrak ortaratu ninduela, ale-gia. Guatemalako San Karlos Ikastola Nagusiak eladera ira-kasteko dei egin zidanean, eladerarik etzekitenei irakastekozein idazle aukeratu? Gaztetan guk Esofo-ren alegiak itzul-tzen asi ginen. Etzitzaidan eder irizten Ikastola NagusianEsofogandik asterik. Gogoan nituen Xenofonte eta Platon,Loiolan erabili nituen eladerazko idazleak. Unibertsidadebertan Filosofi-saila ere zenez gero, Platon egokiagotzat ionuen:Paris-a eladerazko liburuak eskatu ta orrela asi nintzen Pla-ton itzultzen. Egia esateko, Platon ezaguna nuen aldez au-rretik, leen erantzun dudanez. Loiolan iru ilabeteko epeaeman nion Platon itzultzeari: baina, oraindik Filosofi-kouretan erraza baino errazagoa zela argi ta garbi ikusi nuen,batez ere, Omer, Sofokel eta Zukidibe-ren eladeraren al-dean.Bederatzi urtetan edo Platon eta Sofokel itzultzen ari izannintzen Guatemala-n: ordurako, SOFOKEL-EN ANTZERKIAK ,lenengo liburua argitarazia nuen, Mexiko-n. Platon ezagu-nago ta laztanago egokitu zitzaidan: bertan asi nuen PL A-TON-ENEKO ATARIAN , eta Miarritze-n bukatu. Alabearrik ne-re burua Platon-en menpetik atera nuen, idazle oso itsas-korra baita, izan ere. Nere iritzia Platon-i buruz or dauka-zute, beraz, PLATON -ENEKO A TARIAN , alegia. Labur esate-

-145-

Page 125: OROITARO (Hitzaurre gisa) - Euskonews · 2016. 1. 18. · OROITARO (Hitzaurre gisa) Gizonak, egun batez aurkitu zuen bere izanaren sena, herri baten erroetatik sortzen zen euskaldun

ko: Platon, gizadiaren barnean izan diren lauzpabost filo-sofilarien arteko dugu, nik baino obeki dakizutenez.Liburu arekin Platon-ena egina nuela uste izan nuen. Etorrizetorren euskal gazte mordoa Platon euskeratzen iarriko zelauste izan nuen ez-iakinean. Bai zera!Gerora, bakarrean bakar, Platon euskeratzen ari izateko ego-kiera izan nuen Guatemalan.Platon euskeratzeko eladera ta euskera iakin bear ditugu,nolabaiteko neurrian beinik-bein.Menendez Pelayo-k dioenez, urte anditan eta oraindik ereerri askotan beinik-bein, erderaz irakurtzen diren Platon--en itzulpenak eladerarik etzekien Azkarate-k eginak izanziren, frantsesetik itzuli ta kito. Egia osorik esateko, Pla-ton eladeratik erderatzen asiak dira erdaldunak ere. Nikneuk eztut uste Azkarate-nik egin bear dugunik. Bada, izanere, euskaldunen artean ainbeste eladera dakienik: baina,eztira oraindik ausartzen. Bein Krutwig-ek esan zidanez,Erkiaga-k Platon-en Parmenide elkarrizketa euskeraturik zue-la. Etorri ta galdetu nion oni: erantzun ezezkoa eman zidanErkiaga-k, Nola asi eladerarik iakiteke, eratxiki midan. Az-karate-k burutu zuena egin gogo zukeen Krutwig-ek: ortaneta beste gauza askotan enintzen gure Krutwig-ekin irizkidegertatu, naiz-eta luzaroan ia egunero elkar ikusi, ta elka-rrekin ari izan.

Eladerazkoa Frantziako Ikastola Nagusiek onartu eta Gai-llaume Budé elkarteak argitarazia erabiltzen dut.

Ezta aski eladera iakitea: euskera ere iakin bear dugu ia-kin. Platon euskeratzeko. Euskeranto deritzan euskera mor-doiloa ezpaitut uste eder izanga litzatekenik. Zenbait lanirakurri dut damurik, euskeraz ain zuzen, eta oriek ulertze-ko erdera nai ta nai ez iakin bear duzu, ta ez edonolakoerdera, oso ikasia baizik. Ez aal dira bidea galduta ari?Baiezkoan nago.Ta zer-nolako euskera ote darabilt Platon euskeratzekoan?Neuk dakidantxoa ta kito. Ezpaitaukagu oraindik guziontzateuskera batua daitekenik: ekinaren ekinez zerbaitetara elgaitezke, ori geure aukeran dago-ta.

Urliak nere euskera garbizaleegitzat iotzen du; besteak eztuorrenbestekorik uste. Sandiak nere euskera alemantzat dau-ka; Berendiak, alderantziz, euskera iatorrenetzat du. Eztutuste ez bata ta ez bestea egia ditekenik. Bakanka egia ertz--ertzetan arkitu oi da, ez-ustekotan agertzen omen baita,Erakleitok dioenez. Alare, gutartean, atseginetan oilaskoei

-146-

Page 126: OROITARO (Hitzaurre gisa) - Euskonews · 2016. 1. 18. · OROITARO (Hitzaurre gisa) Gizonak, egun batez aurkitu zuen bere izanaren sena, herri baten erroetatik sortzen zen euskaldun

gangarra monten ari izaten direnak badira izan ere, naiz-etagero oilaskokirik iaten ez iakin. Belaunburuetaraino eltzenetzaizkidan txakurtxoen zaunkadak gora-beera, zakur zaun-katu-arren, aurreruntz io oi dut, sail berriak eta zailak urra-tuz.

Teknikazko itz gutxi darabil Platon-ek alabearrik: orrela-koetan daudenez daudenean uzten ditut geien bat eta orre-tan adierazi oi dut aien esan-naia.

Esanaldi laburra dadinetan erraz ematen da euskaraz, ez--baina esanaldia luzetan dabilenetan. Alare, egin-aalak egitenditut esanaldi luzea ere dagoenez ematen, euskera geiegibiurritu gabe aal dadinean. Besterik ezinean, orrelakoetanbi, naiz iru esanalditan, naiz geiagotan eman bearra izatendut, Platon-i aalik eta zeatzenik lotuta: frantsesez eta er-deraz bezain zeatz, eta eskuarkiro zeatzago, naiz eta neukesan. Argitarazi baino leen, nere adiskide iakitun batek onar-tua bear izango du nere buruari ezarri diodan neurriarenarabera, ortan Guillaume Budé elkartearen araudiari iarraiki.Erakusburuz, onatx Protagora euskeratu berriaren zenbaitzati, labetik arako ogi erre berria, naiz surtatik arako saies-keta bezala.»

PLATON 'ENEKO A TARIAN liburua 1962.an kaleratu zen. Eliz-bai-mena askozaz lehenago lortuta ba zeukan ere, agintariena falta zitzaionIokini salgai jarri ahal izateko. Baimen hau 1962.ko Otsailean esku-ratu zuten, Iokin ostera Guatemalan aurkitzen zelarik. Madrilgo bai-mena lortzen Arrue euskaltzainak lagundu omen zion. Donostiako «Iza-rra» irarkolan atera zuen Zaitegik liburua.

Gogora ditzagun aurrerago batetan azaldu ditudan P. Lafitterenhitzak, SO P O K EL 'EN A NTZERKIAK I liburuaren kritika egitean:

«c’est gaspiller un talent qui serait mieux employé a eclai-rer les Basques on a les divertir sur themes plus prochesou plus captivants, quand meme ils seraient moins subli-mes».

Urteak emanda, PLATON ’ ENEKO ATARIAN liburuari hitzaurrea eza-rri ziona Aita Lafitte izan zen. Eta aukera honetan ez zuen kalonjeakeritzi berbera erabili. Aldaketa nabaria izan da, PLATON ’ EN HIRUR AR-PEGI deritzan titulupean irakur dezakegun bezala:

«Zaitegi adixkide jaun apezaren liburuari aintzin solasa ema-tekotan, batera gezurrik gabe erran nezakeen haren jakitatezabal-sakona, haren eskuara jori, nasai, ederra, haren ausar-tze harrigarria holako sail berri bati lotzeko; aitor neza-

-147-

Page 127: OROITARO (Hitzaurre gisa) - Euskonews · 2016. 1. 18. · OROITARO (Hitzaurre gisa) Gizonak, egun batez aurkitu zuen bere izanaren sena, herri baten erroetatik sortzen zen euskaldun

keen eskuarak ez duela behin ere erabili orai artean hainekai gora eta zailik, eta gutik uste izan dutela gure min-tzairea on zitakeela kukulu hortarat eta hedadura hortaratheltzeko; nola ez erakuts sort-herriak Zaitegi jaunari dionzor handia eta zertako ez errepika: «Gora zu, adixkidea,eta denen partez, eskerrak milaka!»

Hamar orrialdetako eritzi sakona eskainita gero beste hitz hauetazematen dio bukaera aintzinsolasari:

«Zaitegi jaunaren lanak Platon’en alhor aabal joria zabal-duko dautzu, irakurle maitea! Harek eskutik hartuko zaitueta taulenez-taulen lagunduko; hemen laburzki, goratik etahegaldaka bezala, doi-doia jastarazi dautzutan bazter xora-garria, harek zehar-nabar emanen dautzu begien aintzinera,ez baitzaitu behin ere ahantziren bidatzale argi eta goxohorrekilako atsegina».

Eritzi-aldaketa honek Lafitterengana hurbilarazi ninduen hitzau-rrea zergaitik egin zion jakin nahian. Hona hemen bere ihardespena:

«Platon’ez askotan solastatu ginen eta iduritu zitzaion nikere guti edo aski irakurri nuela filosofo zahar hori, eta ho-rrela galde egin zautan zerbait idaz nezon, bere atariko ain-tzinsola edo hitz-aurretzat.Gogotik egin nion, atsegin hartuko zuelakoan, bainan, zi-nez, ez nuen uste irakurlerik ukanen zuela.»

Dena dela, liburuak beste motako kritikak ere jaso zituen; agian,Lafittek SOPOKEL’ EN ANTZERKIAK I liburuarentzat izan zuen hildo ber-beratik jarraiki. Esaterako, HERRIA aldizkarian «Irrintzina» izengoitízizenpetua 1961.ko Otsailaren 1.ean agertu zena:

«Badakit gure mintzaira ikertzen duten jaun sabantek gus-tu hartuko dutela liburu hortan... eta arrasoinekin. Bainangure etchealdetan bizi diren laborariek?... eskoletan direnhaurrek?......Ageri den bezala, hobeago da bermatzea, liburu euskal-dunen egiterat edo denek irakurtzen ahal duten zerbaitzenitzultzerat gure mintzairarat... Gero josta daiteke Plato-nekin!Orhoit, Jaun eskualzaleak, Eskual Herrian ez direla denakhogoita bost urtheak artio eskoletan ibili! Nehor kolpatugabe; hean zer diozuen ene idaietaz?»

Zaitegik berak erantzun zuen, aurrean irakurritako planteamendua-ri berea kontrajartzen ziolarik:

- 148 -

Page 128: OROITARO (Hitzaurre gisa) - Euskonews · 2016. 1. 18. · OROITARO (Hitzaurre gisa) Gizonak, egun batez aurkitu zuen bere izanaren sena, herri baten erroetatik sortzen zen euskaldun

«...oraingoan eskola liburuak bear omen ditugu ta erriaeuskeraren alde berpiztu dezaketen liburuek: ni neu, orre-lako irizpide estuak irakurrita asper-asperturik nago ta obe-ki katxikelen artean aztuta: euskera euskaldunen aotan etagogoan ezarriko al dute, besteok porrot egin baitugu era-bat. Gogoan ar bezate, ordea, Euskadi’n erri xea eta erriikasia bear ditugula, euskerak izkera bezala iraun bear ba’du, gure aberri-euskera bezala, alegia» 1.

Baina, orohar, Zaitegiren liburu honek sortzaile beraren beste batiez egindako harrera ona jasoko du garaiko euskaltzale gehienengandik.Nonahitik iristen zaizkio Iokini kutunak zorionka, euskal komunikabi-deetan ere kritika ezin hobeagorik eskaintzen diotelarik. Eredu gisadoaz ondokoak. Honela zioen Jose Azurmendik ARANZAZU aldizkarian,1962.ko Irailean:

«Etzen gutxi liburu onen gainean entzunik nuena ikus ne-zan aurretik. Eta ez dut izkutatuko zein irrits eta gogoamorratuz espero izan dudan argitaraturik noiz eskuetara-tuko. Bai entzundako guziengatik eta baita ere Platon be-ti delako Platon. Bere originaletan irakurtzeko gauza ez ge-ranok pozik irakurtzen ditugu itzulpenak eta ari buruzkoistudioak. Ta oraingoan,alako promesaz eta itxaropenezematen zitzaigun liburuan, nola ateratzen ote zitzaigun gu-re Platon zaar beti berria? Ta ez dut izkutatuko ere poztuegin naizela ikustean.Ekin dio ba ekin badio inork euskera gaitze-lanari, eta bes-te gusto ta eritzien jarraiki Greziako munduan murgildu zai-gu Zaitegi. Bestelakoak aaztu gabe noski, Greziaren espi-ritu paregabeak kreaturiko frutuak eskeini dizkigu....Ikasi-min ezin-ase faboregarriak mindurik dagoenak (baibaidira alakoak ere oraindik) emen du liburu berri bat.Euskeraz oso gutxi egiten direnetakoa. Trinkoa, ez dotore-ziarik sobera, gai interesgarriko, nekez egindako: ta espor-tzuz irakurtzeko. Ez da Zaitegi-k «nere asmoa»-n salatu di-tuen jakintsu-usteko alfer nagi aizeentzat....Beraz, arro senti diteke gure Zaitegi langille trebe porro-katua Platon gure artean presentatzen, aurkezten eta jen-darterazten leenengoa izan delako. Ta nai ta oi duen be-zala egin duelako. Berak bakarrik daki zer kosta etzaion...‘Ezertarako eztanik ezta’—dio egilleak— eta irakurleak,begi bien gainean bekokia ta entelegua duen irakurleak lais-ter ikas dezake liburu onen lezioa...»

(1) 1962.ko Irailaren 22.koan, Andimari.

-149-

Page 129: OROITARO (Hitzaurre gisa) - Euskonews · 2016. 1. 18. · OROITARO (Hitzaurre gisa) Gizonak, egun batez aurkitu zuen bere izanaren sena, herri baten erroetatik sortzen zen euskaldun

Pariseko EUZKO D EYA aldizkariak ere egiten zuen bere zenbakibatetan liburu honen aipamena. Egilea Jesus Maria Leizaola zen, 1963.ko Maiatza-Ekainaren alean honela mintzo zitzaigularik:

«Dans l’ouvrage de Zaitegi, nous nous trouvons en pré-sence d’un livre en euskera traitant de la philosophie pure.Son objet essentiel est de présenter la pensée du philoso-phe grec par rapportà celle des penseurs qui l’ont précedéet aux problémes en face desquels il se trouvait. Nature-llement, una partie de ses oeuvres, la POLITIQUE étant laplus largement utilisée et traduite par notre auteur: les frag-ments literaux qu’il nous donne en langue basque occupentune quarantaine de pages. Mais il en est d’autres, dont ilreprend le texte: la version du dialogue connu sous le ti-tre HIPPIAS MENOR figurant dans son integralité. Le titreINTRODUCTION À PLATON est donc parfaitement justifié.»

Koldo Mitxelenarenak dira jarraian doazen hitzak. ENCICLOPEDIA

GENERAL ILUSTRADA DEL PAÍS V ASCO bildumaren Literatura IV libu-rutik jasoak:

«Platon’en mirari arrigarria azaldu nai digu Zaitegi’k, onen-gan loratu baitzen bete betean Greziako filosofia. Ez, nos-ki, aurrekorik izan etzuelako, bai ordea aieruz bezala bes-teren esamesen bidez ezagutzen ditugulako. Ain zuzen ere,aurreko oriez mintzatzen zaigu luzaro Zaitegi, Platon’en bi-zitzarekiko berri zeatza eman ondoren.Sarri aski, eta eskertzekoa da ori, Platon’i berari utzi dioitza egilleak, era orretan ain merezi onez entzutetsua denidazle aren prosa euskal idazleak dasta dezan bitarte-korik gabe. Eta, gaiñerakoaren gain, eraskin modura, PL A-TON GURE ARTEAN aurkeztu digu, ots, Platon’ek euskal li-teraturan izan duen oiartzuna. Urrutikoa da, noski, oiar-tzun ori, baiña ez ote ziren zear-bidez etorri Platon’en ira-katsiak San Agustin batengana ere?

Egiñaalean saiatu zaigu emen Zaitegi euskera garbian Pla-ton’en gogoetak aalik argien azaltzen. Alde orretatik, bes-tetan egotzi izan zaion ulerkaiztasunaren igesi, oztopo go-gorrik gabe mintzatu zaigu Zaitegi, gaiaren sakonak adie-rraztasunari uzten dion neurrian. Goragarri da, nik uste,alde orretatik, euskal-irakurle nagiari ezpaitzaio biderik emanbear are geiago nagitzeko eta ajolakabetzeko» 1.

(1) EGAN aldizkarian idatzita dago aipamen hau.

-150-

Page 130: OROITARO (Hitzaurre gisa) - Euskonews · 2016. 1. 18. · OROITARO (Hitzaurre gisa) Gizonak, egun batez aurkitu zuen bere izanaren sena, herri baten erroetatik sortzen zen euskaldun

Andimak ere jakinerazi dio bere ustea, arrasatearrari bialtzen dionkutunaren bidez:

«Euskerari eraiki diozun monumenturik aundiena eta ede-rrena auxe duzu eta bidenabar gure Ikastola Nagusirakooñarririk sendoenak iarri dituzu. Eztakit zer esango duteneuskera-mordollo zaleak, baiña kostako zaie mordollokeri taguzti, zurea bezelako lan bat euskeraz ontzea.» 1.

Pariseko EUZKO DEYA-n ere, 1962.ko Hazila-Abenduaren alean,hauxe irakur zitekeen, artikulu anonimo batetan:

«Lana, ordea, zailla zeukan Zaitegi jaunak, baña azkartasu-nez beterik bere yakitea ta euskal zaletasun aundiaz ongie-nik burutu digu liburu au, euskerari batez ere uzta ederre-netakoa eskeintzen.Lan onezaz Zaitegi jauna gaurko euskal-idazle onenetakoabezela agertzen da; lendik ere ba-zituen beste liburuak ar-gitaratuta, baña oraingo onetan agertzen da oso euskal idaz-le egin-egiña.Pozaren pozez sarturik gaude liburu onen orrialdeetan bar-na; gure euskaltzaletasunak eraginda ta esker onez, onarbitza Zaitegi jaunak gure goresmen biozkorrenak.» 2.

(1) 1963.ko Apirilaren 30.ean.(2) Garai hartan EUZKO DEYA-n agerturiko izenpetugabeko artikulurik gehie-

nak Andoni Urretarazu «Umandi»-k eginda ziren. Berari galdetu eta PLATON ’ ENEKO

ATARIAN liburuari egindako aipamen hau ere berak idatzi zuela aitortu digu.

-151-

Page 131: OROITARO (Hitzaurre gisa) - Euskonews · 2016. 1. 18. · OROITARO (Hitzaurre gisa) Gizonak, egun batez aurkitu zuen bere izanaren sena, herri baten erroetatik sortzen zen euskaldun

PLATON-en ELKAR HIZKETAK

Donostian irakurritako txostenean Zaitegik dioen legez, Platon eus-karatzen jarriko zela gaztedia pentsatu bide zuen. Baina, tamalez, ezomen zuen bere arrastroa hartzeko prest egon litekeen inor aurkitu. Eta,beraz, ATARIKOAN-ez hasitako lanari jarraipena eman behar izan zion.

Platonen elkar hizketak hogeta bederatzi dira eta Zaitegik hamabosteuskaratu ei zituen, gehienak Guatemalako bigarren etapan.

1975.ean argitaratu zuen lehen liburua, PLATON I titulupean. O TU-R U N T ZA, PROTAGORA, eta MENON elkar hizketak zekartzan ale honek,ondorengoak bezala «Izarra» Irarkolan inprimatuta. Bere sakeletik or-daindu zuen edizioa, mila ieki ateratzen zituelarik. Zenbat saldu?...

Iokinen etxea erretzean lehen zenbaki honen 807 ieki atera geni-tuen. Beraz, nahiz eta ziurki ez jakin, kontua ateratzean ez dugu 193.kobaino erru haundiagorik egingo.

Zaitegik ba zuen, ene ustez, huts nabari bat, liburu-munduari da-gokionez. Azaletik bakarrik planteatu zen liburuak saltzeko beharrezkoden azpiegitura. Esan nahi dut, ez ziola sekulan garrantzirik eman liburu--banaketari eta honek zailatasunik frango ekarri zion. Idazlearen bete-beharra, soil-soilik, nik uste, idaztea da eta banatzaileari utzi behar zaioliburua irakurlearen eskuetara hurbiltzea. Nork berea. Iokinek ez zuenhau bereizten eta Platon-enak, gutxienez, berak zabaldu nahi izan zituen,ondorioa txarragorik ezina zitzaiolarik. Iokini berari jakinerazi nionnere eritzi hau, honela erantzun zidalarik:

«Baionan eta Arrasaten daukat nik nere liburutegia. Honeta-tik kanpo oraindik salgai dauden EUZKO GOGOA-ren bildu-mak ere. Ni ez naiz sekulan saltzaile ona izan. Alderantziz,

-153-

Page 132: OROITARO (Hitzaurre gisa) - Euskonews · 2016. 1. 18. · OROITARO (Hitzaurre gisa) Gizonak, egun batez aurkitu zuen bere izanaren sena, herri baten erroetatik sortzen zen euskaldun

irabazpideetan nahiko gaizki mugitu naizela uste dut. Gau-rregun EUZKO GOGOA-ren bildumarik ez da dendetan aurki-tzen eta neri ez zait kaleratzea otu» 1.

PLATON I ateratzean ahalik eta lasterren 600 ale saltzea jarri zuenZaitegik helburu bezala, zenbaki hori eginez gero aukera izango baitlu-ke bigarren tomo bat ateratzeko. Baina, gorago ikusi ahal izan dugunbezala, urruti xamar gelditu zen helburutik.

Salmentaren urritasunaz ohartu bide zen eta bere jaioterriko Uda-lari ondoko eskabide hau egin zion:

«Begirunez agurtzen zaituet Arrasate-ko Endore iauna ta erri-ko Zinegotzi goragarriok. Ona emen dakarkizuedan nere bu-rubidea:Izan ere iaiotzez erri ontako semea nauzue ta bizibidez buru-langile, euskaltzale ta olerkari, nolarebait.Urteotan Platon-en elkarrizketak euskeratzen ari natzaizue,dagoeneko aren erditsua bukatu dizuet, ots, guzitara 29 elka-rrizketa idatzi zituen Platon’ek eta amaboskarrena euskera-tzen ari naiz.Oraintsu elkarrizketa itzulien leengo idaztia argitarazi nuen:lau urteetako lana ta 218.000 laurleko ordaindu bear izannuen. Bost-sei liburu argitaratzeko gerturik ditut.Ba dakit pozarren Udaletxeak kulturaren aldeko lanak la-guntzen dituena: ikastola, kulturaren aldeko klub eta orrela-ko. Nerau ere kultuaren alde ari naiz. Nolabaiteko laguntzaeskuratu aal dezaket?Estornes-Lasa-ren Literaturaren euskal enziklopediaren IIIeta IV liburutan nere lana aintzat armen dute. Bizi direnerriko seme bizien artean bakar-bakarra aipatzen nau enzi-klopedia horrek. Gainera, orrelako ikaskizunetan ikasiak di-renak nere lana aintzat artzen dute.Zure erantzunari begira, begirunez zuen erritar laztana. Zai-tegi tar Iokinek.»

Dei honek bere ondorio baikorra izan zuen herriko lehen erakun-dean. Hain zuzen ere, geroxeago zehazkiago irakurri ahal izango dugunbezala, Arrasateko Udalak aurrerantzean argitaratu zituen liburuentzatehuna mila pezetako dirulaguntza eskaini zion Iokini.

Baina goazen PLATON I honi egindako harrera nolakoa izan zenikustera:

(1) DEIA , 1979.ko Otsailaren 24.an.

-154-

Page 133: OROITARO (Hitzaurre gisa) - Euskonews · 2016. 1. 18. · OROITARO (Hitzaurre gisa) Gizonak, egun batez aurkitu zuen bere izanaren sena, herri baten erroetatik sortzen zen euskaldun

Honela ematen zuen bere eritzia Mikel Lasak liburua aztertzean:

«...Jatorrizko hizkuntzan obra honek ukan dezakeen adiera--indar eta tankeraz aparte (ez baitezaket horretaz deus esan),itzulgileari dagokio aipatu sentipen horiek irakurlearenganoztoporik gabe eta bortizki sortarazteak duen meritu izuga-rria. Eta esan behar da, beti ez bada ere, pasarte gehienakaisa irakurri ahal izan ditudala, nekerik gabe eta bai atseginhandiz. Zaitegiri ez zaio gaindi ahal ezineko gertatu ez tokiantokiko Platonen pentsamenduaren iluna edo alderantziz ze-hastasun trinkoa, ez eta esaldiaren egitura luzea eta bihurria,maiz liburu honetan aurkitzen dugunez. Itzulgileak ez dio,oztopoaren aurrean itzulminguruka ibiliz, hizkuntzari iruzuregiten.Hala eta guztiz ere, (eta irakurle soil naizenez kritikilari pro-fesionalen «aparato»-rik gabe mintzo naiz) inun astuntasu-nik nabari bada, elkarrizketa sarri berritu tankera duten pa-sarteetan ageri da....Zenbaiteraino du gaurko euskal kulturak beharrezko Pla-tonena bezalako obra? Zorionez, ba dirudi gure kultur poli-tikaren planteamendu, kultur modernu orok darabilzkian oi-narri zabalak onartzen direla, errazkeriaren aitzaki liratekeenredukzionismoak baztertuz. Horretaz konturaturik gaur egun(ditugun indar eskasak kontuan harturik) izugarrizko ahale-ginak ari gara egiten didaktismoaren bide lehorretatik zehar,bihar edo etzi itomenik gabeko kultur bizitza eroso bat izandezagun.Hain zuzen, Zaitegiren-eta belaunaldia gaurko etapa honenaintzindari bezala dakusat, euskal kulturgintzan dihardutengure anaia zaharrak bailiren. Orainarteko euskal literaturkondairetan ez zaio belaunaldi honi, belaunaldi bezala duenmeritu hau onartu, ene ustez.Ez dut zalantzarik gaurko gazteriak onartu egingo duela baiZaitegi (benetako zubigilea) bai beronen Platonen itzul-pena» 1.

Etxabe batek izenpetuta beste aipamen hau ere irakurtzen genuen:

«Benetan laudagarria Zaitegi jaunak ukan duen iniziatibaPlaton heladetar filosofariaren elkar-hizketak euskarara itzul-tzerakoan. Bijoakio lerro hauen bidez gure esker on leialena.Laudagarria diogu bi arrazoinengatik. Lehenik, eta Zaitegirizuzenki dagokionez, itzulpen honek suposatzen duen lan ba-

(1) ZERUKO ARGIA, 1976.ko Apirilaren 11.an.

-155-

Page 134: OROITARO (Hitzaurre gisa) - Euskonews · 2016. 1. 18. · OROITARO (Hitzaurre gisa) Gizonak, egun batez aurkitu zuen bere izanaren sena, herri baten erroetatik sortzen zen euskaldun

liosa eta ikaragarriagatik. Ikaragarria ez baita xantxetakoaneurri horietako obra bat itzultzea, eta baliosa, direktoki, bi-garren eta hirugarren eskuño itzulpenek duten akatsak baz-terturik, heladeratik euskaratu digulako. Bigarrenik, filoso-fia izeneko diskursu horretan Platonek betetzen duen lekua-gatik. Gaurtik —liburu hau argitara zenetik, bederen— ba-dugu euskaldunok filosofiaren fundatzailearen izkribuak etxe-ko mintzairan irakur ahal izateko posibilitatea» 1.

Esanda gelditu den bezala, elkar hizketarik gehienak Guatemalangertu zituen Zaitegik, Covan herrian zegoela, hain zuzen. Berak behin-ola aitortu zidanez mutil bat zeukan eskuz idatzitakoa makinak pasatzenziona.

Dena dela, zenbait pasarte ostera ukitu behar izan zuen Iokinek,dirudienez, bere gustora ez baitzetozen. Honela PLATON IV 1978.ko SanFerminetan eta Etxarri-Aranazen ematen du bukatutzat, tomoaren 137gn.orrialdean irakur daitekeenez. Nafarroako herri honetan Iokinen anaiaSimonen alarguna bizi zen eta denboraldi batzu ematen zituen harek koi-natarenean. Baina KRITON eta FAIDON elkar hizketak, laugarren liburuhau osatzen dutenak, Covan.en zeuzkan borobilduta, 1968.an, orijina-letan irakur daitekeen legez.

Gero aipatuko dudan bezala, Iokinek elkar hizketa hauen orijinalakidaztean H.a erabili zuen. Eta irarkolara eraman aurretik denak kenduzituen. Baina zehazkiago itzuliko gara puntu honetara.

Zaitegiren etxea erretzean lehen alearen zenbat ieki atera ziren ja-kinarazi dut lehen. Bigarrenaren tirada berdina izan zen eta hauetatik429 zeuzkan etxean. Hirugarrenak izan zuen tiradako 500.etatik 297atera genituen. Laugarrena, 500 aletakoa, ia osoa saldu barik gelditu zeneta bostgarrena—den-dena— zuzen etxe partikular batetara joan zitzai-gun.

Honako elkar hizketa hauek osatu dituzte bost liburuak:

PLATON I: «Oturuntza», «Protagora» eta «Menon». 1975.ean ar-gitaratua.

PLATON II: «Gorgia». 1977.an argitaratua.PLATON III : «Eutifron» eta «Sokrateren apologia». 1978.an ka-

leratua.PLATON IV: «Kriton» eta «Faidon». 1978.an publikatua.PLATON v: «Ipia Txikia» eta «Alkibiada». 1979.an argitaratua.

Bost liburuak «Izarra» irarkolan izan ziren inprimatuak.

(1) ZEHATZ , 1977.ko Urtarrila-Otsaila.

-156-

Page 135: OROITARO (Hitzaurre gisa) - Euskonews · 2016. 1. 18. · OROITARO (Hitzaurre gisa) Gizonak, egun batez aurkitu zuen bere izanaren sena, herri baten erroetatik sortzen zen euskaldun

Platon.en liburu hauen inguruan ba da, ene ustez, egoera soziolo-giko bat irakurlearen aldetikako harrera, nolarebait, baldintzatzen duena.Alde batetik, eta aipatuta dago, Zaitegiren ikuspegi komertzialarik ezadugu. Ez zuen ahaleginik egin liburuei inolako zabalkunderik emateko.Berak atera, berak saldu —hobeto saldu nahi— eta, eserita, kritikalari-ren baten eritziari itxoegin...Bestalde, 1975.ean atera zuen lehen liburuaeta urte horretan zenbait gertaera izan zen, euskaldunen aditasuna me-rezi zutenak. Eta, sárri, oraindik egoera berdinean gaudela dirudi. Tama-lez. Izan ere, gaia nahiko lama dute liburuek. Beraz, aldagarri hauetazosatutako formulak ezin ondorio onik ekarri. Jazo den bezalaxe.

Kapitulu oni amaiera emateko, Platon.en liburu guztiak bere irarko-lan inprimatu zituen gizakumearen eritziak azaldu nahi nituzke. FelipeAlkorta, arras ezaguna euskal alorrean, dugu erizlaria. Berak ere ederkiezagutu zuen Iokin eta arrazoi honek bultzatu ninduen arrasatearrarengaineko inprimatzaile den aldetikako bere ustea eskatzera. Pozarren es-kaini zidan laguntza. Beraz, Alkorta jaunarekin uzten zaitut, irakurle:

-157-

Page 136: OROITARO (Hitzaurre gisa) - Euskonews · 2016. 1. 18. · OROITARO (Hitzaurre gisa) Gizonak, egun batez aurkitu zuen bere izanaren sena, herri baten erroetatik sortzen zen euskaldun

IOKIN ZAITEGI, BEZERO LEIALA

Inprimatzaile nauzue, ez idazle, baina hala ere, liburu honenarduradunak egindako eskariari gogo onez erantzun nahidiot. Zaitegirekin, bere liburuen argitaralpenak zirela-ta, izannituen harremanen berri batzu azaldu nahi dizuet. Horretanbait datza egin didaten eskaria.1960ean, Miarritzen, nire lagun on baten bitartez, ezagutunuen Iokin PLATON ’ EN ATARIAN liburua argitaratzeko asmo-tan zebilela. Orduan, noizean behin arnasa estutzen bazi-tzaion ere, lanerako sasoi onekoa zegoen.

Aipatutako liburu hau 1962an bukatu genuen, eta garai har-tan Guatemalara joana zelako, Legazpin bizi zen bere anaia-rekin bukatu nituen liburu honetariko harremanak.

Hamar edo hamabi urte joan ziren berriro Zaitegirekin ha-rremanetan jarri nintzenerako, eta orduz gero, Platon saila-ren bost ale argitaratu ditugu:

PLATON I - 1975anPLATON II - 1977anPLATON III - 1978anPLATON IV - 1978anPLATON V - 1979an

Azkeneko ale hau argitaratu zenerako, nahiko makal zegoenIokin Oiñatiko «Residencia San Martín» deritzan zahar-etxean.Nola agertzen zen Zaitegi bere idazlanak prestatu eta zuzen-tzeko garaian?Berekiko zorrotza zenez, besteentzako ere nahiko zorrotz jo-

-159-

Page 137: OROITARO (Hitzaurre gisa) - Euskonews · 2016. 1. 18. · OROITARO (Hitzaurre gisa) Gizonak, egun batez aurkitu zuen bere izanaren sena, herri baten erroetatik sortzen zen euskaldun

-160-

Page 138: OROITARO (Hitzaurre gisa) - Euskonews · 2016. 1. 18. · OROITARO (Hitzaurre gisa) Gizonak, egun batez aurkitu zuen bere izanaren sena, herri baten erroetatik sortzen zen euskaldun

katzen zuen. Honek ez du esan nahi, inola ere, gizon zailazenik, baizik eta bere lanetan ahalmen guztia jartzen zuenezgero, asko mintzen zela inon akats bat ikusten bazuen, etaaitortu beharra dago hori bidezko dela. Liburu bat bukatueta eskuratzen zuenean, begiratu zorrotza egiten zion, etabaita azkar asko esan ere non-zer akats aurkitu zuen. Nirealdetik saiatu nintzen lan horretan eta alde honetatik osoondo konpontzen ginen.

Osasunak lagundu zion bitartean, orijinalak txukun askoprestatzen zituen, hori bai, bere lan denak eskuz idatzita es-kuratzen zizkigun, baina bere idazteko tankera oso argia zen,astiro astiro egindakoa. Hemen azaltzen den «facsimil» dela-ko honetan; garbi ikus daiteke bere idazkera nolakoa zen.

Azkeneko bi aleak argitaratzeko garaian, eskuek aurreko se-gurantzirik ez zutela igartzen zitzaion, eta bere idaztiak kon-prenitzen nahiko lan izaten nuen.Probak zuzentzerakoan ere berdin gertaten zen. Berez lanneketsua denez gero, lehenengo aletan zuzenketak nahiko ze-hatz egiten zituen baina azken aldian, lagundu behar izannion lan honetan.Diru aldetik berriz, ez dut Zaitegi baino zintzoagorik inorezagutu. Gehiegikoa ere bazen. Liburua eskuratu aurretik ja-kin behar izaten zuen zenbat ordaindu behar zuen, eta Arra-satera edo Oiñatira liburuak bidaltzen nizkionean, hantxeedukitzen zituen txanponak prest, bere zorra ordaintzeko.Nonbait ez zen zorretan bizitzeko jaioa.Gertatutakoa da, ez daukat gogoan, hirugarren edo laugarrenliburuarekin. Arrasatera bidali eta fakturarik eraman ez zue-lako, mutila amera bidali nahi izan zuen, zeren ez zuen libu-ruaren jabe egin nahi txanponik prestatu ez zuelako. Hain-besterainokoa zen gizon honen zuzentasuna. Gaur egun ezdugu horrelakorik asko ezagutzen.Azkeneko alea bukatu zenerako, oso makal zegoen, eta halaere, ale horren ordainketak kezka haundia ematen zion. Do-nostiako gaixo etxera ekarri zutenean, nahiko estu gizajoa,ikustera joaten nintzen bakoitzean, ahal zuen moduan, hiz-ketako gauza ez bait zen, bere kezka adierazten zidan, niklasaitzeko esaten nizkion hitzak alferrikakoak zirelarik.Azken aurreko eta azkeneko aleak argitaratzeko, ArrasatekoUdalak lagundu zionez gero, hara jo nuen Zaitegiren larriaagertu nahian, eta bai azkar asko arazo hori konpondu erehango agintariek.Zaitegi hil zorian zegoelarik, berri hau eman nionean, hartu

-161-

Page 139: OROITARO (Hitzaurre gisa) - Euskonews · 2016. 1. 18. · OROITARO (Hitzaurre gisa) Gizonak, egun batez aurkitu zuen bere izanaren sena, herri baten erroetatik sortzen zen euskaldun

zuen lasaitasuna zenbaterainokoa zen aurpegian nabari zi-tzaion. Horrelakoa zen Iokin.Berak esanda dakidanez, Platonen lanak bukatzeko beste bostale prestaturik omen zeuzkan, eta hau diot: Ez ote litzatekelotsagarria izango hainbeste lan egin ondoren, lan horiek ar-gitaratu gabe gelditzea? Ez dakit noren egitekoa izango denbaina Zaitegik, hainbeste urte pasa, hainbeste txanpon berepatrikatik jarri, hainbeste maite zuen Euskarari lan eder haueskaini eta ez al du harrera hoberik merezi? Galdera hordago, nork erantzun?Agur Iokin, nire bezerorik zintzoena.

* * *

EUZKO GOGOA-ren ibilaldiak Miarritzen izan zuen azken geltokia.Aldizkariari buruz mintzatzean honen azken urrats latz eta neketsuaknolakoak izan ziren ezagutarazten ahalegindu naiz.

Baina Iokinek ez zuen, heriotza hau zela eta, Miarritzeko egoitzaaldatu. Bertan bizitzen jarraitu zuen, nola edo hala aurrera irtetzekoasmoz.

Platon-en elkar hizketak euskaratzen ihardun zuen denboraldi batez.Baina, gehien batez, bere bigarren olerki-idaztia gertutzen ematen ditueguneko orduak. BERRIZ ERE GOLDAKETAN deritzanari nagokio, jakina.1961.eko Otsailean borobilduko du guztiz idazti hau.

Era berean, Guatemalako lehen etapan itzulitako Euripideren «Me-deie» lanari berriztapena ematen saiatu zen. Jakin ahal izan dudanez, lanhonen orijinala Andimak ipini zion makinaz. Geroxeago, gorago irakurridugun bezala, Guatemalako mutil batek Platon-en elkar hizketak maki-naz pasatzen lagundu zion bezala, Andimaz ere baliatu zen betebeharhori egiteko. Laguntzailerik ez zuenean, Felipe Alkortak kontatu digunlegez, eskuz idatzitakoak bidaltzen zituen irakorlara.

Euripide-ren «Medeie» lana EGAN aldizkarian azaldu zuen, 1963.ko 4gn.eta 6gn.aleetan, hain zuzen. Baita separata bat ere kaleratu zen, obraosoa zeramalarik.

Bestalde, Miarritzeko Iokinen etxea euskal idazle eta jakintsuen bil-toki izan ohi zen, bertan bizi zen bitartean. Asko ta asko zen bere pro-jektuak eta asmoak azaltzen zizkiotenak, gehienak aholku eske ziohaze-larik. E.K.A. Batzordeak ere hileroko bere batzarra Zaitegirenean egitenzuen.

Iokinek ez zuen sekulan muga igarotzeko eragozpenik aurkitu. De-na dela, 1961.eko Aste Sainduan ez zioten Hegoaldera etortzen laga. Be-rak kontatzen dio Andimari, gatz eta piperrik falta ez zaion gutunean:

-162-

Page 140: OROITARO (Hitzaurre gisa) - Euskonews · 2016. 1. 18. · OROITARO (Hitzaurre gisa) Gizonak, egun batez aurkitu zuen bere izanaren sena, herri baten erroetatik sortzen zen euskaldun

«Aste gurenez etzidaten beste aldera ioaten Espaiñiko gureadiskideek utzi. Mugako buru dan Ortega’k Baiona’ko Kon-tsul españarari adierazi dionez, Españiko Seguridadeko bu-ruak ixileko agindua eman omen dio, nerau bestekaldera ioa-ten eragotzi dezaten. Gu koitauok beti ta edonon gaizki iku-siak gera alabearrik. Dakidanez, Arias Salgado Oña’ko gurelagun eta orain Españi’ko Ministre d’Information dalakoarenustez, nerau ta beste bat omen gera 339 apaizek izenpetutakogutunaren egile, berak idatzi duenez. Olakorik! Izan ere,«norbaitzu» gera, gure etsaien aurrean» 1.

Baina laster joango zitzaion Iokini aurreko Ierroaldian erakutsitakohumore ona. Zorrek janda zegoen eta ez zuen burua jasotzerik. Kixoteeuskaldunak bere «Rocinante» bera ere galdua zeukan.

Guatemalako Arce lagunak bisitaldi bat egiten dio Miarritzera etaegun hartako afarian dirulanguntza eskatzen dio Zaitegik Erdiamerike-tako nazio hartara itzuli ahal izateko. Era berean, ate asko jo zuen asmoberberak eraginda, Andimari ere pasatu zion eskabidea. Dakusagun on-doko lerroaldian gizakume baten oihu mingotsa:

«E.K.A.koen azkenengo batzarrean auxe esan bearrean aur-kitu nuen nere burua: ikusiak ikusi, esanak esan, iasanak ia-san, ni neu Guatemala’ra ioateko erabakia artua dudala, eus-ka1 gaiak utzita apiaz lanetan ari naiten ango gotzainburuarenesanetara. Erabaki gogorra, benetan, besterik ordea enukean.Ezin E.G. argitarazi, dakizunez: Agirre il zan ezkerozko etxe--alogera ordaintzea Leizaola’k bere gain artu arren, eztut txa-kur txiki bat oraindik iaso ortarako: mila dolar-edo dira.Enoa besterik aipatzen, negarti naizen uste eztezazun. Esandizudan ori ere bego gure arteko. Beraz, auxe eskatzera au-sartzen natzaizu. Badakit zu ere estu ta larri zabiltzana. Non-dik edo andik 500 edo 1.000 dolar aurreratuko dizkidaninor arki al zeneza? Gero ordaintzekotan ordea: eunekoonenbeste irabaziz ba’dadi ere, berdin zait. Len-bailen bearbaititut, emengo zenbait zar ordainduta, nere ostera ori an-tola dezadan. Nai ainbateko astakeriak esan ditzakezu nereaurka. Asmoz eta gogoz lengoa nauzu eta euskaltzale etaabertzale bezala edonorekin nere burua alderatzeko gertu,bai baitakit edonor aiñako naizena: baiña besterik ezin duterabaki.Len-bai-len erantzun eta eskatua igor ba zenezaio zure adis-kide oni, alde-aurre egingo nizuke eskerrik asko» 2.

(1) 1961.eko Maiatzaren 29.koan.(2) 1961.eko Urriaren 13.koan.

-163-

Page 141: OROITARO (Hitzaurre gisa) - Euskonews · 2016. 1. 18. · OROITARO (Hitzaurre gisa) Gizonak, egun batez aurkitu zuen bere izanaren sena, herri baten erroetatik sortzen zen euskaldun

Lehen aipatutako Arce lagunak Guatemalako euskaldun batzu deitueta guztion artean 2.000 dolar bildu zituen. Iokini bialdu zitzaion he-mengo zenbait zorrak estali eta harako bidaia-txartela eros lezakeen. Ge-roxeago, poliki-poliki, joan zen estaltzen lagun hauekin hartutako zorraere.

1962.ko Urtarrilean irten zen ostera Ameriketarantz. Bere bizitzaosoan euskara eta euskal kulturaren aldeko ihardunketan murgildu da.Baina gizarteak, euskal gizarteak, ez dio berak itxadoten zuen bezalaerantzun. Eta, nolabait, bere Herriarekiko fedea galdu egin du. Nahiz etaBaionako HERRIA astekariak «Zaitegi jaun apheza Guatemalarat itzuli»titulupean «Laguna» izenordez idatzitako artikulu hau azaldu:

«...Zaitegi jauna ez da gure eskual sail arruntean artzen...Ba daki ba APOSTOLUEN EGINTZAK

1 esplikatu dituen liburuaez dela artzainentzat eta mariñelentzat egiña, eta behin ereez zaio burutik pasatu jende cheheak harrapaka erosiko ziola.Gauza bera erran dezaket Platonez agertzerat doan lan mi-resgarriaz: ez da epizerietan saltzekoa. Zaitegik uste du arra-zoinekin frantses artzain eta mariñelek ere ez dutela orenikez minutarik galtzen Bergson edo Pascal-ekilan. Baina fran-tses argituek atsegin dute idazle handien gogoeta sarkorretanpulunpatzea.Zertako euskaldun argituek ez lukete nahi eskuaraz atseginbera hartu? Eta egun batez idek baledi eskualdun «uniber-zitatea» ez othe litake egoki eskuaraz erakats diten bai Pla-ton, bai Jondoni Paulo, bai ,Bergson, bai Aristoteles, baiSartre, bai Unamuno, bai Lavelle, bai Kant, bai San Tomas,bai Zubiri?Lan zaila, nahi dut; bainan zertako egon haiduru, gerocha-goko peskizan? Zaitegi jaunak bidea idekitzen du, eta me-mentoan hainitzek ez badute konprenitzen nora doan, norkdaki egun batez Eskualdun eskola handietan ez dutenez es-kualdun jakitatearen lehen arbasoa bezala goraipatuko?Esker mila, Zaitegi adichkidea, zure etsenpluaz! Eskual-he-rriak gu bezalako langile peon chumeak errechkiago atche-manen ditu, zure heineko, zure hedadurako, pentsazaleak bai-no. Emazu aintzina zure ildoan: ez barka!Lavoisieri lepoa moztu zioten Pariseko basek erranez: «LaRépublique n’a pas besoin de savants»! Eskual-herriak ja-kintsuak ere behar ditu» 2.

(1) B I D A L I E N E G I N A K, noski.(2) 1962.ko Otsailaren 1.ekoan.

-164-

Page 142: OROITARO (Hitzaurre gisa) - Euskonews · 2016. 1. 18. · OROITARO (Hitzaurre gisa) Gizonak, egun batez aurkitu zuen bere izanaren sena, herri baten erroetatik sortzen zen euskaldun

Desengañado, en gran medida, por el comportamiento de muchos de los quehabía considerado sus amigos, decide Iokin volver a Guatemala y dedi-carse en aquel país a la labor apostólica. Está viviendo un momento deauténtica crisis interna e —incluso— parece decidido a abandonar S US

actividades literarias. En enero de 1962 emprende rumbo a aquella na-ción centroamericana? poniéndose a disposición de su Obispo. No hayque olvidar que Zaitegui conservaba la nacionalidad guatemalteca, quehabía logrado en 1948 y conservaría hasta septiembre de 1978, en que

renunció a ella por motivos puramente circunstanciales.

La ejemplar labor desarrollada en beneficio de los habitantes de las tresparroquias a que fue destinado le gana el afecto de todos sus feligre-ses. Y este contacto con la gente sencilla actúa en Zaitegui como bálsamoque cura las heridas abiertas durante su estancia en Euzkadi. Recuperadala esperanza en su Pueblo vuelve a pensar en la posibilidad de continuarcon su labor a favor de la cultura vasca. Comienza la etapa, denomi-

némosla. de Platón.

-165-

Page 143: OROITARO (Hitzaurre gisa) - Euskonews · 2016. 1. 18. · OROITARO (Hitzaurre gisa) Gizonak, egun batez aurkitu zuen bere izanaren sena, herri baten erroetatik sortzen zen euskaldun

GUATEMALAN OSTERA

Zacatepequez departamenduko San Antonio Aguas Calientes izene-ko herrira bialtzen du gotzaiak Iokin, Guatemalara iritsi bezain laster.Beharrik gorrienetan bizi omen ziren hango eliztarrak eta Iokinek ere-dua eman behar du txairorik haundiena bailitzan.

«Oraingoan bai munduaren ipurdian nagoela»

idazten dio heldu eta handik hilabetera Andimari 1. Gizarte aurrerakoiakhain beharrezkoak dituen egunkari eta irratia ez ziren, itxuraz, indiatarhaien artean premiazko gaiak eta Zaitegik isolamendu gordinean ematenzituen egunak, inongo berririk ez zuelarik, noizean behin adiskideekeskutitzez bidalitakoak ezik.

Nolanahi ere, Zaitegik ezin hiriburuko lagunak ahantzi eta maiz ber-taratzen da haiekin ordu pare batzu emateko. «Bar Isaias» izenekoangelditzen zen hirira joatean. Taberna hau Barakaldoko Isaias RebolledaOrtiz de Zarate-rena zen eta nahiz eta CNT.ko militantea izan ederkiondo eramaten zen Iokinekin.

Bestalde, adiskide hiritarrak ere hurbiltzen ziren noizbehinka arra-satearrarengana. Futbol partidua antolatu ohi zuten goizetik San An-tonio Aguas Calientes.eko ekipoaren kontra eta bazkal ostean museannahiz Euzkadiko egoerax mintzatzen iharduten zuten.

«Nere errikoak pozik lotu dira eta arriturik, ezpaitute inorordirik ikusi».

kontatzen zion Andimari, 1962.ko Aberri Eguna ospatu ahal izateko

(1) 1962.ko Martxoaren 22.koan.

-167-

Page 144: OROITARO (Hitzaurre gisa) - Euskonews · 2016. 1. 18. · OROITARO (Hitzaurre gisa) Gizonak, egun batez aurkitu zuen bere izanaren sena, herri baten erroetatik sortzen zen euskaldun

izan zuten euskaldunen-bileraren berri ematean. Indiatarrak euskaldu-nen portaera eredugarriaz harritu ei ziren.

Guatemalara heldu eta «Hispania» irarkolan utzi zuen BERRIZ ERE

GOLDAKETAN deritzan idazkia. Gehien batez, Miarritzen idatzitako oler-kiek osatzen dute liburu hau. Hauetatik gehienak Zaitegik asmatuakgainerakoak itzulpenak direlarik. Hain zuzen ere, Joachin du Bellay,Sully Prudhomme, Pascoli, Eichendorff... e.a.en olerkarien zenbait laneuskaratu zuen Iokinek liburuxkarako. Hirurogei eta bi olerki azaltzenda ehun eta hiru orrialdeetan.

Liburuxka Patxi’ren menpeko Euskalerrira 1 bialdu baino lehenagoherbesteko euskaldunen artean zabaldu zuen. 1,70 dolarretan jarri zensalgai, garesti xamarra, irarkolako lanek asko garestitu baitzuten salneu-rria.

Ondokoak, olerki-bilduma honek izan zuen harreraren eredu batzuditugu:

Koldo Mitxelenak zioen:

«Formaren betea erakusten dute nonnai Zaitegi’ren olerkioek, bere baitakoek adiña itzuliek. Orien edertasuna eztaaxalekoa: estalki soilla, bitxi nabarmenik gabea, daramatearagi billuziaren gaiñean. Irakurle ausnarkorra bear bi soil-tasun orien egokitasuna ezagutzeko eta dastatzeko».

Andima Ibinagabeitiak era honetaz idazten zion Iokini, gatz etapiperrik ez zitzaiola falta ikus dezakegularik:

«Zaitegi eta Plazaola’tar Ioakim Aba Guztiz Agurgarri, Ben-tsu, Kementsu eta Suartsuari. Guatemala Erreinu zabalekoKatxekel-uri Urberoetako Andoni Deunean Elizpuru, Apaiz-puru ta Erripuru: kriskitin, eta kraustikitiñak!Zure igorpena BERRIZ ERE GOLDAKETAN luzaro eztala elduaan nere eskuetara ondo bildu tá zildaitua. Bilkun ta zildaiakerantzi niozkanean, liburuño polit bat arkitu nuen lerro-mo-txetan idatzia. Ain lerro motxak ikusirik bapatean iarri nin-tian irakurtzera eta lerro-motx aien artean olerkari andi ba-ten arima egan zebillala nabaitu nuen. Ezin utsiz, amaitunuen idaztiñoaren irakurpena eta auxe izan zan biotzetik ial-ki zitzaidana: urteak ez diote gure antxinako goldekariariirudimena kamustu, ezta biotz berotasunik epeldu ere. Ai-tzitik, aberri-lana goritik, iñoizko olerki bikaiñenak atera

(1) Iokinek dioen bezala.

-168-

Page 145: OROITARO (Hitzaurre gisa) - Euskonews · 2016. 1. 18. · OROITARO (Hitzaurre gisa) Gizonak, egun batez aurkitu zuen bere izanaren sena, herri baten erroetatik sortzen zen euskaldun

erazi dizkio adiñ-oparoak. Oparoa bai, gure adiña ezpaitaoraindik lekaripean estaltzekoa, ez orixe. Alda ditezken lerromotz batzu arkitu nituen, baiña utsa besterik ezpaitira, eznioakizu emen aipatzera. Bestalde, itzulpenak, bikaiñak irudizitzaizkidan»1.

Patxi Etxeberria S.J.k, Zaitegi bezala Euskal Olerti Egunean, 1933.-an, saritua izan zenak honela ematen zion eritzia arrasatearrari:

«Zure olerkiak irakurrita, orixe gogoratu zitzaidan. Bai!! Gu-re Zaitegi bizkorrak azia utziko du olerkietan. Alegia: ge-roak ere zure itz-neurtu yaukalak irakurriko ditula. Bakarrik,euskerarik geyago ez danean gertatuko litzake zurerik ez ira-kurrtzea.Bilduma ere txairo eta guztiz eramangarri ondu diguzu.Oraindik ez det egin. Bañan, alakoren batean idaztiñoa es-kuetan, alderdi auetako oyan itzaltsu batera yoango naiz.Berriz eta berriz orraze garbietan ixuri diguzun ezti abera-tsa txasta dezadan» 2.

Baionan ateratako ALDERDI aldizkariak hauxe zioen, «Ederbera»izenburupean E. Tolosak idatzita:

«Zaitegi jaunaren olerki-xorta auxe eskuetaratu zaidalarik,idaztiñoaren orrialdetara maiz-maiz noa. Ango olerkiak beinirakurri izanaz ez det aski. Nere-nere biurtu nai nituzke.Irakurle: ludian idazti eta osteko geitxo dituzu, bein ira-kurriz aspertzen zaituztenak. Guatemala’tik datorkigun auez da orrelakoa» 3.

Aita Santi Onaindiaren hitzak dira ondokoak, Iokini Larrean1979.ko Hazilaren 25.ean eskainitako «Olerti Egun»-ean esandakoak:

«Bigarren liburu ontan be jatorrak eta itzuliak ditu, 62 oler-ki guztiz, maixuki onduak danak; ez dau akatsik; Orati’renlorratzez ibilli nai izan eban, itxura danez. Zer asko ditukantagai, barezko danez; baiña euskal gauzak zoratzen ebe-la dirudi: euskerak, aberriak, euskaldun gizaseme errimeak,euskal idazle jatorrak eta olakoak.Idaztean, pozik diardu noizka, baita itunik be ez gitxitan.«Neguan lore» deritxonean, esate baterako, leen-aldia illundatorkio gogora; geroa, barriz, gaupean erdizka baiño ezikusten. Bera, alan be, gaztetan lez, bertso barri laburrak

(1) 1962.ko Urriaren 9.koan.(2) Formosatik, 1962.ko Urriaren 8.koan.(3) 1963.ko Otsaila-Epaila (190-191 zenbakia).

-169-

Page 146: OROITARO (Hitzaurre gisa) - Euskonews · 2016. 1. 18. · OROITARO (Hitzaurre gisa) Gizonak, egun batez aurkitu zuen bere izanaren sena, herri baten erroetatik sortzen zen euskaldun

egiten saiatuko? «Olerkari zar onek/ barnean izotza...», di-ño. Zelan, ba, bertsoak gartsu eio? Negulilia agertu yako,ta onek edur artean irripar dagien lez, berak be biotza argi-tan, bertso barri laburrak osotuko.Biarritzen kezkaz ebillen, Aberriaren geroa illun bai ekusan;arnas estuka gure euskera, laiño baltzetan gure lurra; ibaie-tan izotza ta garaiak edur; ez txori-txiorik alaikor, ezta el-txorik be baztarretan. Bizia ixilik! Baiña negu larri onetanbe, baikor, itxaropenez beterik ikusi nai eban euskalduna.Onela diño:

«Negu-minpean dugu Aberri osoagogorik ez urritu, euskaldun zintzoa!Liliz, txoriz ta zituz beterik geroa,ba-datorke euskaldun zindoen aroa.»

Eritzi-azalpen honi amaiera emateko «Jautarkol» zenarena ekarrinahi dut zuregana, irakurle. Bera ere goi mailako olerkari izan genuenezontzat eman dezakegu Iokini igorritakoan emandako epaia:

«Zuk ez duzu gazte denborako erreztasunik galdu. Bertsoaariñ eta borobi! irten zaitzu. Baiña, ez dezu orduko irudibizi usaitsurik, ez da orduko ugaritasunik ere. Ordu-ko erara idazten dezu,ez gaurko olerkarien tankera-ra. Guk onezkero gure moduan jarraitu bearko. Gaurbertsoari, dakizunez, etzaio ajolarik ematen eta olerkariakdiotenari ez zaio antzik ematen. Euskeraz ere orrela asi zaiz-kigu batzuek. Ez zaitugu zu orrelako olerkaria. Bertsoarigarrantzi aundia eman oi diozu, eta benetan, ederki boro-biltzen mutilla zaitugu. Jarrai bide ortatik modernismu pa-rragarriei jaramonik egintzeke. Gaiñerakoan, liriku-sua so-matzen zaitzu, baiña TORI NIRE EDONTZIA.n eta garai artakobeste zure olerkietan azaltzen zenitun irudi ta sentipen bizita xamur aiek zugan ere agortu ez ote zaizkitzun bildur naiz.Ez bai-dira alperrik urteak joan oi» 1.

«Urberoetako Andoni Deuna», Andimak bataiatu duen bezala,herrixkan darama bizimodua Iokinek. Iristean bihotza nahigabetuabadu ere laster hasten zaizkio zauriak pixkat gozatzen eta arintzen.Ahaztu al du iragana? Ez. Zaitegi moduko gizon batek ezin aurrekobizitza osoa gogotik baztertu.Baina orain, indio haien zainketa iz-piritualaren lema esku artean duelarik, ez du beste helburuk kezka-tzen. Berak aukeratuta daukagu helburu hori. Eta betebehar horriekin dio, gogoz.

(1) 1963.ko Uztailaren 12.koan.

-170-

Page 147: OROITARO (Hitzaurre gisa) - Euskonews · 2016. 1. 18. · OROITARO (Hitzaurre gisa) Gizonak, egun batez aurkitu zuen bere izanaren sena, herri baten erroetatik sortzen zen euskaldun

Ahantzi bide duena janari europearra da. Jakina, bertako bereizta-sunei lotu behar eta Guatemalako lehen arotik hain atsegingarri zituenidar-prejituak eta platanu egosiak arroz txuriarekin dauzka orain eregogokoak.

1964.ko hasieran parroki honetatik Chimaltenango departamen-duko San Martin Jilotepeque izenekora da destinatua. Nahiz eta hiri-burutik urrunago egon aldaketa honek igoera adierazten du, bitartehaundia baitago bi parrokien artean.

Andimak aldaketaren berri izatean Zaitegi ez dela biderdian lotu-ko dio, humore zorrotzaz, barrutiako gongotzai edo artzapezpikua-maki-la eskuratu gabe.

Eta egia esateko, herri honetan ere jo eta ke ihardungo du berta-ko bizilagunen egoera hobeagotzen.

«Ni berriz emen ari nauzu apaiz-lanetan parroki zabal one-tan: irugarren bidea irikitzen iarri ditut bertako kristauok.Orain arte poliki nabil: datorren urtearen asieran-edo ba-natu edota laguntzaileren bat bidaliko didatelakoan nago,edota lekaideen eskuetan utzi bear izango dudala susma-tzen dizut. Alare bi urtetan poliki aurreratu dizut. Gutxi-tan oi dana eman dit gure Iaungoiko onak: zartzaroan bizial izateko bigarren aukera. Eliz-agintariek ba dakite nola arinaizen lanean; beraz, erri au utzi bearra izango banu ere,antzekorik emango lidakete, nik uste.» 1.

Ondoan datorren eskutitzaren zatia, Venezuelan gorriak ikustenegon arren,Andima zenaren humore fina adierazten digu. Karakas-etako bere senideengan bizi zelarik zenbait nahigabe eta ezbehar eza-gutu zituen elantxobearrak. Baina barnean zeraman indar eragile harekharritu egiten nau, nekez galtzen baitzuen aurrera jotzeko gogoa. Ere-dugarri bezain harrigarri gizon haren portaera...

«Ibiñabeitiko Andima iaupaltsein antxulak.

Zaitegiko Ioakin iaupalandi mintzul eta idatzulari zorion,barrion eta agurron.

Lengo batean nere bakartegiko leize zakarrean otoitzean sorta lar arkintzen nintzalarik Iainkoaren Aingerua agertu zi-tzaidan eta auxe esan zidan:

— Andima, esna adi eure otoialdi sakon ortatik, eta ber-tan esnatu eta irudi ezagun bat ikusi nuen betaurrean:

(1) 1965.eko Ekainaren 23.koan, Andimari.

-171-

Page 148: OROITARO (Hitzaurre gisa) - Euskonews · 2016. 1. 18. · OROITARO (Hitzaurre gisa) Gizonak, egun batez aurkitu zuen bere izanaren sena, herri baten erroetatik sortzen zen euskaldun

— Gabirel zaitut, Iaunaren mezulari azkarra. Zeruan zerbarri?— Zeruan barri onak orain eta beti.Eta ala iarraitu zuen bere autua: «zure antxinako adiskideiaupalandia, Zaitegineko Ioakin, oroituko zera, noski, naiz-ta luzaro aren berririk izan ez, zuri gomutaraztera nator-kizu Iainkoak bialduta eta, bidenabar, aren berriak zuriematera: itzeman sendo bat egin baitzion Iaunari mintzuleta idatzul gañerontzeko bizigaraian irauteko, neroni, Goi-aingeru Gabirel, biali nau zuregana iaupalandiaren albistezgaiñera. Oraingo ontan buru-belarri ari da bere artaldea ze-ruko bazka gozoetara zuzentzen. Mirariak ere egin ditu: be-re lobe-mendela ikutu baikoz, itxuak betargi gelditu dira,legenardunak garbi, gaixoak oro sendo tan iauzkari. Batika-noko Bigarren batzarra ezkeroztik, aski izaten dute edono-lako goixaoek praka-barrenean Iaupalandiari ikututxo bategitea, eta bertan gelditzen dira osatuta. Inditartxoak, ezinsinistuta dagoz beren izkuntza ederrean ain ederki mintza-tzen zaielako: lurrun ontziak eskuetan eta buruak makuriartzen dira iaupalandia beaien artetik igarotzen dan ba-koitzean.— Ondo nekizkian nik berri guztiok, Gabirel, Besterik ezal duzu?— Bai, badira aundiagoak ere. Bide zabal eta eder bat era-gin die bere ardiei eta iñolako pozik dago erri guztia. Ez-takite nun ezarri zure adiskidea; mirariak bañon askoz in-dar aundiagoa izan du bide berriak.— Aundia benetan, esan nion: aren errian esaten duten lez,katapaz biurtu zaigu beraz.— Bai, orixe, eta ez nolanaikoa...Eta aibeza, Gabirel: inditarren izkuntzaz gainera beste iz-kuntzarik erabiltzen al du? Entzuna dut bada, antxinakoeuskera baztertu ez ote duen.— Bai zera ere... Baztertu ez orixe, aztertu baizik.— Abejon daiola. Luzaroago ere ariko zen Gabirel eta bes-te nonbaitera ioan bear zuela eta, begietatik aldendu zi-tzaidan eta etzidan betarik ere eman zuri mezu bat bial-tzeko.» 1

Eskutitz hau amaitu eta urtebetera, 1967.ko Hazilaren 2.an, Ka-rakas-etan bertan hil zen Andima, Zaitegiren lagun haundia.

(1) 1966.ko Hazilaren 3.an.

-172-

Page 149: OROITARO (Hitzaurre gisa) - Euskonews · 2016. 1. 18. · OROITARO (Hitzaurre gisa) Gizonak, egun batez aurkitu zuen bere izanaren sena, herri baten erroetatik sortzen zen euskaldun
Page 150: OROITARO (Hitzaurre gisa) - Euskonews · 2016. 1. 18. · OROITARO (Hitzaurre gisa) Gizonak, egun batez aurkitu zuen bere izanaren sena, herri baten erroetatik sortzen zen euskaldun

Trabajar en favor de la cultura vasca fue el lema deZaitegui durante toda su vida. De su larga y fecundabibliografía merecen ser resaltados los cinco tomos de-dicados a traducciones de los «Diálogos de Platón». Suscasas de Guatemala, Biarritz, Mondragón y —últimamen-te— Oñate, han sido testigos de un quehacer diario ysin pausa, que confirman a Iokin como uno de los gi-gantes que ha dado la lengua vasca. Esta labor debeser conocida por las nuevas generaciones vascas que —sinduda— apreciarán mejor que sus antecesores el méritode uno de los h i jos más prec laros que ha dado e l

pueblo de Mondragón.

-174-

Page 151: OROITARO (Hitzaurre gisa) - Euskonews · 2016. 1. 18. · OROITARO (Hitzaurre gisa) Gizonak, egun batez aurkitu zuen bere izanaren sena, herri baten erroetatik sortzen zen euskaldun

-175-

Page 152: OROITARO (Hitzaurre gisa) - Euskonews · 2016. 1. 18. · OROITARO (Hitzaurre gisa) Gizonak, egun batez aurkitu zuen bere izanaren sena, herri baten erroetatik sortzen zen euskaldun

-176-

Page 153: OROITARO (Hitzaurre gisa) - Euskonews · 2016. 1. 18. · OROITARO (Hitzaurre gisa) Gizonak, egun batez aurkitu zuen bere izanaren sena, herri baten erroetatik sortzen zen euskaldun
Page 154: OROITARO (Hitzaurre gisa) - Euskonews · 2016. 1. 18. · OROITARO (Hitzaurre gisa) Gizonak, egun batez aurkitu zuen bere izanaren sena, herri baten erroetatik sortzen zen euskaldun

Samindurarik gogorrenak hartu zuen Iokinen bihotza elantxobea-rra galtzean, urte askotako adiskide zintzo, eta bide batez euslea, bai-tzihoakion. Iokinek Ameriketara eramandakoak ez zituen ostera bereEuskal Herriko mendiak ikusi ahal izan. Hezurrak hantxe utzi zituenAndimak, bere gogoaren kontra.

Baina honek ez du Iokinen martxa geldierazten. Aitzitik, geroagoeta sartuago ikus daiteke herrixka hartako arazoetan. Eta bere lana be-gi onez izango da hartuaSan Martin Jilotepeque.ko bizilagunen alde-tik. Eta hauen aurrerapenaz hainbeste kezkatu den gizonak bere frui-tua jasoko du. Hain zuzen ere,1968.an sariztatua izango da Zaitegi,ondoko agiriek darakusten bezala.

San Martin Jilotepeque herri hau 1976.ko Otsailaren 4.an Gua-temala osoan izandako lur-ikaran erabat ondatua gelditzen zen. Hauzela eta, Guatemalako «Centro Vasco»-ak kanpaina bat ideki zuen kaltegehien izandako tokian ikastetxe bat eraiki ahal izateko. Iokinek, or-durako Arrasaten bizi arren, ez zituen hango bere lagunak ahantzi etaederki lagundu zien hemendik.

1968.ko udazkenean Alta Verapaz departamenduko Coban herri-ra bialtzen dute. Hango bazterrek Euskal Herriko irudia dakarkiotegogora, bere arima zeharo lasaiturik azaltzen duelarik.

Herri xeheak onartu egin du eta honek pozez betetzen du Iokin.Gizonarekiko fidantza berreskuratu du. Indioek zabalerazi dizkiote bi-hotzaren ateak. Eta itxaropen haundiaz jartzen da berriro euskararenonerako lanean.

Platon-en elkar hizketak azaldu ditudan kapituluan Coban.en lanasko egin zuela nioen. Hango paketasunean irudimena ere hegaka ze-bilkiola dirudi.

Dena dela, elkar hizketetaz aurrera egin baino lehen zenbait eus-kaltzaleren eritziak jaso nahi izan zituen. Ez da bat ere harrigarri Io-kinen joera hau, aurretik ere nahiko ordu eta diru baitzeuzkan galduakeuskal kulturaren arloan. Jean Mirande, Juan San Martin, Aita Berrio-txoa eta abar luze batek hitz adoretsuak igortzen dizkio Zaitegiri, ho-nen baitan lanerako gogoa berpiztuz.

Bestalde, Alta Verapazko orduko gotzaia zen Juan Gerardi’k erebiziki bultzatu zuen Zaitegi Platonenak euskara liman.

-178-

Page 155: OROITARO (Hitzaurre gisa) - Euskonews · 2016. 1. 18. · OROITARO (Hitzaurre gisa) Gizonak, egun batez aurkitu zuen bere izanaren sena, herri baten erroetatik sortzen zen euskaldun

...ZAARTZAROAN BADA ERE, ETXERATU EGIN NAIZ

Hirurogei eta sei urte ditu beteak Iokinek. Hamar daramatza Gua-temalako bigarren etapa honetan eta urteek —dirudienez— heuren eragi-na dute arrasatearrarengan. Zaitegi ez da sekulan osasun haundiko gizonaizan. Birika eta bronkioek nahiko gerra eman diote betidanik, baina ezda osasunarekiko arduratsu izan. Tabakoak larregi tiratzen du. Askoerretzen du eta honek ez dio gauza onik ekarriko.

Ba da gertaera bat tabakoari dagokiona eta hainbestek bezala Io-kinen izakera nolabait mugatzen duena. Amaren hauzokide zen SabinaAginagaldek kontatu dit:

«Guatemalatik bigarren aldiz etorri zenean erre eta erre ego-ten zen Iokin etxean. Behin tabakoa amaitu zitzaion etaestankotik ekartzea eskatu zidan. Nere etxean ez da erre-tzen eta exer gutxi nenkien nik horretaz. Beraz, enkarguaidatzita eskatu nion. Baita berak egin ere, Estankora aile-gatu eta dendariari luzatu nion papera. Haren harridura!Euskaraz zegoen eta ez zuen tutik ulertzen. Tabako barikitzuli behar izan nuen etxera.»

Bestalde, Zaitegiren paper artean ez da ezertxo ere harrigarri zi-garroren txinarrez bat baino gehiago erre eta zulatua aurkitzea.

Osasunak ez diola laguntzen, alde batetik, eta —aukera honetanbaietz uste dut—,amaren dehadarrari jaramonik eginez bestetik, Arrasa-terako bidea hartzen du Iokinek, 1972.ko Uztailaren 20.an.

Amarekin biziko da Zaitegi hura hil arte. Hain zuzen ere, Arra-satera iritsi eta hiru hilabetetara, Urriaren 28.an, hil zen Francisca Pla-zaola, 92 urte zituelarik.

-179-

Page 156: OROITARO (Hitzaurre gisa) - Euskonews · 2016. 1. 18. · OROITARO (Hitzaurre gisa) Gizonak, egun batez aurkitu zuen bere izanaren sena, herri baten erroetatik sortzen zen euskaldun

-180-

Page 157: OROITARO (Hitzaurre gisa) - Euskonews · 2016. 1. 18. · OROITARO (Hitzaurre gisa) Gizonak, egun batez aurkitu zuen bere izanaren sena, herri baten erroetatik sortzen zen euskaldun

Bakartasunean gelditzen da Zaitegi ama hil ondoren. Baina ez dahorregaitik arduratuko. Bere izakera berezia dela eta lanean murgiltzenda ostera, esku artean dauzkan Platon-en elkar hizketei irtenbide emannahian.

1973.an Arrasateko Gau Eskolan antolatzen den «Euskal Litera-turaren Historia» hitzaldi-zikloan parte hartzen du Koldo Mitxelena,Aita Villasante eta beste zenbait hizlarirekin batera.

Aurreko beste aipamen batetan Iokinek berak jakinerazi digun be-zala Espainiako Segurantzarako Zuzendariak eragotzi omen zion he-mengo aldera igarotzea, euskal apaizen gutunaren egilea zela leporatzenbaitzioten.

1973.ko Otsailaren 3.an Iokinen eskabide bat zuzentzen dio or-duko zuzendari zen Eduardo Blanco Rodriguez-i eragozpenak jaso lie-zazkion. Erantzuna hil berdinean iritsi zitzaion, Baionako kontsulatua-ren bidez, honela zioelarik:

«Reverendo Padre: Acuso recibo de su escrito fecha 3 delos corrientes y le participo que, en atención a las razonesque en el mismo alegaba, he ordenado quede sin efecto suprohibición de entrada en España».

Zaitegik Guatemalako nazionalitatea gordetzen zuen. Guatemala-tik irten eta hiru urtetara berriztatu behar izan zuen bere egoera etahorretarako eskabidea egin zion nazio hartako ministraria zen AdolfoMolina Orantes jaunari,1975.eko Uztailaren 10.ean.

«El infrascrito Joaquín de Zaitegui y Plazaola, ciudadanoguatemalteco por naturalización, Res-3367, de fecha 13-8-48, pudiendo recibir sus apreciables órdenes a mi nombreen Mondragón, Guipúzcoa, España, Calle Grmo. Franco,n.52, 2 Iz. o en el Consulado de Guatemala en Bilbao,Vizcaya, España, Plaza del Sagrado Corazón n. 1, 3 dcha.ante su Excelencia respetuosamente expone:1.—Que gozando de pasaporte guatemalteco n. 346456, ex-tendido por el Director General de Migración el veinte deJunio de 1972.2.—Que habiendo salido de Guatemala el veinte de Juliode mil novecientos setenta y dos, como consta en el sellode la Delegación de Migración, Aeropuerto de la Aurora.3.—Que queriendo conservar la nacionalidad guatemaltecade que he gozado estos veintisiete años por patriotismoguatemalteco.4.—Que pueden atestiguar de mi guatemaltequismo fervo-rosi si lo juzgare oportuno y necesario:

-181-

Page 158: OROITARO (Hitzaurre gisa) - Euskonews · 2016. 1. 18. · OROITARO (Hitzaurre gisa) Gizonak, egun batez aurkitu zuen bere izanaren sena, herri baten erroetatik sortzen zen euskaldun

Monseñor Juan Gerardi Conedera, obispo de Verapaz, acuyas órdenes trabajé en Cobán; el Dr. Carlos Marínez Du-rán ex-rector de la Universidad de San Carlos donde díclases de griego en la Facultad de Humanidades, y ex-mi-nistro de Educación en el Gobierno de Guatemala; El Lic.René de León, quien enseñó largos años en Colegios quedirigí en la Capital; el Lic. Luis Valladares Aycinena.5.—Que de acuerdo con el artículo 9. inciso 2. de la Cons-titución de la república, «el extranjero naturalizado quepermanezca tres anos consecutivos fuera del territorio cen-troamericano perderá la nacionalidad guatemalteca, salvoque comprobare estar dentro de los casos de excepción con-tenidos en el artículo 53 de la nacionalidad».6.—Que cree estar dentro de los casos de excepción conte-nidos en el artículo 53 de la Ley de nacionalidad, comohace constar el médico de cabecera que juzga sería nocivopara mi quebrantada salud el traslado a Guatemala, pormi bronquitis crónica e hipertensión arterial acompañadade insuficiencia cardíaca.Por lo tanto suplica a su Excelencia dé las declaraciones yórdenes correspondientes para que pueda gozar por otrostres años más de dicha naturalización guatemalteca, perma-neciendo los tres años consecutivos fuera del territorio cen-troamericano.Esperando sus respetables órdenes me es grato suscribirmede su Excelencia.»

Eskabide hau onartua izan zitzaion Iokini eta beste hiru urtetanzehar guatemaltarra izanez jarraitu ahal izan zuen. Ostera berriztatubeharrean aurkitu zenean, 1978.an hain zuzen, nazionalitatea aldatubehar zuela aholkatu ei zioten Zaitegiri. Irakur diezaiogun berari:

«Guatemalatik ekarritako dirua urritzen zihoan eta bes-talde, nire osasun txarrak xahupide haundiak sortu zizki-dan. Sendagailu, Arrasateko Centro Asistencial.ean eginnuen egonaldia... pagatu behar nituen eta diru-iturririk ez.

Herriko apaizek Espainiako nazionalitatea hartzea aholkatuzidaten. Hemengo Segurantza Sozialak zama hori pixka ba-tez arinduko zidalakoan egin nuen aldaketa.»

Eta 1978.ko Irailaren 14.an Bilboko Kontsulatura abiatzen da An-tonio de Echevarri y Llano Guatemalako kontsularekin mintzatu na-hian. Kontsulak berak idazten zidan:

«Vino para presenciar su renuncia a su condición guatemal-

-182-

Page 159: OROITARO (Hitzaurre gisa) - Euskonews · 2016. 1. 18. · OROITARO (Hitzaurre gisa) Gizonak, egun batez aurkitu zuen bere izanaren sena, herri baten erroetatik sortzen zen euskaldun

teca, por naturalización, lo que dijo hacía con gran senti-miento por su parte, habiendo dejado en Guatemala mu-chísimos amigos. Adució para esta renuncia su edad y nopensar regresar ya a Guatemala, reintegrándose a su tie-rra de origen y permanecer en el País Vasco el tiempo quele quedase de vida.» 1

Iokinen azkenengo hitzetatik puntutxo bat argitu behar dela iduri-tzen zait. Diru-iturririk eza aipatu du berak. Eta baieztapen hau zehaz-tu behar da. Dakusagun:

1975.ean, Jose Maria Arizmendiarrieta zenak Kooperatiben Arau-tegia euskaratzea eskatu zion Iokini. Eta baita honek lanari ekin ere.

KOPERATIBEN ELKARGOEN LEGE OROKORRA deitzen zuen lau kua-dernotako bilduma aurkitu dut Zaitegiren liburutegian. Haietan arauz-arau ematen digu arauetako euskarazko itzulpena. Behin lan hau amai-tuz azaldu ei zion Arizmendiarrietari. Eta jakin ahal izan dudanez,Zaitegiren hizkera berezia zela eta ez zen berak agertu bezala erabiliaizan. Estandarizatu behar izan zuten irakurketa errezagoa egiteko. De-na dela, Zaitegik egindako lan honetan oinarritu zen Arautegiaren eus-karazko itzulpena azaltzeko.

Beste behin ere, Iokin lehen aldiz Arrasateko Centro Asistencial.era eramana izan zenean —1976.an— lanpostu baten eskaintza eginzion Kooperatibetako sortzaile zen Arizmendiarrieta apaizak. Eskaintzahau ez zion azken honek berari otutako erreakzio batek eraginda edoegin, Kooperatibetako Batzorde Zuzentzaileak gaia erabili eta onartuondoren, baizik. Lana, euskararekin lotua zegoen, jakina.

Baina Zaitegik ez zuen, dirudienez, inongo loturarik nahi. Eta eze-tza eman zion Arizmendiarrietari.

(1) 1979.ko Urriaren 9.koan.

-183-

Page 160: OROITARO (Hitzaurre gisa) - Euskonews · 2016. 1. 18. · OROITARO (Hitzaurre gisa) Gizonak, egun batez aurkitu zuen bere izanaren sena, herri baten erroetatik sortzen zen euskaldun

ARRASATEKO SEME KUTTUNA

1975.eko amaiera zen Arrasateko Gau-Ikastolaren inguruan gen-biltzan batzuek Iokini omenaldi bat eskaintzeko ideiaz lehen aldiz min-tzatzen hasi ginenean.

Iokinen moduko erraldoi bati bere jaioterriak eskerroneko anto-lakizuna eskaintzea bidezkoa zela zirudien. Plazaratu behar genuen Io-kinen irudia Arrasateko herriak bere semerik haundienetakoa ezagutlezan.

«Neri eskain diezadakezuen omenaldirik ederrena UdalEtxeko balkoitik ikurrina jartzea da» 1.

izan ziren bere hitzak asmoaren berri eman genionean, Oinatiko Egoi-tzan ba zegoelarik.

Baina, jakina, abertzale bezain euskaltzale genuen Iokinek bestemotako ekintzarik ere merezi zuen. Eta herriak «Ohorezko Semea»izenda liezaion iruditu zitzaigun biderik egokiena.

Lehendabizi 1976.ko Uztailean eratzea hartu genuen zuzenentzat,hil horretan betetzen baitzituen Iokinek 70 urte. Baina Uztailean ber-tan elebitasunari buruzko simposium bat zen eta hau eragozpen txikibat izango genukeela, batez ere izendapenera etor litezkeen euskaltza-leentzat, pentsatu genuen.Beraz, Arrasaten hain harrera ona dutenSantomas jaietako bezperan egitea erabaki zen.

Nahiz eta baietza aurretik euki ekintzari ofizialtasuna eman ahalizateko eskabidea egin behar zitzaion Udalari. Eta biderik onena Ju-ventud Deportiva.ko «Danok» Kultur Taldearen bitartez egitea zen.

(1) Z E R U K O A R G IA, 1976 Abenduaren 12.

-185-

Page 161: OROITARO (Hitzaurre gisa) - Euskonews · 2016. 1. 18. · OROITARO (Hitzaurre gisa) Gizonak, egun batez aurkitu zuen bere izanaren sena, herri baten erroetatik sortzen zen euskaldun

Beraz, talde honek eraginda Arrasateko gainerako elkarte eta Txokogehienek izenpetutako txosten bat igorri zitzaion Udalari. Bertan «He-rriko Ohorezko Semea» titulua eskatzen zen Iokinentzat, honen bizi-tzaren gaineko laburpena igortzen zion batera. Udalak onartu egin zueneskaria izendapena Abenduaren 19.an izatea erabakitzen zuelarik.

Dena dela, ez zen ia-ia inoiz burutu ahal izan. Argi dezadan:

Lehenago esan dudan bezala eta Iokinek berak adierazi digunez,osasuna ez zuen bat ere ona. Bizimodu desegokia zeraman ama hil ge-roztik osaketari ardura gutxi ziolarik. Bazkaldu egiten bazuen afariaalperrikakoa zeukan. Zenbat bider ilunabarreko solasaldia genuen bi-tartean hiruzpalau galeta jan...eta bapo! Horixe zeukan afaria!

1976.ko Urriaren 13.an, etxeko lanak egiten zizkion neskameaegunero bezala Iokinengana azaldu zenean lurrean erorita aurkitu zuen.Nola edo hala oheratu ahal izan zuen zenbait hauzokideren laguntzazpixka batez hobeagotu zutelarik. Arratsaldea ohean ematea aholkatuarren ez zien jaramonik egin eta ondorioz beste ondoeza batek jo zuen.Biharamonean, 14.an, herriko Centro Asistencialera eraman zuten. «In-suficiencia cardíaca» irakur dezakegu Etxezarreta sendagileak zabalduzion fitxan.

18.an komunean erorita aurkitzen dute beste bihotz-eraso bat zelaeta. Sendabide egokia jartzen diote eta ba doa poliki-poliki hobeago-tzen. Centro-ko bere gela lanleku bilakatu du. Hantxe dauzka Platon-en liburuak, itzulpenak gertutzen jarraitzen duelarik. Gustoz aurkitzenda Centro-an eta Etxezarretak atzeratu egiten du alta, bere etxean han-go girorik aurkituko ez zuelako ostera gaixotuko ez ote zen beldurrez.Sendagile honek kontatzen zidan, Iokin Centro-ra eraman zutenean,gorputz inguruan, barrengo elastiko azpian egunkari-orriak zeramatza-la, hotzik ez izateko, jakina.

Beraz, Hazilean Centrotik irten orduko, hilabete lehenago hildakoIokinen erretore eta lagun genuen on Jose Luis Iñarra ahantzezinak,Oinatiko «San Martin Egoitza»-n gela bat zion aurkituta. Hara joate-ko Iokinek jarri zuen baldintza bakarra bere gelatik Udalaitz mendiaikusi ahal izatea izan zen.

Eta hara joan zitzaigun Zaitegi. Eta egia esan behar da, Oinatikomojek ederki ondo zaindu zutela aitor daiteke. Iokinek ere honela bai-eztatzen zuen, nahiz eta betidanik mojei holako mesprezuz begiratu.Iokinen osasunak ere igerri zuen aldaketa.

Eta iritsi zen eguna. Goizeko lehen orduan eta aurreko egunetanIokinekin gelditu bezala, bere bila joan ginen Oinatira Mikel Lasa,Xabier Bengoa eta hirurok. «Beste Iokin bat» aurkitu genuen: hurazen dotoretasuna! Hunkipenak hartuta zegoen.

-186-

Page 162: OROITARO (Hitzaurre gisa) - Euskonews · 2016. 1. 18. · OROITARO (Hitzaurre gisa) Gizonak, egun batez aurkitu zuen bere izanaren sena, herri baten erroetatik sortzen zen euskaldun

Goizeko hamaikak eta apur bat geroxeagotan Meza izan zen Arra-sateko Eliz Nagusian. Emaleak Zaitegi bera, Satrustegi, Villasante, La-rrakoetxea, Garaialde, Markaide, Aranegi, Etxebarria eta San Migelapaiz-fraideak izan ziren. Sermoia Josemari Satrustegik egin zuen, Zai-tegiren bizitza-aipamen zoragarria eskaintzen zigularik.

Meza ostean Iokin eta Jose Antonio Altuna alkatea aurretik zihoa-zelarik, Udaletxera abiatu ginen, omendua eta agintariak «Lore Gaz-teak» dantza taldearen arkupeetatik igarotzen zirelarik. Aurreskua eginzen eta, Iokinen pozarako!, gazte batzuek ikurrin bat eskaini zioten.

Udaletxeko Areto Nagusian Plenoa ospatu zen jarraian. Aurretikalkateak zenbait hitz bota zituen euskaraz, ia-ia Iokini parkeske zetor-kiolarik:

«Saio honeik ezin leikezalako oraindik euskaraz egin, bai-na Iokin, zuk ezagutuko dozuz gauza honeik euskaraz.»

Ondoko lerroetan, Plenoan irakurritako txostena eta hartutako era-bakia irakur ditzakegu. Ideia osoago bat egin dezagun ez dut laburtunahi izan:

«D. Ioakin Zaitegi Plazaola, nacido en Mondragón (Gui-púzcoa) el 26 de Julio de 1906.La importante influencia ejercida por Zaitegi en el movi-miento cultural de Euskadi puede enfocarse desde tres as-pectos diferentes:1.—Como helenista, Zaitegi ha demostrado un conocimien-to profundo de los clásicos griegos, como se puede ver ensu libro PLATON-ENEKO ATARIAN, que constituye una inves-tigación sobre la figura de Platón y su obra. Este aspectoestudioso investigador, sin embargo, se ha visto obligadoa relegarlo y sacrificarlo en aras de una labor más prag-mática cual es la traducción de las obras de los clásicosgriegos, ante la necesidad vital que tenía el euskera de re-forzar su gran cultura con elementos básicos del acerbocomún al área cultural que le rodea. Zaitegi, por estas ra-zones, formó la decisión firme de dedicarse a la traducciónde los clásicos griegos, todo con especial dedicación a dosde sus autores más preferidos: Sófocles y Platón.El trabajo realizado por él en este sentido ha sido admira-ble por su tenacidad y por las dificultades de todo tipo queha tenido que vencer y por el hecho de que finalmentelas traducciones que ha realizado ha sabido hacerlo en uneuskera rico y flexible.Parte de estas traducciones fueron publicadas en la revista

-187-

Page 163: OROITARO (Hitzaurre gisa) - Euskonews · 2016. 1. 18. · OROITARO (Hitzaurre gisa) Gizonak, egun batez aurkitu zuen bere izanaren sena, herri baten erroetatik sortzen zen euskaldun

El 17 de agosto de 1979 expira el últ imo Quijote de lal i teratura vasca. Dedicó la vida a su Patria haciendo deleuskera el vehículo de transmisión de su ideario. Muere conla esperanza depositada en las nuevas generaciones vascas,confiando en que quizás algún día se logre lo que él no ha

podido ver hecho realidad: una Euzkadi euskaldunizada.

Será difícil —muy difícil— llegar a las cotas de entrega ysacrificio que marcó Iokin Zaitegui en el transcurso de suvida en pos del mencionado ideal. Mas es deber de todopatriota el intentarlo. De lo contrario, estaríamos contem-plando la extinción de la esencia misma de Euskal Herria.

-188-

Page 164: OROITARO (Hitzaurre gisa) - Euskonews · 2016. 1. 18. · OROITARO (Hitzaurre gisa) Gizonak, egun batez aurkitu zuen bere izanaren sena, herri baten erroetatik sortzen zen euskaldun

EUZKO GOGOA, por él mismo dirigida. Pero un trabajo másimportante ha ido elaborando en estos últimos años, lasobras completas de Platón estaban en manuscrito. El pro-pio autor, por su cuenta y riesgo, publicó un primer tomocon las traducciones de «El Banquete», «Protágoras» y«Menón».En el futuro es su intención continuar con el resto de lasobras de Platón hasta su publicación íntegra.

2.—Como poeta la labor e influencia de Zaitegi ha sidotambién importante, como lo demuestran sus dos obras:

G O L D A K E T A N y B E R R I Z E R E G O L D A K E T A N.

3.—En los años de la postguerra, en uno de los períodosmás luctuosos de la historia de nuestro pueblo, la revis-ta EUZKO GOGOA, publicada y dirigida por Zaitegi, fue du-rante largos años la única publicación periódica en euske-ra. EUZKO GOGOA fue una magnífica revista cultural entorno a la cual se agrupó prácticamente toda la «inteligen-tzia» vasca del momento, la del interior y la generacióndel exilio desparramada entre los más diversos países delmundo. EUZKO GOGOA contó con más de 80 colaboradoresy jóvenes de la más variable procedencia ideológica y decreencias, unidos por el mismo amor a la cultura vasca,en una atmósfera de tolerancia liberal que Zaitegi supo

defender y fomentar con escrupulosidad.A través de la revista, Iokin Zaitegi realizó un magníficotrabajo de entronque generacional, evitando así para nues-tra cultura una ruptura que pudo en aquel momento serlemortal.Por primera vez después de la guerra, y a través de la pra-xis de la revista se definió, al menos implícitamente, unaauténtica política cultural, que en nuestro pueblo la laborde aquellos años, con la perspectiva que ahora poseemos,nos parece profética y vanguardista. La política cultural queactualmente persigue Euskadi, fundamentalmente sigue losmismos pasos entonces marcados: una política cultural na-cional que intenta llegar a la madurez y plenitud, rehu-sando en todo momento la marginación y el reduccionismo.Como resumen final recalcaremos una vez más que la laborrealizada por Zaitegi ha sido desarrollada en uno de losmomentos más difíciles y desesperanzadores de la historiade nuestro pueblo, cuando eran muy pocos los vascos quecreían en la posibilidad de un resurgimiento cultural. Lapostura que Zaitegi en todo momento ha mantenido, ha

-189-

Page 165: OROITARO (Hitzaurre gisa) - Euskonews · 2016. 1. 18. · OROITARO (Hitzaurre gisa) Gizonak, egun batez aurkitu zuen bere izanaren sena, herri baten erroetatik sortzen zen euskaldun

estado carente de toda ambigüedad y desaliento, como lecorresponde a un patriarca de la cultura vasca.»

Eta era honetaz amaitzen da Udalaren agiria:

«A lo largo de su disertación fue interrumpido con frecuen-tes aplausos de la concurrencia, que se convirtieron en ova-ción al terminar la misma.

A la vista de los muchos merecimientos contraídos porD. Iokin Zaitegi Plazaola, el Sr. Alcalde propone a suscompañeros de Corporación, la adopción de los siguientesacuerdos:

1.—Nombrar a D. Iokin Zaitegi Plazaola hijo predilectode Mondragón.2.—Contribuir con la cantidad de 100.000 ptas. a la edi-ción de sus obras.3.—Subvencionar con 5 ptas. por habitante y año a la Aca-demia de la Lengua Vasca.

El Ayuntamiento Pleno, por unanimidad, acuerda, con elaplauso de la numerosa concurrencia hacer suya la propues-ta del Sr. Alcalde.»

Alkateak plaka baten emaitza egin zion Iokini. Izendapena etaemaitza izan ondoren Euskaltzaindiko orduko idazkaria zen Juan SanMartin Zaitegiren lanaz mintzatu zitzaion Aretoa gainezka betetzenzuen entzulegoari. Bere hitzetatik hauexek aukeratu ditut:

«...Izan ere, gure gizaldi honetan euskararen alde lan egi-teko beharrezkoa zen kementsu izatea, eta kementsurik as-ki ezagutu dugu gure inguruan, baina hoien artean ere ba-kana dugu gaur omenaldia eskaintzen zaion gizon hau. Be-ronek lan asko egin badu ere, beste asko lanbidean jartzenegin duena ezta izan txikiagoa.

Historiako ilunaldietan argi bila dabilenak berakin izatenditu arriskuak, eta holako urte ilunak ezagutu ditu IokinZaitegi jaunak ere.

...Urte ilun haietan, oraindik, konprometigarri bihurtzenzen euskaraz idaztea, eta batez ere atzerriko aldizkari ba-tean. Honegatik, gerra aurretiko idazleetatik gehientsuenakherbesteraturik, deserrietan bízi zirenak ziren, batez ere,EUZKO GOGOA-n idazten zutenak. Hemen bizi zirenak, bel-durrez, ixil. Baina, hemendik, gerraondoko lehen idazle be-rriak sortzen dira, euskararen egarriz, EUZKO GOGOA-n idaz-tera. Zaitegi jaunak harrera ona egin zien, eta eroapenik

-190-

Page 166: OROITARO (Hitzaurre gisa) - Euskonews · 2016. 1. 18. · OROITARO (Hitzaurre gisa) Gizonak, egun batez aurkitu zuen bere izanaren sena, herri baten erroetatik sortzen zen euskaldun

aski izan zuen hainbeste pertsona desberdin bere aldizka-rian biltzen zituelarik.

...Eskerrak EUZKO GOGOA-ri, bertan ba genuen poeta on batgidari, gure gogoa beherako hasten zenean iratzartze berribat ekarriko ziguna, hau zen aldizkariaren zuzendaria. Eus-kal Herria, Aresti berak baino lehenago landu zuen «Arginzarra». Honela titulako zuen bere olerki bat eta hara hola-ko profeziak egiten zituen euskaragatik inork ezer esperoez zuen garaian:

Erriko arrobianari nauzu argin,eten gabe diardutgau ta egun, ekin!nekeak leporatuzbiotz-eskuak min,nere amets ederraegi biur dedin.

Oraingo euskaldunekezin dute ulerzoritxarrez damuriknere lanen ezer.Geroko olerkariekadituko lastereta alegin gorriokiritziko eder.

Eskuko daiteneanEuskal-Aberria,artu, olerkariok,nik landu arria:Andragoi-burutzeanbedi ezarria,nere zain-odoletangorritu-pitxia.

...Bere ekintza, ordea, ez zen hitz hutsezkoa. Lehen ikusidugu zenbat euskarazko liburu eskaini dizkigun. Baina, ga-nera, ideiaren asmorik sakonetik joango zaigu, berak berelanez adibiderik ederrena eskainiz. Honegatik, bere lanaherri xehearen mailak baino gorago eramango digu. Herrixehearena lantzeko bada idazle gehiago, baina Ikastetxe Na-gusietarako, Unibertsitaterako, materialak prestatzeko ez daaski idazle. Honegatik, berak Eladerako klasikoak, griegoak,euskeratzea hautatuko zuen.

-191-

Page 167: OROITARO (Hitzaurre gisa) - Euskonews · 2016. 1. 18. · OROITARO (Hitzaurre gisa) Gizonak, egun batez aurkitu zuen bere izanaren sena, herri baten erroetatik sortzen zen euskaldun

...Bide zehatza erakutsi zigun jaun honi, gaurko egun hon-tan, eskertu beharrean gaude. Eta, esan dezagun, Profetabat bezala izan dugula euskararen etorkizunari begira.»

Euskaltzaindiaren lehendakari zen Aita Villasantek hartu zuen hi-tza gero. «Zaitegi euskaltzaleek aztertua» deritzan kapituluan doa AitaVillasantek irakurritako txostena. Amaitu ondoren Aita Villasantek be-rak gerturiko AXULAR -EN HIZTEGIA obraren ale bat eskaini zion opa-ritzat, «beronen balio urri baino gehiago opariaren beraren esanguraeskaini nahirik».

Bide batez, Euskaltzaindiaren hurrengo Batzarrean Zaitegi Ohorez-ko Euskaltzain izendatzea proposatuko zuela jakinerazi zuen. Ondo-rengo hitzak proposamena aurkeztu zuen eguneko txostenetik ateratadira:

«Platon-en elkarrizketa guziak itzuliak ditu eta argitaratze-ko diru laguntza beharrean, Orain arteko guziak bere pa-trikatik ordaindu dituenez, ahalegindu behar gara itzulpenlan horiek argitaraturik ikusteko diru biltzen. Lanok, eus-karak behar beharrezkoak baiditu, bai literaturaren aurre-rapenerako eta bai euskarari goi mailetako ikastaroetan la-guntzeko....1976.ko Abenduaren 19.an Arrasateko Udal-etxeak etaherriak ondo merezia zuen omenaldi bat eskaini zion. Eus-kaltzaindia ere han agertu zen, eta euskaltzainburuak beregorasarrez egin zituen hitzetan esan zuen Iokin Zaitegi jau-na euskaltzain ohorezko izendatzearen eskaria eginen zuelagure batzarrean. Gaur egun, eskari hau onartuz, ohorezkoizendatzea erabakitzen da.» 1

Aita Villasantek eta Juan San Martinek eman zuten erabakiarenfedea, heuren siñaduren bitartez 2.

Iokinen omenaldiaz jarraituz,Aita Villasanteren hitzaldiño ondorenIokinek berak hitzegin zuen. Luis Alberto Aranberri «Amatiño»-k ho-

(1) 1977.ko Urtarrilaren Batzarrean proposatu eta Otsailekoan izendatua izanzen.

(2) Zaitegiri buruzko zenbait aipamenetan euskaltzain urgazle 1953 tuteanizan zela aukeratua irakur daiteke. Baieztapen hau ez dago ondo, Iokinek berberakesaten baitigu noiztik den, Andimari 1951.ko Apirilean bidalitakoan: «Lengoan,Azkue euskaltzainburuak eta Oleaga Nazariok idatzi zidaten, Euskaltzaindiak ur-gazle aukeratu nauela. Urrilean aukeratua izan eta yoan dan Aste Gurenean esku-ratu erabakiaren agiria, legorrez ta itxasoz igorri baitzidaten idazkia. Alakorik!»

Beraz, Euskaltzaindiak 1950.eko Urrilean izandako batzarrean izan zen Euskal-tzain Urgazle aukeratua.

-192-

Page 168: OROITARO (Hitzaurre gisa) - Euskonews · 2016. 1. 18. · OROITARO (Hitzaurre gisa) Gizonak, egun batez aurkitu zuen bere izanaren sena, herri baten erroetatik sortzen zen euskaldun

nela idazten zuen 1977.ko Urtarrilaren 2.ko ZERUKO ARGIA-n omenal-diko aipamena egiten zuelarik:

«Amaitzeko, Iokin Zaitegik bere eskertza azaldu zuen, be-re hainbat gogoeta agertu, eta saio aurretik plazan ager-turiko ikurriñaz zenbait burutapen eskaini, «dana subersi-ñoa zaneko denborak» gogoratuz.Puntu honetaz, gazteek ikurriña atera zioten berriz, au-rrean jarri, eta Iokin Zaitegik, duela hogeitaka urte buru-turiko «Ikurriñari» bertso sorta irakurri zuen, urbitzetaneta bukagaitz. Bere eguna zen.»

Izendapenari jarraipena eta behin-betiko bukaera emateko bertsojaialdi bat eskaini zitzaion Iokini handik bi egunetara, Abenduaren21.an, Arrasateko Gurea zinean. Bertsolariek bertso bana bota zutenZaitegiren ohorez.

Honela ixten zen, Zaitegik esan bezala, «herriko seme kuttuna»izendapenaren ospakizuna.

-193-

Page 169: OROITARO (Hitzaurre gisa) - Euskonews · 2016. 1. 18. · OROITARO (Hitzaurre gisa) Gizonak, egun batez aurkitu zuen bere izanaren sena, herri baten erroetatik sortzen zen euskaldun

ZAITEGIREN HERIOTZA

1978.ko Abenduaren 26.an honela idazten nuen nere egunero-koan:

«Iokin Zaitegirekin egon naiz, botela bat whisky eramandiodalarik. Makal xamarra aurkitu dut. Azkenengo egune-tik hona beherapenik egin duela uste dut».

Urte hartako Eguberri jaiak Lemoan eman zituen Iokinek, Peli-kene Arreseren etxean. Baina Errege Egunean ondoeza batek jotzen dueta Arrasateko Centro Asistencial-era dakarte berriro. Betikoa; bron-kiok eta birikek ez diete behar bezala erantzuten.

Otsailaren 15.ean Zaitegiri bere biografia egiteko beharrezko du-gun datu-bilkura hasi behar dugula proposatzen diot. Eta bere onar-pena ematen duelarik astean bizpahiru bider eskaintzen diogu solasal-dia lanari.

Zaitegiren liburutegiaz Juan Karlos Gerra zenarenaz gerta ez le-din, Arrasaten eta Baionan zeuzkan liburu guztiez zer egin nahi zuengaldetu nion behin. Bere hitzak, testigantza bezala geldi litezen, DEIA

egunkarira aldatu nituen, ondoko lerroetan ikus daitekeen bezala:

«G: Iokin, bizitza osoan bildutako liburuen zenbakia han-dia izango da, dudarik ez. Bihar-etziko belaunaldiek norajo ba dute, liburutegia zainduz gero. Erabaki al duzu zeregin berarekin?I. Z.: Euskaltzaindiari eman diot baimena Baionan dauz-kadan liburuak hona ekartzen hasteko. Baina nik bestegauza bat egingo nuke.Arrasaten gaurregun ez da Kultur-Etxerik. Eta herriak ho-

-195-

Page 170: OROITARO (Hitzaurre gisa) - Euskonews · 2016. 1. 18. · OROITARO (Hitzaurre gisa) Gizonak, egun batez aurkitu zuen bere izanaren sena, herri baten erroetatik sortzen zen euskaldun

nelako zerbait behar du. Seriotasun guztiaz Kultur-Etxe bateraikiko balitz bertara botako nituzke nere liburu denak,Arrasateko herriak erabili ahal izateko. Seriotasuna aipa-tzen dudanean Kultur-Etxea herrikoia izan beharko zela esannahi dut, eta inolaz ere talde edo alderdi baten edo bes-tearena.» 1

Apirilaren 2.an etxea erretzen zaio Iokini, ezbehar honek areagomintzen duelarik. Aseguratu barik zeukan etxea, polizak ostilamenduabakarrik estaltzen ziolarik. 321.120 pezeta kobratuko zituen guztiaren-gatik.

Hil berdinean, 24.an, uzten du Iokinek Centro Asistencial.a, gai-tza menderaturik, Oinatiko San Martin Egoitzara ostera doalarik. Bai-na laster eroriko da berriro, gaixotasunak gorputzean arrastroa uztenduelarik. Ekainaren hasieran erdi galdua du oroimena. Dena dela, ia-nean darrai PLATON V kaleratu behar du eta, nola edo hala.

Ezin asma Iokinek ordu haietan, bere ezinean, sentitzen duena.Egoitzako gela hartan, bakarrik, lurreratzen ari da euskal eredu-zuta-be bat.

Nahiz eta berak ezetz eskatu Ekainean Donostiara daramate, Pro-bintziko Hospitalean hobeto zainduko ote duten itxaropenean. Bainagaitzak ez du amorerik ematen. Sufrimendu haundiak jasan behar izanditu Iokinek bizitzan zehar eta, aurrekoa gutxi baitlitzan, azkenengoegunetan ere oinazeak indartsuki hartzen du.

Abuztuaren 8.an konortea galdu du. Ez du berriro bere jaioterri-ko Udalaitz ikusi ahal izango. Hainbeste eta hainbeste ameslariri ger-tatu bzala, Iokinen ametsik gehienekamets izaten jarraituko dute,itxaropen bakarra txanda har dezakeenarengan gelditzen delarik.

Burmuinean gelditzen zaion bizi-izpi indargea Abuztuaren 17.anitzaltzen da betiko. Erlojuak goizeko 4.ak markatzen zituen.

Biharamoneko egunkariek berri samina ematen zuten. Joseba In-txaustik sinatuta, honela zioen EGIN.en, hiru zutabetarako artikuluak:

«...Une triste honetan, fededunok otoitza eta denok oroi-tzapen haundi bat zar dizkiogu Iokin euskaltzale parega-beari.Hura bezalako gizon guti izan ditu Euskal Herriak berehizkuntzaren aintzinamendua bultzatzeko. Gerrate aurrekoeuskal loraldiak eman zituen fruiturik mamintsuenetako batizan da Zaitegi.

(1) 1979.ko Otsailaren 24.koan.

- 196-

Page 171: OROITARO (Hitzaurre gisa) - Euskonews · 2016. 1. 18. · OROITARO (Hitzaurre gisa) Gizonak, egun batez aurkitu zuen bere izanaren sena, herri baten erroetatik sortzen zen euskaldun

...Indarrak, diruak, gizatasuna eta bizitza osoa Euskal He-rriari emanda hil da Zaitegi. Holako gizonek ematen dioteherri baten Historiari etengabeko segida».

Abuztuaren 21.ean «Euskal Literaturaren azken Kixoteari, betiarte» titulupean DEIA egunkarian idatzi nuenetik lerroaldi hauek alda-tzen ditut hona:

...Ameslari eta kixotea joan zaigu. Gizarte euskaldun ba-tekin amets egiten zuen gizona. Durangoko ikastetxeko egu-netatik amets berdina erabili izan duen gizakumea. Bainazure amets hori ez dela alperrikakoa izango berresaten di-zut —zenbat bider?— Iokin. Laster arkipielago oso batmoldatuko duten zu bezalako ugarteak —apalagoak, txiroa-goak— sortzen ari dira gure egunotan. Hauek ere zureamets hura darabilte, meritoa —noski— txikiagoa, ordukobaldintzak ez baitira oraingoak. Nolanahi ere, ugarte haukzeuk utzitako zuziaz baliatu beharko dute heuren bideetanargi egokia edukitzeko. Bihar etzika Euskal Unibertsitateangaur Ugarte-txiki hoien eskuetan bakarrik dabiltzan Platon-en aleak testuliburuak litezke, urte luzeetako lanak lehenloreak emanez.Iokin, ameslari izan zara. Bai, baina ameslari baikorra, ezbaituzu hondar-gaztelurik diseinatu. Aitzitik, harkaitz batengainean harrizko blokez eraikitako jauregi beroa utzi digu-zu. Maitekiro jasotakoa, «gogorik denean aldaparik ez» bai-tzenuen esaldirik gogokoena. Jauregi horren leihoetatik bo-rroka zelaia berdeago ikusiko dugulakoan naukazu, beregarbitasunean gure etsaiak itsueraziko dituen berde pare-gabea. Auskalo zer izango zatekeen denak zu bezain ames-lari iaioak bagina!...Euskara eta Aberriarenganako amodioa batera hazi zirenzugan, euskaldunok hizkuntza euskara baitugu eta ezin dabata bestearengandik berezi. Sebero Altuberen mendeurre-na ospatzera goazelarik, konparaketa bat egin nahi nukezure eta haren artean. Biak herkide, biak herbesteratuak,biak euskaltzale, biak abertzale... baina desberdintasuna da-ger argi zuen bion artetik. Seberok bere lan gehiena erda-raz eman bazuen, zure hizkuntza, beti, amaren altzoan ika-sitakoa, bere bularretatik xurgatutakoa dugu.

Kixote bihurtu zinen. Baina ez zenuen haizerroten aurkaburrukatu, erraldoiak zeintzu ziren eta non zeuden baitze-nekien. Behin eta berri eraso zenuen, luma lantza gisa,erraldoien artean zure izenerako beldurra sortzen zelarik.Eta zure gudariek —Santxo Panzak ez besteek— gur egi-

-197-

Page 172: OROITARO (Hitzaurre gisa) - Euskonews · 2016. 1. 18. · OROITARO (Hitzaurre gisa) Gizonak, egun batez aurkitu zuen bere izanaren sena, herri baten erroetatik sortzen zen euskaldun

ten zintuzten Zaitegirengan ortze beltzeko artizarra nabari-tzen baitzuten.Iokin, ezagutu zaitugunok ez dugu etsiko zerorrek eman bai-tiguzu aurrera egiteko gogoa. Eta horretan ihardungo du-gulakoan naukazu. Utzi gaituzu eta, ezpairik ez, kale bateskainiko dizute herrian. Ez dut esan nahi gaizki dagoenik,ezta urrik ere. Zure bizitzaren lanak ondo merezi baitu ho-nelako ohore bat.Baina zuk ba dakizu, ondo jakin gainera, era honetatik ba-karrik ez dugula ezer aurreratzen. Gogoratzen al duzu zureerantzuna Arrasateko herriak omenaldia eskaini nahi zizulajakinerazi genizunean?«Omenaldirik onena ikurriña bal-koian eta euskara Udaletxean».

Zure azken idazkiak Oinatiko gelaren mahai gainean dauz-kazu. Hantxe eladerazko hiztegi mardul eta erabilia. Office.ko armarioan whisky botella —zure edaririk gogokoena—beste «euskararen osasunerako» brindis zai. Inork ez dieidazki hoiei bukaerarik eman ahal izango. Ez du hiztegiabeste inork erabiltzen jakingo. Urteak ematean whiskyakirabazi egingo du, uzten diguzun obra guztiak denboraz ira-baziko duen bezala. Zu gu baino aurrerago bizi izan baitza-ra. Iokin, utz nazazu lerro hauk zuk biribildutako bertsobaten apalaz amaitzen. Eta gero, zain eta gida gaitzazu.

Nere antzera ari aiz,i, nekazaria.Ondalan lurperatuitxaro-azia.Neuk bezela maite dukdatorken euzkia:siñestez ikusten dukgiza-udaberria.

Hil berberaren 27.an Juan San Martinek Donostiako HOJA DEL

LUNESean idatzitako «Iokin Zaitegi joan zaigu» artikuluaren zati hauekdakartzat:

«...Baina herriak, bereziki herri abertzaleak, oraindik ez da-ki nor galdu duen.Gure hizkuntzaren alorrean goraipenik merezi baldin ba-du, lehenetakoa dugu orain joan zaigun Iokin Zaitegi jauna.Gure historiaren ilunalditik, etorkizunera begira ari zen gu-re gizon hau, profeta baten gisa, herria bere mintzairarekinzuzpertu nahirik.

-198-

Page 173: OROITARO (Hitzaurre gisa) - Euskonews · 2016. 1. 18. · OROITARO (Hitzaurre gisa) Gizonak, egun batez aurkitu zuen bere izanaren sena, herri baten erroetatik sortzen zen euskaldun

...Fariseorik ez zuen maite eta publikanoekin adiskidetasu-nez ibili zen. Apostolu grina zeraman.

...Sofokles, Euripides, Platon... hor ditugu euskaratuak.Biharko lanak, lan ilunak; gaur egun gutik haintzat hartzenbaditu ere, biharkoan ezagutuko dira bere merituak. Eus-karak, biziko bada, hain beharrezko dituen lanak.

Bukatzeko esan dezadan, gure gizaldiko unerik nekegarrie-tan Iokin Zaitegik egin zuen lana oso nekez sinestekoa delaizan ere. Honegatik, gaur, Euskal Herriko bazter honetan,doluminezko egun triste honetan, agur!, Iokin.»

Azkenik, Abuztuaren 31.an DEIA .n Eusebio Erkiagak argitaratuta-ko «Zaitegi, Euskal-mistika zale» izeneko artikulutik honako hitz hauekateratzen ditut:

«...Bai, jauna, «Kixote» izugarria zan arrasatearra. Gazte-txu zalarik, «gure» mundua ezagutzeke Iesuren Lagundiansartu, eta geroetan Europako eta Ameriketako atzerrietanemon zituan urte mordoak. Anartean, aren adimen-lapikoanasmoek borbor irakiten ziarduen, egin-egiñean «euskaldu-nen Erri» onen errealidadeaz bat ez etozanak.

Amesa amesaren ostean!Orraitio, euskal lana egiteko gogoa, kemena, adorea ikara-garrian ekarren. Gurasoen izkuntza au zeharo indartu gu-raz, arako berbere asmakizun eitekean «euskal mistika».Orixe zan aren ideiaburu, Guatemalatik lehenbizi onera za-nean. Alabeharreko euskeragintzan jardutea, euskeraz baka-rrik mintzatzea eta idaztea.Aren lillurazko munduak ez eban emen izaterik, azur-mami-ñik, bitartean. Arrituta, Bilbon euskerarik ez entzunaz, min-gostu egin zan gure gizona. Jakina!

Donosti aldean ibili ondoren, bardintsu; an, ostera, ka-lerik kale, jende adiñekoengandik aren euskal-agurrari eus-keraz erantzuteak...orduan ere, erdi-etsipen aure bazterre-ra... eta barriro ere, Zaitegi, arako bere «euskal mistika»egingarri ete eitekean, arnasea zabalduz eta begiak argituz.

Laiñoarteko lilluraren mamintzegatxa!

Ameriketan irabazi diruak, EUZKO GOGOA-ren bigarren aldianondatu zituan gehienbat. Aren txanponen zatirik andiena,euskeraren alde eralgia izan da.«Orixe» euskeraren nekazalea, idatzi genduan noizbait. Zai-tegi, euskeraren mistika ames egin ebana, diñogu gaur. Esa-gun orain: Arek ereindako aziak, lehenetan baiño lur obea,

-199-

Page 174: OROITARO (Hitzaurre gisa) - Euskonews · 2016. 1. 18. · OROITARO (Hitzaurre gisa) Gizonak, egun batez aurkitu zuen bere izanaren sena, herri baten erroetatik sortzen zen euskaldun

aitorragoa, emonkorragoa izan begi, biar etziko euskaldu-nen bihotzetan.Ba doaz, eta ba goaz, urteen menpe. Gero arte, ba, Iokin».

Iokinen gorpua, Donostian hil ondoren, Oinatiko Egoitzara izanzen ekarria. Biharamonean, arratsaldeko seietan, kapera izekia ipini zenArrasateko Udaletxean. Handik herri osoa igaro zela esan daiteke. Zaz-pietan, Argaia gotzaiak eta beste hemeretzi apaiz-fraidek hileta zuzenduzuten, herriko Eliza Nagusia jendez gainezka aurkitzen zelarik.

Hileta amaitu ondoren zerraldoa ikurriñ batez estali zen. Iokinenikurriñaz.

Arrasaten sortutako lorea Arrasateko lurrera izan zen itzulia. Oroi-tzapena gelditu da gure artean. Oroitzapena eta lurrin zoragarrizko lana.

-202-

Page 175: OROITARO (Hitzaurre gisa) - Euskonews · 2016. 1. 18. · OROITARO (Hitzaurre gisa) Gizonak, egun batez aurkitu zuen bere izanaren sena, herri baten erroetatik sortzen zen euskaldun

ZAITEGI, EUSKALTZALEEK AZTERTUA

Euskal kulturaren alorrean izenik irabazita duten zenbait pertso-nen eritziak dakartzat lerroalde hauetan zehar, Iokin Zaitegi zenariburuzko heuren usteak zeintzu diren ezagut dezagun. Aitormenareniturria zein den jartzen ez dudanean, eritzia eskutitzez jakinerazi didalaulertu behar da.

PIARRES LAFITTE: «Iokin Zaitegi gizon bat zen bere xedeeri jarrai-kia, bazterretako egoeraz hanbat kezkatu gabe. Olabide zenak be-zala geroa zaukan gogoan eta duda izpirik ez zuen gure ondokoekeredutzat hartuko zutela haren hizkuntza garbi baino garbiagoa.Langile suharra izan da, bere euskara sakonki ikertu zuena, hitzbakanen ondotik zebilena, erakutsi nahiz gure mintzaiaren oparo-tasuna».

JOSE MIGEL BARANDIARAN: «Ezagutu Miarritzen egin nuen, Gua-temalatik etorri zanean. Berak euskal ikaslanetan gebiltzen batzuekbildu giñuzten EUZKO GOGOA-ri jarraipena emateko asmoan, batezere.Geroztik Garagartza’ko Leze-Txiki’n azterketak egiten ari nintza-la juan zitzaidan eta luzaro mintza giñan euskal lehen gizakieraz.Zaitegi gizaki banazkoa, burutsua eta apala iduri zitzaidan beti».

EUSEBIO ERKIAGA: «Gizon osokoa zan, bera betekoa, asmoetan trin-koa, agian setatsua, ez zetatia. Beharbada, bere burua goiko ja-rrizale eitekean. Baiña gizon ona, zintzoa, jatorra, portaera garbi-koa, maitagarria, batez ere euskaltzaleontzat. Ameslaria, ori bai,kixote samarra aurki.

-203-

Page 176: OROITARO (Hitzaurre gisa) - Euskonews · 2016. 1. 18. · OROITARO (Hitzaurre gisa) Gizonak, egun batez aurkitu zuen bere izanaren sena, herri baten erroetatik sortzen zen euskaldun

Gazte denporan garbiminak jota ibili zan. Ugari izan dira bardin-tsu jardun izan dabenak. Batzuek, gerorantz, mordoilloegira jo izandabe. Geure ditugun berbak eta abar batipat erabiltea, orixe izanzan aren asmo-buruak eskatzen eutsana, asmo-burua ain zuzen,euskal mistika izan eban eta. Beraz, itz arrotzak ahaleginez, eskaseta urri sartzea gure liburu eta lanetan.Bestalde, arek aukeratu bidea, gerkeratiko itzuliak egitea izan zan,nabarmenik. Batzuen iritziz, erbesteko oraingo literaturetako pi-txiak euskeratzea izan eitekeela guretzat praktikuago? Auxe daaren kaltetan zenbait aldiz jaso dodan zurrumurrua».

ALFONTSO IRIGOIEN: «Nortasun handiko gizona zen, bere eritzieisendo eusten ziena. Lege zaharreko jesuiten formazioa zuen, bai-na geure hizkuntzaren alde makurtua, eta hori, agian, Konpainiauztearen arrazoien artean egotea ba liteke, apezgoa utzi gabe oraingehienetan gertatzen den bezala. Bere burua gizon handitzat zuen,bereziki ezagutu nuenean. Nigatik idatzi zuen: «Arratiako zekorratxikerra baina gogorra».

JUSTO GARATE: «Borondate andiko idazlea eta biotz-zabalekoa duguZaitegi, duen ezaugarririk nabarmenena ia bakardadean lanean ari-tzea delarik».

NIKOLAS ALTZOLA: «Gure belaunaldientzako, behintzat, Zaitegikbere izatea euskal kulturari ematean du garrantzia, euskal literaturaarloan, goimailako neurrian. Sustatzail eragile gazteentzako eta or-duko urteetan sakabanaturik eta azpiraturik zeudenentzako berbiz-tailea. Lehen mailako pertsonaia genuen gure denborakook eta goimailan jartzen genuen bere nortasuna».

JOANMARI TORREALDAY: «Zaitegi euskaltzale amorratu bat izanda, bere izerdia eta dirua euskal gauzetan eman dituena. Bide ire-kitzaile izan zen EUZKO GOGOA-rekin: hemengo katakonbetako eus-kal idazleei irteera eman zien. Euskara eta kultura edo filosofiaezkontzen saiatu zen eten gabe. Hortxe dagoke EUZKO GOGOA-renmeriturik handienetakoa; eta horixe da baita bere itzultzaile-lanarenarrakasta».

TXOMIN PEILLEN: «Izakeraz gizon baketsua, barea zirudin, bakarrikeuskaragatik sututzen ikusi dut. Bere portaera, bestelan, pazentziazen; jendeen bildu beharrez ordu luzeak «galduko» zituen. Luzarohitzegitean —eta hori Biarritzen behin gertatu zitzaigun, buruz-bu-ru— barrengo etsipena ixilarazi behar zuela aitortzen zuen. Garaihartan euskalzaleak harpezulo batetan idazten genbiltzan eta inguru-menaren ezaxola handia zen.

-204-

Page 177: OROITARO (Hitzaurre gisa) - Euskonews · 2016. 1. 18. · OROITARO (Hitzaurre gisa) Gizonak, egun batez aurkitu zuen bere izanaren sena, herri baten erroetatik sortzen zen euskaldun

Zaitegi euskalzale bezala supertzailea izan da, oroz gain. Idazle as-kok zor diogu idazle izatea. Zaitegi —Mitxelenarekin batean— izanda euskara hiritartu, kaleratu duena eta Andimarekin batean eus-kara aintzinako Erroma eta Greziatar Kulturei lotzen saiatu den gu-tietatik; beti entzun diot euskara gai zela eta behar zuela «goi mai-lletara iritxi», mailla horietan baita benetako hizkuntza baten le-kua».

MARTIN UGALDE: «Zaitegi, poeta guztiak bezala, ameslari bat zen,baina amets bakarrekoa: euskara. Hauxe zion «Orixe»-k, euskarahartu zuela andregaitaz; ba berdin esan genezake Andimaz eta Zai-tegiz ere. Izan ziren guztia euskarari eman zioten. Zaitegi, pertsona-la zen. Borrokan bakarrik egiten ohitua zegoanez, barrukoia zen, etahor aurkitzen zituen behar zituen kemen guztiak; lagunak ba zituen,eta onak, aitatu dizkizuten hoiek lekuko, baina behar zuen hainbatlaguntz ez zuen izan.

Euskararen egoera trixte eta luzea izanik, ba zekien egiten ari zeneginalak baino zerbait gehiago behar zuela, eta honek kezkatuta,barruko bere indarrei, bai ispiritualei, bai lan-bidez behar zuen diruaateratzeko kemenei begira jarri zen.

Gizon atsegina zen, apala; askotan ba zirudin, batez ere azken urtehoietan, etsi-etsian bizi zela, euskararen irtenbiderik ikusten ez zue-lako gehien bat; baina apala zen bezala zorrotza zen askotan. «Ori-xe» zen bezala, nik uste. Hiruen artean Andima zen apalena, nikuste, bihotz apalena. Ez dakit hau esatera nola ausartu naizen, zailabaita hontaz hitzegitea, baina irten egin zait, eta ez dut ezabatuko,nire asmo pertsonal bat besterik ez baita».

JOSEMARI SATRUSTEGI:«Euskal Literatura itorik eta pizteko bidegutxi ikusten genuen garaian arnasaldi bulartsua zen EUZKO GO-

G OA-ren ale bakoitza. Nik uste asko zor diola gure literaturarenpizkundeak Zaitegiren denbora harretako lanari. Idazle askorentzat lehen saioen aldizkaria izan zen, eta beste batzuentzat bultza-garri eta eragin sendoa.

Baina bere lan nagusia klasikoetan murgildurik bizitzea izan da.Itzultzailearen lan astun eta zaila hartu zuen bere gain eta berebizi osoa helendarren literatura betikoa euskaraz ematen erre zuelaesan dezakegu.Lan hau egiteko, beste alde, prestaera oso bereaia behar delarik,unibertsal mailara heltzen garelarik euskal kulturan askoz ere esti-matuago eta erabilkorrago gertatuko dira bere liburuak».

PIERRE NARBAITZ: «Harritua nago oraino orhoituz nolako langile

-205-

Page 178: OROITARO (Hitzaurre gisa) - Euskonews · 2016. 1. 18. · OROITARO (Hitzaurre gisa) Gizonak, egun batez aurkitu zuen bere izanaren sena, herri baten erroetatik sortzen zen euskaldun

gaitza zen! Zer karrarekin eta zer atenzione izigarriarekin egitenzuen lan hori...Baiona-ko Inprimeria batean elgar ikusten ginuen,anai-adiskide bezala, eta beti zagon bere buruaren jabe ta nagusi...eta denbora berean Inprimeriako guziekin zoin adiskide umil mai-tatua! Nolako etsenplua ez dauku eman eskuararen ta Eskualerria-ren adiskide, seme ta langile guzieri!»

BERNARDO ESTORNES LASA: «Zaitegi es para mí, más que nada,un promotor de la literatura euskérica en los momentos más difíci-les de su existencia. Se puede ser mejor o peor poeta, mejor o peortraductor, pero la promoción requiere una cualidad humana tras-cendental: fe y corazón».

TELESFORO MONZON: «Zabala agertu zen EUZKO GOGOA-n. Ez zenhain euskara batua aldizkarian agertzen zena, gai honi dagozkionkontuak geroko txoriak dira eta. Nork bere aldera idatzi behar zue-la esan zidan behin.

Konpaini oneko gizona zen, lagun bezala oso ona. Sufritu egitenzuen Euskal Herrian euskararik ez entzutean».

JAIME KEREXETA: «Zaitegi’k, bere aldizkariaz, euskeraren alde bes-te iñok baino lan aundiagoa egin dau orain arteko guztian; iñokez dau egin euskerazko lan aundiagorik, ez guda aurrean ez ostean.Ori, argi ta garbi ikusi daiteke euskal literatura benetan eta egokiaztertu ezkero. Bakoitzari berea, begiak estaldu ezik».

PATXI ETXEBARRIA, S. J.: «Adiskide eta aren iritzikoekin oso gizonatsegina zanik nik ezin ukatu. Baita ere, Zaitegi iauna oso bere bu-ruaren jabe genduan. Ezin erbestean luzaro ibiliz, Zaitegiri ere abe-rria utziz beste lurretako eguzkiak berotu izan gaitunoi gertatuagertatzen zitzaiola. Ontarako Kanpion agurgarriak idatzi zigun«Errotazarreko Txistularia» ikasgai degu. Erritar asko gu baño ge-rogokoak izan eta beste iritziko ere bai. Gerok ere aberrian arrotzgertatzen gera. Sinistuko al didazu?

Eta ni arekin biltzen nintzaneko euskotar askok Zaitegi ez zutenaintzakotzat artzen. Gañera olako oiek Zaitegi arroa zala uste. Da-kizunez, euskaldunon artean guztia dakitenak ba-dituzu... eta iaunoriek Zaitegiri begi okerrez so egiten: aiek uste Zaitegik itzala eginlezaietekela...Bañan, bai zera! Zaitegi ez degu antustez iñori itzalaegitekoa. Bestek ori uste ba zuten errua berena zuten».

PELI KORTA, S. J.: «Iokin bere erabakietan oso sakona zen. Berakuste zuan, Jainkoak nai-ta, bere bizitzaren elburua zala euskerarenalde lan egitea. Ortan «A.M.D.G.» jardungo zuala: bere kemena, be-

-206-

Page 179: OROITARO (Hitzaurre gisa) - Euskonews · 2016. 1. 18. · OROITARO (Hitzaurre gisa) Gizonak, egun batez aurkitu zuen bere izanaren sena, herri baten erroetatik sortzen zen euskaldun

re iraunkor ardura, bere jasan-bear izugarriak ontzat zituan tontorara eldutzeko» 1.

ANTONIO MARIA LABAIEN: «Zaitegik marka guztiak apurtu zituenGuatemalan aldizkaria argitarazian. Benetan gizon sendo, giartsu,langile aspereaina, ameslaria zala!»

GAIZKA BARANDIARAN, S. J.: «Zaitegi’ren asmoa Euskera zabalduta iraunerazten izan zan. Ori arrasatearraren eskutitzetan lelo batbezela irakurtzen degu. Baiñan ori soilki ez zan aren asmoa izan.Ori, ba, gutxienik izan zan. Zaitegi’ren eta bere aldiko taldearenjomugarik bikaiñena Euskera Elertibidean ipintzea izan zan. Euske-ragintza izan zan, gure izkuntza gaurkotu, larre izkuntza beste Eu-ropa’ko izkuntzetan gerkel eta latel klasikoen bidez gertatu zana,izkuntza landu ta eder baten mailara jaso.

Abertzaletasunak, batez ere, ta bere erro errotik sorrerazten dunaJenderriaren Nortasuna da. Orixe litzake Arana Goiri’ren abertza-letasunak sortu zuen buruyakiterik (consciencia) jatorrena. Barne-ko ats berria zan gizamendeko ayek Elertiaren yakiñean Euskerariixuri zioten sena. Antziñakoen itzez eta joskeraz zetorren Euskeraerdaldunduari euskal sena irion zioten. Ayetako taldekoa zan Zaite-gi ere, «Orixe», «Lizardi», «Lauaxeta», Ibinagabeitia, Olabide,Eguzkiza, Ibargutxi ta besteen artean.

Epikan nagusiena ta gailenena «Orixe» da, ta Lirikan, berriz, «Li-zardi» ta «Lauaxeta». Zaitegi euskal iztegian, «Orixe»-k aitortuzuen bezala, eta bat nator iritzi ontan, beste edozein baiño jabeagoada. Erruz daki euskal itz jatorretan. Okerrik esan du batek, Zaite-gi’k bere garbikeria arren ez duela onartze aundirik izan. Platoneuskeratzea ta irakurtzea egunkarietako gorabera errexak eta umeipuinak idatzi ta irakurtzea baiño zailagoa da.

Bizitzako bide zakarrean atzerabide gogorrak edun izan zituenarren, begiak elburutik itzuri gabe, bekokia tente, ta gaiñeko zapa-rradak bizkarra ubeldu arren, bere yomugara ekiñalean jo zuen.Egonarri izugarria izan zuen, orixe izan bai zan gure belaunaldikoenzeiñezkorik nabariena ta...gaiztoena? Bein batean denok ukabilajaso izan bear genuela, deritzat, ainbesteko infamia gure kaltetanikusita».

NORBERT TAUER: «Gu biren arteko korrespondentzia 1950.garrenurtean hasi zen. «Zaitegi» izena dakarren karpetan dauzkat ZaitegiAitaren aldetik jaso ditudan euskarazko eskutitzak, baita ere ne-

(1) A.M.D.G. : «Ad maiorem Dei gloriam», Jainkoaren aintza haundirako. Josu-lagunen banderetan aurkitzen den ohiu-ots bizia.

-207-

Page 180: OROITARO (Hitzaurre gisa) - Euskonews · 2016. 1. 18. · OROITARO (Hitzaurre gisa) Gizonak, egun batez aurkitu zuen bere izanaren sena, herri baten erroetatik sortzen zen euskaldun

ronek berari bidalitako karten kopiak. Zaitegi Aitari zuzendutakonire lehen eskutitza 1950.eko Urtarrilaren lehenengoan datatua da-go. Eskutiz horrekin «Diosala» sutsu bat bidali nion EUZKO GOGOA

izeneko errebistan argitaratzeko. Orduandanik EUZKO GOGOA-renlankidea gelditzen nintzen errebista hau agertzen zen bitartean. Ber-tan argitaratutako artikuluak garrantzi handikoak ziren —nire iri-tziz— orduko denbora ilunetan euskara bizkortzeko.

Nire liburutegian gordetzen ditut Zaitegi Aitaren euskarazko lanak.Guzti guztiak euskal literaturaren egiazko bitxiak dira. Guztien ar-tean, nire ustez, PLATON’ ENEKO ATARIAN izena duena onena da. On-gi konprenitzen dut nolako galtze handi-handia den euskal literatu-rarentzat gure Aita euskaltzale porrokatuaren desagertzea bizienartetik.«Guztien ahaleginez euskara iraun erazi, edertu eta zabaldu deza-gun» hitzekin bukatu du gure adiskide zenak hemen daukadan bereeskutitz bat eta hitz hauetatik agertzen da bere euskaltzaletasun sa-kona.Segur naiz euskaldun zintzo guztien oroimenean Zaitegi Aita beti-ko biziko dela».

PATXI KORTA, S. J.: «Buru azkarrekoa ta jakintsua zan. Bere bestelagun zar, Muxika’tar Plazido’ren elburua: eziña ekiñaz egiña,beretzat josita zeukala esan zezakean. Bere asmoetan tinko, bereeginkizunetan beti iraunkorra izan zan.»

JUAN SAN MARTIN: «Historiako ilunaldietan argi bila dabilenak be-rakin izaten ditu arriskuak, eta holako urte ilunak ezagutu zituengure gizon honek. Arriskuari aurpegia emanaz, eginahalak egin,euskara bizi dadin, eten gabeko borrokari helduak aritu zen, ekineta eragin. Hau bezalako beste bat ez dut ezagutu» 1.«Bere gaiak Unibertsitaterako euskarak beharrezko dituen tresnak,herri xehearentzat hain ulerterrezak ez izan arren, bere ekintza ere-dugarri honegatik, bere sorterriaren begiramena irabazi du. Hala di-rudi, ta txalogarria deritzagu arrasatearraren jokabide honi.

Holako lanak egiteko gizonak urri dira edonon ere, eta holakolanak beharrezkoak izaki euskara Ikastetxe Nagusietara eramangobadugu, eta eraman beharra dugu euskarak luzaroan iraungo baldinbadu. Iraupen honi begira dago gure herriaren izan edo ez izana» 2..

MIKEL LASA: «Iritzi orokor eta arruntok eman ondoren, berehala gal-

(1) 1978.ko Ekainaren 19.ko Donostiako HOJA DEL LUNES.(2) 1978.ko Uztailaren 3.ko Donostiako HOJA DEL LUNES.

-208-

Page 181: OROITARO (Hitzaurre gisa) - Euskonews · 2016. 1. 18. · OROITARO (Hitzaurre gisa) Gizonak, egun batez aurkitu zuen bere izanaren sena, herri baten erroetatik sortzen zen euskaldun

dera datorkit burura: zenbaiteraino du gaurko euskal kulturak be-harrezko Platonena bezalako obra? Zorionez, badirudi gure kulturpolitikaren planteamendu tazitoetan, kultur modernu orok dara-bilzkian oinarri zabalak onartzen direla, errazkeriaren aitzaki lira-tekeen redukzionismoak baztertuz. Horretaz konturaturik gaur egun(ditugun indar eskasak kontuan harturik) izugarrizko ahaleginak arigara egiten didaktismoaren bide lehorretatik zehar, bihar edo etziitomenik gabeko kultur bizitza eroso bat izan dezagun.

Hain zuzen Zaitegiren-eta belaunaldia gaurko etapa honen aintzin-dari bezala dakusat, euskal kulturgintzan diharduten gure anaia za-harrak bailiren. Orainarteko euskal literatur kondairetan ez zaio be-launaldi honi, belaunaldi bezala duen meritu hau onartu, ene ustez.

Ez dut zalantzarik gaurko gazteriak onartu eginen duela bai Zaite-gi (benetako zubigilea) bai beronen Platonen itzulpena» 1.

JESUS GAZTAÑAGA: «Bekoki ez ezik, kopetean bina azal ere ba-di-tugu euskaldunok eta...ez gera lotsaz gorritzen. Euskal alorreanlan aundiak egin aal izatea, ez dago guzti-guztien esku. Baiña, nor-berak ezin duana bestek egin aal izan dezan, nolarebait lagundu ezlezakeanik ez da. Eta laguntza orixe falta izan zaio Zaitegi agurgarrieta arrigarriari. Milla eratara, baiña... bazterturik utzi izan dugu.Eta alperrik dira orain, il dan ondorengo ai-eneak eta zotiñak. Norkesan lezake, bear aiña lagundu dionik? Zaitegiri ta arek bere es-kuz zeraman lanari zor zitzaion aiñean lagundu dionik, nor ausar-tuko da esaten» 2.

IÑAKI AZKOAGA: «Bitxia dirudi baina hona hemen gizon honenganorain euskal kultura hain beharturik dagoen lan bi (EUZKO GOGOA

eta Platon-en itzulpenei dagokie); alde batetik, «mass mediak» ego-kitu, euskal irakurlegoari euskaraz irakurteko ahalbideak emanaz,eta beste aldetik Euskal Unibertsitateko zutabeak ezarri, textuakapainduz eta ikerketa lanak euskaraz eginez» 3.

JOXE AZURMENDI: «Beraz, arro senti diteke gure Zaitegi langilletrebe porrokatua Platon gure artean presentatzen, aurkezten eta jen-darterazten leenengoa izan delako. Ta nai ta oi duen bezala eginduelako. Berak bakarrik daki zer kosta etzaion... Ezertarako ezta-nik ezta», dio egilleak, eta irakurleak, begi bien gainean bekokia taentelegua duen irakurleak laister ikas dezake liburu onenlezioa...» 4.

(1) 1976.ko Apirilaren 11.ko ZERUKO ARGIA.(2) 1979.ko Irailaren 8.ko GOIZ ARGI.(3) 1976.ko Abenduaren 1.eko ANAITASUNA .(4) 1962.ko Iraileko A R A N Z A Z U.

-209-

Page 182: OROITARO (Hitzaurre gisa) - Euskonews · 2016. 1. 18. · OROITARO (Hitzaurre gisa) Gizonak, egun batez aurkitu zuen bere izanaren sena, herri baten erroetatik sortzen zen euskaldun

JOSEBA INTXAUSTI: «Beste planeta batetik zetorren dohain bat be-zalaxe zen guretzat euskal kultur aldizkari libre bakarra. Etorriere ez zetorren hura etxekoanetik, Guatemalatik baino!Bizitzaz eta ekintzaz Euskadiren desterrualdi haretako testigu etalangilerik leialena izan zen Jokin. Gizon jantzia, jakituna, azkenurteetara arte bere arlo bereziari (mundu klasiko ederrari lotua:nola maite izan duen gero Platon hura) lotua. Euskaltzale askoksofritzen ditugun zinbili-zanbulu antzuetik urrun, noizbait aukeratuzuen bideari irmoki eutsi dio Zaitegik azkeneraino» 1.

YON ETXAIDE: «Halaber, ezin gaitezke ahantzi euskaldunok Zaitegi-rizor diogunaz. Honek, estadu espainolaren barruan ezin egin zite-keen lanari, kanpotik ekin zion, EUZKO GOGOA euskal aldizkaria ar-gitaratuz Guatemala-n eta bere inguruan bilduz orduko euskal idaz-lerik ezagunenak. Honek ez zuen zensuraren kontra borrokatu be-har izan, baina bai diru problema izugarrien kontra, aldizkaria Eus-kalerrian saldu behar baitzen eta debekatua baitzuen sarrera. Isil-pean eta kontrabanduz sartu behar izaten zen. Zenbait aldiz paketeosoak erori ziren poliziaren eskuetan eta zabaltzen zen guztia ezzen kobratzen zoritxarrez. Horrela, Aita Zaitegik lur jota bukatuzuen eta aldizkaria ateratzeari utzi behar izan zion» 2.

«LAGUNA» IZENGOITIZ «HERRIA» ALDIZKARIAN: «Nahi duhalere Eskual-Herria zerbitzatu, eta iduri zaio eskuaraz egin ditaz-kela lan seriosak edozoin bertze mintzairez bezala.

Zertako eskualdun argituek ez lukete nahi eskuaraz atsegin berahartu? Eta egun batez idek baledi eskualdun «uniberzitatea», ezothe litake egoki eskuaraz erakats diten bai Platon, bai JondoniPaulo, bai Bergson, bai Aristoteles, bai Sartre, bai Unamuno, baiLavelle, bai Kant, bai San Tomas, bai Zubiri?

Lan zaila, nahi dut; baina zertako egon haiduru, gerochagoko pes-kizan? Zaitegi jaunak bidea idekitzen du, eta mementoan hainitzekez badute konprenitzen nora doan, nork daki egun batez Eskualduneskola handietan ez dutenentz eskualdun jakitatearen lehen arba-soa bezala goraipatuko? Esker mila, Zaitegi adichkidea, zure etsen-pluaz!, Eskual-herriak gu bezalako langile peon chumeak errechkia-go atchemanen ditu, zure heineko, zure hedadurako, pentsazaleakbaino. Emazu aintzina zure ildoan: ez barka!

Lavoisieri lepoa moztu zioten Pariseko basek erranez: «La Répu-

(1) 1979.ko Abuztuaren 18.ko E G IN.(2) 1979.ko Apirilaren 29.ko ZERUKO ARGIA.

-210-

Page 183: OROITARO (Hitzaurre gisa) - Euskonews · 2016. 1. 18. · OROITARO (Hitzaurre gisa) Gizonak, egun batez aurkitu zuen bere izanaren sena, herri baten erroetatik sortzen zen euskaldun

blique n’a pas besoin desavants»! Eskual-herriak jakintsuak erebehar ditu!» 1.

JESUS MARIA LEIZAOLA: «L’ouvrage de Zaitegi («Platon’eneko ata-rian» liburuari dagokio) est un nouveau jalon dans l’oeuvre de cegrand animateaur de la culture de nostre langue. Helléniste, il s’estd’abord fait connaître comme poète basque puis comme traducteurde Sophocle, dont il a publié en «euskera» une version de tragédies,comportant deux volumes

Ce sont les événements de 1936 qui dans le tourbillon généralont rejeté cet auteur loin d’Euzkadi et l’on laissé dans un isolementqui allait l’obliger à manifester sa vigoreuse individualité en Ameri-que Centrale, se voyant seul et dans la necessité de subvenir à sesque Centrale, se voyant seul et dans la necessité de subvenir á sespropres besoins il a révélé un patriotisme d’exception, grâce auquelen meme temps qu’il travaillait dans l’enseinement, il mettait ses re-venus à la disposition d’une revuel qu’il avait fondée et dont ilassumait la direction» 2.

AITA VILLASANTE: «Gizon batek euskeraren alde bere bizitza osoaerre baldin badu, gizon hori Zaitegi jauna izan da. Horregatik, gaur-ko omenaldia, bere jaioterriak eta euskaltzaleek egiten dioten gora-zarre hau, alegia, ongi irabazi eta merezia du, inork izatekotan, Zai-tegi jaunak. Gaurko gazte askok beharbada ez dakite zuzen nor denedo zer egin zuen Zaitegik. Eta hunekin ez dut esan nahi hori ezdakitelako errudun direnik. Bakoitza bere garaiko semea izan ohida, eta beste denbora bateko kontuak nekez jakiten ditu. Ez daki-tenek jakin dezaten ere beharrezkoa zen, bai, jaialdi hau eratzea.

Gerra ondoko urte latz haietan, euskeraz ezer egiterik ez zegoenean,gau beltzaren erdian, izar bat agertu zen, nun eta Guatemala-n.EUZKO GOGOA aldizkaria esan nahi dut. Eta hara bildu ziren eus-keraren alde zerbait egin nahiez zebiltzanak.

Ekonomi aldetik begiratuaz, dirua errekara botatzea bezala izan zenaldizkari hura han eta orduan ateratzea. Bai. Diruaren atzetik ibilibalitz, gure Zaitegik egin dituen guztiak erokeriatzat, kijotekeria-tzat jo beharko genituzke. Zorionean Arrasate hunek, ekonomi au-rrerapenen eta komenientzien sentidua hain zoli eta bizkor duenherri hunek, bestelako semeak ere badaki ematen.

Neurri handi batetan Zaitegiren eraginari zar zaio oraingo euskalberpizte hau. Gero hor ditugu olerki lanak, exegesi lanak eta Gre-

(1) 1962.ko Otsailaren 1.eko H E R R IA.(2) 1963.ko Maiatza-Ekainaren EUZKO DEYA.

-211-

Page 184: OROITARO (Hitzaurre gisa) - Euskonews · 2016. 1. 18. · OROITARO (Hitzaurre gisa) Gizonak, egun batez aurkitu zuen bere izanaren sena, herri baten erroetatik sortzen zen euskaldun

ziako pentsalari handien obrak euskeraz jartzen eta argitaratzen be-regain hartu duen lan eskerga. Eta guzti hori bera bakarrik, inorenlaguntasunik gabe, herbesteko ogi garrama jaten zuen bitartean. Be-netan horrelako seme erraldoiak Arrasatek bakarrik eman ditzake,Garibai, Bañez eta Sebero Altuberen herriak, alajaina!

Zaitegi adiskidea: uste dut beharturik nagoela Euskaltzaindiarenizenean eskerrak zuri ematera eta aitortza hau egitera. Bakoitzariberea zor zaio, eta zurekin Euskal Herriak duen zorra nolabaitaitortzeko beharrezkoa zen gaurko egun hau.

Zaitegi adiskidea: hau zeuk jakingo duzu nik baino hobeki, noski,baina iruditzen zait bizitza ez dela gozoegia izan zurekin. Gurutzbi-de latza izan duzula. Arantzak loreak baino ugariago. Saminak, ne-keak eta atsekabeak maizago bildu dituzula, atseginak baino. Bainahorrek ez du zure zuzentasuna hautsi. Beharbada findu eta sendotuegin du. Eta zu baitan harritu nauena eta miretsi dudana izan daidealari leial egoten agertu duzun zintzotasun hori, eta sinesteanbeti erakutsi duzun ermotasuna. Gizaki aldetik ere, dohain ederhoiengatik, ispilu eta eredu zaitugu egungo Euskal Herriko gizaldiberriarentzat. Guzti hunengatik, bada, neure izenean eta guztion ize-nean: Eskerrik asko!» 1.

(1) Iokini Arrasateko herriak eskainitako omenaldian, 1976.ko Abenduaren19.an. Bide batez, egun horretan Euskaltzaindiak Zaitegi euskaltzain urgazle oho-rezkoa izendatzeko proposamena egingo zuen ezagutarazi zuen Aita Villasantek.

-212-

Page 185: OROITARO (Hitzaurre gisa) - Euskonews · 2016. 1. 18. · OROITARO (Hitzaurre gisa) Gizonak, egun batez aurkitu zuen bere izanaren sena, herri baten erroetatik sortzen zen euskaldun

ZAITEGIREN EUSKARA

Kapitulu berezi bat eskaini nahi izan diot Zaitegik bere obran ze-har erabilitako euskarari buruz. Asko da berak idatzi zuena eta ez denaera edo hizkera berdinean. Idazki honen orrialdeetan barna gabiltzalarikaukera izan dugu honez gero, Iokinen jokaera zernolakoa izan zen jaki-teko, noizean behin puntu honen gaineko aipamenik egin baita. Denadela, Iokinen lan guztiak irakurrita euki eta, gainera, alderdi honi bu-ruz jakintsu izan beharko nuke eritzi zehatza eman ahal izateko. Eta ezdut baldintza bietatik bat ere betetzen. Hau dela eta, pisuzko eritziakekarri nahi izan ditut honetara, irakurleak Iokinen idaztankera nolakoaizan zen hobeto ezagut dezakeen.

Zaitegiri berari irakur diezaiokegu ondoko lerroetan, bere euskaraaztertzen duelarik:

«Beti izan naiz garbizale. Baina Sebero Altubek honela esanzidan behin: Bai, zu garbizale zara, baina garbizaleen arteanez duzu aurkituko beste bat hain jatorrik» 1.

Beraz, Zaitegik erabilitako euskarak muga ezagunak ditu haren hi-tzei bagagozkie. Eta mukageta egiteko, nork hobe interesatua baino?Izan ere, hasierako euskaratik Platon’en liburuetan azaldutakoraino al-daketa nabaria iger dakioke Iokini. Honen ikaskide izandako Patxi Kor-ta josulagunak honela aitortzen digu:

«Askotan ikusi nuen Azkue’tar Erresurrezion Jaunaren izte-gi galanta aztertzen. Iztegi osoa edan nai zuela zirudien.Iokin, euskal-langille porrokatua izan arren, gaztetandik a-kats bat oar izan genion: bere lagun zar bat, orain euskel-

(1) ZERUKO ARGIA, 1976.ko Apirilaren 18/25.koan.

-213-

Page 186: OROITARO (Hitzaurre gisa) - Euskonews · 2016. 1. 18. · OROITARO (Hitzaurre gisa) Gizonak, egun batez aurkitu zuen bere izanaren sena, herri baten erroetatik sortzen zen euskaldun

idazle bikaiñetakoa dan Zubiaga tar Mikel Jesulagundiakoakaskotan esaten zion: orain gure erriak bear duen idazkera,errexa, garbia eta erri guztiak ulertu leikena izan bear da.Baina berak bere erara jotzen zuen. Zubiagaren antzera Io-kinek lan egin izan balu, erriaren biotzeraño joko zukean» 1.

Antzerako hitzak erabiltzen ditu Aita Piarres Lafitte kalonjeak:

«Erraiten nionean irakurleen ugaltzeko behar ginuela euska-ra erreztu, ihardetsi zautan errextuz jendea alpertzen nuelaeta euskara bera hurritzen» 2.

Lafittek PLATON ’ ENEKO ATARIAN liburuko hitzaurrean,

«jori, nasai eta eder».

bezala mugatzen du Iokinen euskara, liburuaren egilea «Nere asmoa»delako sarreran era honetaz mintzatzen zaigularik:

«Egungo idazleok euskera zernaitarako egokierazi nai izan-go genuke. Naiz ta gairik sakonenak izan, euskera garbiz irau-li nai izango genituzke. Eztugu ortzak izerdi ta esteak igeriegon nai. Gainera, errez eman nai izango genituzke: tour deforce au ezta erreza, noski.Ea nai nukezko asmo utsa danentz irakurleak erabakiko du.Alabaina, urliak auxe ziraustan: gai zailak euskeraz iraulinai izateari bertan bera utz ezaiozu, neurdin gauza garbirikeztuzu egingo-ta».

On Nemesio Etxaniz-ek hurbildik jarraitu zuen Zaitegiren lana. Etaharenak dira ondoan datozen hitzak, arrasatearraren euskaraz galdetudiodalarik:

«Zaitegiren euskara jatorra, jaiotzakoa, zeredozer jesuitetanmakaldu egin zen. Eta gero egin zuen pixka bat akademikoa,pixka bat gogorra. Azkue-ren lexikoa erabiltzen zuen maiz,hitz-berri bila. Egundoko aberastasuna zuen alde honetatik.Nolanahi ere, oso gogor egiten zitzaidan berak idatzitakoa.Ez dut askotan Zaitegiren esanahia entenditzen. Eta galde-tzen banion zatiren batek zer esan nahi zuen, «horixe baka-rrik falta dugu» izaten zen bere erantzuna, ulertzen saiatubehar nuela erantsiz.Zaitegi purista sabiniano dugu, ene ustez. Zaitegi, «Orixe»eta Andimaren hizkeretatik bat aukeratu beharko banu «Ori-

(1) Egunik jartzen ez duen Karakasetatik neri bidalitakoan.(2) 1979.ko Urriaren 24.koan.

-214-

Page 187: OROITARO (Hitzaurre gisa) - Euskonews · 2016. 1. 18. · OROITARO (Hitzaurre gisa) Gizonak, egun batez aurkitu zuen bere izanaren sena, herri baten erroetatik sortzen zen euskaldun

xe»-rena egingo nuke. Andimarena ere nahiko akademikoa-goa da, herriarengan ez hain sustraitua. Zaitegiren parekoa».

PLATON-EN ELKAR-HIZKETA K kapituluan esan dudan bezala Ioki-nek haien orijinaletan H.a erabili zuen.

Nondik nora, Iokin, euskaltzaleen artean hainbeste ixkanbila sortuduen H. ospetsua erabiltzea?

«H.a Guatemalan hasi nintzen erabiltzen. Hura zela etasortu zen ixkanbila nigana ere heldu zen. Euskaltzainditikidatzi zidaten, zenbait aholku ematen zitzaidalarik. Eta oi-narri txiki hori zelarik, nere kabuz hasi nintzen. H.z idaz-ten.Geroxeago Jon Mirandek idatzi zidan H.ak ken nitzan esa-nez, ez baitnituen behar bezala erabiltzen.Ostera hemen nagoela, eta zen giroa ikusirik, garbiago su-matu nuen H.ren beharrik ez genuela, erreztasuna, baizik.

Jon Mirandek Iokini igorritako eskutitzak irakurri ahal izan ditut.Gaiari dagozkion lerroaldeak bakarrik aldatuko ditut hona:

«...Halaz ere, ortografiaren aldetik, ez naiz puntu guztietanzurekin konforme. Lehenik, irudi zait obe da j- idaztea i-baino. Ba dakit gure autore klasikoek i erabiltzen zutela;bainan c, qu, e.a ere erabiltzen zituzten: eta horiek aldebatutziak ditugu; zergatik ez i hori ere bai? Gero, irudi zait,h-ak gaizki ipintzen dituzula zenbait aldiz. Esate baterako:iguhingarri; lap. klasikoan higuingarri da (ene zuberotareuskelkian hügüingarri). Beraz, obe da, edo iguingarri ida-tzi, giputz-bizkairaz euskelkietan bezala, edo higuingarri, gu-re aldeko euskeran bezela.Baina horiek garrantzi gutxiko puntuak dira eta ez dioteezer kentzen zure itzulpenaren gallentasunari» 1.«...Ortografiaz denaz bezainbatean, jakina, ez naiz beti zu-rekin irizkide, ene azkenengo eskutitzean esan nizkizunzioak gatik (ene ustez, edo gipuzkera hutsean idatzi beharda, hots h’ik batere gabe, edo bestela, h’ak ipini behar diragure hizkuntza klasikoan ipintzen ziren bezela. Edo behin-tzat, kh, ph sh aldera utzi ba ditezke ere, bi vokalen ar-tean eta lh, rh, eta rrh’etan h beti idatziz. Gero, i’en ordezj idatzi behar dugula uste dut).Baina horiek gauza ttikiak dira, hizkuntzaren mamia iku-

(1) 1969.ko Uztailaren I.ekoan. PHAIDON elkar-hizketaren euskarari buruzmintzatzen zaiolarik.

-215-

Page 188: OROITARO (Hitzaurre gisa) - Euskonews · 2016. 1. 18. · OROITARO (Hitzaurre gisa) Gizonak, egun batez aurkitu zuen bere izanaren sena, herri baten erroetatik sortzen zen euskaldun

tzen ez dutenak. Eta, berriz ere diotsut, Platon’en graikeraederki euskeratu duzula deritzait» 1.

Zaitegik malgutasun haundia erakutsi du beti euskerari dagokio-nez. Horra hor, bestela, EUZKO GOGOA, diodanaren lekuko bezala. Ka-pitulu honi amaiera emateko, 1979.ko Hazilaren 25.ean Bizkaiko La-rrean izandako «Olerti Eguna»-n irakurri nuen hitzaldiñoaren azken za-tia dakart. «Iokin Zaitegi», belaunaldi gazteentzat eredu» zuen tituluairakurritakoak eta honela bukatzen nuen:

«Zaitegik andregaitzat euskera hartu zuela dio «Orixe»-k.Honela baldin bada —eta egia delakoan naukazue— Zaite-gik ez zuela zintzo jokatu pentsatu behar dut, nik besteandregai bat ere ezagutu baitnion: ABERRIA .Gazteen amodioaz maite izan zuen beti Iokinek bere Abe-rria. Eta maitaleekin gertatu ohi den bezala, berari ere, sa-rri, maitasuna negarra bihurtu zitzaion. Bere orduak oroeskaini dizkio. Areago oraindik, euskara-andregaiaz baliatuda Aberri-andregaiarengana hurbildu ahal izateko. Baina az-ken honek ez dio indar berdinaz ordaindu, maiz arromenlaguntasuna nahiago izan duelarik.Nolanahi ere, Zaitegik ba daki nondik nora doan. Ba dakibere Aberria diruginerako aurreratua izan arren ikas-gaieta-rako atzeratua dena. Ba daki Aberriak bere burua hornitze-ko libururik ez duena. Ba daki lehen liburu ondoren Ikas-tola Nagusia, Unibertsitatea, datorrena. Ba daki, ondo ja-kin ere, Aberri maitea guzti honetaz umezurtz hutsa dena.Baina, ba daki ere, gaztedi berri bat jaio dena. Eta, azke-nik, ba daki gaztedi honek —«Orixe».k aipatzen duen bes-te andregaiaren koolaborazioaz— Aberriaren maitasuna ira-bazten lagunduko diona. Zaitegik berak dioen legez:Herri bezala nahi baldin badugu iraun, euskara garbia, na-hiz euskara jatorra, nahiz euskara zatarra... nahi duzuna,baina euskaraz» 2.

(1) 1969.ko 13.koan, EUTIFRON eta SOKRATE -A P O L O G IA -z diharduelarik.(2) ZERUKO ARGIA-n, 1976.ko Apirilaren 18/25.koan.

-216-

Page 189: OROITARO (Hitzaurre gisa) - Euskonews · 2016. 1. 18. · OROITARO (Hitzaurre gisa) Gizonak, egun batez aurkitu zuen bere izanaren sena, herri baten erroetatik sortzen zen euskaldun

IOKIN, IOKIN ZEN

Aurreko beste zati batetan ere aipatu dut Zaitegik eskutitzak idaz-teko azaltzen zuen, dasagun, alperkeria. Norainokoa zen eta eredu gi-sa, on Nemesio Etxanizekin gertatu zitzaiona irakur dezagun:

1963.ko Martxoaren 6.an bidaltzen dio On Nemesiok bilduma ho-netako lehenengoa:

«Aspaldi ontan mutututa zaitugu. Neri, beiñepein, etzait ne-re azkenengo idazki bien erantzunik eldu. Nun sartu zera?Inditarrak garbitu al-zaituzte? Andima’k ere zurerik ez dua-la artu, dio. Bideak lenengoak izango dira, ba.»

Urte bereko Ekainaren 15.ean ostera idazten dio:

«Laugarren idazkia dijoakizu. Ia oraingoan zure berri izatendegun. Gaixorik al zera? Ala zer dezu orrela mututzeko?Zure etxekoak ere ezer ez dakite».

Gabonetan berriro gogoratzen dio egoera Iokini:

«Zorretan zaude nirekin».

Baina Zaitegiren patxada horrelakoxea genuen eta handik bi ur-tetara ere idazteke zeukan On Nemesiori zar ziona:

«Gabonetan bi urte izango dira idatzi nizula. Eskutitz arenerantzunik ez det izan oraindik. Urrerago ba-zindut, bela-rrietatik tirako nizuke gogor. Lagun arteko gizabidea nola-tan ulertzen dezu? »

Aldaterazi al zuen karta honek Iokinen jokabidea? Bai zera! Ira-kur, irakur ...:

-217-

Page 190: OROITARO (Hitzaurre gisa) - Euskonews · 2016. 1. 18. · OROITARO (Hitzaurre gisa) Gizonak, egun batez aurkitu zuen bere izanaren sena, herri baten erroetatik sortzen zen euskaldun

«Adiskide mutu ori: Aizu! Mesedez, erantzun zaidazu len-bailen eta etzaite basatia izan».

Azkenengoz, 1970.ko Ekainean!!!,erantzuna jasotzen zuen azkoi-tiarrak. Hona hemen ordain-gisa arrasatearrari bidalitakoa:

«Adiskide xelebre ori: Azkenean, asmatu nian ik erantzu-teko bidea. Azkoitian ere, ba uan sendagille bat, oso aldre-besa bere jokaeratan. Bein Marrakatxenean norbait gaixotuuan. Joan dituk, ba, sendagille orri deitzera, ta beti ere:«Ba-natxiak», mediku orrek.

Baiña ez uan etxe aretan agertzen. Alako batean, etxekosemea joan zitzaiokan eta esan:

«Etorriko al aiz, txarri ori?»

Eta sendagilleak, parre algara bat egin eta jaiki ta joanukan etxe artara bereala.

Ire kontua ere, onelatsu bukatu dek, Jaunari eskerrak. Niklengoan «adiskide basati» jarri nialako, ire erantzuna iritxidiat bereala. Eskerrak, bada, kontu au bukatzen lagundudidakelako.»

* * *

Datozen bi gertaerek ere ederki mugatzen digute Iokinen «patxa-datasuna». Dakusagun:

Omenaldi eguna zen. Ekintza honi eskainitako kapituluan zenbaitxehetasun artean Meza chamaikak eta apur bat geroxeagotan» hasi zelaipini dut. Oinatiko Egoitzatik genekarren berebilean gogoratu zigun:«aurreko batean esan nizuen bezala, Arrasateko herriarentzat eskerrongisa «Euskal Ikurriñari» nere olerkia irakurri behar dut, seme kuttunaizendapenaren ondoren».

Baietzkoan gelditu ginen;baina ez genekiena etxera joan beharzuena zen, BERRIZ ERE GOLDAKETAN liburuxka bila. Hamaikak bost gu-txiagotan Eliza aurrean geunden eta ez zigun berera gutariko inor joa-ten utzi. Berberak hartu behar zuen. Eskerrak Elizatik Iokinen etxeraehun metro baino gehiagorik ez zegoela...

Bigarren gertaera berdintsua da. Pablo Urrutia bere lehengusuarenurrezko eztaiak ospatu ziren egunean jazotakoa. Ordurako ere IokinOinatin zeukan egoitza.

Sendia Elizan ba zegoelarik Pablo eta Iokin oraindik... «Hire»liburudendan. Iokinek Arrasatera zetorren guztietan denda honetara bi-sitaldi bat egitea derrigorrezkoa zuen.

-218-

Page 191: OROITARO (Hitzaurre gisa) - Euskonews · 2016. 1. 18. · OROITARO (Hitzaurre gisa) Gizonak, egun batez aurkitu zuen bere izanaren sena, herri baten erroetatik sortzen zen euskaldun

«Ioakin, goazen!, Meza hasteko ordua pasatu da eta...» Pablorenerreguari, «Joango gara, joango gara» izan zen Zaitegiren patxadazkoihardespena.

* * *

Iokinen etxeetan, Arrasate, Oinati, Miarritze..., dakidanez, de-sordena izugarria izan da beti, haren lantresnei dagokien aldetik. Li-buruak, esaterako, ehundaka pilatzen ziren Arrasateko sukaldean, na-hiz logeletan. Jangelan, berriz, Iokinen lanleku bihurturik, irudi berbe-ra ikus zitekeen. Mahai gainean denetariko gauzak aurki zitezkeen: ga-leta zati batzu, eskuzapi bat, kortxoa kentzeko gailua, etxeko eskritu-rak, eskutitzak, liburu mordoa...

Iokini lehen elkar hizketa egin nion egunean, mahai hartan utzinuen, ahantzia, kasete baten azala. Geroztik, Iokinenean sarri egonarren, ez nintzen azal hartaz gogoratu. Baina bost urte geroxeago, etxeaerre zitzaionean gauzarik gehienak kanpora atera behar izan genituela-ko, utzitako lekutik berberatik jaso nuen azala.

* * *

Aita Jon Goikoetxea S.J.ak hurbildik jarraitu zituen Iokinen SanSalvador-eko urratsak. Biak lankide izan ziren nazio hartan eta, gai-nera, lagun. BIDALIEN EGINAK libururako Iokinek gerturiko idazkiak ma-kinaz pasatu zizkion Aita Goikoetxeak.

Honela mugatzen zuen honek Iokinen nortasuna, 1980.ko Mar-txoaren 17.an Donostian izandako mahai-borobilean. Hitz egokiak Zai-tegiren jokaera hobeto ezagutzeko:

«Zaitegi oso gizon koherentea zan. Bere mundu guztia hon-tantxe biltzen zan: euskaran. Honegatik, eutsi nahi izanzion hizkuntzari. Berarentzat euskara zan Aberriaren gil-tza. Nahiz eta zapalduta bizi ikusten zuan Euzkadi bere hiz-kuntzaren jabe baldin bazan etsai guztiak baino gehiagoizango zala.Azken aurreko oporrak San Salvadorren elkarrekin igarogenituan, Izalko izeneko herrian. Izalko hori sumendi batenmagalean dago eta gauez askotan esnatu egiten ginan atekokrisketearen ikarakin.Indio herri bat dago han, Izalko; izugarrizko zigorra etajipoia hartu cuten gu joan baino zenbait urte lehenago.Dirudienez, jaiki egin ziran eta... azkenengoetan utzi zi-tuzten.Behin Zaitegik esan zidan:Aizak, hoiengana joan behar

-219-

Page 192: OROITARO (Hitzaurre gisa) - Euskonews · 2016. 1. 18. · OROITARO (Hitzaurre gisa) Gizonak, egun batez aurkitu zuen bere izanaren sena, herri baten erroetatik sortzen zen euskaldun

diagu eta ikusi nola dabiltzan, zernolako laguntasun dau-katen, heuren gogoa zein dan...Eta joan ginan. Aurretik galdera batzu prestatu genituan,hitz batzu... «aita», «ama» eta antzerakoetatik hasita. Hirubider edo joan ginan. Eta hirugarrenean etsita gelditu ginan.Zaitegi zan ni baino gehiago ibiltzen zana eta halako ba-tean atso zahar batek esan zion:

«No aoles Padre que te desonraz»Halegia, haien hizketa erabiltzen hasi ginan eta erabat pe-to geldituarazi gintuan atso honek, esanez: ez jarraitu bidehonetatik.Jo ninduan Zaitegik eta esan zidan: goazen hemendik! etze-goek zer eginik bere hizkuntza deshoretzat daukan herria-rekin.Herri zapalduak bezala, gure Herriaren ahaide bezala topa-tu nahi genduan; hartarako joan ginan haiengana, baina ho-ri ikusiaz alde egin genduan.Beti Euskal Herria gogoan. Zaitegik ez zeukan beste gau-zarik. Dikotomia ikaragarrian bizi zan han Ameriketan. Soi-nez hantxe bizi bazen ere espirituz dana honera ekarri na-hi zuan.Hango Sinagoga-ko judioekin izugarrizko adiskidetasunazeukan. Ikasi zuan hebraiera, oso ondo gainera. Eta kartabatzu idatzi zituan judioen alde, Pio XII.gnak han zeukanbulegora.Azken urtean minduta zegoan. Nagusiek oporretan ere la-nez bete baitzuten. Berak esan zidan: Ez dute nahi nik ezjudioekin ezta ditudan adiskideekin ere hartuemanik izate-rik. Etsita zegoan.»

* * *

Arratsaldeko 7.etako Meza ematen zuen Iokinek egunero Arrasa-teko Eliza Nagusian. Behin Elizara iristen dela On Jose Luis Iñarraparrokoa zenak arestian hildako baten alde eman behar zuela Meza esanzion.

«Erdaraz ala euskaraz» galdetu ei zion Iokinek. «Erdaraz» eran-tzuna. «Bada, orduan zeuk eman» esanez etxerako bidea hartu zuenostera.

Hildakoa hauzokide zeukan Iokinek.

* * *

-220-

Page 193: OROITARO (Hitzaurre gisa) - Euskonews · 2016. 1. 18. · OROITARO (Hitzaurre gisa) Gizonak, egun batez aurkitu zuen bere izanaren sena, herri baten erroetatik sortzen zen euskaldun

Euskarekiko ardura nolakoa zeukan ideia egin dezagun, ondokogertaera honek errazten digu:

Behin Bilboko Erostetxe Haundi hoietako batetara doa erosketabat egitera. Dakusan lehen neskari nahi zuenaren berri ematen dio, eus-karaz. Neskak ez zuen tutik ulertzen.

Handik ordubetera Iokin Erostetxetik irtetzen zen besapean pake-tetxoa zeramalarik. Euskaldun bat ekarri behar izan zuten bezero «es-trainu» harek eskatutakoa zer zen jakiteko.

-221-

Page 194: OROITARO (Hitzaurre gisa) - Euskonews · 2016. 1. 18. · OROITARO (Hitzaurre gisa) Gizonak, egun batez aurkitu zuen bere izanaren sena, herri baten erroetatik sortzen zen euskaldun

ZAITEGI FLASH-ez AZTERTUA

Ondoan datozen galderak bat-batean dira Iokini eginda. Erantzu-nak ere, noski, horrelakoak ditugu. Eta Zaitegiren barne-barnetik irten-dako ihardespen hauek, haren mugaketa areago zorrotzagoa egiten di-gute. Zenbaiti emandako erantzunek epe luzetxoagoa behar izan zutenbaina gehienak aurretik gertuta eukiko balitu bezala irten zitzaizkion.Arrasatearraren ispilutzat har daitekeelakoan nagoelako ematen dut he-men galde-erantzunketa:

1.— Zein da Zaitegi? Ameslari bat. Euzkadi euskalduna ikusi nahi izan-go lukeena.

2.— Zure gogoko liburu baten izena? Asko irakurri dut.

3.— Eta musiko batena? Beethoven.

4.— Idazleen artean? Bi emango dizut: Txomin Agirre eta Dostoiews-ki.

5.— Politiko bat? Arana Goiri. Dena dela, Jose Antonio Agirre daazken honetan izan dugun gizonik aipagarriena eta politikoena.

6.— Aukera ezazu artista bat. Aurelio Arteta. Velazquez eta Zuloagaere nere gustokoak dira.

7.— Izan duzun lagunik handiena? Andima Ibinagabeitia.

8.— Gehien harritu zaituen Herria? Euskal Herria.9.— Euzkadi ala Euskal Herria? Bietara.

10.— Zure bizitzako egun bat. Euskaraz idazten hasi nintzen eguna.

11.— Francisco Franco. Espainiari kalterik haundiena egin dion gizona.12.— Espainia? Bere burua aurkeztu ezin duen Herria.

13.— Lore bat? Larrosa.

-223-

Page 195: OROITARO (Hitzaurre gisa) - Euskonews · 2016. 1. 18. · OROITARO (Hitzaurre gisa) Gizonak, egun batez aurkitu zuen bere izanaren sena, herri baten erroetatik sortzen zen euskaldun

14.— Lorea ala fusila? Lorea.

15.— Zer adierazten dizu berde koloreak? Etorkizuna.

16.— Eta zuriak? Euskal Herriaren jatortasuna.

17.— Gorriak? Euzkadiren alde ixuritako odola.

18.— Noiz egon da euskara osasuntsuago, zure denboran, lehenago, gu-re egunotan? Oraingo aldian sendoago dator, ikasi eta baita ez ika-siaren artean ere.

19.— Zer da pakea? (gehien pentsatu duenean). Guztion artean izan be-har dugun elkartasun zintzoa.

20.— Eta gerratea? Bi gerrate mota bereiz ditezke: 1) Norberaren bu-ruaren aldekoa. 2) Inori eskubide gabe egiten zaiona.Dena dela, gerratea orobat hartuta ezin ikusia dut.

21.— Haur bat. Etorkizuneko gizona.

22.— Nola ikusten duzu aisia? Alperkeriak dakarrena; baina, hain zu-zen, alperkeria horrek on haundiak ekar ditzake: gizadiaren one-rakoak.

23.— Zer izango zinateke ostera jaioz gero? Izan naizena.

24.— Josulagundia? Euskal Herrian euskaldunen sortzerik harrigarriena.Hor ditugu Loiolako Iñaki eta Xabierreko Frantzisko, besterikez aipatzearren.

25.— Loiola ala Xabier? Biak.

26.— Tabakorik? Bai, habanoa.

27.— Edaririk? Whisky.a.

28.— Fidel Castro ala Mao? Ez bata ezta ere bestea.

29.— Pinochet ala Videla? Ez bata ezta ere bestea.

30.— Fidel Castro ala Videla? Ez bata ezta ere bestea.

31.— Zer da karitatea? Elkarrenganako maitasuna, Jainkoarengandikomaitasunak eraginda.

32.— Ba al da karitaterik? Bai, benetakoa gainera.

33.— Zorionbide bat? Zorionekoak Jesukristoren irakatsirik beharrez-koena mamitzen dutenak: nork bere buruari agintzen diona.

34.— Apostolu bat? Kepa eta Paul Deunak. Elizaren aurreko aldiak zo-ragarriro ematen dituzte.

35.— Ez al zaitu inoiz munduak deitu? Ez. Ni neure arazoetan murgil-duta bizi izan naiz.

36.— Zer da dirua? Gauza askotarako beharrezko dugun zera.37.— Dirua ala ohorea? Ohore eta Osasuna. Ohorez beterik eta dirurik

gabe bizi daiteke.

-224-

Page 196: OROITARO (Hitzaurre gisa) - Euskonews · 2016. 1. 18. · OROITARO (Hitzaurre gisa) Gizonak, egun batez aurkitu zuen bere izanaren sena, herri baten erroetatik sortzen zen euskaldun

38.— Heriotza? Etxe aldaketa.

39.— Zer idatziko zenuke zure bilobian? Bego Jaungoikoaren atsede-nean.

40.— Zer da olerkari izatea? Ederra Eder-begiz ikusi eta adieraztea.

41.— Olerkari baten izena? Lope de Vega.

42.— Izan al duzu etsairik? Neuk dakidanez, ez.

43.— Amerika ala Europa? Biak beharrezkoak ditugu. Bata itxaropena.Europa iragana.

44.— Guatemala? Etorkizun haundiko Herria.

45.— Zein eserierazi duzu zure mahaian, txiroa ala aberatsa? Bietatikizan ditut.

46.— Aukera ezazu herri bat jaiotzeko. Arrasate; ez nuke aldatuko.

47.— Emakume bat zure bizitzan. Dudarik ez, nere ama.

48.— Zure bizitzaren ardatza? Euskara. Eta gure Aberria indartzekoerabili ahal izan dudan guztia.

49.— Atsotitz bat.— Gogorik denean aldaparik ez.

50.— Zer izan da Iokin Zaitegi bizitzan? Kixote bat.

-225-