mgz leire mendoza, aitor saenz eta aiara fernandez

7
Número # ko ZER GERTATUKO DA BAILIABIDEAK AGORTZEN DITUGUNEAN? Baliabideak agortzean zer? Jende asko galdetzen gara ea zer gertatuko ote den baliabideak agortzen ditugunean eta Acciona empresak honi buruzko bi bideo egin zituen bere teoriak azaltzeko. Artikulu honen eskuinean aurkitu dezakegu bideo hauen argazki esaguratsuak eta haien linkak. Lehenengo bideoan esaten dute, baliabideak gehiegi erabiltzen baditugu, agortzera iritsiko direla eta azkenean gure arbasoak bezala biziko garela, eta gauzak gure kabuz lortu behar izango ditugula. Beste alde batetik esaten dute, baliabideak erabiltzen ez baditugu, gauza bera gertatuko dela. Bigarren bideoan aldiz, aukera berri bat ematen digute, energia berriztagarriak erabiltzea eta hau da beraien ustez gaur egungo kontsumoa jasango duen hautabide bakarra. Gure ustez, baliabideak agortuko dira baina oraindik hainbat urte igaroko dira hauek amaitzeko. Ez gaitu etorkizun berdinera eramango, aurrerapen teknologiko asko ditugulako, energia berriztagarriak bezala, eta hauek hobetuz lortuko dugu beharrezkoa dugun energia, hau da , aurrerabideei bidea ematen. Baina zer dira aurrerabideak? Teknologia eta baliabideetan aurrerapenak eta berrikuntzak egitea litzateke aurrerabidea. Behar biologi eta psikologiko, segurtasun, maitasun eta estimazio beharra, eta bakoitzak bere burua berritzeko beharra. Guztiok nahi dugun etorkizuna lortzeko, arazorik gabeko etorkizun bat, baliabide agortezinekin eta hauek lortzeko arazorik gabekoa, beharrezkoak dira aurrearabideak. Gainera, baliabide hauek kutsadurarik ez eragitea ere nahiko genuke, horretan oso argia ikusten da aurrearabideen beharra. Orduan zein da soluzioa? Hausnarketa hauek egin eta gero argi ikus dezakegu soluzioa bigarren bideoan proposatzen dutena egitea dela, horiek bai dira guk nahi dugun etorkizuna lortzeko behar ditugun aurrerapenak. SOStenibilidad I https://www.youtube.com/watch?v=KG6kfT5fXHU&x- yt-cl=84411374&x-yt-ts=1421828030 Bideo honetan baliabideak agortzean gertatuko dena azaltzen digute eta argazkian ordenagailuak botata eta uso batzuk zabor guztiaren inguruan. SOStenibilidad II https://www.youtube.com/watch?v=qg5xLzAM9VM&x- yt-ts=1421828030&x-yt-cl=84411374 Bideo honetan berriz, azaltzen digu lehengo bideoko egoera ekiditzeko jarraitu behar dugun prozesua, energia berriztagarriez baliatu, hain zuzen ere. Leire Mendoza, Aiara Fernandez eta Aitor Saez MGZ

Upload: aiara

Post on 07-Apr-2016

233 views

Category:

Documents


5 download

DESCRIPTION

 

TRANSCRIPT

Page 1: MGZ Leire Mendoza, Aitor Saenz eta Aiara Fernandez

Número #

Zer gertatuko

da bailiabideak

agortzen

ditugunean?

ko

ZER GERTATUKO DA BAILIABIDEAK AGORTZEN DITUGUNEAN?

Baliabideak agortzean zer?Jende asko galdetzen gara ea zer gertatuko ote den baliabideak agortzen ditugunean eta Acciona empresak honi buruzko bi bideo egin zituen bere teoriak azaltzeko.

Artikulu honen eskuinean aurkitu dezakegu bideo hauen argazki esaguratsuak eta haien linkak. Lehenengo bideoan esaten dute, baliabideak gehiegi erabiltzen baditugu, agortzera iritsiko direla eta azkenean gure arbasoak bezala biziko garela, eta gauzak gure kabuz lortu behar izango ditugula. Beste alde batetik esaten dute, baliabideak erabiltzen ez baditugu, gauza bera gertatuko dela. Bigarren bideoan aldiz, aukera berri bat ematen digute, energia berriztagarriak erabiltzea eta hau da beraien ustez gaur egungo kontsumoa jasango duen hautabide bakarra.

Gure ustez, baliabideak agortuko dira baina oraindik hainbat urte igaroko dira hauek amaitzeko. Ez gaitu etorkizun berdinera eramango, aurrerapen teknologiko asko ditugulako, energia berriztagarriak bezala, eta hauek hobetuz lortuko dugu beharrezkoa

dugun energia, hau da , aurrerabideei bidea ematen. Baina zer dira aurrerabideak? Teknologia eta baliabideetan aurrerapenak eta berrikuntzak egitea litzateke aurrerabidea. Behar biologi eta psikologiko, segurtasun, maitasun eta estimazio beharra, eta bakoitzak bere burua berritzeko beharra.

Guztiok nahi dugun etorkizuna lortzeko, arazorik gabeko etorkizun bat, baliabide agortezinekin eta hauek lortzeko arazorik gabekoa, beharrezkoak dira aurrearabideak. Gainera, baliabide hauek kutsadurarik ez eragitea ere nahiko genuke,

horretan oso argia ikusten da aurrearabideen beharra.

Orduan zein da soluzioa?

Hausnarketa hauek egin eta gero argi ikus dezakegu soluzioa bigarren bideoan proposatzen dutena egitea dela, horiek bai dira guk nahi dugun etorkizuna lortzeko behar ditugun aurrerapenak.

SOStenibilidad I https://www.youtube.com/watch?v=KG6kfT5fXHU&x- yt-cl=84411374&x-yt-ts=1421828030

Bideo honetan baliabideak agortzean gertatuko dena azaltzen digute eta argazkian ordenagailuak botata eta uso batzuk zabor guztiaren inguruan.

SOStenibilidad II https://www.youtube.com/watch?v=qg5xLzAM9VM&x- yt-ts=1421828030&x-yt-cl=84411374 Bideo honetan berriz, azaltzen digu lehengo bideoko egoera ekiditzeko jarraitu behar dugun prozesua, energia berriztagarriez baliatu, hain zuzen ere.

Leire Mendoza,

Aiara Fernandez

eta Aitor Saez

MGZ

Page 2: MGZ Leire Mendoza, Aitor Saenz eta Aiara Fernandez

| NÚMERO # 2

Ingurumena eta giza

garapena.

Mugagabeko

hazkundea mundu

mugatuan.

Mundu osoan bere oinarrizko beharrak

asetzen ez dituzten pertsonak daude,

hauek asetzeko baliabideak ez

daudelako. Pertsona, familia edo

komunitate batek duintasunez bizitzeko

behar dituen baliabideak eta zerbitzuak

biltzen ditu, hala nola janaria, etxea,

jantziak eta osasun-zerbitzuak.

5 taldeetan sailkatzen dira baliabide

hauek: Behar biologiko eta

psikologiko(airea, janaria, edaria, etxea,

maitagarritasuna, sexua eta lo egitea),

segurtasun beharrak (legeak,

segurtasuna eta beldurrarekiko

askatasuna) maitasun beharrak

(laguntasuna, amodiozko maitasuna,

familiarekikoa) estimazio

beharra,(errespetua, independentzia,

helburuen lorpena) eta bakoitzak bere

burua berritzeko beharra (burutze-

pertsonala).

Baliabide horiek lortzeko, gizakiak

hazkundea eta garapena aurrera eraman

ditu. Baina nahiz eta garapena ona izan

den, gehiegizko hazkundeak natura-

baliabideak agortzea eragiten du.

Mendebaldean ematen hari den

garapenaren eraginez, adituen ustez,

Amazonas 50 urte inguru barru

desagertzeko arriskuan dago,

mendebaldeko herrialde garatuek

herrialde txiroei baliabideak hartzen

dizkietelako. Horregatik, esan genezake

gizarte batean, natura baliabideak

mugatuak izan behar dira.

Arazo honek, hainbat arazo sor ditzake,

adibidez, aporofobia, hau da,

pobreekiko mespretxua eta

diskriminazioa. Mendebaldeko

gizarteak, herrialde txiroei baliabideak

hartzen dizkietenez, garatu gabeko

herrialde hauek, pobrezia handiago

batean sartzen dira.

Gehiegizko hazkunde honek, amaiera

bat izango du, lurrak ez duelako

asetzeko nahi adina baliabide eta

horregatik mugagabeko ekonomia-

hazkundea ez da posible.

Page 3: MGZ Leire Mendoza, Aitor Saenz eta Aiara Fernandez

| NÚMERO # 3

Lurreko baliabideak agortzeko

zorian

por Estilo de nombre

Gaur egun, lurreko baliabide asko

agortezinak dira baina gehiengoak agortu

egin daitezke, eta horrela jarraituz gero urte

batzuetan baliabide horietako askok agortuz

joango dira guztiz agortu arte.

Hainbat errekurtso mota daude.

Adibidez errekurtso naturalak naturatik

ateratakoak dira eta gizakiaren partetik

eraldaketak jasan ez dituztenak.

Hurrengo taulan hainbat errekurtso

haiei dagozkien taldeetan sailkatuta ikusi

daitezke:

Baliabide naturalak

Baliabide

naturalak

Baliabide

naturalak

Baliabide

artifizialak

Berriztagarriak

Potentzialki

berriztagarriak

Ez berriztagarriak

eguzki-erradiazi

oa

ura

mareak

haizea

lurzorua

basoak

azukre kainaber

a

biodibertsitatea

animalia

zerealak

erretxina

fruituak

gas naturala

ikatza

petrolioa

kortxoa

zura

plastikoak

azukre-kanaberaren

alkohola

Berriztagarriak

Ez berriztagarri

ak

Ez berriztagarria

k

Fosilak Nuklearrak

eguzkikoa (orubea)

eolikoa

geotermikoa

hidraulikoa

marea-motorra

biomasa

hidrogenoa

petrolioa

ikatza

gas naturala

Uranioa

Plutonioa

Aurreko taulan ikusi daiteeken errekurtsoetatik

hainbat galtzeko arriskuan daude, adibidez petroleoa.

Beste taula honetan aldiz, energia-iturriak

sailkatuta daude berriztagarrien eta ez-berriztagarrien

artean

Gaur egun agortezinak diren hainbat energia mota daude, hau

da, berrerabili daitezkeenak. Adibidez eolikoa, geotermikoa,

hidraulikoa, marea-motorra eta hidrogenoa. Kasu hauetan, energia

eolikoa eta marea-motorra beste energia mota batean eraldatzen da;

Energia zinetikoak dira eta erabilgarriak diren beste energia motetara

eraldatzen dira, energia elektrikoa gehien. Energia eolikoa

aerogeneradoreen bidez eraldatzen da eta marea-motorra turbinen

bidez.

Beste alde batetik, bi erreakzio nuklear mota daude, fusioa eta

fisioa. Fusioa ez da baliagarria gaur egun, tenperatura eta energia

kantitate oso handiak behar direlako. Honen Abantailetako batzuk,

energia kantitate handiak sortzen ditugula eta ez direla kutsakorrak; eta

desabantailak aldiz, sortzen diren erradiazioak txarrak direlako

osasunerako eta sortzen diren hondakinak oso erradiaktiboak direnez

urte askotan gorde behar dituzte eta espazio asko okupatzen dute. Baita

ere, zentral nuklearren istripu bat gertatzen bada, kalte larriak eragin

ditzake eremu handi batean.

Page 4: MGZ Leire Mendoza, Aitor Saenz eta Aiara Fernandez

| NÚMERO # 4

Planetako larrialdia

NATURA-ARRISKUAK ADIBIDEAK ARRISKU ANTROPIKOAK ADIBIDEAK

Geologikoak Lurrikarak Gatazkek sortutakoak Gerrak

Atmosferikoak Zikloia eta tornadoa Industrialak edo teknologikoak Istripu nuklearra

Biologikoak Birusak, epidemiak Bestelako giza-kausak

Kosmikoak Meteoritoak

Gizakiak hondamendia asko sortu ditu

planetan, teknologia berrien

eraginez, ozono kapa apurtzen hasi da

eta horren ondorioz, berotegi efektua

gertatzen da gure atmosferan, aldaketa

klimatikoa eragiten

Ikus daitekeen bezala arrisku asko daude gure planetan; bai naturalak, baita

antropikoak ere. Eta hauek guztiek eragin handia dute lurrean eta honen

suntsipenean.

Kutsadura toxikoak hainbat arazo planteatzen ditu 200 milioi pertsona baino gehiagorengan eragin dezaketenak, bereziki errenta txikiko herrialdeetan, adibidez, Mexikoko haurren %50-ak atzerapen mental arina sufritzen dute kutsadura honen eraginez. Arazo hauek konpondu daitezke eta horregatik Blacksmith Institute-k munduko leku kutsatuenetan lan egiten du baliabideak eta euren esperientzia partekatuz talde eta agentziekin kontaminazioaren arazoak konpondu ahal izateko eta lekuen garbiketa egiteko, horrela, lekuko hainbaten bizitza salbatzeko.

Hondamendi naturalak herrialde pobreetan gertatzea ez da kasualitatea. Herrialde hauek zailtasunak dituzte oinarrizko zerbitzuak lortzeko eta hondamendi natural hauek herrialde hauetan gertatutakoan, zailtasunak baita ere badituzte gaixoak zendatzeko, ur eta laguntza faltagatik. Hau guztiagatik hondamendi natural gehienak herrialde pobreetan gertatzen dira eta hainbat hildako egoten dira.

Pobreak ez diren herrialde askotan baita hainbat hondamendi natural gertatu daitezke noski, baina lehen aipatu dugun moduan, herrialde pobreetan galerak izugarri handiagoak dira laguntza, janari eta ur faltagatik. Hildakoen kopurua asko handiagoa izaten da herrialde pobreetan.

Page 5: MGZ Leire Mendoza, Aitor Saenz eta Aiara Fernandez

| NÚMERO # 5

Aldaketa Klimatikoak

kkkkkkkkkkkkkkkkkkkkkkkk

Aldaketa klimatikoa gure planetako bizilagun

guztioi axola zaigun egungo gaia da eta fenomeno honek

dakartzan ondorioak jakitea oso garrantsitzua da, besteak

beste, berotze globala.

Hau, lurrazaleko, aireko eta ozeanoetako batez

besteko tenperaturaren igoera da. Berotegi-efektua

aldaketa klimatikoaren ondorioenetariko bat da, klima

berotzen duena eta lurraren hartu-eman

erradioaktiboan parte hartzen duena. Berotegi-efektuko

gasek (BEG) batez ere ur lurrunak, karbono dioxidoak

CO2 eta metanoak CH4 sortzen dituzte.

Lurreko elementu klimatikoek eguzkiaren

beroketa jasaten dute egunero. Bero hau lurrean geratzen

da atmosferan beroa xurgatzen duten zenbait gasen oreka

gertatzearen ondorioz. Gas hauek ( karbono(IV) oxidoa,

nitrogeno-oxidoa eta metanoa batez ere), berotegi natural

baten moduan jokatzen dute, bizia mantentzeko behar

den bero-kantitate zehatza mantenduz atmosferatik

behera. Azken 150 urteetan, ordea, gas hauen

kontzentrazioa areagotuz joan da. Honen ondorioz, behar

baino bero gehiago geratu da atmosferan harrapaturik eta

hauxe da aldaketa klimatikoaren arrazoi nagusia.

Berotegi-gasen kontzentrazio-igoera gizakion zenbait

aktibitaterekin erlazionatu dute zientzialariek: batez ere

erregai fosil (ikatza, olioa eta gasa beroa eta

elektrizitatea sortzeko eta gasolina garraiorako),

deforestazio eta nekazaritzarekin.

Gaur egun, berotegi-efektuaren ondorioz lurreko

temperatura maximoa poliki-poliki igotzen ari da eta

tenperatura igoera honen ondorioz ipar poloetako

glaziarrak desegin eta uholdeak gertatzen ari dira. Hau

aldaketa klimatikoaren ondorioetako bat da, beste

ondorio desberdin batzuen artean.

Zenbait eredu klimatikok adierazten dutenez, planetaren

beroketa-erritmoa inoiz baino azkarragoa izango da datorren mendean.

Lurrazalaren tenperaturak 1,0-3,5 °C arteko igoera izango du. Ikerketa

hauek azaltzen dutenez, ez gaude baliozko egoera horretatik oso urruti,

CO2 maila 2050. urterako bikoiz dezakegula uste baita.

Beroketa izugarri honek ekar ditzakeen ondorioen artean ondokoak

daude:

Giza osasunari kalteak; Baso, Itsaso eta beste zenbait habitateen

desorekak; Nekazaritza eta merkataritzaren haustura; Basamortuak

hedatzea; Ez-ohizko fenómeno atmosferiko ugari etab.

Osasunerako Mundu-Erakundeak 1996an egindako erreportajean azaldu

zuenez, aldaketa klimatikoak intsektuen bitartez transmititzen diren

gaixotasunak (malaria, adibidez) areagotzea ekarriko luke. Ur-iturriak

gutxiagotuko lirateke eta prezipitazioen erregimena aldatu; horrek guztiak

ere uraren bidez kutsatzen diren gaixotasunak gehiago agertzea ekarriko

luke.

Hau guztia ekiditeko Kyotoko Protokoloa sortu dute.

Honen helburua berotegi efektuko 6 gasen murrizketa da: Karbono

dioxidoa (CO2), gas metanoa (CH4), oxido nitrosoa (N2O) eta hiru gas

industrial fluoratu. Murrizketa hau %5-ekoa izan behar da 2008tik 2012ra

arte, 1990. urtearekin konparatuta.

Azkenik, berotegi-gasen igorpenak murrizteko hainbat gauza

egin daitezke eta horien artean hauek daude: Birziklatu, energi iturri berri

eta garbietara jo, garraio kolektiboaren erabilera areagotu, nekazaritza

eredua eta elikadura ohiturak aldatu, etxeak beste era batera apaindu eta

hornitu… Baina hau guztia egin ahal izateko legedia egokitu beharko da,

eta honek enpresei eta produkzio guneei eragingo die.

Page 6: MGZ Leire Mendoza, Aitor Saenz eta Aiara Fernandez

| NÚMERO # 6

Gaur egun, gure beharrak betetzeko

erabiltzen ditugun baliabideak agortuz

joaten dira poliki-poliki. Badaude

agortezinak diren baliabide batzuk, hau

da, berriztagarriak direnak, baina badaude

beste batzuk horrelakoak ez direnak, beraz

arazo hau konpontzeko hainbat gauza egin

behar dira.

Herritarrok hainbat gauza egin ditzakegu

‘’Lurra salbatzeko’’. Adibidez, kalean

zaudenean zaborra ez baduzu lurrera

botatzen, lurra garbi mantenduko da.

Gainera, ura behar ez denean ixten ez da

hainbesteko urik gastatuko, argia bakarrik

behar duzunean pizten ere energia

gutxiago behar izango da. Baliabide

natural berriztaezinak beste berriztagarri

batzuen ordez aldatu behar dira.

Hondakinen isurketak ez dira oso handiak

izan behar eta baliabide natural

berriztagarriak ez dira erabili behar haien

berritze-tasa baino erritmo handiagoan.

Baliabideen agorpeneei buruz herritarrei

jakinarazi egin behar zaie lehenbailehen

eta hori egin ahal izateko hainbat neurri

hartu behar dira lehenengo. Adibidez

garraio publikoaren erabilpena sustatu

egin behar jendearen artean, hau eginez

baliabide gutxiago erabiliko

genituzkeelako eta honen ondorioz ez

zirelako hain azkar agortuko.

Lehendabizi, gobernu guztiek adostasun bat izan behar dute gai honen inguruan, baliabide berriztagarriak erabiltzeko adostasunean eta neurri horiek aurrera eramaten direla ziurtatu behar dute.

Bukatzeko, arazo hau poliki-poliki konponduz joateko egin beharreko ekintza batzuk agertzen dira ondorengo taulan:

Page 7: MGZ Leire Mendoza, Aitor Saenz eta Aiara Fernandez

| NÚMERO # 7

Ekintza posibleak Iradokizun konkretuak

Murriztu ( baliabideak ez gastatu alferrik): Birziklatu

1- Uraren kontsumoa murriztu Behar ez denean ura itxi.

2-Argietako energiaren kontsumoa murriztu Eguzkiaren argia ahalik eta gehien aprobetxatu.

3- Berogailuetako eta hozte-energiaren kontsumoa murriztu

Etxeak ahalik eta gehien isolatzea.

4- Garraioetako energiaren kontsumoa murriztu Garraio publikoa erabili.

5- Elektrotresnetako energiaren kontsumoa murriztu Garbigailua eta beste tresna batzuk guztiz beteta daudenean erabili edo guztiz beharrezkoa denean.

6- Elikaduran energiaren kontsumoa murriztu, kalitatea hobetzen aldi berean.

Produktu naturalak erabiltzea eta gure inguruetan ekoizten diren produktuen erabilera bultzatzea.

7- Paperaren erabilera murriztu Orriak bi aldeetatik inprimitu eta ahalik eta kopia gutxien egin.

8- Kontsumismoa baztertu eta bultzatu kontsumo arduratsua

Bakarrik beharrezkoak diren produktuak erosi eta erabilgarriak direnak eta ez erabili eta botatzekoak.

Berrerabili ahal den guztia Birziklapena bultzatzea eta produktuen birziklapen egokia zabaltzea.

Birziklatu Erabiltzen ditugun gauzak beste helburu batzuetarako berriro ere erabili.

Ingurumenarekin eta pertsonekin begirunetsuak diren teknologiak erabiltzea

Ingurunea errespetatzen duten produktuak erabili eta hauek egiteko prozedura ere ingurunea errespetatu behar du.

Akzio soziopolitikoez jasangarritasunerako parte hartzea Erakunde politikoek eta sozialek proposatzen dituzten jardueretan parte hartzea.