2012ko azaroa_mantangorri_katarroa eta dastamena_larraitz etxeberria

1
berria larunbata, 2012ko azaroaren 24a mantangorri mantangorri 3 ZU ERE ARTiSTA Kaixo, MANTANGORRIzale guztioi! Ikasturte berria jada abian dugu, eta, udazkenaren edertasuna gozatzeko, Donostiako Manuel de Larramendi ikastetxeko LHko 2., 5. eta 6. mailako ikasle-irakasleak Pagoetako Parke Naturalean izan ditugu askotariko lan saioak egiten. Txikienek erleen inguruan lan sakona egin dute. 5. mailakoek landaretza, eta 6. mailakoek ekosistemak eta etnografia. Hiru egun ezberdin, hiru lan saio bikain... Gelan aurreikusitako gaiak finkatzeko aukera aparta. Jaso dezatela Pagoetako begiraleek Larramenditarron partetik eskerrik onenak, eskertzekoa baita euren lana, jatortasuna eta elkarlanerako ematen duzuen eskuzabaltasuna. Katarro garaia hemen da, urtero bezala. Ingurura begiratu, eta norbait ikusiko dugu mukiak kentzen, doministikuka edo eztulka. Katarroaren birusa batetik bestera dabil, goxo-goxo egoteko gorputz osasuntsu bila. Katarroak harrapatzen gaituenean, eta sudurra mukiz betea dugunean, jaten dugun janariaren zaporea sentitzea zaila izaten da; sudurra itxia dugula eta janaria ezin dastatu ibiltzen gara. Baina dastamena ez al da ahoan kokatzen? Bai, baina baita sudurrean ere. Ahoan baditugu puntu txiki batzu: dastamen papilak. Horiei esker, oinarrizko zaporeak bereiz ditzakegu: gazia, gozoa, garratza, mikatza, baita orain arte ezagutzen ez genuen umami zaporea ere. Baina zaporeen mundua zabalagoa da; ez dago elikagairik beste baten zapore bera duenik. Askotariko janarien arteko desberdintasun horiek guztiak sudurrari eta usaimenari esker bereizten ditugu. Ñabardura horiek guztiak sentitzen laguntzen digun sudurra mukiz betea badugu, ezinekoa zaigu jaten ari garena bizkotxoa ala madalena bat den jakitea. www.eurekamuseoa.es Tel.: (0034) 943-01 24 78 Katarroa eta dastamena EUREKA! ZiENTZiA MUSEOAREN TXOKOA Sudurrari eta usaimenari esker bereizten ditugu askotariko janarien arteko aldeak.

Upload: eureka-zientzia-museoa-donostia-san-sebastian

Post on 07-Apr-2016

218 views

Category:

Documents


2 download

DESCRIPTION

 

TRANSCRIPT

Page 1: 2012ko azaroa_Mantangorri_Katarroa eta dastamena_Larraitz Etxeberria

berria larunbata, 2012ko azaroaren 24a

mantangorrimantangorri 3ZU ERE ARTiSTA

Kaixo, MANTANGORRIzale guztioi! Ikasturte berria jada abiandugu, eta, udazkenaren edertasuna gozatzeko,Donostiako Manuel de Larramendiikastetxeko LHko 2., 5. eta 6. mailakoikasle-irakasleak Pagoetako Parke Naturaleanizan ditugu askotariko lan saioak egiten. Txikienek erleeninguruan lan sakona egin dute. 5. mailakoek landaretza,eta 6. mailakoek ekosistemak eta etnografia. Hiru egunezberdin, hiru lan saio bikain... Gelan aurreikusitako gaiakfinkatzeko aukera aparta. Jaso dezatela Pagoetakobegiraleek Larramenditarron partetik eskerrik onenak,eskertzekoa baita euren lana, jatortasuna etaelkarlanerako ematen duzuen eskuzabaltasuna.

Katarro garaia hemen da, urtero bezala.Ingurura begiratu, eta norbait ikusikodugu mukiak kentzen, doministikukaedo eztulka. Katarroaren birusa batetikbestera dabil, goxo-goxo egotekogorputz osasuntsu bila.

Katarroak harrapatzen gaituenean,eta sudurra mukiz betea dugunean,jaten dugun janariaren zaporeasentitzea zaila izaten da; sudurra itxiadugula eta janaria ezin dastatu ibiltzengara. Baina dastamena ez al da ahoankokatzen? Bai, baina baita sudurreanere.

Ahoan baditugu puntu txiki batzu:dastamen papilak. Horiei esker,oinarrizko zaporeak bereiz ditzakegu:gazia, gozoa, garratza, mikatza, baita orain arteezagutzen ez genuen umami zaporea ere. Bainazaporeen mundua zabalagoa da; ez dago elikagairikbeste baten zapore bera duenik. Askotariko janarienarteko desberdintasun horiek guztiak sudurrari eta

usaimenari esker bereizten ditugu. Ñabardura horiekguztiak sentitzen laguntzen digun sudurra mukizbetea badugu, ezinekoa zaigu jaten ari garenabizkotxoa ala madalena bat den jakitea.

www.eurekamuseoa.es Tel.: (0034) 943-01 24 78

Katarroa eta dastamena

EUREKA!ZiENTZiA MUSEOAREN TXOKOA

Sudurrari eta usaimenariesker bereizten dituguaskotariko janarien

arteko aldeak.