aiaraldea egunkaria 38. zenbakia

16
Aiaraldeko hamabostekaria 2015 /// Urriak 8 /// OSTEGUNA 38. zenbakia /// Doan /// www.aiaraldea.eus Iritziak: TXUTXI ARIZNABARRETA 2. or. JUAN LUIS ESPAÑA 6. or. KOLDO GILSANZ 7. or. TXANI RODRIGUEZ 10.or ANUNTXI ARANA 11. or BELATE OLABARRIA 16.or aiaraldea SOZIOEKONOMIA: Jaitsi egin da Aiaraldeko pentsiodunen ahalmen ekonomikoa Erretiratu eta alargunak pentsio duin batzuen alde borrokan 6 or. Andere eta Bleibet taldeek 25 eta 15 urte bete dituzte 10 or. Kirola Urrian ziklokrosa izango da protagonista eskualdean 12. or. Laudio Carlos Urquijok salaketa jarriko du udaletxeko zortzi banderengatik 3. or. AIARALDEKO ABESBATZAK _erreportajea BULARREKO MINBIZIA _elkarrizketa: Angelines Ruiz de Zarate “Inoiz ez diozu zure buruari galdetu behar ea zergatik egokitu zaizun zuri” “Bularreko minbizia bizi izan duen emakume asko dago Aiaraldean” 8-9 or. EMAKUMEA ETA BASERRIA Sakrifizioz betetako harremana

Upload: aiaraldea-komunikazio-leihoa

Post on 07-Dec-2015

284 views

Category:

Documents


4 download

DESCRIPTION

Aiaraldea Egunkaria 38. zenbakia

TRANSCRIPT

Page 1: Aiaraldea Egunkaria 38. zenbakia

Aiaraldeko hamabostekaria

2015 /// Urriak 8 ///OSTEGUNA

38. zenbakia ///Doan ///

www.aiaraldea.eus

Iritziak:TXUTXI ARIZNABARRETA 2. or.

JUAN LUISESPAÑA 6. or.

KOLDO GILSANZ 7. or.

TXANIRODRIGUEZ 10.or

ANUNTXI ARANA 11. or

BELATE OLABARRIA 16.or

aiaraldea

SOZIOEKONOMIA: Jaitsi egin da Aiaraldeko pentsiodunen ahalmen ekonomikoa Erretiratu eta alargunak pentsio duin batzuen alde borrokan 6 or.

Andere eta Bleibet taldeek 25 eta 15 urte bete dituzte 10 or.

KirolaUrrian ziklokrosa izango da protagonista eskualdean 12. or.

LaudioCarlos Urquijok salaketa jarriko du udaletxeko zortzi banderengatik 3. or.

AIARALDEKO ABESBATZAK

_erreportajeaBULARREKO MINBIZIA

_elkarrizketa: Angelines Ruiz de Zarate

“Inoiz ez diozu zure buruari galdetu behar ea zergatik egokitu zaizun zuri”

“Bularrekominbiziabizi izan duen emakume asko dago Aiaraldean”

8-9 or.

EMAKUMEA ETA BASERRIA

Sakrifizioz betetako harremana

Page 2: Aiaraldea Egunkaria 38. zenbakia

Aiaraldea /// 2015eko urriaren 8a /// 38. ZENBAKIA 2

_iritzia

Txutxi AriznabarretaINDEPENDENTISTA

_Leihotik

Bada garaia hemen ere

K atalunia badoa. 27ko gehiengo independen-tistarekin ibilbideko bes-te mugarri bat gehia-

go gainditu eta prozesuaren fase berri batera jauzi egin dute: Esta-tu katalana eratzera doaz.

Herri mugimenduaren, alderdi politikoen eta instituzioetako jar-dueraren arteko sinbiosiak bere emaitzak eman ditu Katalunian. Interes alderdikoien eta krisial-dien gainetik jakin izan dute el-karlana kudeatzen eta oinarrizko estrategia independentista ados-ten. Herri ekimen eta mobilizazio erraldoien etengabeko bultza-dak eragindako presioak, kon-promisoak hartu eta instituzioe-tan gauzatzera behartu ditu al-derdiak. Eta konpromisoak har-tu ahala herritarren presioa ba-bes bilakatu izan da. Hor dago gakoa.

Katalunian lurperatu egin dute, dagoeneko, autonomis-mo zaharkitua eta ‘statu quo’ menperatzailea, eta prozesu in-dependentistaren atzera bide-rik gabeko marra gainditu dute. Aurrera begira daude eta etor-kizuna burujabetzatik eraikitzen ari dira.

Badugu zer ikasi Kataluniatik. Hemen ere bada mugimendu in-dependentista indartsu bat mar-txan jarri eta eragile politikoei as-tinaldi eder bat emateko garaia. Menpekotasuna onartuz atzera begira egiten diren diskurtso po-litikoak baztertu eta aurrera be-giratzeko garaia. Interes alder-dikoiak alde batera utzi eta Eus-kal Herriaren interesak lehe-nesteko garaia. Beldur eta iner-tzia zaharrak gainditu eta ‘statu quo’-a hankaz gora jartzeko ga-raia. Euskal Errepublika helburu, estrategia independentista bat zehazteko garaia.

JosebaProgramatzailea

Bai, birziklatzen dugu etxean. Organiko, beira, papera eta baita ontziak ere. Lau ontzi ditugu, beraz. Ez da zaila kudeatzea. Baina olioa, adibidez, nik behintzat ez dakit nora eraman behar den. Hiruzpalau pote ditut etxean olioz beteta. Gainontzeko zaborra bai, badakit non sartu.

AmaiaArkitektoa

Ez dut betidanik birziklatzen, baina azkenaldian bai, beti. Enbarazu apur bat bai egiten dizula, etxean espazio askorik ez dagoelako eta zabor-poltsa asko jarri behar direlako. Baina egin behar den gauza bat da, derrigorrean. Udalak azpiegitura egokiak jartzen ditu birziklatzea sustatzeko, nire ustez.

AndoniIkaslea

Bai, saiatzen gara birziklatzen, hiru ontzi ditugu. Ama behintzat saiatzen da egiten. Aita eta biok ahal duguna egiten dugu. Baina bai, etxean badugu birziklatzeko ohitura. Batzuetan kostatu egiten zaigu jakitea non sartu behar den gauza bakoitza, baina gero edukiontzira iristean argitu egiten zaizkigu dudak.

?_ASTEKO GALDERAZer iruditzen zai-

zu eskualdean eus-kara hutsean argi-taratuko den egun-karia?

ValentinaErretiratua

Bai, gauza bakoitza dagokion edukiontzian sartzen dut. Gau-za bakoitzarentzako poltsak ditut etxean. Arropa eta olioa ere da-gokien tokian uzten ditut. Zabor organikoarentzako edukiontzirik ez dago oraindik nire etxean. Ho-rregatik zabor guztia batera bota-tzen dut.

?_GALDERA

Birziklatzeko ohitura duzu etxean?

BIDEOA WEB -GUNEAN

Proposatu zuk ere [email protected] idatzita.

ErikIkaslea

Bai, birziklatzen dut, baina kili-kolo, batzuetan bai. Nire ustez erraza da birziklatzea. Baina sagar bat jaten duzunean, adibide bat jartzearren, gero ez duzu pentsatzen non bota behar duzun. Herrian ez dago birziklatzeko ohiturarik, gazteek txikleak eta zigarroak lurrera botatzen dituzte zuzenean.

Egunkari hau laguntzen dute:

Argitaratzailea: Aiaraldea Komunikazio Leihoa Tirada: 10.000 ale. Maiztasuna: HamabostekariaLege gordailua: BI-1230-2013 Posta elektronikoa:[email protected]@[email protected]:[email protected]: 688 62 53 94Web-gunea:www.aiaraldea.eusHelbidea:Nerbio Kalea 1, 3. esk. Laudio. Araba. 01400Telefonoak:Tel: 94 656 85 54/688 62 59 00

ERREDAKZIO OHARRA: Aiaraldea Egunkariak ez du bere gain hartzen iritzi artikuluetan, gutunetan zein egindako elkarrizketetan adierazitakoaren erantzukizuna.

JEZ Sistemas FerroviariosArantzar, z/g • LAUDIO (Araba)

Tel.: 946 721 200 // [email protected]

CuadraBusZankueta Poligonoa z/g – Amurrio,

Araba. Tlfnoa: 902 210 215 [email protected]

Uribarri etorbidea 3520500 Arrasate

[email protected]

Graf!k Koop.Telleria 2 01400 Laudio (Araba)

94 672 65 [email protected]

_gutunakAlternatiben herrianAlberto Etxebarri eta Haizea Ginea (Alternatiben Herria)

Alternatibak dituen herria bizirik dagoen he-rria da. Hori irudikatuko dugu urriaren 24an Bilbon.

Hainbat arlo jorratuko dira 5 auzotan banatu-ta: Natura (parte hartzea, demokrazia eta herrien burujabetza), Ekonomia (bizitza duinak eta anitzak) eta Arragoa (hezkuntza, hizkuntza, kultura...).

Aldarrikapena egiteaz gain, egunak festa kutsua izango du. Hitzaldi, eztabaida eta mahai inguruez gain; azokak, tailerrak, jolasak, kale-animazioa, antzezla-nak, bertsoak... ez dira faltako!

Egitaraua oparoa eta anitza izango da; denon ar-tean autofinantzatua.

Honen berri emateko, eskualdean hainbat ekimen antolatu ditugu datozen asteotarako. Esaterako, mer-katu egunetan Laudioko, Amurrioko zein Urduñako plazetan topatuko gaituzue informazioa zabaltzen.

Informazio guztia eskuragarri duzue alternati-benherria.eus web atarian, eta eskualdean egingo du-gunaren berri @u24_Aiaraldea twitter kontuaren bi-dez jaso dezakezue.

Lagunekin, familiarekin... aldarrikatzeko eta ondo pasatzeko eguna izango dugu!

Alternatibak dituen herria, bizirik dagoen herria bai-ta!

“Excisión” filma Jane Harbour Olategi (Laudioko auzokidea)

Bart Aiaraldean grabatutako filma bat estrei-natu zen Laudioko Udal Lanbide Heziketa Es-kolako aretoan. Jendetza zegoen ilaran, eta

bat-batean kaleko karteletan agertzen ez zen abisu harrigarria ikusi genuen: “Gonbidapena ez dutenei ezin zaie ziurtatu sartzea, eserlekuak bete ondoren ezin izango dira sartu”. Ene! Hau ezustekoa! Ilara hori bi klasetako lagunek osatzen genuen: Gonbidapena zeu-katenek eta “populatxoek”. Eta aldez aurretik jakin ba-rik! Esan daiteke zortea izan genuela, “V.I.P” klasekoe-kin sartzea egokituko zitzaigun eta. Baina, filma hasi baino lehen, zuzendaria aurkezpen bat (edo halako zer-bait) egiten saiatu zen. Eta esaten dut “saiatu”, nola-bait desenkusatzearren. Arautegi luze bat esan zigun, geuk, ikusleok, bete asmoz. Aginte horien guzti ho-rien artean zegoen filma amaitu arte ezin ginela mugi-tu. Arranopola! Ikastetxean bezala! Txantxetan nabile-la dirudi, baina benetan txarto sentitu ginen... Bihotzez eskatzen diot zuzendari horri, “Escisión” filma grabatu duenari, Laudiarrei barkamena eskatzeko. Laudiokook ez baitugu merezi ilara batean egotea gonbidapena behar zela jakin gabe (ezta gonbidapen hori nola lortu ere), ezta sartu ondoren, gainera, arautegi zorrotz ba-ten menpe sentiaraztea ere. Urduritasun eta antola-mendu akatsak izan direla pentsatu gura dut.

Page 3: Aiaraldea Egunkaria 38. zenbakia

3 38. ZENBAKIA /// 2015eko urriaren 8a /// Aiaraldea

_herriz herri

ILEAPAINDEGI MISTOA · EDERTASUNA · PERFUMERIA · OSAGARRIAK

Dionisio Aldama, 20(Geltokiaren aurrean) AMURRIO

Tel. 945 89 08 41Asteartetik ostiralera: 9:30-19:00(ez dugu eguerdian ixten) Larunbatak: 9:00-14:00

DESKONTU BEREZIAKFAMILIA UGARIENTZAKO

ETAHIRUKIDEKOENTZAT

Edertasuna Sauna Solariuma

Ushuaia Peluquería & Estética/Perfumería

Laudio

Carlos Urquijo Espainiar gobernu-ko ordezkariak Laudioko udal gober-nu taldeak hartutako erabakiaren aurkako salaketa jarriko duela za-baldu du hedabideen bitartez.

EH Bilduko taldeak ikur espainia-rra ez ezik beste 7 ikur ere eskegi zituen asteartean udaletxeko bal-koian.

Carlos Urquijoren ustez erabaki hori adarjotzea da eta Natxo Urki-xo Laudioko alkatearen aurkako neurriak hartuko dituela iragarri du. Beharrezkoa izango balitz, Car-los Urquijok azaldu du alkatearen gaitasungabetzea eskatuko duela.

8 ikur balkoianDuela bi aste zabaldu zuten ko-

munikabideek administazioarekiko auzietarako 3. gelako epaiak Lau-dioko alkatea zigortu zuela espai-niar bandera balkoian ez jartzeaga-tik. Epailearen erabakia betetzeko

udalak espainiar ikurra eskegi zuen balkoian pasa den astean. Baina ikur hori ez ezik, beste hainbat bandera ere ikusgai daude.

Tokiko erakundeak 4 ikur ofizial jarri ditu: ikurrina, Arabakoa, Lau-diokoa eta espainiarra. Horiez gain Saharakoa eta Nikaraguakoa ere balkoian ipini dituzte. Bando baten bitartez adierazi du arrazoia udal go-bernu taldeak: bertako herriekin se-nidetuta egotea Laudio, Nikaragua eta Bucraa herriekin (Mendebalde-ko Sahara), hain zuzen ere; Arran-kudiaga-Zollo Somotorekin ahaide-tuta dagoen moduan.

Gainera, Eskoziako eta Katalunia-ko ikurrak ere eskegi dituzte udale-txean; “Euskal Herria bezala Euro-paren baitan beren toki propioa bi-latzen ari diren herriak baitira”. EH Bilduko taldeak espainiar ikurra jar-tzeko beharra inposizio antidemo-kratikotzat jo du.

Udaletxeko balkoian 8 ikur jarri izana salatuko du Carlos Urquijok

8 ikur jarri ditu udal gobernu taldeak balkoian. /aiaraldea.eus

ERREDAKZIOA I Aitor Aspuru

Aiaraldea

ERREDAKZIOA I Arabako Foru Aldundiak Lamu-

za parkeko Musika Etxea eta Kasi-noa zaharberritzeko egitasmoak urtea amaitu aurretik abian jarriko dituela iragarri du. Hori dela eta bi bisita lotu dituzte Cristina Gonzalez foru diputatuak eta Jose Luis Catón foru arkitektoak. Pasa den astean egin zuten bat, eta gaur bestea. Aldundiak adierazi du laudioarren esku utziko duela eraikinen erabi-lera zein izango den erabakitzea.

Urtea amaitu baino lehen hasiko dira Kasino eta Musika Etxeko lanak

ERREDAKZIOA I Mario Iglesias erruduntzat jo du

zinpeko epaimahaiak. Epaiak aho batez erabaki du kondenatua Ga-bino Garcia eta bere alaba Merce-des Garcia laudiarren hilketen ar-duraduna dela.

Ebazpenean ziurtatu denez, lau-diarrek ez zuten defendatzeko au-kerarik izan. Gauzak horrela fiskal-tzak 20 urteko kartzela zigorra es-katu du hilketa bakoitzagatik, bai-ta 315.000 euroko kalte-ordainak senideentzako ere. Akusazio parti-kularrak gauza bera eskatu du bai-na kalte-ordaina 500.000 eurokoa izan behar dela adierazi du.

Errudun jo dute Laredon bi laudioar hiltzeagatik epaitutako gizona

Aiarako Koadrilan, arropa bo-tatzeko edukiontziak kendu dituz-te. Horien ordez, berrerabiltzerako gauzak batzeko beste edukiontzi be-rri batzuk jarri ditu udalak.

Eskualdean 24 puntu jarri dituz-te guztira. Amurrion adibidez 4 dira edukiontzi horiek: Araba, Armuru-benta, Iturralde eta Armurulan-da-Eloxondon kaleetan kokatuta-koak, hain zuzen.

Edukiontzietan tratamendu bere-zi bat pasa ondoren berrerabili ahal izango den edozein gauza bota dai-teke, hala nola, jostailuak, liburuak, etxeko tresnak, arropa, oinetakoak eta abar. Hau da, etxean erabiltzen ez diren eta zaborra sortzen duten gauzak.

Arabako Foru Aldundiak eta Rezi-kleta-Kooperak kudeatuko dute zer-bitzua eta gauzak birziklatu ez ezik, lanpostu berriak sortuko dituzte.

Edukiontzien kokapen guztiakLaudion 10 edukiontzi jarri di-

tuzte: Garbigunean, Zumalakarre-gin (18 eta 40 zenbakietan), Txin-doki kalean, Gardeako elizaren on-doan, Ugarteko kioskoan, Jose Ma-tian, Latiorro eskolan, Landaluze kalean eta Ardantzazar kalean.

Aretan, berriz, bi ipini dituzte, es-tankoan (Areta kalean) eta sema-foroaren ondoan.

Amurrion 5 ontzi daude: Garbi-gunean eta Araba, Intxaurdi, Foru eta Iturralde kaleetan, hain zuzen.

Aiaran sakabanatuago daude: Luiaondoko estankoan, Menagarai-ko bidegurutzean eta Arespalditza-ko ferialean kokatu baitituzte kon-tainerrak. Artziniegan eta Okondon ere bina topa daitezke; El Palacio ur-banizazioan eta frontoian Artzinie-gan, eta Garaikoetxea etorbidean eta frontoian Okondon.

24 edukiontzi berri jarri dituzte kaleetan gauzak berrerabiltzeko

ERREDAKZIOA I Irati Moreno

ANDER AÑIBARRO, AIARAKO KOADRILAKO LEHENDAKARI: Ostiralean hautatu zuten Ander Añibarro EAJko hautagaia Aiarako Koadrilako lehendakaria Saraube Mahaian, ohiturari jarraituz. EH Bilduko Mariano Alava lehendakari ordea izango da. Nerea Gonzalez (Omnia) eta Angel Jimenez (Orain Amurrio) ere aurkeztu ziren hautaketara.

Page 4: Aiaraldea Egunkaria 38. zenbakia

Aiaraldea /// 2015eko urriaren 8a /// 38. ZENBAKIA 4

_herriz herri

Artziniega

ERREDAKZIOA I Artziniegako udala aitzindaria da

BAT txartel anonimoak kudeatzen. BAT txartelak Gasteizera doan au-tobus zerbitzua erabiltzeko balio du, baina erabiltzeko derrigorrezkoa da izena ematea eta horretarako Gas-teizera jo behar da. Eragozpen ho-riek ekiditeko Artziniegako udala Euskotrenekin harremanetan jarri zen txartelak udaletik banatzeko. 40 herritarri banatu diete jada txartela.

Artziniegako Udala, BAT txartela kudeatzen aitzindari

ERREDAKZIOA I 46.184 euro bideratuko ditu uda-

lak Gernika etorbidean konponke-tak egitera. Lan horien helburua 1.905 metro karratu asfaltatzea da. Horretaz gain bertatik igaro-tzen den saneamendu hodiaren zati bat aldatuko dute. Bigarren lan horren bitartez bere hustuke-ta ahalmena hobetu nahi dute. To-kiko erakundeak iragarri du lanak urrian abiatuko dituztela.

Urrian egingo dituzte Gernika etorbidea hobetzeko lanak

Okondo

IRABIENGO JAIAK: Okondoko erdigunea ekintzez zipriztindu zuten jaiek. Gastronomiak protagonismo berezia zuen ospakizunetan, ez bakarrik marmitako eta tortila txapelketei dagokienez, lehenengo aldiz koadrilen bazkaria antolatu baitzuten.

Orozko

ERREDAKZIOA I Udalak bi obra egingo ditu. Ba-

tetik, Obra Txikien Foru Planaren bitartez industrialdeko errepidea konponduko dute, 35.000€ erabi-liz. Bestalde, Aldundiko diru-lagun-tzekin frontoian konponketak gau-zatuko dituzte. Helburua alde bat ixtea, tximinia eraikitzea, argiak jar-tzea eta kanalizazioa hobetzea da. Horretarako, Bolatoki elkarteko ki-deen laguntza izango dute.

Industrialdeko errepidean eta frontoian obrak egingo dituzte

Orozkoko Udaleko Gobernu Tal-deak, 2016ko aurrekontuak osatze-ko proposamenak jaso nahi ditu. Al-katetzak uste du oso garrantzitsua dela denek parte hartzea udaletxe-ko dirua zertan gastatuko den era-bakitzeko prozesuan. Haatik, urrian auzoetako batzarretarako deialdiak egingo dituzte eta parte hartzen du-ten herritarrek euren proposamen indibidualak edo auzokoak aurkez-

teko aukera izango dute. Bileretan jasotako proposamen guztiak az-tertuko dira. Idatziz ere eraman dai-tezke udaletxera ideiak. Modu be-rean, [email protected] helbide elektronikora mezua bida-liz iradokizunak jasoko dituzte urria-ren 15ra arte.

Adierazi dutenez, 2015ean aur-keztutako ekarpen ugari gauzatu ditu Orozkoko udalak.

Udal-aurrekontuetan parte hartzeko deialdia zabalik

ERREDAKZIOA I Lukas Pasandin

Golf zelaian martxan jarriko duten proiektu berria gauzatze-ko akordioa onartu zuten iraileko udalbatzan. Zehazki, “Pitch&Putt”

golf modalitatea praktikatzeko es-kola abiatzean datza egitasmoak. Gainera, Euskal Herriko eta Espai-niako lehen “Pitch &Putt” zelai eko-

logikoa izango da. Proiektua Inbarri elkarteak kudeatuko du. Urduña-ko udalak 12 urterako utzi dio golf zelaia eta aldameneko lur saila. Ki-rol praktika ezagutarazteko doako ikastaroak eskainiko ditu udalak da-torren urtetik aurrera.

120.000 euroko inbertsioaGolf zelaia egokitzeko(1) inbertsio

guztia Inbarri elkarteak egingo du. Guztira, 120.000€ inguru inbertitu beharko dituzte kirol azpiegiture-tan. Akordioa bukatzean zelaia utzi zaien baldintza(2) berdinetan itzultze-ko konpromisoa hartu du elkarteak.

Hiztegi lagungarria Egokitu(1), moldatu / Baldintza(2),

kondizio

Urduña

Euskal Herriko eta Espainiako lehen “Pitch&Putt” golf zelai ekologikoa

Azkenaldian erabilerarik ez du izan golf zelaiak. /aiaraldea.eus

ERREDAKZIOA I Izar Mendiguren

Page 5: Aiaraldea Egunkaria 38. zenbakia

5 38. ZENBAKIA /// 2015eko urriaren 8a /// Aiaraldea

_herriz herri

Frontoi kaleko lanei dagokio-nez urriaren 30ean itxiko du uda-lak iradokizunak(1) jasotzeko epea, lehen fasean behintzat. Kale ho-rretan egingo den proiektua osa-tzeko herritarren iritzia jaso nahi

du udalak. Horretarako interesdu-nek 945 891 161 telefono zenbaki-ra deitzeko, [email protected] helbidera mezua bidaltze-ko edo udaletxeko 1. solairura jo-tzeko aukera izango dute.

Udalak proposamen guztiak az-tertzeko eta erantzuteko konpro-misoa hartu du. Aurrerago bes-te partaidetza prozesu bat abia-tuko du erakundeak, behin-betiko proiektua idazteko.

Frontoi kaleko lanak Foru Pla-nean aurkeztuko dituzte eta diru-laguntza lortuz gero 2016an gau-zatuko lituzteke. Aurretik eginda-ko planetan jasotako irizpideak ja-rraituz osatuko dute proiektua: ibilgailuen trafikoa baretuz(2), es-paloi bakarra jarriz edo oinezkoei lehentasuna emanez.

Horiez gain beste ideia batzuk badituzte -guneko bizi-kalitatea hobetzea, kutsadura mailak mu-rriztea, merkataritza dinamiza-tzea...- baina ezinbestekotzat jo dute herritarren iradokizunak bil-tzea. Printzipioz 1.203.000 euro-ko aurrekontua izango dute lanek.

Hiztegi lagungarria Iradokizun(1), proposamena / Ba-

retu(2), arindu

Amurrio

Herritarren iradokizunak jaso nahi ditu Udalak Frontoi kaleko proiekturako

ERREDAKZIOA I Irati Moreno

Frontoi kaleko mugikortasunean eragin nahi dute. /aiaraldea.eus

Arrankudiaga-Zollo

Amurrioko udalak eskola pu-blikoetan hainbat obra egin ditu. Horien artean eta esanguratsue-na Zabaleko ikastetxekoa izan da. Obrak 127.957,73 euroko kostua izan du. Udan egin dituzte lanak eta batez ere lekuak berregoki-tzen ibili dira. Horri esker, eraiki-naren ekialdean, soilik haur esko-la utzi dute. Gainera, galdara gela ere konpondu dute. Etorkizunean obra gehiago egitea aurreikusi du

udalak, hala nola, igogailua jartzea, leihoen berritzea...

Lucas ReyLucas Rey ikastetxeak ere alda-

ketak izango ditu. Hurrengo astean hasiko dira obrak eta horretara-ko 59.130,88 euro erabiliko dituz-te. Ikastetxearen sarbidea eta be-rogailu sistema konponduko dute. Udan zehar beste konponketa ba-tzuk egin dituzte.

127.957€ inbertituko dute Zabaleko ikastetxean, eta 59.130€ Lucas Reyn

ERREDAKZIOA I Lucia MenoyoIñaki Zorrakin Altube santur-

tziarraren lana egongo da ikusgai Amurrioko La Casonan urriaren 18 arte. Zorrakin prestakuntzaz biolo-goa izanik, naturaren ilustrazioan oinarritu zuen bere ibilbide profe-sionala. Erakusketaren helburua natura islatzeko zeukan modu be-rezia jasotzea da. Iñaki Zorrakinek irudiztatu zuen lehen liburua Zuha-tza irlaren ikerketa naturalistikoa izan zen. Harrez gero, bere irudi bikainak Euskal Herrian argitara-tutako naturari buruzko argital-pen askotan agertu dira. Erakus-ketan argitaratu gabeko irudiak ere jaso dituzte, bere lagunek katalo-gatutakoak hil eta gero. Erakus-keta 10:00etatik 14:00etara dago irekita asteartetik ostiralera, eta 17:00etatik 19:00etara larunbat eta igandeetan.

Naturari buruzko ilustrazioak ikusgai egongo dira La Casonan

ERREDAKZIOA I Irati Moreno

Udalak Arrankudiaga-Zolloko Emakume eta Gizonen Berdinta-sunerako I. Plana egiteko proze-sua abiatu du.

Partaidetza prozesuaUdalerriko lehen plana lantze-

ko Udalak Elhuyar Aholkularitza-ren laguntzaz parte hartze pro-zesu bat jarri du martxan. Azaldu dutenez, helburu ezberdinak bete nahi dituzte. Batetik, Arrankudia-ga-Zollon emakume eta gizonen aukera-berdintasunaren inguruko diagnostikoa egitea. Eta, bestetik, emakumeen eta gizonen aukera berdintasunaren inguruan haus-narketa egitea egoeraz jabetzeko. Diagnostikoa egiteko orduan ezin-bestekotzat jo dituzte baldintza egokiak; hau da, lagungarri izan-go den giroa lortzea eta jarrera aktiboak sustatzea parte hartzai-le guztien artean.

Diagnostikoa egiteko lan-tal-de ezberdinak osatu dira: herriko

emakumeekin, interesa duten he-rritarrekin, eragileekin eta udaleko langile zein ordezkari politikoekin

Lan-talde bakoitzarekin 2 tailer gauzatuko dituzte. Bertan gaiaren inguruko trebakuntza, sentsibili-zazioa eta hausnarketa sustatu-ko dute. Aurreratu dutenez, espe-rientzia pertsonaletatik abiatuko dira lanketa egiteko. Herritarrekin eta emakumeekin egingo dituzten tailerrak Udaltalden izango dira.

Saioen balorazio “positiboa”Emakumeen lantaldea urriaren

2an bildu zen eta 30ean izango da hurrengo hitzordua 18:30ean. He-rritarren lantaldea, berriz, herene-gun elkartu zen, eta azaroaren 3an 18:30ean izango da hurrengo zita.

Urriaren 2an egindako saioa oso modu positiboan baloratu dute udalak zein Elhuyarrek. 28 ema-kumek parte hartu zuten deialdian eta aurreikuspen guztiak gainditu zituzten parte-hartzaileek.

Emakume eta Gizonen Berdintasunerako I. Plana abiatu dute

ERREDAKZIOA I Ixone Mendibil

28 emakumek parte hartu zuten urriaren 2an egindako bileran. /aiaraldea.eus

Page 6: Aiaraldea Egunkaria 38. zenbakia

Aiaraldea /// 2015eko urriaren 8a /// 38. ZENBAKIA 6

“Orain badirudi erretiratzen zare-nean ez duzula ezer esan edo egite-rik, eta hori aldatu nahi dugu”. Esaldi horrekin laburbildu du Sabino Gara-mendik Pentsionistak Martxan-en xedea. Araban, Bizkaian, Gipuzkoan eta Nafarroan sortu zen platafor-ma hori lehenbizikoz. Duela hiru urte Aiaraldeko plataforma sortu zen. Gaur egun, hiru dira eskualde mai-lako talde horren jo-puntuak: pen-tsioen gutxiengo kopurua 1000 eu-rokoa izatea, botiken koordainketa eta menpekotasun legea.

Hileko lehen ostiralean egiten di-tuzte bilerak. 8-9 pertsonen artean eramaten dute plataforma aurre-ra, Garamendiren arabera. “Plata-forman gaudenak pentsio altuak di-tugun pertsonak gara”, azaldu du, “pentsio baxuekin eta benetan gaiz-ki bizi den jendea ez da etxetik ate-ratzen, itxi egiten da”.

Alargunak, kaltetuenAlargunak(1) dira, Garamendiren

ustez, pentsiorik baxuenak jaso-tzen dituztenak. Maite Bilbaok bat egiten du baieztapen horrekin. EAE-ko Emakume Alargunen Federazio-ko eta Laudioko Avillo alargunen elkarteko lehendakaria da Bilbao. “Pentsioek ez dute prezioek izan du-ten gorakada izan, eta horren ondo-rioz azken zortzi urteetan %15 jai-tsi da alargunen eroste-ahalmena”.

Pentsioak, baina, ez dira berdinak kasu guztietan. “Aiaraldeko gune in-dustrializatuetan (Laudio) emaku-

me alargunek pentsio altuagoak jasotzen dituzte, euren senarrek fabriketan lan egiten zutelako eta asko kotizatzen zutelako horrela”, azaldu du Bilbaok, “ba ina eskualde-ko landa eremuko(2) alargunen ka-sua okerragoa da, euren senarrak autonomoak zirelako eta, ondorioz, pentsio oso baxuak dituztelako”.

Krisiak, gainera, familien bizi-kali-tatearen okertze orokor bat ekarri du. “Amona alargunaren pentsioa-rekin soilik bizi diren familien kasu ugari daude Aiaraldean”, ziurtatu du federazioko lehendakariak. “Duela gutxi ezagutu izan dugu kasu bat zeinetan bost familia kide bizi ziren amonaren pentsioarekin, gurasoak lanik gabe geratu zirelako”.

Informatu eta mobilizatuPentsioen galtze horren aurrean,

Garamendik argi dauka zein den bi-dea: informazioa eta mobilizazioa. Hilabeteko hirugarren ostiraletan elkarretaratzea deitzen du Bizkai-ko plataformak, Bilboko Plaza Zir-kularrean.

Aiaraldea mailan ere hainbat kon-tzentrazio egin dituzte. Behin baino gehiagotan bildu dira Laudioko an-bulatorioaren aurrean, sendagaien koordainketa dela eta. “Orri bat bete behar da koordainketa egitean zure poltsikotik jartzen duzun dirua itzuli diezazuten”, azaldu du Garamendik, “baina orri horiek oso zailak dira be-tetzeko, 80 urteko pertsona batek ez daki nola egin. Osakidetzak ba-

Pentsionista guztiek hilean gutxienez 1000 euro jasotzea aldarrikatzen dute plataformatik. Argazkia: Aiaraldea.eus

ERREDAKZIOA I Txabi Alvarado

Juan LuisEspa´ñaCCOO

_Argia

Etxez etxeko laguntzazerbitzua arriskuan

G izarte baten garapen maila deskribatzen duen alorretako bat menpekotasuna duten

pertsonei ematen zaien tratua bada, geureak asko dauka hobe-tzeko.

Aiara eskualdean, Udalek ku-deatu eta gastuak Aldundiak or-daintzen duen Etxez-etxeko La-guntza Zerbitzua da menpekota-suna duten pertsonek duten la-guntza bakarra.

Herritarren zaharkitzea dela eta eskaera handitu den une ba-tean gauden honetan, langile eta enpresen zerbitzuaren murrizke-ta handia eman da.

Honek bazterketa bikoitza era-giten du emakumeengan. Alde batetik, gehienbat emakumeak dauden sektorean ematen den enplegu galera bat delako. Eta bestetik, menpekotasuna duen pertsonaren familiako emaku-meen lana handitu egiten dela-ko, hauen lan merkaturako sarbi-dea oztopatuz; zoritxarrez orain-dik, heldu eta gaixoen zaintzaren arduradun bakarrak beraiek iza-ten direlako.

Langile Komisioak, sektorean ordezkaritza duten gainontze-ko sindikatuekin batera, mobili-zazioak egin ditu eskualdean az-ken hilabete hauetan. PPko foru gobernuak egindako murrizke-tak eta gero, sindikatuek, Araba-ko zerbitzua indartzeko dagoen beharra jakinarazi diegu adminis-trazioetako kudeatzaile berriei.

Erantzunaren zain gaudela, Aiarako bizilagun guztiak gonbi-datu nahi ditugu sektoreko langi-leen eskaerak babestu eta men-pekotasuna duten pertsonen eta beren familien laguntza zerbitzua hobetzeko administrazioen inpli-kazioa eskatzera.

_sozioekonomiaPENTSIODUNAK

Aiaraldeko pentsiodunak:Borrokak ez du adinik ezagutzenEz da samurra Aiaraldeko erretiratu eta alargunen egoera. Pentsioek ez diete azken urteetako prezioen gorakadari erantzun, eta ondorioz nabarmen jaitsi da pentsiodunen eroste ahalmena. Krisi ekonomikoak, gainera, aiton-amonen pentsioak familien sostengu ekonomiko garrantzitsu izatea ekarri du kasu askotan.

MAITE BILBAOEAEko Alargunen Federazioa

“Amona alargunaren pentsioarekin soilik bizi diren familien kasu ugari daude Aiaraldean”

SABINO GARAMENDIAiaraldeko Pentsionistak Martxan

“Badirudi erretiratzen zarenean ez duzula ezer esan edo egiterik, eta hori aldatu nahi dugu”

ditu gainera orri horietan eskatzen diren datuak”.

Hori dela eta, koordainketaren inguruko hainbat hitzaldi eskaini di-tuzte Amurrio zein Laudion. “Behin 300 pertsona gerturatu ziren gaia-ren inguruan egin genuen mobiliza-zio batera. Askok ez zekiten ezta di-rua itzultzea eskatu zitekeenik ere”.

Alargunen elkarteak ere eskain-tzen du informazioa, laguntzen in-gurukoa batik bat. “Badaude lagun-tza asko eskatu ezean ematen ez dizkizutenak”, Bilbaoren esanetan.

Hori gutxi balitz, beste meha-txu bat ere dute aurrean: Alargu-nen pentsioak Pentsioen Sistema Orokorretik ateratzearen aukera, Tomas Burgos Jendarte Seguran-tzako Estatuko idazkariak iradoki-takoa. “Pentsioak ez lirateke kotiza-zioen arabera banatuko, horrek eka-rriko lukeen guztiarekin”.

Hiztegi lagungarria Alargunak(1), senarra edo emaz-

tea hil zaien pertsonak / Eremu(2), zonalde / zonalde,

DATUAK

1658Alargun daude Aiarako Koadrilan

700 euroAlargunen % 60.2ak 700 euro edo gutxiago jasotzen dituzte pentsio gisa.

Iturria: Euskadiko Alargunen Federazioak 2011an Arabako alargunen inguruan eginiko ikerketa

Page 7: Aiaraldea Egunkaria 38. zenbakia

7 38. ZENBAKIA /// 2015eko urriaren 8a /// Aiaraldea

_jendartea

KoldoGilsanzPSIKOPEDAGOGOA

_Hankamotz

Ikasitako babesgabetasuna

Arratoi bat urez bete-tako arrainontzi ba-tean sartzen baduzu honek denbora ba-

tez igeri egingo du irteera bila. Ahal duen moduan horma de-nak miatuko ditu eta parete-tan eskalatzen saiatuko da. Bere izaeraren arabera denbo-ra tarte luzeago edo laburra-goa emango du borrokan, az-kenean, etsiturik, bilatzeari utzi arte. Momentu horretatik au-rrera bere ahaleginak ez hon-doratzen zentratuko dira, bes-te ezer bilatu gabe.

Arratoi hau bera arrainontzi-tik atera, elikatu, atseden har-tzen utzi eta berriro arrainontzi berean sartzen badugu, ez du irteerarik bilatuko; hasieratik flotatzera mugatuko da.

Iskina batean arrapala bat jarrita ere, oso gutxi izango dira topatu eta irteteko gai. Zergatik? Aurreko esperien-tzian ikasitakoagatik.

Horri ikasitako babesgabe-tasuna edo ikasitako etsipe-na deitzen zaio (learned hel-plessness) eta ugaztun guztie-tan funtzionatzen duen meka-nismoa da.

Gizakiok, gainera, bes-te gizakien esperientziaz ikasten dugu. Hots, gure kideen etsipena ikustea nahiko da guk ere etsipe-na garatzeko. Europako agintariek hau oso ondo dakite eta horregatik ba-zekiten zer garrantzitsua zen greziarrek inolako ir-teera arrapalarik ez aur-kitzea.

Orain arreta Sirian jarri dute, Katalunian… baina gogoratu, oraindik arrai-nontzian gaude.

Landa-eremuko Emakumearen Nazioarteko Eguna izango da dato-rren urriaren 15ean. Estua da Aia-raldeko emakumeek baserri mun-duarekin duten harremana. Erla-zio horrek, baina, aldaketa asko bizi izan ditu azken belaunaldietan.

80 urte betetzeko zorian dagoen Daniela Bernaolak, adibidez, ezin du bere bizitza baserririk gabe imaji-

natu. “Amak txikitatik eramaten gintuen sorora, neba-arreba txi-kienak saski baten barruan joaten ziren”, oroitu du orozkoarrak. Sei urterekin hasi zen Bernaola esko-lara joaten, baina 13 urte bete zitue-nean utzi zituen klaseak. Etxean la-gundu behar zuen. “Ardiak mendi-ra eramaten nituen, nik bakarrik”. 16 urterekin mojekin ikastera joan

zen, 21 urte izan arte. “Ama jada ez zegoen, eta nagusiena nintzenez, amaorde lanak egin behar izan ni-tuen nire neba arrebekin, baserria aurrera ateratzeaz gain”. Garai la-tzak izan ziren horiek Bernaolaren sendiarentzat. “Baina bizirik bagau-de ez ziren horren latzak izango”, azpimarratu du irribarrez.

Ezkondu zenean Baranbiora joan zen bizitzera. Bertako base-rrian lur gutxiago dituzte eta, on-dorioz, lan gutxiago. Ezkontzeak al-daketa nabarmena ekarri zuen bai-ta Maite Robina abeltzain belandia-rraren bizitzan. Urduñako fabrika batean lan egiten zegoen, eta lana utzi zuen baserriko lanak egiteko. Semea izan zuenean gauzak zail-du egin ziren, eskolatik urrun bizi zi-relako, Lendoñobeitin. “Oso lan sa-krifikatua da baserrikoa, gaur egin behar dena ezin duzu biharko utzi”. Landa-tresneriaren mekanizazioak baina, lan asko aurreztu dio base-

rritarrari, Robinaren ustez.

AldarrikapenakMekanizazioa oraindik martxan

ez zegoenean, emakumezko eta gi-zonezkoen arteko lan banaketa bat ematen zen baserrian. Hala azal-du du Urduñako Ekoizpen erakun-deko kidea den Marijo Imazek. Bai-na emakumearen lana ez zegoen errekonoziturik, Imazen aburuz. Baserritar bikote baten kasua ai-patu du adibide gisa. “Gizonezkoa-ren Gizarte Segurantzako orriek bera baserritarra zela zioten, bai-na emakumearenean, berriz, ‘la-nik gabe’ jartzen zuen”. 80. hamar-kadan egin zen emakume baserri-tarren Gizarte Segurantzan kotiza-tzera pasatzeko kanpaina. Nekazal-guneen jabetza partekatua, baina, ez zen 2009ra arte martxan jarri, urte horretan onartu baitzen hori ahalbidetzen zuen legea.

Krisi ekonomikoa baino lehen, emakumezkoak ziren baserri mun-duarekin erlazionatutako proiektu berriak martxan jartzen zituzten gehienak, Imazen arabera. Ainhoa Alava da horren adibide. Gasteizko harategi batean lan egiten zuen, baina ama izan zenean bere gura-soen landa eremura itzultzea era-baki zuen. Barraskilo-baserri bat ja-rri zuen martxan lehenbizi, eta Oi-lobide proiektua gero. Orain milaka oilo ditu, ia guztiz mekanizatua da-goen pabilioi batean. “Lana eta fa-milia bizitza kontziliatzea ahalbide-tzen dit horrek”.

LANDA-EREMUKO EMAKUMEAREN EGUNA

Aldaketak aldaketa, emakumea eta baserri mundua beti bateraDatorren urriaren 15ean Landa-eremuko Emakumearen Nazioarteko eguna izango da. Aldaketa asko bizi izan dituen harremana da emakumearen eta baserri-munduaren artekoa. Aiaraldean ere asko nabaritu dira aldaketa horiek azken belaunaldietan.

ERREDAKZIOA I Txabi Alvarado

Orozkoko laiari batzuen antzinako irudia. Argazkia: Wikipedia

Gizonezkoek bezala kotizatzea eta baserriaren jabetza partekatua izan dira emakume baserritarren aldarrikapen nagusiak

MARIJO IMAZEkoizpen

“Garai batean ez zegoen batere errekonozitua emakumeek baserri munduan zeukaten papera”

AINHOA ALAVAOilobide

“Lana eta familia-bizitza kontziliatzeko helburuarekin ekin nion landa-eremuan lan egiteari”

MAITE ROBINAAbeltzaina

“Oso lan sakrifikatua da. Gaur egin behar dena ezin duzu biharko utzi. Baina mekanizazioak asko lagundu digu”

DANIELA BERNAOLABaserritarra

“Amak txikitatik eramaten gintuen sorora. Neba-arreba txikienak saski baten barruan sartuta joaten ziren”

Hiztegi lagungarria Alargunak(1), senarra edo emaz-

tea hil zaien pertsonak / Eremu(2), zonalde / zonalde

Page 8: Aiaraldea Egunkaria 38. zenbakia

Aiaraldea /// 2015eko urriaren 8a /// 38. ZENBAKIA 8

_erreportajea

Datorren urriaren 19an izango da Bularreko Minbiziaren Aurkako Egu-na. Minbiziaren Ikerkuntzarako Na-zioarteko Agentziak argitaratuta-ko txosten baten arabera, 22.000 kasu inguru ematen dira Espainiar Estatu mailan urtero. 2011an 6.314 pertsona hil ziren gaixotasun ho-rren ondorioz. Hala ere, hilkorta-sun tasa txikiko gaitza da bularre-ko minbizia. Jasaten duten pertso-nen % 80ak baino gehiagok gaixo-tasuna gainditu egiten du. Izan ere, kasu askotan garatuegi egon baino lehen detektatzen da, sintoma asko begi bistakoak direlako.

Konkorretatik diagnostikoraBularrean edo besapeetan kon-

korrak agertzea, bularren azalean aldaketak nabaritzea, titipuntetatik likidoa isurtzea(1), titipuntak hondo-ratzea... hainbat izan daitezke bula-rreko minbiziaren sintomak. “Sinto-ma horietako bat izateak, baina, ez du derrigorrez esan nahi gaixota-sun hori daukazunik”, azpimarratu du Isabel Moreno emaginak.

Hala ere, kasu horietakoren bat ematekotan familia-medikura joa-tea gomendatzen du berak. “Medi-kuak hasierako azterketa bat egi-ten du, eta ginekologoarengana bi-deratzen zaitu gero”. Ginekologoak antzera egiten du eta, zerbait detek-tatzekotan, Galdakaoko ospitalera bideratzen du pazientea.

Ospitalean egiten da bularrean dagoena minbizia den ikusteko lehen proba: mamografia. Proba hori beste batzuekin (ekografia, biopsia...) osatzen da, bularrean da-

goena tumore onbera(2) edo gaiztoa den zehazteko.

Bularreko minbizia izatekotan, ebakuntza(3) egitera bideratzen da pazientea. Aiaraldeko herritarren kasuan Galdakaoko ospitalean egin-go litzateke. Tumorea eta tumo-rearen inguruko “segurtasun ere-mua” kentzea da ebakuntzaren xe-dea. “Gaur egun saiatzen diren bular osoa kendu behar ez izaten”, azaldu du Morenok.

Zerbitzu nahikoa?Urduñako emagina da Moreno.

Eskualdean beste bi daude: Lau-dio, Orozko eta Okondon bata eta Amurrio, Artziniega eta Aiaran bes-tea. Ginekologoa, baina, bat dago es-kualdean. Bakarra 21.294 emaku-merentzat. “Osakidetzak dio 4.100 emakume daudenean egokia dela ginekologo bat egotea”, azaldu zuen Eva Blanco-k parlamentaria zenean eginiko elkarrizketan, “horren ara-bera bost ginekologo egon behar-ko lukete eskualdean”.

Ginekologia zerbitzua handitzea-ren aldarrikapenak ibilbide institu-zional luzea egin du azken urteetan: 2013an PSE-EE eta EH Bildu alder-diek eskaera hori eraman zuten par-lamentura, eta iaz berriz aurkeztu zuten gaia osasun batzordean. Lau-dion, berriz, ginekologia zerbitzua-ri buruzko foroa sortzeko mozioa onartu zen iaz.

Aldarrikapen horrekin bat egiten duten alderdien arabera, ginekolo-goarekin egoteko itxaron zerrendak lau-sei hilabetera arte luzatu daitez-ke. “Horrek emakume ugarik zerbi-

tzu pribatura jotzea dakar, eta ho-rretan oinarritzen da Eusko Jaurla-ritza ginekologia zerbitzuaren beha-rra jaitsi dela esateko”, Blancoren esanetan. Osakidetzak, bere alde-tik, ratioak modu egokian betetzen direla defendatzen du, eta itxaron zerrendak sei-hamar egun bitarte-koak direla.

Emaginen garrantzia“Ez dakit, ez nintzateke ausartuko

zerbitzu falta dagoela baieztatze-ra”, adierazi du Morenok. Bularre-ko minbiziaren gaira itzuliaz, ema-ginak ziurtatu du medikuak pazien-teari bularrean zerbait detektatzen dion unetik aurrera ematen den pro-zesua azkar doala, “lehentasunezko zita batera bideratzen da, kasu ho-rretan ez dago itxaron-zerrendarik”. Emaginek betetzen duten funtzioa-ren garrantzia aldarrikatu du Mo-renok, “ginekologoak egiten dituen gauzetako asko egin ditzakegu”.

Norberaren eskuUrduñako emaginak garrantzi

handia eman dio baita norberak bere bularrak erregularki azter-tzeari, minbiziarenak izan daitez-keen sintomak topatzeko. “Hilekoa izan ostean egitea komeni da, ispilu baten aurrean. Aipatutako anoma-lietakoren bat aurkitzekotan famili medikura joatea da egokiena”.

David Jay argazkilariak “The scar project” proiekturako eginiko argazkia. Bularreko minbizia dela eta ebakuntza jasan behar izan zuten hainbat emakumeri egin zizkion erretratuak. / David Jay

ERREDAKZIOA I Txabi Alvarado

Ginekologia arloaren bitartez bideratzen da bularreko minbizia detektatzeko prozesua. Aiaraldean, baina, ginekologo bakarra dago hogei mila emakume baino gehiagorentzako. Aiaraldeko zerbitzu ginekologikoa indartzearen aldarrikapenak urteak daramatza mahai gainean.

Bularrean edo besapeetan konkorrak agertzea, bularren azalean aldaketak nabaritzea, titipuntetatik likidoa isurtzea, titipuntak hondoratzea... hainbat izan daitezke bularreko minbiziaren sintomak

Bularreko minbizia,baliabideakeztabaidagai

Itxaron zerrendak 4-6 hilabetez luzatu daitezke eta, ondorioz, emakume askok klinika pribatuetara jotzen dute,ginekologia zerbitzua indartzearen aldekoen esanetan

Hiztegi lagungarria Isurtzea (1), erortzea / Onbera(2),

ona, arriskurik ez duena / Ebakun-tza(3), operazioa

Page 9: Aiaraldea Egunkaria 38. zenbakia

9 38. ZENBAKIA /// 2015eko urriaren 8a /// Aiaraldea

Duela 22 urte detektatu zizu-ten bularreko minbizia.

Hala da. Nire kabuz joan nintzen medikura. Osakidetzan berrikus-pena egiteko 50 urte baino gehia-go izan behar dituzu, eta 41 urte nituen nik. Baina Gizarte Seguran-tzaz gain beste seguru bat nuela baliatuta, berrikuspenak egiteko ohitura hartu nuen, eta berrikus-pen horietako batean detektatu zidaten. Mamografietako batean zerbait ikusi zuten, eta hortik au-rrera ohiko prozedurari ekin zio-ten: ekografiak egin zizkidaten... eta azkenik biopsia. Hor konfirma-tu zen. Azken proba hori da zehaz-ten duena hor duzun hori ona edo txarra den.

Nolakoa da erreakzioa?Biopsia egiten dizutenetik emai-

tzak ematen dizkizutenera arte igarotzen duzun itxaronaldia izu-garria da. Hori da niretzat txarre-na. Kasurik okerrenean jartzeko joera daukagu beti. Emaitzaren bila medikura zoazen egun hori ikaragarria da, mundua erortzen zaizu gainera. “Minbizi” hitza en-tzutea “heriotza” hitza entzutea bezalakoa da. izugarria da egun hori, izugarria.

Baina egunak aurrera joan aha-la hasierako atsekabe hori leun-tzen doa. Inoiz ez da lehen egu-nean bezain handia, zorionez. Ja-rraian datoz eman beharreko bes-

te pausoak: probak, tratamen-duak... urte ezberdin bat zure bizitzan.

Eta gero ebakuntza.Hala da. Nire kasuan bularra

kendu zidaten, baina gaur egun-go ebakuntzetan ahal dela ken-tzea ekiditen saiatzen dira.

Ondoren beste arazo bat da-tor: zure burua ikusi eta asimilatu behar duzu bularrik gabe. Hori ere gogorra da. Hasieran zeharo gal-dua zaude: ez dakizulako nora joan behar duzun protesiaren bila... be-rria delako dena.

Nola gainditzen da hori?Asko jarri behar duzu zure par-

tetik, eta ahal bezain hobekien eraman behar duzu. Ez diozu zure buruari inoiz galdetu behar ea zer-gatik egokitu zaizun zuri minbizia izatea. Zergatik egokitu zaizun? Ba mundu honetan gaudelako eta ez garelako ukiezinak.

Gero, probak egin ahal hobe-tzen zoazen neurrian, bazoaz asi-milatzen. Protesiarekin bizi behar badugu protesiarekin biziko gara, hemen garrantzitsuena bizitzea da. Bularretakoa protesiarekin jarri behar duzula? Jartzen duzu. Bainujantzia jantzi behar duzu-la protesiarekin? Ba jarriko duzu, baina mundu honetan zaude.

Hurbiletik bizi izan duzu tra-

tamenduak azken hamarkade-tan izan duen bilakaera. Aurre-rapausorik eman al da?

Bai. Ez naiz medikua, baina esan-go nuke orain askoz gehiago per-tsonalizatzen dituztela tratamen-duak.

Aipatu beharra dago prozesua nahiko azkar egiten dela. Zerbait detektatzen dizuten momentutik ebakuntza egiten dizuten unera arte ez da denbora askorik pasa-tzen, bi hilabete inguru gehien jota.

Baina detektatu baino lehen?Nire kasua kontatuko dizut. Nik

alaba bat daukat, nire alaba iza-teagatik aurrekari medikoak di-tuena. Horregatik, berrikuspe-nak egiten dizkiote. Baina zu zure kabuz joan nahi izanez gero... asko borrokatu behar duzu. Arrisku adin-tartean (50-69) ez bazaude ez uste erraza denik mamogra-fia bat egitea.

Eta aurrekariak izan arren, nire alabak borrokatu egin behar izan zuen berrikuspenak egiteko. Hori da elkartetik aldarrikatzen dugu-na: berrikuspena egiteko adin tar-te hori handitzea. Boluntario gisa ospitaletara goazenean berdin berdin egiten dugulako topo 30 zein 80 urteko emakumeekin. Kri-si ekonomikoa hasi baino lehen ba-zirudien zer edo zer lortuko ge-nuela, baina orain bertan behera geratu da.

Noiz hasi zinen elkartean bo-luntario moduan?

Duela hamar urte hasi nintzen. Ez nintzen lehenago egiten hasi lanean nengoelako eta denbora nahikorik ez nuelako. Dena dela, psikologoak berak gomendatzen dizu gutxienez bi urte itxarotea. Lehenbizi zuri gertatu zaizuna asi-milatu behar duzu, eta horretara-ko denbora behar da. Baina dena ondo badoa zure ohiko bizitza egi-tera itzultzen zara, titiekin edo ti-tirik gabe.

Asko gara bularreko minbizia bizi izan dugunak. Ospitalera egi-ten ditugun bisitetan oso argi ikus-ten dugu hori.

Baduzu minbizia bizi izan duten Aiaraldeko beste emakumeekin harremanik?

Minbizia izan nuen garaian gu-txiago, baina elkartean sartu nin-tzen momentuan bai, asko ezagu-tu nituen. Oraintxe topatu nahiz batekin, horregatik iritsi naiz be-randu elkarrizketara!

Duela 22 urte detektatu zioten Ruiz de Zarateri minbizia. Argazkia: aiaraldea.eus

“Dena ondo badoa zure ohiko bizitzara itzultzen zara, titiekin edo titirik gabe” Bost minutu berandu iritsi da ANGELINES RUIZ DE ZARATE (Laudio, 1951) elkarrizketara. Bere egoera beretik pasa den ezagun batekin egin du topo bidean. Bularreko minbizia detektatu zioten Ruiz de Zarateri duela 22 urte. Bular bat kendu zioten orduan, eta handik zortzi urtera bestea. Gaur egun Acambi elkartean dago, boluntario moduan.

“Biopsiaren emaitzen bila medikura zoazen eguna izugarria da, mundua erortzen zaizu gainera”

“Protesiarekin bizi behar bagara ba protesiarekin biziko gara. Bizitzea da garrantzitsuena”

“Nire alabak borrokatu behar izan du berrikuspenak egiteko, aurrekari medikoak izan arren”

ERREDAKZIOA I Txabi Alvarado

ZENBAIT AHOLKUAuto-azterketa:

Ispilu baten aurrean egin, hilekoa izan ostean.

Joan zure famili medikuarengana honakoren bat izanez gero:

- Konkorrak bularretan edo axiletan

- Titiburuen ondoratzea

- Likidoen isurtzea titiburuetatik

- Mina bularra ukitzerakoan

- Aldaketak bular eta titiburuen azalean, pisuan, tamainan...

50-69 urte bitartean badituzu:Bi urtean behin bularren mamografia egin dezakezu Osakidetzan

Zure guraso, seme-alaba edo neba-arrebek minbizia izan badute eta 40 urte edo gehiago badituzu: Zuk ere bularren mamografia egin dezakezu Osakidetzan, bi urtean behin

Titietako minbizia goiz detektatzeko programari buruzko informazio gehiago:

Page 10: Aiaraldea Egunkaria 38. zenbakia

Aiaraldea /// 2015eko urriaren 8a /// 38. ZENBAKIA 10

_kultura

TxaniRodriguezIDAZLEA

_Kamerinoa

Xabier Basterra

Azaroan taberna utzi-ko dut”.

Aho bete hortz gel-ditu nintzen; garagar-

doa, mahai gainean, bakarrik berari begira:

“Utziko duzula esan duzu?”Xabier Basterrak Keska taber-

nari agur esango dio laster, eta askok faltan botako dugu. Lan-gilea, argia, irribarretsua, Ma-lekoiaren aldarte berritzearen erantzule nabaria.

Keska tabernan tabernetan egiten diren gauzak egin ditugu azken bolada honetan: edariak eskatu, ordaindu, lagunekin so-lasaldian egon... dantzatu egin dugu Keskan, bazterrak nahastu baita noizbait. Baina tabernetan hain ohikoak ez diren beste zen-bait ekintza eskaini dizkigu Xabik laudiotarroi.

Keskan pintura erakustaldiak ikusi ditugu; argazki eta ilustra-zio lehiaketan parte hartu dugu, kalitatezko zinema ikusteko au-kera luzatu digu eta hamai-ka kontzertu ikusi ditugu. Esta-tu Batuetako, Australiako, Inga-laterrako taldeak geure herrian jo dute Xabiri esker. Eta Euskal Herriko hainbat musikari zuze-nean entzun ditugu: Petti, Moby-dick, Maracas para dos, Capitán Ahab…

Keskaren ekarpen kulturala itzela izan da, eta kultur eskain-tza zabal hori ez du kudeatu kul-tur sail batek, baizik eta taber-nari batek, baina a zer nolako tabernaria!

Ez dakit, hain zuzen ere, zer egingo duen hemendik aurre-ra Xabier Basterrak, baina bere proiektu berriak arrakastatsuak izango direlakoan nago. Bizitzan, jarrera garrantzitsua da oso, eta Xabierrek jarrera ezin hobea du. Cheers, Xabi!

MUSIKA

Aurten badute zer ospatu Aiaral-deko abesbatzek. Ospakizun bikoi-tza. Alde batetik, Laudioko Andere Abesbatzak mende laurden bete duela. Bestetik, Artziniegako Blei-bet abesbatzaren 15. urteurrena.

“Hasieran bost kantari baino ez ziren Bleibet-en”, azaldu du Artzi-niegako abesbatza horretan dabi-len Paki Ofizialdegik, “urteak aurre-ra egin ahala kide batzuk joan egin dira, eta beste batzuk etorri”. Gaur egun igandero biltzen dira Bleibet-e-ko kideak Musika Eskolan, bi orduz entseatzeko. Kontzertuak ere es-kaintzen dituzte. “Ez gara profesio-nalak”, azpimarratu du Ofizialdegik, “eta horregatik ez dugu urrunera joateko denbora askorik”. Hala ere, Euskal Herriko hainbat txokotan ibi-li dira, eta duela hiru urte Milan (Ita-lia) bisitatu zuten. Gainera, Vital Ku-txak prestatzen duen programa ba-ten baitan dago Artziniegako taldea, eta horri esker urtean behin Euskal-duna jauregian abesteko aukera iza-ten dute Bleibet-eko kideek.

Ibilbide luzeagoa dauka Ande-re Abesbatzak; eta handia izan da, baita, taldeak izan duen bilakaera. “Apurka-apurka goaz, baina oso emaitza onak lortu ditugu kalitatea-ri eta soinuari dagokionez”, azaldu du koruaren lehendakaria den Es-tibaliz Gomezek. Berak argi dauka: “Abesbatza on bat gara”. Gakoa(1) etengabeko formazioan dago, Go-mezen iritziz. “Astelehenetan en-tsegua dugu, goizez eta arratsal-dez. Ostegun goizetan ahots-tek-nikak lantzen ditugu, eta entsegua dugu gero berriz”.

Elizatik atAbesbatzak musika erlijiosoare-

kin erlazionatu dira askotan. Baina lotura hori ez da uste bezain handia. “Guk emanal-di gehienak antzo-kietan egiten ditu-gu”, azaldu du Ofi-

zialdegik, “eta ezkontza zibil zein er-lijiosotan abestu dugu”.

Andere abesbatzak, aldiz, eliza du oholtza nagusi, baina duen sono-ritateagatik. “Laudion ez dugu abes-batza batentzako egokia den areto-rik”, adierazi du Gomezek.

Urteurreneko ekintzakUrteurrenak direla eta, hainbat

ekimen berezi egiten ari dira bi abes-batzak. Bleibeteko kideek urte osoa daramate horretan: argazki lehia-keta antolatu dute, eta baita margo erakusketa bat ere. Maiatzean, be-rriz, I. Ziklo Sakroa eskaini zuten, An-dra Mariko santutegirako bereziki eginikoa. Ekainean umeei zuzendu-tako tailer bat egin zuten. “30 umek hartu zuten parte, oso polita izan zen”, oroitu du Ofizialdegik. Disko bat argitaratzeko asmoa ere bazu-ten Bleibeteko kideek, baina denbo-ra falta dela eta datorren urterako utziko dute proiektua.

Diskoa baino, taldearen histo-riari buruzko liburua idazteko as-moa dute Andere abesbatzako ki-deek. Hortaz gain, kartel eta argaz-ki zaharren erakusketa bat egin nahi dute, eta baita kontzertu berezi bat ere. Urteko unerik(2) bereziena, bai-na, abuztuaren 14an bizi izan zuten, Laudioko Jaietako pregoia kanta-tzea egokitu baitzitzaien.

Belaunaldi berriak25 zein 15 urte asko dira, baina

badirudi bai Bleibetek eta bai Ande-rek ibilbide luzea dutela oraindik egi-teko. Gomezek ziurtatu du Laudio-ko koruan belaunaldi aldaketa ber-matua(3) dagoela. “Azkenaldian 14-15 kide berri sartu dira taldera, jen-de gaztea sartzen utzi behar da, bagoaz berritzen”. Bleibeten ere zabala da taldekideen adin-tartea, Ofizialdegiren arabera. “35 eta 70 urte bitarteko kideak gaude”.

BLEIBET ETA ANDERE ABESBATZAK: 40 kandelari kantuz putz25 eta 15 urte bete dituzte aurten Laudioko Andere eta Artziniegako Bleibet abesbatzek, hurrenez hurren. Kontzertu bereziak, erakusketak, liburu-argitalpenak... makina bat ekintza egingo dituzte ospakizun gisa.

Makina bat ekimen antolatu dituzte bi abesbatzek euren urteurrenak ospatzeko

Perfil anitzetako kideak dituzte, eta belaunaldi aldaketa ere bermatua dute

Elizetatik kanpo kantatzeko azpiegitura egokien falta dago eskualdean

ERREDAKZIOA I Txabi Alvarado Bañares

ABESBATZAK

Itzalde (Okondo-Zuhatza)Okondo eta Zuhatzan sortu zen 1987an.

Santa Luzia (Laudio)1972an sortu zen zaletu batzuen eskutik.

Agate Deuna (Orozko)Santa Agedan abesteko biltzen ziren auzokide batzuek sortu zuten 1992an.

Abesbatza Elkartea (Urduña)1969 urtean sortu zen, hirira iritsitako apaiz baten ekimenez.

Hasperen (Amurrio)Musika Eskolan 2010ean

sortutako korua.

Hainbat adinetako kideez osatua dago Andere Abesbatza (Bleibet-eko kideen argazkia egunkariaren azalean ikusi daiteke). Argazkia: Andere Abesbatza

Hiztegi lagungarria Gakoa(1), klabea / Unerik(2), mo-

menturik / Bermatua(3), ziurtatua

Page 11: Aiaraldea Egunkaria 38. zenbakia

11 38. ZENBAKIA /// 2015eko urriaren 8a /// Aiaraldea

_kultura

Lander ArteagaZINEMA

Mission Impossible:Rouge Nation

_kultur leihoa

Zuzendariak: Christopher McQuarrieAktoreak: Tom Cruise, Rebec-ca Ferguson, Sean Harris, Alec Baldwin, Simon Pegg...Iraupena: 131 minutu

Ba al da ezinezko misiorik? Ethan Hunt-en ustetan, ez. Estatu Batue-tako senatua Mission Impossible fundazioa desegin du, Hunt ihe-si dabil. Bere helburua: Sindicate izenpean ezkutatzen den elkartea-ri mozorroa kentzea. Misioa pertso-nala bilakatuko da erakunde mal-tzur honen burua MIF-en agente bat Hunt-en aurrean erail ondoren. La-gun gutxi batzuen laguntzarekin, ezinezko misio bat izango al da?

Gurera heldu da M:I sagaren az-ken filma, bosgarrena, eta beti be-zala Tom Cruise aktorea buru due-na. Ezinezko misio berri honen zu-zendaria Christopher McQuarrie da, aurrez Cruise-kin Jack Reacher inte-resgarria egin zuena. Abentura be-rri honetarako, Tom Cruise -kin ba-tera Simon Pegg, Jeremy Renner, Ving, Alec Baldwin edota Rebecca Ferguson aurkitu ditugu.

Mission Impossible III-n J.J. Abrams-ek irekitako bidea jarraituz, Tom Cruise-n baimenarekin, akzioa eta umorea dira protagonista na-gusiak. Sekuentzia ikusgarriz bete-ta, teknikoki McQuarrie-k lan bikaina osatzen du. Istorioa betikoa, baina modu berri batean aurkeztua. Hala ere, hori ez da arazo bat. Gure inte-resa pizteko eta pelikula dibertiga-rri eta entretenigarri bat lortzeko nahikoa; akzioa eta ikusgarritasuna goraipatzeko bikaina. Ezinezko mi-sio berri bat, zineman une txundi-garri batez gozatzeko aukera bikai-na. Amurrioko Antzokian proiekta-tuko da filma, urriaren 11 eta 12an.

Hiztegi lagungarria

Anuntxi AranaANTROPOLOGOA

_Lurpetik Prakagorriak erabili

Prakagorriekin zerikusia duen “ira-hazia” aipatu genuen aurreko aldian. Hain zuzen, Aiarako herri batean biak lotzen dituzte esplizi-tuki: “Añesen uste dute San Jaun gauaz ira lorea biltzen bada, pra-kagorriak ezagutzen direla”, idatzi zuen Barandiaranek.

Orozkon zioten “familiariak” (prakagorriak) Jentil Zulon edo Su-pelegorren hartzen zirela San Juan goizean, ortozik ibiliz (ihintza-ren bertuteagatik) , mantila bat zabalduz (ira lorea biltzeko bezala) eta “Aita Gurea” edo “Agur Maria” atzerantz esanda (magia beltze-ko moduan). “Familiariek” euli itxura dute Orozkon eta Zuberoan, baina beste intsektuena ere bai , erlearena kasurako. Azkuek jaso zuen lekukotasun honetan, tximeletak ziren:

“Donibane aurreko gabean Bilboko emakume bermeotar bat, bere otseina lagun ebala, Artxanda ganera joan ohi zan eta ota-tzetan zapia zabaltzen eban gaberdi-gaberdian. Zoriona ekarten ei dabe gau eta ordu hartan baturiko pitxilotak (tximeletak), eurak hartzen gatx ei da baina. Andra haretxen otsein izandako Juana Aranzubia Berriztarrari (otseinari) entzun dautsat hau”.

Espezialitate desberdinak ei dituzte prakagorriek: badira listeria-koak egur ekartzekoak… Jostorratz-ontzi batean gordetzen dira eta, norbaitek ontzia zabaltzen duenean, brau irteten dira eta lana eskatzen diote. Peko errekatik etxera ura igotzea agindu ohi zaie, edo egurra ekartzea... Berehala egiten dute eta berriz lan eske hasten dira. Eta ez dute bakerik ematen atzera beren ontzitxora sarrarazi arte, edo bete ezinezko lan bat agindu arte. Baina askatu dituenak ez badaki hori nola lortu, lanean segitzen dute eta etxea urez blai ipintzen dute, edo larraina egurrez estalia.

ZINEMA:Euskarazko zinemaz gozatzeko aukera, ostiralero Basalarrina Euskal Topagunean

Laudioko Basalarrina Euskal Topaguneko kideek ekimen berri bat jarri dute martxan: pelikulen proiekzioa, euskaraz. Ostiralero izango da zita, 19:00etan, elkar-teak Abastos Plazan duen egoi-tzan. Bihar (urriak 9) “Norbaitek Kukuaren Abiaz Gain Hegan Egin Zuen” filmaren txanda izango da.

ERREDAKZIOA I Unai Gotxi

Musika ikasteko aukera Artziniegako Rock Eskolan

Hainbat ikastaro aurkeztuaz eman da ezagutzera Artziniegako Rock Elkartea. Hainbat musika esti-lo jorratuko dituzten elkartean, eta 15 pertsonek eman dute jada izena.

Nahiz eta rock estiloko elkartea izan, musikaren beste arloak ere jo-rratuko dituzte. Horren isla dira aur-keztu dituzten ikastaroak: Gitarra, baxua, bateria eta ahotsa lantzeaz gain, trikiti, pandero, txistu eta bioli-nean ere trebatzeko aukera zabaldu dute. Musikan hasiberriak direnen-tzako ere eskaintza zabala aurkeztu dute eta denborarekin ikasleek mu-sika taldeak sor ditzaten ere lagun-tza eskaintzeko prest daude.

Artziniegako Rock elkartea he-rriko musika zaletasuna handitze-

ko sortu da eta horretarako, ikas-leekin hainbat ekintza antolatzea espero dute. Hortaz gain, urtean antolatzen diren jarduerenetan musika presente egotea ere izan-go dute xede.

Hutsa bikote akustikoak crow-founding kanpaina abiatu du lau-garren diskoa kaleratzeko. Lan hori “Amnesia” deituko da, biko-te akustikoak sare sozialetan ja-kinarazi duenez. Karena.eu ata-riaren(1) bidez jarri dute martxan crowfounding kanpaina.

2.900 euro lortze dute helbu-ru. Gauzak hala, urriaren 31era arte Hutsaren laugarrenerako crowfounding-ean ekarpena egi-teko aukera zabalik egongo da www.karena.eu webgunean. Hu-tsa bikote akustikoa Maria Rivero ahots balmasedarrak eta Eriz Pe-rez gitarrista urduñarrak osatzen dute. Abuztuan grabatu zuten dis-koa, Barakaldoko Hala Dzipo mu-sika eskolak duen estudioan, eta lehen singlea kaleratu(2) berri dute, diskoari izena jartzen diona. Aza-roan argitaratu nahi dute diskoa.

MUSIKA

Hutsak crowfounding kanpaina abiatu du 4. diskoa kaleratzekoUrriaren 31era arte egongo da kanpainan parte har-tzeko aukera. Bikote akustikoak jakinarazi du diskoa jada grabatu dutela, eta singlea aurkeztu berri dute.

ERREDAKZIOA I Samuel Pasandin

Eriz Perez urduñarrak eta Maria Rivero balmasedarrak osatzen dute Hutsa.

Ataria(1), webgunea / Kaleratu(2), argitaratu, publikatu

DISKOGRAFIAHutsa eta doblea

Huts unea

Astuh

IKUS ENTZUNEZKOAK:Aiaraldeko “Beldur barik jarrera” lehiaketan parte hartzeko epea, azaroaren 11ra arte zabalik

Abian da Aiaraldeko “Beldur Ba-rik jarrera” lehiaketa. Laudio, Oroz-ko, Aiara, Amurrio edo Urduñan bizi edo ikasten duten 16 eta 26 urte bitarteko gazteei zuzendutako eki-mena da. Azaroaren 11an bukatuko da parte hartzeko epea. www.bel-durbarik.org web-gunean topatu daiteke informazio gehiago.

Page 12: Aiaraldea Egunkaria 38. zenbakia

Aiaraldea /// 2015eko urriaren 8a /// 38. ZENBAKIA 12

_kirola

Izena: Javi Santos Larreategi Taldea: Laudioar T.E.Kategoria: Mas-

ter 30 Posturik onenak: Arabako txapelketan, Laudion (2010) 3. master 30-an eta Arbulon (2014) 3. master 40-an. Zergatik ziklokrosa: “Mun-du hau ezberdina da, berezia. Izugarrizko giro ona dago las-terketetan”.

ZIKLOKROSA

Urduña eta Laudio ziklokrosaren lekuko izango dira hilabete honetan Urriaren 12an Urduñako ziklokrosa egingo dute, lehendabizikoz. Hilabeteko azken larunbatean (urriaK 31), ordea, Laudioko Ziklokrosa izango da, “Espainiako Koparen zirkuiturik gogorrenetakoa”, antolatzaileek iritziz.

ERREDAKZIOA I Irati Moreno

Izena: Iñaki Zendoia Isuskitza Taldea: AiarabikeKategoria: Mas-ter 30

Posturik onenak: 4. postua Legazpiko Ziklokrosean. Zergatik ziklokrosa: “Txi-rrindularekin erlazionatuta-ko kirol guztiak atsegin ditu-dalako”

Izena: Luisa Ibarrola Albizua Taldea: Bizikleta. com Kategoria: Ka-detea

Posturik onenak: Espainiako kopan 2. postua ia lasterke-ta guztietan, Igorren 1. postua eta Espainiako BTT txapelke-tan 3. postua. Zergatik ziklokrosa: “Hasieran frogatzeko izan zen baina aur-ten ia astebururo izango ditut lasterketak”.

Izena: Julen Latorre GuliasTaldea: Aiarabike SpiukKategoria: Junior Posturik one-

nak: Arabako txapelduna, EH-ko“Challenge”-ko txapelduna, 7. Espainiako Txapelketan (lehe-nengo urtean hirugarren). Zergatik ziklokrosa: “Txikita-tik gustatu zait lokatza eta nire anaia izan zen mundu honetan sartu ninduena”.

Izena: Sergio Udias de Prado Taldea: Laudioar T.E.Kategoria: Mas-

ter 40 Posturik onenak: Arabako Txapelketan, 4. postuaZergatik ziklokrosa “Koadrilarekin ondo pasatzen dut eta gainera lokatza gus-tuko dut”.

ZIKLOKROSEAN ARITZEN DIREN ESKUALDEKO HAINBAT KIROLARI

Izena: Koldo FernandezTaldea: Laudioar T.E.Kategoria: Master 30

Posturik onenak: 30. postua Euskadiko Txapelketan eta 95. postua Espainiakoan. Zergatik ziklokrosa: “Nire la-gunek animatu ninduten aurre-ko urtean, baina txirrindulari-tzatik beti izan da gehien gusta-tu zaidana”.

Izena: Joseba Goti Furundarena Taldea: Laudioar T.E.Kategoria: Master 40 Posturik onenak:Eus-

kadiko Txapelduna kros triat-loianZergatik ziklokrosa: ”MBT egi-ten hasi nintzen eta hau froga-tzea erabaki nuen. Niretzat kon-binazio bikaina da. Behin froga-tuta lotu egiten zaitu... eta gaur egun arte”.

Izena: Jon Ander MolinaTaldea: Aiarabide SpiukKategoria: Elite

Posturik onenak: Laudioko Sa-rian 55. postua.Zergatik ziklokrosa: “Denbo-raldia osatzeko eta aktibita-tea mantentzeko erabiltzen dut. Oso esperentzi polita izan zen eta aurten errepikatzea espe-ro dut. Kirol polita iruditzen zait lasteketak herri inguruetan bu-rutzen direlako eta ikusle de-zente inguratzen delako anima-tzera”.

Ziklokrosa izango da hilabete ho-netako protagonista. Izan ere, hila-bete hasieran Urduñan bat egongo da eta hilabete bukaeran Laudion beste bat. Urduñakoa urriaren 2an izango da. Laudioko berriz, urria-ren 31n.

Urduñako eta Laudioko Txirrindu-lari Elkarteak dira ziklokrosen anto-latzaileak. Bi elkarteek diotenaren arabera horrelako ziklokros bat an-tolatzerako orduan kostu ekonomi-koari asko erreparatu beharra dago. Izan ere, kategoria denek lehiatzen dute, gizonezkoak zein emakumez-koak.

Urduñako TE-ko kidea den Axier Oiartzabalen iritziz, lur sail(1) ego-kiak izatea garrantzitsua da. Ur-duñan egingo den lehen ziklokro-sa da aurtengoa eta distantzia mi-nimoa jasoko duen zirkuitu bat egi-teko adina espazio izan behar du lur sailak.

Urduñako ziklokrosaAurten Urduñako ziklokrosaren

lehen edizioa izango da. Oiartza-balek dionaren arabera, elkartean zuzendaritza batzordea berritu ze-nean proposatu zuten ideia. Elkar-teak txirrindularitza sustatu nahi zuen, “kategoriak guztiak bilduko zituen froga bat eginaz”.

Euskadiko Txapelketaren lehen zi-klokros froga izango da Urduñakoa. Urritik urtarrilera bitartean 18 ziklo-kros izango dira guztira. Horietako batzuk internazionalak edo beste froga batzuetarako baliagarriak

dira. 2800 metrokoa izango da zir-kuitua. Horietatik 200 metro errepi-detik izango dira eta beste guztia ze-laian. 3 gune(2) egongo dira Urduña-ko ziklokrosean.

Bata Kintana kaleko inguruetan izango da. Aldapa bat egongo da bertan. Beste gune bat Mugarri in-guruan egongo da. Hor ez da alda-parik egongo baina bihurgunez be-teriko zatia izango da. Bukatzeko, ze-zen plazaren gunea egongo da, pla-zaren barrutik pasako baita zirkui-tua. Irteera eta helmuga, berriz, toki beretik egingo dira, Eskola Publikoa-ren aurretik, alegia. 200 txirrindula-ri inguruk parte hartuko dute ziklo-krosean. 10:00ean izango da lehen txanda eta kadeteak izango dira pro-tagonista, emakumeak zein mutilak.

10:50ean, ordea, emakumezko eta gizonezko juniorren eta emaku-mezko elitearen txanda izango da. Master kategoriak 12:00an izango du bere lasterketa eta 13:00ean eli-te sub 23ek.

Laudioko ziklokrosaLaudioko lasterketaren kasuan,

jarraian egiten den VII. edizioa da aurtengoa. Ziklokrosa egiteko ohi-tura zegoen Laudion aspaldi(3), bai-na egiteari utzi zioten. Jose Angel Arza, Laudioar TE-ko kidearen ara-bera, elkarteko kide batzuen esku-tik etorri zen ziklokrosa berresku-ratzearen ideia.

Haien ustez, Master kategoriako txirrindulariak ziklokrosean aritze-ko kanpora joateko beharra zuten,

Euskadin ez baitzegoen horrelako zi-klokrosik. Horregatik, elkarteak bat antolatzea erabaki zuten. Gaur egun, Espainiako Koparen parte da Lau-dioko ziklokrosa. Aurten baina, ara-zo batzuk medio, oraindik ez dakite koparen parte izango diren ala ez.

2550 metrotako zirkuitua izango da Laudiokoa. %10a errepidetik izan-go da, beste zati bat arean, %10 pis-tan eta beste guztia zelaian. Elkar-tearen arabera, Espainiako Kopa-ren zirkuiturik gogorrenetakoa da. “Azpiegitura oso onak ditugu: du-txak, aparkalekua, garbiketarako box-a eta gauzarik onena: lasterke-tan murgiltzen den jendartea”, ziur-tatu du Arzak.

Ibilbidearen zailtasunik nabarme-nena ia atsedenik ez egotea da. Ar-zak gaineratu du eguraldiak asko zaildu dezakeela zirkuitua, euriak lo-katz asko sortzen baitu. 450 txirrin-dularik parte hartzea espero dute. 9:00an izango da lehenengo laster-keta eta Master 40, 50 eta 60-koek parte hartuko dute. 10:00ean Mas-ter 30-ekoen txanda izango da. Ka-deteak, ordea, 11:00ean lehiatuko dira, emakumezkoak zein gizonez-koak. 12:10ean Junior emakume eta gizonak eta emakumezkoen elite ka-tegoriak ariko dira zirkuituan. Buka-tzeko, Seniorrak , Sub 23 eta Elitea arituko dira, 13:15ean.

Hiztegi lagungarria Lur sail(1), terreno / Gune(2), zona /

Aspaldi(3), duela denbora asko

Laudioko Ziklokrosaren iazko edizioko irudi bat. Argazkia: Aitor Burgoa

Page 13: Aiaraldea Egunkaria 38. zenbakia

13 38. ZENBAKIA /// 2015eko urriaren 8a /// Aiaraldea

_kirolaMENDI LASTERKETAK:Aiaraldeko hogei kirolari egon dira Gorbeia Suzien lasterketan eta Iñaki Isasi 13. postua lortu du

Irailaren 27an izan zen Gorbeia Suzien lasterketa Zeanurin. Es-kualdetik 20 kirolarik parte har-tu zuten eta gainera, Iñaki Isasik 13. postua lortu zuen. Nabarmen-tzekoa da lasterketa honen gogor-tasuna: 800 lasterkarik hasi zuten proba eta 471 bakarrik lortu zuten helmugaraino iristea.

TRAIL LASTERKETAK:Igandean izango da Arrankudiaga-Zolloko IV. Trail lasterketa, 14 kilometroko bidearekin

14 kilometrotako ibilbidea pres-tatu du Arrakundiagako Trail tal-deak. 11:30ean herriko plazan ha-siko da lasterketa. Menditik, Zollo-tik, Kurutzetako urtegitik eta herri-ko hainbat auzoetatik ibili eta gero Eliza ondoko plazan bukatuko da. Umeen lasterketa 10:30ean izan-go da, toki beretik abiatuta.

TENISA:Amurrioko Tenis Sustraia taldeak ikastaroak eskainiko ditu urritik ekainera bitartean

Amurrioko Tenis Sustraia tal-deak ikastaroak eskainiko ditu urri-tik ekainera. Taldeak bete arte izena emateko aukera dago. Izena ema-teko telefono zenbaki honetara deitu behar da: 661 326 099 (Bor-ja). Helbide honetara posta elek-troniko bat bidaltzea ere dago: [email protected]

Urduñako Mendi Duatloia eta gero Amurrioren txanda iritsiko da urriaren 17an. Gainera, Euskal He-rriko Mendi Duatloien Txapelketa izango da Amurriokoa.

Amurriok Euskal Herriko Men-di Duatloien Zirkuitua egiten duten 5. urtea da aurtengoa. 15 duatloiek osatzen dute zirkuitu hori. Irailaren 5ean Igartzan izan zen lehena eta abenduaren 13an Zeanurin izango da azkena. Amurriokoa, ordea, 7. mendi duatloia izango da.

16:30ean izango da irteera. Ur-duñakoarekin konparatuz ibilbide motzagoa izango du honek. Hiru sektorek osatuko dute zirkuitua. Lehengoa korrikan egitekoa izan-go da, bizikletarekin bigarrenean

eta azkenekoa berriz ere korrikan. Guztira, 27,26 kilometro egin behar izango dituzte kirolariek. Lehen sek-toreak, korrikan egin beharrekoa, 7,23 kilometro izango ditu. Biga-rren sektorea 17,8 kilometroz osa-tua dago, baina txirrindulariek bi buelta eman beharko dituzte, bira bakoitzak 8,9 kilometro izango bai-titu. Bukatzeko, hirugarren sekto-rea osatu beharko dute kirolariek. Berriz ere korrika egiteko zapati-lak jantzi eta 2,23 kilometro egin beharko dituzte.

Lasterketa indibiduala izango da, ez da erreleborik onartuko. Euskal Herriko Mendi Duatloi federazioa-ren web orrialdean eman daiteke izena.

ERREDAKZIOA I Irati Moreno

Mendi Duatloiaren 5. edizioa izango da aurtengoa. Argazkia: aiaraldea.eus

MENDI DUATLOIAUrriaren 17an izango da Amurrioko Mendi Duatloia

IRRISTAKETA EGUNA: Eguraldi txarra egin arren, patinatzaile ugari bertaratu ziren Laudioko Irristaketa Egunera. Ibilbideak egin beharrean, institutuan geratu ziren jolasak eta kono-tailerrak egiten. Jai egunari bukaera emateko taldeko koreografia prestatuko zuten denen artean.

Joan den Urriaren 4an Amu-rrioko Hiribilduaren Goikomen-di IV. Trofeoa eta Liga autono-mikoko 3Dko finala jokatu ziren Amurrion. Lehiaketa hori Amu-rrioko Arku Kirol Taldeari (AAKT) esker egin zen. Lehiaketa horre-tan 70 arkulari inguruk hartu zu-ten parte, hainbat modalitatetan: Arku Long bow, senezkoa, biluzia eta konposatua. Hiru kategoria-tan lehiatu ziren: senior, kadeteak eta infantilak.

Ibilbidea 24 dianaz (animalien erreplikaz) osatuta zegoen eta buelta bakarra (kilometro bat in-guru) egin zen, 3 ordukoa gutxi go-rabehera. Nahiz eta oso eguraldi onik ez izan, arkulariek ez zituzten aparteko zailtasunik aurkitu lehia-keta aurrera eramateko.

Pedro Antonio Martin hiruga-rren postuan sailkatu zen Liga autonomikoko 3Dko sailkape-nean Arku Long bow gizon tal-dean, Jose Gabriel Miguel Redak bigarren postuan jarraitu zuen eta lehenengo postua Jorge Carras-cok lortu zuen. Beste alde bate-tik, emakumezkoen taldean Ma-risa Martinez hirugarren postuan gelditu zen, bigarren postua Es-tela Carrascorentzat izan zen eta lehenengo postua Eguzkiñe Ra-bascok lortu zuen.

Konposatuen modalitatean Jose Mª Navarro hirugarren ge-ratu zen, Koldo Elorzak bigarren postua lortu zuen eta Johnny Ta-mayok, sufritu ondoren, lehenen-go postua lortu zuen.

Infantilei dagokienez, Amu-rrioko Arku Kirol Taldeak (AAKT) arrakasta lortu zuen, podiumeko lehenengo bi postuak lortu baitzi-tuen (Xiker Morillas eta Asier Fan-diño). Hirugarren postuan Jorge Castaño nafarrak lortu zuen. Esan beharra dugu aurreko hilabetean Asier Fandiño Jorge Castañoren atzetik geratu zela Españako 3D txapelketan. Bigarren eta lehe-

nengo postuak lortu zituzten, hu-rrenez hurren.

Aldi berean, Goikomendi IV. Tro-feoko Arku Long bow modalita-tean Pedro Antonio Martinek ira-bazi zuen, oso hurbiletik Jorge Ca-rrascok segituta. Carlos Aranazek lortu zuen hirugarren postua.

Emakumezkoen taldean Irati Zurbanok hirugarren postua lor-tu zuen, Irati Miguelek bigarrena eta Mertxe Cueliarrek irabazi zuen lehiaketa. Emakumezkoen senez-

ko modalitatean hirugarren pos-tuan Beatriz Muñoz, bigarrenean Marisol Ruiz eta lehenengo pos-tuan Ana Cerro geratu ziren. Gi-zonezkoen taldean Julio de Die-gok hirugarren postua eskuratu zuen, Simon Marcosek bigarrena eta Johnny Tamayok lehenengoa.

Behin lehiaketa amaituta, Amu-rrioko Arku Kirol Taldeak (AAKT) txakoli dastaketa eta urteroko ba-barrun bazkaria eskaini zien par-taide eta antolatzaile guztiei.

Hiru orduko ibilbidea egin zuten parte hartzaileek. Argazkia: AAKT

Goikomendi Arku Trofeoa eta 3D finala

“70 arkulari egurrezko animaliak ehizatzen”

Ixone Núñez San Román eta Joseba Aretxaga Luaces

Page 14: Aiaraldea Egunkaria 38. zenbakia

Aiaraldea /// 2015eko urriaren 8a /// 38. ZENBAKIA 14

5

_Herriko plaza

_denborapasak

_agurrak

MalenMuxu erraldoi bat zuretzako!

Zintzo izan eta ondo pasa zure ur-tebetetzean!

Andde, Aetz eta gurasoak

MaitxiZorionak Maitxi! Koadrilako txi-

kerrena handi egiteak farra on bat merezi dauelako!

Zure txitak

PeruZorionak Peru zure lehenen-

go urtebetetzean! Asko maite zaitugu!!!

Familia

@_BIDALI ZUREA!

Idatzi zure mezua eta bidali argazkia [email protected] urriaren 16a baino lehen.

Izkander eta DiegoNahiz eta azkenak izan, zuen

egunak heldu dira azkenean. Zorionaaaak!!!

Betikoak

GALTZAGORRIAK02.19-03.20Triste zaude sandaliak armairuan gorde dituzulako? Tira!! Loredun zapatilak ateratzeko ordua hel-du da! udazkena atean dugu, urta-ro polit- polita, hosto marroi eta horiak bideak apaintzen… garai erromantikoa sentimenduak hos-to artean oparitzeko!

LAMIA04.21 - 05.20Burua galtzen hasi zarela? Pertsona guztiengatik galtzeko ohitura hartzen baduzu leku guztietan galduko duzu. Harro esaten duzu hori. Baina ausardia tontakeri bihurtu daiteke eta askotan beharrezkoa den babesaren falta sufrituko duzu!

BASANDERE06.21 - 07.20Ikasteko nagitasuna dela eta etorkizunerako dituzun proiektu guztiak kakaztu ditzakezu. Denbo-rak porrot bat sendatu dezake, ez ordea bide horretan egin ditugun esfortzu ezak, gure esku zegoen guztia egin ez badugu kontzien-tziak betiko zigortuko gaitu.

JENTILAK08.22 - 09.22Lasaitzen saiatu beharko zenuke, nerbioak jota ez baituzu ezer lortuko. Bizitzarekin etorriko zaizkizun kolpe gogorrekin konturako zara tontakeriak diren arazoengatik izandako jarrera eta ardurak beharrezkoak ez zirela. Zer da benetan garrantzitsua?

MARI10.23 - 11.22Negargurarekin bukatzeko unea heldu zaizu. Ez duzu malko kanti-tate horrekin munduko ur falta be-rreskuratuko, beraz, momentu ho-netan ateratzen ari zaizun irribarre polit hori sentitu, polita zara barru-tik eta kanpotik eta ez duzu inoren beharrik horretarako.

SUGAAR12.20 - 01.19Ez lagunekin haserretu pentsa-tzen dutena esatera ausartzen di-renean. Askotan buruak esaten diguna saihestu nahi dugunean la-gunen hitzek ikusi nahi ez duguna ikustera bultzatzen gaituzte.

TARTALO01.20 - 02.18Jendaurrean egin beharreko aurkezpenean pentsatzean zo-rabioa sentitzen duzu. Ez izan beldurrik jendeari. Egoerei au-rre eginda beldurra ausardi bihurtuko duzu, akatsak zuzen-du eta gaindituko dituzu dotore ziurtasuna irabaziz.

HERENSUGE03.21-04.20Larrituta irabazi dituzun kiloengatik? Soberan ez dituzun arren egia da udako dieta ez dela osasuntsuena, batez ere etxetik kanpo asko jaten dugunean. Has zaitez urtean zehar egindako elikadura mota jarraitzen.

BASAJAUN05.21 - 06.20Amets eta helburu berriak musika nota bihurtuz obra ikaragarria konposatuko duzu. Bitartean, etxean jarri ohi duzun irratiko musikaren bolumena jaitsi ezazu, zuretzako ametsak direnak auzokideen amesgaizto izan ez daitezen!

GAUEKOAK07.21 - 08.21Ez diozu balaztarik jarri udako oporretako gastuei. Orain heldu zaizu aurrezteko momentua. Gabonak heldu bitartean gastu zerrenda berregin eta lehentasuna daukaten gauzetan atentzioa jarri zure buruaren Olentzero izan zaitezen gero.

AKERBELTZ09.23 - 10.22Umeek sortzen duten zarata jasangaitza da. Egunero egiten dituzten gauzen lekuko izan nahi duzu baina ez zara erritmo horretara heltzen. Zure buruak eragiten dizun zarata abisu bat baino ez da, har ezazu denbora zu zeu zaintzeko ere.

ZIRIPOT11.23 - 12.20Ez iezaiezu gertakariei aurrea hartu. Erabakiak hartu baino lehen kalte eta onuretan pen-tsatu, orain erabakitzen duzu-na aurrerantzean damu bihurtu daiteke eta.

_horoskopoa

SOLUZIOAK

Sudoku, hitz-gurutzatu eta hitz gezidunen soluzioak web-gunean ikusgai: http://www.aiaraldea.eus/users/denborapasak

ERRAZA ZAILA

EZKER-ESKUIN1. Himalaiako mendialde ezaguna. 2. Gurasoen amak. neonaren ikur kimikoa. 3. Ipar edo Hego

buru. Oparitu. 4. Ez eme. Solairua. 5. Armadak, gudarosteak. Kontsonantea. 6. Bururatuak. Ate, hitz elkartzeetan. 7. Txanpon, diru. Bizkaieraz, ostiko. 8. Fosforoaren ikurra. Maltzurkeria. 9. Erostera behartu.

GOITIK-BEHERA1. Soingaineko mota. Itzal handi, sona. 2. Bizkaiko udalerria, Lea-Artibain. Kontsonantea. 3.

Pertsona batengandik espero den jokabide. Zerbaiti buruzko uste. 4. Errealaren futbol zelaia. Artsenikoaren ikurra. 5. Errepikatuz gorotza. Inoiz. 6. Gorbeialdeko gailurra. Galdetzaile bat. 7. Kontsonantea. Berez hazten den fruitu arbola. 8. Gizon izena. Yemengo hiria. 9. Aiarako auzoa.

8 4 39 3 56 4 9

2 14 8 6

1 4 62 7 3 9

4

43 8 6 2

9 2 6 5 3

6 44 9

9 8 3 55 6 4 97 6

3 7 2 85 3 4

2 4 64 1 7 2 8 3

Page 15: Aiaraldea Egunkaria 38. zenbakia

15 38. ZENBAKIA /// 2015eko urriaren 8a /// Aiaraldea

_irakurlearen txokoa

10.15OSTEGUNA09:00 LAUDIOIKASTAROA Saltzeko tresnakTokiko Garapen Agentzia

17:00 URDUÑAUMEENTZAKO AISIALDIAIpuin kontalariaLiburutegia

18:00 LAUDIOHITZALDIAZahartze zoriontsuaErabilera anitzeko aretoa

18:30 LAUDIOTAILERRADesprintzesatzeaKultura Etxea

10.16OSTIRALA17:30 LAUDIOKIKILI SALDAEuskal mitologiaLamuza Ikastetxea

17:30 ARTZINIEGAUMEENTZAKO TAILERRAAntzerkirako trebetasunak landuzLiburutegia

10.17LARUNBATA07:30 ARTZINIEGAMENDI IBILALDIAUdalatx mendiraFrontoia

10:0 LAUDIOELIKADURA TAILERRAMugimendu bioenergetikoa Zubiko Etxea (10 €)

10:00 LAUDIOTAILERRASakelakoekin filme laburrak sortzekoKultura Etxea

10:00 OROZKOIKASTAROAMagia femeninoa eta HammamKultur Etxea

11:30 URDUÑABISITA GIDATUAUrduña, burdina, artea eta hiriaTurismo Bulegoa

16:30 AMURRIOKIROLAAmurrioko mendi duatloia, Euskal Herriko TxapelketaJuan Urrutia plaza

20:00 AMURRIOIV ANTZERKI AMATEUR ERAKUSTALDIA“Ay, Carmela” Caccarota taldeaAmurrio Antzokia

10.18IGANDEA11:00 OROZKOBISITA GIDATUAOlartetarrak, burdinaren garrantzia leinu baten botereanOrozko Museoa

11:30 URDUÑABISITA GIDATUAUrduña, burdina, artea eta hiriaTurismo Bulegoa

10.19ASTEARTEA09:00 LAUDIOIKASTAROAEnpresa berri bat sortzeko gakoakTokiko Garapen Agentzia

10.21OSTEGUNA18:30 LAUDIOBURU OSASUNAREN MUNDUKO EGUNAAntsietatea eta depresioaKultura Etxea

10.23OSTIRALA20:00 LAUDIOKONTZERTUACriatura, Mankaos eta La Hora del PrimateOrbeko Etxea (5 €)

_agenda

_ezin galdu

10.10 LARUNBATA

“MI CASA EN PARIS” LAUDIOKO LANBIDE HEZIKETA 17:30ean eta 20:00etan (3 €)

“LOS MINIONS” AMURRIO ANTZOKIA 17:30ean (3,60 €)

“MISION IMPOSIBLE: NACION SECRETA” AMURRIO ANTZOKIA 19:30ean (4,80 €)

10.11 IGANDEA

“FAHRENHEIT 9/11” URDUÑAKO GAZTETXEA 17:00etan doan

“LOS MINIONS” AMURRIO ANTZOKIA 17:30ean (3,60 €)

“MISION IMPOSIBLE: NACION SECRETA” AMURRIO ANTZOKIA 19:30ean (4,80 €)

10.12 IGANDEA

“MISION IMPOSIBLE: NACION SECRETA” AMURRIO ANTZOKIA 20:00etan (3,60 €)

10.15 OSTEGUNA

“LOS LIMONEROS” ARTZINIEGA MUSEOA 18:00etan doan

ZINEMA10.08OSTEGUNA19:00 LAUDIOBURU OSASUNAREN NAZIOARTEKO EGUNAPerformancePintxopote gunea

10.09OSTIRALA12:00 AMURRIOARABA EKINEANEkintzaile topaketaJuan Urrutia Plaza

19:00 URDUÑAHITZALDIABa al dakizu zer den TTIP-a?Gaztetxea

10.10LARUNBATA09:00 AMURRIOASTEBURUKO TXANGOASkaut taldeak antolatutaTelefonikako eraikina

17:00 LAUDIOTXIRRINDULARITZAEskola Kirolen XX. probaEllakuri

17:00 LAUDIOSORGIN ZAPATUAKLoreak egiteko tailerraLudoteka

22:00 LAUDIOBAKARRIZKETA ETA MUSIKAMarco Antonio eta DJ RubaSorgin Taberna

10.11IGANDEA08:00 URDUÑAMENDI IBILALDIA25 kilometrokoaForu Plaza (2€)

10:00 URDUÑAMENDI IBILALDIA13 kilometrokoaForu Plaza (2€)

10:30 ARRANKUDIAGAiV. TRAIL LASTERKETATraila eta umeentzako krosaHerriko plaza (5€)

10.12ASTELEHENA12:30 URDUÑAZIKLOKROS LASTERKETA2.550 metroKintanako zelaiak

10.13ASTEARTEA17:30 LAUDIOTAILERRA TxotxongiloakLiburutegia

10.14ASTEAZKENA18:30 LAUDIOBURU OSASUNAREN MUNDUKO EGUNAEmakumeen aurkako indarkeriaren prebentzioaKultura Etxea

URDUÑA MENDI IBILALDIA: Urtero legez Txarlazo Mendi Taldeak ibilaldia antolatu du. Urriaren 12an izango da. Bi txango egingo dituzte, luzeak, 25 kilometrokoa, 8:00etan abiatuko dute Foru plazatik. Ibilbide motza 13 kilometrokoa izango da eta 10:00etan hasiko da.

BURU OSASUNAREN MUNDUKO EGUNA: Horren harira hainbat ekintza antolatu du ASASAM elkarteak. Larunbatean egun osoko jardunaldiak egingo dituzte eta urriaren 14an eta 21an ere hitzaldiak egongo dira Laudioko Kultura Etxean.

BURU OSASUNAREN MUNDUKO EGUNA

10.10 LARUNBATALAUDIO11:00 Stand informatiboa, produktuen erakusketa eta salmenta, trukea, haurrentzako jarduerak eta futbito partida Aldai plazan12:30 Adierazpenaren irakurketa14:30 Bazkaria (Toki-On)21:00 Globoflexia ikuskizuna eta kontakizunak

Page 16: Aiaraldea Egunkaria 38. zenbakia

Aiaraldea /// 2015eko urriaren 8a /// 38. ZENBAKIA 16

aiaraldea.eus_kontra

Gorka Belasko

Paristik datorren artista bat zara zu? Edo nondik datorkizu bio-linarekiko lotura?

Musikarekikoa da nire zale-tasuna. Due-la 10 urte bio-lin egilea izan-go nintzela esango baze-nit ez nuke imaji-natuko! Musika munduan denbo-ra asko

daramat, baina ez naiz inoiz artista izan. Soziologia ikasi nuen, eta beti eragin diot gehiago buruari eskuari baino. 2005ean Bilbora etorri nin-tzen, eta kontserbatorioan luthe-ria eskola bat zegoela jakin nuen. Plaza eskatu eta plaza lortu nuen, biolina, biola, biolontzeloak… sortu eta konpontzeko ikasketak egiteko.

Ga-lizia-

rra izan-da gaita-

tik biolinera-ko jauzia nola

eman zenuen?Biolina sorpre-

sa bat izan da nire-tzat, nik gitarrak egin nahi nituen, eta lanbi-

de bat ikasi, nire bizi-

tzan ikasitakoarekin ez bainengoen gustura.

Biolin egilea zara ofizioz, ez da marka makala…

Bai, honetaz bizi naiz. Biolinak sortu, konpondu eta saldu egiten ditut, %100 artisanalki. Duela 300 urte bezala lan egiten dugu. Hala ere, ez naiz kandelekin lanean ari-tzen. Kapitalismoak eta artisau-tzak ez dute bat egiten, prezioak elitistak dira eta ez daude edono-ren eskura.

Zure biolinek marka propioa dute? Zerekin markatzen dituzu?

Biolinek etiketa eraman ohi dute barruan. Nik nire sinadura, urtea eta sortutako lekua jartzen diet euskaraz etiketan, hemen bizi nai-zelako.

Nola eta zenbat denboran egi-ten da biolin bat?

Biolin bat egiteko 200-300 ordu behar dira. Egunero 8 ordu sartu-ko banitu 1-2 hilabete lirateke. Nik egurra Italian erosten dut, egu-

rraren mozketa garrantzitsua bai-ta. Horrez gain, izeia 1500 metrotik gora hazi izanari garrantzia ema-ten diot, astiro hazia izan behar da. Erabiltzen ditudan egurretan eta egiten ditudan biolinetan erabilita-ko zuhaitzaren adina ikusi daiteke.

Egurrezko biolinek urrezko pre-zioa al dute?

Denetarik dago. 100 eurotako biolinak ere badaude, nik egiten di-tudan denek 4.500€ balio dute. Maisuen biolinek 12.000-20.000€ ere balio lezakete. Biolina cache al-tuko instrumentua da, ordu asko-ko lana du.

Musika klasikoaren sortzailea ala maitalea zaitugu?

Hardcore talde batean jotzen dut, punka ere gustatzen zait… musika gustatzen zait, bere osota-sunean.

Artista bezala baduzu ametsik?Ez naiz amets zalea. Mendiko

borda batean urtean bi biolin sal-duta oso pozik biziko nintzake.

Carlos Gonzalez Barros“Duela 300 urte bezala egiten ditugu biolinak, baina kandelekin lanean aritu gabe”CARLOS GONZALEZ BARROS (1980, Oleiros) Orozkon bizi den biolin egilea da. Bilbon Lutheria Sarriko tailerra ireki du, antzinako eran biolin berriak egiten dituzte.

ERREDAKZIOA I Izar Mendiguren

10urte baino gehiagokoesper ientz ia! B idai pertsonal izatuak!

www.wegoaz.com

BelateOlabarriaHEZITZAILEA

_Leihotik

Etxeko lanak bai ala ez?

I kasturtearekin batera urteroko eztabaida mahai gaineratu zai-gu eta honen harira, Euskal Es-kola Publikoko Gurasoen Kon-

federazioak esan duenez, Euskal Herriko familiek eskatu dute etxe-rako lanak denbora zehatz ba-tez izateko eta ez erabiltzeko ge-lan egin gabe geratutakoa etxean lantzeko.

Neuk ere zalantza ugari dauz-kat nire egunerokoan. Maistra naizen aldetik, “ideala” izango li-tzateke lankideen arteko koordi-nazioa eta elkarrekin, eta aldez aurretik, erabakitzea zer/zenbat etxerako lan bidaliko dugun.

Oinak lurrean baina, ez da erra-za jakitea saio amaieran zer gera-tuko zaien argi ikasleei eta zer ez; batzuek ariketa gehiago egiteko astia izango dute, beraz, etxera-ko lan gutxiago… Horrez gain, ez daukat batere argi etxerako lanak lagungarriak diren emaitza ho-beak lortzeko, izan ere, PISA txos-tenaren arduradunaren arabera, astean etxerako lan orduen ko-puruaren batez bestekotik gora bidalita ere, Espainiar Estatuko emaitzek, Hezkuntza- ranking eza-gunean, porrot egiten dute. Ha-sieran bezala beraz, zalantzaz be-teriko eztabaida mahai gainean uzten dizuet.