4.alea

12
PASAI ANTXOKO ZIZT! ALDIZKARIA [4.ALEA, MAIATZA] ALBISTEA Marealta INKESTA: Nolakoak nahi dituzu San Ferminak IRITZIA Topa jai herrikoien alde! Pasai Antxoko Gaztetxea HITZ ETA ZIZT!

Upload: zizt-

Post on 14-Mar-2016

225 views

Category:

Documents


7 download

DESCRIPTION

Ziztada eztiz goxatu du erleak maiatzan. Zaporeak San Ferminetaraino iraun dezan...

TRANSCRIPT

Page 1: 4.alea

PASAI ANTXOKO ZIZT! ALDIZKARIA [4.ALEA, MAIATZA]

ALBISTEAMarealta

INKESTA:Nolakoak nahi dituzu San

Ferminak

IRITZIATopa jai herrikoien alde!

Pasai Antxoko Gazte

txea

HITZ ETA ZIZT!

Page 2: 4.alea

HHIITTZZ EETTAA ZZIIZZTT HITZ ETA ZIZT

2,

MAIATZAK 1Langile borrokaz gizarte hobeasortuz, sozietate berria!! Berdinta-sunean inolako eskubiderik urratugabe. Lana eginez urrutira iritsikogara!

GORA LANGILE BORROKA!

GOAZEN PLAZARA!Maiatzaren 19an atera gaitezen Euskal Herriko plaza

guztietara. Beti ere Euskal Pre-soak etxera ekartzeko azkenhelburuarekin. Herrira-k antola-turik. Maite zaituztegu!

PLAZAK BETE

KARTZELAK HUSTUTZEKO

HAMABOSTALDI KULTURALAAlkartasuna dantza taldeak antolatua:maiatza-ren 26tik ekainaren 9rako. Euskal Herriko ohi-tura haziak ureztaturik...KULTURAN SINISTEN DUGULAKO!!

Page 3: 4.alea

3

HITZ ETA ZIZT HHIITTZZ EETTAA ZZIIZZTT

ANTXOBERFESTJai herrikoien aldeko apustu handia. Egin dezaguntopa lortu nahi dugunaren alde: San Fermin euskal-dun eta herrikoia. Maiatzaren 18 eta 19an, GaragardoFesta, Gure Zumardian.

ANIMATU ETA PARTE HARTU!!!

JAI HERRIKOIEN ALDE!!

Algara gehien eragiten digun txis-teak 3 pote irabaziko ditu!!Idatzi zurea gaztetxean edo faceboo-ken!!! KAR KAR KAR!

TXISTE LEHIAKET

A

Page 4: 4.alea

Pausoz pauso Pasai Antxoko Herrira gelditu gabeari da lanean. Emandako urrats berri bakoitzekopresoak etxeratzeko bidea egiten ari da. Horrela,maiatzerako hainbat ekimen antolatu ditu, euskalpreso politikoak etxera ekarri behar ditugula ozenaldarrikatzeko.

Maiatzaren 8an Balbiren urtebetetzea izan zen.ZORIONAK BALBI! Bere herritik milaka kilome-trora dagoen antxotarrarentzat herrikoen partezoparitxo bat egiteko asmoz, bizkotxoak jarri zirenherriko taberna desberdinetan maiatzaren 6an,tripa betetzearen aitzakiapean.

Era berean, maiatzaren 11ean, 20:00etan triki po-teoa egin zen herriko kaleetan zehar. OstiraletanAntxon egoten den giroarekin bat eginez ibili zirentrikitilariak hara eta hona, 19an burutuko den Go-azen Plazara! ekimenaren berri emateko. Izan ere,maiatzaren 19an Euskal Herriko herri guztiak be-teko dira euskal presoen aldeko aldarriz, eta PasaiAntxon ere horretarako aukera izango da.13:30etan ordu erdiko ekitaldia egingo da, bertanmanifestua irakurri eta pare bat kantu abestukodira. Horrez gain, herria dantzan jarriko da eta au-rresku herrikoia dantzatuko zaie herritik urrun dau-

Pausozpauso

ZZIIZZTTAADDAA ZIZTADA

4,

Page 5: 4.alea

den Balbi, Iparra, Gorka eta eurensenideei. Geroz eta hanka gehiagodantzan, orduan eta handiagoaizango da elkartasun olatua. Horre-gatik, Herrira-k aurreskua dakitenguztiei dantzatzeko deia luzatu die.

Bestetik, espetxe barruan kanpotikjasotakoak zein garrantzitsuakdiren jakinik, maiatzaren 19ko egunberean, 13:00etatik 14:00etara pre-soei postalak idazteko aukeraegongo da. Hortaz, har dezagunboligrafoa eskuan eta marraz dit-zagun esperantzazko hitzak lau pa-reta artean dauden hirulagunentzat.

Maiatzaren 25ean, hileko AzkenOstiralean, ere gogora ekarriko di-tugu espetxe politika kriminala pai-ratzen dituzten herriko presoak.Baina hemen ez da dena bukatzen.Bidea luzea da, pausoak txikiak,baina seguruak izan behar dira.

Beraz, segi dezagun pausoz pausoGorka, Balbi eta Iparra etxera ger-turatzen. Urrats txikienarekin ereaurrera egingo dugulako.

GOAZEN PLAZARA!

ZIZTADA ZZIIZZTTAADDAA

5

Page 6: 4.alea

iinnkkeessttaa inkesta

Nolakoak nahi dituzu San Ferminak?

•Lorea Muguruza (29 urte)

Parte-hartzaileaknahi ditut. Herrikoelkarte, norbanakoeta nahi duen guz-tiak parte hartzekomoduko Sanfermi-nak. Herritarren ar-teko elkartasunabultzatuko dutenaketa belaunaldi ez-berdinak harrema-netan jartzendituztenak nahikonituzke.

Irune Sanchez (20 urte)

Aurtengo San Ferminakezberdinak izango dira dirukontua dela eta, eta egiaesan, aurten nere San Fer-min idealetara gehiagohurbilduko direlakoannago. Nere esku balegohauek nolakoak izango li-ratekeen aukeratzea, ho-nako hau eskatuko nuke:- Gaueko rollo txarrak des-agertzea- Ekintzaz beterikoak iza-tea, ez soilik gaualdean,arratsaldean zehar ere.- Eta nola ez jai euskaldu-nak izatea!

Unai Kamio(16 urte)

San Ferminak jardue-raz beterik egoteagustatuko litzaidake.Baina ez bakarrikgauean. Eguneanzehar ere ekintzaasko egin daitezke,eta gauean kontzer-turenbat. Horreta-rako, herritar guztiokzerbait egin beharkogenuke, ekintzak an-tolatu eta horietanparte hartu.

6,

Page 7: 4.alea

Xabi Otxoa De Alda(20 urte)

KontzertuakA ondodaude, baina herrita-rrek parte hartzekoekintzak egotea gus-tatuko litzaidake. Par-taidetza bultzatukoduten jaiak, herrikojendeak antolatuaketa herritarrentzateginak. Horretarako,komisioan geroz etajende gehiagok partehartzea onuragarriada.

inkesta iinnkkeessttaa

Nolakoak nahi dituzu San Ferminak?

Ane Zubizarreta(25 urte)

Jai parte hartzailebatzuk gustatuko lit-zaizkidake, giro eus-kalduna nagusiizango zutenak, mu-sika ona nagusitukozena, istilurik ga-beakA Garrantzit-suena gure gogoada, izan ere, gogoabaldin badago, gutxi-rekin pasatzen duguondo.

Ane Ubegun(15 urte)

Herriaren parte hart-zea handiagoa izateagustatuko litzaidake,beti ere giro euskal-dun batean delarik.Gainera, eguneanzeharreko ekintza ge-hiago jartzea ere na-hiko nuke.

7

Page 8: 4.alea

iirriittzziiaa albistea

Jai herrikoiak: eus-kaldunak etaparte hartzaileak.

Horrela definitu dituzteSan Fermin idealak he-rriko gazteek. Baita jaibatzordeak ere, herrita-rrek eurek osatzenduten jai batzordeak.Beraz, dudik ez egin,aurten haize hori delaSan Ferminetan arnas-tuko duguna.

Nork lortuko du baina,herriak antolatzen di-tuen jaiak baino hobe-rik? Herriaren nahietiketa gogotik sorturiko

jaiak.Herriarekin etaherriarentzat. Bertakoguztiontzat pentsatuaketa eskainiak daudenekintzaz beteak. Betiere helburua ongi pa-satzea denean. Elka-rrekin ongi pasatzeaingurua euskaldun etapopular batean. Eginapustu!!

Jai herrikoien aldekolehen geltokia asteburuhonetan Gure Zumar-dian. Antxotar guztiokelkartu eta baturik, jaie-tarako dagoen egarriaasetzeko helburuare-kin. Argi geratu da zeinden antxotarrok nahiditugun jaiak. Eta ho-rretan ari gara lanean.Hainbat egunetanzehar, algara izandadin protagonista na-gusia. Lanean eta la-nean.

Maiatzaren 18-19anantolatu den I.Antxo-berfestera gonbidatutazaude. San Fermine-tako beroketa besterikez da. Inoiz ezin da ki-rolik praktikatu aurrezberotu gabe, ezta? Be-roketa ekonomikoa etasoziala. Ea Antxo guz-tia biltzea lortzendugun. Ziur egindakoapustua denok iraba-ziko dugula. Zein densaria diozu?

Sekulako San Ferminpolit eta jatorrak bizit-zea.

Guk ere egingo dugutopa San Fermin he-rrikoien alde!Guk ere hartuko duguparte jaietan! Eta zure-kin egon nahi dugu!!!

ONGI BAINO HOBETOPASA, TOMASA!

Topa jai herrikoien alde!Basoa bete eta San Ferminetarako egarriaasetuko dugu asteburuan

8,

Page 9: 4.alea

GGuuzzttiioonn aarrtteeaann mmaanntteenndduukkoo dduugguu ggaarrbbiiAAnnttxxoo!! EEttaa AAmmaalluurrrraa!!

GGuuzzttiioonn aarrtteeaann zzaaiinndduukkoo dduugguu ((hh))uurraa!

iritzia aallbbiisstteeaa

9

Maiatzaren 5ean,V. Marealtaeguna ospatu

zen. Ekimen honek,hiru antxotarron esku-tik sortu dena (Rafa“mimos”, Jon “harri” etaUnai Martin), herrikojendea batzea etaegun berezi bat izatealortu du.

Goizeko 9tan zuen zitagarbitzeko prest ze-goen orok. Aurtengoanere, musikak eta egu-raldiak lagunduta ant-xotar andana bildu zengure erreka garbitzeko

asmoz. Ugaria izan zen ere, errekara jakin-minez urreratu zen jen-dea eta harridurazbegiratzen zuena, lo-katz artetik zer nolakogauzak atera zitezkeenikusita: txirrinda, gurpi-lak, Diako karroak,plantxa, tuberiak, ka-bleak...

Urtero bezala, ondorenbazkaria izan zen etanahiz eta euria hasi,arkupetan babestu etaaterpean jarraitu zuenparrandak.

Badakizue, bertara laguntzera joaten direnguztiak ongi etorriakizango direla datorre-nean, bai lanerako etabaita ondorengo baz-karirako ere.

A N I M A ZAITEZTE!!!

Guztiok mantendukodugu Antxo garbi!

Eskerrik asko!

V. MAREALTAEGUNA!!

Page 10: 4.alea

IIRRUUDDIITTAANN IRUDITAN

10,

MAREALTAZaindu dezagun ama lurra! Zorionak Antxo!

Page 11: 4.alea

IRUDITAN IIRRUUDDIITTAANN

11

MAREALTAZaindu dezagun ama lurra! Zorionak Antxo!

Page 12: 4.alea

Gogoratu ZIZT! aldizkaria tabernetaneta interneten duzuela irakurgai.

www.issuu.com/ziztEta artikulu, albiste, ideia edota gairen bat buru-

ratzen bazaizue, esaiguzue!

ZZZZIIIIZZZZTTTTAAAALLLLDDDDIIIIZZZZKKKKAAAARRRRIIIIAAAA@@@@GGGGMMMMAAAAIIIILLLL....CCCCOOOOMMMM

LEHIAKETA barrualdean dago(3.orrialdea)

Gogoratu eta PARTE HARTU!!!

ATAL BERRIA ZIZT!-En!!HILABETEKO KUADRILLAHILABETEKO KUADRILLAHemendik aurrera hilabete bakoitzak Antxoko

Hemendik aurrera hilabete bakoitzak Antxokokuadrila baten argazkia izango du!! Kontuz ibili,

kuadrila baten argazkia izango du!! Kontuz ibili,edono harrapatuko zaituztegu!!edono harrapatuko zaituztegu!!