bideotik 2016. ikus-entzunezko bestelako narratibei begira

42
IKUS-ENTZUNEZKO BESTELAKO NARRATIBEI BEGIRA 2016 Honekin lankidetzan egina:

Upload: azkuna-zentroa-bilbao

Post on 29-Jul-2016

233 views

Category:

Documents


0 download

DESCRIPTION

 

TRANSCRIPT

Page 1: BIdeOtik 2016. Ikus-entzunezko bestelako narratibei begira

IKUS-ENTZUNEZKO BESTELAKO NARRATIBEI BEGIRA2 0 1 6

Honekin lankidetzan egina:

Page 2: BIdeOtik 2016. Ikus-entzunezko bestelako narratibei begira

/ 2

BIde

Otik

HES

IAK

- HEZ

KUNTZ

A ET

A PR

OZES

UAK

- IBI

LBID

EA -

IBI

LBID

EARE

N E

RRET

RATU

A

Page 3: BIdeOtik 2016. Ikus-entzunezko bestelako narratibei begira

3 /

Urtarriletik abendura Azkuna Zentroak BIdeOtik hartuko du, ikus-entzunezko bestelako narratibei begira jarrita, bideoaren bidez inguruan duguna erregistratu eta irudikatzeko modu berriak ekarriko dizkigun zikloa.

Itxaso Díazek koordinatutako programa honen bidez, agerian jarri nahi ditugu bertan, estatuan eta nazioarte osoan sortu eta egin diren bideo-sorkuntzako lanak eta proiektuak, arte-, sorkuntza- eta kultura-arlotik datozen eta ikus-entzunezko hizkuntza modu pertsonal, intimista eta hurbilagoan darabilten pertsonek egindakoak.

HESIAK - HEZKUNTZA ETA PROZESUAK - IBILBIDEA - IBILBIDEAREN ERRETRATUA dira BIdeOtik zikloan erakutsiko ditugun ikus-entzunezko hamar lanak multzokatzeko ditugun hiru esparruak. Hileko saio bakoitzean, egileak izango ditugu aurrean, beren lana aurkezten, eta prozesua eta bertan parte hartu direnak erakusten.

BIdeOtik saioak hilean behin izango dira, asteartearekin, 19:00etan, Bastida Aretoan, Auditoriumean edo Golem zinemetan, proiekzioaren arabera, eta prezioa 3 eurokoa izango da, 2 eurokoa Azkuna Zentroa txartela edukiz gero.

Sarrerak salgai Infopuntuan eta www.azkunazentroa.com helbidean

IKUS-ENTZUNEZKO BESTELAKO NARRATIBEI BEGIRA2016ko urtarrilak 19 - abenduak 203€ / 2€

Page 4: BIdeOtik 2016. Ikus-entzunezko bestelako narratibei begira

/ 4

Bideosorkuntzari eskainitako BIdeOtik programa helburu bikoitz argi batekin sortu zen 2015eko urtarrilean. Alde batetik, ikus-entzunezko bestelako narratibei begira jarri nahi zen, hau da, istorioak kontatzeko bideo-tresna erabiltzeko dauden bestelako moduei begira... Eta, bestetik, espazio bat eskaini nahi zuen ikusleak eta proiektuen atzetik dauden pertsonak elkartzeko, ikus-entzunezko sorkuntza-lan garaikideak aurkeztu, azaldu eta haiei buruz hitz egin ahal izateko, eta, horrez gain, pertsonai horiei aukera emateko azken lanak proiektatzeko, eta beren sormen-prozesuak eta film-ibilbideak aztertzeko eta partekatzeko.

2015eko zikloak 10 saio izan zituen, eta batez beste 50 pertsona etorri ziren saio bakoitzean. Gure ustez, programak harrera ona izan du, ikusleen erantzuna ona izan da, eta, beraz, jarraipena ematea erabaki dugu, eta 2016ko eduki berria bilatzen eta diseinatzen hasi gara.

2015ean izandako formatuarekin jarraituz, BIdeOtik 2016 programa bi gai-multzoren inguruan egituratzen da, eta atal berezi bat du, filmografiei zuzendua eta eskainia, egileen lanen bidez ibili bat egin ahal izateko eta ibilbideak aztertzen laguntza emateko. Gainera, 2015ean Euskal Herriko Unibertsitateko Arte Ederren Fakultatearekin izandako elkarlanaren emaitza

IKUS-ENTZUNEZKO BESTELAKO NARRATIBEI BEGIRA

gisa, BIdeOtik programan parte hartu duten egile batzuek tailerrak egin dituzte, eta programako saioetara ikasle asko etorri dira. 2016. urtean, areago zabalduko dugu elkarlana, eta bideo tresna aintzat hartzen duten eta harekin lan egiten duten beste hezkuntza-arlo batzuetara eramango dugu: Komunikazio Fakultatera eta Tartanga LH-ra.

Hesiak gai-multzoarekin jarriko dugu abian programa. Hesi fisikoak eta hesi psikologikoak, gure helburuak, gure egunerokotasuna eta gure mugikortasuna oztopatzen dituzten alderdiak, aniztasun funtzionala eta lurralde-aniztasuna aintzat hartzen dituztenak, errealitate desberdinei aurre egiteko dauden bestelako moldeak aztertzen dituzten hiru dokumentalen bidez. Elssie Ansareoren (Mexiko Hiria, 1979) eta Alaitz Arenzanaren (Bilbo, 1976) (preposición) La habitación lanak Zamudioko Ospitale Psikiatrikoko sei eri elkartzen ditu, buruko gaitza duten erientzako zentroak dituen espazioak haiekin ikusteko eta aztertzeko, bereziki, espazio terapeutikoa. María Ripollen (Bartzelona, 1964) eta Lisa Pramen (Danimarka, 1974) Cromosoma Cinco webdoc bat da, eta 5P sindromea duen Andrea haurraren familiaren istorioa kontatzen du, ikuspegi intimo eta pertsonal batetik desberdintasunari eta

Page 5: BIdeOtik 2016. Ikus-entzunezko bestelako narratibei begira

5 /

gaitasunari buruz hitz egiteko. Pablo Irabururen (Iruñea, 1969) eta Migueltxo Molinaren (Iruñea, 1978) Muros dokumentalak lurraldeak banatzen dituzten hesien eta murruen inguruan bizi diren pertsonen bizitza du hizpide.

Hezkuntza eta prozesuak da BIdeOtik programaren bigarren gai-multzoa. Hezkuntza-prozesuak, sorkuntzakoak, eta prozesuak arreta-gunetzat eta bideoa prestakuntzako tresnatzat dituzten proiektuak dira atal honen ardatza. Iratxe Jaiok (Markina-Xemein, 1976) eta Klaas Van Gorkumek (Delft, Herbehereak, 1975) argi azalduko digute beren saioan nola hartzen duten edizioaren eta denborazkotasunaren ideia erreferentzia gisa hainbat elementu eszenaratzeko, eta nola lantzen dituzten azken bideoa eratzen duten prozesuak. Bideosorkuntzako Hamaca plataformak bere azken atala aurkeztuko digu: Hamaca Educa. Programa honek bideosorkuntzako proposamenik arriskutsuenak eta egungoenak eman nahi ditu ezagutzera genero desberdinetan (dokumentala, animazioa, saiakerako bideoa...), eta, egileek gauzatutako proposamenen bidez, bideoaren praktika hainbat kolektiborengana hurbildu nahi du. UPV/EHU eta FP Tartanga LH-ko lanen erakusketa atalaren bidez, ikasleek egindako ikus-entzunezkoak erakutsi nahi dizkiegu ikusleei, eta ikasleei aukera eman nahi diegu beren proiektuak aurkezteko, azaltzeko eta proiektatzeko.

‘Ibilbideak’ izeneko atalean, ikus-entzunezkoen esparruan aspalditik aritzen diren pertsonek

egin dituzten lanak eta proiektuak jarri nahi ditugu ikusgai. Autoazterketa eta hausnarketa lantzeko espazio hau lagungarria izango da ikusleek sortzaileen ibilbidea hobeto ezagutu dezaten. ‘Jesús Pueyo filmografhy’ (Leioa, 1971) lanak aukera emango digu Jesúsek azken urteetan landu dituen obra eta formatu desberdinak ikusteko: zinema, arte eszenikoak, bideoklipak, instalazioak... Bestetik, ‘Isabel Herguera filmografhy’ (Donostia, 1961) lanean, Isabelen obra grafikoa osatzen duten animazioak eta identitate- eta lurralde-imaginario zabala izango ditugu ikusgai. ‘Iñigo Salaberria filmography’ (Errenteria, 1961) lanari esker, hobeto ulertuko dugu gipuzkoar honen obra, aspalditik ari baita behaketa-dokumentala, paisaiak eta herrikidetza lantzen.

Urteko programari amaiera emateko, Iskandar Rementeriaren (Bilbo, 1979) dokumentala izango dugu ikusgai. Bertan, ibilbide artistiko batzuen erretratua egiten du, eskultore hauen lana ardatz gisa hartuta: Txomin Badiola, Ángel Bados, María Luisa Fernández, Pello Irazu eta Juan Luis Moraza.

Programa berri honekin, eta hautatutako obra eta egile hauen bidez, egungo ikus-entzunezko sorkuntza garaikidearen laburpen adierazgarri bat eskaini nahi diegu ikusleei, eta bideosorkuntzan aritzen diren pertsonei aukera eman nahi diegu beren lanak eta proiektuak ikusgai jartzeko eta partekatzeko.

Testua: Itxaso Diaz, bideo-sortzailea eta BIdeOtik zikloaren koordinatzailea

Page 6: BIdeOtik 2016. Ikus-entzunezko bestelako narratibei begira

/ 6

Testu hau hasteko, aitorpen bat egingo

dut: dagoeneko ez dut egunkaririk erosten.

Askatasun handia sentitu dut gatibutza

horretatik ihes egitea lortu nuenetik,

nahiz eta onartu behar dudan oraindik ere

jarraitzen dudala prentsako azalak eta

Interneteko albiste batzuk kontsultatzen.

Eta orain gutxiko goiz batean, artean

kafea eskuan nuela, horrelaxe aurkitu

nuen honako hau: El Rubius Amerika

konkistatzera. Jarraitzaile gehien dituen

“youtuberrari” Bogotan egin zioten harrera

jendetsuak Latinoamerikan bideo-sortzaile

espainiarrak nagusi direla berretsi du (El

Pais, 2016ko apirilaren 1a). Dagoeneko ia

ezerk ez du inor harri eta zur uzten, eta

ez ninduen harritu testuan beherago Club

Media Fest ekitaldia honela deskribatzen

zutela irakurtzeak: espainieraz mintzo diren

bideo-sortzaileen biltzarrik garrantzitsuena.

Sobera nekien ordurako, izendatzeko hitz

bera erabili arren, han adierazi nahi zutena

inolaz ere ez zela artearen munduko

sektore mengel batek noizbait izendatu zuen

diziplina. Orduan, kultura bisualaren zati

batek oro har ‘bideo-sortzailetza’, ‘bideo-

BIdeOtik

P R O T O T I P O B E R R I A Gabriel Villota Toyos

(bideoa guztia).

1.

Bideoa ezer ez1

Page 7: BIdeOtik 2016. Ikus-entzunezko bestelako narratibei begira

7 /

artea’, edo, areago, sinplifikatuz ‘bideo’

hitzez izendatu zuten, eta oraingoa oso

bestelako kontua zen. Izan ere, ez dezagun

geure burua engaina: azkenaldi honetan

dagoeneko bideorik ez dago bere horretan.

Hain zuzen, bideoa erabateko garaile eta

nonahi ageri den gailua izateagatik gertatu

da hori; bideoa berariazko lurralde bezala

ulertzen zen lehen, ikerkuntza teknologikoa

(euskarria), komunikazio-bitarteko garapena

eta ikus-entzunezko ekoizpen artistiko

esperimentala (hizkuntza) elkarrekin

gurutzatzen ziren bidegurutzearen produktu

gisa. Hori da dagoeneko bizi ez den

bideoa; garai batean berariazkoak zituen

praktikak ezin konta ahala formatu, egiteko

modu, jarrera, hibridazio eta abarretan

urtu direnez, ezinezkoa da bere horretan

mugitzen denean atzean duen hondoa eta

mugitzen dena bera bereizi ahal izatea. Egia

da esparru aproposa izan zela euskarriaren

‘egiazko’ jatorriaren edo irudiaren inguruko

eztabaida bizantziarretarako -azken batean

jatorri oro berez faltsua dela jakin behar

genuen arren-. Esate baterako, ohikoak

izaten ziren ‘ikus-entzunezko zaleen bideoa’

bezalako adierazpideak, ‘artisten bideoa’

izendapenari kontrajarrita. Gaur egun, ia

groteskoak iruditzen zaizkigu, orain DENA

bideoa baita, bestelako kalifikazioen

beharrik gabe: YouTube bezalako kanal/

biltegi bat izateak berak horretaz pentsatzen

jarri behar gintuzke. Aipatu berri dugun

El Rubius bezalako sortzailez eta beste

hainbestean aipatutako Club Media Festen

gisako ekitaldiz beteta dago: ia espazio

infinitua da, eta dagoeneko ez gara gai

bereizteko tele-dendari dagozkion bideoak,

kontsultategi sentimentalak, Hollywood

edo Bollywoodeko blockbusterrak, bideo-

egunkari amateurrak, bideoklip ofizialak

edo tuneatuak, found footage-aren beita

diren artxibo historikoak, denbora edo leku

orotatik iritsitako pieza esperimentalak,

edozein kantu edozein instrumenturekin

jotzen ikasteko tutorialak, era guztietako

sustantziek arropan eragindako orbainak

garbitzeko amarruak, urtebetetze edo

oporretan grabatutako familia-txantxak….

dena nahasten da, dena bideoa delako.

Interneten mailaz mailako hedaduraren

ondorioz, azkeneko hiru hamarkadetan zehar

gertatu den prozesuaren bitartez abian

jarritako makina hedatzaileak eman duena,

horren harira, nonahiko homogeneizatzea

izan da. Paradoxa da homogeneizatze

hori aniztasuna kontrol eta etenik gabe

ugaritzeak eragin izana: gure garaiko

egiazko hibrisa. Horren ondorioz, ezer ezin

da ikusi, aldi berean dena ikus daitekeelako.

Page 8: BIdeOtik 2016. Ikus-entzunezko bestelako narratibei begira

/ 8

dezakete. Gainera, hileroko topaketa

horietan, parte-hartzaileen artean ikus-

entzunezkoak kontsumitzeko bestelako

era bat sortzen da, banakako kontsumo

eredu nagusitik erabat urrunduta. Bere

horretan soil-soilik, erresistentzia ekintza

bat mamitzen da hor ikus-entzunezko

logika hegemonikoaren aurrean, lehen

adierazi dugun bezala. Eta horregatik

ere iruditzen zait garrantzitsua dela

azpimarratzea BideOtikek asmatu egin

duela, egiaztatu egin duelako dagoeneko

ez dela nahikoa gailu zinematografikoak

sortzen zuen ikusle-egoera klasikoan

finkatutako proiekzio-espazio hutsa

proposatzearekin. Orain espazioaren eta

edukien artikulazio berri bat bideratu

behar da, kontzientzia performatibo

indartsuan oinarrituta. Era berean parte

hartu behar dute hor programatzen

dutenek, obra erakusten eta komentatzen

dutenek eta proiekzioa ikustera

bertaratzen diren ikusleek. Eragile horien

guztien artean sortutako tentsio eta

elkar eragin horretan jaioko da proiektu

honen erabilgarritasuna -dela proiekzioen

inguruan sortutako topaketetan, dela

horietan oinarrituta beste testuinguru

batzuetarako sortutako tailer eta

mintegietan ere-. Denbora errealean

Hori guztia esanda, lerro hauek irakurri

dituenak galdera bat egingo dio bere

buruari: zer zentzu dauka orduan BideOtik

bezalako espazio bat izateak berak?

Batere zentzurik ez, edo osoko zentzua,

nondik begiratzen den -edo biak batera-.

‘Batere eza’ lehenago azaldu dugunez,

azter dezagun orain ‘osokoa’. Uste dut gaur

egun ezaugarri horiek dituen programazio

baten apustu handia, elkargune fisikoa

den heinean -eta ondorioz hemen eta orain

bertaratuz elkarbizitzarako aukera ematen

duena-, erresistentzia espazio bat sortzeko

aukera eskaintzea dela. Txikia, hutsala

beharbada urrutitik ikusiz gero, baina

bertan parte hartuko dutenentzat balio

handikoa; izan ere, gauzen ordena berriaren

baitan ikasi behar dugun ikasgaietako

bat da hemendik aurrera balioko diguten

erantzunak txikitxoak, partzialak, aldian

behingoak eta ezinbestean ikusgarriak

izateko beharrik gabekoak izango direla.

Eta espazio hori erresistentziakoa dela

diogu, azken batean, iritsi ezineko sarearen

baitan geldituta ez baita erraza hor aurkitu

daitezkeenak bezalako lanak eskuratu ahal

izatea. Albora uzteko moduko informaziozko

tonaka terabyten azpian ad eternum

lurperatuta jarraituko duten lanak dira, eta

hor, ostera, euren izateko arrazoia aurkitu

2.

Page 9: BIdeOtik 2016. Ikus-entzunezko bestelako narratibei begira

9 /

sarean dabiltzan ikus-entzunezko edukien

unibertso infinitua eskuratzeko aukera

etengabe izanik, hori horrela izango ez

balitz, hautatutako materialaren inguruan

izan daitekeen beste edozein interes azukre

koxkor bat baso bat uretan bezala urtuko

litzateke. Zine-forumeko formula zaharra

berreskuratzea ote da hau agian? Zehatz

esanda, ez da hori. Hala ere, bertaratuen

arteko solasaldiaren eta eztabaidaren

balioa erreskatatu du. Egiari zor, oraindik

izenik gabeko erakusteko formatu hibrido

hori egoera sortzeko prototipo moduko bat

izango litzateke. Egoera horiek arrazoitze

edo elkarrizketa erakoak izan daitezke

batzuetan, hezkuntza eta prestakuntza

erakoak besteetan, eta, beste batzuetan,

aldarrikapenezkoak ere bai. Utz dezaiogun

denborari bere lana egiten, beraz, eta

aukera eman diezagula berak BideOtik

izeneko komunikazio-prototipo hau oraindik

susmatu gabeko potentzialtasunetara

nola irits daitekeen aurkitzen joateko.

Page 10: BIdeOtik 2016. Ikus-entzunezko bestelako narratibei begira

/ 10

U R T E K O P R O G R A M A

Urtarrilak 19 19:00Bastida Aretoa. -2 Solairua

‘(preposición) LA HABITACIÓN’ Bilbo 2014Alaitz Arenzana (Bilbo, 1976) eta Elssie Ansareo (Mexico, 1979)Dokumentala 35’. Gaztelaniaz

Otsailak 16 19:00Bastida Aretoa. -2 Solairua

CROMOSOMA CINCO (Bartzelona, 2013)María Ripoll (Bartzelona, 1964) eta Lisa Pram (Dinamarka, 1974)Dokumental interaktiboa 58’ Gaztelaniaz

Martxoak 15 19:00Bastida Aretoa. -2 Solairua

MUROS (Pamplona, 2015)Pablo Iraburu (Iruñea, 1969) eta Migeltxo Molina (Iruñea, 1978)Dokumentala 80’Gaztelaniaz, arabieraz eta ingelesez (azpitituluak gaztelaniaz)

2H E Z K U N T Z A E T A P R O Z E S U A K

Apirilak 26 19:00Bastida Aretoa. -2 Solairua

IRATXE JAIO Y KLAAS VAN GORKUM: últimos trabajosIratxe Jaio (Markina-Xemein, 1976) eta Klaas Van Gorkum (Delft, Herbehereak, 1975)Dokumentala 60’Gaztelaniaz eta beste hiz-kuntza batzuetan

Maiatzak 17 19:00Bastida Aretoa. -2 Solairua

HAMACA EDUCAMaleta pedagogikoak Bideoaren bidez hezkuntzara egindako hurbilpenakUrgell Funollet Obiols (Lerida, 1980)Genero mistoa Gaztelaniaz

Ekainak 14 19:00Auditoriuma. -1 Solairua

UPV/EHU ETA TARTANGA LH-KO LANEN ERAKUSKETAGenero mistoa 90’Gaztelaniaz eta euskaraz

1H E S I A KUR TARR I L A -O T SA I L A -MAR T XOA

AP I R I L A -MA I A T Z A - EKA I NA

Page 11: BIdeOtik 2016. Ikus-entzunezko bestelako narratibei begira

11 /

3I B I L B I D E A

Irailak 20 19:00Bastida Aretoa. -2 Solairua

JESÚS PUEYO FILMOGRAPHYJesús Pueyo (Leioa, 1971)Lanen hautaketa eta aurkezpena Genero mixtoa 60’Gaztelaniaz

Urriak 18 19:00Bastida Aretoa. -2 Solairua

ISABEL HERGUERA FILMOGRAPHYIsabel Herguera (Donostia, 1961)Lanen hautaketa eta aurkezpena Animazioa 60’Gaztelaniaz

Azaroak 22 19:00Bastida Aretoa. -2 Solairua

IÑIGO SALABERRIA FILMOGRAPHY Iñigo Salaberria (Errenteria 1961)Lanen hautaketa eta aurkezpena Dokumentala 60’Gaztelaniaz

2

4I B I L B I D E A R E N E R R E T R A T U A ABENDUA

Abenduak 20 19:00Bastida Aretoa. -2 Solairua

‘TÍTULO POR DETERMINAR’Bilbo, 2016Iskandar Rementeria (Bilbo, 1979)Dokumentala 60’Gaztelaniaz

SARRERAK SALGAI INFOPUNTUAN ( informazio

gunean) eta helbide honetan: www.azkunazentroa.com

IRA I L A -URR I AA ZAROA

Page 12: BIdeOtik 2016. Ikus-entzunezko bestelako narratibei begira

/ 12

H E S I A K

1• P r o g r a m a •

Page 13: BIdeOtik 2016. Ikus-entzunezko bestelako narratibei begira

13 /

U R T A R R I L A - O T S A I L A - M A R T X O A

Programa abiarazten duen gai-multzoan bildu ditugun hiru dokumentalek hesien tipologia desberdinei dagozkien hainbat alderdi dituzte aztergai. Hesi psikologikoak, hesi biologikoak, hesi fisikoak... Pertsonen bilakaeraren erdian tartekatzen diren hesiak, nola edo hala gainditu edo egokitu beharrekoak.

Urtarrilak 19 19:00hBastida Aretoa. -2 Solairua

(preposición) LA HABITACIÓN. Bilbao 2014Alaitz Arenzana (Bilbo, 1976) y Elssie Ansareo (Mexico, 1979)Dokumentala 35’Gaztelaniaz

Otsailak 16 19:00Bastida Aretoa. -2 Solairua

CROMOSOMA CINCO. Bartzelona, 2013María Ripoll (Bartzelona, 1964) y Lisa Pram (Dinamarka, 1974)Dokumental interaktiboa 58’Gaztelaniaz

Martxoak 15 19:00 Bastida Aretoa. -2 Solairua

MUROS. Iruñea, 2015Pablo Iraburu (Iruñea, 1969) y Migeltxo Molina (Iruñea, 1978)Dokumentala 80’Gaztelaniaz, arabieraz eta ingelesez (azpitituluak gaztelaniaz)

////////////////////////////////////////////////////////////////////////////////

Page 14: BIdeOtik 2016. Ikus-entzunezko bestelako narratibei begira

/ 14

‘Esperientzia subjektiboa aintzat hartzen ez duten eromenaren interpretazioek deskribapen osagabeak eta desegokiak emango dizkigute bizipen horri buruz. Beste horrenbeste esan daiteke giza esperientziaren zati handi batez, baina bereziki eromenez’. Jim Geekie & John Read‘(Preposición) La Habitación’ ikus-entzunezko lana Es Baluard museoan aurkeztu zen lehenbiziko aldiz, sorkuntza bideografikorako DKV_Es Baluard 2014 ekoizpen-bekako deialdia irabazi zuen proiektua izan zelako.2014ko maiatzetik urrira bitartean, Elssie

Ansareok (Mexiko Hiria, 1979) eta Alaitz Arenzanak (Bilbo, 1976) esperientzia hori landu dute Bizkaiko Zamudioko Ospitaleko barneko eriekin. 35 minutuko iraupena duen lana da horren emaitza. Azkuna Zentroan izango dugu ikusgai, 2016o urtarrilaren 19an, BIdeOtik 2016 programaren barruan.

‘(Preposición) La Habitación’ lanak ospitaleko sei eri elkartzen ditu, buruko gaitza duten erientzako zentroak dituen espazioak haiekin ikusteko eta aztertzeko, bereziki, espazio terapeutikoa.

(PREPOSICIÓN) LA HABITACIÓNBilbo 2014Alaitz Arenzana (Bilbo, 1976) y Elssie Ansareo (Mexico, 1979)Bilbo, 2014Dokumentala. 35’ Gaztelaniaz

Urtarrilak 19 19:00 Bastida Aretoa. -2 Solairua

Page 15: BIdeOtik 2016. Ikus-entzunezko bestelako narratibei begira

15 /

CROMOSOMA CINCOBartzelona, 2013María Ripoll (Bartzelona, 1964)Lisa Pram (Dinamarka, 1974)Dokumental interaktiboa 58’Gaztelaniaz

Orsailak 16 19:00Bastida Aretoa.-2 Solairua

Istorio hau Andrearen jaiotzarekin batera hasten da. Haur goiztiarra da, ederra eta desberdina. Gurasoek bila hasten dira buru-belarri, eta urtebete baino gehiago ematen dute horretan, erantzun edo diagnostiko bat lortu nahian. Lisa Pramek, amak, Little Black Book idazteari ekiten dio: egunkari ezkutu bat, oso pertsonala, testuak, argazkiak eta marrazkiak biltzen dituena. Alabari idazten dion pieza intimo hori da, hain zuzen, ‘Cromosoma Cinco’ lanaren oinarria.Andreak diagnostikoa jasotzen du: 5p- edo Cri Du Chat izeneko sindrome arraro bat da. Bosgarren Kromosomaren zati txiki bat galdu du. Azkenean, Lisak beste bide bat aurkituko du argia eta bizitza ikusteko eta ulertzeko. Galeren eta elkartzen istorio bat da hau.

www.rtve.es/cromosomacinco

Page 16: BIdeOtik 2016. Ikus-entzunezko bestelako narratibei begira

/ 16

Page 17: BIdeOtik 2016. Ikus-entzunezko bestelako narratibei begira

17 /

Berlingo harresia erori zenean, Historiaren amaiera aldarrikatu zen. Eta bereizten duten harresien ideia artxibatu egin genuen, iraganekoa balitz bezala. Baina errealitatea horren aurkakoa da, hain zuzen. Gizateriaren historian sekula ez da hainbeste harresi eraiki. Sekula ez da izan hainbeste hezi, burdinsare, txarrantxa, zanga eta murru. Milaka kilometro dira, planetako alderik urrutiratuenetan eta desberdinenetan. Film honek benetako istorioak kontatzen ditu, oso desberdinak diren harresien bi aldeetan bizi diren lagunenak. Hegoafrika Zinbawetik bereizten duena, Estatu Batuen eta Mexikoren arteko murrua, eta Melillan Espainia eta Maroko bereizten dituen hesia.

lkus eta narrazio-ikuspegiak harresiaren kontzeptua du ardatz, azterketa geopolitikorik edo egoeraren balorazio estrategikorik ez moralik egin gabe. Kontua da harresia

hor dagoela. Kontua da gizakien bizitzak daudela bi aldeetara. Istorio pertsonal zehatz gutxi batzuen eguneroko bizitzaren berri izatean, harresiak aukera ematen digu askoz sakonagoa den zerbait aipatzeko. Benetako pertsonen erretratu hurbilek eta sakonek, haien benetako bizitzara hurbiltzeak, agerian uzten digute antzeko ilusioak, beldurrak, gogoetak eta emozioak ditugula bi aldeetan.

Harresi bakoitzak irudikatzen duen dramak -kontatu beharreko dramak- bide ematen digu mugak gainditzen dituen eta, harresiak ez bezala, denborak erasaten ez duen emozio bat adierazteko eta ospatzeko: harresi bakoitzaren simetria absurdoa ispilu gisa erabiliz, denok funts berekoak garela ikusiko dugu.

Pablo Iraburu (Iruñea, 1969) eta Migeltxo Molina (Iruñea, 1978)Dokumentala 80’Gaztelaniaz, arabieraz eta ingelesez (azpitituluak gaztelaniaz)

MUROSIruñea, 2015

Martxoak 15 19:00Bastida Aretoa. -2 Solairua

www.wallsmuros.com

Page 18: BIdeOtik 2016. Ikus-entzunezko bestelako narratibei begira

/ 18

H E Z K U N T Z A E T A P R O Z E S U A K

2• P r o g r a m a •

Page 19: BIdeOtik 2016. Ikus-entzunezko bestelako narratibei begira

19 /

BIdeOTik programaren helburuetako bat aintzat hartuta, burututa dauden lanen proiekzioak egiteaz gain, proiektu bakoitzaren atzean dauden prozesuak hartu nahi ditugu aintzat. Ildo horretan, multzo honetarako hautatu ditugun lanetan, prozesua da proiektuaren oinarria, hala sorkuntza- nola hezkuntza-prozesua.

A P I R I L A - M A I A T Z A - E K A I N A

Maiatzak 17 19:00Bastida Aretoa. -2 Solairuaq

Apirilak 26 19:00Bastida Aretoa

Iratxe Jaio eta Klaas Van Gorkum Gorkumen proiekzioak Iratxe Jaio (Markina-Xemein, 1976) Klaas Van Gorkum (Delft, Herbehereak, 1975)Dokumentala 60’Gaztelaniaz eta beste hizkuntza batzuetan

HAMACA EDUCAMaleta pedagogikoak. Bideoaren bidez hezkuntzara egindako hurbilpenak Urgell Funollet Obiols (Lerida, 1980)Gaztelaniaz

UPV/EHU ETA TARTANGA LH-KO LANEN ERAKUSKETAEkainak 14 19:00Auditoriuma. -1 Solairua

////////////////////////////////////////////////////////////////////////////////

Page 20: BIdeOtik 2016. Ikus-entzunezko bestelako narratibei begira

/ 20/ 20

Page 21: BIdeOtik 2016. Ikus-entzunezko bestelako narratibei begira

21 /

Iratxe Jaiok eta Klaas van Gorkumek beren praktika artistikoa eta bideoa forma hedatu gisa ulertzeko duten modua izango dute hizpide, haiek egindako bi lan ikergaitzat hartuta. Alde batetik, ‘Work in Progress’ (2013) aztertuko dute, lanaren irudikapenari buruzko proiektu bat, Lea-Artibaiko kautxu-industrian -eskualde horretakoa baita Jaiok Euskal Herrian duen familia- murgiltzen dena. Bideoan, autorako kautxuzko piezen masako ekoizpena agertzen da, hala langileen kooperatiba bateko ekoizpen-ildoa, nola azpikontratatutako tailerrak, akaberak eskuz egiten dituzten lan-egoera ezegonkorreko emakumeekin. Artistek kontratua egin zioten emakume langile horien talde bati, eskultura modernista txikien ehunka erreprodukzio egiteko. Lan horren ondoriozko piezak apalategian daude ikusgai, Jorge Oteiza euskal eskultorearen ‘Klarionen Laborategia’ gogora ekartzeko moduan. Bestetik, ‘Últimas Palabras’ lana izango dute mintzagai. Bideo honetan, aktore batek eta oratoriako irakasle batek saioak egiten dituzte, gizateriaren aurkako krimenak egiteagatik epaitu zutenean Alfredo Astiz militar ohiak egin zuen azken alegatuan oinarritutako testu bat hartuta.

IRATXE JAIO ETA KLAAS VAN GORKUM

P R O I E K Z I O A K

Work in progress (2013)15 minutuko iraupeneko bideoa Últimas Palabras (2013)30 minutuko iraupeneko bideoa Apirilak 26 19:00

Bastida Aretoa

www.parallelports.org/es

Iratxe Jaio eta Klaas van Gorkum Rotterdamen bizi dira, Herbehereetan, eta 2001etik gaurdaino elkarrekin aritu dira lanean. Dokumentazioa lan-metodo gisa erabiliz, norbanakoak eta komunitateek giro sozial eta politiko zehatzetan jarduteko duten gaitasuna ikertzen dute. Egin dituzten banakako erakusketen artean, honako hauek aipatuko ditugu: ‘Los márgenes de la fábrica’, ADN Platform (2014), Bartzelona; ‘Réinventer le monde (autour de l’usine)’, FRAC Aquitaine, Bordele (2013); ‘Amikejo’, MUSAC, León (2011). Horrez gain, besteak beste, talde-erakusketa hauetan izan dute lana ikusgai: ‘1966 | Gaur konstelazioak | 2016’, San Telmo Museoa, Donostia-San Sebastian; ‘Lo que ha de venir ya ha llegado’, Koldo Mitxelena Kulturgunea, Donostia-San Sebastián; ‘Life’s Finest Values’, Kunsthalle Exnergasse, Viena, Austria; ‘La Ballena Negra’ (The Black Whale), MARCO, Vigo; ‘Stem Terug (Vote Back)’, De Appel arts centre, Amsterdam; ‘Mutual Matters’, Konsthall C, Stockholm.

IKUSI TAILERRA

Page 22: BIdeOtik 2016. Ikus-entzunezko bestelako narratibei begira

/ 22

www.hamacaonline.net/educa.php

2005ean jaio zen Hamaca irabazi asmorik gabeko elkartea, Espainiako bideo-artea hedatzea eta banatzea bideratzeko helburuarekin. Hamacan, 70eko hamarkadan hasi eta gaur egunera arte Espainian sorkuntzako bideoaren arloko artista nagusien 900 bideo baino gehiagoko funtsa dago; herrialde osoko artxiborik onena da. Katalogoa online ikus daiteke: http://www.hamacaonline.net/autores.php

Azkeneko bi urteetan Kataluniako zenbait institututan banatzailea gauzatzen ari den hezkuntza-proiektua da ‘Hamaca Educa’. Ekimena gazteei zuzenduta dago, gazteek bideo esperimentaleko ekoizpenak eskuratzea erraztera bultzatuta; ikasleen eta bideo-zuzendarien arteko harreman zuzena sustatzen du.

Ekimen horren bitartez, Hamacak begiratzeko eta ikasteko era berrien partaide egin nahi du eskola. Ikus-entzunezko aniztasunean oinarrituta, hedabideek eta publizitateak berez ohikoak dituzten irudi eta kontaeretatik harago joan nahi du. Ikasleek ikus-entzunezko ekoizpen berriez gozatu ahal izatea du helburu, eta, aldi berean, ikuslego kritiko eta zorrotz berri moduan izan dezaketen rola sustatu.Proiektuaren esperientziatik abiatuta, gogoeta egingo dugu ikus-entzunezko esperimentalak eskolan izan dezakeen lekuaz, eta hezkuntza-prozesuak sormen-prozesuekin gurutzatzean sortzen diren desafio, zailtasun eta aukera nagusiak zein diren ikusiko dugu.

HAMACA EDUCAMaleta pedagogikoak Bideoaren bidez hezkuntzara egindako hurbilpenak Urgell Funollet Obiols (Lerida, 1980)Gaztelaniaz

Maiatzak 17 19:00Bastida Aretoa. -2 Solairua

IKUSI TAILERRA

Page 23: BIdeOtik 2016. Ikus-entzunezko bestelako narratibei begira

23 /

Euskal Herriko Arte Ederren Fakultateko eta Komunikazio Fakultateko eta Lanbide Heziketako Ikastegi Bateratuko ikasleen ikus-entzunezko lanen aukeraketa.

IKUS-ENTZUNEZKO LANEN ERAKUSKETA UPV/EHU ETA TARTANGA LHIBKO IKASLEAK

Ekainak 14 19:00Auditorio. -1 Solairua

Azkuna Zentroak Euskal Herriko Arte Ederren eta Komunikazio fakultateekin eta Lanbide Heziketako Ikastegi Bateratuarekin izan duen elkarlanaren ondorioz, BIdeOtik programaren edizio honetan lanak erakusgai izango dituzten artistetako batzuek ikus-entzunezko prestakuntza ematen duten zentro horietan antolatutako tailerretan hartu dute parte.

Ekaineko saioan, ikasleek hautatu, eta ikasturtean zehar egin diren lanak egongo dira ikusgai. Lan horietako batzuk BIdeOtik programan parte hartutako ikus-entzunezko artistekin esperientziak partekatu ondoren prestatu dira.

Maiatzak 17 19:00Bastida Aretoa. -2 Solairua

Page 24: BIdeOtik 2016. Ikus-entzunezko bestelako narratibei begira

/ 24

I B I L B I D E A

3• P r o g r a m a •

Page 25: BIdeOtik 2016. Ikus-entzunezko bestelako narratibei begira

25 /

IÑIGO SALABERRIA FILMOGRAPHY Iñigo Salaberria (Errenteria 1961)Lanen hautaketa eta aurkezpena Dockmentala 60’Gaztelaniaz

I R A I L A - U R R I A - A Z A R O A

Azaroak 22 Bastida Aretoa. -2 Solairua

Irailak 20 19:00Bastida Aretoa. -2 Solairua

JESÚS PUEYO FILMOGRAPHY Jesús Pueyo (Leioa, 1971)Lanen hautaketa eta aurkezpena Genero mistoa 60’ Gaztelaniaz

Urriak 18 19:00Bastida Aretoa. -2 Solairua

ISABEL HERGUERA FILMOGRAPHYIsabel Herguera (Donostia, 1961)Lanen hautaketa eta aurkezpena Animazioa 60’Gaztelaniaz

Aurten ere errepikatu egingo dugu egileen ibilbideak agerian jartzen dituen programaren atala, iaz oso harrera ona izan baitzuen, hala ikusleen nola gonbidatutako artisten artean. Hala, bada, ibilbide bat egingo dugu hautatutako ikus-entzunezko obretatik, ikusleek hobeto kokatu ahal izan dezaten testuinguruan bideosortzaile horien sorkuntza-lana.

////////////////////////////////////////////////////////////////////////////////

Page 26: BIdeOtik 2016. Ikus-entzunezko bestelako narratibei begira

/ 26

Page 27: BIdeOtik 2016. Ikus-entzunezko bestelako narratibei begira

JESÚS PUEYO FILMOGRAPHYSLanen hautaketa eta aurkezpena Jesús Pueyo (Leioa, 1971)Gaztelaniaz

Seguru aski XXI. mendean eragin handiena izan duen artista bisuala* izanik, zuzenean jaso du Tarkovski, Kiéslowski eta Godard zinema-zuzendarien lekukoa. Azken horrek halako batean esan zuenez, beharbada: «Pueyoren obra aztertzen dudanean, bere bideo-egunkaria, bere pelikulak, bizitza segundoko hogeita bost aldiz ikusten dut, maitasuna eta heriotza ikusten ditut; baina, batik bat, Pueyorekin egiten dut topo, eta hori ez da beti atsegina izaten».

Adierazpen polemiko horiei erantzunez, honako hau esan zien Jesus Pueyok kazetariei: «Godardek aspertu egiten nau; bere zinea itxuratia da, bera gizen dago, eta bere emaztea sarkin hutsa da. Dena dela, nik ez dut inolako Godardik ezagutzen; zein da frantximant hori? Zeinek ezagutzen du? Ni Pueyo naiz, Nouvelle Vague neuk asmatu nuen. Zer egin du berak? Neuk erakutsi nion sekuentzia-planoak egiten, baina, benetan diotsuet, ez zuen ezer ulertu, lanpetuegi zebilen bere putekin eta gaztekin… kar-kar… dena den… ni ez naiz apala; Jainkoa hala al da ba? Etxera noa».

* Agian egiaztatu gabeko informazioa.

Bidaia bat Jesus Pueyoren ikus-entzunezko obran barrena: kameran editatutako lehenengo film laburrak super-8an, film esperimentalak, bideo musikalak, mikrokamera eta dronekin egindako grabaketak, bitxikeriak eta abar... Etapa bakoitzean erabilitako formen eta formatuen bitartez kronologikoki markatutako ibilbidea: idatziak, antzerkia, filmak, etxeko bideoak, autoerretratuak, hedatutako zinea...

Irailak 20 19:00Bastida Aretoa. -2 Solairua

www.jesuspueyo.com

IKUSI TAILERRA

Page 28: BIdeOtik 2016. Ikus-entzunezko bestelako narratibei begira
Page 29: BIdeOtik 2016. Ikus-entzunezko bestelako narratibei begira

Egilearen ibilbide artistikoko irudi diren lanen erakusketa, bideo-artean hasi zenetik animaziozko zinean bukatu bitarteko eboluzioa. Ibilbidea Dusseldorfen hasi zen, han, NamJune Paik artistaren ikaslea zelarik, ustekabean animazioa aurkitu zuen. Ondoren, Los Angelesera joan zen, eta bertan zenbait animazio estudiotan lan egin zuen. Azkenik, publizitate arloko bere estudioa ere hantxe sortu zuen. Urte batzuk geroago, India aldera jo zuen; han ekoizpen-lana eta irakaskuntza txandakatu zituen. Gero, Txinara igaro zen, eta han eskolak ematen dabil gaur egun. Etengabeko bidaiak begirada kutsatzen du, moldatu egiten du bizitza eta jarduera

artistikoaren arteko mugak lausotzen dituen estetika. Batzuetan zuzendari bezala, beste batzuetan ekoizle moduan, Isabel Herguerak proiektu hibridoetan egiten du lan. Kultura edo hizkuntzako proiektuak izanik, eguneroko bizitzaren xehetasunak dira nagusi edukian. Bere lanean oreka bilatzen saiatzen da, bateko, Arte Ederretako sormen-prozesu organikoa nahiz norberaren prozesu askearen, eta, besteko, zine-ekoizpenek zein, batik bat, animazio-teknikak eskatzen dituzten zorroztasun eta diziplinaren artean. Horrekin batera, badago bakarkako eta barneko lan dinamika lankidetza-prozedura industrial, sozial eta irekira egokitzeko beharra ere.

ISABEL HERGUERA FILMOGRAPHYLanen hautaketa eta aurkezpena Isabel Herguera (Donostia, 1961)Animazioa - Gaztelaniaz

Urriak 18 19:00Bastida Aretoa. -2 Solairua

ELEFANTE BAT MALETAN/ EZER EZ DA DIRUDIENA

IKUSI TAILERRA

Page 30: BIdeOtik 2016. Ikus-entzunezko bestelako narratibei begira

/ 30

Page 31: BIdeOtik 2016. Ikus-entzunezko bestelako narratibei begira

31 /

Orain dela urte batzuk, Malin zehar bidaia bat hasi baino hilabete batzuk lehenago Miquel Barcelóri egindako elkarrizketa bat irakurri nuen Frantziako aldizkari batean; herrialde horretan egindako egonaldia kontatzen zuen han. Bere ikuspegi pertsonalak eta han bereganatutakoak bere pintura nola aldatu zuen ezagutzeaz gain, bere abiapuntua interesatu zitzaidan: une jakin batean bere begirada aldatzea erabakitzen duen norbaiten jarrera zen. Zaila da jakitea haustura edo behintzat aldatzeko premia hori noiz gauzatzen den, eta aldatzera zaramatzaten arrazoiak zein diren jakitea ere bai. Badira memorian etengabe murgilduta dabiltzan idazleak; izan ere, egun batean denbora bistaratu zien enigma, zapore, argazki bat aurkitu zutenetik, ur horietan igeri dabiltza. Barne-bidaia da, nork bere kontzientziako sakonune abisaletara egindako bidaia barnekoia. Beste zenbaitek,

ostera, etengabeko ibilbideari ekiten dio, Europa erdialdeko portu-hiri goibel batetik probintzia-hiri bateko taberna periferikoetara: neoi-argien eta itzal iheskorren artean ibiltzen dira noraezean. Badira, itxura batean, bizitza osoan era obsesiboan gai bera errepikatzen dutela diruditen pintoreak; ez litzaieke sekula euren tailerreko lau paretak uzterik bururatu ere egingo: batzuetan hor abiatzen dira urrutien garamatzaten ibilbideak. Beste zenbait itsaso ezezagunetan nabigatzen ibiltzen da; halako batean urruneko irla batera iritsi, eta euren koadroak galdutako paradisu baten testigantza bihurtzen dira. Badira zine-zuzendariak espazioaren mugetan kokatutako odisea sideralak estudio batean berregiten dituztenak, eta badira halako batean izotzezko eta suzko lurraldeetan barna abiatzea erabaki zuten beste zuzendari batzuk ere.

IÑIGO SALABERRIA FILMOGRAPHYIñigo Salaberria (Errenteria 1961)

Lanen hautaketa eta aurkezpena Las Horas Contadas (Trilogía Nocturna I) 2010 15’ TxinaBirta Myrkur I (1987) 9’ IslandiaLa Noche Navegable (1993) 16’ MaliDisdirak (1992) 9’ EuskadiLuz a la Deriva (Trilogía Nocturna II) (2015) 18’ Islandia

Azaroak 2219:00Bastida Aretoa. -2 Solairua

IKUSI TAILERRA

Page 32: BIdeOtik 2016. Ikus-entzunezko bestelako narratibei begira

4• P r o g r a m a •

I B I L B I D E A R E N E R R E T R A T U A

Page 33: BIdeOtik 2016. Ikus-entzunezko bestelako narratibei begira

33 /

A B E N D U A

Programari buru emateko, Iskandar Rementeriak hiru urtez egin duen ikerketa-proiektua izango dugu ikus-entzunezko formatuan. Bertan, Euskal Herriko eskultura-arloko artista batzuen obra eta ibilbidea du aztergai.

‘TÍTULO POR DETERMINAR’ (Bilbo, 2016)Iskandar Rementeria (Bilbo, 1979)DoKumentala 60’Gaztelaniaz

Abenduak 20 19:00Bastida Aretoa. -2 Solairua

////////////////////////////////////////////////////////////////////////////////

Page 34: BIdeOtik 2016. Ikus-entzunezko bestelako narratibei begira

/ 34/ 34

Iskandar Rementeria (Bilbo, 1979)Dokumentala 60’Gaztelaniaz

‘TÍTULO POR DETERMINAR’Bilbo, 2016

Abenduak 20 19:00Bastida Aretoa. -2 Solairua

Egiten ari den lan baten sinopsirik ezin da egin, baina zerbait esan daiteke horri buruz. Ikus-entzunezko formatuan garatutako ikerketa-proiektu bat da, eta aurreko lan bat bukatzean -ikus-entzunezko eta testuko formatuan egina- ikertzaileak izandako interesaren emaitza da.

1980ko hamarkadaren amaieran, Jorge Oteiza eskultoreak eta Juan Daniel Fullaondo eta Fco. Javier Sáenz de Oiza arkitektoek Bilboko Alondegirako prestatu zuten kultura-zentroaren proiektu zapuztua izan zen lan horren xedea.

Page 35: BIdeOtik 2016. Ikus-entzunezko bestelako narratibei begira

Hasieran, lanak artista batzuengan jarri zuen arreta -Txomin Badiola, Ángel Bados, María Luisa Fernández, Pello Irazu eta Juan Luis Morazarengan-. Garai hartan Bilboko Uribitarteko moilako estudioan bat egin zuten artista horiek Oteizaren obra eta pentsamenduko alderdi batzuk osatu zituzten, Proiektu modernoa postmodernitatean birdefinitzeko borondatean. Jarrera eta praktika artistiko horrekin, bereizi egiten ziren Euskal Eskola izenekoaren epigonoetatik. Hala ere, Euskal Herritik kanpo identifikatu zituzten artista garaikide horiek eta beste batzuk, bai eta ‘euskal eskultura berria’ etiketaren azpian sartu ere. Autonomien estatu finkatu berriaren nominalizazio horrek piztu zuen eztabaidarik.

Proiektu hori burutzeko aurreikuspen eta berme gisa, lan-metodologia bat asmatu zuten hasieran, eta horri errepresentazioko baldintzak izena jartzea erabaki zuten. Horri jarraikiz, goian aipatutako artistekin bilerak eta elkarrizketak izateko aldia igaro ondoren, ikertzaileak igorle-lana egin behar zuen, artisten iritziez gain, (beren burua) irudikatzeko artistek nahi zituzten molde desberdinak ere transmititzeko. Horrenbestez, ahalegina egin zuten errepresentazioaz zuten jakituria ikerketan txertatzeko, ikus-entzunezko

espazio eta denbora batean gauzatzeko, haietako bakoitzarentzat autonomoa eta estankoa izango zen espazioan.

Hiru urtez bilerak eta elkarrizketak izan ondoren, eta metodologia horren hasierako idealismoa agerian jarrita, proiektua gauzatzeko aukera gisa geratu da. Hala ere, ikertzailearen figurak nabarmenago ageri behar du, eta batasuna edo zentzua bezalako alderdiak, ziurrena, zintzilik gelditu dira. Nolanahi ere, lanak bideratzen dituen asmoak aurreko ikerketa-ildo bati lotuta daude: alde batetik, artearen jakituria berezia transmititzeari lotutakoa; bestetik, ikertzaileak ikerlanarekin berarekin duen harremanaren izaerari dagokiona. Azkenik, proiektua gauzatzeko dituen aukerez ari dela esan genezake. Ezin dugu jakin testu honek etorkizunean zer-nolako oihartzuna izango duen.

Page 36: BIdeOtik 2016. Ikus-entzunezko bestelako narratibei begira

BIdeOtik zikloan egin duten lana aurkeztu aurretik, Iratxe Jaiok eta Klaas van Gorkumek tailer bat emango dute. UPV/EHUko Arte Ederren Fakultateko ikasleei eta interesa duten pertsona guztiei zuzenduta egongo da.

Tailerrean, jabetze ideia aztertuko dute, eta, horretarako, haiek orain dela gutxi egindako lan batzuk eta zenbait adibide historiko hartuko dituzte abiaburutzat, esate baterako, Jean Rouchen Les maîtres fous fikzioko dokumentala. Mimetizatzeko, faltsifikatzeko eta kopiatzeko estrategiek jatorrizko lanaren zentzua alderantzikatzeko duten boterea ikertzeaz gain, kulturako kanibalizazioa ohikoa den munduan estrategia horiek tresna politiko gisa duten indarraz eztabaidatuko dute.

Tailerra egiten dutenek aukera izango dute Iratxe Jaio eta Klaas van Gorkumen “Work in progress’ eta ‘Últimas Palabras’ lanen proiekziora joateko, apirilaren 26an, 19:00etan, Azkuna Zentroan.

Apirilak 26 9:00etatik 13:00eraUPV/EHUko Arte Ederren Fakultatea

Iratxe Jaiok eta Klaas Van Gorkumek emandako tailerra

T A I L E R R A

Page 37: BIdeOtik 2016. Ikus-entzunezko bestelako narratibei begira

Abiaburu gisa, hausnarketa bat egingo dugu, sorkuntza garaikideak hezkuntzako eta bitartekaritzako praktiketan txertatzeko dituen aukerei buruz. Ildo horretan, HAMACA Educa proiektuaren kasua azalduko dugu. Proiektu honek gazteengana hurbiltzen du bideo esperimentala, batetik, egungo sorkuntzan parte har dezaten lortzeko, eta, bestetik, ikus-entzunezko praktika garaikideekiko zaletasuna bultzatzeko.

Adibide hori eta beste kasu batzuk aztertuta, ariketa praktiko bat egingo dugu, hezkuntza-proiektu bat kontzepualizatzeko, elkarlaneko taldeetan. Gure proposamena gauzatzeko, testuingurua eta baldintzatzaileak aztertuko ditugu lehenbizi. Erabiliko dugun lan-ildoari esker, bideoak tresna ludiko gisa eta mainstreaming-eko mezuen dekonstrukzioa egiteko eta esperimentatzeko dituen aukerez baliatuko gara, eta eraldatzeko eta ikasteko prozesuak sustatuko ditugu.

Apirilak 26 9:00etatik 13:00eraUPV/EHUko Arte Ederren Fakultatea

Maiatzak 179:00etatik 13:00eraUPV/EHUko Arte Ederren Fakultatea

Sorkuntza garaikideari eta hezkuntza praktikei buruzko tailerra

T A I L E R R A

H A M A C A E D U C A

Page 38: BIdeOtik 2016. Ikus-entzunezko bestelako narratibei begira

Jesus Pueyok tailer bat egingo du BIdeOklipi buruz, Tartanga LHIIko ikasleen talde batekin. Bertan, genero honek dituen ezaugarriak aztertzeaz gain, generoa egiteko orduan dauden lan-aldi desberdinak aletuko dituzte: aurreprodukzioa, gidoi teknikoa, story board animatua (musikaz lagunduta), beharren xehakapena, filmatzeko planifikazioa, formatua eta kamerak hautatzea, talde teknikoa eta artistikoa, eta filmatzeko plana.Tailerra egin ondoren, LHIIko ikasleek ariketa bat prestatuko dute ikus-entzunezko genero honi buruz. Jarduera honen emaitza BIdeOtik-en programazioan sartuko da.

Tailerrak sei saio izango ditu, 2016ko apirilean eta maiatzean; Tartangako Lanbide Heziketako Ikastetxe Integratuan izango dira.

‘BIdeOklipi’ buruzko tailerra Jesus Pueyoren eskutik

T A I L E R R A

Page 39: BIdeOtik 2016. Ikus-entzunezko bestelako narratibei begira

Hiru orduko iraupena izango duen tailer honetan, hainbat modu erakutsiko ditugu animazioko film labur baten sorkuntza- eta ekoizpen-prozesuari heltzeko. Egilearen lanarekin hasiko gara, berez duen izaeragatik bakardadez egin eta hainbat hilabetez luzatzen den horrekin, beste egile batzuekin lankidetzan egindako proposamenetara iritsi arte, horietan, lan-dinamika guztiz berehalakoa eta bat-batekoa baita.

Lanak egiteko fase desberdinak irudikatzeko, jatorrizko material artistikoa eta lanak egiteko prozesua erakutsiko duen bideoko dokumentazioa jarriko da ikusgai.

Urriak 18 9:00etatik 13:00era UPV/EHUko Arte Ederren eta Komunikazioko Fakultatea

Animazio tailerra Isabel Hergueraren eskutik

H I T Z A L D I A

Page 40: BIdeOtik 2016. Ikus-entzunezko bestelako narratibei begira

Tokion eta Osakan gauez egindako grabazioen zatiak erakustea, irudien sekuentziak eta soinu-muntaketak ere bai, hain zuzen, Tokioko Shibuya eta Shinjuku eta Osakako Minami auzoak, neoizko argietan, argitutako publizitateko paneletan eta iluntasunean distira egiten duten toki guztietan fokua jarrita. Aireko errailbakar imanduetatik eta tren lasterretatik hartutako irudiak erakustea, mugimenduaren eraginez formak nola desitxuratzen diren ikusteko.

Bidaiako irudiak eta soinuak nahasteaz gain, Salaberriarengan eragin gehien izan duten lau zuzendari japoniarren filmetako laburpenak ere txertatu nahi dira: Mizoguchi, Ozu, Kurosawa, Naruse eta Oshimarenak.

Azaroak 22 9:00etatik 13:00eraUPV/EHUko Komunikazioko Fakultatea

Iñigo Salaberriaren ‘Los sonámbulos’ tailerra

T A I L E R R A

Page 41: BIdeOtik 2016. Ikus-entzunezko bestelako narratibei begira

Sra. Polaroiskak kamerarekin eta gorputzarekin lan egitea proposatzen du, haiek normalean horrela jokatzen baitute piezetan, inguruan duguna ulertzeko beste molde batzuk bilatuz. Gai batera hurbildu, inguruan ibili eta joko-arauak zehaztu. Laborategi bat sortu, gauzak kontrolik kanpo uzteko, ertzeetan eta mugetan egoteko, eta dena desberdin izateko aukera, jakin-mina eta desira benetan gauzatu ahal izateko.

Tailer honen bidez, tresnak eskaini nahi dizkiegu Tartanga LHIIko ikasleei, lanak beste toki eta jarrera batzuetatik garatzeko lagungarri, interesgarriena ulermen osoa izan ez dadin. Mugak, ziurgabetasuna, definizioak itxiak ez izateko desira eta benetako komunikazioa izateko borondatea dira tailerrak dituen helburuetako batzuk. Sistema gisa jokatzea jakintzat ematen dena gezurtatzeko. Begirada kanpora eta barrura zuzentzea aldi berean.

Tailerra 2016ko azken hiru-hilekoan izango da.

Azaroak 22 9:00etatik 13:00eraUPV/EHUko Komunikazioko Fakultatea

Sra. Polaroiska

T A I L E R R A

Page 42: BIdeOtik 2016. Ikus-entzunezko bestelako narratibei begira

ZENTROAREN ORDUTEGIA

ASTELEHENA-OSTEGUNA

OSTIRALA

LARUNBATA

7:00 - 23:00

7:00 - 24:00

8:30 - 24:00

8:30 - 23:00 IGANDEA

MEDIATEKA BBK

9:00 - 21:00

11:00 - 21:00

ASTELEHENA-OSTIRALA

LARUNBATAK, IGANDEAK ETA JAIEGUNA

[email protected] ARRIQUIBAR, 4 - 48010 BILBAO944 014 014

GURE JARDUETARA IRISTEA ERRAZTEKO NAHIZ JARDUERAZ ENTZUMEN-GAITASUN HOBEAZ GOZATZEKO LAGUNTZA TEKNIKOA BEHAR IZANEZ GERO, ESKA IEZAGUZU.ALHONDIGABILBAO ESPAZIOA IRISGARRIA DA PERTSONA GUZTIENTZAT.

Liburuxka hau zurekin eraman baino lehen pentsa ezazu ingurumenaren inguruan duzun erantzukizunarekin eta konpromisoarekin. Ez baduzu erabiliko, utz ezazu bertan, beste pertsona batzuek ikus dezaten.

www.azkunazentroa.com

JARDUERA FISIKORAKO ZENTROA

ASTELEHENA-OSTIRALA

LARUNBATAK ETA IGANDEAK

7:00h - 23:00h

8:30h - 23:00h

Jendetzako ordutegia Infopuntuan eta telefonoan:Astelehenetik ostiralera: 8:00 - 22:00Larubat, igande eta jaiegunetan: 9:00 - 22:00