nafarkaria - euskaltzaindia · bailaran hir natuu ibilbidr ane-tolatzeko pçpiektu aurkezta duu...

8
Nafarkaria Egunkaria Ostirala, 1996ko urtarrilaren 5a XIX. mendeko Nafarroa milaka argazkitan • Fernando Hualde La Perla hoteleko harreralari da orain hemezortzi urte eta duela hemezortzi urtetik ere, Iruñeko eta Nafarroako argazki, dokumentu eta afitxe zaharrak biltzen ditu. Izan ere, La Perlan sartu zenean hotelaren historia ezagutzeko piztu zitzaion gogoak jarri du bildumazaleen bidean, Jose Joaquin Ai azurik zabaldu zuen bidean. Milaka zenbatzen ditu hemezortzi urteren buruan Hualdek Nafarroako eguneroko bizimodua oinarri duten eta bildu dituen argazkiak. Mapa mutuak PELLO LIZARRALDE Ez omen zuen merezi zakartzea, hobe omen pairatzeko prest azal- tzea. Hala esaten ziguten solda- duskatik paseak zirenek. Nobatadak pasa egin behar ziren, nola edo hala. Zorion eta itxaropenaren amuak forma anitz har ditzake, ezagunene- tarikoa ordea loteria biletea izan bide da, eta okerrena da oso zaila izaten dela itzuri egitea, giza artean bizi denarentzat errazena topo egitea baita; beti izanen da koadrila, taber- na, peña, lantoki edo egitasmo no- bleko erakunde bat. Loteriari uko egiten saiatu denak aski ongi daki zeiri ondorio ekarri ahal dtzkion bere jarrera irmoak, onik onenean in- gu- ruko zekenena eta nazkanteena kontsideratuko dute. «Jokoa duk, Ondoloto motel, ez hadi horrela jar», argitzen ahaleginduko da norbait, baina so- laskideak gehienetan ez du egia ai- tortuko, bere gogoan eratzen ari de- na ametsen ametsa baita. Eta idioten amets handiena filmi- na bat da, filmina tropikala: palmon- doa, ron konbinatua horma eta frutaz gainezka, harea, itsaso etazeru ezin urdinagoak, eta mulata. Filminak Ozoresen tankerako gehigarri bat darama: mendekuen mendekua. «Izorra daitezela ergel horiek», egi- ten dio oihu munduari saritu berriak, eta lantegiko nagusiari begira: «Ai- zak ongi, bihar hf etorriko haiz lane- ra». Eta irri karkailak azpimarratuko du garaipena. Ez da, ordea, oso argi izan behar zera ikusteko, amets horretan mur- gildurik dagoenak ez duela sekula ezer aldatuko, berrogeitamar milioi tokatuz gero ere ez diola lan egiteari utziko, erokeria ttikienetik ere libro dagoela. Loteria gogoz erosi eta erostarazten duena inbertitzeko gri- nak jota dago eta geroak makur la- tzak ekar diezazkiokeela uste du. Haurrek eta loteria zaleek beldur diote ilunpeari. Horregatik jartzen dute izeia gelaren erdian eta bete- _tzen abarrak koloreko bonbilez. Sa- soi honetan hitsa izaten da kaleko giroa, eta une batez euria ari duela eman dezake. Malkoak menturaz? Litekeena da. Ikustezinen malko ikustezinak. Ergelei darien adurra, halere, joriagoa izaten da. x

Upload: others

Post on 23-Jul-2020

7 views

Category:

Documents


0 download

TRANSCRIPT

Page 1: Nafarkaria - Euskaltzaindia · bailaran hir natuu ibilbidr ane-tolatzeko pçpiektu aurkezta duu berriki, naturzale mendizal, etea txirrindulariei zuzendurik al- o ternatiba turistiko

Nafarkaria Egunkaria

Ostirala, 1996ko urtarrilaren 5a

XIX. mendeko Nafarroa milaka argazkitan

• Fernando Hualde La Perla hoteleko harreralari da orain hemezortzi urte eta duela hemezortzi urtetik ere, Iruñeko eta Nafarroako argazki, dokumentu eta afitxe zaharrak biltzen ditu. Izan ere, La Perlan sartu zenean hotelaren historia ezagutzeko piztu zitzaion

gogoak jarri du bildumazaleen bidean, Jose Joaquin Ai azurik zabaldu zuen bidean. Milaka zenbatzen ditu hemezortzi urteren buruan Hualdek Nafarroako eguneroko bizimodua oinarri duten eta bildu dituen argazkiak. •

Mapa mutuak PELLO LIZARRALDE

Ez omen zuen merezi zakartzea, hobe omen pairatzeko prest azal-tzea. Hala esaten ziguten solda-duskatik paseak zirenek. Nobatadak pasa egin behar ziren, nola edo hala.

Zorion eta itxaropenaren amuak forma anitz har ditzake, ezagunene-tarikoa ordea loteria biletea izan bide da, eta okerrena da oso zaila izaten dela itzuri egitea, giza artean bizi denarentzat errazena topo egitea baita; beti izanen da koadrila, taber-na, peña, lantoki edo egitasmo no-bleko erakunde bat. Loteriari uko egiten saiatu denak aski ongi daki zeiri ondorio ekarri ahal dtzkion bere jarrera irmoak, onik onenean in- gu-ruko zekenena eta nazkanteena kontsideratuko dute. «Jokoa duk,

Ondoloto motel, ez hadi horrela jar», argitzen ahaleginduko da norbait, baina so-laskideak gehienetan ez du egia ai-tortuko, bere gogoan eratzen ari de-na ametsen ametsa baita.

Eta idioten amets handiena filmi-na bat da, filmina tropikala: palmon-doa, ron konbinatua horma eta frutaz gainezka, harea, itsaso etazeru ezin urdinagoak, eta mulata. Filminak Ozoresen tankerako gehigarri bat darama: mendekuen mendekua. «Izorra daitezela ergel horiek», egi-ten dio oihu munduari saritu berriak, eta lantegiko nagusiari begira: «Ai-zak ongi, bihar hf etorriko haiz lane-ra». Eta irri karkailak azpimarratuko du garaipena.

Ez da, ordea, oso argi izan behar

zera ikusteko, amets horretan mur-gildurik dagoenak ez duela sekula ezer aldatuko, berrogeitamar milioi tokatuz gero ere ez diola lan egiteari utziko, erokeria ttikienetik ere libro dagoela. Loteria gogoz erosi eta erostarazten duena inbertitzeko gri-nak jota dago eta geroak makur la-tzak ekar diezazkiokeela uste du.

Haurrek eta loteria zaleek beldur diote ilunpeari. Horregatik jartzen dute izeia gelaren erdian eta bete-_tzen abarrak koloreko bonbilez. Sa-soi honetan hitsa izaten da kaleko giroa, eta une batez euria ari duela eman dezake. Malkoak menturaz? Litekeena da. Ikustezinen malko ikustezinak. Ergelei darien adurra, halere, joriagoa izaten da. x

Page 2: Nafarkaria - Euskaltzaindia · bailaran hir natuu ibilbidr ane-tolatzeko pçpiektu aurkezta duu berriki, naturzale mendizal, etea txirrindulariei zuzendurik al- o ternatiba turistiko

Nafarkaria OSTIRALA,

' URTARRILAK

GUREAUKERAK

K O N T Z E R T U A K

Burlata: Zinqueto taldeak kon-tzertua eskainiko du gaur, arra-tsaldeko 20.30etan, Black Rose aretoan.

Barañain: Koma, Su ta Gar, Pla-tero y tu, eta Etsaiak taldeekin kontzertua dago gaur herriko frontoian. Emanaldia 23.00etan izango da, eta sarrerak 1.200 pe-zeta balio du.

Gares: Fundamenta l aretoan Hondarribiko Sorotan Bele tal-deak joko du bihar . Doneztebe: Bordatxo dantzale-k u a n Los Dinosaurios taldeak joko du gaueko 23.00etan.

Corella: Virgen del Pilar orfeoiak eta Corellako Rondallak Errege-netako kontzer tua eskainiko dute igandean, urtarr i lak 7. Emanaldia 12.00etan izanen da S a n Migel elizan.

Z I N E M A

Iruñea: Olite zinema geletan da-torren as tear tean, ur tarr i lak 9, La semiUa del diablo pelikula es-kainiko dute.

Atarrabia: Haurrentzako zinema izanen da b ihar udal zineman. Mary Poppins filmea botako dute arratsaldeko 16.30etan. Igan-dean, berriz, toki eta ordu berean Chip y Chop. La perrerç. de los baskerwille filmea eskainiko dute.

E R A K U S K E T A K

Iruñea: Lacava kafetegian Jose Luis Blancoren margoak daude ikusgai ur tarr i laren 14a bitar-tean.

Iruñea: Luis Araujo, J u a n eta Santiago Cia, Pilar Garcia Escri-bano, Arturo Gracia, Isidro Lopez Murias, Rafael Ubani, Javier Vis-carret eta Ines Zudaireren lanen erakusketa ikusteko parada dago datorren as tear tea bi tartean, Ja i Alai ja tetxean.

Zangoza: Kultur Etxean Mugarik Gabeko Medikuen argazki era-kuske ta ikus daiteke urtarr i laren 14a bi tar tean. Gobernuz Kanpo-ko Erakundeko bolondresek egi-ten du ten lanaren 65 argazki bil-tzen ditu erakusketak .

B E R T S O S A I O A K

Arantza: Herriko plazan eta Ater-pe os ta tuan Sebast ian Lizaso eta Mikel Mendizabal ber tsotan ari-ko dira igandean, ur tarr i lak 7. Bertso saioa 12.30etan hasiko da plazan.

B E S T E L A K O A K

Iruñea: San Frantzisko plazan txirrindulari gymkana dago haurrentza t igande honetan. Partehartzaileek bizikletan hainbat proba gainditu beharko dituzte eta guztien ar tean bizi-kleta ba t zozketatuko dute. On-doren, Trial Sim-eko erakustal-dia izanen da.

n a f a r k r o n i k a

Patxi Larrion

Diruaren hotsa

Urteeri poderioz lehen mailara igo izana da gure oroimenean geratzen dena. Nola igo zen, zer nolako baldintzak eman ziren sasoi har tan , nori esker osa tu zen talde hura , guzti hori biga-rren maila ba tean uzten dugu, egun

bizi dugun mailan alegia. Igoera aurretiko zu-zendaritza taldeari anbizio falta leporatzen zi-tzaion, anbizioa entzute handiko jakolariak kontrata tzean neur tzen zen garaian, diru afe-re tan zekenak oso gureak.

Bi ur te ja r ra ian zilarrezko mailan, eta kirol arloan ez antzinatzeaz gain, arazo ekonomikoak sortu dira, egun ospatu behar den batzarre orokorrak adierazten duenez, gero eta larria-goak. Egun, Osasunaren zuzendari tzan diren bi taldeen arteko desados tasunaren iturria di rua baita. Futbol zelaian astero erakus ten dena da-

gokion mailan uzten dute, b igarrenean ha in zuzen ere.

Azken bi denboraldietan kirol arloan eginda-koa ikusirik, «igo eginen gara», leloa besterik ez zutela dirudi. Harrobiaren kalitate mailaz sobera be randu j abe tu dira. Martxa hone tan harrobi horren ar ras toak orube soil ba tean ez ote diren kaus i tuko pentsa tzen has iak gara ba-tzuk.

Gaurko ba tza r rean edozein erabaki ha r t u t a ere, zauri larria d a u k a gure Osasunak . Komu-nikabideetan zabaldu denez aur tengo balan-tzean b e r r e h u n milioitik gorako defizita aurri-kus t en da. Koloreak versus d i ruaren hotsa . UPN ingurukoa omen den taldeak zeri ematen dion l ehen tasuna erakus teko pa rada du.

Baietz Fermin gonbidatu arazo ekonomikoak larriagotzen direnean.

asteko pertsonaiak

Javier Garro Osasunako presidentea

• Javier Garrok, orain arte Osasunako presidente izan denak, futbol taldea utzi du. Orain, bazkideen oniritziaren zain daude zuzendari tzako kideek. Garrok taldea uzteko arrazoia, guztien us te tan , bakarr ik gelditu dela da. Lehendakar iaren eta zuzendari tzako bes te par ta ideen arteko lehen l iskarrak iazko u d a n has i ziren eta Garro, geroztik, galdutako konfiantza ber reskura tzen sa ia tu da. Egun, alde zuen baka r r a Bakaikua lehendakariordea zen eta honek taldea utziko zuela e r ran zuen, para-tutako dirua itzultzen bazioten. J o a n den as tear tean, lehendakar iak «eskua luzatzeko» bilera ba tera deitu zituen zuzendari tza taldeko kideak ba ina ez zen inor agertu. Hau ikusirik, Garro bakarr ik dagoela kon tu ra tu da eta taldetik aldegin du.

Juan Manuel Fernandez Epailea

J u a n Manuel Fernandez, Nafarroan Roldan k a s u a d a r a m a n epailea, azken egunotan Antonio Aragoni eta Gabriel Urra lburur i bu ruz iritsi zaion informazio berria ikertzen ari da. Eguberr i tako oporrak p a s a eta gero, as teazkenean itzuli zen lanera Fernandez epailea. Berak erran-dakoaren arabera, egunotan aztertzen ari den informazioa banketxeeta-tik eta jabego erregistrotik a tera takoa da eta Gabriel Urra lbururen eta Antonio Aragonen ondarearekin zerikusia du. Bestalde, epaileak, dato-rren astean, Luis Roldan, herr ialdean Gobernu Delegazioko b u r u ohia deituko du deklaratzera. Roldan heldu den hilbeltzaren 8an etorriko da Iruñeko Entzutegi Probintzialera kohetxo delituagatik inpu ta tu bezala erantzutera.

ah aztu g ajt) e !

Z I N E M A Z I K L O A

Iruñea: Zinema Gore eta Fantas -tikoari buruzko Lehen Astea antola tu du Eguzki Bideoak el-kar teak.

Zinema Astea bihar aki tuko da, ba ina zinema mota h a u gus tuko dutenek, oraindik ere izango dute gozatzeko parada . Gaur El vam-piro de Duserldoijf, Alicia eta Dias sin !uz laburmetra iak ikusi ahal izango dira eguerdiko 12.00etatik aitzina. Arratsal-dean, berriz, gore zinemari be-reziki eskainitako egu- na da, Mal gusto eta Generacidn merkromina izeneko laburmetraiekin. Ema-naldiak 18.00etan eta 20.00etan izanen dira.

Biharkoa Santiago Segurari zuzendutako eguna izanen da. Aktoreak Alex de la Iglesiaren bi luzemetraietan egin du lan —Ac-cion Mutante eta El di'a de la bestia— eta ha inbat laburme-traia ere zuzendu du.

Zinema Gore eta Fantast ikoari buruzko Lehen Asteko antola-tzaileek I ruñera etorriko den baieztatu ez badu te ere, Segurak pres ta tu tako bideo ba t ikusi ahal izango da.

Aipatu emanaldi guztiak Gaz-tetxean izanen .dira eta sar rerak 200 pezeta balio du.

a di!

Euskalerria Irratia FM 91,4

Egunero astelehenetik ostiralera, Zokobetailu goizeko lO.OOetatik ll .OOetara.

Xorroxin Irratia FM 107,5

Egunero 20.00etat ik 22.00etara Karakola segi hola gazteendako saioa.

Aralar Irratia FM 106,2

Astean zehar 13.30etatik 14.00etara, ber tako bizilagun eta per tsonaia ospetsuei elkarrizke-tak.

Karrape Irratia FM 107.8

Astean zehar, 12.20etatik 12.35etara Gauza guztien gaine-tik, eder tasuna eta osasuna , sukaldari tza. ohi turak.

Page 3: Nafarkaria - Euskaltzaindia · bailaran hir natuu ibilbidr ane-tolatzeko pçpiektu aurkezta duu berriki, naturzale mendizal, etea txirrindulariei zuzendurik al- o ternatiba turistiko

Nafarkaria OSTIRALA,

' URTARRILAK

Izarbeibar

Hiru natur ibilbide bailaran Garesko Udalak aurkeztu du proiektua eta dagoeneko talde bat hasia dalanean

aresko Udalak Izar-beibar bailaran hiru

natur ibilbide antolatzeko proiektua aurkeztu du. As-moa aurrera atera ahal iza-teko jada lanean hasi da talde bat. Hiru ibilbide ze-haztu dituzte, baina bidezi-dorretatik bide berriak egi-teko aukera baztertu gabe. Bailarako txokorik ederre-nak erakutsiko dituzte ibil-bideok.

Erredakzioa / Iruñea

GARESKO UDALAK Izarbeibar bai laran hiru na tu r ibilbide an-tolatzeko pçpiektua aurkeztu du berriki, naturzale, mendizale eta txirrindulariei zuzenduriko al-ternat iba turistikoa eskaintzeko asmoz. Proiektua aurrera era-mateko talde ba t j ada has i da lanean. Euren asmoa hi ru bide nagusi zehaztea da, ba ina bide-zidorretan ba r rena bide berriak egiteko aukera baztertu gabe. Esku ar tean dituzten bide horie-tako zati batzuek, gainera, ba t egiten dute Donejakue Bideare-kin, bertako hainbat kul turgune-ren interesa aprobetxatzeko as-moz.

Lehenengo ibilaldia, eta, aka-so, zailena, Erreniega eta Roboko' bai larakoa da. Erreniegan hasi eta bailarako ha inbat herri ze-harka tzen ditu ibilbide honek, besteak beste, Biurrun, Muru-zabal, Adiotz eta Ç)banos. Biga-rrena Nekeasekoa da. Honetan, Eunate , Eneritz eta Obanos ze-harka tzen dira, beste ba tzuen

Naturzale, mendizale eta txirrindulariei alternatiba berria eskaini nahi die Garesko udalak.

:: A R T X I B O K O A :

artean. Arnotegiko ermita ere ikus daiteke bigarren ibilbide h a u eginez gero. Hirugarren ibil-bidea, azkenik, Arga ibaikoa da. Gares eta Mendigorria a r tean ibaiaren bideari jarrai tzen dio ibilbide honek. Bidean, gainera, inguruko baratzeak ikus daitez-ke, bai ta ur taro bakoitzeko he-gaztiak ere. Hau da h i ruren ar-tean ibilbiderik erraz eta motze-na, eta ha inbat aldaera egiteko aukera ere ematen du. Besteak beste, San ta Ageda edo San t a Barbarako ermitetara irits dai-teke bideari jarrai tuz. Bertatik 40 herri inguru ikus daitezke egu-raldi ona eginez gero.

Hiru ibilbide horiek gune ber-dea delakoa izanen dute. Hau da, leku jakin batetik atera eta ber-tan buka tuko da ibilbide bakoi-tza. Horrela, ber taraino autoz hurbil daiteke nah i duenak . Hiru ibilbideetan zehar, halaber, bi-dean seinaleak jarriko dituzte, bai oinez doazenentzat, bai ta bi-zikleta edo zaldi gainean doaze-nentzat ere. Ibilbideak Doneja-kue Bidearekin ba t egiten duen lekuetan ere Donejakue Bidearen adierazgarri den maskorra jarri-ko dute.

I za rbe iba r ba i l a r ako u d a l e k pozik h a r t u dute Gareskoak aur-keztutako proiektua, eta bakoi-tzak bere proposamen zehatzak egiteko asmoa azaldu du. Ideien artean, gidariak hezteko ikasta-roak antolatzeko asmoa plaza-ra tu zuten udaletako a rduradu-nek. Halaber, inguruko lagun eta elkarteen laguntza ere eskatu d u t e p r o i e k t u a a u r r e r a a t e r a ahal izateko. Nafarroako Gober-n u a k dirulaguntza ematea ere espero dute bailarako ordezka-riek. X

Viana

Zikoin habia San Pedron • Gurelur eta Mendi Taldeko kideekjarri dute

Erredakzioa / Iruftea

JOAN DEN OSTIRALAZ geroztik zikoinentzako habia dago Via-nako San Pedro eliza zaharreko dorretako batean. Gurelur talde ekologistako bost kide eta Via-nako Mendi Taldeko beste bi aritu ziren lanean aipatu habia jarr i ahal izateko. Ordubete in-guru behar izan zuten habia dorrean jartzeko, lurretik 30 metrora.

San Pedro elizan habia jartze-ko ideia, Gurelur taldeko kideek zikoinak ber tan habia egiten sa ia tu zirela ikusi zutenean sortu zen. Haizeak, ordea, hu -tsean utzi zuen zikoinen lana, ezin izan bai tzuten habia egi-teko behar zituzten adarrak ongi f inkatu. Gurelur eta Viana-ko Mendi Taldeko kideek jarri-tako habiari esker ez dute ara-zorik izanen. Hasierako asmoa

San Pedro Elizan habia bi jar-tzea izan bazen, hala ere, azke-nean bakar ra egonen da, «ha-biak elkarren ha in hurbil egon-da, zikoinen ar tean gatazkak sortzeko arr iskua baitzegoen», Antonio Munilla Gurelur talde-ko kidearen ustez.

Vianako San Frantzisko eli-zan ere beste habia ba t dago baina zikoinek beraiek egina. Hala ere, ondoko eraikinetan egiten ari diren konponketa la-nak direla-eta, ber tara ez direla hurbi lduko uste dute Gurelur-eko kideek.

Vianako habia ez da Gure-lur-ekoek Nafarroan.jarri duten bakarra , Urantzia eta Murillo el Fruton ere badago habia bana. Azagran, berriz, zikoinek egin-dako habia ba t garbituko dute aurki Gurelur taldeko kideek, pisu handia duenez teilatua eror daiteke-eta. X

Larraga

Erregetako Krosa bihar • Aurtengoa bederatzigarren aldia izango da

Erredakzioa / Iruñea

URTER0K0 ohiturari jarraiki, Errege Eguneko Krosa eginen dute bihar Larragan. Aurtengoa bederatzigarren ekitaldia izanen da eta aurreko ur teo tan gerta-tu takoa ikusita, hone tan ere jende ugari bilduko da, ziurre-nik, Larragako kaleetan. Parte har tu nahi duenak lasterketa hasi baino ordu erdi lehenago eman beharko du izena. Parte-hartzaileek, • gainera, nahiz eta ez irabazi, kamiseta j aso eta eta gosari ederra ere har t i i ahal izanen dute.

Sariei dagokieriez, seriior mailako irabazleak 25.000 pe-zeta jasoko du, bai ta oroitgarria ere. Bigarrenak 20.000 pezeta irabazikfr du eta h i rugarrenak 15.000. Hauek ere Errege egu-neko lasterketa honen orottga-rria jasoko dute irabazleak be-

zala. Larragako korrikalari one-nek ere izanen dute saririk.

Halaber, he lmugara ailega-tuko den lehen emakumear i 5.000 pezeta emanen diote an-tolatzaileek oroitgarriaz gain, bai ta korrikalari zaharrenar i ere. Lasterketa honetako erre-korra h a u s t e n duenak, berriz, 12.000 pezeta jasoko du. Horre-tarako, 22 minu tu eta 40 segun-dotik beherako denbora egin beharko dute partehartzaileek.

Ibilbideari dagokionez, txi-kienek 880 metro bete beharko dituzte. Infantilen eta alebinen mailan, berriz, 1.550 metrokoa izanen da ibilbidea emaku-meentzat eta 1.940 eta 3JJ30 metrokoa gizonezkoentzat. Hel-duenek, azkenik, bai emakume zein gizonezkoek, 7.400 metro-ko ibilbidea izanen dute. Lehe-nengo partehartzaileak goizeko hamar r e t an aterako dira. X

Juan Kruz Lakasta

9 •

Kartzelan sar tzen zarelarik, preso sozialek bi ldurra ema-ten dizute. Guztiok kartzelari buruzko hamaika pelikula ikusi ditugu, eta horren on-dorioz haiekih t r a tu t an ibil-tzerakoan dirua, erlojua eta ipurdia a r r i skuan egon dai-tezkeela us te dugu. Iruñeko espetxean, baina, normalean ez da horrelako arazorik iza-ten. Gauzak horrela, bi ldurra gainditzen duzunean , preso sozialak idealizatzen dituzu: «Sistematik landara bizi diren nolabaiteko iraultzaileak di-ra». Iraultzaile horietako ba-tzuk ha inbat ziri sartzen diz-kizutenean — «Utzizkidazu 500 pezeta», «Emaidazu zer edo zer telefonoz deitzeko», etabar—, preso sozialen ar-tean — intsumitu presoen ar-tean, preso politikoen ar tean edota preso ez direnen ar tean bezalaxe— denetarik dagoela ikus ten duzu. Badira preso sozial oso ja torrak, ja torrak besterik gabe, ez horren ja-torrak, desatsegin samar rak eta jasanezinak.

Jasanez inen ar tean jasa-nezinenarekin elkartu nin-tzen joan den as tear tean Zen-t ruan , funtzionarien bilgu-nean . Ez n u e n us te inork

kçirtzelako tiporik gogaika-rriena, aprobetxategiena, la-rrugogorrena maite zezakee-nik. Biok, bairia, vis a uis-aren zain geunden, hilean behin neska laguna edota senidee-kin aurrez aurre egoteko iza-ten dugun aukera bakar ra ren zain ha in j u s tu . Beraz, nor-baitek maite zuen, norbait bis i tan etorriko baitzitzaion.

Bederatzi t 'erdietan, uis a uis-aren hasiera o rduan el-kar tu ginen, eta bioi gauza bera gertatu zitzaigun. Inor ez zen ordu horre tan gu bisita-tzera etorri, ez hamarre tan , ez eta hamaike tan ere. Azke-nean, funtzionariak neska lagunari telefonoz deitzen utzi zidan. Nobiak , iratzargailua en tzun ez, eta lo zerraldo ge-ra tu zela azaltzen zidan bitar-tean, aprobetxategia, irrifar-tsu , nire albotik pasa zen. «Yo si que he triunfado, a mi si que me han venidc». Telefonoa es-kegi nuen , eta nire bu rua r i galdera larria egin nion: Apro-betxategia baino nazkaga-rriagoa al naiz? Ez al n a u inork maite? X

5

Page 4: Nafarkaria - Euskaltzaindia · bailaran hir natuu ibilbidr ane-tolatzeko pçpiektu aurkezta duu berriki, naturzale mendizal, etea txirrindulariei zuzendurik al- o ternatiba turistiko

Nafarkaria OSTIRALA,

' URTARRILAK

XIX. mendeko Nafarroa argazkitan

XlX. mendeko lehen urteetako

argazkia da Auzako

dantzariak agertzen dituen

hau. F . H U A L D E

Hualderen altxor amaigabea Nafarroako XIX. mendeko milaka argazki bildu ditu Fernando Hualdek azken hemezortzi urteotan

laisonnave hotelean ligandera bitartean

ikusgai dira Fernando Hual-dek azken hemezortzi ur-teetan Iruñea zaharrari bu-ruz bildu dituen argazkiak, 1875etik ldOOera bitarte-koak dira gehienak. Iruñeko argazki horietaz gain, Na-farroa osokoak ere bildu di-tu, milaka dokumentu eta afitxe zaharrekin batera. Horiek guztiek argia ikus-tea du Fernando Hualdek helburu, «bestela ez baitute zentzurik».

Edurne Elizondo / Iruñea

ORAINDIK Maisonnave hotelean egon ez denak igandera bi tar tean du Fernando Hualdek ber tan bil-du dituen argazki zahar eta bi-txiak ikusteko aukera . Iruñea zaharra —XIX. mendekoa, ale-gia— erakus ten dute Maisonna-veko parete tan diren 34 argaz-kiok.

1875etik 1900era bi tartekoak gehienak, badira ere bai 1861. u r t ean ateratako hiru. Errotxa-pea dute ardatz hirurek, eta Fer-nando Hualderen irudikoz, Iru-ñean ateratako lehendabizikoe-takoak dira.

Orain hemezortzi urte, Iruñeko Gaztelu plazako La Perla hote-lean lanean has i zenean esna tu

zitzaion Fernando Hualderi ar-gazki, dokumentu eta afitxe za-har rak biltzeko gogoa, eta hote-laren historia izan zen moldatu zuen lehenengoa. La Perla, edo-nola, ab iapun tua besterik ez da izan, hasiera.

Hemezortzi ur teko ibilbide ho-ne tan Iruñeko mugak gainditu ditu, eta Nafarroa osoko argaz-kiek izan dute leku bere etxean. Bertan gordetzen du Hualdek bere «altxor amaigabea».

Etxeko lau paretek zainduta i lunpean edukitzea, hala ere, ez da, inondik inora, orain arte egindako lan guztiaren helburu, «ez bai tu zentzurik argazkiak eta dokumentuak besterik gabe bil-tzea, ezagutzera emateko, argia ikus dezaten ez bada». Eta ho-r re tan saiatzen da bera, etenga-bean.

D o k u m e n t u an i t z b i l d u d u F e r n a n d o H u a l d e k u r t e o t a n , 1600. ur tekoak zaharrenak. Ar-gazkiak, berriz, milaka ditu, Na-farroa osokoak. XIX. mendeko e g u n e r o k o b iz i t za e r a k u s t e n dute, «arropa ibaian garbitu eta argindarrik ez zegoen garaia». Argazkion garrantzi etnografikoa azpimarratu du Hualdek, «bertan garai har tako nafar ren bizimo-dua, janzkera, ohiturak, dantzak eta kan tuak ikus baitaitezke».

Nafarroa osoko argazkiak ba-ditu ere, I ruñekoak dira gehie-n a k , e ta E r r i b e r a k o a k , aldiz, gutxienak. Erronkariko paisaia eta biztanleak ere maiz agertzen dira Hualderen paperetan. Iza-bakoa ber takoa izateak, nonbait ,

i z an d u b e r e l a n e a n i s l a d a . Erronkariko janzkera eta bizitza agertzen dute argazki horietako gehienek.

Ezezagunen eskuzabaltasunari esker bildutako altxorra • Iru-ñeko eta Nafarroako artxiboetan maiz ibili da Fernando Hualde informazio bila, ba ina ur te haue -tan bi ldutako gehiena familia ezezagunen e s k u z a b a l t a s u n a r i esker e skura tu du. «Gehienek kontent ematen dizkiote etxean gordeta dauzka ten argazkiak nik bezala interesa e rakus ten duen edonori, zer edo zertarako erabi-liko dituela jakinik».

Baina argazkiok biltzea ez da nahikoa Izabakoarentzat , eta be-re irudikoz artxibo bizidunak di-ren zaharren elkarrizketaren bila

Fernando Hualde: «Ez du zentzurik argazkiak

eta dokumentuak biltzea argia ikus dezaten ez bada»

«Urte hauetan bildutako gehiena familia ezezagunen

eskuzabaltasunari esker eskuratu dut. Gehienek

kontent ematen dizkidate etxean gordeta dauzkaten

argazkiak, erabiliko dituela jakinik»

ari da etengabean. «HOriek erra-teko du ten guztia en tzun nah i du tenak gero eta gehiago dira gaur egun, ba ina b a d a edadetue-kin betiko lu rpean gelditu den informazio ga r r an t z i t su asko». Herrietako etxeetako pare ten ar-tean ere betiko isilpean gelditzen da egunero hama ika argazki eta d o k u m e n t u z a h a r , F e r n a n d o H u a l d e r e n u s t e t a n . «Egunero galtzen dira etxeotan benetako altxorrak, gure historiaren aztar-nak».

Ez da hori Hualdek galdutzat eman duen gauza bakar ra , eta Erronkar iko euska ra ren galera a ipatu digu. «Nire ai tonarekin ba te ra hil zen Erronkariko eus-kara , ahozkoa eta idatzia. Bera izan zen euska ra eguneroko bi-zitzan erabili zuen azkena, bai ta E r r o n k a r i k o a r r o p a k s o i n e a n egunero erabili zi tuen azkena ere». 1966. u r t e an h i l . zen Fer-nando Hualderen aitona, eta, az-p imar ra tu duenez, «ez zekien inork garai h a r t a n berak zekiena, e u s k a r a z k o hiz tegia j a so t zeko a r d u r a bere gain hartu». Izabako Es tornes familiak ildo hor re tan egin duen lana, beraz, eskertze-koa dela n i b a r m e n d u du Hual-dek, «modu orokorrean bada ere, E r r o n k a r i k o e u s k a r a o i n a r r i d u e n t e s t u l iburua» , b e s t e a k beste.

«Gogoko dut, ez dago besterik» • La Perla hoteleko paretek piztu zioten za le tasuna ez zaio urteo-t an hoztu Fernando Hualderi. «Gogoko dut» dio, «ez dago bes-

terik». Ez da, gainera, bakarra , eta, berak dioenez, «Jose Joaqu in Arazurik b a d u horren errua». Bil-dumazaleon zeregina zehatza de-la n a b a r m e n d u du: «Sakabana-tu ta dagoena bildu, eta artxiboe-tan gorde gero». Hualdek, behin-tzat, argiro daki egun bere etxean dagoena artxiboan izanen duela azken gordeleku.

B i l d u m a z a l e o k d a u k a t e n a sai lkatu behar ra ere argi eta garbi n a b a r m e n d u du Hualdek, «Donostian j ada egiten den mo-duan . Bildumazale pr ibatu guz-tiek dauka t ena jasotzen duen zerrenda dago, eta horrek edo-zein ikerketa lan egiten ari dena-ren lana biziki errazten du. He-men ere zerbait egin da, ba ina ez, noski, h a n bezala, bide luzea dugu aurret ik oraindik».

XIX. mendekoa ez da Fernando Hualderen interesa pizten duen histot ia bakar ra . «Egungoa bil-tzea ere funtsezkoa da datozen belaunaldiek beraientzat historia zahar ra izango dena ezagut de-zaten».

Bera behintzat has ia da lan h o r r e t a n , e ta m a n i f e s t a z i o a k , protestak, festak eta beste ha-maika ekitaldi jasotzen ditu bere argazki kameraren objetiboan. Aldizkari, argitalpen, panfleto eta beste ere gordetzen ditu Fernan-do Hualdek, bai ta pegatina poli-tikoak ere; 30.000 bildu ditu da-goeneko.

Ondorengo be launald ie i . u r te askotan zehar bi ldutako egungo historiaren zatiak utzi nah i dizkie Izabakoak heredentzian. X

5

Page 5: Nafarkaria - Euskaltzaindia · bailaran hir natuu ibilbidr ane-tolatzeko pçpiektu aurkezta duu berriki, naturzale mendizal, etea txirrindulariei zuzendurik al- o ternatiba turistiko

Nafarkaria

XIX. mendeko Nafarroa argazkitan

OSTIRALA,

URTARRILAK

5

Otsagabiako txinela bandoa herritarren aurrean irakurtzen. 1910-1920. !..,.., :..: F . H U A L D E ; ;„

Iruñeko La Perla hotela, 1882. urtean. Taberna zen orduan. F . H U A L D E ;

Tuterako Santa Ana eguneko prozesioa, 1924ko uztailaren 26an. '...... F . H U A L D E ; ; , ;

Seviliako Erakusketa Iberoamerikarrean Nafarroako pabilioia, 1929an. F . H U A L D E :

Erronkariko jantzia darama soinean 1929ko argazki honetako neskatxak. F . H U A L D E

Page 6: Nafarkaria - Euskaltzaindia · bailaran hir natuu ibilbidr ane-tolatzeko pçpiektu aurkezta duu berriki, naturzale mendizal, etea txirrindulariei zuzendurik al- o ternatiba turistiko

Nafarkaria OSTIRALA,

' URTARRILAK

Xanti Begiristain

Caroline Phillips eta Mixel Ducau

• Ziur naiz Euska l Herriko jende askori izen-

deitura hauek ezer gutxi esango diotela. Pertsona

hauek, aldiz, euskaraz kanta tzen dute. Ziur aski,

batek baino gehiagok, euskal musikagintzarekin

ba ino l ehenago e l k a r t u k o l i tuzke a i p a t u r i k o

izen-deiturak atzerriko edozein gauzarekin; ha la

ere, esan bezala, euskal kantagintzari daude lo-

tuak.

Baina azal dezadan afera poliki-poliki. Hasteko

esan behar du t Mixel Ducau Ipar Euskal Herrikoa

dela eta aspaldidanik ezaguna, mus ika talde de-

xente tan ha r tu duelako parte, esate baterako,

Errobi taldean, Anje

Duhalderekin, Zaldi

Bobon, Funtzioa te-

l e b i s t a k o p r o g r a -

man, eta gaur egun,

T x i s k o l a n e re ba i .

Alde batetik abes tu

egiten du, eta beste-

tik mus ika t resnak

jo, ha la nola, gita-

rrak, saxofoia, xiru-

laren ba t eta abar.

Ikus dezakezuenez ,

orain arte ez dago

oso gauza harrigarri-

r i k , I p a r r a l d e k o

euska lduna eta mu-

s i k a r i - a b e s l a r i a .

B a i n a , k o n t u r i k

txundigarriena orain

heldu da, izan ere,

Caroline Phillips ez

bai ta 'sor tzez Euska l

H e r r i k o a , ez e t a

Frantziakoa ere, bai-

zik eta Ipar Ameri-

kakoa, gaizki u ler tua

ez baldin b a d u t be-

hintzat. Baina, ha la

ere, bien alabari es-

k a i n i d i o t e n z i n t a

edo diskoa entzuten

baduzue, jakin ahal

izanen duzue eus-

karaz kanta tzen duela. Eta ez euskaraz abes tu

soilik, baizik eta bai ta pianoa jo eta euskaraz egin

ere, telebistan ikusi nuenez. Gainera, nere iritzi

apalean, esango nuke oso ahots ederra duela.

Euskal Herrira etorri baino lehenago, us te du t

opera es tudia tu zuela. Dena den, h a u ezin dut

ziurtatu, ba ina edozein modu tan dela ere, aitortu

behar ra dago, bere ahotik ateratzen den doinua

oso atsegina eta kalitate handikoa dela.

Ikusten duzuenez, duela zenbait ur te ezagutu

zuten elkar Carolinek eta Mixelek, eta orain dela

hiruz geroztik elkarrekin bizi dira, hamalau ba t

hilabeteko neskati la dute, azken ur te hone tan el-

karrekin aritzen omen dira mus ika egiten, jotzen

eta abesten, eta diodan bezalaxe, esandako diskoa

duzue frogarik bikainena.

Diskoan entzun daitezkeen abestiei buruz, ho-

nako hauxe adieraziko nuke, alegia, mus ika mota

eta erritmo askotxo eta ba r ia tuak direla. Batzuk,

euskal hitzak dituzten atzerriko doinuak dira,

beste ba ten ba t Euskal Herriko kan ta herrikoi

klasikoa, Haurtxo txikia kasu , besteren ba t Errobi

eta Zaldi Boboren garaietatik ber reskura tua , eta

azkenik, beste ba tzuk erabat berriak. Lurra ize-

neko k a n t a n aipagarria da, b u k a e r a n Carolinek

ingelesez ere abestea. Zenbait kanta , aitortu behar

dut, niri pertsonalki hunkigarr i sue r ta tu zaidala,

esaterako, Agur ene Euskal Herri, Alaia zu, Gure

familia eta abar. Ez dut utzi nah i a ipatu gabe ere,

hor topatuko ditugula, bes teak beste, Xabier

Amuriza, Daniel Landart , Andoni Egaña eta aba-

rren hitzak.

Bukatzeko, azaldu nah i dizuet niretzat oso us -

tekabe polita izan dela bikote honek eskaini di-

guna Durangoko Azokan, eta aldi berean, Caroline

Phillips-en ekarpena a r run t ona izateaz gain, oso

eredugarria ere badelakoan nago. Apika, euskal

herri tar ba tek baino gehiagok b a d u norengandik

ikasi nahiko balu, izan ere, Joxe Miguel Baran-

diaranek noizbait e san zuen bezala, euska ldun

petoa izateko ez da aski geure erroak ongi eza-

gutzea, baizik eta ezinbestekoa dugu euska ra ere

menperatzea. Zer gehiago eska geniezaioke Ca-

rolineri, eh? •

Joxemiel Bidador

Berriz laborarien liburuez

• Duela ar ras gutti, ur te laurden bat inguru, eta Eusko Jau r -laritzaren eskutik, 344 orrialde dituen glossañum eder bat es-kuratzeko parada izau da. Nekazariiza hiztegia izenb'tirupe^n Arabako hi r iburuan inprimaturiko laboraritzaren m u n d u a n murgildurik daudenendako lanabes baiiagarria ha in zuzen ere. Bertan, jaso eta eskaintzen den bibliografia zabalaren barnean. txoko honetan j ada ekarri zenbait lan aipatzen cia • bcha 172, 173 eta 174. Nafarkariak—. Guztiarekin ere, badira besteiako sarrerak gaurkoan azaleratu nahi genituzkeenak.

Horietako bat Jose Maria Ampueroren lana dugu. Hiztegi be-rrian Necazariyen cartellachua Bizcaico eusqueran l iburukia isladatzen da, Bilbon agertu zena 1909. urtean. Halarik ere, esan behar da hauxe Cartilla del agricultor uascongado para uso de nuestros labradores Bilbon ere agertu 1886ko erdal lanetik irauli itzulpen zuzena dela. Bestaldetik ere, Ampuero beste eskuli-buruen egilea dela oroit daiteke, esate baterako nekazarien kartiltatxoaren gehigarri gisa ondu Breve estudio de los abonos qu(micos y sus aplicaciones, Bilbon, 1903an.

Ignazio Gallastegiren Sagardotarako sagarrak: sagardotarako sagar onak izateko sagastiak nolajarri ta zaitu bear diran, 1917. urteko lana ere aipatzen da. Gipuzkoako Aldundiak argitaratu liburu honen egilea Fraisoro etxeko zuzendaria genuen. Aurre-koaren kasuan bezala. jatorrizko lana erdera hutsez tajuturik bazegoen ere, euskal aldaerak irakurie abondo bereganatu zi-tuen. Nekazartai izeneko sarrera baten ostean, hiru kapitulu nagusi tan banatzen da edukia, Sagasti lanak - iñausi ta garbitu. beste egiteko batzuk eta zimaurketa—, Sagasti jartzea —azia, mintegiak, txertatu, eta sagar ondoen aldaketa—, eta Sagar ondoen gaitzak nola sendatu.

Bordele aldean ere Pierre Eixeberrik Laborarien gidaria izen-bu ruko lanttoa agertarazi zuen Baionan I921ean, A. Foltzer inprimatzailearen eskutik. Bi libera eta erdiko salneurria zuen liburu hau «Euskaltzaleen Biltzarreko yaunez aprobatua eta heyen baimenarekin» atera zen argira. Haren 296 orrialdeetan barna Nola molda esku eta buru lanak? galderari erantzuten saiatzen da sei kapitulotan: Lur erailen hontzeko manerak. Eraintzak eta errekoltdk, Animaleen' bazkak, Mahats eta arno, Arbnlak. cta Baratzeak nola molda ta iraia. Urte berean Jon Miren Egileor Egiraunek Bedar solo traspena izeñeko l iburua agertu zuen Bilbon. Aldez aurretik, 1.920an Iruñean egin bi-garren euskal ikasketen kongresuan Enseñanza agricola izen-buruko hitzaldia egin zuen. 1929koa da Miguel Urretaren Ollo ta ollotegiak, efe 1930ekoa Belausteglk ondu Zugatza.

Manuel Oñatibia- Aurela, 1956ko San Franti isko Asiskoren saria jaso zuen bere Baserria dini bidean: baserriko gora beherak aurrera nola eraman, hurrengo ur tean Donostian argitaratuko 'zena. Lan honen hitzaurrea dena San Ignazioren omenezko festak zireia-eta ur te bereko Azpeitiko abere txapelketa egunean eta 400 bat baserrifarren aur rean emandako hitzaldia dugu. kapi tulu ugari, denak baserriko ekonomiarako baliagarriak; Ukullua, belar ondu, ta belar tokia, bei aukeratze edo berexketa. beitaldea nola ondu, nziketa. jan banatze edojanaritzajanariak, ganaduak nolajanaritu, esnea nola sortzen da, esnea ona nofa,-esnea zerk geitu ta ondu, esne saltzea, antzukeria, bat bateko gaixoaldiak, kutsuko gaitzak, beste gaixoaldi batzuek, ganadu sal erosketa, ganadu tresnak, jakingarriak, baserriaren kontu eramatea.

Finltzeko, gure Lakoizketarenaren ildo beretik datorkigukeen lantto ba t aipatu, hain ezaguna bederen hagitzen ez dena. Hauxe Nafarroako Diputazioaren artxiboan dago, Bonaparteren pape-ren artean, m / s B-22 signaturaren azpian. Bada XIX. mendeko langai batzuk landarei buruzko hiztegi ba t sortzeko. Hizki gar-biko eskuizkribu hau , 30 zentimetroko 6 orrialdez osatua da, ber tan A hizkitik H hizkira doan hi ru hizkuntzetako zerrenda agertzen da, erderaz, euskaraz eta latinez. Azkueren arabera Uriarterena izan zitekeen, nahiz h a u oso ziurra ez izan. •

Iruñeko Hiria xakeko torneo itxiko laugarren jardunal-diko partida, 1995eko abenduaren 30ean jokatua. Miguel lllescas (Catalunya), 2.620 ELOkoa — Roman Slobodjan (Bielorrusia), 2.500 ELOkoa.

1.d4,Zf6; 2.c4,e6; 3.Zc3,Ab4; 4.e3,0-0; 5.gZ-e2,d5; 6.a3,Ae7.

Atzera egite hau agian ez da oso ona, denbora galtzen da eta.

7.d5,d5; 8.b4,c6; 9.Zg3,Ge8; lO.Ad3,bZ-d7; 11.0-0,Zb6; 12.Gb1 ,Ae6; 13,a4,Ad6; 14.a5,Zc8; 15.f3,Ac7; 16.Za4,Zd6; 17.Zc5,Ac8; 18.e4.

Beltzak pilatuta daude hor atzean. Txuriek abantaila bila presioari ekin diote.

18 b6; 19.e5,c5; 20.b-c5,Zc4; 21.Ac4,c4; 22.f6,Df6.

Nabaria da 'c4-ko' peoiaren ahultasuna.

23.Ze4,Dg6; 24.Ad2,Ah3; 25.De2,Ge7. Zutabea kontrolatzea (aG-b8) zuhurragoa izan zite-

keen. 26.Eh1.Af5; 27,Gb7,Ac8. Ikus koadroa. Maisuek badakite noiz eskaini behar

den pieza bat (nola irabazi partidak, alegia). 28.Gc7,Gc7; 29.Af4,Ge7; 30.Ad6,Ge6; 31.Dc4,Ge8;

32.Da4,Ad7; 33.h3,a6; 34.Eh2. Erregea leku seguruan ipini dute, pieza guztiak jokatu

ahal izateko. 34....f5; 35.Zg3,h5; 36.d5,aG-c8; 37.h4.Df7;

38.c6,Gc6; 39.Df4,cG-c8; 40.Gb1,Ab5; 41.Dg5,Ge6; 42.Gb4,Dg6; 43.Dg6,Gg6; 44.Zf5.

Bukaera egina dago. 44....,Ef7; 45.Ze7,Gd6; 46.Zc8. Beltzek amore eman zioten erasoari.

5

Page 7: Nafarkaria - Euskaltzaindia · bailaran hir natuu ibilbidr ane-tolatzeko pçpiektu aurkezta duu berriki, naturzale mendizal, etea txirrindulariei zuzendurik al- o ternatiba turistiko

Nafarkaria OSTIRALA,

' URTARRILAK

Zerekarriko 1996ak? Lice Morenok, Nafarroako Parapsikologoen Elkarteko zuzendariak dioenez, ona izango da urte hau

olakoa izango da as-telehenean hasitako

urtea? Oparoa ala kaskarra? Ekonomiak gora egingo du, gobernu aldaketa izango ote da? Indarkeriak izango ote du amaierarik? Ustel-keria kasu gehiago azale-ratuko du prentsak? Zo-riontsuagoak izango gara? Denok buruak ditugun du-dak dira, eta batzuk argi-tzeko Lice Moreno igarlea-rengana jo dugu. Hemen duzue igarpena, baina ez sinetsi goitik behera; izan ere, «etorkizuna aldatu, al-datu egin behar baita».

Alberto Barandiaran / Iruñea

URTE oparoa izango da 1996a, ekonomian bederen, baina isti-iuak ere ez dira faltako gizartean, muturreko jarrerak areagotuko dira-eta. Sindikatuek eragin be-reziki garrantzitsua izango dute urte berri honetan, eta politika egiteko modu berriak eskuin-ez-ker bikotea gainditzen hasiko dira epe laburrean. Hauexek dira Lice Morenok, Desoion laketu-tako igarleak, urte berrirako ira-garri ditue'netako batzuk. More-no 1992an sortu zen Nafarroako Parapsikologoen Elkarteko zu-zendaria da, eta ur teak darama-tza astroak eta ortzia aztertzen eta etorkizuna igartzen. Azken bi urte hauetan egin bezala, aurten ere sar tu berri garen urteari buruzko ikuspegia eskatu diogu, iritzia besterik ez baita Morenok eman ahal duena. Ez, inola ere, igarmen edo sententzia, berak «zientzi lana» egiten baitu. «As-trologiak jarrera eta jokabide na-gusiak aurreratzen ditu, baina lan egiteko tresna besterik ez da. Ez, inondik inora, sententzia bat. Tresna honen bidez etorkizuna antzeman dezakegu eta horren arabera jokatu, baina aldatu, al-da daiteke. Are gehiago, gauza txarrak aldatu egin behar dira». Beraz, Nafarroaz eta Euskal He-rriaz ezezik, inguruko herriei buruz ere iritzia eskatu diogu zientzia-gizon honi e ta be rak gustura erantzun.

«Hitzarmenen urtea izango da», dio Morenok. «Aurten Europako Elkartean lan egitea egokituko zaigu, bestela atzeratuak geldi-tuko garelako, eta dena egongo den Europako erraldoien au-rrean egingo dugun negoziazio horren menpe». Hitzarmen giro honek ez du, alabaina, eraginik izango euska l ga tazkan , arlo ekonomikora m u g a t u k o ba i ta soil-soilik». Hori dela eta, biolen-tzia ez da gutxituko Euskal He-rrian; are gehiago, urte honen has i e r ako za t ian oso ekintza bortitza antzeman du igarleak. «ETA mende honen bukaerara arte izango da bizirik, eta itzalean atentatu bereziki garrantzitsua ikus daiteke. Helburua goi mai-lakoa da, esan dezagun Espai-niako Erregea edo Lehendakaria,

«Astrologiak jarrera eta jokabide nagusiak

aurreratzen ditu, baina lan egiteko tresna besterik ez da. Ez, inondik inora,

sententzia bat»

«Ezkerra eta eskuina, betiko alternatibak, nekatuta

daude; ez da harritzekoa izango sentsibilitate

ezberdina duten pertsonak politikan ikustea»

«Urte honetan garrantzi handikoa izango prentsak

izango duen eragina, baina komunikabideen artean tirabira franko

sortuko dira»

aspaldidanik prestatzen ari den ekintza delako hori. Martxoa edo apirila izango dira hilabete arris-kutsuenak horretarako. Urte ho-netan ez dira negoziazioak hasi-ko, eta baleude ezkutuan izango lirateke, inor ohartu gabe».

Urte honetan, halaber, mutu-rreko ideiek i nda r r a h a r t u k o dute igarlearen ustetan, mende honen bukaeran dagoen joera indartuz. «Espainiako ortzi-kar-tan, Pluton Sagitarion sartzen da, eta ideien erradikalizazioa ez da etengo. Mundu osoan dagoen neonazionalismoak izango du oi-hartzuna hemen ere, gero eta ge-hiago». Gauzak iragarri ezezik, aldatu ere aldatu egin behar di-rela esan ohi du Nafarroako Pa-rapsikologoen Elkarteko lehen-dakariak, eta hori dela-eta au-sartu egiten da egoera baloratze-ra. «Nazionalismoak oker daude. Astrologikoki oso urte txarra da horretarako, Espainia kinka la-rrian egongo delako urte hone-tan. Espainiako karta zeru erdia da, eta hor nazionalismoek indar handia dute. Horrek esan nahi du nazionalismoek berean ja-rraitzen badute kalte egingo die-tela baita beren buruei ere. Hartu beharko litzateke, beraz, beste jarrera unibertsalago bat: Euro-pan gaude, eta lortu behar dugu albait batuen joatea Europa ho-

. rretara, batasunetik datorrelako indarra. Beraz, une egokia da indarrak batzeko, ez bereizteko».

Lice Morenok uste du gobernu aldaketa izango dela Espainian aurten, baina hortik aterako de-na oso ahula izango omen da, bera bakarrik aurrera ateratzeko indarrik gabea, eta beste alder-diekiko koalizioen morroi. Gaine-ra, ez omen du lortuko gizartea-ren konfiantza, ez eta legegin-tzaldia amaituko ere. Urte hone-t a n n a b a r m e n t z e n has iko da mende honek ekarriko duen ideia po l i t i koen a l d a k e t a . «Urano Akuarion sartzen da aurten, eta heldu diren zazpi urteetan ideia aurrerakoiek izango dute nagu-sitasuna. Ezkerra eta eskuinaren arteko oreka ez da aldatuko, el-kar joka ariko dira. Baina horien inguruan hasiko dira ateratzen altçrnatiba berriak, denak aurre-rakoiak, eta berdeak, alternati-boak..., gero eta gehiago azal-duko dira politikara. Betiko bi alternatibak nekatuta daude, eta ez da harritzekoa izango aurre-rantzean sentsibilitate ezberdina duten pertsonak ikustea».

Ekonomiak joan den ur tean erakutsitako zuzpertzeari eutsi egingo dio aurten, eta, oraindik ustelkeri kasuak azalduko badi-ra ere, Lice Morenok dioenez «go-gorrena joan da dagoeneko». Hala ere, zenbait arrasto azaleratuko dira oraindik denbora batez. En-presa publiko asko pribatizatuko dira, eta oso inbertsio onak egin-go omen ditu Espainiako Gober-nuak. Halaber, komunikabideek izango duten eraginaz ohartarazi nahi izan du igarleak. «Urte ho-netan garrantzi handikoa izango da prentsaren eragina, baina ko-munikabideen artean tirabirak izango dira. Izango dira auziak ere, argitaratutako berri batzuk direla medio». X

5

Page 8: Nafarkaria - Euskaltzaindia · bailaran hir natuu ibilbidr ane-tolatzeko pçpiektu aurkezta duu berriki, naturzale mendizal, etea txirrindulariei zuzendurik al- o ternatiba turistiko

I Nafarkaria OSTIRALA,

URTARRILAK

• Juan Gorriti • Zurgina

«Lagunei esker galdu dut lotsa» uan Gorriti nafarrak Araitz bailarako bizi-

modua jasotzen duen era-kusketa jarri du Donostiako San Telmon. Basoko bizitza hirira eraman du, Sigfrido Koch bere lagunak orain zortzi urte eskatu zion be-zala. Lotsak geldiarazi omen zuen orduan baina oraingoan, guzti-guztia galdu eta zurezko meta jarri du San Telmo elizako alda-rearen erdi-erdian.

Edurne Elizondo / Iruñea

J u a n Gorriti zurgina bere erakus-keta berriaz mintzatu zaigu. Zur-gina, ez bai tu gogoko art ista ize-na. Ezta pintore edo eskultore. «Pintura e ta e s k u l t u r a s e n t i t u egiten ditut, ez besterik». Herria-r e n a r t e a s e n t i t u e ta i s l a t zen duen bezalaxe.

• Zur-meta San Telmo elizako aldarearen erdi-erdian paratu duzu. Nola sortu zaizu egun hauetan Donos t ian ikusgai duzun e r a k u s k e t a e g i t e k o ideia?

Uztailean b u r u r a t u zi tzaigun erakusketa h a u egitea. Rafa Zu-laika zuzendaria eta Javier Mar-t inez t e k n i k a r i a r e k i n e l k a r t u nintzen eta Donostian aspaldian egona ez nintzenez, e rakusketa ba t prestatzeko eskatu zidaten. Orain zortzi ur te ere ber tan era-kutsi n i tuen nire gauzak ba ina halakorik egiteko lotsa nuen ar-tean. Sigfrido Kochek joateko esa.-ten zidan baina ez nintzen ausar -tu. Araitz bai laran bizi naiz rli, Euskal Herriko txoko txiki bat da baina badu bere hizkuntza, for-maren hizkuntza. Mendira joan eta meta bat, edo jendea lanean edo artzainak txistuka ikusten di tudanean bizirik dagoela kon-t u r a t z e n r aiz. Her r i a ren a r t ea Donos t ' i e r a m a t e k o a u k e r a

«Nik pintura eta eskultura sentitu egiten ditut, herriko

historia sentitzen dut, beraz, zergatik artista edo artisau izan

behar? Nik beti esan dut zurgina naizela»

honi, beraz, ez diot ihes egiten utzi, herria bai ta artista. • Orain zortzi urte Sigfrido Kochi

aipatu zenion lotsa galdu duzu, beraz?

S i g f r i d o K o c h l a g u n a i z a n nuen, lagunabainogehiago. Zura senti tu egiten zuen berak. 1988. u r t e a n l e h e n e r a k u s k e t a egin nuenean, etxean ni tuen zurezko metak e raman behar nituela esa-ten zidan berak, baina ni ausa r tu ez, i txi ta n u e n le iha t i la h u r a . Baina orain, bere omenez edo auskalo, lo tsahor igaldu egin dut. Leihatilak irekitzen laguridu dit Sigfridok €ta orain emozionatuta nago. Bere omenez egindako lana ere San Telmon dago. Orain ha-mar ba t ur te Mikel Laboak eman-dako jaialdi ba tean du lan honek hasiera. Txalaparta e raman zuen eta azken o rduan jo zuten. Nik, lau makila ikusi beharrean, lau

Donostiako San Telmo museoan dago ikusgai Juan Gorritiren erakusketa. E D U R N E K O C H :. :

mila ikusi ni tuen, zoragqrria!, lau mila makila gora eta behera!. Bi-h a r a m u n e a n e s k u l t u r a tx ik ia egin n u e n . S ig f r idok n ik egin n u e n gauzarik onena zela e san zidan eta handiago egiteko. Eta eskul tura hand i hori, txikiarekin batera, San Telmon dago, bere omenez, lagunik gabe ezin bai ta ikasi. Lotsa halako lagunak edu-kita galtzen da. Sigfrido hor non-bait egonen da, zerura ez bai ta a i legatuko b i d e a n t a b e r n a b a t baldin badago. Guretzat bizirik dago Sigfrido.

• Aldarearen aurrez aurre abar artean mende erdi gertuko zu-haitz enbor erraldoiak jarri di-tuzu sorginen omenez ere. Zer dela-eta?

Sorginak herriko jenderik zo-ragarriena ziren. 1595. u r t ean Araitz bailarako hamazazpi sor-gin e raman zuten Iruñeko kartze-lara eta h a n utzi zituzten t r apu zahar rak bezala, goseak hil zi-tuen arte. Nik gauza ba t esa ten dut: herriak ez du gorrotorik izan behar , herr iak ba rka tu egin be-ha r du ba ina ahaz tu sekula ez, ezta pen tsa tu ere. Sorginei bu ruz

dagoen ideia a ldatu nahi dut, sorginak ziren.. .hara, ni izanen nintzateke sorgin bat! Gu, sorgi-nok, herr ian bizi gara eta ez dugu ahazten.

• Artisau-artista hitzez izendatu zaituzte hainbat komunikabi-detan. Zer deritzozu?

Begira, mendian jaio naiz rii. Oiloak eta behiak ditugu etxean, zura maite dut , kolorea senti tzen dut , lagun asko ditut eta atea ez dut itxi. Nik p in tura eta eskul tura sent i tu egiten ditut, herriko his-toria senti tzen dut , beraz, zerga-tik jarr i beha r zaio izen ba t horri? Zergatik ar t i sau edo art is ta? Nik beti esa ten dut zurgina naizela. Bailara hone tan bizi naiz eta nire herria maite dut, besterik gabe. Ar t i s t a edo a r t i s a u ? b a i t a pa-r randero ere!

• Margolari izan edo ez izan, pin-turaren munduan ere egin duzu lan nahikoa azken urteotan.

Bai. S a n Telmon lehen e rakus-keta egin nuenean , hemen Eus-kai Herrian altzariak margotzeko aspaldi zegoen ohi tura berres-k u r a t u nah i nuen , ba ina ez ne-kien margotzen. Orduan , lagun

s o s 1 a i a

Oderitzeri jaioa, Betelura aile-gatu zen txikitan. Zura txiki-txi-

kitandilc izan du gogoan eta «ezin nuenez ikdsi, tailerretan ikasi nuen, denei galdezka eta

lotsarik gabe-. Zurak Donibane-Lohizuneko erres-taurazio tailer ba-tera eraman zuen eta bertan eman zituen hiru urte

«zoragarri'.

Ezkondu berria itzuli zen Hegoal-dera eta lan bila, baserriko tresnak konpontzen aritu zen. Garai hartan ezagutu zuen bere bizitzan aparteko garrantzia izari duen Remigio

Mendiburu Hon-darribiko eskulto-rea. Remigiorekin

batera, Oteiza. Sigfrido Koch eta beste ezagutu zi-

tuen.

Betidanik zurare-kin egin du lan eta

etxea Jose Luis Zumetaren eta bere lanekin beteta dauka: pin-

turak, eskulturak, altzariak, zeramika, txotxongiloak,... bai-na zura da nagusi, nahiz eta

azken urteotan pintura ere lan-du duen.

batekin has i nintzen margotzen. Maixua laguna izanik, primeran! Orain Zumeta dauka t irakasle, z o r a g a r r i a . K o l o r e a b a r r u a n daukagu, h a r t u al duzu behin pintzel ba t e sku tan? hasi egin be-ha r da, galdetu eta lotsa galdu. Nik ez dut lotsarik eta behatza-r e k i n ere m a r g o t z e n d u t . Ba t gaizki aterako zait, bigarrena ere bai ba ina kolorea senti tzeh dut, ni ez naiz pintore. Behin Rafa Baier-di etorri zen etxera eta koadro ba t e r aman zuen. Pintoreek esaten dute Balerdi dela maixuen maixu. O r d u a n , margo tzen j a r ra i t zeko esan zidan, h a u r ba tek bezala margotzen nuela. Halako maixu batek hori esa ten badu , zer egingo dut, ba, nik? jar ra i tu . Baina pin-tore naizela esateko aurpegia be-ha r da. Nik p in tura senti tzen du t eta ez du t lan egiteko lotsarik. La-gunak ditut eta galdetu egiten diet. Hori da.