2012ko abendua_mantangorri gabonetako izarra_larraitz etxeberria

Post on 07-Apr-2016

222 Views

Category:

Documents

0 Downloads

Preview:

Click to see full reader

DESCRIPTION

 

TRANSCRIPT

berria larunbata, 2012ko abenduaren 22a

mantangorrimantangorri 3ZU ERE ARTiSTA

Kaixo, MANTANGORRI! Mari Domingi

Antiguako Jakintzaikastolan egon zen

abenduaren 14an. Azken

egunetan ikastola girotzen ibili

ginen, ongietorria emateko.

Gure txikiak oso gustura eta

erne egon ziren Mari Domingik

Olentzero nola ezagutu zuen

kontatu zuenean. Gainera, opari

bat ekarri zigun: Olentzeroriemateko eskutitza.

Kaixo, MANTANGORRIko lagunak! Bilboko Ibaigane ikastetxeko Haur Hezkuntzako umeok beti gabiltza birziklatzen, planeta zaintzeagustatzen zaigulako. Gabonak hortxe dauzkagunez, urtero legez, jaiotza prestatudugu, eta, aurten, etxean zeuden CD zaharrekin egin dugu. Gustatzen zaizue?

Gabonetan etxean zuhaitza edota jaiotza jartzenbadituzu, litekeena da horien goialdean isatsaduen izar bat jarri izana. Baina ba al dakizu ezindugula jakin ustez hiru erregeek ikusi zutena zerizan zen? Jakina da garai hartan fenomenoastronomiko asko gertatu zirela. Batetik, Jupiter eta Saturno planetak

elkarrengandik oso gertu zeuden garai hartan,eta, biak oso distiratsuak izanik, zerua askoargituko zuten. Bestalde, horietako planetaren bat izar

distiratsu baten ondoan jarri izana ere izanliteke, aurreko kasuan bezalaxe argi asko sortukozelarik.Gure Eguzki Sisteman zehar bidaiatzen duen

kometa bat ere izan zitekeen. Kometek, gainera,gaur egun dekoratzeko erabiltzen ditugun izarhorien antza dute. Buru distiratsu bat dute, etahorren atzetik isats luze bat. Objektu hotzakdira, eta Eguzkira hurbiltzen diren neurrianberotu egiten dira, haien gainazala poliki-polikilurruntzen doalarik; horregatik sortzen da isatsa.

Arrazoia dena delakoa izanda ere, gaur egungotradizioekin lotuta dago Gabonetako izarra.Ziurrenik, hori ere, fenomeno zientifiko bateanoinarritutako tradizioa.

www.eurekamuseoa.es Tel.: (0034) 943-01 24 78

Gabonetako izarra

EUREKA!ZiENTZiA MUSEOAREN TXOKOA

Objektu hotzak dira kometak, baina Eguzkira hurbiltzean, berotu egiten dira, eta haien gainazalalurrundu egiten da, eta isats luzea sortu. Errege Magoek zeruan ikusi zutena kometa bat izan zitekeen.

top related