anboto · anboto 2012ko ekainaren 22a 10. urtea - 464 zk. durangaldeko astekaria atxondoko ludoteka...

40
anboto 2012ko ekainaren 22a 10. urtea - 464 zk. www.anboto.org durangaldeko astekaria Atxondoko ludoteka ondoko zelaian zortzi etxebizitza eraiki gura dituzte Herririk Herri 2 Atxondo eta Berriz Jaiak Gehigarria Nerea Goiria: “Durangon euskararen transmisioan galera handia egon da” Berbaz 10 ABADIÑO 5 Bihar zabalduko dute AP-8ko peajea Gerediaga auzoan Urte beteko atzerapenagaz bada ere, bihar inauguratuko du Bizkaiko Foru Aldundiak AP-8ko ordainleku berria. Hiru biribilgune eta hiru peaje eraiki dituzte. Obrak 47 milioi euroko aurrekontua izan du. Durangaldea 2 Egitarau zabala antolatu dute eskualdean San Joan Egunerako Iurreta 6 Goiuriako kofradiak udalaren erabakia baliobakotzat jo du Otxandio 4 Autoen sarrera mugatu gura du Otxandioko Udalak Mainerrotan Berriz 9 Musika eta gastronomia nagusi kulturarteko topaketetan, etzi Eskolara bidea oinez DURANGALDEA 3 Zabalarra ikastetxeko hainbat ikasle taldean batu, eta oinez egin dute asteon eskolarako bidea. Ingurumenarekiko errespetuzkoa eta segurua den mugitzeko moduaz hausnartzea izan da Oinezbusa proiektuaren helburu nagusia. “Antzerkiaren sorkuntza bultzatu gura dugu” Durangon aurkeztu dute Zubi ekimena Euskal Herriko sei antzoki eta bi antzerki konpainiak. Urtero, sortzaile gazteen antzezlan berri bati taularatu arteko bidea egiten lagunduko diote. KULTURA 11

Upload: others

Post on 28-Jan-2021

2 views

Category:

Documents


0 download

TRANSCRIPT

  • anboto2012ko ekainaren 22a

    10. urtea - 464 zk. www.anboto.orgdurangaldeko astekaria

    Atxondoko ludoteka ondoko zelaianzortzi etxebizitza eraiki gura dituzte

    Herririk Herri 2Atxondo eta BerrizJaiak Gehigarria

    Nerea Goiria: “Durangon euskararentransmisioan galera handia egon da”

    Berbaz 10

    ABADIÑO 5

    Bihar zabalduko dute AP-8kopeajea Gerediaga auzoanUrte beteko atzerapenagaz bada ere, biharinauguratuko du Bizkaiko Foru Aldundiak AP-8koordainleku berria. Hiru biribilgune eta hiru peaje eraikidituzte. Obrak 47 milioi euroko aurrekontua izan du.

    Durangaldea 2Egitarau zabala antolatu duteeskualdean San Joan Egunerako

    Iurreta 6Goiuriako kofradiak udalarenerabakia baliobakotzat jo du

    Otxandio 4Autoen sarrera mugatu gura duOtxandioko Udalak Mainerrotan

    Berriz 9Musika eta gastronomia nagusikulturarteko topaketetan, etzi

    Eskolara bidea oinez DURANGALDEA 3

    Zabalarra ikastetxeko hainbat ikasle taldean batu,eta oinez egin dute asteon eskolarako bidea.Ingurumenarekiko errespetuzkoa eta segurua den mugitzeko moduaz hausnartzea izan daOinezbusa proiektuaren helburu nagusia.

    “Antzerkiaren sorkuntzabultzatu gura dugu”Durangon aurkeztu dute Zubi ekimena EuskalHerriko sei antzoki eta bi antzerki konpainiak.Urtero, sortzaile gazteen antzezlan berri batitaularatu arteko bidea egiten lagunduko diote.

    KULTURA 11

  • H 2012ko ekainaren 22a, barikua anboto2

    DURANGALDEA

    HERRIRIK HERRIAnboto Komunikabideak

    @anboto

    ATXONDO

    Ludoteka ondoko zelaian zortzietxebizitza egin gura dituzte

    Eguaztenean udal aretoan egindako herri batzarra.

    Apata erdiguneko lur zati bateanzortzi etxebizitza eraikitzekoproiektua eginda du udalak: bi etahiru logelakoak, garajeekin. Ludo-teka pareko zelaian daude aurrei-kusita, arraindegia dagoen eraiki-naren atzean, eraikin horri itsatsi-ta. Lurra udalarena da eta, proiektuosoa eginda dagoenez, “lanak biharbertan hasteko moduan daude”,David Cobos alkate ohiak herribatzarrean azaldu zuenez. Udalak,ordea, ezin die gaur egun gastuhoriei aurre egin. Horregatik,eguazteneko udalbatzarrean koo-peratiba bidezko sistema propo-satu zuten. Hilabete barru-edo,

    beste batzar bat egitekotan gera-tu ziren, herritarrak interesatutadauden jakiteko. E-postaz eskatudaiteke informazio gehiago: [email protected]

    Interesdunek kooperatibasortu eta udalak hirigintza hitzar-mena sinatuko luke kooperatiba-gaz. Udalak lurrak utzi egingo liz-kioke kooperatibari, ez saldu.Hitzarmena sinatu ostean, koope-ratiba arduratuko litzateke lanakaurrera eroateaz. Erabakiak soziodenen artean hartuko lituzkete.Eraikina kooperatibarena litzake-te eta bazkideek etxebizitza bakoi-tza erabiltzeko eskubidea izango

    lukete. Hau da, kooperatiba ezlitzakeke eraikina egiteko bakarrikizango. Ostean, eraikinaren man-tenua ere kooperatiba bidez egi-tea proposatu dute: “Elkartasunkontzeptua ere sustatu gura dugu,beste bizitza eredu bat”.

    125.000 euroko kostuaProiektuaren txostena esku artean,kostuen inguruan egindako kalku-luak ere azaldu zituzten. Lurrakudalarenak direnez, espekulazioaekidingo dute. Gainera, koopera-tiba bera litzateke promotorea,bitartekari barik. Beraz, lanek milioibat eta 1,2 miloi arteko kostua izan-go lukete: etxebizitza bakoitzeko,125.000 eta 150.000 euro artean.Hasierako diru ekarpena 30.000eurokoa bada, 447 eta 356 euro arte-koa izango litzateke hileko kuota;50.000 euroko diru ekarpenagaz,380 eta 288 euro artekoa. J.D.

    Etxebizitzen proiektua eginda dago; udalak ezin da gastuez arduratu eta horregatik kooperatiba eredua proposatu zuen eguazteneko herri batzarrean

    “Elkartasun kontzeptua eresustatu gura dugu, bestebizitza eredu bat”

    Proiektu osoa egindadagoenez, “lanak bihar bertanhasteko moduan daude”

    Iurretako San Joan sua, Eliza osteko zelaian. Iñaki Irazabal

    Tradizioari eutsiz, San Joanbezperako gauean eskual-deko herri denetan piztukodira suak. Gau berezi horren hari-ra, hainbat ekitaldi prestatu dituz-te, urtero legez.

    Zaldibarren, esaterako, gaue-ko protagonista sua dela ikusita,horren inguruko ekitaldi bat pres-

    tatu dute: Raku izeneko zeramikateknika japoniarra zelan egiten denikusteko aukera egongo da Zaldi-barko eskoletan. Japoniarrek 950gradutan ateratzen zituzten zera-mika piezak labetik, eta osteanzerrautsetan sartu, hozteko.

    Iurretan musika kontzertuakdaude sanjoanen harira. Gaur,

    22:00etan, Gherttzainak, Zarra-parra eta Txominbelarrak taldeakariko dira zuzenean, plazan.

    Ermuan, Txindurri dantza tal-dearen eta Pispilu abesbatzarenostean, Axuri Beltza izeneko dan-tzaldi jendetsua egin gura dute.Atzo dantza ikastaroa eduki zutenparte-hartzaileek. J.D.

    Urteko gaurik laburreneanhamaika ekitaldi aukeranSu txikiz beteko dira Durangaldeko herriak San Joan Egunean

    ABADIÑO22:00etan: Sua eta txokolatadaMuntsaratzen.

    ATXONDO (Axpe)21:00: Herri afaria Axpekopilotalekuan22:30ean: Otxandategi koralaeta Luhartz taldea.

    BERRIZ21:00etan: Kalejira ElizondotikBerrizburura Tarumba Percusiontaldeagaz.21:30etan: Txorizo dastaketa22:00etan: Sua piztuko dute22:45ean: Erromeria Ansorregitaldeagaz.

    DURANGO21:00etan: San Fausto auzoa:Kalejira mozorrotuta.Ostean,Sua piztuko dute. Segidan,txokolotea eta zurrakapotea.

    ERMUA22:00etan: Sua piztuko duteKardinal Orbe plazan, EuskalBirusak antolatuta. Txindurri dantza taldea, Pispilu abesbatza, irrintzilehiaketa eta suzko zezena etaAxuri Beltza dantzaldia.

    ELORRIO16:30: San Joanera igoeraplazatik. Ostean, Hipo etaTomax pailazoak eta merendola.22:00: Kiroldegi ondoan sua.Erromeria Arrabots taldeagaz.

    IURRETAEkainak 22: 22:00etan: Gherttzainak,Zarraparra eta Txominbelarraktaldeen kontzertua plazan.Ekainak 23: 17:00etan: Umeentzako jolasak20:30ean: Afari herrikoia.Ostean, erromeria Lotxogaz.22:30ean: Sua piztuko dute.Ostean, berriz erromeria.

    IZURTZA22:00etan: Sua Santo Tomasermitaren alboan. Urdaiazpikootartekoak jateko aukeraUdalaren eskutik.

    MALLABIA20:00etan: TxitxiburduntziaHerriko tabernan.22:00etan: Sua piztuko duteplazan.

    MAÑARIAArratsaldean zehar, jokoak.22:00etan: Sua piztuko dutegeltoki atzeko aparkalekuan

    OTXANDIO22:00etan: Sua piztuko duteplazan, eta, Arrabal, Basogai etaElizaberri kaleetan, esaterako.Kalejira txistulariekin plazatik.

    ZALDIBAR18:00etatik 23:00etara: Suarenaztarnak. ‘Raku’ izenekozeramika teknika japoniarra.Zaldibarko eskoletan.

    SAN JOANETAKO EGITARAUAK

  • anboto 2012ko ekainaren 22a, barikua HHerririk herri 3DURANGO

    Bigarren faseari ekin diote:herritarrei sare sozialen bideziritzia emateko eskatu diete

    Uztailaren 16tik 28ra bitarteanegingo ditu udalekuak Inurrieskaut taldeak. Burgoseko Barba-dillo del Mercado herrian pasa-tuko dituzte egunak, azaldu dute-nez. Zortzi eta hamabi urte arte-

    koentzako irteera izango da.Umeek hainbat ekintza edukikodute aukeran hamabost egunekoegonaldian. Gainera, azken egu-nerako gurasoak ere gonbidatu-ko dituzte kanpamentura.

    Inskripzioa Garai jauregianUdalekuetan izena emateko egunbi ipini dituzte: ekainaren 27a eta28a. Garai jauregian (liburutegizaharrean) egingo dute inskrip-zioa. 160 euro ordaindu beharkodute paperak betetzean. M. O.

    Burgosenegingo dituudalekuak Inurrieskaut taldeak

    Hogei laguneko lan-talde batDurangorentzako marka edo iru-diaren bila dabil. 50 diseinu aur-keztu dituzte lehiaketara, eta bostfinalistaren artean erabaki behar-ko dute. Alderdietako ordezkariez

    gainera, herriko kirol eta kulturelkarteetako kideak ere badaudetaldean. Bigarren fasea hasi duteorain: sare sozialen bidez iritziaemateko eskatu diete herritarrei.

    Iker Oceja zinegotziak adie-razi du era erakargarrian eta biz-tanle eta enpresak aintzat hartu-ta egin gura dutela prozesua. Bes-te esparru batzuetako marketinteknikak udalean aplikatu guradituzte: “Hiriak, diseinatu etakomertzializatu beharreko pro-duktuak dira”. M.O.

    Durango identifikatzekomarka aukeratuko dute50 irudi aurkeztu ostean, bost finalista daude

    Oinezbusa ekimeneko partaideak, eguaztenean, Zabalarra eskolara bidean.

    Zabalarra ikastetxeko hainbatikaslek taldean egin duteeskolarako bidea asteon.Esperientzia pilotua izan da, etaOinezbusa deitu diote. Ingurume-nagaz errespetuzkoa eta seguruaden mugikortasunaz hausnartzeaizan da helburu nagusia. Frai JuanZumarraga, Aramotz, Ezkurdi etaPinondo kaleetatik eta udaletxe-tik irten dute. Guraso eta teknika-ri batzuen laguntzagaz egin dutebidea egunero.

    Eguazten goizean Frai JuanZumarragatik irten zen egitas-moan parte hartzen duen taldee-tako bat. 08:45ean Alluitz kaletikgora abiatu ziren hamabost ikas-le. Euren aurretik zihoan MarijoRomo gurasoa. Umeek, edertobatean joateko aukera daukatelaesan zuen. “Denboraz ondo goaz,gainera”. Lehenengo zebra-bide-

    ra heltzean, Romok moztu zuentrafikoa taldea pasatzeko. Handikgora egin, eta Askatasun etorbi-dean Aramotzeko taldeagaz bategin zuten. Bertan zetorren,buruan, Gaizka Agirre. Ekimenakeduki duen harreragaz harrituta

    agertu zen: “Astelehenean euriaegin zuen eta ez zen hain ondo ate-ra, baina atzo [martitzena] etagaur [eguaztena] ikasle askok har-tu dute parte”. Berari tokatuzitzaion hurrengo zebra-bideanerrepidea libre uztea. Umeaklasaiago zetozen azken partean.Agirreren berbetan, ekimenarenasmoen artean dago umeen auto-nomia garatzen laguntzea.

    Herritarrak sentsibilizatzeaUme eta gurasoez gainera, herri-tarrak sentsibilizatzea ere guradute, Agirrek adierazi zuenez. “Kon-turatu daitezela oinez ibiltzea eregarraiobidea dela”. Auto gidari etaoinezko batzuen arreta beregana-tu zuten behintzat. Goizeko09:00ak jo aurretik heldu zirenikastetxera. M.Onaindia

    Taldean batu etaoinez egin duteeskolarako bideaAste honetan garatu dute esperientzia pilotuaZabalarran, mugikortasunaz hausnartzeko

    Guraso eta teknikari batzuen laguntzagaz egin dute bidea egunero

    “Herritarrak konturatudaitezela oinez ibiltzea eregarraiobidea dela”

    Ekimenaren asmoen arteandago umeen autonomiagaratzen laguntzea

    Zabalarra ikastetxeko guraso elkarteakbultzatuta egin dute Oinezbusaekime-na. Iaz Landako ikastetxean ere eginzuten, eta horixe izan dute eredu. Uda-lak kontratatutako teknikarien lagun-tzagaz hilabete biko lana egin dute egi-tasmoa zehazteko.

    Umeen artean inkesta bat eginzuten lehenengo. %85,1ek oinez egitendute eskolarako bidea, %10,5ek kotxezeta %3,6k bizikletaz. Gainera, ibilbidee-tako gune arriskutsuak zehaztu etamapa bat egin zuten. Adibidez, zebra-bideetan ikuspena galarazten dutenedukiontziak identifikatu zituzten.Horren ostean, ibilbidea egiteko, gunehoriek seinalizatu zituzten.

    Gaur daukate ikasturte amaierakojaia Zabalarran. Egitasmoagaz lotuta,bizikleta geldoen lasterketa egingo dute.

    Umeen %81,5ek oinez egitendu eskolarako bidea

    Guraso boluntario batzuk eta udal teknikariak.

  • PublizitateaP 2012ko ekainaren 22a, barikua anboto4DURANGO

    Bateginez: “Elkartearen dirukontuek kezka sortzen digute”

    Krisia ongintzara ere ailega-tu da. Bateginez GobernuzKanpoko Erakundeak(GKE) adierazi du egoera gaitza biziduela. Mari Carmen Hernandez etaAitziber Antxiak eman dute horren

    berri. Krisiagatik, azken bi urteo-tan bazkideen %6k baja eman duteelkartean. Bizi den sasoia izan duberbagai Antxiak: "Jendeak bel-durra dio dirua emateari". Barnefinantziazioa jaitsita, diru-lagun-

    tzekin ere kezka daukatela dio Her-nandezek: "Beldur gara etorkizu-nean zer gertatuko den, bestelekuetako murrizketak ikusita".Iaz, elkartearen diru-sarreren%80,31 laguntzaileen eta funtspropioen bidez jaso zuten, etagainerakoa laguntza publikoa izanzen. Durangoko Udalagaz hitzar-mena daukate, eta aurten Iurre-takoak ere laguntza emango die.

    Urteotan soberakina edukidu elkarteak, eta hortik tiraka ibi-li dira. Baina, laster agortuko zaie-la uste dute. "Elkartearen dirukontuek kezka sortzen digute".Horregatik, bazkide kuotak igo

    behar izan dituzte. Gainera, dirualortzeko bide berrien bila hasidira. Bihar, 17:00etatik aurrera,Ezkurdin egingo dute ekitaldi bat.Durangarrei etxean egindako pas-telak eroatea eskatu diete, gerozatiak euro batean saltzeko.

    Bateginezek GuatemalakoPochuta herrian garatzen dituproiektuak, hezkuntza eta osasunarlokoak. Proiektuek momentuzaurrera jarraitzen dutela jakinara-zi dute bi kideek. M.Onaindia.

    Dirua lortzeko, etxean egindako pastelak salduko dituzte bihar Ezkurdin

    Hernandez eta Antxia, martitzenean, prentsaurrekoan.

    Krisiagatik, azken bi urteotanbazkideen %6k baja emandute elkartean

    Bateginezek Guatemalangaratzen ditu proiektuak;hezkuntza eta osasun arlokoak

    Musika Eskolaklimatizatukodute, 24.000euro inbertitutaDurangoko Udal Musika Eskolaklimatizatzea erabaki du udalba-tzak. Alderdi guztiek bat egindute: eraikina zaharra da etabeharrezkoa da obra egitea. Udasasoian bertan bero handia egi-ten duela-eta, uda aurretik lanakegitea ondo ikusi dute zinego-tziek. Aurrekontuetan kreditualdaketa egin eta 24.000 euroinbertituko dituzte.

    EAJ, Bildu, PSE-EE eta PPrenaldeko botoekin onartu dute egi-tasmoa. Aralar abstenitu eginda, obragaz ados egon arren pro-zeduragaz bat ez datozelako.“Kreditu aldaketak egiten ibilibeharrean, hobe da hausnarke-ta egin eta lehentasunak ipin-tzea”. Bildu koalizioak ere udalproiektuetan kontrola egoteaexijitu du. M.O.

    Udan bero handia egiten duela-eta, uda aurretik lanakegitea ondo ikusi dute

    Haitiko baserritarren aldekokanpaina bultzatu guradute Gizarte Bizia Egunean

    “Herri adierazpen kolektibo beza-la, arte guztien erreibindikazioakalean”. Horrela azaldu dute ArteBizia mugimenduko partaideekbiharko antolatu duten GizarteBizia ekimena. Jaialdian batzenduten dirua, Via Campesina mugi-menduak Haitiko baserritarrenartean elikaduraren burujabetzabultzatzeko martxan jarri duenproiektura bideratuko dute.

    Andra Mariko elizpean egunosorako ekitaldiak prestatu dituz-te. Goizerako, argazkilari bilera,umeen tailerrak eta umeen batu-kada eratu dituzte. Arratsaldera-ko, Tarde para cambiar adieraz-pen librea eta Mongoren musika-antzerkia prestatu dituzte. Dantzagaraikidearen ikuskizuna eskai-niko dute institutuko neska-muti-lek eta Txoribigun dantzariek.20:00etan, Arte Bizia batukadakalde zaharra girotuko du. Gaueko22:00etan musikaren hitzorduajarri dute. The Greg Murder,Seconds, Larregi eta The Mockerstaldeek kontzertua eskainiko dute.

    Arte Bizia elkarteak sortu du zapatuko ekimena

    Goizerako, argazkilari bilera,umeen tailerrak eta umeenbatukada eratu dituzte

    Euskal Harley topaketaren lauga-rren edizioa egingo dute Duran-gon hurrengo asteburuan, ekaina-ren 29tik uztailaren 1era. HarleyDavidson Euskal Herria talde anto-latzaileko Iñigo Carretok azalduduenez, Espainiako 21 motor-enpresa egongo dira Durangon.“Espainiako onenak etorriko dira,eta Frantziako batzuk ere bai”.Kontzesionario ofizialak egongodira tartean. Harley Davidson mar-kako motorren zaleak Euskal Herriosotik etorriko dira.

    500 motorzaletik gora batzeaitxaroten dute. Ibilbide bi egingodituzte batera. Bata Galdamese-ko auto zaharren museora, etabestea Durangaldetik zehar. “Eus-kal Harleyren helburuetako batEuskal Herria promozionatzea erebada”. Bazkariak, dastaketak etakontzertuak ere izango dira Lan-dako Gunean. Joaquin Sabinarenbertsioekin, Una noche sin Sabi-naikuskizuna eskainiko dute zapa-tu gauean. M.O.

    Kontzesionario ofizialakEuskal Harley topaketan

    Iñigo Carreto, Kurutziaga hotelaren kanpoaldean.

    Espainiako 21 enpresa egongo dira Durangoneta 500 motorzaletik gora batzea espero dute

  • anboto 2012ko ekainaren 22a, barikua HHerririk herri 5ABADIÑO OTXANDIO

    Gerediagan sartu eta Bilbora joateak 2,8 euroko kostua izango du.

    Zapatuan zabalduko duteGerediagako peaje berria

    Bizkaiko Foru Aldundiakjakinarazi duenez, ekaina-ren 23an zabalduko dituz-te AP8ko Gerediagako lotune berriaeta Iurreta arteko zerbitzua eskai-niko duen hirugarren erreia.

    Lanak iazko udazkenerakoamaitzea aurreikusi zuen Aldun-diak lehenengo, eta martxora atze-ratu zituzten gero. Beraz, urtebeteko atzerapenagaz inaugura-

    tuko dute Aldundiko arduradunekazpiegitura berria.

    Besteak beste, hiru peaje berrieta hiru biribilgune eraiki dituzteAbadiñoko Gerediaga auzoan, eta47 milioi euroko aurrekontua izandu egindako obrak.

    Ibilbide tartea doanAldundiaren esanetan, N-634 erre-pideak Iurretan sortzen duen eraz-

    gopenak murrizteko, AP-8a Iurre-ta eta Gerediaga artean hartzendutenek, tarte hori dohainik eginahal izango dute. Iurreta-Geredia-ga tartea dohainik izango danoranzko bietan. Gerediagan sar-tu eta Bilbora joateak 2,8 eurokokostua izango du; Iurretatik Bilbo-rako tartea 2,01 euro da. Beraz, 79zentimo garestiagoa da Geredia-gatik Bilbora joatea. I. Esteban

    Urte beteko atzerapenagaz inauguratuko du azpiegitura berria Aldundiak

    Udalak martxan duen Oinez pro-zesuak oinezkoek lehentasunaduten espazio publikoak sortzeadu helburu, eta motordun ibilgai-luen herriguneko joan-etorriakmurriztea. Bide horretan, urratsberri baten aurrean daude: Mai-nerrotan ibilgailuen sarrera muga-tu gura dute. Horretaz hausnartueta denen artean erabakirik zuze-nenak hartzeko herri batzarra dei-tu dute eguaztenerako, 20:00etan,Mainondoko gimnasio berrian.

    Lehenengo Egoitz Mendiza-bal arkitektoak eta Santi Uribe

    alkateak azalduko dituzte hiri-gintza ereduak eta Otxandiokobarne mugikortasun plana.

    Ostean, bertaratzen direnherritarrak talde txikitan banatu-ko dituzte eta hausnarketari ekin-go diote. Mainerrotarako sarrerazelan mugatu? Galdera horri eran-tzuten ahalegindu beharko dute:24 orduz mugatu, arratsaldez,edo asteburuetan bakarrik.

    Eztabaida amaitzen denean,jasotako erantzun denak batu, zen-batu eta ondorioak ateratzen saia-tuko dira. J. D.

    Autoen Mainerrotarakosarrera mugatzeko herribatzarra deitu duteOinezkoari garrantzia emango dion hirigintza eredua osatzeko iritziak jaso gura ditu udalak

    Mainerrota kalea; autoentzako piboteak ipiniko dituzte.

  • Herririk herriH 2012ko ekainaren 22a, barikua anboto6IURRETA

    MALLABIAZALDIBAR

    Ugartetxea eta Lekuebertsotan Goitako jaietan

    Asteburu osorako egitaraua anto-latu dute Goita auzoan. 22:00etanherri afarian elkartuko dira goi-tatarrak. Beñat Ugartetxea malla-biarrak eta Etxahun Lekue larra-betzuarrak bertsotan jardungodute. Iraitz eta Jokin trikitilaribikoteak girotuko du gaua.

    Zapatuan, arratsaldeanGorriti eta bere abereen bisitaizango dute Goitan. Ondorentxinga eroate eta txokorbatzelehiaketan parte hartzekoaukera eskainiko dute. Gauerdialdera San Joan sua piztukodute.

    Domekan, meza egingodute 11:00etan. Ostean, Malla-biko Gazte Alai taldea ariko dadantzan. Eñaut Gallastegik etaAitor Urienek ardi txakurrekinerakustaldia eskainiko dute.Mallabian herri kirolenganakoduten zaletasuna kontuan har-tuta, sega txapelketa prestatudute jaietarako. Esti, Asun,German eta Zelai arituko dirasegan, eta Boliña, Edurne etaIdoia belar meta egiten. JabierIñusiña izango dute epaile.Arratsaldean, berriz, umeenjolasak egongo dira. J.G.

    Gaur jarriko dituzte martxan Goita auzoko jaiak; 22:00etan herri afarian batuko dira auzokideak

    Lukupeko Troka eta Luku-Txi-ki ibarbideak lurrez betetze-ko obretan, baimena emate-ko ahalmena du Iñaki Totorikague-na alkateak. Horrela berretsi zuenudalbatzarrak. Izan ere, Goiuria-ko Kofradiak, alkatea partziala delairitzita, lizentzia espedientetik baz-tertzeko eskatu zuen udaletxeaneta, prozesu luze baten ostean,eskari hori atzera bota zuten EAJk,PSE-EEk eta PPk. Orain, kofradiaktramite osoa baliogabetzeko eska-tuko du. Baliogabetzen ez badu-te, kofradiak hausnartuko duberraztertzeko errekurtsoa aur-keztu edo ez, edo administrazioepaitegira jotzea.

    Udalbatzarrak hartutako era-bakia baliogabea dela argudiatze-ko, Goiuriako kofradiak dio aur-keztutako froga garrantzitsuenakera arbitrarioan baztertu zirelaauzitik: batetik, Luku-Baso S.L.enpresaren kontra alkateak zigor-espedientea zabaldu behar otezuen argitzeko Ingurumen-fiskal-tzari egindako eskaria; eta beste-tik, Jaurlaritzari eskatutako ibar-bideen egoerari buruzko txoste-

    na: “2011ko isurketak eta zer botaden argituko lukeen agindu-libu-rurik dagoen egiaztatuko lukehorrek”. Gainera, kofradiak aurkez-tutako galdetegian alkateak zer

    erantzun zuen ez zitzaien helara-zi, esan dutenez, eta horrek “babes-gabe” utzi ditu ibarbideen auzian.

    Alkatea, mindutaIñaki Totorikaguena alkateak oharbat helarazi die herritarrei buzoie-tara, eta bere aurkako akusazioakguztiz faltsuak direla adierazi du,“iraingarriak, eta gainera ganorabakoak”.

    Alkateari “oso gogorrak” eginzaizkio sei hile “luzeok”, eta dio tra-tu bidebakoa jasan duela. “Inte-res bakarra iurretarren alde joka-tzea da, beti izan da eta izango da”.Prozeduran irizpide gardenak apli-katu direla dio, eta begirunea eska-tu du. “Auzotarrek nik alkate jar-dunean egindako edozein ekimenedo lan kritikatzeko eskubide osoadute. Baina, aldi berean, errespe-tua eskatzen dut, eta ez nire kon-tra aritzeko, samina sortu guran.Eta oraingoan, lortu dute”. A. B.

    Goiuriako kofradiak udalarenerabakia baliobakoa dela dio

    Auzokoek alkatearen aurka aurkeztutako baztertze-eskaera ez zuen onartu udalbatzarrak.

    Baliogabetzeko eskatuko dute, eta behar izanez gero, epaitegira joko dute

    Kofradiak dio aurkeztutakofroga garrantzitsuenak eraarbitrarioan baztertu zirela

    Alkateak prozeduran irizpidegardenak aplikatu direla dio,eta begirunea eskatu du

    Ilargi taldearenargazki artxiboaplazan ipinikodute ikusgai Asteburuan, bihar eta etzi, herri-tar guztien bistara ipiniko dituz-te 200 argazki zahar inguru. Ilar-gi argazki taldeak 800 argazkikoartxiboa du, eta horko aukerake-ta bategaz prestatuko dute erakus-keta, udaletxeko plazan. Ilargirensortzaileetako batek, Rafa Irae-tak, duela 25-30 urte inguru egin-dako argazkiak erakutsiko dituz-te, besteak beste: 1983ko uholdee-takoak, herrian gertatu zen lanistripu larri batenak...

    Azken hiru urteotan antolatudute argazki zaharren kaleko era-kusketa, eta oso harrera ona egi-ten diote zaldibartarrek. I.E.

    Auzotarren kezkei erantzundie gobernuak batzarretan

    Aurreko auzo batzarretan herri-tarrek adierazitako kezka eta ara-zoei udalak emandako erantzu-nak azaldu ditu, besteak beste,Zaldibarko udal gobernuak,“herritarrek ikusi dezaten auzobatzarretan helarazten dizkigutengaiak landu egiten ditugula uda-lean”, Arantza Baigorri alkateak(Bildu) adierazi duenez.

    Aranguren, Gazaga, Urizareta Goierrin egin zituzten marti-tzenean batzarrak. Gazagaauzoan, saneamendu sareko ara-zoak konpontzeko udalak pentsa-tutako proiektua birplanteatzea

    erabaki zuten auzotarrek horre-la eskatu ostean.

    Atzo, herriguneko auzotarre-kin batu ziren. Besteak beste,herritarrek San Andresko ur-hor-niduraren arazoak aipatu zituz-ten, eta konpontzeko obrak aur-keztu zituzten udal ordezkariek.Bestalde, autoek N-634 errepi-dean hartzen duten gehiegizkoabiaduragatik arduratuta agertuziren herriguneko auzotarrakaurreko batzar batean, eta gaia-ri soluzioa emateko, gobernuakzein pausu eman dituen aurkez-tu zuen Bilduren gobernuak. I.E.

    Herritarrek eskatuta, birplanteatu egingo dute Gazagako saneamendua konpontzeko proiektua

  • anboto 2012ko ekainaren 22a, barikua PPublizitatea 7

  • Herririk herriH 2012ko ekainaren 22a, barikua anboto8ELORRIO

    Jaietako kartelakikusgai, herritarrekbotoa ematekoHamar kartel aurkeztu dituzte; botoak kontuanhartu arren, erabakia epaimahai batek hartuko du

    Elorrioko aurtengo Ferixa Nausi-koetako kartela aukeratzeko pro-zesua zabalik dago. Antolatzaileekazaldu dutenez, hamar lan aurkez-tu dituzte lehiaketan. Iturri kulturetxean ipini dituzte ikusgai, etaekainaren 28ra arte bozkatu ahal-

    ko dute herritarrek gehien gusta-tzen zaien irudia. Baina, herrita-rren boto hori ez da loteslea izan-go. Hau da, azkeneko erabakiaepaimahai tekniko baten kideekhartuko dute.

    500 euroko sariaFerixa Nausikoen jaietako esku-liburuan publikatuko dituzte ira-bazlearen eta gainerako lehiaki-deen lanak. Irabazleari 500 euro-ko saria emango diote, azaldudutenez. M.O.

    Iturri kultur etxean ipinidituzte ikusgai; ekainaren28ra arte bozkatu ahalko da

    IZURTZA

    MAÑARIA

    Kartel lehiaketako lanak, Iturri kultur etxean.

    Azoka kulturalagaz abiatukodute udako eskaintza zabala

    Josune Ariztondo Kulturadiputatuak Elorrioko uda-ko eskaintza kulturalagoraipatu du. “Kultura, kohesiosozialaren sinonimo da krisi sasoihauetan”. Beragaz batera, Ana Ota-dui alkateak eta Aitor Iriarte Musi-kaireko programatzaileak emandute egitarauaren berri. Biharizango da udako menu kulturala-ren sarrerako ekitaldia: Azoka kul-turala.

    Goizeko 08:00etatik 14:30erabitartean plazan egingo dute azo-ka. Bertan, antzinako auto etamotorren erakusketa, liburuak,

    filatelia edota diskoak ipinikodituzte, besteak beste. Azokahonen hamabigarren edizioa izan-go da biharkoa.

    Bihar hasi eta uda ekitaldiz josidute. Data esanguratsuenetakoaBerrio-Otxoa Eguna izango da.Uztailaren 4ean, ohiko ekitaldiezgainera, antolatzaileek Neure ama-txo maitiaemanaldia nabarmen-du dute. Balentin Berrio-Otxoakamari Vietnametik idatzitako gutu-nak errezitatuko dituzte.

    Aurten nobedadea ere badu-tela azaldu du Ana Otaduik. Laubisita turistiko prestatu dituzte:Zenita auzoaren bueltakoa, kale-tarra, Sortzez Garbiaren basilika-ri buruzkoa eta Berrio-Otxoagazlotutakoa. M. Onaindia.

    Antzinako auto eta motorrenerakusketa, liburuak, filateliaedota diskoak ipiniko dituzte

    Iriarte, Ariztondo eta Otadui, Tola jauregiko lorategian egindako prentsaurrekoan.

    Uztailaren 4ean, Berrio-Otxoakamari Vietnametik idatzitakogutunak errezitatuko dituzte

    Aurtengo nobedadea herrian egingo dituzten bisita turistikoak izango dira

    Juan Bilbao gaiteroarenpiezak joko ditu, haren semeKarmelo Bilbaogaz batera

    Durangaldeko gaiteroak eta soi-nu-tresna horrek eskualdean izan-dako zabalpena. Horretaz berbaegingo du Jon Gamindek marti-tzen honetan. Gerediagak eratu-tako berbaldia 19:30ean hasiko

    da Mañariko udaletxeko aretonagusian.

    Dantza tradizionalaren iker-tzailea da Gaminde, eta 30 urte-tik gora daroaz gaita edo dultzai-na jotzen. “Soinu-tresna haugurean zer izan den eta zer denazaltzen saiatuko naiz”. Gainera,Mañariko Juan Bilbaoren gaitara-ko piezak joko ditu, haren semeKarmelo Bilbaogaz batera. 1991nhil zen Juan Bilbao. Inguruko bes-te gaitero batzuren datuak ereemango ditu. M.O.

    Gaiteroen istorioakkontatuko ditu GamindekMartitzenerako antolatu du hitzaldia Gerediagak

    Picuezo eta Picueza izenekoharrizko monolitoak bertatikbertara ikusiko dituzte

    Izurtzako Udalak eta ErdoitzakoAmaren elkarteak egun pasa anto-latu dute Errioxako Quel herrira,ekainaren 30erako (zapatua). Gaur15:00etan amaitzen da izena ema-teko epea udaletxean.

    Ekainaren 30ean, 8:30eanirtengo da autobusa herriko pla-zatik. Quel herrira heltzean, olioeta likor ekoizle bana bisitatukodituzte. Ostean, Picuezo eta Picue-za izeneko harrizko monolitoakbertatik bertara ikusiko dituzte.Denboraren joanak eta naturakoindarrek moldatutako harri bi diraPicuezo eta Picueza; batek 45metro ditu eta besteak 30 metro.Venezia jatetxean bazkaldukodute gero, eta dantzarako eta bin-gorako aukera egongo da. J.D.

    Errioxako Quel herrira doazegun pasa ekainaren 30eanGaur 15:00ak arte dago izena emateko aukera

    Genero eta lan arloariburuzko informazioaeskainiko dute kalean

    Herritarrei euren eskubideez infor-matzeko aukera emango diete abo-katu bik kalean. Gaur goizean azo-kan egon dira, eta hurrengo bari-kuan plazan ipiniko dute mahaia,18:00etatik 20:00etara. Generoagazeta lan arloagaz lotutako zalan-tzak argitzea da ekimen honenhelburua. Elorrioko Udalaren Ber-dintasun teknikaria da MaitaneIribar, eta ekimenaren zergatiaazaldu du: kalera aterata, jendeaklotsa galtzea eta galderak egiteaerraztu gura dute. Informazioa eraulergarrian ematen ahalegindukodirela esan du.

    Iribarrek dio eskubideen gai-neko ezagutza oso eskasa delaorohar; batez ere lan arloan. Jen-dea bere eskubideen gainean jan-tzi gura dute, horrela, emakumeekberaien erabakiak askatasunezhartu ahal izateko. “Ezagutza fal-tak eragin negatibo zuzena dau-

    ka emakumeon autonomia etajabekuntzan”.

    Desorekak egonkortu diraGainera, adierazi du lehendik zeu-den desorekak egonkortu egitendirela Espainiako Gobernuak onar-tu duen lan erreformagaz. Adibi-dez, kontziliazio neurri ia guztiak–amatasun bajak, lanaldi murriz-ketak...– emakumeek hartzendituzte. Horrek ondorio zuzenakei dauzka jubilazioetan.

    Edozelan ere, eratu duten eki-mena ez dago emakumeei baka-rrik zuzenduta, gurasoen arteanerantzukizuna partekatzea eresustatu gura dute-eta.

    Beste gai batzuen ingurukoinformazioa ere emango dute.Esaterako, jazarpen laborala sufri-tzean zer egin. Halako kasuetannora jo azalduko dute informazio-mahaian. M. Onaindia

    Abokatu bi egongo dira hurrengo barikuanplazan, andra nahiz gizonen galderei erantzuten

  • Durangaldean labur

    BERRIZGARAI

    Zortzi gazte astoarenaurkako desafioan,Momoitioko jaietan

    Momoition San Juan jaiak ospa-tuko dituzte asteburuan. Trumoi-tte kultur elkarteak deituta, ermi-ta inguruan batuko dira auzotarraketa ingurukoak. Aurtengo edizio-rako nobedadea prestatu dute:Garaiko zortzi gazteren eta Iurre-tako Txispa astoaren arteko desa-

    fioa. Domekan, 18:00etan hasikodira harriari tiraka. Trumoittekokideek arrakastatsua izango delauste dute: “Herrian beti egon daherri-kiroletarako afizioa, eta jen-dea erakartzeko balioko du”.Domeka goizean dantzariak ereegongo dira mezaren ostean.

    Bihar hasiko dira jaiak.17:00etarako ipuin-kontalaria ipi-ni dute. 20:00etan Donien-atxaaltxatuko dute eta sua piztukodute gero. Herri-afaria eta errome-riagaz pasatuko dute gaua. M.O.

    Bihar eta etzi San Joan jaiak ospatuko dituzteermita inguruan; bihar herri-afaria egingo dute

    anboto 2012ko ekainaren 22a, barikua HHerririk herri 9

    Bihar hasiko dira jaiak; 20:00etan,Donien-atxa altxatuko dute etasua piztuko dute gero

    Iazko jaietan umeentzako prestatutako ekitaldi bat, Momoition.

    Herriko kultura anitzek kalerairtengo dute, VII. Topaketetan

    Munduko hainbat doinu,dantza, gastronomia, tai-ler eta abar izango dituz-te domeka honetan Berrizen. Aur-ten zazpigarren urtez, hainbatkulturatako berriztarrek eurenohituren erakustaldia egingo dute,eskolan egingo duten kulturarte-ko topaketan.

    Eguerditik aurrera, henna etatxirikorda tailerrak, Batu musikataldearen ikuskizuna eta gastro-nomia dastaketa izango dituzte.Aurten parte hartuko dutenherriak Errumania, Maroko, Saha-ra, Txile, Senegal eta Euskal Herriaizango dira. Ostean, herri bazka-ria edukiko dute, eta 16:00etan

    dantza eta musika bidezko topa-keta kulturala hasiko da.

    Maria Jesus Garcia GizarteOngizate teknikariak adierazi due-nez, kulturarteko topaketen par-te-hartzea urtez urte asko hazida: "Hasierako urteetan 60-70 per-tsona egoten ziren herri bazkarian,eta iaz 200 inguru gerturatu ziren".

    Etorkinak, %7,08Osasun, Ongizate Sozial, Koope-razio, Berdintasun eta Inmigrazio-ko Udal Kontseiluak antolatu dujaialdia. Horko kide dira hainbatkulturatako herritarrak. Udal kon-tseiluan etorkinek duten partehartzea nabarmendu du Orlan

    Isoird alkateak: "Eurak ere herri-tarrak dira eta helburua guztienartean integrazioa lantzea da".

    Alkateak azaldu duenez, gauregun, berriztarren %7,08 kanpo-tik etorritakoa da. Horien artetik,%28 marokoarrak dira, %23 erru-maniarrak, %11hego amerikarraketa %10 senegaldarrak. Gainera-koak Europako hainbat herrita-koak dira. A.Ugalde.

    Iazko Kulturarteko Topaketaren momentu bat, perkusio tailerrean.

    Errumania, Maroko, Sahara, Txile, Senegal eta Euskal Herria izango dira partaideak

    “Hasierako urteetan 60-70pertsona batzen ziren bazkarian;iaz 200 inguru gerturatu ziren”

    Inma Berriozabalenosasuna arriskuanElorrioko Herrira mugimenduakdatorren eguenerako Inma Berrio-zabal preso elorriarraren egoera-ren inguruko hitzaldia antolatudu. Arriolan izango da, 20:00etan.Hainbat gaixotasunengatik bereosasuna arriskuan dagoela jaki-narazi dute Herrirako kideek.

    Sexu AskapenarenAstea DurangonEHGHAMek eta AndraguneakHomofobiaren aurpegiakerakus-ketaz gainera, bi berbaldi antola-tu dituzte. Ekainaren 28rako, SexuAskapenaren Egunerako, kalejira,txalaparta, manifestu irakurketa,batukada eta elkarretaratzea pres-tatu dituzte.

    Berria laguntzeko,hitzaldia Otxandion Datorren eguenean, ekainak 28,Berria Taldeko ‘Zure ziztada behardugu’ kanpainaren berri eman-go dute Otxandioko kultur etxean.Berriako Jone Zuazo eta Jose AnjelAldai etorriko dira, OtxandiokoEuskaldunon Amaraune elkar-teak antolatuta.

    Lokalen ordenantzaadostea falta daDurangon, gazte lokalen orde-nantza adosteko hirugarren batza-rra egingo dute bihar Pinondon,11:00etatik aurrera. Auzokideekineta lokalen erabiltzaileekin batza-rrak egin eta gero, inplikatutakodenak batuko dira bihar, ordenan-tza berri baten edukiak adosteko.

    Argiñetako laneninformazioa, 29anDatorren bariku goizean Argiñe-tako indusketa lanen informaziogunea ipiniko dute Elorrioko pla-zan. Orain arte ikusitakoaren berrieta irailetik aurrera egingo direnlanen berri emango dute IñakiGarcia Camino indusketen zuzen-dariak eta Ana Otadui alkateak.

  • B 2012ko ekainaren 22a, barikua anboto10

    BERBAZ“Durangoko gizon batek kontatu zidanbere osabak Fidel Castro ezkondu zuela”Pertsona nagusiekin elkarrizketak egin eta ‘ahotsak.com’ atarian jartzen dituzte Badihardugu euskara elkartekoek

    Castro ezkondu zuela! Elizaz!Nik ez nuen imajinatuko FidelCastro elizaz ezkonduko zeniketa abadea durangarra izangozenik!

    Memoria oneko jendea da, ezta?Batzuetan ikaragarria da zelakomemoria daukaten. Datak osoondo gogoratzen dituzte, eurenlehenengo jornala zein izan zenere bai... eta nik orain momen-tuan ez dakit nire lehenengo sol-data zenbatekoa izan zen! Gauzazehatzak gogoratzen dituzte,agian markatu egin dituztengauzak izan direlako.

    Durangaldeko beste herri batzue-tan ere aritu zarete ahozko onda-rea biltzen.Mañarian iaz ibili nintzen elka-rrizketak egiten, eta arinagoegindako grabazioak ere batuditugu. Elorrion ere hitzarmenadaukagu udalagaz, eta elkarriz-ketez gainera, hizkeraren azter-keta linguistikoa egiten gabiltza.Mallabian eta Ermuan hasiera-hasieran egin genituen hitzar-menak. Mallabian, gainera,Pello Mugarzak bertoko eus-k a r a a z t e r t z e k o e g i n d a k ograbazio mordoa eman zizki-gun. Badaude Oromiñoko etaAbadiñoko grabazio batzuk1985ekoak, bizkaiera lantzekobere garaian egindakoak. Alber-to Erraztik ere Iurretako hainbatgrabazio eman dizkigu, 1991urtekoak. Grabazio zahar horiekaltxor handiak dira. Aurrerabegira proiektua hezkuntzaarloan baliagarria izan daiteke;ahozko hizkerak eta herriko isto-rioak eskoletako kurrikulumeansartzeko lanean hasi gara herribatzuetan. A.Ugalde.

    Euskal herriko hizke-rak eta ahozko onda-rea batzen dabiltzaahotsak.com egitasmoan.Eibarko Badihardugu elkar-tea da egitasmoaren ardu-raduna, eta bertan dabillanean Nerea Goiria. Bes-teak beste, Mañarian etaDurangon jardun du gerraaurretik jaio zirenak elkarriz-ketatzen. Durangoko Aho-tsak aurkeztu eta gero eran-tzun ditu galderak.

    Zer gai lantzen dituzue elkarriz-ketetan?Galdetegi bat daukagu, imajinaditzakezun gai guztiekin. Gaibatzuk hiztun denekin jorratudaitezke: eskola kontuak, gerraaurreko sasoia, gerra bera etagerra ostea, erromeria kontuak,jaiak... Gero hiztun bakoitzakbere ezaugarriak dauzka. Adibi-dez, Durangon, erraketista pro-fesionala izan zen andra batekinegon nintzen. Bartzelonara joanzen eta sasoi hartan emakumekirolari profesional gutxizegoen... Errotan bizi zireneierrotako kontuak, artzaineiartzaintzako gaiak... Bi-hiruordu trankil egon gaitezke base-

    rritarrekin berbetan. Askotandesagertuta dauden lanbideaketa bizimoduak agertzen dira.

    Zelan egin duzue kontaktua elkarrizketatuekin?Durangon adierazgarria da, eus-karari dagokionez, belaunaldienarteko transmisioan galera han-dia egon dela. Ez da erraza izandurangar euskaldunak topatzea;baserrian-eta mantendu da, bai-na kalean ez da mantenduhorrenbeste. Bertoko euskaldu-nak topatzeko Alberto Erraztigazkontaktuan jartzeko esan zigu-ten, berak ezagutzen dituelaDurangoko euskaldun denak.Egia esan, pare bat izan ezik,beste hiztun denak Albertoriesker lotu ditugu, eta azkenean39 hiztunekin egin ditugu elka-rrizketak. Haren laguntza ezbazen izango uste dut oraindikDurangon hiztun bila ibilikonintzela.

    Transmisio galera hori zertan igarri duzu?Askok esan digu “nire edadekojendeak ez daki euskaraz”, etahori laurogeita piku urteko per-tsona batek esaten dizu; gura-soek bazekitela, baina eskola-lagunek ezetz. Hiztunen etxee-tan ere ikusi dut euren seme-alabek ez zekitela euskaraz.Gurasoek oso berba eta esaeraaberatsak eduki, eta askotanetxekoek galdu egin dute hori.

    Galera horren gainean zer esatendute elkarrizketatuek eurek?Eurek badakite, eta jartzenduten arrazoia izaten da “guktxarto pasatu genuen, errepre-sioa eduki genuen euskararenkontra, eta seme-alabek txartopasatu ez zezaten...”. Eurekmantendu dutena etxean man-tendu dute, kalean-eta bizimo-du sozial guztia gazteleraz egi-ten zuten.

    Euren hizkerako gauza asko galdu egingo dira...Bai, eta ez bakarrik baserrikotresnen izenak, jada ez direlakoerabiltzen; orain txori guztiakdira txoriak, eta arbola denakdira arbolak. Jendeak ez ditumotak desberdintzen. Eta ez

    baserriko espresioak bakarrik,kalekoak ere bai: katuaren txiza,beti izan da gernua. Belaunaldiberriok ez ditugu horrek gauzakjaso, etxean eta eskolan ere ez dahiztegia jorratu... Liburuetanputrea putrea da, eta ez saia, etajendeak urtxintxa esaten du, etaez mixerra edo katamixerra.

    Istorio interesgarri asko entzun-go zenituen...Ez nuke jakingo istorio zehatzbat esaten. Hiztun bakoitzaaltxor bat da azken finean.Gerrako kontuak adibidez,horrenbestetan entzun arrenbakoitzak modu desberdinbatean bizi zuenez, beti izatendira hunkigarriak. Anekdotamodura, gogoratzen dut Duran-goko gizon batek kontatu zidalabere osaba apaiza Kubara joanzela erbestean, eta bertan Fidel

    Nerea Goiria•

    Ibarruri, Muxika, 1981

    Euskal filologian lizentziatua

    “Durangon, euskararidagokionez,

    transmisioan galera handia egon da”

    “Euren lehenengojornala zein izan zengogoratzen dute, etanik nirea ez daukat

    akorduan!”

    “Mantendu dutenaetxean mantendudute, kalean-eta

    gazteleraz egiten zuten”

  • anboto 2012ko ekainaren 22a, barikua 11 K

    KULTURA@anbotokultura

    ANTZERKIA

    Antzerkiaren sorkuntza bultzatzekoZubi bat eraiki dute zazpi eragilek

    Egunero antzerkiaren heda-penean eta sustapeneanlan egiten duten Hegoal-deko eta Iparraldeko sei antzokipublikotako eta bi antzerki kon-painietako ordezkariek aurkeztudute Zubi egitasmoa DurangokoSan Agustin kulturgunean.

    “Euskal Herriko antzerkigin-tzan beharrean diharduten zazpikideen adiskidetasunetik sortu-tako mugimendua izan da Zubi”,azaldu du Filgi Claveriek, Luhu-soko Harri Xuri Arteen Fabrikakozuzendariak. Hego nahiz Ipar Eus-kal Herrian, “euskara gizartera-tzen laguntzeko euskal antzerkiakdaukan inportantzia” azpimarra-tu dute aurkezpenean. Beharrizanpraktikoak bultzatu ditu: “Lantresna bat da, oinarritik sorturikoa”.

    Gazteleraz edo frantsesez sor-tutako lan asko diru-laguntzakjaso ahal izateko itzultzen diragaur egun euskarara. Lanak hasie-ratik euskaraz pentsatu eta gara-tzeko baliabideak eskaintzekobatu dira Zubi egitasmoan.

    Urtero, euskarazko antzerkitestu bat garatzeko laguntza eman-go dute ekimeneko zazpi parte-hartzaileek. Antzezlan bat aurre-ra ateratzeko, ekoizpenean etalana zabaltzen ere lagunduko dutezubikideek. Egitasmoan parte har-tzen duten zazpi eragileen artean

    penei emango diete lehentasuna,ekimenaren bultzatzaileek jaki-narazi dutenez.

    Lehenengo edizio honetanparte hartu gura duten konpainiek,irailaren 14ra arte aurkeztu ahal-ko dituzte euren sormen proiek-tuak: antzezlanaren ideia, testua,fitxa artistikoa, teknikoa, aurrekon-tua eta egutegia aurkeztu behar-ko dituzte. Artedrama Arte Esze-nikoen plataformaren edo HarriXuri kultur aretoaren helbideeta-ra helarazi beharko dira proposa-men horiek.

    Azaldu dutenez, antzerki zale-tasuna eta publikoa ez da gorpuz-ten egun batetik bestera. “Emeki-emeki sortzen delako, hautatzendugun konpainiak eskoletan tai-lerrak burutuko ditu”. I.E.

    erabakiko dute antzerkigileek aurkeztutako lan guztietatik zeinproiektu lagunduko duten.

    Sortzaile berriak dira lagun-du gura dituztenak, “euskal antzer-kigintzaren geroa direlako”. Antzer-kigintzan bidea egiten hasi direntamaina txiki eta ertaineko ekoiz-

    Durangon aurkeztu dute Zubi ekimen berria: Bizkaiko eta Iparraldeko sei antzoki publiko, eta Artedrama eta Le Petit Theatre de Pain antzerki konpainiak batu dira, “euskal antzerkiaren sorkuntza bultzatzen laguntzeko”

    Antzerkigintzan sorkuntzan dihar-dutenei laguntzeko sortu duteZubi, eta hiru arlotan eskainiko dio-te laguntza aukeratzen duten artis-ta edo taldeari: batetik, laguntzaekonomikoa emango diete antzer-ki sortzaileei; bestetik, sorkuntza-rako egoitza eskainiko dute; hiru-garrenik, emanaldiak lotzen erelagunduko dute. Edo bestela esan-

    da, Filgi Claverien berbekin,“proiektuaren premietara egokitu-tako laguntza artistiko, tekniko etakudeaketakoa”. Lanaren zabalkun-derako, ekimenaren parte direnantzokietan emanaldiak eskainiahal izatea segurtatuko dute.

    Luhusoko Harri Xuri da Eus-kal Herrian dagoen sorkuntza-tai-ler bakarra. Hori da Zubiren sorre-ra bultzatu duten eragileek eguneuskal antzerkigintzan ikustenduten gabezietako bat: ideiak gau-zatu ahal izateko espazio fisikoabera falta izaten dutela antzerki tal-deek sarritan.

    Ekimen honekin, Luhuson,Elorrion, Zornotzan, Durangonedo Leioan ere hartu ahal izangodu egoitza Zubik hautatzen duentaldeak. Leku horietako bateansortuko dute obra, eta 2013ko udaz-kenean estreinatuko dute.

    Sorkuntzarako egoitza eta baliabideekonomikoak eskainiko dituzte

    Luhusoko Harri Xuri da

    Euskal Herrian daukagun

    sorkuntza-tailer bakarra

    Sortzaile berriak dira

    lagundu gura dituztenak,

    “geroa direlako”

    Euskarazko antzerki

    testu bat garatzeko

    laguntza emango dute

  • KulturaK 2012ko ekainaren 22a, barikua anboto12

    Egoitz Etxebarria Gotzanekahotsa, Liher Gonzalezekkaxoia eta Jon AramendiTximisek baxua jotzen dute Kun-tur Tree musika proiektuan.

    Orain arte grabaturiko lanenzuzeneko aurkezpena egin zutenhirurek, Durangoko Intxaurretabernako kontzertuan, ekainaren9an. Aurtengo negu eta udaberriartean grabatu dituzten kantaketa zaharragoak eskaini zituzten.

    Lan bakoitzak bere soinua du.Udaberri honetan grabatu dutendiskoak, eta homeless folk kutsuaduela adierazi dute taldekideek:kaleko jendearen folka.

    Orain lau urte, Elorrioko jaie-tako herriko gazteen musika tal-deen kontzertuetan jotzeko elkar-

    ten jotzeari kaxoia eta baxua,aurretik instrumentu horiek seku-la jo ez bazituzten ere.

    Musika eginez gozatzen dute-lako gustora daude Kuntur Tree tal-deagaz, Gonzalezek dioenez:“Apurka-apurka taldea aurreraateratzea eta egiten dugunagazdisfrutatzea lortu dugu”. Taldeagorpuztuz joan den neurrian, kideberriak batu eta orain arte ipini dio-ten izenak ere aldatuz joan dira.Hasieran, Kuntur zen; gero, Kun-tur Lee izan ziren, eta orain Kun-tur Tree dira.

    Izen batekin ala bestearekin,urteotan taldearen inguruan izandiren lagunei eta senideei, “ezdaudenei ere bai”, eskaini guraizan diote lan berriena. I.E.

    tu zen hirukotea lehenengoz. Tal-deko perkusio joleak kontatu due-nez, urte haretan bertan hasi zirenentseatzen, eta horrela ekin zio-

    Kuntur Tree: hiru instrumentu,kaleko jendearen folka egitekoAhotsa, gitarra eta kaxoia dira Kuntur Tree hirukoteak erabiltzen dituen instrumentuak;ekainaren 9an, Durangoko Intxaurre tabernan aurkeztu zuen taldeak hiru diskoren bilduma

    MUSIKA

    Zelan argitaratu hiru disko bate-ra, ahalik eta formatu merke etaberezienean? Hori pentsatzenari zirela bururatu zitzaien ideia.

    USB memoria batean bilduditu Kuntur Treek hiru diskoe-tako kantak. Ardo botiletatik zin-tzilikatuta doa euskarri digitala,eta botila bakoitzak etiketanmargolan esklusiboa dauka. PeruMagdalenak eta Gotzon Garai-zabalek egin dituzte margolanberezi eta bakar horiek.

    ‘Disko-botila’ ale gehienaksaldu zituzten Intxaurre taber-nan egin zuten aurkezpenean.Jendeari asko gustatu zitzaioneuskarri berritzailea: hirukotea-ren musika entzun bitarteanardoa dastatu, eta botila bakoi-tzak dakarren artelantxoa kon-tenplatzea.

    Lehenengo diskoak Gotzanabeslariaren bidaia islatzen du,Hegoameriketara joan aurretikgrabaturikoa. Bigarrena, Kuban

    grabatu zuen hango musikarie-kin: Ande eta hemendietatik.Hirugarrena eta berriena da Kuntur Lee. I.E.

    Hiru diskoetako kantak, ardoa eta arteaere batzen dituen euskarri berritzaileanDisko bilduma klasikotik urrundu eta euskarri berritzailean kaleratu dute euren lana

    Diskoak homeless folk

    kutsua duela adierazi

    dute taldekideek

    “Taldea aurrera atera

    eta egiten dugunagaz

    disfrutatzea lortu dugu”

    Iazko martxoan, Harri Xuri, Luhusoko antzerki fabrikari buruzidatzi genuen. Inbidiaz kontatzen genuen, Lapurdiko bost herritxikik euskarazko sorkuntzaren aldeko apustua egitea eraba-ki zutela, denen artean kudeatzen duten geurea moduko gunepubliko bat antzerki-fabrika bihurtuz.

    Bisita hartan, baina, beste kontu batez ere ohartu ginen:Harri Xuriko arduradunak, eta hegoaldetik joandakook, eus-karazko sorkuntzari buruz iritzi beretsua genuela. Eta, hala,feeling horri tiraka, beste baterako lotu ginen, hain osasunga-rria den talde terapiaz harago, elkarlanerako topaguneak sortzeko gai ginen jakiteko; Donibane Garaziko herri antzokiaere gogoetara batu zen. Halaxe konturatu ginen ekarpen txi-ki askorekin proiektu sendo bat abiarazteko benetako aukerazegoela.

    Herenegun aurkeztu genuen prozesu honen lehen emai-tzari, Zubi izena jarri diogu. Ipar eta Hegoaldearen arteko Zubi,sortzaile eta erakusleihoen arteko Zubi, erakunde publiko etaantzerki konpainia pribatuen arteko zubi. Lehenengo deialdihonek euskarazko sorkuntza bultzatu nahi du.

    Ez gara elkarte bat, ez dugu figura juridikorik, baina eskuartean ditugun baliabideak probetxuz kudeatzeko aukera sor-tu zaigu proiektu honekin: piezak lantzeko teatroen ateak zabal-duko ditugu, eta antzezlanak erakusteko kontratazio konpro-misoak hartu.

    Proiektu honetan parte hartzen dugun zazpi erakundeokideia nagusi bat partekatzen dugulako, gauza txikiekiko mai-tasuna, Mikel Laboa gogoratuz: bakoitzak urraturik berea,denonartean geurea.

    ZUBI

    BERTSOLARITZA

    Aguraingo Harresi aretoan joka-tu zuten zapatuan Euskal Herri-ko XXIV. eskolarteko bertsolaritxapelketaren finala, eta gazte-txoen taldean sailkatu zen Txa-

    ber Altube bertsolari abadiñarra,bigarren postuan. Paul Irureta-goiena ataundarrak jantzi zuensail horretako txapela. Iaz justualderantzizkoa izan zen sailkape-na: Txaber Altubek jantzi zuen txa-pela, eta Paul Iruretagoiena izanzen bigarren.

    Final osoan zehar erakutsizuten Iruretagoienak eta Altubeknagusitasuna. Emandako gaie-tan ondo sartu ziren eta ale poli-tak bota zituzten.

    Saio horrekin eman zutenEuskal Herriko eskolarteko ber-tsolari txapelketa amaitutzat.Hamalau eta hamazortzi urteartekoen sailean, bigarren aldizjarraian Maddi Sarasua lapurta-rrak irabazi zuen. I.E.

    Txaber Altubebigarren,eskolartekotxapelketan

    Paul Iruretagoiena

    ataundarrak jantzi zuen

    finaleko txapela

    ANTZERKIA

    Antzerki tailerra eta antzerkiko tai-ler multidiziplinarra antolatu dituBanarte antzerki taldeak 2012-2013 ikasturterako. TaldearenMuntsaratzeko lokalean batukodira urrian hasi eta ekainera arteegingo dituzten saioetan. Antzer-kira lehenengoz gerturatu guradutenei zuzenduta dago Banar-teren tailerra.

    Antzerkian lehenagotikdiharduten aktoreei zuzenduri-koa da, aldiz, diziplinartekoantzerki ikastaroa. Hainbatantzerki teknika landuko dituzteparte hartzen dutenek. Besteakbeste, kantatzeko teknikak, mas-kara neutroa eta pertsonaiareneraikuntzaren inguruko gaiakjorratuko dituzte. I.E.

    Antzerki tailerra,Banarte taldeareneskutik, urritikaurrera Abadiñon

    Muntsaratzeko lokalean

    batuko dira urrian hasi

    eta ekainera arte

    GEUREDURANGALDEA

    Arantza Arrazola Maider LarrañagaSan Agustin kulturgunea

    Ezkerretik eskuinera: Liher Gonzalez, Jon Aramendi eta Egoitz Etxebarria; atzean, Peru Magdalena.

  • anboto 2012ko ekainaren 22a, barikua Kultura 13 KPROGRAMAZIOA

    Uztaileko gauak mundukoeta hemengo doinuekinbetetzera dator Musikaire

    AEBetako, Portugalgo, Mali-ko eta Euskal Herrikomusikarien emanaldiakprogramatu dituzte, besteak bes-te, uztailean Elorrion ospatukoduten jaialdirako. Tola jauregianizango da jaialdiaren lehenengohitzordua. Uztailaren 6an joko duNew Yorkeko gitarrajole ospetsue-netakoak, Elliot Murphyk, OlivierDurand laguntzaileagaz batera.

    Uztailaren 7an, Luisa Sobra-len ahotsa entzungo da Tola jau-regian. Billy Holliday edota EllaFitzeraldegaz konparatzen dutePortugalgo abeslaria, eta AEBetanjazz artistarik onenaren saria jasozuen 2008an. Gitarra eta arpa erejoko ditu zuzenean, Sobral abes-lariak, eta taldekideen kontraba-

    xua, bateria eta pianoa izango ditulagun taula gainean.

    Uztailaren 21ean, New Yorke-ko Hazmat Modine ere ariko daMusikairen. Blues musika nahas-ten dute zortzi taldekideek, re-ggae, jazz eta ijitoen musikagaz.Travellin Brothers Big Band taldeakere blues doinuak ekarriko dituElorriora, baina gertuago sorturi-koak, Leioan sorturikoak.

    Uztailaren 22an, FatoumataDiawara malitarraren txanda izan-go da. Bere herrialdeko musika tra-dizioa eta aire berriagoak uztar-tzen ditu: soul, funk eta jazz doi-nuak. Euskal Herriko beste taldebatek, Korrontzi talde bizkaita-rrak, uztailaren 27an eskainikoditu folk doinuak.

    Gainera, herriko sortzaileenlana ere izango da Elorrioko jaial-dian ikusgai: Logela Multimediaketa Kukai dantza taldeak elkarre-kin sortu duten ikuskizun bereziaeskainiko dute uztailaren 28an.

    Musikaireren egitarauak bes-telako ikuskizunak ere badakartza:Dantzaz konpainiaren dantzagaraikidea, Tricicle kataluniarrenTicket, Extremadurako Teatrapoeta Madrilgo Morboria Teatroarenlanak... Dozena bat ikuskizun,uztaileko gauetarako. I.E.

    Elliot Murphy gitarrajolearen kontzertuagaz abiatuko dute Elorrioko jaialdia, uztailaren 6an

    “Ikuskizun bat eskaintzen dugu egunean,soseguz jesarrita eta gustora entzuteko”

    Zelakoa izan da aurtengo jaial-diaren antolakuntza? Honek ez dauka sekretu larregi-rik: diru-laguntza segurtatutadaukagunean, merkatuan zerdagoen begiratzen eta progra-mazioa atontzen hasten gara.

    Diru aldetik ez duzue zailtasunberezirik izan aurten? Egia esan, ez. Askotan irakurtzendugu erakundeak diru-laguntzakmurrizten dabiltzala, baina gure

    kasuan mantendu egin dira. Guz-tira 100.000 euroko aurrekontua-gaz antolatu dugu jaialdia, azkenurteetan bezala.

    Zer ideiarekin landu duzue aur-tengo egitaraua? Gure helburu nagusia aniztasu-na bilatzea izaten da beti: dirupublikoa kudeatzen dugu eta gureasmoa arte eszenikoetan jorra-tzen diren ahalik eta aukera gehie-nak erakustea da: kale antzerkia,

    dantza, musika klasikoa, jazza, fol-ka, world music... Horiek guztiakherriko leku atseginetan entzuneta ikustea proposatzen dugu;ikuskizun bat eskaintzen duguegunean, soseguz jesarrita etagustora entzuteko jendeak.

    Zein da kartel honetako eskain-tzarik erakargarriena? Zaila da esaten, izan ere, ElliotMurphy edo Fatoumata Diawa-ra maila gorengoak baitira: oso

    bira arrakastatsuak burutzendituzte... Luisa Sobral portugal-darrarena bezala, ezezagunagoakdira beste izen batzuk, bainaentzunez gero seguru gaude jen-dea konbentzituko duela.

    Noiztik diharduzu jaialdiarenantolakuntzan? Badira hamabost urte. Arriolatikbultzatutako proiektua da, etaudalaren izenean aurrera atera-tzen duguna. I.E.

    EGITARAUAElliot Murphy (AEB)- Uztailaren 6an, 22:30ean, Tola jauregianLuisa Sobral (Portugal)- Uztailaren 7an, 22:30ean, Tola jauregianTricicle (Katalunia)- Uztailaren 8an, 22:30ean,herriko plazanDantzaz konpainia (EH)- Uztailaren 13an, 22:30ean,herriko plazanTravelling Brothers BigBand (EH)- Uztailaren 14an, 22:30ean,herriko plazanTeatrapo (Extremadura)- Uztailaren 15ean, 22:30ean,herriko plazanMorboria Teatroa, (Madril)- Uztailaren 20an, 22:30ean,herriko plazanHazmat Modine (AEB)- Uztailaren 21ean, 22:30ean,herriko plazanFatoumata Diawara (Mali)- Uztailaren 22ean, 22:30ean,herriko plazanKorrontzi (EH)- Uztailaren 27ean, 22:30ean,herriko plazanLogela Multimedia + Kukai- Uztailaren 28an, 22:30etan,herriko plazanMorboria Teatroa, (Madril)- Uztailaren 29an, 20:00etan,herriko plazan

    Bergarako Orkestra Sinfonikoa- Ekainak 29, 22:00, BasilikanGehi Zazpi- Ekainak 30, 20:00, BasilikanAllos Quartet- Uztailak 1, 22:00, Casajaran

    Jaialdia egiten hasi zirenetik dihardu Aitor Iriartek Musikaireren antolakuntza lanetan

    AEBetan jazz artistarik

    onenaren saria jaso zuen

    Luisa Sobralek

    Tradizioa eta berrikuntza

    nahasten ditu Fatoumata

    Diawara malitarrak

  • Gure talde politikoan maiz egitendogu galdera hau: zer da herriakeskatzen deuskuna? Egungo egoe-rari erreparatuz, estatu mailan ara-zo ekonomiko larrian, PSOEk etaPPk adreiluari esker sortu eta gara-turiko krisialdiari eutsi ezinik, zeinda herriaren eskaera, zein dalehen-tasunezko nahia? Guk geuk, jeltza-leok, erantzun bat badaukagu: eran-tzukizun osoz jokatzea. Erantzuki-zuna, ardura, kaudimena, serio-tasuna, zintzotasuna… Horiek dira,mendeetan zehar legez, jendeakeskatzen dabezan oinarriak. Etaberauek dira alderdiok erakutsibehar doguzanak, prestutasunez etabene-benetan konpromiso horiekgeure gain hartuta. Batzuek horiguztia “modeloa” dala esaten dabe,hau da, “eredu jeltzalea”. Guri herria-gaz konpromisoa dagoela esateagustatzen jaku. Arlo politikoan ezgara guapoenak, ez jaku gustatzengure burua errekako uretan begi-ratzea, Nartziso legez (gu, bitar-tean, lanean gagoz); ez dogu gureburua sinpatikotzat hartzen, alda-rrikapen potoloak egin eta zentzu-kotasuna alde batera lagatuz. Ezindogu, beste batzuen erara, alder-dia agertu edo desagertzeak ema-ten daben adrenalina-igoera eskai-ni botu-emoileei. Ez deutsoguherriari esaten bete ezin dan pro-mesarik, lau botu lortzeko.

    Baina, era berean, zentzunezjokatzen dogun heinean, herriakbadaki norengan izan ahal dabenuste osoa. Gure modeloa oso gar-bia da: kontuak garbi dagoz, diruakargi dagoz, eta egia kontatzen dogu.Kanpainan diñoguna gero bete egi-ten dogu. Eta ez dogu gauza arra-rorik egiten. Ez litzake gure estiloaizango kanpainan herriaren par-te-hartzea aldarrikatzea (sinpati-koenak izateko) eta gero, botereraheldutakoan, herriari zabor bilke-ta modeloa ez bajako gustatzen,norberaren agintea zuzenean etakontsulta barik manu militari ezar-tzea. Ezta peajeak kentzeko prome-sa egin eta, agindua lortutakoan,dagozanak eta hamabost jartzea…Guk gure berbea herriari zor deu-tsogu. Gu herriko jendea gara; gureherria maite dogu, eta erantzuki-zuna eskaintzen dogu, gure konpro-misoa ahalegin guztiekin betetzea,zulo baltzik eragin barik. Horixe daherriari zor deutsoguna. Gainera-ko guztia burubakoek arduragabe-keriaz sorturiko zarata da, eta herrizuhurrak jakin badaki hori.

    IRITZIA [email protected]

    Zuzendaria: Jone Guenetxea.Erredakzio burua: Joseba Derteano.Administrazio burua: Itziar Belar.Administrazioa: Miren Abasolo.Publizitatea: Goretti Alonso,Amaia Huarte, Itxaso AltunaErredakzioa: Aitziber Basauri, Itsaso Esteban, Markel Onaindia, Amaia Ugalde. Maketazioa: Ainhoa Arizmendiarrieta. Zuzentzailea: Ekaitz Goienetxea. Argazkilariak: Kepa Aginako, Juanra de la Cruz eta Zaloa Fuertes.

    LLaagguunnttzzaaiilleeaakk::

    2012ko ekainaren 22a10. urtea - 464 zk.

    Aldizkari honek Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntza jaso du

    anbotokomunikabideak

    Sei hankako mahaia

    Herriari zor jakona

    Bixente Kapanaga, 948215-Iurreta

    (Bizkaia) Tel.: 94 681 65 58

    Erredakzioa: 94 623 25 23Publizitatea:

    94 621 79 02 [email protected]

    Lege gordailua: BI-2268/01 ISSN: 1578-7028 Tirada: 10.150 ale

    Anbotok ez du bere gain hartzen kolaboratzaileen zutabeetan, iritzi artikuluetan edo gutunetan adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik.

    Ir 2012ko ekainaren 1a, barikua anboto14

    Aitziber IrigorasEAJ

    Goiuriko lur beteketa proiektuadela-eta...Proiektu honen istorioa 2004. urtean hasi zen. Ordutik honaeten bakoak izan dira auzotarren eta udal agintarien artekotira-birak; azken hauek, denbora luze honetan, prozedura buro-kratiko itogarriaren babespean, auzotarren eskakizun zilegiakdeuseztatzen saiatu dira; baina, hala eta guztiz, arazoa kon-pondu ez, baizik eta korapilatu egin da.

    Adierazgarria da, gaur egun, jatorrizko proiektua, bere eran-tzukizunekin batera, epai bidean egotea.

    Bilduren Iurretako Udal Taldeak honako argibideak adiera-zi nahi ditu:

    – Lehenik eta behin, ezin dugu ahaztu, gertakizunak emanziren urte gehienetan ordezkaritzarik ez edukitzean, Bilduko hau-tetsiok ez dugula Goiuriako espedientearen nondik norakoenberri izan alkatearen aurka aurkeztutako errekusazioaren berrieduki arte.

    – Aipatutako proiektuari buruz Iurretako Udalak hartudituen erabaki guztiak, zuzenean Alkateak dekretuz hartu ditue-la; eta guk dakigunez, ez dira hirigintza batzordean aztertu, ezeta eztabaidatu ere.

    – Proiektuari buruzko informazioa ez da izan gardena; hain-bat informe eskaera ez dira behar bezala erantzun. Zentzuhorretan, ulergaitza zaigu PNV eta PSOEren egoskorkeria eta Goiu-riko auzotarrei nahi zituzten froga-bide gehienak galeraztea.

    – Auzotarrek jarritako salaketa eta protesta ugariak ez diratramitatu. Permisibitate zantzuak oso agerikoak dira.

    – Erakundeen eskuduntzak (Foru Aldundia, Uraren agen-tzia, Ingurumen Saila…), era maltzurrean erabili dira.

    Arazoaren konponketa bilatzearen alde Bilduren Iurretakoudal taldeak egokia deritzo hurrengo lan ildoari:

    Udal idazkaritzak informe zehatz eta sakon bat egin ondo-ren, gaia bere osotasunean hirigintza batzordean aztertu ondo-ren, kaltetuen iritziak entzun ondoren (auzotarrek eta proiek-tuaren bultzatzaileak), udal ordezkari guztien iritziak kontuanhartuta, adostutako proposamen bat bideratzeko autua egitendugu.

    Iurretako udaletxeko Bildu taldea

    Agur Barriketan Euskera Batzordeko oinordekoak gara Barriketanekoak etahamabi urtetan (1995-2007), egoera berrietara moldatuz,berak utzitako hutsunea betetzen ahalegindu ginen elkartea-ren gidaritza-lanetan egon ginenok. Urte hauetan lan handiaegin da. Batzuetan asmatuko genuen, beste askotan ez, bai-na urte hauetako lana baloratzeko atzera begiratuz gero,orohar pozik egoteko moduan gaudela esan dezakegu, harro-tasunez, ez harrokeriaz.

    Gauza asko egin dira. Batzuk ondo, beste batzuk ez horren-beste, baina denak asmo eta jarrera onenekin. Urteek ematendiguten prespektibaren laguntzaz aztertuz gero, eta azken urte-otan Barriketan aktiboan egon ez arren, egindako lanak fruituakeman dituela esan genezake eta guk abiatutako hainbat proiek-tuk bizirik dirautela gaur egun ere. Esate baterako, laster ospa-

    tuko dugun San Juan bezperako jaia, jaietako suzko zezenak etaherri kirolak, Anboto, Udal Euskara Zerbitzua eta landutako hitzar-menak (kultura eta kirol arlokoak, merkataritzakoa), etorri berriakeuskarara hurbiltzeko egindako lana,….

    Egindakoa garrantzitsua da, baina nabarmendu beharra dago,hau guztia elkartearen aurrean eta atzean egon diren pertsona guz-tiei esker egin ahal izan dugu. Denek izan dute eta daukate beregarrantzia. Nork bere mailan, babesa, laguntza edota indarra ema-nez. Langileak, batzordekideak, laguntzaileak, bazkideak… Denakizan dira / gara beharrezkoak eta ez dugu aukera galdu gura, Barri-ketanen izenean, denoi egindakoagatik esker ona agertzeko. Sasoiansasoikoak eta ez neguak gereziak, dio esaera zaharrak. Halaxe, bada,guk ere naturaren aroak behartu barik, naturaltasunez aro bat itxi-ko dugu, beste bat etorriko den itxaropenarekin, ate bat itxi behardelako berria zabaltzeko.

    Elorrion oraindik badago galtza bete lan euskararen normali-zaziora heltzeko. Garai berriei eta erronka berriei heltzeko gogozdatorrenari laguntzeko prest. Agurrik ez.

    Barriketan

    Klik batean

    Aparkaleku faltaAspalditik, Zaldibarko San Martin Plazan bizi garenok, ezin duguezta portalean sartu ere, autoak portalean bertan aparkatzen dituz-telako, edo plaza erdian, sartu ezinik etxean ere, batez ere aste-buruetan eta noizbehinka astegunetan. San Martingo bizilagu-nok ezin dugu ezta auzoan aparkatu ere batzuetan. Gure propo-samena udalarentzat da, Matienan egin zuten bezala, futbol-zelaizaharra aparkaleku moduan erabiltzea, posiblea baldin bada.Horrela ez litzateke egongo inongo arazorik, bestela, bolardoakjarri San Martinen, aparkalekua erregulatzeko. Nazkatuta gau-de batzuk.

    Unai Garcia - Zaldibar

    @

    Gutunak @

  • anbo

    to

  • 2012ko ekainaren 22a, barikua anboto

    JAtxondoko jaiakJg 2

  • anboto 2012ko ekainaren 22a, barikua JAtxondoko jaiak 3 g

    Dantzazalez beteko da Axpeko plazaLuhartz taldearen erromeriagaz

    Luhartzek urtero eskaintzendu erromeria Axpeko SanJuan jaietan. Zapatuan izatenda beti, eta aurten San Joan bez-pera egunagaz batera izango da.Jende asko elkartu ohi duen jaial-dia da, arrakasta handikoa. Auzo-tarrak ez ezik, inguruetako dantza-zaleak ere hurreratzen dira Axpe-ra. Bihar ere, dantzazalez betekoda Axpeko plaza. Atzo hasi zirenjaiak, eta domekara arteko egita-raua daukate aurretik.

    Luhartzen emanaldia ohitu-razko sua piztu ostean hasiko da.Soltean, bikoteka nahiz koadrilandantza egiteko moduko abestiakjoko dituzte. Durangaldeko taldeaklau disko argitaratu ditu bere ibil-bidean, eta horrez gain, modandauden kantuen bertsioak ereegingo dituzten Axpen.

    Udan bira egingo dute EuskalHerri osoan, eta Durangaldeanere behin baino gehiagotan egin-go dute geldialdia.

    Domekara arteko jaiaAtzo hasi ziren jaiak Axpen. Gauezaltxatu zuten txopoa, eta tradi-zioak dioen legez, ostean bera-katz-zopa eta txokolatea banatuzituzten auzotarren artean. Gaur-ko, briska txapelketa eta pilotapartiduak daude iragarrita. Erro-meriagaz amaituko dute eguna.Bihar, Luhartzen kontzertuaz gai-nera, bakailao eta tortila txapelke-tak izango dira ekintza esangura-tsuenak. Lehiaketetarako, bakoi-

    tzak behar dituen osagai guztiakeroan beharko ditu. 21:00etarakoaurkeztuko dituzte platerak, etaostean herri-afaria egingo dutefrontoian. Afalostean batuko dirasuaren inguruan. Jarraian Otxan-dategi koralak abestuko du, Luhar-tzen aurretik.

    San Joan egunerako indarrakgorde beharko dituzte auzotarrek.Pilota, musa eta Andasto dantzataldearen saioa eratu dituzteeguerdirako.

    Bart hasi ziren jaiak; bihar kontzertua egongo da suaren ostean, eta domekan amaituko dira ospakizunak

    Bihar, Luhartzenkontzertuaz gainera,bakailao eta tortillatxapelketak ekintzaesanguratsuenak

    Urtebetetze festa, ZirikaZirkusen ikuskizunean

    Zorionak Zuriizeneko lana eskainiko du Ziri-ka Zirkus taldeak domekan. Jaiak amaituaurreko azkeneko ekitaldietako bat izangoda. 18:00etan hasiko dute ikuskizuna. Urte-muga ospatzeko asmoz irtengo dute esze-natokira protagonistek. Azaldu dutenez,urtebetetze festa ikusleekin batera egingodute.

    Ainhoa Juaniz eta Luis Lainez aktoreakegongo dira pailazoen jantzi, margo etasudurren atzean. Loretsu Traketsu eta Bolin-txe Zalaparta dira ikuskizuneko pertso-naiak. “Zirika zirkus eta Bazen behin zir-

    koa ikuskizunak disfrutatu dituztenek jakin-go dutenez, beti arazotxoak topatuko dituz-te pailazo bi hauek”. Klake, malabareak,akrobaziak, dantzak, magia, globoflexiaedota oreka jokuak egingo dituzte ikusleenaurrean.

    Loretsu Traketsu eta Bolintxe Zalapar-ta pailazoak Axpeko umeekin batera jaiaospatzera doaz eta, diotenez, pastela ereeroango dute guztien artean jateko.

    Iruñako konpainia da Zirika Zirkus, etadagoeneko bederatzi antzezlan dauzkatesortuta.

    Iñaki Irazabal

  • 2012ko ekainaren 22a, barikua anboto

    JAtxondoko jaiakJg 4

    K.A.

    EKAINAK 23, ZAPATUA• 08:30ean Arrantza txapelketa,

    Artiako presan. • 08:30ean Mendi martxa,

    plazan.

    EKAINAK 28, EGUENA• Eguerdian Jubilatuen

    bazkaria. Ostean, musika.

    • 17:30ean Kalejira herrikoia eta Txopo txikia.

    • 19:30ean Pregoia udaletxeko balkoitik, Asuntze mendi taldearen eskutik. Ostean, txopo handiaren igoera Oxabi kale animazioagaz.

    • 20:30ean Euskal dantzen ikuskizuna Andasto dantza taldearen eskutik.

    • Ondoren ‘Herrixa dantzan’.Adin guztietako herritarrak elkarrekin dantzan gozatzeragonbidatuko dituzte.

    EKAINAK 28, EGUENA• 08:30ean Mendi martxa.

    EKAINAK 29, BARIKUASan Pedro Eguna• 10:30ean Kalejira

    herriko txistulariekin. • 11:00-14:00 / 15:30-17:30ean

    Puzgarriak jarriko dituzte igerilekuetan.

    • 13:00ean Nesken partidua. • 16:00etan Nesken partidua. • 17:00etan Patata tortilla eta

    bakailao txapelketak. Jakiak 20:30ean aurkeztu behar dituzte parte-hartzaileek.

    • Ondoren Gau kubatarra Habana 357 taldearen eskutik.

    EKAINAK 30, ZAPATUASan Pedro Txiki EgunaMozorro Eguna• 10:30ean Txistulariekin

    kalejira. • 10:30etik 13:30era

    Abentura jaia: rokodromoa eta tirolina plazan.

    • 14:00etan Koadrilla paella txapelketa.

    • Ondoren Olinpiadak.• 19:30etik 21:00etara

    eta 22:30etik 00:00etaraErromeria MP5 taldeagaz.

    UZTAILAK 1, DOMEKA• 10:30ean Txistulariekin kalejira.• 11:00etan Umeentzako pilota

    partiduak.• 17:00etan Igel txapelketa. • 18:00etan Irrien Lagunak

    erromeria. • 20:00etan Txopoa botako dute.

    Ostean, saiheski jana. • 22:00etan Antzerkia:

    Deabru Beltzak.

    UZTAILAK 14, ZAPATUA• 15:30ean Autokrosa

    Markoidako landetan.Itziar tabernan.

    Atxondoko jai egitaraua

  • anboto 2012ko ekainaren 22a, barikua JAtxondoko jaiak 5 g

    Janariaren, jokueneta dantzareninguruan elkartutaPatata tortilla eta bakailao txapelketa arrakastatsuezgainera, paella txapelketa izango dute aurten Apatan

    Txopoa altxatzeko astebete eskas gel-ditzen den honetan, badator apurka-apurka sanpedroen usaina Atxondo-ra. Bihar goizean arrain txapelketa eta men-di martxa izango dituzte.

    Goizeko 08:30ean hasiko dira biharkoekintza biak. Arrantza elkartekoek antola-tutako arrain txapelketa aurten bidegorrialbotik Artiako presara eroango dute. Par-te hartzeko adin tartea handitu dute, eta,horregatik, jende gehiago espero dutelaaurreratu dute. Mendi martxa, berriz, Apa-tako plazatik abiatuko da, eta Santixa, Albis-tei Gaña, Larrano eta Atxarte pasatu osteanAxpera egingo dute buelta.

    Hasi, dantzanSan Pedro Egunaren bezperan bertan hasi-ta, dantza asko egingo dute aurten Apatakojaietan. Pregoiaren eta txopo altxatzearenostean, Andasto dantza taldeak egingo dudantza lehenengo, eta gero herritar guztien-

    tzako Herrixa dantzan! ekimena egongo da.Euskal Herrikoak ez dira izango dantzara-ko doinu bakarrak, barikuan gau kubata-rra ere edukiko dute Habana 357 taldeagaz.

    Lehenengoz, paella txapelketaMahai baten inguruan koadrilan jatekoaitzakia bat baino gehiago edukiko dituz-te aurten sanpedroetan. Barikuan, urteroherriko jende ugarik parte hartzen duen tor-tila eta bakailao txapelketa edukiko dituz-te. Horrez gainera, zapatuan, mozorro egu-nean, aurreko urteetako paella txapelketabihurtuko da aurten.

    Paella lehiaketarako, Euskal Herriakalean elkartuko dira koadrilak eta arrozgozoena nork egin duen koadrilek eurekerabakiko dute. Koadrila bakoitzeko kidebat arduratuko da besteen paella guztiakprobatu eta nota jartzeaz. Bazkalostean,olinpiadak edukiko dituzte.

    Lau eguneko jai-giroaren testigu izaneta gero, uztailaren 1ean botako dute txo-poa. Aurretik, hainbat erromeria, antzerkieta joku edukiko dituzte Atxondon.

    Autokrosa MarkoidanSanpedroetako parranda egunak amaitu etaia aste bira, uztailaren 14an, autokros las-terketak izango dituzte Markoidako lande-tan. Orduan ere, jai gogoz beteko da herria.

    Bihar goizean arrain txapelketa eta mendi martxa izango dituzte

    Harrobiko gazteen partiduekosatuko dute pilota egitaraua

    Denboraldi biribila egin dute aur-ten Ane Diez (11 urte) eta AmaiaMarizkurrena (12 urte) pilotariatxondarrek. Euskadiko paleta etaeskuzko txapelketak irabazi zituz-ten, eta txapelketa horietan joka-tutako partida bi errepikatukodituzte San Pedro Egunez. Haste-

    ko, Sopelaren kontra jokatukodute palan. Euskadiko txapelke-tara sailkatzeko Bizkaiko finalajokatu zuten Sopelaren kontra.Gero, eskuz jokatuko dute Gipuz-koaren kontra, Euskadiko fina-lean egin zuten legez.

    Gazte bi horiek ez dira pilo-ta eskolako izar bakarrak. Orainasteburu bi, Atxondoko mutilekBizkaiko herri arteko txapelketalehenengoz irabazi dute gaztemailan.

    Egun horretan bertan, goize-ko 12:00etan Atxondoko pilotaeskolan hasi berriek (sei eta hamarurteko neska-mutikoek) jokatu-ko dituzte partidak.

    Atxondoko Txapelketa San Pedro Eguneko partidez gai-nera, uztailaren 1ean azken asteo-tan jokatu den Atxondoko Txapel-ketako finalak jokatuko dituzte11:00etatik aurrera.

    Bizkaiko pala finaleko eta Euskadiko eskuzko finaleko arerioenaurka jokatuko dute Ane Diezek eta Amaia Marizkurrenak

    Denboraldi biribilaegin dute aurten

    Ane Diez eta Amaia

    Marizkurrenak

  • 2012ko ekainaren 22a, barikua anboto

    JAtxondoko jaiakJg 6

    Gau kubatarraospatuko duteHabana 357taldeagaz

    Habana 357 taldearen esku-tik Gau Kubatarra ospatu-ko dute Atxondoko jaietan,ekainaren 29an, 20:30ean. Bilboal-dean bizi diren lau musikari kuba-tarrek eta Atxondon bizi den AidaDiez bilbotarrak osatzen dute tal-dea. Tronpeta jotzen du taldeanDiezek. Son eta salsa doinuen ema-naldia eta dantza uztartuta egin-go dute jaia: guaracha, son kuba-tarra, boleroak, cha-cha-cha, etamojitoak eskainiko dizkiete berta-ratzen direnei. Erritmoa eta alai-tasuna kutsatzen saiatuko dira.

    Bestelako doinuekin, erro-merian dantza egiteko hainbataukera ere eskaintzen du Atxon-doko jaietako egitarauak: plazanzein gaztetxean izango dira erro-meriarako hitzorduak. Ekainaren29an, esaterako, Etzilimo taldea-ren saioa izango da gaztetxean; etaekainaren 30ean, San Pedro TxikiEgunez, saio bikoitza eskainiko duMP5 taldeak, plazan.

    Gaztetxean kontzertuak ereantolatu dituzte: esaterako, Dar-ko Puaka taldearen kontzertuakustikoa izango da ekainaren28an, eta beste kontzertu bat anto-latu dute ekainaren 30erako.

    Piroteknia, kale antzerkianKale antzerkia, perkusioa, piro-teknia eta argia eskainiko ditu Dea-bru Beltzak taldeak Bilboko uztai-laren 1ean, 22:00etan hasita Atxon-doko jaietan. Les tambors de feuikuskizuna eskainiko dute. I.E.

    Ekainaren 29an Kubako giroa ekarri guradute Atxondoko jaietara: Habana 357musika taldeak egingo ditu gidari lanak

    Guarachak, boleroak,cha-cha-cha, sona

    eta mojitoakeskainiko dizkiete

    bertaratzen direnei

    Abentura jaia antolatudute ekainaren 30erako

    Ekainaren 28an txopo txikia altxatu eta gero,umeentzako askotariko ekitaldiak izangodira Atxondoko jaietan. Besteak beste, ekai-naren 29an, San Pedro Egunez, puzgarriakipiniko dituzte igerilekuan, umeek jolas-teko. Goizez eta arratsaldez, 11:00etatik

    14:00etarako eta 15:30etatik 17:30erakoordutegia izango dute.

    Asteburu honetan ere, uretan jolaste-ko ohiturazko ekitaldi bat edukiko duteAtxondoko jaietan umeek. Hain zuzen,ekainaren 23an, arrantza txapelketa ospa-tuko baitute Artiako presan.

    Ekainaren 30ean eta uztailaren 1eanere hainbat ekimen antolatu dituzte umeekgozatzeko. San Pedro txiki eguna ospatu-ko dute ekainaren 30ean, eta abentura jaiaegingo dute egun horretan, 10:30etik13:30era. Rokodromoa eta tirolina ipinikodituzte plazan.

    Jaietako azken egunean, uztailaren1ean, bestalde, 17:00etan igel txapelketa,eta 18:00etan Irrien Lagunak erromeriaizango dituzte umeek gozagai.

    Ekainaren 28an altxatuko dute txopo txikia, eta umeeizuzenduriko hainbat ekitaldi jasotzen ditu egitarauak

    Ekainaren 29an, San PedroEgunez, puzgarriak ipiniko

    dituzte igerilekuan, umeek jolasteko

  • anbo

    to

  • 2012ko ekainaren 22a, barikua anboto

    JBerrizko jaiakJg 8

    EKAINAK 28, EGUENA • 19:00etan Pregoia eta

    txupinazoa Udaletxean, Berrizko San Lorentzo Dantza Taldeagaz. Jarraian jaietako kartel lehiaketako sari-banaketa udaletxean. Ostean, sardina jana.

    • 19:00etan Euskal presoak etxera konzentrazioa, udaletxearen aurrean.

    • 19:30ean Txosnen irekiko dituzte, animazioagaz.

    • 20:00etan Donien Atxa eta Dantzari Dantza entsegua,Elizondo plazan.

    • 22:00etan Erromeria Laiotz musika taldeagaz.

    • 22:00etan San Pedro eta Santa IsabelIV. Nesken eta Mutilen Frontenis Txapelketa, Berrizburu kiroldegian.

    • 01:00ean Punk-karaokea, Txosnagunean.

    EKAINAK 29, BARIKUA(San Pedro Eguna)• 11:00etan Margo lehiaketa

    umeentzat, udaletxeko parkean (euria bada eskolako patio berrian).

    • 12:00etan Meza nagusia. Ostean, Dantzari dantza.

    • 17:00etan Bizikleta martxa herrikoia, udaletxetik hasita.

    • 18:00etan Kale antzerkia: Zoozoom (Markeliñe),Elizondo plazan.

    • 18:00etan Umeen jolasak,Txosnagunean.

    • 19:00etan Jolasak,Txosnagunean.

    • 18:30ean Tiragoma txapelketa, udaletxeko

    parkean (hainbat maila).• 20:00etan Dantzari dantza.• 22:00etan Areto, saltsa eta

    sabel dantza ikasleen dantza saioa, Berrizburu kiroldegian.

    • 22:30ean Erromeria Tximeleta musika taldeagaz.

    • 23:30ean Kontzertua Txosnagunean: Arcada Social + Tres41. Txosna Batzordeak antolatuta.

    EKAINAK 30, ZAPATUA(Koadrilen Eguna)• 11:00-14:00 eta 16:30-19:00

    Elizondotik Olakuetarainoko trena, Berrizko Merkatari Elkarteak antolatuta.

    • 14:00etan Paella lehiaketa, udaletxeko lorategian.

    • 14:30ean Bazkaria, Txosnagunean. Tiketak erosi (Fondan, Topan eta Guzur tabernetan daude). Norberak bere bazkaria prestatzeko aukera egongo da.

    • 16:30etan Zirko tailerra (La Berta), Elizondo plazan.

    • 17:30ean Karta joko lehiaketa: mus, tute eta briska. Izen-ematea ordu erdi aurretik.

    • 18:30ean Mozorroen kalejira, Txosnaguneak antolatuta. Sari bereziak banatuko dira,20:30.

    • 19:30etan Herriko Igel Txapelketa. Izen-ematea ordu erdi aurretik.

    • 20:30etik 21:30era Erromeria Haitzama taldeagaz; Elizondo plazan.

    • 21:30ean Mus, briska, tute eta igel txapelketen sari banaketa, Elizondo plazan.

    • 23:00etan Kontzertua: Hesianeta Boston Jai, Txosnagunean.

    • 24:00etan Bolo Txapelketa.

    UZTAILAK 1, DOMEKA• 12:00-13:30 /17:00-19:00

    Paintball-a hamar urtetik gorako neska mutilentzat, Kiroldegiko aparkalekuan.

    19:00etatik 20:30era, hamazortzi urtetik gorakoentzat.• 12:00-13:30 / 17:00-20:00

    Umeentzako jolas parkea, eskolako patioan.

    • 13:00ean Bertso saioa, Elizondo plazan: Miren Amuriza, Iratxe Ibarra, Gorka Lazkano eta Eneko Abasolo ‘Abarkas’. Gai-jartzaile: Maite Berriozabal.

    • 14:00etan J.R. Corpion II.bakailao lehiaketa, udaletxeko lorategian. 1. saria 150 euro eta txapela 2. saria 100 euro3. saria 50 euro

    • 19:00etan Herri Maitea akordeoi orkestraren kontzertua, parrokian.

    • 19:30ean Herriko igel txapelketa. Hamazortzi urtetik beherako gaztetxoentzat.

    • 21:30ean Diskofesta: musika eta jaia.

    • 21:30ean Ikuskizuna eta bideo-emanaldia, Txosnagunean.

    • 22:00etan Gazteentzako bolotxapelketa (18 urtera arte).

    • 23:00etan Bits jaia.

    UZTAILAK 2, ASTELEHENA(Santa Isabel Eguna)• 11:30ean Gazteentzako

    Tribiala, udaletxeko lorategian. Hamabi urtetik gorakoentzat.

    • 12:00etan Meza nagusia eta Dantzari dantza.

    • 14:00etan Jubilatuentzako bazkaria. Bazkalostean musika, kiroldegian.

    • 17:00etan Nekazari Olinpiada, eskolako patioan (12-18 urte bitartekoentzat).

    • 17:30ean Haur-antzerki erromeria, Txosnagunean: Hankapalu (Kalika).

    • 18:30ean Betiko kantak Duo Deno taldeagaz, udaletxeko lorategian.

    • 19:30ean Barbakoa Txosnagunean. Norberak bere janaria eroan behar du, antolatzaileek sua prest izango dute.

    • 20:00etan Dantzari dantza.• 21:00etan Tortilla lehiaketa,

    udaletxeko lorategian.• 22:00etan Dantzaldia

    Drindots musika taldeagaz,Elizondo plazan.

    • 23:00etan Su artifizialak.• 23:15ean Dantzaldia

    Drindots musika taldeagaz,Elizondo plazan.

    Berrizko JAI EGITARAUA

    Oharra: Emakumeenparte-hartzea jaietan 5.Argazki Lehiaketa antolatudute. Lehiaketaren helburuahau da: emakumeek tradizio-an bete dituzten rolez gain,beste adierazpen kulturale-tan eta herriko jaietan, noneta zertan parte hartzenduten azaltzea, rol eta este-reotipoak gainditu eta ema-kume eta gizonen artekoberdintasuna adierazteko. Oinarriak: www.berriz.org webgunean.

  • anboto 2012ko ekainaren 22a, barikua JBerrizko jaiak 9 g

    Euskararen, parekidetasunareneta birziklapenaren aldarria

    Bost egunez geratu ere eginbarik ibiltzeko jai egita-rauari ekingo diote dato-rren eguenean Berrizen. Aurten 60urte betetzen dituen San Lorentzodantza taldeak emango die hasie-ra San Pedro eta Santa Isabel jaiei,pregoiagaz. Ostean, txosnaguneazabaldu, txopoa altxatu eta jaira-ko gogoa praktikan ipintzea bai-no ez da faltako.

    Dagoeneko, 1.192 pertsonaAurten lehenengoz, gastronomialehiaketa guztietan birziklapene-rako poltsak banatuko dituzte. Jaibatzordeko kideen berbetan, “pae-lla lehiaketan, batez ere, zaborasko sortzen da, eta hondakinhoriek konposta egiteko aprobe-txatu gura ditugu”. Jaietako egunhandienetako bat izaten da Berri-zen koadrilen eguna; iaz paella

    lehiaketarako 1.400 batu ziren, etajai batzordeko kideek jakitera emandutenez, honezkero 1.192 pertso-nek eman dute izena lorategikobazkarirako.

    Adin guztientzako aukeraJaietarako udalak 64.500 eurokoaurrekontua eduki du. Orlan Isoirdalkateak jai egitaraua aurkezteko

    jai batzordekoek, eta jaietako ema-kumeen parte-hartzeari buruzkolehiaketan parte hartzera anima-tu dituzte herritarrak.

    Txosna bat gehiagoAurten txosnagunean sei txosnaegongo dira. Pagotxa aisialdi elkar-teak eta Karrika antzerki taldeakelkarrekin ipiniko dute txosna.Txosnaguneko egitarauan karao-ke punka berreskuratu dute aur-ten, San Pedro bezperarako.

    Aurreko urteetan bezala, koa-drilen egunean mozorrotuta joa-teko deia egin dute, eta txosnagu-nean bazkaria egongo da zapa-tuan. Bazkalostean Olakuetarajoan-etorria egingo dute kaleji-ran, eta sari-banaketa berezia egin-go dute, umoretsu.

    prentsaurrekoan baloratu duenez,“iazko antzerako diru kopuruadaukagu, eta egun gutxiago izan-da, aurrekontu dezentea da”. Jaibatzordeko Miren Iturriagaetxeba-rriak nabarmendu duenez, egune-ro egongo da adin guztientzakoaukera.

    Jaiak parekidetasunean etaeuskaraz bizitzeko deia egin dute

    Jai egitarauaren aurkezpenean jai batzordekoek aurreratu dute aurten gastronomia lehiaketetan birziklatzeko poltsak banatuko dituztela, gero konposta egin ahal izateko

    Pagotxa aisialdielkarteak eta Karrika

    antzerki taldeakelkarrekin ipiniko

    dute txosna

    Jaietarako 64.500euroko aurrekontua

    izan du udalak, iazkoaren antzerako

    kopurua

    “Paella lehiaketanzabor asko sortzenda eta konposta

    egiteko aprobetxatugura dugu”

  • 2012ko ekainaren 22a, barikua anboto

    JBerrizko jaiakJg 10

    Bost On Jai, Hesian eta Arcada Socialariko dira zuzeneanSka, hardcore eta punk doinuei eta erromeriari egin diote lekua,besteak beste, Berrizko jai batzordearen musika egitarauan

    Berriztarrak eta bisitariakjairako musikaz blaitzekoprest datoz Boston Jai etaHesian taldeak. Jai batzordeak ekai-naren 30erako gonbidatu ditu kon-tzertua eskaintzera. Txosnaguneanariko dira talde biak.

    Ibilbidea 2006ko udaberrianabiatu zuen Nafarroako Hesian tal-deak. Jairik jai giroa berotzen emandituzte azken urteak, eta lau dis-ko kaleratu dituzte. Uda EuskalHerriko jaietan kontzertuakeskaintzen emango dute.

    Bost musikarik osatzen dute,bestalde, Bost On Jai taldea. Iaz Tri-kizio taldean jotzen zuten musi-kariek osatzen dute boskotea. Iña-ki Etxezarraga berriztarra da tal-deko abeslaria, eta erromeriatradizionaletik abiatuta festarakomusika egiten dute.

    Besteak beste, euskal taldeenbertsioak eskainiko ditu Berrizkotxosnagunean ere Bost On Jaik: jaigiroa ahal beste zabaltzeko. Hain-bat estilotako kantak eta trikiarendoinuak nahastuko dituzte.

    Kalean jai giroa zabaldu etabelarriak gozatzeko beste hainbataukera ere izango da herriko jaie-

    tan. Esaterako, Herri Maite akor-deoi taldeak uztailaren 1ean eskai-niko du emanaldia e l izan,19:00etan hasita.

    Hurrengo egunean, uztailaren2an, Duo Deno bikoteak emangodu kontzertua. Gitarrak lagundu-ta, euskal kantak abestuko dituz-te, 18:30ean, barakaldarrek. Uda-letxe aurreko lorategian izango dakontzertu horretarako hitzordua.

    Arcada Social txosnetanTxosna batzordeak gonbidatuta,ekainaren 29an eskainiko du Arca-da Social taldeak kontzertua. Arra-sateko taldea 1997an sortu zuten,eta street punk estiloa jorratzen dulaukoteak. Martxoan Mauka dis-

    ketxeagaz kaleratu zuen diskoaaurkeztuko du Arcada SocialekBerrizen: Beste istorio bat.

    Baina, kontzertu horrenaurretik, Berrizko Tres41 musikataldea igoko da txosnaguneko tau-la gainera, 22:30ean. Hardcore doi-nuak eta letra gordinak eskainikoditu herriko laukoteak.

    Publikoa ardatzJoan zen astean Iurretako KalezKale jaialdian aurkeztu zuen Zor-notzako Markeliñe antzerki tal-deak Zoozoom ikuskizun berria.Ekainaren 29an, San Pedro Egu-nean, Berrizen ikusteko aukeraegongo da, 18:00etatik aurrera.Ikusleen parte-hartze aktiboaeskatuko dute Zoozoom antzezla-nerako. Hain zuzen, publikoa dakalerako obra horren ardatza. Mar-keliñeren ohiko errezeta jarraitudute obra sortzeko: "Ahalik eta tes-tu gutxienagaz ahal den gehienaadierazten saiatzea".

    Ekainaren 30ean, La Berta tal-deagaz zirku tailerrean parte har-tzeko aukera ere eskainiko du aur-tengo jai egitarauak. Elizondo pla-zan izango da, 16:30ean.

    “Izan direnak eta garenakelkarrekin ospatuko dugu”

    faltak ez zituen kokildu. Beste eza-gun batzuk batu, gogoz entseatueta 1952ko abuztuaren 10eko SanLorentzo jaietan debutatu zuendantza talde berriak.

    Aurten 60. urteurrena auzokojaietan ospatuko dute: “50. urteu-rreneko ospakizuna herri osorazabaldu genuen. Aurtengoa auzo-koa izango da. Izan direnak eta gauregun garenak batu eta elkarrekinospatuko dugu”.

    Hamalau dantzarik osatzendute gaur egun taldea, eta ordez-ko berriak lortu guran ari dira, iazhasitako ekimen baten bidez: hiru-lau dantzari klaseak emateko prestagertu ziren. Herrian deialdia egineta bost eta bederatzi urte artekohamabost gaztetxok eman zutenizena. Denak ilusioz dabiltzalaentseguak egiten dio Aldekoak:“Nerabezaroa izango da edaderikkonplikatuena. Kirola dela, juer-ga dela… Orduan uzten dute dan-tza gazterik gehienek. Orain dabil-tzan erdiek gugaz jarraitzen badu-te, pozik egongo gara”.

    Jaietan, nahi duen edonorSan Pedro eta Santa Isabel jaietanSan Lorentzok ez du erakustaldi-rik eskainiko taldean: “Dantzasaioak egoten dira, baina deialdiaorokorra izaten da [edonorentza-ko] eta ez taldearentzako. SanLorentzoko batzuk parte hartukodugu, Iremiñe taldeko batzuek erebai… Denok elkarrekin egiten dugudantza jaietan”.

    San Lorentzo dantza taldeakpiztutako txupinazoagazhasiko dituzte aurten SanPedro eta Santa Isabel jaiak. Aur-ten, abuztuko San Lorentzo jaie-tan, 60 urte egingo ditu taldeak.Dantza taldeko kide Jon Aldekoakdio pregoia oraindik ez dagoelaamaituta eta bihar, San Joan egu-nean batzen direnean amaitukodutela. Dena dela, testu klasikoaeta laburra izango dela aurreratudu Aldekoak: “Ez dugu sermoirikemango. Herritarrei jaietan ondopasatzeko gonbitea egin gura die-gu. Horretarako dira jaiak. Dantzataldearen 60. urteurrena ere gogo-ratuko dugu”.

    Taldea 1952ko San Kristobaljaietan sortu zuten. Izen berekoermitaren bueltan jai giroan zebi-len San Lorentzoko lagunarte batibururatu zitzaion dantza taldeaeratzea. Hilabete bakarrik falta zenauzoko jaietarako, baina denbora

    San Lorentzo dantza taldeak 60 urte bete dituenez, txupinazoabotako du: “Herritarrei ondo pasatzeko gonbita egingo diegu”

    Taldea 14 dantzarikosatzen dute gauregun eta erreleboa

    lantzen ari dira

    Txosna batzordeakgonbidatuta,

    ekainaren 29an jokodu Arcada Social

    taldeak kontzertua

  • anboto 2012ko ekainaren 22a, barikua JBerrizko jaiak 1 1 g

  • 2012ko ekainaren 22a, barikua anboto

    JBerrizko jaiakJg 12

    “Egunezgeroago etajende gehiagoibiltzen da”

    Zenbat urte daramatzazu jai batzordean parte hartzen?Horixe galdetuko zenidala pen-tsatuz etorri naiz. Asko, ez nukezenbat esaten jakingo. Dozena batinguru. Urte gehiago daramatza-tenak ere badaude jai batzordean.

    Gazterik bai?Aurten ere gazteak agertu dira etapozten gara. Batzuk txosnaguneanegongo dira; gazteen lanean bes-te batzuk. Euren parte-hartzeagarrantzitsua da. Egitaraua adinguztiei begira egiten saiatzen gara,baina egia da denok adintxo batdugula, eta zer egiten dugu guk gaz-teentzako pentsatzen?

    Erreleborik badago?Noizean behin agertzen da jendea.Egia da badaudela gazte batzukinoiz agertu direnak. Jaietarakoetortzen dira batzuk eta gero desa-gertu. Mugitzen ez garen taldetxobat gaude hor eta beste batzuk joaneta etorri egiten dira. Batzuetangazteek helburu oso handiak ekar-tzen dituzte eta ez da posible. Diru-partida bat daukagu eta gau batenezin dugu dena gastatu.

    Aldaketa handia dago behino-lako jaietatik oraingoetara?Gauza batzuetan bai. Zapatuaegun itzela izaten da.Duela sei edo

    zazpi urtetik goizean paella lehia-ketagaz hasten gara. Lehenengourtean berrehun pertsonek partehartu zuten. Urterik urte goraka-da itzela izan du. Iaz milatik goraelkartu ginen. Udaletxeko lorate-giko ateak zabaltzen dira. Azkenurteetan estankea garbitu eta urpixka bat botatzen da umeak ber-tan ibiltzeko. Oso gustora ibiltzendira. Bazkarira ez datozenak gero

    etortzen dira briska, tute eta mustxapelketara. 17:30etan hasi eta21:00ak arte-edo egoten gara.Herritarrentzako eguna izaten da.Ekitaldi honek diru asko gastatubarik eguna pasatzeko aukera ema-ten du.

    Ohitura asko aldatu dira?Nik uste dut egunez geroz eta jen-de gehiago ibiltzen dela. Berrizipasatu zaio urte batzuetan askobajatu zela biztanleria, etxe berriakegin arte. Etxeak egin eta bikotegazte asko etorri dira umeekin.Hori asko igartzen da. Bikote gaz-te eta ume piloa dago.

    Ondo pasatzeko denborarik iza-ten duzue?Bai, gaudenok gaude, baina bakoi-tzak bere lanak izaten ditu. Kartatxapelketan izenak apuntatzenditut, margo lehiaketan eta gaz-

    zela euskaraz eta orokorrean jen-deak ez duela ezer esaten. Terre-no batzuk irabazita baditugu ezgenituzke galdu behar.

    Berrizen euskararen erabilerareninguruan zein iritzi duzu?Berbalagunen barruan Gurasola-gun ekimena ipini dugu martxan.Eskola bueltako gurasoek partehartzen dute. Transmisioan itze-lezko lana dugu egiteko. Dena ezinda eskolaren esku utzi. Etxean erelana dago egiteko. Guraso gazteaskok erdaraz egiten dute etxean.Kale neurketa egin denean osoemaitza eskasak izan ditugu.

    teentzako tribialean egoten naiz.Su artifizialen segurtasunean bes-te batzuk egoten dira. Gainerakokontuetan, teknikariak zeozerbehar badu badaki handik gabil-tzala. Baten bati, “lagunduko dida-zu?” esanez gero, beti daude lagun-tzeko prest.

    Pregoia euskaraz eta erdarazemateari zer deritzozu?Talderen bati bere lana errekono-zitzeko sortu zen pregoiarena. Betieuskaraz egin izan da. Iaz euska-raz eta erdaraz egin zen: euskarazgehiena eta zeozertxo erdaraz. Nikuste dut naturaltasun osoz hasi

    Miren Iturri AEK-ren ordezkaria da Berrizko jai batzordean. Aurten ere jaietan lan egitea tokatzen zaio

    Zapatuko paellalehiaketak urterik

    urte gorakada itzelaizan du. Iaz milatikgora elkartu ginen

    Karta txapelketan,margo lehiaketaneta gazteentzako

    tribialean egoten naiz

    Mugitzen ez garentaldetxo bat gaude

    hor eta beste batzukjoan eta etorri ibiltzen dira

  • anboto 2012ko ekainaren 22a, barikua PPublizitatea 15

  • A 2012ko ekainaren 22a, barikua anboto16

    AISIALDIA gazte gara gazte!Uda giroa herrian gozatzeko egitarausendoa prestatu du Elorrioko Gaztetxeak