aiaraldea egunkaria 46. zenbakia

Upload: aiaraldea-komunikazio-leihoa

Post on 08-Mar-2016

168 views

Category:

Documents


0 download

DESCRIPTION

Aiaraldea Egunkaria 46. zenbakia

TRANSCRIPT

  • Aiaraldeko hamabostekaria

    2016 /// Otsailak 18 ///OSTEGUNA

    46. zenbakia ///Doan ///

    www.aiaraldea.eus

    Iritziak:JULEN ARZUAGA 2. or. RAUL ARZA 6. or.ENEKO GASTAKA 7.orMIKEL AYLLON 10. orANUNTXI ARANA 11.orASIER RUBIO 16.or

    aiaraldea

    LaudioAskotariko eskaintza Gazte Danbadaren egitarauan 3. or.

    SozioekonomiaLanuzteak egiten hasi dira Imegarren. soldatak ordaintzea eskatzeko 6. or.

    Ar-

    Argazkia: Javier Ruiz Lili

    GOROBELEKO LAINO OPILA

    LANGABEZIA: 467 langabe gutxiago daude, baina prekarietatea da nagusi 6. or.

    Aiaraldeko Euskalgintza Kontseilua sortu dute 40 entitatek elkarlanean

    _elkarrizketa: AINARA VILLACORTA> Indarkeria

    matxista ardatz duen arren, itxaropenaren aldeko nobela da nirea 10.or

    Euskararen normalizazioan elkarlanean eragiteko sortu dute eskualdeko 40 entitatek Euskalgintzaren Kontseilua. Ostiralean jendaurrean aurkeztu zen entitate berriak eragile zein norbanakoen bilgune iraunkorra izatea du xede, bai eta entitate hauen lana eraginkorragoa egitea, gogoetarako foroa izatea eta estrategia komunak adostea ere. Kontseilua osatuta, Aiaraldeko instituzioekin elkarlanerako esparru bat adostea eta partaide berriak bilatzea izango dira hurrengo pausuak.

    14 kilometroko bide zuria

  • Aiaraldea /// 2016ko otsailaren 18a /// 46. ZENBAKIA 2

    _iritzia

    JulenArzuagaLEGEBILTZARKIDEA

    _Leihotik

    Otsailak 13

    Eduardo Galeanok idatzi zuen Brasilen 1964an torturengatiko lehenen-go hildakoak eskanda-lu bat suposatu zuen. Torturen-gatiko hamargarren hildakoa ez zen egunkarietan azaldu, ia. Be-rrogeita hamargarren hildakoa normaltzat hartu zen. Euskal Herrian, 1981ko otsailaren 13an torturak Joxe Arregi erail zuen. Eskandalu bat izan zen. Aurretik euskaldunak hil ziren kuartel eta polizia-etxeetan, ostean ere bai. Ez dut esango normaltzat hartu zenik, baina hiltzera heldu gabe, milaka izan dira torturatuak he-rri honetan; normaltasun baten barruan gertatu da hori, gaine-ra. Normaltasun instituzionala, penala, politikoa, soziala. Aiaral-dean ere horrela izan da.

    Hiru eragile, hiru aktore, dau-de agertokian:

    Torturatuak: ehunka pertso-na igaro dira izu fisiko eta psi-kiko horretatik. Batzuk isilpean (zertarako salatu? Inork ez du ikertuko), batzuk testigantza pu-bliko eginik (herriak ezagutu de-zala), batzuk salaketa judiziala aurkeztuz. Bixente Malaxetxe-barriak tortura kasua auzitegian irabaztea ere lortu zuen.

    Torturatzaileak: hor, gure he-rrietan barreiatua, irabazlearen harrotasunez. Ertzaintza, sor-tutako kalteagatik ardurak har-tu behar dituena. Guardia Zibi-la, herri honetatik alde egitera deitua.

    Gizartea: tortura gertutik eza-gutu dutenak edo beste alde ba-tera begiratu dutenak. Batzuk zein besteok torturatuak aitor-tu, erreparatu behar ditugu. Bestela, Galeanok esaten digun bezala, izuarekin bizitzera kon-denatuak egongo gara: Maki-nak (sistemak) irakasten digu izua onartzen, neguko hotza onartzen den bezala.

    LoliEtxeko langilea

    Langabezi-tasan oso jaitsiera txikia eman dela uste dut nik. Nire alabek 26 eta 30 urte dituzte, eta lana topatu dute. Baina oso kontratu laburreko lanpostuak dira: bi hilabetekoak, lau ordukoak... nire adineko jendearen kasurik, berriz, ez dut ezagutzen.

    JoxeMantenu langilea

    Bai, nabaritzen da jaitsi egin dela. Nire koadrilan lanik gabe zeundenak apurka-apurka badoaz gauzak topatzen. Baina orain sortzen diren lanpostuak ez dira lehen zeudenak bezalakoak. Kontratuak askoz txarragoak dira, definitu gabeak, prekarioagoak eta soldata txikiagoarekin. Kontratu mugagabeekin ezin da ia-ia amestu ere egin.

    GaizkaInformatikaria

    Ez, ez da langabezia jaitsi. Ni en-presa batean nago lan egiten eta oso langile berri gutxi sartzen dira. Baina dauden langileak lan asko egiten daude. Nire enpresan badago pertsona bat bost langi-leren artean banatu beharko li-tzatekeen lana egiten duena. Lana badago, baina ez da ondo bana-tzen. Hori da behintzat nik ikus-ten dudana.

    ?_ASTEKO GALDERAZer iruditzen zai-

    zu eskualdean eus-kara hutsean argi-taratuko den egun-karia?

    EstherAdministrazio langilea

    Langabeziaren jaitsiera hori ez da erreala, nire ustez. Nik baditut langabezian jada lau urte daramatzaten neba eta lagunak, ez dut hobekuntza askorik ikusi. Orain dauden lanak prekarioagoak dira. Egun edota ordu bakan batzuetarako kontratuak izan daitezke.

    ?_GALDERA

    Langabezia jaitsi dela diote datuek. Hobera egin du egoerak?

    BIDEOA WEB -GUNEAN

    Proposatu zuk ere [email protected] idatzita.

    BegoaFuntzionarioa

    Enplegu prekario asko dago, eta horrek lagundu dezake langabezia mailaren jaitsieran, baina ez iraupen-luzeko enplegu egonkorraren sorreran. Hori dela eta, langabezia jaitsi egin dela dioen datua apur bat tranpatia iruditzen zait niri. Langabetu gutxiago daude, bai, baina sortu den enplegua ez da kalitatezkoa.

    Egunkari hau laguntzen dute:

    Argitaratzailea: Aiaraldea Komunikazio Leihoa Tirada: 10.000 ale. Maiztasuna: HamabostekariaLege gordailua: BI-1230-2013 Posta elektronikoa:[email protected]@[email protected]:[email protected]: 688 62 53 94Web-gunea:www.aiaraldea.eusHelbidea:Nerbioi Kalea 1, 3. esk. Laudio. Araba. 01400Telefonoak:Tel: 94 656 85 54/688 62 59 00

    ERREDAKZIO OHARRA: Aiaraldea Egunkariak ez du bere gain hartzen iritzi artikuluetan, gutunetan zein egindako elkarrizketetan adierazitakoaren erantzukizuna.

    JEZ Sistemas FerroviariosArantzar, z/g LAUDIO (Araba)

    Tel.: 946 721 200 // [email protected]

    CuadraBusZankueta Poligonoa z/g Amurrio,

    Araba. Tlfnoa: 902 210 215 [email protected]

    Uribarri etorbidea 3520500 Arrasate

    [email protected]

    Graf!k Koop.Telleria 2 01400 Laudio (Araba)

    94 672 65 [email protected]

    _gutunakGure esku balego!Kepa Baraano (Gure Esku Dago)

    Ia gureak egin du esan zuen pertsona berak jaioko dira berriak ere esanda utzi zuen. Ha cado vencida para siempre esa horrible pesa-dilla siniestra y atroz que se llamaba Euzkadi oihu egin zuen Bilboko lehen alkate frankistak 1937ko uz-tail beroan... eta, hala eta guztiz ere, erortzean be-rriro jaikiz, gure ametsak arrazoi garbiz egiaztatzen joaten gara. Eta honela (ia) beti euskaldunak, goia-ri eutsi beharrez, etsiak har ez gaitzan, ezina ekinez egina dioen esaera guztiz sinetsita.

    Gure esku balego! dioenik asko ere bada gure ar-tean, eta, egon ere, Gure Esku Dago badago. Baina bainak baratzean eta udaberriaz gero inork bil-du zain egonean egon beharrean, ereiten hasiko ba-gina hobe, ezta?

    Ez galdetu zer egiten duen Aberriak zure alde, galde iezaiozu zeure buruari ea zer egiten duzun zeuk Aberriaren alde esan zuena ez zen gutarra, egungo euskaldun gazteei galdeka ari zaiela diru-dien arren. Izan ere, gu, geure geroaren jabe nahi ez badugu, gerorik gabe geratuko gara, gero!

    Guk egiten ez duguna, egiten nahiz eginen ez du-guna, ez du bestek eginen. Gure Esku Dagoen guz-tia eta bi egin behar dugu, beraz, gure eskuak eta bi-deak bildu nahi baditugu.

    Subirautza ala independentzia?Jon Urkijo (Laudio)

    Euskal Herria egunen batean estatu subirau bat izango da munduan, egun Angolak edo-ta Finlandiak dituzten estatu-eskubideak izango dituena. (...) Subirautza-politikoa lortzea esta-tuaren independentziarako/burujabetzarako urrats oso garrantzitsu bat izango da, baina ez definitiboa. Izan ere, gizarte independiente/burujabe bat esku-ratzeak, berau osatzen duten indibiduoen indepen-dentzia/burujabetasuna eskatzen du, eta hortik oso urrun gaude gaur egun.

    Izan ere, konturatu gabe egutegiaren eta agen-daren menpe bizi gara, zikliko eta automatikoki; ga-bon zaharretik gabon zaharrera, urteak nola pasa-tzen diren ia ez dugu ikusten. Telebistak edota er-lijioek masak kontrolatzeko duten gaitasuna ez da kontu berria, baina herri/auzotako jaiak? Pintxo po-tea? Ihauteriak? (...)

    Aurten Gipuzkoan eta Bizkaian egiten hastekoak diren herri galdeketetako galderak ez dakizkit, bai-na nik beste bat gehituko nuke. Nahi al duzu Euskal Herria estatu independiente/burujabe bat izatea, edo soilik estatu subiraua? Zoriontsua izan nahi al duzu herri libre batean edo librea izan nahi al duzu herri libre batean?(Testu osoa irakurgai www.aiaraldea.eus-en)

  • 3 46. ZENBAKIA /// 2016ko otsailaren 18a /// Aiaraldea

    _herriz herriAiaraldea Amurrio

    Gazte Danbadaren egitaraua au-rreratu dute. Martxoaren 25etik 28ra bitartean eduki politikoa eta aisialdia uztartuta eskaintza zaba-la egongo da herrian.

    Hitzaldi, tailer eta kultura eskain-tza luze batek hartuko ditu Lau-dioko kaleak. Hitzaldietan, hamai-ka kontu jorratuko dituzte: gazte boterea, burujabetza, independen-tzia, internazionalismoa, euskalgin-tza, amnistia, Ipar Euskal Herriko errealitatea eta abar.

    Tailerretako eskaintza ere opa-roa izango da, eta gai andana jorra-tuko dituzte: antzerkia, rapa, seri-grafia, samurtasuna, sendabelar tailerra...

    Eskaintza kulturalak Laudioko kale eta txokoak beteko ditu ber-tso eta poesia saioekin, antzer-kiekin, musika emanaldiekin, elek-trotxarangekin eta beste hamaika performancerekin. Garagardo

    ekologikoen zein nekazari eta ar-tisau gazteen azokek ere herriko kaleak okupatuko dituzte.

    KontzertuakIluntzean eskaintza musikala-

    ren unea izango da. Martxoaren 25ean, ostirala, Gatibu, Esne Bel-tza, Afu, Norte Apache eta McO-nak taldeak arituko dira oholtzan. Larunbatean, Blaka, Sorkun, Non Servium, Arkada Social eta Juan-txo Skalariaken txanda izango da. Azkenik, igandean, Ken Zazpi, Bela-ko, Gose, Pixontxis, Las Tea Party eta Xutik taldeek joko dute. Talde horiekin guztiekin batera Oholtza gainean bakerik ez lehiaketako 15 musika talde irabazleak jardungo dira kontzertuetarako prestatuko duten karpa erraldoian.

    Nazioarteko ordezkaritza ere egongo da; Hego Afrikatik, Finlan-diatik, Andaluziatik zein Brasiletik.

    Gatibu, Ken 7, Esne Beltza eta Gose arituko dira Gazte Danbadan

    Frontoi kaleko obren proiektua idazteko lanak esleitu dituzte

    Ken Zazpik joko du Gazte Danbada. Argazkia: David Herranz

    ERREDAKZIOA I Aimar Gutierrez Bidarte

    Ikasleen nazioarteko foroaren egitaraua aurkeztu dute

    ERREDAKZIOA I Samuel Pasandin

    Laudion otsailaren 26an, 27an eta 28an egingo den Forum To Fight Europako ikasle foroaren egitaraua aurkeztu dute gaur. Antolakundeen ordezkaritzek ikasle mugimenduaz eztabidatzeko aukera izango dute hiru egunotan.

    Eztabaida itxiak ez ezik, ekintza publikoak ere gauzatuko dituzte. Larunbatean, foroaren bigarren egunean alegia, egitarau zabala prestatu du Espainiar Estatuko nazio zapalduetako ikasle antolakundeen ParaLosPueblos dinamikak. Foroaren eduki politikoari dagokionez, Italia eta Suediako ikasle borroken berri edota nazio zapalduetako ikasle eta askapen mugimenduez mintzatuko diren hitzaldiak emango dituzte, besteak beste. Horrez gain, YXK antolakunde kurduak konfederalismo demokratikoan oinarritutako ikasle borroken inguruko hitzaldia eskainiko du larunbat arratsaldean. Aisialdirako parada ere egongo da; izan ere, dantzaldia eta kontzertuak izango dira Laudion larunbatean.

    Nazioarteko esparrutik honako hauek egongo dira, besteak beste: Turin eta Palermoko Collettivo Universitario Autonomo, Italiako Noi Restiamo, Suediako Vnsterns studentfrbund VSF, Tarragonako Ass. EduPsico URV, Madrilgo Federacin Estudiantil Libertaria eta Norbegiako Rod Ungdom.

    STOA, S.L ingeniaritza enpresa arduratuko da Frontoi kalearen obren inguruko proiektua idaz-teaz. Udalak 17.847,50 euro eskai-ni dizkio horretarako.

    Proiektuak kale osoa berritzea, trafikoa berrantolatzea, oinez-koentzako eremu berriak sortzea eta instalazioak berritzea barne hartuko ditu. Horrez gain, herriko instalazio eta zerbitzu guztiak ere berrituko dira: ura, saneamendua,

    komunikabideak, argiteria, elektri-zitatea... Josune Irabien Amurrio-ko alkatearen arabera, herrita-rrek lehentasuna izan behar dute herriko erdigunean; izan ere, proiek-tu honekin eremu horren bizi-kali-tatea hobetzea aurreikusi da, baita gunea erakargarriagoa bihurtzea ere, saltegien bizitasuna handitzeko eta kutsadura mailak murrizteko. Udalak hurrengo asteetan abiatu-ko du proiektuaren bigarren fasea.

    17.847,5 euro bideratuko dira obrara. Argazkia: aiaraldea.eus

    NORABIDE ALDAKETAK: Amurrioko udalak Abiaga eta Maskuribai kaleetako auto norabideen lehentasunak aldatu eta seinalizatuko ditu. Abiagatik joaten direnek izango dute orain lehentasuna eta Maskuribaikoek itxaron beharko dute.

    ERREDAKZIOA I Irati Moreno Fernandez

  • Aiaraldea /// 2016ko otsailaren 18a /// 46. ZENBAKIA 4

    Larruazabalgo Batzarrak 500 urtemuga beteko du aurten. Ur-

    teurrena ospatzen duten aurre-neko aldia da, Jose Ignacio Sala-

    zar historialaren hitzetan.Prestaketei heltzeko lan talde

    bat osatu dute udalarekin, maia-tzean zehar hiru ekitaldi antola-tzeko. Horien artean daude jardu-naldi historikoak, liburu baten ar-gitalpena eta batzarrak egiten zi-ren tokian Gernikako zuhaitzaren kimua landatzea.

    Izan ere, 1516ko maiatzaren 4ean onartu zen Larruazabal-go Batzarra arautzen duen tes-tu juridikoa. Belandia eta ingu-ruko herrietako dokumenturik zaharrena, baina, XIII.mendekoa da. Batzarra haritz baten ondoan egiten zen, erantsi du adituak.

    Bizkaiko batzarrakLau kontzejuk -Bizkaiko baka-

    rrek- osatzen dute Larruazabal: Lendoogoitik, Lendoobeitik, Mendeikak eta Belandiak. Era-kunde honek bertako ondasu-nak, eskubideak, ohiturak... de-fendatzen zituen (eta ditu) bes-telako instituzioen aurrean, Ur-duako udalren aurrean, esate baterako.

    _herriz herri

    Urdua Arrankudiaga

    500 urte beteko ditu aurten Larruazabalgo administrazio batzarrak

    ERREDAKZIOA I Izar Mendiguren Cosgaya

    Lapurreta bi gertatu dira herrian azken asteetan

    Azken asteetan bi lapurreta jazo dira Arrankudiagan. Duela bi as-teburu, herrigunea zeharkatzen duen errepide alboko urbaniza-zioan pertsona bat edo gehiago etxebizitza batean sartu ziren eta zenbait bitxi lapurtu zituzten.

    Jabeak berehala ohartu ziren; etxera itzuli zirenean leihoa apur-tuta eta atzeko atea irekirik ikusi zuten eta euren susmoa da ebas-lea edo ebasleak barruan zeudela oraindik. Gertakariaren aurretik in-guruetan ikusi zuten pertsona sus-magarri baten deskripzioa eman diote herritarrek Ertzaintzari. Po-

    liziak ikerketa abiatu eta azaldu du jarrera oso lagungarria izan dute-la herritarrek. Horrez gain, asteaz-kenean Iberlandako kirol azpiegitu-retan ere lapurreta gertatu zen.

    2015eko datuakErtzaintzak adierazi du 5 la-

    purreta salatu zirela Arranku-diaga-Zollon 2015ean eta guz-tiak argitu dituztela. Segurtasun Sailak jakinarazi die herritarrei 94.406.38.60 edota 112 telefono zenbakietara dei dezaketela auto edo pertsona susmagarriren bat ikusiz gero.

    ERREDAKZIOA I Aitor Aspuru Saez

    2015. urtea bukatzearekin bate-ra, Naiara Albizuak eta David Me-dierok euren ardura bukatutzat eman zuten, bost urtez Arranku-diaga-Zolloko Gizarte Etxea auzo elkarteko aste barruko laguntzai-le-arduradun gisa.

    Orduan, zerbitzua betetzeko izen berriak emateko epea zabal-

    du zuten eta herriko Gazte Asan-blada izango da aurrerantzean astean zehar laguntzaile-ardura-dun berria. Astelehenetik ostira-lera gazteen artean kudeatuko di-tuzte taberna eta gainerako ardu-rak. Gainera, igandean junta berria osatzeko bilera egin zuten Gizar-te Etxean.

    Gazte Asanbladak kudeatuko du astean zehar Gizarte Etxea

    Igandean egin zuten junta berria osatzeko bilera. Argazkia: aiaraldea.eus

    1516an onartu zen batzarra arautzen duen testua. Argazkia: aiaraldea.eus

    ERREDAKZIOA I Markel Iturrizar

    Euskadiko Agility txakur pro-ba egingo dute abuztuaren 19 eta 24 bitartean Urduan. Euskadiko

    Agility Klubak antolatuko du txa-pelketa eta parte-hartze handia espero dute. Aurreko edizioeta-

    ko txakur kopurua aintzat har-tuta, aurten 300 partaide ingu-ru egotea aurreikusi dute anto-latzaileek.

    Lehiaketak sei eguneko irau-pena izango du, eta hainbat mai-la izango dira, txakur motaren arabera; egunero banakako pro-bak egongo dira. Txakurrek hain-bat oztopo dituen zirkuitua bete beharko dute proba bakoitzean. Txapelketaren 5. edizioa izango da. Estatuko Agility probarik na-gusienetako bat da, eta 2017ko Espainiako txapelketarako ba-lio izango du. Europako hamaika txokotako txakurrak izango dira lehian, eta nazioarteko epaileekin gauzatuko da proba.

    Euskadiko Agility txakur lehiaketa Urduan jokatuko da

    ERREDAKZIOA I Andima Landaluze

    Abuztuaren 19tik 24ra izango da lehiaketa.

  • 5 46. ZENBAKIA /// 2016ko otsailaren 18a /// Aiaraldea

    ERREDAKZIOA I Aitor Fernandez de Pinedo Laudioko Udalak Aretako Bide-

    zarreta kaleko 12. zenbakian da-goen eraikina botatzeko azken iza-pideak zehaztu ditu otsailaren 12an egindako Gobernu Batzordean. Prozesua sei hilabeteren bueltan amaituta egoteko konpromisoa agertu du Jon Ander Altubek, hi-rigintza arloko zinegotzi ordezka-riak.

    Bidezarreta kaleko eraikina-ren eraispena bere gain hartuko du Udalak, era subsidiarioan, oru-bearen jabeekin adostutako hitzar-mena garatuz. Horrez gain, oru-bearen 53 metro karratuko lur-saila eskuratuko du Udalak hiri-gintza sistema orokorren erabil-penerako.

    Eraikina botatzeko proiektu tek-nikoa ebatzita dauka dagoeneko Udalak eta bi hilabeteko epean es-leituko ditu lanak, orotara sei hi-labete iragarri dituelarik eraispe-

    na amaituta egoteko. 1983. urteaz geroztik luzatu den eraikineko ja-bearen eta Udalaren arteko desa-dostasuna konponduko du hitzar-menak. Botako den eraikina urte hartako uholdeek eragindako kal-teak konpontzeko egindako lane-

    tan kaltetu zen eta horrez geroztik erortzeko zorian izan da. Hiri-an-tolamendutik kanpo dago eraikina eta egoera argitzeko jabearen eta Udalaren arteko negoziaketa luza-tuz joan da, tartean Arartekoaren ebazpen bat ere izan delarik.

    _herriz herri

    OrozkoLaudio

    Ideia Lehiaketa gazteek enpresak sor ditzaten

    Orozkoko Udalak jakinarazi du Emprendethea izenarekin abia-tu dutela hirugarren aldiz gazteen-tzako ideien lehiaketa; eskualdeko 18 eta 29 urte bitarteko pertso-nentzat da. Nerbioi Ibaizabalgo gazteei zuzendua dago, Arakaldo,

    Arrigorriaga, Basauri, Etxebarri, Galdakao, Urdua, Orozko, Ugao eta Zaratamo udalerrien babesa-rekin. Ekintzailetza sustatu eta en-presa-proiektuen sorrera bultza-tuko dute, alegia, gerora, gazteak aritzeko enpresa-haztegitan.

    ERREDAKZIOA I Lukas Pasandin

    Artziniega

    Hasi dituzte A-4624 eta A-2601 konpontzeko lanak

    Hasi dituzte A-4624 eta A-2601 errepideen konponketa lanak. 8 hilabeteko iraupena izango dute, eta 1.282.177,94 euroko aurrei-kuspena.Lanen xedea da kirol eta hezkun-tza eremuko, zein Elexpe, La Bar-cena eta La Hormazako irisgarri-tasuna hobetzea. Zubiaren zaba-lera handituko dute, eta horrek

    suposatuko du, udan, 84 orduz (3 egun baino gehiago) moztuko dutela trafikoa.Udalak 300.000 euroko ekar-pena egingo du. Gainerakoa Ara-bako Foru Aldundiak ordaindu-ko du. Horrez gain, Eusko Jaurla-ritzako Landa Eremuko Sustape-nerako Sailak ere diruz lagundu-ko ditu lanak.

    ERREDAKZIOA I Aitor Aspuru Saez

    Telefonicak ez du Latiorroko antena mugitu beharko

    ERREDAKZIOA I

    Gasteizko administrazioareki-ko auzien 3 zenbakidun epaite-giak arrazoia eman dio Telefoni-cari eta, ondorioz, enpresak ez du Latiorron daukan antena mugi-tzeko beharrik. Udalak ordenan-tza berria sortu zuen 2011n ante-nak herrigunetik aldentzeko, eta 2014ko apirilean Telefonica Movi-les de Espaari agindu zion Latio-rrotik kentzeko antena; San Bar-tolomera eraman zezan. Lehenik eta behin, enpresak helegitea jarri zuen udalean eta, geroago, aboka-tuen esku utzi zuen auzia. Orain, epaitegiak enpresaren aldeko era-bakia hartu du.

    Negoziaziorako deiaJon Ander Altube alkateordeak

    adierazi du lanean jarraituko dute-la elefonicak antena lekuz alda de-zan, eta enpresarekin negoziatze-ko prest daude. Altubek argi utzi du ordenantza indarrean dagoela eta epaileak ez duela indargabetu.

    Menpekotasun Planak komunitatean eragin nahi du

    Udalak aurkeztu du 2015-2019 Menpekotasun Prebentzio Plana, eta adierazi du zein den bere helbu-ru nagusia: komunitatea baliatzea menpekotasunei aurre egiteko.

    Horretarako, Laudioko Udala elkarlanean arituko da komunita-teko hainbat eragilerekin: familie-kin, aisialdiari lotuta dauden lokal eta ekimenekin, osasun zentroe-kin, ikastetxeekin... Xedea izango da adingabekoei ohitura osasun-tsuak irakastea, komunitate ba-lioak eta giro normalizatuak oina-rritzat harturik.

    Aldi berean, udalaren asmoa da aholkularitza zerbitzua eskaintzea; aurrez aurrekoa zein Internet bi-dezkoa.

    Menpekotasun anitzakOro har, jendeak menpekota-

    suna eta drogak lotzen ditu. Hala ere, prebentzio planak beste era-gin eremuak ere jorratuko ditu: bi-deojokoak, apustuak, on-line jokoak eta sare sozialak, hain zuzen.

    Izan ere, adingabekoengan ara-zoak sortzen ari dira teknologia be-rri horiek direla-eta.

    ERREDAKZIOA I Aitor Aspuru

    Bidezarreta 12ko eraikina botako du Udalak sei hilabeteko epean

    Eraitsiko duten eraikina Bidezarretan 12 kalean. Argazkia: aiaraldea.eus

    Ekintzaileak lanean.

  • Aiaraldea /// 2016ko otsailaren 18a /// 46. ZENBAKIA 6

    _jendartea

    Langabezia jaitsi egin dela diote datuek. 2015eko urtarrilean 3.539 langabe zeuden Lanbiden erregis-tratuta. Aurtengo urtarrilean, bai-na, 3.072 kontabilizatu ziren. Hau da, 467 gutxiago.

    Jaitsiera bat eman den arren, langabezi-tasa altua izaten jarrai-tzen du eskualdean. Eskualdeko bi herri populatuenen, hau da, Lau-dioren (% 17,3) eta Amurrioren (% 15,7) tasak EAEko bataz-bestekoa-ren (% 14,6) gainetik daude.

    Emakumeak, kolpatuenBadaude horrenbeste alda-

    tu egin ez diren beste gauza ba-tzuk ere. Emakumeena jarraitzen du izaten langabeziak gehien kol-patzen duen sektorea, langabetu guztien % 56a baitira.

    Adin-tarteen arabera ere alda-tuz doa langabezi-tasa. Langabe-tu gehienak (1.491) 25-44 urte ar-tean dituzte. Beste 1.437 langabe-tu 44 urte baino gehiago dituzte eta azken 144ak ez dira 25 urte-ra iristen.

    Langabetu gehienak (1.902) zer-bitzuen sektoreko langileak dira, 493 industriako langileak dira, 258 eraikuntzakoak eta beste 91 nekazaritza sektorekoak. Azken 328ak, baina, aurretik lanpostu-rik izan gabekoak dira.

    Prekarietatea nagusiLangabetu kopuruak behera

    egin duen arren, horrek ez du lan

    merkatuaren egonkortze bat eka-rri. Prekarietatea da nagusi lan-postu gehienetan. Hori erraz iku-si daiteke urtarrilean eskualdean sinatu ziren lan-kontratuen ko-puruei erreparatuz gero: 1.653 kontratutik 91 (% 5,5) baino ez zi-ren mugagabeak. Gainontzekoak (1.562) aldi batekoak ziren.

    Gauzak ala, epe laburreko kon-tratuak dira nagusi. Laudion, adi-bidez, 31 egunekoa da bataz bes-teko kontratua. Urduan, berriz, 8 egunekoa baino ez.

    2015eko urtarrilarekin alderatuta, 462 langabe gutxiago daude eskualdean. Argazkia: aiaraldea.eus

    ERREDAKZIOA I Txabi Alvarado Baares

    3072 langabe kontabilizatu ditu Lanbidek Aiaraldean urteko lehen hilabetean, iazko urtarrilean baino 462 gutxiago. Sortzen ari diren lanpostuak, baina, ez dira egonkorrak, kontratuen % 5,8 baino ez baita mugagabea.

    Langabeziak behera egin du, baina prekarietatea nagusitu da

    Urtarrilean sinatu ziren kontratuen % 94,5 aldi baterakoak ziren

    3.072LANGABETU AIARALDEANOKONDO 70 (% 10,2)ARAKALDO 8 (% 9,1)URDUAN 287 (% 13,7)LAUDION 1.516 (% 17,3)AMURRION 817 (% 15,7)AIARAN 129 (% 8,5)ARRANKUDIAGA 39 (% 7,6)ARTZINIEGAN 118 (% 12,7)OROZKON 88 (% 6,7)

    Lanuzteak Imegarren, ordainsarien atzerapenengatik

    Laudion kokatua dagoen Ime-gar enpresako langileek lanuz-teak egiteari ekin zioten astelehe-nean (otsailak 15).

    Nominen ordainketetan dituzten atzerapenegatik ekin diote mobili-zatzeari. Duela bizpahiru urtetik hona era jarraitu batean izaten ari garen arazoa da soldatak atzera-penarekin jasotzearena, azaldu du LABen ordezkaria den Iaki Isusik, eta azkenean edalontziak gainez-ka egin du.

    Enpresari zenbait alternatiba proposatu dizkiote: soldata bi edo hiru zatitan ordaintzea, adibidez.

    Baina, salatu dutenez, enpresak ez die kasurik egin langileen eskariei. Ordainketak egiterako orduan ze-rrendan azkenak gara langileak, salatu du Isusik.

    Momentu honetan kalitatezko paga deritzona eta urtarrileko no-mina zor dizkie enpresak langileei.

    Soldatak ordaintzeko zailtasu-nak enpresak dituen zor batzuen ondorio dira. Makina berri batzuk erostean sortu zuten zorra.

    Baina euren errua da hori, azal-du du Isusik, eta gaineratu du ma-kina horiek ez dutela hasieran uste zen bezain ondo funtzionatzen.

    Herrira jaisteko asmoaLanuzteak egiten jarraituko dute

    langileek. Bi lanuzte ari dira egiten egunero, txanda aldaketetan. Gaur (otsailak 18) herrira jaisteko asmoa dute, merkatua dagoela baliatu-

    ta herritarrei euren egoeraren be-rri emateko. Otsailaren 29ra arte dute lanuzteekin jarraitzeko as-moa. Ordurako enpresak keinurik egingo ez balu, asanblada batean erabakiko lukete zer egin.

    Lantegiaren aurrean jarri dira langileak lanuzteetan. / aiaraldea.eus

    RaulArzaUGT

    _Argia

    Euskal soluziorik gabeko euskal arazoa

    Azken hamarkadetan hainbat eztabaida ikusi izan ditugu pentsioen sistemaren finantzia-zioaren eta bideragarritasuna-ren inguruan. Eztabaida interes-garri bezain interesatuak, pole-mikaz inguratuak. Alde batetik, badaude pentsio pribatuen alde egiten duten interes finantza-rioak eta, bestetik, sistema pro-pioak defenditzen dituzten al-derdi nazionalistak. Argi dagoe-na zera da: sektore batzuek al-datu nahi duten arren, sistemak ez duela porrot egin. Eta arazo nagusia ez da jaiotza kopurua, enpleguaren kalitatea eta egoe-ra ekonomikoa, baizik eta behin-behinekotasuna eta soldata ba-xuak. Gure Gizarte Segurantzak krisi ekonomiko larri baten ondo-rioak sufritu ditu, eta baita auste-ritate politika batzuen ondorioak ere. Langabezia, langile aktiboen murrizketa, langileak merkea-goak diren beste batzuengatik ordezkatzea, aldi baterako kon-tratazio gehiago egotea, solda-ten debaluazioa, behin-behine-kotasun gehiago... ondorio uga-ri ekarri dituzte austeritate politi-ka horiek. Gaur egun, hiru euskal lurraldeak lehenak dira Espainia-ko pentsioen ordainketen ran-kingean, baina geroz eta han-diagoa den defizit bat ari dira pi-latzen, iaz 2.000 milioi eurokoa izan zena. Datu horiekin zaila da sistema propio bat ezartzean pentsatzea. Nahiko lan zaila di-rudi pentsioak mantentzea Es-tatuaren Gizarte Segurantzaren kutxa bakarra mantentzen ez bada. Hori dela eta, premia dago alde guztien arteko eztabaida bat egin eta kontsentsu batera iristeko, pentsio publikoak guz-tientzako bideragarriak izan dai-tezen, zergen bidez ordainduak izanda ere.

    ERREDAKZIOA I Txabi Alvarado Baares

  • 7 46. ZENBAKIA /// 2016ko otsailaren 18a /// Aiaraldea

    40 erakundek sortu dute Aiaral-deko Euskalgintza Kontseilua. Ho-rien artean ikastetxeak, kirol eta kultur zein euskara elkarteak dau-de. Kontseilu osatu berriaren hel-buru nagusia euskararen normali-zazioaren alde elkarlanean aritzea izango da.

    Horretarako, ahalik eta eragile gehienen elkarlana sustatuko du kontseiluak. Erakunde berriak adie-razi du bere xedea dela Aiaraldeko euskararen normalizazioaren alde urratsak(1) eman nahi dituzten eragi-le zein norbanakoen bilgune iraunko-rra izatea, egiten den lanaren eragin-kortasuna bilatzea, gogoetarako fo-roa osatzea, estrategiak diseinatze-ko eta gauzatzen laguntze ko eus-karriak sortzea, erreferente izatea eta instituzioekiko eta entitate priba-tuekiko hartu-eman aktiboa izatea.

    Ibilbide luzeaEraketa batzarra pasa den ostira-

    lean, otsailak 12, egin zuten Laudioko Kultura etxean, baina puntu horre-tara heltzeko, lan handia egin dutela adierazi dute kontseiluko eledunek. Duela urte batzuk abiatu zituzten bilerak; udalerriz udalerri euskara-ren egoeraren azterketa egin, eta bi ondorio nagusi agertu ziren: eus-kara-kirola eremua lehentasunez-ko lan-esparrua dela eta normali-zazioaren bidean eragile ezberdinak elkarlanean aritzeko gune bat osatu beharra zegoela. Gune hori da, hain zuzen ere, ostiralean Laudion sor-

    tu dutena. Kontseiluaren funtzio-namendua eta ezaugarritzea pres-tatzeaz gainera, azken bizpahiru hi-labeteko egitekoa izan da elkarte (hezkuntza, ekonomia, instituzioak, aisialdia, kul tura) ezberdinen atxi-kimendua eta parte-hartzea bide-ratzea, bai eta Aiarako Kuadrillako presiden tearekin eta udaletako al-kateekin zein euskara teknikariekin bilerak egitea egitasmoa aurkezteko eta kontseiluari babesa eman eta el-karlanean aritzeko gonbitea egiteko.

    Sustatzaileek adierazi dutenez, instituzioek harrera ona egin diote proiektuari eta datozen hilabetee-tan kontseiluaren eta 10 instituzio (Kuadrilla eta udalak) horien arte-ko elkarlan-espa rrua zehaztea da euren asmoa.

    EtorkizunaBatzar eratzailearen ondoren,

    Aiaraldeko Euskalgintzaren Kon-tseiluak maiatzean izango du hu-rrengo batzarra. Ordurako, gaur-ko kontseiluan izendatutako talde eragileak 2016ko plangintza eta au-rrekontua, elkartearen legeztatzea, instituzioekiko hitzarmenak eta bes-te zenbait lan gauzatuko ditu.

    BIDEOA: Kontsei-luko parte hartzai-leen hitzak

    Euskalgintza Kontseilua eratu dute, euskararen normalizazioan elkarlanean eragitekoIragan ostiralean egin zen Aiaraldeko Euskalgintza Kontseiluaren eraketa batzarra, Laudioko Kultura Etxean. Oso eremu ezberdinetako 40 taldek osatu dute kontseilua, eta eragile gehiagoren inplikazio bilatzeko asmoa dute.

    ERREDAKZIOA I Aitor Aspuru Saez

    40 pertsonatik gora bildu ziren kontseiluaren eraketa batzarrean. Argazkia: aiaraldea.eus

    Hizkuntzaren normalizazioan parte hartzen dutenen edo parte hartu nahi dutenen bilgune iraunkorra eta gogoetarako gunea izan nahi du Kontseiluak, bai eta entitate bakoitzak egiten duen lanaren eraginkortasuna bilatzea ere

    EnekoGastakaPOLITOLOGOA

    _Hankamotz

    Fuegos Reunidos SL

    Urtarrila beroa Tubos Reunidos enpresa-ren Amurrioko lante-gian. 3 sute 12 egunen buruan; langile zaurituak, eba-kuazioak, tresneria hondatua eta nabe suntsitua, ekoizpena-ren etenaldi eta lekualdatzeak, isurketak eta ke-lainoak ondo-rio gisa.

    Azken horiek, beste batzuen artean, enpresaren galeren az-pian ezkutaturik geratuko dira komunikabide handietan, en-presa handien eragina nabar-menagoa baita enpresa handi diren talde mediatiko handien-gan (nahiz eta benetan ez di-tuen enpresak ordainduko, lan-gileek eta gizarte osoak bai-no, bai dirutan baita ondorioe-tan ere).

    Salaketa batek sugarren ar-tean sartzea lortu du, LAB sin-dikatuak jarritakoak, alegia, se-gurtasun neurriak bete ez zirela argudiatuta.

    Jasotako informaziotik ate-ra daitezkeen ondorioak ez da-biltza hortik urrun, ez baitiru-di normala lau egunetik behin sutea egotea hilabete erdian zehar, bereziki arriskutsuak di-ren operazioetan ikuskatzaileek konoetan ura egonda onarpe-na ematea edota ustez man-tentze eguneratua jasotzen du-ten tresnek bat-batean su har-tzea.

    Tubos Reunidos SA enpresak nazioartean eraikita duen sa-rean, non batez ere salmenta herrialde askotan dibertsifika-tzen den, argi dago hondamen-di horiek eragindako kostuak ez direla akzionista eta kon-tsumitzaile handien erantzuki-zun izango, haiek baitira iraba-ziak kudeatzen dituztenak. Nork itzaliko ote du langileriak eta gi-zarteak jasango duten sutea?

    Hiztegi lagungarria Urratsak(1), pausoak

    40 ERAGILERENKONPROMISOA OROZKOKO ERDU EUSKARA BATZORDEA URDUAKO ESKOLA OKONDO ESKOLA ARRANKUDIAGA ESKOLA LAUDIO BHI INSTITUTUKO HNP TALDEA URDUAKO AINTZINAKO ANDRA MARI IKASTETXEA VIRGEN NIA IKASTETXEA ERDU GUGAZ ARRANKUDIAGAKO ESKOLAKO GURASO TALDEA AIARA DANTZA TALDEA LATIORRO ESKOLA LAUDIOKO UDAL LANBIDE HEZIKETA IKASTETXEA OROZKOKO ESKOLA ETXAURREN IKASTOLA LAUDIOKO UDAL EUSKALTEGIKO LANGILEAK LA MILAGROSA IKASTETXEA AMURRIOKO PILOTA ELKARTEA GOIKOGANE MENDI TALDEA AIARAKO EUZKO GAZTEDI (EGI) LAUDIOKO GAZTE ASANBLADA AIARALDEKO ERNAI AIARALDEKO BERTSO ESKOLA (AIEBE) AIARAKO LAB AIARAKO ELA AIARAKO STEE-EILAS NERBIOI ERRUGBY TALDEA LUCAS REY ESKOLA BELAIKI EUSKARA ELKARTEA MENDIKO LAGUNAK MENDI TALDEA ZARAOBE INSTITUTUA ARTEKO GURE AMA ESKOLA LAMUZA ESKOLA AIARAKO AEK AIARALDEKO BERBALAGUNAK AIARALDEA KOMUNIKAZIO LEIHOA ARESKETA IKASTOLA LAUDIO IKASTOLA BASALARRINA EUSKALTZALEEN TOPAGUNEA ZABALEKO ESKOLA LAUDIOAR TXIRRINDULARI ELKARTEA AIARAKO HOGEITALAU ELKARTEA

  • Aiaraldea /// 2016ko otsailaren 18a /// 46. ZENBAKIA 8

    _erreportajea

    Kondaira zahar batek dionez, Txarlazoren azpiko baso sakonean herensuge bat bizi zen, eta inguru-tik igarotzen ziren gizakiak jan egi-ten zituen erruki barik, batik bat, lai-no opila Urduako harkaitzei atxiki-tuta(2) geratzen zenean. Herensugea Euskal mitologiaren jeniorik nabar-menenetakoa da, ahotik sua eta be-gietatik pozoia botatzen zuena. Es-kualdeko populazioa izuturik zeukan eta hondamen ikaragarrien sortzai-lea zela uste zuten Urduan.

    Ahoz-aho eta belaunaldiz-belaun-daldi kontatu izan den elezahar(1) ho-rrek agerian utzi digu laino opilak duen misterioaren sustraiak oso sa-konak direla. Gaur egun, XXI. men-dean gaudela, zientziara jo dugu fe-nomeno hau hobeto ulertzeko. Onin-tze Salazarrek, Euskalmeteko me-teorologoak, baieztatu digunez, laino opila udazken eta neguko anti-zikloiekin sortzen da, eguraldia egon-korra denean, zeruak garbi daude-nean, tenperatura baxuekin eta hai-ze leunaren hegoaldeko ukituarekin.

    Kotoizko hodei-jauziaEgoera horretan Losa haranean

    inbertsio termiko baten ondorioz sortzen den behe-laino trinko eta pi-sutsua arrastaka mugitzen da hego haizeak bultzatuta Gorobel mendi-lerroko gailurretaraino. Eta amilde-

    gira heltzean salto egiten du hala-beharrez, iparreko mendi-hegal er-diraino kotoizkoa dirudien hodei-jau-zi erraldoia sortuz. Baina hodei hotz hori maldan behera jaisten hasten denean, bailaratik gora igotzen den aire epelagoarekin topatzen da. On-dorioz, behe-laino hori desegiten edo desagertzen hasten da, aire epelak lainoaren ur-tanta txikiak lurruntzen baititu, dio Onintze Salazarrek.

    Tenperatura ezberdinetan dau-den haize-korronte bi hauen arte-ko topaketa gozo-gozo amaitu dai-teke, baina sarritan jira eta bira eten-gabe dabilen hodei-zurrunbiloa azal-tzen da.

    Laino opila dozena erdi aldiz ager-tzen da urtean zehar, gauez zein egu-nez, eta amildegira atxikituta dagoen denbora aldakorra da. Batzuetan ordu batzuk besterik ez da geratzen; bestetan, egun luzeak eman ditzake, sortarazi duten baldintzak desager-tu arte, alegia.

    Epe horretan Urduan eguzkia da nagusi, baina menditik datorren haize hotzak sortzen duen egoera sano(3) desatsegina da. Hodeiaren barruan, berriz, airearen hezetasun erlatiboa erabatekoa da eta ez dago ikuspenik.

    14 kilometroko luzeeraLaino opilaren tamina ere aldako-

    rra da. Gehienetan Txarlazo inguruan

    ageri da, Urduako mendatetik Txo-lopeko gailurrera bitartean, hau da, lau bat kilometro estaliz.

    Ohiz kanpoko egoeratan, aldiz, lai-noak Gorobelgo amildegi osoa bil-du dezake, Nerbioiaren ur-jauzitik Es-kutxiko tontorreraino, hamalau kilo-metroko laino-jauzia sortuz.

    Edozelan ere, zortedunak gara be-netan aparta den fenomeno honetaz etxean bertan gozatzeko aukera du-gulako. Onintze Salazarrek dioenez, ez da erraza holako laino bereziak munduan aurkitzea, izan ere orogra-fiak eragindako fenomeno bat de-nez, antzeko orografia eta antze-ko egoera meteorologikoak eman behar dira.

    Halere, badira ezagunak diren bes-te batzuk ere, adibidez, Tarragonan (han laino opilari La peluda esaten diote), La Palman (Kanariar Uhar-teak), Lurmutur Hirian (Hegoafri-ka), Malibun (Kalifornia, AEB), Ipar Carolinan (AEB) edo Ternuan (Kana-da). Hodei-jauzi guztiak dira oso era-kargarriak, baina duda barik Urdua-koa ikusgarrienetakoa izateaz gain, bere baitan herensuge itzela gorde-tzen duen bakarra da.

    Hamalau kilometroko luzera izatera iritsi daiteke Gorobelgo laino opila, ohiz kanpoko egoeratan. Argazkia: Javier Ruiz Lili

    ERREDAKZIOA I Naturayala

    Aspaldi kontatzen zen herensuge bat Gorobelgo laino opila noiz sortuko zain egoten zela aiaraldearrak erasotzeko. Munstro horren existentzia mito huts bat da, baina laino opilarena ez: baldintza orografiko eta metereologiko oso zehatz batzuek eragindako fenomeno natural ikusgarria da.

    Ohikoa ez den egoeratan lainoak Gorobelgo amildegi osoa bildu dezake, Nerbioiko ur-jauzitik Eskutxiko tontorreraino, hamalau kilometroko laino-jauzia sortuz

    Laino opilaren barnera bidaia:Usteak, mitoak eta zientzia

    Horrelako laino berezi gutxi daude munduan. Baldintza metereologiko eta orografiko antzekoak eman behar dira

    Hiztegi lagungarria Elezahar(1), kondaira / Atxikitu-

    ta(2), lotuta / Sano(3), oso.

  • 9 46. ZENBAKIA /// 2016ko otsailaren 18a /// Aiaraldea

    Laino opilaren barneko tenpe-ratura ere ez da beti bera izaten. Euskalmetek Txarlazoren tonto-rrean (934 m), duen estazio me-teorologikoan hartutako datuen arabera, gehienetan 0 eta 6 gra-duren arteko tenperatura izan ohi da.

    Lantzean behin, halere, hotzak inguruan dagoen ura izoztu egi-ten duenean, paisaia zuriz janzten da. Orriak, adarrak, enborrak, ha-rriak, alanbreak, hesolak... airean dagoen guzti-guztia izoztu egiten da, eta askotan hainbat zentime-troko izotz zatiak sortzen dira, haizeak modelaturik, korronteak markatutako norabideari begira.

    Hodei berezi honen barruan iza-ten den tenperatura zeropetik 18

    gradukoa izaten dela dio urdua-rren artean oso zabalduta dagoen beste uste batek. Alabaina, azken sei urteotan Txarlazon laino opi-laren barruan neurtu den tenpe-

    ratura minimoa -4 gradukoa izan da, 2013ko abenduan.

    Horrez gainera, Meteorologia Euskal Agentziak toki horretan tenperatura neurtzen duenetik (2001) erregistratu den minimo absolutua -laino opilarekin edo lai-no opilik gabe- -8,7 gradukoa izan da (2005ko otsaila). Sentsazio termikoa laino bitxi honen baitan, berriz, erraz hel daiteke -20 gra-dura dabilen haizearen ondorioz. Izan ere, normalean hego-mende-baldetik jotzen du, 40 eta 70 km/orduko bitarteko abiaduraz.

    BIDEO IKUSGARRIA: Laino opila, barrutik

    Den-dena izoztua0-6 gradu bitarteko tenperatura egon ohi da laino opilaren barruan, baina sarritan hoz-tu egiten da giroa, eta izoztu paisaia. Azken sei urteetan erregistratu den tenperatura minimoa -4 gradukoa izan da, baina sentsazio termikoa -20 gradukoa izan daiteke.

    ERREDAKZIOA I Naturayala

    Sentsazio termikoa erraz jaitsi daiteke -20 graduetara. Argazkia> Javier Ruiz

    Sentsazio termikoa -20 gradura iritsi daiteke laino opilaren barruan, haizearen ondorioz

    MUNDUKO LAINO-OPILAK

    Paisai ederrak sortzen ditu laino opilak. / Javier Ruiz Lili eta Naturayala

    Fenomeno arraroa da Gorobelen sortzen den laino opila. Baldintza orografiko eta meteorologiko jakinak egon behar dira izara zuria zabaldu dadin. Hala ere, munduko beste hainbat txokotan ere badaude antzeko fenomenoak sortzen dituzten lekuak.

    The table mountainLurmutur Hirian (Hego Afrika)

    Cumbre NuevaLa Palma (Kanariar Uharteak)

    NewfoundlandTernua (Kanada)

    Black MountainIpar Karolina (AEB)

    La PeludaTarragona (Katalunia)

  • Aiaraldea /// 2016ko otsailaren 18a /// 46. ZENBAKIA 10

    _kultura

    Azul tormenata, lluvia ail da ar-gitaratzen duzun lehenengo elebe-rria, baina ez idazten duzun lehe-na. Zerk bultzatu zaitu hau argita-ratzera?

    Gehienbat prest nagoelako libu-rua argitaratu eta zabaltzeko. Au-rretik idatzitako liburuei zerbait fal-ta zitzaien. Gozatzeko idatzi nuen au-rrekoa, baina ez nengoen prest jen-dearekin partekatzeko.

    6 edo 7 urte nuenetik idazten dut; ipuinak eta umeentzako liburuak idazten hasi nintzen.

    Liburu hau idazten hasi zinenean erabaki zenuen argitaratzen saia-tuko zinela?

    Egia esanda, liburua bukatu bai-no lehen erabaki nuen; mamitzen ari nintzela ikusi nuen itxura polita har-tzen zuela. Gainera, ez nuen bakarrik idazten. Irakur zezaten ematen nien ingurukoei: senarrari, nebari, lehen-gusinari... euren iritzia jasotzeko.

    Eta hori egin eta gero guztion on-dorioa izan zen merezi zuela argita-letxe bateri aurkeztea.

    Nolakoa izan da liburua argitara-tzearen prozesua?

    Lehenik eta behin, oso zaila da ar-gitaletxe baten interesa erakartzea. Nik, esate baterako, Planeta, Pen-guin eta horrelako argitaletxe han-diei ez diet ezta bidali ere egin liburua. Hasteko, ez diete egile berriei erre-paratzen eta eskuizkribuaren kopia egin behar da, postaz bidali... nire ja-torrizko testuak 500 orrialde baino gehiago dauzka.

    Bestalde, argitaletxe handiek ez daukate inolako interesik idazle be-rriekiko; ez daude prest arriskuak hartzeko.

    Horregatik, argitaletxe berrien al-deko apustua egin behar dugu; prest baitaude arrisku txikiak hartzeko eta egile berriei aukera bat emateko.

    Orain liburua promozionatzeko garaia da, ez?

    Bai, aurkezpenak egiteko asmoa daukat. Amurrion egingo dut lehe-nengoa, martxoan. Aurkezpena eta liburu sinatzea izango da. Bilboko La Casa del Librorekin ere harremane-tan nago. Gasteizen ere egin nahi dut. Hemen, Melillan, idazleen elkarteak lokala utziko dit aurkezteko.

    Liburuak indarkeria matxista du ardatz.

    Abiapuntua galdera batekin sor-tzen da: denboran atzera egiteko gaitasuna izango bagenu, dakiguna jakinda, zer akats mota ez genuke errepikatuko?

    Ideia horrekin sortu zen liburua. Bestalde, indarkeria matxista gizar-tean dagoen arazoa da, eta konpon-du ordez, badirudi okerrera egiten duela. Horregatik erabaki nuen hori jorratzea, emakumea naizen hei-nean kaltetua sentitzen bainaiz.

    Melillan gauzak beste modu ba-tean ikusten dira, eta batzuetan su-tan jartzen naiz ikusten eta entzuten dudanagatik.

    Hala ere, itxaropenaren aldeko liburua da nirea; nahiz eta, gehien-bat, azaltzen duen bortizkeria su-fritzen duen emakume batek nola uzten duen bere burua egoera ho-rretan. Jendeak askotan esaten du: emakume honek zergatik ez du han-ka egiten?.

    Askoz zailagoa da. Arrazoi psiko-logikoak ere badaude: autoestimua asko urratzen diete, menpekoak di-rela sinetsarazten diete... eta horrek azaltzen du zergatik ez duten sala-tzen, zergatik jarraitzen duten ho-rrela...

    Itxaropenaren aldeko aldarria da; bizitza alda daiteke.

    Melillan, Amurrion edo beste nonbaiten girotu duzu eleberria?

    Ez dut zehaztu. Hala ere, hemen-go jendeak irakurri duenean, prota-gonista unibertsitatean eta hondar-tzan dagoela, guztiek esan dute Do-nostin girotua dagoela.

    Pertsonaiaren herria ere iparral-dekoa da. Azken finean, nik ezagu-tzen dudanari buruz idazten dut. Ez dira herrien izenak aipatzen baina iparraldeko herriak dira.

    Liburu berria egiteari ekin diozu?Bai, nik ezin dut idatzi gabe egon.

    Egia da promozioak lan asko behar duela, baina nik idazten jarraitzen dut.

    Dagoeneko 100 orrialde baino gehiago izkiriatu(1) ditut. Fugit argi-taletxeak nire liburuak argitaratze-ko asmoa dauka.

    MikelAyllonIDAZLEA

    _Kamerinoa

    Zinemaren alde

    I a hasieratik hasi da kei-nuka. Besaulkian desero-so balego bezala hasieran, ipurdia batera eta beste-ra mugituz, arreta sobera dei-tu gabe.

    Krispetak irensteko behar baino zarata handiagoa egi-ten gero, ahoa nabarmen ireki eta ixten, ondoan nagoen honi ez beste inori enbarazurik egin gabe, oraindik.

    Purrustaka hasi denean, in-gurukoen arreta ere berega-natu du, eta egon da txssst lo-tsatiren bat egin dionik ere.

    Espantuka hasi denean, or-dea, besoak airean nabar-menki astinduz, ez da egon ohartu ez den inor, eta handik behar baino lehenago botako gintuzten beldur izan naiz.

    Egia esate aldera, ez genu-keen gauza handirik galduko, baina kaleratuaren lotsa ez da izaten gauza samurra, batez ere adin batetik aurrera.

    Eskerrak beste guztien ba-rre-algara ozenek estali di-tuzten, azkenerako, Mariren kexu, ezinegon eta etsipe-nak.

    Behingoz kanpora atera ga-renean, lotsagorritzeraino de-non begiradak erakarri ditue-na ni izan ez banaiz ere, de-senkusatzeko gogoa piztu zait.

    - Zer jakin behar nuen nik ba! Negoziotik aparte behar-ko lukeen udal zinema-are-toan espero izatekoa da kul-tura pixka bat eta ez espekta-kulu

    Ikusi berria zelan kalifikatu jakin ezinda geratu naiz, Mari erreskatera etorri den arte.

    - Lasai, honek abizenak zor-tzi eta nahi beste gehiago, bai-na izenik ez du.

    LITERATURANobelan indarkeria matxista jorratzea erabaki nuen, emakume naizen aldetik eragiten baititAINARA VILLACORTA (Amurrio, 1978) Melillan bizi da orain eta bertan idatzi du Azul tormenta, lluvia ail, argitaratu duen lehen eleberria. Indarkeria matxista du ardatz liburuak. Bere bigarren liburua izango dena prestatzen ari da orain.

    Hiztegi lagungarria Izkiriatu(1), zirriborratu, idatzi

    ERREDAKZIOA I

    Amurrion martxoan egingo dut liburuaren aurkezpena

    Fugit argitaletxeak azaldu du nire bigarren liburua izango dena argitaratzeko prestutasuna. 100 orri daramatzat idatzita

    Gaur egun Melillan bizi da Villacorta. Argazkia: Hauxe Da

    LIBURUA

    IzenburuaAzul tormenta, lluvia ailArgitaletxeaTempus FugitOrri kopurua439SipnosiaAna 1999 urtean esnatzen da, berriro ere 18 urterekin. Horrela, iragana beste era batera biziz, aukera bat zabalduko zaio begien aurrean: bederatzi urtez bere senarra izan zen gizonaz maintemintzea ekiditeko aukera.

  • 11 46. ZENBAKIA /// 2016ko otsailaren 18a /// Aiaraldea

    _kultura

    Euskal Zinemaren sailean egon da filma. Luis Vil

    Txetxu UrkijoZINEMA

    The Hateful Eight

    _kultur leihoa

    Zuzendaria: Quentin TarantinoAktoreak: Samuel L. Jackson, Kurt Russell, Jennifer Jason Leigh...Herrialdea: AEBIraupena: 167 minutu

    Aste honetan Tarantinoren azken lana, The Hateful Eight (2015) ize-nekoa, gomendatu nahi dizuet. Pe-likula interesgarria izateaz gainera, oso proposamen orijinala dela irudi-tu zait. Izan ere, western klaustro-fobiko bat ikustea ez da oso ohikoa. Zinta osoak gela bat erakusten du, bertara iristeko protagonistek har-tu behar duten bidean dauden pai-saia ederrak kenduta.

    Red Rockera doan diligentzia ba-tek, elur-bisuts batek eraginda, mertzeria batean osteratxo bat egin beharko du. Bertan, bidaiariek espero ez duten lagun talde bat to-patuko dute.

    Tarantinoren zortzigarren peli-kula honek Tennesseen mundura-tu zen zinemagilearen lanek dituz-ten ezaugarri guztiak barnebiltzen baditu ere, arestian esan bezala, ez-ohikotzat jo behar dugu. Peliku-laren lehen zatian pertsonaien ar-teko elkarrizketek etengabeko ten-tsioa sortzen dute, nahiz eta tiro ba-kar bat ere ez egon. Istorioaren bu-kaeran, ordea, odola, bortizkeria inplizitua, umore ukituak, dialogo bihurriak... topatzen ditugu nonahi.

    Zuzendari amerikarrak duen bes-te indargune bat, inolako zalantza-rik gabe, aktoreengandik kalitatez-ko antzezpenak eskuratzeko gaita-suna da. Ezin ukatu oraingo honetan berriro ere lortu egin duela. Jenni-fer Jason Leigh, Samuel L. Jackson edo Demin Bichirrek, besteak bes-te, karakterizazio borobilak gorpuz-tu dituzte. Filma Amurrioko Antzo-kian egongo da ikusgai, otsailaren 27an eta 28an, 20:00etan.

    Anuntxi AranaANTROPOLOGOA

    _Lurpetik Prakagorridunen balentriak

    Familiariei sorgin deitzen zaie baina sorginon indarrak ere direla diote Orozkon, haien jabeak sorginak direlakoan. Indartsu eta trebe ziren jendeez esaten zen prakagorriak zeuzkatela.

    Itzina gainean den Itzingotiko artzain batek ei zeuzkan: ikaraga-rri zalua zen, basa behiak nahi bezala harrapatzen zituen mendian. Sanantolin batzuetan, zezen plazara sartzeko ateak itxita zirenean, karrera hartu eta hesiaren gainetik salto egin zuen barrura. Gero, zahar eta ezindua zenean, gazteek esaten zioten: Zuk lehen par-te-txarrekoak ez zeunkazan?. Eta hark, haserre eginda: Orain behar eukezan nik parte-txarrekoak, ez lehen! Lehen berez eu-kezan nik!. Ospetsuak dira Orozkon Axpuruko abade familiardu-na eta haren kriada. Behin, Ochomayo-ko zezenetara joan ziren hodei baten gainean prakagorrien indarraz. Gero, neskameak fa-miliarien kutxa topatu eta zabaldu zuen: brau atera zitzaizkion eu-liak eta lan eske hasi zitzaizkion, baina ipintzen zien guztia berehala bukatzen zuten; eta berriz ere hegaz inguruka eta ausikika, behar gehiago gura zutela. Nafarrondoko errekatik Axpurura ura altze-tako bahe batean agindu zien; familiariek buztinez eta bekorotzez behea zerratu eta hartan ura ekarri: eta urez gainezka Axpuru... abadea heldu eta euliak beren ontzira batu arte.

    Oso aipatua da Nafarroan Joanes Bargotakoa, Axpurukoa beza-lako apez bat. Antzeko istorioak badira Zuberoan eta Biarnon. Piri-nioetako beste lekuetan ere ezagutzen dira izaki langile eta abera-tsarazleak, hala nola Gaskoinian lo Mandagot urre kakigilea (edo lo Mandragot, hau da, mandragora), eta Katalunian els maina-rons, canut batean gordetzen direnak.

    ERREDAKZIOA I

    Berlinale zinema jaialdirako hautatu dute Escisin filma

    Amurrioko Luis Vil zuzendaria-ren Escisin filma Berlinale zine-ma jaialdirako aukeratua izan da. Izan ere, Zineuskadik stand bat jarri du European Film Market barruan. Pelikula euskal zinemaren katalo-goan egon da festibalean. Luis Vi-

    lek oso pozik dagoela adierazi du. Egileak uste zuen ez zuela aukerarik izango filma horrelako esparrue-tan zabaltzeko, ekoizpen indepen-dentea baita berea. Otsailaren 11an hasi zen zinema jaialdia Berlinen eta bihar (otsailak 19) bukatuko da.

    Eskualdeko zazpi lan Ametsen Liburua proiektuan

    Ametsen liburua, ia bostehun lagunen artean osatutako egi-tasmoa(1), aurkeztuko da otsaila-ren 23an, Laudioko Herriko Plaza-ko aretoan. Liburu horrek XX-XXI. mendeetako ehunka euskal erre-presaliatu politikoren ametsak ja-sotzen ditu, era dotorean. Izan ere, oso edizio bereziko liburua da: ia mila orrialdeko eta 7 kiloko libu-rutzarra da, modu txukun eta zain-duan argitaratua. Errepresaliatu (presoak, deportatuak, iheslariak, torturatuak...) bakoitzeko bi orri ditu, argazkiz lagunduta.

    Parte hartzea oso anitza da, ia mende bateko errepresaliatuen ametsen berri ematen duelako. Luzio Urtubiarekin hasi eta Jose-ba Sarrionandiarengana heldu arte

    idazle asko daude. Ekarpen hauekin batera, ia berrogeita hamar eus-kal sortzaileren artelanak tarte-katu dira.

    Proiektuan Aiaraldeko zazpi la-gun aritu dira: Orozkoko Jose An-jel Aramendi; Laudioko Isidro Mur-ga, Fidel Largatxa, Pablo Gorostia-ga, Mikel Etxebarria eta Joxe Blan-co; eta Urduako Aletxu Zobaran.Aurkezpenean Ametsen Liburua-ren bultzatzaile eta koordinatzai-le izan den Jokin Urainek hitz egin-go du, eskualdeko errepresaliatue-kin batera. Liburua salgai egongo da bertan.

    Eskualdeko zazpi lagun aritu dira proiektuan.

    EZ TIRO EGIN ANBULANTZIEI, BRAILEZ: ONCE erakundearen Bilboko delegazioak Mikel Ayllonen estreinako eleberria itsuentzako egokitua argitaratu du, brailez. Hiru liburukitan plazaratu dute nobela, eta erakundearen liburutegi zerbitzuaren bidez lortu daitezke hirurak.

    ARGAZKIGINTZA:Martxoan hasiko da Amurrioko HiribilduaXXXVII. Argazki Lehiaketa

    Martxoaren 1ean ireki eta 31an itxiko da Amurrioko Hiribildua Ar-gazki Lehiaketaren XXXVII. edi-zioan parte hartzeko epea. Au-rreko edizioetan bezala, bi moda-litate egongo dira: gai libreko ar-gazkiena eta amurrioko irudiena. Amurrio.org web-gunean eman daiteke izena.

    ANTZERKIA:Martxoaren 19an izango da Antzerki Jardunaldi Laburraren bigarren edizioa

    Amurrioko Aimara Antzerki tal-deak martxoaren 19an aurkeztuko du II. Antzerki Jardunaldi Laburra. Amurrioko Kultur Etxean eta La Casonan izango da jardunaldia eta arratsaldeko 19:00etatik 21:00ak arte iraungo du. Ordu erdiro an-tzezlan bat ikusteko aukera egon-go da, lau guztira.

    ERREDAKZIOA I

    Hiztegi lagungarria Egitasmoa(1), ekimena, proiektua

  • Aiaraldea /// 2016ko otsailaren 18a /// 46. ZENBAKIA 12

    _kirolaESKIA

    Jende askok gurekin ikasi du eskiatzen JON ASPURU (Amurrio, 1960) Amurrioko Elur Taldeko lehendakariordea da. Taldea-ren informazioa emateaz gain, egun eskiatzeko dauden aukerak azaldu ditu.

    ERREDAKZIOA I Irati Moreno Fernandez

    Zenbat urte daramatza Amurrio-ko Elur Taldeak martxan?

    2000 urtean sortu genuen tal-dea. 16 urte daramatzagu, beraz. Garai onenetan laurehun bazkide baino gehiago izatera heldu gara. Gaur egun, ordea, berrehun ingu-ru gaude.

    Zergatik sortu zenuten taldea?Garai horretan jende asko hasi

    zela eskiatzen ohartu ginen eta beste asko ikasteko gogoekin zeu-dela. Hasieran lagun talde txikia zena, talde handia bilakatu zen apurka apurka.

    Neguan hainbat irteera antola-tzen dituzue.

    Hamabostero hainbat txango(1) antolatzen ditugu Frantziako eski estazioetara. Iraupen eskia prak-tikatzeko, ordea, hemendik gertu geratzen gara, Lunadan edo Errio-xan adibidez.

    Antolatu dugun hurrengo irteera otsailaren 26tik 28ra izango da eta Baqueirara joango gara. Asko gustatzen zaigu eski estazio hori, nahiz eta garestia izan. Oso ondo zainduta dago eta nahiko handia da.

    Zer da irteera horretan egiten duzuena?

    Eskual-deko jende askok gu-rekin

    ikasi du eskiatzen. Izan ere, irteera guztietan begira-

    le(2) bat izaten dugu gurekin, bi orduz

    egun bakoitzean. Eskiatzen ez dakiten pertso-nek berarekin egoteko au-kera dute eta

    poliki-poliki es-kiatzen ikasten dute horrela. Asko horrela

    hasi ziren.

    Zelako parte hartzea dute irtee-ra horiek?

    Orain arte izugarrizko parte har-tzea izan dugu, behin baino gehia-gotan eskualdetik bi autobus ate-ra ditugu.

    Baina orain, krisia dela eta, par-te hartzea jaitsi dela esan beharra dago. Gainera, eskia modan egon zen arren, gaur egun moda hori ez dagoela uste dut.

    Eskualdean eskia gustuko duen jende asko dago. Nora joatea go-mendatuko zenieke?

    Gu normalean Frantziara goaz beti. Iparraldean dagoenez elur gehiago eta hobea egoten da han. Horrez gain, prezioak merkeagoak dira, ez dituzu hemen bezalako auto ilarak jasan behar...

    Eski estazio gehiago daude han hemen baino. Hemen egin dena az-piegitura guztiak Formigalen elkar-tzea izan da, eta hori dela eta izuga-rrizko auto ilarak sortzen dira. Fran-tzian ez, bailara batean hiru edo lau eski estazio daudelako.

    Urrunago joateak pena mere-zi du?

    Nahiz eta Frantziakoak urruna-go egon, askotan denbora gutxiago ematen da bidaian. Batzuetan Jaca-tik Formigalera heltzeko ordu bat behar duzu eta... Bai, nire ustez pena merezi du. Ez bakarrik bidaiagatik, han dauden erosotasunengatik ere.

    Mendiko eskiaren praktika igo dela uste duzu?

    Bai, izan daiteke. Jendeak eskia-tzen ondo dakienean normalean mendiko eskira jotzen du, pista as-kotan aspergarria egiten zaiolako.

    Baina horretarako teknika ego-kia izatea beharrezkoa da, oso arris-kutsua izan daitekeelako. Teknika-rik gabe mendiko eskia praktika-tzea ezinezkoa da, askotan bakarrik egon zaitezke, edozein elur mota topa dezakezu... Eta zerbait gerta-tzekotan garrantzitsua da nola jo-katu behar duzun jakitea.

    Gure taldean ez doa inor baka-rrik mendiko eskia `praktikatzera eta, horrez gain, ekipamendu guz-tia eramatea beharrezkoa da.

    Hiztegi lagungarria Txango(1), ibilaldi / Begirale(2), mo-

    nitore /

    Antolatu dugun hurrengo irteera otsailaren 26tik 28ra izango da, eta Baqueirara joango gara

    Krisia dela eta, parte hartzea jaitsi da. Lehen eskia modan zegoen, gaur egun ez

    Errioxan dagoen eski estazio txikia da. Valdezcarayko eski estazioa guztira 26 pistek osa-tzen dute. Zailtasun maila guz-tiko bideak daude. Orain 4 pista besterik ez dituzte zabalik: bi

    berde eta beste bi urdin. 1.500 metrotatik 1.800 metrora bitar-tean eskiatu daiteke normalean. Estatuko 10 eski estazio onenen artean aurkitzen da eta eskual-detik 130 kilometrotara dago.

    LUNADA, TXIKIA BAINA XAMURRALunadako estazioa eskiatzeko 7 kilometrorekin egokitutako ere-mua da, Espainiako txikienetari-koa. Burgosen dago, Aiaralde-tik 75 kilometrora, eta 5 pista

    besterik ez ditu: 2 berde eta 3 gorri. Oso aproposa da eskia-tzen ikasten dabilen jendearen-tzat, izan ere, ez ditu pista oso zailak eta nahiko luzeak dira.

    PEYRAGUDES, 2.200 METROKO GAILURREKIN51 pistaz osaturiko eski esta-zioa da. Pista batzuk 2.400 metro dituzte. Frantziako Piri-nioetan dagoen eski estaziorik onenetarikoa da, hainbat zer-

    bitzu eskaintzen baititu. Aiaral-detik 400 kilometrotara koka-tuta dago. 60 kilometro ditu guztira eskia, snowboarda eta antzeko kirolak egiteko.

    BAQUEIRA, 33 PISTA51 pista eta 2.400k metroko altuera duen eski estazioa da. Lleidan dago (Aiaraldetik 450 bat kilometrotara) eta egun ia pista guztiak ditu zabalik. Bere

    parean beste bi estazio ditu, bata Beret eta bestea, Bona-gua. Azken bi hauetako ia pista guztiak 2000 metrotik gora-koak dira, eta Beret da handie-

    FORMIGAL ETA PANTICOSA, HANDIENAKEskiatzeko 176 kilometro es-kaintzen dituzten bi eski esta-zio dira Formigal eta Panticosa. Guztira 147 pista dituzte. Ber-tako gailurrik altuenak 2.250 metro ditu.

    Gaur egun, elur kantitatea dela eta, 95 kilometrotan barrena eskiatu daiteke: 15 Panticosan eta 80 Formigalen. Aiaraldetik 320 kilometrotara dago Formi-gal, Huescan.

    VALDEZCARAY, ESTATUKO 10 LEKU ONENEN ARTEAN

  • 13 46. ZENBAKIA /// 2016ko otsailaren 18a /// Aiaraldea

    _kirola

    Urtarrilaren 31an izan zen Eus-kadiko Kros Txapelketa Lasarten. Bertan Laudio Atletismo Klubeko

    emakumezko jubenilek 3.postua lortu zuten. Horregatik, otsailaren 28an Espainiako Kros Txapelketan

    arituko dira. Zazpi neskez osatu-tako taldeak ordezkatu du aurten jubenil maila.

    Eduviges Frutos arduratzen da neska horien entrenamenduez eta adierazi duenez ezustekoa izan da Espainiako Txapelketara joateko txartela eskuratzea. Bere iritziz, oso maila altua zegoen Euska-diko Txapelketan eta horregatik baieztatu du taldea oso ondo ari-tu zela eta korrikalariek oso las-terketa ona egin zutela.

    Gogor entrenatzen dabiltza orain Besaide Astobiza, Ekhine Barinaga, Aitana Delgado, Maider Martin, Ane Aldaiturriaga, Naroa Mendez eta Iratxe Salazar, otsai-laren 28an izango den norgehia-goka horretan ahalik eta hobekien jarduteko.

    Espainiako Txapelketarako sailkatu dira Laudio Atletismo Klubeko jubenilak

    Emakumezko jubenilen taldeko 6 kide. Argazkia: Laudio Atletismo Kluba

    ERREDAKZIOA I Irati Moreno Fernandez

    Martxoaren 6an izango da Artziniegako Mendi Ibilaldia

    2016ko Martxoaren 6an Yarri memoriala Artziniegako mendi ibilaldiaren VII. edizioa egingo du Ganzorrotz Mendi Taldeak.

    Urtero bezala, bi ibilbide presta-tu dituzte Artziniegako mendietan barrena: luzeak 23 km izango ditu eta mendizaleek Pealba eta Otsa-ti mendien tontorrak zapalduko di-tuzte. Laburrak, berriz, 11 km izan-go ditu eta Otsati mendira joango da, Soxoguti zeharkatuta herrira itzultzeko. Jatekoa eta edatekoa egongo da ibilbidean eta amaie-ran, frontoian, guzti-guztientzat.

    Ibilaldi luzea 8:00etan abiatu-ko da Artziniegako frontoitik eta laburra ordu eta erdi geroago, 9:30ean. Izena webgunearen bi-dez eman daiteke otsailaren 27ra

    arte. Dena dela, egunean bertan ere egongo da aukera: 7:00eta-tik 7:45era martxa luzerako eta 8:30etik 9:15era ibilbide laburre-rako.

    ERREDAKZIOA I Ganzorrotz Mendi Taldea

    Laudioko Master Klasikoaren VIII. Edizioa ospatu zuten larun-batean Laudion. 176 txirrindulari atera ziren lasterketa egiteko as-moarekin; elite, master 30, mas-ter 40 eta master 50ko mailako kirolariak, hain zuzen ere.

    Izugarrizko euritearekin hasi zen froga. Txirrindulariek 78 kilo-metroko ibilbidea zeukaten egite-ko. Lau bira egin zituzten herritik eta ondoren Arespalditza, Zua-za, Okondo eta Garatera abiatu ziren berriz ere irteera puntuan helmugaratzeko.

    Hasierako lau birak azkarrak izan ziren, 16-17 minututan egin zituzten. Lehenengo itzulian eror-

    keta handi bat egon zen gainera, zeinetan hainbat lasterkarik kon-trola galdu zuten. Horietako ba-tek ospitalean bukatu zuen alda-ka apurketa posible bat medio.

    Hirugarren biran 14 txirrindula-rik aurrea hartu zuten eta pelo-toiari 20 segundoko aldea atera zioten. Diferentzia handituz joan zen, ordea: laugarren biran minu-tu bateko diferentzia lortu zuten, bira handiko garaipena haien ar-tean jokatzeko aukera eskuratuz.

    14 txirrindulariak apurka apur-ka urruntzen joan ziren eta Ga-ratetik David Garcia Cuesta izan zen helmugaratu zen lehenen-goa, metro batzuetako aldeare-

    kin. Dena den, beranduago, txi-rrindularia lasterketatik kanpo-ratzea erabaki zuten epaileek dortsala tapatuta eramateaga-tik. Hori dela eta, modu ofizialean, Ramon Javier Garcia Sanchez (To-yota Euskoauto), master 30 mai-lakoa, izan zen garailea.

    Liskar apur bat egon zen epai-leek hartutako erabakiagatik. Bai-na araudia jarraitu zutela baiezta-tu zuten, eta aurrera jarraitu zu-ten. Elite mailan Javier Montillak (Zona Bike) irabazi zuen. Master 40 mailan Gartxot Gisasolak (Elo-rrioko T.E) lortu zuen garaipena, eta Master 50ean Arsenio Gon-zalezek (Artatxori).

    176 txirrindularik parte hartu zuten Master Klasikoan. Argazkia: Irati Moreno Fernandez

    LAUDIOKO MASTER KLASIKOA

    Txirrindulariak ez ezik, euria ere protagonista Master Klasikoan

    Iigo Gonzalez de Tejada

    ERREDAKZIOA I Irati Moreno Fernandez

    ESKUPILOTA Bukatu da Herriaren XX. Eskuz Binakako txapelketa

    Hiru mailetako partiduetako fi-nalak jokatu ziren ostiralean Are-tako Frontoian. Gaztetxoen katego-rian Muguruza laudioarrak eta Oli-denek ezin izan zuten Orue eta Gar-tziaren aurkako norgehiagoka ira-bazi, eta azkenean 19-22 geratu zen markagailua.

    19 urte azpikoen mailan, bikote gorria gailendu zen hasieratik, Zu-

    bizarreta eta Garmendia, eta 22-10 garaitu zituzten Arrizabalaga eta Salegi. Seniorretakoa, ordea, oso partidu parekatua izan zen. Hasie-ran urdinek (Labakak eta Telle-txeak) aurrea hartu zuten eta ondo-ren Albaradok eta Zabalak. Alabai-na, gero berriz ere gailendu ziren ur-dinak markagailuan, azkenean 17-22 emaitzarekin txapelketa irabaziz.

    Iragan ostiralean jokatu ziren finalak. Argazkia: aiaraldea.eus

    LAUDIO IKASTOLAKO KROSA: Izugarrizko parte hartzea izan zuen Laudio Ikastolako Krosak. Eskolarteko Arabako Txapelketa lokatz artean pasatu zuten lasterkariek. Argazkia: Aitor Burgoa

  • Aiaraldea /// 2016ko otsailaren 18a /// 46. ZENBAKIA 14

    _Herriko plaza

    GALTZAGORRIAK02.19-03.20Ez dira betiko garai onenak, bai-na badakizu lorpenak izateko ere denbora eman behar dela aisia galtzen ezta? Denok nahi dugu eroso bizi eta datozen aukera guztiak alferkeriarengatik etor-tzea, baina gogoratu zuk egiten ez duzuna ez duzula inoiz lortuko!

    LAMIA04.21 - 05.20Polit-politak dira zure begiak, baina ez kolorearengatik, islatzen duten zoriontasun eta bakeagatik baizik. Distira horrek nahi duzuna lortzeko behar beste indarra emango dizu. Edozer lortzeko gogoaren seinale izateaz gain, edonor sorgintzeko kapazak dira!

    BASANDERE06.21 - 07.20Nork ahaztu du lehenengo amo-dioa? Inork ere ez, baina zergatik beti lehengoak oraingoekin kon-paratu denborak ere gugan eragi-na izan duenean? lehen sentimen-duek soilik balio zuten harrema-netan, orain gure izaera jorratu dugu printzipio batzuk finkatuz.

    JENTILAK08.22 - 09.22Bezperako azken orduetan efekti-boagoa zarela diozu egunerokoan egin behar duzuna ez egiteko. Az-ken orduko akatsak ere grabea-goak izan ohi dira azkar eta erre-pasatu gabe daudelako. Has zaitez agendatxo baten egin beharrekoak banatzen.

    MARI10.23 - 11.22Mari! Zelan azkenengo inauteriak Beti jairik-jai zabiltza baina mozo-rrotzeko gogorik ez al duzu izan? Ondo ez zaudela pentsatu behar-ko dugu orduan? Jaiarekin kon-pontzen dituzu sarritan zure bu-ruhausteak, zentzugabekeri hutsa dela ohartu zara ezta?

    SUGAAR12.20 - 01.19Gezurrak aitzakia bihurtzen dituzu besteek egiten duten hori ez egi-teko. Zergatik justifikatu egin nahi ez duzun hori? Zure buruarekin leiala izan, zure uste eta nahiak defendatu itzazu!

    TARTALO01.20 - 02.18Kontuz ibili azkenaldian aukera-tutako lagunekin. Betiko lagu-nekin izandako eztabaida dela eta lagun bila zabiltza, zergatik ez konpondu haiekin dituzun go-rabeherak? Denbora pasako da eta kidetasuna galtzeaz damu-tuko zara.

    HERENSUGE03.21-04.20Azkenengo aste hauetan nahigaberen bat izan duzu, baina zu identifikatzen zaituen indar hori erakusgarria da oso. Aurrera egiteko kapaza zara beti. Baina ez zaitez gainontzeko guztiak salbatzen saiatu eta zure burua ere zaintzen ikasi.

    BASAJAUN05.21 - 06.20Aske bizi naiz eta, hilko banintz hobe? Zeinek sortu dezake sentimendu gazi-gozo hori? Olerki hutsak dira, edonor bere kabuz bizitzeko ahalmena baitu, zu berezia zara bai, baina horregatik ez zara salbuespen bat izango!

    GAUEKOAK07.21 - 08.21Proiektu berriak askotan beharrezkoak dira lortu ez ditugun horiek ondo atera edo lortu ez direnean. Horrek ez du esan nahi gainditu gaituztenik. Askotan proiektu berean murgiltzeak besteengatik etekina ez ateratzea dakar.

    AKERBELTZ09.23 - 10.22Zorion etxe honetako denoi! Zorionak zuen artean lortutako orekagatik! Bakoitzak bere tartea dauka eta ez du bestearena inbaditzen. Bakoitzak bere harri-koskorra ekarri behar du proiektu polit hori bete ahal izateko.

    ZIRIPOT11.23 - 12.20Aspertuta zaude ordenagailuan besteen bizitzak arakatzen. Ez al duzu ikusten denbora aurrera doala eta haiengan ikusten du-zun zoriontasuna galtzen ari za-rela zure malkoetan itotzean?

    _horoskopoa_denborapasak

    SOLUZIOAKSudoku, hitz-gurutzatu eta hitz gezidunen soluzioak web-gunean ikusgai: http://www.aiaraldea.eus/users/denborapasak

    _agurrak Bidali zorion agurra [email protected] helbidera otsailaren 26a baino lehen. Interneten zuzenean argitaratu ditzakezu aiaraldea.eus-eko komunitatean.

    AiaraGure trepalari maitiari musu

    asko bere urtebetetzean! Maite zaitugunen partez!

    Maite zaitugunak

    MariZorionak Mari! Zuretzat ez dira

    urteak pasatzen, beti bezain gua-pa eta kaera!

    Betikoak

    UnaxZorionak Unax!!! 5 urte jada,

    ondo pasa txapeldun! Etxekoen partez musu haundi bat!

    Etxekoak

    MareneZorionak! 6 Urte!! Etxeko guztien

    partez muxu handi bat eta jarraitu beti bezain alai!! Asko maite zaitugu!

    Etxekoak

    MaialenZorionak Maialen zure zortziga-

    rren urtebetetzean etxeko guztien partez, muxu haundi bat!!

    Etxekoak

    7

    6

    7

    72 3

    8

    8

    1

    2

    ZAILA OSO ZAILA

    OSO ERRAZA ERRAZA

    2 6 9 1 7 5 36 1 9 4

    5 4 64 1 5 9

    1 2 8 9 3 79 3 7 4 8

    9 4 3 88 7 9 4

    4 8 7 2 1 9 6

    3 6 2 8 56 8 3 7 2 4

    8 42 7 53 5 7 8

    9 5 6 7 262

    7 42 34 8

    6 32 5 1

    7 4 9 67 4 35 9 7 4 8

    8 4 78 7 3

    533 5 6 2

    3 4

    2 67 2 5

    398 7 4 23 5 6

  • 15 46. ZENBAKIA /// 2016ko otsailaren 18a /// Aiaraldea

    _irakurlearen txokoa

    23:30 LAUDIOX URTEURRENAAkerbeltzSorgin Taberna

    02.21IGANDEA07:30 OKONDOMENDI IBILALDIAAltunagaMalkuartuko autobus bidegurutzea

    08:30 LAUDIOOXIGENOA EUSKARARIEskalada Rockopolisen, IrueaInstitutua

    11:00 ZUHATZAUMEENTZAKO KIROLAXXVI. Etxaurren KrosaIbaguen

    12:00 URDUAPILOTAUmeen partidakFrontoia

    19:00 LAUDIOKONTZERTUAFor those rock, Laudioko Musika BandaSan Pedro Eliza

    02.22ASTELEHENA17:00 LAUDIOHITZALDIAGiharrak, gantza eta zahartzeaKultur Etxea

    02.23ASTEARTEA18:00 ARTZINIEGABILERAErdi Aroko azoka antolatzekoUdaletxea

    19:00 LAUDIOBATZARRAGardeako Santa Kurutze jaiak antolatzekoGardeako Gizarte Etxea

    19:00 ARTZINIEGABILERAArtziniegako Jaiak antolatzekoUdaletxea

    19:30 LAUDIOBILERASan Roke Jaiak egokitzekoKultur Etxea

    19:30 LAUDIOLIBURU AURKEZPENAAmetsen liburuErabilera anitzeko udal aretoa

    02.24ASTEAZKENA09:30 LAUDIOIKASTAROAOratoria profesionala eta eraginkorraTokiko Garapen Agentzia

    17:00 LAUDIOHITZALDIAZahartze osasuntsua: erorketen prebentzioaKultur Etxea

    18:00 ARTZINIEGAMAGIA IKUSKIZUNAErretiratuen egoitza

    02.25OSTEGUNA19:00 URDUAHITZALDIAGarapen ekonomikorako tresnakAlhondegia

    02.26OSTIRALA18:30 LAUDIOANDALUZIA EGUNAUmeentzako marrazki lehiaketaAndaluziar Etxea

    19:00 LAUDIOBERTSO ANTZERKIABertsolaritzaren sekretuak: isilduriko emakumeen historiaLanbide Heziketa

    _agenda

    _ezin galdu

    02.18OSTEGUNA17:00 LAUDIOAURKEZPENAGazte Danbadaren egitarauaren aurkezpenaHerriko Plaza

    18:00 LAUDIOHITZALDIANola lortu gure seme-alabek euskaraz egitea, Kike AmonarrizInstitutua

    19:00 LAUDIOHITZALDIAEgiptoko antzinako egunerokotasuna hilobien bitartez Sonia GuerriniKultur Etxea

    19:00 OKONDOUDAL BILERAGabonetako egitarauaren balorazioa eta Baserri Azoka antolatuKultur Etxea

    02.19OSTIRALA17:00 LAUDIOHITZALDIAArtea eta edertasuna ParisenKultur Etxea

    19:00 OROZKOBILERASan Antolin jaiak antolatzeko batzarraKultur Etxea

    19:30 ARRANKUDIAGABOLO TXAPELKETAArrankudiaga-Zolloko Gazte Asanbladak antolatutaBolatokia

    19:30 ARESPALDITZAAIARA BIRALasterketaren aurkezpenaNagusien egoitza

    21:00 LAUDIOX. URTEURRENAAskaria eta Jam Session (saio inprobisatua) Plakton taldearen eskutik Sorgin Taberna

    23:00 LAUDIOMOBILIZAZIOASevilla II kartzelaraInstitua

    23:30 AMURRIOMOBILIZAZIOASevilla II kartzelaraTelefonika

    02.20LARUNBATA11:00 AMURRIOGURASOLAGUNPizza tailerraRefor

    11:00 LAUDIOGURASOLAGUN Patinatu familianAldai Plaza

    15:30 LAUDIOFURBOLIN TXAPELKETASorgin Taberna

    17:30 LAUDIOSORGIN ZAPATUAK Mozorroak eta askariaParkeko ludoteka

    17:30 OROZKOIKASTAROAHilekoaren zikloa eta elikaduraKultur Etxea (40 euro)

    20:00 AMURRIOANTZEZLANAErdi banaAmurrio Antzokia

    20:00 ARTZINIEGALIBURU AURKEZPENALa piedra rotaEtnografia Museoa

    XXIII. ETXAURREN KROSA: 2 urte gorako Aiarako hainbat umek parte hartuko dute Etxaurren Krosaren XXVI. edizioan. Ibagueneko atletismo pistan egingo dute lasterketa eta aurreko egunean 15:30ean nahi duenak lagundu dezake prestaketa lanetan.

    KORRONTZI DANTZAN: Otsailaren 27an Oinkari eta Aiara Dantza taldeek elkarlanean aurkeztuko dute ikuskizuna Amurrio Antzokian. Sarrerak salgai daude dagoeneko. Dantzak ez ezik, Korrontzi taldearen musika ere protagonista izango da.

    02.20 LARUNBATA

    STAR WARS LAUDIOKO LANBIDE HEZIKETA IKASTETXEA 17:30ean eta 20:00etan (3)

    02.21 IGANDEA

    PAPEREZKO HEGAZKINA OROZKOKO DONIBANE ARETOA 16:30ean (3 )

    STAR WARS LAUDIOKO LANBIDE HEZIKETA IKASTETXEA 17:30ean eta 20:00etan (3)

    LOS CINCO Y EL SECRETO DE LA PIRAMIDE AMURRIO ANTZOKIA 17:30ean (3,60 )

    LOS ODIOSOS OCHO DONIBANE ARETOA 19:00etan (3 )

    JOY AMURRIO ANTZOKIA 19:30ean (4,80 )

    02.22 ASTELEHENAJOY AMURRIO ANTZOKIA, 20:00etan, (3,60 )

    02.28 IGANDEA

    ALVIN Y LAS ARDILLAS DONIBANE ARETOA 16:30ean (3 ), AMURRIO ANTZOKIA 17:30ean (3,60 )

    LA GRAN APUESTA DONIBANE ARETOA 19:00etan (3 )

    LOS ODIOSOS OCHO AMURRIO ANTZOKIA 19:30ean (4,80 )

    02.29 ASTELEHENA

    LOS ODIOSOS OCHO AMURRIO ANTZOKIA 20:00etan (3,60 )

    ZINEMAKANDELA GAUA

    02.19 OSTIRALAZuhatzako Txokoan19:30 Dominik magoa20:30 Afaria22:00 Lobo and Carmine

  • Aiaraldea /// 2016ko otsailaren 18a /// 46. ZENBAKIA 16

    aiaraldea.eus_kontra

    Floren Usia

    Nola sartu zineten Bizkaia Bog-garts quidditch taldean?

    Alex: Lagun batek esan zidan taldeko bi pertsona ezagutzen zi-tuela. Azkenean, iragan abuztua partean, gure buruari galdetu ge-nion: Eta zergatik ez dugu proba-tzen?. Orduz geroztik taldean ga-biltza.

    Katia: Nire nebak esan zidan quidditch taldean nesken beha-rra zutela. Izan ere, kirol misto bat da quidditcha. Zazpi jokalaritik gutxienez bi beste sexukoak izan behar dira.

    Nik esan nion entrenamendu batera joango nintzela eta gusta-tzen bazitzaidan taldean sartuko nintzela. Bi hilabete daramatzat.

    Zuek jokatzen duzuena quid-ditch mugglea da. Hau da, aztiak ez direnek praktikatutako quid-ditcha. Zer ezberdintasun ditu Harry Potterren liburuetan azal-tzen den quidditcharekiko?

    Alex: Jendeak esaten du guk praktikatzen duguna Harry Potte-rren liburuetan azaltzen den kiro-

    la dela; eta hori ez da egia. Dugun berdintasun bakarra baloi eta jo-kalari kopurua da.

    Ez dugu hegan egiten. Jende askok galdetzen digu hori, korri-ka egiten dugu. Egin behar dugu-na zera da: baloia hiru uztaietatik sartzea.

    Zer esango zeniekete quid-ditcha kirol friki bat dela pentsa-tzen dutenei?

    Alex: Gurekin entrenamendu bat egiteko esango nieke kirol hau fri-kia dela esaten dutenei. Horre-la gure artean maratoiak, errug-bia, eskubaloia edota futbola be-zalako kirolak egiten dituen jen-de asko dagoel aikusiko lukete. Ez gara denak asmatikoak.

    Katia: Kirol guztiek izan zuten hasiera bat. Egia da kirol hau liburuetan hasi zela, baina beste kirol bat da, azken finean. Futbola-riak ere hasiera batean fri-ki batzuk zirela kontsidera-tu dezakegu, ba quidditchare-kin berdin.

    Espainiako Kopan bigarren ge-ratu zarete. Beste erronkarik du-zue buruan?

    Alex: Apirilean European Quid-ditch lehiaketa egingo da, Cham-pionsaren antzekoa dena. He-rrialde bakoitzean lehen eta biga-rren postuan geratu diren tal-deek par-te hartuko dute. Gu, zoritxa-rrez, ezin-go gara bertaratu, ikas-

    ketengatik batez ere. Uztailean, berriz, Quidditch-eko mundiala jo-katuko da, eta 25 herrialde egon-go gara ordezkatuta bertan.

    BIDEOA: Katia eta Alex Dominguezi

    eginiko elka-rrizketa,

    osorik

    Katia eta Alex DominguezQuidditch mugglea ez da Harry Potterren liburuetan azaltzen dena, ez dugu hegan egitenKATIA DOMINGUEZek (Artziniega 2000) eta ALEX DOMIGUEZek (Artziniega 1995) Barakaldoko Bizkaia Boggarts quidditch taldean jokatzen dute. Bigarren postua lortu berri dute Espainiako Kopan.

    ERREDAKZIOA I Txabi Alvarado Baares

    Asier RubioBERTSOLARIA

    _Leihotik

    Egunerokotasuna

    Metroko eskaileretan gora doan gorbata-duna, autoan lantegi-ra ziztu bizian abiatu den langilea, goizez bulego bate-ko langile eta arratsaldez etxeko andrea den emakumea, 24 ordu-ko langile ez aitortuak, pasealeku hutsak, tinta egarriz dauden go-goeta-orriak Errutinaren adibi-de asko bururatzen zaizkit, bai-na ez nuke nahi horretan tema-tu, begiak kliskatzen ditugun ba-koitzean horren argazki bat ate-ratzen baitugu. Pentsa zenbat diren ohera sartzerakoan. Egu-nerokotasunak irensten gaituen honetan, pertsona izateko asti-rik ez duen jendearen falta su-matzen dut, egonean dagoena, noizbehinka ezer egiten ez duena. Duela urte batzuk modan jarrita-ko murrizketa hitzak uste baino gehiago barne hartzen du eta ba-dirudi erlojuak lauzpabost ordu galdu dituela, hain zuzen, gu iza-teko erabiltzen genituenak. Giza-tasuna ere galtzen den zerbait da elikatzen ez bada, eta konturatu gabe makina bihurtzen gara, sen-timenduak eta kezka pertsonalak maila baxuenean kokatzen dituen izakia. Bizitza inprobisatzeko edo barneko ahotsari entzuteko den-borarik ez baduzu, zu ere horrela-koa zara.