olentzero, non zaude?

23
I Zer da euskara? Galdera horrek erantzun azkar eta erraz bat du, autoebidentea: euskara hizkuntza bat da, beste edo- zein bezalakoa. Baieztapen horretan bermatuz pertsona ugarik (eta ez nolanahikoak) euskararen despolitizazioa es- katu dute behin eta berriro, alegia, euskarari buruzko kon- tu ororen tratamendua oinarri horren gainean epaitzea, eta kitto. Adibidez, euskara komunikazio tresna bat da, ez bes- terik, ez dezagun politikarekin nahastu, edo, Iruña-Veleiako aurkikundeak direla-eta, mintza gaitezen filologo gisa, hots, gure komentario guztiak Zientziaren inperatibo metodolo- gikoen arabera mugatuz. Eta kitto. Euskara hizkuntza bat da, beste edozein bezalakoa, beraz, zientziaren ordua da, eta isil bitez ezjakinak. Baina errealitatea asmo zintzo guztiak baino harantzago doa eta, nahitaez, bere legea ezartzen digu: euskara, hizkun- tza bat izateaz gain, bada ere beste zerbait, alegia, euskal nortasun politikoaren zurkaitz nagusia. Hau da, euskara euskal nazionalismo mota ororen osagai garrantzitsua da, Olentzero, non zaude? Gogoeta bat Iruña-Veleiari buruz PRUDEN GARTZIA Azkue Bibliotekako zuzendaria 155 uztaila-abuztua 2006

Upload: others

Post on 27-Oct-2021

7 views

Category:

Documents


0 download

TRANSCRIPT

Page 1: Olentzero, non zaude?

I

Zer da euskara? Galdera horrek erantzun azkar eta errazbat du, autoebidentea: euskara hizkuntza bat da, beste edo-zein bezalakoa. Baieztapen horretan bermatuz pertsonaugarik (eta ez nolanahikoak) euskararen despolitizazioa es-katu dute behin eta berriro, alegia, euskarari buruzko kon-tu ororen tratamendua oinarri horren gainean epaitzea, etakitto. Adibidez, euskara komunikazio tresna bat da, ez bes-terik, ez dezagun politikarekin nahastu, edo, Iruña-Veleiakoaurkikundeak direla-eta, mintza gaitezen filologo gisa, hots,gure komentario guztiak Zientziaren inperatibo metodolo-gikoen arabera mugatuz. Eta kitto. Euskara hizkuntza batda, beste edozein bezalakoa, beraz, zientziaren ordua da, etaisil bitez ezjakinak.

Baina errealitatea asmo zintzo guztiak baino harantzagodoa eta, nahitaez, bere legea ezartzen digu: euskara, hizkun-tza bat izateaz gain, bada ere beste zerbait, alegia, euskalnortasun politikoaren zurkaitz nagusia. Hau da, euskaraeuskal nazionalismo mota ororen osagai garrantzitsua da,

Olentzero, non zaude?Gogoeta bat Iruña-Veleiari buruz

PRUDEN GARTZIA

Azkue Bibliotekako zuzendaria

155uztaila-abuztua

2006

Page 2: Olentzero, non zaude?

abertzaletasun erradikalenetik hasita autonomismo epele-neraino. Eta, ondorioz, debate politikoaren halabeharrezkoosagaia da, geuk nahi ez izanda ere. Erronka, beraz, ez daeuskara debate politikotik ateratzea, debate politikoa berarazionalizatzea baino. Ez besterik.

Zeren euskarari buruzko debate politikoa oso irrazionalaizan ohi da, gure sentimendu primarioenek goitik beherakutsatua. Normala da. Zeren, ez dezagun ahantz sarritangehiegizko zuzentasun politikoaren izenean aipatu gabe uz-ten ohi dena, hau da, espainiar nazionalismoaren helburunagusietako bat Espainia linguistikoki uniformizatzea da,argiago esanda, euskara (katalana, galiziera, asturiera etaaragoiera) desagertaraztea. Helburu hori komuna da ezke-rreko nazionalismo progresistenetik eskuineko nazionalis-mo klerikalenera. Aldatzen dena helburua erdiesteko bideada (hots, taktika), ez helburua bera: batzuentzat euskaraetsai zuzena da; beste batzuentzat, aldiz, aldarte onez sopor-tatu behar dugun kapritxo absurdo eta garestia, zibilizazioa-ren aurrerabideak lehenago edo geroago ezabatuko duena.Normala da debatea gatazkatsua suertatzea.

* * *

Historiari begiratuta espainiar nazionalismoa Euskal He-rriko abertzaletasuna baino lehenagokoa eta indartsuagoada. Haren sorrera XIX. mende hasieran kokatu ohi da, Na-poleonen inbasioaren aurkako gerratean. Hastapeneko unehaietan eta mende osoan ia, batez ere jite liberalekoa izan-go da nagusiki, hots, nolabait progresista eta ezkertiarra,baina katolikotasunaren itzala atzetik segika duela, harik etaEspainiako Eliza bera nazionalismora osoki eta suharkikonbertitzen den arte. XX. mendean, jakina denez, katoli-zismo klerikalista eta faxismozale baten garaitia ikusten du-gu gerra zibilaren errautsen artean gotortzen, hain fanatiko-ki nazionalista ezen jatorrizko nazionalismo liberalarenoroitzapena bera ere ezabatu baitzuen gehienon gogotik.

OLENTZERO, NON ZAUDE?

38

Page 3: Olentzero, non zaude?

Hurrengo hamarkadetan espainiar nazionalismoa frankis-moarekin berdindu ohi zen eta, ondorioz, sustrai liberalekonazionalista espainolak unibertsalismo antinazionalistarenzazpigarren zerura propultsatuak izan ziren; gaur egungehienek oraindik han diraute, nazionalismo ororen (etabatez ere euskal nazionalismoaren) kontrako aldarrikapenbarregarriak jaurtiz, beren guraso intelektualak lotsagorri-tzeko modukoak. Baina agian gure lana da beren inkohe-rentziak salatzea.

Zeren sustrai liberaleko espainiar nazionalismoaren gura-so intelektualek ez baitzuten inolako lotsarik beren naziona-lismoa lau haizetara zabaltzeko eta euskararentzako (adibi-dez) zeukaten mespretxua adierazteko. Intelektual hauei zordiegu XIX-XX. mende belaunean Espainiaren nortasun po-litikoaren birformulazio oso bat, klabe nazionalistan egina,mendean zehar eliteen artean izugarrizko arrakasta izanduena eta gizartearen sektore guztietara zabaldu dena. Hiruizen eman ditzagun: Unamuno, Menéndez Pidal eta Ortegay Gasset. Horiek hirurak dira gaurko Espainiaren guraso in-telektualak, nahiz eta ez bakarrak, Historia beti oso konpli-katua delako, eta paradoxaz josia.

Jakina denez, 36ko Gerra Zibila da gure historia hurbilaulertzeko gako nagusia. Bada, orain axola digun arazoari da-gokionez, faxisten altxamenduak guztiz zigilatu zuen orduraarte franko problematikoa zen aliantza politiko-intelektualbat, alegia, bat-batean espainiar nazionalista liberalek katalu-niar errepublikazaleekin eta euskal nazionalistekin ikusi zu-ten beren burua, guztiak itsasontzi berean, eta komunisteneta bestelako iraultzale batzuen eskutik. Aliantza hori (tazi-toa edo esplizitua, orain berdin dio) berez urte batzuk lehe-nago Errepublika ezartzeko eta kudeatzeko abiatu bazen ere,gerrak halabeharrezkoa bihurtu zuen, baina, adi, ez zen erra-za inorentzat. Horrek esplikatzen du sektore guztietatiketengabeko desmarkajeak, ñabardurak eta barne-borrokakgertatzea. Baina, finean, Francisco Francok dekretatu zuenguztiak zirela berdin arriskutsuak Espainia berriarentzat eta,

PRUDEN GARTZIA

39

Page 4: Olentzero, non zaude?

ondorioz, neurri batean edo bestean elkarrengana bildu zi-ren antifrankismoan eta demokrazia berrezartzeko Trantsi-zio Politikoan. Eta, gure arazoarentzat garrantzitsuagoa de-na, elkarrengana bildu ziren Autonomien Estatua sortu etakudeatzeko, bai orain dela hogeita bost urte, bai azken bi ur-teotan abiatzen ari den estatutuen berregokitze fase berrian.

Beraz, Hego Euskal Herriari dagokionez aliantza taktikoiraunkor bat izan dugu espainiar nazionalista liberalen etaeuskal nazionalisten artean. Prieto eta Jose Antonio Agirre.Gorabeheratsua izan arren, gaur egun arte iraun du eta, be-harbada, hurrengo urteetan berriz ere sendotu egingo da.Bada, nire hipotesia da aliantza hori guztiz sustraitu zelaHego Euskal Herriko gizartearen sektore oso zabaletan, po-litikaz haratago, bereziki kulturari eta euskarari dagokionezsentimendu konpartitu batzuk sortuz. Sasoi batean esatenzen bezala, frankismopean elkarrekin pasatutako sufrimen-tuak izan dira euskal gizarte berriaren zinezko ingudea.

Ikuskera honek beharbada ñabardura batzuk beharko lituz-ke. Adibidez, ezaguna da Euskal Herrian (eta Espainian) so-zialista autodeitzen diren askoren erreferente ideologiko etaintelektualak sozialismoan baino liberalismoan bilatu behardirela (horrek ez du esan nahi ez dagoela osagai sozialistarik).Edo, baita ere, euskal nazionalisten artean aspaldi gauzatu ze-la zatiketa sakon bat, ezker abertzalea sortuz; baina gizartea-ren baitan oraintsu arte bederen neuk ez dut zinezko zatike-tarik sumatu (azken urteotan bai, jakina). Horretaz gain, az-pimarratu beharko genuke Jose Antonio Agirrek, bere es-kuindartasuna gorabehera (eta demokrata zen, jakina, bainaeskuindarra), gai izan zela Alderdi Komunista bere gober-nuan integratzeko, eta ildo hori gaur egun arte luzatzen dela.

* * *

Baina prolegomeno luze horien ondoren, bada ordua gaia-ri heltzeko. Zer da euskara, galdetzen genuen hasieran; bada,nire hipotesia da galdera horrentzat erantzun konpartitu bat

OLENTZERO, NON ZAUDE?

40

Page 5: Olentzero, non zaude?

izan dugula 1936tik aurrera, bai espainiar nazionalista libera-lek (Euskal Herrian erruz daude), bai euskal nazionalistek(beren adar desberdinetan), bai Euskal Herriko sektore iraul-tzaile/internazionalistek (komunistak, anarkistak...). Alegia,guztiok gutxi gorabehera antzeko erantzuna emateko gaiizan gara, eta hori ez da kasualitatez gertatu, baizik eta 36ansortutako koalizio zabal batek gaur egun arte iraun duelako.

Erantzun horrek neurri bateko adostasuna biltzen du, be-rriro esango dut, neurri batekoa soilik, ez besterik. Bainaadostasun hori oso erreala izan da euskal gizartean, gauregun arte.

Baina aski luzamendu izan dugu; berriz ere galdetu behardugu: zer da euskara?

Olentzero da euskara. Kitto.Alegia, euskararen onarpen soziala Olentzeroren onarpen

sozialaren berdina da. Ez gehiago, ezta gutxiago ere. Horixe.Besterik ez.

Gogora dezagun, beraz, nola sortzen den gaur egungoOlentzero. Jatorrian, Nafarroa iparraldeko eta Gipuzkoakozenbait herri txikietako pertsonaia mitiko bat da, hots, tra-dizio guztiz rural bat eta, hau bereziki garrantzitsua da, oraindela ehun urte ere marginala; euskaldunen artean ere rura-la eta marginala. Bada, frankismorik gorrienean, herriz he-rri eta auzoz auzo, guraso anonimo eta militante batzuek(gutxi, zergatik engaina), bereziki ikastoletan, tradizioa jaso,moldatu, kalera atera eta euskararen sinbolo bihurtzen du-te. Gabonetan, gizarteak bere burua afirmatzeko urteko os-pakizun kolektibo garrantzitsuenak antolatzen dituenean,guraso anonimo hauek plazara ekartzen dute arrazoi bate-gatik edo bestegatik frankismoaren uztarripean pozik biziez ziren guztiek sinpatiaz ikus zezaketen pertsonaia batenirudia: Olentzero.

Eta zer da Olentzero? Olentzero mendian bizi da, urrun,oso urrun, mundu zinez mitiko batean. Mundu horretannaturarekin bat eginda dago, ez dago ezer modernorik, ezdago ezer artifizialik. Gure sentimendu primarioenen mun-

PRUDEN GARTZIA

41

Page 6: Olentzero, non zaude?

dua da, zibilizazioak hondatu gabeko mundu bat, guk geukgaldu egin duguna baina, mirari baten bidez, urteko gaurikinportanteenean guregana datorrena, bereziki gure etxekokiderik inozente eta garbienengana, umeengana. Olentzeroumeen jeinu maitagarria da, eta ume txiki guztiek Olentze-roren laguntzaile izan nahi dute handitzean, maitasun hu-tsezko mundu zoragarrian bizi, hala nola Peter Panen Seku-la Inoizko lurraldea. Olentzero da gure Peter Pan euskaldu-na. Utikan Errege Magoak, beren botere eta aberastasune-kin! Utikan Santa Claus hiritarra! Olentzero barruan dara-magun jatorrizko inozentzia da. Eta horixe besterik ez daizango euskara, barruan daramagun jatorrizko inozentzia.

Testuinguru horretan abiatu da euskararen berreskurapenprozesua frankismoan. Guraso militante eta hiritar batzuekuko egiten diote euskara galtzeari. Gehienak ez dira baserri-tarrak, areago, askok ez dakite euskaraz. Hirian bizi dira, bai-na euskara berreskuratu nahi dute, beraientzat edo beraienumeentzat. Eskolak antolatzen dituzte, klandestinoak lehena-go, nolabait legalak gero. Baina zerbait garrantzitsuagoa ereegiten dute: sinbolo bat sortzen dute, erregimenarekin identi-fikatzen ez ziren guztiek onar zezaketen sinboloa: Olentzero.

II

Euskarazko eskolen edo euskararen irakaskuntzaren ka-suetan bezala, Olentzeroren sorrera eta jatorrizko hedapenafrankismo denboran gertatu bazen ere, zinezko hedapensozial eta geografikoa autonomien aroan gertatu da, hots,EAEn eta NFEn estatutu eta erakunde autonomiko berriaksortu eta mamitu diren aroan.

Baina horretan ere fase desberdinak ikus daitezke. Hasie-rakoa hedapen hutsaren fasea genuke: gero eta Olentzerogehiago, gero eta jendetsuagoak, Euskal Herriko gero eta to-ki gehiagotan, euskararen presentzia historikoki hutsarenhurrengoa den lekuetan ere. Eta den-denak Olentzeroren al-de, inor ez kontra, edo, kontra leudekeenak ere isilik. Alda-

OLENTZERO, NON ZAUDE?

42

Page 7: Olentzero, non zaude?

ketaren lehen zantzu garrantzitsuak ziur aski Araban ikusiziren, Unidad Alavesa alderdi berriaren sorrerarekin (1990).Ez da ahanztekoa zein gorroto bizia erakutsi zuten Olentze-rori erasotzeko, biñeta eta komiki laburren bidez behin etaberriro haren irudia erabiliz beren proposamen politikoenardatz gisa: Olentzero kanpotik etorritako lapurra zen, ezbesterik, pertsonaia siniestro bat, arabar umeak engainatzekoxedea zuena asmo guztiz ilun eta gaiztoekin. AlternatibaErrege Magoak ziren. Proposamen horren arabera Erregeakez ziren frankismoan sortu eta hedatutako figura batzuk (zi-nez hori da beraien jatorria) baizik eta betiko tradizioa. Beraz,Olentzero asmatua eta kanpokoa zen; Erregeak berezkoak etabertakoak. Inkonpatibilitatea erabatekoa zen. Ez goaz orainlaburtzera borroka ideologiko horren etapak, emaitza oroko-rra besterik ez: Gasteizen Erregeen desfilea berriz ere indar-tzen hasi zen eta Olentzerorena moteltzen; bereziki, PPk al-katetza eskuratu zuenetik oso garbi egon da zein izan denerakunde horrek bultzatu nahi izan duena. Eta, egia esan, gi-zartearen zati handi-handi baten babesa lortu du.

Esango nuke bilakaera oso antzerakoa izan dela bazterguztietan, hots, azken urteotan Erregeen desfileek indarhandia hartu dutela eta Olentzerorenak, aldiz, ahulduz joandirela. Bereziki aipagarria iruditzen zait Iruñeko kasua, noneta PPren alkatetzaren eskutik (tira, Nafarroan PPren izenofiziala UPN da) Olentzeroren desfileak debekatzeraino iri-tsi diren, isunak jarriz. Eskuin espainolistak berriz ere age-rian erakusten du euskarari dion gorroto bizia eta jarrerahorrek, azken hamarkadetan ez bezala, gizartearen zati ba-ten babesa lortzen du.

Baina, poetak esaten zuen bezala, agian geurea dugu erruguztia, geurea dugu osoa. Edo, behintzat, zati bat. Adibidez,ez da ahanztekoa ere orain dela urte batzuk Gipuzkoako he-rri txit euskaldun eta txit abertzale batean gertatua: Olentze-roren arrakasta bestelako eskakizun batzuk sustatzeko era-bili nahi izan zen, zehatz-mehatz esanda, euskal presoen au-zia. Ondorioz, urte batean Olentzero kaiola baten barruan

PRUDEN GARTZIA

43

Page 8: Olentzero, non zaude?

atera zuten kalera, bera ere preso. Bai, ondo irakurri duzue.Imajina ezazue herriko umeek hartu zuten shocka eta gura-so asko eta askoren haserrea. Ez dakit historiatxo horren xe-hetasunik, baina bai ondorioena: handik urte bat edo bira,herrian Olentzero bat eta bakarra egon beharrean, bi sortuziren, bata instituzionala eta bestea popularra. Herri bat, biOlentzero. Bapo.

Baina ez ziren penak hortxe amaitu, ez. Hurrengo etapa biOlentzeroren arteko borroka izan zen, desfilearen ordute-gia eta ibilbidea zirela-eta. Finean, urte batean behintzat,herriko plaza bakarrean (herri horrek plaza bakarra du)umeek bi Olentzero ikusi ahal izan zituzten batera, bata iz-kina batean, bestea bestean. Ez dakit posible ote den honda-mendi handiagorik imajinatzea, baina zinez diotsuet, hauez da txiste txar bat, hau benetan gertatua da. Pentsa ezazueherri horretako umeengan eta beraien gurasoengan.

Azken ondorioak ez luke inor harritu behar: herriko gaz-te batzuek Errege Magoen desfilea berpiztea erabaki zuten,Olentzeroren sorreraren lehen urteetatik bertan beherautzitako desfilea hain zuzen ere. Ez dut uste kasu honetaninolako kalkulu politikorik sartu zenik tartean. Ez, esplika-zioa askoz ere errazagoa da: leporaino zeuden Olentzerorenborrokarekin, guztiz nazkatuta.

Gaur egun, herri horretan, EAEko toki gehienetan bezala,Olentzeroren desfilea eta Erregeena, biak ospatzen direlauste dut. Orobat, esango nuke ume askok eta askok (gehie-nek?) bai Olentzeroren eta bai Erregeen opariak jasotzen di-tuztela, batzuk etxean, besteak amamarenean, eta abar.Olentzerok ez du lortu Errege Magoak ordezkatzea, osatzeabaizik. Une honetan esango nuke horixe dela gure benetakoegoera: nolabaiteko oreka.

* * *

Baina gure gizartean euskararen eta gaztelaniaren artekooreka oso hauskorra da. Eta hori batez ere arrazoi batenga-

OLENTZERO, NON ZAUDE?

44

Page 9: Olentzero, non zaude?

tik: gorago esan dugun bezala, espainiar nazionalismoarenhelburua euskara desagertaraztea da. Eta presio hori etenga-be dago gure gainean.

Dena dela, espainiar nazionalismo eskuindarrean helburuhori ia-ia ageriki planteatzen den arren, ez da berdin gerta-tzen espainiar nazionalismo liberalean. Egoera hobeto uler-tzeko baliagarria izan daiteke frantses nazionalismo progre-sistarekin pentsatzea. Alegia, ez da batere dudarik frantsesezkertiarren ideologiaren osagai jakobinoa eta, ondorioz,helburu garbitzat izan dute, eta dute, Frantziako hizkuntzaguzti-guztiak desagertaraztea (frantsesa salbu, jakina). Bainahelburu hori erregimen politiko demokratiko baten baitanproposatu (eta ia-ia gauzatu) dute. Espainian, aldiz, gerra zi-bil baten ondorioz eta diktadura faxista baten baitan, hau da,espainiar liberal eta ezkertiarrak ere kolpatzen zituen erregi-men batean. Ondorioz, garbi badago ere espainiar naziona-lismo liberala eta frantses nazionalismo jakobinoa anaia ideo-logiko bikiak direla, 36ko gerra zibilak bestelako aliantza ba-tzuk sortu zituen, bai politikan, bai gizartean.

Berez, garbi dago 36ko gerra euskararentzat hekatonbe batizan zela, baina, paradoxikoki, luzera izan zuen ondorio onu-ragarririk ere, Frantzian ez bezala. Alegia, 1960tik aurreraHego Euskal Herrian bigarren industrializazio handitik etaespainiarren immigrazio masibotik sortzen den gizarte be-rriak osagai konpartitu bat zeukan euskararen berreskurape-na ahalbidetuko zuena: antifrankismoa, elite politikoen ar-tean ez ezik gizartearen sektore zabal-zabaletan konpartitua.

Zeren antifrankismo horren baitan euskarak bazeukan to-ki bat, aski atsegina: barne sentimenduen mundua. Horrenarabera, Euskal Herriko espainiar nazionalista liberalek eretxoko bat egin zioten euskarari beraien bihotz eta asmoetaneta, haren etorkizunaz guztiz eszeptikoak baziren ere (pro-gresoak desagertaraziko zuen euskara, Frantzian bezala),prest agertu ziren euskararen aldeko politika bat onartzeko;pragmatismo politikoak eraginda, lehenengo eta behin, bai-na baita ere errepresio frankistak hunkituta, ziur aski. Bes-

PRUDEN GARTZIA

45

Page 10: Olentzero, non zaude?

talde, euskal abertzaleak ere gai izan ziren beren ideologiaeta asmoak berrizteko, dela demokrazia kristauaren bidez,dela munduko ezker berriaren ildotik.

Baina, ororen buru, antifrankista horiek guztiak kulturaberri bat sortzeko gai izan ziren: Pio Baroja, Unamuno, Sa-bino Arana, Azkue eta Barandiaran, adibidez, guztien ekar-penak sintesi bakar eta guztiontzat onargarri izan zitekeenbatean sortzeko eta zabaltzeko. Arantzazuko santutegia da,ziur aski, kultura horren seaska. Salbatore Mitxelenaren etaTxillardegiren Arantzazu. Gandiagaren eta Oteitzaren Aran-tzazu. Gabriel Arestiren eta Joxe Azurmendiren Arantzazu.Jakinen Arantzazu. Koldo Mitxelenaren, Villasanteren etaEuskaltzaindiaren Arantzazu. Eta beste hainbat eta hainba-tena. Nabari-nabaria da kultura berri horretan abertzaleekzeukaten pisu hegemonikoa baina, halaber, nabarmena daere sasoi horretan abertzaleek espainiar nazionalista libera-lak erakartzeko eta beraiekin asmo berriak konpartitzekozeukaten ahalmena: Blas de Otero, Julio Caro Baroja, Ga-briel Celaya, Agustin Ibarrola...

Demokrazia Espainian berriz ere ezarri zen unetik gau-zak nahikoa aldatu ziren. Edozein hizkuntza-politika, daite-keenik moderatuena izanik ere, beti irudituko zaie gehie-gizkoa espainiar liberalei, ia-ia definizioz. Baina prest zeu-den zenbait neurri onartzeko. Honela ikusten zuten beraiekeuskara: hizkuntza primitiboa, rurala, garapen eta arnas gu-txikoa, baserriari lotua eta, gehienez ere, sentimenduen bar-ne mundua espresatzeko erabil zitekeena, beti ere priba-tuan, jakina. Hala ere, prest agertu dira hezkuntza munduansartzeko, poliki-poliki, eta administrazioan eta komunika-bideetan nolabaiteko sarrera izateko; beti ere, hau da oina-rrizko baldintza, nahi dutenentzat, alegia, gaztelaniaren era-bateko hegemonia zalantzan jarri gabe.

Jarrera hori sustengatzeko Ramón Menéndez Pidalekmende hasieran sortutako zenbait mito historiografiko era-bili dituzte. Oinarrizkoena hauxe da: Euskal Herria beti izanda elebiduna, alegia, Euskal Herrian beti egon izan dira bi

OLENTZERO, NON ZAUDE?

46

Page 11: Olentzero, non zaude?

hizkuntza. Baina, kontuz, hizkuntza bi horiek inoiz ez diraegon maila berean: beti egon izan da kultur hizkuntza bat(latina lehenengo, gaztelania gero) eta bigarren mailako bat(euskara). Beraz, euskara euskaldunen hizkuntza da, bai,baina euskaldunek eurek soilik bigarren mailako kontuen-tzat erabili izan dute beti: adibidez, euskaldunek zerbait ida-tzi behar zuten guztietan latinera edo gaztelaniara jo izandute; bereziki literaturan, inoiz ez da zinezko literaturarikegin euskaraz. Euskara beti izan da rurala, baserriarekin lo-tua edo, gehienez ere, erlijio kontuekin (eta badakigu libera-lentzat erlijioa beti ilunkeria atzerakoia dela). Eta, azken mi-toa, eta ziur aski garrantzitsuena: hiriak dira Kulturaren go-torlekuak, zibilizazioa hedatzeko guneak, eta hirietako hiz-kuntza gaztelania da (lehenago, latina), inolaz ere ez euska-ra. Hitz batez, euskarak baserri usaina du edo, gehienez ere,iraganeko mundu mitiko baten oihartzun maitagarria da.Maitagarria baina hutsala, denboraz desagertuko dena.

Mito horiek gaztelaniarekiko goresmen hanpatuekin osa-tu ohi dituzte, baina ez dugu bide horretatik segituko. Hau-xe bai interesatzen zaigu azpimarratzea: oro har, abertzaleekere ontzat eman izan dituzte mito horiek. Alegia, ontzat emanda euskararen izaera rurala baina, eta hortxe zegoen aldea,Historiaren kontra borrokatu beharra predikatu da: euska-ra, jalgi hadi plazara; bihur dezagun euskara kultura hizkun-tza; egin dezagun zinezko literatura bat; sar dezagun euska-ra bizitza urbanoan; finean, Bernardo Atxagak berriki pla-zaratu duen bezala, sor dezagun Euskal Hiria. Edo EuskalHerri euskalduna? Edo biak?

Edo, beste modu batean galdetuta: zer da elebitasunaabertzaleontzat? Espainiar liberalentzat ez dago dudarik: bimailako hizkuntza elkarren ondoan bizitzea, bakoitzari da-gokion mailatik ateratzen saiatu gabe. Eta badakigu zeinden euskarari esleitzen dioten maila.

Baina zer nahi dugu abertzaleok? Gaztelania ordezkatzeaala parekatzea? Zein da Bernardo Atxagaren proposamena-ren sakoneko esanahia?

PRUDEN GARTZIA

47

Page 12: Olentzero, non zaude?

III

Euskarari dagokionez, azken bost bat urteotan abiatu ezinden iraultza baten erdian bizi gara. Zantzu asko daude horibaieztatzeko baina Iruña-Veleiako aurkikundeak de factoerabakigarriak bihurtu dira.

Lehenengo eta behin, 1989an Berlingo Harresia erori ze-netik mundua asko aldatu da. Kapitalismoaren erabatekonagusitzeak Santa Clausen hegemonia mundialaren areago-tzea ekarri du eta, zertarako engaina, Olentzerorena bezala-ko proposamenak mundu globalizatu honetan ez dira lehenbezain erakargarriak. Gainera, Erregeek malgutasun han-diagoa erakutsi dute kultura komertzial berrian integratze-ko, beren desfileak Rio de Janeiroko ihauterien kopia bihur-tuz. Eta harrera ona dute gizartean.

Bestalde, Eusko Jaurlaritzak bultzatutako hizkuntza politi-karen mugak gero eta nabarmenagoak dira: nola pentsaeuskarari gizarte mailan duintasuna emango diola bere ad-ministrazioa bera, zerotik sortu arren, euskalduntzeko bi-dean erabateko porrotik mingarriena jaso duenean? Eta ezetorri koplatan: Lakuak goitik behera gaztelaniaz funtzio-natzen du, goitik behera. Hori sintoma bat baino zerbaitgehiago da.

Nafarroan, berriz, UPNren hegemoniak hankaz gora botaditu urte luzeetako lanak. Eta ez dirudi alternatiba garbirikdagoenik. Baina okerrago daude gauzak Iparraldean, noneta zaila egiten den euskararen etengabeko galeraren tune-laren bukaeran argirik ikustea.

Baina, bereziki, Hegoaldeko euskal gizartean azken ha-markadetan euskarari buruz zegoen oinarrizko sentimendukonpartitua arrakalaz josia dago. Izango da honegatik, ho-rregatik edo hargatik, baina ez azken lekuan ETAren jardue-ra armatuaren ondorioz. Bai, egia begitantzen zait BernardoAtxagaren esana, Joan Mari Torrealdai etxetik preso atera-tzen ikustea aro baten zinezko bukaera izan zela. Garbi da-go, nire irudiko, Francisco Tomás y Valienteren, Miguel An-

OLENTZERO, NON ZAUDE?

48

Page 13: Olentzero, non zaude?

gel Blancoren eta Fernando Buesaren hilketen ondoren(1996, 1997 eta 2000), amildegi bat zabaldu zela espainiar li-beralen eta euskal abertzaletasun ororen artean, eta, lehe-nengo aldiz Errepublikaren denboretatik, amildegi horimailaz maila gizartearen sektore zabaletara hedatu zela. On-dorioz, espainolismoaren sektore gogorrenek bidea libreikusi zuten euskararen kontra ageriki jotzeko, EuskaldunonEgunkaria itxiz eta bere sortzaileak atxilotuz terroristak iza-tearen akusaziopean. Eta, tamalez, ez da egia Euskal Herriosoa altxatu zela haien defentsan. Ez, lagunok, Euskal He-rriko abertzaleok altxatu ginen, ez beste inor.

Zeren, zer duzu, Arantzazu, espainiarren gorrotoa pizte-ko? Ez al da oraindik izugarriagoa jakitea, bazterrotan en-tzun den bezala, gau horretan bertan Guardia ZibilarenLand Roverrak Arantzazura bidean zihoazela gelditu omenzituztela Burgos parean, oraindik ere Madrilen burua guztizgaldu ez zuen norbaitek aginduta? Zertara zihoazen Aran-tzazura? Basilika ixtera, egunkaria bezala? Ez al da zentzuz-koa eta egiazkoa esatea euskararen bihotza jotzea zutela hel-buru? Eta nola erreakzionatuko zuten orduan euskaldunek?Egunkaria ixteagatik egin zen manifestazioa ikusi ondoren,beldurra ematen du pentsatzeak Arantzazun sartu izan ba-lira zer gertatuko ote zen hurrengo egunetan. Badirudi Ma-drilen ere norbait konturatu zela eta atzera egin zuela. Eske-rrak.

Arantzazu da euskararen bihotza esan dut, euskararen se-haska. Hala izan zen euskaldunentzat frankismo denboran.Hor sortu zen euskal kultura berria, euskal berpizkundea.Baina orain, ia sinbolo hutsa da; fraideak guztiz zahartutadaudelarik, ez dago erreleborik eta garbi dago Arantzazukiraun nahi badu aldaketa latzei aurpegi eman beharko die-la. Fraideak eta eliztarrak ere aspaldi konturatuta daude.Baina euskaltzaleok? Konturatzen ote gara euskarari dago-kionez aro baten bukaeran gaudela? Konturatzen ote garaArantzazun Gandiaga eta Oteitza artean sortutako diskur-tso euskaltzalea guztiz zahartuta geratzen ari dela? Kontura-

PRUDEN GARTZIA

49

Page 14: Olentzero, non zaude?

tzen ote gara gure Olentzero maitea kinka larrian dagoela?Olentzero, non zaude?

* * *

Luze mintzatu gara nazionalismoaz. Orain gatozen Veleia-ra, bada ordua eta. Zeren Veleia, funtsean, euskararentzatdiskurtso berri baten posibilitatea da. Jantzi zaharrak botaeta berriak egiteko aukera.

Esan dezadan, beste ezer baino lehen, oraindik ez dagoelaguztiz argi Iruña-Veleiako aurkikundeak guztiz egiazkoakizatea. Adibidez, euskaltzainen artean ere iritziak banatutadaude: Henrike Knörrek argi eta garbi sustengatu du aztar-nen egiazkotasuna, baina Xabier Kintana lehen-lehen mo-mentutik ageri izan da guztiz uzkur. Unibertsitatean Joa-quin Gorrotxategi eta Santos Yanguas garbi mintzatu diraprentsan aztarnen egiazkotasunaren alde, baina beste askoisilik daude. Gutxi dira erabateko iritzi bat emateko gai sen-titzen direnak. Garbi dago Lazarragaren eskuizkribuarenaurkikundeak lehen momentutik lortu zuen erabateko ados-tasuna kasu honetan ez dela errepikatu. Espezialisten espa-rrutik irtenda ere, Jon Juaristi eta Antonio Rivera bezalakointelektualek iritzi desberdinak agertu dituzte, baina biek ai-patu dute kontua oraingoz aidean dagoela.

Normala da. Alde batetik, gogora dezagun berria nahi bai-no lehenago atera zela prentsan, filtrazio baten ondorioz.Hau da, txosten teknikoak oraindik bukatu gabe daudenean.Eta prentsan baino jasotzen ez diren berriak ez dira aski iza-ten espezialistentzat. Gogora dezagun Lazarragaren eskuiz-kribuaren kasuan hasiera-hasieratik internet bidez kontsul-tatzeko moduko kopia faksimile bat paratu zela eta, beraz,edozeinek ikus zezakeela zuzenean eta bere ondorioak atera.Oraingoan ez, jatorrizko piezak ez dira jende aurrean aur-keztu eta espezialista gehienek nahiago dute zuhur jokatzea.

Baina, bestalde, Iruña-Veleian euskarazko inskripzio ba-tzuk aurkitzea egundoko iraultza izan bazitekeen ere, ins-

OLENTZERO, NON ZAUDE?

50

Page 15: Olentzero, non zaude?

kripzio hauek aurkitzeak kontuari dimentsio berri eta era-bat ezezaguna eman dio. Zergatik? Hitz batez esanda, zinez-ko iraultza bat dakarkiotelako euskarari buruz orain arte ge-nekienari, alegia, Menéndez Pidalek sortu eta haren atzetikguztiek gutxi gorabehera ontzat emandako paradigmari:euskara eta hiriak antitetikoak izan dira, euskara rurala da.

Jakina, esan daiteke, abertzaleen artean bederen, azkenhamarkadatan inork ez duela inoiz paradigma hori ontzateman erradikalki eta bere osotasunean, baina garbi dago ereez dela modurik egon paradigma alternatiborik eskaintzeko.Ondorioz, euskal literaturaren egilerik distirantenak, hots,argi eta garbi ruralak ez zirenak (Etxepare, Leizarraga, Oihe-nart...) salbuespen gisa tratatu izan dira sistematikoki. Bestehamaika kontu ere aipa daitezke ildo berean, baina orainbat interesatzen zaigu bereziki: Araba.

Eta Arabaren ildotik zenbait kontu elemental gogoratzeakomeni zaigu. Lehenengo eta behin berriro ere azpimarra-tuko dugu zein den espainiar nazionalismoaren helburu es-trategikoa: Espainiaren uniformizazio linguistikoa, hots,euskara (besteak beste) desagertaraztea. Xede horren aurkaparatu den indar nagusia euskal nazionalismoa izan da; on-dorioz, Espainiazaleek balizko Euskal Herri beregain batenaurkako diskurtso desberdinak landu dituzte, guztiak ezau-garri komun bat dutenak, zatikatu eta menperatu adagioa-ren bidez deskribatzen den taktika klasikoa. Honela, lehe-nengo eta behin, Nafarroa eta Hegoaldeko beste hiru pro-bintzien batasuna ukatu da: historikoa, kulturala, soziala,politikoa... baina baita linguistikoa ere.

Kontu horretan une batez pausatuko gara. Gaur egungoikuskeran harrigarria badirudi ere, XX. mendearen hasieranMenéndez Pidalek mendebaldeko hiru probintzien euskalta-suna ukatzen zuen, baieztatuz nafarrak zirela zinezko euskal-dun (baskoi) bakarrak; Gipuzkoa, Bizkaia eta Araba Gaztela-ren parte naturala ziren. Teoria horri segituz Pidalen ikaslebatek, Sánchez Albornozek, urrats berri bat egin zuen: euska-ra nafarrek eraman zuten hiru probintzietara, Antzinate Be-

PRUDEN GARTZIA

51

Page 16: Olentzero, non zaude?

rantiarrean edo Erdi Aroaren hasieran gauzatutako hedapenfase batean; beraz, erromatarren garaian Araba, adibidez, ezzen euskalduna, Errioxa bezala. Teoria horrek izan zezakeenoinarri zientifikoa alde batera utzita (eta ez da txantxetakoa,nahiz eta gaur egun ia inork ez duen defenditzen) nabarme-na da Menéndez Pidalek eta Sánchez Albornozen teoria zien-tifikoek helburu politiko-ideologiko garbi bat zeukatela: eus-kal lurraldeen arteko batasuna zatikatzea eta, ondorioz, ideo-logikoki menperatzea. Istorio honen alde barregarria Fran-coren heriotzaren ondoren hasten da, espainiar nazionalistekzientifikoki nahikoa sendo irauten zuen planteamenduaribuelta ematen diotenean, alegia, aldarrikatzen hasten dire-nean zinezko euskaldun bakarrak hiru probintzietakoak dire-la eta nafarrak ez direla euskaldunak (UPNk dixit). Menén-dez Pidalek burua altxatuko balu sorpresa ederra hartuko lu-ke (nolako bueltak ematen dituen bizitzak!) baina ez dut us-te harrituko zenik. Finean, helburua beti berbera da: euskallurraldeen arteko zatiketa areagotzea eta justifikatzea.

Zatiketaren joko horretan Arabak bigarren mailako pape-ra jokatu izan du beti, baina momentu batzuetan oso ga-rrantzitsua izan da. Honela, espainiar nazionalismoa betisaiatu izan da alabesismoa sustatzen eta Araba kostaldekoprobintzien kontra paratzen. Berriz ere zatitzea eta menpe-ratzea da helburua. Ildo horretan Unidad Alavesa alderdia-ren historiak laburbiltzen du azken episodioa, baina ez de-zagun ahantz alderdi hori formalki deseginda badago ere,bere diskurtsoaren zati handi batek bizirik dirauela han-he-menka. Topikoak nabarrismoarenaren berberak dira: eus-kara kanpokoa da, hemen ez da inoiz euskaraz hitz egin, etaabar. Sánchez Albornozen teoria oso goraki aipatzen ez ba-zen ere (ez da erraza nabarrismoaren diskurtso berriarekinbateratzea) garbi aitortu behar da funtzionatzen zuela etaarabar gizartearen zati handi baten babesa lortu duela.

Testuinguru horretan Lazarragaren eskuizkribuaren aurki-kundea lehen kolpe handia izan zen paradigma tradizionala-rentzat. Bi tabu handi bota zituen: euskarazko Ernazimentu

OLENTZERO, NON ZAUDE?

52

Page 17: Olentzero, non zaude?

baten aukera zabaldu zuen eta euskal eliteen euskaltasunaazpimarratu, XVI. mende inperialean ere, bereziki, Araban.Baina oraindik bigarren mailako kontuak dira. Bene-beneta-ko iraultza une honetan hasten da, alegia, Iruña-Veleian on-doko inskripzioa aurkitzen denean: Jesus, Jose aita eta Mi-riam ama. Eta zergatik? Bada, horrek goitik behera porroka-tzen duelako ordura arteko paradigma zientifikoaren zutabenagusia: euskara eta hiriaren arteko bateraezintasuna.

Kontura gaitezen: IV-VI. mendeko euskal hiri nagusian(Iruña-Veleian), ez bakarrik euskaldunak bizi ziren, ez ba-karrik euskaraz hitz egiten zuten, baizik eta baita ere euska-raz idazten zuten sasoi horretako gauzarik modernoena etakultur mailarik altuena eskatzen zuena: erlijio kristaua. Be-raz, hiriak ez dira jada latinaren, Kulturaren eta Zibilizazioa-ren (biak maiuskulaz) hedapenerako guneak; hiriak ez diraeuskaldun baserritar, baldar eta ezjakinak zibilizatzekobehikuluak. Ez, jaun-andreok, hiriak euskal kulturaren go-torlekuak dira. Horra iraultza.

IV

Euskal filologoentzat eta antzekoentzat egindako internetleku batean (Filoblogia) aipatu zen lehen aldiz, nik dakida-la, Iruña-Veleiako aurkikundeak paradigma aldaketa batenseinale zirela. Handik oso gutxira Jon Juaristik berariaz uka-tu zuen planteamendu hori, tartean Unamunori helduz. Az-ken urteotan Arabako PSEren erreferentzia intelektual na-gusia bihurtzen ari den Antonio Riverak ere ukatu eginzuen aurkikunde horiek zinezko aldaketarik zekartenik, ka-su honetan elebitasuna aipatuz. Bada aldea Juaristiren etaRiveraren artikuluen artean, besteak beste ez da berdina in-bokatzea Unamunoren topikoak edo elebitasuna. Beldurnaiz errigore historikoa berdina dela kasu batean zein bes-tean, baina ondorio politikoak, erran nahi baita, gure gaur-ko egoerari buruzko ondorioak, ez dira inola ere berberak.Ukaezina den arren kasu bietan oinarrizko adostasuna da-

PRUDEN GARTZIA

53

Page 18: Olentzero, non zaude?

goela aurkikundeei garrantzia kentzeko orduan eta euskara-rentzako inolako aldaketarik ez aitortzeko orduan.

Baina ba ote dago muntazko aldaketarik? Izan ere, modandago paradigma aldaketei buruz hitz egitea. Adibide hurbilbat jartzearren, Eusko Ikaskuntzako lehendakari den JavierRetegik berriki erakunde horren batzar nagusian egindakohitzaldian kontzeptu hori erabili zuen mundu mailan gerta-tzen ari diren aldaketa sozioekonomikoei buruz jarduteko(tira, berak «crisis de paradigma externo» dio, beste batzueknahiago izaten dute globalizazioa). Ez dut uste lan handirikbeharko litzatekeenik frogatzeko duela berrogei bat urteZientziaren Historiaren baitan sortu zen kontzeptu horrek(paradigma aldaketa) egundoko arrakasta izan duela, bereesanahia alor askotara zabalduz. Baina kontua ez da orainmatizazio eruditoetan galtzea, beste hau baizik: Veleiakoaurkikundeak ekarri ote dio benetako aldaketarik euskalkulturaren panoramari?

Bada, nik esango nuke baietz. Bai horixe. Aurkikunde ho-rrek auzitan jarri du euskal kulturaren oinarrian zegoen pa-radigma nagusia, alegia, euskara eta hiria antitetikoak dire-la. Orain arazoa mahai gainean dago, argi eta garbi.

Baina, esan daiteke, kontu hori aspaldian zegoen auzitan,ez dago ezer berririk horretan. Analisi okerra da hori. Fran-tziako monarkia ere auzitan egon zen hamarkada luzetan,alde guztietatik erasotua, baina ez zen zinezko aldaketariklortu harik eta herritar olde kontrolaezin batek Bastillakogotorlekua porrokatu zuen arte. Ustekabeko gertakari ho-rrek adierazi zuen aldaketa ezinbestekoa zela, atzeraezina,onean edo txarrean, txarrean edo okerrenean, horrela ez ze-goela segitzerik. Eta handik lau urtera erregearen burua jau-si zen, Errepublika sortuz. Gaurko hizkeran esateko, para-digma aldatu zen.

Baina, esan daiteke baita ere, ezin dira zientzia eta politi-ka modu horretan nahastu. Eta nik erantzungo nuke galde-tzen zer izan ote zen Galileoren auzia, afera zientifikoa alapolitikoa? Alegia, badira itxuraz zientifiko hutsak diren

OLENTZERO, NON ZAUDE?

54

Page 19: Olentzero, non zaude?

kontu batzuk karga politiko handia daramatenak gainean,adibidez, Iruña-Veleiako aurkikundea.

Bernardo Atxaga da ziur aski arazoa modurik erradikale-nean formulatu duena, Euskal Herriari izena aldatzea propo-satuz, hots, Euskal Hiria deituz. Proposamen horren atzeandudarik gabe egonezin handi bat dago. Ez da alferrikakoaizango haren obrari buruzko gogoeta labur bat: abangoardis-morik gorrienean jaio zen euskal letretara, poema hiper-modernoak idatziz, hala nola hamarkada bat lehenago Aran-tzazuko santutegia abangoardia artistikoaren erakusgarribihurtu zen (urte gutxi batzuk lehenago monasterio zahar batbesterik ez zenean). Aresti izan zen gainera Atxagaren aita-ponteko eta eredua, hots, Arantzazuko poeta bat, Bilbokoabezain (ikus Maldan behera edo Harri eta herri, eta abar).Alegia, urte horietan posible izan zen hiriaren eta mendiarenarteko sintesi bat asmatzea, aldi berean modernoa eta tradi-zioari atxikia, Joseba Zulaikak berriki azpimarratu duen be-zala. Baina Atxagaren beraren idazlanen bilakaerak erakutsidu paradigma hori ez zela betiko sortu. Laster, Olentzerorenindar telurikoak erakarrita, Bilbo utzi eta Obabara makur-tzen hasi zen, hots, euskararen herri mitikora; hortxe lortuzuen gainera bere arrakastarik handiena. Hor bazka zitekeenederto, baina, hau da gure tragedia, poliki-poliki, ETAren pi-sua gero eta astunagoa bihurtu zitzaion, gero eta jasanezina-goa. Erantzun bat eman nahirik Gizona bere bakardadeanidatzi zuen lehenengo eta, ildo berean sakonduz, Soinujolea-ren semea, aldi berean ETAren historiaren laburpena etaepaia izan nahi duen nobela behin betikoa. Eta hortxe agortuzen. Azken urteotan behin eta berriro adierazi du azken no-bela hori idatzita bere izena ere aldatu nahi lukeela, jaiotzati-kakoa berreskuratuz. Edo, finean kontu bera, Euskal Herria-ren izena ere aldatu beharra. Hots, nola edo hala, aldatu be-harra, euskal kulturaren egoera insoportablea baita. ETAkOlentzero antipatikoa bihurtu du jende askorentzat.

* * *

PRUDEN GARTZIA

55

Page 20: Olentzero, non zaude?

Alta, ez dut uste zuzena denik ETAri gehiegizko itzala ai-tortzea. ETAk esplika dezake neurri handi batean BernardoAtxagaren idazlanen bilakaera, baina inola ere ez euskalkulturarena bere osotasunean. Aitzitik, uste dut pisu gehia-go dutela Retegik aipatzen dituen fenomeno sozioekonomi-koek, ETAren itzaletik oso kanpo egon direnak beti, halanola badirudien erraz froga daitekeela ETAk eragin handiaizan duela Euskal Herriko politikagintzan, baina oso txikiagure ekonomiaren bilakaeran azken hamarkadatan.

Ekonomia, politika, kultura. Munduko egoera, Europa-koa, Frantzia eta Espainiakoa, gurea. Eta abar. Faktore askoeta askotarikoak dira analisi bakar batean integratzeko.

Baina, bat-batean, euskarazko hitz labur batzuk buztin za-ti egosi batzuetan, mila eta bostehun urtean lurperatuak,gaur argitara jaulkiak. Eta horrek ETAren su-etena bainogarrantzi handiagoa al du? Bada, barkatu atrebentzia, nireustez bai, alde batetik bai.

Artikuluaren lehen zatian esan dugun bezala, euskarareniraupena (frankismoan) eta berpizkundea (autonomia aroan)Gerra Zibilean sortutako sentimendu konpartitu batzuetanoinarritzen da. Sentimendu horiek sinbolo bat dute, Olen-tzero, eta sehaska intelektual bat, Arantzazuko santutegia.Baina, oinarrian, aliantza politiko bat da, espainiar naziona-lista liberalen eta euskal nazionalisten artekoa, gizartean sa-kon sustraitu zena eta gaur egun arte iraun duena, gorabe-hera handiak pairatu arren. Orain arteko lerroetan aletu di-tugu aliantza horren deuseztapenaren alderdi batzuk eta be-raz, ez goaz ezer errepikatzera. Hori bai, krisia zabalik dago,ageri-agerian. Aliantza politikoak bere mugak izan ditu be-ti eta hortik sortu zen paradigma intelektuala agortu eginda. Arrazoiak asko izan dira, baina Iruña-Veleiako aurki-kundeak den-denak bildu eta mahaigaineratu ditu batera.Horregatik, ETAren su-etena baino garrantzitsuagoa da,adierazten baitigu, ETArekin edo ETA gabe, euskal kultura-ren paradigma berritu egin behar dela. Ezinbestean.

OLENTZERO, NON ZAUDE?

56

Page 21: Olentzero, non zaude?

Eta paradigma berritzeko lehenengo eta behin oso garran-tzitsua litzateke oinarrizko akordio politiko bat egotea, bai-na ez da nahikoa izango. Horretaz gain sehaska berri batbeharko da, Arantzazu berri bat. Euskarari buruzko senti-mendu konpartituak bildu eta bateratzeko gune berri bat.Denontzako balioko duten sinboloak sortu eta hedatzekoaitaren etxe berria. Eta hori, ziur aski, akordio politikoa bai-no zailagoa izango da.

Zeren, ez naiz nekatuko errepikan, espainiar nazionalistaliberalen zinezko helburua euskara desagertaraztea da, pro-gresoari ateak zabalduz. Frankismoaren presiopean prestegon ziren beren jarrera leuntzeko eta euskarari txoko batuzteko, baina inoiz ez dute sinistu benetako normalizaziobatean, hau da, euskara eta gaztelania maila berean jarrikozuen politika batean, gutxiago oraindik euskara gailentzean.Aitzitik, gaztelaniaren hegemonia ziurtatzea izan da beti be-ren kezka bakarra. Muga horretatik gora egin dituzten kon-tzesio guztiak beti horixe besterik ez dira izan, unean une-ko kontzesioak. Finean, beti pentsatu izan dute euskararenaldeko grina (euskal) nazionalisten seta ulertezin bat beste-rik ez zela eta, lehenago edo geroago, progresoak gauzak be-re lekuan jarriko dituela. Olentzero ondo dago Gabonetan,baina eguneroko bizitzan ez. Kitto.

Azken urteotan, ordea, Olentzero ez dute soportatzen eztaGabonetan ere. Erregeen aldekoak egin dira guztiz, non etaez diren Santa Clausenak, edo agnostiko absolutuak. CaroBaroja batek Olentzero maite zuen, zinez, baina zer da Olen-tzero Fernando Savater batentzat? Eta hori da espainiar na-zionalista liberalen lider intelektuala azken urteotan. Badaalderik Caro Barojarengandik Savaterrengana, bada alderik,eta hori inon baino hobeto ikus daiteke biei Olentzerori bu-ruz susmatzen diedan iritzietan. Pertsonaia maitagarria ba-tentzat, zinezko amodioa sortzen ziona, praktikotasun han-dirik ikusten ez zion arren bizimodu modernoan, baina be-re tokia merezi zuena gure gizartean, toki mugatua izanarren; bestearentzat, txokokeria arlotearen erakusgarri barre-

PRUDEN GARTZIA

57

Page 22: Olentzero, non zaude?

garria, asko jota pazientziaz eta umorez soportatu beharrekoxelebrekeria, ume txikientzako bakarrik balio duena. Bada,Caro Baroja lasai eta patxadan mugitzen zen Arantzazukosantutegian, baina Fernando Savater bat? Nola gonbidatuArantzazu berri batera? Horra gure arazo nagusia.

* * *

Azken tentaldia, euskara espezialisten esku uztea, dela fi-lologo, dela teknokrata huts. Euskara debate politikotik ate-ratzea, espezialisten esku utziz. Dudarik gabe hori da arris-kurik handiena, hori baita espainiar nazionalista liberalekbalizko akordio politiko berri batean errazen planteatukodutena. Eta hori da ere, tamalez, euskal nazionalisten sekto-re indartsu batek begi onez ikusiko duen soluzioa.

Soluzio funestua. Euskararen marginazio egoeraren ondo-rioa eta hura betikotzeko modurik eraginkorrena. Paradig-ma berrian euskararen lekua hiria da, ez unibertsitatearenlaboratorioa edo gobernuaren bulegoa. Eta euskarari buruz-ko ardura hartzea euskal komunitate intelektual osoareneginkizuna da, ez espezialista batzuena.

Alegia, euskal gizartea ez bada gai Arantzazu berri batsortzeko, euskararen paradigma berria sehaska gabe jaiokoda. Eta sehaska gabe jaiotzen den umeak ezin du hazkundenormala izan, beti amaren titiari itsatsita biziko da, bere-gaintasunik gabe.

* * *

Bukatzeko, saiakera hau irakurri ondoren baten batek gal-de lezake ea Iruña-Veleiako aurkikundeari ez diodan gehie-gizko garrantzirik ematen, areago espezialistek oraindik az-ken hitza esan ez dutenean eta, beraz, zuhurrago dirudie-nean isilik irautea. Ez ote da guztia irudikeria bat izango?Nire ustez aurkikunde horretan dudazko ezer egotekotanharen alderdi zientifikoa da. Aldiz, haren inpaktu soziala

OLENTZERO, NON ZAUDE?

58

Page 23: Olentzero, non zaude?

guztiz zalantzaz kanpo dago edozein hipotesitan eta, ziuraski, gora egingo du berri gehiago eta zehatzagoak sortuahala.

Zeren orain arazoa mahai gainean dago: euskarari buruzizan dugun sentimendu konpartitua dagoeneko ez da askiharen normalizazioa gidatzeko. Paradigma aldatzeko orduada.¶

PRUDEN GARTZIA

59