ttipi-ttapa aldizkaria. 537 alea

12
EZKONTZA GEHIGARRIA 2011 | ERAZTUNAK | ANDREGAIAREN SOINEKOA | MUTILAREN JANZKIA | ANDREGAIAREN ORRAZKERA | ANDREGAIAREN MAKILLAJEA | JATETXEA | EZTEI-BIDAIA | LOREAK | ARGAZKI ERREPORTAJEA | GONBIDAPENAK

Upload: ttipi-ttapa

Post on 19-Feb-2016

249 views

Category:

Documents


2 download

DESCRIPTION

EZKONTZA GEHIGARRIA

TRANSCRIPT

Page 1: TTIPI-TTAPA ALDIZKARIA. 537 ALEA

EE ZZ KKOONN TT ZZ AA GG EE HH II GG AA RR RR II AA 22 00 11 11

|| ERAZTUNAK

|| ANDREGAIAREN SOINEKOA

|| MUTILAREN JANZKIA

|| ANDREGAIAREN ORRAZKERA

|| ANDREGAIAREN MAKILLAJEA

|| JATETXEA

|| EZTEI-BIDAIA

|| LOREAK

|| ARGAZKI ERREPORTAJEA

|| GONBIDAPENAK

Page 2: TTIPI-TTAPA ALDIZKARIA. 537 ALEA

12 | ttipi-ttapa | 537 zbk.

2011.03.03EEZZKKOONNTTZZAA GGEEHHIIGGAARRRRIIAA

ILEA

Ezkongai bakoitzak bereneurrira egindako jantziaaukeratzeko orduaEzkontza antolatzerakoan hartu behar den erabaki garrantzitsuene-takoa jantzia aukeratzea da. Eskaintza ugariak, batzuetan, lanaerraztu beharrean zaildu baino ez du egiten. Norberak egun horretan gustura jantziko duen arropa bilatzea da jomuga. Jantziak probatzen hasteko ordua da.

Ezkontza egun berezia denez, arroparena ilusiozegin beharreko aukeraketa da, emozioz betetakoegun horretako elementu garrantzitsua baita.Ezkontza egunerako jantzia bilatzeak badu berezailtasuna. Diseinatzaile handienetatik denda apa-lenetara joan aurretik, zer nahi dugun argi izan be-har dugu.Emakumeen kasuan, soinekoak katalogoetan ikus-tea ez da nahikoa. Janzterakoan nola gelditzenden jakitea da garratzitsuena. Dendara joan etabehar adina jantzi probatzea da garrantzitsuena,neurrira egindako hori topatu arte.Modako azken joerek estilo klasikoaren aldeko apus-tua egiten dute. Soineko laburrak eta forma des-berdinak nagusi dira pasareletan. Hala ere, ez-kontza gehienetan ezkongaiek aukeratzen dituz-ten jantziek klasikotasuna dute ardatz. Beraz, mo-dako joeretan inspiratutako soinekoaren bilaketadago abian jarri beharra.Ezkongai bakoitzarentzat janzki bat dago. Soine-ko hori topatzeko estiloa definitu beharra dago.Minimalista, modernoa, printsesa estilokoa, erro-mantikoa edo bukolikoa. Bakoitzak bere gustuenarabera aukeratu dezake. Arropa hori zer mate-rialez osatu erabakitzea da hurrengo pausoa. Jos-keta arras landua dutenak, harribitxietatik hasitabrodatuetaraino, aukera zabala dago. Arropa sin-pleena ongi aukeratutako gerriko edo osagarri ba-tek bete dezake.

Eraztunak funtzio garrantzitsua betetzen duteezkontzan. Beraz, aukeraketa egiteko astia har-tu beharra dago. Gaur egun, estilo eta mate-rial ugaritan aurki daitezke. Klasikoen arteanurre gorrizko eraztunak daude. Urre zuridunekere gero eta harrera hobea dute. Urre motabiren arteko konbinazioak ere badaude mer-

katuan. Eraztunak aukeratzerakoan harribitxiz hornitutakoak nabar-mentzen dira. Diamantea da harribitxien artean gehien erabiltzen de-na. Egun horretan distira egin behar du, inoiz egitekotan.

ERAZTUNAK

Gustuko duzun eraztunparea aukeratu duzu?

Page 3: TTIPI-TTAPA ALDIZKARIA. 537 ALEA

| 13ttipi-ttapa | 537 zbk.

2011.03.03

GIZONEZKOEN JANZKIAKlasikoena ezkongaiak txakeaeramatea da. Tradizioaren ara-bera lebita beltzak faldoiekineramatea, marradun prakak etatxaleko grisa. Ezkongaiaren etatestiguen jantzia da. Bertsio gri-sa ere badago, baina ezkon-gaiak bakarrik eraman dezake,goizeko ezkontzetan. Beste au-kera batzuk ere badaude. Tra-jea txalekoarekin eramatean,arropa hori beste momentu ba-terako aprobetxatu daiteke.Gizonezkoek txaleko eta kor-bataren koloreak aukeratzeadute hartu beharreko eraba-kietako bat. Batzuek janzki oso-rako beltza aukeratzen dute.Beti ere, emaztegaiaren soine-koaren koloreak ezagutzea ko-meni da bi jantzien koloreak es-tilo berekoak izan daitezen.

Page 4: TTIPI-TTAPA ALDIZKARIA. 537 ALEA

14 | ttipi-ttapa | 537 zbk.

2011.03.03EEZZKKOONNTTZZAA GGEEHHIIGGAARRRRIIAA

ILEA

Nola orraztu norbereestiloari eutsiz, bainaukitu erromantikoarekinApaingarriek orrazkerari ukitu pertsonala ematen diote, eta orrazke-ra osatu dezakete. Estilo bakoitzerako apaingarri egoki bat aurkidaiteke, aukera zabala dago eta, gainera hainbat eratara erabildaitezke. Loreak apaingarri moduan eramatea klasikoa da, bainaorain ere boladan daude.

Ezkontzarako orrazkera egokia aukeratzerako orduan, kontuan izanbehar da zer estiloko soinekoa eramaten den, aurpegiaren forma eta,batez ere, garrantzitsua da orrazkerarekin eroso sentitzea eta identi-fikatzea.Aurten berriena ukitu erromantikoa eta orrazkeretan trentzak erabil tzeada; hainbat eratan orraztuak izan daitezke: alde batera, handiak, txi-kiak...

IILLEEAA SSOOLLTTEE EEDDOO BBIILLDDUUAA??Emaztegaiaren galdera ohikoena izaten da: ile-asolte edo bildua? Hoberena da norberak daukanestiloa segitzea. Ezkontzarako itxura erabat alda-tuz gero, mozorrotuta ikusteko arriskua dago. Be-raz, beti ilea solte erabiltzeko ohitura dutenek, kon-trolatutako ondak eta alde batera orraztutako ko-peta-ilea eraman dezakete. Hala ere, egun bere-zia izanik, beharbada estiloa aldatzeko gogoaizan daiteke. Melena nahi bezala eraman daiteke:lisoa, kixkurtua, ausarta... guztiek estilo naturala es-kaintzen dute. Ile erdi bildua ere arras eramanga-rria da, eta aurpegi-forma guztietan ongi ematendu. Baina, egokiena ile kizkurra dutenentzat izandaiteke. Mototsak moda-modan daude, era uga-ritakoak; altuak, baxuak, printsesarena edo italia-rrak... Motots italiarrak buruaren goialdean orraz-ten direnak dira, aurpegi borobila dutenentzat ezda gomendagarriena. Ile luzapenekin egindako bo-lumen handiko orrazkerak ere aipatzeakoak dira.

ILEA LABUR MOZTUAIle labur eta lisua eramaten baldin bada, koloreak garrantzia hartzendu; beraz, kolorearekin jokatu eta erreflexu batzuk emanez gero bolu-mena eta mugimendua lortuko da. Apaingarriek ere garrantzia bere-zia hartzen dute, orrazkerari ukitu berezia emanen diote eta. Ile labu-rra belarritako luzeekin eramatea aproposa izan daiteke.

APAINGARRIAKIlea labur zein luze eraman, apaingarriek ukitu pertsonala ematen dio-te orrazkerari, eta orrazkera osatu dezakete. Era askotako apainga-rriak daude; tiarek arrakasta handia dute, eta loreak ilearen apain-garri eramatea aspaldikoa bada ere, moda-modan segitzen du gauregun. Kapelak ere maiz erabiltzen dira.

MAKILLAJEA

Makillaje naturala,leuna eta iraunkorra daezkontzarako gehienaukeratzen denaOrrazkera eta makillajea soinekoaren osagarri direla eta, kontuanizan ezkontza eguna ez dela aproposena aldaketekin proba egiteko

Page 5: TTIPI-TTAPA ALDIZKARIA. 537 ALEA

| 15ttipi-ttapa | 537 zbk.

2011.03.03

MAKILLAJEA

Makillaje naturala,leuna eta iraunkorra daezkontzarako gehienaukeratzen denaOrrazkera eta makillajea soinekoaren osagarri direla eta, kontuanizan ezkontza eguna ez dela aproposena aldaketekin proba egiteko

Makillatzeko orduan kontuan hartu behar da ezkontza zer ordutanizanen den, zer soineko eramanen den, zein den loreen kolorea,orrazkeraren estiloa eta ilearen eta begien kolorea. Baita emazte-gaiaren pertsonalitatea ere, bertzeak bertze.Sinplea baina aldi berean elegantea den makillajea da ezkontze-tan normalean erabiltzen dena; makillaje leuna eta fi-na. Estilo erromantikoa da gehien aukeratzen du-tena. Elegantzia ematen duen makillajea, distirat-sua baina naturala. Ezkontza gauez bal-din bada, makillaje indartsueta sentsua-lagoa eramateko joera dago. Maki-llajearen oinarria aukera tzerakoanaunitz irauteko eta argazkien flas-hak jasotzeko egokia dena au-kerabehar da. Betileentzako mas-karak urararekin joaten ezdena izanbehar du, egun bereziaizanik hainbatek hunkituriknegar egiten du eta. Ko-lorete arrosa, melokotoikolorekoa edo marroiakdira hobekien ematendutenak.Emaztegaiak erosoegoteko garrantzi tsuada makillajea sinpleaizatea, eta ezsutsuegia.

Page 6: TTIPI-TTAPA ALDIZKARIA. 537 ALEA

16 | ttipi-ttapa | 537 zbk.

2011.03.03EEZZKKOONNTTZZAA GGEEHHIIGGAARRRRIIAA

JATETXEA

Erosotasuna etakalitatea dira otorduarenbaldintza nagusiakMahaiburuak gonbidatu guztiek ikusteko moduan egon behar du

Ezkontz-zeremoniaren urduritasunaren ondotik, gozatzeko tenoreaailegatzen da. Hurrengo urratsa otordua da, senar-emazteek os-pakizuna baino hilabete batzuk lehenagotik aukeratu beharrekoa.Horrelakoetan, dena kontuan hartu behar da emaitza perfektoaizan dadin. Lekuaren aukeraketa, mahaien kokapena, menu zehatz

baten hautua edo ondotik da-torren bestaren ospakizuna,senar-emazte berrien gogo-an geldituko dira bizi direnartean. Arrazoi honengatik,erabaki garrantzitsu hauekhartzen laguntzeko aholku ba -tzuk segitu behar dituzte bi-koteek. Hasteko, oinarrizkoa da jaki-tea zer gisako ospakizuna na-hi den. Ohiko otordu bat au-keratzen baldin bada, hoteledo jatetxeek eskaintzen di-tuzten jangeletako bat hartubeharko da, 100 eta 300 per -tsona artean hartzen ahal di-tuztenak eta horrelako ospa-kizunak antolatzen ohitua da-goen langilegoa daukatenak.Familia aunitzentzat mahaienkokapena egiazko buruhas-tea izaten da, protokoloarenarauak segitzea ez baita erra-za izaten batzuetan. Hauenarabera, mahaiburuak edopresidentzia mahaiak lehen-tasuna izan behar du jange-lan eta areto osotik ikustekomoduan egon behar du. Ma-haiburuan senar-emazteak etahauen gurasoek egon behardute. Gainerako mahaiak, hur-biltasun edo kidetasun irizpi-deen arabera kokatu behardira. Honela, senarraren seni-deak mahai batean, emazte-aren senideak bertze bate-an, bateko eta bertzeko lan-kideak bertzean… Gainera-ko mahaikideekin hurbiltasu-na eta solaserako aukera iza-tea komeni da. Orokorrean,

Page 7: TTIPI-TTAPA ALDIZKARIA. 537 ALEA

| 17ttipi-ttapa | 537 zbk.

2011.03.03

JATETXEA

Erosotasuna etakalitatea dira otorduarenbaldintza nagusiakMahaiburuak gonbidatu guztiek ikusteko moduan egon behar du

EZKONTZA AURREKONTUA

Sakel guztietarako ezkontzak daudeZenbat balio du ezkontzeak? Zenbat gastatu behar da ezkontzabatean?

Aurrekontuak zerikusi handia dauka gonbi-datu kopuruarekin, jatetxearen kategoria-rekin eta aukeratutako menuarekin. Zenbakibat ematea zaila da, baina gaur egune-an, ezkontzako gastuak, bikoteko, 20.000eta 35.000 euro artekoak izaten dira. Za-tirik handiena otorduak eramaten du, gas-tuen %55 baino gehiago egiten baitu, %11ezkontzarako jantziak, oinetakoak eta osa-garriek eramaten dute eta %9 inguru eztei-bidaira bideratzen da.

Otordua, garestienaArlo honetan bikoteak ez dira xuhurkerianibiltzen, izan ere, beharbada gonbidatuakez dira bertze xehetasun batzuetaz ohar-tuko, baina otordutik inpresio txarrarekinateratzen badira, ezkontzak porrot eginduela erraten ahal da. Beraz, aurrekontua-ren zatirik handiena otordura bideratzenda. Ehun gonbidatuko bazkari batean, ba-naz bertzeko prezioa ez da 8.000 eurotikjautsiko. Kalkuluak egiteko, otordu eta ba-rra libre ekonomiko bat, banaz bertze gon-bidatu bakoitzeko 90 eurotan aterako zai-gu. Ezkontza garestiago batean, gonbi-datu bakoitzeko 135 eurora ere ailega -tzen ahal da, kontzeptu berarengatik.

mahai bakoitzean hamabi lagun baino gehiago izatea ez da ko-menigarria. Egokiena sei eta hamar lagunen artean jartzea da.,baina hau gonbidatu kopuruaren eta aretoaren banaketaren ara-bera aldatzen ahal da.Bertze aldagai garrantzitsua menua da. Senar-emazteak produk-tuen kalitateaz eta kopuruaz kezkatuak egoten dira, baina konbi-nazio orekatua izatea ere garrantzitsua da. Normalena sarrerakoarinak eta beroak, arrainarekin konbinatzea da. Aipatzekoa daherrigunetatik urrun dauden jatetxetan, ezkontza paketearen ba-rrenean garraioa ere sartzen dutela batzuetan. Honela, gonbida-tuek otorduaz gozatzerakoan ez dute trafikoaz edo edariaren era-ginaz kezkatu beharrik.Bazkalondoko bestak ere badu bere garrantzia, lotsak alde ba-tera uzteko garaia izaten baita, dantza eta irri artean. Horretara-ko ere, espezialdutako orkestak izaten dira. Denak bat egin behardu, ezkontz-eguna bikotearen bizitzako egunik zoriontsuena izandadin.

Page 8: TTIPI-TTAPA ALDIZKARIA. 537 ALEA

18 | ttipi-ttapa | 537 zbk.

2011.03.03EEZZKKOONNTTZZAA GGEEHHIIGGAARRRRIIAA

EZTEI-BIDAIA

Itsasontzian bidaiatzekoaukera ugari daudeNozbait itsatsontzian ibili bazara, ongi jakinen duzu esperientziaahaztezina dela

Itsasontzi batean bidaia egitea baino gau-za erromantikorik ez omen dago bikote ba-tentzat. Eskaintzen dituzten zerbitzuak diraabantailen artean kontuan hartzekoak: ja-tekoa, edatekoa, dibertimenduak, ikuskizu-na… Ur gainean dabilen hiri bat bezala da,bere ibilbidean hainbat toki ezagutzeko au-kera ematen duena, maletekin harat eta ho-nat ibili gabe, batetik bertzera denbora al-ferrik galdu gabe, aieroportuetan informa-zioa bildu beharrik izan gabe… Itsasontzihauetako batean bidaiatuz gero, seguru as-ki urteurren batean berriz itzuliko zarela.

Page 9: TTIPI-TTAPA ALDIZKARIA. 537 ALEA

| 19ttipi-ttapa | 537 zbk.

2011.03.03

Itzuli bat Karibe aldeanBidaia laburrak edo luzeak, urrunago edo hurbilago. Norberaren na-hiaren arabera egokitutako aukera zabala da. Urrutiago joan nahidutenek hortxe dute Karibe eta, hurbilago nahi izanez gero, Europaaukera ona da. Karibe aukeratzen den kasuetan, bidaia gehienakMiami, Puerto Rico edo Fort Lauderaletik abiatzen dira. Panamako ka-nalean sartzen diren ibilbideak ere badira, eta Karibeko uharteetangeldialdiak egiten dituztenak ere bai. Karibetik Antilletara, KaribetikBahamara edo Karibetik Mexikora egiten diren itsas bidaiak estima-tuak izaten dira. Hori bai, zenbat eta lehenago erreserbatu, orduaneta hobeki.

EuropanEuropan barna ibiltzeak ere baditu abantailak. Itsasontzi barrenekoesperientziaz gain, kontinente zaharretik adierazgarriena dena eza-gutzeko aukera eskaintzen baitu. Atlantikoan edo Adriatikoan barna,Europa iparraldean, Fiordo eta Eskandinavian, Balear zein Kanariaruharteetan, Greziako uharteetan, Baltikoan, Mediterraneoan... Horiekizaten dira aukeratuenak.Helmuga edozein dela ere, bidaia ahaztezina izanen da ezkonbe-rrientzat.

Page 10: TTIPI-TTAPA ALDIZKARIA. 537 ALEA

Egun handia hurbiltzen ari da eta emaztegaiak ja-rriko dituen apaingarriak aukeratuak daude. Horie-tako bat, denboraz aukeratu eta arreta eskaini be-harrekoa, ospakizunean eramanen duen lore-xortaedo erramua da. Izan ere, lore-xortak alaitasuna, ko-lorea eta usain berezia emanen dio egun berezi ho-rretako xehetasun bakoitzari. Eta ez bakarrik lore-xortak, ezkontzako gainerako eremu eta giro guzie-tan ere (senargaiaren paparra, ezkongaiak erama-nen dituen autoa, ezkontza eginen den lekua, jan-gela…) lore apaingarriek ezaugarri horiek izanen di-tuzte.Loreen inguruan hizkuntza propioa sortu da, eta ho-rrela, lore bakoitzak esanahi berezia dauka, emozioedo sentimentuak adierazteko orduan. Adibidez, la-rrosa gorriak maitasunaren ikur dira, horiak adiskide-tasunarek, margaritak inozentzia eta garbitasunare-nak… Lore-xortari dagokionez, aukeratzen lagunduko du-ten arau orokor batzuk badira. Lehenik, andregaia-ren ilearen eta larruazalaren tonua kontuan hartu be-har da. Azal eta ile beltzarana edo iluna baldin ba-du, xorta biziagoak erabiltzen ahal dira, kolore fuk-sia edo horiekin. Aldiz, andregaiak ile horia edo azaltxuria baldin baditu, konbinaziorik egokiena koloreurdinekin edo pastel tonuekin lortuko da. Ilegorriek,berriz, laranja bezalako kolore indartsuak dituzte la-gunik onenak bere ilea nabarmentzeko.Ezkontzaren arabera, lore-xorta modu batean edobertzean aurkeztuko da. Ezkontza klasikoa bada,emaztegaiak bouquet xinple bat aukeratu beharko

du, zurtoin laburrekoa, telan bildua eta modu elegantean apaindua.Lorerik egokienak larrosak, kalak, orkideak, peoniak eta hortentsiak di-ra, pastel, krema edo zuri kolorean, fideltasunaren sinbolo den untza-ren kolore berdearekin konbinatuak. Horrelako xortetan gorri, larrosaeta lila koloreak ere erabiltzen dira erromantizismoa adierazteko. Emaz-tegaiaren pertsonalitatea ere adierazi behar du xortak eta bere jan -tziarekin ezin hobe konbinatu behar du.Bertze aukera lore bakarra eramatea da, kala edo eguzkilore bat, edobertzela zurtoin luzeko lore batzuk, elkarlotuak. Lirioak, tulipanak etaorkideak ere aukera ona dira eta koloreari dagokionez, monokroma-tikoa edo elkarrekin modu egokian bat egiten duten koloreak izan dai-tezke.Ezkontza eliza edo eraikin zibil batetik kanpo egiten bada, lore-xor-tarik egokiena kaskada forma duena izanen da, edo bertzela itxurabukolikoa duen bouquet ttiki bat, margarita edo bioletekin, adibidez.Xorta hau apaintzen bukatzeko ideia ona da adaxkak, iratzeak edolabanda loreak jartzea, usain oso berezia emanen baitiote.

20 | ttipi-ttapa | 537 zbk.

2011.03.03EEZZKKOONNTTZZAA GGEEHHIIGGAARRRRIIAA

LOREAK

Lore bakoitzak bere adiera duOspakizunaren arabera, lore-xorta modu ezberdinean apaindukoda eta ezaugarri jakinak izanen ditu

Page 11: TTIPI-TTAPA ALDIZKARIA. 537 ALEA

| 21ttipi-ttapa | 537 zbk.

2011.03.03

ARGAZKIAK ETA BIDEOAK

Aparteko egun batenkontakizuna osatzekoirudiakArgazkilari eta diseinatzailei dagokionez, sormenari eskaintzen zaiondenbora da eskontzako argazki bilduma desberdin eta bakarbihurtzen duena. Sormena garatzeko, denbora da garrantzitsuena.Argazkia ona izateko, ezkongaiak gustura egotea eta naturalagertzea bilatzen dute

Argazki politak egitea bakarrik ez, argazkiak ongi konposatutaegotea bilatzen da argazki album batean. Argazkilari batek in-probisatzen jakin behar du baina, hala ere, aurrez pentsatua edu-ki behar du zer nolako erreportajea izan behar den gutxi gora be-hera. Horretarako argazkilariak eta ezkongaiak elkar ezagutzekohitzorduak egiten dituzte aurretik.

Helburu nagusia, jasoko duten ar-gazki albumarekin identifikatutaeta gustura sentitzea da.Ezkontza bat argazkilariarentzatistorio bat kontatzea dela diote,ikusten dena kontatzea dela ar-gazkilariak egiten duena. Ezkon -tza baikotzari berezitasuna etaxehetasunak bilatzea.Ezkontzen direnentzat, gauza au-nitz dira egun horietakoak, dena-ren jabe izan ahal izateko. Ohar-tu ere ez dira egiten hainbat gau-zetaz, eta horixe da, hain zuzenere, albumaren funtzioa: bertarajo eta eguna izan denaren ma-rrazki bat bilatzea. Argazkiak ikus-ten dituztenean ohartzen dira, ba-tez ere, egun horretako xehetasunaskotaz.

Ezkontza egunean ge-hienetan bi argazkilari jo-aten dira, eguna hain-bat ikuspuntutatik ikuste-ko. Ber tzalde, lan bakoi -tzari ahalik eta denboragehien eskaini ahal iza-tea eta momentu bakoi -tzerako behar den den-bora izatea de garran -tzitsuena.

Page 12: TTIPI-TTAPA ALDIZKARIA. 537 ALEA

22 | ttipi-ttapa | 537 zbk.

2011.03.03

Gustu guztietarako gonbidapen ereduakdaude gaur egun. Kopia-dendetan ka-talogo ugari aurki genitzake, eta inter-neten ere orrialde askotan daude ere-duak. Letra etzanekin idatzitako gonbi-dapen tradizionalak ez dira falta, bainagero eta gehiago dira letra arruntago-ekin, marrazkiekin eta koloreekin jokatzenduten gonbidapenak.Loreen marrazkiak izaten dira ohikoenakgonbidapenetan; horra hor aukera bat.Bertzelako marrazkiak, baina, gero etagehiago erabiltzen dituzte ezkongaiek,eta katalogoetan denetarik topa gene-zake. Bihotzak eta ezkongaien marraz-kiak dira ohikoenak. Bikotekideen marraz-kietan, era guztietako daude: maitemin-duta xamur ageri daitezke, baina egoe-ra barregarian ere bai, parranda giroakedo, adibidez bizikleta baten gaineanezkontzara ailegatzeko ahaleginak egi-ten. Eredu horietatik kanpora norberakbere eskuz gonbidapenak egiteko auke-

ra ere badu. Izan ere, gero eta paper kla-se gehiago dago: koloretakoak, trama berezietakoak... eta tinta be-reziko errotulagailu eta boligrafoak ere asko daude. Irudimen pixkabatekin, gonbidapen txukunak egiteko moduan egon daiteke bikotea.Aukerak, milaka, beraz. Katalogoak hor daude, eta ahalik eta gonbi-dapen pertsonalenak egiteko bideak ere bai.

EEZZKKOONNTTZZAA GGEEHHIIGGAARRRRIIAA

GONBIDAPENAK

Klasikoak? Umoretsuak?Estilo guztietakogonbidapenakKatalogoetan galtzeko adina aukera dago gonbidapenen merka-tuan. Dotoreak, xumeak, koloretsuak, umoretsuak... Nahi izanez gero,norberak diseinatzeko materiala ere bada esku-eskura. Ezkontzakogainerako detaile guztien moduan, hau ere gustu kontua izanen da