hamaika gu b - argia · 2008. 2. 19. · hamaika bertu-te ekimenak eman du zeresanik. ber-tsolari...

1
bertsolaritza JEXUX MURUA Bertsozale Elkarteko koordinatzailea B ertsolaritzaren lur eremu luze zabalari argi eginez gero, etengabeko mugimen- dua sumatzen da. Bertsolaritzaren gaur eta biharraren sostengu diren eragileek, asko izan behar derrigor, ez dute atsede- nik: 1.500etik gora bertso-ekitaldi (jaialdi, plaza libre, lagunarteko, saio berezi, txapel- keta, sariketa, ospakizun...) zerrendatu dira aurten ere. Hainbeste izanda mugimendu horren oinarrian daudenak, tartean-tartean tupust bat edo beste atzematen bada ere, hagitz ondo gobernatzen da. Ohiko saio eta ekimenak gutxietsi gabe, nahita ere ezingo nituzke guztiak aipatu, argi- fokoa apur bat hurbilduz gero, besterik beste, ikusiko dugu: Donostiako Kursaal mukuru Bertso Egunean; Nafarroako txapelduntzari eusten Xabier Silveira, Oihane Perea Arabako txapela janzten lehen aldiz, eta 79 bertsolari gipuzkoar G puntua eta txapela biak batean lortu nahian areto bete-beteetan; bertsolari gazteei aukerak emateko ahaleginean huts egin gabe Osinalde, Lizardi, Berritxu, BBK, Abra, Hernandorena eta beste hainbat sarike- ten antolatzaileak; Jexux Mari Irazu bertsola- riaren proposamen berria, Bertsoa.com bertso plaza digitala; hainbat bertsolari gaztek susta- tutako Hamaika Bertute taldearen ekimena, beren jardunerako guneak sustatu eta bertsoa- ren esparrua zabaltzeko; Igor Elortza eta Unai Iturriagak Josu Zabalarekin-eta kaleratutako Gu ta Gutarrak emankizun berria, edo Maia- len Lujanbioren Ornitorrinkus; bertsolaritza eta bertsogintzan sakontzeko Bertsolantegia eta Lankutegia; Karitateko Benta-ren agur sentitua; hogeitaka eragile eskola eta ikastole- tan bertsolaritzaren hazia barreiatzen edota gaztetxoen artean euskararekiko harremana lantzen; ezin konta hala gazte bertso-eskole- tan, bertsotan trebatu ez ezik, goitik behera zerrendatzen ari naizen ekimen askotan esku hartzen; Ordiziako Argi Berri Elkartea Goierri- ko Bertso Eskolaren 25. urtebetetzea ospa- tzen... Argi-fokoa gehiago hurbilduta, zerrendatu- tako bakoitzean, eta zerrendatu gabe utzitako beste hainbestetan, aurki genezake bi mila takateko eskaintzeko adina arrazoi. Goierriko Bertso Eskolaren 25 urteetako lana (zorionak eta jarraitu beste hainbestetan!), eta urte hauetan guztietan aritu diren beste askorena, dago mugimendu bizi honen oina- rrian. Zor da publi- ko zabalarentzat ezagunak ez diren bertsozale kemen- tsu hauen lan isil bezain bikaina aitortzea eta esker- tzea. Harro egon daitezke. Gainera- kook badugu non begiratua, zeinen- gandik ikasia. Hamaika Bertu- te ekimenak eman du zeresanik. Ber- tsolari gazte talde zabal batek, plaza urritasu- nagatik kexatzeari utzi eta autogestioaren bidea hartu du: jendaurrean kantatzeko auke- rak sortzea, beren artean antzeko neurrian banatzea eta bertsolaria sartzea zaila den lekuetara hedatzea dute lema. Motibazio mota asko izan da, diskurtsoa ere halakoxea, askotarikoa, horrek dakartzan tupust, gaizki ulertu eta bestelakoekin. Berengandik sortua izanik, etorkizuna igartzen diot. Hori bai, bidea egin behar dute baina besteei berena egiten utziz. Gu ta gutarrak eta Ornitorrinkus bezalako eskaintzek begi bistako uzten dute badela orain ere nagitasunak utzi eta bide berriak urratzeko grina duenik bertsolarien tartean. Bada beti norbait, zer edo zer egiteko, ez baina lanerako gogoa duenik. Ez da zorte kontua, lan kontua baizik. Honek azaltzen du fenomeno zaharra nola egokitzen ari den garai berrietara. Gipuzkoako Txapelketaren oihartzunare- kin itxiko dugu urtea. Ilunbe zezen-plaza gai- nezka izango dela idaztea ausartzen naiz [txapelketako finala jokatu gabe zegoen arti- kulua idazterakoan]. Ez dakit norentzat izan- go den txapela eta lau urteko ohorea, baina bai nork jantziko dion, Joxe Mari Altunak. Zein da hau? Gure fenomenoa azaltzeko ahaztu ezin den elementu tipoa: antolatzai- lea, eragilea, laguntzailea... Behar beharrezko horietako bat da antiguatar hau. Ez gara, ez, hamalau, baina bai hamaika: hamaika gu. bertsolaritza Hernaniko Kronika Alberto Elosegi / XDZ Hamaika gu

Upload: others

Post on 03-Mar-2021

6 views

Category:

Documents


0 download

TRANSCRIPT

Page 1: Hamaika gu B - Argia · 2008. 2. 19. · Hamaika Bertu-te ekimenak eman du zeresanik. Ber-tsolari gazte talde zabal batek, plaza urritasu-nagatik kexatzeari utzi eta autogestioaren

berts

olar

itza

JEXUX MURUABertsozale Elkarteko

koordinatzailea

Bertsolaritzaren lur eremu luze zabalariargi eginez gero, etengabeko mugimen-dua sumatzen da. Bertsolaritzaren gaureta biharraren sostengu diren eragileek,asko izan behar derrigor, ez dute atsede-

nik: 1.500etik gora bertso-ekitaldi (jaialdi,plaza libre, lagunarteko, saio berezi, txapel-keta, sariketa, ospakizun...) zerrendatu diraaurten ere. Hainbeste izanda mugimenduhorren oinarrian daudenak, tartean-tarteantupust bat edo beste atzematen bada ere,hagitz ondo gobernatzen da.

Ohiko saio eta ekimenak gutxietsi gabe,nahita ere ezingo nituzke guztiak aipatu, argi-fokoa apur bat hurbilduz gero, besterik beste,ikusiko dugu: Donostiako Kursaal mukuruBertso Egunean; Nafarroako txapelduntzarieusten Xabier Silveira, Oihane Perea Arabakotxapela janzten lehen aldiz, eta 79 bertsolarigipuzkoar G puntua eta txapela biak bateanlortu nahian areto bete-beteetan; bertsolarigazteei aukerak emateko ahaleginean hutsegin gabe Osinalde, Lizardi, Berritxu, BBK,Abra, Hernandorena eta beste hainbat sarike-ten antolatzaileak; Jexux Mari Irazu bertsola-riaren proposamen berria, Bertsoa.com bertsoplaza digitala; hainbat bertsolari gaztek susta-tutako Hamaika Bertute taldearen ekimena,beren jardunerako guneak sustatu eta bertsoa-ren esparrua zabaltzeko; Igor Elortza eta UnaiIturriagak Josu Zabalarekin-eta kaleratutakoGu ta Gutarrak emankizun berria, edo Maia-len Lujanbioren Ornitorrinkus; bertsolaritzaeta bertsogintzan sakontzeko Bertsolantegiaeta Lankutegia; Karitateko Benta-ren agursentitua; hogeitaka eragile eskola eta ikastole-tan bertsolaritzaren hazia barreiatzen edotagaztetxoen artean euskararekiko harremanalantzen; ezin konta hala gazte bertso-eskole-tan, bertsotan trebatu ez ezik, goitik beherazerrendatzen ari naizen ekimen askotan eskuhartzen; Ordiziako Argi Berri Elkartea Goierri-ko Bertso Eskolaren 25. urtebetetzea ospa-tzen...

Argi-fokoa gehiago hurbilduta, zerrendatu-tako bakoitzean, eta zerrendatu gabe utzitakobeste hainbestetan, aurki genezake bi milatakateko eskaintzeko adina arrazoi. GoierrikoBertso Eskolaren 25 urteetako lana (zorionaketa jarraitu beste hainbestetan!), eta urtehauetan guztietan aritu diren beste askorena,

dago mugimendubizi honen oina-rrian. Zor da publi-ko zabalarentzatezagunak ez direnbertsozale kemen-tsu hauen lan isilbezain bikainaaitortzea eta esker-tzea. Harro egondaitezke. Gainera-kook badugu nonbegiratua, zeinen-gandik ikasia.

Hamaika Bertu-te ekimenak emandu zeresanik. Ber-tsolari gazte talde zabal batek, plaza urritasu-nagatik kexatzeari utzi eta autogestioarenbidea hartu du: jendaurrean kantatzeko auke-rak sortzea, beren artean antzeko neurrianbanatzea eta bertsolaria sartzea zaila denlekuetara hedatzea dute lema. Motibaziomota asko izan da, diskurtsoa ere halakoxea,askotarikoa, horrek dakartzan tupust, gaizkiulertu eta bestelakoekin. Berengandik sortuaizanik, etorkizuna igartzen diot. Hori bai,bidea egin behar dute baina besteei berenaegiten utziz.

Gu ta gutarrak eta Ornitorrinkus bezalakoeskaintzek begi bistako uzten dute badelaorain ere nagitasunak utzi eta bide berriakurratzeko grina duenik bertsolarien tartean.Bada beti norbait, zer edo zer egiteko, ezbaina lanerako gogoa duenik. Ez da zortekontua, lan kontua baizik. Honek azaltzen dufenomeno zaharra nola egokitzen ari dengarai berrietara.

Gipuzkoako Txapelketaren oihartzunare-kin itxiko dugu urtea. Ilunbe zezen-plaza gai-nezka izango dela idaztea ausartzen naiz[txapelketako finala jokatu gabe zegoen arti-kulua idazterakoan]. Ez dakit norentzat izan-go den txapela eta lau urteko ohorea, bainabai nork jantziko dion, Joxe Mari Altunak.Zein da hau? Gure fenomenoa azaltzekoahaztu ezin den elementu tipoa: antolatzai-lea, eragilea, laguntzailea... Behar beharrezkohorietako bat da antiguatar hau.

Ez gara, ez, hamalau, baina bai hamaika:hamaika gu.

bertsolaritza

Hern

anik

o Kr

onik

a

Albe

rto

Elos

egi /

XDZ

Hamaika gu