jaio_ala_egin_egiten_gara

5
1.5 materia. Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzaren oinarri psikopedagogikoak 1. Blokea: Curriculumaren iturburu psikologikoa 1 HUMANITATE ETA HEZKUNTZA ZIENTZIEN FAKULTATEA JAIO ALA EGIN EGITEN GARA? Egokituta Palacios, J. (1999). Psikologia ebolutiboa, sarrera: Historia, oinarrizko kontzeptuak eta metodologia. Hemen: J. Palacios, A. Marchesi eta C. Coll (bilduma) (1999), Garapen psikologikoa eta hezkuntza-I: Psikologia Ebolutiboa. Bilbo: UPV/EHU SARRERA Psikologia Ebolutiboa giza bizitzan zehar gertatzen diren aldaketa psikologikoen prozesuak aztertzen dituen psikologiaren zatia da. Zehatzago esateko, psikologo ebolutiboei interesatzen zaizkien aldaketak pertsonen garapenarekin, beren hazkuntza-prozesuekin eta beren bizitzako esperientzia esanguratsuekin zerikusia duten prozesuak dira. Aldaketa horiek hiru faktore nagusirekin dute lotura. Hona hemen faktore horiek: pertsona hori bizitzako zein etapatan dagoen; zein egoera kultural, historiko eta sozialetan bizi den eta norberaren esperientziak, banan-banakoak direnak, eta gainerakoetara zabaldu ezin direnak. Faktore horietako lehenengoak etapa jakin batean dauden pertsonen arteko homogeneotasuna ezartzen du (adibidez, jaioberrien, nerabeen artekoa). Bigarrenak aldiz, halako homogeneotasun bat ezartzen du kultura berean, garai historiko berean eta gizatalde jakin baten barruan bizi diren pertsonen artean (mendebaldeko kultura, laurogeita hamarreko hamarkada, erdi mailako gizarte- klasea, adibidez). Azkenik, hirugarren faktoreak, norberaren esperientzietan oinarritzen dena,, faktore idiosinkrasikoak 1 hartzen ditu aintzat. Horien ondorioz izango da, hain zuzen ere, garapen psikologikoa, pertsonek elkarren antza izanda ere, berdin-berdin errepikatu ezin den fenomenoa eta bi subjektuk ez dute, beraz, garapen psikologiko berdina izango. Urte askotan zehar Psikologia Ebolutiboa haurtzaroaren eta nerabezaroaren garapen psikologikoaren prozesuei erreferentzia egiteko erabili izan bada ere, psikologo ebolutiboek onartu dute pixkanaka- pixkanaka beren aztergaia pertsonen bizitza osoa eta bizitza horretan zehar gertatzen diren aldaketa psikologikoen prozesuak direla. Izan ere, garapenak ez du etenik, bizitza guztian zehar gertatzen da. Jatorrizko liburutik egokitutako kapitulu honen funtsezko helburua irakurlea Psikologia Ebolutiboaren kontzeptualizaziora hurbiltzea da. Kontzeptuzko hurbilpenean, garapenari buruzko hausnarketa orokorra egiterakoan jorratu ohi diren auzirik klasikoenetako batzuei -eta oinarrizkoen ere badirenei- helduko diegu. Auzi horiek garapenaren kontzeptuarekin berarekin, herentziak eta inguruneak duten paperarekin, estadio eta aldi kritikoen nozioekin eta abarrekin dute zerikusia. 1 Pertsona bat bakarra eta errepika-ezina izateko dituen ezaugarriak

Upload: ioritzpaulisgarmendia

Post on 02-Apr-2015

84 views

Category:

Documents


5 download

TRANSCRIPT

Page 1: JAIO_ALA_EGIN_EGITEN_GARA

1.5 materia. Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzaren oinarri psikopedagogikoak 1. Blokea: Curriculumaren iturburu psikologikoa

1

HUMANITATE ETA HEZKUNTZA ZIENTZIEN

FAKULTATEA

JAIO ALA EGIN EGITEN GARA? Egokituta Palacios, J. (1999). Psikologia ebolutiboa, sarrera: Historia, oinarrizko kontzeptuak eta

metodologia. Hemen: J. Palacios, A. Marchesi eta C. Coll (bilduma) (1999), Garapen psikologikoa eta

hezkuntza-I: Psikologia Ebolutiboa. Bilbo: UPV/EHU

SARRERA

Psikologia Ebolutiboa giza bizitzan zehar gertatzen diren aldaketa psikologikoen prozesuak aztertzen

dituen psikologiaren zatia da. Zehatzago esateko, psikologo ebolutiboei interesatzen zaizkien

aldaketak pertsonen garapenarekin, beren hazkuntza-prozesuekin eta beren bizitzako esperientzia

esanguratsuekin zerikusia duten prozesuak dira.

Aldaketa horiek hiru faktore nagusirekin dute lotura. Hona hemen faktore horiek:

• pertsona hori bizitzako zein etapatan dagoen;

• zein egoera kultural, historiko eta sozialetan bizi den eta

• norberaren esperientziak, banan-banakoak direnak, eta gainerakoetara zabaldu ezin direnak.

Faktore horietako lehenengoak etapa jakin batean dauden pertsonen arteko homogeneotasuna

ezartzen du (adibidez, jaioberrien, nerabeen artekoa). Bigarrenak aldiz, halako homogeneotasun bat

ezartzen du kultura berean, garai historiko berean eta gizatalde jakin baten barruan bizi diren

pertsonen artean (mendebaldeko kultura, laurogeita hamarreko hamarkada, erdi mailako gizarte-

klasea, adibidez). Azkenik, hirugarren faktoreak, norberaren esperientzietan oinarritzen dena,, faktore

idiosinkrasikoak1 hartzen ditu aintzat. Horien ondorioz izango da, hain zuzen ere, garapen

psikologikoa, pertsonek elkarren antza izanda ere, berdin-berdin errepikatu ezin den fenomenoa eta bi

subjektuk ez dute, beraz, garapen psikologiko berdina izango.

Urte askotan zehar Psikologia Ebolutiboa haurtzaroaren eta nerabezaroaren garapen psikologikoaren

prozesuei erreferentzia egiteko erabili izan bada ere, psikologo ebolutiboek onartu dute pixkanaka-

pixkanaka beren aztergaia pertsonen bizitza osoa eta bizitza horretan zehar gertatzen diren aldaketa

psikologikoen prozesuak direla. Izan ere, garapenak ez du etenik, bizitza guztian zehar gertatzen da.

Jatorrizko liburutik egokitutako kapitulu honen funtsezko helburua irakurlea Psikologia Ebolutiboaren

kontzeptualizaziora hurbiltzea da. Kontzeptuzko hurbilpenean, garapenari buruzko hausnarketa

orokorra egiterakoan jorratu ohi diren auzirik klasikoenetako batzuei -eta oinarrizkoen ere badirenei-

helduko diegu. Auzi horiek garapenaren kontzeptuarekin berarekin, herentziak eta inguruneak duten

paperarekin, estadio eta aldi kritikoen nozioekin eta abarrekin dute zerikusia.

1 Pertsona bat bakarra eta errepika-ezina izateko dituen ezaugarriak

Page 2: JAIO_ALA_EGIN_EGITEN_GARA

1.5 materia. Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzaren oinarri psikopedagogikoak 1. Blokea: Curriculumaren iturburu psikologikoa

2

HUMANITATE ETA HEZKUNTZA ZIENTZIEN

FAKULTATEA

GARAPENA KONTZEPTUALIZATZEKO OINARRIZKO ELEMENTUAK

Garapen psikologikoaren prozesua zer den eta bere ezaugarri orokorretako batzuk zeintzuk diren

jakin nahian bagabiltza, asko dira hausnarketa-gai gisa aukera ditzakegun auziak. Hurrengo

orrialdeetan honako lan hauei helduko diegu nagusiki: herentzia-ingurunearen auzia eta aurreko bi

aldagaien elkarreraginean oinarritutako garapenaren aldeko hainbat ohar orokor egiteari.

Herentzia era ingurunea garapenaren determinatzaile gisa

Herentziak eta inguruneak hurrenez hurren garapena determinatzerakoan duten eraginari buruzko

auzia interesgarria da ikuspegi zorrotz eta esklusibista batetik. Batetik, innatistak genituen, garapen

psikologikoa geneetan aurretik irudikatzen zela defendatzen zutenak, eta bestetik, anbientalistak

zebiltzan, determinazio genetikoa baztertzen zutenak eta determinazioaren pisu guztia ingurunean

ezartzen zutenak. Horien arteko gatazka antzua zen. Dualismoak ezaugarritu zuen aldia, jokabidearen

zein portzentaia zegokion herentziari eta zein inguruneari eztabaidatzen zen garaia ere ez zen oso

emankorra izan antza. Portzentaia horiek determinatzeko oso fidagarriak ez ziren eta oinarri teoriko

eskasa zuten formulak erabiltzen ziren.

Lehenengo ikuspegiari, hots, ikuspegi innatistari dagokionez, oso interesgarria den bereizketa bat,

gure kode genetikoaren edukien ingurukoa, ondoriozta daiteke. Kode horretan eduki «itxi» batzuk eta

eduki «ireki» batzuk bereiz daitezke (Jacob, 1970).

Lehenengoak itxiak dira banan-banako esperientziaren ondorioz ezin direlako aldatu; espezie gisa

definitzen gaituzten edukiak dira eta espezie-mailan bakarrik izan ditzakete alterazioak, oso prozesu

filogenetiko2 luzeen ondorioz. Aldaketa filogenetikoak, hau da espezie batetan gertatzen diren

aldaketa ebolutiboak biziraupenarekin hertsiki lotuak egoten dira. Hori dela eta, jokabide berrien

agerpena edota ohiko jokabide batzuen desagerpena grabatuak gelditzen dira espeziearen geneetan.

Eduki itxiek gure ezaugarri morfologikoak 3eta gure heltze-egutegia4 zehazten dute. Eduki itxiek

zehazten dituzten azken osagaiari, hau da, heltze egutegiari erreparatuz, zera aitortu behar da: saiatu

arren, bi hilabeteko haur batek ezin du gizartean esanguratsuak diren edukiak transmititzeko gai den

hizkuntza artikulatua ekoiztu.

Bigarrengoak, gure kode genetikoaren eduki irekiek zerikusi gutxiago dute eduki itxi moduan ulertzen

diren horiekin eta gehiago garatzeko eta jabetzeko aukerekin. Aukera horiek kodearen zati itxian

ezarritakoari esker ditugu, baina ez daude kode horretan eduki gisa, ahalmen gia baizik. Horixe

2 Espezieen jatorri eta garapen ebolutiboari erreferentzia egiten dio 3 Garun bat, bi belarri, bi horien artean kokatutako sudurra, birikak… izatea 4 Hortzik gabe jaiotzen gara, ondoren behin-behineko hortzak jaiotzen zaizkigu eta gero horien ordez zorionez askoz gehiago irauten duten hortzak ateratzen zaizkigu; pubertaroak haur-gorputza gorputz heldu bihurtzen du; zahartzaroan hainbat funtzio biologiko hondatu egiten dira...

Page 3: JAIO_ALA_EGIN_EGITEN_GARA

1.5 materia. Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzaren oinarri psikopedagogikoak 1. Blokea: Curriculumaren iturburu psikologikoa

3

HUMANITATE ETA HEZKUNTZA ZIENTZIEN

FAKULTATEA

gertatzen da, adibidez, hizkuntzaren alorrean: espeziearen eboluzioak gure organismoan hizkuntzaz

jabetzea ahalbidetzen diguten ezaugarriak utzi ditu, garuna eta fonazio-organoak adibidez. Ezaugarri

horiek dira, nolabait esateko, espeziearen ondarea eta horiei esker gizaki normal guztiek ikas

dezakegu hitz egiten.

Bigarren ikuspegiak, hots, anbientalismoak ingurunean jartzen du arreta, zehatzago, pertsona

inguratzen duen gizarte-ingurunea eta ingurune materialean. Ikuspegi honek haurrak ontzi huts bat

izango balitz moduan irudikatzen ditu, beraz umeek lortzen duten guztia inguruneak, hau da,

inguruneko pertsonek eta objektuek ahalbideratzen duten ikaskuntza-prozesuen ondorio zela

aldarrikatzen zuen. Hemen kontutan hartu behar da, garai historiko bakoitzak eta ingurune bakoitzak

bere erara antolatzen dituela prozesu horiek eta heziketa jasotzeko eta garatzeko aukera desberdinak

eskaintzen dituela

Herentzia era ingurunaren elkarreragina garapenaren determinatzaile gisa

Gaur egun gauzak oso bestela planteatzen dira eta innatismoa edo anbientalismoa baino, ikuspegi

interakzionista da onartzen dena. Ikuspegi honen sen onari jarraituz, gure portaerari eta garapenari

alderdi genetikoek nahiz ingurunearen alderdiek eragiten dietela begi-bistakoa da. Horrenbestez,

arazo nagusia batzuk eta besteak harremanetan nola jartzen diren jakitean datza batetik, eta garapen

uneren edo eduki ebolutiboren batean herentziak emandakoaren eta ingurunearekiko kontaktuan

jasotakoaren arteko elkarreraginean bietakoren bat determinatzaileagoa den zehaztean bestetik.

Lehenengo auziari dagokionez, hau da, alderdi genetikoek eta ingurukoaren alderdien artean dagoen

harremana azaltzeko hizkuntza hartuko dugu adibide gisa. Hala ere, hizkuntza bezala,beste hainbat

adibide har ditzakegu: autoestima, atxikimendua…

Eduki itxietan zehaztua dagoen heltze-egutegiaren arabera, haurra hizkuntzaz jabetzeko prest dagoen

unetik aurrera, prozesu hori haurraren eta bere gizarte-ingurunearen arteko elkarreraginaren

araberakoa izango da. Beraz, heltze-egutegiak aukera eskaini bezain laster, haurrek gaztelania edo

errusiera edo arabiera… barneratuko dute bizi diren herrialde edo ingurunearen arabera. Hizkuntza

bakarra, bi hizkuntzen, edo hizkuntza gehiagoren barneraketa ingurunearen ezaugarrien araberakoa

izango da. Hau da, Sevillan jaiotako haurren eta Euskal Herrian jaiotako aurren ingurune linguistikoa

ezberdina denez; lehenengoek gaztelera ikasten duten bitartean, bigarrengoak aukera dute gaztelera

eta euskara ikasteko. Horrez gain, hizkuntzetan lortzen den aberastasun lexiko-semantikoa handiagoa

edo txikiagoa izango da, umeen hezkuntzaz arduratzen diren helduek hizkuntzaz egiten duten

erabileraren arabera (kantitatea eta kalitatea). Hau guztia horrela da, hizkuntza gure kode genetikoan

eduki itxi gisa (begien kolorea bezala) definiturik egon beharrean eduki ireki moduan, hau da,

garapen-aukera gisa definiturik dagoelako. Beraz, kode genetikoaren eduki irekien garapena

testuinguruaren menpe daudela baiezta daiteke.

Page 4: JAIO_ALA_EGIN_EGITEN_GARA

1.5 materia. Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzaren oinarri psikopedagogikoak 1. Blokea: Curriculumaren iturburu psikologikoa

4

HUMANITATE ETA HEZKUNTZA ZIENTZIEN

FAKULTATEA

Alderdi genetikoek eta ingurukoaren alderdien artean dagoen harremanaz hitz egiterakoan, ezin dugu

ahaztu garapenenean hezkuntzak duen eragina, hezkuntza-prozesuak gizakien garapena moldatzen

duten eragin-multzoak direlako. Hezkuntza hori familiakoa, eskolakoa edo berdinengandik jasotakoa

izan daiteke. Hala ere, ezin da ahaztu kultur talde eta garai historiko bakoitzak bere erara antolatzen

dituela heziketa jasotzeko, eta bide batez pertsonak garatzeko eskaintzen zaizkien aukerak. Frogatua

dago, ingurune txiroetan bizi diren familien umeei kalitatezko hezkuntza jasotzeko aukera eskainiz

gero, ume horiek heldu bihurtzean euren familiak eratu ahal dituztela hain txiroa edo aberatsagoa den

ingurune batetan. Hori dela eta, garapenaren jarraitasuna ingurunearen eraginen jarraitasunaren

menpe egongo litzateke; inguruneko baldintzak aldatuz gero, garapenean aurreikusten den

jarraitasuna gaindituko litzateke. Ondorioz, eskolak erronka eta erantzukizun gisa hartu beharko luke

haurra hazi den familiaren testuinguruari lotutako hutsuneak konpentsatzeko gai izango diren

hezkuntza-testuinguruak sortzea.

Bada, baiezta dezakegu prozesu psikologikoak espezie gisa definitzen gaituzten geneek ahalbidetzen

dituztela, jabetze bakoitza zein unetan gerta daitekeen zehazten duen heltze-egutegi batek mugatzen

dituela eta, azkenik, prozesu psikologiko horiek, zehazterakoan, pertsonen eta beren ingurunearen

arteko elkarreraginek determinatzen dituztela.

Bigarren auziari so eginez, hau da, elkarreraginean alderdi genetiko eta ingurukoaren alderdien

artean bietakoren bat determinatzaileagoa den zehazteko, kanalizazioaren kontzeptua aintzat hartzea

ezinbestekoa da (McCall, 1981). Kontzeptu borren bidez ideia honi egin nahi zaio erreferentzia:

gizakiok zenbat eta gazteagoak izan, orduan eta antzekoagoak gara. Oso testuinguru desberdinetan

hazitako haurren garapen psikologikoa erkatzen edo konparatzen duten ikerketek egiaztatu dutenez,

haurren garapen psikologikoa kultura guztietan oso antzekoa bada ere, lehen haurtzarotik urrundu

ahala, kulturak eragindako desberdintasunak gero eta handiagoak dira. Horrek esan nahi du gure

garapenaren lehen faseak ondorengoak baino itxiagoak daudela gure kode genetikoan, heltze-

prozesuei dagokienean behintzat. Gauzak horrela izateak badu, noski, logika filogenetiko bat:

espeziearen biziraupena hobeto ziurtatzea alegia.

Hori dela eta, garapen goiztiarra oso kanalizatuta dagoela esan ohi da: kode genetikoaren eduki itxiak

determinatzen dituen heltze-prozesuek gaitasunak sorrarazten dituzte eta gaitasun horiek garapen

bihurtzen dira ingurunearen arabera, zehatzago, inguruneko helduek haurrei eskaintzen dioten

estimulazioaren arabera (laztanak, erantzun berbalak, objektuak….). Ikuspegi interakzionistan,

garapenari dagokionean ingurunerik garrantzitsuena giza ingurunea da, hots, inguruneko pertsonak,

eta ez ingurune materiala (Wallon, 1951). Horrek ez du esan nahi objektuak eta estimuluak ez direnik

garrantzitsuak; haurrek horiekin ezartzen dituzten harremanetan neurri handi batean helduen

eskuhartzea dela bitartekari esan nahi do. Edozein objekturen alderdirik interesgarriena ez datza

objektuan bertan, helduak eta haurrak horien inguruan izaten duten elkarreraginean baizik.

Page 5: JAIO_ALA_EGIN_EGITEN_GARA

1.5 materia. Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzaren oinarri psikopedagogikoak 1. Blokea: Curriculumaren iturburu psikologikoa

5

HUMANITATE ETA HEZKUNTZA ZIENTZIEN

FAKULTATEA

Ikus daitekeenez, herentziaren eta ingurunearen arteko harremanak ez dira inoiz bata ala bestearen

aldekoak izaten eta ez dute portzentaiekin zerikusirik. Horien arteko harremanak osagarritasunak eta

kontuan hartzen den alderdiaren eta eboluzioaren unearen araberako pisu diferentzialak

markatutakoak dira. Garapen goiztiarra oso kanalizatuta dagoen bitartean, hau da, eduki itxiengatik

oso markatuta dagoen bitartean; haurra hazi ahala, hots, garapena zenbat eta gutxiago kanalizatuta

izan, orduan eta sentsibilitate handiagoa izango du haurrak ingurunearen (bereziki pertsonen)

estimulazioaren aberastasunarekiko edo txirotasunarekiko.