3 1 3 0 2 0 2 egiten...ai a e i a a ee i ai a. be i da de ag e e elena larreategi (elgoibar, 23...

28
ELGOIBAR - 1152. zenb. XXVII urtea - 2020-03-13 Ikusgarriago egiten

Upload: others

Post on 05-Apr-2020

3 views

Category:

Documents


0 download

TRANSCRIPT

Page 1: 3 1 3 0 2 0 2 egiten...Ai a e i a a ee i ai a. Be i da de ag e e Elena Larreategi (Elgoibar, 23 urte) Ingeniaritza Infor - matikoaren 3. maila ikasten ari da Mondragon Uniber-tsitatean,

ELGO

IBAR- 1

152.

zen

b. X

XVII

urte

a - 2

020-

03-1

3 Ikusgarriago egiten

1152 azala:Maquetación 1 12/03/20 15:11 Página 1

Page 2: 3 1 3 0 2 0 2 egiten...Ai a e i a a ee i ai a. Be i da de ag e e Elena Larreategi (Elgoibar, 23 urte) Ingeniaritza Infor - matikoaren 3. maila ikasten ari da Mondragon Uniber-tsitatean,

“Aipatuko nuke irakasleen konpromiso maila.

Beti daude laguntzeko prest”

Elena Larreategi (Elgoibar, 23 urte) Ingeniaritza Infor-matikoaren 3. maila ikasten ari da Mondragon Uniber-tsitatean, Arrasaten. 

r Definitu apur bat zure burua: non egin dituzu

orain arteko ikasketak? Ba al duzu zaletasunik?

Pilar Ikastetxean hasi nituen ikasketak, ondorenIkastolara pasatu nintzen eta Batxilergoa IES ElgoibarBHI institutuan egin nuen. Batxilergoa hasi bezainpronto banekien modalitate zientifiko-teknologikoaegingo nuela, teknologiaren mundua asko gustatzenzitzaidalako. Nire zaletasun gustukoena bidaiatzea da.Musean jolastea eta hondartzara joatea ere asko gus-tatzen zait. r Zergatik aukeratu zenuen Ingeniaritza Informati-

koa gradua? Eta zergatik Mondragon Unibertsitatea?

Beti gustatu izan zait informatika. Unibertsitateaaukeratzeko orduan, niretzat oinarrizkoa zen alderdipraktikoa izatea. Mondragon Unibertsitatean metodo-logia oso praktikoa da, eta beste aukera batzuk ereeskaintzen ditu: gradu amaierako proiektua enpresabatean egiteko aukera ez ezik, bigarren urtetik aurreralanean hasteko aukera ere bai. Unibertsitatearen in-guruan jaso nituen iritziak ere adierazgarriak izanziren. r Nola baloratuko zenuke orain arte bizitako espe-

rientzia? 

Bizitzen ari naizen esperientzia oso positiboadela esango nuke, bai arlo pertsonalean, baita aka-demikoan ere. Nire ikaskideekin batera hainbat ai-sialdi ekintza eta unibertsitateko proiektuezberdinetan parte hartzeko aukera izan dugu etahorrek elkarren artean geneukan harremana hobe-tzera eraman gaitu. r Nola definituko zenuke Goi Eskola Politeknikoan

jasotzen duzun ikasteko metodologia?

Goi Eskola Politeknikoan erabiltzen den metodolo-gia lehiakorra da. Klase teorikoak egiten dituzun bitar-tean azterketak egiten dira eta ondoren proiektu bategin behar da. Bertan lauhileko bakoitzean ikasitakoa

praktikan jarri behar da eta hainbat trebetasun hobe-tzeko aukera ematen du: talde lana, antolakuntza, ga-tazkak modu eraginkorrean kudeatu etaerantzukizunak partekatu, besteak beste. r Unibertsitatetik zer da gehien gustatzen zaizuna?

Gehien gustatzen zaidana ikasteko metodologiada. Beste alde batetik, aipagarria iruditzen zait ira-kasleek daukaten konpromiso maila, edozer gauza-rekin laguntzeko prest daude beti. Azkenik,eraikuntza oso modernoa da eta guztiz berriturikdago. Adibidez, unibertsitatera sartzeko txartel baterabiltzen dugu eta astebukaeretan joan nahi izanezgero baimena eskatzearekin nahikoa da. r Lanean ari zara ikasten ari zaren bitartean, DUAL

ereduan. Non ari zara jardunean eta zer lan mota egiten

duzun?

Sijalon enpresan egiten dut lan. Orain arte egindakolan esanguratsuena enpresaren ERPan izan da. ERPa etadatu-basea birmoldatzen ari naiz hainbat hobekuntzaegiten. Horrez gain, enpresaren eta bezeroen arteko ko-munikazioa hobetzeko asmoz, aplikazio bat garatzenari naiz. r Zer nolako ekarpena egiten dizu eredu DUALAk?

DUAL ereduaren abantailarik handiena unibertsi-tatean ikasitakoa praktikan jartzeko aukera ematenduela da, benetako enpresa baten beharrak eta ara-zoak ezagututa. Antolatzeko gaitasuna ere lantzen daeta guztia egunean eramateko esfortzua egin beharda. Beste alde batetik, lan erreminta berriak ezagu-tzeko aukera ematen du eta esperientzia profesionalalortzen da. r Zein asmo dituzu etorkizunera begira?

Gradua amaitzerakoan atzerrira joatea gustatuko li-tzaidake, lan bila edo ikasten jarraitzera. Ingelesa hobe-tzea ere gustatuko litzaidake eta agian beste hizkuntzaberri bat ere ikasiko nuke.

1152 azala:Maquetación 1 12/03/20 15:11 Página 2

Page 3: 3 1 3 0 2 0 2 egiten...Ai a e i a a ee i ai a. Be i da de ag e e Elena Larreategi (Elgoibar, 23 urte) Ingeniaritza Infor - matikoaren 3. maila ikasten ari da Mondragon Uniber-tsitatean,

ENTRESAKA 3

Elgoibarko Euskaraldia Taldea: Danobat Kooperatiba, EH-Bildu, Elgoibar Ikastola, Elgoibarko Izarra Euskaltzaleon Topagunea, Elgoibarko Udala, Eusko Alderdi Jeltzalea, Herri Eskola, Ikastolako Guraso Kontseilua,

IMH Ikastetxea, Kalamua Guraso Elkartea, Morkaiko Mendizale Elkartea, Musika Eskola eta Udal Euskaltegia.

EUSKARALDIA: gehiago, gehiagorekin, gehiagotan ............................15 egun azaroaren 20tik abenduaren 4ra

..............................................................................

w Erabaki al duzue Euskaraldianparte hartuko duzuen?

Bai, Euskaraldian parte har-tuko dugu, euskararen alde egi-ten diren gizarte ekintza guztiakdirelako interesgarriak, eta etor-kizunari begira, behar-beharrez-koak.w Ikusten duzu zuenean arigu-

neak sortzeko aukerarik? Zenbat?Gurean ikastetxe osoa da, berez, arigunea. Elgoibar BHIko

Hezkuntza Proiektuaren arabera gune guztiak dira euskaraz aritze-koak, eta hori horrela, ez daukagu gune berezirik horretarako. Ha-lere, egitasmo honen inguruan jendartean sortzen den olatuajarraituz, hutsuneak identifikatu eta hainbat gune indartzen saiatukogara. Herri osoaren pareko, zuloa erabileran daukagu, eta hori be-tetzea tokatzen zaigu Euskaraldia bezalako ekimenekin.w Zuen jendea animatuko dela aurreikusten duzue?

Institutuan DBH eta Batxilergoa ditugu eta ariketa hau 16 urtetikgorakoentzat denez, Batxilergora zuzenduta egongo da, bereziki.Zuzendaritzaren babesarekin, Euskararen Normalizaziorako Ikaslebatzordeak, irakasleekin batera, eramango du aurrera egitasmohau, eta gehiengo handi batek parte hartuko duela uste dugu.w Zer garrantzi ematen diozue zuenean euskarari?Garrantzi handia ematen diogu gure hizkuntzari, ezinbestean. Eus-kara da ikastetxearen komunikaziorako oinarria eta tresna nagusia,barneko nahiz kanpoko harremanetan, eta gaur egun, bai idazkari,bai ikasle eta irakasle guztiok dakigu euskaraz. Gainera, aspalditik,euskararen normalizazioa Institutuaren helburuetako bat da, eta ho-rretarako ikasle eta irakasle batzordeak ditugu, urtean zehar hainbatekintza bideratzen dituztenak euskararen erabilera bultzatu eta sus-tatzeko. Ezagutza orokorra den arren, denok dakigu erabileran da-goela, gaur egun, eragin beharra. w Zer emango dio Euskaraldiak institutuari?

Euskararen erabilerarako sentsibilizazioa eta kontzientziak as-tintzeko pauso bat gehiago izango dela uste dugu. Euskararen al-deko egitasmo guztiak ditugu beharrezkoak, eta orain bi urte gertatuzen bezala, Euskaraldiarekin euskara gehiago erabili eta entzungoden itxaropena daukagu. Gure nahia litzateke, aurrera begira, ho-rrelako ekimenak behar ez izatea, baina oraingoz, Euskaraldia etaEuskaraldia bezalako asko beharko ditugu euskararen onerako.

IÑAKI ODRIOZOLA, Elgoibarko BH Institutua IXAKA EGURBIDE, IMH ikastetxea

“Euskaraldiarekin euskara gehiago erabilieta entzungo den itxaropena daukagu”

“Hainbat barne zein kanpo arigune sortuko dira IMHn”

w Erabaki al duzue Euskaraldianparte hartuko duzuen?

Bai, horretan IMHn ez duguinolako zalantzarik izan eta au-rreko Euskaraldian bezela orain-goan ere lehenengo momentutikargi izan dugu parte hartuko ge-nuela. Gainera, Ahobizi, Belarri-

prest edo ariguneak antolatzeazgain, eragile bezala ere parte hartu

nahi dugu Elgoibarko Izarrarekin elkarlanean, gure herriko enpre-setara ere zabalduz 2020ko Euskaraldia.w Ikusten duzu zuenean ariguneak sortzeko aukerarik? Zenbat?

Ariguneak sortzeko batez ere bi baldintza behar dira: gunekokide guztiek euskaraz ulertzea eta gune bakoitzeko kideen gehien-goa arigunea sortzearen aldekoa izatea. IMHn baldintza bi horiekesparru gehienetan betetzen dira, eta nahiz eta oraindik kopuru ze-hatzik ez izan, martxan dugu ariguneak identifikatzeko tresna. Berazesan dezakegu hainbat barne zein kanpo arigune sortuko direla.w Zuen jendea animatuko dela aurreikusten duzue?

Ziur gaude horrela izango dela. Gure zentrua eskualdearen is-lada da eta irakasle, langile eta ikasleen artean euskal kontzientziazeharo errotua dago, nahiz eta erabileraren aldetik oraindik lanasko egin daitekeen. Euskal kontzientzia horrek Euskaraldia beza-lako ekintzetan parte-hartze zabala izatea bermatuko duw Zer garrantzi ematen diozue zuenean euskarari?

Euskara IMHko kalitate politika bateratuan txertatuta dago.Honen arabera, elebitasuna erabiliko bada ere, euskarari lehenta-suna emango zaio eta hizkuntza politika honek IMH osoari eragitendio (Lanbide Heziketa, Unibertsitatea, Prestakuntza Iraunkorra…).Asmo hori gauzatzeko, HKS (Hizkuntza Kudeatzeko Sistema), Eus-kara Plana (2003. urtetik), Euskara Batzordea eta HNAT (HizkuntzaNormalkuntza Arduraduna) ditugu. Beraz, horrek argi uzten du eus-kara zein garrantzitsua den gurean.w Zer emango dio Euskaraldiak IMHri?

2018ko emaitzek argi utzi zuten euskararen erabileran eragin-dako aurrerakada. Hori kontuan izanik, ziur gaude aurtengo Eus-karaldiak gure zentrua osatzen duten kideen hizkuntza ohiturenganeragin eta euskararen erabilera handitzen lagunduko duela. Ariketakolektiboa den heinean, euskaldun aktiboa izatearen kontzientziaareagotu eta hainbat inertzia edo joera apurtzeko balioko digu.

..............................................................................

1152 alea:Maquetación 1 12/03/20 15:14 Página 3

Page 4: 3 1 3 0 2 0 2 egiten...Ai a e i a a ee i ai a. Be i da de ag e e Elena Larreategi (Elgoibar, 23 urte) Ingeniaritza Infor - matikoaren 3. maila ikasten ari da Mondragon Uniber-tsitatean,

IRITZIA4

Aita Agirre Kulturgunea, 3, 3. ezk. - 20870 ELGOIBAR943 744 112

Publizitatea: 943 743 704 [email protected]

[email protected]

BARRENek bere gain hartzen du espazio arazoengatik iragarkiaklekuz aldatzeko eskubidea. BARRENek ez du bere gain hartzenIritzia, Hitz eta klik eta eskutitzak ataletan adierazitakoen eran-tzukizunik. KOORDINATZAILEA Ainhoa Andonegi KAZETARIAK AinhoaAndonegi, Asier Orbea, Ainara Argoitia HIZKUNTZA ARDURADUNA

Ainara Argoitia PUBLIZITATEA Leire Rubio MAKETATZAILEA/DISEINA-TZAILEA Zaloa Arnaiz ATARI DIGITALEKO ARLO TEKNIKOAREN ARDURA-DUNA Aitor Lauzirika ADMINISTRARIAK Amaia Arrizabalaga, NereaOsoro KOLABORATZAILEAK Ibon Serrano, Eire Vila, Manu San-chez, Iosu Juaristi, Iñigo Lamelas, Edurne Izagirre, Paula Heras,Enetz Ezenarro, Ane Astiazaran, Irati Agirreazaldegi, Jone Olai-zola, Juan Luis Mugertza, Izaro Etxegibel, Iñigo Otaño, Iñakigoitia, Jose Ramon Cabrera, Alex Segade INPRIMATEGIA GertuKoop.E. TIRADA 4.885 ale LEGE GORDAILUA SS-1.038/92 ISSN1138-1855

ARGITARATZAILEA:

LAGUNTZAILEAK:

BABESLEA:

Unibertsitatean cannabisaren le-galizazioari buruzko debateaizango dugu egun batzuk barru.

Han eztabaida bizia izango dugula ja-kinda, gaia hona ekartzea ere apro-posa dela uste dut. Badakit osoeztabaidagarria eta polemikoa dela,eta iritzi oso ezberdinak daudela can-nabisaren inguruan. Hala ere, badagaraia legalizazioaren inguruan ditu-gun iritziak beldur barik azaltzeko, al-dekoa edo kontrakoa direnik aldebatera utzita, eta eztabaida formala

izatea ikuspuntuguztiak errespeta-tuz.

Espainiako Go-bernu berriarekin

cannabisa legaliza-tzeko aukera gehiago

daude.Badirudienez, hain-bat erakunde lege proposa-

men bat prestatzen ari diraGobernuari aurkezteko noizbait canna-bisaren erabilera sendagarriak onar-tzeko. Gobernu Zentralak lehenagoedo beranduago aurre hartu beharkodio kontu honi eta bi alderdiek, PSOEketa Unidas Podemosek, ez dute ikus-

puntu bera legalizazioaren inguruan.Podemosek bere hauteskunde progra-

man cannabisa despenalizatzea propo-satzen du. PSOEk, aldiz, cannabisareninguruan ikerketa bat egitea osasunean di-tuen eraginak aztertzeko. Hortaz, momen-tua iritsita interesgarria izango da ikusteanola egingo dioten aurre eztabaidari.

Cannabisaren erabilera sendagarriaklegeztatzea aurrepausoa izan daiteke on-doren aisialdirako onartzeko. Baina ezingara gertaerei aurreratu, lasaitasunezhartu behar dugu gai hau asko luzatukobaita. Momentuz, herritarren babesa ba-dago. Gaiaren inguruan azkeneko aldizgaldetu zenean CISeko inkesta batean2018an, pertsonen %84a erabilera sen-dagarrien alde agertu ziren. Ziur nago be-rriro galdetzen bada ehuneko hori zerbaithandiagoa izango dela. Gure aldetikbehintzat estatuak badu babesa canna-bisa legalizatzeko, beste gauza da nahiizatea, eta hori ez dago gure esku.

Cannabisa eztabaidan

ALEX SEGADO

“Espainiako Gobernu

berriarekin cannabisa

legalizatzeko aukera

gehiago daude”

Ikaslea

1152 alea:Maquetación 1 12/03/20 15:14 Página 4

Page 5: 3 1 3 0 2 0 2 egiten...Ai a e i a a ee i ai a. Be i da de ag e e Elena Larreategi (Elgoibar, 23 urte) Ingeniaritza Infor - matikoaren 3. maila ikasten ari da Mondragon Uniber-tsitatean,

GUTUNAK

BARRENek ez du bere gain hartzen IRITZIA eta ESKUTITZAK ataletan adierazitakoen erantzukizunik. Eskutitzak ondo identifikatuta egonbehar dute. Ez ahaztu izen-abizenak, NANa eta telefonoa jartzea. Bidali helbide honetara: [email protected]

u “ONDO BIZI GARA” MUGIMENDUA

Ez omen da berria mugimendu hau,hortxe egon da beti, baina azken boladahonetan itsasoaren beste aldetik olatuekekarritako irudi gogorren zipriztinek ezbustitzeko-edo, gero eta oihartzun handia-goa dute Oso ondo bizi gara mugimen-duaren aldarrikapenek. Halarik ere, ezdago jakiterik nortzuk dauden atzean (osoplurala ei da), ezta koalizio bezala inoizaurkezten badira, zer nolako programaaurkeztuko duten ere. Izan ere, egunero-koetan politika ez dute bizi izaten, beste-lako lehentasunak dituzte horretandenbora erabiltzeko. Gainera, lurraldeta-sunak, presoak, pentsionistak, errefuxia-tuak, egun bateko grebek… ez duteeragin handirik izaten egindako dietan.Lasai asko bizi daitezke aukerako bestemenu bat janda. Hori bai, politikaz ari di-relarik, ez dira mutu gelditzen. Badakitezer esan behar duten beste aldekoa isila-razteko: “Politiko guztiak antzekoak dira.Zer pentsatzen duzu, bada?”. Horrela-koak dira estatusari eusteko, eta inolakogora-beherarik ez izateko, edozein gauzaegiten dutelarik ere, botoa beti, betikoeiematen dietenak. Zertarako aldatu, ondobizi bagara batzuok!

Juan Luis Mugertza

u ZURIKETA MOREA San Lazaro egoitzako langileen ize-

nean eskerrak eman nahi dizkiegu Elgoi-barren Martxoak 8 antolatzen hainbestelan egin duten talde eta emakume femi-nista guztiei. Bereziki eskertu, aurten, San

Lazarotik manifestazioa hasteko keinua.Guk iada, berri gutxi daukagu esa-

teko. Azkena, Aldundiak, M8 egunarenharira ateratako manifestuak asko hase-rretu gaituela: bertan, berdintasun hitzare-kin betetzen zaie ahoa, soldata arrakaladesagertzearekin, zaintzez aritzera ereausartzen dira, baina hau dena zuriketamorea besterik ez da! Gaur 242. eguna(ostirala, hilak 13) da guretzat M8 eska-tzen, greban gaudela, gutxieneko zerbitzuabusiboak jasanez, zerbitzu super maxi-moetan daukagun plantilla eskasia age-rian utziz...

Berdintasunaren alde gu gaude, sol-data arrakala jasaten dugunak gu gara,zaintzak profesionalizatu nahi ditugunakgu gara... eta abar luze bat, baina be-raien ustez sistema hau, horrela, ez dasustengarria.

Zuriketa morea beraiena! Borroka fe-minista gurea! M8 egunero da! #erresi-dentziakborrokan

P.D: Noski, bat egiten dugu gure egoi-tzak duen kale-izen frankista kendu etaMartxoak 8 izena jartzearen ekimenare-kin! Martxoak 8, 1, San lazaro Egoitza.20870 Elgoibar.

San Lazaroko langileen ordezkariak

u MARTXOAK 8 Ez daukat sentsazio onik. Tristura eta

lotsa pixka bat ere bai, zergatik ez esan.Emakumea naizelako herri txiki batean, El-goibarren, eta emakumeok ez garelakogai izan Martxoaren 8ko ekintzetan ba-tera joateko. Dena politizatu behar al da?Gauza asko dago egiteko eta lortzeko,

eta domekan gertatu zena ez da bidea.Non dago gure elkartasuna? Non dagogure sororitatea? Zer lortu nahi dugu?Emakumeak beti aurrera, baina batera.Nik uste dut batera indar handiagoa egi-ten dela.

Encarni Migales

u OKERRAK ZUZENTZEN Joan zen aleko erretratu zaharrean

agertzen zen emakume baten izenagaizki eman ziguten: Maria Luisa Urainzen izen zuzena.

BARREN

u OHARRA San Jose Eguneko jai-zubia dela-eta,datorren astean ez dugu BARRENikkaleratuko. Hurrengo alea martxoaren27an jasoko duzue.

BARREN

5

OHARRAEdizioa ixteko orduan, Elgoibarren astebururako iragarritako ekintzak bere horretan jarraitzen zutela jaki-narazi ziguten antolatzaileek, baina Koronabirusa dela-eta, neurriak zorrozten ari dira eta gerta daitekeJaurlaritzak emandako jarraibideei segika, bestelako erabakiren batzuk hartu behar izatea ondorengo or-duetan. Informazio eguneratua barren.eus webgunean izango duzue.

1152 alea:Maquetación 1 12/03/20 15:14 Página 5

Page 6: 3 1 3 0 2 0 2 egiten...Ai a e i a a ee i ai a. Be i da de ag e e Elena Larreategi (Elgoibar, 23 urte) Ingeniaritza Infor - matikoaren 3. maila ikasten ari da Mondragon Uniber-tsitatean,

Covid-19ari aurre egiteko neurriak egunetik egunera ari dazorrozten Eusko Jaurlaritzako Osasun Saila. Lerro hauekidazteko orduan Eusko Jaurlaritzak jakinarazi zuen gaur-

tik, eta hamabost egunez, itxita egongo direla Gipuzkoako etaBizkaiko ikastetxe guztiak [Araban itxita daude eguaztenaz ge-roztik], hasi haurreskoletatik eta unibertsitatera artekoak. Birusagehiago ez zabaltzea eragotzi nahi dute erabaki honekin. Izanere, eta atzoko datuen arabera, birusa etengabe ari da zabal-tzen. Atzo, 346 lagun zeuden positiboa emanda Gipuzkoa,Araba eta Bizkaian, eta horietatik 147 ingresatuta zeuden. Hil-dakoen kopuruak ere gora egin zuen 24 orduan, 8tik 11ra. Kris-tina Uriarte Hezkuntza sailburuak nabarmendu zuen eskolak ixteakez ziela irakasleei eragiten, ikastetxeetako langileek euren ohikoordutegia bete beharko dutelako. Tarte horretan material didakti-koa prestatzeko eta ikasleen eskura jartzeko betebeharra izangodute irakasleek, ikasleek modu ez-presentzialean lan egiten jarraituahal dezaten. Era berean, ikasleentzako eta gurasoentzakomezua ere zabaldu zuen. “Ahalegina egin beharko dugu ikasleekegunero etxean ikasteko ohiturari eutsi diezaioten. Horrez gain,orain arteko gomendioak ere errepikatu zituzten. Ikastetxeak ixtekoeta eskolaz kanpoko jarduerak eteteko erabakiak soka luzea eka-rri zuen atzetik. Mendaron, esaterako, atzo arratsaldeaz geroztikitxita daude ludoteka, gaztelekua, Musika Eskola eta liburutegia.Era berean, gaurko iragarrita zegoen bertso saioa eta bihar Mo-txaila Egunaren barruan egitekoak ziren ekintza guztiak ere bertanbehera utzi dituzte momentuz, bai eta eskola kiroleko ekintzak ere,Arno Guraso Elkartetik jakinarazi dutenez. Eskolak ixteko erabakiaetorri aurreragorako bertan behera utzia zuten Elgoibarren Ema-kumeen Master Cup txapelketa ere, eta Elgoibarko eta Menda-roko jubilatuen biltokietan ateak ixteko erabakia hartua zuten.

Era berean, eta Osasun Sailetik egindako gomendioei jarraiki,birusaren kontrako protokoloa aplikatzen hasiak ziren Elgoibarreneta Mendaron beste leku askotan. Esate baterako, ospitalean, an-bulatorioetan eta adinekoentzako zentroetan. Joan zen astean Gi-puzkoako Foru Aldundiak nagusien 135 egoitza eta zentrorihelarazi zien Osakidetzak diseinatutako protokoloa, tartean SanLazaro egoitzari, eta protokoloa martxan dute dagoeneko. Zaharetxeetako adinekoek egunean pertsona baten bisita jaso ahalizango dute, eta gehienez ordubetekoa. Mendaroko ospitaleanere aktibatuta dute protokoloa, eta besteak beste, gaixoak ezindira euren logeletatik irten eta bisita kopurua mugatuta dute. En-presetan ere hasi dira koronabirusari buruzko informazioa ematenlangileei, eta hartu beharreko gutxieneko neurriak azaldu dizkiete.San Bartolome parrokian ere neurri bereziak hartu dituzte, Go-tzain-batzarretik emandako jarraibideei kasu eginda. Batetik, urbedeinkatua kendu dute elizan, eta elkarri bakea eman ordez

otoitz egingo dute isilean. Horrez gain, San Lazaro egoitzan ereez dute mezari ospatu, zapatuaz geroztik. Koronabirusa gehiagozabal ez dadin hartutako neurriek, alarma halako bat ere sortudute bazterretan, eta egunotan hutsik edo erdi hutsik ikusi ditugusupermerkatuetako apal asko Elgoibarren ere. Era berean, boti-ketan ere igarri dute herritarren artean zabaldu den egonezina.Maskarak, esate baterako, agortu dira, eta gel desinfektatzaileakere ekarri ahala ari dira saltzen.

Sintomak izanez gero, etxean geldituElgoibarko Udalak eta Mendaroko Udalak zabaldu dituzte ko-

ronabirusa sahiesteko Osakidetzak emandako gomendioak, etaeraikin publikoetako sarreretan zintzilikatu dituzte ohar orriak.Hauek dira zabaldu dituzten gomendioak: eskuak sarritan garbi-tzeko, eztul edo doministiku egiterakoan ahoa ukondoarekin edozapiarekin estaltzeko, eta segidan zapi hori zakarrontzira botaeta eskuak ondo garbitzeko; eztul eta doministiku egiten dutenedo sukarra duten pertsonengandik gutxienez metro bateko dis-tantzia gordetzeko; sudurra eta begiak eskuekin ez ukitzeko etaetxean edo leku publikoetan eskuekin ukitzen diren gainazalak sa-rriago garbitzeko. Horrez gain, gaixotasuna transmititzeko gunebatera joan eta eztula, sukarra, eztarriko mina edo arnasa har-tzeko zailtasunak nabaritzen dituen pertsonak, etxean geratu be-harko du, eta Osasun Kontseilura deitu (900 20 30 50).

Osakidetzak jakinarazi du protokoloa etengabe berrikusten aridirela, koronabirus berriak (SARS-CoV-2) eragindako infekzioariburuzko informazio eguneratuaren eta eboluzioaren arabera. etaerantzukizunez jokatzeko eskatu diete herritarrei. Era berean, adi-nekoak eta gaixotasun kronikoak dituztenak, hau da, arrisku han-diena duten kolektiboak gogoan izateko eskatu dute. OsasunSailean eta Osakidetzan konfiantza izateko ere adierazi dute,neurriak hartzen dabiltzalako.

MOTZEAN6

Ikastetxe guztiak eta hainbat zerbitzu publiko itxi dituzte gurean ere,koronabirusa gehiago zabal ez dadin

1152 alea:Maquetación 1 12/03/20 15:14 Página 6

Page 7: 3 1 3 0 2 0 2 egiten...Ai a e i a a ee i ai a. Be i da de ag e e Elena Larreategi (Elgoibar, 23 urte) Ingeniaritza Infor - matikoaren 3. maila ikasten ari da Mondragon Uniber-tsitatean,

MOTZEAN 7

46.000 euro erabiliko ditu Udalak Merkatu Plazako fatxada berritzeko

Elgoibarko Udalak Merkatu Plazako fatxada berritzeko lanak hasiditu, eraikina “ahalik eta baldintza onenetan mantendu eta herrita-rren segurtasuna bermatzeko”. Kaltetutako hormigoizko azalerak

pikatu eta konpontzen ari dira, ondoren garbitzeko. Geroago, birgaitubeharreko hiru fatxadetako hormigoizko elementuak osorik margotukodituzte: fatxada nagusia, albokoa eta fatxada nagusiarekiko paraleloa.Goki Erreformak S.L. enpresak egingo ditu lanak 46.754 euroren (BEZabarne) truke. Ondo bidean, obrek hilabete iraungo dute.

EH Bilduk Apraitzeko araztegiko uraren eta inguruko

airearen kalitateari buruz galdetu die administrazioei

Elgoibarko EH Bildu “oso kezkatuta” dagojendaurrean agertzen ari diren hainbat in-formaziorengatik eta Apraitzeko hondakin-

uren araztegi inguruan bizi direnbizilagunengandik iristen zaizkien kexengatik.“Araztegiaren inguruetan bizi diren bizilagunekadierazi digute badirela egunak urak tratatzekoazpiegituratik gasak ateratzen direla, badirelaegunak arnasa hartzeko zailtasunak dituztela,ahotsa urratzen zaiela, beren eztarriak sufritzendutelako... Eta ikusi dutela urak isurtzen direla ibaimugakideetara”. Horren harira, Apraitzeko araz-tegiko uraren eta inguruko airearen kalitateareninguruko informazioa eskatu diete ElgoibarkoUdalari, Gipuzkoako Foru Aldundiari, Eusko Jaur-laritzako Ingurumen Sailari eta Ura Agentziari.Era berean, EHBilduk galdetu du ea araztegiraarriskutsuak izan daitezkeen substantziekin lanegiteko egokituta dagoen, ea araztegian sar-tzeko eta irteteko kontrolak dauden, ea aldian-al-dian airearen eta uraren kalitatearen kontrolakegiten diren, ea araztegiak zerbitzurik ematen ezdien beste udalerri batzuetako urak har ditza-keen... “Joan den otsailaren 16an Zaldibarko za-bortegian lanean ari zen kamioilari batentestigantza irakurri genuen Berria egunkarian, etaharen arabera, Arriagako araztegira eramaten zi-tuzten zabortegitik zetozen lixibiatuak. Harrituegin gintuen, zabortegi horrek ez baitio zerbitzu-rik ematen Zaldibarko udalerriari”, adierazi dute.

600 euro banatu ditu Txankakuak stock ferian

Stock feria antolatu zuen Txankakuak zapaturako, eta herriko merkata-riak kalera irten ziren. Hamabost establezimenduk hartu zuten parte, etaberaien produktuak prezio merkeagoan eskaini zituzten. Maalako parkeanjarri zituzten postuak. Eguraldia hotz eta euritsu esnatu zen zapatuan, etadendariek esan zuten jende gutxi ibili zela, baina hala ere, salmentak“nahiko onak” izan zirela adierazi zuten Txankakuako arduradunek. Buka-eran ehun euroko sei erosketa bono zozkatu zituzten.

Elgoibarko gaz-teek Lanbide Heziketa,unibertsitatea eta in-dustria aurrez-aurreezagutzeko Ekiten tai-lerrak antolatu dituUdalak, IMH, Meka,Arreiturre Institutua etaElgoibar Ikastolarekinelkarlanean. Institutuko DBH3ko eta Ikastolako ikasleek IMH eta MEKA bisitatudituzte aste honetan, bertako ikasleek zer eta nola ikasten duten ezagutu ahalizateko. Martxoaren 24an, 25ean eta 26an, DBH4koek Cometel enpresabisitatuko dute, prozesu guztietako lankideen lana ezagutzeko, eta Manah-mana enpresaren laguntzarekin dinamika-hausnarketa egingo dute.

Gazteen artean Lanbide Heziketa eta industria sustatzeko tailerrak antolatu dituzte

1152 alea:Maquetación 1 12/03/20 15:14 Página 7

Page 8: 3 1 3 0 2 0 2 egiten...Ai a e i a a ee i ai a. Be i da de ag e e Elena Larreategi (Elgoibar, 23 urte) Ingeniaritza Infor - matikoaren 3. maila ikasten ari da Mondragon Uniber-tsitatean,

ELKARRIZKETA8

Axut, Artedrama eta Dejabu konpainiek elkarrekin sortu duten azken lana [elkarrekin egindako lauga-rrena] ikusteko aukera izango dugu gaur Elgoibarko Herriko Antzokian (20:30ean): ‘Zaldi urdina’. XimunFuchsek zuzendu du (Larzabale, Baxenabarre, 1974) eta Igor Elortzak eta Unai Iturriagak idatzi dutegidoia. Antzezlanaren oinarrietako bat Justo Arriolaren ‘A los pies del caballo’ liburua zan da, hortikhasi dutelako dokumentazio lana, baina Uxue Alberdiren ‘Jenisjoplin’ liburuan ere bilatu dute inspirazioa.

w Jar gaitzazu testuinguruan, espoilerrik egin gabe.Justo Arriolak ‘A los pies del caballo’ liburua argitaratu zuenean

sortu zen Zaldi urdina egiteko ideia. Hor piztu zen gogo bizi batateratzeko gai bat: droga Euskal Herrian. Drogak gure familietanizan duen eragina aztertu nahi izan dugu. Droga mota askodago, baina Euskal Herriak badu istorio berezi bat drogarekin,drogak eragindakoa izan delako seguruenik Euskal Herrian izanden azken sarraskia. Milaka eta milaka pertsona hil dira, jendeasko eraman du hiesak, estigma eta lotsa handia bizi izan du jen-deak eta oraindik gelditzen da min eta zama hori familietan. Gukuste dugu hori behar dela publiko egin, behar dela gizarte mailankudeatu. Droga asko sartu zen hemen nahitara, belaunaldi oso

bat itotzeko eta hiltzeko, eta indioak alkoholetan sartu ziren moduberean sartu zen gure herria drogan. Hori da testuingurua. Kontatunahi izan dugun istorioa, hala ere, gaur egun kokatzen da. Izanere, droga aipatzen dugunean iruditzen zaigu 80ko hamarkadazari garela beti, baina Euskal Herrian gaur edozein droga aurkitzenahal da oso erraz eta sarraski handi haren ondorioak gaur egunere ikusten ahal dira: familietan hainbeste hutsune, eta hainbestesekretu eta isiltasun. Hortik abiatuta sortu genuen istorio bat gauregungo gazte batzuek bizi ahal zutena. Droga hartu duen gaztebat koman sartzen da diskotekan eta substantzia hori, zaldi ur-dina, saldu dion 17 urteko lagunak ihes egiten du. Mutil hori fa-miliako gaztetxoena da, maitatuena, eta senideak haren bila

u XIMUN FUCHS ‘ZALDI URDINA’ ANTZERKIAREN ZUZENDARIA

“Uste dut bazela behar bat drogei buruzhitz egiteko, gure historia geuk kontatzeko”

Edurne Azkarate, Miren Alcala, Oier Zuñiga, Olatz Beobide eta Ander Lipus aktoreak, antzezlaneko une batean.

- AINARA ARGOITIA -

1152 alea:Maquetación 1 12/03/20 15:14 Página 8

Page 9: 3 1 3 0 2 0 2 egiten...Ai a e i a a ee i ai a. Be i da de ag e e Elena Larreategi (Elgoibar, 23 urte) Ingeniaritza Infor - matikoaren 3. maila ikasten ari da Mondragon Uniber-tsitatean,

ELKARRIZKETA 9

abiatuko dira eta euskal road movie estilokoistorioa biziko dute.w Justo Arriolak dio zuk aipatzen duzun sa-rraski hura modu antolatuan gertatu zela.Mezu hori indartzera dator antzezlana?

Ez dut uste antzerkiaren funtsa mezuakzabaltzea denik. Antzerkiaren funtsa galde-rak pausatzea da: Zer gertatu da hemen?Zergatik ez da auzitara eraman ahal izan is-torio hori? Jakina da koarteletatik irten zeladroga, baina gertaturikoa ez da sekula epaitu. Zergatik uzten daoraindik isilpean? Zergatik uzten da kanpoan drogaren gaia eus-kal gatazkaren kontakizunetik? Eta zergatik uzten da motxila astunhori familien bizkarrean? Guk pausatzen ditugu guri bururatzenzaizkigun galderak, baina ez dugu erantzunik ematen. ‘Zaldi Ur-dina’ obrarekin espero dugu plazeraz gain gizartean debateasortzea, mugitzea ikuslegoaren barneak, hunkitzea.w Elgoibarrek ikaragarri sufritu zuen 80ko hamarkadan etabeharbada ez da kasualitatea obra hau ere bi elgoibartarrenlanetan oinarritu izana. Ardura berezirik sentitzen al duzue an-tzezlana Elgoibarren erakusteko?

Bai eta ez. Herri guztietan sufritu dugu asko, eta ez da kasua-litatea guk ere sentitu badugu hitz egin beharra. Ardura handiaizan dugu hasieratik beraz, gure familietan ere ikusi eta sentitu du-gulako hemen gertatu dena. Saiatu gara inongo epaiketarik ezegiten. Gure mezua ez da droga gaizki da; gu ez garelako inoresateko ongi ala gaizki den, droga izaten ahal delako gauzaasko; gauza da nola erabiltzen eta kudeatzen dugun. Hori daarriskutsua. ‘Zaldi urdina’ obrarekin aukera ematen diegu ikusleeipentsatzeko zergatik badagoen historian zehar drogak erabiltzekohalako behar bat. Gehiegi den edo ez epaitzera ez gara sartzen,baina horren inguruko galderak sortzen ditugu. w Oholtzara igoko zaretenen artean bazaudete eskarmentueta adin jakin batekoak, baina badaude 80ko hamarkadanjaiotakoak ere. Nola landu duzue gaia? Nolakoa izan da sor-tze prozesua?

Antzerkiak baditu bere gauza intimoak eta delikatuak eta ba-koitzak baditu baita ere bere motxilak, eta horiek denak errespe-tatu egin behar dira beti. Lanean, saiatu gara bereizten pribatuaeta intimoa. Pribatua etxean gelditzen da eta intimoa publikokikonpartitzen ahal da. Ñabardura hori egitea ez da beti osoerraza, baina saiatu gara errespetatzen bakoitzak pentsatzenduena eta osotasun horretan eramatea antzerkia herriz herri berekontradizkio, ñabardura, finezia, min eta pozak barne. w Zenbatetan entzun ote dugun etxeko trapu zikinak etxeangarbitu behar direla. Zuen obrak badu, baina, trapu horiek ai-reratzeko nahi bat, ala?

Francoren bilobari gutunak antzezlanean ere hori nahikoaageria zen. Minak eta traumak kolektiboak direnean eta gertatudirenean kultura edo jatorri batengatik kultura horren tresnak erabili

behar dira zauriak zaintzeko. Zeren, bai, psi-kiatrek eta psikologoek lan bat egin ahaldute, baina ez dute egiten ahal lan kolektibobat, eta uste dut antzerkiak baduela horreta-rako gaitasuna: gertatu diren minak, zauriaketa pozak oholtzara eramateko, guk denokelkarrekin emozio bat sentitzeko geure hizkun-tzan. Mundu guztiak kontatzen du gure histo-ria, guk salbu. Netflix eta halakoei ikaragarrigustatzen zaie guri buruz aritzea, baina guk

ba al dugu gure amei, gure haurrei, gure bilobei... zerbait konta-tzeko? Bada, har dezagun denbora eta konta dezagun. Antzokia,gainera, leku publikoa da, baina etxekoa, euskaraz egiten dugu-lako eta euskaldunen artean gaudelako. Hots, trapu zaharrak ai-reratzen ditugu, baina etxean gelditzen dira. w Ikasleekin ere egin dituzue emanaldi batzuk. Zer harreraegin dizuete?

Uste dut gazteek guk bezalatsu ikusten dutela drogaren gaia.Bada arazo bat transmisioan, ez delako kontatzen gure historia.Horregatik gazteek batzutan uste izan dute droga gazteen pro-blema dela, eta ez amonena adibidez, eta kosta egiten zaie egi-tea lotura hori eta ohartzea beraien familietan ere izan direlahainbat eta hainbat istorio. Bestetik, obrak berez badu kutsu batoso energikoa eta horrek egiten du, hizkuntza mailan, harreman

“‘Zaldi urdina’ obrarekin espero

dugu plazeraz gaingizartean debatea

sortzea, ikuslea hunkitzea”

1152 alea:Maquetación 1 12/03/20 15:14 Página 9

Page 10: 3 1 3 0 2 0 2 egiten...Ai a e i a a ee i ai a. Be i da de ag e e Elena Larreategi (Elgoibar, 23 urte) Ingeniaritza Infor - matikoaren 3. maila ikasten ari da Mondragon Uniber-tsitatean,

nahiko zuzen eta zintzo bat sortzea gazte jendearekin. Eta gaz-teez ari naizelarik ari naiz adin guztietako gazteez, baita 70 ur-tekoez ere, baduelako hori ere obrak: gaztetasuna kuestionatzekonahia. Izan gazte edo oso gazte badugu tradizio bat izarrak be-sarkatzekoa; behar dugu izan liluragarri eta izan beste zerbait,eta drogak hutsune hori betetzen du. Beraz, uste dut harrera zin-tzoa egin digutela gazteek. Batzuek gaizki pasatuko zuten, bainauste dut sortu dela harreman indartsu bat, emozionala eta bere-halakoa, eta sentitu direla gure obraren parte. w Obra gaur egunean kokatu duzue, baina garbi dago atzerabegirako bat ere badagoela. Zergatik? Gertatutakoa errepi-katzeko arriskua ikusten duzuelako, akaso?

Bai, bai. Gauzak ez dira beti berdin gertatzen, baina gauzakez baldin badira kontatzen arriskua izaten da molde berean erre-pikatzekoa. Gauza batzuk berriz datozela entzuten da ezker-es-kuin, eta egia da oso erraza dela droga mota guztietatik hartzeaEuskal Herrian. Frantzian ez da hain erraz aurkitzen, adibidez.Entzun dugu heroina berriz datorrela. Entzun dugu, adibidez, he-roina hemen dela berriz. Entzun dugu baita ere ez dela moldeberean etorri, hots, orain ez direla pintxatzen, baina hemen delaberriz. Eta heroinaz gain, beste droga asko ere badaude: pasti-lak, sudurretik sartzen direnak eta abar, eta badira beste hainbatadikzio ere, jokoa, adibidez. Adikzio horiek guztiak kontatu behardira. Saiatu behar gara adizkioen gaia disekzionatzen, zientzia-lariek egiten duten bezala, eta ongi azaltzen zer diren eta zerkalte egiten duten. Gero bakoitzak egin ahalko ditu bere hautuak,baina gutxienez, jakinaren gainean egin ditzala, hala egiten direnhautuak beti direlako askoz hobeak. w Gerta daiteke mina sufritu duenak erreparo halako bat iza-

tea zuen antzezlan hau ikustera joateko, pentsa dezakeelakomina berrituko diola. Zer esango zenieke horiei?

Hautu bat da hori ere, jakina. Izan dira hainbat eta hainbatmin hori sufritu dutenak eta antzezlana ikusi dutenak. Nik aholka-tuko nieke lagun batekin edo senideren batekin etortzeko antzokiraeta gero hartzeko trago bat kanpoan eta hitz egiteko lasai obrariburuz eta beraiek bizitakoari buruz. Hitz egiteko lehengusuaz,amaz eta etxean sufritu dutenez, gertatutakoa kontatu behar baita.Beharbada minak ez dira arinduko gure barruak askatzean, bainahitz eginda, eramangarriagoak egingo dira. w Iazko urriaren 11n Luhuson estreinatu zenutenetik, antzokiasko goraino bete ditu ‘Zaldi urdinak’ eta oso kritika onak jasoditu. Gustura al zaudete izandako harrerarekin? Espero zenu-ten?

Iruditzen zait antzezlan honek badaramala berarekin zerbaitgurea ez dena, gure lana ez dena. Jende asko-asko hurbildu daantzezlana ikustera, antzoki asko bete dira eta pozik gaude. Fe-nomeno txikia da antzerkia den heinean, jakina, baina fenome-noa izan da. Uste dut bazela behar bat drogari buruz eta guregaiez mintzatzeko. Gure minetaz besteek kontatuko dute dena,baina guk ere behar dugu kontatu eta konpartitu eta behar duguhori egin gure hizkuntzan, euskaraz. Gainera, herri gisa gutazhitz egiteko gai ez bagara, ez gara sekula libre izango.

Bon, aholku bat eman nahi diet ‘Zaldi Urdina’ ikusi nahi dutenelgoibartarrei: aurrez hartzeko sarrera, herri askotan gertatu baitatokiko jendea kanpoan gelditzea kanpoko herrietan ikusi dutenekhartu dituztelako aurrez sarrerak. w Zerbait gehitu nahiko zenuke?

Umiltasun eta plazer handiz hurbilduko garela zuengana.

ELKARRIZKETA10

UXUE ALBERDI(Elgoibar, 1984)

“Zarautzen ikusi nuen‘Zaldi urdina’, ederra.Hasiera inpaktanteadu, izugarria da obra-ren abiadura, hasie-ratik amaieraraeramaten zaitu lepotikhelduta. Bateko tramapoliziala eta bestekodrama soziala, akto-reen koordinazio bi-kainak bidaia batoparitzen digu gure kaleetan, diskoteketan, kalabozo-etan barrena. Gazteen zainak eta sistema polizialarenestolderiak oholtza gainean”.

JUSTO ARRIOLA(Elgoibar, 1966)

“Durangon ikusi nueneta hunkitu egin nin-duen. Mugimendu han-dia dauka, eta iruditzenzait drogaren oso ikus-pegi zabala lantzenduela: lagunen eta fa-milien mina, heroinarenpolitika ezkutua, poli-ziaren papera... An-tzezlana nire obranoinarritu dela esan zi-daten eta ohore handia sentitzen dut. Nire hondar aletxoaere hor dago, eta pozik nago. Merezi du ikusteak etagai honen inguruan hitz egiteak, barruak askatzeak”

1152 alea:Maquetación 1 12/03/20 15:14 Página 10

Page 11: 3 1 3 0 2 0 2 egiten...Ai a e i a a ee i ai a. Be i da de ag e e Elena Larreategi (Elgoibar, 23 urte) Ingeniaritza Infor - matikoaren 3. maila ikasten ari da Mondragon Uniber-tsitatean,

MARTXOAK 8

uMorez jantzi ditukaleak borroka feministarakodeiak

Ehunka lagun irten ziren kalera domekan, borroka feministarakodeiari erantzunez. Narrutsik taldeak deitutako manifestazioare-kin hasi zituzten ekitaldiak Elgoibarren. San Lazaro egoitzatikabiatu zen manifestazioa 'Elkartasuna gure arma' lemapean,Uluka batukadaren doinuez jantzita. Gero, Kalegoen plazan ha-sita, Martxa Morea egin zuten. Batukada doinuek eta Huntza tal-dearen 'Zer izan' abesti feministaren koreografiak eman ziotenamaiera ekitaldiari. Segidan, Narrutsik taldekoek ekintza sinbo-liko bat egin zuten: Pedro Mugurutza kaleari Martxoak 8 izenajarri zioten. Mendaron, bestalde, elkarretaratzea egin zuten TratuOnen Aldeko Taldeak deituta, eta borroka feminista inoiz bainobeharrezkoagoa dela ohartarazi zuten. M8ko argazki gehiagoeta bideoak barren.eus atarian.

11

1152 alea:Maquetación 1 12/03/20 15:14 Página 11

Page 12: 3 1 3 0 2 0 2 egiten...Ai a e i a a ee i ai a. Be i da de ag e e Elena Larreategi (Elgoibar, 23 urte) Ingeniaritza Infor - matikoaren 3. maila ikasten ari da Mondragon Uniber-tsitatean,

12 MAHAI - INGURUA

Kirola, emakumeen ahotan‘Aupa neskak!’ erakusketaren osagarri, ‘Lehia bai ala ez?’ izenburuko mahai-ingurua antolatu zuten Elgoibarko Udaleko BerdintasunSailak eta Haizea Emakume Taldeak joan zen eguaztenerako. Bost kirolari gonbidatu zituzten, bost emakume erreferente: Ane Zabaleta(Elgoibar, 1981), Pilar Arriola (1968) eta Nerea Sasiain (2001) atletak, Amaia Loiola dantzari eta pala jokalaria (1995) eta Arrate Zubiamendizalea eta Txitxibilaldi eta Marimendi emakume taldeetako ordezkaria (1957). Emakumea eta kirola binomioaz jardun ziren bostak,luze eta zabal, eta mahai-inguru hark eman zuenaren laburpena duzue hau.

w Kirola ona da osasunerako eta auto-estimua indartzeko, gizartean integra-tzeko modu bat ere izan daiteke kirolaegitea, denbora-pasa ere bada, nego-zioa ere bai... Zer da zuentzat?Arrate: Guri, eta guri diot Txitxibilaldikoemakume taldeko ordezkari gisa natorre-lako ni hona, kirolak, mendizaletasunak,konplizitatea eman digu, eman digu adis-kidetasuna, eta eman digu elkartasuna.Balore on asko lantzeko bidea eman digueta baita pertsona gisa hazteko eta per-tsona hobeak izateko bidea ere. Ane: Entrenatzea eta osasuna zaintzeada kirola, eta baita lagun berriak egitekobidea ere. Baina gehiago ere bada: Nikbadakit ez dela gauza bera pertsona au-tonomoa izatea edo pertsona ezinduaizatea, baina kirolak balio digu erakus-teko mugak geure buruan dauzkagula.w Kirola modu lehiakorrean ulertzen danagusiki. Ona ala txarra da hori? Pilar A.: Ni neu beti izan naiz oso lehia-

korra. Niretzat ona da hori. Garbi izanbehar dugu beti ez dugula irabaziko, ezdugula beti lortuko nahiko genukeen emai-tza, baina lehiatzeko gogo horrek lagun-tzen du hobetzen eta nik horri ez diottxarrik ikusten. Ez dut ulertzen txarra denikumeak lehiatzea. Eskolan ere ondo egitenduenari 10ekoa ematen diote, eta gain-ditzen ez duenari, 4koa. Bada, kiroleanberdina da. Denok ez daukagu kapazi-tate berdina, eta garbi dago azkena eginduenari sekula ez diogula esan behargaizki egin duenik. Hori ez. Animatu be-harko dugu gehiago entrena dadin,gehiago saia dadin. Nik ez diot txarrikikusten behintzat horri. Orain 40 urte egin-dako lagunak badauzkat nik, beti elkarrenkontra lehian ibilitakoak, eta gaur, behar-bada, eurek dira lagunik onenak. Arrate: Nik uste dut osagarriak direlahemen gauzak. Lilatoira joaten gineneanere, zu beti joaten zinen aurrean, eta guk,atzean gindoazen taldekideok, beti ani-

matzen zintugun aurrera egiteko. Lehiaondo dago, baina iruditzen zait badago-ela kirolaz gozatzeko beste modu bat,lehiatu beharrik gabe, eta hori delahemen zabaldu behar duguna. Gurelehia, lehia kolektiboa izan da lehia per-tsonala baino gehiago: emakumeen pre-sentzia handitu nahi izan dugu. Alpeetan,Burnaby mendian (lehen, Bishorn men-dia), izandako eztabaida gogor bat eka-rri nahi nuke hona [ElizabehtHawkins-Whitshed mendizale aitzindaria-ren balentria omentzeko espedizioa eginzuten Burnaby mendira Marimendi men-dizale taldekoek 2014an. Alpeetan4.000 metroko mendi bat eskalatu zuenlehen andrazkoa izan zen ElizabethHawkins. 1984an igo zuen]. 4.134metro ditu Burnabyk eta gu joan gineneanoso eguraldi txarra egiten zuen. Hara iris-tean mendiko gidariek esan ziguten tal-deko bi-hiru gogorrenak joko zutelagailurrerantz, eta guk ezetz, denok elka-

- AINARA ARGOITIA -

Ainara Argoitia, Ane Zabaleta, Pilar Arriola, Nerea Sasiain, Amaia Loiola eta Arrate Zubia.

1152 alea:Maquetación 1 12/03/20 15:14 Página 12

Page 13: 3 1 3 0 2 0 2 egiten...Ai a e i a a ee i ai a. Be i da de ag e e Elena Larreategi (Elgoibar, 23 urte) Ingeniaritza Infor - matikoaren 3. maila ikasten ari da Mondragon Uniber-tsitatean,

rrekin joan nahi genuela. Bagenekien be-harbada denok ezingo genuela gailurraegin, baina behintzat ahalegina denokegin nahi genuen, eta haiek ez zuten uler-tzen. Baina gure lehia hori zen: elkarrekinhasitako proiektu hura elkarrekin gauza-tzea. Eta, azkenean, lortu genuen.Pilar: Dena errespetatzen dut nik. Akorda-tzen naiz zenbatetan esaten nizuen zueiere etortzeko lehenengo ilarara irteeran.Kontu bat, hala ere. Nik uste dut Lilatoi ba-tean errazena dela esatea ‘Ni disfruta-tzera noa!”. Han 6.000 emakumerenartetik, 20-30 batek bakarrik izango duteirabazteko lehian sartzeko aukera, etajende gehienak ezin du besterik esan,baina niri hango hogei minutuko ahaleginbeteak egunetarako poza ematen dit.‘Zuk sufritu egiten duzu!” esaten didate,baina jabetu gabe ondorengo egunetakopozaz. Gauza bera Behobia batean.Ordu térdiko sakrifizioak sekulako pozaematen dit. Nerea: Nik neuk lehia-puntu pertsonal horibehar dut. Txapelketaren baterako de-nean motibatuago egoten naiz eta hobetoentrenatzen naiz. Nik ez neukan gorputzatletikorik atletismoan hasi nintzenean. Po-tolatxoa nintzen eta azkenekoen arteaniristen nintzen lasterketa herrikoietan-eta,baina lehiatzeko gogo horrek eraman nin-duen gehiago saiatzera eta gaur naizenaizatera.w Emakumeen kirol-eredua eta gizo-nena bereizten duenik ere bada. Halaegin zuten, esaterako, lan baldintza dui-

nen alde greba egin zuten emakumefutbolariek. Beste balore batzuk aitor-tzen zizkioten andren kirol-ereduari,zuk iradoki duzunaren bidetik, Arrate.Nerea: Gaitasunak aparte utzita, nik ezdut ikusten emakumeen eta gizonen kirol-eredua bereizteko beharrik. Gaitasunaridagokionez, garbi dago orokorrean, mu-tilak kirolerako hobeak direla; geneetandatorkie. Emakumeen gorputza umeakizateko prestatuta dago, gantz gehiagodaukagu gorputzean, eta beraz, hortikabiatuta eurek beti izango dira hobeak.Baina kirol-eredua ez nuke ezberdinduko.Arrate: Nik ikusten dut aldea. Gauzak al-datzen ari dira zorionez, baina, lehen,guk ez genuen kirola egiteko aukerarikizaten eskolan. Laboreak egiten genituenguk, eta bestela, gonak jantzita, laupauso eginarazten zizkiguten eta listo; ki-rola ez zen sartzen gure curriculumean.Gizarteak beste gauza batzutarako pres-tatzen gintuen: emazte esaneko, ama etazaintzaile izateko, eta balore horiek isla-datzen dira gero. Emakume taldeetan el-kartzen hasi ginen gero, aldarrikatzekoguk ere bageneukala aisialdirako eta ki-rolerako eskubidea.w Gauza jakina da umeei ia jaio aurre-tik adierazten diegula zein den asignatudiegun genero-identitatea eta generobakoitzari lotutako jarduera estereoti-patuetan trebatzen dira gero. Zuri, adi-bidez, Pilar. Zenbatek iradoki zizutenzure lekua beste nonbait zegoela?Pilar: Neba bat eta bi ahizpa dauzkateta guk beti egin dugu kirola, baina akor-datzen naiz aitak zer erantzun zidanetxean Karakateko Igoera jokatzea azter-tzen ari nintzela esan nionean [Karaka-teko Igoeraren bigarren edizioan]: ‘Horigizonezkoentzat da. Hori tratua hartubehar duzuna!. Hori ez dago neskentzatpentsatuta”. Eta zer pentsatu nuen nik?:“Ba orain, bai, orain, egin egingo dut! Etaamorru guztiarekin gainera!”. Gure amakzera esan zidan: “Zertarako esaten diozuaitari? Egin behar baduzu, egin, bainaeziozu esan!”. Aiako mendi maratoiaegingo nuela esan nionean gauza bera.“Donostiako maratoia eginda, nahikoa.Zertarako hasi behar zara orain mendian?

Hor gizonak bakarrik ibiliko dira. Zu betimutil artean!” bota zidan aitak. Gureaitak, baina, 80 urte egin behar ditu etaez zitzaion buruan halakorik sartzen.Amaia: Beisbolean, eskubaloian, pilo-tan... bi neska eta hamabi mutil ginen guauzoan, eta bi aukera geneuzkan: edoahalegindu edo bazterrean gelditu. Niriiruditzen zaidana da mutilak beti daudelamotibatuago kirolerako eta neskokgehiago egiten dugula ondo pasatzeko.w Baliabide banaketari dagokionez,inork gutxik jarriko du zalantzan ema-kumeen kirola bigarren maila bateandagoela oro har. Kirol egokituaz zeresan dezakezu, Ane?Ane: Beste maila batean dagoela. NiDortoka Kirol Elkartean nago. Kirol egoki-tua da gurea, denok dauzkagulako ezin-tasunak. Guretzat, gurpildun aulkiandaudenentzat eta besteontzat, zailagoada txapelketetara joatea-eta. Kirola denokegin dezakegu, baina guk beste beharbatzuk ditugu. Euskadiko eta Espainiakotxapelketetara joateko garraio egokituadaukagu zorionez, baina bestela ga-rraioan gabeziak dauzkagu.w Aipatu izan duzu, Ane, merituak eginarren kirolari batzuek ezin izan dutelatxapelketetara joan baliabide faltagatik. Ane: Bai, hori egia da eta pena da. Gurekirola ezberdina da, beharrak beste ba-tzuk dira eta animatuko nituzke denakgure klubak eta txapelketak ezagutzera.w Besteok igarri duzue desorekarik? Nerea:Nik ez, iruditzen zaidalako atletis-moa dela berdintasuna zainduen dagoenkirola. Futbolean-eta beste kontu bat da,baina atletismoan mutilak eta neskak ba-tera [egun berean eta leku berean] lehia-tzen gara eta baliabideak berdinak dira.Jokatzen da 200 metroko mutilen laster-keta eta gero neskena, eta horrela, txan-daka, beste denak. Ez dira jokatzenlehenengo mutilen lasterketak eta geroneskenak, esaterako. Jauzi hirukoitzekomunduko txapelketa jokatu berri da, etaez dut uste nesken errekorrari mutilen erre-korrari baino garrantzi txikiagoa emanzaionik. w Elgoibarren Korrikedada sortu zutenorain lau-bost urte. Izena eman zutene-

13MAHAI - INGURUA

1152 alea:Maquetación 1 12/03/20 15:14 Página 13

Page 14: 3 1 3 0 2 0 2 egiten...Ai a e i a a ee i ai a. Be i da de ag e e Elena Larreategi (Elgoibar, 23 urte) Ingeniaritza Infor - matikoaren 3. maila ikasten ari da Mondragon Uniber-tsitatean,

tako askok aitortu zuten lotsa puntu batsentitzen zutela bakarka korrika egiterairtetean; beste batzuek ezin zuten lagu-nik topatu eta beldurra sentitzen zuenikere bazen. Sentitu duzue halakorik? Etasentitu baduzue, nola gainditu duzue?Nerea. Nik bidea eginda topatu dut.Gazteagoa ere banaiz eta ez dut halako-rik sentitu.Pilar: Nik neuk ez dut sentitu halakorik,baina bistan da sekula kirolik egin ez due-narentzat lagungarri dela taldean hastea.w “Emakumeak gara marimenditarrak.Berrogei urte beteak ditugu. Euskaldu-nak gara bihotzez eta mintzoz. Kirolamaite dugu, bereziki mendia, mendi za-leak gara hartara, eta gure atsegine-rako eta gu bezalako askorentzakoakuilu gisa jardun nahi dugu”. Zereman dizu emakumez bakarrik osatu-tako taldean aritzeak, Arrate?Arrate: Marimendi geroxeago etorri zen,baina guk Txitxibilaldi sortu genuen kirolalagunartean egiteko eta jabetu ginelakoguretzako denbora hartu behar genuela,beti umeei eta besteei begira egon gabe.Emakumeak gozatzeko eskubidea dugulaeta mugak hausteko daudela aldarrikatunahi genuen. Eta hasi ginen urtean aste-buru bat hartzen guretzat kirola egitekoeta hasi ginen erronkak zehazten. ‘Etanola zoazte umeak utzita?”, galdetu izanziguten askok. Gureak erronka kolekti-boak izan dira beti. Toubkalen egonginen, Kilimanjaron ere bai... Lehia per-tsonalik ez dugu izan sekula guk, baina

bai, lehia kolektiboa. Taldea osatu, bidaiaprestatu, joan, saiatu eta proiektua gau-zatu. Hori izan da gure erronka. Kirolaegiteko denok gai garela erakutsi nahiizan dugu, mugak geuk sortzen ditugulageure buruan. w Emakumeez ari garela, behin eta be-rriz irteten den gaia aipatu duzu: zain-tza. Emankundek azkena egin zuentxostenean aipatzen zuen horixe zelaemakumeek gizonek baino kirol gu-txiago egiteko arrazoietako bat. Zerarrazoi ikusten dituzue zuek?Arrate: Emakumeoi erakutsi digute ardu-ratsuak izan behar garela eta arduratzengara seme-alabez, gurasoez... geure bu-ruaz ez, beste guztiez. Eta nik uste dut horidela, bai emakumeek girol gutxiago egi-teko arrazoia, bai eta gizonek baino au-rretik lagatzekoa ere. Mendian ikustendira emakumeak, baina goi-mendietanapenas ikusten den 40 urtez gorakorik.Gazteagoak, bai, baina adin horretatikaurrera desagertu egiten dira. Horregatikdira garrantzitsuak halako erakusketak etahalako solasaldiak, ikusteko emakumeokbadauzkagula gure helburu eta proiektupropioak ere. Pilar: Nire kasua beste bat da. Nik nirealabak lau hilabete zituela Behobia eginnuen. Artean bularra ematen nion etabatek baino gehiagok esan zidaten ia no-latan nindoan. Zenbati gogorarazi beharizan ete nien aita ere bazuela eta lagakonuela esnea aterata, aitak biberoianeman ziezaion. Goiz bateko kontua zen,baina jendeak ez zuen ulertzen. Biga-rrena abuztuan jaio zen eta ez nuen Be-hobia jokatzerik izan ez nuelakoprestatzeko aukerarik izan, baina bestelaegingo nuen. w Gazteagook zaretenok zer arrazoi

ikusten duzue emakumeek gizonekbeste kirol ez egiteko?Amaia: Ni bat nator Arratek esandakoa-rekin. Badugu instinto hori eta errazago la-gatzen ditugu beste gauza batzuk zaintzaardurak betetzeko. Kirol zaleagoak erebadira, baina, mutilak eta hori argi ikustenda 30 ikasleko gela batean kirola zeinigustatzen zaion galdetzen baduzu. Gauregun oso modan daude crossfit, spinningeta horiek denak emakumeen artean,baina zergaitik daude modan, benetangustatzen zaigulako ala nahi dugulakoegon guapa eta argalak? Benetan gus-tuko duenak ez dio hain erraz lagatzen ki-rola egiteari.Nerea: Nik ez dakit lehenengo belaunal-dietan zer zen, baina nik uste dut orain al-datzen ari dela Arratek ardurez zioena.Arduratsuago izatearena ez dut ikustengeneroari lotua, baizik eta etxean jasodugun heziketari lotua. Beharbada belau-naldiz belaunaldi jaso dugunak oraindikpisua duelako egiten dute neskek kirol gu-txiago, baina ari da parekatzen.

w Hitz egin dezagun dantzaz. Dantzaez dute kiroltzat hartzen. Hala ere, Gi-puzkoan astero 10.000 bat lagun ari-tzen dira euskal dantzan. Horiei gehitubeharko litzaizkieke balleta eta bestedantzak egiten dituztenak. Dantzan gi-zonak gutxiengoa dira, baina, baitaHaritz Euskal Dantzari Taldean ere. Zergertatzen da, Amaia?Amaia: Bai, dantzara oso gizon gutxi

MAHAI - INGURUA14

ARRATE ZUBIA“Gure lehia, lehia kolektiboa izan dabeti: emakumeen presentzia indartu nahiizan dugu eta elkarrekin hasitako proiek-tuak elkarrekin gauzatzea”

PILAR ARRIOLA“Pentsa zer litzatekeen Lilatoira joatengaren erdiak joango bagina Zestoaraeta lehiatu han 120 gizonekin! Indarraegitea eta emakumeen kirola ikusgarriegitea gure esku ere badago”

ANE ZABALETA“Nik badakit ez dela gauza berapertsona autonomoa izatea edo per-tsona ezindua izatea, baina kirolakbalio digu erakusteko mugak geureburuan dauzkagula”

1152 alea:Maquetación 1 12/03/20 15:14 Página 14

Page 15: 3 1 3 0 2 0 2 egiten...Ai a e i a a ee i ai a. Be i da de ag e e Elena Larreategi (Elgoibar, 23 urte) Ingeniaritza Infor - matikoaren 3. maila ikasten ari da Mondragon Uniber-tsitatean,

datoz, baina jakingo bagenu horri nolaeman buelta... Lehen, mutil gehiagokematen zuten izena eta dantzaz gainbeste zerbait ere egiten zuten, baina lehe-nesten hasten direnean dantzak beti gal-tzen du. Adin jakin batera arte irautendute, baina gero gutxitzen hasten dira, etahalako lotsa moduko bat sentitzen dute ho-riek, dantza nesken kontua delako. w Kanpainak egiten dira kirola susta-tzeko, baina kanpaina horietan ez dutedantza sartzen. Beharbada sartuko ba-lute...Amaia: Ez dakit. Nik neuk ez dakit kirol-tzat hartuko nukeen dantza. Aktibitate fisi-koa da, baina ni neu ez naiz lehiatzendantzan eta ez dakit kiroltzat har daite-keen. Niretzat gehiago da aisia eskaintzabat. Egia da kirolik egiten dudan galde-tzen didatenean, baietz erantzuten die-dala, dantza egiten dudala, baina ezdakit.w Publikoarentzako galdera. Harritukoal zinatekete gaurko kirolari-lagunakaurkeztean Amaia pilotaria eta dantza-ria dela esan ordez soilik dantzaria delaesan izan bagenu?[Publikoaren gehiengo batek baietz dio].w Zer egin dantzari balioa emateko?Nerea: Ez dakit. Beharbada ez da kirol-tzat hartzen jendeak ez duelako lehiarekinlotzen. Egon badago lehia, baina esparrutxikiagoetan beharbada.w Zein beharrezko dira emakume erre-ferenteak kirolean?Pilar: Beti da ona erreferenteak izatea.Euskadiko mendiko selekziorako estreina-koz deitu nindutenean, hamar lagunginen: bederatzi mutil eta ni. Beti ibili naizni mutil artean, ume-umetatik, eta egia

esan beti zaindu naute oso ondo. Ze-gama-Aizkorri maratoiko lehenengo edi-zioa jokatu genuenean, orain 16 bat urte,8 neska ginen eta orain 2.500 neskakematen dute izena. Lilatoian ere eman zi-guten elgoibartarroi sari bat, hogei batlagun joaten ginelako. Baina gauza batesango dizut. Lilatoira joaten ginen 60 batlagun, eta gero, handik astebetera Zes-toan urtero jokatzen den herri lasterketabatera neu bakarrik joaten nintzen. Eta bidistantzia izaten dira aukeran Zestoan:hiru kilometrokoa eta zortzikoa. Kosta egi-ten zitzaidan hori ulertzea eta beti esatennien gauza bera hauei: ‘Bale, ondodago Lilatoira joatea, baina zergatik ezzarete gero Zestoara etortzen? Pentsazuek Lilatoira joaten garen erdiak joangobagina Zestoara eta lehiatu han 120 gi-zonekin!. Indarra egitea eta emakumeenkirola ikusgarri egitea badago gure eskuere! Askotan mugak geuk jartzen ditugulairuditzen zait. Niri beti gustatu izan zaitmutilekin lehiatzea. Niri ez zitzaidan ba-tere gustatu adibidez esan zutenean Be-hobian aparte irtengo zirela emakumeaketa gizonak. Nik ez dut nahi beste Lilatoibat Behobia barruan.Arrate: Ez, ez, bidea ez da bereiztea.Baina iruditzen zait oinarrian daukagulahutsa, eta oinarrian egin behar dugulalan. Eskoletatik hasi behar dugu berdinta-suna lantzen eta horretarako garrantzitsuada dantza ere eskaintzea eskola kirolean. Ane: Erreferenteak izatea oso garrantzi-tsua da. Nik Aspacekoak izan ditut betierreferente. Nik atletismoa egiten dutbatez ere, baina boxeoan ere hasi naizorain Ixa Rodriguez boxeolariarekin. Bo-xeoan ‘pertsona normalekin’ aritzen naizeta esperientzia berria da niretzat. Neuriere arraro egiten zait pixkat haiekin entre-natzea, baina aldi berean, entrenatzaileaemakumea izanda, sentitzen dut bestekonplizitate moduko bat.w Sexua aldatzea bera errazagoa dagaur gure sistema honen ajeak aldatzeabaino. Nola egin genezake emakumeenkirola ikusgarriago egiteko?Arrate: Kultura aldatu behar da hemen,estereotipoak apurtu, eta horretarako egin

behar dugu lan umetatik. Eta kultura alda-tzea ez da emakumeon lana bakarrik, ja-kina. Hori denon egitekoa da.Pilar: Akordatzen naiz behin Nafarroakoherri batetik deitu zutela Elgoibarko uda-letxera nire telefono eske. Mendiko laster-keta bat antolatzen zuten herri hartan etaemakume gehiago nahi zituzten irteeranseigarren edizio hartarako. Baietza emannien. Joan nintzen eta neu izan nintzenemakume bakarra. Guztira 80 bat lagu-nek hartu genuen parte eta sailkapen na-gusian hogeigarrena-edo izan nintzen.Banatu zituzten sariak, baina niretzat ezzuten ezer. Eta esan nien: “Baina nolanahi duzue zuek emakumeak erakarri?Zertarako nahi gaituzue emakumeakhemen, jendeak zeozer diferentea ikusdezan, ala?’.

w Zuzentasun politikoaren garaian bizigara eta halakoak gehiago zaindukodira gaur, ziurrenik baina ‘mikrofonoakixtean zenbatetan entzun dituzue entzunnahiko ez zenituztenak? Esaterako,‘emakumeen futbola ez da futbola, eztafemeninoa ere’. Pilar: Askotan.Arrate: Mendi Zuriko gailurrean halaesan ziguten guri: ‘Honek arraindegikoilara ematen du’. Hogei bat emakumegeunden.Nerea:Nik atletismoan ez dut horrelakorikbizi, eta ez dakit zer esan. Baina 18 urteditut eta ez dut horrenbeste bizi ere. Denaden, iruditzen zait atletismoan ez dagoelabeste kirol batzuetako desorekarik.

MAHAI - INGURUA 15

NEREA SASIAIN“Nik lehia pertsonal puntu hori behardut. Potolatxoa nintzen lehen eta azke-nekoen artean iristen nintzen lasterke-tetan, baina lehiatzeko gogo horrekeraman ninduen gehiago saiatzeraeta gaur naizena izatera”

AMAIA LOIOLA“Beisbolean, eskubaloian, pilotan... bineska eta 12 mutil ginen gu auzoan,eta bi aukera geneuzkan: edo ahale-gindu kirolean edo bazterrean gelditu”

1152 alea:Maquetación 1 12/03/20 15:14 Página 15

Page 16: 3 1 3 0 2 0 2 egiten...Ai a e i a a ee i ai a. Be i da de ag e e Elena Larreategi (Elgoibar, 23 urte) Ingeniaritza Infor - matikoaren 3. maila ikasten ari da Mondragon Uniber-tsitatean,

ELKARRIZKETA

Psikiatra eta Osakidetzako Osasun Mentaleko koordinatzailea daJose Antonio de la Rica, eta otsailaren 25ean ‘Alkoholismoa familianizenburuko solasaldian parte hartu zuen Mendaron, Al-Anon Gipuz-koako Alkoholikoen Senideen Elkarteko lagunekin batera. Alkoholarenkontsumoak sortzen dituen kalteez ohartarazi zuen eta alkoholikobatekin bizitzearen zailaz mintzatu zen.

w Zer da alkoholiko baten ondoan bizitzea? Kontrol gabeko alkohol kontsumotik sortzen den gaixotasun

kronikoa da alkoholismoa, eta beraz, alkoholiko batekin bizi denagaixo batekin bizi da, eta gaixo batekin bizi denak, eta are, gai-xoarentzat ez ezik ingurukoentzat ere kaltegarri diren jokabidejakin batzuk eragiten dituen gaixotasuna duenarekin bizi denak,galdera asko egin ohi dizkio bere buruari. Biktima edo gaixoakdiren galdetzen diete askok euren buruei eta errudun sentimen-duagatik borrero ote diren ere bai beste zenbaitzuk. Egoera ho-rretan askotariko estrategiak erabiltzen dituzte etxekoek. Izandaiteke gaixoarengandik urruntzea edo ahalik eta harreman txi-kiena izatea berarekin, izan daiteke itzulinguruka hastea arazoabegi-bistakoa denean, bai eta kontra egitea ere, eta izan daitekebaita ere mimoen estrategia erabiltzea. Hau da, alkohola uztea-ren truke nahi duena emango diogula agintzea gaixoari. Etaazken muturrean dago ziurrenik estrategia eraikitzaileena dena:Al-Anon edo antzeko elkarte batera gerturatzea bidean galdutakoduintasuna berreskuratzeko. Alkoholikoaren etxekoek bizi dituztensentimenduak askotarikoak dira: etsipena, lotsa, beldurra, frustra-zioa, eta azkenik, egoerak hobera egiten badu, poza eta lasai-tasuna. Alkoholarekiko mendekotasuna duenaren etxean deneksufritzen dute.w Nola jakin dezakegu benetan arazoa dugula?

Normalean ageri-agerikoa izaten da alkoholismoa, behintzatgizonezkoetan. Emakumeen alkoholismoa ezkutuagokoa izan ohida, faktore askogatik. Beste edozein adikzio duenaren ezaugarriguztiak betetzen ditu alkoholikoak: batetik, mendekotasun psikikoaizaten du. Alkoholikoek ezin dute egun bat pasatu alkoholik pro-batu gabe. Bakarrik daudela ere edaten dute, nahiz batzuetansaiatzen diren jokaera hori ingurukoei ezkutatzen. Alkohola eda-teko desira handia izaten dute eta edaten ez dutenean zitaldu egi-ten dira. Bestetik, mendekotasun fisikikoa ere izan ohi dute.Goizetan, oso ohikoa da esnatzeaz batera dardarak eta botagu-rea izatea eta abstinentzia sindrome hori edanez konpontzen saia-tzea, uste dutelako alkoholak bakarrik arindu dezakeela euren

ondoeza. Eta tolerantzia ere garatzen dute, hau da, hasierakoefektu berdinak lortzeko geroz eta gehiago edaten dute. Alkoho-lismo maila ezberdinak daude: batetik daude alkoholaren kontsu-moaz abusatzen dutenak, eta bestetik, alkoholarekikomenpekotasuna dutenak, ezin dutenak alkoholik gabe bizi. Biga-rren horien kasuan, alkohol kontsumo txiki batek intoxikazioa sordezake, eta era berean, adizkioak arduragabetu ere egiten ditugaixoak eta euren egunerokoa aldatu.w Nola lagundu alkoholaren mende bizi direla onartzen ez du-tenei?

Alkoholikoen ezaugarria da hori ere, uste izatea kontrolatzen

- AINARA ARGOITIA -

u JOSE ANTONIO DE LA RICAOSAKIDETZAKO OSASUN MENTALEKOKOORDINATZAILEA

“Alkoholismoa da heriotza, gaixotze eta

lanerako ezintasungehien sortzen dituen gaitza”

16

1152 alea:Maquetación 1 12/03/20 15:14 Página 16

Page 17: 3 1 3 0 2 0 2 egiten...Ai a e i a a ee i ai a. Be i da de ag e e Elena Larreategi (Elgoibar, 23 urte) Ingeniaritza Infor - matikoaren 3. maila ikasten ari da Mondragon Uniber-tsitatean,

ELKARRIZKETA

dutela, baina egiaz, zaila zaie laga-tzea, alkoholik ez edateak ondoezaeta ezinegona sortzen dielako. Nolaikusiarazi arazoa dutela? Ba bene-tan euren burua kontrolatzeko gai di-rela uste badute, kontrolatzenhasteko esanda. Bere mugen eta ezi-nen kontra egiten jarri behar dugu al-koholikoa, eta ikusarazi behar dioguez dela gai nahi duena egiteko. Den horren kontzientzia hartubehar du, baina gerta daiteke kontziente izanda ere, laga nahiez izatea edateari. Arazoa duela onartzen ez duen alkoholikoa-rekin bizi denari esango nioke gaurkoa moduko hitzaldietara etaAl-Anonen eta antzeko taldeen bileretara joatea oso lagungarriaizaten dela, maite dugun pertsona horri lagundu ahal izateko le-henengo geure burua zaindu behar dugulako. w Ba al dago alkoholikoaren perfil jakinik?

Ez dago perfil jakin bat. Badauzkagu asteburuetako alkoho-likoak, intoxikazio etiliko larriak izaten dituztenak asteburuetan etajai-egunetan, baina astean zehar edaten ez dutenak, baina perfilzabalduena edale sozialarena da: txikito bi edatera irten eta bete-bete eginda etxeratzen denarena, eta gainera, otorduetan ereardoa edaten duenarena. w Alkoholaren kontsumoa oso errotua duen kultura da gurea,baina lehen ere esan duzu: generoari dagokionez, oraindikere estigma handiagoa du mozkortzen den emakumeak gizo-nak baino. Zer eragin dauka horrek?

Alkoholiko Anonimoen taldeetako gehienak gizonak izatendira. Nor bere kasa saiatuz gero, oso zaila da adikzioa uztea.Taldea babesa da, eta jausiz gero, berriro altxatzen laguntzendu, baina zuk esan duzu: oraindik ere estigmatizazio handiagoadu mozkortzen den emakumeak gizonak baino, eta horrek zailduegiten die emakumeei inoren aurrean arazoa onartzea eta lagun-tza eskatzea. Adin jakin bateko emakumeetan lotsa eta kulpa sen-timendua handiagoa da gizonetan baino, gizarteak ere ezberdinepaitzen dituelako, eta horregatik ezkutuan edatera jotzen dutegehienek. ‘Gizon ona da, baina edan egiten du’. Zenbatetan en-tzun ote dugun hori! Alkoholikoa emakumea denean, baina,nekez entzuten da halakorik. Emakumea demonizatu egiten da.Aldatzen ari da, baina oraindik oso errotua dago hori. Gazteetan,neskek eta mutilek berdin edaten dute. Botiltzarrean mutil zeinneska dabiltza eta estereotipo hori ari da galtzen. w Etxean denek sufritzen dute. Zelan eragiten die umeei?

Eragina handia da eta kaltea izugarria. Era berean, ume ho-riek etxean bizi izan dutena errepikatzeko duten arriskua ere han-diagoa da. Erreferentzia faltak eta etxean bizi izan duten egoeratraumatikoek bultza ditzakete ume horiek jokabide desegokietara,batez ere nerabezaroan: bultza ditzake edatera edo beste tipobateko drogak kontsumitzera, izan ditzakete jokabide-nahasmen-duak, porrot egin dezakete eskolan eta izan dezakete deliturako

joera handiagoa ere. Ez dut esannahi ezinbestean hala denik, bainabada faktore bat. w Alkohol mendekotasuna da pre-balentzia-indize handiena duena?

Tabakoarena handiagoa izangoda ziurrenik, baina bai, gainerakosubstantzien aurretik dago eta aldehandiarekin gainera. Alkoholismoa

da heriotza, gaixotze eta lanerako ezintasun gehien sortzen dituengaitza eta hori aipatu gabe alkoholaren gehiegizko kontsumoarilotutako buruko gaixotasun guztiak, asko direlako eta larriak.w Gibelari eragiten diola badakigu, baina zer kalte egin die-zaioke buruari, nerbio-sistemari?

Edaten dugun guztia desintoxikatzen duen organoa da gibelaeta horregatik hitz egiten da asko gibelari buruz, baina alkoholakgure nerbio-sistemari eragiten dio kalte handiena. Gaixotasunasko daude gehiegizko alkohol kontsumoari lotuta: entzefalopatiaalkoholikoa, neuropatia alkoholikoa, mielopatiak, buruko atro-fiak... Aparatu askori egiten die kalte, baina bereziki kaltetzen di-tuenak honakoak dira: digestio aparatua, bihotza etazirkulazio-aparatua eta nerbio-sistema. w Alkoholismoak tabua izaten jarraitzen al du?

Alkohola gure kulturaren parte da. Ospakizun guztietandago eta horren kontzientzia hartu behar dugu, dugun arazoazjabetzeko. Ardoa bera elikagaitzat ikusten da sarri eta ez be-netan den hori bezala, drogatzat, eta jakina, ikuskera horretatikez dago honek duen dimentsioa ikusterik. Eta bai, bale, gauzabat da ardoa edatea eta beste bat Errusian bezala vodka eda-tea edo gure gazteek asteburuetan edaten dituzten edari desti-latuak eta graduazio handikoak edatea. Horiek askozletalagoak dira, intoxikazioa azkarragoa delako eta kalte han-diagoa egiten diotelako gure organismoari, baina ardoa etagaragardoa ere alkoholdun edariak dira, eta alkoholak adik-zioa sor dezake. Eta bai, egia da normaltasunez edo ohiturazalkohola kontsumitzera behartzen gaituen gizarte honek ba-duela gero alkoholaren eraginak estaltzeko joera-halako bat.Hau da, festa-giroan edaten hasi denaren jokabide okerrak ta-patzeko joera bat, baina iruditzen zait, zorionez, ari dela horiere aldatzen, eta alkoholismoak eta beste adikzioek laga dio-tela tabu izateari. Urte askoan emakumeen azpiratzean oinarrituda gizonen alkoholismoa, baina zorionez emakumeek eurekhasitako borrokari esker konturatu gara honek ezin duela horrelajarraitu. Alkoholismoari buruz garbi hitz egin behar da. Alkoho-lismoa gaixotasuna da, bai, baina beste gaixotasunekin alde-ratuta, hemen, alkoholikoek erantzukizun pertsonala etabesterenezina dute. Diabetiko bati ere behar dituen botikak etaintsulina emango dizkiogu, baina jarraitzen badu gozo-gauzakjaten gutxi egin ahal izango dugu besteok bere alde. Eta horialkoholismoan bereziki da hala.

“Bere mugen eta ezinen kontra egiten jarribehar dugu alkoholikoa,

eta ikusarazi behar diogu ezdela gai nahi duena egiteko”

17

1152 alea:Maquetación 1 12/03/20 15:14 Página 17

Page 18: 3 1 3 0 2 0 2 egiten...Ai a e i a a ee i ai a. Be i da de ag e e Elena Larreategi (Elgoibar, 23 urte) Ingeniaritza Infor - matikoaren 3. maila ikasten ari da Mondragon Uniber-tsitatean,

KULTURA18

Motxaila Eguneko ekintza guztiak bertanbehera laga utzi dituzte koronabirusagatik

Koronabirusaren eraginez, eta badaezpadako neurri gisa, Motxaila Egunekoekitaldi guztiak bertan behera gelditu dira momentuz. Atzo eguerdian etorrizen Mendaroko Udalaren erabakia. Gaurko iragarrita zegoen bertso saioa

eta bihar Gaztetxean egitekoak ziren bazkaria eta kontzertuak bertan behera la-gatzen zituela esan zuen, birusa gehiago ez zabaltzeko hartutako neurriei kasueginez. Artean, ez zegoen argi Motxaila Taldeak gainerako ekintzei eutsiko zien,baina orduerdi eskasera etorri zen jakinarazpena. Motxaila Taldetik jakinarazizuten ez zutela zentzurik ikusten gainerakoei eustea. Horregatik, egitarau osoabeste egun batera atzeratzeko aukera aztertuko dute Udalak eta Motxaila Taldeak.

Jose Ramon Soroiz aktorea Ikastolako etaHerri Eskolako ikasleekin batu da

Haurren artean euskarazko irakurketa eta idazketa sustatzeahelburu duen Tramankuluak antzezlana eman zuen joan zen as-tean Jose Ramon Soroiz aktoreak Herriko Antzokian, Herri Esko-lako eta Ikastolako eskola umeen aurrean. Umeei gauza txikienmisterioak erakusten dizkien eta istorio miresgarriak asmatzekogrina pizten dien antzerki-obra xumea da Tramankuluak. Aktoreezagunak hainbat tresna erakutsi zizkien ikasleei oholtza gainean,horien barruan ezkutuan dauden istorioak bistaratuz, haurrak libu-ruetara, irakurketara eta idazketara hurbiltzeko asmoz.

Zinegoak jaialdiko ‘Tu me manques’ filma,martxoaren 26an

Bilboko Zinegoak Gayloesbitrans Zinemaren eta Arte Esze-nikoen jaialdiko azken edizioko hainbat film ikusteko aukera izangenuen atzo, eta martxoaren 26an Tú me manques luzemetraiaekarriko dute. Rodrigo Bellot boliviarrak zuzendutako filma da.Jorgek halabeharrez ezagutu du Sebastian, bere semearen mutil-lagun ohia, Skype bidezko solasaldi batean, eta kontatu diobere semeak bere buruaz beste egin nahi duela. Hiru istorio gu-rutzatuko dira, eta elkargune batean egingo dute topo.21:30ean izango da filma, Herriko Antzokian.

Atabal elkarteak zozkatutakogaztak badu jabea

O t s a i l e k oazken zapatukoferian Atabal Dan-borradaren Elkar-teak jarri zuentxosna, eta Mausi-txako gazta batzozkatu zuten.Mari Karmen Jua-risti izan da ira-bazlea.

‘Susanaren iraultza’ klownikuskizuna, bertan behera

utzi duteMartxoaren 8ko egitarauaren barruan

Susanaren iraultza klown ikuskizuna anto-latua zuten domekarako Mendaron, bainaUdalak bertan behera utzi zuen atzoeguerdian, Koronabirusa gehiago ez za-baltzeko neurri gisa.

1152 alea:Maquetación 1 12/03/20 15:14 Página 18

Page 19: 3 1 3 0 2 0 2 egiten...Ai a e i a a ee i ai a. Be i da de ag e e Elena Larreategi (Elgoibar, 23 urte) Ingeniaritza Infor - matikoaren 3. maila ikasten ari da Mondragon Uniber-tsitatean,

KULTURA

‘Antonio Gaztañetaren bidaia’ taularatukodu Musbika Ensemblek Herriko Antzokian

Udaldirako hezitzaileakbehar ditu

Elgoibarko IzarrakUdako aisia eskaintzan lan egiteko

hezitzaileak behar ditu Elgoibarko Iza-rrak. Hezkuntzarekin zerikusia dutenikasketak amaituta izatea edota begi-rale titulua izatea eta ahozko euskaramaila altua izatea eskatzen dute. Eraberean, baloratuko da aisialdian lan-es-karmentua izatea, Elgoibarkoa izatea,Heziketa berezietako ikasketak nahiz es-perientzia izatea, espezializazio ikasta-roak egin izana, jarrera dinamikoa etasortzailea izatea, taldean lan egitekogaitasuna izatea eta herrigintzan jardunizana. Martxoaren 18ra arte dago cu-rriculuma bidaltzeko epea, www.elgoi-barkoizarra.eus webgunearen bitartez.

‘Herensugearen itzulera V Sataripeko guda’ liburua

aurkeztuko dute gaur

Errasti-De La Maza familiak Herensu-gearen itzulera izeneko liburua argita-ratu zuen 2018an, eta iazko abenduankaleratu zuen bigarren zatia, Durangokoazokarako: Herensugearen itzulera VSataripeko guda. Liburu hori aurkeztukodute gaur iluntzean, familian.19:00etan izango da aurkezpena, Kul-tur Etxean.

Laburbirako filmak hilaren25ean Kultur Etxean

Euskarazko bederatzi film labur sartudituzte aurten Laburbira film zirkuitoan, etaEuskal Herriko hainbat herritan ikustekoaukera egongo da. Guztira 33 herritanzehar ibiliko da Laburbira, Euskal Herriko29 herritan eta Euskal Herritik kanpokolau herritan: Londres, Paris, Valladolid etaValentzian. Elgoibarrera martxoaren25ean iritsiko da. 19:00etan izango daemanaldia, Kultur Etxeko hitzaldi-gelan.

Taupada antzerki taldeak Zeren ze-reko zera antzezlana aurkeztuko du AitaAgirre kultur kafean martxoaren 18an. Per-tsonen arteko harremanetan oinarritutakoobra da: batetik, maitasuna,miresmenaeta anonimotasun beharra ditu oinarri, etabestetik, zurrumurruen indarrak izan deza-keen eragin ezkorra islatzen du lanak. JonOlivares Gallastegi, Maria Jesus OtaegiUrkizu, Sara Iriondo Otaño, Dani ZelaiaCooper, Nerea Cid Altzibar, Oihane Gar-tzia Arrillaga eta Ibai Leon Zafra izangodira aktoreak. Jose Mari Larrañaga Arriza-balaga izango da teknikaria eta EdurneLasa Amorebietak zuzenduko du guztia.21:00etan hasiko da emanaldia.

Aita Agirre kulturaren eta bereziki, antzerkiaren erreferente izan behar dela uste du Tau-padak, eta horretarako proposamen bat egin dio Kultura Sailari: Taupadak hilean behineskainiko du antzezlanen bat Aita Agirren, martxotik ekainera bitartean.

Musbika Ensemble taldeak Antonio Gaztañetaren bidaia ikusentzunezkoa tau-laratuko du domekan, Herriko Antzokian. Antonio Gaztañetaren itsasontzianbidaiatzeko aukera eskainiko du taldeak, testu dramatizatu eta musikaren bi-

tartez. Euskal Herrian hainbat itsas-gizon garrantzitsu izan dira, tartean Antonio Gazta-ñeta mutrikuarra (1656-1728). Tripazko sokak, klabea, arku barrokoak, larruzkoestalkiak eta Barroko garaiko kriterio historikoekin interpretatutako musikak Antonio Gaz-tañetaren garaiko Mutriku herrira eramango gaitu bidaiari ekiteko. Gaztañetak Euro-pako eta Ameriketako hainbat herrialdetara ere bidaiatu zuen, eta hango musika etakultura ezagutzeko aukera ere izango dugu. Musika klasikoa eta antzinako musikapertsona ororengana iristeko helburuarekin sortu zuten Musbika Ensemble 2016an, etaElur Arrieta elgoibartarra da taldeko perkusio-jolea. 12:30ean izango da emanaldia.

‘Zeren zereko zera’ antzezlana aurkeztuko du Taupadakeguaztenean Aita Agirreko kultur kafean

19

1152 alea:Maquetación 1 12/03/20 15:14 Página 19

Page 20: 3 1 3 0 2 0 2 egiten...Ai a e i a a ee i ai a. Be i da de ag e e Elena Larreategi (Elgoibar, 23 urte) Ingeniaritza Infor - matikoaren 3. maila ikasten ari da Mondragon Uniber-tsitatean,

KIROLA20

Pilota Eguna, bihar

Elgoibar Ikastolak antolatzen duen Pi-lota Egunaren 23. ekitaldia egingo dutezapatuan, martxoaren 14an, Kalegoenplazako frontoian (euria egingo balu, Ikas-tolako frontoian). Ikastolako 6 eta 13 urtebitarteko neska-mutilek parte hartuko dutegaztetxoen artean pilota eta kirola susta-tzea helburu duen txapelketan. 10:30eanhasita, guztira hamahiru partida jokatukodituzte, 12 tantora.

Zabalik dago Aste Santukokirol campusean

izena emateko epea

Aste Santuko kirol campusa jarri dumartxan, hamabigarren urtez, Elgoi-barko Udal Kirol Patronatuak. KirolCampusa apirilaren 6an hasiko da etaapirilaren 17an bukatuko da. Zazpiegun izango dira guztira: apirilak 6, 7,8, 14, 15, 16 eta 17. Egun horietan9:30etik 12:30era izango dira saioak.Umeek Mintxetako instalazioak (atle-tismo, tenis eta padel pistak eta futbolzelaia) eta Olaizaga eta IMH kirolde-gietako kantxak erabiliko dituzte. 2008eta 2013 urte bitartean, biak barne,jaiotako haurrek parte hartu ahal izangodute campusean. Hau da, 7 eta 12 urtetarteko haurrek. Interesatuek martxoaren30a baino lehen eman beharko duteizena Olaizaga kiroldegian. Prezioaridagokionez, Patronatuko bazkideek44,50 euro ordaindu beharko dute etabazkide ez direnek, aldiz, 49,50 euro.

Bertan behera geratu dira bihar jokatzekoak ziren eskuz binakako Emakume

Master Cup txapelketako finalerdiak

Eneko Agirretxe bolari errezildarra gailendu da Aiastako tiraldian

Aiastiako bolato-kian jokatu zuten zapa-tuan Gipuzkoako 51.Hiru Txirlo Bola JokoTxapelketako estrei-nako jaurtialdia, etaAzkoitiko Floreaga tal-deko bolariak nabar-mendu ziren.Floreagako taldekideEneko Agirretxe errezil-darrak irabazi zuen ti-raldia, sei txirlorekin,eta Gorka Etxaniz tal-dekideak eskuratu zuenbigarren postua, bosttxirlo botata. Lastur taldeko kidea den Mateo Guenaga markinarrak lortu zuenhirugarren postua, bost txirlo botata. Guztira 70 bolarik hartu zuten parte Aias-tiako tiraldian. Zapatu honetan jokatuko dute bigarren jardunaldiko tiraldiaAzpeitiko Garmendipe bolatokian.

Elgoibar Ikastolako pilota-lekuak bihar hartu beharzituen Laboral Kutxa Ema-

kume Master Cup binakakotxapelketaren finalerdiak, ber-tan behera geratu dira Koro-nabirusa dela-eta. EuskalHerriko emakume pilotari one-nak lehiatu behar ziren txape-leketa honetan. Honakoanziren finalerdietarako sailka-tuak: Eneritz Arrieta eta AmaiaJaka Nagore eta Leire Gale-ano ahizpa pilotarien aurka,finalerdi batean. Eta beste fi-nalerdian Irantzu Etxebesteketa Leire Etxanizek osatutakobikoteak Iera Agirreren etaMaite Ruiz de Larramendirenaurka jokatu behar zuten.

1152 alea:Maquetación 1 12/03/20 15:14 Página 20

Page 21: 3 1 3 0 2 0 2 egiten...Ai a e i a a ee i ai a. Be i da de ag e e Elena Larreategi (Elgoibar, 23 urte) Ingeniaritza Infor - matikoaren 3. maila ikasten ari da Mondragon Uniber-tsitatean,

KIROLA 21

Herri kirolak sustatzeko saio berezia egin dute Mendaron

ArnoGuraso Elkarteak antolatuta, herri kirolak sustatzeko saioa egin zuten joan den martxoaren 7an. Herriko Enparantzan egitekoazuten, baina eguraldi txarragatik ikastolako patiora aldatu zuten jaia. Trontzan, txinga eroaten, lokotx batzen eta sokatiran arituziren, besteak beste, ume eta gurasoak. 90 bat umek parte hartu zuten. Florentino Larrañaga eta Jon Larrañaga aita-xeme kirol-

zaleen laguntza izan zuten Arno elkartekoek Herri Kirol Eguna antolatzeko. Lehen Hezkuntzako haurrak taldetan banatuta lehiatu ziren,kirol modalitate ezberdinetan. Haur Hezkuntzakoentzat, berriz, gune berezia antolatua zuten. Herri kiroletan jardun ziren txikienak ere,baina marrazketarako gunea eta aurpegiak makilatzeko gunea ere izan zituzten. Bideoa eta argazki gehiago ikusteko: barren.eus.

Aimar Cambronero gailendu da eskolarteko xake txapelketan

Eibarko Zonaldeari dagozkion Gipuzkoako Eskolarteko Xake Txapelketakopartidak jokatu zituzten martxoaren 1ean eta 8an, Eibarko Klub Deportiboketa Gipuzkoako Xake Federazioak antolatuta. Guztira hamasei jokalari arituziren lehian, hiru kategoriatan banatuta, bi jardunaldietan. Mendaroko XakeEskolako Aimar Cambronero eta Danel Garcia izan ziren parte hartzaileetarikobi, eta emaitza onak eskuratu zituzten batak zein besteak. Cambronerok ira-bazi zuen infantil mailako lehia, eta Garciak hirugarren postua eskuratu zuenbenjamin mailakoen artean.

BTT irteera antolatu du Morkaikok ekainerako

Izki natur parkeko toki esanguratsuenakezagutzeko mendi-bizikleta irteera antolatudu Morkaikok ekainaren 5etik 7ra bitartekoastebururako. Ibernalo landetxean hartukodute ostatua pentsio erdian. Ohartarazi du-tenez, hamahiru lagunentzako lekua gordedute. Izena emateko www.morkaiko.euswebgunean zintzilikatu duten galdetegiabete behar da. Prestatu dituzten ibilbideaketa gainerako informazioa ere web orri ho-rretan kontsulta daiteke.

1152 alea:Maquetación 1 12/03/20 15:14 Página 21

Page 22: 3 1 3 0 2 0 2 egiten...Ai a e i a a ee i ai a. Be i da de ag e e Elena Larreategi (Elgoibar, 23 urte) Ingeniaritza Infor - matikoaren 3. maila ikasten ari da Mondragon Uniber-tsitatean,

MERKATU TXIKIA

Etxaldeen Administraziorako-Gradu ikasketen ardu-

raduna Alcala de Henareseko Unibertsitatean, eta Gi-

puzkoa, Bizkai eta Arabako, Errioxako eta

Kantabriako ikastetxeetan. Zuzenbidean lizentzia-

tua. Kolegiatu zenbakia: 749

660 969 679 [email protected]

ROSA Mª PINTADO

LANA........................................................EskaerakAdinekoak zaindu eta etxeko lanak egiteko prestnago. Esperientzia eta beharrezko titulazioa ditut. ( 640 742 618-----------------------------------------------------------------------------------------------------------------------Garbiketa lanak egingo nituzke, etxeetan edo elkar-teetan. Orduka. Esperientzia daukat. ( 637 102 725 / 943 741 410-----------------------------------------------------------------------------------------------------------------------Pertsona nagusiak edo umeak zainduz egingo nukelan. Esperientzia eta erreferentziak ditut. ( 631 895 039-----------------------------------------------------------------------------------------------------------------------Adinekoak zainduko nituzke, etxeko langile moduan.( 637 137 104-----------------------------------------------------------------------------------------------------------------------Adinekoak zainduko nituzke, gauez ere bai, ospita-lean zein etxean. ( 631 782 442-----------------------------------------------------------------------------------------------------------------------Adinekoak zaintzeko prest nago. Esperientzia daukateta etxez etxeko zaintzako titulua. ( 685 724 861 / 943 748 899 -----------------------------------------------------------------------------------------------------------------------

Lan bila nabil: adinekoak zaintzen eta garbiketa la-netan esperientzia daukat. ( 631 895 039 -----------------------------------------------------------------------------------------------------------------------Eskola partikularrak ematen ditut: LH, DBH eta Batxi-lergoko matematikak, kontabilitatea, ekonomia finan-tzak... ( 666 042 710 -----------------------------------------------------------------------------------------------------------------------Adinekoak eta umeak zaintzeko edo garbiketa lanakegiteko prest nago. Ospitalean gauak pasatzeko ereprest. Orduka. Berehala hasteko prest nago. Esperien-tzia daukat. ( 632 415 374 -----------------------------------------------------------------------------------------------------------------------Adinekoak zaintzeko edo garbiketa lanak egitekoprest nago. Arratsaldeetan eta asteburuetan. ( 631 081 501-----------------------------------------------------------------------------------------------------------------------Adinekoak zaintzeko edo garbiketa lanak egitekoprest nago. Arratsaldeetan. ( 638 857 100-----------------------------------------------------------------------------------------------------------------------26 urteko neska naiz, euskalduna eta arduratsua.Umeak zainduko nituzke arratsaldez. ( 636 193 759

EskaintzakHortz klinika baterako auxiliarra behar da, amatasunbaimen bat betetzeko. Interesatuek utzi mezu bat eran-tzungailuan. ( 943 742 919

BESTELAKOAK..........................................Offiprix markako sei mahaiko mahai multzoa salgai.Oso egoera onean. 600 euro.( 688 634 044

aHoLKULaRi KoLaBoRaTZaiLeaSan Bartolome, 2

Gure komunitateko lehendakariak kargua utziko du laster. Le-hendakariak konponketa asko egin ditu, gainerako etxejabeei jaki-narazi ez zaizkienak. Jakin nahi nuke komunitate batekolehendakariak zer eginkizun dituen eta zer arau motak eragitendion bere karguan aritzean.

Lehendakari-kargua betetzen duen pertsonari eragiten diote PHLk ezar-tzen dituen arauek, Jabekideen Batzarrean baliozkotasunez hartutako akor-dioek, eta horien mende jarri behar du bere jarduna, eta betearazi eginbehar ditu, eta, azkenik, Kode Zibilak analogiaz agintariari ezartzen dizkionarauek ere eragiten diote. Komunitateko lehendakaria Jabeen Batzordearenerabakiak betearazteaz arduratzen da, hau da, ordezkatzen duen komuni-tatearena, bai barrukoari bai kanpokoari dagokionez. Beraz, Jabekideen Ba-tzarra bere kudeaketan eta eginkizunetan sar daiteke. Edozein kasutan,komunitate bateko lehendakaria agintarien jarraibideetara egokitu beharda, eta batzarak berak ere mugatzen du lehendakariari emandako ahal-mena. Hau da, Jabekideen Batzarra bera da lehendakariak egin ditzakeenjarduketen, erabakien eta eginkizunen norainokoa zehaztuko duena. Izanere, haren jarduna ordezkaritza hutsa da, komunitateko akordioak bete-tzeko. Halako jarraibiderik ezean, lehendakariak behar bezalako arduraz etazentzuz jokatu behar du.

Gomendioa. Lehendakariak Jabekideen Batzarraren berariazkobaimenik gabe emandako egintza edo kontratuen kasuan, komuni-tateak ez du horien betebeharrik izango, salbu eta Batzarrak presi-denteak egindako kontratuak berresten dituenean.

Merkatu txikiko iragarkiak hiru astez argitaratzen ditugu. Salmenta eta alokairu iragarkiak ordaindu egin behar dira.

Etxebizitzak, garajeak eta lokalak: 18€ (alokairua) - 22€ (salmenta). Autoak saltzea: 18€ . Bestelakoak: 10€.

Iragarkiari erretratua jarriz gero, 6€ gehiago ordaindu behar dira.

BAZKIDEENTZAKO PREZIOAK:

Etxebizitzak, garajeak eta lokalak: 15€ (alokairua) - 20€ (salmenta). Autoak saltzea: 15€. Bestelakoak: 8€.

Iragarkiari erretratua jarriz gero, 5€ gehiago ordaindu behar dira.

22

1152 alea:Maquetación 1 12/03/20 15:14 Página 22

Page 23: 3 1 3 0 2 0 2 egiten...Ai a e i a a ee i ai a. Be i da de ag e e Elena Larreategi (Elgoibar, 23 urte) Ingeniaritza Infor - matikoaren 3. maila ikasten ari da Mondragon Uniber-tsitatean,

ZORIONAK

Etxeko denonpartez, zorionak,Anike. Osoondo pasa!

Z o r i o n a k ,Maite, astear-tean 3 urte betez e n i t u e l a k o .Muxu askoetxeko guztionpartez.

Zorionak, Aner!4 urte potolo!Ondo-ondo pa-satu genuen zureurtebetetze egu-nean! Asko maitezaitugu. Familia-koak.

Z o r i o n a k ,Asier! Bihar 7urte! Ondo-ondopasatu eta muxupila bat familiaguztiaren partez.

Zorionak, Iñigo eta Telmo, astele-henean 8 urte beteko dituzuelako.Muxu handi bana etxekoen, eta bere-ziki, Antxon eta Nerearen partez.

San Jose Eguneko jai-zubia dela-eta, datorren astean ez dugu BARRENikkaleratuko. Hurrengo zenbakia martxoaren 27an jasoko duzue. Argazkiakeguazten eguerdia (12:00ak) baino lehen ekarri behar dira BARRENekobulegora, edo [email protected] e-postara bidali.

Erretratu bakarreko agurra: 4,50€. Argazki bikoitza: 7€.Hirukoitza: 9€.Hiru lagunetik gorako taldeak:15€.

ELGOIBARKO IZARRAKO BAZKIDEENTZAKO PREZIOAKErretratu bakarreko agurra: 3,50€. Argazki bikoitza: 6€Hirukoitza: 8€. Hiru lagunetik gorako taldeak: 12€.

Zorionak, Ilargi,gaur 10 urte betedituzulako. Zora-garria zara! Segihorrela.

23

1152 alea:Maquetación 1 12/03/20 15:14 Página 23

Page 24: 3 1 3 0 2 0 2 egiten...Ai a e i a a ee i ai a. Be i da de ag e e Elena Larreategi (Elgoibar, 23 urte) Ingeniaritza Infor - matikoaren 3. maila ikasten ari da Mondragon Uniber-tsitatean,

AGENDA24

13 BARIKUA19:00 ‘Herensugearen itzulera V Sa-taripeko guda’ liburuaren aurkezpena,Kultur Etxean.20:30 Antzerkia: ‘Zaldi urdina’. He-rriko Antzokian.

14 ZAPATUA10:30 Pilota Eguna. Ikastolak antola-tuta, Kalegoen plazan. Euria egitenbadu, Ikastolako frontoian.

15 DOMEKA12:30 Kontzertua: Musbika Ensem-ble. Herriko Antzokian.

18 EGUAZTENA21:00 ‘Dramatitragoak’. Taupada an-tzerki taldearen emanaldia, Aita Agirrekultur kafean.

23 ASTELEHENA19:00 Kontzertua: Talde instrumenta-lak. Musika Eskolako auditoriumean.

24 MARTITZENA19:00 Kontzertua: Talde instrumenta-lak. Musika Eskolako auditoriumean.

25 EGUAZTENA19:00 Laburbira 2020: Euskarazkofilm laburren emanaldia. Kultur Etxekohitzaldi gelan. Doan. Ongarrik eta Eus-kara Sailak antolatuta.

Osa

sun

gida

Osa

sun

gida

Osa

sun

gida

Osasun gida O

sasun gida Osasun gida

1152 alea:Maquetación 1 12/03/20 15:14 Página 24

Page 25: 3 1 3 0 2 0 2 egiten...Ai a e i a a ee i ai a. Be i da de ag e e Elena Larreategi (Elgoibar, 23 urte) Ingeniaritza Infor - matikoaren 3. maila ikasten ari da Mondragon Uniber-tsitatean,

AGENDA 25

AGENDA MOREA13 BARIKUA21:30 Zine foruma: ‘Un mundo libre’. KulturEtxeko hitzaldi gelan.

16 ASTELEHENA18:00 Zine foruma: ‘Bar Bahar, entre dos mun-dos’. Kultur Etxeko hitzaldi gelan.

23 ASTELEHENA18:00 Emakumeentzako hausnarketa saioa:‘Zaintzatik norbere zaintzara’. Loredi Salegik es-kainiko du. Kultur Etxeko hitzaldi gelan. ...................

Zinea (Herriko Antzokian)

‘El escándalo (Bombshell)’14 zapatua: 19:00 / 22:15 (VOS)

15 domeka: 19:0016 astelehena: 21:30

‘Especiales’20 barikua: 21:30

21 zapatua: 19:00 / 22:15 (VOS)22 domeka: 19:00

23 astelehena: 21:30

‘Tu me manques’ (Zinegoak jaialdiko filma)26 eguena: 21:30

13 BARIXAKUA 14 ZAPATUA 15 DOMEKA

Egunez

*OruesagastiEgunez

BarrenetxeaEgunez

Barrenetxea

Iluntzean Arriola

Iluntzean Barrenetxea

Iluntzean Barrenetxea

16 ASTELEHENA 17 MARTITZENA 18 EGUAZTENA

Egunez

*IbañezEgunez

GaritaonandiaEgunez Arriola

Iluntzean Garitaonandia

Iluntzean Garitaonandia

Iluntzean Arriola

19 EGUENA 20 BARIXAKUA 21 ZAPATUA

Egunez

*FernandezEgunez Yudego

Egunez

*Oruesagasti

*Garitaonandia

Iluntzean ---

Iluntzean Yudego

Iluntzean ---

22 DOMEKA 23 ASTELEHENA 24 MARTITZENA

Egunez

*OruesagastiEgunez

BarrenetxeaEgunez

*Ibañez

Iluntzean ---

Iluntzean Barrenetxea

Iluntzean Arriola

25 EGUAZTENA 26 EGUENA 27 BARIXAKUA

Egunez Garitaonandia

Egunez Arriola

Egunez

*Fernandez

Iluntzean Garitaonandia

Iluntzean Arriola

Iluntzean Garitaonandia

Botika ordutegiak 09:00 - 13:00 / 16:00 - 20:00

GUARDIAK Egunez: 09:00-22:00 Iluntzean: 20:00-22:00 Larunbatak: 9:00-14:00 (*)

Urte guztian, gauez: 22:00-09:00Barandela - Ziriako Agirre kalea, 4 (Eibar)

943 206 984

* Fernandez: Herriko enparantza 4, Garagartza (Mendaro)

943 756 142

* Ibañez:Rekalde, 1 (Soraluze)

943 751 638

* Oruesagasti: Kalebarren, 9 (Soraluze)

943 751 384

1152 alea:Maquetación 1 12/03/20 15:14 Página 25

Page 26: 3 1 3 0 2 0 2 egiten...Ai a e i a a ee i ai a. Be i da de ag e e Elena Larreategi (Elgoibar, 23 urte) Ingeniaritza Infor - matikoaren 3. maila ikasten ari da Mondragon Uniber-tsitatean,

26 HITZ ETA KLIK

“... pertsonak ez direla sekretu biltegiak besterik”

Izaro EtxegibelManu Sanchez

Gauza bat esan nahi nizuke se-kretuan. Ez esan inori. Sekre-tuan eduki. Zuk bakarrik

dakizu, ez diot beste inori esan. Gehienek ez dakitena da sekretua,

eta dakienak jakinarazi behar ez duena.Gorde behar dena. Isilean, ezkutuan dagoena.

Zergatik esaten ote dugu orduan ez badugu inork jakiteriknahi? Esaten badugu, egia bihurtuko da, beharbada. Inork ezbadaki, ez da; ez da gertatu. Hori da. Kontatzen ez badugu,izango da ez dela existitzen pentsatzen dugulako, geuk asmatu-takoa dela; izan daiteke. Esaten hasita, baina, ez diogu edonoriesaten. Ez dugu edozein egiten gure sekretuaren konplize, inoriesango ez diola dakigun hura bakarrik, beretzat gordeko duenabaino ez. Sekretu izateari utziko dio orduan, edo ez?

Eta sekretua guri kontatzen badigute, edo gurekin leku sekretubatera joan nahi duela esaten badigu norbaitek? Zirrara eragitendigu, zerbait berezia sentitzen dugu. Ez da erraza azaltzen. Ba-tzuetan, sekretupetik atera behar ez dugun hori ez jakitea nahiagoizango genukeen arren, ezberdin sentiarazten gaitu sekretua kon-tatu digunak; berezi, aukeratu, bakar. Sekretupeko informazioarenjabe egiten gaitu lagunak, ezkutuko gertakizunaren jagole, esanezin dugun haren lekuko. Gugandik gertuago sentitzen dugu bes-tea, berezi, geuri esan baitigu eta ez besteri.

Orain badakit, Veronica Rothek irakatsi zidan, “… pertsonakez direla sekretu biltegiak besterik. Ezagutzen dituzula uste duzunarren, ulertzen dituzula, beti izango dituztela beren arrazoiak biho-tzean lurperatuta, inork ikusi ezinezko lekuan. Inoiz ez duzula per-tsona bat guztiz ezagutuko; hala ere, noizean behin, norbaitekinfidatzea erabaki dezakezula”.

1152 alea:Maquetación 1 12/03/20 15:14 Página 26

Page 27: 3 1 3 0 2 0 2 egiten...Ai a e i a a ee i ai a. Be i da de ag e e Elena Larreategi (Elgoibar, 23 urte) Ingeniaritza Infor - matikoaren 3. maila ikasten ari da Mondragon Uniber-tsitatean,

Marceliano Diez Tejedor2020ko otsailaren 8an hil zen, 74 urte zituela.

Sendiak bihotzez eskertzen ditu jasotako doluminak, bai eta hileta elizkizunetara agertu izana ere.

Zure falta somatzen dugu, baina gure bihotzetan zaude.

Santi Urain Arrona2020ko martxoaren 10ean hil zen, 83 urte zituela.Sendiak bihotzez eskertzen ditu jasotako doluminak,

bai eta hileta elizkizunetara agertu izana ere.

Maria Arrate Aguirregomezcorta Alberdi

“Maritxu Marconi”

2020ko martxoaren 6an hil zen, 83 urte zituela.Sendiak bihotzez eskertzen ditu jasotako doluminak,

bai eta hileta elizkizunetara agertu izana ere.

V. URTEURRENA

Patxi Ajubita Ayesta2015eko martxoaren 16an hil zen, 61 urte zituela.

Zu gabe, bost urte.Zure bizipoza barik, bost urte.

Zure hutsunea gure oroitzapenetan, bost urte.Gure parte izan zinen ta izango zera.

Maite zaitugu.

Zure senideak

I. URTEURRENA

Juanjo Cruz Godoy2019ko martxoaren 3an hil zen, 56 urte zituela.

Bizirik irauten dugun bitartean zure oroitzapena gurekin biziko da.

Zure osaba-izebak eta lehengusinak. Liberal - Godoy familia.

1152 azala:Maquetación 1 12/03/20 15:11 Página 3

Page 28: 3 1 3 0 2 0 2 egiten...Ai a e i a a ee i ai a. Be i da de ag e e Elena Larreategi (Elgoibar, 23 urte) Ingeniaritza Infor - matikoaren 3. maila ikasten ari da Mondragon Uniber-tsitatean,

AROZTEGIAK

PINTURA

ELEKTRIZITATEA

IGELTSERITZA

ITURGINTZA

LEIHOAK

4Gremioen gida

4Leihoak4Iturgintza4Elektrizitatea4Igeltseritza

4Pintura

ERREFORMAK

4Aroztegiak4Erreformak

1152 azala:Maquetación 1 12/03/20 15:11 Página 4