tsa { datorrena } maite ubiria alferrikako egitasmoekin ... · bezain sinplea. argibide bila,...

7
2018 | urtarrila | 27 GAUR8 2 / 3 hutsa atzerria E mmanuel Macronek bost hamarkadaz luza- tu den gatazkari irtenbidea eman dio. Bretai- niako Notre-Dame-des-Landes herrian aire- porturik ez dute eraikiko. Ezin da ziurtzat eman, ordea, hautu horrekin frantziar presi- denteak berehalako etekinik lortuko duenik. Inkestek ez dute betarik uzten ganant-ganant formula plantan eman duela argudiatzeko afera honetan. Gau- zak horrela, galderak berehala datoz: zergatik eman du gehiengo zinez erosoa duen mandatariak garaian egini- ko erreferendumeko emaitzari bizkarra emanez NDDL makroegitasmoa behin betiko lurperatzeko agindua? Nolatan izan du eskubide sozialen eta lan eskubideen aurkako oldarraldia martxan eman duen estatuburuak botere izugarria duen Vinci enpresarekin izenpetutako “betoizko kontratua” hauste- ko atrebentzia? Zalantza ho- riek eta beste anitz mahai gainean ezar daitezke. Alta, erantzunak ematea ez da galdera ikurrak barreiatzea bezain sinplea. Argibide bila, 2017an Esta- tu frantsesean gertatu zen lurrikara politikoari begira- da iraunkorra, tarteka sa- minduraz betea, eskaini dion egile bati irakurri berri diodan tribunari helduko diot. Jarduera politikoen dimentsio kulturalak aztertzen dituen Gaël Brustierrek flashback egin eta iazko ur-go- raldiak utzitako arrastoari buruzko gogoeta argitaratu du Slate.fr magazinean (https://goo.gl/PgwNDn). Jean-Marie Colombanik, “Le Monde” egunkariko zu- zendari ohiak sorturiko argitalpen digitala, gaur-gaur- koz, Rothschild taldeak kontrolatzen du. Alderdi Sozia- listaren bilakaera ikusita, ez da oso zaila antzekotasunak aurkitzea. Idazlea bera Jean Jaures Fundazioren lagun- tzailea da, hain zuzen «erradikaltasun politikoak» azter- tzeko sorturiko taldeko kidea. Azalpenak ematen dituen ikertzaileak, bere burua frantziar sistema politikoaren ertzean kokatu baino, establishment-aren bihotz taupa- dak ongi entzuten diren eremutik heltzen dio gogoetari. Podemosen gainbehera bere tesia sendotzeko baliatuz, Brustierrek argiki adierazten du Estatu frantsesean 2008ko krisiarekin batera zabaldu zen aukera leihoa ix- tear dela. Ikerlariak ohartarazi duenez, «horrek ez du esan nahi krisia gaindituta dagoenik, baizik eta horrek utzitako panorama finkatzeko bidean dagoela». Horrek azalduko luke, bere ustez, proiektu zentrista baten era- mailea ez izanik ere, Macronek zentralitate politikoa hain azkar okupatu izana. Esanguratsua bada macronismoari horrelako sendo- tasun labela ematea, nork eta sozialisten ezkerraren zaindaritzat har daitekeen analista batek. Egilearen te- siari so eginez gero, alderdien krisiaren gainean botere- autoritate-estatu «errestaurazio» prozesua abian litzate- ke. Ikuspuntu ezkor horrekin bat egin gabe ere, agerikoa da NDDLko aireportuko dosierra kitatzerakoan Macro- nek termino estrategikoetan jardun duela. Hollanderen luzabideak zein Sarkozyren presazko apustuak bazter- tuz, «ondorengoari konpondu gabeko arazoak uzten ez dizkion» presidentearen izaera eraiki nahi du. NDDLri, AHTri edo 2025ko Erakusketa Unibertsala antolatzeko hautagaitzari muzin eginez, hainbat alferrikako egitas- mo ez direla in deliberatu du Macronek. Aldiz, auzi poli- tiko zaharren kasuan (Korsika, Euskal Herria...) erabaki- men berarekin inertziak haustera jokatuko du edo, bere aurrekoek egin bezala, herrien borondate demokratikoa bere agenda erreformistatik out utziko du? { datorrena } Alferrikako egitasmoekin tematzea ez da «in» NDDL, AHT edo 2025ko Erakusketa Unibertsala antolatzeko hautagaitza bertan behera utziz zama arindu du Macronek. Herrien borondateari galga kentzeko erabakimen bera izango al du? Maite Ubiria hutsa hutsa hutsa

Upload: others

Post on 24-Jan-2021

0 views

Category:

Documents


0 download

TRANSCRIPT

Page 1: tsa { datorrena } Maite Ubiria Alferrikako egitasmoekin ... · bezain sinplea. Argibide bila, 2017an Esta-tu frantsesean gertatu zen lurrikara politikoari begira-da iraunkorra, tarteka

2018 | urtarrila | 27

GAUR8• 2 / 3hutsa

atze

rria

Emmanuel Macronek bost hamarkadaz luza-tu den gatazkari irtenbidea eman dio. Bretai-niako Notre-Dame-des-Landes herrian aire-porturik ez dute eraikiko. Ezin da ziurtzateman, ordea, hautu horrekin frantziar presi-denteak berehalako etekinik lortuko duenik.

Inkestek ez dute betarik uzten ganant-ganant formulaplantan eman duela argudiatzeko afera honetan. Gau-zak horrela, galderak berehala datoz: zergatik eman dugehiengo zinez erosoa duen mandatariak garaian egini-ko erreferendumeko emaitzari bizkarra emanez NDDLmakroegitasmoa behin betiko lurperatzeko agindua?Nolatan izan du eskubide sozialen eta lan eskubideenaurkako oldarraldia martxan eman duen estatuburuakbotere izugarria duen Vinci enpresarekin izenpetutako“betoizko kontratua” hauste-ko atrebentzia? Zalantza ho-riek eta beste anitz mahaigainean ezar daitezke. Alta,erantzunak ematea ez dagaldera ikurrak barreiatzeabezain sinplea.Argibide bila, 2017an Esta-

tu frantsesean gertatu zenlurrikara politikoari begira-da iraunkorra, tarteka sa-minduraz betea, eskainidion egile bati irakurri berridiodan tribunari heldukodiot. Jarduera politikoen dimentsio kulturalak aztertzendituen Gaël Brustierrek flashback egin eta iazko ur-go-raldiak utzitako arrastoari buruzko gogoeta argitaratudu Slate.frmagazinean (https://goo.gl/PgwNDn). Jean-Marie Colombanik, “Le Monde” egunkariko zu-

zendari ohiak sorturiko argitalpen digitala, gaur-gaur-koz, Rothschild taldeak kontrolatzen du. Alderdi Sozia-listaren bilakaera ikusita, ez da oso zaila antzekotasunakaurkitzea. Idazlea bera Jean Jaures Fundazioren lagun-tzailea da, hain zuzen «erradikaltasun politikoak» azter-tzeko sorturiko taldeko kidea. Azalpenak ematen dituenikertzaileak, bere burua frantziar sistema politikoarenertzean kokatu baino, establishment-aren bihotz taupa-

dak ongi entzuten diren eremutik heltzen dio gogoetari.Podemosen gainbehera bere tesia sendotzeko baliatuz,Brustierrek argiki adierazten du Estatu frantsesean2008ko krisiarekin batera zabaldu zen aukera leihoa ix-tear dela. Ikerlariak ohartarazi duenez, «horrek ez duesan nahi krisia gaindituta dagoenik, baizik eta horrekutzitako panorama finkatzeko bidean dagoela». Horrekazalduko luke, bere ustez, proiektu zentrista baten era-mailea ez izanik ere, Macronek zentralitate politikoahain azkar okupatu izana.Esanguratsua bada macronismoari horrelako sendo-

tasun labela ematea, nork eta sozialisten ezkerrarenzaindaritzat har daitekeen analista batek. Egilearen te-siari so eginez gero, alderdien krisiaren gainean botere-autoritate-estatu «errestaurazio» prozesua abian litzate-

ke. Ikuspuntu ezkor horrekin bat egin gabe ere, agerikoada NDDLko aireportuko dosierra kitatzerakoan Macro-nek termino estrategikoetan jardun duela. Hollanderenluzabideak zein Sarkozyren presazko apustuak bazter-tuz, «ondorengoari konpondu gabeko arazoak uzten ezdizkion» presidentearen izaera eraiki nahi du. NDDLri,AHTri edo 2025ko Erakusketa Unibertsala antolatzekohautagaitzari muzin eginez, hainbat alferrikako egitas-mo ez direla in deliberatu du Macronek. Aldiz, auzi poli-tiko zaharren kasuan (Korsika, Euskal Herria...) erabaki-men berarekin inertziak haustera jokatuko du edo, bereaurrekoek egin bezala, herrien borondate demokratikoabere agenda erreformistatik oututziko du? •

{ datorrena }

Alferrikako egitasmoekintematzea ez da «in»

NDDL, AHT edo 2025ko ErakusketaUnibertsala antolatzeko hautagaitzabertan behera utziz zama arindu duMacronek. Herrien borondateari galgakentzeko erabakimen bera izango al du?

Maite Ubiria

hutsa

hutsahutsa

Page 2: tsa { datorrena } Maite Ubiria Alferrikako egitasmoekin ... · bezain sinplea. Argibide bila, 2017an Esta-tu frantsesean gertatu zen lurrikara politikoari begira-da iraunkorra, tarteka

atzerria

Habanan Ko-l o n b i a k oGobernuak eta FARCg e r r i l l a kadostu zu-

ten Egia, Justizia, Erreparazioaeta Ez Errepikapenerako Siste-ma Integralak bost zutabe di-tu: Egiaren Batzordea; Desa-gertuak Bilatzeko UnitateBerezia; Bakerako JurisdikzioBerezia; biktimen erreparazio-rako neurriak eta azken ha-markadotan herrialdean ger-tatutakoa ez errepikatzekobermeak.2016ko irailaren 26an hauta-

tu zituzten Bakerako Jurisdik-zio Berezia osatuko dutenepaileak Kolonbian eta LuzMarina Monzon abokatua De-sagertuak Bilatzeko UnitateBereziko zuzendari izendatuzuten. Aldiz, oraindik ez dukargua hartu eta oraindik ezdaki zein izango den unitateasortu ahal izateko aurrekon-tua ezta zeintzuk izango direnizango dituen finantzazio itu-rriak. Izendapena jakinaraziziotenetik, erakundearen az-piegitura diseinatzeko finan-tziazio proiektua zehaztekoeskatu dio Gobernuari, Unita-te Berezia Justizia Ministerioa-ren mende baitago. Hori guz-tia arautuko duen dekretuarenzain dago baina Monzon.Villavicencion jaioa, aboka-

tua da ofizioz Monzon. Eskar-mentu handia du giza eskubi-deekin eta desagertutakopertsonekin lotutako gaietan.1997tik 2009ra, Kolonbiako Ju-rista Batzordeko kide izan zen.Kolonbian oso ospetsuak izandiren auziak izan ditu esku ar-tean, horien artean 1987an 19

merkatariren desagerpenaMagdalenan; Jaime Garzon ko-mikoaren heriotza 1999anedota Union Patriotica alder-diaren kontrako genozidioa.Memoria Historikoko Zentroa-ren ikerlari ere izan da.Ehun talde baina gehiagok

proposatu zuten Monzon Uni-tate Bereziko zuzendari gisa,giza eskubideen alde, gatazka-ren ondorioz biolentzia sexua-la jasan duten emakumeen al-de eta desagertuen egoeraikustarazteko egindako lana-gatik. Behartutako desagerpe-nak agenda politikoaren parteez direla salatzen du.Kolonbiatik GAUR8rekin te-

lefonoz eginiko elkarrizketan,Monzonek Unitate Bereziasortzea lorpen handia dela na-barmendu du, eta HabanakoAkordioak testuinguru politi-kotik babestea eskatzen du.Hauteskundeen hurbiltasunakgiro politikoa are gehiago na-hastu du, eta aurrekontuakizoztuta daude. Unitatea Bere-ziaren azpiegitura finkatzeazgain, bilaketak hasteko plan-gintza metodikoa osatzea dalehentasunetariko bat. Habanako Akordioetan ida-

tzita dagoenez, Unitate Bere-ziak izaera humanitarioa izan-go du eta judizioz kanpokoa.Ondorengoak dira zehazki be-re ardurak: gerraren ondoriozedo gerraren testuinguruandesagerrarazitako herritarrenerrealitatearen berri zehatzajasotzea, horretarako beha-rrezko informazio guztia bil-duz; hamarkadotan aurkituta-ko gorpuen identifikazioabizkortzea Medikuntza Legale-ko eta Zientzia Forentseko Ins-titutu Nazionalarekin batera;gorpuen bilaketa, identifika-zioa eta entrega koordinatzea;eta iturri desberdinetatik lor-tutako informazioa gurutzatueta baieztatzea.

Gatazkan esku hartzea izandutenekin eta desagertuenedo hobi komunen gaineko in-formazioa izan dezaketen per-tsonekin egindako elkarrizke-tak sekretupekoak izango dira.Lekukotasunak, estrajudizia-lak. Informazioa ematen dute-nek tratamendu berezia jaso-ko dute justiziaren partetik.Unitateak lana modu inte-

gralean egin ahal izateko, fun-tsezkoa da Egiaren Batzordeamartxan jartzea eta batak bes-tearekin informazioa truka-tzea. Era berean, Estatuarendatu-base ofizialetara sarbideaizango du eta biktimen nahizgiza eskubideen aldeko era-kundeekin hitzarmenak sina-tu ahal izango ditu informa-zioa partekatzeko. Aldi berean,bai Gobernuak bai FARCek ereberaien jardunbidearen ondo-rioz desagertutako pertsoneiburuzko informazioa ematekokonpromisoa hartu zuten.Ahal den neurrian, familia

bakoitzari bere senitartekoa-ren desagerpenari buruz lortuduen informazioarekin txoste-na emango diote. Ahal bada,gorpua ere entregatuko diote,betiere familia bakoitzaren ohiturak eta jatorri etniko-kul-turala errespetatuz. Kopia batEgiaren Batzordeari emangozaio.Bilaketa prozesuan senideen

parte hartzea bermatuko duUnitate Bereziak. Gorpuak no-renak diren jakiterik ez dene-an, gorde egingo dira etorkizu-nean identifikatu ahal izatekohelburuarekin. Sei hilabetero,egindako lanaren berri eman-go dute publikoki, betiere bik-timen pribatutasuna errespe-tatuz. Legez kanpoko hilerri,hilobi eta hobi komunen erre-gistroa osatzeko agindua ba-dute.Unitate Bereziko langileak

ez daude behartuta prozesu

«Desagertuak Bilatzeko Unitate Berezia osatu izana

senideen lorpena izan da»

LUZ MARINAMONZON

Kolonbiako gatazka armatuarekin lotuta

desagerrarazitako lagunak bilatzeko sortu

berri duten Unitate Bereziko zuzendaria da

Luz Marina Monzon abokatu kolonbiarra.

Ainara Lertxundi

ABOKATU KOLONBIARRA

Page 3: tsa { datorrena } Maite Ubiria Alferrikako egitasmoekin ... · bezain sinplea. Argibide bila, 2017an Esta-tu frantsesean gertatu zen lurrikara politikoari begira-da iraunkorra, tarteka

2018 | urtarrila | 27

GAUR8• 4 / 5

judizialetan deklaratzera, eztasalaketak jartzera ere. Bakera-ko Jurisdikzio Bereziak edoEgiaren Batzordeak deitzeko-tan, egindako txosten foren-tseak berretsi eta horien gai-neko azalpenak besterik ezdituzte eman beharko.

Zer suposatzen du zuretzat ja-sotako ardura berriak?Erronka benetan handia da ni-retzat gatazkaren testuingu-ruan desagertutako pertsonakbilatzeko Habanako Akordioekaurreikusitako unitatearen zu-zendaria izatea. Ardura handiada. Kolonbia zorretan dago de-sagertutakoen senideekin etanire onena emango dut lanhonetan.

Nondik hasi lanean?Epe motzera begira, lehenta-suna hobi komunetan aurkitudiren gorpuzkiak identifika-tzea da. Horietako asko gorpu-tegietan pilatuta daude, nore-nak diren ere jakin gabe. Horiurrats garrantzitsua izango li-tzateke senideei erantzunakemateko bidean. Era berean,egun desagertuen inguruandugun informazioaren arabe-rako lan plangintza sistemati-koa osatu behar dugu. Hori da,hain zuzen, dugun erronkarikhandiena. Baina, lanean hasiaurretik, lehenengo unitateabera osatu eta finkatu behardugu. Erakundea zerotik has-ten da, orain arte ez da horre-lakorik egon Kolonbian. Nirelantaldearekin batera, oina-rriak adostu behar ditugu, hauda, etxearen egitura bere oso-tasunean eraiki.

Noiz egongo da martxan?Zoritxarrez, ezin diot zure gal-derari zehaztasunez erantzun.Justizia Ministerioaren behin-behineko dekretuaren arabe-ra, lantaldea 260 lagunez osa-

tuta egongo litzateke gutxigorabehera. Batetik, lantaldeadministratiboa, eta, bestetik,gorputz teknikoa. Bogotan etaeskualdeetan lan egitea da as-moa. Eskualdeak jasotzen du-gun informazioaren araberazehaztuko ditugu. Baina ezdakit hori guztia noiz jarrikoden martxan. Ziurgabetasun handiak dau-de. Unitatea arautzeko dekre-tua Auzitegi Konstituzionala-ren esku dago. Eta epaileekoraindik ere ez dute beraienazken hitza esan. Konstituzio-nalak Habanako AkordioekUnitate Bereziari emandakomanamendua eta bilaketa hu-manitarioaren izaera bera erealda dezake. Oso larria izangolitzateke horrelakorik gerta-tuz gero. Unitateak duen be-

rezko izaera hori galtzekoarriskua dago eta horrek askokezkatzen gaitu. Izan ere, be-rezkotasun horrek egiten duunitatea aitzindari gatazka ar-matuaren testuinguruan de-sagerrarazitakoen bilaketan. Nabarmendu nahiko nukeere hauteskunde kanpainarenbezperatan gaudela. Martxo-an Legebiltzarra hautatzekohauteskundeak egingo dira,eta, maiatzean, berriz, presi-dentea hautatzeko lehen itzu-lia. Hilabete horietan aurre-kontuak izoztuta gelditzendira, eta, beraz, jendea kontra-tatzeko baliabideak murritza-goak dira. Ez dakigu ze bitar-teko aurreikusi dituztenBakerako Jurisdikzio Berezia-ren barruan dagoen Desager-tuak Bilatzeko Unitate Berezia

martxan jartzeko. Nik behin-tzat ez dut informazio hori.

Habanako Akordioak blokekonstituzionalaren barruansartuta daude. Sinadurarenostean, Suitzako KontseiluFederalean utzi zuten FARCeketa Gobernuak akordioarentestua. Juan Manuel SantosenGobernuak Nazio Batuetanere aurkeztu zuen EstatuarenAldebakarreko Adierazpengisa. Halere, Akordioaren in-plementazioa uste bainomantsoago doa eta legebil-tzarkideek emendakinakegin dizkiote, hasierako sa-koneko esanahia aldatuz.Hortaz, Akordioa hautsi egindaitekeela esan al daiteke?Baietz esango nuke, batez erehauteskunde testuinguruan

«Epe motzera,

lehentasuna hobi

komunetan aurkitu

diren gorpuzkiak

identifikatzea da.

Horietako asko

gorputegietan

pilatuta daude

norenak diren ere

jakin gabe»

“Argazkiak: Gorka RUBIO | ARGAZKI PRESS

Page 4: tsa { datorrena } Maite Ubiria Alferrikako egitasmoekin ... · bezain sinplea. Argibide bila, 2017an Esta-tu frantsesean gertatu zen lurrikara politikoari begira-da iraunkorra, tarteka

atzerria

buru-belarri sartuta gaudela-ko. Fiskal nagusiak Akordioarikritika asko egin dizkio eta oz-topoak ere jarri dizkio, ez bai-titu eskumenik galdu nahi.Justizia arruntaren arabera,desagertuen bilaketa beraridagokio, baina Bakerako Juris-dikzio Bereziak bestelako bi-tartekoak aurreikusten ditu,Unitate Berezia eta Egiaren Ba-tzordea kasu. Espero dut Auzi-tegi Konstituzionalak akordio-en edukia errespetatuko duela.

Eta Konstituzionalak akor-dioen letra aldatuko balu,

zer-nolako testuinguru poli-tikoan egongo ginateke?Itxaropenari eta konfiantzaridagokionez, oso larria izangolitzateke. Inondik inora errazaizan ez arren, itxaropena piztuduen bake prozesuari sonakentzea izango litzateke. Auzi-tegi Konstituzionalak Kolon-biak beste hainbat esparrutanaurrerapauso demokratikoakematea ahalbidetu du. Baina,arestian aipa bezala, asko kez-katzen gaitu testuinguru poli-tikoak epaileen erabakiengannolabaiteko eragina izatea, eta,ondorioz, bakegintzan fun-

tsezkoak diren mekanismoakdesitxuratzea. Horrelakorikgertatzekotan, gehien sufritu-ko luketenak biktimak eta ga-tazkak gehien kolpatu ditueneskualdeak izango lirateke. De-sagertuak Bilatzeko UnitateBerezia biktimen lorpen histo-rikoa izan da eta beraiekin zo-rretan gaude herri gisa.

Informazio iturri batetik bes-tera izugarri aldatzen da de-sagertuen kopurua. Ba al da-go jakiterik zehatz-mehatzzenbat desagertu dauden Ko-lonbian?

Hori da beste desafioetarikobat. Orain arte ez dugu lortufitxategi bateratu bat eduki-tzerik. Erakunde bakoitzak be-re fitxategi propioa du eta ho-rren arabera egiten du lan.Bakoitzak bere irizpideak ja-rraitzen ditu eta, hori dela eta,zifra oso desberdinak ditugu.2000. urtean, Bilaketa Batzor-de Nazionala sortu zen desa-gertutakoen erregistroa egite-ko. Erregistro horrek gabeziaasko ditu, gainontzeko era-kundeek ez dutelako berarekininformazioa partekatzen. Fis-kaltza da desagerpenen ingu-

ruko salaketak bideratzeko ar-dura duena. Fiskaltzak, ordea,ez dio kasu guztien berri ema-ten Batzorde Nazionalari, hor-taz, erregistroa osatu gabe gel-ditzen da eta ez dago jakiterikzein den gatazkaren ondoriozdesagertu diren pertsonen ko-puru erreala. Informazioa par-tekatzeko borondate falta ho-rri aurre egin behar diogu;hori da beste erronka handie-tako bat. Iturri batzuk kontuanhartzen baditugu, desagertuak60.000 dira; nire uste apale-an, ordea, askoz gehiago dira.

Bilaketarekin batera, UnitateBereziaren konpromisoa fa-milia bakoitzari bere senide-aren kasuari buruzko txostenbat ematea da, nahiz eta gor-pua ez agertu. Konpromisohori gautzerik ba al da?Une honetan ezin diot galderahorri erantzun. Hori lortzensaiatuko gara, baina ez dakitlortzeko gai izango garen, den-bora ere gure kontra dugu.eta.Adibidez, 80ko hamarkadandesagertutako askoren kasuanez zuten salaketarik ere jarri, beldurragatik; askok isilpeangorde zuten senideen desager-pena eta sekula inork ez ditubilatu. Horrek zailtzen du bai informazio fidagarria izateabai horren araberako plangin-tza bat egitea. Kasu askori bu-ruz ez dugu inolako daturiksokatik tira egin ahal izateko.Horrekin ez dut esan nahi, ha-lere, bilaketa posiblea ez de-nik. Desagertu guztiak bilatubehar ditugu eta hori da, hainzuzen ere, Desagertuak Bila-tzeko Unitate Bereziari emanzaion manamendua. Orain arteko bilaketak plan-gintzarik egin gabe egindira,eta hori ezin dugu errepi-katu. Bilaketak modu planifi-katuan, ordenatuan eta koor-dinatuan egin behar ditugu;

«Biktimei

erantzunak zor eta

eman behar dizkion

Estatu baten parte

sentitu behar dugu

guztiok honek

funtzionatu ahal

izateko»

Page 5: tsa { datorrena } Maite Ubiria Alferrikako egitasmoekin ... · bezain sinplea. Argibide bila, 2017an Esta-tu frantsesean gertatu zen lurrikara politikoari begira-da iraunkorra, tarteka

2018 | urtarrila | 27

GAUR8• 6 / 7

hori da neure buruari jarridiodan erronka. Biktimei azal-penak ere eman behar dizkie-gu. Informazio faltaz gain, era-kundeen arteko koordinazioeza gainditu behar dugu; era-kunde bakoitzak bere lan ere-mua mantendu nahi du eta ezdu eskumenik galdu nahi. Bik-timei erantzunak eman behardizkion Estatu baten partesentitu behar dugu guztiokhonek funtzionatzeko. Era-kundeen arteko lan protokolobat egitea gustatuko litzaida-ke, eta honakoa guztion zere-gina dela aditzera eman. Desa-gertuak bilatzea ez dagokiosoilik honi edo besteari; guz-tiok dugu ardura bat eta elkar-lanean jardun behar dugu. Es-tatu gisa jardun behar dugu.

Unitateak lan egin ahal izate-ko behar-beharrezkoa duEgiaren Batzordea martxanjartzea. Dagoeneko aurkeztudituzte bertako kideak eta zu-zendaria.

Bai, horrela da. Gatazkan eskuhartu duten aktore guztiekEgiaren Batzordean azaldu be-harko lukete egindakoa edobehintzat dakitena. Emandakoinformazio hori ez da helburujuridikoekin erabiliko. Guk da-tu horien beharra dugu desa-gertuak bilatzen hasteko edobehintzat beraiekin zer gerta-tu zen zehazten hasteko. Infor-

maziorik gabe ezin dugu deusere egin.

Hitz egindakoaren ostean,zein diagnosi egiten duzu?Nire ustez, aukeraz eta itxaro-penez beteriko momentu ba-ten aurrean gaude. Testuingu-ru politikoak ez oztopatzea eta Habanako Akordioak gauzatuahal izatea espero dut. Ez zenerraza izan Akordioa sinatzea.Kolonbia aldatzeko esperantzadugu, baina baita gerrak utzidizkigun zauriak sendatzekoere. Beldurtzen nau norbera-ren eta sektore jakin batzueninteres zikoitzek guztion espe-rantza zapuztea. Hau ez da ba-ke prozesu bat egiten den le-hen aldia, ez da gero betetzenez diren akordioak sinatzen di-ren lehen aldia. Hori berriz gertatuko ez den esperantzadut. Habanako Akordioak Ko-lonbiarentzat dira; espero dutkolonbiarrok, horien onura-dun izanik, testuinguru politi-kotik babesteko gai izatea.

«Desagertu guztiak

bilatu behar ditugu

eta hori da, hain

zuzen, Desagertuak

Bilatzeko Unitate

Bereziari emandako

agindua. Orain arte

plangintzarik gabe

egin dira bilaketak

eta hori ezin dugu

errepikatu»

GIZARTEAK DESAGERTUEIBIZKARRA EMATEN DIENEAN

Luz Marina Monzonek desafio handia du esku artean:

desagertutako pertsonen inguruan Kolonbian hedatutako

axolagabetasuna gainditzea. «Ez dut jendearen ezaxola

deitoratzen, luzaroan bizirauteko estrategia baten parte izan

baita. Baina bada garaia hortik ateratzeko», helarazi du.

Kolonbiako Memoria Historikoaren Zentro Nazionalak 1970

eta 2015 artean herrialdean 60.000 desagertutik gora egon

zirela eman du aditzera “Aurkitu arte. Behartutako

desagerpenaren drama Kolonbian” izenburua duen ikerketa

txostenean. «Pertsona bat desagerrarazi egiten dugunean, bere

nortasuna ezabatu nahi dugu errotik. Argazkiak errebelatzeko

erabiltzen denaren alderantzizko prozesua da; desagertutako

pertsona belatzea da helburua, ikusezin bihurtzea»,

nabarmendu zuen Gonzalo Sanchezek, Memoria Historikoaren

Zentro Nazionaleko zuzendariak, txostenaren aurkezpenean.

«Desagertutako pertsona bat ez dago ez bizirik ezta hilda ere.

Izaera hori hartzen du familiaren diskurtsoan. Lurperaturik

gabeko hildako bat da, eta, gizaki bizi bat bailitzan, beti irain

eta torturen biktima da. Bi egoerok benetan gogorrak eta

gordinak dira senideentzat. Batzuetan lehen egoera dute

buruan, eta, besteetan, bigarrena. Bi hipotesi horien artean bizi

dira etengabe. Ezjakintasun horrek pertsonaren galera

fisikoarengatik pairatzen duten mina jasanezinago egiten du».

Sandra Milena Zorio Bogotako Unibertsitate Nazionaleko

ikasleak “Ez bizirik ez hilik ez dagoen norbaitegatik sentitzen

den mina. Irakurketa freudianoa bortxazko desagerpenaren

doluari” graduko lanean jasotako hausnarketa da.

«Amaierarik gabeko dolua pairatzeaz gain, desagertutakoen

senideek galdu duten hori berreskuratzeko borroka egiten

duten aitak, amak, seme-alabak... dira. Beraien irmotasunari eta

lanari esker, bortxazko desagerpena delitu gisa tipifikatzea

lortu zen, 2000 arte ez baitzen delitu ere. Desagerpena

bahiketarekin nahasten zen. Egun desagertuak bilatzeko eta

gorpuzkiak identifikatzeko baliabidek badaude, senideen

borrokari esker da», esan zuen aurkezpenean Sanchezek.

«Senideek aldarrikatzen duten egia eta justizia gizarte

osoaren aldarria izan beharko litzateke. Argentina, Txile eta

Uruguaiko diktadura militarretan egondako desagertu guztiak

batuta ere, Kolonbian daudenak baino gutxiago dira. Eta

pentsa, hori Kolonbian formalki demokrazia izanda! Hala ere,

oraindik orain, gizartearen gehiengoak bizkarra ematen dio

biolentzia mota honi», salatu zuen Sanchezek. Behin baino

gehiagotan, «zigorgabetasunari, estigmatizazioari eta

jendearen axolagabetasunari esker», desagertuaren senideak

eurak ere desagerrarazi dituztela esan zuen Sanchezek. «Behar-

beharrezkoa dugu gizarte bezala desagerpenak mahairatzea,

desagertuei izen eta abizenak jartzea, anonimatutik ateratzea,

desagerrarazi dituzten gizon-emakume eta haurren istorioa

kontatu behar dugu ez, baitira zifra soilak», amaitu zuen.

Page 6: tsa { datorrena } Maite Ubiria Alferrikako egitasmoekin ... · bezain sinplea. Argibide bila, 2017an Esta-tu frantsesean gertatu zen lurrikara politikoari begira-da iraunkorra, tarteka

atzerria

Bereizketa irten-bide bakarrada!». Argi duNickek, Kame-rungo eskualdeang lo fonoko

biztanleak. Bera bezala, azkenhilabeteetan gero eta gehiagodira independentziaren aldeagertzen direnak orain artean federalistak gehiengoa zireneskualdean. Jaundeko aginta-riek errepresio bortitzarekinerantzun diote bertako krisiarieta horrek Kamerun utzi etaestatu berri bat –Ambazoniaizenekoa– sortzeko gogoa sus-pertu egin du. Afrikako beste leku askok

bezala, Kamerungo mendebal-deko eskualde honek ere kolo-nizazioaren ondoren kanpokoindarrek ezarritako mugen on-dorioak pairatzen ditu. Duelaurtebete krisi soziopolitiko la-rrian murgildu zen eskualdeanglofonoa, eta, orain arte fe-deralismoa aldarrikatzen zute-nen artean, gero eta indepen-dentziaren aldeko militantegehiago daude. Kamerungo 23 milioi biztan-

leetatik %20 baino ez dira an-glofonoak eta oso presentziatxikia dute herrialdeko insti-tuzio eta komunikabideetan.Duela urtebetetik hona, paira-tzen duten bazterketaren kon-trako mobilizazioak izugarri ugaritu dira.

Gobernuak ez du onartzenez federalismoa ezta indepen-dentzia ere, eta errepresiore-kin erantzun du. Indarkeriagora doa. Nickek dionez, «da-goeneko ez da posible Kame-rungo alde frankofonoarekinadiskidetzea. Norbaitekin ara-zoak dituzu eta berak hil egi-ten zaitu. Zer egingo duzu ba berekin?», galdetu du, joanden urriaren 1ean egindakomanifestazioa gogoan. Egun horretan Ambazoniak

independentzia aldarrikatuzuen sinbolikoki, 1961ko urria-ren 1ean britainiarren eskuegondako Kamerungo lurral-dearen hegoaldeak frantzia-rren mende egondako zatiare-kin bat egin zuela gogoan. Bada, Sisiku Ayuk Tabe, egun-go mugimendu independen-tistako buruak, sare sozialetanzabaldu zuen urriaren 1eko in-dependentzia aldarrikapenaeta bera Ambazoniako presi-dente bezala aurkeztu zen.

TIROKA ERANTZUN

Ayukekin bat eginez, indepen-dentistak manifestazioak egi-ten saiatu ziren gune anglofo-noetan. Baina Kamerungo segurtasun indarrek benetakobalak erabili zituzten manifes-tarien kontra Bamenda, Ndop,Kumbo eta Kumba hirietan.Indar armatuek 17 hildako era-gin zituzten, Gobernuak ha-

mar baino aitortu ez arren.Urritik, gainera, egoerak oke-rrera egin du. Erbestean dau-den buru independentistak«autodefentsa» aldarrikatzetikborrokarako deiak egitera iga-ro dira eta gutxienez 16 poliziaeta militar hil dituzte talde ar-matuek urritik hona.Krisia duela urtebete inguru

piztu zen. Irailean 50.000 per-tsona kalera atera ziren inde-

pendentziaren alde. Etxerakoagindua, lau pertsona bainogehiagoko elkarretaratzeendebekua eta herrien artekomugimenduak galaraztea izanzen agintarien erantzuna. Or-dutik, atxiloketa masiboak iaegunero gertatu dira eta akti-bista anglofono eta kazetariugari kartzelatu ditu JaundekoGobernuak. Erantzun gisa, iazurte osoan zehar mobilizazio

Eskuinean, independentziarenaldeko manifestazio bat.Behean, kolonizazio garaianbritaniarren esku izandakolurraldea. Nigeriarekin bat eginzuen iparraldeak eta, aldiz,Kamerunen geratu zenhegoaldea. Beherago,independentistak Ambazoniakobandera erakusten.GARA

«GOOD BYE, KAMERUN»Errepresioak independentziaren aldekoborroka indartu du eskualde anglofonoan

Pablo Ruiz de Aretxabaleta

Kamerungo eskualde anglofonoak agur esan nahi dioKameruni, urte luzez jasandako bazterketarekin guztiznekatuta. Jaundeko Gobernuak errepresioarekin erantzundio Ambazonia izeneko estatuaren aldarrikapen sinbolikoari.Baina indarkeriak independentziaren aldeko aldarria aregehiago suspertzea baino ez du lortu.

ATZERRIA / b

Page 7: tsa { datorrena } Maite Ubiria Alferrikako egitasmoekin ... · bezain sinplea. Argibide bila, 2017an Esta-tu frantsesean gertatu zen lurrikara politikoari begira-da iraunkorra, tarteka

2018 | urtarrila | 27

GAUR8• 8 / 9

eta grebak antolatu zituztenindependentistek, eta eskolakia egunero itxita izan ziren.Gatazkan Nigeriak ere esku

hartu du, mugimendu inde-pendentistako hamar buruatxilotuz, tartean Sisiku AyukTabe bera, Ambazoniako “pre-sidentea”. Abokatuek legezkanpoko atxiloketak direla sa-latu dute. Kamerun osoa bezala, Am-

bazonia kolonia britainiar etafrantsesen artean kokatutakoAlemaniako kolonia izan zen.Lehen Mundu Gerraren ondo-ren, Londresen esku geratuzen, 1960ra arte. Hamabosturteko gerraren ostean, Kame-runek 1960an lortu zuen inde-pendentzia. Mendebaldeanoharkabean igarotako gerraizan zen, Frantziak eraso borti-tzak egin arren, Aljeriako ga-tazkak estali zituelako.Independentziarekin, lurral-

de anglofonoko iparraldeak

Nigerian geratzea erabakizuen. Ambazonia, berriz, Ka-merungo parte izatera igarozen 1961ean, erreferendum ba-ten ondoren. Hainbat urtez es-tatu federal bat osatu zuten al-de frankofonoak etaanglofonoak, baina, 1972an,deuseztatuta geratu zen etaKamerun estatu bakar batu gi-sa eratu zen. Ambazoniaren aldeko ekin-

tzaileek estatu bat kudeatzekobaliabideak dituztela diote, etapetrolioa, landaketak, elektri-zitatea sortzeko ahalmena etaLimbeko portua aipatzen di-tuzte horren froga gisa. Den-bora luzean, gainera, protestaegin dute petrolioren iraba-zien banaketa desorekatua de-la-eta. Petrolioa kudeatzenduen Sonara enpresa publiko-ak Limben du egoitza, bainainoiz ez du izan zuzendari an-glofonorik. Eta bertako ardura-dun gehienak ere frankofono-

ak dira. Baso-ustiaketatik ate-ratako irabazien zati bat Lim-ben geratzen da, baina petro-lioren irabaziak Jaundera doazzuzen-zuzenean.«Bidegabekeria da nagusi.

Asko galdu dugu orain atzeraegiteko», salatu du Nickek.Denda baten jabe den Johnekere ez du ikusten atzera egite-ko aukerarik. «Bereizketanahiago dut. Kexaka eta nega-rrez ari den haur bat jo egitenbaduzu, are gehiago asaldatu-

ko da. Bada, gure seme askohil dituzte», esan du. Bere us-tez, «anglofonoek ez dute or-dezkapenik instituzioetan etaadministrazioan. Ez dugu en-tzunak izateko eskubiderik».Azpigarapenak eragindako

arazoak Kamerungo beste lu-rraldeetan ere izaten dira, bai-na Ambazoniako kasua bere-zia da. «Errepideak txikitutadaude. Aberatsek hegazkinakerabiltzen dituzte eta guk lo-katzetan ibiltzeko ordaintzenditugu zergak!», esan du Joh-nek. Bamendan errepideak zu-loz beteta daude: Babadjou az-ken hiri frankofonotikBamendara doan errepideatxikituta dago, konpontzekolehen lanak duela gutxi hasibadira ere.Samanthak ere ezin du baz-

terketa gehiago jasan. «Azter-keta ofizialetan baztertutagaude. Onartutako guztiak Ja-oundetik datoz!», salatu du.Bere ustez herri bat banatzeaez da erraza, «aita batek ezdiolako semeari erraz alde egi-ten uzten», baina itzulera-ga-beko puntu batera iritsi dira,haserrea handiegia baita:«Etxetik alde egin behar dugu,agur esan gabe».

Kamerungo mapa 1919-1961

1961ean Kameruni

atxiki zitzaion

GAUR8

Iparraldeko Kamerun

Britainiarra

Iparraldeko Kamerun

Britainiarra

Iparraldeko Kamerun

Britainiarra

HegoaldekoKamerun

Britainiarra

HegoaldekoKamerun

Britainiarra

HegoaldekoKamerun

Britainiarra

JaundeJaundeJaunde

NIGERIA(Erresuma

Batua)

NIGERIA(Erresuma

Batua)

NIGERIA(Erresuma

Batua)

KAMERUNFRANTSESAKAMERUN

FRANTSESAKAMERUN

FRANTSESAEKUATORE

AFRIKA FRANTSESA

EKUATORE AFRIKA

FRANTSESA

EKUATORE AFRIKA

FRANTSESA

GINEA ESPAINIARRA

GINEA ESPAINIARRA

GINEA ESPAINIARRA

KON

GOKO

NGO

KON

GO

1961ean 196

1961ean Nigeriari

atxiki zitzaion

1961ean 196

Ambazoniaren aldeko ekintzaileek estatu batkudeatzeko baliabideak dituztela diote, frogagisa petrolioa, Limbeko portua, landaketak etaelektrizitatea sortzeko ahalmena aurkeztuz

Ambazoniak independentzia aldarrikatu zuensinbolikoki urriaren 1ean, frantziarren mendeegondako Kamerungo zatiarekin 1961eko egunhorretan egin zuela bat eskualdeak gogoan