2 gaia - atletismoa

7
Atletismoa - Jauziak eta lasterketak San Felix Ikastetxea HEZIKETA FISIKOA IRAKASLEA: Andrea Doce Nicolas 2012/2013 2. GAIA: ATLETISMOA - JAUZIAK ETA LASTERKETAK Ikaslearen izen abizenak: Kurtsoa: Hiruhilabetea: Data: 1.- ZEINTZUK DIRA ATLETISMO FROGA EZBERDINAK? LASTERKETAK JAUZIAK JAURTIKETAK 100 m 200 m 400 m 800 m 1500 m 5.000 m 10.000 m Maratoia 110 m Hesi * 100 m Hesi ** 400 m Hesi 3.000 m Oztopo 4 x 100 m 4 x 400 m Altuera Luzera Hirukoitza Pertika Pisua Diskoa Xabalina Mailua MARTXA 20 Km. 50 Km. * FROGA KONBINATUAK Dekatloia * (100 m – Luzera – Pisua – Altuera – 400 m – 110 m Hesi – Diskoa – Pertika – Xabalina - 1.500 m) Heptatloia ** (100 m – Pisua – Altuera – Luzera - 200 m – Xabalina - 110 Hesi – 800 m.) * Gizonezkoek bakarrik ** Emakumezkoak soilik EZ DUGU PERTIGA SALTOA KLASEAN AZALDUKO 2.- LASTERKETAK . Goiko koadroan agertzen dira atletismoan egiten diren lasterketa froga guztiak. Guztiak lasterketa teknikan oinarria izango dute baina bakoitza bere teknika berezia izango du. Guk batez ere, lasterketa teknika orokorra, hesi pasatzea eta erreleboak landuko ditugu. Lasterketa teknika: Andrea Doce Nicolas 1

Upload: gaizka-redondo

Post on 18-Apr-2015

62 views

Category:

Documents


9 download

TRANSCRIPT

Page 1: 2 Gaia - Atletismoa

Atletismoa - Jauziak eta lasterketak

San Felix Ikastetxea HEZIKETA FISIKOA

IRAKASLEA: Andrea Doce Nicolas 2012/2013

2. GAIA: ATLETISMOA - JAUZIAK ETA LASTERKETAK

Ikaslearen izen abizenak:Kurtsoa: Hiruhilabetea: Data:

1.- ZEINTZUK DIRA ATLETISMO FROGA EZBERDINAK?

LASTERKETAK JAUZIAK JAURTIKETAK

100 m 200 m 400 m 800 m 1500 m 5.000 m 10.000 m Maratoia 110 m Hesi * 100 m Hesi ** 400 m Hesi 3.000 m Oztopo 4 x 100 m 4 x 400 m

Altuera Luzera Hirukoitza Pertika

Pisua Diskoa Xabalina Mailua

MARTXA

20 Km. 50 Km. *

FROGA KONBINATUAK

Dekatloia * (100 m – Luzera – Pisua – Altuera – 400 m – 110 m Hesi – Diskoa – Pertika – Xabalina - 1.500 m)

Heptatloia ** (100 m – Pisua – Altuera – Luzera - 200 m – Xabalina - 110 Hesi – 800 m.)

* Gizonezkoek bakarrik ** Emakumezkoak soilik EZ DUGU PERTIGA SALTOA KLASEAN AZALDUKO

2.- LASTERKETAK .

Goiko koadroan agertzen dira atletismoan egiten diren lasterketa froga guztiak. Guztiak lasterketa teknikan oinarria izango dute baina bakoitza bere teknika berezia izango du. Guk batez ere, lasterketa teknika orokorra, hesi pasatzea eta erreleboak landuko ditugu.

Lasterketa teknika:

Ez korritu lurrari begira. Begirada zure aurretik 20 bat metrotara mantendu.

Besoak angelu zuzenean (90º) flexionatuak eraman behar dira. Eta modu erlaxatuan mugitzen dira zangoen aurkako mugimendua eginez.

Andrea Doce Nicolas 1

Page 2: 2 Gaia - Atletismoa

Atletismoa - Jauziak eta lasterketak

Besoak lasterketaren norabidean mugitzen dira eta ez dira bular aurrean gurutzatzen.

Enborra ez da zuzen egongo baizik eta pixka bat aurrera makurtua. Abiadura lasterketetan enborra aurrealdera gehiago makurtuko da.

Saiatu grabitate zentroa ahalik eta gutxien mugitzen. Goiti behera handiak baditu gehiago nekatuko gera.

Hanken urratsak lasterketaren norabidea jarraitzen dute.

Hankak bultzada egiten duenean; bultzatzen duen hanka era bat luzatzen da eta bestearen belauna gorantz igotzen da.

Lurreratze fasean lurrera doan hanka beherantz tinko jaisten da atzaparkada baten modukoa emanez. Hanka librea ordea flexionatua igotzen da orpoa ipurdi aldera gerturatuz.

Hesiak pasa:

Andrea Doce Nicolas 2

Page 3: 2 Gaia - Atletismoa

Atletismoa - Jauziak eta lasterketak

Hesiak ez dira saltatzen, pasa edo igaro egiten dira. Grabitate zentroa hesitik gertuen pasatzen ahalegindu behar gera.

Gorputza aurrerantz makurtu beharko dugu, hesiaren gainean oldartuz.

Aurreko oina aurrerantz luzatzen da eta atzekoa ordea bazter batean bildu egiten da “txakurrak pixa” egiten dutenean bezala. Izterra eta oina hesiarekiko paraleloak pasatzen dira.

Hesia pasa ondoren aurreko oinak lurra bilatuko du modu aktibo batez.

Arautegiak onartzen du hesia pasatzerakoan lurrera erortzea.

Erreleboak:

Lau pertsonek osatutako taldekako lasterketa bat da; non kirolariak txandaka korritzen dute. Korrikalariak hurrengoari txanda emateko testigua pasako dio eskutik eskura.

Testigua trukatzeko 20 metrotako eremua dago eta ezin da hemendik kanpo aldaketa egin. Beste 10 metrotako aurre-eremu bat badago korrikalariak abiadura har dezan.

Andrea Doce Nicolas 3

Page 4: 2 Gaia - Atletismoa

Atletismoa - Jauziak eta lasterketak

Bi kirolarien arteko testigu aldaketa abiadura maximoan ematen da. Hau kirolarien arteko sinkronizazio handia eskatzen du.

Testigua pasatzeko bi aukera daude goitik pasatzea (jasotzen duenak besoa atzera luzatuko du eskua gora begira duelarik) edo behetik (kasu honetan eskua behera begiratzen du). Kasu guztietan testigua ezkerreko eskutik eskuinera edo eskuinetik ezkerrera egin beharko da.

Jasotzailea eskua prest noiz jarri behar duen abisatzeko emaileak ahoz abisatuko du.

3.- JAUZIAK .

Luzera jauzia:

Jauzia marratik gertuen egin ahal izateko komeni da gure lasterketa aldez aurretik ondo neurtzea eta markatzea.

Jauzi egiterakoan zango libreko belauna gorantz jauziko dugu gorputz osoari bultzada eman nahian edo.

Saltatu ondoren airean bi zangoak aurrean elkartzen saiatuko gera eta bi besoak aurrealdera luzatuko ditugu. Teknika honi bat’erdi deitzen zaio kirolariak airean pauso bat eta erdi ematen duelako.

Erortzerakoan saiatu oinekin ahalik eta urrutien zanpatzen. Bai besoak eta bai ipurdia oinen aztarnen aurretik geratu behar dira.

Andrea Doce Nicolas 4

Page 5: 2 Gaia - Atletismoa

Atletismoa - Jauziak eta lasterketak

Altuera jauzia:

Abiadura hartzeko egiten den lasterketa 7-9 pauso ingurukoa da. Lehenak listoiarekiko perpendikularrak dira eta azkeneko hiruak edo bihurgunean eginez. Honela lortuko dugu bizkarrez edo atzerantz jauzi egitea.

Saltoa listoitik urrutien dagoen oinarekin egiten da (Kanpo aldeko oina). Eskuinarekin saltatzen badugu abiada lasterketa ezkerretik egingo dugu eta ezkerrarekin egiten badugu eskuinetik.

Saltatzerakoan bi eskuak gorantz eginez lagunduko dute eta aurpegiaren parera iristerakoan modu bortitz batez geratuko dira. Libre dagoen belauna ere gorantz jauziko dugu.

Listoian gainetik pasatzeko aldaka altxa eta gorputza atzerantz makurtu egingo da.

Kirolaria lastairaren gainera bizkarrez erortzen da.Aldaka listoia gainditzen duen unean oinak altxa egingo ditugu.

Jauzi hirukoitza:

Hona zertan datzan jauzi hirukoitza: hurbiltzeko lasterketa (bulkatzeko lasterketa), hiru jauzi jarraitu eta lurrartzea. Oldarra eta lehenengo jauzia zango berberaz egin behar dira eta besteak, zangoak txandakatuz.Jauzi hirukoitza egiterakoan oldarra eskuineko zangoaz egiten bada, ondoren berriro eskuinaz egin eta, gero, eskerraz emango da azken jauzia. Bestalde,

Andrea Doce Nicolas 5

Page 6: 2 Gaia - Atletismoa

Atletismoa - Jauziak eta lasterketak

ezkerreko zangoaz hasiz gero, bigarren jauzia ezkerraz, eta hirugarrena eskuinaz.

Jauzi hirukoitzeko jauzilariak atleta moldakorra izan behar du; jauzi egiteko indar, zalutasun eta erresistentziaz gainera, elastikotasuna izan behar du. Elastikotasuna era berean garatu behar da bi zangoetan.

Andrea Doce Nicolas 6