olentzero - elizatxolh-hh.hezkuntza.net

12
OLENTZERO

Upload: others

Post on 27-Oct-2021

3 views

Category:

Documents


0 download

TRANSCRIPT

Page 1: OLENTZERO - elizatxolh-hh.hezkuntza.net

OLENTZERO

Page 2: OLENTZERO - elizatxolh-hh.hezkuntza.net

IBILBIDEA ETA ABESTIAK

IKASTOLAN Din - dan - don; Kanpaiak jaietan

ELIZATXO AUZOAN (betiko lekuan)

Kanta - kantari; Alaken

ELIZATXO AUZOAN (beheran)

Hator - Hator ; Mendi aldetik

PORTUAN Olentzero; Mendi aldetik; Kea pipatik

EZKIAGA (KIOSKOA) Din - dan - don; Alaken

PLAZA BERRIAN Olentzero, Hator - Hator; Kea pipatik

Page 3: OLENTZERO - elizatxolh-hh.hezkuntza.net

DIN DAN DON

Din, dan, don, din, dan, don! eguberri on! zorion, zorion! Gabonak, din, dan, don! Din, dan, don, din, dan, don! eguberri on! zorion, zorion, gabonak gabon! Izar bat ari da dizdira zeruan, berri onak zabaltzen ari zaigu munduan. Jaio da, jaio da, Jaunaren Semea, askatxo batean dago, lastoen gainean. Din, dan, don, din, dan, don! Eguberri on! Zorion, zorion! Gabonak, din, dan, don! Din, dan, don, din, dan, don! Eguberri on! Zorion, zorion, gabonak gabon!

Page 4: OLENTZERO - elizatxolh-hh.hezkuntza.net

KANPAIAK JAIETAN

Kanpaiak jaietan Dindan, dindan, dindindan. Izarrak argitan Gabon gauean. Mara-mara elurra, zuri-zuri gailurrak, Jainkoa jaio da, poztu da lurra. Kanta bat entzun da gauez mendialdean. Zorion!, zorion!, guztioi gabon!. Belengo estalpean, seaskatxo batean, lo dago haurtxoa gure Jainkoa

Page 5: OLENTZERO - elizatxolh-hh.hezkuntza.net

KANTA KANTARI

Kanta kantari daude zeruan Kanta kantari aingeruak. Kanta aleluia, bai aleluia, beti aleluia, kanta aleluia! Epel epel sukalde giroan aitaren ta amaren ondoan. Kanta aleluia, bai aleluia, beti aleluia, kanta aleluia! Gaur jaio zaigu Jesus haurtxoa goratu dezagun jainkoa. Kanta aleluia, bai aleluia, beti aleluia, kanta aleluia!

Page 6: OLENTZERO - elizatxolh-hh.hezkuntza.net

ALAKEN

Ala ken, ala ken, ala pikula tun paire, errespondela pikula tunpa, Jesus Maria jaioa zen. Adiskideok!, ikusi duzute zelai horietan artzaiak, artzai txiki, artzai handi, artzai mutur leuna

HATOR HATOR

Hator, hator mutil etxera gaztainak ximelak jatera, Gabon gaua ospatutzeko aitaren ta amaren ondoan. Ikusiko duk aita barrezka amaren poz ta atseginez. Eragiok mutil, aurreko danbolinari gaztainak erre artean, gaztainak erre artean, txipli, txapla, pun! Gabon gaua pozik igaro daigun.

Page 7: OLENTZERO - elizatxolh-hh.hezkuntza.net

MENDI ALDETIK DATOZ

Mendi aldetik datoz, Artzaiak, artzaiak bildots bana harturik bizkar gainean. Gabon gauean kanta, kanta aleluia, kanta aleluia, Ggabon gauean kanta, kanta aleluia, gauean. Haur txiki bat jaio da, Belenen, Belenen, guztion Jainkoa da, poztu gaitezen. Gabon gauean kanta ... ... Gaur dala jaio, jaio gaur da jaiotzea, zeruko izar ederra dugu parean. Gabon gauean kanta ... ...

Page 8: OLENTZERO - elizatxolh-hh.hezkuntza.net

OLENTZERO

Olentzero joan zaigu mendira lanera intentzioarekin ikatza egitera. Aditu zuenian Jesus jaio zela lasterka etorri da berri ematera. Horra!, Horra! gure Olentzero! pipa hortzetan dula eserita dago kapoiak ere baditu arrautzatxoekin bihar meriendatzeko botila ardoakin. Inolaz ezin digu Olentzero ase bakarrik jan dizkigu hamar txerri gazte, saieski ta solomo, makina bat heste, Jesus jaio da eta alaitu zaitezte. Horra!, Horra !... ...

Page 9: OLENTZERO - elizatxolh-hh.hezkuntza.net
Page 10: OLENTZERO - elizatxolh-hh.hezkuntza.net

OLENTZERO BURU HAUNDIA

Olentzero buru handia entendimentuz jantzia bart arratsean edan omen du hamar arruko zagia. Ai urde tripa handia tralala lala, tralala lala. Ai urde tripa handia sagar ustelez betea

Page 11: OLENTZERO - elizatxolh-hh.hezkuntza.net

KEA PIPATIK

Kea pipatik eta, txondorretik berdin, Olentzero basoan bizi da ikazkin. Zer opari nahi duzun, ondo adierazi, Olentzerok ikatzik ez diezazun utzi. Irribarrez ari da, karta irakurtzen, zer eskatu huraxe otarrara zuzen. Bihotza handi eta lodikote bera, ozta-ozta sartu da, tximinian behera. Opariak jartzean, haurrak lotan zeuden, ez dakite noiz sartu eta atera den. Eskerrik asko eta gora Olentzero, guk gogoan izango, zaitugu urtero.

Page 12: OLENTZERO - elizatxolh-hh.hezkuntza.net

EGUBERRI ZORIONTSU

ETA URTE BERRI ON!