suteak bizkaian

13
Geografi Informaziozko Sistema erabiliz Sute arriskua Bizkaiko basoetara aplikatuta

Upload: mikel-meabe-fernandez

Post on 21-Apr-2015

28 views

Category:

Documents


7 download

TRANSCRIPT

Geografi Informaziozko Sistema erabiliz

Sute arriskua Bizkaiko basoetara

aplikatuta

� AURKIBIDEA:

SUTEAK BIZKAIKO BASOETAN

1. Sarrera:

Lan honek Bizkaiko lurraldeko landa suteak jasateko daukan arriskua analizatzea dauka

helburu. Horretarako hainbat faktore kontutan eduki beharko dira aurrerago azalduko direnak.

Bizkaiko lurraldeari dagokionez landa suteak betidanik arazo larrienetakoak izan dira, nahiz

eta sute mota ugariena ez izan (Hiriko suteak, Industria suteak…).

2001-2002 urteen bitartean 272 sute egon ziren, ordea 2005-2006 urteen bitartean suteen

kopurua murriztu zen 81 izatera. Normalean sute gehienak baso inguruetan gertatzen dira

bereiziki, bertan era guztietako zuhaitz mota daudelarik: Pinu gorria,Larizio Pinua,Haritz

arrunta, Alertzea, Artea, Eukaliptua…

Sute mota honek lehen esan dugun bezala, ondorio txarrak izaten ditu, hirigunea eta

industrialdea ez bezala, sute hauek eremu oso handiak eta orografia malkartsuetara hedatzen

dira, zaila izanez sute hauek gertatutako tokira heltzea eta erradikatzea.

2. Helburuak:

Bibliografia:

AREITIO JIMENEZ BELEN. ”Elaboración de un mapa de riesgo de incendios del Duranguesado.

UPV-EHU.2010ko Otsailaren 7a.

ETXEBERRIA RAMIREZ PAULO,BRAZAOLA ROJO ADOLFO,EDESO FITO JOSE MIGUEL.”

Cartografía de peligro de incendio forestales mediante sistemas de información

geográfica y modelos de propagación”.UPV-EHU.2002Ko Ekainak 2.

BIZKAIKO FORU ALDUNDIA.”Suteak estadistika”.<web:

http://www.bizkaia.net/home2/Temas/DetalleTema.asp?Tem_Codigo=4436&Idioma=CA>

GEO-EUSKADI. <Web: ftp://ftp.geo.euskadi.net/cartografia>

EUSKALMET.”2011ko Meteorologia Txostena”.<Web:

http://www.euskalmet.euskadi.net/contenidos/informacion/cli_2011/es_clieus/adjuntos/capi

tulo01(2011).pdf>

3. Metodologia:

3.1 Faktoreak:

GIS bat sortzerako orduan hainbat faktore hartu behar dira kontuan. Faktore hauek lortu nahi

dugun emaitzaren arabera aukeratzen dira, emaitza hau faktore guztien konbinaketa bat

delarik. Ikertzen hari garen kasurako, suteak, 7 faktore erabiliko ditugu: hezetasuna (H),

orientazioa (O), malda (M), haizearen abiadura (HA) altuera (A) eta landaretza (L).

Lehen esan bezala, lortu nahi dugun emaitza faktore guztien konbinaketa bat da, baina faktore

guztiak ez dira berdinak. Ze motatakoak diren jakiteko faktoreen karakterizazioa erabiliko

dugu, zeinen arabera faktore bakoitzak balore batzuk izango ditu. Honako motakoak izan

daitezke:

1. MURRIZTAILEAK: Derrigorrez bete beharreko baldintzak ezartzen dituzte, bi motakoak

izan daitezke:

a. Baloragarriak: bi balio posible dituzte, posiblea izatea (1) edo ezinezkoa izatea

(0).

b. Ez-baloragarriak: ezinezkoari 0 balioa ematen zaio, baina posibleak

baloragarriak dira.

2. EZ MURRIZTAILEAK: Ez dute ezinezko balorerik.

Hurrengo taulan erabilitako faktoreen karakterizazioa ikus daiteke.

FAKTOREA

FAKTORE MOTA

MURRIZTAILEA EZ MURRIZTAILEA

BALORAGARRIA EZ BALORAGARRIA

Hezetasuna (H) X

Orientazioa (O) X

Malda (M) X

Haizearen abiadura (HA) X

Altuera (A) X

Landaretza (L) X

Behin karakterizazioa jakinda, faktore bakoitzari balioak ematea falta zaigu. Banan-banan

azalduko da faktore bakoitzaren zergatia eta bere baloreak, guztiak 0 eta 10 artean izango dira,

tauletan adierazita.

• Hezetasuna:

Sute bat sortzeko momentuan inguruaren eta batez ere landaretzaren

hezetasuna kontuan hartu beharreko faktore garrantzitsu bat da. Leku hezeetan sute

bat asteko arrisku txikiagoa dago. Fenomeno hau urtaroetan zehar ikus daiteke, udan

sute gehiago daude neguan baino, euri gutxiago eta bero gehiago egiten duelako.

Beraz, sikuagoak arriskutsuenak izango dira.

Hezetasuna (H) Balioa Ez murriztailea

Baxua 3 Ertaina 6 Altua 10

• Orientazioa:

Faktore honetan eguzkiak egunean zehar daukan posizioa hartzen da kontuan.

Eguzkiak bero gehien ematen duen momentuan hegoaldera orientatuta dauden

lurraldeetan ematen du, beraz zonalde hauek izango dira sute arrisku gehien

daukatenak. Iparralderantz orientatuta daudenak berriz ez dute hainbeste eguzkirik

jasango, beraz hezetasun gehiago izango dute eta arrisku faktore txikiena.

Orientazioa (O) Balioa M. baloragarria

Ekialdea 6 Mendebaldea 6 Iparraldea 3 Hegoaldea 10

• Malda:

Malda handiko zonaldeetan suteak azkarrago zabaltzen dira, beraz arrisku

faktore handiagoa izango dute, baina malda jakin batetik aurrera (70º-90º bitartean)

ez dago landaretzarik, beraz ez dago arriskurik.

Malda (M) Balioa M. baloragarria

0º/20º tartean 3 20º/40º tartean 6 40º/70º tartean 10 70º/90º tartean 0

• Haizearen abiadura:

Landaretza eta zuhaitzak aparte, haizeak ere suarengan eragin zuzena dauka,

ez bakarrik sua pizten laguntzeko, sutea zabaltzeko momentuan baita ere. Haize

gogorrarekin, sutea askoz azkarrago hedatuko da, denbora murriztuagoan hektarea

gehiago suntsituz.

Haizearen abiadura (HA)

Balioa M. baloragarria Haizerik ez 0 Haize gutxi 5 Haize asko 10

• Altuera:

Altuera faktoreari dagokionez kontutan izaten da sute zonaldeetara heltzeko

ahalmena, hau da, gero eta altuera gehiago gero eta arrisku altuagoa egongo da.

Honen arrazoia zera da, altuera handieneko lekuetara heltzeko baliabide gutxiago

daude altuera gutxiko zonaldeetan baino. Lurraren orografia ere eragina dauka, leku

altuenak malkartsuak direlako, sailagoa izanez itzaltzea.

Altuera (A) Balioa Ez murriztailea

0-500m 3 500-1000m 6 1000m-1500m 10

• Landaretza:

Suari erregaia botatzea bezalakoa da, gero eta landaretza gehiago gero eta

sute handiagoa sortuko da. Hala ere landare guztiak ez dira berdinak, eta hurrengo

taula zuhaitz moten arabera dago sailkatua, erretzeko duten erraztasunagatik.

Landaretza (L) Balioa Ez murriztailea

Pinudiak 10 Artea 8 Eukaliptoak 6 Pagoa 4 Haritza 2 Bestelakoak 0

Faktore guztiak aztertuta, emaitza lortu behar da, faktore guztiak formula batean batuz.

Formula honetan faktore ez murriztaileak biderkatu egiten dira, eta murriztaileak berriz

batu. Honekin balore maximo bat izango dugu zeinek arrisku altuena adieraziko duen.

Formula honako hau da:

������������� �� ∗ � ∗ �� ∗ �� � �� � ��

Formula honekin lor daitekeen balorerik altuena 30000 da, honek izango da arrisku faktore

altuena adierazten duena. Balore baxuena berriz 0 da. Datu hauetatik habiatuz, honako

sailkapena sortu dugu, zonalde bakoitza sailkatzeko bere sute arriskuaren arabera.

Hurrengo taulan sailkapena ikus daiteke:

SUTE ARRISKUA BALIOA Baxua 0-10000 Ertaina 10000-20000 Altua 20000-30000

3.2 Oinarrizko Osagai Geografikoak:

Gure suteen arriskua baloratzen duen GISren bidezko lana burutzeko, kontutan harturiko

faktoreak garrantzi handikoak izan dira, hauetako bakoitzak daukan beharrezko informazioa

bilatuz.

FAKTOREA H O M HA L A

Jatorrizko

Datuak

Taula/Puntu Lur Eredu Lur

Eredu

Taula/Puntu Eremua/Puntu Lur Eredua

Faktorea Puntuak Azalera Azalera Puntuak Puzzle Azalera

Faktoreen

Balorazioa

Azalera Azalera Azalera Azalera Azalera Azalera

Emaitza AZALERA(RASTER)

Gure faktoreak honakoak direla kontutan hartuta, zein mota eta nolako informazioa erabili den

analizatzea beharrezkoa izango da:

• Hezetasuna(H): Balio honi dagokionez, alde batetik taula bat georreferentziatu gabea

edukiko dugu, hainbat estazio meteorologiakoetan lorturiko datuekin. Datu hauek

lortzeko Euskalmet agencia vasca de meteorologiaren web orritik lortu dira, GIS

batean elementu puntualak izango balira bezala baloratuko direnak. Baina beste taula

bat ere edukiko da non estazio meteorologiako horiei dagokien koordenatuak edukiko

dituen eta ere web orri beratik lorturiko datuak izango dira.

• Orientazioa(O): Datu mota hau, LED edo Lur Eredu Digital bati loturik egongo da

bertatik lortuko bait dugu balioa. LED honek Bizkaialderako aukeratua izan dugu eta

“Dirección de Ordenación del Territorio” Eusko Jaurlaritzak buruturik izan da non

erabilitako eskala 1:50000 izango da 5*5mtako bereizmenarekin.

• Malda(M): Datu mota hau, LED edo Lur Eredu Digital bati loturik egongo da bertatik

lortuko bait dugu balioa. LED honek Bizkaialderako aukeratua izan dugu eta “Dirección

de Ordenación del Territorio” Eusko Jaurlaritzak buruturik izan da erabilitako eskala

1:50000 izanik, 5*5mtako bereizmenarekin.

• Haizea(HA): Balio honi dagokionez, alde batetik taula bat georreferentziatu gabea

edukiko dugu, hainbat estazio metereologikoetan lorturiko datuekin, GIS batean

elementu puntualak izango balira bezala baloratuko ditugunak. Baina beste taula bat

ere daukagu non estazio metereologiko horiei dagokien koordenatuak edukiko dituen.

Balio hauek lortzeko Euskalmet agencia vasca de metereologiaren web orritik lortu

dira.

• Landaretza(L): Datu honi dagokionez eremukoa eta puntuala dela jatorrian esango

dugu, hau da Excel fitxero bat daukagu non zuhaitz bakoitzaren izena edukiko dugun

eta beste aldetik mapa bat izango dugu, kasu honetan 1:10000 eskalan egongo dena.

Mapa honek eta datu hauek Geo-Euskaditik lortuak izan dira, Eusko jaurlaritzako

ingurumena, planifikazio territoriala eta agrikultura eta arrain saila sorturikoa.

• Altuera(A): Balio honi dagokionez, altuerako lortzeko lur eredu digital bat erabili da

(LED). Lur eredu digital honek “Direccion de Ordenacion del Territorio” Eusko

Jaurlaritza burutua izan delarik. Erabilitako eskala 1:50000 izanik eta 5*5mtako

bereizmenarekin.

3.3 Eredua:

Lan honetarako ditugun faktoreak kontutan izanda, eredu bat sortu da modu erraz batean lana

analizatzeko asmoarekin.

Hezetasuna faktoreari dagokionez alde batetik estazio metereologikoei dagokien puntu

geruza edukiko da eta bestetik puntu geruza horri dagokion taula bat, non bertan

Hezetasunaren balioa egongo den .

Horregaitik buruturiko lehenengo pausoa puntu geruza eta taula erlazionatzeko atributuen

pasatzea atributu komunaren bitartez izango da. Horrela taulan zegoen hezetasunaren balioa

puntu geruzari pasako zaio. Beraz prozesu hau burutzerakoan lorturiko emaitza geruza

puntuala izango da. Kasu honetarako azalera bat beharko denez, ondoren azaleraren

sorkuntza aplikatu beharko zaio, non kasu honetan puntu geruza erabiliz azalera bat sortuko

da. Azalera hau sortzeko Interpolazioaren eragiketa burutuko da. Beraz lortuko den emaitza

hezetasunari dagokion azalera izango da, eta behin burututa bakarrik falta egingo da

atributuen birsailkatzea, hau da azalerari balioa ematea Hezetasunari ezarritako balioen

arabera.

Bestaldetik Lur Eredu Digital (LED) batetik abiatuta bi azalera edukiko dira jatorri moduan,

orientazioari eta maldari dagokienak, baina hauek oraindik ez dute beharrezko balioak izango.

Horretarako orientazioaren kasuan orientazioaren prozedura burutu beharko da, modu

horretan lur eredutik orientazioaren kalkuluak burutuko dira gelaxkaren malda maximoa

kontutan izanda, azalera berri bat sortuz. Ordea maldari dagokionez malda prozedura burutu

beharko da, lur eredutik maldak kalkulatuz eta azalera berri bat sortuz.

Azkenik azalerak kalkulatuta daudelarik orientaziorako baita maldarako azaleren birsailkatzea

burutu da, non azalera bateko gelaxkak, aurretik harturiko baldintzak kontutan edukita,

faktoretan adierazitako baloreak erabiliz kategoria desberdinetan sailkatuko da. Horrela bi

azalera lortuz, malda eta orientaziorako.

Haizearen faktoreari dagokionez estazio metereologioen kokapena edukiko du geruza

puntuala osatuz. Bestaldetik Excel taula bat edukiko da, non estazio metereologiko

bakoitzerako kode bat edukiko da eta Haizearen batezbesteko abiaduraren balioa.

Horrela burutu beharko den lehenengo pausoa atributuak pasatzea atributu komunak

erabilita izango da, hau da geruza bati taula bateko atributuen pasatzea atributu komun

batean oinarrituz, kasu honetan puntuz osaturiko geruzak daukan kodea erlazionatuko da

estazio metereologikoen kodearekin, eta puntu geruzari Haizearen atributuaren balioa pasako

zaio.

Behin burututa dagoelarik haizeari dagokion geruza puntual bat lortuko da, baina nola azalera

bat beharrezkoa izango den, hurrengo eraldaketa burutu beharko da azalera sortzea. Horrela

eraldaketa honen bidez puntuez osaturiko geruza interpolazioaren bitartez azalera batean

bihurtzen da, haizearen azalera sortuz.

Ondoren azaleraren birsailkatzea burutu egin beharko da, ezarritako balioen arabera

sortutako azalerari balioak emanez.

Landaretzari dagokionez, kasu honetarako bi geruza edukiko dira, bat eremua izango dena eta

bestea elementuz puntualez osaturiko geruza. Horregaitik bi geruzen artean atributuak pasatu

ahal izateko atributuen pasatzea erlazio espazialarekin aplikatu beharko da. Kasu honetan,

informazioa pasatzerako garaian elementuen arteko erlazio geografikoak kontutan edukitzen

dira.

Behin erlazioa burututa, puzzle bat sortuko da (Poligonoa), eta atributuen birsailkatzea burutu

egin beharko da landaretza bakoitzari dagokion balioa emateko, aurretik zehazturiko balioen

arabera.

Ondoren nola azalera bat beharrezkoa izango den, rasterizazioa aplikatu beharko da, non

egitura bektorial bat raster formatura eraldatzen den, beharrezkoa izango den azalera sortuz.

Altuera faktoreari dagokionez, lur eredu digital bat erabiliko da. Nola Lur Eredu honek azalera

bat denez ez da inolako eraldaketarik egin beharko, baina bai azaleraren birsailkatzea burutzea

beharrezkoa izango da, faktore honi dagokion balioak emateko.

Azkenean faktore guztiekin azalerak lortu egin dira raster formatuan, eta mapen aljebra

aplikatuz azalera guzti horien informazio eratorria lortuko da, geruza berri baten barnean.

Mapen aljebra funtzio desberdinak erabiltzen ditu eta kasu honetarako funtzio lokala

aplikatuko da, non funtzio lokalek gelaxka bati, gelaxka horrek berak sarrera geruzatan

dauzkan balioekin eragiketak eginez ematen diote balioa.Hau da geruza bakoitzerako pixel

batekin lan egiten du, pixel hori azkeneko emaitza lortu arte eraldatuz. Prozesu hau azalera

osatzen duten pixel guztiekin gertatuko delarik. Behin azalera bakar bat edukita ezarritako

faktoreen motak kontutan edukita, sute arriskua analizatzeko beharrezkoa izango den formula

sortuko da:

������������� �� ∗ � ∗ �� ∗ �� � �� � ��

Azkenean formula aplikatuta dagoela, sute arriskuari dagokion mapa tematiko bat lortuko da,

non honek azalera bat irudikatuko duen raster formatuan.