merkataritzaren gabonetako kanpaina eta herritarren joan-etorria … · 2020. 12. 21. · hasiera...

6
#GetxoBiziEzazu 2020 Doako alea 1.618 zk. www.getxo.eus Abenduak 21 >> Urtarrilak 03 / Nabarmentzekoak > 14 kultur ekimen eta eragile aitortu dituzte “Aixe Getxo!” sarien X. edizioan (4. or.) > Gizatiar elkarteak, Pepe Romok eta Paco Castellsek boluntariotzaren saria jaso dute (4. or.) > Udalaren Enplegu Publikoaren Eskaintza Orokorrean 142 plaza daude (6. or.) Magia ikuskizuna. Urtarrilak 2, larunbata, 18:00etan, Romo Kultur Etxean, “Aztikeriak”, Tor eta Txoborro magoekin. Euskaraz. Sarrera: 6 . Góspel Kontzertua. Urtarrilak 3, igandea, Muxikebarrin (Arrigunaga aretoa), 19:00etan, “Ispirit”. Sarrera: 12. Funtzionamenduan 242 plaza Manuel Gainza parkingean, behin-behineko txandakako aparkalekuak Ostalaritza eta jatetxeentzako laguntza berriak Irekita dago jendearentzat Algortako Manuel Gainza parking berria, 242 plazarekin, behin-behineko txanda- kako aparkalekuak, hain zuzen ere. Merkataritza- eta ostalaritza-sekto- rearen Gabonetako kanpaina bul- tzatzeko eta ibilgailuen zirkulazioa, aparkamendua eta oinezkoen joan- etorria hobetzen jarraitzeko. Parkin- ga zerbitzuan egongo da eguneko 24 orduetan eta asteko 7 egunetan, ibil- gailuak txandaka aparkatzeko. Eki- pamenduak 7.000 m2 ditu eta hiru solairutan banatzen da; solairu ho- riek eskariaren arabera irekiko dira. Egoiliarrentzako eta abonatuentza- ko plazak esleitzeko prozesuaren hasiera behar bezala iragarriko da. Amaia Agirre alkateak, Udalean or- dezkaritza duten alderdi guztietako, Getxo Enpresako, Ashoge- Getxoko Ostalaritza Elkarteko eta Fekoor- Bizkaiko Ezgaitasun Fisiko eta/edo Organikoko ordezkariek bisita egin zuten ostiralean eta ondoren zabal- du egin zen. Bisitaren ondoren ireki zen aparkalekua. Agirrek nabar- mendu zuenez, “ aparkaleku horrek eta gainean daukan parkeak, baita Algortako Udalak, ostalaritzaren eta uda- lerriko jatetxeen sektorearekin etengabeko harremanean, hiru neurri berri hartu ditu establezi- mendu horiek bizi duten egoera zaila dela eta. Ekintza berri ho- riek aurretik hartutakoei gehitu behar zaizkie; izan ere, aurten 2 milioi euro baino gehiago bidera- tu dira udalerriko merkataritza, ostalaritza, zerbitzu profesional eta enpresa txikiei zuzendutako udal-laguntzetara. Guztira, 4 mi- lioi euro baino gehiago bideratu dira pandemia honetan. Neurri berriak dira: erdigunean hartu ditugun beste neurri batzuk ere, gure bizilagunen bizi-kalita- tea hobetzea bultzatu beharra izan dute oinarri: ibilgailuen mugikortasuna eta aparkamendua hobetzea, merkataritzaren eskaerari erantzunez; irisgarritasuna eta herritarren gozamenerako espazioak ho- betzea. Proiektua epe guztiak betez garatu da, COVID izan arren, eta planteatutako aurrekontuarekin, udaleko langileek ere prozesu osoan egindako lanari esker”. Tarifak urriko osoko bilkuran onetsi ziren (https://bit.ly/3nFzVGl). Adi- bidez, tarifa Arrunta (09:30 - 20:00h) 1,20 €-koa da ordubeterengatik, 4,80 €-koa 4 ordurengatik; eta Murriz- tua (00:00 - 09:30 eta 20:00 - 23:59h) 0,40 €-koa ordubeterengatik eta 1,50 €-koa 4 ordurengatik. Aparkalekuko obra 3.899.830€-tan (BEZa barne) esleitu zen eta 2019ko otsailean hasi eta joan den uztailean amaitu ziren lanak. Horrekin bate- ra, goi aldean dagoen parkea urrian ireki zen jendearentzat: 1.300 m2-ko azalera du, irisgarria da eta 655 m2- ko lorategi- eta zuhaitz-eremua du herritarren aisialdirako. Merkataritzaren Gabonetako kanpaina eta herritarren joan-etorria bultzatzeko 1. Laguntza zuzenak, ezohi- koak, gehienez 500.000€ko aurre- kontu-zuzkidurarekin dekretatu- tako azken itxierari erantzuteko. Eusko Jaurlaritzak emandakoen osagarriak dira, eta aurten argi- taratu eta ordaindutakoei gehi- tzen zaizkie, establezimenduaren plantillaren araberako tarteekin. Gehieneko zenbatekoak: a. II. motako establezi- menduak: 1.250€ (6 langile baino gutxiago) eta 1.500€ (6 edo gehia- go). b. III. eta IV. motako esta- blezimenduak, 1.500€ (1 eta 3 lan- gile artean), 1.750€ (3 eta 6 baino gehiago) eta 2.000€ (6 edo gehia- go). 2. Ostalaritzako Bonua ezartzea: 100.000€ bideratuko dira, 2021eko lehen eta bigarren hiruhilekoen artean. 3. 4 pertsona kontratatzea CO- VID neurriei buruz informa- tzeko. Bide publikoan (merkata- ritza- eta aisialdi-inguruneetan) eta saltoki eta ostalaritza-esta- blezimenduetan egingo dute lan. Ekonomia Sustatzeko Zerbitzua- ri lagundu nahi zaio herritarren kontzentrazio handieneko ingu- rune eta egunetan bete beharre- ko COVID neurriak hedatzen. Lanbideren programaren bidez kontratatutakoek ostalaritza- eta jatetxe-establezimenduekin jarri- ko dira harremanetan, horri bu- ruzko informazioa emateko. Informazio gehiago: Ekonomia Sustatzeko Zerbitzua, getxolan@ getxo.eus eta 94 466 01 40 tel. Martxan dauden laguntzak: https://bit.ly/34hTIDL Olentzero eta Mari Domingi era desberdin batean helduko dira aurten (3. or.) Aparkalekuko hirugarren solairua Aparkalekurako sarrera Telletxetik

Upload: others

Post on 04-Feb-2021

0 views

Category:

Documents


0 download

TRANSCRIPT

  • #GetxoBiziEzazu

    2020

    Doako alea

    1.618 zk. www.getxo.eus

    Abenduak 21 >> Urtarrilak 03

    / Nabarmentzekoak> 14 kultur ekimen eta eragile aitortu dituzte “Aixe

    Getxo!” sarien X. edizioan (4. or.)

    > Gizatiar elkarteak, Pepe Romok eta Paco Castellsek boluntariotzaren saria jaso dute (4. or.)

    > Udalaren Enplegu Publikoaren Eskaintza Orokorrean 142 plaza daude (6. or.)

    Magia ikuskizuna. Urtarrilak 2, larunbata, 18:00etan, Romo Kultur Etxean, “Aztikeriak”, Tor eta Txoborro magoekin. Euskaraz. Sarrera: 6 €.

    Góspel Kontzertua. Urtarrilak 3, igandea, Muxikebarrin (Arrigunaga aretoa), 19:00etan, “Ispirit”. Sarrera: 12€.

    Funtzionamenduan 242 plaza Manuel Gainza parkingean, behin-behineko txandakako aparkalekuak

    Ostalaritza eta jatetxeentzako laguntza berriak

    Irekita dago jendearentzat Algortako Manuel Gainza parking berria, 242 plazarekin, behin-behineko txanda-kako aparkalekuak, hain zuzen ere. Merkataritza- eta ostalaritza-sekto-rearen Gabonetako kanpaina bul-tzatzeko eta ibilgailuen zirkulazioa, aparkamendua eta oinezkoen joan-etorria hobetzen jarraitzeko. Parkin-ga zerbitzuan egongo da eguneko 24 orduetan eta asteko 7 egunetan, ibil-gailuak txandaka aparkatzeko. Eki-pamenduak 7.000 m2 ditu eta hiru solairutan banatzen da; solairu ho-riek eskariaren arabera irekiko dira. Egoiliarrentzako eta abonatuentza-ko plazak esleitzeko prozesuaren hasiera behar bezala iragarriko da.

    Amaia Agirre alkateak, Udalean or-dezkaritza duten alderdi guztietako, Getxo Enpresako, Ashoge- Getxoko Ostalaritza Elkarteko eta Fekoor-Bizkaiko Ezgaitasun Fisiko eta/edo Organikoko ordezkariek bisita egin zuten ostiralean eta ondoren zabal-du egin zen. Bisitaren ondoren ireki zen aparkalekua. Agirrek nabar-mendu zuenez, “aparkaleku horrek eta gainean daukan parkeak, baita Algortako

    Udalak, ostalaritzaren eta uda-lerriko jatetxeen sektorearekin etengabeko harremanean, hiru neurri berri hartu ditu establezi-mendu horiek bizi duten egoera zaila dela eta. Ekintza berri ho-riek aurretik hartutakoei gehitu behar zaizkie; izan ere, aurten 2 milioi euro baino gehiago bidera-tu dira udalerriko merkataritza, ostalaritza, zerbitzu profesional eta enpresa txikiei zuzendutako udal-laguntzetara. Guztira, 4 mi-lioi euro baino gehiago bideratu dira pandemia honetan.Neurri berriak dira:

    erdigunean hartu ditugun beste neurri batzuk ere, gure bizilagunen bizi-kalita-tea hobetzea bultzatu beharra izan dute oinarri: ibilgailuen mugikortasuna eta aparkamendua hobetzea, merkataritzaren eskaerari erantzunez; irisgarritasuna eta herritarren gozamenerako espazioak ho-betzea. Proiektua epe guztiak betez garatu da, COVID izan arren, eta planteatutako aurrekontuarekin, udaleko langileek ere prozesu osoan egindako lanari esker”.

    Tarifak urriko osoko bilkuran onetsi ziren (https://bit.ly/3nFzVGl). Adi-bidez, tarifa Arrunta (09:30 - 20:00h) 1,20 €-koa da ordubeterengatik, 4,80 €-koa 4 ordurengatik; eta Murriz-tua (00:00 - 09:30 eta 20:00 - 23:59h) 0,40 €-koa ordubeterengatik eta 1,50 €-koa 4 ordurengatik.

    Aparkalekuko obra 3.899.830€-tan (BEZa barne) esleitu zen eta 2019ko otsailean hasi eta joan den uztailean amaitu ziren lanak. Horrekin bate-ra, goi aldean dagoen parkea urrian ireki zen jendearentzat: 1.300 m2-ko azalera du, irisgarria da eta 655 m2-ko lorategi- eta zuhaitz-eremua du herritarren aisialdirako.

    Merkataritzaren Gabonetako kanpaina eta herritarren joan-etorria bultzatzeko

    1. Laguntza zuzenak, ezohi-koak, gehienez 500.000€ko aurre-kontu-zuzkidurarekin dekretatu-tako azken itxierari erantzuteko. Eusko Jaurlaritzak emandakoen osagarriak dira, eta aurten argi-taratu eta ordaindutakoei gehi-tzen zaizkie, establezimenduaren plantillaren araberako tarteekin. Gehieneko zenbatekoak:

    a. II. motako establezi-menduak: 1.250€ (6 langile baino gutxiago) eta 1.500€ (6 edo gehia-go). b. III. eta IV. motako esta-

    blezimenduak, 1.500€ (1 eta 3 lan-gile artean), 1.750€ (3 eta 6 baino gehiago) eta 2.000€ (6 edo gehia-go).

    2. Ostalaritzako Bonua ezartzea: 100.000€ bideratuko dira, 2021eko lehen eta bigarren hiruhilekoen artean.

    3. 4 pertsona kontratatzea CO-VID neurriei buruz informa-tzeko. Bide publikoan (merkata-ritza- eta aisialdi-inguruneetan) eta saltoki eta ostalaritza-esta-blezimenduetan egingo dute lan.

    Ekonomia Sustatzeko Zerbitzua-ri lagundu nahi zaio herritarren kontzentrazio handieneko ingu-rune eta egunetan bete beharre-ko COVID neurriak hedatzen. Lanbideren programaren bidez kontratatutakoek ostalaritza- eta jatetxe-establezimenduekin jarri-ko dira harremanetan, horri bu-ruzko informazioa emateko.

    Informazio gehiago: Ekonomia Sustatzeko Zerbitzua, [email protected] eta 94 466 01 40 tel.Martxan dauden laguntzak: https://bit.ly/34hTIDL

    Olentzero eta Mari Domingi era desberdin batean helduko dira aurten (3. or.)

    Aparkalekuko hirugarren solairua

    Aparkalekurako sarrera Telletxetik

    mailto:getxolan%40getxo.eus?subject=mailto:getxolan%40getxo.eus?subject=https://bit.ly/34hTIDL

  • Villamontetik Algortako Geltokia plazarako igarobidea hobetuko da

    20 agente berri sartu dira Udaltzaingoko lantaldean

    Jostun solidarioaren tailerrak txeke bat eman dio Aspanovasi

    Udala Villamontetik Algorta-ko Geltokia plazarako igaro-bidea hobetzeko lanak egiten ari da. 2020ko Parte-hartze bidezko Aurrekontuetan he-rritarrek eskatutako jarduera da. Hori dela eta, oinezkoen zirkulazioa moztu da, baina igarobide hori eta inguruko irisgarritasuna bermatuta daude Telletxe kaleko oinez-koen pasabidearen bidez, Vi-llamonteko goiko igogailua-ren irteeraren parean. Lanak 2021eko hasieran amaituko dira, gutxi gorabehera.

    20 agente berri, 16 gizon eta 4 emakume, Udaltzain-goko lantaldean sartu dira (guztira 124 udaltzain dira). Zehazki, Trafiko Unitateko mugikortasun taldean eta Bizikidetza eta Segurtasun Unitateko Herritarren Segur-tasun eta Babeserako Unita-tean. Horren guztiaren hel-burua da gertuko polizia bat eta herritarrengandik hurbil dagoen polizia bat lortzea, haiei zerbitzua emateko.Amaia Agirre alkateak eta Udalbatzako ordezkariek harrera ofiziala egin zieten udaltzain berriei Udaletxeko osoko bilkuren aretoan.

    Getxo Lagunkoia proiektu-ko jostun solidarioaren tai-lerrak txeke bat eman dio Aspanovas minbizia duten haurren familien elkarteari, lanak saldu ondoren bilduta-ko diruarekin. Amaia Agirre alkatearen hitzetan, ”Romo Kultur Etxean egiten den tailerra garrantzitsua da, adinekoek beren aisia modu sortzailean bizitzea eta gizarte-harremana sustatzen dituelako, eta, aldi berean, lan so-lidarioa egiten duelako”.

    LABURREAN*Gabonetako ordutegiak Getxo Kirolak-en. Getxo Kirolak-eko kiroldegiak ez dira abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean irekiko. Halaber, abenduaren 24an eta 31n instalazioak 13:00etatik aurrera itxiko dira.

    Bestalde, GetxoBizik gogoratzen du bizikleten maileguaren zerbitzua abenduaren 24an eta 31n, 06:00etan hasiko dela eta 20:00etan amaituko dela. Puntu Garbi Mugikorraren ordutegia ere aldatuko da data horietan. Zerbitzua, ohi bezala, Gernika parkean izango da, baina ordu bat aurreratuko da, 17.00etatik 20:00etara. Abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean ez dira bi zerbitzu horiek izango.

    *1.600€ SolidaridUP proiekturako. Algortako Jai Batzordeak udan jai zapien salmentatik bildu zituen 1.600€ Zabalketa GKEari eman dizkio SolidaridUP proiekturako. Horrekin kolaboratzen du Udalak. Horrela “komertzioen bitartez pertsona behartsuenei laguntzen zaie”.

    *Dantza inklusibo garaikideko tailerra. Amesten elkarteak dantza inklusibo garaikideko tailer bat antolatu du Areetako Andrés Isasi Musika Eskolan, abenduaren 27an, 28an, 29an eta 30ean, 10:00etatik 14:00etara. 15 eta 35 urte bitarteko lagunei dago zuzenduta. Kuota: 25€. Inskripzioak: labur.eus/Amesten2020. Plaza mugatuak.

    ABENDUAK 21 ASTELEHENA Odol-ematea. Bidezabale-ko osasun etxearen ondoan. 16:30etik 21:00etara.

    ABENDUAK 22 ASTEARTEA Odol-ematea. Algortako Erredentorearen aparkale-kuan. 16:30etik 21:00etara.

    ABENDUAK 23 ASTEAZKENA Musika Eskola Irekia. Kontzertua. Muxikebarrin (Ereaga aretoa), 19:00h., “Bederatzikoa”, Andoni Egaña (bertsolaria) eta Xa-bier Lizaso (piano-jotzailea). Sarrera: 7€.

    ABENDUAK 26 LARUNBATA Haur musikala. Muxikeba-rrin, 16:30 eta 19:00etan, “Alicia: el musical” Let´s Danceren eskutik. Adin guz-tientzat. Sarrera: 8€.Kontzertua. Muxike-barrin (Arrigunaga are-toan), 19:00etan, Travellin Brothers Little Band. Sarre-ra agortuak. Ongintzazko I. Gaboneta-ko Eltzagorra. 19:00etan, Areetako Andrés Isasi Mu-sika Eskolan, Erredentorea-ren parrokiako Elikagaien Bankuaren alde. Antolatzai-le: Getxo Flamenco Kultur Elkartea. Sarrera: 8€ (eros-teko [email protected] bidez).

    ABENDUAK 27 IGANDEA Zinematxiki. Muxikebarrin (Areeta aretoa), 12:00etan, “Jana y la piruleta mágica”. Adin guztientzat. Sarrera: 2,50€.Haur zinea. Areetako Andrés Isasi Musika Esko-lan, 17:00etan, “Shin Chan

    en Australia. Tras las esme-raldas verdes”. Adin guz-tientzat. Sarrera: 2,50€.

    ABENDUAK 30 ASTEAZKENA Versadas, olerki kluba. Algortako Kultur Etxean, 19:00etan, norberaren zein besteren olerkiak irakurri edo entzun nahi dituztenen-tzat. Oraingo honetan, Anne Sextoni zuzendutako saioa. Sarrera dohainik, edukiera bete arte Antzerkia. Muxikebarrin (Ereaga aretoa), 19:00etan, “Maestrissimo (Pagagnini 2)”, Yllanarekin. Sarrera: 15€.

    URTARRILAK 2 LARUNBATA Magia ikuskizuna. Romo Kultur Etxean, 18:00etan, “Aztikeriak”, Tor eta Txo-borro magoekin. Euskaraz. Sarrera: 6€.

    URTARRILAK 3 IGANDEA Errege Magoen harrera. Areetako Andrés Isasi Mu-sika Eskolan. 10:00-13:30 eta 16:00-20:00 h. Aurretiko hitzorduz (epea itxita).Zinematxiki. Muxikabarrin (Areeta aretoa), 12:00etan, “Lur eta amets” (euska-raz). Adin guztiak. Sarrera: 2,50€.Kontzertua Muxikebarrin (Ereaga aretoa), 12:30etan eta 17:00etan. Go!azen 7.0 Kontzertua (5-14 urte). Sa-rrera agortuta.Igandeko haur zinea. Areetako Andrés Isasi Mu-sika Eskolan, 17:00etan, “Ipuin-herriko berriak”. Adin guztiak. Sarrera: 2,50€.Góspel kontzertua. Muxi-kebarrin (Arrigunaga are-toa), 19:00etan, “Ispirit”. Sarrera: 12€.

    STAF

    F > Getxoberri eGetxoko Udaleko Komunika-zio Sailak kaleratutako argitalpena da

    eta horretan udalari eta tokiko bizi- tzari lotutako albisteak eta informazioak ager- tzen dira astero.Komunikazioko zinegotzia: Ainhoa GaldurozZuzendaria: Javier García. Erredaktoreburua: Itziar Aguayo. Erredakzioa: Nekane Ardanza,

    Monika Rodrigo, Iñigo Olondo.Urgull kalea z.g., 4. Tel.:94 466 03 20. 48991 Getxo.e-posta: [email protected] arduradunak: Bostnan Bilbao, S.L. Inprimaketa: Comeco Gráfico Norte, S.L.U.Banaketa: Lantegi Batuak Fundazioaren egunOn zerbitzuaGordailu legala: BI-388-87

    Tratu txarren biktimak artatzeko Eusko Jaularitzaren telefono zerbitzua: 900 840 111

    LANPOLTSA SALEROSKETA GALDUTAKOAK

    - Barneko neska eskain-tzen da etxeko lanetarako, adinekoak edo haurrak zaintzeko. Tel.: 633 79 69 64 (Andrea).

    - Salgai trastelekua Negu-rin. Tel.: 630 71 15 12.

    - Errentan emateko Abra 4 eraikinean 7 m2-ko de-partamentua. Tel.: 94 602 07 42.

    - Ikasten ikasi: ikasleari, oposiziogileari, ikaskete-tan arrakasta izaten la-guntzen diogu. Tel.: 687 00 06 50. Romo. Puri. Psiko-logoa.

    Norberaren iragarkiak direnez gero, aldizkari hau ez da horien edukiaren egiazko-tasunaren erantzule izango.

    labur.eus/Amesten2020mailto:getxoflamenco%40gmail.com?subject=mailto:getxoflamenco%40gmail.com?subject=

  • Ongintzazko I. Gabonetako

    Eltzagorra

    Euskaraldiaren bideoa

    Getxoko auzoak Olentzero eta Mari Domingi hartzeko presta-tzen ari dira, ohi bezala ez, pan-demiak ezarritako murrizketen-gatik. Egungo egoeragatik bertan behera geratu diren desfile tradi-zionalez arduratzen diren batzor-deek ahal izan dutena egin dute ekitaldiak antolatu ahal izateko eskatutako neurriekin, eta horre-la, Gabonetan haurren ilusioa bi-zirik mantentzeko.

    Hala, gonbidapen guztiak agor-tuta, ekitaldi presentzialak egin-

    Maestrissimo, ganbera-kontzertuaren, komedia sa-tirikoaren eta garaiko erretratuaren artean da-goen ikuskizuna asteazkenean, abenduak 30, 19:00etan helduko da Muxikebarriko Ereaga aretora Yllana taldearen eskutik. Konpai-niaren estilorik garbienean, XVII. eta XVIII. mendeen arteko aldi zehaztugabe batean (Barrokoa eta Neoklasizismoa) harizko ins-trumentuen laukote baten abenturak eta zoritxa-rrak erakusten dira. Ikuskizunaren estetika oso zainduta dago eta pertsonaiak oso dibertigarriak dira. Sarrerak 15 euro balio du.

    Andoni Egaña bertsolariak eta Xabier Lizaso pia-no-jotzaileak Bederatzikoa sortu dute, Beethove-nen lana bertsolaritzaren metrika bereziarekin errepasatzen duen ikuskizuna. Muxikeba-rriko Ereaga aretoan aurkeztuko dute as-teazkenean, abenduak 23, 19:00etan. Be-deratzikoa bertso neurri bat da. Pernando Amezketarrak, esaterako, erabiltzen zuen, eta Beethovenen garaikidea zen. Euskal He-rriko Txapelketa Nagusietan, erremate gisa-ra, bederatziko bana bota behar izaten dute bertsolariek.

    Areetako Andrés Isasi Musika Es-kola, Ongintzazko I. Gabonetako Eltzagorraren eszenatoki bilakatu-ko da abenduaren 26an (larunbata), 19:00etan, Getxo Flamenco Kultur Elkarteak antolatuta. Saioan bildu-tako dirua, Algortako Erredento-rearen parrokiak kudeatzen duen Elikagaien Bankura bideratuko da. Jerezko jai tradizional honetan parte hartuko dutenak: Enrique El Vaca (gitarra flamenkoa), Eduardo Flo-rido Rubio (kantua), José Palacios (perkusioa eta dantza) eta Alejandra Ladrón de Guevara, Yolan-da Romero, Rebeca Ruíz Morín eta Ga-briela Sáez Martín flamenko-dantza-riak. Areetako Flamen-ko Eskola eta Castroko Andaluzia-ko Etxearen laguntza izango dute. Sarrerak: agortuak. 0 ilara: 5€.

    Getxoko Euskaraldiaren 15 egunak laburbiltzen dituen bideo emanaldi bi eskainiko dira hurrengo eguno-tan. Lehenengoa Azebarri Kultur Elkartean izango da abenduaren 21ean, 18:00etan, eta bigarrena, Romo Kultur Etxean hilaren 28an, 17:30ean. Erreserbak: [email protected] /688 65 30 42

    Agortu dira jada larunbatean, abenduaren 26an, Muxikebarriko Arrigunaga aretoan, Travellin’ Brothers taldeak eskainiko duen kontzerturako. Oraingo honetan, 19:00etan, “Little Band” formatoan arituko dira, hau da, tronpeta, tronboia eta saxoa, haize sail bat sortzeko, Rhythm & Blues talde onenetan bezala eta metal hirukote bat, erregistro ugari ematen dituena, baina, batez ere, soinua, indarra eta kolore asko. Formazio moldakorra, edozein eszena-tokitarako aproposa.

    Larunbatean, abenduak 26, “Let´s Dance” produktorak Alicia aurkeztuko du Muxikebarriko Ereaga aretoan, 16:30ean eta 19:00etan. Inoiz itzuli nahiko ez genukeen lekuetara eramaten gaituen fantasia eta errealitatea uztartzen dituen musikala da hau. Protagonista nerabe bat da orain, bere betebeha-rrak eta erantzukizunak dituena, eta ezin du saihestu bere herrialdera itzul dadin tentatua sentitzea. Baina, bat-batean, ipuin klasiko guztiak hankaz gora daudela konturatzen da.

    Sarrerak agortuta “Travellin’ Brothers”entzat “Alicia”, haurrentzako musikal zentzugabea

    go dira hilaren 24an: Muxikeba-rrin jai bat (Algortako Olentzero Batzordeak antolatua), trikitilari, txalaparta, Azken eguzkilore an-tzezpen, abesti eta abarrekin.; Areetako Andres Isasi Musika Eskolan (Berantzagi Dantza tal-dearen eskutik), musika, bertsola-riak eta Xilipurdi taldearen Pepa eta Kutxo pailazokeriak antzezpena eta Utopian zentroan (Itxas Argia Dantza Taldeak antolatua), an-tzerkia, abestiak eta abar.Romon, Zasi Eskola Dantza Tal-deak, Ziztu Bizian taldeak eta

    Romoko Jai Batzordeak hilaren 24rako sustatutako ekitaldiak streaming bidez jarraitu ahal izango dira Facebooken, Youtu-ben eta Twitch TVn, hain zuzen ere, 17:00etan, Poxpo eta Lin-txu pailazoen emanaldia, eta 18:00etan, bertsolariak, ALBEren eskutik.Fadurako frontoian, Txatxalin Gobelako Gurasoen Elkarteari eta Neguriko Gobela Taldeari es-ker, Olentzero eta Mari Domingi izan ziren pasa den ostiralean, hilak 19.

    Olentzero eta Mari Domingi era desberdin batean helduko dira aurten

    “Maestrissimo”, allegro e molto vivace ikuskizuna

    Egaña eta Lizasok Beethovenen obra errepasatuko dute “Bederatzikoa”n

    mailto:euskaraldiagetxon%40gmail.com?subject=mailto:euskaraldiagetxon%40gmail.com?subject=

  • Udalak urtero ematen dituen Kulturaren aldeko Aixe Getxo! sariak 14 eki-men eta kultur eragileri banatu zaizkie berriki. Kulturaren kontzepturik zabalenean lan egiten duten pertsonei eta ekimenei egiten zaien aintza-

    14 kultur ekimen eta eragile aitortu dituzte “Aixe Getxo!” sarien X. edizioan

    tespena dira sariok: Arte Eszenikoetatik Baloreen Hezkuntzara; Musika Klasikotik Arkitekturara edo Literaturatik Zientzia eta Berrikuntzara. Muxikebarrin egindako ekitaldiak hamargarren edizioa bete du aurten.

    Gizatiar, Romo-Areetako gizarte eta kultur elkarteak entitate bolunta-rioen urteko saria jaso zuen SAREKIDEk, Getxoko entitate boluntarioen elkarteak emanda, Udalaren laguntzarekin, Getxo Elkartegian, hilaren 16an. XXXVII. edizioko saria elkartearen 25 urteko ibilbiderako esker ona da. Bestalde, Pepe Romok eta Paco Castellsek partekatu zuten per-tsona boluntarioaren saria, kategoria indibidualean. Amaia Agirre alka-teak pertsona boluntarioei eskertu zien beren zeregina, bereziki urte ho-netan, eta gehitu zuen “pandemia ikaragarri honetatik atera dezakegun

    ia gai positibo bakarra da boluntarioen lanari, ordain ezin dena, eskaini zaion ikusgarritasuna”.

    Gizatiarrek emakumeok ahalduntzearen alde lan egiten du, hainbat jar-dueren bidez. Pepe Romok partaidetza boluntarioan 20 urtetik gorako ibilbidea egin du eta Perualde elkartearen sustatzailea ere da, eta Paco Castellsek 25 urte baino gehiago eman ditu Caritasen eta San Martin parrokiako Getxo Zentroarekin kolaboratu du.

    Boluntariotza sariak

    2020KO SARIDUNAKIkusizko eta Ikus-entzunezko Arteak Jon Astorkiza del Val

    Kultura-proiektu berritzaileen sortzailea eta zuzendaria. “ElektrART” estudioaren sortzailea.

    Arte Plastikoak Esti AmoIlustratzailea eta artista grafikoa

    Arte Eszenikoak UtopianArte Eszenikoen zentro artistiko eta hezitzaile berritzailea

    Musika Klasikoa eta Garaikidea Irantzu Aguirre Arrizubietaharpa-interpretea eta -irakaslea.

    Gaur Egungo Musika Ana Fernández Villaverde “La bien querida”Abeslaria

    Literatura Fernando Garcia Pañeda,Eleberrigilea eta poeta

    Diseinua Luis Alberto Uribeetxebarria Goti Urregilea

    Arkitektura eta Inguru publikoa Adi! BulegoaAholkularitza-zerbitzuak hiri-eremuaren, arkitekturaren eta diseinuaren esparruko prozesuak diseinatzeko eta ezartzeko

    Gastronomia Gure Etxea tabernaRomo

    Kultura Hezkuntzan eta Balioetan Jaime Lafita Bernar “Dalecandela”Irabazi-asmorik gabeko elkartea, zeinaren helburua baita AEAren aurkako borrokan ikertzeko dirua biltzea eta gaixotasunarekin bizi direnei laguntzea.

    Kultura Zientifikoa eta Berritzailea Miren Lauzirika JauregiSormen eta berrikuntzako aholkularia Art for Life!-n eta Emakumeekin elkarteko presidentea

    Kultura Ondarea, hautemangarria eta haute-manezina

    Bego Salazar RomoGetxon bizi den emakume nafarra, herriko eta Portu Zaharreko argazki zaharrak bildu dituena eskuz egindako 200 albumetan.

    Aixegaztea etorkizun oparoko gazteak Gabriela Castro Lamberty “Madera Ilegal”Boricua abeslaria (Puerto Rico), Getxon bizi den musikagilea eta gitarra-jotzailea

    Ibilbide Profesional eta Artistikoa Mikel Agirregabiria Agirre GetxoBlog-en blogger- bultzatzailea eta boluntarioa Gizarte Zibilaren eta Silver Economyren foroetan.

  • Pertsona Migratzaileen Nazioarteko Eguneko jarduerak kultura arteko udalerri baten alde

    Udalerrian landare exotiko inbaditzaileak kentzeko jarduketa

    BerrAktibatu+ programa

    Ikus-entzunezko proiekzioak, sen-tsibilizazio jarduerak eta grafitiak izan dira abenduaren 18an ospatzen den Migratutako Pertsonen Nazioar-teko Egunaren inguruan Udalak antolatutako jardueretako batzuk, aurreiritziak desegiteko oztopoak hausteko eta pertsona migratuek ekonomia-, gizarte- eta kultura-ar-loetan egiten dituzten ekarpenen in-guruan sentsibilizatzeko. “Ezin dugu ahaztu mugikortasuna giza izaeraren parte bat dela eta horregatik Getxo kultu-rarteko hiri anitz eta kohesionatua erai-kitzen jarraitzeko aukera gisa bizi nahi dugu harrera, herritarren eskubideak eta erantzukizunak pertsona guztientzat berdinak izan daitezen”, azaldu zuen prentsaurrekoan Carmen Díaz, Gi-zarte Kohesioko zinegotziak.

    Loturak FestivalAbenduaren 18an, Loturak Festival (www.loturakfestival.com) jaialdia-ren online bidezko bertsioa aktibatu zen. Horren helburua da migrazio-mugimenduek, eta hiriek eta lurral-deek migratzaileen harrerari eta inklusioari emandako erantzunak irudikatzea, dokumentu- eta narra-zio-genero digital berrietan oinarri-tutako obren bidez. Proiektuaren inspirazioa Loturak Getxo (2019) da, migratzaileen harrerari buruz sen-tsibilizatzeko eta narratiba digitalak sortzeko proiektu parte-hartzailea. Jaialdiak 25 bat lan erakusten ditu, migrazio prozesuak sufritzen di-tuzten pertsonen larruan jartzen

    Hilabete honetan bertan gau-zatu da udalerriko lurzoru pu-blikoetan landare exotiko inba-ditzaileak kentzeko kanpaina berria. Kanpainaren helburu izan diren landare-espezieak, funtsean, hiru dira: cortaderia selloana edo panpako luma-erratza, fallopia japonica edo banbu japo-niarra eta buddleja davidii edo tximeleten zuhaixka.

    Hain zuzen ere, espezie Exoti-ko Inbaditzaileen Katalogoan sartuta dauden landareak dira, bertako landaredia haztea era-gozten baitute eta naturgune babestuak arriskuan jartzen baitituzte: landare hauek biodi-bertsitatea galtzearen eta eko-sistemak aldatzearen arrazoi nagusietako bat dira. Era natu-ralean beste leku batera egoki-tzeko, lehiatzeko eta ugaltzeko gai dira. Han, aldaketa-eragile bihurtzen dira... eta koloniza-

    Udalak BerrAktibatu+ programan parte hartzera animatzen ditu Ge-txoko familiak. Programa horren bi-dez, herritarrak beren bizi-ohiturak aldatzeko inplikatu nahi dira, Eus-kadiren jasangarritasunean aurrera egin dezagun. Aktibatu+ progra-maren jarraipena da. 2012. eta 2018. urteen artean egin zen Bizkaian, eta 4.000 etxe baino gehiagok hartu zu-ten parte.BerrAktibatu+ doako programa da, parte-hartze libre eta digitalekoa. Helburua da, besterik gabe, familiak beren posta-kodea erabiliz inskri-batzea programaren web orriaren bidez. Erregistratu ondoren, plata-formak galdera erraz batzuen bidez ebaluatuko du eguneroko ohituren jasangarritasuna, eta zenbait ekin-tza txiki eta erraz proposatuko ditu, ohitura horien ondorio negatiboak murrizteko, informazio-eskuliburu praktiko batzuk erabiliz. Argibide gehiago eta inskripzioak: www.reactivamemas.eus

    direnak. Adibidez, aplikazio mugi-kor batek Europan zehar igarotzen ari den emakume siriar batekin elkarreraginean aritzeko aukera ematen du, beste lan batek Kenyako errefuxiatuen munduko eremurik handiena erakusten du, eta doku-mental interaktibo batek Filipineta-ko pertsonen migrazio-prozesuak erakusten ditu.2021eko martxoaren 17tik 20ra au-rrez aurreko jaialdia egingo da Ge-txon, proiekzio, hitzaldi, tailer, eta abarrekin.

    “Getxo por las diversidades” bideoaGetxo aniztasunen alde proiektuak ikus-entzunezko batekin ipiniko dio amaiera urteari. Horrek Cony Ca-rranzaren (herri-hezitzaile feminista

    eta 2019ko Berdintasunaren alde-ko Emakunde Saria), Bea Severren (kazetaria eta Adingabe Transe-xualen Senideen Elkarteko bozera-mailea), Asier Paredesen (organista eta kultura-ekintzailea), Simbarek Mohameden (integratzaile soziala, ATFAL, Sahararen aldeko Getxoko elkartea) eta Iñigo Iraultzaren go-goetak biltzen ditu. Abenduaren 19an proiektatu ondoren, orain ikus-gai dago udal webgunean https://www.getxo.eus/es/inmigracion.

    “Harro Getxon bizitzeaz, kulturar-teko hirian bizitzeaz!” Europako Kontseiluak bultzatutako Intercultural Cities programaren ba-rruan Getxon, kulturarteko hirian, bizitzeaz harro kanpainan parte

    hartu duten pertsonen irudi eta bi-deoen muntaia zabaldu da gizarte sareetan eta udal webgunean. Hel-burua hiri kideetan bizi diren per-tsonei ahotsa ematea izan da, haien jatorria edozein dela ere.

    Zurrumurruren kontrako grafitiak Azkenik, Udalak bultzatutako Es-trategiaren barruko Zurrumurru-rik Ez! Getxo Gazteak taldeak, Aisi-bizia elkarteak eta Naiara Pedraza eta Mitxel Santamarina artistek bi grafiti diseinatu dituzte Hobe-kuntza Teknikorako Zentroko bi hormatan, Faduran. Lanek emaku-meen indarra, hurbiltasuna, kultu-ren arteko bizikidetza eta ahaldun-tzea erakusten dituzte, estereotipo eta aurreiritzirik gabe.

    INGURUMENA

    tzen dituzten habitatei kalte egiten diete.

    Getxon, Udalak urtero horrela-ko kanpainak egiten ditu landa-re horiek kontrolatu eta errotik kentzeko hainbat tratamendu-ren bidez. Tratamendu horiek lur publikoetan eta gero eta es-parru zabalagoetan egiten dira. Landare inbaditzaileak honako tokia hauetan kendu dira orain-

    go honetan: Gobela eta Kande-lu ibaiak; Bolueko Hezegunea; estratak (Larrañazubi, Diliz, Goienetxe, Ibarrangoa, Ormaza, Saratxaga-Perune-Iturriane eta Martiturri); Aixerrotako pinu-dia eta Itsasargia-Matxikortiñe bidea; Arrigunaga eta Azkorri-ko hondartzak; Ingurumen Are-toa; Fadurako kiroldegia; Aiboa aldea eta hainbat udal orube, besteak beste.

    www.loturakfestival.comwww.reactivamemas.eus%20www.reactivamemas.eus%20https://www.getxo.eus/es/inmigracionhttps://www.getxo.eus/es/inmigracion

  • Udalaren Enplegu Publikoaren Eskaintza Orokorrean 142 plaza daude

    Bizkaiko Aldizkari Ofizialak joan den ostiralean, abenduak 11, argitaratu zuen Getxoko Udalaren Lan Eskaintza Publi-ko osoa, datozen hiru urteetan kudeatzea aurreikusten dena. Eskaintza horrek hauek hartzen ditu barne: 2018ko Lan Eskain-tza Publiko-LEPeko 16 lanpos-tu, 2019ko LEPeko 13, 2020ko LEPeko 11, aldi baterako enple-guaren egonkortze-tasa gehiga-rriko 40 eta barne-sustapeneko 62.

    Txanda libreko Lan Eskaintza Publiko-LEPeko 80 plazen ar-tean, desgaitasuna duten per-tsonentzako 7 plaza daude, ho-rien deialdia datozen 3 urteetan egingo da aldiro. Guztira 27 deialdi egin beharko dira. Ho-rien artean egingo dira: 10 ad-ministrazio orokorreko tekni-kari, 4 arkitekto, 5 enplegu eta toki garapenerako teknikari, 3 esku-hartze sozialeko teknika-ri, 3 gizarte-langile, 4 turismo-informatzaile, 7 brigadako lan-gile eta 7 eskolako atezain.

    Barne-sustapeneko 62 plazak erabiltzen dira Getxoko Uda-leko karrerako funtzionarioek karrera profesionalerako auke-ra izan dezaten; zehazki, admi-nistrari laguntzaileek eta Udal-tzaingoak izango dute kategoria profesionala hobetzeko aukera.

    Getxoko Alkatea Amaia Agirre alkateak adierazi nahi izan due-nez, “ekintza hau beharrezkoa da nahi duten pertsonek eta aukera hau aprobetxatzen saiatu nahi duten he-rritar guztiei funtzio publikorako sarbidea ahalbidetzeko. Azken hila-beteetako egoera ekonomiko eta labo-ralak okerrera egin du pandemiaren ondorioz. Gaur egun, inoiz baino gehiago, Administrazio Publikook Lan Eskaintza Publikoak konpro-metitzeko eta kudeatzeko unea da. Helburu hori lortzeko egutegi bizia

    dugu aurretik.”

    Ignacio Uriarte Getxoko Udale-ko Kontuhartzailetza, Diruzain-tza, Langileria eta Antolaketa zinegotziak bere aldetik azal-du duenez, “erronka bat da Lan Eskaintza Publiko hau kudeatzea, duen garrantzia eta egingo ditugun deialdien kopurua kontuan hartuta. Eskaintza publikora ateratzen ditu-gu ia lanbide-kategoria guztietako plazak, unibertsitateko goi-mailako titulua eskatzen dutenak eta gutxie-

    neko baldintza gisa eskola-gradua-tua eskatzen dutenak. Era berean, aukera ematen dugu, udal-planti-llaren barruan, aurreko LEP proze-suetan jabetzako plaza bat eskuratu zuenak bere karrera profesionala ho-betu ahal izateko”.

    Informazio gehiago nahi duten pertsonek Bizkaiko Aldizkari Ofizialean kontsulta dezakete lo-tura honetan: https://www.biz-kaia.eus/lehendakaritza/Bao_bob/2020/12/11/II-4118_eus.pdf

    80 txanda librekoak eta 62 barne-sustapenekoak

    https://www.bizkaia.eus/lehendakaritza/Bao_bob/2020/12/11/II-4118_eus.pdfhttps://www.bizkaia.eus/lehendakaritza/Bao_bob/2020/12/11/II-4118_eus.pdfhttps://www.bizkaia.eus/lehendakaritza/Bao_bob/2020/12/11/II-4118_eus.pdf