azpeitiko udalean eta udalerrian, euskararen ......eta vi.3.2.b) atalean berriz, azpeitia bezalako...

22
1 AZPEITIKO UDALEAN ETA UDALERRIAN, EUSKARAREN NORMALIZAZIOA ERAGINKORKI BERMATZEKO UDAL- ORDENANTZA HITZAURREA Autonomia Estatutuaren 6. artikuluari jarraiki eta hizkuntza-alorrean garatzen den legediari ere —funtsean 10/1982 Legea, azaroaren 24koa—, Euskal Herriko berezko hizkuntza euskara da. Eta, euskara nahiz gaztelania, biak hizkuntza ofizialak dira. Hemendik ondorioztatzen da gure Erkidegoan bi hizkuntzak erabil daitezkeela eraginkortasun eta balio juridiko osoarekin, mota guztietako harreman publikoetan zein pribatuetan. Hartara, udal-izaera daukan araudi honen oinarrizko helburua da, Azpeitiko administrazio-eremuan, kultura- alorrean eta mota guztietako harreman sozialetan, gaztelaniarekin berdintasunean, euskararen erabilera ahalmentzea, sustatzea, erraztea, eta bermatzea, bere normalizazioa erabatekoa izan dadin. Azpeitian, edozein eremutan zein inguruabarretan, gaztelania erabiltzeagatik ez da inor diskriminatzen; alabaina, badaude traba desberdinak euskara erabiltzeko hainbat eremutan edo bere erabilerak behar ez bezalako atzerapenak jasaten ditu (Azpeitiko biztanleen %95ak esaterako, ezin du euskara erabili hizkuntza ofizial gisa eta normaltasun osoz, Azpeitian kokaturiko Estatuko Administrazioaren menpe dauden erakundeen aurrean, hala nola, erregistroa, notaritza, epaitegiak,…). Hortaz, Azpeitiko Udalak, berezkoak dituen eskuduntzen esparruan eta egikaritzan, udal-bitarteko oro erabili nahi du, euskararen normalizazioa bete-betekoa eta eraginkorra izan dadin. Laburbilduz, bi hizkuntza ofizialen ikuspegitik, Azpeitiko biztanle guztiei erabat bermatu behar zaizkie euren hizkuntza-eskubideak. Aitzitik, onartu Created with novaPDF Printer (www.novaPDF.com). Please register to remove this message.

Upload: others

Post on 31-Jan-2021

2 views

Category:

Documents


0 download

TRANSCRIPT

  • 1

    AZPEITIKO UDALEAN ETA UDALERRIAN,

    EUSKARAREN NORMALIZAZIOA ERAGINKORKI BERMATZEKO UDAL-

    ORDENANTZA

    HITZAURREA

    Autonomia Estatutuaren 6. artikuluari jarraiki eta hizkuntza-alorrean garatzen den legediari ere —funtsean 10/1982 Legea, azaroaren 24koa—, Euskal Herriko berezko hizkuntza euskara da. Eta, euskara nahiz gaztelania, biak hizkuntza ofizialak dira. Hemendik ondorioztatzen da gure Erkidegoan bi hizkuntzak erabil daitezkeela eraginkortasun eta balio juridiko osoarekin, mota guztietako harreman publikoetan zein pribatuetan. Hartara, udal-izaera daukan araudi honen oinarrizko helburua da, Azpeitiko administrazio-eremuan, kultura-alorrean eta mota guztietako harreman sozialetan, gaztelaniarekin berdintasunean, euskararen erabilera ahalmentzea, sustatzea, erraztea, eta bermatzea, bere normalizazioa erabatekoa izan dadin. Azpeitian, edozein eremutan zein inguruabarretan, gaztelania erabiltzeagatik ez da inor diskriminatzen; alabaina, badaude traba desberdinak euskara erabiltzeko hainbat eremutan edo bere erabilerak behar ez bezalako atzerapenak jasaten ditu (Azpeitiko biztanleen %95ak esaterako, ezin du euskara erabili hizkuntza ofizial gisa eta normaltasun osoz, Azpeitian kokaturiko Estatuko Administrazioaren menpe dauden erakundeen aurrean, hala nola, erregistroa, notaritza, epaitegiak,…). Hortaz, Azpeitiko Udalak, berezkoak dituen eskuduntzen esparruan eta egikaritzan, udal-bitarteko oro erabili nahi du, euskararen normalizazioa bete-betekoa eta eraginkorra izan dadin. Laburbilduz, bi hizkuntza ofizialen ikuspegitik, Azpeitiko biztanle guztiei erabat bermatu behar zaizkie euren hizkuntza-eskubideak. Aitzitik, onartu

    Created with novaPDF Printer (www.novaPDF.com). Please register to remove this message.

    http://www.novapdf.com

  • 2

    beharra dago, ia XX. mende osoan zehar, Azpeitiko berezko hizkuntza bezala, euskara baztertu egin dela bertako udal-Administrazioan ezezik, harreman publikoetan ere. Hortaz, gaur egun, Azpeitiko Udala, azken mendean gutxiengotzat jotako eta eremu publikotik baztertu den berezko hizkuntza sustatzen aurrenekoa izan behar da. Eta hori guztia, Hizkuntza Erregionalen edo Gutxituen Europako Kartak xedatzen duenarekin bat (Estrasburgon egin zena 1992ko azaroaren 5ean eta Espainiak berretsi eta argitara eman zuena 2001eko irailaren 15eko Estatuko Aldizkari Ofizialean). Izan ere, Ordenantzak ez du esleitzen Azpeitiko Udalak ez daukan eskuduntzarik; aitzitik, helburu bakarra —bere eskuduntzak zorrozki egikarituz— euskararen eta gaztelaniaren erabilerari dagokionez, azpeitiarrei hizkuntza-eskubide berberak bermatzea da. Eta xede hori lortzearren, ez die hizkuntza-eskubide berririk gehitzen, ez euskararen ofizialtasuna deklaratzetik eratorritako eskubideei, ez eta Hizkuntza Erregionalen edo Gutxituen Europako Kartak aitortzen dituenei ere (bereziki, justizia arloari buruzko 9. art.an eta administrazio-agintariei zein zerbitzu publikoei buruzko 10. art.an). Honen harian, hain zuzen, gogora ekarri behar dugu, Espainian Karta aplikatzeari dagokionez, Europako Kontseiluko adituen batzordeak igorritako bi txostenetan (2005eko apirilaren 8koa eta 2008ko abenduko 11koa, hurrenez hurren), honakoa azpimarratzen dela: Karta ez dela betetzen hizkuntza-ofizialtasun bikoitza duten Autonomia Erkidegoetan, hala justizia arloan, nola Estatuko Administrazioan. Berebat, ezin ahantzi dugu Europako Kontseiluko ministroen batzordeak 2005eko irailaren 21ean onartutako Gomendioa (baita gerora, zentzu berean, 2008ko abenduaren 10ean onartutakoa ere). Espainiar agintariei, hitzez hitz, zera gomendatzen die: “1. Behar adina neurri juridiko hartzea eta jarduera burutzea, Kartaren 9 art. an jasotako konpromisoak beteko direla ziurtatzeko, eta bereziki, Kartaren 9. art. aplikagarria zaien Autonomia Erkidegoei dagokienez, eremu horretan jarduten duten langile kopuru egokiak dagozkien hizkuntzen ezaguera praktikoa eduki dezan; 2) Estatuko Administrazioaren baitan lan egiten dutenei zuzendutako kontratazio, karrera eta trebakuntza programak azter ditzatela, Kartaren 10. art. aplikagarria zaien Autonomia Erkidegoei dagokienez, eremu horretan jarduten duten langile kopuru egokiak dagozkien hizkuntzen ezaguera praktikoa eduki dezan”.

    Created with novaPDF Printer (www.novaPDF.com). Please register to remove this message.

    http://www.novapdf.com

  • 3

    Hortaz, Europako Kontseiluaren Kartan xedatzen denaren arabera, argi eta garbi, Azpeitiko Udalerrian kokatutako Justizia Administrazioa “euskararen ezaguera praktikoa” duten langilez hornitu behar da (9. art.); baita Estatuko Administrazioaren menpe dagoen edo harekin harremana duen organo oro ere (10.1 art.). Jakina, arlo horietan Ordenantzak ezin dio Udalari ez daukan eskuduntzarik egotzi. Aitzitik, Ordenantzaren xede bakarra da, beti ere euskara normalizatzeko Legetik eratorritako eskuduntzei hertsiki jarraiki, azpeitiarrei euskararen erabilera eraginkorra eta atzerapenik gabekoa bermatzea, hizkuntza ofiziala baita. Honetara, Estatuko Administrazioak euskararen ofizialtasunaren ondorio juridikoak nabarmenki urratuz gero, baita Hizkuntza Erregionalen edo Gutxituen Europako Kartak, berretsitako Itun gisa ezarritako betebeharrak ere, Azpeitiko Udalak, soilik udal-eremuko eskuduntzekin bat, hainbat neurri iragankor har dezake. Batetik, sustapen-neurriak; besteak beste, euskararen borondatezko irakaskuntza Estatuko Administrazioaren menpeko langileei, hiritarrei euskaraz harrera egiteko eta erantzuteko materiala prestatzea, eta abar. Bestetik, koordinazio-neurriak eskudunak diren Administrazioekin, hizkuntza ofizial gisa, euskara erabiltzeko eskubidea guztiz bermatzeko; honela, esaterako, behin behineko neurri bezala —aldi baterako edo iraunkorki— udalaren Euskara Patronatuan itzulpengintza lanak burutu daitezke, hain zuzen euskararen ofizialtasuna errespetatzen ez den eremuetan hiritarrei euskararen erabilera bermatzeko (hots, Azpeitian euskara ofiziala dela formalki aitortu arren, materialki erabili ezin denean edo erabiltzen duenak behar ez bezalako atzerapenak jasaten dituenean). Bestalde, udal-Administrazio barruko lan-harremanei dagokienean —baita Administrazio instituzionaletako nahiz bere menpe dauden sozietate guztietakoei ere—, Ordenantza honek adierazten du, lan-hizkuntza euskara dela, baldin eta bertako langileak, dagokion lanpostuari zor zaion hizkuntza-eskakizuna eskuratu duen. Jakina, beti ere gogoan izanik hiritarrei eurak hautatutako hizkuntza ofizialean —hala gaztelaniaz, nola euskaraz— harrera egin eta erantzun behar zaiela. Honenbestez, araudi honen xedea da, Azpeitiko udalerrian, hiritar euskaldun guztiek, gaztelania erabili nahi dutenek dagoeneko badauzkaten eskubide berberak eduki ditzatela. Eta ondorioz, hiritar guztiak hautatutako hizkuntza ofizialean erabat bizi ahal izatea, eskubide eraginkor berberekin, eta edozein harreman edo gizarte-jardueretan, kontuan hartuz, azken biztanleria-erroldaren arabera, Azpeitian erroldatuta dauden 13.000tik gorako biztanleen %5ak bakarrik ez duela euskara ezagutzen.

    Created with novaPDF Printer (www.novaPDF.com). Please register to remove this message.

    http://www.novapdf.com

  • 4

    Halaber, Ordenantza honen bitartez Azpeitiko udalerrian “Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia” bete nahi da. Aipatu Plana, Euskararen Aholku Batzordearen Batzorde Osoak 1998ko ekainaren 24an onartu zuen aho batez; ostera, uztailaren 28an, Eusko Jaurlaritzaren Gobernu Batzordeak onetsi eta gero, Eusko Legebiltzarrak, 1999ko abenduaren 10ean egindako osoko bilkuran berretsi zuen (1999ko abenduaren 30eko aldizkari ofizialean argitara emanez). Bada, arreta berezia merezi du toki-erakundeen eskuduntzen ikuspuntutik, osoko bilkura horretan, Plana berrestearekin batera, Legebiltzarrak onartutako 8. Ebazpenak esplizituki deklaratzen duenak —gogoan izanik, eskakizun hori biztanle kopuru esanguratsua duten udalerriei egiten zaiela— . Izan ere, zera xedatzen du hitzez hitz aipatu Ebazpenak: “Eusko Legebiltzarrak Euskal Autonomia Erkidegoko hiriburuetako eta hiri handietako udalei eskatzen die gara dezatela euren hizkuntz normalizaziorako plana, nahiz eta hori bideratzeko plan orokor bat egon”. Bestalde, Euskara Biziberritzeko Plan Nagusiak finkatzen dituen helburuen artean, Administrazioari buruzko VI.3.2.a) atalean, hitzez hitz honakoa aurreikusten da: “- Euskara administrazioaren zerbitzu-hizkuntza izango dela bermatu, batik bat osasun-zerbitzuetan, herrizaingo-zerbitzuetan eta justizia-administrazioan. Era berean, lan-hizkuntza ere izan dadin egitasmoak abian jarri. Estatuko administrazioko erakundeetan eta, bereziki, Justiziakoetan ere euskararen erabilera sustatzeko plangintza zehatzak martxan jarri. - Zerbitzuak kontratatzerakoan, instalazioak erabiltzeko baimenak emateko orduan edota edozein jardun-esparrutan dirulaguntzak banatzeko deialdiak egiten direnean hizkuntza-irizpideak ezarri, batik bat gune euskaldunenetan, esate baterako, arkitekto, aparejadore, aholkulari juridiko, aseguru-etxe eta abar kontratatzerakoan. - Herri-administrazioetan (bereziki udal eta eskualdeetan) euskararen erabilera normalizatzeko plangintzak gauzatu. Horretarako, euskara-zerbitzuak sendotu edo eratu eta hizkuntza-normalizatzaileen prestakuntzaz arduratu. - Administrazioan erabiltzen diren testu juridikoak euskaraz egokitu, lexiko berezitua finkatzen jarraitu eta terminologi kontsultak egiteko zerbitzu eraginkorra eskaini.” Eta VI.3.2.b) atalean berriz, Azpeitia bezalako gune euskaldunenenei zuzendurik, hitzez hitz adierazten da, zera egin behar dela:

    Created with novaPDF Printer (www.novaPDF.com). Please register to remove this message.

    http://www.novapdf.com

  • 5

    “- Udalerri euskaldunenetako osasun- eta gizarte-zerbitzuetako sendagile, erizain, pediatra eta langileak euskaldundu. - Merkataritzan eta enpresa-munduan ahozko zein idatzizko hizkuntza-paisaia euskaratu: a) ageriko errotulazio guztia euskaraz izan; b) denda, taberna eta abarretako erabilpen mintzatua areagotu.” Honetara, Azpeitiko Udalak euskararen normalizazio arloan eskuduntza ugari dauzka. Eskuduntza hauek, batzuetan, Espainiak berretsitako nazioarteko Itunen aplikazioa dela-eta sortzen dira zuzenean, arestian aipatu Kartarekin gertatzen den bezala (bereziki, 10 art.). Halaber, Estatuko legeditik —2568/1986 Errege Dekretuak onartutako Erregelamenduaren (toki-erakundeen antolakuntza eta funtzionamenduari buruzkoa) 86 eta 110 art.ekin gertatzen den bezala— nahiz Autonomia Erkidegoko legeditik eratortzen dira, betiere, 7/1985 Legeak, Toki-erakundeen Oinarriei buruzkoak, 22.2.q) art.an xedatzen duenarekin bat. Izan ere, gogora ekarri behar dugu, xedapen honek Udal osoko bilkurari esleitzen diola legeek espresuki aitortutako edozein eskuduntza. Eta zehazki, 10/1982 Legeak, euskararen erabileraren normalizazioari buruzkoak, beste botere publikoen artean, Udalei, ondoko eskuduntzak esleitzen dizkie: egokitzat jotako neurriak hartzeko eskuduntza, hizkuntza arrazoiak direla-eta, inor diskriminatua izan ez dadila zaintzeko (4 art.); eta 5,6,7,… art.etan aitortzen diren hizkuntza-eskubideen egikaritza bermatzeko eskuduntza. Bada, horixe da hain zuzen ere, Azpeitiko udal-Ordenantzak arautzen duena (gogoan izan, 10/1982 Legeko II tituluko lehen kapituluan, euskararen erabilera Administrazio publikoetan arautzen dela, eta jakina, Administrazio publikotzat jo behar dira nortasun juridikoa duten toki-erakundeak, zeinak euren lurralde-esparruan bertako hiritar ororen hizkuntza-eskubideak garatu eta bermatu behar dituzten, kontuan izan gabe erabilitako hizkuntza ofiziala zein den; eta, hauxe da Azpeitiko udal-Ordenantza honek bermatzen duena). Berebat, udalerrien nahiz kaleen nomenklatura ofizialari dagokionez, baita oro har, toponimoenari dagokionez ere, aipatu 10/1982 Legeko 10 art.ak toki-erakundeei eskuduntzak esleitzen dizkie arlo horietan; orobat, gatazkak ebazteko sistema aurreikusten du, gatazka horiek Eusko Jaurlaritzarekin sortzen diren kasurako. Noski, ugariak dira ere, Autonomia Erkidegoaren esparruan, euskararen hizkuntza-normalizaziorako organoek hartutako erabakiak, hizkuntza-normalizazio arloan toki-erakundeei esplizituki eskuduntzak aitortuz.

    Created with novaPDF Printer (www.novaPDF.com). Please register to remove this message.

    http://www.novapdf.com

  • 6

    Hauek guztien artean, daukan garrantziagatik, aipatu beharra dago Euskararen Aholku Batzordeak, 1991ko ekaiaren 7ko osoko bilkuran onartutako txostena, esanguratsua den honako izenburupean: “Euskara normalizatzeko udal-Ordenantzen legezko oinarriak”. Halaber, 10/1982 Legearen garapenez eta, bereziki, toki-erakundeei esleitzen zaizkien eskuduntzetan oinarrituz, 86/1997 Dekretuak bi eratako administrazio-unitateak zehazten ditu: elebidunak eta euskarazko administrazio-unitateak, alegia. Honela, administrazio-unitate elebidunek, euren funtzioak “Euskal Autonomia Erkidegoan ofizialak diren bi hizkuntzetatik edozeinetan, bereizi gabe, burutzen dituzte”; euskarazko administrazio-unitateek ostera, “euren zereginak, batik bat euskaraz burutzen dituzte”. Hortaz, aipatu Dekretuko 17 art.ak, euskal administrazio publikoetan euskararen erabileraren normalizazioa progresiboa izan dadila sustatzeko, zera xedatzen du: erakundeak derrigorrez bete beharreko indizea %70etik %100era bitartekoa denean (eta zalantza izpirik gabe hauxe da Azpeitiko udalerrian gertatzen dena, Autonomia Erkidegoko legediari jarraiki) euskarazko administrazio atalak jarriko direla, erakundeak euskararen erabilera normalizatzeko duen planean ezarritakoaren arabera. Beste era batera esanda: lehentasunezko lan-hizkuntza euskara izango da aipatu erakundeetan, batzuetan gaztelania erabiltzearen kalterik gabe. Eta hauxe da Ordenantza honek esplizituki aurreikusten duena ere, udal-Administrazioaren zerbitzuan lan egiten dutenek hizkuntza-eskakizuna egiaztatu ez dutelako behar adina gaitasunik ez duten kasurako. Ondorioz, Ordenantzaren filosofia argia da eta Azpeitiko udal-barrutian, bertako hiritarren hizkuntza-eskubideen berdintasuna nahiz bermea lortzean laburbildu daiteke. Hots, Ordenantzak, bere udalerriaren praktikari erreparatuz, Hizkuntza Erregionalen edo Gutxituen Europako Kartak eta Euskara Biziberritzeko Plan Nagusiak (besteak beste, Eusko Jaurlaritzak eta Eusko Legebiltzarrak onartutakoa) xedatzen dutena zehaztea du helburu; honetara, euskara erabili nahi duten biztanleen aldeko neurriak hartzea aurreikusten du, euskaraz nahiz gaztelaniaz “hitz egiten dutenen arteko berdintasuna” sustatzearren eta lortzearren (Kartaren 7.2 art.). Gogoratu beharra dago, Europako Kontseiluak onartutako Hizkuntza Erregionalen edo Gutxituen Europako Kartak bere helburuak zein printzipioak xehetasunez zerrendatzen dituela (7 art.); eta guztiak dira derrigorrean ezargarriak Azpeitian ere. Bada, helburu nahiz printzipio orokor horien guztien artean, lehenengoz, hizkuntza erregionalen edo gutxituen erabilera zein garapena etsiarazi eta arriskuan jartzea xede duten

    Created with novaPDF Printer (www.novaPDF.com). Please register to remove this message.

    http://www.novapdf.com

  • 7

    neurri murriztaile oro ezabatzeko Kartaren asmoa irmoa da. Bigarrenez, halaber, hizkuntza gutxituen aldeko neurri bereziak hartzea proposatzen du Kartak, betiere “hizkuntza horietan hitz egiten dutenen eta gainerako biztanleen arteko berdintasuna” sustatzearren eta lortzearren (7.2 art.). Hirugarrenez eta azkenik, Kartak zera xedatzen du: aipatu hiztunen alde hartutako diskriminazio positiboko neurriak, inoiz ezin direla gainerakoentzako diskriminatzailetzat jo. Honenbestez, Ordenantzaren testu artikulatuan, lehenik eta behin, xedapen orokor multzo batek ñabarki aditzera ematen ditu erregelamendu honen oinarri juridikoak. Jarraian, udal-Administrazioaren menpeko langileei dagozkien xedapenak zehazten dira; baita euskararen erabilera arautzen dutenak ere, udal-Administrazioan, gainerako toki-erakundeetan eta bizitza sozialaren bilakaeran. Honek guztiak zera du helburu: Azpeitiko udalerrian hizkuntza-eskubide oro sustatzea eta bermatzea.

    Lehenengo Atala

    XEDAPEN OROKORRAK 1. artikulua. Euskararen eta gaztelaniaren ofizialtasuna Euskara eta gaztelania, Azpeitiko udal-barrutiko eta bere erakunde guztietako hizkuntza ofizialak direnez, hiritarrek erabili ahal izango dituzte, balio eta eraginkortasun juridiko osoarekin, mota guztietako harreman publikoetan zein pribatuetan. 2. artikulua. Berezko hizkuntza Euskara da Azpeitiko berezko hizkuntza, baita bere erakunde publiko guztietakoa ere, Euskal Herriko Autonomia Estatutuko 6.1 art.ak xedatzen duenarekin bat.

    Created with novaPDF Printer (www.novaPDF.com). Please register to remove this message.

    http://www.novapdf.com

  • 8

    3. artikulua. Udal-zerbitzuetako lan-hizkuntza Euskara Azpeitiko udal-Administrazioaren menpe dauden udal-zerbitzu guztietako lan-hizkuntzatzat onartzen da, “Euskara Biziberritzeko Plan Nagusian” (Euskararen Aholku Batzordearen Batzorde Osoak 1998ko ekainaren 24an aho batez onetsitakoa, eta gerora, 1998ko uztailaren 28an, Eusko Jaurlaritzaren Gobernu Batzordeak onetsi ostean, Eusko Legebiltzarrak, 1999ko abenduaren 10ean egindako osoko bilkuran berretsitakoa) ezarritakoaren arabera. 4. artikulua. Hizkuntza dela-eta diskriminaziorik eza Azpeitiko udal-zerbitzuek hiritarrei harrera egiterakoan eta erantzuterakoan, ezingo diete diskriminatu hizkuntza dela-eta. Udal-langileek hiritarrei erantzun beharko diete, zuzentzen zaizkien hizkuntza ofizialean. 5. artikulua. Hizkuntza-eskubide orokorrak Euskararen erabileraren normalizazioari buruzko Legeak eta Hizkuntza Erregionalen edo Gutxituen Europako Kartak xedatzen dutenari jarraiki, hiritarrei zera aitortzen zaie,

    a) Euskaraz harremanetan jartzeko eskubidea udal-zerbitzu eta erakunde guztiekin, ahoz nahiz idatziz, kontuan hartu gabe, publikoa ala pribatua den formalki, zerbitzuaren edo erakundearen izaera juridikoa.

    b) Udalaren eta bere menpeko erakundeen edo sozietateen

    jakinarazpenak nahiz argitalpenak euskaraz jasotzeko eskubidea. Baita komunikabideen bitartez Udalak argitara ematen dituen informazioak ere.

    c) Ogasun publikoak diruz lagundutako udal-ekintza sozial, kultural eta

    aisialdiko guztiak, udalerriko berezko hizkuntza bezala, euskaraz izan daitezen eskubidea. Edo gutxienez, euskarari lehentasunezko tokia ematea.

    Created with novaPDF Printer (www.novaPDF.com). Please register to remove this message.

    http://www.novapdf.com

  • 9

    d) Udal-argitalpen nahiz toki-komunikabide guztietan, udalerriko berezko hizkuntza bezala, euskaraz izateko eskubidea. Edo gutxienez, euskarari lehentasunezko tokia ematea.

    e) Euskara erabiltzeko eskubidea, kontsumitzaile edo erabiltzaile gisa,

    udal-barrutian jarduten duten enpresekin, saltokiekin edo establezimenduekin harremanak izaterakoan. Eta hori, 6/2003 euskal Legearen arabera, baita Legea garatzen duen araudiari —bereziki, 123/2008 Dekretua, kontsumitzaileen eta erabiltzaileen hizkuntza-eskubideei buruzkoa—nahiz Ordenantza honi jarraiki ere.

    6. artikulua. Hezkuntza-arloko hizkuntza-eskubideak Indarrean dagoen Estatuko nahiz Autonomia Erkidegoko legediarekin bat, Azpeitiko bizilagunei ondokoa aitortzen zaie,:

    a) Erakunde publikoek diruz lagundutako irakaskuntza mota oro euskaraz burutzeko eskubidea.

    b) Hezkuntza-ziklo guztietan, udalerriko ikastetxe orok euskararen

    irakaskuntza eraginkortasunez berma dezala.

    c) Heziketa-maila guztietan euskara ikasi ahal izateko eskubidea. 7. artikulua. Hiritarren hizkuntza-eskubideak osasun-arloan 10/1982 Legean (euskararen erabileraren normalizazioari buruzkoa), 8/1997 Legean (Euskadiko Osasun Antolamenduari buruzkoa), eta 67/2003 Dekretuan (euskararen erabileraren normalizazioa Osakidetzan-Euskal Osasun Zerbitzuan arautzen duena) ezarritakoarekin bat, Udala arduratuko da Azpeitian ondokoa berma dadin:

    a) Udal medikuntza-zentroetan euskaraz harrera egin eta erantzun diezaieten eskubidea.

    b) Osakidetzaren sail guztietan euskaraz harrera egin eta erantzun

    diezaieten eskubidea.

    Created with novaPDF Printer (www.novaPDF.com). Please register to remove this message.

    http://www.novapdf.com

  • 10

    c) Kontsumitzaile eta erabiltzaile gisa, medikuntza-zerbitzu pribatuetan euskaraz harrera egin eta erantzun diezaieten eskubidea, 6/2003 euskal Legeko 40. artikuluaren arabera, baita garatzen duen araudiari jarraiki ere, hots, 123/2008 Dekretua, uztailaren 1koa, kontsumitzaileen nahiz erabiltzaileen hizkuntza-eskubideei buruzkoa.

    8. artikulua. Hiritarren hizkuntza-eskubideak justizia-eremuan Hizkuntza Erregionalen edo Gutxituen Europako Kartak 9 art.an ezartzen duenaren arabera, baita, Espainian Karta aplikatzeari dagokionez, Europako Kontseiluko ministroen batzordeak onartutako Gomendio zuzenek (2005eko irailaren 21ekoa eta 2008ko abenduaren 10ekoa, hurrenez hurren) ezarritakoarekin bat ere, Udala arduratuko da hiritarrei ondokoa berma diezaieten,:

    a) Azpeitiko Justizia-sail guztietan, atzerapenik gabe, eraginkortasunez euskaraz harrera egin eta erantzun diezaieten eskubidea.

    b) Izapide judizial guztietan euskara hizkuntza ofiziala bezala

    erabiltzeagatik, diskriminatu ez diezaieten eskubidea.

    c) Erregistro Zibileko asientoak euskaraz beteko dira, baldin eta, Erregistro Zibilean aurkeztutako agiriak euskaraz idatzita badaude, edo herritarrak ahozko adierazpenak euskaraz egiten baditu. Erregistro Zibilean aurkeztutako agiria elebiduna bada, aurkezten duenak aukeratuko du asientoa zein hizkuntzatan egingo den. Hori guztia, Erregistro Zibilaren 1957ko ekainaren 8ko Legearen 23 artikulua aldatzen duen ekainaren 22ko 12/2005 Legearekin bat etorriz.

    9. artikulua. Hizkuntza-eskubideak polizia-harremanen esparruan Euskararen erabileraren normalizazioari buruzko 10/1982 Legeari lotutako 7/1985 Legearen arabera (22.2.q art.), baita 4/1992 Legearen nahiz garatzen duen 30/1998 Dekretuaren (Ertzaintzan euskararen normalizazioa arautzen duena) arabera ere, eta Udalak udal-zaintzari buruz dauzkan eskuduntzei jarraiki, Udala arduratuko da, Azpeitiko udal-barrutian,

    Created with novaPDF Printer (www.novaPDF.com). Please register to remove this message.

    http://www.novapdf.com

  • 11

    hiritarrei ondokoa berma diezaieten —eraginkortasunez—, euskararen ofizialtasun printzipioa aplikatuz:

    a) Udaltzaingoak eta Ertzaintzak eraginkortasunez euskaraz harrera egin eta erantzun diezaieten eskubidea.

    b) Estatuko indar eta segurtasun-kidegoek eraginkortasunez euskaraz

    harrera egin eta erantzun diezaieten eskubidea, ofizialtasun printzipioarekin bat, Hizkuntza Erregionalen edo Gutxituen Europako Kartak 10 art.an ezartzen duenari jarraiki, baita, Espainian Karta aplikatzeari dagokionez, Europako Kontseiluko ministroen batzordeak gaiari buruz eginiko Gomendioek (2005eko irailaren 21ekoa eta 2008ko abenduaren 10ekoa, hurrenez hurren) ezarritakoaren arabera ere.

    10. artikulua. Hizkuntza-eskubideak eta funtzio publikoen jarduera pribatua Udala arduratuko da hiritarrei ondokoa berma diezaieten:

    a) Jabego-erregistroan, atzerapenik gabe, eraginkortasunez euskaraz harrera egin eta erantzun diezaieten eskubidea. Baita euskaraz eskuratzekoa ere, erregistroari dagokion agiri oro. Hori guztia, 10/1982 Legeak (euskararen erabileraren normalizazioari buruzkoak), Hizkuntza Erregionalen edo Gutxituen Europako Kartaren 10 art.ak eta Karta aplikatzeari dagokionez, Europako Kontseiluko ministroen batzordeak onartutako Gomendio zuzenek (2005eko irailaren 21ekoa eta 2008ko abenduaren 10ekoa, hurrenez hurren) ezarritakoarekin bat.

    b) Notario-jardueran eraginkortasunez euskaraz harrera egin eta

    erantzun diezaieten eskubidea. Baita euskaraz jasotzekoa ere, notariotzari dagokion agiri oro. Hori guztia, 10/1982 Legeak (euskararen erabileraren normalizazioari buruzkoak), Hizkuntza Erregionalen edo Gutxituen Europako Kartaren 10 art.ak eta Karta aplikatzeari dagokionez, Europako Kontseiluko ministroen batzordeak onartutako Gomendio zuzenek (2005eko irailaren

    Created with novaPDF Printer (www.novaPDF.com). Please register to remove this message.

    http://www.novapdf.com

  • 12

    21ekoa eta 2008ko abenduaren 10ekoa, hurrenez hurren) ezarritakoari jarraiki.

    11. artikulua. Nomenklaturak eta toponimoak Euskaraz ezarriko da, Azpeitiko udalerriko kaleen, errepideen, auzoen, mendien, ibaien eta ubideen nomenklatura ofiziala, baita, oro har, bertako toponimo guztiena ere, baldin eta euren jatorrizko deiturak beste hizkuntza bati dagozkionak ez diren; hori guztia, 10/1982 Legeak, euskararen erabileraren normalizazioari buruzkoak, 10.1 art.an xedatzen duenaren arabera.

    Bigarren Atala

    UDAL-ADMINISTRAZIOAREN MENPEKO PERTSONALA 12. artikulua. Derrigorrezko hizkuntza-eskakizunak Administrazioan

    1. Funtzio publikoari dagokion legediaren arabera, baita legedi hori garatzen duen araudiari jarraiki ere —bereziki, 86/1997 Dekretua—, udal-Administrazioaren zerbitzuan jarduten duten langile-zerrendan, bertako lanpostu orori derrigorrezko hizkuntza-eskakizuna esleituko zaio, ondoko helburuarekin: administrazio-unitate guztiek euskaraz lan egin eta zerbitzua eman ahal izateko. Hori guztia, Udalak onartutako normalizazio plana aplikatuz, eta Azpeitiko errealitate soziolinguistikoarekin bat.

    2. Udal-Administrazioaren zerbitzuan jarduten duten langileek, eurei

    egokitutako hizkuntza-eskakizuna egiaztatu beharko dute, dagokion lanpostua eskuratu edo euren lanpostuei atxikita jarraitu ahal izateko, funtzio publikoari buruzko legedia eta 86/1997 Dekretuan ezarritakoa garatuz, Udalak onartutako hizkuntza-plangintzarekin bat.

    Created with novaPDF Printer (www.novaPDF.com). Please register to remove this message.

    http://www.novapdf.com

  • 13

    13. artikulua. Udal-Administrazioaren menpeko sozietateak eta erakundeak

    1. Udal-Administrazioaren menpe dauden edo berak sortu dituen sozietate eta erakunde publikoetan ala pribatuetan jarduten duten langileei, zera ezarriko zaie: zuzenean Azpeitiko Administrazioaren menpe lan egiten duen pertsonalari ezartzen zaion hizkuntza-araudi berbera.

    2. Udal-Administrazioaren menpeko sozietateetan nahiz erakundeetan

    jarduten duen pertsonalak, zera egiaztatu beharko du: bere lana burutzeko galdatzen zaion euskararen ezagutza-maila, baita, hala badagokio, euskaraz zerbitzua emateko ezagutza-maila ere.

    14. artikulua. Zerbitzu publikoen emakidadunak Emakidadun batek edo Administrazioaren zerbitzuan jarduten duen pertsonala ez denak ematen dituen zerbitzu publiko guztietan, Udalak zera bermatu beharko du: 86/1997 Dekretuaren eta Ordenantza honen arabera, zerbitzuaren erabiltzaileari harrera egin eta erantzun diezaioten, udal-Administrazioari galdatzen zaizkion hizkuntza-baldintza berdinetan. Honetara, kontratuaren esleipena, klausula hau betetzearen menpe egongo da. 15. artikulua. Udalaren hizkuntza-plangintza 86/1997 Dekretuak eta Ordenantza honek ezarritakoari jarraiki, dagokion hizkuntza-plangintza eguneratu edo egokituko da, ondoko helburuarekin: Administrazio-unitate guztiek euskaraz lan egin eta zerbitzua eman ahal izateko; baita, udal-Administrazioaren zerbitzuan jarduten duten langile guztiek, euren lanpostuari egokitutako zereginak burutzeko galdatzen zaien euskararen ezagutza-maila egiazta dezaten ere. 16. artikulua. Pertsonala izendatzea eta kontratatzea

    1. Udalak, bere menpe lan egingo duen pertsonala hautatzeko prozesuan, ondoko irizpideekin bat jardun beharko du: objektibotasuna, argitalpena, berdintasuna, meritua eta gaitasuna, alegia. Udalak irizpide horiei men egin beharko die, bai zuzenean

    Created with novaPDF Printer (www.novaPDF.com). Please register to remove this message.

    http://www.novapdf.com

  • 14

    Udalaren zerbitzuan jardungo duen pertsonala hautatzerakoan, baita bere menpeko erakundeetako edo sozietateetako pertsonala hautatzen duenean ere. Eta irizpide berberak jarraituko dira, langile hori funtzionarioa, kontratatutakoa, finkoa ala bitartekoa denean, betiere, euskal funtzio publikoaren Legeari nahiz garatzen duen araudia jarraiki, baita helburu horretarako onartu diren oinarriei ere.

    2. Azpeitiko Udalaren menpeko lanpostu bat eskuratzen duen langileak

    —baita bere menpeko erakundeetakoa eta sozietateetakoa lortzen duenak ere—, Udalak bere benetako izendapenari, kargu-hartzeari edo kontratazioari ekin diezaion, egiaztatu behar du, lanpostu horren funtzioak bi hizkuntza ofizialetan burutzeko gaitasuna baduela.

    3. Enpresa-emakidadunetan lan egiten duen pertsonalak, edo zerbitzu

    publikoak emateko Udalak kontratatzen dituen enpresetakoak, zera bermatu beharko du: zerbitzu hori emango duela, udal-Administrazioari galdatutako hizkuntza-baldintza berdinetan.

    17. artikulua. Zerbitzu publikoetako pertsonalaren hizkuntza-obligazioak

    1. Udal-Administrazioan lan egiten duen pertsonalak —baita bere erakunde instituzionaletakoak nahiz menpeko sozietateetakoak ere— euskaraz burutu behar du bere lana, “Euskara Biziberritzeko Plan Nagusian” (Euskararen Aholku Batzordearen Batzorde Osoak 1998ko ekainaren 24an aho batez onetsitakoa, eta gerora, 1998ko uztailaren 28an, Eusko Jaurlaritzaren Gobernu Batzordeak onetsi ostean, Eusko Legebiltzarrak, 1999ko abenduaren 10ean egindako osoko bilkuran berretsitakoa) ezarritakoaren arabera.

    2. Udal-Administrazioan lan egiten duen pertsonalak —baita bere erakunde instituzionaletakoak nahiz menpeko sozietateetakoak ere—, hiritarrei lehenengo hitza ohiko lan-hizkuntzan egin behar die. Aitzitik, hiritarrek hautatu duten hizkuntza ofizialean erantzun behar die; baina, hiritarrak ofizial ez den hizkuntza bat erabiliko balu, ahal izanez gero, erantzuna jasoko luke hizkuntza berberean ofiziala izan ez arren.

    Created with novaPDF Printer (www.novaPDF.com). Please register to remove this message.

    http://www.novapdf.com

  • 15

    Hirugarren Atala

    EUSKARAREN ERABILERA UDAL-ADMINISTRAZIOAN

    18. artikulua.Udal-organoetako lan-hizkuntza

    1. Udal-organo guztietako ohiko lan-hizkuntza euskara izango da, Euskal Herriaren berezko hizkuntza delako (Euskal Herriko Autonomia Estatutuaren 6.1 art.); hori guztia, “Euskara Biziberritzeko Plan Nagusian” (Euskararen Aholku Batzordearen Batzorde Osoak 1998ko ekainaren 24an aho batez onetsitakoa, eta gerora, 1998ko uztailaren 28an, Eusko Jaurlaritzaren Gobernu Batzordeak onetsi ostean, Eusko Legebiltzarrak, 1999ko abenduaren 10ean egindako osoko bilkuran berretsitakoa) ezarritakoaren arabera.

    2. Udal-organo guztietako batzarren deialdiak, eguneko gai-zerrendak,

    mozioak, boto partikularrak eta proposamenak, baita informazio-batzordeen irizpenak ere, euren hartzaileei euskaraz jakinaraziko zaizkie. Dena den, hala eskatzen duten hartzaileei, dokumentazio guztia gazteleraz ere igorriko zaie.

    3. Udal-organoetako bilerak, bertako kideak mintzatu ohi diren bi

    hizkuntza ofizialetako edozeinetan burutuko dira. 19. artikulua. Udal-organoetako aktak Udal-organo guztien bileretako akten jatorrizko testuak euskaraz idatziko dira. Dena dela, beharrezkotzat jotzen denean, gaztelaniara itzuliko dira. Akta-liburu ofiziala euskaraz idatziko da, toki-erakundeen antolakuntza eta funtzionamenduari buruzko erregelamenduaren 110 art.ak eta Ordenantza honek xedatzen dutenaren arabera. 20. artikulua. Liburuak eta udal-errolda

    1. Euskaraz idatziko dira, sarreren eta irteeren erregistro-liburua, urteko aurrekontu-liburua, baita udalerriko gainerako liburu ofizialak ere.

    Created with novaPDF Printer (www.novaPDF.com). Please register to remove this message.

    http://www.novapdf.com

  • 16

    2. Udaleko administrazio-erregistroan dokumentuak inskribatuko dira

    eginiko hizkuntza ofizialean, 10/1982 Legeak, euskararen erabileraren normalizazioari buruzkoak 7.1 art.an xedatzen duenari jarraiki.

    21. artikulua. Txostenak eta proiektu teknikoak Udal-organoek eskatutako txosten nahiz proiektu tekniko guztiak, gutxienez euskaraz idatziko dira. 22. artikulua. Hiritarren eskura dauden inprimakiak eta agiriak

    1. Udal-organo guztiek hiritarren eskura uzten dituzten inprimaki eta dokumentu ofizial guztiak, gutxienez euskaraz idatzita egongo dira.

    2. Hiritarrek eskubidea izango dute halaber, udal-dokumentu nahiz

    inprimaki oro gaztelaniaz ala bi hizkuntza ofizialetan idatzirik eskuratzeko.

    23. artikulua. Administrazioen arteko harremanak

    1. Udalak edo udal-organoek, euskara ofiziala den lurralde batean kokatuta dauden beste erakunde publikoei bidali beharreko idazki guztiak, hizkuntza horretan idatzi ahal izango dira, balio eta ondorio juridiko osoekin.

    2. Udalak edo bere udal-organoek, beste erakunde ofizialetatik jasotzen

    dituzten eta gutxienez euskaraz idatzirik ez dauden idazki guztietan, euskararen erabileraren normalizazioari buruzko 10/1982 Legeko 8. art. betetzea galdatuko da, ezargarria den heinean.

    24. artikulua. Arauzko xedapenen argitalpena

    Created with novaPDF Printer (www.novaPDF.com). Please register to remove this message.

    http://www.novapdf.com

  • 17

    Udal-korporazioko organoek, arauzko xedapenak, lan-hizkuntza gisa hautatutako hizkuntza ofizialean eztabaidatuko eta egingo dira. Ostera, Autonomia Erkidegoko bi hizkuntza ofizialetan, Aldizkari Ofizialean argitaratuko dira. 25. artikulua. Administrazio-egintzen jakinarazpena Azpeitiko errealitate soziolinguistikoaren arabera, udal administrazio-egintzak euskaraz jakinaraziko zaizkie, udal-Administrazioarekin harremanetan jartzeko hizkuntza gisa, hori hautatu duten bizilagunei. Gainerako kasuetan, administrazio-egintzak jakinarazteko bi hizkuntza ofizialak erabiliko dira. Hartara, udal-Administrazioarekin edo bere menpeko erakunde zein emakidadunekin soilik euskaraz harremanetan jarri nahi dutenen errolda bat antola dezake Udalak. 26. artikulua. Udal-bulegoetako errotulazioa Administrazioaren zerbitzuan jarduten duen pertsonalak bakar-bakarrik erabiltzen dituen udal-bulegoen barnealdean, euskaraz egingo da errotulazioa. Halaber, euskarazko errotuluak jar daitezke, udal- zerbitzuaren izenak Autonomia Erkidegoko bi hizkuntza ofizialetan antzeko grafia duenean, edo mezuak piktogramen bitartez ere adieraz daitezkeenean.

    Laugarren Atala

    EUSKARAREN ERABILERA TOKI-ERAKUNDEETAN ETA BIZITZA SOZIALAREN BILAKAERAN

    27. artikulua. Udalaren menpeko toki-erakundeak Udalari ezargarria zaion erregimen juridiko berbera ezarriko zaie, udal-korporazioak bertan eratu dituen Udalaren menpeko erakundeei, baita hala badagokio, udal-zerbitzu publikoen emakidadun diren enpresei ere.

    Created with novaPDF Printer (www.novaPDF.com). Please register to remove this message.

    http://www.novapdf.com

  • 18

    28. artikulua. Diruz lagundutako entitate pribatuak Euskal Administrazio publikoek diruz lagundutako entitate pribatuek, edo edozein euskal Administrazio publikorekin lankidetza-hitzarmen bat izenpetu dutenek, Eusko Legebiltzarraren 6/2003 Legearen 39 art.an eta garatzen duen 123/2008 Dekretuan ezartzen denaren arabera, Azpeitiko udal-barrutian, kontsumitzaileen eta erabiltzaileen hizkuntza-eskubideak bermatu beharko dituzte:

    a) Oro har, idatziz zein ahoz, bi hizkuntza ofizialetan eraginkortasunez euren zerbitzuei buruzko informazioa emanez, baita harrera eginez eta erantzunez ere.

    b) Gutxienez euskaraz errotulatuz euren lokalak eta argitalpenak. c) Gutxienez euskaraz eskainiz euren jarduerari dagozkion inprimakiak,

    oharrak, dokumentazioa, eskaintzak edo gainerako zerbitzuak.

    29. artikulua. Interes orokorreko edo unibertsaleko zerbitzuak ematen dituzten pertsona juridikoak, kontsumitzaileen eta erabiltzaileen hizkuntza-eskubideei buruzko 123/2008 Dekretuko 2.2 art.ak ezarritako zentzuan Interes orokorreko zerbitzuak —unibertsaltzat legez ziurtatutako zerbitzuak edo antzeko kategoria baten arabera ziurtatutakoak— ematen dituzten pertsona juridikoek, edo unibertsaltasun nahiz berdintasun erregimen juridiko baten menpe dauden zerbitzuak —hots, garraio, telekomunikabide edo energia-zerbitzuekin gertatzen den bezala— ematen dituztenek, Azpeitiko udal-barrutian, kontsumitzaileen eta erabiltzaileen hizkuntza-eskubideak bermatu beharko dituzte:

    a) Idatziz zein ahoz, gutxienez euskaraz harrera eginez eta erantzunez, baita euren zerbitzuei buruzko informazioa emanez ere.

    b) Gutxienez euskaraz errotulatuz euren lokalak, zerbitzuak eta argitalpenak

    Created with novaPDF Printer (www.novaPDF.com). Please register to remove this message.

    http://www.novapdf.com

  • 19

    c) Gutxienez euskaraz eskainiz euren jarduerari dagozkion inprimakiak, oharrak, dokumentazioa, eskaintzak edo gainerako zerbitzuak.

    30. artikulua. Enpresak eta merkataritza-establezimenduak: kontsumitzaileari edo erabiltzaileari euskaraz harrera egiteko eta erantzuteko zigilua

    1. Azpeitiko Udalak kontsumitzaileei eta erabiltzaileen euskaraz harrera egiteko eta erantzuteko zigilua sortu du. Bere bitartez identifikatzen dira, euren borondatez, kontsumitzaileei eta erabiltzaileei, idatziz zein ahoz, dagoeneko gaztelaniaz egiten duten bezala, euskaraz harrera egiteko eta erantzuteko konpromisoa hartu duten jendearentzat irekitako establezimenduak eta enpresak. Aipatu zigilua jendearen begi-bistan ipiniko da, establezimenduaren edo enpresaren kanpoaldean zein barrualdean.

    2. Zigiluak, atxikitako establezimenduak eta enpresak euskaraz egitera

    behartzen ditu:

    a) Mota guztietako seinaleak, toponimikoak barne. b) Jendaurrean ipinitako karteletan edo errotuluetan jasotako

    informazio finkoa zein aldakorra. c) Enpresek edo establezimenduek, euren zerbitzu edo produktu bati

    edo hainbati buruzko informazioa emanez, jendaurrean ipintzeko prestatutako inprimakiak edo katalogoak.

    d) Kontsumitzaileei eta erabiltzaileei zuzendutako produktuen nahiz

    zerbitzuen eskaintza, sustapena eta iragarpena, horretarako erabilitako euskarriak edozein izanik.

    3. Azpeitiko Udalaren Euskara Patronatuari dagokio, udal euskara-

    batzordeak, zigiluarekiko konpromisoa benetakoa dela aitortu dien establezimenduen eta enpresen errolda eramatea.

    Created with novaPDF Printer (www.novaPDF.com). Please register to remove this message.

    http://www.novapdf.com

  • 20

    31. artikulua. Udal hizkuntza-paisaia Udala arduratuko da Ordenantza honetan jasotzen diren xedapenak bete daitezen, bereziki lortzeko, gutxienez euskaraz errotula daitezela hiritarrei zabalduta dauden udalerriko establezimendu guztiak. Hartara, udal-erabaki bitartez egokitzat jotako diru-laguntzak finkatu ahal izango dira, euskararen erabileraren normalizazioari buruzko 10/1982 Legearen 27. artikuluaren babesean. 32. artikulua. Azpeitian merkaturatutako produktuen etiketak Azpeitian merkaturatutako produktuei etiketak jarri ahal izango zaizkie, bertako hiritarrek erraz ulertzen duten hizkuntza ofizialean. Nolanahi ere, Azpeitian eginiko artisau-produktuei euskara hutsean etiketak jarri ahal izango zaizkie, 6/2003 Legeko 41 art.ri jarraiki, eta bat eginez 1334/1999 Errege Dekretuak, produktuen etiketatzeari buruzko Arau Orokorra onartzen duenak, 18 art.an xedatzen duenarekin; izan ere, Auzitegi Gorenak aipatu xedapenaren legezkotasuna baieztatu du (2002ko ekainaren 4ko Epaian, hain zuzen ere). 33. artikulua. Sustapeneko jarduera publiko orokorra Bizitza sozialaren bilakaeran, mota guztietako jardueretan euskara sustatzearren, Azpeitiko Udalak egokitzat jotako neurriak jarriko ditu abian. Honen helburua da, hiritar orori erraztea, Euskal Herriaren berezko hizkuntzan bizi daitezela (Euskal Herriko Autonomia Estatutuaren 6.1 art.rekin bat). Bereziki lehentasuna emango zaio euskararen normalizazioari eta sustapenari, merkataritzako, elkartze, kirol eta kontsumo-jardueretan, euskararen normalizazioari buruzko 10/1982 Legearen 26. eta ondorengo artikuluen arabera, baita kontsumitzaileei eta erabiltzaileei buruzko 6/2003 Legearen 37. eta ondorengo artikuluei jarraiki ere.

    Created with novaPDF Printer (www.novaPDF.com). Please register to remove this message.

    http://www.novapdf.com

  • 21

    Xedapen Gehigarriak

    Lehenengo xedapen gehigarria. Euskara-batzordea

    Udal euskara-batzordeari dagokio, Ordenantza honen ezarpenaren segimenduaz arduratzea, baita Azpeitiko udalerrian hizkuntza-normalizatzeko proposamenak egitea ere.

    Bigarrengo xedapen gehigarria. Azpeitiko Udalaren Euskara Patronatua Udalaren Euskara Patronatuari dagokio, Ordenantza hau ezartzeko beharrezkoak diren neurri teknikoak zuzentzea. Halaber, hiritarrek ager ditzaketen kexak izapidetuko ditu, ondoko helburuarekin: kexak bidezkoak izango balira, eurak zuzentzeko egokitzat jotako neurriak har daitezela. Hirugarrengo xedapen gehigarria. Udal-proiektuak Udal proiektu eta programa guztietan aintzat hartuko da, Ordenantza honek darraien hizkuntza-normalizazioaren irizpidea. Hartara, euskara-batzordeari eta Euskara Patronatuari zera dagokie: egokitzat jotako proposamenak egitea, Ordenantza honen helburuak egokitu eta benetan bete daitezen. Laugarren xedapen gehigarria. Zehatzeko ahalmena Alkateari dagokio zehatzeko ahalmena egikaritzea, kontsumitzaileen hizkuntza-eskubideak babesteko arloan, 6/2003 Legeko 49 art.ak eta 123/2008 Dekretuko 18 art.ak xedatzen dutenari jarraiki.

    Created with novaPDF Printer (www.novaPDF.com). Please register to remove this message.

    http://www.novapdf.com

  • 22

    Xedapen Iragankorrak

    Lehenengo xedapen iragankorra. Udal-zerbitzuetako lan-hizkuntza Udal-langileek dagokien hizkuntza-eskakizuna egiaztatzea lortu ez duten udal-zerbitzuetan, euskara bertako lan-hizkuntza bezala gauzatzea denboran geroratu ahal izango da.

    Bigarrengo xedapen iragankorra. Pertsona juridiko pribatuak Pertsona juridiko pribatuek, Azpeitiko udal lurralde-eremuan, Udalaren Euskara Patronatuaren laguntza eta aholkularitza jaso ahal izango dute, 123/2008 Dekretuak eta Ordenantza honek ezarritako obligazioak betetzeko.

    Xedapen indargabetzailea Indargabetuta daude Ordenantza honek ezartzen duenarekin bat ez datozen xedapenak, baita Ordenantza ezeztatzen duten erabakiak ere.

    Azken Xedapena Ordenantza hau indarrean sartuko da, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean.

    Created with novaPDF Printer (www.novaPDF.com). Please register to remove this message.

    http://www.novapdf.com