izadia › pdf › zer221.pdf · izadia menditxo baten gainean gizonaren almenak ederrak dira...

20

Upload: others

Post on 23-Jun-2020

10 views

Category:

Documents


0 download

TRANSCRIPT

Page 1: IZADIA › PDF › zer221.pdf · IZADIA MENDITXO BATEN GAINEAN Gizonaren almenak ederrak dira guztiak. Egilleak, ondo, ekian gure bear izanaren barri ta bizitzarako bear genduzan
Page 2: IZADIA › PDF › zer221.pdf · IZADIA MENDITXO BATEN GAINEAN Gizonaren almenak ederrak dira guztiak. Egilleak, ondo, ekian gure bear izanaren barri ta bizitzarako bear genduzan

IZADIA

MENDITXO BATEN GAINEAN

Gizonaren almenak ederrak dira guztiak. Egilleak, ondo, ekiangure bear izanaren barri ta bizitzarako bear genduzan almenez, ondoorniduta itzi ginduzan. Gure begiak izar bi legez dira, beti aurrerabegira. Eurak barik Mora ezin joan, eurak dira gure gidari bizitzakoordu latz eta gozoetan.

Egunaren sorreran zabaltzen dira begiak izadira begira. Danadago eder, solo ta belardi, eta aldapan gora doan bidetik zerurakoatea dirudi. // Lora zuriak ta larnos gorriak baratz orlegian eguzkiprintzetara dizdizka dagoz, usain gozoa zabalduz. Izadi guztia eme-miñetan dago bizi-garrez ta usain gozoz ingurua alaiturik ta zentzu-nak eder guztiaren armenetan, barri-giroz zoramenetan.

Izadia ta gizakia alkarren lagun aundi dira. Izadi da gizonarenonipea ta gizona lurreko on guztiaren gozartzaillea. // Egilleak eraorretan jarri eban gizonaren bizia emen, lurrean, eta euskaldunaren-tzat, alan bearrez, Auñamendi aide au izango zan. // Egiz, menditar-te bikaiña, gogoz lan egin nai dauanarentzat. Gaiñak, arruak etaluuak era guztietako lurrak daukaz orlegiz jantzirik ta gizonareneskua, bizi bizirik, agertu izan da gizaldien gizaldietan.

Egiz eguskaldun luna gure arbosoen Aberria da ta euren odole-tik datorkigu gure biziaren iturria ta mendi, arrua ta giza izatez, ego-ki landua izan da gizaldien gizaldietan. // Zentzuna danez goitik beardau gizonak ta euskaldunak eskolaz ta sinismenez jakin dau berenortasuna zuzendu ta edertzen. // Gure lurraldeak goi ta be, tontoreta anua inguru guztiak ezbardiñak daukaz, baiña euzko izakera iza-tez jatorkon bere ganoraz bizia zuzendu ta edertzen saiatu da.

Begira mendi gain pilitera. Aldatzak zugatz orlegiz jantzita

dagoz ta gaiñean lau aide eder bat solo mamintsuz landuta ta danenartean etxe zuri eder bat lau aritz aundiren erdian. Lau aizetara dau-kaz bere sustraiak sendo ta ugariak Euskalerri osora begira. Danen-tzat dauka bere onginaia, danentzat bere agurra goizean goiz askata-sun eguzkia sortzen danean.

Gizona egarri da ta iturri bat dauka etxe zuriak aurrean giza-giroa asetzeko... gizona etxe lurreko ur garbia edanda suspertzen dalanerako gogorik bizienaz. Baiña lurrak landukeran, beste egarri batasmetan dau bere barnean. Iturri ondotik, agiri-agirian, dauka Eus-kalerri guztia ta biotzak asmetan dautso aren egarria. Ain eder tamaitagarri zara nire sorterri maitea diño... asetu egizu nire zurega-nako lei bizia...

Izan bere, bizi-itunirik ederrena norbere sort-iturria da ta arenegia ta maitasuna arnasa sendo emoillea. Zerua aparte, itunirik ede-nentzat dauka egizko maitale kutuna da bere kabia.

Etxe txikitxu zuri politak zaindari bat dauka atean. "Txolin" txa-kur zuria, beti ernai dago mendietara begira. Ondo zaintzen ten dituikasgiñak, eiztariak ta gabaz bideak galdurik dabiltzan sorgiñak; ezdau ezertxo be salatu barik izten. Ta ortik sortzen da egizko bake-aroa, maitasuna darion egoitza, poza ta mendigain ederrak darionbakea.

Ta etxe-jauna agertu da anats-beran etxe aurrera ta ederren ede-rrez biotza pozturik, izadiari jalki dautso abestirik gozoena. "Etxetxikitxu zuri polit bat lau aitz aundiren erdian, iturritxo bat aurreantxakur zuri bat atean, antxe bizi naz bakean". Au izan da euskaldu-naren ametsa, egia ta poza lau aitz aundiren erdian.

Giza biziak bear dabenadauka etxeak oiñeaniturritxoa dizdizkariaarri zurien artean;egazlariak datoz bertaraurez asetzen aideanur garbiaren atsegiñagazindartzen bizitz-barnean.

Etxe zuriak eskatuten dauberarentzat aiskidiabakardadeko ordu luziak alaituteko bidia;bideak gora, arkaitzak beraalaitsu dabil jendiadanen omenez txakur zuriakzaunkaz dabil min gorria.

PAULIN

Euskalerriko mendi gaiñeanzer dago zerura adizugatz sendoak dirdari dagozeskur-miñez zeruari;danen artean ederrena zein danbarruak ezin igarri,ain zara eder, izadi maite,eskerrak Egilleari.

Zelai orleian piztiak dabiltzera ezbardiñekoakaundi ta txiki, zuri ta baltzakbakoitza bere erakoak;auntz ta akerrak adar okerrakbedar gozoz asetsuakasto eder ta zaldi liraiñakpizti berebizikoak.

Danen artean ederren dira,eguzkiaren argitan,bei zuri eta odol gorriak,bedartza orlegietan;goizean goizik gogoz dabiltzazeuren janari lanetanesne zuriaz betetutekoontzi gorriak gabetan.

Oroz goitikan ara zer dagonlau aitz aundiren erdian,etxe zuria leio zabalikeguzkiaren aurrean;txoriak egaz, erleak dardararitz ederren artian,zoragarria egiz dalarikbizia mendi gaiñian.

Eusko JaurlaritzarenLaguntzaz.Kultur Saila'k diruz lagundutako aldizkaria.

Page 3: IZADIA › PDF › zer221.pdf · IZADIA MENDITXO BATEN GAINEAN Gizonaren almenak ederrak dira guztiak. Egilleak, ondo, ekian gure bear izanaren barri ta bizitzarako bear genduzan

ELERTIA

ZER aldizkariak eta EUSKERAZALEAK ALKARTEAK'K ba-dauke Bilbao inguruan urteko arpidetzaeskuratzeko erea. Etxerik etxe joaten da kobratzaillea. Baiña gauzea ez da ain erreza errietan. Orregaitikeskari au egiten dautzuegu: Bialdu eiguzue txartel edo txeke bat. EUSKERAZALEAK ALKARTEA'ren ize-na ipiñi ta 2.000 pezeta dirala idatzita. Txartel ori sartu karta-azal batean eta gaiñean zuzenbidea ipiñi: EUS-KERAZALEAK ALKARTEA.

Colón de Larreátegi, 14, 2 2 , eskoia. 48001 BILBAOEskerrik asko urtero zintzo-zintzo ordaintzen dozuen guztioi.

RESURRECCION MARIA AZKUE(1864-1951)

Kantauri itxas-ertzean dagon Lekeitio arri politean jaioadogu.

Eusebio Maria, bere aita, lekeitiarra zan eta euskal olerkaria.Mundaka'koa eban ama, Karmen Aberasturi, euskal lanetansemeari ainbat lagundu eutsona. Gaztetatik susmatu eban eleiz-deieri erantzunik. Gazteizen eta Salamanka'n osotu ebazan ikas-ketak. 1888'an abestu eban bere meza barria, andik iru urtera,teolojian ain zuzen, "Irakasle" (Doctor) agiria lortu eban.

Azkuek oroimen arrigarria eban eta naimen oso sendoa, lan-gille porrokatua zan, euskal arloan batez be. Bilbo'n, Jardineskalean eukan euskerazko eskola, eta emendik, ezin esan ala Ian;burutu euskun. Berton eukan antzoki bat umetxoei "teatrua"erakusteko; emen eukazan Euskaltzale ta Ibaizabal asterokoenlantokiak be. Eta Azkue izan zan, Arana Goiri 'rekin batera, beregaraian euskera illobitik atera ebana.

Irutan benatu geinke Azkue'ren lana 1) Euskalari; 2) musi-kalari, ta 3) idazle.

Azkue, euskalari

Euskalari ta gramatikalari bezela lan izugarria egin ebanAzkue zanak. Ez yaku errez izango euskaldunoi aren goi-mai-Ilako lanari merezi dauan garrantzia ezartea.

1) Euskal Izkindea (Bilbao, 1891). 401 orrialde. Euskeraz taerderazko gramatika. Bizkai'ko Aldundiak argitaratu eban.

2) El Euskera (Bilbao. 1897). Euskera ikasteko.3) Diccionario vasco-español-francés (Tours, 1905-1906).

Ale bi; lenengoak 561 orrialde ta 487 bigarrenak. Lan eder-ede-rra; gaztetan egiña. Amabost urteko lana, berberak diñoskunez.

4) Prontuario fácil para el estudio de la lengua vasca (Bilbao,1917). Euskeraz ikasteko Ian bikaiña.

5) Diccionario de bolsillo (Bilbao, 1918). Liburutxo antzeanargitaratua; euskeraz ta erderaz, eta iruntzietara.

6) Morfología vasca (Bilbao, 1923). 930 orrialde. Ikasbideegokia, euskera sakon-sakon ikasteko ta berbetean erabilli oidoguzan utsak eta okerrak zuzentzeko.

7) Gipuzkera osotua (Bermeo, 1935). 184 orrialdea. Morfo-logía osotzeko egin eban lana, elburu bati begira: euskalkienbatasuna.

Garbi-zalea zan Azkue, idazti oneitatik atera geinkenez.

Azkue, musikalari

Asko atsegin yakon Azkue'ri euskal-musika. Zenbat euskaleresi zar batu eban!

Eta kanta zarrok txortatzea besterik egin ezpa-leu be, ondoirabazia eban betiko izena. Ona amen lan batzuk.

1) Euskerazko eresiak. Lau musika ingurrazti.2) Eleizarako eresiak. Sei kuadernu eleiz musikaz.3) Eres-antzerki edo zarzuelak: a) Vizcaytik Bizkaiara; b)

Sasi-eskola; d) Aitaren bildur; e) Gainzabale'ko eiztaria; f)Eguzkia nora, eta abar.

4) Iru oratorio: Daniel, Lamindano ta Andra Urraka.5) Ortzuri (Bilbao, 1909). Opera, iru zatitan eratua, euskeraz

eta erderaz. 1911'an aukeztu zan Itxasora deritzan zatia.6) Urlo (Bilbao, 1911). 348 orrialdea ditu partitureak. Opera.

Musika ta izkia euskeraz, gaztelaraz eta doitxeraz bereak ditu.7) Cancionero vasco popular (Barzelona, 1918). 12 ale. Lan

izugarria benetan.

Azkue, idazle

Euskal idazle dogu Azkue, eta bitxi batzaille era berean. Gra-matika, antzerki, itzaldi ta musikaz gaiñera, ba ditu irakurgai tanobela jatorrak be. Berak asmauak batzuk, eta erriaren agotik jaso-ak beste batzuk. Ikus:

1) Txirristadak (Bilbao, 1898) 274 orrialde, irakurkizunbarregarriak dozuz, piper-miñez beterik egiñak.

2) Bein da betiko (Bilbao, 1890). 138 orrialde.3) Jesusen Biotzaran Illa (Bilbao, 1901) 210 orrialde. Biz-

kaiko euskeraz.4) Ardi galdua, (Bilbao, 1918). Gipuzkeraz egindako nobela.5) Laminak: Euskalerrian (Bilbao, 1927).7) Euskalerriaren Yakintza (Madrid, 1935). Lau liburu andi.

Lan ederra. Euskalerriko oitura, siñiskeri, ipuin, esakera, erri-olerki, aur-jolas, sandakintza, kanta zar, millaka gauza eder batueuskuzan.

8) Ipuiñak (Bilbao, 1968). 248 orrialde. Azkue'k gaztetanosoturiko ipuiñakaz.

ARREGI'tar JOSU

1

Page 4: IZADIA › PDF › zer221.pdf · IZADIA MENDITXO BATEN GAINEAN Gizonaren almenak ederrak dira guztiak. Egilleak, ondo, ekian gure bear izanaren barri ta bizitzarako bear genduzan

EUSKEREA

BAKIOKO EUSKEREA (eta III)

4. Izkuntza erabilerako beste erispide batzuk

4.1. Eraikuntzen izenakArlo au be egonkortzat jo bear geunke. Bakioko

udalerrian edozein etxe edo eraikuntza eregiterakoanUdalak baimena emon bear izaten dau. Udalak bai-men ori baieztatuteko, eregileak, Udalak eskatutakobaldintzaren batzuk bete bear izango dauz.

Ez daigun aaztu, emen azaldu gura doguna elburujakina lortutekotan eginda dagoana, arean da, inguruetnolinguistiko jakin bategaz, Bakioko izkuntza ere-duagaz (Balioko euskera aldaereagaz), atan be, bategitea dana. Beraz, esku artean darabilgun izkuntzaingurune ori jagotekotan, etxe edota eraikuntzabarriak egin eta beroneek izendatuterakoan, urrengobaldintzok bete eragin bearko leukez Udalak:

– Etxe edo eraikuntzearen izena euskeraz iminibear da. (EL MANZANAL - SAGARLANDA/SA-GARDI)

– Orretarako, aal danean tokian-tokiko lekuizenaerabili bear da. Orube edo inguruari jagokona aalbada, obeto. Erriko toponimiari leentasuna emon etatoponimia bera jagon guran. Udalaren arlo onetakoaolkuak bear-bearrezkoak izango dira (ARBEBURU,GURBIZONDO, BASARTETXU, MIMENARTE,MIMENONDO...).

– Zuzentasuna eta jatortasuna erabili bear dira eus-kerea bera eta euskerazko izenak erabilterakoan.Bakioko euskereari leentasuna emon, ingurune etno-linguistikoari jagokozan izkuntza ezaugarriakaz bateginez (BERRI - BARRI, IRI -~ URI, BELTZ -->BALTZ, -TXO - TXU, GAIN -* GANE/GAN,BARNE – BARREN, ELIZ -* ELEIZ, -TEGI -* -TOKI, -AGA/-TZA/-ETA,...).

– Etxe edota eraikuntza orretarako aukeratutakoizena kanpoko ormetan ikusteko eran jarriko da.

– Etxeko edota eraikuntza orretako seinalaen osoa,iragarki eta erakusle guztiak, euskeraz, gitxienez,jarri bearko dabez.

– Bakioko etxe istorikoen euskal izenak birresku-ratu bear doguz. Arean da, baserri eta urigunekoetxeon izenak. Izenok etxe orreen aurrekaldeetan argieta garbi jarri bear dira. Era txukunean eta era bar-

dintsuan, bateratasuna eta garbitasuna erakutsi beardogu arlo onetan eta. Orretarako Udalak diru-lagun-tzak aurreikusi leikez, etxeetako jaubeek izenok eus-keraz ormetan imini daiezan. (Eraikuntza edota etxeistorikotzat 1950tik atzerakoan egindakoak artukodoguz - GOIKOLEA, IBARRA, GOITISOLO,ARMURUA, GAUBEKA,...

– Au guzti au bete daien Udalak bear diran arauaketa betebearrekoak onartuko dauz eta orreei jagokenurreko jarraipena be egingo dau. Bakioko jaube guz-tiei onartutakoaren barri emongo deutse Udalak, eraberean, arauotara egokituteko dabezan epeak jakina-zoko deutsezala.

4.2. Kale, ibilbide, zumardi, bide, etorbide,enparantza, mailadi, iturri eta abarren izenak

Arlo au be egonkortzat jo bear dogu. Bakioko uda-lerrian badago, oraindinokarren, arlo onetan zeregi-nik. Batez be, geienak izendatu barik dagozalako.Arlo onetan inoren minberatasunari ez erasotekotan,alderdikeriak dirala eta, aren edo bestearenganakobazterkeriak saiestuteko asmotan, zuur eta garbi joka-tu bear da. Beraz, Udalaren aukerak erdibidekoa etaneutroa izan bear dau. Eta onetarako zer obeto, errikoingurune etnolinguistikoak eta gomutapen istorikoakeskeinduten deuskuen toponimia aberats eta aberas-garriaz baliatu baino: Eta au berau izango da gureaukerea:

– Kaleak-eta izendatuteko izenak Bakioko lekui-zenen zerrendatik aukeratuko dira. Au da, Bakiokotoponimia izendegitik. Erriko jatorrizko izkuntzeagordeteko, gizaldi eta milurte askodun izkuntza onda-reari eusteko, atan be. (IBARRA, TABERNAZAR,BIOZKO, GABANTXO, ORUEZARRETA, ZAI-TUA-ETXEBARRIA, ARTAETXE, OLEA, MUXI-KENA, OTSOATEGI...)

– Kaleak-eta izendatuteko erabiliko diran errikolekuizenak aukeratuterakoan, kale edota zer ori da-goan lekuari jagokon lekuizena artuko da, edotaango baserri edota ondo-ondotxuan legoken besteedozein gai toponimikoari jagokona (solo, iturri,bide, baso,... toki batena). Beti tokian-tokiko izenaneusteko asmotan. (OLASKOETXEKO APARKA-

2

Page 5: IZADIA › PDF › zer221.pdf · IZADIA MENDITXO BATEN GAINEAN Gizonaren almenak ederrak dira guztiak. Egilleak, ondo, ekian gure bear izanaren barri ta bizitzarako bear genduzan

EUSKEREA

LEKUA, ONDARREKO ZUBIA, MAKATZEKOITURRIA,...).

– Kaleak-eta izendatuteko beste aukera bat tokian-tokiko izen deskriptiboak erabiltea da (KALE NAGU-SIA, ERDIKOKALEA, ARTEKALEA, BARREN-KALEA, GOIKOKALEA, BEEKOKALEA, BA-RRENKALE BARRENA, BARRENKALE GOIE-NA, GOIKO/BEEKO ELEIZEA, ITSABIDEA,...).Erabiliko diran deiturek Bakioko euskera eredu etaeuskal senari jarraitu bear deutsee.

– Pertsonen eta pertsonek egindako ekintzen gomu-tagarri diran izenak leku-gai orreek izendatuteko era-bilerea oso-osoan saiestuko da. Daborduko ildo orre-tan iminita dagozanak bear dan eran ordezkatuko dira.Beste errialdeetako izenei be, ildo berean, gatxeritxi-ko deutsegu. Seinalapen politika ori errotik baztertubear dogu. (J. M. ZIRARDA GOTZAINARENKALEA,...).

– Gai bakotxa zer dan adieraztekoa, deiturea(KALEA, IBILBIDEA, ENPARANTZEA,...), euske-raz bakarrik idatziko da. Euskerearen izkuntza legeakeskatuten dauanez, lekuizenaren ondotik eta artikuluadaroala idatzi bearko da (LAPIKOLURRA MAILAK,BENTA ENPARANTZEA).

– Beroneen seinalapena era egonkorrean egingo da,au da, denporan luzaroan iraun aal izan daian. Erabi-lera turistiko-folklorikoa asikera-asikeratik eta errotikezabatuko dogu.

– Aurreko guztia zeatz-meatz bete daiten, Udalakbearrezkoak diran arauak onartu eta ezarriko dauz.

4.3. Barruko seinalakuntzea edo errotulaketeaEraikuntza publiko eta pribatuetako barruko seina-

lapenari gagokioz emen. Berau be arlo egonkortzatartu bear dogu. Erakusleak eta errotuluak euskerazidatzita egotea da elburua. Ekintza oneri Udalarenbitartez bidea emon bear jako (itzarmenak izenpe-tuz,...). Udalak bideratu, eskatu eta, bearrezkoa badabe, erabiltera beartu egin bearko leuke. Au dala eta,aaztu barik, Bakioko giza-talde linguistikoari jagoko-zan begirune eta eskubideak. Orra or Udalaren zereginaundi-sakona!

Ba dira or, bada: udaletxea, kultura etxea, ikaste-txea, ur-araztegia, osasunbide zerbitzuak, gizarte zer-bitzuak, kiroldegia, probalekua, kirolgunea, aparkale-kuak, aritzea, baso-mendiko ibilbideak, eleizak, base-leizak, gasolindegia, saltokiak (salgaiak, salneurriak,iragarkiak, oarrak, publizitatea,...), tabernak, jate-

txeak, hotelak, diruetxeak, osagaidendea, aseguruetxeak, oilotegiak, bestelako baltzuak, eta abar. Bada-go, bada, non zer eginik, gero!

Udalak ekintza orreen ontasuna bermatuko dauanitzulpen zerbitzua erabilteko aukerak danon eskueranimini bearko leukez. (LABAYRU IKASTEGIA,...).

Kanpaina bat edo batzuk eratukeran, ekintza oneekbultzatu bearko leukez Udalak, orretarako, euskerazerrotuluak iminten dabezanentzako ainbesteko diru-laguntzak eskeiniz. Baita errotulaketa elebiduna iminiezkero be.

(Oneri gagokozan ezkero, barruko errotulaketeaezeze, kanpokoa be diruz bultzatu bearko litzake. Egi-tasmo au aurrera atarateko Eusko Jaurlaritza, Aldun-dia, Bizkaiko Merkataritza eta Itsas Etxea eta besteerakunde batzuengana laguntza eske jo bearko litza-ke).

Barru seinalapenak, bera irakurriko dauan edono-rentzako, arlik eta euskera ulergarrien, erabilgarrieneta arlo bakotxaren zeaztasunei egokien erantzungodeutsela eginda egon bear dau. Barruko errotulaketeaerabagiteko erispide orokorrakak, beraz:

1.– Ulergarritasuna.2.– Zeaztasuna/argitasuna.3.– Zuzentasuna (okerrik ez).4.– Praktikotasuna.Beste aldetik eta izkuntza arloa gogotan artuta, ona

emen olangoetan orreri buruz emoten diran aolkuak:– Euskera zeatza eta ulergarria.– Erderazko emoitzei ez lotuteko aaleginak egin

bear dira:a.– erderazko izenaren ordez aditza euskeraz erabi-

li.b.– erderazko izen-multzokariak euskeraz plura-

lean erabili.– Izenlagunetan -en / -ko / rako atzizkiak erabili.– Erderazko "izena + izenorde erlazionala" erako

multzoak euskeraz geien bat izen alkartuen bidezemon.

– Erderaz izenondo bi dagozanean, izenondo erla-zionala erabili, edota izenondo onek izen alkartuakjasoko ez leuken esangura berezia daukanean.

– Berba alkartuetan, errotulaketarako marrarik ezerabili. Alan idatzi bearra araututa dagoanenan izanezik.

– Berba alkartuetan/eratorrietan leen osagaiaren -aitsatsia jagon, -ia amaieradunetan izan ezik (oneetan-a kenduta erabilten dira eta).

3

Page 6: IZADIA › PDF › zer221.pdf · IZADIA MENDITXO BATEN GAINEAN Gizonaren almenak ederrak dira guztiak. Egilleak, ondo, ekian gure bear izanaren barri ta bizitzarako bear genduzan

EUSKEREA

– Izkuntza arau eta abarrei jarraitu (izkiaundiak/txikiak...).

– Espaineratik bereizteko bearrizana dala, maile-guak artuterakoan kontuz ibili bear dogu (zein, noiz,zelan, non), errotulaketarako berbak aukeratutera-koan, ain zuzen be.

4.4. PublizitateaPublizitatea, kanpokoa zein barrukoa, gaur egun

edozein lekutan aurkitu geinken gaia dogu. Publizita-terik euskeraz, baina, ia-ia ez dago, ez dogu inon beikusten. Dagoana, eta ez gitxi, erderaz dago. Esangogeunke euskeraz baino ingeleraz idatzitako publizita-tea geiago ikusi leitekela gure errian.

Kanpoko publizitateari jagokonez, gure bide-bazte-rretan, kaleetan, pelota-lekuan, futbol-zelaian, salto-kietan, publizitaterako tauletan eta olango agirikolekuetan publizitatea euskeraz imini eragitea lortubear dogu. Gure erriaren izkuntza eta nortasunarijagokelako. Olan egin ezean, begien aurreko izkuntzaingurunea jagoteko egingo diran beste aaleginakeznaiko eta erren lotuko dira. Udalerri mailan orokoreta osotasunera jo bear dogu arlo onetan.

Barruko publizitatea, saltoki (erosketa-zorroak,lotukiak egiteko paperak, iragarkiak,...), taberna, ja-txetxe, diru-etxe, baltzu, gasolindegi eta abarretan jar-ten da. Emen be euskerea bakarrik erabili bear da.

Gitxienez, erriko publizitatearen %80a euskerautsean imintera jo bear dogu epe laburrean.

Enparaukoak (%20ak), baina, elebiduna izan beardau. Euskereari, jakina, zein lekuz zein andieraz, leen-tasuna emonez. Publizitatea jarteko baimena emotera-koan, Udalak eskatu bearko leuken gauzea doguberau.

Euskerea, publizitatean, ganoraz, taiuz, bizitasunezeta ondo erabili bear dogu. Euskal senaz egina eta ezerderen kalko txarren emoitzea. Ez daitela urtenbide-rik merkeena izan, onena baino. Euskal izkuntzearionurari aundiena ekarriko deutsona, atan be.

Udalak bultzatu bearko leuke publizitatea euskerazbakarrik egin daien. Eta errian edo udalerrian eratukodan edozein ekintza sozial, politiko edota kulturalaegiteko baimena emotearakoan, orretarako eskatubearko daben baimena Udalak emon baino leen,publizitate guztia (afitxak, ormirudiak, txartelak, jaie-tako edo eskuko egitarauak, gida-liburuak, iragarkiak,oarrak, aldizkariak,...) eskeraz egin daiezala eskatuedo beartu bearko leuke Udalak. Edo, gitxienez,

aurrean esan dogun lez, elebitan, euskereari beti leen-tasun osoa emonez.

Publizitatea euskeraz sustatu eta garatuteko kanpai-nak egin bear dira, ekimen pribatua euskerearen eteki-naz be oartu daiten. Au guzti au administrazionaren(Udalaren) laguntza barik ezinezkoa litzake.

5. Borondate politikoa

Onelango ekintzaren bat aurrera ataraterakoan,borondate politiko argia eta sendoa izatea bearrezkoada.

Udalak euskerearen normalkuntzan dauan garrantziberezia azpimarratutekoa da. Gizarteari begira euske-rearen zabalpen lana egin bear dau. Euskerearen nor-malkuntza bidean gitxienekoak bete bear dira. Badaez-padako urtenbideek euskereari ez dakartsoe gauzaonik, erabagi sendoak eta iraunkorrak bear doguz.

Udalaren borondate politikoan datza, bada, egitas-moaren arrakasta ala porrotea. Leentasunezko arloadan euskerearen normalkuntzeari arek bear dauazanbesteko baliabide ekonomiko zein politiko eskuetanimintean, atan be. Borondate politiko orrek zabaltasu-nean oinarria izan bear dau. Bideratuko diran ekime-nak, bada, Udalaren onarpen eta sustapen politikosendoa bear dabez. Arlo onetan alderdi politikoenbategite politikoa bearrezkoa dogu egitasmo au egiabiurtuterakoan.

6. Diru-baliabideak

Euskerearen normakuntzearen barruan kokatutadagoan ekintza au garrantzizkoa dan ezkero, Udalarenbitartez diru-baliabideak aurreikusi eta bilatu beardira. Diru-baliabiderik ezean, egingo dan aaleginautsean lotuko da eta. Urtean-urteango aurrekontuberezia egin bearko da. Diru-iturriak urrengo oneekizan leitekez:

– Udala.– Bizkaiko Foru Aldundia.– Eusko Jaurlaritza. (HPIN).– Europako erakundeak*.– Komertzioak.– Partikularrak (emoitzak).* (Izkuntza gitxituen aldeko egitasmoetarako

laguntzak).

4

Page 7: IZADIA › PDF › zer221.pdf · IZADIA MENDITXO BATEN GAINEAN Gizonaren almenak ederrak dira guztiak. Egilleak, ondo, ekian gure bear izanaren barri ta bizitzarako bear genduzan

EUSKEREA

Plangintza eta ekintza orrek aurrera atarateko bea-rrezkoa da aurrekontua eta dirubideak zeaztea. Geien-gienek diru publikotik etorri bearko leukee. Gauzakleenengotan ondo egin ezkeroan, dirutzak aurreztuleitekez, geroan dirutzok beste arlo batzuetan erabiliaal izateko, ain zuzen be.

7. Epeak

Egitasmoa zertuteko epeak arloka erabagi bear dira.Epe edo fase ezbardinak asmatu eta beroneek eukikodaben eragina eta zabalerea be zeaztu bear dira: arlo-ka, auzoka...

Ekintza guztiak batera egitea ezinezkoa bada, diru-aurrekontuak dirala eta, leentasunezko arloak etaepeak zeaztu bear dira. Epeak bete aalean, arloek geroeta geiago irabaziz. Ekintzok, epeei jagokenez beraz,onetara sailkatu leitekez:

– Epe laburrekoak.– Ertaineko epekoak.– Epe luzeagokoak.Elburu mailakatuak apurka-apurka areagotu bear

dira. Elburuak, epeak, plangintzea eta egitasmoaaztertu, ondu eta atzera aztertu bear dira, arik eta bein-betiko erabagiak artu arte. Gero, beroreek indarreanimintea baino ez dago.

8. Jarraipen Batzordea

Onartu eta agirian iminiko dan seinalakuntzeakontrolatuteko Jarraipen Batzordea eratu bear da.Zer esanik ez, orretan Udalak gidaritzea eroan beardau. Orra or be, beste aldetik, Bakioko Euskera Ba-tzordeak egin leiken bear polit eta interesgarria.Dalako Jarraipen Batzorde orren betekizunikgarrantzitsuenak:

– Seinalakuntza erispide eta arauak sortutea.– Neurrion ezarpena egiterakoan erabilitako politi-

ka zuzena/okerra aztertutea.– Plangintzearen alde onak/txarrak aztertutea.– Plangintzearen ezarpen epeak erabagi eta bero-

neen jarraipen zeatza egitea.– Euskaldundu barik, egoki ez edo txarto dagoana

salatutea.– Lorpenak, urritasunak, uts eginak aztertu eta

neurtutea.

– Eraginkortasuna eta aldian iraunkortasuna ber-matu eta ziurtatutea.

– Laguntzak eta oztopoak aztertutea.– Aolkularitzearena egitea.– Udalagaz indarrak eta aaleginak bateratutea.– Egindakoaren aldiroko birrikuspena egitea, eratu-

tako neurri eta asmoak erritarrengan zelango eraginaizan daben jakiteko.

Emoitzen eta ekintzen balorapena egiteak beregarrantzia dauka, bidean noraino eta zelan goazanjakiteko, ain zuzen.

9. Ekimen pribatua

Jaubedun diran etxe edo bestelango eraikuntzetara-ko euskal izendapena eta seinalakuntzea bultzatu beardoguz. Bultzatu egin, Udalaren aldetik bultzatu be,diruz zein laguntza politikoz. Izan be, euskerearenaldeko ekimen pribatuak euskerearen egoerea asko beasko obetu leike. Erritarrengandiko euskerea birresku-ratuteko aalegina zeozelan sariztatu bearko leukeUdalak. Erritarrek arlo onetan esku artutea garrantzi-tsua da. Euskerearen birreskurapen eta begirunezkoerabilereari bear dan lezko erantzuna emon bear jako.

10. Egitasmoaren zabalkundea

Erriari egitasmoaren barri emoteko Udalak era txu-kunean egindako (argazkiak, argibideak) irarki bere-ziak zabaldu bearko leukez erritarren zein erbestekoen(udatiarrak) artean. Erriko lekuizenen izendegia osotueta merke-merke salgai ipini edota doan eskura emo-teko aalegina egin bearko litzake.

Erritarrak, artuko diran neurrien aide egin eta eskuartu daien dei eginez, egin diran eta egingo diranekintzen jakitun imini bear dira, arik eta azalpenikgeien emonez. Garrantzi aundidun egitasmo onenbarri erritarrei emoteak norberak uste leiken bainogarrantzi aundiagoa dau.

Erritarren eritxiak, burubideak eta asmoak jasoteagarrantzizkoa da, egitasmoari geitu leikioen guztiaosogarri eta betegarria da eta.

11. Beste egitasmo antzekoen barri

Eginbide onetan goi erakunde zein bee erakun-

5

Page 8: IZADIA › PDF › zer221.pdf · IZADIA MENDITXO BATEN GAINEAN Gizonaren almenak ederrak dira guztiak. Egilleak, ondo, ekian gure bear izanaren barri ta bizitzarako bear genduzan

EUSKEREA

deen aldetik artutako neurriak eta egindako urratsenbarri batutea dau elburu. Begien aurreko izkuntzainguruneko euskerearen normalkuntzan bearreninguruan dabilzan erakunde ezbardinek (Aldundiak,Udalak, EUDEL, UEMA, HPI, EKB, HAEE,...)bultzatu, sortu edo burututen dabezan ekintzen, eki-men eta jardunei buruzko argibideak jaso beardoguz.

12. Elebitasunaren erabilerea

Izan be, arlo au izkuntza politikearen erispideijagokezan ataletariko bat dogu. Eta ez edozelangoa,gero! Elebitasunaren ezarpena ez da beti euskerearenmesederako izaten eta Elebitasuna kaltegarria da eus-kerearentzako, gaur eguneko egoera diglosiko sako-naren ikuspegitik begiratu ezkeroan, beintzat. Alan daze, elebitasunaren ezarpena kontu aundiz egin bearkodogu. Euskerearen garapena eta normalkuntzea bul-tzatuteko asmoz, eta euskerea gure nortasunaren era-kusgarririk nabariena eta beinena dalako, euskereakleentasunezko abegia izango dau.

Sainalakuntzan aal danik eta erabilera bakarra eginbear dogu, euskerazkoa jakina. Egundo be ez erabile-ra elebiduna (KARAB IA/EL CALERO - KARA-BIA, GOITISOLO ALDE/BARRIO - EL BARRIODE GOITISOLOALDE -~ GOITISOLO ALDE,UDALETXEA/AYUNTAMIENTO -* UDALE-TXEA), gure kalterako joko dau orrek eta. Beraz,errotulaketea euskeraz bakarrik egitera joko dogu, ele-bitasunik ez, euskerazko elebarkardun eredurari bideazabal-zabal eginez. Alan bada, iturriak, bideak, al-deak, etxeak, errekak, basoak, mailak-eta, gaiak izen-datuterakoan, lekuizenagaz batera gaiaren mugaketeaeuskeraz bakarrik egingo da. Osterantzean, kasu one-tan elebitasunak erderearen aide jokatu oi daualako,euskerazko lekuizena eta gaia lexikalizatuz (ELBARRIO DE GOITISOLOALDE) eta euskerea biga-rren mailako eginez, euskerea erderearen morroi lotu-ko da, azken baten.

Euskal izenak euskeraz bakarrik iminiko dira. Eus-kal izenak bietara imintea jokera barregarria da eus-kerearentzako eta (BILBO/BILBAO -* BILBO).Toponimiaren alorrean elebitasuna gainditu eta euske-rea oso-osoan normaldu bear da.

Euskerazko lekuizen bi edo geiago gai baterakobalegoz, aukeraketea egingo da erabilera bakarra but-

tzatuteko edota bat baino izen geiago gorde gura bada(izen bi geienez), aldaerak alkarren ondoan emongodira egokienari leentasuna emonez. Arriskua dago, origorabeera, aurrerantzean tokia izen alkartu batez(lexikalizazinoa) ezagututeko (ORUEZARRE-TA/URIZARRETA), toki bereko aldaera ezbardin bidiranean eta ez deitura bakarra.

Bada, ekimen publiko guztiak elebakarrak, euske-razkoak, izango dira (trafikoko bide-erakusleak etaerriko seinalakuntza osoa).

Ekimen pribatuak egindakoak euskerazkoak, gi-txienez, izango dira. Bear-bearrezkoetan, bakarrik,erabiliko da elebitasuna. Elebitan datozanetan, euske-reari leentasuna emongo deutsoe, arean da, bai idaz-kera, bai lekuaren aldetik ikusita. Euskereak izki aun-diagoak eta ikusgarriagoak, baltzagoak, izango dauz.Goitik asita euskerazko testua leenago joango da etaezkerretik asita be bai. Beraz, euskereari leentasunaemongo deutson erabilerea erabiltera beartuta egongoda ekimen pribatua (dendak, tabernak, baltzuak, jau-beak...).

Alan da guztiz be, ekimen pribatuak euskereabakarrik erabili daian bultzatu bear dau Udalak, kan-paina eta itzarmen berezien bitartez. Alan bada, eus-kera utsean edota euskerearen aldeko postura sendoaartuko dabenen aaleginak sariztatuko dauz Udalak(publizitate berezia erriko aldizkarietan...).

Emen be, epekako elebitasunaren bidetik joan lei-teke. Euskerazko elebakarrerako bidean, gero eta ele-bidun testu gitxiago egitera joko dogu. Gure erri eus-kaldunak be elebakarrez dagozan euskerazko adieraz-penak ikusten oitu bear dau eta.

Iniaki MARTIARTU1997ko jorrailean

6

Page 9: IZADIA › PDF › zer221.pdf · IZADIA MENDITXO BATEN GAINEAN Gizonaren almenak ederrak dira guztiak. Egilleak, ondo, ekian gure bear izanaren barri ta bizitzarako bear genduzan

OMENEZ

ZUBIKARAI'TAR AUGUSTIN'I

IXBatzun jokera artu ba-zenduBirtuko ziñan mito,Zure izena an eta emenGoratuko zan polito.Baiña orduan erri euskeraEgingo zenduan ito;Besterik gabe batua eginBear gendula ta kito!Ori ez al da UrretxindorraBiurtzea Perikito?

XAspaldi kendu genduzan gureBegietako bekarrak,Eta geroztik izan dituguSamiñak eta negarrak.Augustin maite, zu bezalakoGizonak dira bakarrak;Ondo iflausi ta mendau dezuzErri euskeran adarrak,Orregatikan artu ezazuzBiotzez neure eskerrak.

Azpiri'tar Jose Mari—IPARKALE-

Lagun Augustiñ zugana natorZabalduz neure kantua,euskerarentzat bizi zarelaEz da atzoko kontua.Zeure bizitzan sendia aztenEgonarren lanpetua;Ia larrutsik zegon izkuntzaUtzi dezu lumatua.Orretarako izan bai ziñanJainkoak aukeratua.

IIBerdin gabeko euskal langilleIdazle amorratua,Etzera izan asko bezalaBear aiña goratua;Erri izkuntzan lan egitea,Ori al da pekatua?Bizkai aldean zure euskeraAskok dute maitatua,Denpora joan da izango zaraGeiago gogoratua.

IIIOrain Irurogei ta bat urteEgin zizuten omena,Ta oraingoa ez nuke esangoIzango danik azkena.Ondo dakigu buru-belarriBeti lanean zaudena;Etzaizu falta gogorik etaSendo da zure almena,Txomin Agirre joan geroztikZu zara emen onena!

IVGarai batian Txomin AgirrenIzenak ba-zuan otsa,Bere izkerak makiña batiSamurtu ziion biotza.Euskalerrian bizirik dagoOraindik bere oroitza;Bera izan zen gure maixu -taBerari diogu lotsa,Orain ordea zeuk artu dezuTxomiñ'en oiñordekotza.

VEgunez asko ez balitz ereGauero zagoz lanean,Argi txiki bat ortxe daukazuIdazgelan mai- gaiñean.Etxeko danak oeratutaZuk ekin zeure bidean,Zalantzan nago lorik egitenOte dezun zuk oiean,Utsaren truke zenbat lan eginDezu zuk bakartadean!

VIEleberriak, Izparrangiak,Beti zagoz lanpetuta!Ta guzti oiek egiten dezuzEuskeran oiñarrituta.Euskeran oiñarrituta.Izkuntza eta Aberri miñaBeti gogoan artuta,Bi gauza oiek dituzu zeureBiotz barruan sartuta,Esango nuke gaur bertatikanZaudela illezkortuta.

VIIKezkati nago nolako euskeraEgingo dan Ondarroan,Edozergatik gure AugustiñFaltatzen zaigun orduan.Lengo euskera ederrik ez detEntzuten gaur inguruan;Belarrietan min izaten detJarriz askoren alboan,Ondoarroa'ko zarren euskeraEz dakit nik nun dagoan.

VIIIErri euskera ibilli arrenBeti arazo danetan,Ulert-eziñik ez degu iñoizAurkitzen zure lanetan.Artu zenduan bidea zuzenDaramazu urteetan,Aldakuntzarik ez da nabariZure eginkizunetan,Euskera ori maite degunokZurekin gagoz zorretan.

7

Page 10: IZADIA › PDF › zer221.pdf · IZADIA MENDITXO BATEN GAINEAN Gizonaren almenak ederrak dira guztiak. Egilleak, ondo, ekian gure bear izanaren barri ta bizitzarako bear genduzan

EUSKERA

EUSKERA ZABALTZENEUSKARAREN MUGA BERRIA

Euskal kulturaren giroa gaur ikusita, auxe esan bear:euskararen mugak lertzen daudela.

Ortxen dugu Errioxa'ko eredua. Gero ta geiagodabiltz euskal aztarnak astintzen: San Millan'go LIBU-RU ZARRAK direla, Gonzalo de Berzeo 'ren olerkiak,lur-izenak eta abar. Dantzekin zer esanik ez. "Katxi"delako dantzaria, Ebro ibaian bi alderdietan arkitzendugu.

Azkeneko berria galanta da. Errioxa'n ez dute baka-rrik euskal kultura aipatzen, orain Errioxa'ko gizasemebatzuek zutik jartzen ari dire, euskara ikasteko gogoaerakutsiz. Ikusi bear adibidez Kalagurria 'ko GAZTETALDE. Gertakizun oneri buruz bizpairu jokabideeman ditugu (Euskara ta Kalagorria (Calahorra), Diariode Navarra 1997-3-2).

Euskara serbitzua

Errioxa 'k len euskal nortasuna Nafarroa'kin lotuazeukan. Orregatik uste genuen, berriz Errioxa'ri Nafa-rroa 'k lagundu bear liokela bere euskal nortasuna pix-ten. Bidezkoa zeritzaidan. Pozgarrizko berri oneri buruzidazlan bat egin nuen eta idazlan ori besazpian artuta,Nafarroa'ko Jaurlaritzak Iruñan daukan "Euskara ser-bitzua" delako lantokira joan nintzan berria ematera taKalagurri'ko gaztentzat laguntza eske. Aukera ezinobea Nafarroa 'rentzat, Errioxa'rekin arremanetan izate-ko. Gau-eskoletako zuzendariaren atea jo nuen. Gogoon gutti azaldu zuen eta ezezkoa eman zidan, Nafarro-a 'k ezer gutti ikusi bear zula neraman Errioxa'ko ere-duarekin. Entzuteko gogorik ere ez zula, oartu nintzen.

Zuzendariarekin mintatzeko aukera eskatu nion.Ezezkoa eman zidan, baita ateak itxi. Ikaragarrizkodiruak kostatzen diren lantokiak, zertarako? Euskara,oien eskuetan ain garesti ateratzen dela, gutxienez ardu-ra azaldu. Aien aurrera joan bear, ateak sugur antzineanixteko. Euskarari eragozpenak jartzeko ez daude ordain-duak. Ez aztu, zergako diruarekin ordainduak daudela.Nun dago euskararen maitasuna?

Gazteiz'ko Jaurlaritzan: Josune Aristondo Akarregi

Bizpairu arte geroago, Gazteiz'ko Jaularitzan nen-goen. Josune Ariztondo Akarregi'k `Xabier AizpuruaTelleria'k onartu ginduzten. Guretarrak iru giñen:Augustin Zubikarai, J.M. Murua ta ni. Bi ordu iraunzuen gure elkarizketak. Buru-belarri zeuden guri entzu-ten. Gure gaietaz mintzatu giñen. Gero Errioxa'ko gaz-te-talde baten euskalzaletasuna agertu nien, batez ereeuskararen irakasle baten bearra Kalagurria ' n. Zutikjarrita, alaitasunez beterik erran zigun Josune Ariston-do'k: Bidali ezaidazu neregana Kalagurri 'ko gaztea etanere gain artuta bidaliko diet euskarazko irakaslea".

"Euskarari laguntzearren, zernai egiten dugu " , jarrai-tu zion. Josune Aristondo oartu zen euskara dela Euska-lerriko ardatza ta Gazteiz'ko Jaularitzaren langille argiabezala zai zegoen nunai euskal gogoa zuzpertzeko.Orrelako arrera onarekin lasaitu giñan.

Etxera iritxita, Luis Antoñana Lopez, Kalagurri 'kogazteari deitu nion, Gazteiz'ko berri pozgarria emanez."Txundituta utzi nauzu, ori berri ona!": erran zidan."Lizarra ' ko Euskaltegiko Xabier Azanza'rekin arrema-netan nabil... eskerrikasko", jarriatu zuen.

Zorionenz eta euskaldun ziñezkoei esker, euskerarenmuga berriak aurrera dijoaz...

LATXAGA

BIZKAITARRAI BIZKAIERAZ

8

Page 11: IZADIA › PDF › zer221.pdf · IZADIA MENDITXO BATEN GAINEAN Gizonaren almenak ederrak dira guztiak. Egilleak, ondo, ekian gure bear izanaren barri ta bizitzarako bear genduzan

EUSKEREA

BAKIOKO UDALEKO KULTURABATZORDEARI

Udal txit agurgarri orreri!

Erriko jaiak dirala-eta Udal txit orrek kaleratutakoagirian oinarrituz, Euskera Batzorde onek idazki onetanagertuten dauazan iruzkinak zuenganatu gura leukez.

Danok dakigun lez, udan gure erria beste toki ba-tzuetatik etorritako udatiarrez beteten da. Gura ta gura-ez, orrek erriko euskerearen erabileran bere oidalakoeragina dauka euki. Eta ez aldekoa!

Zeozelan, ardura berori zuengan be egon egongo da.Ziur, bat gatozana esaterakoan, euskereak udan daukanbaino leku andiagoa euki bear dauala. Gure uste apa-lean, arlo batzuk beren-beregiak dira euskerearen erabi-leran ekiteko, e.b.: erriko jaiak. Aukerea or dago, ba!

Alandaze, gurari onegaz batera, urrengo gaiak zeuenaurrera ekarri gura geunkez, eurok zuentzat artu etajaiak eratuten eskuartuko dabenen artean zabaldu dai-zuezan:

1.—Txoznak iminiko dabezanei edota jaien erakete-tan ibiliko diranei Udalagaz eukiko dabezan artuemo-nak, "artuemon administratiboak" barru, EUSKE-RAZ egin daiezala eskatu.

2.—Txoznak edota jaiak Euskal Kulturearen aldeko

tresnak izan daitezan, dekorazinoa, oarrak, zabalkun-dea, ekitaldiak eta argitalpen guztiak EUSKERAZ lan-du daiezala eskatu.

3.—Jaietako egitarauan Euskal Kulturearen egonaziurtatuteko bitartekoak imini daiezala eskatu, e.b.: eus-kal izkuntzea, euskal musikea, euskal dantzak, euskalkirolak, euskal ekoizpenak,... Azken baten, erriko jaiak,euskal jai biurtuteko asmotan, jakina, "kultura artue-monak" eta ekitaldiak EUSKERAZ bideratuz.

4.—Jaiak edota txoznak eratutearren, sortuko diran"artuemon komertzialak" EUSKERAZ egin daiezalaeskatu. Moeta guztietako ornitzaileei euron ordain-agi-riak gure izkuntzan idatzita artu gura dabezala adierazodaieezala ekatu. Orrek euskerea arlo orretan sartutekoaukerea zabalduko dau eta.

5.– Jaiak bai, baina EUSKERAZ. Jaietan euskerea-ren alde egindako bearrik onena ez da izaten "euske-rearen eguna" eratutea, jaietako ekitaldiak gure izkun-tzan egitea baino.

6.– Eta zelan ez, jaietan "artuemon pertsonalak"be gure izkuntzan egin daiguzala eskatu.

Bakioko Euskera Batzordea

Udatiarrak be bakio euskaldunaren aide1997ko udan

Udal txito agurgarri orreri!

Udea izan da, geien baten, Bakiora ekarri gauzana. Bakiok —bere aretzea, mendi-ingurua eta giro osasuntsua dira-la eta— erakarri gauz aspalditik, zelan edo alan, atseden-aldi bila udak berton emoten etortera. Udatiarrak gara izan,bada.

Gure aukeran, beste eragile batzuen artean, Bakio erri euskalduna izatea aintzakotzat artu genduan. Bakiokoizkuntza ondare aberatsa gu eta gure seme-alaben onerako izango zalakoan edo. Udatiarrak bagara be, euskaldunakizan be bagara. Eta euskaldunak garan ezkero, gure izkuntzeari zor jakon begirunea eskatuten dogu emengo onetan.Bakioko euskal nortasunak udatiarron geure norbanako euskal nortasuna sendotu bear deusku, sendotu be.

Ori guzti ori dala-eta, jarraian izenepetuten dogunok Udal txito agurgarri orreri zera eskatu gura geunskio: "Udalorrek aaleginik andiena egin daiala, Bakioko lurretan edozein unetan EUSKEREA bultzatu eta berari leentasunaemoteko".

Alan egiten badozue, gure Erriaren geroak eskertuko deusku batzui eta besteei. Eskerrik asko.

Udatiar talde euskalduna1997ko bagilean

9

Page 12: IZADIA › PDF › zer221.pdf · IZADIA MENDITXO BATEN GAINEAN Gizonaren almenak ederrak dira guztiak. Egilleak, ondo, ekian gure bear izanaren barri ta bizitzarako bear genduzan

GIZARTEA

AZOKAK LABORARIEN TOPAGUNEAK

Gure laboraria edo baserritarra berez oso peri-zaleadegu, azokarako griña zañetan daramaki eta peri -egunaegokitzen danean, aal badu beintzat, ospatzen dutenerrira alderatuko da utsegin gabe eta buelta koxkor baemango du ingurutik. // Nere iritziz merkatu egunak txitbereziak dira gure baserriko giz-emakumentzat. // Esa-ten oi duten bezela, beraientzako egunik obeenak irudira: "ogia erretako eguna, txerria ildako astea etaezkondutako urtea" eta nik zerrenda oni gañeratuko nio-ke iñungo beldurrik gabe "merkatu eguna " ezpairikgabe.

Izenburuan diodanez, peria iaten omen da baserrita-rren biltoki bat. Are eta geiago esango nuke nik, batezere laborariena, baiña gaurko egunez kaletarrok galankiparte artzen degu ekintza oietan. // Gizarte elkartze onidagokionez, aitatu gabe ezingo nun utzi: azoka baserri-tarraren bizimoduaren atal garrantzitsu bat da. // "Abar-kadunak" (ainbat bider baserritarra ez esateagatik) apro-betxatzen du beste etxeetako berriak jakiteko. Alkartuegingo zaigu bere moduko beste gizaseme edo emaku-mezko batekin eta ¡akabo!, solasaldi edo itz aspertu batizango dute. // Etxeko kontu guztiak motza dala izketa-rako; Soroko emaitzak nolakoak izandu diran, ukullukoberriak, eta abar luxe bat, aitatu gabe eztute aide egin-go. Orrela alkarren berriak esateko aurrez-aurre bide

errexa billatuko dute azoka egunetan. Abek egunkaria-ren bearrik eztute.

Bestetik, baserritarrak perira beste asmoak eramangoditu etxeko jardueraren arabera: abelgintzatik ogibideaateratzen baldin badu, orretara joko du beste bidetangaldu gabe, au da, abereak dauzkaten alderdira eta orbaztar guztiak miatuko ditu bere gustoko edo premizkobeia lortu arte. // Itzegingo du beiaren jabearekin, gal-dera egingo zizka ¡milla! nolako bei klase dan ikasi arte.

Peri -egun auetan beste gertakari eder bat gertatzenzan orain zearo galduta deguna: bertso saltzailearenagerpena bere bertso paperekin. // Kantatuko zitun oltzagañean jendeak aditu ziezaiola eta orrelako moduz gerosaldu zitzan esandako bertso paperak. // Oietako bertsopaper batekin agurtuko naiatzu irakurlea eta amaitutzatemango det gaurko lana. San Ferminetako perian gerta-tua dana oso egokia dala derizkiok:

"Iruñeko Ferietan,iragana San Fermiñetan,eun zaldi arribatuAndaluziatik tropan:merkatu eder bat zeutanzaudelarik bi lerrotan.

Joanes Otxalde (1814-1897)JOXE IÑAXIO SALABERRIA

NEKEAK

Azpaldidanik begira nengozgizon jokabideari,altsuak altsu, pobreak pobrelur ezbardintasunari;gizaldietan era orretanari dan gizarteari,galdezka nago errai -karrazizzer ari dan gizonari.

Nungo, norengo eskubideazpilla ditu onddsunak,ugerrak lurrez jango deutsazanmetal aberastasunak;bide ortatik agintzen ebanjankerizko altasunak,bereak eginda nauskeri gisasortu ezbardintasunak.

Nekeak neke, samiñak samin,gizona zuzpertzen doa,injustizizko bide ortatikaskatu nai du gogoa;dei egin arren ez du nai entzunzapaldu, arin, arroa,mingarririkan ezer ba'dago.au bai, zoritxarrekoa.

Urteak urte, goseak gose,arroak ano bidea,pobreak pobre, negarrez, sarri,urdail samiñez betea;palazioan jauntxoak dagozindarrez dau boterea,pobreak barriz txabola zarrabere bizitza-etxea.

PAULIN

10

Page 13: IZADIA › PDF › zer221.pdf · IZADIA MENDITXO BATEN GAINEAN Gizonaren almenak ederrak dira guztiak. Egilleak, ondo, ekian gure bear izanaren barri ta bizitzarako bear genduzan

ELEIZA

ELIZ-GIZON BARROKOA

Idazlan onen izenburua beldurgarria da, bañan begiakirikitzen dizkigu ta gauzak diren bezala agertzen. One-kin laguntza ederra eskeintzen digu.

"Barrokoa" izena ederti lanen inguru ortatik datorki-gu. Dauzkan berexitasunakatik ongi ezagutzen dugu.Zertaz ezagutzen dugu ba? Iduri "barrokoak" arro-arroeginak dirala dirudi; aizatuak, dantzan ibilliko ba lirabezala, besoak zabalik, aizeak daramazkitela.

"Banoko" irudiak elkar-izketan, oiuka ari direla ema-ten dute; "lenbaitlen goazen dantzara Maialen", esanez.

Irudi oietan nortasuak ongi aizatuak agertzen dire.Goitik bera begiratzen dute edo saieska. Itxura ongizaintzen dabiltz beti. Zer ari dire oiuka, zerbait abestenote? Agintaritzak ematen dien indarra aitortzen dabil-tza. Indar ori beren artean banatzen ari dire. Indarra taorrexek ematen dien atsegiña nabaritzen da arpegietan.

Adiskideak zoriontasuna ortik xurpatzen dute. Auke-ratuak, ongi agirian daude ezarriak, baita besteak. bestealdean zokoratuak; itzalean jarriak daude, beren aldetikitzala zabaldu dezaketenak.

Beti arkitzen ditugu begi aurrean elizgizon batzuekirudi oien antxekoak. Orregatik deitzen ditugu elizgizon"barrokoak " .

Ze ezaugarriak daramazkite elizgizon "barrokoak"?Indarkeriaren zaletasuna elizgizon "barrokoaren'' lenen-go ezaugarria dugu. Goxoki bat izango ba ' litz bezalazaintzen dute agintaritza.

Orregatik beren otsa entzuten dute bakarrik eta beste-lako jokabideak eta iritziak dituztenak baztertuak izaten

dire, era bat zokoratuak. Begitartetik ez dituzte galtzenuzten orrelako lankide zallak.

Norberak bere asnio berexiak lantzea ez dute maite.Maila berdin oietan sartzen ez diren guztiak zokoratzenalegintzen dire. Agintaritza danez gain ikusten dute, bai-ta beren iritxiak dituztenak etsaitzat artuak daude. Egi-tazko txikiratzalleak biurtuko dire. Danetan eskua jarri-bearra.

Mamiaren aldetik, barrena utsa daukate, irudi "barro-koen" antzera. Irudi oiek askotan egurrezkoak dire tabarrena ustua daukate, arront utsa. Orrengatik gizon"barrokoak " zaintzen du orrenbeste itxura. Nola ez?,izen ona maite dute. Izen on ori saltzen eta erosten ale-gintzen dire. Ori lortu ezkero lo zorroan luze iraun.

Zoriontasuna arrakastaren emaitza bezala ikusia dago;bizitza, sariketa bat da. Adiskidearen otsa entzuten dabakarrik. Agintaritza, adiskideekin lantzen den goxokiabiurtzen dute. Eliz-artzantza goxoki bat izango ba litzbezala zatitzen da. Bide ortik Eliza irikia erein bearreansekta bat lortzen dute; "adiskideentzat" Eliza. Azi onaerein bearrean belar txarra dakarte. Griña txarrak nagusi.

"Barroko" elizgizona bere buruaren billa dabil, itxu-rak zoratzen du. Aundinaiaren gose orrekin BatikanokoBatzar Nagusiak ezer gutxi ikustekorik dauka.

Adiskideak bakarrik zaintzen ditula eta besteakbaztertzen, Kristo'ren Eliza zabaldu bearrean sekta batsortzen du, sasi-eliza, batez ere belar txarraren lana.

LATXAGA

Amaren itz ederra...zer esan nai deutsazuseme maiteari...zabaldu biotz oriodolak entzun daionamatasunari.

Itxaso iduri,errukiaz beterik,amaren biotzak;ezagutzen dan itzikmaitetsuentzat zaukazbiguntasun utsak.

Semearen jaiotzanerdibi egin ziñanaurtxoa sortuaz;nekeak eta miñakpoz biurturik gero,aunaren zeruan.

Umearen negarrakzer sorterazi deutsubiotz sakonian,...?Odol bera minduta,zelan ez dau asmaukoamak min semian...?

Irriparreka dagoudabarri giroanumea pozetan;biotz bi bat ein diraaragi ta odolezmaitasun itzetan.

Aurtxoa lotan dagoseaskatxo barrianzorion artean;amesetan dabiltzazama eta semeazorion utsian.

PAULIN

11

Page 14: IZADIA › PDF › zer221.pdf · IZADIA MENDITXO BATEN GAINEAN Gizonaren almenak ederrak dira guztiak. Egilleak, ondo, ekian gure bear izanaren barri ta bizitzarako bear genduzan

KONDAIRA

AMAIUR, 475. URTEURRENA (1522-1997)

Amaiur Gaztelu Baltza

Amaiur gaztelu baltz ori–berreun gudari oro sumin-zaintzen zaituen zaldun onekNaparra-aldez egin dabe zin.

Iskilu gorriz zenbat gaztebildurbako menditar lerden.Eta orreek, Jatsu jaun oneek,Xabierreko zaldun guren.Aurtengo garagarrilaren 19 eta 20an Naparroako Erreinua-

ren aide borrokan egin eben azken aldeztaileen omenez, eregi-tako gomutagarriaren ondoan, galdutako borrokaldiaren 475.urteurrena ospatuko dabe.

Ikurrin bat –kate ta lili-dorre goitian zabal dago.Bera salduko dauan semerikmendi onetan ez da jaio.

Amaiurko atezain orrenzidar turutak oiu egik.Baztan ibarra zenbat etsai,arrotz bage ez dago mendirik!Gaztelako Errege Katolikoak Naparroako erreinuari eraso

egin eutson 1512.eko garagarrilean bere gudarostea bialduta etaGoi-Naparroa bereganatu eban.

Naparroako errege-erreginek Naparroa atzera eskuratutekosaioek porrot egin eben, 1512. urtean 6.000 gudari napar ildaloturik.

Esiturik Amaiur daukaMirandako konde espainiarrak.Oneek, bai. burnizko janzkiak,ta urrezko ezpata sagarrak!

Berekin dator, bai berekin,Leringo eta orren semea.Txakur txarrek jango al abe,erribako zaldun dongea.Ilabete bat beluago, Amaiurko gazteluan berreun napar batu

ziran, Jatsuko jaunak tartean zirala, Medranoko Jaime Velazjaunaren agindupean. Bizkor eta sendo eutsi eutseen gaztelaniareta beaumondarren gudarostearen erasoei, janari eta laguntzabarik lotu ziran artean.

Goiko aldetik asten diraasten dira suaga otsez.Orma kontretan zenbat zurgueta gezi zorrotzak airez!

Baina dorrean zabal dabilikurrin bat –kate ta lili-nork zapaldu ete daikezben-eun gudari orok zoli?Azkenean, Iruñeko espetxera eroan eta bertan il ebezan Jai-

me Velaz alkaidea eta bere semea Luis.Ekintza ori gomutetako 1922ko bagilaren 30ean eregi zan

gomutagarria, gaztelua egon zan leku berean, Naparroa, Gipuz-koa, Bizkaia eta Arabako foru aldunak bertanzirala.

Amaiurko gaztelu baltza–jausi jatzuz dorre goitiak–.Baina arrotza, ez adi geldu,napar seme dira guztiak.

Arresti gorri, zubi ausi,–zein gitxi diran zaldun orreek� .Erio, samurño zakiezaberrimin baitabiltz eurek.Napar batzuk, gomutagarria gure askatasunaren esangarri

zalakoan edo, dinamitaz ondatu eben 1931 eko garagarrileko gaubaten. Amaiurtarrek, bada, 475. urteurrena ospatu gura izandabe eta orretarako urrengo egitarau au eratu dabe:

Garagarrilaren 19an: 21.00etan, itzaldiak.Garagarrilaren 20an: 10.30etan, erriko enparantzan alkartzea.10.45etan, kalez kalekoa gazteluraino.1 I.00etan, gazteluan mezea eta ekitaldiak.I2.30etan, mutildantzak erriko enparantzan.I4.00etan, neba-arreben arteko bazkaria.

Mirandako konde gaizto orrekjo eizuz zidar turutak.Ikurrin bat –kate ta lili-ez dau laztanduko aizeak.

Ben-eun gudari oro sumingaztelupean dagoz ilik.Ordutik ona –zenbat laino–,Naparroan ez da aberririk.

(LAUAXETAREN olerkia)Iniaki MARTIARTU1997ko gragarrilean

Berbalapikoa

oro = guztiz, erabat.aldez egin = defendatu, -run aide egin.iskilu = arma.lerden = itxura oneko, dotore, txairo. (gizonak).guren = onen.aldeztaile = defendatzaile.eregi = eraiki, egin.gomutagarri = monumentu, oroitarri.goiti = andi, garai.turuta = tronpeta.gudaroste = armada.saio = aalegin.esitu = inguratu, sitiatu.ezpata sagar = ezpatearen kirtena edo eskutokia.donge = txar, gaizto.suaga = kainoi.zurgu = egurrezko esku-eskilara.zoli = kemen, adore.geldu = arritu, zurtz eginda lotu, txunditu.arresi = arrizko orma.aberrimin = aberriaren alde.esangarri = nabarmen, esanguratsu, adierazgarri.

12

Page 15: IZADIA › PDF › zer221.pdf · IZADIA MENDITXO BATEN GAINEAN Gizonaren almenak ederrak dira guztiak. Egilleak, ondo, ekian gure bear izanaren barri ta bizitzarako bear genduzan

EUSKEREA

UDAL TXIT AGURGARRI ORRERI!

Euskera Batzorde onen zereginetariko bat, errian euske-reari emoten jakon lekua eta arretea jagotea da. Jagotea eze-ze, salagarri diran kasuak bear dan lekuan salatutea be bada.

Orreetariko kasu bi zeuenganatu gura doguz oraingoonetan. Kasuok euskaldungoarentzako salagarri bestekoiraingarri diran ezkero, Udal orren bitartekaritza instutuzio-nalari bearrezko deritxogu, egoera baragarri biok euskerea-ren aide alik armen zuzendu daiezan. Alan bada:

1.— BUS-geltokiak (BIZKAIBUS)Egiztatu aal izan dogun lez, BIZKAIBUS dalako per-

tsonen garraio baltzu orrek euskereari leku eta an-eta bara-garria eskeinduten deutsoz.a.— BUS-geltokietan bezeroen argibiderako dagozan

oarrak, iragarkiak, ordutegiak,... %80an erderautsean dagoz. (Bentako txarteldegian, esaterako)Erdereari emoten deutsozan lekua eta arretea, eurokgitxienez, euskereari be emon bearko leuskioz.

b.-- Bentako txarteldegi nagusian dagoan bearginak eus-keraz jakin bearko leuke. Beargin orrek be euskerazegiten aalegindu bearko leuke. Bezeroei beargina eus-kalduna dala eta beragaz euskeraz egin daikeela adie-razo bear jake. (Beargin ori Bakioko euskaldunabalitz, oba).

d.— Baltzu orrek, ez daigun aaztu, Bilborainoko bideandagozan ainbat erri euskaldunetako bezero euskaldu-neri zerbitzua emoten deutse. Busetako gidariek,beraz, euskaldunak izan bear dabe. Ez da, baina, zori-txarrez, ori gaur eguneko egoerea.

e.— Bai txarteldegi nagusian bai busetan baltzu orretakobearginek euskeraz egiteko gauza dirala eta gertudagozala zeozelan adierazo bear deutse bezeroei.

f.— Baltzu orren euskera erabilpen baragarri besteko min-garriaren adibiderako, MUNGUTA-BAKIO edo one-lango idazkunak erabiltearena da. Gure eritxian, auberealan zuzendu bearrekoa da.

2.— POSTA zerbitzuaZerbitzu onen euskera erabilpena ia utsaren urrengoa da.

Au, gure eritxian, Izkuntzen Legedia onartu zanetik urtemordoa joan jakunean, iraingarri izanez ganera, EAEnizkuntzen erabilpenari buruz indarrean dagoan legedi orrenaurka-aurkakoa da.

Zerbitzu ori estatuaren menpeko baltzu publiko etabakarrarena dan ezkero, estatuko administrazinoari legeabetetea jagoko. Bakioko Udalak POSTA zerbitzua emotendauan baltzuari eskari ofizial sendoa egin bearko leuskio,izkuntzen arloan legeak dinona berbaz-berba berealan betedaian. Alan egin ezean, Udal orren eskueran dagozan neu-rri judizialak artuteko erabagi sendoa dauala adierazoz.

Eskabide eta erabagi oneen barri bai Eusko eta baiMadrileko Legebiltzarretan dagozan euskal ordezkariakjakitun imini bearko leukez Udalak. Izan be, euskal ordez-kari abertzaleek onelango antzeko ekintzaren bat egin edo-ta egitekota ei dagoz.

Alan da, be Euskerearen Normalkuntza eta euskerarijagoken duintasunezko lekuari begira, Euskera Batzordeonek aurreko arlo biotan tidal onei, bere izakera instituzio-nala data bide, arazook zuzendu daiezan aalegin guztiakegiteko eskatu gura leuskio. Alantxe izango dalakoan, aguregiten deutsuegu.

Bakioko Euskera Batzordea

ERIOTZA

Eriotzaren otra...Egiz, gogorra zaramunduko bidean;amts biribillenakauts biurtzen dituzuixiltasunean.

Gizona egarri da,egirik aundienazasetu naiarik;berezko maite-miñezbizia sentitzen dau...zer dan jakin barik.

Gizonak ez dau sortuberea daben deiaodoleen garretan;antzizka dauka urazaiñetan gora-beramisterioetan.

Lanosa ederrena,gizon amets sorturik,zara, zu, bizia;nun da zure itza,amasaren iturrieskutu argia...?

Garairik oneanigetaia jatortsuodola ebaten;dardar maitegarriaekaitzak eroan dau,oro da lertuten.

Biotza gelditu da.Begi dizdiza galduerio mifietan.Lorea, galdu dozulengo maldurtasunaixiltasunetan.

PAULIN

13

Page 16: IZADIA › PDF › zer221.pdf · IZADIA MENDITXO BATEN GAINEAN Gizonaren almenak ederrak dira guztiak. Egilleak, ondo, ekian gure bear izanaren barri ta bizitzarako bear genduzan

ELERTIA

PIARRES ADAME(Jean Baptiste ELIZANBURU)

Idazlea eta bere ingurua

Lapurdiko Sara errian 1828ko dagonilaren 14an jaiozan egilea. Leenengo ikasketak errian egin ebazan eta,gero, Larresoroko Abadetegian jarraitu eban ikasten, aba-de biurtuteko asmoz edo. Baina abade izateko jokera aun-dirik ez eukan lez, seminarioko ikasketak albo baten itzi taFrantziako gudarostean sartu zan.

Abadetegian egindako ikasketak asko lagundu eutsoenolerkigintzan sortuko ebazan olerki eder askoak biribildu-teko. Ganera, bertan Gratien Adema –Zaldubi– euskalidazlea izango zan abadea ezagutu eban. Lagun aundiakizan ziran eta adiskidetasun onek euren bizitza guztianiraun eban, aurki.

1849. urtean, bada, Napoleon III.aren gudarostean sar-tu zan eta 1866. urtean Kapitain izatera eldu ei zan.1870ean, frantziar eta prusiarren arteko gudea amaituzanean, frantziarrek gudea galduta eta Napoleon III.akFrantziatik anka egin bear izanda, Elizanbururen aro mili-tarra amaitu zan betiko.

Gauzak alan egozala, jaioterrira etorri zan atzera.Urruñako Prantxa Eiheraburu'gaz ezkondu zan eta

Sarara joan ziran biziten. Ordutik aurrera. Ezpeletakoingurualdeko bake-epaile izango zan ogibidetzat.

Erioak 1891 ko gabonilaren 31 an eroan eban beragaz.Olerkietan ezeze, itzlauz be bere ekoizpen literarioa

aldi aretako onenetarikotzat emoten dabe jakintsuek. Erriberbeteaz baliatu zan bere lanak sortutako, eta oneri bereesku ona geitu ezkero, aor bada, erritarrengan izan ebaneta oraindinokarren dauan arrakastearen untzea. Nork ezdau inoiz abeste...?:

"Ikhusten duzu goizeanArgia hasten denean,Menditto baten gainean,Etxe ttipitto aintzin xuri bat,Lau haitz ondoren erdian,Xakur xuri bat athean,Ithurriño bat aldean:Han bizi naiz ni bakean".(NERE ETXEA)Izan be, euskaldunen biotz-biotzeraino elduten ondo be

ondo ekian, euskal senari, euskal gogoari bein ta barrizazalerazoten eutsola.

Ainbat eta ainbat izan ziran bere lumatik urtendakoolerkiak. Oneetatik asko erriak abesti biurtu eta agorik agoEuskalerrian zear zabaldu ebazan. Izenorde asko eta askoerabili abazan, arean da: Harluche, Saratar bat, Sallaberry,Ziburuko Chantrea, Doyarzabal...

Bere gudarialdian sortutako olerki guztien ganetik,SOLFERINOKO ITSUA izenekoa nabarmendu geinke.

Olerki sariketa eta lore-joko askotan artuten eban esku,sari asko irabaziz. Era berean, sariketak olerkigintzarakobultzagarri izan ebazan. Alan bada, saritutako olerki batzuk:

EMAZTE EDALEA (1855 - Urruñan 1. saria)TAM, TAM, TAM, TAM RATAPETAMPLAN (1858 -

Saran 1. saria)GAZTE HILTZERA DOHANA (1860 - Saran 1. saria)NERE ETXEA (1861 - Saran 1. saria)APEXA TA LOREA (1862 - Saran 1. saria)SOLFERINOKO ITSUA (1864 - Saran 1. saria)eta beste abar asko.Onez ganera, PIARRES ADAME izeneko aurre-eleba-

rri laburra itzlauz idatzi eban.Elizanburu bere sasoiko idazlea zan eta ezin izan eban

ekidin erromantizismoak berarengan eraginik izan ez eian.Olerkari bakezalea eta baketsua izan zan, bere bizitzan

gudari ibili bazan be. Baserriko bizibide bakezkoari egiteneutson abestu eta au berau sarritan gaitzat artuko eban.Ainbat guda eta eta ainbat odoljariok Euskalerriazkogomutapenak ekarriko eutsoezan burura.

Politikan bere pentsakerea edo ideologia urrengo lerrooneetan kokatuko geunke:

– kristau sinisteduna, il artekoa.– errepublikazalea, erriak jasten ebazan bidebakokerie-tatik askatu bear izatekoaren aldekoa.Eguneroko bizitzan alkarren aurka ebilzan alderdi biak

berarengan batuten ziran. Aurretiaz aurkakotasuna irudieitekeana, ez zan berarengan ezelan be gauzatuten, aurki.

XIX. gizaldiko irugarren lituratura aroan kokatu gein-kez Elizanburu eta bere idazlanak:

* Leenengoan, 1835. urterarte, idazle ugari sortu ziran,Egoaldean batez be: Mogel, Iztueta, J.B. Agirre, Lardiaza-bal,... Larramendiren eraginpekoak danok, ain zuzen be.

* Bigarrenean, gizaldiko erdi-inguruan edo, L. Bona-parte printzeak sortutako bultzakadeak euskal ekoizpeneiordurarte bizi izandako geldotasunetik urten eragin eutsen.Eta an-or-emenka idazle barriak eurrez agertu ziran:Duvoisin, A. Uriarte, Otaegi.

* Irugarrenean, arean da, Elizanbururena, Iparraldeanloraldi bizi ikusi eban euskal literatureak. Urregorrizkoaroa, atan be. 1880tik aurrera, Iparraldean lore-jokoak etatxapelketak nongura agertu ziran. Idazle oneek aitatu gein-kez: A. Abadia, Hiribarren, Arbelbide, Lapeire, Elizanbu-ru, Adema, Hiriart-Urruti,... Egoaldean, beste aldetik:Bilintz, E. Azkue, Kanpion, Arrese-Beitia, Trueba, Mante-rola, T. Alzaga, Soroa, R.M. Azkue, S. Arana.

Askoren ustez, Elizanburu XIX. gizaldiko olerkaririkonena da. Itzlauz be, leenengo mailakoa, asko ez idatziarren. Baina urri idatzi baeban be, urritasun ori ontasunaundikoa da izan.

14

Page 17: IZADIA › PDF › zer221.pdf · IZADIA MENDITXO BATEN GAINEAN Gizonaren almenak ederrak dira guztiak. Egilleak, ondo, ekian gure bear izanaren barri ta bizitzarako bear genduzan

ELERTIA

Idaztiaren azterketa laburraElizanbururen liburu au euskal leenengo elebarritzat

artu izan dabe arloan jakintsuak diran batzuk.Beste batzuen eritxian, ostera, euskal elebarrigintzearen

aurreistorian sailkatu leiteke, Txomin Agirreren KRESA-LA leenengo benetako elebarritzat euki izan dabela. Antza,idazti au ez dator guztiz bat elebarriaren ezaugarriakaz.Alan da ze:

– Laburregia ei da elebarria izateko, egileak bigarrenzatia egiteko asmoa euki ian arren.

– Ari nagusia eta bakarra. Piarres Adame eta Pellok, arinagusiaren edesleak, Olheta errirantza alkarregaz egitendaben osterea dogu aritzat. Osterea akiakulua baino ez eida, Piarresek bere berba-jario askatu daian.

– Ekintzeari jagokonez, elebarriaren ezaugarririkgarrantzitsuena izanda, idazlan onetan ez dago ekintzaloturik, osterea bera ez bada. Piarresek edesten deuskuzanjazokerok ez dauke euren artean lotura argi eta zeatzik,Piarres bera izan ezean. Elebarri guztietan elburua edespe-na garatutea litzake eta, berau eregitea, atan be. Berori,zeozelan, lotuta egon oi da, ekintza bat edo geiago garatu-teko. Norkiek ekintzan/ekintzetan esku artu izaten dabe.Elizanburuk egindako liburu onetan, baina, ez dago orre-langorik.

– Denboran lineala edo zuzena da, atzera begira edes-pentxuren batzuk egiten baino ez badauz ere. Edespenaostereak irauten dauan aldian garatuten dau idazleak, egunta erdikoa, inguru.

– Norkien mailak bi dira. Ez dabe, baina, norkiek ekin-tzan benetan esku artuten, ibili baino, eta ibilbidean eureta-riko batek, Piarresek, ainbat jazokera edesten deutsoz berebidelaguneri, Pellori. Edespenotan ekintzak sortuten dira,edespenok alkarregaz eta idazlanaren ari nagusiagaz zeri-kusi andirik ez dauken arren.

– Pello, laguna, arean da, idazlearen eskua ari nagusia-ren edesletzat artuten badogu be, badago egon beste azpie-desle bat, Piarres ekintzon edesle biurtuten dana. Beronek,leenengo pertsonan agertuten deuskuz esdesten deuskuzanjazokerak. Bere-berea dan ikuspegitik aurkeztuten deuskuzjazokerok eta naiko subjetiboa agertuten da eginbide orre-tan.

– Oiturazko irudiak dakarskuz, sasoi aretako bizitzeariburuzkoak, atan be: bizimodua, oiturak, janzkerak,... XIX.gizaldiko euskal gizartearen errealidadera garoaz.

Piarresen filosofia edota bizitzearen ikuspegiaren bidezmezuak jaurtigiten deuskuz idazleak, sasoi aretako ideolo-giagaz bat egitekotan edo.

– Izkuntza baliabideen artean, alderaketea erabilten daugeien Elizanburuk, batez be, norkien zeazpenak egitera-koan. Izkuntza landuagorantza jo guran nonbait.

Bere literatura-lan guztiak lez, elebarri au lapurterazidatzita dago. Izan be, beenaparreraz kutsatutako lapurteraliterarioan idatzita dago. Iparraldeko euskeran frantzierea-ren eragina, espainera edo gaskoinerearena baino beluago-koa izan arren, agiri-agirian dago, bada, Elizanburuk dara-bilan euskera eredu literarioan.

Itanoa erabilten dau eurrez. Elizanburuk euskerea men-deratuten ebana argi be argi erakusten deusku liburu onek.

Edespenaren laburpena

Egileak, mutil gazte dala, Olhetako jaietara Piarres Ada-megaz egindako joanaldia edesten deusku. Bidean, doazalaPiarresek ainbat jazokizun esaten deutsoz Pello gazteari,baina bidean zear bizi izandako jazokerak be badakarzliburuak bere edespenean. Danak aldarte onez beterik,barreak eragiteko lakoez beterik. Bidean aurrera egin aale-an, aolku, onu eta eredugarri gura izan leukeen irakatsiakdamotsoz bein eta barriz mutilari. Liburuak zortzi atalburueta eraskin bi daukaz. Goazen, bada, atalburuok labur-labureta banan-banan garaunduten.

1. atalburua. Aurrean esan lez, Pello Olhetako jaietaradoala Piarres Adamegaz alkartuten da eta osterea biok bio-tara egitea ebazten dabe. Bidea labur egitekotan, PiarresAdamek berari jazotako gorabeera batzuk Pellori esateaeskainduten deutso. Bide batez, Piarres bere filosofia, zen-tzu onez betetako filosofia, Pellori irakasten aalegindutenda. Aolkuak joan, onuak etorri. Irakatsiak joan, barreakurten!

2. atalburua. Umezaroan, berari Piarreseri jazotakogorabeera bat edesten deutso Pellori: Beinola baten, etaoraindinokarren irakurten ez ekiala, oi zan lez, Domu San-tuko meza aurre-aurretxuan ildakoen aldeko otoitzak dirutruke eskainduten egoan. Alango baten, andra bat urreratujakon eta diru biren truke otoitz egin eiala eskatu eutson.Aan joan ziran biok eleizearen erdirantza, belauniko jarrieta marmarka otoitz egiten asi zan mutila. Andrea, ozena-go egin eiala berba eskatu ostean, otoitz egiten ez egianakonturatu zan eta belarrietatik dindilizka eleizatik kanpoaldera atara eban gure Piarres.

Bein kanpoko, entzun bear izan ebazan entzutekoakgure gaixoak.

3. atalburua. Azkainerako bidean mandazain eta bero-nen mandoakaz egiten dabe alkar bidelagun biok. Piarreseta mandazaina alkarreri zirika asten dira. Zeinek besteariaundiagoak bota. Azkenean, Piarresek mandazaina agotikmadarikazinoak botaten izten dau.

Argi dago norgeiagoka a nork irabazi dauan. Piarres,barreka! Aurreratxuago, iru andra leixibea joten idorotendabez. Biren soinekoek, belaunetaraino jasota, areen azta-lak agirian izten dabez. Irugarrenekoak, barriz, estalduta.Lau aztal agirian eta beste biak estalduta egoteko, motzakizan bearko dabezala irugarren andreari bertsotan abesteabesterik ez jako otuten gure Piarreseri, bada. Aren andraaren asarrea!

Azkainera eldu ta amaiketakoa artuten dagozala edari bieskatuten dauz Piarresek. Pellok edaten ez dauan lez, etabiontzako edariak batek ezin leikezalako edan edo, Piarre-sek eskoiko eskuaz edontzi bat artu ta dranga!, barrura!geroago, beste edontzia ezkerreko eskuaz artu ta alp!,dzanga!, barrura be. Oba ez!

4. atalburua. Olhetako bidean txiri-txiri doazala, ume-zaroko bigarren jazokerea dakartso Pellori: Beinola baten,eskolako ikaskide bategaz okaranak ostuten joan ziran.Piarres okaranondora igon eta jakiok batuten asi zan.Alango baten, ugazaba-atsoa begietatik justuriak, agotikmadarikazinoak eta eskuz lur-mokorrak berari gorantza

15

Page 18: IZADIA › PDF › zer221.pdf · IZADIA MENDITXO BATEN GAINEAN Gizonaren almenak ederrak dira guztiak. Egilleak, ondo, ekian gure bear izanaren barri ta bizitzarako bear genduzan

ELERTIA

jaurtigiten agiri zan. Beste lagunok sasitza baten atzeanostenduta. Zaratearen zarataz, mutiltzar bat, eskuan sardata guzti, arineketan urreratuten jaken. A zan Piarresen ika-rea eta izerdi otza! Jaungoikoari erreguka asi zan gizagai-xoa.

5. atalburua. Bat-batean, dendua galdu eta adarrik adarzugatzetik beera arresi baten ganera arretxikoan jausi zan.Aan artu eban artutekoa, aan! Jausi ta anka egin, arineketaotsean egin be. Asago egoanean, mutiltzarrak aren lagune-tariko bateri egundoko astinaldia emoten eutsola ikusieban.

Urrengoko egunean, eskolan egoala, uste barik atsoaagertu zan. Maisuarengana arrenguretan joanda, aurki. Dar-daratan asi zan Piarres. Maisuak mutilei jagi eragin etaatsoak gure Piarres ezagutu eban. Aurreko egunekoagaitikartu eban gizagaixoak. Ondoezik lotu zan. Eta bere oneraetorri zanean, abiada otsean, txistua lez etxerantza joan zan.Olango-olangorik!

6. atalburua. Olhetatik ur-ur dagozala, euren begiradagozan Piarresen lobea eta Pelloren anaieagaz batu taerrian sartuten dira. Bazkarikoan Piarres eta lobeak batakbesteari zirika egiten deutsoe eta amaitutakoan Olhetakoenparantza nagusirantza doaz. Piarres, orduan, bidean eza-gututen dauan bakotxari bertso bana eskainduten deutso.Enparantzan, barriz, muxikoak joten diardue eta danonarridurarako Piarresek dantzok maisutasunez, makilaeskuan daroala, urratsak pikatuz eta jauziak eginez, eginegiten dauz. Amaitukeran, euren senideen etxera lo egitendoaz eta loak artu baino leen, Espaina aldeko ipuin bat esa-ten deutso Pellori: Beinola, Madril ondoko erritxu batenPacheco eta Incarnacion senar-emazteak erregearen udakojauregian bizi ei ziran. Andrea sano naastatzailea eta okerrazan, gizona. barriz, aren gonapean bizi zan.

Andreak, bein nontzebarritan egon ostean, erregearenalabea, saman azur bat lotu jakola eta, il aginean egoalaentzun eban. Osagileek ezin ei eikeen ezer egin. Otu ezjakon, bada, andra areri erregearengana joatea eta arengizona osagilerik onentzat aurkeztutea! Baina, gizonakezetz esango ebalakoan eta egitekoa onartu eian, astinaldiederra emon bear jakola esan eutson erregeari andreak.Alan esan, alan jazo. Pachecok, bein erregearenean ezetz taezetz, eta besteek Pachecori lepoa ederto baten berotu eu-tsoen. Alabea alboko gelatik gizagaixoaren aieneak entzuneta osagile andi batenak zirala jakitean, barre-santzoka asizan eta saman eukan azurtxua askatu jakon. Erregea, poza-rren, astinaldia lotu eragin eta aberastasunez bete ebanordurik aurrera izan bearko eban korteko osagile nagusia,au da, gure Pacheco.

7. atalburua. Urrengo goizean, senideen etxean ondogosaldu ostean eta lobeagaz ondo zirikatu ondoren, Pelloriberonek ondo egin dauan lo itaunduten deutso. Pellok lobakar baten egin daual a dinotso. Piarresek, orduan, berakbost edo sei lotan egin dauala erantzuten deutso. Antza,Olhetako mamarro guztiek bere ogean batzarra euki izandabe gauean eta ez ei deutsoe lorik egiten itzi. Begiak batubarik egonkeran, mamarroek ezin izan ei dabe Pian-es jan.Eskerrak azken orreri, osterantzean, batek daki! Lobea,oraindinokarren asarreago egon daiten. "Batzuetan, baten

batzuk olan esaten deutsee euren senideei, oneek eurenetxetik arinago alde egin daien", dinotso Pellori, besteakentzuteko beste.

Sararako bidean egindako lotualditxu baten, bera lakogizon ospetsurik ez dagoala inguru guzti areetan dinotsoPellori Piarresek. Saratarra izatea oore aundia da, bera lakobeste gizon ospetsu batzuk an jaioak izan diralako. Esatebaterako, Erremun degibehere gizaldi batzuk aurreragoizandako Sarako alkatea.

8. atalburua. 1555. urteko udagoienean Saratarren etaZugarramurdiarren arteko gudea biztuteko aginean egonzan. Mugaren aide bateko zein besteko artaldeak alkarreriostuten ibilten ziralako, atan be. Erri bietako alkateak beinSaran, bein Zugarramurdin bazkaritan alkartuten ziran,euren arteko auziak konponduteko.

Erremundegibehere jauna, Sarako alkatea, artalde asko-duna zan, aberats-aberatsa. Errotaria zanez, artzain-mutilekjagoten eutsoezan ardiok.

Egun baten, goizean goizetik, areetariko artzain batarnasestuka joiakon, artaldea Zugarramurdiko praileentza-ko bear egiten eben artzainek lapurretan egin eutsoela esa-nez. Guztitara ben-eun ardi.

Erremundegibeherek, bere aldetik, Zugarramurdikoalkatea zan Haranxipiri aren etxera bazkaritan etorri eitenmezua bialdu eutson.Bitartean, udaletxeaneban laguntzai-leagaz, Lahetxipigaz, auzia arteztuteko jokabidea eratueban. Mattin erriko txinelari Zugarramurdiarrak etorri taalboko gelara sartuteko agindua emon eutson, gero Lahe-txipi ta biok egongo ziran gelara etorri bearko eban, ateaerdi-zabalik itziko ebala. Beste aldetik, praileek ostutakoartaldea bereala atzera emon ezik, Zuzenzaingoak belarriak moztuko eutsezala esanez eskutitz bat idatzi eta bial-du eutson praileen nagusiari.

Orra or, non Zugarramurdiarrak eldu ziran. Agindutakolez egin eban Mattinek eta alboko gelan, areek entzutekobeste, Sarako al kateak zirautson Mattineri: "Bosteun guda-ri Baionatik, Zugarramurdira euren artaldeak askatuten joa-teko, etorri badatoz bidean. Ardiok eskuratu ta gero prai-leak eta besteak be urkatuko doguz...". Geroago. Sarakoakbesteakaz bazkaritan joan ziran. Zugarramurdiarrak, gitxi-gitxi jan ta gero, beinga baten joan ziran lekaideengana etadanaren jakitun ipini ebezan. An egozala, Mattin Erremun-degibehgrek emondako eskutitzagaz agertu zan. Eskutikeskura lekaiame nagusiari emon eutson eta onek, a iraku-rritakoan, Sarako alkateari laureun ardi biurtuko eutsoeza-la esateko eskatu eutson Mattineri.

Laureun ardiok emon eutsoezan emon be, eta onegazbatera parkatuteko be eskatu eutson Erremundegibehereri.Onek irureun ardi berarentzako artu ebazan eta beste eunakerritarren artean banandu ebazan.

Jazokera azken au Pellori edestu ostean elduten diralagunok biok biotara Sarara eta bakotxa bere bidetik joanorduko, Piarresek esan eutson: "Au guzti au argigarria da,Saran bai orain eta bai leen gizon zuur eta jakintsuak diraeta izan dira".

Iniaki MARTIARTU1997ko urtarrilean

16

Page 19: IZADIA › PDF › zer221.pdf · IZADIA MENDITXO BATEN GAINEAN Gizonaren almenak ederrak dira guztiak. Egilleak, ondo, ekian gure bear izanaren barri ta bizitzarako bear genduzan

LI.

1.- ari hat geiago adarretan.2.- lurreko bodarra.3.- nota bat gitxiago.4.- betuleak.5.- hegi bat zugatzean.6.- zugatz bat geiago atzean.7.- arri bat geiago.8.- katagorriak belarri baltzak daukaz.

V13?IVU'IV IZIMIZ

Page 20: IZADIA › PDF › zer221.pdf · IZADIA MENDITXO BATEN GAINEAN Gizonaren almenak ederrak dira guztiak. Egilleak, ondo, ekian gure bear izanaren barri ta bizitzarako bear genduzan

EUSKERAZALEAK

Colón de Larreategi, 14 - 2.° dcha.48001 BILBAO

Betidanik.

BBK~~- Bilbao Bizkaia Kutxa

EZ DAGO GEIAGO ESKINTZEN DAUANIK

Itzau begiak une batez etabegiratu zeure inguruari.

Eraikiñak, kaleak, aurtzaroan jolastenzendueneko lekuak, ikastegia... Ainbateta ainbat gauza ez dira leengoak, ez da?Garaiak aldatu egin dira. Ezin ezetz esan.Aiekin batera, zuk oraindik atsegindozuzan gauza asko be desagertu egin dira.Urbiltasuna, begikotasuna,zuzeneko artu-emona... Orain egiozu so

antziñako sukursal orren argazkiari.Eta konparatu BBK'ren egungo edozeinbulego ta sukursalekin.Ez dira ain ezbardiñak.Azkenean, garrantzitsuenakbere orretan dirauelako.Gauza batzuk oiñarrikoak dira eta oriondo dakigu BBK'kook.Garaietan zear aldatu egin gara. Jakiña.Baiña leengo berberak gara.Zuri laguntzeko. Eta zure alegiñazeta geureaz onurak itzultzeko.

200 PEZETADepósito Legal: BI-1452-85FLASH COMPOSITION, S.L. - BILBAO