minbizia marta gotxi

7
Minbizia 1.-ZER DA MINBIZIA? Minbizia sortzen da, gorputzeko atal batean zelulak neurririk gabe hazten hasten direnean. Minbizia mota ezberdin asko egon arren, hasiera bera izaten dute, hau da, normalak ez diren zelulak kontrolik gabe hazten dira. Gorputzeko zelula normalak modu egokian hazi, zatitu eta hiltzen dira. Pertsona baten bizitzako lehen urteetan, zelula normalak azkarrago zatitzen dira heldutasun adinera iritsi arte. Ondoren, ehuneko gehiengoaren zelula normalak zatitzen dira soilik ahulduak edo hiltzorian daudenak ordezkatzeko, era berean minduta daudenak osatzeko. Minbizidun zelulak hazten eta zatitzen doazenez, zelula normalen ezberdinak dira. Hil ordez, zelula normalak baino gehiago bizi dira eta normalak ez diren zelulak sortzen doaz. Minbizidun zelulak askotan beste gorputz ataletara bidaiatzen dute, non ehun normala ordezkatzen joaten dira. Prozesu honi metastasia deitzen zaio, minbizidun zelulak odol torrentean edo gorputzeko linfatiko basoetan sartzen dira. Bularreko minbiziaren zelulak beste organo batetara hedatzen direnean, esaterako gibelera, minbiziak bularreko minbizia deitzen jarraituko du eta ez gibeleko minbizia.

Upload: izaskun-azkunaga-gonzalez

Post on 27-Sep-2015

242 views

Category:

Documents


17 download

DESCRIPTION

mimbizia

TRANSCRIPT

Minbizia1.-ZER DA MINBIZIA?Minbizia sortzen da, gorputzeko atal batean zelulak neurririk gabe hazten hasten direnean. Minbizia mota ezberdin asko egon arren, hasiera bera izaten dute, hau da, normalak ez diren zelulak kontrolik gabe hazten dira.Gorputzeko zelula normalak modu egokian hazi, zatitu eta hiltzen dira. Pertsona baten bizitzako lehen urteetan, zelula normalak azkarrago zatitzen dira heldutasun adinera iritsi arte. Ondoren, ehuneko gehiengoaren zelula normalak zatitzen dira soilik ahulduak edo hiltzorian daudenak ordezkatzeko, era berean minduta daudenak osatzeko.Minbizidun zelulak hazten eta zatitzen doazenez, zelula normalen ezberdinak dira. Hil ordez, zelula normalak baino gehiago bizi dira eta normalak ez diren zelulak sortzen doaz.Minbizidun zelulak askotan beste gorputz ataletara bidaiatzen dute, non ehun normala ordezkatzen joaten dira. Prozesu honi metastasia deitzen zaio, minbizidun zelulak odol torrentean edo gorputzeko linfatiko basoetan sartzen dira. Bularreko minbiziaren zelulak beste organo batetara hedatzen direnean, esaterako gibelera, minbiziak bularreko minbizia deitzen jarraituko du eta ez gibeleko minbizia.Minbizidun zelulak sortzen dira DNA-an izaten diren kalteengatik. Gai hau zelula guztietan aurkitzen da eta bere funtzioak zuzentzen ditu. DNA-a kaltetzen den une askotan, gorputzak osatu egiten du. Minbizidun zeluletanDNA-a ez da konpontzen. Pertsonek ,erasotuta dagoen DNA-a oinordean hartu dezakete. Beste kasu askotan, pertsonen DNA-a kaltetzen da inguruneko esposizio bategatik, erretzea esaterako.Minbiziak tumore itsura hartzen du normalean. Minbizia mota batzuek, leuzemiak esaterako, ez dituzte tumoreak sortzen. Minbizidun zelula hauek odolean eta odola sorten duten organuetan (hezur muina, linfatiko sistema eta barea) izaten dute eragina eta bildu daitezkeen beste ehunen bitartez hedatzen dira.

2.-MINBIZI MOTAKGiltzurrun-zeluletako minbiziaOdolean edo pelbisean dauden hondakinak garbitzeaz arduratzen den giltzurrun-ehunean eratzen dena da, pelbisa bi giltzurrunen irteeran gernua biltzen duen organoa izanik.Pelbis eta Ureterreko zelula trantsizionaletako minbiziaGernubideetan sortutako neoplasia, ohiko tratamenduarekin hobekuntzarik ez duen bizkarreko minarekin hasten da, edo bestela gernuan odola agertzen denean. Antiinflamatorioen administrazio kronikoari, tabakoari edota lan-ingurunean substantzia kimiko jakin batzuekiko esposizioari lotuta dago.Zakileko minbiziaZakilaren estaldura epitelialean sortzen da, hala kanpoko azaleko zonan nola barneko mukosan. Zakilaren zonaren batean sendatzen ez den ultzerazio bat agertzen denean diagnostikatzen da. Giza papilomaren birusarengatiko infekzioaren eta zakileko minbiziaren agerpenaren artean lotura argia dago.Prostatako minbiziaGizonen ugaltze-aparatuko guruin bat da prostata, maskuriaren (gernua biltzen eta botatzen duen organoa) azpian eta ondestearen aurrean kokatuta dagoena. Batez ere adin nagusiko gizonek izaten dute, honako ezaugarri hauekin: pixa egiteko arazoak, pixa askotan egiten dute baina oso kantitate txikia, pixa egiterakoan mina, edo sexu-arazoak.Diagnostikoa berresten da susmo klinikoaren, PSAko (antigeno prostatiko espezifikoa) analitikaren eta ehun susmagarriaren biopsiaren bitartez . Tumore mota horretarako tratamendu desberdinak daude, baina batez ere kanpoko erradioterapia konbentzionala edo brakiterapiako inplanteak edo kirurgia erabiltzen dira, azken hori abordatze transuretralarekin edo kanpoko abordatzearekin kasu erradikaletan.Barrabileko minbiziaBarrabileko minbizi gehienak zelula germinaletan (espermatozoideak egiten dituzten zelulak) hasten dira sortzen, eta barrabileko zelula germinaletako tumore deritze. Gizonezko gazte edo adin ertainekoetan ohikoagoak dira, barrabilean koskor bat atera zaielako edo barrabil bat edo biak handitu zaizkielako eta mina ematen dietelako kontsulta egiten dutenean. Funtsezko tratamendua kimioterapia da, eta sendatze-tasa handiak lortzen dira. Zure espezialistak aholku emango dizu aldez aurreko neurriak har ditzazun, tratamenduaren ondoren izan daitekeen antzutasuna saihesteko.Maskuriko minbiziaMaskuriko (gernua biltzen duen organoa) ehunetan eratzen den minbizia da. Maskuriko minbizi gehienak trantsizioko zelulen kartzinomak dira (normalki maskuriaren barneko estaldura eratzen duten zeluletan hasten den minbizia). Beste mota batzuek zelula ezkatadunen kartzinoma eta adenokartzinoma barne hartzen dituzte.Maskuriko minbizi gehienak paziente erretzaileengan sortzen dira, eta esan daiteke tabakismoarekin lotuta dagoen neoplasia bat dela, laringeko edo birikako minbizia bezala. Pixa egiterakoan zailtasuna edo mina dagoenean espezialistaren kontsultara joan direlako diagnostikatzen da. Tratamendua tumorearen fasearen araberakoa da, eta tratatzen da teknika endoskopikoekin (kimioterapia intrabesikalarekin edo gabe) edo kirurgia mugatuekin hasierako faseetan, edo bestela kirurgiako, erradioterapiako eta kimioterapiako protokoloekin fase aurreratuetan.

3.-ETIOLOGIAMinbiziaren etiologia ez da osorik esagutzen, baina minbizi anitz daudenez, eragileak anitzak dira. Minbiziaren sorrera onkogenesia deitzen da; badaude minbiziaren arriskua areagotzen (kanzergenoak) eta murrizten dituzten faktoreak. Minbizia sortzeko faktore batzuk parte hartzen dute, edo bat bakarrik denbora luzean.-Eragile kimikoak-Erradiazio ionizagarriak-Birusak- Heredentzia Minbizia ez da heredagarria, baina bai minbizia edukitzeko aurretiko jarrera. Koloneko tumoreak, leuzemia, bularreko minbizian ...hau argi eta garbi ikusten da bikietan edo kromosoma alteraziotan. Kontuan hartu behar da familiako egiten diren ohitura berdintsuak.- Elikagai oso elaboratuak eta zuntz gabekoetan kolonekoa areagotzen da. Koipetsuenak bular minbiziarekin erlazionatzen dira, arrain gordinetan urdailekoa..4.-TRATAMENDUA;a) Kirurgia: Helburua tumorea ateratzea da baina nahasteak kentzeko izan daitekeb) Erradioterapia: Normalean ez da bera bakarrik erabiltzen, kimioterapiarekin eta kirurgiarekin konbiatzen da baita ere.c)Kimioterpaia: Erabiltzen diren farmakoak tumoreen hazkundea eta garapena ezabatzen dituzte . Jarraitu behar da kimioterapia emanez sintomak desagertu arren.

5.-MINBIZI KASUAK ETA HERIOTZAK,MINBIZI MOTAREN ARABERA