kameratoia 2011 gaia

5
KAMERATOIA 2011 – GAIA TXIRI TXIRI PITXIN KAMERATOIA 2011 – KOKAPENA Uribe Kosta Bizkaiko iparraldean dagoen eskualdea da. Handiagoa den Bilboaldea eskualdearen azpieskualdetzat jo ohi da. Tradizionalki Uribe Kostak Leioatik iparraldera eta Bilboko itsasadarretik ekialdera zeuden herriak hartzen zituen. Gaur egun, bere gain bederatzi udalerri hartzen ditu: Barrika , Berango , Getxo , Gorliz , Leioa , Lemoiz , Plentzia , Sopela , Urduliz Dena dela, administraziorako, Uribe kostako zenbait udalerrik Uribe Kostako Mankomunitatea sortu zuten, hala ere, eskualdeko udalerri guztiak ez daude mankomunitate horren barruan. Hauek dira mankomunitatea osatzen duten udalerriak: Barrika , Berango , Gorliz , Lemoiz , Plentzia , Sopela , Urduliz . Sopela Bizkaiko udalerria da. Euskaraz erabili ohi den jentilizioa sopeloztarra edo sopelaztarra da. Kostaldeko herria izanik, iparraldean eta ipar-mendebaldean Kantauri itsasoa dauka; Barinatxa , Arriatara , 1/5

Upload: kultur-kabia

Post on 29-Mar-2016

218 views

Category:

Documents


6 download

DESCRIPTION

KAMERATOIA 2011 gaia

TRANSCRIPT

Page 1: KAMERATOIA 2011 gaia

KAMERATOIA 2011 – GAIATXIRI TXIRI PITXIN

KAMERATOIA 2011 – KOKAPENAUribe Kosta Bizkaiko iparraldean dagoen eskualdea da. Handiagoa den Bilboaldea

eskualdearen azpieskualdetzat jo ohi da. Tradizionalki Uribe Kostak Leioatik

iparraldera eta Bilboko itsasadarretik ekialdera zeuden herriak hartzen zituen. Gaur

egun, bere gain bederatzi udalerri hartzen ditu: Barrika, Berango, Getxo, Gorliz,

Leioa, Lemoiz, Plentzia, Sopela, Urduliz

Dena dela, administraziorako, Uribe kostako zenbait udalerrik Uribe Kostako

Mankomunitatea sortu zuten, hala ere, eskualdeko udalerri guztiak ez daude

mankomunitate horren barruan. Hauek dira mankomunitatea osatzen duten

udalerriak: Barrika, Berango, Gorliz, Lemoiz, Plentzia, Sopela, Urduliz.

Sopela Bizkaiko udalerria da. Euskaraz erabili ohi den jentilizioa sopeloztarra edo

sopelaztarra da. Kostaldeko herria izanik, iparraldean eta ipar-mendebaldean

Kantauri itsasoa dauka; Barinatxa, Arriatara, Atxabiribil eta Meñakotz hondartzak

itsasorantz joz. Mendebaldean, kostaldetik, Getxorekin muga egiten du. Hego-

mendebaldean Berangorekin dauka muga eta tartean Urkomendi, Sopelabaso eta

Saierri mendi baxuak daude. Hegoaldean eta ekialdean Urdulizekin elkartzen da eta

Santa Mariñeko haitza konpartitzen dute. Ipar-ekialdean Goierrirekin, ekialdeko

kostaldetik, aldiz, Barrika da mugakidea.

Sopelako patroi nagusia Pedro Deuna da, herrigunean dagoen elizaren patroia baita

(ekainaren 29a) eta Larrabasterra auzoko patroia Karmengo Ama, bertan dagoen

baseliza dela eta (uztailaren 16a). Hala ere, beste bi baselizek euren patroia eta jaia

ere badaukate, Santa Mariñek uztailaren 18an (arrazoi politikoak zirela eta 20ra

1/4

Page 2: KAMERATOIA 2011 gaia

atzeratu zena) eta Ander Deunak azaroaren 30ean. Horietaz gain, patroien omenez ez

diren hainbat jai ere badaude: Euskararen Eguna, Erdi Aroko Azoka, Koadrilen

Eguna...

Urduliz Bizkaiko udalerria da. Uribe Kostako eskualdean kokatzen den herri honek

3.139 biztanle zituen 2006ko erroldaren arabera.

Urduliz Butroe ibaiaren haranean kokatzen da, ibai horren ezkerreko aldean alegia.

Geologiari dagokionez, Bizkaiko sinklinorioan dago. Sinklinoriaren mendebalde-

ekialdeko norabidea, argi ikus daiteke Urduliz zeharkatzen duten mendixken

kokapenagatik. Udalerriko mendirik garrantzitsuenak Munarrikolanda (255 m.), eta

Peñas (198 m.) dira.

Herriaren iparraldean, Butroe ibaian zehar itsasorantz gehiago hurbiltzean, Tarigua

eta Kukatxe errekek bat egiten duten puntua dago.

Urdulizko herri mugakideak honakoak dira: Barrika eta Plentzia iparraldean,

Berango eta Erandio hegoaldean, Gatika eta Laukiz ekialdean, eta Sopela eta

Berango mendebaldean.

Urdulizko Andra Mari jaiak Irailaren 8an ospatzen dira. Jaietako kartela

erabakitzeko lehiaketa hilabete batzuk lehenago, apirilean, izan ohi da.

Uztailaren 20an erromeria antolatzen da.

Abuztuaren 16an nekazaritza azoka antolatzen da, bertako produktuen lehiaketa,

salmenta eta erakustaldiarekin.

2/4

Page 3: KAMERATOIA 2011 gaia

Lemoiz Bizkaiko iparraldean eta kostaldean dagoen udalerria da, Uribe Kosta

eskualdean kokaturik dagoena. 1.000 biztanle inguru ditu eta udalerria hiru auzok

osatzen du, Urizar herriburua delarik.

1970eko hamarkadan zentral nuklearraren inguruan gertatutako guztiarekin

oihartzun handia hartu zuen herriak.

Lemoiz Bizkaiko kostaldean dago, Uribe-Kosta eskualdean. Iparraldean Bizkaiko

Golkoa dauka, mendebaldean Gorliz eta Plentzia, hegoaldean Gatika, hego-

sortaldean Jatabe eta ipar-sortaldean Bakio. Orain urte batzuk Lemoiz ekialdean

Mungiari zegokion Basorda kostalde zatia zegoen, baina orain gutxi, Lemoizen

udalerrian sartu zen. Lemoizek, berriz, Plentzia eta Gorliz artean dagoen Berreaga

(Plentzia) lur-esparrua galdu zuen. Guztira udalerria 18,9 km²-koa da Basorda

eskuratu zuenetik (lehen 13,8 ziren).

Udalerriaren ardatz nagusia (ipar-hego norabidean doana) Andraka errekak sortutako

ibarra da, herrian bertan jaio eta itsasoraino doana. Ibarraren alde bakoitzean badira

200 metrotik gorako mendilerroak. Gainontzeko lurrak menditsuak dira, garaiera

gutxikoak baina udalerria inguruko herriez bakartzen dutenak. Udalerriko punturik

garaiena Urizar mendia da, 290 metrokoa. Bestetik, kostaldea labarrez, senaiaz,

hondartza txiki eta harritsuz eta bestelakoez josita dago. Beste mendi aipagarri bat

Ermua (289 m) da, kostaldean dagoena.

Udalerria osatzen duten hiru auzo historikoak udalerriaren ardatz naturala den

errekaren goialde, erdialde eta behealdean daude, hurrenez hurren. Hegotarrena

Andraka da, izen bereko errekaren iturburuaren alboan. Urizar udalerriaren

erdialdean dago eta bertan dago udaletxea. Azkenik, Armintza kostaldean dago,

errekaren bokale eta senaia baten alboan.

Uztailaren 16an Karmengo Amaren omenezko jaiak ospatzen dira Armintzan.

Jaiekin batera Txapel Reggae jaialdia antolatu ohi da.

3/4

Page 4: KAMERATOIA 2011 gaia

Urriaren 10ean Tomas Deunaren jaia patronalak ospatzen dira Armintzan. Sukalki

txapelketa izaten da.

Uribe Kostan Euskara Zerbitzua zerbitzu mankomunatua da 1997. Urtean jaio

zenetik. Hots, euskarari dagozkion alor guztiak Mankomunitateko Euskara

Zerbitzuaren eraginpean daude. Gaur egun, Euskara Zerbitzuaren bi arloak,

itzulpengintza arloa eta normalizazio arloa, 5 langilek osatzen dute: 4 teknikarik eta

itzultzaile batek.

4/4