hamaika birbina, hamaika birjina (ii)

39

Upload: fraijoxe

Post on 23-Jan-2017

245 views

Category:

Education


7 download

TRANSCRIPT

Page 1: Hamaika birbina, hamaika birjina (II)
Page 2: Hamaika birbina, hamaika birjina (II)

Frai Joxe

HAMAIKA BIRBINA

(OREN LIBURUA)

“Hauts zara eta hautsetara bihurtuko zara”

Has 3, 19

Gomendagarria litzateke liburu hau nahi beste eta nahi bezala zabaltzea

[email protected]. 133-201486-200

J

Page 3: Hamaika birbina, hamaika birjina (II)

Nihil obstat

Nos Atanasius Dei & Sanctae Sedis Apostolicae gratia Episco-pus Vasconiensis; visis attestationibus de mandato nostro factis,XI M Virginum - Hamaika birjina, cantabrico versu à DominoFrai Joxe meritissimo olim viro magni nominis in Cantabrorumutilitatem compositum, cum quibusdam pijs meditationibus subfinem ad sacram Synaxim pertinentibus imprimi permisimus.Datum Vasconiae Ibericae anno Domini 2012. die vero 12. Oc-tobris.

ATANASIUS Episcopus Vasconiensis

Page 4: Hamaika birbina, hamaika birjina (II)

J

!ἴ µ"# $έ%"#&" '()*έ%"+ ,(-ή &. ,(ὶ &έ).#%( Hiponacte

Good is not good, unlesseA thousand it possesse,

But doth wast with greedinesse

John Donne

HAMAIKA BIRBINA 7

Page 5: Hamaika birbina, hamaika birjina (II)

J

IRAKURLEARI

Oren-liburu hau Santa Urtsularen omenez egina duzu, irakurle, haren hitzekin eta ereduarekin ikasi baikenuen

hobe genuela hiltzea gure inozentzia garbi gordetzeko,

bertutearen lorea gabe bizitzen jarraitzea baino.

Otoitz dezagunDone Urtsula Birjinak

Jainkoaren magaleansalbazioaren iturriaaurkitua izan dezan

eta guharen ur santuarekin

busti eta blaitu gaitzan!

Hala biz!

Frai Joxe

HAMAIKA BIRBINA 9

Page 6: Hamaika birbina, hamaika birjina (II)

MATUTINAK

Page 7: Hamaika birbina, hamaika birjina (II)

J

SCIO CUI CREDIDI (Badakit nor taz f idatu naizen)

Aingeruek antsiaz eta irrikaz Jotzen dute, Jotzen Jainkoaren magalean,Goiaingeruek beren harpak legez,Zeruko orkestra dibinoa abian jarriz,Egia deskubritu baitu Paskalek, azkenik, Zinezko bidearen antzinako barne-muin:Bi-Timoteo-bat-hamabi, Scio cui credidi.

Lurrean, elizetako ministroekBildots berdaderoa balakatzen duteEzkilak irauliz, eta sotana-azpiak;Eta castratien zintzur-xirulek,Organoak eta kanpai-mihiak lagun,Alaitasunaren alaitasunez goratzen dutePaskalen bazka-aurkintza joria,Te-deumak eta gregoriar balakak aireratuz.

Eta guk geuk ere,bozkario unibertsalaren partaide,haiekin bat eginik kanpaia jotzeari ekin diogu atseginez,eskura dugunari eraginez,itxaropenaren hazi dibinoakMundura daitezen arraitasunez.

HAMAIKA BIRBINA 13

KANTIKEN KANTA (I)

Hain da ttipigure ahizpa hazi,hain da xehe eta hauskor baratu,ezen burukoa ez den biloriketa xerlo ezkuturikez baitzaio oraindik garatu.

Zer eginen duguharekinharen galdatzera datozenean? Jakingo al du gaixoak itsas-labarretan limurtzeneta amildegi-arraildurak leuntzen?Jakingo, akaso, lastoak erabiliz,polliki-polliki txori hegaldarientzako habiak prestatzen?

MATUTINAK12

Page 8: Hamaika birbina, hamaika birjina (II)

J

KONFESIOA

Ene maitasuna konfesatzera nindoakizunean,aharrausika hartu ninduzunmusu bat eman bitartean.

Aharrausika segitu zenuen ezkondutakoan,gauez eta egunez,aspergarri huts edo bainintzan.

Aharrausika jarraituko duzunjakin nahi nuke, zerurakoan.Badakizu, bestela, lagun min ditudalasan Pedro eta, batik bat, san Joan.

15HAMAIKA BIRBINA

BIRJINEN FABOREA

O, birjina sakratuak!Zuen oren saindualaudatzera noa; entzun,beraz, ene kantua.

Zuetarik Jaunak eginzituen gurasoak,zuetarik adiskideeta beren hurkoak.

Zenbat ez zituen, bada,gero ere erabilihainbat jende aldra, multzo,egiteko martiri?

Birjinek lo egin bazutenJaun onaren ondoan,berdinak nahi nituzkeneuk ere altzoan.

Birjinak bai baitzaretegutiziatuenak,gure jaun txit puxantenirrigile minenak.

MATUTINAK14

Page 9: Hamaika birbina, hamaika birjina (II)

J

Zilarrezko ganbaretanetzaten garenean,zuek zarete lehenakgure albo-aldamenean.

Zuei eman zaizkizueurrezko buruteak,eskuetan gure kalaazkar ihartzekoak.

Zuek duzue hanpatzenbetegainki xirula,zein ez baitezake inorkbehar legez kalkula.

O, birjina zeruetanaingeruen hurrenak,zatozte guri faboreoparitzera aurrenak!

Behin baino ez duzueohore hori galgai:egin ezazue lasterjolas gaitezen alai!

17HAMAIKA BIRBINA

TORMENTATUAK GABILTZANERAKO

Bizia galtzeko periletan,Esperantza eta agian zu, Mariazaituztegu oraindiktormenta honetarik ilkitzeko miraria.

Haizea geldi, bada,Itxi bedi Hodei irekia,sosega bitez Itsaso eta zurrunbiloak,belztu behingoz Izar, Zuria eta Argia,

Urrun Enara, ken Arantza,ez hurbil Zeru, Oinaze, Milia.Eta zeuen kontsolamendu bikoitzazalegera gaitzazue, Esperantza eta Maria.

Gure aldetik, aitzitik,bizi garen egunetan fabore horrezaz oroiturik,Eskerrak errendatuko dizkizuegu sutsuki, Eskerrak, gure ahal gazteaz,Eskerrak, gure ahal guztiaz,Eskerrak, gure ahalño gutiaz.

MATUTINAK16

Page 10: Hamaika birbina, hamaika birjina (II)

J 19HAMAIKA BIRBINA

PRIMA

18 MATUTINAK

OTOITZA

Lauda ditzagun monarketanSalomon errege Jainkoak onetsiaren ildokoak, betidanik miretsi baititugu haren fede erosezina eta haren erret ahalmena eta pazientzia.Batak etsai ororen aurkako garaipena zion eman,besteek, berriz, adorea zazpi ehun emazte eta hirurehun amorante eramatekoa.

Jainkoari nahi dakiola nerau ere egonarri eta ahalmen horiezaz hornitzea,nahiz eta, horrelako erregeren jopu leial bezala,orain berton ematen dudan fedegutxiagorekin ere konforma nintekeela.

Page 11: Hamaika birbina, hamaika birjina (II)

J

KANTIKEN KANTA (II)

Zure zila, kopa biribilalikorez gainezka;

zure sabela,saria eta gaubelazitori gorriz inguratua;

zure ditiak,gazelakume arin,eder-naro bikiak;

zure leizea,arratseko nekearen oasi sorosle artega,bidaiariarendako haran ur biziz betea, nik oraingoz deskubritu gabea.

21HAMAIKA BIRBINA

JAINKOARI ESKE

Gizaki orok

Behar luke pentsatu

Jaungoikoa: kenduidazu lagun hori gogotiketa haren irudia ene begietatik.

Hark nigana ez dauka aski leialtaterik.Ni ere elikatuko naiz orain hura gaberik.

Saroia da lohitu eta ez dut haren beharrik.Nahi badut ukanen dut orain ere berririk.

PRIMA20

Page 12: Hamaika birbina, hamaika birjina (II)

J

OHI BEZALA

Zure azal atertziopelatuadut ferekatzenleihakume-arrakaletakoargi-ilunetan.

Denbora urtu ahala zaitut ferekatzenlotsa-izpien zirrikituetan.Presa gabe, lasai,eternitatearen jabe baikinan.

Zure ahizpa gaztea daondoko gelakoa,hitzak estaltzen batzuetan, irriñoka bestetan,haurretan, udako gau epelen kariaz, aiton-amonak esnatzeko arriskua zegoenean, lasto-ganbaran jolasten ginenean bezala.

Bularrakukitu dizkizutsamur, titiburuak, aldizkako jostetan, hozkatuz;gainerakoan,zure ipurmasailei tinko eutsiz.

Ohe zaharraren malguki kirrinkarien artean,zizpuruka hasi zaizu ahizpa,malkorik gabeko negarrean,osaba zaharrak errieta egiten zioneanbezala.

23HAMAIKA BIRBINA

Titiburuetako pizzicatoetatikbularrak irmo oratzera igarorik,natura erneari muzin itxura eginez,iztar arteko oihanerantz hurbildu dasorgintzen zaituen doinu jostalaria.

Arnas estuka nabaritu dut hura orduan,gorputza teinkatu zaizunean biolin-haria bezala.

Gudu amultsuaren erdiko dardoak areagotu zaurianlehen isur-tantak azaltzean,hormaz bestaldekoai-eneka larriekazkon-bihotzaren taupadak dizkidate azkartu,oro baita berdin, sutsu akonpasatua,arnasa, hotsak, erritmoa...,neronek jo baneza bezala.

Arin egin dut,zauria sendotu eta harroa ematutakoan,pasilloko garbi-gelara.Haren ile gorria,lehenago iritsi baita,morrokoaren atzean ezkutatu da.

- Norekin ari hintzen, ttiki?- Zurekin, maitia.Zurekin; ohi bezala.

PRIMA22

Page 13: Hamaika birbina, hamaika birjina (II)

J

ZERURA BIDEA(bakarkako hamalauduna)

Ezagutzen, neskatila, bikotanez dagitenen zerura bidea?Bergatxo bat bildu, zurrun, tentea,azal leuneko poltsa-zorrotan.

Ezpata gisa erabiltzekotan, min ez dakizun, hartu tenorea:joan-etorri luze, sakon, barea,etengabe eragina leize-errotan.

Hasieran xamur-goxo, geroanazkarrago. Beti tinko; tartekahatzamarrarekin zuzen fereka.

Laster dukezu punttua zoroan:arnas erdia! estua! herena!a, zeruko bide labain-lerdena!

Zorionaren jainko-hasperena!Besterekin parerik ez duena!

25HAMAIKA BIRBINA

TAULEN AIDURU

Legearen Taulak tontorrean zizelkatu bitartean,kanta bat entzun damendiko mazelan,trikiti airean:

- Antoni! Antoni!Zure atean nago ni.

- Ai, Anton! Ai, Anton!Ate ondoan, hor konpon!

Zeru-lurrak herraz irekita,trumoi eta harrabotsen arteanHaren ahots sendoanabarmendu dakantaren oihartzun izugarri gisara:

- Onan, Onan!Orain ere euskaldunen artean?

PRIMA24

Page 14: Hamaika birbina, hamaika birjina (II)

TERTZIA

26 PRIMA

TELEGRAMA EXISTENTZIALA

Ohaide zinena:hain maite zintudan,hain nintzen zurea,ahaztu zitzaidanbakarrik gaudelabizi-jolasean.

Ikasi dut garbizu ihesi joatean:nik ere, lasaiki,Miranderen gisan,eskua dut aski,bihotza dut sobran!

Page 15: Hamaika birbina, hamaika birjina (II)

29HAMAIKA BIRBINA

ZORION-BELAZEA

Ohar hadi behingoz,zaldun ibiltariari gordea dionanzorion-belaze horiezin hobeki garazta hezakeelaeskaintzen dinadan belakia probestuz.

Amultsuki estutzeaz batera,gozoro marruska genitzakenan gero,leuntasun umeletik sor litezkeenintzirinak, hotzikara elektrikoen eran, gure eztarritik kanpora litezen artean.

Lehenaren ondoren,kasu egin,pozoin sorginduen antzera,behin eta berriz izanen din irrikan belakiabelazeak,baina ez orduan niri egotziametsezko zalduna,hire zaldun ibiltaria, betikotz ahazten badunoroitzapenen kutxan.

J28 TERTZIA

KANTIKEN KANTA (III)

Zure gerria,palmondo guria;zure bularrakdatil-mordoak.Noiz nik palmondotik gora haien dastatzera?

* * *

Gozoak dira enetzatzure fruituen urak;sagar-lurrun garbiazure ezpainetako hatsa.Baina dioten bezain eztiak otezure magalaren diosala eta abegia?

* * *

Datilak bildurik,ur bizigarritik sobera edanik,jaitsia naiz jadanikpalmondotik, burua altxatu gabe,berriro harrotu ezinik,atseden-bila,emeki-emeki.

Page 16: Hamaika birbina, hamaika birjina (II)

J

GAU ILUNA

Jon Gurutzekopoeta saindu handia

gogoan

Gauaren ilunean,irritsaz, amodiotan txit puztua,itsaso haserreannabil ontziratua,ene sotoa guztiz zakartua.

O, gau nardagarria!Inork egingo al luke ahaleginikene pena larriaarintzen? Nork jakin nikhorren premia bizia dudanik?

Bihotzak ninderamanekiaren argiak bezain zuzen;bateltxo baten leman zintzilikatu nintzen,gaua, izarrak, zeruak, oro ikusten.

- Ene bular joriak,orain zuretzat osorik direnak,zure fereka eztiak,xurrupatze mendrenak...Zein laxo dauden behingoz kemenak!

31HAMAIKA BIRBINA

Ene zaldi trostari!Zernolako gau samurra igaroa lemarekin jostari!Izan bedi geroa,Jainkoa, gaurkoa bezain eroa!

Azkenik, goizaldean,etxera naiz zitori berpiztua,zirrara magalean,bihotzak azkartua,ene sotoa arras baretua.

TERTZIA30

Page 17: Hamaika birbina, hamaika birjina (II)

J

GATIBUAREN KANTIKA

Azkar gatibatu ninduten zure begi sakon muskerrek,azkarrago, baina, zurebular beltzaran sotilek.

Betiko kateatu ninduten zure zango luze arinekene gorputzaren inguruan bilakatzean suge.Eternitate guztirako atxiki ninduten, halere, zure arrago xeratsuan zirakiten ur goxoek.

33HAMAIKA BIRBINA

GATIBU OHIARENA

Azkar gatibatu ninduen zure begirada ilun-sakonak;azkarrago, berriz, zurebeso pare sendoak.

Tinko kateatu ninduen zure gorputz lerdenak, enekin jolaserako beti gertu zirudienak.Eternitate guztirako atxiki nintzakeen, halaber, ene zauri hanpatuan ustez etengabe bor-bor zirakikeen zure azkon leun askoak.

TERTZIA32

Page 18: Hamaika birbina, hamaika birjina (II)

J 35HAMAIKA BIRBINA

SEXTA

Page 19: Hamaika birbina, hamaika birjina (II)

37HAMAIKA BIRBINA

KARBARIAREN DAMUA

Burura behar dunErramu boneta

I

Anderauren agertu arren, esneketari haut, jopu zerbitzari,Hire kaikutik erregalatzean,zoriona baitatorkit-esneaz batera- barneko hesteetan.

Egia, halere, aitortu behar diat: gogokoago zaukaatgure bion artekolastategi gaineko karbaldien jokoa.

Makila harturik,bion azala leun,begiak itxita,nahiz keinuka hiztun.

Nik jo, hik ehun,Hik eho, nik jardun.

J36 SEXTA

KANTIKEN KANTA (IV)

Epel zaitez, amilena,zatoz hegoa,haiza eta egurastu ene baratzea,heda bitez, heda,bertako lurrinaketa usain gozoak!

Sar zaitez, maitia,zure duzun lorategianzuretzat luzaz gordeak izan diren fruitu bikainak biltzera.

Page 20: Hamaika birbina, hamaika birjina (II)

J38 SEXTA

II

Gordailuan gordez, (- Bakarrik ez gauden?)pot eta besarka,elkargana xamurrak,urruntze faltsuak, azkar etorriak...

Bat-batean, aldiz,herotsak nondik-nahi:- Lagunak zatozen!Labur hegaldia:- Galdua nauk, jode!

Jantziak astindu, gordailutik atera,adatsa motostuz.

(Marrubi-masailak ezin zuritu baina)

Lagunei muturño(- Bakarrik egon niz!),hizka-mizka bizieta puntsu jarriz;gogoan dunana arras dun besterik:

Arrats zoragarri,andere aizun hori!Karbaria, aldiz,hirekin duk joanik,tamalez zein beharrikberretu ezinik.

39HAMAIKA BIRBINA

POETAK ELESTAN

- Ene olerkiak,enara hegaldariak etxe zaharreko sakapean legez,emearen bular freskagarrietan din itsatsirik udaldiko habia;haren alu goriannegu hotzeko babestoki fermua.

- Eneak, aldiz,nahiago dik zuon zilpeko estrofa luzagarria,naturaren neurri bizigarria,neronek jarriko baititut, behar izanez gero,poemetarako gordailu beroa,gogo zoroa,eta, errima egokirako,ahapetik xuxurlatzeko mihia eta ahoa.

Page 21: Hamaika birbina, hamaika birjina (II)

J

LAUROGEITA HAMASEITAN

Beti nauzue, enetxoak, oratuzuen apeten mirabe bilakatuz:hitz guriekin zein musu-laztanekin,ez gutxitan zuen esku limurtzaileekin,gehienetan, halaz ere,mihi hutsaene lurralde meharrenetakoaltxor ezagunera hurbiltzearekin.

Guztietan manipulatua,ene onetik aterea.Erabateko manipulazioa,askea bezain gogokoa,nire gorputzarekin burutu ohi duzuena.

Hezur-muinetako hotzikarak, baina, guztia barkarazten dit,zuen aho likatsuokene sakoneko desioen itsu-mutil zintzoegiten baitzaituztel u z a k i l u z a k i l u z a k i

xurgatzen didazuenean.

HAMAIKA BIRBINA 41

MARINELARENA

Udaberriko ortzi-argi argitsuena,maitea,zure aurpegikoizar urdin horiek damaitena;

Desira nezakeen aldaparik gogokoena,laztana,zure gorputzarenbular joriek eskaintzen didatena;

Baina marinelak beldur dion ekaitzik bortitzena,kuttuna,zure bragen azpianatzeman ohi dudana.

SEXTA40

Page 22: Hamaika birbina, hamaika birjina (II)

J

eta zazpigarrena izanen zara zu ere, ene maitea, senarretan.Behin eta berriz berretsiko dizut, baina inolaz ere ez zazpi bider baino gehiago,zazpia dela nire iparra, zazpia ene hegoa,zazpi kanakoa ene ohearen neurria, zazpiko bastoia bakardadeko kontsolamendua,zazpikotea neguko hotzen aurkako berogailua,zazpi belzkote uda beroen haizatzailea.

Baina, hain bainauzu uzkur eta herabe,ez noakizu aitortzeraene bularren neurria, leizearen tamaina,ene ohiko maiztasunak, jolas desiratuak;ezta ere sartu-irtenetako abiadurak,gustuko txandak,zukuen dastatze aldiakedo zoko desberdinen estaltze erak.Eta nola konta niezazuke,halaber, lotsaz gorritu gabe zenbat girtain batera ditudan atsegin?

Fida zaitez, beraz, nitazeta zin egidazu, maitea,zazpi saindu hauen aldarearen aurreko zin egiazkoa,inoiz ez nauzula bakean utziko zazpi aldiz dostatu artean,eta, are, ez duzula etsiko zazpigarren izatea egoki dakizunetan.

HAMAIKA BIRBINA 43

ZAZPI SAINDUEN AURREKO ZINA(EZTEI-AGINTZA)

Zazpi diotsut, bai,zazpia baita ene zenbakia,zenbaki gogokoa, zeinu kuttun miretsia.Zazpia,bitan bainaiz, besteak beste, zazpiki:zazpigarren hilean jaioaeta beste seirekin batera sabelean egona,zazpikia,sanfermin egunean, goizeko zazpietan, zazpigarren ahalegineankanporatuazazpi pertsonaren artera,zazpigarren probintzian.

Zazpi diot, zazpi,ene bizitzaren zazpigarren urtean, arratseko zazpietan,zazpi aztore nabar hurbildu baitziren ene zazpi kristaleko leihora zazpi aldiz txinta eginez;aldi berean,zazpi koloreko oztadarra agertu zenzazpi une iraunez,bizitza guztian zazpiaren inguruan izango nuen temaren aldarria zazpitan astinduz.Zazpi, bai, zazpi diotsut,zeren zazpi izan baitira ene zinezko lagunak,zazpi ene egiazko zaldunak,zazpi ene benetako amoranteak,zazpi asteroko ohaideak;

SEXTA42

Page 23: Hamaika birbina, hamaika birjina (II)

NONA

HAMAIKA BIRBINA 45

KANDELAIRU EGUNEKO OTOITZA

Bertute guztien bilkura,Zeruan sartzeko laguna,Eme ahalguztiduna:

Ttikiak dituzu handitu,Sortu duzunak egin zaitu,Non naturak miretsi baitu.

Garbiago ezen ez izarra,Baliotsuago ezen ez zilarra,Birjinarik zinen izorra.

Izan ezazu orain, mesedez, pietate handia gu gaiztoez,zure ahoko mihi-ezpainez.

Otoi, arren, arima purua,Itsasoko izar segurua,Paradisuko aingerua,Salbaziorako atea eta alua!

SEXTA44 J

Page 24: Hamaika birbina, hamaika birjina (II)

KANTIKEN KANTA (V)

Atzo galdurik nenbilenzuen amaren bularren artean;gaur, berriz, zuenak ditut aurkitulore-zelaiko mazelan.Nekez dizkizuet ediren,irmo bezain ttiki baitiraburu mehatxatzaileek jagoten dirautenmuino azkar-leunak.

Atzo besterenak ziren gogoko nituen mihiak,zoratzen ninduten ezpainak;gaur, ostera, zuenek nauteiratzartzen,indarrak esnarazten,ilunabarrera bitarteanzorionez hanpatzen.

Atzo inorenak oroziren nire;orain, aldiz, zuek nauzue oso zeuen.

NONA46

ETA HAN (SALMO TTIKIA)

Eta han,urrilo usaintsuen oihanean,emango dizut ene maitasuna,hamaika fruta atsegingarri,hamaika fruitu urtsu eta freskogordeak baitizkizutzuri, maitia,giltzarrapo eta burdin-gerrikoaren azpian,fedez eta irrikaz miazka ditzazunene senarra Jerusalemetik itzuli artean.

HAMAIKA BIRBINA 47J

Page 25: Hamaika birbina, hamaika birjina (II)

LEIALTASUNA

Urrun zaitut, eneño,urrunegi nonbait,usapalen gisan noiznahi agertzeko.

Baina ez zalantzarik izan:zugan dut beti burua,zugan gogoa,zutaz du etengabe pentsatzen ene bihotz goibelak,eta guziz gain, maiteño, larrua jotzen dudanetan.

NONA48

SANTA RITA

- Gotorleku ninduan,eta ene bularrakharrizko dorreak,non gordeak nituen zilar eta urreak.

Lorazainak nitiangaztetxo trebeak,baratzeko igaliakurez xamurtzekozeharo prestuak.

Orain, haiek joanik, lapur legez hator,harresi erauztera?Etsai gisa akasodorreak haustera?

* * *

A! O! Ez! Ez! Ez!Ene dorre goreak!Haien irmotasunadardar ezarri ditekhire begi-ikatzek!

- Non dira orain, Joana,ur-putzu goxoak,arestiko fruituak,behiala agindutakoperla eta urreak?

HAMAIKA BIRBINA 49J

Page 26: Hamaika birbina, hamaika birjina (II)

ELEKETA

- Hain duzu naro sabelaeta biribil bularrak, hain gantzez zurrundurik gerria,ezen haurñoa irrikatzen hasten baitzaitzure ikuste hutsean,irrikatzen berehala aritzeko jolasean.

- Hain duzu nanoa ipotxa,hain bukatzen zaizkio laster pilak,ezen, gorputz ezkel horren haragiakzintzilik antzematean,bat-batean lehortzen baitzaizkit niribesterekin koipeztaturik izan ohi ditudanzirrikitu, oihu eta gogoak.

HAMAIKA BIRBINA 51

Oi, ene! ene! ene!Giltzak bezain samur ataka dik zabaldulilika hantu horrek!A! Bai! Ez! Mugitu adorez!

* * *

- Ezagutzen zalduna, lasterka irradan, errodela besoan,ezpata eta geziakbiluz dakartzana?

- Santa Rita maiteakdrugazkula guri!Senarra diat hori!Orena baino lehengureak dik egin!

- Alajaina! Alafede!Eskuak haribira!Ez segi jolasten! Herio hurranak bainaubiziki artegatzen!

Jesusmariatajoxe! Baita ni neu ere!Baina, otoi, mesedez,jarrai pixka batez!Ondo hasia dena buka ezak zinez!

NONA50 J

Page 27: Hamaika birbina, hamaika birjina (II)

ZAURI-KANTIKA

Non ezkutatu zara,Maitea, auhenka utzi bainauzu?Basaorein gisaraIhesi, zauri nauzuEta orain, atzetik, bila noakizu.

NONA52

BEZPERAK

HAMAIKA BIRBINA 53J

Page 28: Hamaika birbina, hamaika birjina (II)

KANTIKEN KANTA (VI)

Oi, ene neba bazina,ene amaren bularretan hazia!

Kalean begiesteanisekaren beldurrik gabezintuzket laztanduko;gero amaren etxean,hazi gintuen gelanzintuzket sartuko;eta han arno urrintsuak emanen nizkizukeedatera,ene mingranetatik distilatu likoreak.Eta zuk gero, musukatuz, ezkerreko eskua zenidake jarriko burupean,eta eskuinarekin tinko-gozo besarkatuko,enekila bateratzearekin batera.

O, ene neba bazina,ene amaren bularretan hazia!

BEZPERAK54

XALMOA

Limurtu egin naik erabat hiremutiri horrek ukitu didanean;eta betiko limurtu, hunkitu ondoren,enearen baitan sartzen hasi denean.

Astiro eta poliki hasieran; arnasa poroetatik hartu nahiko balu bezala, barnean zegoeneankanpoko airea bilatzen zirudiela.

Eta horrela, mantso, etenik gabe, hariketa, ene kobako hormak lurrun likinez arras gantzuturik, hirea ezin gehiago azkartu den arte.

Azkartu ahala, abiada ere bizkortu zaiok orduan,kobazuloak erroetaraino iristen zitzaizkion lurrikara hagitz bortitzak sentitu dituelarik,ohiko erritmo binarioa lehenbizikoz hautsiz.

Eta eskerrona agertu nahirik, baina batik batbehe-ikarak buruko azken ileraino hel zitezen,ene ezpainek hireak bilatu dititekaho-mihigainak elkarretaratuz eta korapilo askaezin bat

HAMAIKA BIRBINA 55J

Page 29: Hamaika birbina, hamaika birjina (II)

IDUNEKO PERLAK

Ez al dakizu oraindik zenbat perla zituenamodioa betikortzekozure printzeak oparitu lepokoak?

Osorik zenuen ekarri,nasai hiru buelta emanikidunean biribil.

Berrogeita hiru zilar-harian uztarturik,dozena bat baino ez zen lurrera jausi -bat bera ere ez oholen artean suntsi-;izaren artean hogeita bi,sakabanaturik;burko-azalek seina gorde, zehazki;zazpi atera nituen ahotikazken oldarren ondotik;beste lau irentsita nituen eraman,hurrengo egunean egiaztatu eran.

Erantzuidazu, bada:zenbat perla koralezko garraiatu zenuenjauregira aurretik,zirrikituetan trabaturik,besterenera hemendik?

HAMAIKA BIRBINA 57

eginez, une eternal horietan hire listua enea bailitzan irensten nuelarik, etahire hortzek ene mihitik isurarazitakoodol tantoak elkarrekin dastatzen genituelarik.

Denboraren nozio erlatiboa amaitzear zela ohartzeke marruskatu ditiagu gure azalaren zokogune oro, fite, lehiatsu, heriotzaren beldurrez etsituriko piztia eroak baikinan.

Eta nabaritu diagu azkenikjainkoena inoiz izanen ez den zoriona,paradisu hontako bizitzak eskain dezakeen minena:plazeraren oinazea oinazearen plazerarekin nahasia.

BEZPERAK56 J

Page 30: Hamaika birbina, hamaika birjina (II)

ANAITZAKO TTIKIA

Datorrela!Datorrela, presa gabe etorri arren,Azken uneko ahaide desiratua!

Datorrela, etorri,Paradisuko gozamenen anaitzakoa,Bizitzara ginenetik guztion zordun duguna!

Pizkunde-juzguaren esperoan,Hark digu-eta emanenPozkidarakoAdorea, indarra eta Tamainaren miraila.

Datorrela, bai,Izerdi eta hasperenen artean,Aire delizios honetanBizitzaren urlora garamatzan Herioaren anaitzakoa!

HAMAIKA BIRBINA 59

ORIGINALA

Besterekin milaka aldiz errepikatutakoa hirekin behin egin arren,arras zaik jolasa originala,hiretzat beti baita berrienekin dagiana:berria ohea, berriak izarak,berria azala, berria begirada,berria alua, zukua, masailak.Eskerronekoa haiz oso etaarduraz behar haut zaindu,enekikoari original irizten jarrai dezaan.

Enekin ezkon hadi, laztana, etazin dagiathirekiko bakoitzeko milarekin joko dudala, gure artekoak betiereiraun dezanezohiko, berri, kasi birjinal.Eta original,arras original.

BEZPERAK58 J

Page 31: Hamaika birbina, hamaika birjina (II)

KONPLETAK

FEDE-AITORTZA

Itsasoan ur guzia, zeruetan izarra,Oihanetan itzal hori, lur guzian belarra,Egunari eguzkia, gau beltzari iluna,Gizonari ohorea, emeari garunaLehen faltatuko zaie guri baino jotze-lana,Baldin eta egiazki badaukagu hartarako jorana.

BEZPERAK60

Page 32: Hamaika birbina, hamaika birjina (II)

KANTIKEN KANTA (VII)

- Herabe naiz,osaba jauna,etxape arkoduneansarrarazi bainauzueta orainene aitzigoratzen baituzuzure amodioaren ikur gogorra.

- Ez zaitez ikara,iloba kuttuna:lorategi itxia zara,itxia eta zigilatua,ur egarriz hornitua.Ez beldurrik izan,mendi goretatikigortzen zaizun lats biziaren putzu bainauzu, zure pentzerako iturriño amaigabea.

Jainkonaren manu espresa badalehorraren hezatzea, ihartuaren berpiztea, konpli bedi haren nahiaeta, idortu arren iturria,aberats dezagun lurra!

KONPLETAK62

MAIATZEKOAK

Cor mundum crea in me, Deus(Salmoak 51,10)

Laharra behar du Gure belardiak,Lahar zatarñoaGure lorediak.

* * *

Giza-tantaia daPagoen gainetik;Ur-xirripa datorHaren magaletik.

* * *

Zingira du beteHaren emariak,Laster izan duketOtoiztu laharra.

HAMAIKA BIRBINA 63J

Page 33: Hamaika birbina, hamaika birjina (II)

LILI-SORTAK

Lorategietan ibiltzean,lehenik eta behinlurrin etereoak eta usain sarkorrak bereiztea duk atsegin.

Loreen artean barneratutakoan, berriz,zientzilari gisa jardun ohi duk aurrenik,kontu handiz baitituk adar arantzatsuak alboratzen, irizpide zuhur-zehatzez hostoak eta petaloak sailkatzen, arretaz lorezilak eta orratzak hautematen.

Behategiko erosotasunean,tentuz ukitzen dituk lorategiko loreak, begien aitzinean dituanak,lore-atalak,denakukitzen dituk tentuz,beren edertasun delikatua higa dadin beldur.

Behin lore-sorta osatuko duten aleak hautaturik-hiru, bost, zazpi-,horiek izan ohi ditukhire zorion-tokia hornitzeko,argitzeko,une-unean dastatzekolorelaster ihargarri.

HAMAIKA BIRBINA 65

SUZKO MIHI

Zerutik igorritako suzko mihiekatzerriko aharantzetan mintzarazi gintuztenerako,gori jarria zuen ene mihi umelakauhen eta hasperenka mintzarazten zaituenmuskil txikerñoa.

Jainkoarenek lengoaia-aniztasunera zintuzten ekarri;eneak, aldiz, gizakiaren sortzezko hizkera batura bilarazi.

KONPLETAK64 J

Page 34: Hamaika birbina, hamaika birjina (II)

HERIO-KANTIKA

Goizean bizitza nuen maite,Arimak neuzkan kide, gorputzak nituen neure.

Orain, bizirik mantendu arren,gorputz horiek berekgorpu malgu naukatehemen.

HAMAIKA BIRBINA 67

Oso haiz arduratsualoreak, lorategietako loreak oro, aukeratzean, nahiz behin oharkabez aritzeagatik hasi zitzaian azkura xume batezhire lorontziko krabelintxoa betiko zimeltzen,chlamidiak eta trichomonak, lorez jantzirik,

isil-gordeka,sugeak legez,

hautatu liliraigaro zitzaizkianean.

KONPLETAK66 J

Page 35: Hamaika birbina, hamaika birjina (II)

Sar, har, uki, urra, dastazuku beroen lurrinak,grinak, gurinak... jarraikako zinkurinak!

Hasieran urrundik,hurbilagotik gero,alai itzazue tenplu leunetako jaupalemeen ezpain-ahoak!Ezpain-aho guztiak,mintzodunak nola eztia baizik isurtzen ez duten mutuak!

Sar! Har! urra! alai!Orain atzematen ez denanekez eskuratuko ostera!Sar! xurga! jarrai!Har! goza arrai!Laztan! Jolas! Busti! Blai!Eta gehiago ezin denean,lasai amai!Ai! Ai! Ai! Ai! (irrintzia!)

HAMAIKA BIRBINA 69

ERESERKI ESPIRITUALA

Harro ikurra, gazteak!Itsas mastak heda haizerantz!Altu eta lerden, oihaneko tantaiak bailiren!Zut eta harro, neska-mutilak! Egun Haundia baita iritsia!Utz albora izu-fedeak, koaitak eta arrengurak!Utz, halaber, airean uzkiak, gerriak eta bularrak,jadanik etorria baita sakaila amultsuaren unea!Hona hemen, azkenik, hainbestetan amestu orena...Lehendabizikoan hiru minutu eskas iraungo dizuena!

Atzera, bada, erorikarioak etaaurrera zutikarioak!Barnera zaitezte behingoz zuen zain berriro egongo ez diren tenpluetan!Xurga itzazue gogoz ematu aurreko adoreak,Itzaltze lasterreko dorreak!Urra itzazue behaztopak, urra engarak,kutunki urra oihalak eta atakak!Argi bedi izpi leherkorrarekinorain artean berezkoa izan den iluna!

KONPLETAK68 J

Page 36: Hamaika birbina, hamaika birjina (II)

EGUNAREN AMAIERAKOAK

OROITZEKOAK

Lasciate ogni speranzaDante

Pasatuxeak jadanik hasierako minutuak eta ematuak dagoeneko indarrak?A! Gizagaixoak!Hurrengoren batean akasoitxaropena bezain luzea izango jolasa eta, agian, orena bera ere luzeagoa,baina inoiz ez hirurogei minutukoa!

KONPLETAK70

Page 37: Hamaika birbina, hamaika birjina (II)

LETARINAK

Virgo potens,Miserere nobis!

Anus Dei,qui tollis peccata mundi,Miserere nobis!

Mater Dei,Klitoris peccatae mundi,Miserere nobis!

EGUNAREN AMAIERAKOAK72

AZKEN ERREGUA

Ne reminiscaris, Domine, delicta nostra.

(Septem Psalmi Penitentiales)

HAMAIKA BIRBINA 73J

Page 38: Hamaika birbina, hamaika birjina (II)

ZORIONBIDEA

Irakurleari

MatutinakKantiken kanta (I)Scio cui credidiKonfesioaBirjinen faboreaTormentatuak gabiltzanerakoOtoitza

PrimaKantiken kanta (II)JaungoikoaOhi bezalaZerura bidea (bakarkako hamalauduna)Taulen aiduruTelegrama existentziala

TertziaKantiken kanta (III)Zorion-belazeaGau ilunaGatibuaren kantikaGatibu ohiarenaZazpi sainduen aurreko zina (eztei-agintza)

HAMAIKA BIRBINA 75J

Page 39: Hamaika birbina, hamaika birjina (II)

SextaKantiken kanta (IV)Karbariaren damuaPoetak elestan MarinelarenaLaurogeita hamaseitanKandelairu eguneko otoitza

NonaKantiken kanta (V)Eta han (salmo ttikia)LeialtasunaSanta RitaEleketaZauri-kantika

BezperakKantiken kanta (VI)Xalmoa Iduneko perlakOriginalaAnaitzako ttikiFede-aitortza

KonpletakKantiken kanta (VII) MaiatzekoaSuzko mihiLili-sortakHerio-kantikaEreserki espiritualaOroitzekoa

Egunaren amaierakoakLetarinaAzken erregua

ON JOXE76