lurtarra da beguratua

8
LURTARRA DA LURTARRA DA BEGIRATUA BEGIRATUA Xabier Etxabe Literatur solasaldiak Errenteria, 2013 / 12 / 11 http://liburutegiak.blog.euskadi.net/errenterialiburutegia/

Upload: errenteriako-udal-liburutegia-liburutegia

Post on 22-Mar-2016

216 views

Category:

Documents


1 download

DESCRIPTION

Xabier Etxabe

TRANSCRIPT

Page 1: Lurtarra da beguratua

LURTARRA DALURTARRA DABEGIRATUABEGIRATUA

Xabier Etxabe

Literatur solasaldiak

Errenteria, 2013 / 12 / 11

http://liburutegiak.blog.euskadi.net/errenterialiburutegia/

Page 2: Lurtarra da beguratua

XABIER ETXABEhttp://www.idazleak.org/

Zarautz, 1974.

 Informatikan Ingeniaritza teknikoa egina, irakaslea da

lanbidez. Zarauzko Txaparro herri aldizkarian 

kolaboratzaile izan zen 2002. urteaz geroztik, harik eta

itxi zen arte. Folklorearen inguruko jarduna eta 

hausnarketa izan ditu zaletasun, baita hurbileko 

kontuak, eta herriko taldeen historia ere.

Aitonari entzundako kontuekin argitaratu zuen, 2004. urtean, 

Lurtarra da begiratua nobela. Harrezkero, hainbat foro digitaletan idatzi 

du, beti ere lehen aipatutako gaien inguruan, besteak beste: Gustaveko 

koadernoak (www.gustavkoadernoak.com); Zuzeu (zuzeu.com); 

Euskomedia (www.euskomedia.org); eta dantzan.com web guneetan. 

Interes gune horren emaitzarik sakonena, Xabier Alberdi Lonbide 

historialari zarauztarrarekin elkarlanean argitaratu zen Zarauzko folklorea

liburua izan zen, 2009. urtean. 2010. urtean, Zarauzko Arraun Elkartearen 

hogeitabost urteak biltzen zituen liburua argitaratu zuen.

Page 3: Lurtarra da beguratua

LURTARRA ZEN BEGIRATUA

   Amaren kontuak kontatzen hasi zait Jexux bere 

ondoan eserita nagoela. Belarriak erne jarri ditut 

eta, hainbestetan kontatu duen kontu bera 

izanagatik, lehenengo aldia balitz bezala entzun 

diot; arreta osoz, ipuina nola bukatuko den ez 

dakien haurrak egiten duen moduan. 

 

   Sarritan kontatzen ditu Jexuxek bere ama zenaren

pasadizoak. Inork eskatu gabe hasten da hitz egiten, maiz telebisioan 

ematen ari diren pelikularen zatirik interesgarriena zapuzten duela 

konturatu gabe. 

KRITIKAK

http://kritikak.armiarma.com/

Arbasoen oroimena

Javier Rojo (El Correo, 2004/08/04)

   Xabier Etxaberen lehenengo liburua da Lurtarra da begiratua, eta 

testuan esaten denaren arabera, nobelatzat hartu beharreko liburu baten 

aurrean gaude. Kontuan hartuta kontakizunaren narratzaileak eta idazleak

bat egiten dutela, eta istorioa benetakotzat eskaintzen dela, fikziorik 

Page 4: Lurtarra da beguratua

gabeko nobelen multzoan kokatu beharko litzateke. Narrazioa bi mailatan 

gauzatzen da. Batean narratzailea ia protagonista bihurtuta, bere arbasoen

oroimenean arakatzen ikusten dugu, liburu bat idatzi nahirik. Bestaldetik, 

ikerketa horren emaitzak ditugu, aitonaren irudian oinarrituta, honekin 

lotutako istorioen berri ematen baitzaigu. Aitonaren bizitza ardatz, 

kontatzen diren istorio hauetako batzuk ederrak dira, hunkigarriak, 

belaunaldi baten bizimodua azaltzean. Desagertzear dagoen belaunaldi 

baten oroimenaren bi maila horiek lotzerakoan, nire ustez, narrazio solte 

moduan bikainak izan litezkeen istorio horiek testuan pixka bat lausotuta 

gelditzen dira.

Azkenetan den erromeria

Aingeru Epaltza (Nabarra, 2005/11)

    Nor harritu kantari eta musika izarrei egiten zaien erreberentziaz? 

Negar egiteko arrazoiak inon falta ez direnean, zerbaiten poza behar 

izaten du jendeak. Hartara, inoiz ez dira nornahi izan, soinu eta kanta, 

besta egiten dakitenak. Horietariko batzuk beren gizarteen oroimen 

kolektiboan itsatsirik gelditu dira, mito eginik, urteen joanetorrian.

Jauzi tikia dago hortik istorioen pertsonaia bihurtzera. Estatu Batuetan

bluesman beltzak eta country kantari zuriak ditugu lehen road movie 

literarioetako protagonistak.

Gure herri muga estuko honetan halakorik ez dugu izan; bai, ordea, 

bidez bide ibiltzen ohitutako bertsolari eta soinujotzaileak. Berriki arte, 

Auspoa saileko liburuen gisakoak baizik ez zizkiguten erraten horien 

Page 5: Lurtarra da beguratua

kontuak. Ezariezarian, bertzelakoetan ere egiten ari dira beren lekua.

“Norbaiten ahotik ateratako kontuak askotan entzuten direnean, 

azkenerako ez da jakiten epika non bukatzen den eta non hasten den 

lirika”, dio Xabier Etxabek Lurtarra da begiratua bere lehen literatur 

lanean. Zalantza bera pizten zaio irakurleari, liburuaren orrietan 

murgiltzen hasitakoan. Nahastuko pieza dakar kapitulu batean, gerla 

ondoko urte beltzetan lotuan dantzatzeagatik zigortutako erromeria 

baten aipua egitean. Dantza molde debekatua ez ezik liburu honen 

izanari ere ongi dagokion izena bera. Trikitiaren figura ahantzi baten 

errebindikazioa, garai bateko kronika, familiaren memoriak, nobela… 

horiek guztiak bereganatzen eta elkarbiltzen ditu Etxaberen begiak, 

horiek guztiak nahasten eta nahasketa —ez nahasmendu— horri zentzua 

ematen.

Egiazko gertakizunez eta hezurharagizko pertsonaiez ari zaigu 

zarauztarra. Xabier izeneko idazlegai gaztea dantzan dabil liburuko 

orrietan barna, eta berdin Etxeberria delako idazle biki batzuk, herri 

berekoak, beren partea dutenak hau bezalako liburu baten mamitze 

prozesuan. Hondarreko jakinen dugu Elgeta ez zela bakarra izan soinu 

tikian, Jexux Zulaika izeneko bat —kasualki, Xabier Etxabe izeneko 

biloba duena— ere norbait izan zela mundu horretan. Eta orobat jakinen 

Txindurrita izeneko bazterrean faxistek hainbat lagun fusilatu zituztela 

36an. Hori guztia hala da eta, hala izanagatik ere, azkenean irakurleari 

gailentzen zaion irakurketa fikziozkoarena da. Zer axola hau edo hura 

egiazki gertatu zen ala ez! Beregain bilakaturik, kontakizunaren logikak 

harrapatua irensten ditu kapituluak, misterio apal bat gidari azken 

ustekaberaino: egiazko omendua gizona baino areago haren inguruko 

Page 6: Lurtarra da beguratua

emakume guztiak ziren. ldazleak gaztigatua zigun: bizitza metafora bat 

da.

Dena ez da urrea. Narrazioan, antzerkian ez bezala, mamirik ez duten 

hitzak edo esaldiak soberan daude elkarrizketatik. Bertzalde, atal 

ezberdinez osaturiko lanetan fin josi behar da, piezen arteko jostura 

latzegia izan ez dadin. Hurrengo batean ikastekoak.

Poetek ez bezala, prosagileek gorrotoz ekiten diote maiz lanari. 

Lurtarra da begiratuan amodioz idaztea hobetsi. Halakoetan, 

samurkeria zelatan egon ohi da, idazlea noiz harrapatuko. Etxabek jakin 

du arriskuari itzurtzen, gauzak edertu gabe, pertsonak jainkotu gabe. 

Azkenetan den erromeria baten ikusle pribilegiatua izanik, joaten ari den 

mundu baten testigantza eman nahi izan digu. Garaien aldaketa 

ikaragarriak aztertzean, momentuak zer guti aldatu diren berarekin 

batera ohar gintezen bilatzen zuen noski.

Biziko bagara zeru baten menturan bizi garelako

Mikel Asurmendi (Irunero, 2004/06)

   JosAnton Artze poetaren hitzen arrastoan bazabiltza, hitzen ehun trinko 

eta leuna harilkatuko duzu inondik ere. Artzeren Lurtarra da begiratua 

hitzetatik abiatuta, Xabier Etxabe lurrean barrena ibili da, eta txiteanpitean

zerua ukigarria badela erakutsi digu eleberri honetan.

Autoreak Jexux Zulaikaren bere aitona zenaren begiratua iltzatu digu 

gure baitan, liburuaren azaletik beretik. Begiratua lurtarra den aldetik, 

soinujole zuen aitonaren hitzak eta doinuak zerutarrak ote ziren 

Page 7: Lurtarra da beguratua

ezagutzea daukazu, joan badoan mundu bati buruzko kontakizunen 

harian.

Soinujolearen ilobak —Xabier Etxabe, kasurako— iragan munduko 

istorioak mundu berri honen teknologiatik iragaziak paratu dizkigu. Izan 

ere, idazleak eskaintzen digun begirada lurtarra bada, irakurlearen 

begiradak are lurtarragoa izan beharko du liburuaren garapenari eusteko.

Mundu berritu baten begiratu modernoa, alegia. Eta hau ez da liburuaren

kalterako, aitzitik.

Irakurleak literatur zaleak jolas literario baten barnean eraman 

beharko du bere begiratua. Izan ere, amaren edo aitonaren begiratua 

lurtarra bazen, semea edo ilobaren begiratu berriak edota modernoak ez 

dio horregatik lurtarra izateari utziko.

Liburu honek giza kondizioaren hainbat alderdi ehundu eta iruten 

ditu. Horratx bat aipatu beharrean: iragan hurbil bateko begiratuak eta 

gaur egungo begiratuak bildu egiten ditu. Iragana geroan aurki dezagun 

funtsezko begiratua. Biziko bagara zeru baten menturan bizi garelako.

Page 8: Lurtarra da beguratua

Xabier Etxabe Euskadiko Irakurketa PublikokoSarean

Alberdi Lonbide, Xabier (1969)

Orentzago eta Erregeak . Gabonetako festen transfomazioa Zarautzen XX. mendean = (Orentzago and the Three Kings. The transforation of Christmas celebrations in Zarautz in the 20th century) / Xabier Alberdi Lonbide ; Xabier Etxabe Zulaika

(2008)

Etxabe, Xabier (1974) Lurtarra da begiratua / Xabier Etxabe (2004)

Etxabe, Xabier (1974) Zarauzko Arraun Elkarteak 25 urte : [19832008] / Xabier Etxabe

(2010)

Pirmin Treku [Vídeo] : omenaldia, Zarautz, 20070712 / errealizazioa, Pelaio Eizagirre ; gidoia, Xabier Etxabe, Xabier Etxeberria

(2007)

Zarauzko folklorea : eboluzio historikoa, haren aldaketan egon diren interesen azterketa eta festaereduen inguruko hausnarketa / [Xabier Alberdi Lonbide, Xabier Etxabe Zulaika]

(2009)

Loturak

http://zubitegia.armiarma.com/

http://euskaljakintza.com/lurtarradabegiratuaxabieretxabe/

http://zarauzkoidazleak.org/?i=EtxabeX

http://zuzeu.com/author/xabier/

http://www.gustavkoadernoak.com/xabieretxabezulaika/