lehen urteak - euskomedia fundazioamintza-praktika arnegin egiten zuen oporretan, ithorrotzeko...

24
1 LEHEN URTEAK Piarres Lafitte 1901ean sortu zen Luhuson. Iduri luke besteak ez bezelakoa izateko programatua zela. Aitatxi kaskoina zuen eta mugazaina, aitak ere ofizio bera zeukan. Euskal mundutik urrun izateko behar baino gehiago... nahiz ikusi ditugun mugazain eta mugazain-semeak izen bat egiten euskal literaturan, hala nola Elizanburu edo Zaldubi. Ama etikarekin edo biriketatik eri izanez, sortu eta biharamunean, Senperera igorri zuten Piarres, Elixabet Irigoien andereari ematen ziotela amañotan. Hiru urtetan Uztaritzera joan zen aiton- amonengana, bost urtetan itzultzeko bere aitamen etxera, Urruñara izendatuak izanak zirelarik arte horretan. Aita eta ama, biak hil zitzaizkion hilabete bat barne, zortzi urte zituelarik. Bizpahiru urte bizi izan AURRERA © Hizkuntza Politikarako Sailordetza Piarres Lafitte (1901-l 983). daiteke bere aitamekin. Piarres osoki umexurtx gelditu zeia, bakan ikusten dena. Ithorrotzen zeukan osaba batengana igorri zuten. Euskaraz ez zekien biarnes batekin ezkondua zen amaren anaia hori. Etxean ez zuen biarnesera baizik entzunen, eskolan frantsesa eta zekien euskara arroztuko zitzaion, biarnesera ikasten zuela.

Upload: others

Post on 22-Oct-2020

1 views

Category:

Documents


0 download

TRANSCRIPT

  • 1

    LEHEN URTEAK

    Piarres Lafitte 1901ean sortu zenLuhuson. Iduri luke besteak ezbezelakoa izateko programatua zela.Aitatxi kaskoina zuen eta mugazaina,aitak ere ofizio bera zeukan. Euskalmundutik urrun izateko behar bainogehiago... nahiz ikusi ditugunmugazain eta mugazain-semeak izenbat egiten euskal literaturan, hala nolaElizanburu edo Zaldubi.

    Ama etikarekin edo biriketatik eriizanez, sortu eta biharamunean,Senperera igorri zuten Piarres,Elixabet Irigoien andereari ematenziotela amañotan. Hiru urtetanUztaritzera joan zen aiton-amonengana, bost urtetan itzultzekobere aitamen etxera, Urruñaraizendatuak izanak zirelarik artehorretan.

    Aita eta ama, biak hil zitzaizkionhilabete bat barne, zortzi urtezituelarik. Bizpahiru urte bizi izan

    AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

    Piarres Lafitte (1901-l 983).

    daiteke bere aitamekin. Piarres osokiumexurtx gelditu zeia, bakan ikustendena. Ithorrotzen zeukan osababatengana igorri zuten. Euskaraz ezzekien biarnes batekin ezkondua zenamaren anaia hori. Etxean ez zuenbiarnesera baizik entzunen, eskolanfrantsesa eta zekien euskaraarroztuko zitzaion, biarnesera ikastenzuela.

    /cgi-bin/salto.exe?euskara&E

  • ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

    2

    Salaberria,

    Laffitteren

    Luhusoko

    etxea.

    Ez zen sainduenetarik. Ostiraletan,xuriketak eginik, paketaño bateanekartzen zizkioten ongi plegatu etalisaturik. Atorra eta gaitzen erdianzeuden asteko egunkariak, kazeta batirakurtzea gain-gainetik debekatuazeiarik.

    1919an, gerla ondoko lehenhauteskundeak izan baitziren, LeCourrier astekarian, dena gatz etabiper, kontatu zuen nola iragan zenUztaritzen Garat gorriaren mitina.Frantsesez. Artikulua gustatu zitzaionzuzendariari, eta honek eskaturiksegitu zuen artikuluak idazten...izenpetu gabe -apezgaiek kazetakirakurtzeko eskubiderik ez, eta aregutxiago kazetetan idaztekoa-.

    APEZGAI BEREZIA

    Eta hona non apez egiteko gogoasortu zitzaion. Gauza arraroa hau ere,Martzial Dassance apezak ez zuenhorrelakorik nahi: Piarres ez omen zenaski zintzoa, osagarri txarra zeukan....baina Belokeko apaizgaitegira joatealortu zuen halere.

    Etxe handi hura ez zen berotuaneguan. Piarres ahula osagarri aldetik.Canton irakaslearen bulegokosutondoan egoten zen, besteak gelahandian bilduak zirelarik ikasketa etaariketa egiteko. Bere lanak bururatueta eleberriak ematen zizkionirakurtzera. Sua eta eleberriak, besteikasleek ez zituzten bi gozotasun.

    /cgi-bin/salto.exe?euskara&E

  • ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

    3

    Ate horretarik sartu eta badakigunola menperatu zuen gure mintzairaPiarresek. Joskerarekin izan zituenarazorik handienak, ez baitzen gaurbezalako gramatikarik garai haietan.Irakurtzen zituen Eskualdunaastekaria, Euskal Esnalea, RIEV,Euskal Erriaren Alde... Hasi zenEskualduna astekarian idazten, eta1924an, Apeztegi apezak hartu zuenGure Herria hilabetekari kulturalarenlankide.

    Dassance apezarekin.

    PIARRES EUSKALDUNDU

    Seminarioko jangela handian egitenziren prediku edo sermoi-ariketak, batfrantsesez, bestea euskara edobiarneseraz. Bigarrena biarneserazegiteko xedea zuen Piarresek. Geroapezpiku izan behar zuen Saint Pierreirakasleak bildu zuen euskaraz egiteraeta horretarako euskara ikastera.Zortzi urtetan zekien euskara huraosoki arroztua zuen. Jan PiarreArbelbideren Erlisonea eman zionirakurtzera lehen batean, euskaraikasteko. Ez zen oraino asmatuaAssimil metodoa! Baina ez da nahiabezalako metodorik.

    /cgi-bin/salto.exe?euskara&E

  • ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

    4

    1914-1918ko gerlatik sartu apezgaielemenia lasterrago apezteko hiruurtez eragin zizkioten lau urtez egitenohi ziren ikasketak. Piarres haienartean sartu zen. Osagarria ez onaizanez, batere ez zuen soldadugorikegin. Hona non, apez ordenatuaizateko prest zen 22 urtetan, zinezgazteegi, 24 urte behar zirelarik legez.Elizako kolegio zenbaitetara igortzenahaiko zuten begirale, baina hain zuengazte markatzen non, apezpikuabeldur izan baitzen ez zuela larderiatik

    aski izanen. Seminarioan gelditu zenliburutegiko gakoarekin, gela horretansartzeaz beste lanik gabe. Hor zireneuskarazko liburu guztiak irakurrizituen bere euskara hobetuz zihoala.Mintza-praktika Arnegin egiten zuenoporretan, Ithorrotzeko erretorea haratizendatua izana eta bera ere haratjoaten baitzen.

    Ezkontza bate

    an bere osab

    a eta izebarek

    in.

    Ikasketak egin zituen Belokeko fraile etxea.

    /cgi-bin/salto.exe?euskara&E

  • ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

    5

    TOLOSAKO BAZTERAUZOALDEAN

    Apeztu eta Okzitaniako Tolosaraigorri zuten ikasketak segitzeraunibertsitatean. Saint Pierrek abilkikontseilaturik filosofía utzi zuenfilologiari lotzeko, euskararentzatbaliagarriago izanen zeiako. Bainaapeza zen eta apez-lana ere egin nahizuen. Tolosako apezpikuak igorrizuen, ala Eliza, ala administrazioaldetik larre gorria zen auzoaldebatera. Hango sortze eta ezkontzenberririk ez zekiten, ez herriko etxeko,ez Elizako erregistroek.

    Igandeetan karrikako hizkuntzanegiten zien predikua elizan agertzenziren bakarrei. Besteak, etxez etxeibiliz ikusi zituen. Behin bainogehiagotan kontatu du nola ezkontza

    eta bataio, sukaldeetan egin zituen,udaletxe gorriko idazkari bat lekukoElizarentzat, bera lekukoudaletxekoarentzat -biak egin beharbaitira Frantzian-. Ekumenismoapraktikan eman zuen beste nonahiaipatua izan aitzin! Apezpikuak ezzion ez baimenik, ez eta debekurikeman. Ofizialki ezer ez zekien.

    Haurrek ez baitzuten hurbiltzekorikere behar zen kaloriarik jaten, "Soupepopulaire" deitu bazkaritxoak antolatuzituen haientzat. Sindikatua eremuntatu zuen, CFTC katolikoa, bainaPiarres handik joan zelarik, taldearenburua CGT komunistera pasatu zen.

    Seminario handiko apezgaiak: Lafitteazken lerroan dago, eskuinetik lehena

    /cgi-bin/salto.exe?euskara&E

  • ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

    6

    Tolosan gorriekin egin esperientziahori baliatu zitzaion Uztaritzen, hor erebaitziren gorriak, hauek amerikanoakegia erran eta ez behartsuak.l9O5ean, Estatuak beretu zituelarikelizak eta Elizaren ontasunak,Milafranga-ko eliza armadari idekirik,eskumikatua izana zen gizon bat hil

    zorian zen; ikustera etorri zitzaion jaunerretorea fueratu zuen. Lafitteren bilajoan ziren. Ez zuen bakarrik gizon horiurrikitzera ekarri, baina, gelan zegoengorrieria guzia belaunikaraztea lortuzuen Gure aita eta Agur Maria denekerraten zituztela.

    Tolosan zelarik ikasketak egiten.

    Lafitte apez gaztea zutik.

    /cgi-bin/salto.exe?euskara&E

  • ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

    7

    UZTARITZEKO SEMINARIOAN

    Baina apaizgaitegian zuen berezinezko lana, irakasle-lana. Horegonen da 1930etik 1986ra arte.Latina, grekera, alemaniera, literaturafrantsesa eta euskara irakatsiko ditu.Baita, katixima edo dotrina ere. Gazteainitz beregana zetorren konfesatzera.

    Euskarari eman zizkion orengehienak. Gero Landesetako apezpikuizan behar zuen Mathieu baitzenetxearen zuzendari, armairu bat emanzion laurogei bat liburu barnean:euskal "liburutegia"! Dirua eskatu zionliburutegi horri ikastetxe bati doakionneurria emateko. Mathieuk erran zionez zeia dirua horretan xahutzekoohiturarik. 2.000 libera eman zizkionhalere bere sakelatik, lehen eta azkenlaguntza. Ez zen guti garai haietan.

    Gure apez, irakasle sindikalista,brokantore lanetan hasi zen. Apez,mediku, abokatu, notario edo bestejauntxo bat hiltzen zena nonbait?

    Berehala han zen eta harenliburutegia erostea proposatzen zuen500 liberetan. Familiak ez baitzuenliburuen axoia izpirik gehienetan,berehala ematen zioten, afera onaegina zuelako segurtamenarekin.

    Frantsesezko liburuak berehalasaltzen zituen. Euskarazkoak, delakoarmairuan sartzen eta bat edo bestedoblean baldin bazuen, bestenorbaitekin trukatzen. Baionako liburuzahar saltzaileekin harremanetan zen,bai eta Bordele, Paris edoTolosakoekin. Euskarazko liburuakbazituzten pundutik abisatzen zuten.Gertatu zaio 2.000 libera pagatzeahamabi orrialdeko liburu bat, osoarraroa, Fr. Schoeeli alemanarenliburu bat.

    Uztaritzeko herria eta seminarioa.

    /cgi-bin/salto.exe?euskara&E

  • ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

    8

    Mathieuk eman 2.000 liberek umeakegin zituzten: milioiak balio zuenliburutegi bat muntatu zuen. Etadenak irakurtzen zituen. Bazuenjadanik zerbait irakurririk ereseminarioan pasatu azken urtean etairakurgai horien emaitzak izan dirabere lehen liburuak.

    Euskaldunen loretegia, 1931 n,euskal idazle bakoitzaren testubatekin. Herriaren inkulturaren lekukolotsagarri, batere ez zen saldu.

    Lhanderen hiztegia gero. Euskara-frantses hiztegia hasi zuen Lhandejesuitak 1926an, baina Pariseraizendatu zuten. Tolosan ezagutuazuen Lafitteri eman zizkion bere fitxak

    eta honek hartu zuen segida Aranartkalonjearekin 1938an bururatzekolana. Nonbaiteko gizonarenapaltasuna, ez du bere izenikagertzen ere azalean, Lhandenarenondoan, liburuaren %80 berak eginaduelarik.

    1941ean Kantuz atera zuen, 120kanturen testuak, gerla ondoan berrizplazaratuko zuena kantu bakoitzarenmusikarekin. Gero honen segida,Errepikan, musikarik gabe eta azkenikKantu kanta, kantore, 370 kanturekin.Ez da hain gaizki ezkila arraildu batekbezain boz ederra zuen batentzat.

    Le C

    arril

    lon

    des

    Jeun

    esal

    dizk

    aria

    .

    /cgi-bin/salto.exe?euskara&E

  • ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

    9

    Gramatikari lotu zitzaion gero.Hamabi urtez lan egin ondoren, 500orrialdeko "laburpen" bat plazaratuzuen 1944an. Nork erosiko zuen2.000 orrialdeko liburu lodi bat aterabalu? 300 bat saltzea pentsatu zueneta 1.200 lagunek dirua eman zutenliburua inprimatu aitzin... Bordeleninprimatua izan zen, nehor ez zelakotzhorrelako lan bat egiteko gaihurbilago.

    Kazetaritza munduan du lanikhandiena egin, jitea eta gustuabaitzituen horretarako. Ikusi dugu nolaidatzi zuen bere lehen artikulua boz-kanpaina baten karietara, frantsesez.

    Euskaraz, bertsuak agertu zituenlehenik Euskalduna astekarian etagero artikulu zerrenda luze batebanjelioaz. 1923an hasi zen GureHerrian artikuluak idazten: lehenak1923an, lehen bi sariak irabazibaitzituen Euskaltzaleen Biltzarrakantolatu sariketan urte hartan. Ordukoeuskaltzaleen faroa zen aldizkarikultural honen idazkari nagusi izanenzen, Mathieuk hartu zuelarikzuzendaritza 1928an.

    Berak sortuko zituen Aintzina etaHerria-n da gehienik agertu kazetari,baina geroxago aipatuko ditugu bialdizkari hauek.

    Menditarrak taldearekin.

    /cgi-bin/salto.exe?euskara&E

  • ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

    10

    KEZKA SOZIALAK

    Tolosan arazo sozialez kezkaturikibilia eta sail bereari jarraiki zitzaionhemen. Baionako familia handietakosehiez edo neskamez arduratu zenapez gazte zelarik Baruch deituandere batekin. Bordelen inprimatu LeCarillon des Jeunes hilabetekariaematen zieten formatzeko. Zenbakibakoitzean idazten zuen artikuiu bat,Pierrette Labbé-k izenpetua -Pierrette,Piarres bere izena emazteari egokitua;Labbé, erran nahi baita apeza-.Izigarriko arrakasta izan zuten artikuluhoriek.

    Uztaritzen berean ere lan egin zuenmundu sozialean. Parrokiakogaztetxean, "patronage" delakoan hasizen, gazteak biltzen, bereziki gogoeta-bilkurak egiteko. Bazterrak mindukoziren laster. Parrokiako gela utzirik,beren bilgia sortu zuten. Eta hona nonmintzaldi bat egiten dutenigandearekin bezperak ari zirelarikelizan.

    Lhan

    dere

    n hi

    zteg

    ia.

    Aintzina

    gazteen aldizkaria.

    /cgi-bin/salto.exe?euskara&E

  • ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

    11

    1963an Lafitteren adiskide zenbaitekapezpikuari galdetu ziotelarikseminarioko lanaren parte bat kenduziezaion, denbora gehiago izan zezaneuskara eta Herria-rentzat,apezpikutegira deitu zuen:

    -Akitua zara jaun kalonjea. HiriartUrruty apezak hartuko du kazetakozuzendaritza. Horrela pausatzenahaiko zara.

    -Jaun apezpikua, akitua naizelaiduritzen bazaizu, lan hori uztea

    eskatzen ahal didazu apezpiku gisa.Obedituko zaitut. Aldiz, zuzendariberriaren izendatzea ez da zure esku,astekaria ez baita apezpikutegiarena,baina elkarte batena, Elkarte horrenburu bainaiz, proposatzen ahal diotHiriart Urruty har dezanerredakzioaren buru bezala.

    Vincent apezpikua izendatua izanzeiarik Gouyon ordaintzeko, hau erenorbaitek eskolatua zuen hona etorriaitzin, baizik eta Piarres, diozesakoapez abertzale errebelatuekin zebilela.

    St.Pierr

    e apez

    pikuak h

    irugarre

    na

    eskuine

    tik. Laf

    fitte big

    arren le

    rroan

    eskuine

    tik bigar

    rena.

    /cgi-bin/salto.exe?euskara&E

  • ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

    12

    AINTZINA

    Baina itzul gaitezen Uztaritzekoapez gaztera. Seminarioko gaztebatzuekin Menditarrak elkartea sortuzuen, hegoaldeko Mendigoizaleakgogoan, euskal eskautak egitekoxedearekin. Geroxago Begiraleak,nesken adarrean, lagundu zituenDonibane Lohizunen Arramendi etaJauregiberri andereak. Beti izan dufeminismo-aire bat eta ordutik,emazteen bozkatzeko eskubidearenalde zen: 1945ean baizik ez diebozkatzeko eskubidea eman DeGaule-k Frantziako emazteei.

    Gazte horietarik andana batekinsortu zuen Euskalherrizaleakmugimendua, mugimendu abertzalebaten lehen urratsak iparraldean.Programa bat idatzi zien euskaraz etafrantsesez Euskal Herriaren aldeliburutxoan.

    Aintzina hilabetekaria sortu zuen1934an gazte horien gogoakformatzeko, bai euskaldun, bai sozialaldetik. Euskalduna astekarian ezzuen bere burua libre sentitzen, bereazeukan kazeta batean, aldiz, bai.

    Eus

    kal g

    ram

    atik

    a.

    /cgi-bin/salto.exe?euskara&E

  • ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

    13

    Elebiduna zen, euskara gibelkahasia baitzen ordukotzat ikaslegazteetan. 2.000 aletan atera zuen. 32zenbaki agertu ziren, sei hilabetepasatu zirelarik 31 eta 32garrenzenbakien artean. Espainiako gerlazen, beste egitekorik izan zuenLafittek eta orduko hemengo giroan ezzen gehiago posible Aintzina-renideiak zabaltzea. Hemengo zuriamorratuei ezin ulertua zitzaien etaezin onetsia, hegoaldekoek bat eginzezaten gorriekin, Franco katolikoarenkontra.

    Lanak izan zituen Lafittek, apez etaabertzale izanez, bere xiloaatzematen.

    Hona zer irakur daitekeen lehenikAintzina aldizkarian:

    "Biibaon berean, zer nahi obra

    eraiki dute Eskualdun langileen

    onetan: langile etxe, langabeen

    aterbe, diruzaintze, eritegi,

    xahartegi ... hots! laguntza gaitzak...

    Gure zorionak gure hango anaieri.

    Bide ona erakusten daukute."

    Eskuinetik hirugarrena Lafitte, erdian

    Otsobi-Moulier eta laugarrena

    eskuinetik Dassance.

    /cgi-bin/salto.exe?euskara&E

  • ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

    14

    Abertzaleen xuritzeko beharrasentitu zuen halere zenbait hilabeteberantago:

    "Mendiz bestaldeko eskualdun

    suharrek ez dute segur 'Frente

    Popular' delakoarekin deus

    ikustekorik, Halere, badakite hartaz

    baliatzen: eta menturaz, ezkertiarren

    ganik eskubide gehiago izanen dute,

    eskuindiarren ganik bilduko

    zuten baino."

    Azkenean mugak argi eman zituen.Hona zer irakur daitekeen Aintzinahilabetekarian:

    "Politikaz den bezenbatean,

    gauden nor gure alde: antola ditela

    ahal duten bezela Espainiarekin; gu,

    Frantziarekin antolatuko gira (... ) Ez

    ditake Eskualherriaren salbatzeko

    ere Espainia komunixten eskutan

    ezar. "

    Frantziako hauteskundeen karietarabere adiskideak gomitatu zituenYbarnegaray bere etsai amorratuarenalde bozkatzera, gorrien kontra, nahizgorriek ez zuten irabazteko xantza-izpirik hemen.

    Uztaritzeko ikasle-taldeak.

    /cgi-bin/salto.exe?euskara&E

  • ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

    15

    GERLA ZIBILA

    Buru-beharri sartu zen hegoaldekohaur iheslarien zerbitzuko. Hirurehunbat sartu ziren Hendaiako geltokian.Errusiara eraman nahi ziztuzten,"komunisten parabisura". Uhartenbildu ziren Ybarnegarayren jauregian,Dassance, Jauregiberry, Oxobi apezaeta beste zenbait. Apezpikuarenbaimena bazuten. Lafitteren gaineman zuten herriari dei bat idazteahaur horien alde.

    Biharamunean apezpikutegira joanzen bere deia izenpetu zezan

    Houbaut-ek. Hona non apezpikuakgibelera egiten duen, baizik eta "haurgorrien" alde mintzatzea, ikaragarrikohutsa litekeela Elizarentzat. BellevueDonibane-Lohizuneko erretoreakeskolatua zuen eta hau, Donostianzegoen Harriet medikuak. Haurrak ezzirela ez gorriak ez urdinak ohartarazizuen Lafittek. Apezpikua ez zen berehartarik kantitu. Baina Elizak beharbaititu ttanttoak tiratu denetarik,Lafitteren gain eman zuen haur horienardura. Elizaren izenean.

    Kantuz

    /cgi-bin/salto.exe?euskara&E

  • ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

    16

    Uharten ere haizea itzulia zen.Bezperan baia emana eta diputatuakez zuen deia izenpetu nahi. Artehorretan izana zuen Mola jeneralareneskaintza: dirua behar zuen eta % 17ko interesa eskaintzen, bihilabetetarik! Ez baita horrelako haureuskaldunik.

    Geroxeago apezpikuak izenpetukozuen dei bat iheslarien alde baina ezhemengo diputatuek.

    Lafitte bera lotu zitzaion lanari.Haurrak aterbetu zituen Armendaritze,Jatsu, Arrosa eta Atarratzen, baitaDonibaneko gazteluan ere, hautetsibakar batzuen laguntzarekin; halanola, Donibane Garaziko Haranburueta Atarratzeko Jauregi, biak gorriak,eta IIharreborde Armendaritzekoa,hau xuria, bainan Txilen egona etaabertzaleak han ezagutuak zituena.Bostehun haur egon ziren BeheNafarroako hiri nagusiko gazteluanberean.

    Kantu, kanta, kantore.

    /cgi-bin/salto.exe?euskara&E

  • ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

    17

    Garat seminarioko zuzendariakerreztasun guziak eman zizkion lanhori egiteko, kurtsoak beste irakasleekhartzen zituztela beren gain. Berrikiarte zuzendari izana zuten MathieuHazpandarra Akizeko apezpizkuizendatua izana zen eta euskaldunenaldeko elkarte internazionalarensortzaileetarik zen. Manuel lntxaustikgarai haietako 60 milioi libera emanzizkion gastuak pagatzeko.

    Eihalarren zeiarik bere Menditarraktaldearekin, intxauspe bankeroa etorrizitzaion, ararteko lan bat egin zezaneskatuz: Molak "concierto economico"-ak begiratzea eskaintzen zueneuskaldunak harekin jartzen baziren.Donostiara joan zen. Gipuzkoarrakonartzekotan ziren. Bizkaitarrek erranzuten: "Mola horretan baldin bada, ezda gora! Berrikitan gutiagorentzat ezaeman digu". Eza izan zen.

    Garai haietako giroaren bestelekukotasun bat. Kanbon, bildu zirenalde batetik frankistak Oviedokoapezpikuarekin; bestetikantifrankistak, baita Lafitte etaDassance Uztaritzeko auzapeza ere.Donostia gorrien eskutan zen etaYagüe jenerala hurbiltzen ari. Delakoapezpikuak erran zuen gorriak utzibehar zirela hiriaren erretzera. Etamonjak biolatzen bazituzten, hobe!Mundu guziak jakinen zuen nolakoakziren. "Apezpikua baita hori ?" galdetuzuen Dassance-k, frankista zelarik.

    Lafitte soidadu.

    /cgi-bin/salto.exe?euskara&E

  • ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

    18

    ALEMANEN DENBORAN

    Espainiako komunista-multzoarenbeldurra izan zuten haiek berek,Frantzia Alemaniaren kontra gerlansartzearekin ez zuten dudarik izan.Errusia komunistarekin eskuz eskuaritzeko. Lafitte ere sartu zen borrokahorretan. Lehenik soldadu izan zenzenbait hilabetez.

    Alemanek Frantzia garaitu zutelarik,Uztaritzeko seminariora itzuli zen."Réseau Dominique-Base Espagne-DGER" deitu erresistentzia sareansartu zen, Lacroix izengoitiarekin. iparAfrikan zegoen Giraud jeneralariigortzen zizkion hemengo alemanenberriak: zer harma zeukaten, nonzeuden eta beste. Jakes Mestelanlehenago Aintzina-ko militantea izanaere sare berean baitzen, behin 49txirrindula ebatsi zizkien alemaneiAhurtiko baserri batetarik sareko beste kide batzuekin.

    Gerla bururatu eta sasi gudariguziak nasaiki medelastatuak izanbaitziren, Lafitte ez zen agedu "zergerta ere"; komunistek boterea

    hartuko zutelako beldur handia bazeneta haien kontra aritzeko prest izanenzela sarea erran zien bere adiskideei,hala beharrean. Komunisten beldurraberriz ere. Zaku berean sartzen zituenfaxixtak eta komunistak.

    Gerla denboran Aintzina aldizkariakizan zuen aro berri bat, politika-kazetakultur hilabetekari bilakaturik, ez zuelaartikulurik idatziko alemanak hemenzireno erran zien gazteei. Nahiz,1943ra arte Eskualduna astekarianikusten den bere sinadura, Pétain-enganik zerbait esperantza zuenoiparraldearentzat, orduan aipu zenFrantziaren eskualdekatzearekin.

    Erresistentziako dokumentu bat.

    /cgi-bin/salto.exe?euskara&E

  • ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

    19

    HERRIA

    Erresistentzian ibilia izatea baliatukozitzaion gerla bururatzearekin. XalbatArotzarena Eskualduna astekariarenburuak alemanen hautua egina zuen,beti komunisten beldurrez. Hitler-enmintzaldi osoak agertu zitueneuskaraz. "Arrotzarena" esaten ziotenkazetari. Alemanak joatearekin, ixildu

    behar izan zuen. Saltzeak azkarkiapaldu ziren 8.000 aletarik 1.200etara

    Saint Pierre apezpikuaren etxeanegin zen bilera beste astekari batsortzeari buruz. Burua xut ibil zitekeennorbait baitezpadakoa zen, errotikeuskalduna gainera. Xori arraroa!Lafitte baizik ez zuten ikusten. Ezzuten batere gustukoa, bainan zeregin? Ez zen besterik eta deitu zuten.

    Her

    riaal

    dizk

    aria

    ren

    lehe

    n ze

    nbak

    ia.

    Ehorz

    keteta

    n Hazp

    arnen:

    Lafitte

    lehena

    da.

    /cgi-bin/salto.exe?euskara&E

  • ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

    20

    Telesforo de Monzon eta Manu de laSotak 20 liberako bedera eman ziotenhilabete oroz. Zerbitzarik 1.000 libera.Beste nehork deus ez. Hainbesterainonon, kazetaren jabe gelditu baitzen.Ez zitzaion dolutu.

    Lehenago aipatu bilkuratik zenbaithilabeteren buruan, bila etorrizitzaizkiotenek ikusi zuten kazetamartxan zeia, bainan ez haiek nahikozuketen bidetik. Berriz elkarretaratuziren eta erabaki beste zuzendaribaten hartzea. Batek denak salatuzizkion Lafitteri. Honek denak gomitatuzituen bilkura batera, berenarranguren berri emateko. Uste izsanzuten Lafittek demisionatzea erabakiazuela. Ez zen horretarik ari! Bilkuraaitzin Baionako Komertzio Ganberanpasatu zen. Ordu arte ez baitzenpaper ofizial bihirik egina izankazetarentzat, bere izenean deklaratuzuen eta kazetaren jabe bakar gelditu.Dirua ere ez ote zuen gehiena berakemana?

    Bildu ziren gero beraz:

    - Iduriz Herria ez da zuen gustukoa.Gauzak pikoan eman behar dituguegun. Kazeta sortu delarik laguntza-hitz eman didazue baina dirurik ezduzue atera zuen sakelatik. Paperaknihaurek egin ditut eta bakarrik utzi

    nauzue izenpetzeko, heldu baitalegez, jabea, ni naizela. Ez zaituztetkanpo eman nahi, ez baitezaketbakarrik egin kazeta bat. Hona zeindiren laguntza ekartzeko prest direnadiskideen izenak. Zuen laguntza eregogotik hartuko dut. Eman zuenizenak beste lagunen ondotik, zuekere lagundu nahi baldin banauzue.

    Papera mahain gainean pausatuzuen.

    Harrituta gelditu ziren. AndreinHazparneko auzapeza joan zen.Besteek beren izena eman zutenhalere. Salbu batek. Hau Idiederapeza zen. Joan-jinka ari zen karrikan,noiz etorriko zitzaizkion bila: hurahautatuta zuten Lafitteren karguahartzeko.

    Jauregiberry anderearekin.

    /cgi-bin/salto.exe?euskara&E

  • ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

    21

    ALGERIAK O GERLA

    Algeriako gerla-denboran izan zengorenean Herria, soldadu guzieiigortzen baitzioten. 8.500 ale saltzenziren. Aste oroz baitzen erdarazkoartikulu bat, delako artikulu horiAlgeriaz izan zen behin, eta ez arrasfrantsesen aldekoa, Salatari bat izanzen eta Baionako parakaidistekerabaki zuten kazetara etorriko zirelaale guziak bahitzekoa. Narbaitzkalonjea jakinean izanik, Lafitteabisatu zuen. Honek, gauez gau,kantu bat eman artikuluaren tokian.

    Kazeta inprimategitik atera orduko,jeneral bat sartu zitzaion bulegoan ea

    kazeta hor zuen. Ale bat eman zion.Hartu lehen orrialdea, hartu bigarrena,hirugarrena, laugarrena, so egingainbehera, behetik gora, eskuinetikezkerrera, ezkerretik eskuinera, azkenorrialdetik lehenera, itzuli gibelka,behar ez zen deus ez zen ageri. Gurejenerala umil-umila itzuli zen berekasernara, zer gertatu zen behin ereulertu gabe.

    Pabeko prefeta aldatua izanik,Herria-k agertu zuen artikulu bat, ezbaitezpada konplimenduz betea jaunhorrentzat. Zenbait hilabete lehenagoetorria zen Vincent apezpiku berriakdeitu zuen Lafitte:

    Apezgoaren 50 urteak ospatzen Theas

    Lurdako apezpikuarekin.

    Hondet Belok

    eko abadeare

    kin.

    /cgi-bin/salto.exe?euskara&E

  • ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

    22

    -Prefetak gutun bat igorri dit-.Irakurtu zion eta galdetu zerpentsatzen zuen.

    -Jaun apezpikua, ikusten dutapezpikua berria izanagatik, bidezaharretan gabiltzala. Prefetak beremeneko norbait bezala zauka eta lantzarra zuri eginarazi nahi dizu.

    Baina, Algeria frantsesarenaldekoekin gaitzeko kanpaina eginzuen Ybarnegarayk Herria-ren kontra.Harpidedunak erdiratu zitzaizkion.

    Eliza eta fedearen zerbitzukozeukan kazeta hori: "Apez gisa,kazetaren medioz ez genuenaparrokian baino jende gehiagohunkitzen?" erranen du berak.Euskara eta abertzaletasunarengainetik ematen zuen bere fedea.

    Euskarari buruz ere arrazoinamendubera egiten zuen:

    "Idazlari kondu, ez genuena

    irakurle gehiago liburuen medioz

    baino? Euskalzale kondu, ez ote

    zen euskararen zaintzeko eta

    aberasteko lana hurri eta jarraiki

    bat? Urte haste guziez, galtzerat ari

    ziren hitz edo joskera molde

    batzuen zerrenda bat finkatzen nuen

    eta gero, astez aste, noiz artikulu

    batean, noiz berrixketan, noiz irri

    solasetan, alegia deus ez, sakatzen

    nituen. Ondoko egunetan,

    atseginekin ohartzen nintzen gure

    lankide batek edo bertzeak beretzen

    zituela."

    Herria beti bizi da 53 urteren buruaneta 4.000 ale saltzen ditu iparraldettiki honetan.

    Sarako liburu- azokan

    /cgi-bin/salto.exe?euskara&E

  • ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

    23

    EUSKALTZAINABa ote zen abertzalea? Horra

    eztabaida! Abertzalea zeia, bai.Aintzina hor zela lekuko

    Eskualherrizaleakmugimenduarekin. Hegoaldekohaurrak lagundu zituela, Hegoaldekoapezen adiskide mina zeia. Euskaraharek bezala zerbitzatu duen bat ezote da abertzalea?

    Ezetz! Aintzina, erregionalista baizikez zela. Aintzina kazetan agertu lerrobatzuk ez direla nihondik ere abertzalebatek idatziak izaten ahal. Euskarazerbitzatu duela, Elizaren onetan zeiaikusten zuelako eta besterik ez.

    Bakoitzak epai dezala nahi duenbezala. Euskararen munduan, denekonartzen dute egin duen lana.Mintzaldi, hiztegi, gramatika, kazeta,eskuin eta ezker, frantsesez alaeuskaraz agertu dituen artikuluak,kantu eta antzerki guziak bestalde:bazen hor berean behar bainogehiago euskaltzain bat egiteko.1949an sartuko da euskaltzain osoGeorges Lacombe bere adiskideminaren ordez.

    Euskara batuaren borroka osoki biziizan baitu, alde agertu zen. Osokihegoaldekoa zen euskara batu batonartuko zuen, garai haietan

    dakizkizuen kalapitak sortu zituen "h"hura gabe. lparraldean galdutzatzeukala euskara erran zuenArantzazuko biltzar famatu hartan.Baina bere lanek erakusten dute ezzuela hurbiltzekorik ere uko egina!Gauza segurra, ez zuen uste oraikomailara igoko zenik euskara,unibersitate-mailara arte, haindenbora laburrik barne.

    Mitxelena eta Villasanterekin lanegin du gramatika-batzordean etaLafittek erranak bazuen pisueztabaidetan, gai horretan zinezjakintsua baitzen. Bazuen pisu,

    Euskal Herriko Unibertsitateko Doctor

    Honoris Causa izendatzean.

    /cgi-bin/salto.exe?euskara&E

  • ATZERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

    24

    halaber, iparraldeko euskaltzain berribat hartu behar zenean: hala nola,Mirande bazterrarazi zuen, ateoa,arrazista eta nazia zelakotz. Lafitte,Mitxeiena eta Villasanteren batasunarizor diogu neurri handi batean euskarabatua. Estrategia aldetik; Lafittekiparraldean hautatuak alde batetik,Mitxelena eta VillasanterenakHegoaldean, bestetik. Horrelabatuaren aldeko euskaltzainekgehiengoa bazuten erabakiak hartzekoorenean. Gehiengoa bat behar baituteerabaki hoberenek ere onartuakizateko.

    Besteekin ere harreman onak zituenLafittek, hala nola laguntza handiaekarri dion Lino Akesolori -Diccionariode autoridades obran-, baita XantiOnaindiari ere. Mila Euskal Olerki Ederliburuan, erran daiteke, iparraldeko

    olerkien hautua Lafittek egina dela.Zaitegirekin ere ongi konpontzen zeneta behin baino gehiagotan idatzi duEuzko-Gogoan.

    Centre National de la RechercheScientifique erakundeak langile bezalahartu zuen 1968an. 1982an EuskalHerriko Unibersitateak "doctor honoriscausa" egin zuen.

    Hil arte izan du bere tokia, beraksortua zuen astekari horretan. Herriada ainitzen ustez, egin dituen languzietan baliosena iparraldearentzat.

    Piarres Lafitteren bizia bi hitzezlaburtzeko erran dezakegu, osokieuskara eta Euskal Herriarenzerbitzuko izan dela, bainan orainogehiago Eliza eta fedearen.

    Bere buleg

    oan.

    /cgi-bin/salto.exe?euskara&E