mugitzeko, hamaika

16
z HERNANI Karabel auzoko festa, gaur Gaur ospatuko dituzte festak, Karabel auzoan, egun osoko egitarau zabalarekin. Denetik izango da, paella-jate herrikoia eta bingoa tartean. /2 z ASTIGARRAGA Sagardoetxea herri osora zabaltzeko, proposamena Sagardoetxearen kokaleku berria aztertzeko, prozesua burutu dute joan den hilabeteetan, Dunak taldearen eskutik. Eraikina man- tendu, eta herriko puntu gehiago tematizatzea proposatu dute. /10 z GOIZUETA Festa giroan agur Goizuetari, Iskibik Iskibi kanpiña itxiko dute Joseba Elizegi, David Alcrudo eta Joxe Manuel Maritxalarrek; eta goizu- etarrei eskerrak emateko, festa antolatu dute gaur gauean. /14 z EREÑOTZU Frontoia ‘Inpernu’, gaur zortzi Inpernuko kontzertua eskainiko du datorren larunbatean, Ere ño- tzuko frontoian, Xabi Solano Mai- zak. Sarrerak salgai daude, Her- naniko Biterin, 12 euroan. /15 IGARTZA SARIA Erika Elizari /6 2018ko irailaren 22a, larunbata ::: 270 zk. ::: www.kronika.eus ::: BAT egin dute, Beterri eskualdeko merkatariek, ostegunean abiatu zen sentsibilizazio kanpainan. Komertzio txikiaren egoera kezkagarriaz ohartarazi nahi dituzte herritarrak, eta horretarako, «herri triste eta hilaren irudia» erakutsi nahi dute, erakusleihoak plastiko beltzekin estalita. Hala egin dute Astigarragan, iaz Hernanin bezala. Aldiz, kale- ra atera dira merkatari hernaniarrak, alaitasuna transmitituz. /8-9 z HERNANI-ASTIGARRAGA Hernanin aurreko urtean egin zuten bezala, plastiko beltzez estali dituzte komertzioetako erakusleihoak, Astigarragan. Komertzio txikien egoera kezkagarriaz ohartarazi nahi dute. Komertzio txikiak, argitasuna edo itzala? GAUR KRONIKAN Hernani /2-6 Hernani Kultura, Euskara Ari Du, errugbia, eskelak... Astigarraga /10-13 Plenoa, Sagar Uzta, AEK, eskubaloia, kirolak... Goizueta /14-15 Arano /15 Ereñotzu /15 Mugikortasun Astea izaten ari da Europa osoan, eta Urumea Bailaran ere, mugitzeko modu jasangarriagoen bila dabiltza herritarrak egunotan. / 2 - 10 Mugitzeko, hamaika modu

Upload: others

Post on 28-Jun-2022

0 views

Category:

Documents


0 download

TRANSCRIPT

Page 1: Mugitzeko, hamaika

z HERNANI

Karabel auzokofesta, gaurGaur ospatuko dituzte festak,Karabel auzoan, egun osokoegitarau zabalarekin. Denetikizango da, paella-jate herrikoiaeta bingoa tartean. /2

z ASTIGARRAGA

Sagardoetxea herriosora zabaltzeko,proposamenaSagardoetxearen kokaleku berriaaztertzeko, prozesua burutu dutejoan den hilabeteetan, Dunaktaldearen eskutik. Eraikina man-tendu, eta herriko puntu gehiagotematizatzea proposatu dute. /10

z GOIZUETA

Festa giroan agurGoizuetari, IskibikIskibi kanpiña itxiko dute JosebaElizegi, David Alcrudo eta JoxeManuel Maritxalarrek; eta goizu -etarrei eskerrak emateko, festaantolatu dute gaur gauean. /14

z EREÑOTZU

Frontoia ‘Inpernu’,gaur zortziInpernuko kontzertua eskainikodu datorren larunbatean, Ere ño -tzuko frontoian, Xabi Solano Mai -zak. Sarrerak salgai daude, Her -naniko Biterin, 12 euroan. /15

IGARTZA SARIA

Erika Elizari /6

2018ko irailaren 22a, larunbata ::: 270 zk. ::: www.kronika.eus :::

BAT egin dute, Beterri eskualdeko merkatariek, ostegunean abiatu zensentsibilizazio kanpainan. Komertzio txikiaren egoera kezkagarriazohartarazi nahi dituzte herritarrak, eta horretarako, «herri triste etahilaren irudia» erakutsi nahi dute, erakusleihoak plastiko beltzekinestalita. Hala egin dute Astigarragan, iaz Hernanin bezala. Aldiz, kale-ra atera dira merkatari hernaniarrak, alaitasuna transmitituz. /8-9

z HERNANI-ASTIGARRAGA

Hernanin aurreko urtean egin zuten bezala,plastiko beltzez estali dituzte komertzioetakoerakusleihoak, Astigarragan. Komertzio txikienegoera kezkagarriaz ohartarazi nahi dute.

Komertzio txikiak, argitasuna edo itzala?

GAUR KRONIKANHernani /2-6Hernani Kultura, Euskara AriDu, errugbia, eskelak...

Astigarraga /10-13Plenoa, Sagar Uzta, AEK,eskubaloia, kirolak...

Goizueta /14-15

Arano /15

Ereñotzu /15

Mugikortasun Astea izaten arida Europa osoan, eta UrumeaBailaran ere, mugitzeko modujasangarriagoen bila dabiltzaherritarrak egunotan. /2 - 10

Mugitzeko,hamaikamodu

Page 2: Mugitzeko, hamaika

// 22018-IX-22 larunbataHERNANI

Meriendatzeko aukera izan zuten gaztetxoenek, Gaztelekuaren irekiera-festan.

Ateak irekita, gazteak hartzeko prest! Joan den asteartean ireki zituen ateak Hernaniko Gaztelekuak merien-da eta musikarekin eman zion ongietorria ikasturte berriari. Hemendikaurrera, 12 eta 17 urte bitarteko gazteak hartzeko prest egongo da, bitxandatan: aurrenekoa, 2-14 urte bitarteko gaztetxoentzat, 16:30eta-tik 18:30etara; eta bigarrena, 14 eta 17 urte bitartekoentzat arratsal-deko 18:30etik 20:30era. yy

Erraustegiramartxa, bihar

IRAULTZA Txikien Asanblada jar-dunaldia burutzen ari diraasteburu honetan Zubietan,«bestelako Euskal Herria ames -t en dugun herritar eta herrimugimenduen topaleku». Aste -bu ru osoko programa osatu du -te, eta erraustegira egingo du temartxa bukatzeko, igandean.

Arratsaldeko 16:00etatik au -rrera izango da, eta Her naninZero Zabor taldeak dei egin duparte hartzeko.

Aitortza eta martxa, biharEkitaldi horretan, aurrena,aitortza egingo diete errauste-gia gelditu zutenei: «Helburuaizango da balioan jartzea orainurte batzuk erakundeetan per -

tsona batzuek egin zuten lanona. Erakutsi zuten multina-zional eta bankariei aurre egi-nez, herritarren mesede direnerabakiak ere har daitezkeela».Eta gero, Gipuzkoa Zutikekantolatuta, erraustegira etamakro-kartzelara buzo zurienmartxa egingo dute.

Erraustegiaren AurkakoMugimenduak bat, deialdiarekinErraustegiaren Aurkako Mu -gimenduak, Hernaniko taldeakide denak, eskertu egin du«Zubietan egitea aukeratu iza -na, erraustegiaren aurkakoborrokari ikusgarritasunaema nez». yy

Aurrena, gelditu zutenei aitortza egingodiete, arratsaldeko 16:00etan hasita.

z HERNANIN ZERO ZABOR

z GAZTELEKUA

z EH BILDU

Herri bilgunea, gaurAurreko astean hasi zen Hernaniko EH BIldu 2019ko udal hauteskun-deen gaia jorratzen, eta gaur jarraituko du, beste Herri bilgune bate-an. Bertan, 2015-2019 legegintzaldiko balantzea egingo dute, etaetorkizuneko erronkak ere zehaztuko dituzte. Gaur izango da zita, goi-zeko 09:30etan hasita, Biterin. yy

Patin eta bizikletak aurrena,Mugikortasun Astean

MUGIKORTASUN Jasanga rria -ren Astea ospatzen da Europaosoan egun hauetan, eta baitaHernanin ere. Horrela, moduosasuntsuan eta ingurugiroazainduz mugitzeko moduaksustatzea da helburua, etabaita ere kontzientziazioabultzatzea, edozein tokitarairisteko bide eta moduakherritar guztientzako irisga-rriak izan daitezen.

Atzo, Ke menek, Herna de -sek, AGIk, AGAEBek eta Kox kaelkarteak antolatutako ki rolegokituaren ginkana egin zen,eta gaur eta bihar, patinetan,bizikletan edo oinez ibil tzendirenek izango dute le hen -tasuna, ko txeen aurretik.

Patinak eta Ipar MartxaGaurkoan, oinez edo patinetanibiltzen direnek hartuko duteprotagonismoa.

Goizeko 10:00etan, PlazaBerrin elkartu eta patinetanibilbide bat egiteko aukeraizango da.

Era berean, 10:30etan, IparMartxa egiteko oinarrizkoikastaroa emango da, mar -txan abiatu aurretik. Atsegin -degin egingo da, eta euria egi-ten badu, kiroldegian.

Gero, 11:30etan, Patin Festaegingo da Urbieta kalean, eta12:15etan patinatzaile treba-tuak eta txapeldunak ibilikodira beren abileziak erakus-ten. Hamaiketakoa izango du -te gero, partehartzaileek.

Bizikletak, biharBizikletek hartuko dute biharprotagonismoa. Goizeko 09:30e -ta tik 12:00etara, bizikleta ibilal-dia egin ahal izango da Atse gin -degitik aterata, eta bertan gera-tu nahi dutenek bide heziketazirkuitoa izango dute aukeran.

Zinkoenean, berriz, ibilgailuhibrido eta elektrikoen erakus-keta jarriko da, eta horietakobatzuk probatzeko aukera ereemango da. yy

Koxka elkarteak antolatutako kirol egokituaren ginkana izan zenatzo. Gaur, patinek izango dute lehentasuna, eta bihar, bizikletek.

z MUGIKORTASUN ASTEA

Auzotar guztiak elkartzeko aitzaki gaur, Karabeleko Festa

EGUN bakarreko festa egitenda Karabel auzoan, bainaondo pasatzeko nahikoa eki-taldi izaten dira, auzotar guz-tiak elkartzeko, eta herrita-rrak ere auzora gerturatzeragonbidatzeko.

Goizeko 10:00etako diana-rekin jarriko da jai giroa, etaegun osoan zehar izango damakina bat ekitaldi, haurnahiz helduentzat.

Jolas, puzgarri eta buruhaundiak, txikienentzatDianaren ondoren, aurpegiamargotzeko tailerra eta puz-garriak izango dira txikie-nentzat. Eta segidan, buru-haundiak aterako dira.

Eguerdi partean, berriz,haurrentzako animazio saioagidatuko du Lekimek.

Arratsaldean ere bestehainbat ekintza izango dituztehaurrek aukeran: jolasak, txo-kolatada, zunba...

Jan-edana, denak elkartzekoHelduentzako ekitaldirik ereez da faltako; tortila eta biz-kotxo lehiaketa, adibidez,edota sagardo dastaketa.

Beste hainbat ekintza,ordea, denek elkarrekin ondopasatzeko izango dira: tokatxapelketa edota bingoa, pae-lla-jate herrikoia, zunba...

Azken traka 00:00etan badaere, lasai asko luzatu ahal izan-go da festa; bihar, igandea! yy

Goizeko 10:00etan dianak emango dio hasiera Karabeleko AuzoEgunari, eta jolasak, txapelketak, jan-edana... izango dira.

z KARABEL AUZO EGUNA

10:00 Diana. 10:30 Aurpegi margoketa eta puzgarriak.11:00 Buruhaundiak.12:00 Tortila eta bizkotxo lehiaketa (txosnan entregatu behar dira, beranduenez, 11:45etan).

l Haurrentzako animazioa,LEKIMekin.l Sagardo dastaketa.l Toka txapelketa.

14:00 Paella-jate herrikoia.15:30 Bingoa.17:00 Joku herrikoiak.18:30 Txokolatada.19:00 Zunba.21:00 Nemus DJa.22:00 Zezensuzkoa.00:00 Traka eta suak.

*Kamixeta eta zapiak, paella jaterako txartelak eta bingorako

kartoiak atzo arte izan ziren salgai.

KARABELEKO AUZO EGUNA

Besteen lekuan jartzeko aukera izan zuten hernaniar gaztetxoenek.

Page 3: Mugitzeko, hamaika

// 3 2018-IX-22 larunbata HERNANI

«Urrats berezia» literaturaarloan, udazkeneko agendan

IKASTURTE hasierarekin bate-ra, dagoeneko etxe guztietarairitsi da urteko bigarren erdi-ko udazkeneko kultur egita-raua. Honen nondik norakoakazaldu eta egitarau berria aur-kezteko, prentsaurrekoa es -kaini zuten herenegun KoroEtxe berria kultura zinegotzi -ak, Agurtzane Aizpuru kulturateknikariak eta Rakel Gonza -lez liburutegiko arduradunak.

Bost disziplinaKoro Etxeberriak azaldu zue-naren arabera, aurtengo agen-da aldatu egin dute: «lehen,mo du kronologikoan eskain–tzen ziren jarduerak; orain,disziplinaka ordenatu dira».Udalaren ustez, «modu logiko-agoa, koherenteagoa» delako.

Bost disziplinatan banatudituzte kultur ekintza guztiak:literatura, musika, nahaste-kak, antzerkia eta arte plasti-koak. Horietan artean, litera-turaren arloa nabarmendunahi izan zuen Etxeberrian,ber tan «urrats berezia» emannahi delako udazken honetan.

‘Hitz-andana’, jardunaldi berriaHain zuzen, literatura arloanizango direnen inguruan arituzen Rakel Gonzalez liburutegi-ko arduraduna. «Alde batetik,ohikoak eta errotuak daudenekintzak izango dira, ipuin

kon taketak eta literatura sola-saldiak; eta bestetik, bi jardue-ra berri: Hitz-Andana jardu-naldia eta irakurketa parteka-tuak», azaldu zuen.

Hitz-Andana jardunaldiaurri aren 3, 4 eta 11n izango da,eta Gonzalezek onartu zuenez,«Hernani Hitzetan jardunal-diaren hutsunea betetzera da -tor». Hau da, hitza izango daprotagonista, aurrekoan beza-laxe: «hitza kontatua, xuxurla-tua, antzeztua, errezitatua...».

Berrikuntza gisa, baita ere,Hitz-Andana jardunaldian es -kainiko den Pez Limbo mikroantzerkia Urumea ikastolakoeraikin zaharrean egingo dute.

Bigarren jarduera berriaIrakurketa Partekatuarenaizan go da: «herriko pertsonaezagunek irakurle gisa dauka-ten esperientzia partekatukodute». Aurreneko gonbidatuaKattalin Miner izango da,urriaren 24ean.

Herriko taldeak, protagonistaMusika arloa ere garrantzitsuaizango da, udazken honetan.Mi kel Urdangarinen kontzer-tua izan zen seihileko berria-ren aurrenekoa, eta beste hiruere izango dira, Biterin: urria-ren 18an, Niko Etxart eta Maia -len Errotabere; urriaren 13an,Alboka; eta abenduaren 29an,Bloody Brotherhood, Meltdowneta Liher.

Azken hau izango da berri-kuntza: «rockarekin bagenuenzor bat». Gainera, aprobetxatu-ko da Hernaniko lokaletan en -tsaiatzen duten taldeak ba -daudela, horietako bi di ra Bloo -dy Brotherhood eta Melt down.

Disziplina desberdinak, adin ezberdinentzatOhi bezala, arte eszenikoen ar -loa ere presente egongo daudaz keneko egitarauan. Bate -tik, urteko bigarren antzerkizikloa izango da azaroaren13tik 15era, hiru antzerkirekin:Argien hautsa (Vaiven teatroa,estreinaldia), Izoztutako haizeabezala (Tanttaka teatroa), etaHerederos del Ocaso (Club Cani -bal, Madril), hurrenez hurren.

Horrez gain, Nahastekakatalean ere, beste bi ikuskizunere izango dira. Aurrenekoa,datorren ostegunean: Micro -cli mate (sarrerak salgai daude,dagoeneko).

Eta azkenik, haurren an -tzerkian saiakera berezia egindela azaldu zuen Aizpuruk:«batetik, ahalik eta adin-tarteezberdinenak kontuan hartze-ko; eta bestetik, disziplina des-berdinak izan daitezen».

Arte plastikoek ere, txokoaUdazken honetan ere, txokoberezia izango dute arte plasti-koek, hainbat artistak jarrikodute erakusketa, Biterin. yy

Pello Añorgaren ipuin kontaketa eta ‘Microclimate’ ikuskizunaeskainiko dituzte datorren astean. ‘Hitz-andana’ jardunaldiakordezkatuko du ‘Hernani Hitzetan’ ekimena, urrian.

z HERNANI KULTURA

Plazatik abiatutagaur, kale-erronka

BAIETZ Hernanik! erronkarenbueltan, euskerari eustekogon bidapena herrian zeharzabaltzen jarraitzen du Eus -kara Ari Du elkarteak. Horre -tarako, ekintza ugari egin zi -tuen udararen aurretik, etaondoren, oporretatik patrikakbete jarduera bueltatu da.

Aurreko asteko antzerkia-ren ostean, kale-erronka botadie hernaniarrei oraingo ho ne -tan. Eguerdiko 12:30etan ha sitaizango da, Plazatik abiatuta.

Atzoko alean Zinkoeneatikabiatuko zela zioen arren, ez dahala.

Sorpresaz betetako ekitaldiaEuskara Ari Du elkarteak ez duxehetasun haundirik eman,sorpresa izatea nahi baitu.Badakigu, ordea, Mikel Lasku -

rain eta Miren Gojenola akto-reek dinamizatuko dutela, etaTtarla dantza taldearen, Musi -ka Eskolako ikasleen, IraulioPanttalone Bertso Eskolako ki -deen eta Hatzi Klinbers eska-latzaileen laguntza izango du -tela horretarako.

Plazatik abiatuta, Kaxkoanzehar ibiliko dira, eta bukaera,Tilosetako frontoian izangoda. yy

Mikel Laskurain eta Miren Gojenola aktoreek gidatuko dute, 12:30etan hasita.

z EUSKARA ARI DU KALE ERRONKA

z SAN JOAN KONPARTSA

Dantza ikastaroan apuntatzeko, orainAurten ere, euskal dantzetan aritzeko ikastaroa jarriko du martxan SanJoan Konpartsak. Irekiak dira, eta apuntatu nahi duenak orain daukaaukera. Horretarako: 695 753 138. yy

z BERTSO ESKOLA

Bertso eskolan aritu nahi?Ikasturte honetan Hernaniko Bertso Eskolanaritzeko aukera luzatu dute; datorren ostirale-an eman beharko da izena, arratsaldeko17:00 e tan, Biteriko sarreran. Bertsotarakogogoa duen edonorentzako irekita dago ize-nematea. Informazio gehiagorako, idatzi: [email protected]. yy

Agurtzane Aizpuru teknikaria, Koro Etxeberria zinegotzia eta Rakel Gonzalez liburutegiko arduraduna herenegun, Biterin.

Hitzei forma emaneznork bere erara

gozatzeko Hernaninnahiko modu badaHitz-joko ta txisteen

zalea bazaraanimatu ta zatozbertso eskolara

Ttarla, Musi kaEskola, IraulioPanttalone BertsoEskola, eta HatziKlinbersen laguntzaizango dute.

Page 4: Mugitzeko, hamaika

// 42018-IX-22 larunbataHERNANI // KIROLAK

z KIROL TABLA ASTEBURUKO PARTIDUAK

EskelakEskelak ilunabarreko 19:30ak arte jasoko dira. Izen abizenak, eskela jartzen duenak eskatu bezala errespetatuko dira eta funeraria bidez jasotzen den kasuetan, jaso bezala.

III. URTEURRENAJexux Ugalde Ugalde

2015eko irailaren 21ean hil zen

Urteurreneko meza, BIHAR, IGANDEA, eguerdiko 12:00etan, SAN JOAN BATAIATZAILEA parroki elizan. Aldez aurretik, mila esker.

Hernanin, 2018ko irailaren 22an

Gure ondotik joan zinen,baina betiko izango zaitugu

gure bihotzetan.ETXEKOAK

=

SENTSAZIO onekin eta itxurapolita erakutsita hasi du liga,Hernanik, Ohorezko Maila. Etaez da modu txarra hori, etxekoaurreneko partidura iristeko.Gaur jokatuko du estreinakoaLandaren, zale hernaniarrenanimoen artean, talde trikolo-reak; eta aurrean, kontrariozuzen bat: Cisneros. Arratsal -de ko 17:00etan zelairatuko daHernani, denboraldiko aurre-neko garaipenaren bila.

Irabazi beharreko partiduadaukate trikoloreek, beraiekbezala mailari eusteko lehianaritzea espero den talde batenkontra. Aurreko denboraldian,lasaiago lortu zuen salbazioatalde madrildarrak, eta lasai-tasun hori nahi du Hernanik,aurten. Biak datoz aurrenekopartidua galtzetik, biak ere estu,defentsako bonusa lor tuta; bai -na beste kontrario baten kontragaldu zuen Cis ne rosek (17-21),La Vilaren kontra etxean.

Iazkoa ez errepikatzeaPartidu garrantzitsua izango dagaurkoa, azterketa serioa, ikus -

teko zein mailatan ibili daite-keen bakoi tza: galtzea, ez litza-teke batere seinale ona izango.

Joan den denboraldian ere,Cisnerosen kontra jokatu zutenLandareko aurrenekoa, ligakoestreinakoa ere izan zena. Etaorduan, gauzak ez ziren esperobezala atera: 22-28 galdu zuen

Hernanik. Oraingoan ez dutenahi, puntuek berriro ihes egi-terik; ez dute nahi iazko isto-rioa errepikatzerik.

Osasunez behintzat, ondoiritsi da Hernani: Iñaki Otxo -torena izango dute baja baka-rra trikoloreek, gaur Landarenaurreneko kolpea emateko. yy

Festarako gogoz hartukodu taldea, LandarekKontrario zuzen bat hartuko du Hernanik, etxeko estreinakopartiduan: Cisnerosen kontra, gaur arratsaldeko 17:00etan.

z ERRUGBIA

Joan den urtean ere, Cisnerosen kontra estreinatu zen Hernani, Landaren.

z PALA

Bigarren garaipenaren bila, hiru bikoteOndo hasi zuten Gipuzkoako Txapelketa, aurreko asteburuan, palistahernaniarrek. Eta aurreneko garaipena lortuta, bigarrenaren bila arikodira gaur hiru bikote, 11:00etan kiroldegiko frontoian: Maider Huiziketa Ariane Arrietak Su-Berri 4ren kontra jokatuko dute, nagusien 1gomailan; Intxurreren kontra Garazi Urdangarin eta Ekiñe Balerdi, nagu-sien bigarren mailan; eta Zarautzen kontra Iñaki Kerejeta eta AihekoZubimendi, nagusien bigarren mailan. Amaia Irazusta ba rre na, berealdetik, Valentzian izango da asteburuan, Munduko Txa pel keta pres-tatzen, selekzioaren zortzigarren kontzentrazioan. yy

z ESKU PELOTA

Hiru partidu gaur, kiroldegikoanOstegunean eta ostiralean jokatu dituzte partidu gehienak, esku pelo-tari hernaniarrek, Gipuzkoako Txapelketaren bigarren jardunaldian. Etagaur ariko diren hiru bikoteak, Hernanin ariko dira, kiroldegiko fron-toian, 16:00etan hasita: aurreneko garaipena bilatuko dute Urra etaLasak, kadeteen bigarren mailan, Alde Zaharraren kontra; bigarrenaeta bolada onarekin jarraitzea Apaolaza eta Albenizek, kadeteen lehe-nengo mailan, Ilunperen kontra; eta debuta egingo dute bigarren mai-lako jubenilek, azkenik, Izurunen kontra. yy

Page 5: Mugitzeko, hamaika

// 5 2018-IX-22 larunbata HERNANI // KIROLAK

MENDIRIZ MENDI

GIPUZKOAN geratukoda, oraingo honetan,

Men diriz Mendi elkartea; Ara -otz-Orkatzategi-Leintz-Gatza -gatik egingo dute ibilbidea irai-laren 30ean.

Ibilbidea Araotz herritik ha -si ko dute, Lope de Agirre kon-kistatzailea jaio zen herri txiki-tik. Lo pe de Agirre gaztea zela,Sevi llan zegoen eta Peru etabertako aberastasunaren berriizan zuen; hori ikusita, fortunaegiteko asmoz hara joatea era-baki zuen.

1536 urte inguruan iritsi zenLope de Agirre Perura, eta hain-bat tokiren konkistan eta kolo-nizazioan parte hartu zuen. Gu -da horietan, bere krudelkeria-gatik eta bortxakeriagatik na -bar mendu zen. Bere gizonekLope el Loco edo Lope el Tiranogoitizenarekin ezagutzen zu -ten. Kolo nizatzaileen arteaneman ziren hainbat gatazka etaliskarretan parte hartu zuen,baina Eldo rado altxorrarenbila ketan par te hartzeagatikeza gutzen da gehien bat. FelipeII erregearen kon tra altxatzea-gatik erail zuten Venezuelan.

Aitzuloko zuloa, bisitan zeharIbilbidean Aitzulo bisitatuko da,harkaitzean higadurak eginda-ko zulo erraldoi eta ikusgarria.

Le ku magikoa da, dudarik gabe.Sarrera atzean dauka, eta ber-tara hurbildu arte ez gara ohar -tzen bertan dagoenik. Barrurasartzen garen heinean, pixka-naka irekitzen dijoan kobazulomo du ko tunel haundia da etabat-batean, aurrez aurre, begihaun di baten forma duen zuloaager tzen da.

Horrez gain, saba ian zulohaundi bat dauka. ‘Leihoaren’ertzera erraz hurbil daiteke, etabertatik, bistak ikusgarriak di -ra. Ausartenek, harkaitzetik be -he ra eginez, beste barrunbe txi -ki batera jaisteko aukera du te.Bertan, batzuk Aitzulo-txiki ize -narekin izendatzen duten bestebegi txiki bat dago.Ibilbidea Santa Kurutz baseliza-ren albotik pasatzen da. Base -liza eta inguruko eremuak osopolitak dira, eta eraikinak for -ma errektangeluarra dauka.Teila tuak bi isuri ditu eta has-

tialean burdinezko gurutzeadauka. Barruan gurutzatuta da -go en Kristoren margoa duen al -dare xumea bat du. BaselizaXIX. mendearen hasiera alderaeraiki zen, baina bertan ipinizen irudia zaharragoa da. Base -liza 1970. urtean berritu zen. Ur -te an bi meza ospatzen dira ber-tan: aurrenekoa, maiatzak 3aneta bigarrena, uztailean, Jakueegunean.

Ibilbidearen deskribapenaAraotz herrian sartu bainolehen hasten da bidea. Horreta -rako, porla nezko pista eta erre-pide tarte motz batzuetatik ba -serri ba tzuetara igo behar da.Hauek pasatzerakoan, eskuine-an geratzen den bide zabal ba -te tik jo behar da. Bideak pixka-naka gora egiten du; baina ba -so txo bat igaro ondoren, aldapazer txobait tentetu egiten da.Aurrerago, bideak pinudi bat

inguratzen du bere eskubitiketa txabola batera eramatengaitu. Bertan, jaiotzen den bide-zidorra zuzen jarraitu eta igoe-ra labur batean Aitzuloko sarre-rara iristen da.

Aitzuloko begia ikusi ondo-ren, bidezidorrera itzuli etaeskuinera eginez igotzen jarrai-tu behar da. Bideak Aitzgainekour-biltegira hurbilduko gaitu.Orkatzategira igotzeko 150 me -tro inguruko desnibela geratu-ko da, baina lasai hartuta ara-zorik gabe igotzen da. Hala ere,norbaitek azken igoera hau ezbadu egin nahi, badago bide laubatetik Orkatzategi eta Ametzu -eta artean dagoen lepora hur-biltzeko aukera.

Orkatzategira igotzeko era-bakia hartzen dutenak, ordea,ez dira damutuko. Bertatik, Ur -ku lu urtegi aldera eta Udalaitzeta Anboto aldera dauden bis-tak ikusgarriak dira.

Paisaiaz gozatu ondoren,zelai batetik Orkatzategi etaAmetzueta artean dagoen lepo-an dagoen bidegurutzera jaitsi-ko gara. Jaitsiera leuna da.Lepoaren inguruetan Urtapoto -lu e tako trikuharria eta Lina -tzako tumulua aurkitzen dira.Bertatik ere gasbidea pasatzenda. Bidegurutzean aurkitukodu gun pistari jarraitu beharzaio Santa Kurutz baselizarairitsi arte. Tarte honek emeki

behera egiten du.Baseliza bisitatu ondoren bi -

de ari jarraituko diogu. PistakSanta Kurutz gaina eskuinetikinguratzen du, eta Arbe errekakosatzen duen bailarara jaistendigu. Bertatik, bideari jarraituz,Elorretako lepora igo behar da.Lepoa igarotzerakoan norabi-dez aldatu eta ezkerrera eginbehar da. Ia altuera galdu gabePagobedeinkatutako lepora jai -tsiko gara. Bertan dagoen bide-gurutzean mendebaldera jo -tzen duen pista hartu behar da.Bide horretik, Makatzgain gai-lurra bere eskuinetik ingura-tuz, izen bereko lepora hurbildubehar da. Hemendik, ibilbideaamaitu arte, bideak behera egi-ten du. Ordubete inguruko jai -tsierak ibilbidearen amaieranutziko gaitu. yy

Tontorrez tontor

Aitzuloko zuloa bisitatzeko, aukera paregabeaz Mendiriz Mendiko kideek hilabetean egingo duten irteera bateninguruko xehetasunez osatutako atala.

Aitzuloko zuloa.

z Non kokatzen da: Oñati etaEskoriatzaren artean.z Luzera: 18 kmz Denbora: 6-7 orduz Desnibela: 900 m inguru gorantzeta beste horrenbeste, beherantz.z Zailtasuna: Zailtasun bere zirikgabekoa.z Beharrezko materiala: Mendiko material arrunta.z Mendiriz Mendik irailaren 30eanegingo du irteera hau.

ARAOTZ – ORKATZATEGI(869 m) – LEINTZ-GATZAGA

Page 6: Mugitzeko, hamaika

// 62018-IX-22 larunbataHERNANI

«Proiektuak aukera ematen du inprobisatzeko»

IGARTZA Saria Hernanin tokatuda, hirugarren aldiz. ErikaElizari Salvadorrek jaso du,Zendabalitz eleberri proiektua-rekin, Beasaingo Udalak CAFen presak eta Elkar argitaletxe-ak antolatzen duten idazle gaz-teentzako lehiaketa honen21garren edizioa. Aurretik UxueApaolazak (2009) eta KattalinMine rrek (2015) irabazi zuten.

Sei hilabeteko epea dauka Eli -zarik aurkeztutako eleberri pro -iek tua bukatzeko; otsaila par te -an argitaratzea aurreikusten da.

Ikus-entzunezkoen mundutikzatoz. Nolatan aurkeztu zaraliteratur sariketa batean? Aspaldi neukan gogoa, aurkez-teko. Haurdun egon naizenean,inoiz baino denbora gehiagoizan dut idazteko. Beste gauzaasko debekatuta nituen, bainaidatzi nezakeen. Irakurri ditutaurreko Igartza saridunak, etaaurreko urtean aurkezteko aha-legina egin nuen beste proiektubatekin, baina ez nintzen iritsi.

Nola eman dizute berria?Errezelorik bazenuen, edoahaztuta zinen?Banekien irailean ematen zelajakitera. Baina ez nintzen gogo-ratzen, ez nuen espero. Gainera,beste kontu batzuengatik hain-bat telefono dei jasotzen arinaiz, eta horrelako zerbait espe-ro nuen. Xabier Mendigurenekdeitu zidanean ez nengoen nereetxean, eta kobertura ezinharrapatu ibili nintzen, entzu-ten ari nintzena entzun bezalaahazten zitzaidala!

Idatzi izan duzu inoiz gidoirikikus-entzunezkoetarako? Osodesberdina izan da?Film laburren batean, oso eraamateurrean prestatu izan di -

tut gidoiak. Baina honek aska-tasun gehiago ematen du, one-rako eta txarrerako. Ikus-en -tzunezkoetan mugak dauzka-zu, badakizulako gero imajina-tu duzun guztia ezin dela egin,edo aurrekontuagatik osokutrea geratuko dela. Bainahonek txarrerako ere badu,mozten jakin behar duzula!Bestalde, ikus-entzunezkoetanlan-taldearen beharra dauka-

zu, eta nire egoeran, orain eznago besteekin konprometitze-ko. Horrek ere izutzen nau,noski. Bakarrik nago proze-suan. Ardura guztia zurea da.

Laginen bat aurkeztu behar daIgartza Sarietan. Bertsolarienmoduan, bukaera pentsatutaaurkeztu zinen?Hiru orrialdeko laburpen bataurkeztu behar zen. Egitura,zein estilo erabiliko duzun…azaltzen duzu bertan. Eta gerolagina, 15 bat orrialdekoa. Izandaiteke, hasierakoa, erdikoa,bukaerakoa… Baina segidakoa.Ekainerako entregatu beharzen, eta orain, otsailean argita-ratuko da, maila ematen ba dut!Bukaera ez neukan garbi. Bainaprentsaurrekora bidean ideiabat sortu zitzaidan, eta ez dutdeskartatu. Baina proiektuak

aukera ematen du inprobisa tze -ko. Ez da itxia, eta nik aurkeztunuen lagina hasierakoa da.

Zer da, ‘Zendabalitz’?Zen-da-balitz. Hitz-joko bat da,iragana eta etorkizunari begi-ra. Adierazten du nola kezka -tzen garen izan zenagatik edodaitekeenagatik. Eta ez naizinoiz izan carpe diem zalea,baina agian, garrantzia han-diegia ematen diegu bestehoriei. Hala ere, ez dut esannahi iragana eta etorkizuneanpentsatzea txarra denik!

Matxura baten eraginezhegazkinean ez atzera eta ezaurrera geratuko dira protagonistak, eta turbulentziak eragingo dizkiegertaerak, barruan…Pilotuak esango die arazoren

bat badagoela, baina egiaz ezdakite zer gertatzen den. Ho -rrek piztuko ditu turbulen -tziak, norberaren iraganarekinedo etorkizunarekin lotuta.Kezka izango dute arazo tekni-koagatik, baina hori detonan-tea izango da, aitzakia, bestekezkentzako.

Zuri ere sortuko zaizkizuorain turbulentziak, barnekezkak, proiektua bukatzekolanean hasita?Bai, beldurra badut, berria de -la ko. Ikasi egin beharko dut.Gai nera, ez zait gustatzen, edokosta egiten zait jendeak nikidatzitakoa irakurtzea onar -tzea. Kontra e sana da. Baina ezdakit kudeatzen. Bikoteari era-kutsi nion lagina, eta aurrene-ko orria irakurtzen ari zeladagoeneko haserretu nintzen,itzali nion ordenagailua… Bes -teek irakurtzea onartzen ikasibeharra daukat.

Horren atzean egon daitekeirakurleak zure istorioetanzu identifikatzeko beldurra?Zazpi pertsonaia oso desberdinsortu ditut genero, adin eta ogi-bidearen aldetik. Identifika ziozuzenik ez dago. Baina giza-jokabideei buruzko eleberri batda. Ikusi edo bizi izan ditudanegoerak badaude, nahiz eta osoesajeratuta, asko dramatizatu-ta. Autobiografikotik izan de za -ke zerbait, eta ingurukoek ereidentifikatuko dituzte pa sar tebatzuk, baina dena esajeratuadago. Haurdun bat ere badago,adibidez, baina ez naiz ni!

Batzuk ogia besapean jaiotzen omen dira, eta besteak, amarentzako sariarekin! Bi erronkakuztartzeak beldurtzen zaitu?Bi gauza berri dira, une berean.Baina une aproposean. Oraindenbora hartu dezaket idazte-ko. Era berean, baita umeare-kin egoteko ere. Baina molda-tuko gara!

Ingurukoek zer esan dizute?Denek irakurri nahi dizute...Sorpresa izan da. Sekula ez dutidatzi era honetan. Beste batzueinahikoa txapa eman diet idatzibitartean... Baina lagina ez duinork ikusi. Hala ere, horrelakosariek, egia esan, ematen dutekonfiantza. Idaz te an pentsatzenduzu erotuta zaudela, eta orainuste dut me rezi duela jarraitze-ak. Orain errazago utziko dut,irakurtzen. yy

Otsaila partean argitaratuko du ErikaElizari Salvador hernaniarrak‘Zendabalitz’, bereaurreneko eleberria;«maila ematenbadut!», dio.Dagoeneko eman du,ordea, XXI. IgartzaSaria irabazi baitu.

Erika Elizari hernaniarrak irabazi du XXI. Igartza Saria, ‘Zendabalitz’ eleberri proiektuarekin.

z XXI. IGARTZA SARIA ERIKA ELIZARI SALVADOR

«Kosta egiten zaitjendeak nikidatzitakoairakurtzea onartzea.Kontraesana da.Baina ez dakitkudeatzen.

Page 7: Mugitzeko, hamaika

// 7 2018-IX-22 larunbata HERNANI

Donostia izarrez beteko da,Zinemaldiaren 66garren edizioan

DONOSTIAKO Zinemaldiaren 66.edizioa atzo hasi zen, El amormenos pensado pelikula argen-tinarrarekin. Aurtengo edizio akHollywoodeko aktore eta zuzen - dariz beteko du Donostia. Bes -te ak beste, Ryan Gosling, Lily-Rose Deep edota Bradley Cooperaktoreak egongo dira datozenegunetan Donostiako aretoetan.Horrez gain, Hirokazu Kore-edazuzendari japoniarrak, DannyDeVito aktore estatubatuarraketa Judi Dench aktore ingelesak,Donostia saria jasoko dute.

Aurten, Sail Ofizialean ez daegongo euskaraz egindako peli -kularik, baina euskal zinemakgarrantzia handia izango du,Oreina, Dantza, Margolariaedota Black is beltza pelikulakaurkeztuko direlako. Film hau -ek, Euskal Zinemaren IrizarSaria jasotzeko aukera izangodute; eta Ramon Agirre aktoredonostiarrak Zinemira sariajasoko du, Euskal Zinemarengalan.

Gainera, Donostiako zinearetoak film oso interesgarrizbeteko dira, eta mota askotakofilmak ikusteko aukera izangoda egun hauetan.

El reinoIrailak 22 eta 23Rodrigo Sorogoyen zinegilearenpelikula berriak thrilller politi-ko bat ekarriko digu Sail Ofi -zia lera. Manuel ustelkeria kasubatean sartuta dago, eta berealderdi politikoaren babesikgabe geratu da. Protagonistabere egoerari aurre egiten iku-siko dugu filmean. Aktore pro-tagonista Antonio de la Torreda, eta berarekin Barbara Le -nnie aktorea ere ikusiko dugu.Ez da lehenengo aldia, Sorogo -

yen Zinemaldiko sail ofiziale-an dagoena: duela bi urte Quediós nos perdone filma aurkez-tu zuen, eta gidoi onenarensaria irabazi zuen.

Quién te cantaráIrailak 25, 26, 27 eta 28Carlos Vermut zuzendariak,due la lau urte, hitzik gabe utzizuen Zinemaldiko kritika etapublikoa, Magical Girl lanare-kin. Aurten, Quién te cantaráaurkeztuko du Sail Ofizialean,eta berriro ere Urrezko Mas ko -rra irabazteko aukera izangodu. Oraingoan, Vermutek abes-lari baten memoria galtzearenistorioa ekarriko du lehiaketa-ra. Torontoko zinemaldian ereaurkeztu du pelikula, eta kriti-ka oso onak jaso ditu jada. Ikus -teke dago 2014 urtean lortuta-koa errepikatzeko aukera izan-go duen Vermutek aurten.

RomaIrailak 26, 27, 28 eta 29Alfonso Cuaron zuzendari me -xi karrak Venezian aurkeztuberri du film hau, eta UrrezkoLehoia irabazi du, Mexiko DFko

Roma auzoko emakumeen bi -zi tza erakusten duen filmare-kin. Perlas sailean ikusiko denfilm honek, omenaldi bat eginnahi die zuzendari mexikarrazaindu zuten emakumeei. Net -flixek ekoiztutako filma da, etaagian, Zinemaldian izango daaukera bakarretarikoa, pantai-la handian ikusteko.

Mudar la piel Irailak 22, 23 eta 24 Zinemira saila ireki zuen atzo,Ana Schulz zuzendariaren do -ku mentalak. Juan Gutierrez,Schulzen aita, ETAren eta Espai -niar gobernuaren arteko bitar-tekaria izan zen 80 eta 90ekohamarkadetan. Garai horietan,lagun on bat egin zuen, Ro ber toFlórez. Juanek ez zekiena zen,Roberto CNIko kide bat zela, etaurte batzuen ostean, traiziohandi bat egingo ziola Ro ber tokJuani. Traizio horrek eraginda-koaz eta euskal gatazkaz haus-nartuko du Ana Schulzek, beregurasoekin. Horrez gain, pro-zesu zinematografikoaren ga -rrantzia erakusten du zuzen-dariak, bere lehen lan luzean.

Oreina - Irailak 25, 26 eta 27Zuzendari Berrien sailean aur-keztuko du Koldo Almandozzuzendari donostiarrak, bereazken pelikula. Aurreko urtee-tan, bere azken lanak aurkeztuditu Zinemaldian: 2017 urteanPlagan laburmetraia aurkeztuzuen, eta 2016an Sipo Phantas -ma luzemetraia. Oreina peliku-lak Khalilen egunerokora ger-turatuko gaitu. Khalil perife-rian bizi den gazte bat da, etaahal duen bezala bizi da, ibaia-ren ertzean agure batekin.Padura eta mareak ezinbeste-koak izango dira maitasun,desamodio, laguntasun etamendeku istorio honetan.

Las herederasIrailak 22 eta 23Paraguaytik dator, HorizontesLatinos saila zabaldu duen pe -li kula. Marcelo Martinessi zu -zendariaren lana Paraguaykoakademiak aukeratu du, Oscarsarietan atzerriko hizkuntzanegindako pelikularen sarianhautagai izan dadin. Gainera,Sebastiane Latino saria jasozuen atzo, Chela eta Chiqui ta -

ren istorioa kontatzen duenpelikulak. Bi emakumeak ezdaude bere bizitzako momentuonenean. Chiquita iruzur egi -teagatik salatu dute, eta Chelakbere bizitza erosoa utzi behardu taxista moduan lan egiteko.Beraien arteko erlazioa ikusikoda film honetan, eta Para guay -ko errealitatera gerturatzekoaukera izango dugu.

ShopliftersIrailak 23, 24, 25 eta 26Aurtengo Donostia Saria jasokodu tenen artean dago, HirokazuKore- eda zuzendari japoniarra.Bere lana ia urtero ikusi daitekeZinemaldian, eta horregatik ja -so ko du saria. Bere az ken lanak,Urrezko Palma irabazi zuenCanne seko jaialdian. Bihar, Do -nostia Saria jaso ostean, filmaikusteko au ke ra egon go da, etabaita datozen egunetan ere.Irailaren 16an, filmeko protago-nista bat zen du zen. Kirin Kikiaktoreak hainbat pelikula eginditu Kore-edarekin, eta 75 urte-rekin kantzerraren ondoriozhil da. Beraz, pelikula hau ikus-teko hainbat arra zoi daude. yy

Hollywoodeko makina bat aktore eta zuzendari ekarriko ditu hirira, Zinemaldiaren aurtengo edizioak. Hirokazu Kore-eda zuzendariak eta Danny DeVito eta Judi Dench aktoreek jasoko dute Donostia Saria.

‘El reino’ izeneko thriller politikoa aurkeztuko du Rodrigo Sorogoyen zinegileak, Zinemaldiko Sail Ofizialean. Argazkia: Julio Vergne

z DONOSTIAKO ZINEMALDIA

AMAIA GARCIA GONZALEZ

Page 8: Mugitzeko, hamaika

// 82018-IX-22 larunbata

«Ez gara konturatzen denda txikiakgaltzeak zer kalte daukan gizartean»

HERNANIKO Merkatari etaOstalarien Elkarteko, hau da,Berriak elkarteko kidea da,Maider Alkorta. Kale Nagusiandauka, umeentzako arropasaltzen duen Hiru denda.

Lehengo urtean plastikobeltzen kanpainarekin «gaia-ren inguruan hitz egitea lortu»zela dio. «Jendeari ez zaio gus-tatzen dena beltza ikustea».Baina beste gauza bat da, bereustez, «gero, konturatzea gureesku dagoela...».

«Merkea den horretan bakarrik pentsatzen dugu»Hernanik Donostia gertu iza-tea, eta aldi berean merkatalgune haundiak inguruan iza-tea, «onerako eta txarrerako»

dela uste du Alkortak. «Markahaundi horiek tiburoiak diraguretzako, baina autokritikaere egin behar dugu; denokdaukagu zer ikasi».

Alkortaren ustez, hainzuzen, horiek gertu edukitzeakematen du aukera ikusteko «zeregiten den. Ez guk ere berdinaegiteko, baina bai aldaketakzein diren ikusteko. Haiek mar-katzen dute moda. Den da ri okere mugitu beharra daukagu».Baina, aldi berean, «min egiten»dutela nabarmentzen du. «Ezgara konturatzen denda txikiakgaltzeak zer kalte daukan gizar-tean. Korrika eta estresak jotabizi gara. Bizilagunarekin ere ezdugu hitz egiten. Kotxean joatengara lanera eta kotxean egiten

ditugu erosketak. Etxera joan,eta interneten sartzen ga ra.Denda txikiak galduta, herriabukatzen da».

Baina hori jakinda ere, Al -kor taren esanetan «ez garakon turatzen gure atzetik zer da -torren. Epe ertainean ez ba di ragauzak aldatzen, honek guz tiakeragina izango du. Bai na, halaere, merkea den ho rre tan baka-rrik pentsatzen du gu. Atzetikdatozenek ikusiko dute».

Gertutasuna, kalitatea, konfiantza, aholkua«Tiburoi» haundi horien «pre-zio merkeen atzean zer dago-en» pentsatu behar genukeela

uste du Alkortak. «Horretanezin dugu lehiatu».

Baina bai beste hainbatarlotan. «Jendea nola tratatzendugun, gertutasuna, kalitateonena eta horren prezio ona,ematen dugun goxotasuna etaaholkuak... Horretaz ez garakonturatzen, galdu arte. Gero,larunbat arratsaldetan dendakitxita daudela-eta, tristurasumatzen omen da. Baina ezda inor ibiltzen!». Horrek guz-tiak erakusten du, Alkortaren

ustez, «gure komertzioei fide-lak izatea» merezi duela.

Dena den, guztia ez dagodendari eta erosleen esku baka-rrik. «Udaletxeak ere badu zere-gina. Ezin du herria hil tzenutzi. Orain konturatu dira».

Plastiko beltzekin kon tzien -tzia sortzen saiatu ziren iaz,eta atzo, kontrakoa; dendekematen duten bizia nabar-mendu nahi izan zuten. «De -nok egin behar du gu zerbait.Gizarte arazoa da». yy

Ilun, hilik agertu zen Kaxkoa iaz, dendekeskaparateak plastiko beltzekin tapatuzituztenean. Atzo, kontrakoa erakutsi nahiizan zuten Berriak elkartekoek; biziberrituegiten dutela herria, denda txikiek.

Hernaniko Hiru, umeentzako arropa dendako jabea da Maider Alkorta.

z HERNANIKO BERRIAK ELKARTEA MAIDER ALKORTA

«Marka haundihoriek tiburoiak diraguretzako, bainaautokritika ere eginbehar dugu; denokdaukagu zer ikasi»

«Gaurko erosketa ohituren aurka borrokatzea zaila da»

ASTIKO, Astigarragako Merka -ta rien Elkarteak bat egin duBuruntzaldeako dendari txi-kien kanpainarekin, eta lauegunez, eskaparateak beltzeztapatuta, triste eta hilik izangodituzte, «jendea kontzientzia -tzeko, zer litzatekeen herria,komertzio gabe», azaldu duPastain Irudi Zerbitzuak den-dako Alfredo Ruizek.

Buruntzaldea osoko komer -tzioek egin dute bat kanpainare-kin; Hernanin, iaz egin zuten.«Ez da Astigarragako arazoa.

Herri guztietan gertatzen da.Gaurko erosketa ohituren aurkaborrokatzea oso zaila da. Mer -ka talgune haundietara joatenda jendea; askotan, eguerditan.Zer egin behar dugu, eguerdiedo asteburutan ireki?».

«Itsasoari ateak jartzen saiatzea bezala da»Dena den, Ruizek argi daukaara zoa ez direla merkatalgunehaundiak. «Haien kontra borro-katzea akatsa da. Beti egongodira. Itsasoari ateak jartzen

saiatzea bezala da. Nik ez duthaiekin konparatu nahi edogauza bera eman nahi. Nik zer-bitzu pertsonalizatua ematendut. Prezioan ezin dugu lehiatu,baina gure armak dira gertuta-suna, tratua eta zerbitzua».

Era berean, dena ez da txarra.«Herriarekin harremana man-tentzeko, ateak zabalik dauz katdendan. Baina internet bidez ereegiten dut lan, nere publiko objek -tiboa kanpoan ere badagoelako».

Baina herrian giroa sortzea-ren garrantzia azpimarratzendu. «Herrian jarduerak sortuzlortzen da eragina. Etorkizuna

ez da xamurra. Baina erosleeieskatu baino, eskaintzearenaldekoa naiz. Aurrena zerbitzuona eman behar dugu, kontuanhartu gaitzaten gu, haundienartean ere. Autokritika hori eginbehar dugu merkatari txikiok».

«Merkatari bezala, sinestubehar dugu gure aukeretan»Giroa sortzeko taldean aritzea-ren garrantzia ere azapimarra-tu du Ruizek. «Merkatari bezala,sinestu behar dugu gure aukere-tan. Elkartuta, errazagoa da in -darra egin eta gauzak lortzea».Horretan, udal teknikaria etaSiadeco enpresa kudeatzailea-ren laguntza eskertu ditu.

«Askok ez daukate denboraedo gogorik. Baina kide gehiagoizatea bera hobea da. Gauzakegitea ona da kontura tzekoherrian badagoela komer tzioenelkartea, eta komertzioek herridinamikan parte hartzea inte-resgarria da. Bestela, gero etalokal itxi gehiago egongo da, etatristea da». yy

Hernaniko kaleko festarekin kontrastean,beltzez tapatuta ageridira Astigarragakokomertzioak, dendatxikiak galtzeakdakarkiena agerianuzteko.

Astigarragako Pastain Irudi Zerbitzuak dendako jabea da Alfredo Ruiz argazkilaria.

z ASTIGARRAGAKO ASTIKO ELKARTEA ALFREDO RUIZ

«Eskatu baino,eskaintzearenaldekoa naiz.Aurrena zerbitzuona eman behardugu, kontuanhartu gaitzaten gu»

URUMEA

Page 9: Mugitzeko, hamaika

// 9 2018-IX-22 larunbata URUMEA

«Herri triste eta hilaren irudia eman nahi dugu;horrelakoa izango litzateke komertziorik gabe»

«EZ dugu inoren kontra eginnahi; bakarrik nahi dugu lortuherritarrei pentsaraztea», zioenatzo Marta Zulaicak, BeterrikoMerkata ri tza Bulegoko ardura-dunak. Eta herritarren haus-narketa hori pizteko, plastikobeltzak erabili dituzte: komer -tzioen erakusleihoetan jarridituzte; joan den urtean Her -na nin egin zutena, eskualdekobeste herrietan egin dute orain,hain justu. «Herri triste eta hi -laren irudia eman nahi dugu;horrelakoa izango litzateke, ko -mertzio txikirik gabeko herria»,azaldu zuen Zulaicak. Andoai -nen aurkeztu zuten kanpaina,Urigain kultur etxean, eskual-deko udal ordezkari, merkatarieta teknikariek.

«Gogorra da zure dendakoerakusleihoa beltzez estaltzea,baina egoera oso zaila da. Era -kutsi nahi dugu herri biziaknahi ditugula. Herritarra libreda nonahi erosteko, baina era-kutsi nahi dugu herrian bertanerostea ere aukera bat dela; etaaskotan, ez okerrena, onenabai zik», nabarmendu zuen Sia -decoko Juanjo Allurrek.

Komertzioen %75a bainogehiago, bat egindaHortaz, Beterri eskualdeko mer -kata ri tzaren egoera «kezkaga-rriaz» ohartarazi nahi dituzteherritarrak, sentsibilizazio kan -paina honen bitartez. Her na -nik, Astigarragak, Andoainek,

Usur bilek eta Lasarte-Oriak egindute bat; eta partehartze haun-dia izan du, merkatarien alde-tik: «komertzio txikien %75akbaino gehiagok egin du bat»,azaldu zuen Allurrek. Herna -nin, 109 komertzio atera zirenkalera atzo, Hernaniko Merka -taritza Festa ospatzeko; etaAstiga rra gan, 50 establezimen-duk jarri dituzte plastiko bel -tzak, bera ien erakusleihoetan.

Elkarlanean aritzearen ideiahorrekin bat egin zuten kanpai -naren aurkezpenera bertaratuzirenek: «txiki ak gara, baina el -kartzen bagara, indar haundiaizan dezakegu. Oso ga rran tzi -tsua da bat egitea», adierazizuen Maugi Rojok, Her na nikoIkusi-Makusi dendakoak.

Tristuraren ondoren, alaitasuna eta biziaOstegunean hasi ziren dagoe-neko, Astigarraga, Andoain etaUsurbilgo komertzioetako era-kusleihoak plastiko beltzekinestaltzen; horrela egongo dira,bihar arte. Tristurak eta herrihilaren irudiak, ordea, alaita-sunari eta herri biziari egingodio bidea, asteartean. Irailaren24tik aurrera, hiru herri horie-tan eta Lasarte-Orian, «dendakkoloretako globoekin apaindu-ko ditugu, eta kalera aterakogara, herriari poza eta bizitzaekartzeko», aurreratu zuten.

Alaitasun eta bizitasun horibera da, Hernaniko komertzio -

ek azaleratu zutena atzo, Mer -kataritza Festarekin. Egun oso -ko ospakizuna egin zuten, ko -mertzio txikiak herriari apor-tatzen dion guztia aldarrika -tzeko, eta Berriak elkartearen25garren urteurrena ospatzeko.

«Komertzio txikiek ez dituztebabes hitzak behar; babesneurriak behar dituzte»Merkataritzaren arazoak, era-kundeen partehartzea ere es ka -tzen duela nabarmendu zuenJon Zulueta Andoaingo zinego -tziak: «ohituta daude gure ba -bes hitzak entzuten, baina ez da

hori behar dutena. Babes neu-rriak behar dituzte, Udaletatikhasi, Aldunditik segi eta EuskoJaur la ritzaraino».

Udala eta komertzioen elkar -lana nabarmendu zuen LuisIntxauspe Hernaniko alkateakere, eta horretarako, adierazizuen «merkatari elkarteek in da -rra hartzea» ezinbestekoa dela:«animatu daitezela komertziogehiago, elkarteko bazkide iza-tera. Kanpaina hau bezalakoekintza txikiek, eragina dutehe rria biziberritzeko bide ho -rre tan», nabarmendu zuen.

Zorione Etxezarraga Asti ga -

rragako alkateak, bere aldetik,adierazi zuen «apustu serioa»egin dutela herriko merkatari -tza indartzeko, eta «sakontasu -nez» sartu nahi dutela erron kahorretan. Nabarmendu zituenAstiko merkatari eta ostalarielkartearen biziberritzea, etaUdalean merkataritzaren arlo-ko teknikari bat hartu izana.

Jaione Irazu teknikariak erehartu zuen hitza, kanpainarenaurkezpenean: «ostegunean,po za ematen zuen kaletik ibilieta ikustea merkatari guztiaklanean, erakusleihoak beltzezestaltzen elkarrekin». yy

Sentsibilizazio kanpaina jarri dute martxan,Beterri eskualdeko merkataritzaren egoera«kezkagarriaz» ohartarazteko. Komertziotxikien %75ak baino gehiagok egin du bat:«txikiak gara, baina elkartzen bagara,indar haundia izan dezakegu».

Eskualdeko udal ordezkari, merkatari eta teknikariak, Andoaingo udaletxearen aurrean. Plastiko beltza jarri zuten han ere.

z BETERRIKO MERKATARITZA BULEGOA

Page 10: Mugitzeko, hamaika

// 102018-IX-22 larunbataASTIGARRAGA

Eraikina mantendu eta herriko tokigehiago tematizatzea, proposamena

PROZESUA burutu dute azke-neko hilabeteotan, Dunak tal-dearen eskutik, Sagar doe txea -ren kokapen egokiena bilatzekoasmoz. Eta prozesuaren non -dik norakoen zein ondorioenberri eman zuten ostegunean,Dunak taldeko Koldo Telleriaketa Ana Almandozek.

Horretarako, apiriletik irai -lera bitarte, bilerak egin di tuz -te batetik, herriko sagardogile,eragile, politikari eta teknika-riekin; eta bestetik, azterketateknikoa ere egin dute.

Prozesuaren azkeneko on -dorioa izan da, egokiena izandaitekeela Sagardoetxeareneraikina bera ez tokialdatzea,baina herriko puntu gehiago-tan jartzea sagardoaren kul-turarekin lotutako errepresen -tazio eta bisita guneak. Sagar -doetxean soilik pentsatu beha -rrean, sagardo herria kontzep -tua lantzea, alegia.

Herriko bost gune, aztertutaAukera hori, hala ere, ez zego-en hasiera batean planteatu-takoen artean. Lau kokalekuberri proposatuz abiatu zutenprozesua: Portutxo ingurua,hi lerri ingurua, Errekalde in -

gu rua eta Sagardi gaina. Aurre -neko bileretan jasotakoarekin,ordea, Errekaldeko aukera baz -tertu zuten, eta beste bi gehituziren: Sagardoetxearen koka-lekua bera (eraikina berrera-bilita edo lorategian eraikinberri bat eginda); edota Ibaiparkea. Beraz, bost izan diraazkenean, landu diren tokiak.

Eta lanketa hori eginda,oraingo kokalekua ikusi duteondoen; baina beste tokiekes kaintzen dituzten aukerakere aprobetxatzea proposatudute: «kokapen bakoitzak ezau -garri zehatzak ditu, eta auke-ra ezberdinak eskaintzen ditu.Sagardi gaina aberatsa daingurugiro aldetik, eta egungosagardiaren gaineko basoan,kupelak egiteko zuhaitzakdaude; ibilbide bat egin litekebertan. Hilerri ingurutik, be -rriz, Astigarragako sagardoa-ren paisaia osoa ikusi daiteke;toki ederra behatoki bat jar -tzeko. Portutxon, bidegorriareneta ibaiaren gertutasuna, erre -pideetatik duen ikusgarrita-suna eta sagardotegien gertu-tasuna aprobetxatu daitezke.Eta Ibai parkean jarri daiteke,adibidez, sagardoaren ibai bi -

dez ko garraioa islatzen dueninformazioa, eta aztertu dai-teke lotura bat DonostiarekinUrumean zehar», azaldu dute.

Hori horrela, nabarmendudute, museo eraikin ikaragarribat egitea baino, aberatsagoadela «esperientziak» eskain -tzea; dena eraikinean kontzen -tratu eta «sagardoaren kultu-ra monopolizatu eta zentrali-zatuko duen elementua izanbeharrean», toki gehiagotarazabaltzea sagardoaren kultura:«Sagardoetxeak edu ki ditzakesagastia, basoa, en barkadero

bat ibaian, behatokia hilerriinguruan...», diote.

Beharrak aztertzea eta espazioak zehaztea, hurrengo pausoaOrain, txostenaren idazketabukatzen dutenean, herrita-rrei aurkeztu eta informazioahelaraziko diete. Eta hurrengofase batean, proposamenakaurrera eginez gero, aztertukodituzte dauden beharrak, etazehaztuko dituzte herrianzehar sortuko diren espazioberri horiek. yy

Sagardoetxearen kokalekuari buruzko prozesua burututa, Dunak taldeak ondorioztatu duegokiena izan daitekeela eraikina bere tokian mantendu, eta herriko puntu gehiagotanjartzea sagardoaren kulturarekin lotutako errepresentazio eta bisita guneak.

z DUNAK ETA UDALA SAGARDOETXEA

Dunak taldeko kideak, prozesuaren nondik norakoak azaltzen.

Elkartukoen eskutik agur, aste ‘mugituari’

MUGIKORTASUNA eta ariketafisikoa izan dira protagonistaAstigarragan, Europako Mugi -kortasun Astearen barruan.Tren berdean ibili dira, gim-nasia saioak egin dituzte, Whywe cycle pelikula ikusi dute,Holandako txirrindularitzakulturaz jabetzeko, eta asti-gartarrak ere ibili dira bizikle-tan, Martutenera bueltaxkaeginez eta ginkanako zirkui-tuan ibiliz.

Hiru egun izan dira, bostekintzarekin bete dituztenak;eta seigarrena eta azkena,Mugikortasun Asteari itxieraemango diona, etzi izango da,astelehenarekin: Elkartu fede -raziokoak etorriko dira; Gu txi -tasun Fisikoa duten pertsonenFederazio Koordinatzailekoak.

Elkartuko kideek, hitzaldiaeskainiko dute, Herri Esko la -ko areto nagusian, arratsalde-ko 17:00etan hasita. yy

Hitzaldia eskainiko du, etzi 17:00etanHerri Eskolan, Elkartu Gutxitasun Fisikoaduten pertsonen Gipuzkoako Federazioak.

z MUGIKORTASUN ASTEA

Gimnasia egiten aritu ziren ostegun goizean, Joseba Barandiaran plazan.

Ikasturtekoaurrenekoplenoa,asteazkenhonetan

UZTAILEAN bildu zen azkenekoz,Astigarragako Udaleko plenoa;eta datorren asteazkenean egin -go dute osoko bilkura berriro,irailaren 26an; ikasturteko au -rre nekoa izango da. Udaletxekople no aretoan bilduko dira,eguerdiko 13:30etan hasita.

Hileko azkeneko asteazkenaizanik, ohiko deialdian bildukodira. Gai-ordena ez dute aditze-ra eman, oraindik. yy

Udaletxeko plenoaretoan izango da,eguerdiko 13:30etan.

z UDALA

Azkenekoegunak,dirulaguntzaeskaerakegiteko

ZENBAIT dirulaguntza deialdidauzka zabalik, AstigarragakoUdalak. Eta horietako zenbaite-tan, azkeneko egunak dira, es -kaerak egiteko. Zehazki, iraila-ren 28ra arte eskatu daitezke,honakoak: kultura, euskera etajaien arloetan 2017an antolatuziren programa, proiektu etajardueretarako dirulaguntzak;2017-2018 ikasturtean Haurres -ko lak partzuergoan ibilitakohaurrentzako laguntzak; etaAstigarragan ikasteko aukera-rik ez duten DBH eta HHI-EPAkoikasleek 2017-2018an ikastetxepubliko batera egindako bida -ien dirulaguntzak. yy

Irailaren 28an bukatuko da epea,kultura, euskera, jaieta ikasketentzakolaguntzak eskatzeko.

z UDALA

Page 11: Mugitzeko, hamaika

// 11 2018-IX-22 larunbata ASTIGARRAGA

Uzta berriaren festa haundia, gertu

KOLORETSU daude, Astigarra -gako sagarrondoak; eta lasterhasiko dira, sagardotegietakotolareetako lanak, 2018ko uzta -ko sagardo berria egiteko. Etanola ez, hori ospatzeko SagarUzta festa antolatu dute, besteurte batez. Datorren asteanizango da, ostegunean hasieta igandera arte.

Zita bikoitza jarri duteostegunean bertan. Aurrena,familientzako plana prestatudute: apainketa tailerra saga-rrekin, Joseba Barandiaranplazan, 17:00etatik 19:00etara.Aurrez eman behar da izena,doan, eta hiru aukera daude:943 55 05 75 telefonora deitu,info@sagardoarenlurral dea.eushelbidera mezua idatzi, edo

www.sagardoarenlurraldea.euswebgunean sartu eta formu-larioa bete.

Beste ekintza, segidan izan -go da: pintxopotea herriko ta -bernetan, 21:00ak arte.

Egun haundia, igandekoaLarunbatean ere izango dirabeste bi ekintza: Sagar motakezagutuz mendi buelta fami-lientzako (izena eman beharda); eta Sagar Uzta ErronkaIndoor proba, Foru Plazan.

Baina igandekoa izango da,urtero bezala, egun haundia.Sagarraren Jaia ospatuko duteForu Plazan, azokarekin, lehia -ketekin... Eta noski, uzta be rri -aren aurreneko muztioa egineta dastatuko dute bertan. yy

Datorren astean egingo dute Sagar Uztafesta, ostegunetik igandera bitarte.

z SAGAR UZTA FESTA z GAZTE LOKALA

Futbito txapelketaeta Santiomendirairteera, asteburuanPlan bikoitza prestatu du asteburuhonetarako, Astigarragako GazteLokalak. Gaurkoan, futbito txapel-keta antolatu dute. Eta bihar, irte-era egingo dute, Santiomendira.Datorren asteburuan, beste bi zita:paintball larunbatean, eta plate-ren eskulan tailerra, igandean. yy

z ELIZA

Katekesian izenaemateko, astearteeta asteazkeneanDatorren astean eman beharkodute izena, katekesian, lehenen-go, bigarren eta hirugarren maile-tako haurrek. Parrokiko bulegotikpasa beharko dute, astearteanedo asteazkenean, 17:00etatik18:00etara. Egun horietan bana-tuko dute materiala (liburua etafitxa); 20 eurokoa izango damaterialaren prezioa. yy

z MEMORIA HISTORIKOA

Memoriari buruzkolanerako, jende bilaAstigarragako memoria historikoaberreskuratzeko lanean ari daMaddalen Laburu, eta horretarako,elkarrizketatzeko ahalik eta jendegehien bildu nahi du. Horregatik,Gerra Zibilean edo FrankismoanAstigarragan edo astigartarrei ger-tatutako gehiegikeriak, pasarteakedo injustiziak kontatu nahi dituz-tenei, telefonoz Udalera dei tzekoeskatu die: 943 33 50 64. Gero,Laburu bera jarriko da haiekinharremanetan. yy

z EAJ-PNV

Alderdi Egunerajoateko autobusa,AstigarragatikIrailaren 30ean, igandean, ospa-tuko du Alderdi Eguna EAJ-PNVk,Foron da ko zelaietan, Gasteiz ingu-ruan. Eta bertara joateko, autobu-sa jarri du Astigarragako EAJ-PNVk.Donostia Ibilbidetik (Hernani alde-ra) abiatuko da, 08:30etan; eta19:30ak aldera egingo du buelta.Auto bu sa eta bazkaria, 30 euroizango dira; eta inork bere bazka-ria eraman nahi badu, 5 euro diraauto busa. Apun ta tzeko, astelehe-nera arte dago epea: 682 764 522telefonora deitu, edo asteleheneanpasa, 19:30etatik 20:30etara,Kale Nagusia 5eko lokaletik. yy

IRAILAK 27, osteguna17:00-19:00, Familientzakoapainketa tailerra sagarrekin.Joseba Barandiaran plazan. Izena eman behar da*, doan.19:00-21:00, Pintxopotea,Astigarragako tabernetan.

IRAILAK 29, larunbata09:30, Sagar motak ezagutuz,Santiomendiko Sagardo Bideanzehar mendi buelta familian. Izena eman behar da*, doan.10:00, Sagar Uzta Erronka Indoor,Foru Plazan.

IRAILAK 30, igandeaSagarraren Jaia, Foru Plazan09:30, Txirriskla Txistulari Taldea -rekin diana.10:30-12:00, Sagar postre lehia-keta. Postreak frontoian entregatubeharko dira.10:30-12:00, XI. Sagar UztaArgazki Rally Digitalean. Izene ma -teak plazan edo aurrez*, 5 euroan.

11:00-14:00, Sagarraren azoka:-Sagar mermelada tailerra.Izena eman behar da*, doan.-Sagarraren erakusketa, dasta-keta eta salmenta.-Sagardo eta muztio dastaketa.-Saski, txertaketa eta abarrenerakustaldiak.-Herriko baserritarren produk-tuen salmenta.-Trikitilariak herrian zehar.

11:00, Muztioaren elaborazioa:sagar biltzea, jotzea eta zanpatzeabertaratutako familien laguntzaz.7-14 urteko gaztetxoei eta haiengurasoei zuzenduta. Izena emanbehar da, doan.12:30, Sagar dantza eta kirikoketa.13:00, Txalaparta eta 2018kouztako lehenengo muztioaren topaherrikoia.14:30, Herri bazkaria.17:00, Afizionatuen pelota partidua.

*Izenemateak: 943 55 05 75,[email protected] www.sagardoarenlurraldea.eus

Sagarrak bildu eta muztioa egiteko, tailerrak

UDAZKENA iristearekin bate-ra, zenbait ekintza antolatuditu Sagardoetxeak, tolareetanmuztioa egiten hasiko direlaaprobetxatuz. Eta hori da, fa -mi lia eta taldeentzako propo -satu duten pla na: Sagarrari

zukua atera familian! izangoda, iraileko eta urriko astebu-ru guztietan, da to rren igan-dean izan ezik. Larunbatetan12:00etan eta 17:00etan egindaiteke; igandeetan, egu er di anba karrik. Izena eman behar

da aurrez: 943 55 05 75, [email protected] edowww.sa gardoarenlurraldea.eus. Hel duentzat 4 euro dira,haur eta gazteentzat doan.

Sagardo sagar barietateenerakusketa ere ikusgai dago

azarora bitarte, 70 barietatebaino gehiagorekin. Eta bestebi jarriko dituzte: Sagar UztaArgazki Rallyko argazkienaurriaren 19tik 31ra; eta Sa gar -doa eta emakumea izenekoa,azaroaren 5etik 25era.

AEKn ikastera animatzeko deia, Udalak

IKASTURTE berria hastearekinbatera, matrikula garaianmurgilduta dago AstigarragakoAEK euskaltegia ere. Eta Uda -lak, deia luzatu die euskeraikasi edo hobetu nahi dutenherritarrei, euskaltegian apun -tatzera animatu daitezen.

Joan den astean, euskalte-gian bertan izan zen UrkiriSalaberria euskera zinegotzia,Udalaren babesa adierazteko;eta baieztatu zuen, aurten eredirulaguntza emango diela,ikasturte honetan euskaltegi -an arituko diren astigartarrei.Dirulaguntza hori, %100ekoaizan daiteke, bost multzotako

herritarren kasuan: arazoekonomiko larriak eduki etaagiri bidez justifikatu ditzake-tenenak; 12 urtera arteko hau-rrak dituzten gurasoak; langa -bezian daudenak; eta merka-tariak direnak. Gainerako he -rritarrek, berriz, matrikula-ren %75a jasoko dute, ikastur-tearen bukaeran.

Informazio gehiagorako etaeuskaltegian apuntatzeko, laubide jarri dituzte aukeran:kultur etxeko bigarren solai-rura azaldu, 607 610 687 edo688 746 639 telefonoetara dei tu,edo [email protected] hel-bide elektronikora idatzi. yy

Dirulaguntza emango die aurten ere, euskaltegian arituko diren herritarrei.

z AEK EUSKALTEGIA ETA UDALA

Astigarragako AEKko arduradunak eta Urkiri Salaberria euskera zinegotzia.

Familientzako plana prestatu dute Sagardoetxean, iraileko eta urriko asteburuetan;aurrez eman behar da izena. Erakusketak ere jarriko dituzte, datozen hilabeteotan.

Page 12: Mugitzeko, hamaika

// 122018-IX-22 larunbataASTIGARRAGA

Munduko Txapelketanizango da Gurutzealde

PELOTAKO Munduko Txapelke -tan izango da Oier Gurutzealdeastigartarra. Bartzelonan joka-tuko da, urriaren 14tik 20ra, etaEspainiako selekzioak aukera-tu du Gurutzealde, trinketeanaritzeko, eskuz banaka.

Bertan elkartuko dira, mun -duko espezialista onenak; guz-tira, 14 herrialdetako 300 pelo-tari baino gehiago, lau modali-tatetan: pala eta pa leta, eskupelota, zesta punta eta fronte-nisa. 160 partidu bai no gehiagojokatuko dituzte, Vall d’Hebroneta Bac de Rodako frontoietan.

Gurutzealde, zehazki, Valld’Hebroneko frontoi olinpikoanariko da, urriaren 15ean hasita.Bi multzotan banatu dituztepartehartzaileak, eta Mexikoeta Uruguayrekin tokatu zaioGurutzealderi. Beste multzoan,berriz, izango dira Frantzia,Kuba eta Bolivia.

Mexikoren kontra jokatukodu estreinakoa Gurutzealdek,urriaren 15ean, 10:00etan hasi-ko den jaialdian bigarren par-tiduan. Ligaxkako beste parti-dua, berriz, urriaren 17an izan-go du, Uruguayren kontra, goi-

zeko 10:00etan hasita bigarrenpartiduan hori ere.

Aurrera eginez gero, urria-ren 18an jokatuko du semifi-nala, goizeko 09:00etan; etaurriaren 20an izango da finalhaundia, eguerdiko 13:00etan.

Espainiako Kopa gaur zortzi,Bartzelonan bertanLehenago ere izango da Bar tze -lonan, astigartarra, Mundialeanerabiliko duten trinketea eza-gutzen. Izan ere, EspainiakoKopa jokatuko du bertan, dato-rren asteburuan. yy

Urriaren 14tik 20ra Bartzelonan jokatzeko aukeratu duEspainiako selekzioak. Trinketean ariko da astigartarra, banaka.

z ESKU PELOTA

Pistara bueltan da Urko Semperena (eskuinean), atzotik. Argazkia: Martin Early

Pistako Espainiakoanatzotik, Semperena

ERREPIDEKO lasterketen azkentxanpan murgilduta dago UrkoSemperena astigartarra; bainaasteburu batez, errepidea aldebatera utzi, eta pistan lehiatu-ko da, berak gustukoen duenmodalitatean hain justu.

Eta ez du nolanahiko probaizango, gainera. Pistako Espai -niako Txapelketa lehiatzekodeitu du Euskadiko selekzioak,elite eta 23 urtez azpikoen ka -te gorian aritzeko.

Berarekin batera izango

dira, Euskadiko selekzioarekinlehiatzen, beste bost txirrindu-lari; bera bezain gazteak ba -tzuk, eta beteranoak besteak:Unai Iribar, Gorka Etxabe etaAitor Larrañaga gipuzkoarrak,Illart Zuazubiskar bizkaitarra,eta Aitor Rey arabarra; Eus ka -diko espezialista onenak, hainzuzen ere.

Aurreko asteburuan, Euskal -dun Torneoko azkeneko probanaritu zen Semperena, Altsasun;baina ez zuen bukatu. yy

Euskadiko selekzioak aukeratu du UrkoSemperena, Valentzian aritzeko asteburuan.

z TXIRRINDULARITZA

z KIROL TABLA ASTEBURUKO PARTIDUAK

z SASKIBALOIA

Oiartzunen kontra gaur, kiroldegianMailari lasaitasunez eutsi eta, posible bada, play offetara begiratzekohelburuarekin, ondo baino hobeto hasi du liga, Mundarrok, mutilenGipuzkoako 1go mailan. Eta gaur, bigarren garaipena lortu nahi dute,Astigarragako kiroldegian: Oiartzunen kontra, 18:00etan hasita. yy

z FUTBOLA

Estreinakoa Zarkumendegin, gaurModurik onenean hasi du liga Mundarrok, Erregional Preferenteen mai-lan, garaipen batekin. Eta bigarrena lortu nahi dute gaur, Zarkumen de -giko estreinakoan: Vasconiaren kontra, arratsaldeko 16:00etan. yy

Page 13: Mugitzeko, hamaika

// 13 2018-IX-22 larunbata ASTIGARRAGA

«Aurtengo helburua da kategoria ezagutzeaeta partiduak borrokatzen jarraitzea»

URRIAN hasiko du Liga Mun -darro Kirol Elkarteko neskeneskubaloi taldeak. Javi Loiarte -ren esanetara, bigarren urtezjantziko dute Mundarro KirolElkarteko elastikoa, oraingoho netan aldaketatxo batekin;ju benil mailan arituko dira,au rrenekoz: «kategoria berriada guretzat, eta bertan, txikie-nak izango gara», azaldu duLoiartek. Harekin izan da Kro -nika, entrenamendu batean.

12 jokalarik osatuko duteaurtengo taldea, gehiengoaastigartarra.

Bigarren urtea duzu eskubaloi taldeko neskekin.Nola ikusten duzu taldea?Ondo, egia esan. Talde bezalajokatzen hasi zirenean [duelahiru denboraldi hasi zirenMar tuteneko Arantzazuko Amaikastolan] ez zekiten es ku -baloira jokatzen; eta orain bai,jokatzen dugu.

Aldaketarik ba al dago aurtengo taldean?Ba bai... aurten neska berri batetorri da, Naroa du izena etaurnietarra da. Hortaz, denera,12 jokalari izango ditugu aur-ten.

Zein izango dira aurten, taldearen helburuak?Kontuan hartu behar da kate-

goria berria dela guretzat, etabertan txikienak izango garela.Jarraitu behar dugu ikasten,izan ere, kategoria honetan es -kubaloia aldatu egiten da.Aurtengo helburua da parti-duak borrokatzen jarraitzea

Laugarren urtea izango dahau, infantiletan hasi zen tal-dea. Jon Rios zen entrenatzai-lea, eta orduan nik esaten nienjubenil mailan hasiko zirelaeskubaloiean jokatzen, orduraarte, lasai egoteko.

Prozesu luzea izan da,baina lortu dute! Hori bai, lan

haundia egin dute.

Zein dira taldearen indarguneak eta ahuleziak, zure ustez?Indarguneen artean nabar-menduko nituzke neska hauekdaukaten ikasteko gogoa, eta

baita ere, beren artean dauka-ten harremana.

Ahulezien artean, aldiz,kategorian gaztetxoenak izan-go dira. Baina hori bakarrik ez,beste taldeekin konparatuz ge -ro, Mundarroko neskak beran-du hasi ziren eskubaloiean.Kategoriako beste taldeeetan,besteak beste, Zarautzen, Pul -pon... txikitatik bizi izan duteeskubaloia.

Hauek, aldiz, duela hiruurte erabaki zuten taldea sor -tzea. Eta hiru urte pasata, horegotea meritu haundia da.

Eskubaloia bada Astigarraganneskak erakarri dituen kirola. Zure ustez, zergatikuste duzu hala dela? Eskubaloia kirol polita da nes-kek jokatzeko. Batetik, kantxatxikiagoa delako, adibidez, fut-bolekoa baino. Eta bestetik,hainbat konponente daudela-ko: indarra, kontaktu asko etaharreman estua. Horregatikguz tiagatik nik uste neskeiasko gustatzen zaiela.

Eskubaloi Eskolan ere, 19bat gaztetxok eman dute izena,eta horietatik 16, neskak dira.

Aurten, gainera, EskubaloiEskola sortu duzue. Zer landuko da bertan?Helburua da jolasaren bidezpixkanaka eskubaloiean ari -tzen ikastea. Gainera, eskuba-loi taldeko gaztetxoek beraiekeramango dute taldea. yy

Eskubaloiko taldea osatu du, bigarren urtez, Mundarro kirol elkarteak. Nesken jubenil mailan arituko dira, aurten: «kategoria berria da guretzat, eta txikienak izango gara», onartzen du Javi Loiarte entrenatzaileak.

z MUNDARRO KIROL ELKARTEA ESKUBALOIA

Aurtengo jokalariakn June Loyarten Lide Loyarten Amaiur Olaizn Olaia Lizeagan Naia Hernándezn Maren Vieitesn Maider Irazustan Iraia Olazabaln Iraia Prieton Iratxe Pagadizabaln Naroa Urdangarin n Elene Errazkin

Jubenil mailako eskubaloi taldea aurreko asteko entrenamendu baten ondoren.

«Eskubaloi Eskolanere, 19 gaztetxokeman dute izena;horietatik 16 neskak dira».

Aizkorrin gora,koadrila ederra

AURREKO asteburuan eman zienhasiera Mundarrok, ikasturteberriko mendi irteerei. Aizkorri -ko tontorrera joateko zita jarrizuten igandean, eta talde poli-ta elkartu zen Joseba Baran -dia ran plazan, hara joateko.

Eguraldi ederra lagun etaumore onean, gustora igo zi renAizkorrira, bertan atera zutentaldeko argazkiak erakustenduen bezala. Ziur ez dela izan-go, ikasturte honetako azkene-ko irteera! yy

Talde majoa elkartu zen aurreko igandean,Mundarrok antolatutako irteeran.

z MUNDARRO

25 lagun inguru igo ziren elkarrekin, aurreko igandean, Aizkorriko tontorrera. Argazkia: Mundarro

Page 14: Mugitzeko, hamaika

// 142018-IX-22 larunbataGOIZUETA

«Azken egun hauetan osomaitatuak sentitu gara»

MAIATZEAN hasi, eta iraileraarte ireki dute GoizuetakoIskibi kanpiña azken 15 urte-tan, Joseba Elizegi astigarta-rrak, David Alcrudo sukaldarikataluniarrak eta Joxe ManuelMaritxalar pasaitarrak.

Pasa den larunbatean, az -ken hamar bat urteetan beza-la, Euskal Jaia antolatu zuten,udarako denboraldiari amaie-ra emateko. Baina aurtengoitxiera ez da udara agurtzekobakarrik izango; kanpiña uzte-koak dira oraingo langileak,eta horregatik, goizuetarraketa bidean egindako lagun guz-tiak agurtzeko festa bereziaantolatu dute gaurko.

‘Nonguayaz’ talde oiartzuarrak, musikaDagoeneko itxita dago Iskibikanpiña, baina gaur berriroirekiko ditu ateak, festarako.

Gaueko 23:00etan hasiko daagur festa, eta Joseba Elizegikaitortutakoaren arabera, «erdifesta, guk ere parranda egite-koa» izango da. NonguayazUnitate Nuklearra musika tal-deak kontzertua emango du,eta parranda goizaldera arteluzatzeko asmoa azaldu dute.Mozorrotuta joateko dei egindute. Bestalde, gogorarazi dute

gaurkoan ez dela otordurikemango.

«Harreman haundia egindugu goizuetarrekin; herriakikaragarri lagundu digu beti»Orain 15 urte hartu zuen kanpi-ña Joxe Manuel Maritxalarrek«Berrian iragarki bat ikusita»,azaldu du Elizagik. «Bartze -lonako Euskal Etxetik ezagu -tzen zuen David Alcrudo, etaberaiek jarri ziren. Tokia gus-tatu, eta geratu egin ziren, etani orain dela 13 urte hasi nin -

tzen. Azken zazpi bat urtetanDavid eta ni ibili gara, bainaJoxe Manuel beti aritu da gure-kin, inguruan, laguntzen».

Beste laguntza bat ere azpi-marratu nahi izan du Elizegik.«Esperientzia oso ona izan da,oso polita. Azken egun hauetanere oso maitatuak sentitu gara,eta poza ematen du. Oso inte-gratuak sentitu gara beti. Ha -rreman haundia egin dugugoi zuetarrekin; herriak ikara-garri lagundu digu beti, ekin -tza guzietan!»

Kanpotarrentzat oasi, bertakoentzat aisialdi guneHain zuzen, makina bat ekin -tza antolatu dituzte Iskibi kan-piñean azken urteetan, eta goi-zuetarrek ere gozatu dute.

«Herritarrentzako izan dauda rako aisialdi gune bat gehia -go, herritik pixka bat apar te.Gehienbat jatetxe eta tabernanegin dugu lan». Baina baita bes-telako ekitaldiak antolatzen ere.Euskal Jaiak, adibidez, azkenhamar urteetan egin dituzte,udara agurtzeko. Era berean,Gara gardo Festa egin dute azkenlau urteetan. BTT zeharkaldia,berriz, denboraldia hasterako,maiatzean antolatu dute bede-ratzi urtetan. Bestelako ekitaldiberezien artean, berriz, antolatuizan dituzte mus txapelketak,bertso barrikoteak, pelikulenemanaldiak eta solasaldiak,antzerki saioak, globo aerostati-koan bueltaxkak...

Goizueta eta ingurukoekhain bat ekitaldirekin gozatudu ten bezala, kanpotarrek la -sai tasuna maite izan dute; «fa -mi lia giroa, txikia eta la saiaiza tea» nabarmendu dute.

«Ero so sentitu direla esan di -gute, gertuko tratuagatik. Ezdi rela zenbaki huts sentitu».Eta ez dira gutxi kanpotik eto-rritakoak. «Azken lauzpabosturte tan na ba ritu da Donostial -dean izandako turismoarengorakada».

«Nafarroan euskaraz egitenduen herria ezagututa harritu egin dira asko»Turista horiek, orokorrean,erreka eta inguruko parajeekingozatu dute. «Asko, eta berezikiestatukoak, txoratuta ibili izandira Artikutzako berde kolorea-rekin, eta inguruan ura aldeguztietan edukitzearekin. Betisaiatu izan gara inguruko ibilbi-deak proposatzen. Goizuetaherria ere oso polita dela esandute beti. Eta estatuko jendeasko harritu egin da Nafarroaneuskaraz egiten duen herriaezagututa. Uste zuten Nafa rroanez dela euskaraz egiten! Az -kenean, ikusi dugu herriko jen-dea kanpokoarekin nahasten,eta oso harreman politak sortudira. Gu ere, Goizueta bihotzeansartuta joanen gara». yy

Denboraldia bakarrik ez; oraingoan, kanpiña bera agurtuko duteIskibiko langileek. Joseba Elizegi, David Alcrudo eta Joxe ManuelMaritxalarrek utzi egingo dute Iskibi. Goizuetarrak, eta lagunguztiak agurtzeko, festa eginen dute gaur, 23:00etan hasita.

z ISKIBI KANPIÑA JOSEBA ELIZEGI

Globoan Goizueta gaina zeharkatzeko aukera eman du Iskibik, 2011 eta 2008an.

Aramaion txapeldun eta EuskalHerrikoan bigarren, Zozaia

KOPILOTO lanetan aritzen daJon Zozaia goizuetarra, MattinVillares piloto urdazubiarrare-kin, rallyetan, eta azken pro-ban marka bikaina egin dute.

XVII. Aramaioko Rallysprin t ajokatu zuten pasa den larunba-tean, Renault Clio Maxi kotxea-

rekin, eta dezima bakarrekoaldearekin, aurrenekoak izanziren: 15:15:30 egin zuten, etabigarrenek, Enrique Barre ne txeaeta Anartz Onandiak, 15:15:40.

Dena den, azken horiekizan dira Euskal HerrikoRallysprinteko txapeldunak,

Aramaiokoa baitzen azkenproba puntuagarria, eta aldetxikia baitzegoen aurrenekohiru bikoteen artean. Goi -zuetarra bigarren izan da,Euskal Herrikoan, eta hiruga-rren egin dute Aingeru Castroketa Alaitz Urkiolak. yy

Larunbatean jokatu zuen Jon Zozaia goizuetarrak, MattinVillaresekin, XVII. Aramaioko Rallysprinta. Txapeldun izan ziren.

z EUSKAL HERRIKO RALLYSPRINT TXAPELKETA

Villares (ezkerrean) pilotoa eta Zozaia (eskubian) kopilotoa, txapelarekin.

Saio ederra egin zuen hainbat herri kiroletan, lehengo asteko Euskal Jaietan.

Arga

zkia

: ISK

IBI K

ANPI

ÑA.

Argazkia: FELIX LOIARTE

Page 15: Mugitzeko, hamaika

// 15 2018-IX-22 larunbata ARANO

LOGIKALINE enpresak bi lanpostu eskaintzen ditu zuntz optikoa Gipuzkoan komer-tzializatzeko. Kontratu indefinidoa, formazio sendoa eta lan-talde egonkorra.Interesatuek bidali C.V.a [email protected] helbidera

Etxeko lanak egiteko langile bila gabiltza Hernanin. Deitu: 653 705 904

Esperientziadun andreak lan egingo luke adinekoak zaindu edota lagun egiten.Ordutegia: goiz eta arratsaldez. Deitu: 654 122 548

Kamarero edo enkofradore bezela lan bila. Deitu: 665 424 207Helduak zaintzeko pertsona euskaldun bat eskaintzen da, kotxearekin.

Deitu: 678 992 110Lan bila nabil pasteleri edo gasolindegi arloan. Langilea, arduratsua eta euskalduna.

Deitu: 636 506 182

ZUBI-LANALan bila dabilen herritarrak bertan mezu bat jarri nahi badu, astero jakinarazibeharko dio Kronikari; mezuan azaldu beharko du zein lan mota bilatzen duen edozertarako eskaintzen duen bere burua. Aldiz, lana eskaintzen dutenek, iragarkimerke gisa argitaratu beharko dute lan eskaintza; eta Kronikak, Zubi-Lana txokoanargitaratuko die, debalde.

ESKAINTZAK

LAN-BILA

Euskararen Lege berriarenalde, mobilizazioa urrian

VASCUENCEAREN Foru LegeakNafarroa hirutan banatu zu -en, eta, «ondorioz, lurraldea-ren zati handi bat eskubidezgabetu zuen, euskaraz bizitze-ko aukerarik gabe» adierazidu Euskararen Kontseiluak.

Orain, ordea, hizkuntza-politikaren alorrean Nafarro -an bizitzen ari den egoerakbultzada berria emateko auke-ra zabaldu duela uste duKontseiluak. «Behingoz, eus-kaldun guztiak bereizketarikgabe, berdin hartuko dituenegoera sortzeko aukera ikus-ten dugu. Nafarroako Parla -men tuan Euskararentzat Legeberria den abagunea probestu-ta, euskaldunok indar egingodugu herritar guztien hizkun -tza eskubideak bermatukodituen egoera sortzeko», azal-du du Kontseiluko idazkarinagusi Paul Bilbaok.

Hori horrela, «nafar guztieieuskaraz bizitzeko eskubideabermatuko dien ofizialtasunaeskatzeko» mobilizaziora egindu dei urriaren 27rako, Iru -ñean, arratsaldeko 17:00etanhasita.

Lege berriak, hiru irizpide«1968tik hona, Nafarroakoeuskaldunok, beren hizkun -tza-eskubideen urraketa siste-matikoa pairatu dute», azaldudu Kontseiluak, hirutan bana-

tu zuela Euskararen ForuLegeak, Nafarroa. «Euskara -ren Foru Legeak eskubideakbermatu baino, mugatu egitenditu. Euskaraz bizitzeko esku-bidea soilik eremu euskaldu-neko herritarrei aitortzenzaie; gainerakoei ez».

Baina egoera berria sortudela-eta, momentua aprobe -txatu behar dela dio. «Eus ka -ra ren garapenaren aldeko au -ke ra leihoa zabaldu da Na fa -rro ako Parlamentuan, eta au -kera hori baliatu du Kon tsei -luak Euskararen Lege berriaegiteko herritarrekin elkarla-nean». Hain zuzen, Parla men -tuak lege berria proposatzekoagindua eman du, hiru irizpi-deren arabera: nafarren hiz-kuntza-eskubideen bermea,hizkuntza-zonifikazioa etaeus kararen ofizialtasuna Na -farroa osoan. yy

Kontseiluak nahi du «euskararen ofizialtasuna Nafarroa osoan»aitortzea, eta mobilizazioa deitu du Iruñean, urriaren 27rako.

z GOIZUETA-ARANO EUSKARAREN KONTSEILUA

«Behingoz,euskaldun guztiakbereizketarik gabe,berdin hartukodituen egoerasortzeko aukeraikusteko dugu»

z GOIZUETA UMORE ONA

Sagardorik onena aukeratzeko epaimahaikideak, finaleraGainezka bete zuten Umore Ona elkartea 80 lagunek, lehengo larunbatean, Gipuzkoako SagardogileenElkarteak antolatutako Euskal Herriko Sagardo Txapelketa Herrikoieko bigarren finalaurrekoan. Denera, 10sagardo ezberdin probatu eta bozkatu zituzten, eta horietako puntu gehien jaso zuten bi, Usurbilen hilaren29an jokatuko den finalean izango dira. Bertan izango dira baita ere, Goizuetako emakumeak. Izan ere,gizon artean, 7 emakumek osatutako mahai bakarrean eman zizkieten puntu gehien, hain justu, finalerakosailkatutako sagardoei, eta horregatik bi gonbidapen eman zizkien antolakuntzak, Usurbilerako. Finalhorretako afaria 32 eurotan dago, eta txartelak salgai daude 943 33 68 11 edo 688 856 294 telefonoe-tan, www.sagardoa.eus webgunean edo [email protected] helbide elektronikoan. yy

Puntuak ematen ondoen asmatu zuten zazpi epaimahaikideak.

z EREÑOTZU

Xabi Solanoren ‘Inpernuko’, gaur zortziEmanaldi berezia prestatu du XabiSolano Maiza trikitilari ereñotzuarrak,etxekoen aurrera ateratzeko; Inper nu -ko deitu dion kontzertua emango dudatorren larunbatean, hilaren 29an,22:00etan Ereñotzu ko frontoian, etasarrerak salgai dau de, 12 euroan,Ereñotzuok Auzo Udalean eta Her na -niko Biteri kultur etxean. Ez da baka-rrik ariko, gainera; Esne Bel tza koabeslariak trikitixa ardatz hartuta, bere bizitzako istorio kuttunenak aterakoditu jendaurrera, dantza, ikus-entzunezko eta antzerkiak lagunduta. yy

z GOIZUETA

Azken zita, Elkartasun desegitekoHirugarren bilera eginen da gaur, 18:30etan eskolako jangelan, Elkar -tasun Elkartea desegiteko. Azken bilera izanen da gaurkoa. yy

z GOIZUETA-ARANO

Familia langile posturako, deialdiaAtzo argitaratu zuen deialdia Leitza, Goizueta, Arano eta AresokoGizarte Zerbitzuen Mankomunitateak, etxez etxeko langile zerbitzurakofamilia langile posturako, eta 15 egun naturaleko epea dago aurkezte-ko: [email protected]. yy

Emakumeen parte-hartzea, aztergaiAsteartean bukatuko da epea beka eskaera egiteko, Goizu eta etaAranoko emakumeek XX. mendeko bigarren erditik gaur egun arteparte-hartze arloan egin duten lana aztertzeko. Informazio gehiago:www.goizueta.eus / [email protected] / 948 510 840. yy

Azken egunak, aerobiketa yogan izena emateko

AUKERA dago aurten ereEreñotzun yoga eta aerobikikastaroak egiteko, eta izenaemateko epea asteleheneanbukatuko da.

Aerobik astelehen eta aste-azkenetan egin ahal izango da,18:00etatik 19:00etara. Yoga,berriz, astearte eta ostegune-tan, 17:00etatik 18:30etara. yy

Astelehenean bukatuko da epea. AuzoUdalean eman behar da izena.

z EREÑOTZU IKASTAROAK

Jatorrira bueltatzen da Solano, ‘Inpernukon’.

Page 16: Mugitzeko, hamaika

Argitaratzailea: Dobera Euskara Elkartea Lan-taldea: A. Arbelaitz, I. Goñi, L. Goñi, B. Los Arcos, A. Moreno, J. Osa, M. Ramirez de Alda, L. Rekondo eta J. Zubitur. Egoitza: Larramendi 11(Hernani) % 943 33 08 99 - 688 660 714. Eposta: [email protected], [email protected], [email protected] eta [email protected]. Lege gordailua: SS-400/2014 ISSN: 2341-2976

2018ko irailaren 22a, larunbataUrumeako Kronika 270 zk.::: www.kronika.eus :::

& | TAXIAK: 943 550093 (Hernani) 622 222 343 (Astigarraga) | UDALTZAINGOA: 943 248900 (Hernani) 943 335230 - 699 487 587 (Astigarraga)| DYA: 943 464622 | AUTOBUSAK: Garayar: 943 556658, Areizaga: 943 452708, Korreoa Goizueta-Hernani: 948 514037| ANBULATORIOA: 943 006666 - 943 203020 (Hernani) 943 33 56 44 (Astigarraga) | JOKALARI / ALKOHOLIKO ANONIMOAK: 943 3311039 / Egunez: TENA ASTIGARRAGA Nagusia, 16 943 543718 /Gauez: Castilla Urbieta, 7 (Hernani) 943 552941 EG

URAL

DIA Udazkenean udarako giroarekin sartu-

ko gara. Zeruan eguzkia izango da na -gusi orokorrean, eta tenperatura altuaizango da. Arratsaldean freskatuko dupixka bat. Min.16º/ Max.26º (e

uska

lmet

)GAUR BIHARGoizean lainoak agertuko dira oraindik,baina argitzera egingo du eta arratsaldeaneguzkia izango da nagusi. Tenperaturakere gora egingo du.Min.16º/ Max.26º

SAGARDOAREN kulturaren erdi-gune izango dira, beste behin,Hernani eta Astigarraga, dato-zen hilabeteotan. Eta oraingoan,Euskal Sagardoa da, bi herrie-tan makina bat ekintza antola-tu dituena. Ostegunean emanzioten hasiera, Hernanin, MikelGaraizabal enologo sumilerrakgidatutako pintxopotearekin; eta

beste pintxopote bat gidatuko duGaraizabalek berak, datorrenos tegunean, Astigarragan; arra -tsaldeko 19:00etan jarri dute zita,Jo se ba Barandiaran plazan.

Hortik aurrera, bi herrietanegingo dituzte ekintzak; nagu-siki bi: afari maridatua, herrikosagardotegi edo jatetxeren ba te -an; eta Euskal Pintxo Potea.

Hernaniko afari marida-tuak, Tripontzi eta Errioguardajatetxeetan egingo dituzte; etaAstigarragakoak, Ipintza sagar-dotegian eta Ikatza tabernan.Guztietan, dagoeneko egin dai-tezke erreserbak.

Gainera, kanpainak irautenduen bitartean, zozketak egingodituzte, Euskal Sagardoa kon tsu -

mitzen duten bezeroen artean;eta bezero onenei, egunero kon -

tsumitzen du te nei, mokadu batoparituko diete. yy

IRAGARKI MERKEAK

Okindegi/kafetegi bat traspasatzen da Hernanin, informazio gehiagorako: 658 737 096Zinkoenean 16 m-ko garaje itxia salgai. Deitu: 607 349 163Iñigo Royo Masajista. Masajea, naturopatia, osteopatia, kinesologia, reiki, homeopatia,

akupuntura,... Deitu: 943 33 28 94 - 626 80 76 33 (Agustindarren plaza, 4)

z EUSKAL SAGARDOA

Ostegunean eman zioten hasiera, ‘Egin Zotz!’ kanpainari. Ekintzaugari antolatu dituzte, Hernanin eta Astigarragan, abendura arte.

Txotx eta zotz, Euskal SagardoazTilosetan elkartu ziren ostegunean, ‘Egin Zotz!’ kanpainari hasiera emateko, pintxopotearekin.

ASTIGARRAGAKO EGITARAUAIrailak 27, Euskal Pintxo Potea,Mikel Garaizabalek gidatuta.19:00etan, Joseba Barandiaranplazan hasita.Irailak 30, Sagar Uzta festan.Urriak 4, Euskal Pintxo Potea.Urriak 26, Afari maridatua Ipintzasagardotegian, 20:30etan. EuskalSagardoa eta Ipintzak jarritakoafaria uztartuko dira. Erreserbak,Ipintzan: 688 811 724.

Azaroak 1, Euskal Pintxo Pote gida-tua. 19:00etan, Norberto Almandozplazan hasita.Azaroak 9, Afari maridatua Ikatzatabernan, 20:30etan. EuskalSagardoa eta Ikatzak jarritako afa-ria uztartuko dira. Erreserbak,Ikatzan: 943 55 49 89.Abenduak 6, Euskal Pintxo Potea.Abenduak 10, Afari gidatua.Abenduak 14, Kanpaina bukaera-ko festa.

HERNANIKO EGITARAUA

Urriak 4, Euskal Pintxo Potea.Urriak 5, Afari maridatua Tripontzijatetxean, 20:30etan. EuskalSagardoa eta Trinpontzik jarritakoafaria uztartuko dira. ErreserbakTrinpontzin: 943 55 57 24.Urriak 8-21, Bakailu Astea, Euskal Sagardoak babestuta.Azaroak 1, Euskal Pintxo Potea.

Azaroak 15, Afari maridatua Errio -guarda jatetxean, 20:30etan. EuskalSagardoa eta Errioguardak jarritakoafaria uztartuko dira. Erre serbakErrioguardan: 943 55 57 24.Abenduak 6, Euskal Pintxo Potegidatua, herriko tabernetan.19:00etan, Zinkoenean hasita.Abenduak 11, Afari gidatua.Abenduak 15, Kanpaina bukaera-ko festa.

‘EGIN ZOTZ!’ KANPAINA