2. gaia. abesti bat entzuten da

23
ABESTI BAT ENTZUTEN DA 2. Gaia

Upload: javierlekuona

Post on 31-Jul-2015

990 views

Category:

Education


2 download

TRANSCRIPT

ABESTI BAT ENTZUTEN DA2. Gaia

1. Abestia: melodiadun poesia

Abestiak, orain eta beti

Bizitza osoan milaka abesti entzungo dituzue, batzuk gogoratuko dituzue eta asko ez.

Musika entzuten dugunean, normalean abestiak entzuten ditugu.

Abestia, kantutako poema da. Musika tresnez launtzen zaio.

Mundu osoan aurkitzen dira abestiak, aintzinako Grezian, duela 2.000 urte, konposatzen ziren.

Abestien egitura

Sinplea da.

Bi zati garrantzitsuak, txandakatzen direnak, daude:

Ahapaldia (estrofa) errepikatzen da testi ezberdinekin.

Errepika (estribillo) beti errepikatzen da modu berean.

Abestien eduki literarioa

Ugaria izan daiteke.

Normalean maitasuna izaten da gaia.

Beste batzuk: erligiosoa, lanerakoa, sehaskakoa, umoretsua, satirikoa, dantzatzekoa eta abarrekoa.

2. Hamaika abesti mota

Abestia eta gizakia bezain zaharrak dira.Gizakion zirrarak, sentimenduak eta pasioak adierazten

dute.Mota asko daudenez gero hiru multzotan sailkatuko ditugu:

Abesti tradizionalakNekazaritza eremuan sortzen dira.

Musikologoek kantutegietan bildu dituzte.

Hauetako abesti asko dantzatzen dira: jota eta isa.

Gizakion bizitzari daude lotuta: jaiotza, haurtzaroa, ezkontza, heriotza...eta urteko aroei: urteberri eguna, uzta, udako solstizioa...

Herri-abestiakHirietan egiten dira eta hiriko gizakiari lotuta daude.

Irratia, telebista, zinea eta batez ere egun, interneta dira bere hedabideak.

50eko hamarkadan hasi zen rock&rolla eta honekin musika modernoa herri musika aldatuz.

Abesti modernoak gazteek egiten eta kontsumitzen dituzte.

Abesti landuakMusika landua: konpositoreek egin dutena. Adibidez: Bach, Mozart, Beethoven, Schubert...

Musika landuan ere abestiak egin eta egiten dira.

Erdi aroan hasi ziren konposatzen eta erligiosoak ziren.

Bostehun urte ondoren profanoak (erligiosoak ez direnak) konposatzen hasi ziren.

Abestiaren urrezko aroa XIX mendea da. Lied generoa garatzen hasi zelako.

Lied-ek: abestia esan nahi du alemanieraz, eta ahotsa pianoarekin, normalean, izaten da.

KantutegiakLiburuak dira.

Hauetan abestien testuak agertzen dira.

Batzuetan ere partiturak.

Mota batzuk daude: folklorikoak, antzinak musikakoak, haurrentzakoak, Gabonetakoak...

Denontzako musikaZer dira? Oraingo kantutegiak.

Non aurkitu? Musika dendetan.

Zeri buruz? Genero, talde edo artista bati buruz.

Zer agertzen da? Testua, melodia eta akordeak.

Zailak dira? Ez. Hasiberrientzat dira. Motibatzeko.

Biltzaile nekaezina: Gabriel García Matos 1912-1974

Folklorista: Espainako folklorea bildu zuen hainbat kantutegitan.

Herri asko bisitatu zuen folklorea ikertuz.

10.000 abesti eta dantza baino gehiago bildu zituen.

Oraindik ez dute bere lan osoa argitaratu.

Matosen lanik gabe gaur egun abesti asko galduta egongo lirateke

Euskal folklorea

Hainbat kantutegitan bildu dira euskal kanta folklorikoak.

Nortzuk?

Juan Ignacio Iztueta

Jose Manterola Resurección María Azkue

Aita Donostia

Zer egin zuten?Baserriz baserri joan ziren aiton amonengandik kantak jasotzera.

Horrela, abesti hauen partiturak egin eta kantutegietan jaso zituzten.

Galdera bat:

Noiz izango luke musika honek aldatzeko edo gaizki transmititzeko arriskua, idatzi aurretik edo idatzi ondoren?

Behin idatzita musika finko geratzen da.

Zertarako?

Gehienetan musika folklorikoak, bokala zein instrumentala, dantzatzeko balio du.

Zuekin eskala minorra!

Gure musika-sistemaGure musika sisteman bi eskala mota garrantzitsuenak dira: maiorra eta minorra.

Minorrean ere 7 nota daude.

Eta zertan datza desberdintasina?

Tonu eta tonuerdien kokapenean.

Tonu eta tonuerdien kokapena

Eskala maiorrean tonuerdiak III-IV eta VII-VIII graduen artean daude

Eskala minorrean tonuerdiak II-III eta V-VI graduen artean daude

Beste nota bat abiapuntutzat hartuz

Tonu eta tonuerdien kokapena errespetatuz gero eskala maior bat sortzen da.

Eskala bakoitzak bere sonoritatea du

Eskala maiorra normalean alaia da

Eskala minorra aldiz, tristeagoa.

Rap bat konposatuko dugu

27 orrialdean arauak dituzue rap bateko testu bat kosposatzeko.

Taldeka (4-5) pentsatu eta idatzi.

Pertsona bakoitzak abesti behar du esaldi bat.

Gero klasean grabatuko dugu.

AMAIERA