2012ko ekaina_mantangorri_ugaztun hegalariak_larraitz etxeberria

1
4 larunbata, 2012ko ekainaren 9a berria mantangorri mantangorri Hegan egiten duen animalia bat esateko eskatzen digutenean hegazti edo intsekturen bat etortzen zaigu gogora. Baina bada hegan egiten duen ugaztunik ere: saguzarra, alegia. Hegaztiek ez bezala, ez dute lumarik beraien gorputzean. Honek traketsagoa egiten du beraien hegan egiteko modua, lumek, berotasuna mantentzeko balio izateaz gainera, hegaldian zehar noranzkoa mantentzen laguntzen dute eta. Gainera, saguzarrak beti ilunpetan ikusten ditugu, gauean zein kobazuloetan. Nola egiten dute, ba, ikusi gabe hegan egiteko? Horixe galdetzen dizugu hilabete honetan. Nola egin dezakete saguzarrek hegan ilunpetan, ezerekin talkarik egin gabe? Erantzuna badakizu, www.eurekamuseoa.es orrialdean aurkituko duzun erantzun-orria bete, ekainaren 28a baino lehen. Eureka! Zientzia Museora etortzeko sarrerak zotz egingo ditugu asmatzaileen artean! Erantzun zuzena eta irabazleak uztailaren 7an jakinaraziko ditugu Eurekako web orrialdean eta Mantangorrin. EUREKA! ZiENTZiA MUSEOAREN TXOKOA www.eurekamuseoa.es Tel.: (0034) 943-01 24 78 MAIATZEKO GALDERAREN ERANTZUNA ETA IRABAZLEAK: Nola bereiz ditzakegu planetak eta izarrak, gaueko zeruari begiratzen diogunean? Izarren argiak dardara egiten duelako eta planetenak ez. Izarrak begiratzerakoan ikusten dugun argia beraiek sortutakoa da, gure izarrak, Eguzkiak egiten duen bezalaxe. Planetek, aldiz, ez dute berezko argirik, Eguzkitik datorrena islatzen dute. Gainera, gaueko zeruan ikusten ditugun izarrak planetak baino askoz ere urrutiago daude, eta ikusten dugun argia modu ahulagoan iristen da gure begietaraino. Irabazleak: Museo eta Planetariorako bi sarreren irabazlea: Beñat Agirre. 2x1 sariaren irabazleak: Elena Alonso Zapirain, Laura Anatol Paz, Ana Amigot Zardoya, Alejandra Picado Perez ARIES martxoak 21 - apirilak 21 Amodioa: Denborak zauri guztiak sendatzen ditu. Paga: Diru mordoxka duzu aurreztua, e! Osasuna: Hartu ezkila ura, lasaitzeko. Ikasketak: Lan bakoitzak bere denbora eskatzen du. TAURUS apirilak 22 - maiatzak 21 Amodioa: Egunero ikusten duzu. Gaizki ohituko zara. Paga: Ez zaitez itsutu diruarekin. Osasuna: Txokolate pixka batek ez dizu kalterik egingo. Ikasketak: Nola ulertuko duzu, erne ez bazaude? GEMINI maiatzak 22 - ekainak 21 Amodioa: Pixkanaka joango zarete ametsak eraikitzen. Paga: Etorriko dira garai hobeak; animo!!! Osasuna: Sendatu zara, eta indarberrituta zaude. Ikasketak: Aurten ere aise gaindituko duzu ikasturtea. CANCER ekainak 22 - uztailak 22 Amodioa: Norentzako da opari berezi hori? Paga: Diruak arazo guztiak konpontzen dituelakoan, ala? Osasuna: Ez hartu botikarik zure kontura! Ikasketak: Azterketa txukun egin baduzu, egon lasai. LEO uztailak 23 - abuztuak 22 Amodioa: Une oro gogoan zaitu. Paga: Xahutu al dituzu azken sosak? Osasuna: Utzi hortza bakean, bakarrik eroriko zaizu eta. Ikasketak: Lana errepikatu beharko duzu. VIRGO abuztuak 23 - irailak 22 Amodioa: Haserretu bada, pasako zaio haserrea. Paga: Zenbakiekin egiten al duzu amets? Osasuna: Kirola egiteko, jantzi oinetako egokiak. Ikasketak: Testua eman aurretik, berriro irakurri! LIBRA irailak 23 - urriak 22 Amodioa: Kontuak eskatu behar badizkiozu, eskatu! Paga: Astero eurotxoren bat sartuta, aurreztuko duzu. Osasuna: Egunean hiru fruta ale jan behar dira. Ikasketak: Ariketarik zailenak ere egin dituzu eta! SCORPIUS urriak 23 - azaroak 22 Amodioa: Zergatik fidatzen zara zurrumurruez? Paga: Aurreztu al duzu nahiko diru oporretarako? Osasuna: Ez entzun musika horren ozen! Ikasketak: Eskema txukunak egin dituzu. Zorionak! SAGITTARIUS azaroak 23 - abenduak 22 Amodioa: Urrunetik entzuten dira zure taupadak. Paga: Diruak ez dakar zoriontasunik. Osasuna: Eseri zaitez ongi aulkian! Ikasketak: Egin kalkuluak, kalkulagailurik gabe! CAPRICORNUS abenduak 23 - urtarrilak 20 Amodioa: Gustukoen zerrenda amaigabea duzu! Paga: Eskatutako guztia emango balizute... Osasuna: Nahikoa jan baduzu, ez jan lehertu arte! Ikasketak: Larri-larri, baina gainditu duzu. AQUARIUS urtarrilak 21 - otsailak 19 Amodioa: Idatzi gutun bat, sentimenduak aitortzeko. Paga: Gastuak murrizten hasi beharko duzu. Osasuna: Ongi ikusten ez baduzu, zoaz okulistarenera. Ikasketak: Zenbat bider irakurri duzu liburu bera? PISCIS otsailak 20 - martxoak 20 Amodioa: Zergatik zara harekin horren zakarra? Paga: Zor dizuten dirua emango balizute... Osasuna: Goizago oheratzen ikasi behar duzu. Ikasketak: Noiztik ez duzu liburutegia bisitatu? horoskopoa Ugaztun hegalariak

Upload: eureka-zientzia-museoa-donostia-san-sebastian

Post on 07-Apr-2016

226 views

Category:

Documents


6 download

DESCRIPTION

 

TRANSCRIPT

Page 1: 2012ko Ekaina_Mantangorri_Ugaztun hegalariak_Larraitz Etxeberria

4larunbata, 2012ko ekainaren 9a berria

mantangorrimantangorri

Hegan egiten duen animalia bat esateko eskatzendigutenean hegazti edo intsekturen bat etortzenzaigu gogora. Baina bada hegan egiten duenugaztunik ere: saguzarra, alegia. Hegaztiek ez bezala,ez dute lumarik beraien gorputzean. Honektraketsagoa egiten du beraien hegan egitekomodua, lumek, berotasuna mantentzeko balioizateaz gainera, hegaldian zehar noranzkoamantentzen laguntzen dute eta.

Gainera, saguzarrak beti ilunpetan ikusten ditugu,gauean zein kobazuloetan. Nola egiten dute, ba,ikusi gabe hegan egiteko? Horixe galdetzen dizuguhilabete honetan. Nola egin dezakete saguzarrek heganilunpetan, ezerekin talkarik egin gabe?Erantzuna badakizu, www.eurekamuseoa.esorrialdean aurkituko duzun erantzun-orria bete,ekainaren 28a baino lehen. Eureka! Zientzia Museoraetortzeko sarrerak zotz egingo ditugu asmatzaileenartean! Erantzun zuzena eta irabazleak uztailaren7an jakinaraziko ditugu Eurekako web orrialdean etaMantangorrin.

EUREKA!ZiENTZiA MUSEOAREN TXOKOA

www.eurekamuseoa.es Tel.: (0034) 943-01 24 78

MAIATZEKO GALDERAREN ERANTZUNA ETA IRABAZLEAK:Nola bereiz ditzakegu planetak eta izarrak, gaueko zeruari begiratzen diogunean?Izarren argiak dardara egiten duelako eta planetenak ez. Izarrak begiratzerakoan ikusten dugun argia beraiek sortutakoa da, gure izarrak,Eguzkiak egiten duen bezalaxe. Planetek, aldiz, ez dute berezko argirik, Eguzkitikdatorrena islatzen dute. Gainera, gaueko zeruan ikusten ditugun izarrak planetakbaino askoz ere urrutiago daude, eta ikusten dugun argiamodu ahulagoan iristen da gure begietaraino. Irabazleak: Museo eta Planetariorako bi sarreren irabazlea:Beñat Agirre. 2x1 sariaren irabazleak: Elena Alonso Zapirain,Laura Anatol Paz, Ana Amigot Zardoya, Alejandra Picado Perez

ARIES martxoak 21 - apirilak 21

Amodioa: Denborak zauri guztiak sendatzen ditu. Paga: Diru mordoxka duzu aurreztua, e! Osasuna: Hartu ezkila ura, lasaitzeko. Ikasketak: Lan bakoitzak bere denbora eskatzen du.

TAURUS apirilak 22 - maiatzak 21

Amodioa: Egunero ikusten duzu. Gaizki ohituko zara. Paga: Ez zaitez itsutu diruarekin. Osasuna: Txokolate pixka batek ez dizu kalterik egingo. Ikasketak: Nola ulertuko duzu, erne ez bazaude?

GEMINI maiatzak 22 - ekainak 21

Amodioa: Pixkanaka joango zarete ametsak eraikitzen. Paga: Etorriko dira garai hobeak; animo!!! Osasuna: Sendatu zara, eta indarberrituta zaude. Ikasketak: Aurten ere aise gaindituko duzu ikasturtea.

CANCER ekainak 22 - uztailak 22

Amodioa: Norentzako da opari berezi hori? Paga: Diruak arazo guztiak konpontzen dituelakoan, ala? Osasuna: Ez hartu botikarik zure kontura! Ikasketak: Azterketa txukun egin baduzu, egon lasai.

LEOuztailak 23 - abuztuak 22

Amodioa: Une oro gogoan zaitu. Paga: Xahutu al dituzu azken sosak? Osasuna: Utzi hortza bakean, bakarrik eroriko zaizu eta. Ikasketak: Lana errepikatu beharko duzu.

VIRGO abuztuak 23 - irailak 22

Amodioa: Haserretu bada, pasako zaio haserrea. Paga: Zenbakiekin egiten al duzu amets? Osasuna: Kirola egiteko, jantzi oinetako egokiak. Ikasketak: Testua eman aurretik, berriro irakurri!

LIBRA irailak 23 - urriak 22

Amodioa: Kontuak eskatu behar badizkiozu, eskatu! Paga: Astero eurotxoren bat sartuta, aurreztuko duzu. Osasuna: Egunean hiru fruta ale jan behar dira. Ikasketak: Ariketarik zailenak ere egin dituzu eta!

SCORPIUS urriak 23 - azaroak 22

Amodioa: Zergatik fidatzen zara zurrumurruez? Paga: Aurreztu al duzu nahiko diru oporretarako? Osasuna: Ez entzun musika horren ozen! Ikasketak: Eskema txukunak egin dituzu. Zorionak!

SAGITTARIUS azaroak 23 - abenduak 22

Amodioa: Urrunetik entzuten dira zure taupadak. Paga: Diruak ez dakar zoriontasunik. Osasuna: Eseri zaitez ongi aulkian! Ikasketak: Egin kalkuluak, kalkulagailurik gabe!

CAPRICORNUS abenduak 23 - urtarrilak 20

Amodioa: Gustukoen zerrenda amaigabea duzu! Paga: Eskatutako guztia emango balizute... Osasuna: Nahikoa jan baduzu, ez jan lehertu arte! Ikasketak: Larri-larri, baina gainditu duzu.

AQUARIUSurtarrilak 21 - otsailak 19

Amodioa: Idatzi gutun bat, sentimenduak aitortzeko.Paga: Gastuak murrizten hasi beharko duzu. Osasuna: Ongi ikusten ez baduzu, zoaz okulistarenera. Ikasketak: Zenbat bider irakurri duzu liburu bera?

PISCIS otsailak 20 - martxoak 20

Amodioa: Zergatik zara harekin horren zakarra? Paga: Zor dizuten dirua emango balizute... Osasuna: Goizago oheratzen ikasi behar duzu. Ikasketak: Noiztik ez duzu liburutegia bisitatu?

horoskopoa

Ugaztun hegalariak