urte politikoari begira - etor kultura · urte politikoari begira berria egunkarian eta argia...

30
URTE POLITIKOARI BEGIRA BERRIA egunkarian eta ARGIA astekarian idatzitako artikuluen bilduma

Upload: others

Post on 07-Mar-2021

1 views

Category:

Documents


0 download

TRANSCRIPT

Page 1: Urte politikoari begira - ETOR KULTURA · URTE POLITIKOARI BEGIRA BERRIA egunkarian eta ARGIA astekarian idatzitako artikuluen bilduma ETOR - OSTOA XABIER BARANDIARAN IRASTORZA Eskeintza

URTE POLITIKOARIBEGIRA

BERRIA egunkarian eta ARGIA astekarianidatzitako artikuluen bilduma

Page 2: Urte politikoari begira - ETOR KULTURA · URTE POLITIKOARI BEGIRA BERRIA egunkarian eta ARGIA astekarian idatzitako artikuluen bilduma ETOR - OSTOA XABIER BARANDIARAN IRASTORZA Eskeintza

EGILEA

Xabier Barandiaran Irastorza

ARGITALPENAREN ZUZENDARITZA

Enrique Ayerbe Echebarria

ARGITALPENA

© OSTOA S.A.Pza. del Caddie, 1.20160 Lasarte-Oria

MAKETAZIOA

OSTOA, S.A.20160 Lasarte-Oria

INPRESIOA ETA KOADERNAKETA

GRAFO S.A.48970 Basauri

ISBN: 84-96288-11-0Lege gordailua: BI-2855-04

Guztiz debekatuta dago liburu hau bere osotasunean edo zati batenerreproduzitzea, hala edozein sistema informatikotan edo bestelako

almazenamendu edo informazio-lorpenekotan sartzea eta edozein modutanedo dena-delako baliabidea erabiliz transmititzea, baliabide hori elektronikoa,

mekanikoa, fotokopia, grabazio nahiz bestelako metodozkoa izanda ere,Oreki Fundazioaren eta egilearen aldez aurretiko

eta idatzizko baimenik gabe.

Page 3: Urte politikoari begira - ETOR KULTURA · URTE POLITIKOARI BEGIRA BERRIA egunkarian eta ARGIA astekarian idatzitako artikuluen bilduma ETOR - OSTOA XABIER BARANDIARAN IRASTORZA Eskeintza

URTE POLITIKOARIBEGIRA

BERRIA egunkarian eta ARGIA astekarianidatzitako artikuluen bilduma

ETOR - OSTOA

XABIER BARANDIARAN IRASTORZA

EskeintzaElixabet Errandonea Ulaziari

Page 4: Urte politikoari begira - ETOR KULTURA · URTE POLITIKOARI BEGIRA BERRIA egunkarian eta ARGIA astekarian idatzitako artikuluen bilduma ETOR - OSTOA XABIER BARANDIARAN IRASTORZA Eskeintza

IHITZAURREA. Patxi Juaristi Larrinaga ............................................................................. 6

ALDAKETA POLITIKOEN ATARIAN

SARRERA ........................................................................................................................ 10

1. ATALA

POLITIKAREN GARAPEN BALDINTZA BERRIEI BURUZ ............................................. 13NAZIO-ESTATUAREN KRISIAZ .......................................................................................... 13ESZENATOKI EKONOMIKO BERRIA GURE HERRIARENTZAT ............................................... 15HERRI NORTASUNA: ELKARTETIK GIZABANAKORA ........................................................... 21POLITIKAREN GIZABANAKOTZEA ...................................................................................... 25GARAPENA ETA HERRIEN ARTEKO DESOREKA .................................................................. 27KOMUNIKAZIOAREN ETA INFORMAZIOAREN GIZARTEAREN BALDINTZAK ........................ 29

2. ATALA

EUSKAL HERRIKO ARAZO POLITIKOARI BURUZ ........................................................ 31GERNIKAKO ESTATUTOAREKIKO HAUSDURA ................................................................... 35LEHENDAKARIAREN PROPOSAMENA ETA EZKER ABERTZALEARENA EZ OHIKO

URTE POLITIKOAREN HASERAN .................................................................................. 40

BERRIA EGUNKARIAN ETA ARGIA ALDIZKARIAN IDATZITAKO ARTIKULUAK

Euskal erakundeen defentsa(2003-6-24) ............................................. 49

Aznar eta Zapatero (2003-7-1) ................... 51Euskal Herriko enpresak (2003-7-8) ......... 53Espainiako justizia Euskadin

(2003-7-15) ............................................. 55Komunikabideak eta demokrazia

(2003-7-22) ............................................. 57Ibarretxe eta Iraila (2003-7-29) ................... 59

Iraileko erronka politikoak(2003-9-2) ............................................... 61

Irailaren 11z geroztik (2003-9-9) ............... 63ETA Ibarretxeren aurka (2003-9-16) ......... 65«La pelota vasca» (2003-9-23) ..................... 67Zaborra, zaborra eta zaborra

(2003-9-30) ............................................. 69Gazteak eta kalimotxoa (2003-10-7) ......... 71Confebask eta politika (2003-10-14) ......... 73

II3. ATALA

BERRIA EGUNKARIAN IDATZITAKO ARTIKULUAK «ZORROZTARRI» SAILEAN

AURKIBIDEAAURKIBIDEA

Page 5: Urte politikoari begira - ETOR KULTURA · URTE POLITIKOARI BEGIRA BERRIA egunkarian eta ARGIA astekarian idatzitako artikuluen bilduma ETOR - OSTOA XABIER BARANDIARAN IRASTORZA Eskeintza

Manifestazioaren ondorenzer egingo dugu? (2003-10-21) ............. 75

Urriak 25: Hitza eta demokrazia(2003-10-28) ........................................... 77

Nolako elkarrizketa? (2003-11-4) ............... 79Maitasun telezuzendua (2003-11-11) ........ 81Katalunia (2003-11-18) ............................... 83Eusko Alkartasuna (2003-11-25) ............... 85Isileko lana zarata artean (2003-12-2) ....... 871978ko Konstituzioa (2003-12-9) ............. 89Imaz eta Egibar (2003-12-16) ..................... 91Autodeterminazioaren aldeko zerrenda

(2003-12-23) ........................................... 93Aurrekontuen eztabaida (2003-12-30) ...... 95Komunikabideak eta hauteskundeak

(2004-1-6) ............................................... 97PSOE eta marketing politikoa

(2004-1-13) ............................................. 99EAJ (2004-1-20) ......................................... 101ETA-rekin hitz egiteari buruz

(2004-1-27) ........................................... 103Hildakoen gizarte balioa (2004-2-3) ....... 105Emakumeen aurkako tratu txarrak

(2004-2-10) ........................................... 107Politikaren etorkizunaz (2004-2-17) ........ 109Nolako Euskal Unibertsitatea?

(2004-2-24) ........................................... 111Nork irabaziko du? (2004-3-2) ................. 113Nazkatuta al dago jendea politikarekin?

(2004-3-9) ............................................. 115Atentatuaren ondorioak (2004-3-15) ...... 117Aro politiko berri bat (2004-3-16) ........... 119Politika eta etika (2004-3-23) ................... 121Euskal lidergo politikoaren erronkak

(2004-3-30) ........................................... 123Nazioarteko terrorismoa (2004-4-6) ........ 125

Aberri Eguna (2004-4-13) ......................... 127Bakardadearen zailtasunak

(2004-4-20) ........................................... 129Politika eta ekonomia Euskal Herrian

(2004-4-27) ........................................... 131Alderdi estrategiak eta menia

(2004-5-4) ............................................. 133Herritarren zerrenda (2004-5-11) ............ 135Irak eta politikaren nazioarteratze

tragikoa (2004-5-18) ............................ 137Lan harreman istilutsuak (2004-5-25) ..... 139Hauteskunde aspergarriak (2004-6-1) ..... 141Euskal Herria eta euskara (2004-6-8) ...... 143Agintari politikoen porrota

(2004-6-15) ........................................... 145PSE-EEren estrategia (2004-6-22) ........... 147Ibarretxe Planaren arriskuak

(2004-7-13) ........................................... 149Ikerketa batzordea (2004-7-20) ................ 151Ibarretxe eta Zapatero (2004-7-27) .......... 153Etorkinak eta Euskal Herria

(2004-9-7) ............................................. 155Zenbat balio dute gauzek?

(2004-9-14) ........................................... 157Marko politikoaren aldaketa

eta demokrazia (2004-9-21) ............... 159ETAren aurkako polizia operazioa

(2004-10-5) ........................................... 161Gazteen arazoak eta gizarte ardura

(2004-10-12) ......................................... 163Sukaldariak eta komunikazio borroka

(2004-10-19) ......................................... 165Gernikako estatutua (2004-10-26) ........... 167Denok ote gara Jokin? (2004-10-30) ....... 169AEB-en indarraz (2004-11-2) ................... 171Arafaten altxorra (2004-14-16) ................. 173

4. ATALA

ARGIA ALDIZKARIAN IDATZITAKO ARTIKULUAKIbarretxe eta komunikazio dinamikak

(Iritziak - 1887. alea - 2003-2-16) ..... 175Udal hauteskundeak

euskal arazoaren sumendian(Iritziak - 1899. alea - 2003-5-18) ..... 178

Ibarretxe Plana alderdien ezintasunean(Iritziak - 1915. alea - 2003-10-12) ... 181

Hauteskunde kanpainan(Iritziak - 1929. alea - 2004-2-1) ....... 185

Trenak aurrera egin behar luke(Iritziak - 1945. alea - 2004-5-23) ..... 188

Page 6: Urte politikoari begira - ETOR KULTURA · URTE POLITIKOARI BEGIRA BERRIA egunkarian eta ARGIA astekarian idatzitako artikuluen bilduma ETOR - OSTOA XABIER BARANDIARAN IRASTORZA Eskeintza

•6

Urte politikoari begira. Xabier Barandiaran Irastorza

HITZAURREA

Euskal Herriaren egoerari eta bilakaerari buruz idaztendu Xabier Barandiaran soziologo, ikerlari eta idazle ataunda-rrak liburu honetan. Berria egunkarian argitaratu dituen ar-tikuluak bilduta eskaintzen dizkigu, eta herrigintzari, eus-kalgintzari eta euskal gatazka deiturikoari buruz gogoeta egi-tera bultzatzen gaitu. Gehiago esango nuke, zirikatzaile lanaegiten du Xabier Barandiaranek lan honetan. Izan ere, mo-ralismo merkerik gabe, gaien alderdi desberdinak maisuta-sunez azaleratzen dizkigu eta pentsatzen jartzen gaitu. Ar-tikuluetan barrena adierazten denarekin ados egon edo ez,ezin da ukatu Euskal Herriaren egoera eta bilakaera ulertze-ko argudio, irizpide eta ideia ugari ematen dituela. Liburuaosatzen duten artikulu guztietan hausnarketarako puntua jar-tzen digu Xabierrek.

Gizarte ikerlarion beharretariko bat izaten da eguneroko-tasuna aztertzea, baina epe luzerako joerak eta etorkizunekotendentziak ahantzi gabe. Oso ondo uztartzen ditu XabierBarandiaranek helburu bi hauek liburuan. Izan ere, EuskalHerriaren gaur eguneko argazki gardena ateratzeaz gain, etor-kizunari buruz hitz egiten digu. Hori dena euskal nortasuna-ren egoerarekin eta etorkizunarekin arduratuta dagoela inolaere ezkutatu gabe.

Unibertsitateetan lan egiten dugun ikerlari eta irakasleonzorretariko bat da gure azterketa, gogoeta eta iritziak plaza-ratzea, gizarteen eta gizakien egoera eta bilakaera argitzekohelburuarekin. Horrekin batera, euskaraz idazteko zorra erebadaukagu, nire ustez, ikerlari euskaldunok.

Page 7: Urte politikoari begira - ETOR KULTURA · URTE POLITIKOARI BEGIRA BERRIA egunkarian eta ARGIA astekarian idatzitako artikuluen bilduma ETOR - OSTOA XABIER BARANDIARAN IRASTORZA Eskeintza

7 •

Hitzaurrea. Patxi Juaristi Larrinaga

Xabier Barandiaranek trebetasunez kitatzen ditu zor bihauek liburu honetan. Izan ere, ekarpen oso baliagarria es-kaintzen digu gaur eguneko Euskal Herriaren joera politikoeta sozialak ulertzeko, eta gainera euskaraz idatzita. Euskarajatorrean idatzita egon ere.

Gai asko aurkituko ditu irakurleak liburu honetan; horibai, guztiak gune jakin batzuen inguruan: euskal gizartea,erakundeak eta gizarte harremanak, batez ere. Soziologo be-zala, Soziologiak aztertzen dituen gaiei buruz idazten duXabier Barandiaranek; abiltasunez eta zorroztasunez idatziere.

Liburu interesgarria, atsegina eta irakurterraza da. Irado-kizunez betea. Euskalgintza, herrigintza eta euskal gatazkariburuz interesatua dagoen edonork gustura irakurriko due-na. Ziur gustatuko zaizuela.

Patxi Juaristi LarrinagaMarkina-Xemeinen, 2004ko azaroaren 15ean

Page 8: Urte politikoari begira - ETOR KULTURA · URTE POLITIKOARI BEGIRA BERRIA egunkarian eta ARGIA astekarian idatzitako artikuluen bilduma ETOR - OSTOA XABIER BARANDIARAN IRASTORZA Eskeintza
Page 9: Urte politikoari begira - ETOR KULTURA · URTE POLITIKOARI BEGIRA BERRIA egunkarian eta ARGIA astekarian idatzitako artikuluen bilduma ETOR - OSTOA XABIER BARANDIARAN IRASTORZA Eskeintza

Aldaketa politikoen atarian I

Page 10: Urte politikoari begira - ETOR KULTURA · URTE POLITIKOARI BEGIRA BERRIA egunkarian eta ARGIA astekarian idatzitako artikuluen bilduma ETOR - OSTOA XABIER BARANDIARAN IRASTORZA Eskeintza

•10

Urte politikoari begira. Xabier Barandiaran Irastorza

SARRERA

Eskuartean duzun liburu hau pixkanakako burutapen etahausnarketan osatuz joan da. Astez aste BERRIA egunka-rian Zorroztarri sailean idatzitako artikuluak liburu bateanbiltzea erabaki dut. Artikulu hauei azken urtean ARGIA as-tekarian idatzi ditudanak erantsi dizkiet. Artikulu guzti hauenbilduma egin dut azkenengo urteko begirada politiko moetabaten argazki osoa gorpuzten dutela iruditu zaidalako. Textuhauetan iritzi libreko saiakerak baino ez ditu aurkituko irakur-leak; ez da beraz ikerketa lanik. BERRIAko idatzietan izaeraezberdineko textu eta artikuluak topatu daitezke; idazterakogaraian une hortan garrantzia hartu izan duten gaietan erre-paratu dut. Halere, gehienetan Euskal Herriko auzi politikoanezarri dut nire begirada; batzutan egutegi politikoak horrelaeskatzen zuelako eta ugaritan beste ezeri buruz idazteko gaisentitzen ez nintzelako. Gainontzean, nazioarteari buruzkoartikuluak, gai sozialen ingurukoak, euskerari buruzkoak etakomunikazioaren munduari lotutako hausnarketak burutuditut. Deustuko Unibertsitatean soziologiako irakaskuntzalanean ohikoak ditudan gaietatik ez ateratzea izan da nirehelburua. Irratiko tertulietan eta prentsan maiz idazteko joeradaukagunok ez dakigun gai askori buruz hitzegin eta idatziohi dugu orotan jakitun bagina bezala. Saiatu naiz informa-zio eta irizpiderik ez nuen gaiak alde batera uzten; hortikaurrera irakurleak epaitu beharko du idatzitakoaren baliaga-rritasuna.

Astez aste argitara eman ditudan artikuluez gain beha-rrezkoa ikusi dut sarrera moduan artikulu guztien atarikobat prestatzea. Atariko horretan bi gai nagusiren ingurukohausnarketa egin nahi izan dut; alde batetik globalizazioaren

Page 11: Urte politikoari begira - ETOR KULTURA · URTE POLITIKOARI BEGIRA BERRIA egunkarian eta ARGIA astekarian idatzitako artikuluen bilduma ETOR - OSTOA XABIER BARANDIARAN IRASTORZA Eskeintza

11 •

Sarrera

prozesuak herrigintzaren eta politikaren izaeran duen eragi-nari buruzkoa eta bestetik transizio politikoaz geroztik Eus-kal Autonomia Erkideko errealitate politikoaren argazki la-burra. Bi alde ezberdin dituen atariko hausnarketa honenhelburua irakurlea artikulu guzti horien oinarriko irizpidee-tara gerturatzea izan da artikuluen kokapena eta ulermenaerraztu asmoz.

Eskerrak eman nahi dizkiet BERRIA egunkariari eta AR-GIA astekariari beren orrietan idazteko aukera eskeini dida-telako. Benetan eskertzen dut beren konfidantza. Eskerrakeman nahi dizkiot, baita ere, OSTOA argitaletxeari artiku-luen bilduma hau posible egin duelako.

Xabier Barandiaran IrastorzaAtaunen, 2004ko azaroan.

Page 12: Urte politikoari begira - ETOR KULTURA · URTE POLITIKOARI BEGIRA BERRIA egunkarian eta ARGIA astekarian idatzitako artikuluen bilduma ETOR - OSTOA XABIER BARANDIARAN IRASTORZA Eskeintza
Page 13: Urte politikoari begira - ETOR KULTURA · URTE POLITIKOARI BEGIRA BERRIA egunkarian eta ARGIA astekarian idatzitako artikuluen bilduma ETOR - OSTOA XABIER BARANDIARAN IRASTORZA Eskeintza

13 •

1. Politikaren garapen baldintza berriei buruz

1.ATALA

1.ATALA

POLITIKAREN GARAPENBALDINTZA BERRIEI BURUZ

Euskal Herrian politikaren eta politikagintzaren balioanaldaketa kualitatibo garrantzitsu bat burutzen ari da. Mun-dua aldatzen ari da, gizarte harrenanen eremu politiko, eko-nomiko eta gizartekoa zabaltzen ari delako, harreman ho-rien izaera eraldatzen ari delako orainartean ezagutzen ezgenuen abiaduran eta, azkenik, esparru globalaren sorrerabitarteko, herrialdeen arteko indar korrelazio berri batzuenaurrean gaudelako. Gure herriaren garapen baldintza objeti-boak aldatzen ari dira.

NAZIO-ESTATUAREN KRISIAZEstatu moderno demokratikoa botere banaketaren bidez

antolatu den estatu nazionala izan da. Boterearen monopo-lio demokratikoa herritarren nazioan kokatu izan da eta na-zioa gizataldearen elkartezko identitatearen adierazpide mo-dernoa besterik ez da.

XIX. mendetik nazio horren elementu osagarriak aldatuzjoan diren arren nazio-estatuaren egitura izan da herrigintzaantolatzeko erabili izan den binomio nagusia. Egitura poli-tikoaren bidetik osatu eta gorpuztu den nazioa izan ala au-rrez kulturaren bidez definitutako nazioari estatu izaera ai-tortu, aipaturiko bikoitztasun hori izan da modernaroko egi-tura politikoaren ezaugarri nagusia. Estatu nazionala izan dajoku zelai ekonomiko nazionalaren eragile eta babeslea ere.

Mendebaldean ekoizteko industrial moduaren bidez zu-tabetutako merkatua nazionala izan da. Ekonomia nazional

XIX. mendetiknazio horrenelementuosagarriakaldatuz joandiren arrennazio-estatuarenegitura izan daherrigintzaantolatzekoerabili izan denbinomio nagusia.

Page 14: Urte politikoari begira - ETOR KULTURA · URTE POLITIKOARI BEGIRA BERRIA egunkarian eta ARGIA astekarian idatzitako artikuluen bilduma ETOR - OSTOA XABIER BARANDIARAN IRASTORZA Eskeintza

•14

Urte politikoari begira. Xabier Barandiaran Irastorza

batzu naziorteratzeko gaitasun eta indar handiagoa erakutsidute beste batzuk baino. Estatuaren sorrera erdi aroko hiria-ren mugak gainditu zituen merkatuak erregetzaren babesabehar izanarekin identifikatu da. Estatu hori pixkanaka gor-puzten eta eraldatzen joan zen. Estatua osatzeko prozesu har-tan bat baino gehiago bidean geratu zen eta, orduz geroztik,aldaketa bat baino gehiago ere izan da. Ernest Gellnerrekondo explikatzen duen bezala nazio-estatua industrializazioprozesuaren beharretara egokitzen den kategoria da. Unehontan bizi dugun etengabeko globalizazio prozesuak gara-pen horren beste aldaketa kualitatibo bat suposatzen du.

Ekonomiaren globalizazioak nazioaren eta estatuaren ka-tegorietan aldaketa kualitatiboak sartu ditu. Alor ezberdine-tako teorikoak ezin dira ados jarri denbora hau izendatze-rako garaian; batzuentzat modernaroaren garapenaren faselogiko bat besterik ez den bitartean, beste batzuentzat, mo-dernaroa gainditu eta postmodernitatean kokatzen ari garaprozesu gradual batetan.

Estatu nazionalean, beste era batetara izan ezin zitekeenbezala, herritarren kultura formato nazionalean ezagutu dugu.Modernoroan sentitzeko, pentsatzeko eta jokatzeko moduhauek homogeneitate maila handia erakutsi dute gaurkoegoerarekin alderatuz gero. Estatuek beren kultura naziona-lak indartu dituzte egitura politiko berdinean kokatu direnbeste herri batzuen kulturak suntsituz edota babes gabe utziz.Formato nazional hortan sartzeko asmorik ez zuena demokra-ziatik kanpo uzteko joera ez da oraingoa. Gizarte harrema-nen produkzio esparrua aldatzen ari den neurrian kulturanazional hori sakoneko aldaketak bizitzen ari da.

Europako demokrazia alderdi politiko ezberdinen lehiake-ta sistema bidez antolatu da. Alderdi politikoen bidez gauza-tu izan da eta gauzatzen da oraindik nagusiki hariketa poli-tiko erakundetua; herri borondatean oinarrituriko hariketapolitikoa. Alderdi hauek, ideologia ezberdinak bitarteko, sek-tore eta interes ezberdinak ordezkatu izan dituzte. Kulturapolitiko nahiko homogeneoaren perfilari erantzun diote.Demokrazia perfekturik ez da baina gizarte politikoaren an-tolaketa eta funtzionamentuan alderdi politikoek bere bizikogarrantzia izan dute egitura politikoa gidatu eta antolatze-

Ekonomiarenglobalizazioaknazioaren etaestatuarenkategorietanaldaketakualitatiboaksartu ditu.

Page 15: Urte politikoari begira - ETOR KULTURA · URTE POLITIKOARI BEGIRA BERRIA egunkarian eta ARGIA astekarian idatzitako artikuluen bilduma ETOR - OSTOA XABIER BARANDIARAN IRASTORZA Eskeintza

15 •

1. Politikaren garapen baldintza berriei buruz

rako garaian. Antolaketa hortan, botere banaketaz gain, iri-tzi publikoaren adierazpidetza demokratikoaren eraketaoinarrizkoa izan da. Antolaketa politiko demokratikoa, bu-rokraziaren antolaketa arrazionalaren bidez, gizarte egituraekonomiko eta sozio-kulturalera egokitu da. Baina, egiturahori aldatzen ari den neurrian, egitura politikoari eta herri-gintza hariketari egokitze lan hori bera egitea beste aukerarikez zaio geratzen.

Aurreko lerroetan deskribatu dugun sistemak gabeziamoeta guztiak izan ditu. Gabezia horietako askok barne egi-turaketarekin eta oinarri demokratikoei forma politikoaemateko gaitasun ezarekin dute zerikusia baina, beste askok,nazioartean hartu den jokabidearekin; alde batetik, mende-baldearen egituraketa, kolonializazio prozesuaren bidez,mundu guztira hedatzeko egitasmoarekin, eta prozesu hauamaitu denean ere, garapen bidean doazen herrialdeen men-pekotasun baldintzak ezartzearekin.

Baina, XX. mende amaieran eta XXI. mende haseran gerta-tzen ari dena zerbait gehiago da: aurreko lerroetan deskriba-tutako egituraren oinarriko aldaketa. Globalizazioakharremantzeko eta errealitatea ekoizteko aukera berriak es-keintzen ditu. Aukerak eskeintzen ditu bitartekoak dituena-rentzat. Globalizazioa bitartekoak dituztenen globalizazioada nagusiki; bitartekoak dituztenen arau eta irizpideetara bil-tzen dena ein handi batean. Edozein kasutan, teknologia bi-tarteko, sistema ekonomikoaren garapenak ekonomiaren jokuzelaia aldatu egin du eta nazio-estatuan aldaketa kualitatiboakeragiten ari da.

Euskal Herrira etorriz, aldaketa guzti hauek eragin izuga-rria dute eta izango dute aurrerantzean gure herri garape-nean. Herri izaeran aldaketak etengabekoak gerta ohi dirabaina inoiz ez orain bezalako habiaduran.

ESZENATOKI EKONOMIKO BERRIAGURE HERRIARENTZAT

Euskal Herria bezalako gizarte industrialdu aurreratue-tan gizarte aldaketak habiadura handiz ematen ari dira. Noizhitzegin genezake gizarte aldaketaz? gizartearen oinarrizkoerakundetzea aldatzen ari denean. Gizartea zutabetzen du-

Globalizazioakharremantzekoeta errealitateaekoiztekoaukera berriakeskeintzen ditu.Aukerakeskeintzen ditubitartekoakdituenarentzat.

Euskal Herriraetorriz,aldaketa guztihauek eraginizugarria duteeta izango duteaurrerantzeangure herrigarapenean.Herri izaeranaldaketaketengabekoakgerta ohi dirabaina inoiz ezorain bezalakohabiaduran.

Page 16: Urte politikoari begira - ETOR KULTURA · URTE POLITIKOARI BEGIRA BERRIA egunkarian eta ARGIA astekarian idatzitako artikuluen bilduma ETOR - OSTOA XABIER BARANDIARAN IRASTORZA Eskeintza

•16

Urte politikoari begira. Xabier Barandiaran Irastorza

ten erakundeetan izaerazko aldaketak ikusten ditugunean(familian, lan eremuan, kalean, estatuaren egituran).

Merkatuko ekonomia sistema geroz eta globalizatuagoaageri da; nazio estatuaren joku zelaiaren neurriak zabalduegin dira eta, horrek beste arau eta baldintza batzuk sortudizkie modu eraginkorrean jardun nahi duten aktore ekono-mikoei. Informazioaren eta komunikazioaren teknologieiesker ekonomia geroz eta naziogabetuagoa eta materializatu-gabegoa ageri da. New York-eko burtsako salerosketan eros-leek korporazioekiko adierazten duten konfidantzak indareraldatzaile handiagoa izan dezake industrian produktu batekoizten ari denak baino.

Egunerokoan eskuartean erabiltzen ditugun produktu askomunduko edozein bazterretan eginiko osagai ezberdinez egi-na izan da. Teknologia aurrerakuntzak, ekoizpen sisteman,berrikuntza handiak sartu ditu eta komunikazio sistemetaneman diren aurrerapausuak mundua zabaldu baino txikituegin dute. Merkatua txikitu egin da; urruti zegoena gertudagoelako orain (horretarako bitartekoak dituenarentzat betiere) baina baita zabaldu ere; lehen lehiakide ez zirenak orainlehiakide ditugu. Egoera hontan, herrien arteko desorekakmedio, herri aurreratuentzat orainarteko garapen mailarieusteko baldintza produktuari ezagutzaren bidezko balioaeranstean datza.

Castellesek gogorarazten duen bezala, ekonomia mugia-razten duten oinarrizko elementuek mundu osoan, batasunbaten moduan, batera, denbora berdinean, erakundetu etajarduteko gaitasuna dute. Zientzia eta teknologiaren aurre-rakuntzak bitarteko joku zelai ekonomikoak eta hazkundeekonomikoaren logikak egitura politikoan eta kulturan era-gin nabarmena du. Zertan ikusten dugu eragin hori? Estatubatzuen erabakitzeko gaitasuna (soberania) gutxitu egin daeta herrien arteko interdependentzia maila handitu; herriengarapen ekonomikoaren beharretara egokitzen den egiturapolitikoa ez da XIX. mendean ezagutu genuen nazio-esta-tua. Interdependentzia horretan estatu batzuk indar handia-goa dute eta beste batzuk dependentzia maila handiagoa.

Globalizazioak ez du suposatzen estatuaren desagerpena,ezta guztiok estatu egitura berri baten antzeko egituran era-

Egoera hontan,herrien artekodesorekakmedio, herriaurreratuentzatorainartekogarapen mailarieustekobaldintzaproduktuariezagutzarenbidezko balioaeranstean datza.

Estatu batzuenerabakitzekogaitasuna(soberania)gutxitu egin daeta herrien artekointerdependentziamaila handitu;herrien garapenekonomikoarenbeharretaraegokitzen denegitura politikoaez da XIX.mendean ezagutugenuennazio-estatua.

Page 17: Urte politikoari begira - ETOR KULTURA · URTE POLITIKOARI BEGIRA BERRIA egunkarian eta ARGIA astekarian idatzitako artikuluen bilduma ETOR - OSTOA XABIER BARANDIARAN IRASTORZA Eskeintza

17 •

1. Politikaren garapen baldintza berriei buruz

bat besteekikotzea ere. Globalizazioak Estatu Batuetako egi-tura politikoa ez du horrenbeste eraldatu baina Mexikokoabai.

Finantza merkatua globalizatzen ari da; herrialde gehie-netan finantza merkatuak geroz eta desregularizatuago ageridira eta infraegitura teknologikoak harreman ekonomikokonplexuak bideratzeko geroz eta gaitasun handiagoa du.Finantza produktu berriak ugaltzen ari dira eta finantzetanburutzen den espekulazioak herrialdeen arteko diru sarrerairteerak areagotu egiten ditu: mugimendu guzti hauek mun-du mailako merkatuan eragina dute. Ekonomia arau oroko-rrak jartzeak eragina du herrialde guztietako finantza merka-tuetan. Arauak indartsuenak ezartzen ditu.

Nazioarteko merkataritza ere globalizatzen ari da. Merka-taritza liberalizatzen duten akordioak bitarteko, ondasuneneta zerbitzuen merkataritza areagotu egin da nazioartean eta,geroz eta gehiago, ondasun eta zerbitzuen merkataritzan ba-lio erantsia ezagutzan kokatzen da. Nazioarteko merkatari-tza ez da guztia; kanporatzen den produktuaren balio eran-tsia ikusi behar da. Nazioarteko merkataritzak dibertsifikazioprozesu bat bizi izan du. Ekonomia garatuek menperatzendute nazioarteko merkataritza. Balio erantsi handiko pro-duktuetan oinarritutako nazioarteko merkataritza ari da na-gusitzen da.

Finantza eta merkataritza merkatuen globalizazioaz gainekoizpen eta produkzioaren nazioarteratzeaz hitzegiteaezinbestekoa da, zuzeneko kanpo inbertsioen gehitzeaz, na-zioarteko korporazioen eragina munduko ekonomiaren ekoiz-le garrantzitsu moduan handiagotuz doa eta, nazioartekoprodukzio sareen eta sistemaren eraketa errealitate bat da.Egoera honek ez du, joera nagusi moduan, langileen globali-zaziorik ekarri. Lan espezializatuaren globalizazioa burutzenari da baina lanaren gehiengoa ez da globalizatu.

Halere, munduko zenbait lurraldeetako migrazio mugi-menduak areagotuz doaz prozesuak berak sortzen dituendesorekak bitarteko neurri handi batean. Edozein kasutan,ezin daiteke hitzegin langileen mugimenduen globalizazionaturalaz. Burutzen diren mugimenduak (goi mailako mi-

Page 18: Urte politikoari begira - ETOR KULTURA · URTE POLITIKOARI BEGIRA BERRIA egunkarian eta ARGIA astekarian idatzitako artikuluen bilduma ETOR - OSTOA XABIER BARANDIARAN IRASTORZA Eskeintza

•18

Urte politikoari begira. Xabier Barandiaran Irastorza

grazio txikia kenduta) gosearengandik eskapo doanaren mu-gimenduaren baitan explikatzen dira.

Sistema hontan, herrialde aurreratuetan ekoiztutako pro-duktuaren prozesurik baliozkoena burutzen da eta gainon-tzekoa merkeago burutu daitekeen herrialdeetan kokatzenda.

Globalizazioa benetako aldaketa suposatzen ari da euskalenpresarentzat. Gure egunerokoan ikusten den zerbait da.Merkatua zabaltzean lehiakortasuna mantendu beharrak,enpresak egitura aldaketa batetara doaz etengabeko berrikun-tzaren dinamikan sartuz (ahal duenak). Teknologia berrikun-tzarekin eta etengabeko formakuntzara bideraturiko gizabaliabideekin organizazio malguagoetarako bidea hartu be-harrean daude enpresak. Egituraren lautze funtzionala buru-tzen ari da (arduraren dezentralizazioa jabegotzaren deszen-tralizazioa baino gehiago).

Lehiaketak estutu egin gaitu eta estutu egingo gaitu ora-indik. Urte batzutan ongizatearen gizartearen garapeneanpentsatu izan da aisialdiaren gizartea nagusituko zela. Gurekontsumo maila mantentzeko (aukera hori egin badu gizar-teak) lana egitea besterik ez da geratzen. Gure lanaren balioaexkaxa bada garapen maila mantentzeko ordu gehiago eginbeharko ditugu lan. Malgutasun eskaria sistemaren dina-mikak ekarri duen arren, lan segurtasuna arriskutan jartzeangizarteko sektore askoren garapen baldintzak arriskutan jar-tzen dira. Lana duena ondo; ez duena gaizki. Bien artekodistantzia geroz eta handiagoa izan daitekeenaren arriskuazhitzegin du askok. Laneko komunikazio sisteman harrema-nak indibidualizatzen, ahultzen doaz. kolektiboaren indarragalduz doa. Globalizazioak gizarte sareen indibidualizazioasuposatzen du; baita lan komunitatearena ere.

Euskal Herriak industriaren garapen handia ezagutu duXX. mendean eta lananaren kulturan eta industrial gizartea-ren erakundetzean kalitatea eskeini du bere produktuetaneta zuhurtasunez jokatu dugu lan prozeduretan. Baina, ora-in hori merkeago egiten dute beste herrialde batzuetan. Be-raz, lehiakor izaten jarraitzeko beste balio bat erantsi beharzaio ondo egindako produktuari; beste balio bat sortzea pre-miazkoa da.

Merkatuazabaltzeanlehiakortasunamantendubeharrak,enpresak egituraaldaketabatetara doazetengabekoberrikuntzarendinamikan sartuz(ahal duenak).

Page 19: Urte politikoari begira - ETOR KULTURA · URTE POLITIKOARI BEGIRA BERRIA egunkarian eta ARGIA astekarian idatzitako artikuluen bilduma ETOR - OSTOA XABIER BARANDIARAN IRASTORZA Eskeintza

19 •

1. Politikaren garapen baldintza berriei buruz

Euskal Herriak sorketa lan horren aldeko apostua egitenez badu urruti gera daiteke herrialde aurreratuen mailatik.Ezagutzaren gizartean ezagutza eta ezagutza hori baliagarribilakatzeko gaitasuna da baliagarria; ezagutza sortzea herrigarapenerako eragile erabakiorra bilakatu da.

Garapen eta gaitasun zientifikoak gizabanakoa gizarteharreman eredu berrien aurrean kokatu dute eta eredu hauekohiko espazio eta denboraren kontzeptua aldatu dute. Infor-mazioaren eta komunikazioaren teknologiek gizarte erreali-tatea ekoizteko modu berri batzu eskeintzen ari dira eta ho-rrek eragin izugarria du gure pentsatzeko eta jokatzeko mo-duetan. Informazioaren eta komunikazioaren teknologiahauek ekonomia eta gizartezko prozesuen muinean kokatzendira. Informazioa balio handiko ondasuna da gure gizartean.Ezagutzaren balioaz hitzegitea etengabe aldatzen eta berri-tzen den ezagutzaz hitzegitea da. Gaur egun, ekonomia glo-balizatuan aurrera egin nahi dutenek etengabeko berrikun-tzara jo behar dute etorkizuna planifikatzeko geroz eta zail-tasun gehiago dauden geroz eta ingurune konplexuago bate-tan. Lehiakortasuna ezagutza sortu eta ekoizpen prozesueibalioa eransteko gaitasuna duten herrialde, barruti eta akto-re ekonomikoen eskura geratzen da. Errealitate honek enpresaeta langileentzat aldaketa garrantzitsuak suposatzen ditu.Jokuzelai berria nazioartera hedatzen da eta aktore ekono-mikoak malgutasun handiko egitura eta kultura aldaketabatetara beharturik daude lehiakortasuna mantendu nahibadute. Lanaren izaera aldatzen doa eta lan harremanen bal-dintzak malgutasunerantz doaz espazioaren eta denborarengizarte ezaugarrien aldaketek horrela eskatzen dutelako. In-gurune ekonomikoa egonkortasun txikia duen eszenatokianbihurtu da. Euskal Herria ingurune honetan kokaturik dagoeta Euskal Herriko aktore ekonomiko ezberdinak egoerahonetara egokitu behar dira.

Gaur ezagutzen dugun gure herriko enpresa askok orain-dik beste gizarte errealitate batetako argazkia erakusten dute.Euskal enpresak nazioarteratzearen erronka gainditu eginbehar du. Nazioarteko sarean oraindik gehiago sartu behardu. Garrantzizkoak dira arauak eta sistema aldaketa bainaardura nagusia aldaketa egin behar duten aktoreetan koka-tzen da. Gure esparrua Europa eta mundua da. Egoera ho-

Euskal Herriaksorketa lanhorren aldekoapostua egiten ezbadu urruti geradaiteke herrialdeaurreratuenmailatik.Ezagutzarengizarteanezagutza etaezagutza horibaliagarribilakatzekogaitasuna dabaliagarria;ezagutza sortzeaherrigarapenerakoeragileerabakiorrabilakatu da.

Page 20: Urte politikoari begira - ETOR KULTURA · URTE POLITIKOARI BEGIRA BERRIA egunkarian eta ARGIA astekarian idatzitako artikuluen bilduma ETOR - OSTOA XABIER BARANDIARAN IRASTORZA Eskeintza

•20

Urte politikoari begira. Xabier Barandiaran Irastorza

nek kultura eta hizkuntza aniztasunera behartzen gaitu baitaere. Gureari eusteko modu bakarra errealitate zabalagoan in-tegratu eta ondo moldatzea baita. Euskal Herrian daudenenpresak ezagutzaren sormen eta hedapenaren errealitate haubereganatu behar dute.

Euskal Herriak ordea ezagutza prozesu mugatuak sortze-ko gaitasuna du; ezin dugu ezagutza sortu gai guztietan; es-trategikoak direnak aukeratu behar ditugu. Enpresa egituraeginbide horretara egokitu behar da; ezin liteke irla bateanbilakatu baizik eta sare zabalagoetan txertatu eta nahastubehar da orainarteko mugak gaindituz; sarean lan egin beharda Europako nahiz mundu mailako beste enpresa batzuekin.Saretze dinamika hau gertuko ingurunean burutzea ere ga-rrantzitsua da.

Gure herriaren garapenaz hitzegiten dugunean, sarritan,garapen horren indar eragile moduan egitura politikoaz hi-tzegin ohi dugu soilik. Baina, egitura politikoaren balioa ezergutxian geratu daiteke garapen ekonomikoaren erronkari hel-tzen ez bazaio. Ekonomia sarearen berrikuntza eta lehiakor-tasun sarea sendotzeko baliabide politikoak beharrezkoakgerta ohi dira baina alderantzizko bidea ere ematen da. Eko-nomikoki indarra duen herrialdeak bere erabakimen poli-tikoaren maila biderkatzeko aukerak irabazten ditu. Berrikun-tzak berekin duen ikerketa eta kualifikazio mailan sakontzeabeharrezkoa du beraz gure herriak. Horretan ahalegin dubehar da baita ere Eusko Jaurlaritza eta gainerako gobernuak.Unibertsitate eta enpresak elkar hartuta bide luzea dute egi-teko.

Gure merkatua Espainiako merkatuaren dependentziatikatera eta merkatu zabalagoetan moldatzeko politikari eutsibehar diogu; nazioarteratze prozesua areagotu eta azkarrago-tu. Herri garapenak gizarte sare ezberdinen sendotasuna es-katzen du. Sare ekonomiko hori ordea, gizartearen, herri ga-rapenaren zerbitzura jartzea ezinbestekoa.

Ez dut sare ekonomikoaren nazionalizazioa aldarrikatunahi inondik inora ere baina sare ekonomikoaren etekinagizabanakoaren zerbitzura egoteaz gain gizartearen zerbitzu-ra egon behar du. Une hontan, gure herri garapena indartueta Euskal Herriaren etorkizuna zihurtatzeko egitura poli-

Gure herriarengarapenazhitzegitendugunean,sarritan, garapenhorren indareragile moduanegiturapolitikoazhitzegin ohidugu soilik.Baina, egiturapolitikoarenbalioa ezergutxian geratudaiteke garapenekonomikoarenerronkariheltzenez bazaio.

Page 21: Urte politikoari begira - ETOR KULTURA · URTE POLITIKOARI BEGIRA BERRIA egunkarian eta ARGIA astekarian idatzitako artikuluen bilduma ETOR - OSTOA XABIER BARANDIARAN IRASTORZA Eskeintza

21 •

1. Politikaren garapen baldintza berriei buruz

tikoak eskeintzen dizkigun aukerak ez dira nahikoak. Bainanola jarri sare ekonomikoa euskal gizarte sarearen zerbitzu-ra? Euskal Herriaren azken urteetako historian adibiderik ezda falta: Arrasateko kooperatibak, Ikastolak, enpresa ugari e.a. Transizio politikoaren garaian enpresa askok herri garape-narekiko zuen identifikazio hori izoztu egin da gizarte osoarenindibidualizazio prozesuaren ondorioz. Euskal Herriak au-rrera egingo badu ezinbestekoa dugu indar eragile guztiakmartxan jartzea. Herria elkarte bat da eta gizabanakoagotzenari den gizataldearen arriskua herri izaera mantentzeko inda-rrik gabe geratzea da: gizarte sarea ahultzea.

Enpresak berritu egin behar dituzte beren egitura eta gizabaliabideak baina beren izatea gizartera zuzentzea ezinbeste-koa da. Lan baldintzak egokiak ez direnean gizarte konpro-mezua eskatzea ezinezkoa da baina gidaritza ekonomikoareninteresen barruan herriarekiko dagoen konpromezua ez danahikoa nabarmentzen. Enpresaburuen ordezkaritza poli-tikoan gutxitan jartzen da agerian kezka hau.

HERRI NORTASUNA: ELKARTETIK GIZABANAKORAErrealitate ekonomikoan ez ezik gizartean eta herri kultu-

ran ere eragin zuzena eta sakona du globalizazioak. Norba-nako nahiz elkarteko izateko, sentitzeko eta jokatzeko mo-duetan geroz eta sekularizatuagoa eta pluralagoa (baldintzabatzuen barruan) da gure ingurunea. Herrialde askorenerronka oinarrizko gizarte adostasuna ezinbesteko pluralta-sunarekin uztartzean datza. Globalizazioaren errealitateakespazioaren eta denboraren kontzeptu berrian sartu du kul-tura errealitatearen gizarte eraikuntza. Bi prozesu kontraja-rriren aurrean gaude: alde batetik pluraltasuna eta bestetikekonomia sisteman gaitasun handiena erakusten duten ak-toreek ezartzen duten homogeneitatea. Eszenatoki honetanidentitate esklusibo eta baztertzaileentzako eta eramanezin-tasunerako lekurik ez da geratzen: norberarena mantenduahal izateko bestearenarekin integratu behar da.

Egun murgilduta gauden garapen ereduak, merkatukotruke ordaina gizakiak berarizkoa duenaren sinismena ezarridu; aberastasuna eta jabegotza pribatuak motibatzen gaitu,merkatuaren araua ondasunen banatzaile da geroz eta gehia-

Euskal Herriakaurrera egingobadu ezinbestekoadugu indar eragileguztiak martxanjartzea. Herriaelkarte bat da etagizabanakoagotzenari dengizataldearenarriskua herriizaeramantentzekoindarrik gabegeratzea da:gizarte sareaahultzea.

Globalizazioarenerrealitateakespazioaren etadenborarenkontzeptuberrian sartu dukulturaerrealitatearengizarteeraikuntza.

Page 22: Urte politikoari begira - ETOR KULTURA · URTE POLITIKOARI BEGIRA BERRIA egunkarian eta ARGIA astekarian idatzitako artikuluen bilduma ETOR - OSTOA XABIER BARANDIARAN IRASTORZA Eskeintza

•22

Urte politikoari begira. Xabier Barandiaran Irastorza

go; merkatua eta kontsumoa gizarte bizitza eta kultura iturribilakatzen ari zaizkigu. Lehiakortasuna, eraginkortasuna, fle-xibilitatea, hazkunde ekonomikoa balio garrantzizkoak bi-lakatu dira. Merkatua norbanakoaren eta gizartearen balioiturri bilakatu da.

Egungo gizartea merkatuaren arauetara biltzen ari dengizartea da nagusiki. Balioak merkatuak ezartzen dizkigu.Kontsumo gizartea, ikus entzunezkoa, balio postmaterialis-tak nagusitzen ari direna neurri handi batean. Gizarte hon-tan momentuko plazerra, erraz eskuratzen dena, estetikarenbalioa, errentagarritasuna produktibitatearen gainetik, uto-pia elementu estetiko bezala, desmitifikazioa, desakralizazioa,erlatibotasuna e. a. balio garrantzizkoak dira. Kontsumokogizarteak memoriarik ez du: objetiboa subjetiboa bilakatuda, esfortzuak ez du balio plazerrak baizik, «light» bihurtuda dena.

Gizarte kapitalaren beherakadaz ere hitzegin behar da.Gizarte kapitalaren eta gizarte sareen, erakundeen eraldake-taz. Gizarte erakundeak eta sareak gizakia kontrolatzeko gai-tasuna galtzen ari dira eta askatasun handiagoa sentitzen dugu.Morrontza guztiak galdu bagenitu bezala. Baina askatasunazhitzegiten dugunean ez da inorekiko dependentziarik gabe-ko egoera bat: alderantziz. Iragareneko gizarte sare ezberdi-nekiko dependentzia hori merkatuarekiko dependentzia bi-lakatzen da orain; merkatuaren dependentzia da dependen-tzia nagusiena gainontzeko erakundeen ahultasuna bitarte-ko.

Merkatura lotuta ez bazaude askatasunik ez dago; bazter-tuta zaude. Etxearen, lanaren, erlijioaren pribatizazio pro-zesua garatzen ari da. Indibidualismoaren definizio hontanbakoitzak ulermen pribatizatua du gizarteari buruz; beti ereelementu amankomuna merkatua delarik. Hortik ateratze-rik ez dago. Egoera hontan merkatua menperatzen duenarenkultura hartzen du merkatuaren dependentzian diharduengizabanakoak; ez etxeak, ez lanak, ez erlijioak ezin gera de-zake prozesu hori. Sekularizazioa ez da praktikan akultura-zio prozesu bat; merkatuan agintzen duenaren hedapen kul-turala baizik.

Egungo gizarteamerkatuarenarauetara biltzenari den gizarteada nagusiki.Balioakmerkatuakezartzen dizkigu.Kontsumogizartea, ikusentzunezkoa,baliopostmaterialistaknagusitzen aridirena neurrihandi batean.

Page 23: Urte politikoari begira - ETOR KULTURA · URTE POLITIKOARI BEGIRA BERRIA egunkarian eta ARGIA astekarian idatzitako artikuluen bilduma ETOR - OSTOA XABIER BARANDIARAN IRASTORZA Eskeintza

23 •

1. Politikaren garapen baldintza berriei buruz

Errealitate honek kultura eta hizkuntza asko kinka larrianjarri ditu (gurea ere bai). Nola egin aurre egoera honi?. Gizaharremanetan ekoizten dugun errealitatearen parte bat gurebehar ekonomikoak asetzera zuzenduta dago; behar horie-tan nagusia den hizkuntza euskerarekin eta gure kulturare-kin uztargarri egin behar da; behar kultural eta politikoakasetzeko ekoizten den errealitatearekin berdin. Honek eska-tzen du gizarte harremanak asetzen dituen sarearen baliaga-rritasunari eustea. Ez dago errealitatearen produkziorekinjarraitzerik sortzen den errealitatea baliokoa ez bada. Bainaherri batek errealitatearen kulturazko produkzio modu ez-berdinak mantendu ahal izateko garapen maila handia esku-ratu behar du.

Gaur euskal kulturak, egitura politikoaren babes faltazgain, bi arazo nagusi ditu; alde batetik euskeraz produzitzenzen komunitateen «izaera komunitarioaren galera» eta beste-tik euskeraz produzitzen zen errealitatea beste hizkuntza ba-ten produzitu beharra produkzioaren joku zelaia eta eran-tzun esparrua aldatu egin direlako. Euskeraz produzitzen ja-rraitzeko arazoak bi dira: euskerazko produkzio komunita-teen desestrukturazioa eta sorturiko espazio berrietan euske-ra erabiltzeko arazoak. Kontzientzia faltaren arazoa bestebatetarako utziko dugu.

Egoera honi aurre egiteko hiru elementuak errekupera-tzera behartuta gaude: egitura politikoaren ahalik eta babeshandiena, gizarte sarearen indartzea eta gizarte sare horieniraupidea zihurtatzeko beste hizkuntza batzuekin eramanga-rri eta osagarri egitea gure hizkuntza. Euskeraz eta ingelesezongi hitzegiten den enpresa bat oso lehiakorra bada eta ber-tako kideek ingelesezko merkatuan egoki erantzuten baduteeuskerazko komunitate hori zihurtatzeko baldintzak indar-tuko dituzte.

Orain modan dago hiritartasunaren hitzaldia; elkartezkonortasunaren eta identitatearen defentsa egiten duenari ko-bazuloetako gizakiaren antza hartzen diote nonbait. Eusko-polisa dago modan. Nik euskal elkartean sinisten dut eta,euskerazko gizarte sarearen aldeko apostua egiten dudanez,sare hori zihurtatzen duten baldintzen aldarrikapena egin nahinuke. Zenbaitek pluraltasunaz hitzegiten duenean infinitora

Ez dagoerrealitatearenprodukziorekinjarraitzeriksortzen denerrealitateabaliokoa ez bada.

Nik euskalelkartean sinistendut eta,euskerazkogizarte sarearenaldeko apostuaegiten dudanezsare horizihurtatzenduten baldintzenaldarrikapenaegin nahi nuke.Zenbaitekpluraltasunazhitzegitendueneaninfinitoraeramaten dupluraltasun hori.Orduanpluraltasuninfinito horrenbarruanindartsuenanagusitzen da:iada ez dagopluraltasunik.

Page 24: Urte politikoari begira - ETOR KULTURA · URTE POLITIKOARI BEGIRA BERRIA egunkarian eta ARGIA astekarian idatzitako artikuluen bilduma ETOR - OSTOA XABIER BARANDIARAN IRASTORZA Eskeintza

•24

Urte politikoari begira. Xabier Barandiaran Irastorza

eramaten du pluraltasun hori. Orduan pluraltasun infinitohorren barruan indartsuena nagusitzen da: iada ez dago plu-raltasunik. Nik uste dut gure gizartearen produkzio politiko,ekonomiko eta kulturazko sisteman batzuetan pluraltasunmaila handia egotea ona dela eta beste batzuetan ez. Adibi-dez, zoragarria iruditzen zait gizartekideon artean janztekomodu ezberdinak gauzatzea edota arte adierazpide ezberdi-nak egotea. Baina, giza eskubideak ulertzeko moduan ez dutpluraltasunik nahi; kasu hontan komunitate sendoa nahi dut.Hizkuntzaren kasuan pluraltasun mugatuaren aldeko apos-tua egiten dut: Zergatik? pluraltasun hori gehiegi zabaltzenbada, pertsona batek hizkuntza infinito guztiak bereganatuezin dituenez, indartsuena nagusitzen delako. Pluraltasunmugatuan, egitura politikoak, herritarrak burutzen dituztenaukeren erantzuna zihurta lezake. Hiritartasuna, hiritarrenmerkatua menperatzen duenaren kultura komunitatea bilaka-tzen da. Gizarte osasuntsua lortzeak gizarte sare ezberdinenindartzea eskatzen du. Euskal gizartearen beste erronka han-dietako bat hemen dago.

Gizarteak geroz eta egitura konplexuagoa du: gizon-ema-kumeak, adinak, kulturak. Gizarte egitura pluralizatu eginda; konplexutasun hori adintaldeetan, sexu adierazpenetan,baloreetan, familia egituraren aukeretan e. a ikusten dugu;baina baita espazio berean biltzen diren komunitate kulturalezberdinetan ere. Esan daiteke komunitate bakoitzak barnepluraltasun egoera eta dibersifikazio egoera bat bizi izan duelaeta lurralde bakoitzean ere komunitate ezberdinak biltzekoaukera handiagotu egin dela.

Egituraren konplexutasunari dagokioenean, esan behar dagarapenaren eta aurrerakuntza teknologikoaren ondorio izandela baina sorturiko errealitate berria merkatuaren dinamikaeta merkatua menperatzen duten haien balio sistemara bal-dintzaturik dagoela. Adibidez, ez da berdina gizarte balio-aren ikuspegitik gaztea edota adineko izatea. Ez da berdina,oraindik homosexuala ala heterosexuala izatea.

Komunitateeen arteko pluraltasunari dagokionean,benetazko pluraltasunak, falta den oinarrizko berdintasunaeskatzen du. Merkatuarekiko eta egitura politikoarekiko du-gun posizionamendua berdina ez denez, bakoitzaren gara-

Esan daitekekomunitatebakoitzak barnepluraltasunegoera etadibersifikazioegoera bat biziizan duela etalurraldebakoitzean erekomunitateezberdinakbiltzeko aukerahandiagotuegin dela.

Page 25: Urte politikoari begira - ETOR KULTURA · URTE POLITIKOARI BEGIRA BERRIA egunkarian eta ARGIA astekarian idatzitako artikuluen bilduma ETOR - OSTOA XABIER BARANDIARAN IRASTORZA Eskeintza

25 •

1. Politikaren garapen baldintza berriei buruz

pen aukerak ezberdinak dira. Are gehiago; komunitate haue-tako askoren sorrera gosearengadik eskapo diharduten mi-grazio mugimenduetan esplikatzen da.

Merkatuak eta egitura politikoak ez ditu baldintzatzenbakarrik bakoitzaren garapen aukerak baita «bakoitzaren izae-ra» ere; merkatuan dominanteak diren haien kulturaren pa-rametroetara. Menpekotza kulturalaren errealitatea ageriangeratzen da. Kulturaren ekoizpena, merkatu eta kontsumoraerrotuagoa dagoen sistema batean eta ekoizpen sistema men-peratzen duenaren esku geratzen da.

POLITIKAREN GIZABANAKOTZEAGlobalizazio ekonomikoak nazio estatuaren kontzeptua,

maila handi batean, krisian sartu du. Errealitate ekono-mikoaren aldaketak egituraketa politikoaren birmoldaketapremia garrantzizkoan eta arazoan bihurtu du. Ongizate es-tatuak bere baitan dituen eskumenetako batzuk beste egitu-ra batera pasa daitezke eta beste batzuk merkatuan dihardu-ten izaera politikorik ez duten beste aktore pribatuen eskugeratzen ari dira. Etengabeko aldaketarekin eta egonkorta-sun eskasarekin batera, egoera honek, krisia, etengabeko gi-zarte egoera egiten du: krisia erakundetu du.

Zertan datza egituraren aldaketarik nagusiena mendebal-deko estatu egiturari dagokionean? Lehenik eta behin esta-tuak gizartearen harreman ekonomikoak baldintzatzeko duengaitasun maila gutxitu egin da. Aktore ekonomikoen errefe-rentziak estatuaren maila gainditu egiten du.

Ongizate estatuaren krisia, maila handi batean, hortikdator. Honen ondorioz estatuak goitik eta behetik bere so-beraniaren birplanteamentu bat bizi du. Estatuak bere bai-tan biltzen duen boterearen galera ez dator ekonomiaren jokuzelaiaren aldaketaren ondorioz bakarrik; baita ordezkaritzasisteman eta demokraziaren adierazpidetzan ematen ari denaldaketa kualitatiboarengandik ere.

Demokrazia sistema orekatzen zuen botere banaketan,legebiltzarra (eta azkenengo urteetan frogatuta geratu denbezala justizia sistema ere) ejekutiboaren gehiegizko depen-dentzian erori dira. Baina, egungo egitura politikoa krisian

Estatuakgizartearenharremanekonomikoakbaldintzatzekoduen gaitasunmaila gutxituegin da.Aktoreekonomikoenerreferentziakestatuaren mailagaindituegiten du.

Page 26: Urte politikoari begira - ETOR KULTURA · URTE POLITIKOARI BEGIRA BERRIA egunkarian eta ARGIA astekarian idatzitako artikuluen bilduma ETOR - OSTOA XABIER BARANDIARAN IRASTORZA Eskeintza

•26

Urte politikoari begira. Xabier Barandiaran Irastorza

sartu duena ordezkaritza demokratikoaren krisia izan da.Gizartean eman den pribatizazio eta indibidualizazio pro-zesu bera burutu da politikan eta herrigintzan. Partehartzepolitikoaren delegazio bat burutu da alderdi politikoetan etaalderdi politikoetako aparatoetan. Politika profesionalizatuegin da. Herrigintzaren komunikazio esparrua komunikabi-deak bilakatu dira eta komunikazio esparru hortan dihardu-tenak dira benetan herrigintzaren nondik norakoa zehaztendutenak. Iritzi Publikoa legitimazio iturri da baina ez ondo-ren ekintza politikoa kontrolatzen duen aktore politikoa,baizik eta agintaritzaren legitimazio iturri soila.

Azken urteetan legebiltzar eredu ezberdinak joku horta-tik kanpo geratu dira eta dagoeneko alderdi politikoetakoeta erakundeetako zuzendaritzek iritzi publikoarekiko dutenharreman politikoa komunikabideez gauzatu eta norabidebakarrekoa da. Habermasek gogorarazten duen bezala iritzipublikoa instantzia hartzailea bilakatu eta ez instantzia kri-tikoa berari gustatuko litzaiokeen moduan. Sartorik gizartetelezuzenduari buruz hitzegiten duenean ere antzeko zerbaitadierazi nahi du. Ordezkaritza sisteman herritarrek egiturapolitikoarekiko duten kontrola aldatu egin da; Aukeraturikoordezkarien eskumen maila txikitu egin da baita ere.

Estatuaren egituraren krisiaz hitzegitean kultura poli-tikoaren aldaketaz hitzegitea ezinbestekoa da. Garapen pro-zesuak erdi mailako klasearen garapena ekarri du eta alderdiguztiak boterea eskuratzeko hautesleen erdigunea errekupe-ratzea beharrezkoa dute. Herrikideok merkatuko joan eto-rrian zutabetzen ditugun balioak aplikatu ohi ditugu poli-tikan. Boto-emaile bezero bilakatu gara ein handi batean.Bezeroak berarekin du eskubide guztien aldarrikapena etainongo betebeharrik eza.

Identitate eta nortasun politikoaren aldaketa honek al-derdien zehazpen ideologikoa benetazko aldaketan sartu du.Alderdiak ideologia orobiltzaileetan baino, gauza konkretuenkudeaketaren inguruko jarreretan topatu dute beraien arte-ko ezberdintasuna; oinarriko printzipioetan adostasunak ge-roz eta handiagoak dira; merkatua, giza eskubideak. Hortikaurrera sistemak aukera gutxi uzten du ezberdintasunerakoeztabaida moral konkretu batzuk alde batera utzita; eztabai-

Gizartean emanden pribatizazioetaindibidualizazioprozesu beraburutu dapolitikan etaherrigintzan.Partehartzepolitikoarendelegazio batburutu da alderdipolitikoetan etaalderdipolitikoetakoaparatoetan.

Page 27: Urte politikoari begira - ETOR KULTURA · URTE POLITIKOARI BEGIRA BERRIA egunkarian eta ARGIA astekarian idatzitako artikuluen bilduma ETOR - OSTOA XABIER BARANDIARAN IRASTORZA Eskeintza

27 •

1. Politikaren garapen baldintza berriei buruz

da moral hauetan egungo sistema apenas zalantzan jartzenden.

Hiritarra, aktore legitimatzaile eta transformatzaile izate-tik botere ajentzien legitimatzaile bilakatzen da eta ez dukontrol gaitasunik. Komunikazio politikoak estimulu este-tikoaren mugapean dihardu eta pentsatzen ez duen herrita-rra eskatzen du (Power Pointeko komunikazio edukiak).Komunikazio politikoa ez doa pentsamentua eta kritika in-dartzera baizik eta emozioen bidez estimulatu eta erantzunabilatzera. Komunikabideak (bereziki ikus entzunezkoak) lo-gika hortan dihardute.

Euskal Herriko politikagintzan ematen ari den aldaketakualitatibo hontaz gutxi hitzegiten da. Auzi politikoa nazioeztabaidaren inguruan zentratuta dago eta apenas «poli-tika»-ren eraldaketaz hitzegiten den. Etorkizunari aurre egi-teak, edozein kasutan, arazo hontan ere erreparatzea eska-tzen du. Poltika, herri garapenaren indar eragile bilakatu nahibada gizarte sareen eta politikaren arteko harremanetansakontzea beste aukerarik ez da geratzen: gizartearen partehar-tze politiko aukera eta ereduak zabalduz eta alderdi eta agin-tari politikoak gizartera irekiaz.

Hiritarra, aktorelegitimatzaile etatransformatzaileizatetik botereajentzienlegitimatzailebilakatzen da etaez du kontrolgaitasunik.

Globalizazioeredu hau,garapen moduhau, sakonekodesorekak sortzenari da, zientzia,teknologia etaekonomiarenarauen kontrolabitarteko,herrialde garatueta ez garatuenartean.

GARAPENA ETA HERRIEN ARTEKO DESOREKADeskribatzen ari garen sistema hontan, lehiatzeko gaita-

sunaz gain egitura globalizatuan herrialde bakoitzak duenkokalekua eta nagusitzen ari den etika eta moral sistema uler-tzea ezinbestekoa da argazki orokorrean batzuk geroz etaaberatsago eta beste batzuk geroz eta pobreagoak zergaitikdiren ulertu ahal izateko. Globalizazio eredu hau, garapenmodu hau, sakoneko desorekak sortzen ari da, zientzia, tek-nologia eta ekonomiaren arauen kontrola bitarteko, herrial-de garatu eta ez garatuen artean. XX. Mendeko sarraskienondoren potentzia handien arteko oreka beldurgarriak ez zuenmundurako egitura demokratikoago bat ekarri eta Berlingoharresiaren erorketaz geroztik nazioartean nagusitu den al-debakarreko politikak kontrol eta oreka demokratikorik ga-beko nazioartea erakutsi du baita ere, inolako garapen auke-rarik gabe diharduten herrialdeen kopurua gehituz eta gara-

Page 28: Urte politikoari begira - ETOR KULTURA · URTE POLITIKOARI BEGIRA BERRIA egunkarian eta ARGIA astekarian idatzitako artikuluen bilduma ETOR - OSTOA XABIER BARANDIARAN IRASTORZA Eskeintza

•28

Urte politikoari begira. Xabier Barandiaran Irastorza

pen bidean doazenen dependetzia maila handituz; halabeha-rrezko eta aukeratu gabeko dependentzia.

Herrialdeen arteko errenta eta aberastasun ezberdinta-sunak handiak dira, globalizazio prozesuan indarra duenherrialdeen kultura nagusitzen da, teknologiak eta prozesuakez dira globalizatu, ezagutza ez da globalizatzen, inbertsioakherrialde garatuetara bideraturik daude eta, egitura politikoamenpekotza hori ezartzeko erabiltzen da ein handi batean.

Gure herriaren azterketa ekonomikoa egitean zer nolakokatean kokaturik gauden ahaztea ez zaigu komeni. Merkatusistema arautzen duten pentsatzeko eta jokatzeko moduenartean bapatekotasuna eta memoria falta kokatzen dira.Memoriarik eta osotasunaren kontzientziarik gabe dihardu-ten pertsona eta herrien sisteman norberaren garapena bi-lakatzen da helburu nagusia; garapen hori bestearen aukera-tugabeko dependentzia egoeran sakotzean oinarritzen bada,ez du gehiegi inporta; ikasi dugu ahazten, isolatzen egoerahortatik.

Merkatua zabaldu egin da, gure kultura aldatzen ari da,baina joku zelaiaren arauetan gizabanakoaren jokatzekomoduak arautzen dituen moral sistema lehiaketaren araue-kin geratu eta, maila batean, gizarte harremanak kontrolatueta erakundetzeko beharrezko diren gizakoitasuna eta elkar-tasuna baliabide estetikoak bilakatu dira. Arlo guztietan gi-zabanakoaren askatasuna zihurtatzen duten sistemak gus-tokoak ditut; baino askatasun hori «edozer» gauza egitekoaskatasuna bilakatzen denean espazio beldurgarria bilakatzenda. Besteekiko zorrik gabe sentitu eta bere burua bakarrikmaite duten gizabanakoz osaturiko gizartea edozein dikta-duraren pareko bilakatu daiteke. Merkatuaren alderik lehiako-rrenak ezarririko baldintzetan sorturiko gizarte indibidualis-taren desorekak konpontzeko proposamen asko egon dira(diktadura klase guztiak barne); proposamen demokratikoe-tan erreparatzen badugu, estatuaren bidez buruturiko arau-tze demokratiko modu ezberdinak ezagutu ditugu; batzukongizate maila handiagoa eskuratu dute beste batzuk bainomaterial alorrean eta, baita, gizarte solidaritzaren alorrean ere.Bada Europako ongizate estatuaren esperientzia ezberdine-tan adibide baikorrik. Baina, garapen ereduaren baldintzak

Page 29: Urte politikoari begira - ETOR KULTURA · URTE POLITIKOARI BEGIRA BERRIA egunkarian eta ARGIA astekarian idatzitako artikuluen bilduma ETOR - OSTOA XABIER BARANDIARAN IRASTORZA Eskeintza

29 •

1. Politikaren garapen baldintza berriei buruz

kontrol sistema hori krisian sartu dute parte batean. Gaurkogazteei pentsio plan pribatuak egin ditzaten gomendatzenzaie.

Ez dakigu Europako ongizate estatu eredua zertan gera-tuko den eta egungo garapen prozesuarekin posible izangoden estatuaren kontrol demokratikoaren bidez eskuratzen denongizate maila mantentzea. Baina gizakion gizarte harrema-nak elkartasunean antolatzeko premia ezinbestekoa dirudi;estatuaren zeregina birplanteatuz, gizarte sarea beste modubatera antolatuz edota gizabanakoaren hezikitan, arduran,kulturan sakonduz. Agian hiruretatik zerbait. Baina, onar-tezina da merkatu sistema erregulatzen duen arau sistemak«espekulazioa» kategoria errespetagarri bilakatzen badu, gi-zakion arteko harremanak arautzeko kategoria hori bera hartueta beste irtenbiderik ez dagoela esatea. Balio eta jokabidesistema berri baten erakundetzearen nondik norakoan ezinasmaturik gabiltzala begibistakoa da. Arazoak neurri han-diagoa hartzen du norabide hontan hausnarketa egitearenpremiaz hitzegiten hasita jende gutxi apuntatzen dela ikus-tean.

Baina gizakiongizarteharremanakelkartasuneanantolatzekopremiaezinbestekoadirudi;estatuarenzereginabirplanteatuz,gizarte sareabeste modubatera antolatuzedotagizabanakoarenhezkitan,arduran, kulturansakonduz.

KOMUNIKAZIOAREN ETA INFORMAZIOARENGIZARTEAREN BALDINTZAK

Globalizazioa posible izan bada teknologia eta komunika-zioari esker izan da; teknologia eta komunikazio sistema ho-riek ekoizpen ereduak eskatzen zituen harreman modu be-rriak bideratu dituzte. Harreman modu horietan nagusitudiren sentitzeko eta jokatzeko modu horiek izan dira komu-nikazio sistema horien edukiak eta harremanak islatu dituz-tenak. Komunikazio sistema logika hori indartzera etorri dajoera nagusi moduan. Komunikabideetan lantzen den gizar-te ereduak merkatuko eta kontsumoko gizarte ereduari eran-tzuten dio. Egungo komunikazio sistemek, ekonomiaren,lanaren, politikaren errealitatea aldatu dute eta kultura for-ma berriak bideratzen ari dira.

Gure pentsatzeko eta jokatzeko moduek, eduki jakin ba-tzuk lantzen dituzten ikus-entzunezko komunikabidetatikedaten dute maila handi batean. Baina komunikabideen era-gina ez datza bakarrik bere izaeran, baita gizartearen harre-

Page 30: Urte politikoari begira - ETOR KULTURA · URTE POLITIKOARI BEGIRA BERRIA egunkarian eta ARGIA astekarian idatzitako artikuluen bilduma ETOR - OSTOA XABIER BARANDIARAN IRASTORZA Eskeintza

•30

Urte politikoari begira. Xabier Barandiaran Irastorza

manen pribatizazio eta indibidualizazio prozesuan ere. Gi-zarte sarearen ahultzea bizi dugu eta gizarte sare garrantziz-koena komunikabideak bilakatu dira. Hori ote gure komu-nitate bakarra? Ez. Gaur oraindik sare ugari ditugu bainaBaumanek adierazten duen bezala sare edota komunitatehoriek estetikoak dira asko eta asko eta indar transforma-tzailea galdu egin dute ein handi batetan.

Gizarte errealitatea sortzeko moduak pluralizatu egin dira.Era askotako elkarteak sortzeko gaitasuna dago. Batzuk el-karte sendoagoak dira beste batzuk ahulagoak berenerakundetze eta eraginean. Baina gizartean ematen ari direnharreman esparruak geroz eta «kolonizatuagoak» daude; bizipropioa baldintzatuagoa dute. Komunikazio sareek eta ko-munikabideek lehendik dauden komunitateak transforma-tu eta, maila batean, menpeko egiten dituzte (hizkuntza,etxea, herri bizitza).

Komunikaziosareek etakomunikabideeklehendik daudenkomunitateaktransformatu eta,maila batean,menpeko egitendituzte(hizkuntza,etxea, herribizitza).