prentsa oharra bilboko udal musika banda … · pasodoblearekin hasiko da, steven reineke...

2
PRENTSA OHARRA BILBOKO UDAL MUSIKA BANDA ARETATZAKO KIOSKORA ITZULIKO DA BIHAR OSTIRALA UDAKO DENBORALDIARI AGURRA EMATEKO Taldea Iñaki Urkizuren zuzendaritzapean arituko da 18:30etatik aurrera Kontzertuko programak Ricardo Dorado, Steven Reineke, José Franco, Francisco Alonso, Jorge Ben eta Bert Appermonten obrak jasotzen ditu Areatzako hilabete honetako agenda beste kontzertu batekin osatzen da (ostirala 24an), urriak 17an igandea, Euskalduna Jauregiko udazken- neguko denboraldiari hasiera eman aurretik Bilbon, 2010eko irailak 16. – Aste Nagusiko jarduera biziaren ondoren, Bilboko Udal Musika Banda BIHAR OSTIRALA berriro bueltatzen da Areatzako Kioskora datorren hilaren 24an amaituko den udako emankizunei amaiera ezinhobea ematera. Bi kontzertu hauek ekainean Zabalguneko eraikinean ospatutako kontzertuei txanda hartzera datoz. Neguan zehar Euskalduna Jauregian jazotakoaren harira, bandak astez-aste merkatu zaharra betetzea lortu du. Kontzertua, Iñaki Urkizu Bandako zuzendariordearen eskutik, 18:30etan hasiko da. Ostiral honetarako aukeratutako programa Ricardo Doradoren ‘Torre del oro’ pasodoblearekin hasiko da, Steven Reineke estatubatuar konposatzaile eta zuzendariaren ‘Sedona’ obertura eskeiniz ondoren. Kontzartuak, José Francoren ‘Eusko eleskiak’ konposatzen duten hiru mugimendurekin jarraituko du eta Francisco Alonsoren ‘La parranda’ obraren sailkapen sorta izango da entzungai gero. Emankizunaren amaiera Jorge Benen ‘Más que nada’ eta Bert Appermonten ‘Jericho’ obrek eskainiko dute. Hilabete honetako agenda Miribillan larunbata hilaren 18an 12:00etan eta ostirala 24an, Areatzan emango duten azken kontzertuek osatuko dute. Bilboko Banda datorren larunbata hilaren 25ean Elgoibarren arituko da gipuzkoar herri honetako Udal Bandaren 125.urteurrenaren harira antolatutako ospakizunen baitan. Rafael Sanz-Espert arituko da zuzendaritza lanetan azken bi kontzertu hauetan, Bilboko Udal Musika Bandako zuzendari titularra. Datorren urrian, igandea 17tik aurrera, Bandak Bilboko Euskalduna Jauregian bere udazken-neguko denboraldi berriari hasiera emango dio. Iñaki Urkizu Kerejeta (Beasain, 1961) zortzi urterekin hasi zen tronpeta jotzen etxeko ohitura jarraituz. Donostiako Goi Kontserbatorioan tronpeta ikasketak burutu zituen eta berehala Tolosako Udal Musika Bandan hasi zen tronpeta bakarlari bezala. Ondoren, zenbait musika eskoletako irakasle eta zenbait bandetako kolaboratzailea izan da, – Bilboko Orkestra Sinfonikoa edo gipuzkoar hiriburuko Konjunto Barrokoa, Araba Brass Taldea eta Gasteizko Big Band besteak beste- eta moldaketa, transkribatzaile eta euskal musikaren bildumagile lanetan bere ibilbidea landu duena da. 1988tik Ertzaintzaren Musika Banda zuzentzen du, tronpeta bakarlaria izan dena. 750 kontzertu baino gehiago zuzendu ditu eta zenbait diskoren grabaketetan parte hartu du. 2007tik Bilboko Udal Musika Bandako Zuzendariordea da. Bilboko Udal Musika Banda egun BILBAOMUSIKA Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailaren menpeko organismo autonomoaren ardurapean daude, Musika Eskola eta Udal Txistularien Banda bezala.

Upload: others

Post on 27-Aug-2020

6 views

Category:

Documents


0 download

TRANSCRIPT

Page 1: PRENTSA OHARRA BILBOKO UDAL MUSIKA BANDA … · pasodoblearekin hasiko da, Steven Reineke estatubatuar konposatzaile eta zuzendariaren ‘Sedona’ obertura eskeiniz ondoren. Kontzartuak,

PRENTSA OHARRA

BILBOKO UDAL MUSIKA BANDA ARETATZAKO KIOSKORA ITZULIKO DA BIHAR OSTIRALA UDAKO DENBORALDIARI AGURRA EMATEKO

• Taldea Iñaki Urkizuren zuzendaritzapean arituko da 18:30etatik aurrera

• Kontzertuko programak Ricardo Dorado, Steven Reineke, José Franco, Francisco Alonso, Jorge Ben eta Bert Appermonten obrak jasotzen ditu

• Areatzako hilabete honetako agenda beste kontzertu batekin osatzen da

(ostirala 24an), urriak 17an igandea, Euskalduna Jauregiko udazken-neguko denboraldiari hasiera eman aurretik

Bilbon, 2010eko irailak 16. – Aste Nagusiko jarduera biziaren ondoren, Bilboko Udal Musika Banda BIHAR OSTIRALA berriro bueltatzen da Areatzako Kioskora datorren hilaren 24an amaituko den udako emankizunei amaiera ezinhobea ematera. Bi kontzertu hauek ekainean Zabalguneko eraikinean ospatutako kontzertuei txanda hartzera datoz. Neguan zehar Euskalduna Jauregian jazotakoaren harira, bandak astez-aste merkatu zaharra betetzea lortu du. Kontzertua, Iñaki Urkizu Bandako zuzendariordearen eskutik, 18:30etan hasiko da.

Ostiral honetarako aukeratutako programa Ricardo Doradoren ‘Torre del oro’ pasodoblearekin hasiko da, Steven Reineke estatubatuar konposatzaile eta zuzendariaren ‘Sedona’ obertura eskeiniz ondoren. Kontzartuak, José Francoren ‘Eusko eleskiak’ konposatzen duten hiru mugimendurekin jarraituko du eta Francisco Alonsoren ‘La parranda’ obraren sailkapen sorta izango da entzungai gero. Emankizunaren amaiera Jorge Benen ‘Más que nada’ eta Bert Appermonten ‘Jericho’ obrek eskainiko dute.

Hilabete honetako agenda Miribillan larunbata hilaren 18an 12:00etan eta ostirala 24an, Areatzan emango duten azken kontzertuek osatuko dute. Bilboko Banda datorren larunbata hilaren 25ean Elgoibarren arituko da gipuzkoar herri honetako Udal Bandaren 125.urteurrenaren harira antolatutako ospakizunen baitan. Rafael Sanz-Espert arituko da zuzendaritza lanetan azken bi kontzertu hauetan, Bilboko Udal Musika Bandako zuzendari titularra. Datorren urrian, igandea 17tik aurrera, Bandak Bilboko Euskalduna Jauregian bere udazken-neguko denboraldi berriari hasiera emango dio.

Iñaki Urkizu Kerejeta (Beasain, 1961) zortzi urterekin hasi zen tronpeta jotzen etxeko ohitura jarraituz. Donostiako Goi Kontserbatorioan tronpeta ikasketak burutu zituen eta berehala Tolosako Udal Musika Bandan hasi zen tronpeta bakarlari bezala. Ondoren, zenbait musika eskoletako irakasle eta zenbait bandetako kolaboratzailea izan da, – Bilboko Orkestra Sinfonikoa edo gipuzkoar hiriburuko Konjunto Barrokoa, Araba Brass Taldea eta Gasteizko Big Band besteak beste- eta moldaketa, transkribatzaile eta euskal musikaren bildumagile lanetan bere ibilbidea landu duena da. 1988tik Ertzaintzaren Musika Banda zuzentzen du, tronpeta bakarlaria izan dena. 750 kontzertu baino gehiago zuzendu ditu eta zenbait diskoren grabaketetan parte hartu du. 2007tik Bilboko Udal Musika Bandako Zuzendariordea da.

Bilboko Udal Musika Banda egun BILBAOMUSIKA Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailaren menpeko organismo autonomoaren ardurapean daude, Musika Eskola eta Udal Txistularien Banda bezala.

Page 2: PRENTSA OHARRA BILBOKO UDAL MUSIKA BANDA … · pasodoblearekin hasiko da, Steven Reineke estatubatuar konposatzaile eta zuzendariaren ‘Sedona’ obertura eskeiniz ondoren. Kontzartuak,

KONTZERTUKO EGITARAUA Tokia: Areatzako Kioskoa Eguna: irailak 17, ostirala Ordua: 18:30etan

EGITARAUA - ‘Torre del oro’, Ricardo Dorado

- ‘Sedona’, Steven Reineke

- ‘Eusko Eleskiak’, José Franco

1. ............................................................ ‘Asiera’

2. ............................................................ ‘Seaska ondoan’

3. ............................................................ ‘Gabon abestia’

- ‘La parranda’, Francisco Alonso

- ‘Más que nada’, Jorge Ben/Arr. Naohiro Iwai

- ‘Jericho’, Bert Appermont

1................................................................ ‘Years of exile’

2................................................................ ‘The battle of Jericho’

3................................................................ ‘Victory’

4................................................................ ‘Celebration’

Informazio gehiago: BILKBAOMUSIKA prentsa bulegoa L&V COMUNICACIÓN – Itziar Villamandos Kale Nagusia, 81–3. Solairua, 9. 48011 BILBO Tel. 94 416 08 00 - Faxa: 94 439 30 56 Eskukoa: 657 796 583 [email protected]