Download - JAIO_ALA_EGIN_EGITEN_GARA
![Page 1: JAIO_ALA_EGIN_EGITEN_GARA](https://reader031.vdocuments.co/reader031/viewer/2022013102/551dac1f49795964198b4e3d/html5/thumbnails/1.jpg)
1.5 materia. Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzaren oinarri psikopedagogikoak 1. Blokea: Curriculumaren iturburu psikologikoa
1
HUMANITATE ETA HEZKUNTZA ZIENTZIEN
FAKULTATEA
JAIO ALA EGIN EGITEN GARA? Egokituta Palacios, J. (1999). Psikologia ebolutiboa, sarrera: Historia, oinarrizko kontzeptuak eta
metodologia. Hemen: J. Palacios, A. Marchesi eta C. Coll (bilduma) (1999), Garapen psikologikoa eta
hezkuntza-I: Psikologia Ebolutiboa. Bilbo: UPV/EHU
SARRERA
Psikologia Ebolutiboa giza bizitzan zehar gertatzen diren aldaketa psikologikoen prozesuak aztertzen
dituen psikologiaren zatia da. Zehatzago esateko, psikologo ebolutiboei interesatzen zaizkien
aldaketak pertsonen garapenarekin, beren hazkuntza-prozesuekin eta beren bizitzako esperientzia
esanguratsuekin zerikusia duten prozesuak dira.
Aldaketa horiek hiru faktore nagusirekin dute lotura. Hona hemen faktore horiek:
• pertsona hori bizitzako zein etapatan dagoen;
• zein egoera kultural, historiko eta sozialetan bizi den eta
• norberaren esperientziak, banan-banakoak direnak, eta gainerakoetara zabaldu ezin direnak.
Faktore horietako lehenengoak etapa jakin batean dauden pertsonen arteko homogeneotasuna
ezartzen du (adibidez, jaioberrien, nerabeen artekoa). Bigarrenak aldiz, halako homogeneotasun bat
ezartzen du kultura berean, garai historiko berean eta gizatalde jakin baten barruan bizi diren
pertsonen artean (mendebaldeko kultura, laurogeita hamarreko hamarkada, erdi mailako gizarte-
klasea, adibidez). Azkenik, hirugarren faktoreak, norberaren esperientzietan oinarritzen dena,, faktore
idiosinkrasikoak1 hartzen ditu aintzat. Horien ondorioz izango da, hain zuzen ere, garapen
psikologikoa, pertsonek elkarren antza izanda ere, berdin-berdin errepikatu ezin den fenomenoa eta bi
subjektuk ez dute, beraz, garapen psikologiko berdina izango.
Urte askotan zehar Psikologia Ebolutiboa haurtzaroaren eta nerabezaroaren garapen psikologikoaren
prozesuei erreferentzia egiteko erabili izan bada ere, psikologo ebolutiboek onartu dute pixkanaka-
pixkanaka beren aztergaia pertsonen bizitza osoa eta bizitza horretan zehar gertatzen diren aldaketa
psikologikoen prozesuak direla. Izan ere, garapenak ez du etenik, bizitza guztian zehar gertatzen da.
Jatorrizko liburutik egokitutako kapitulu honen funtsezko helburua irakurlea Psikologia Ebolutiboaren
kontzeptualizaziora hurbiltzea da. Kontzeptuzko hurbilpenean, garapenari buruzko hausnarketa
orokorra egiterakoan jorratu ohi diren auzirik klasikoenetako batzuei -eta oinarrizkoen ere badirenei-
helduko diegu. Auzi horiek garapenaren kontzeptuarekin berarekin, herentziak eta inguruneak duten
paperarekin, estadio eta aldi kritikoen nozioekin eta abarrekin dute zerikusia.
1 Pertsona bat bakarra eta errepika-ezina izateko dituen ezaugarriak
![Page 2: JAIO_ALA_EGIN_EGITEN_GARA](https://reader031.vdocuments.co/reader031/viewer/2022013102/551dac1f49795964198b4e3d/html5/thumbnails/2.jpg)
1.5 materia. Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzaren oinarri psikopedagogikoak 1. Blokea: Curriculumaren iturburu psikologikoa
2
HUMANITATE ETA HEZKUNTZA ZIENTZIEN
FAKULTATEA
GARAPENA KONTZEPTUALIZATZEKO OINARRIZKO ELEMENTUAK
Garapen psikologikoaren prozesua zer den eta bere ezaugarri orokorretako batzuk zeintzuk diren
jakin nahian bagabiltza, asko dira hausnarketa-gai gisa aukera ditzakegun auziak. Hurrengo
orrialdeetan honako lan hauei helduko diegu nagusiki: herentzia-ingurunearen auzia eta aurreko bi
aldagaien elkarreraginean oinarritutako garapenaren aldeko hainbat ohar orokor egiteari.
Herentzia era ingurunea garapenaren determinatzaile gisa
Herentziak eta inguruneak hurrenez hurren garapena determinatzerakoan duten eraginari buruzko
auzia interesgarria da ikuspegi zorrotz eta esklusibista batetik. Batetik, innatistak genituen, garapen
psikologikoa geneetan aurretik irudikatzen zela defendatzen zutenak, eta bestetik, anbientalistak
zebiltzan, determinazio genetikoa baztertzen zutenak eta determinazioaren pisu guztia ingurunean
ezartzen zutenak. Horien arteko gatazka antzua zen. Dualismoak ezaugarritu zuen aldia, jokabidearen
zein portzentaia zegokion herentziari eta zein inguruneari eztabaidatzen zen garaia ere ez zen oso
emankorra izan antza. Portzentaia horiek determinatzeko oso fidagarriak ez ziren eta oinarri teoriko
eskasa zuten formulak erabiltzen ziren.
Lehenengo ikuspegiari, hots, ikuspegi innatistari dagokionez, oso interesgarria den bereizketa bat,
gure kode genetikoaren edukien ingurukoa, ondoriozta daiteke. Kode horretan eduki «itxi» batzuk eta
eduki «ireki» batzuk bereiz daitezke (Jacob, 1970).
Lehenengoak itxiak dira banan-banako esperientziaren ondorioz ezin direlako aldatu; espezie gisa
definitzen gaituzten edukiak dira eta espezie-mailan bakarrik izan ditzakete alterazioak, oso prozesu
filogenetiko2 luzeen ondorioz. Aldaketa filogenetikoak, hau da espezie batetan gertatzen diren
aldaketa ebolutiboak biziraupenarekin hertsiki lotuak egoten dira. Hori dela eta, jokabide berrien
agerpena edota ohiko jokabide batzuen desagerpena grabatuak gelditzen dira espeziearen geneetan.
Eduki itxiek gure ezaugarri morfologikoak 3eta gure heltze-egutegia4 zehazten dute. Eduki itxiek
zehazten dituzten azken osagaiari, hau da, heltze egutegiari erreparatuz, zera aitortu behar da: saiatu
arren, bi hilabeteko haur batek ezin du gizartean esanguratsuak diren edukiak transmititzeko gai den
hizkuntza artikulatua ekoiztu.
Bigarrengoak, gure kode genetikoaren eduki irekiek zerikusi gutxiago dute eduki itxi moduan ulertzen
diren horiekin eta gehiago garatzeko eta jabetzeko aukerekin. Aukera horiek kodearen zati itxian
ezarritakoari esker ditugu, baina ez daude kode horretan eduki gisa, ahalmen gia baizik. Horixe
2 Espezieen jatorri eta garapen ebolutiboari erreferentzia egiten dio 3 Garun bat, bi belarri, bi horien artean kokatutako sudurra, birikak… izatea 4 Hortzik gabe jaiotzen gara, ondoren behin-behineko hortzak jaiotzen zaizkigu eta gero horien ordez zorionez askoz gehiago irauten duten hortzak ateratzen zaizkigu; pubertaroak haur-gorputza gorputz heldu bihurtzen du; zahartzaroan hainbat funtzio biologiko hondatu egiten dira...
![Page 3: JAIO_ALA_EGIN_EGITEN_GARA](https://reader031.vdocuments.co/reader031/viewer/2022013102/551dac1f49795964198b4e3d/html5/thumbnails/3.jpg)
1.5 materia. Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzaren oinarri psikopedagogikoak 1. Blokea: Curriculumaren iturburu psikologikoa
3
HUMANITATE ETA HEZKUNTZA ZIENTZIEN
FAKULTATEA
gertatzen da, adibidez, hizkuntzaren alorrean: espeziearen eboluzioak gure organismoan hizkuntzaz
jabetzea ahalbidetzen diguten ezaugarriak utzi ditu, garuna eta fonazio-organoak adibidez. Ezaugarri
horiek dira, nolabait esateko, espeziearen ondarea eta horiei esker gizaki normal guztiek ikas
dezakegu hitz egiten.
Bigarren ikuspegiak, hots, anbientalismoak ingurunean jartzen du arreta, zehatzago, pertsona
inguratzen duen gizarte-ingurunea eta ingurune materialean. Ikuspegi honek haurrak ontzi huts bat
izango balitz moduan irudikatzen ditu, beraz umeek lortzen duten guztia inguruneak, hau da,
inguruneko pertsonek eta objektuek ahalbideratzen duten ikaskuntza-prozesuen ondorio zela
aldarrikatzen zuen. Hemen kontutan hartu behar da, garai historiko bakoitzak eta ingurune bakoitzak
bere erara antolatzen dituela prozesu horiek eta heziketa jasotzeko eta garatzeko aukera desberdinak
eskaintzen dituela
Herentzia era ingurunaren elkarreragina garapenaren determinatzaile gisa
Gaur egun gauzak oso bestela planteatzen dira eta innatismoa edo anbientalismoa baino, ikuspegi
interakzionista da onartzen dena. Ikuspegi honen sen onari jarraituz, gure portaerari eta garapenari
alderdi genetikoek nahiz ingurunearen alderdiek eragiten dietela begi-bistakoa da. Horrenbestez,
arazo nagusia batzuk eta besteak harremanetan nola jartzen diren jakitean datza batetik, eta garapen
uneren edo eduki ebolutiboren batean herentziak emandakoaren eta ingurunearekiko kontaktuan
jasotakoaren arteko elkarreraginean bietakoren bat determinatzaileagoa den zehaztean bestetik.
Lehenengo auziari dagokionez, hau da, alderdi genetikoek eta ingurukoaren alderdien artean dagoen
harremana azaltzeko hizkuntza hartuko dugu adibide gisa. Hala ere, hizkuntza bezala,beste hainbat
adibide har ditzakegu: autoestima, atxikimendua…
Eduki itxietan zehaztua dagoen heltze-egutegiaren arabera, haurra hizkuntzaz jabetzeko prest dagoen
unetik aurrera, prozesu hori haurraren eta bere gizarte-ingurunearen arteko elkarreraginaren
araberakoa izango da. Beraz, heltze-egutegiak aukera eskaini bezain laster, haurrek gaztelania edo
errusiera edo arabiera… barneratuko dute bizi diren herrialde edo ingurunearen arabera. Hizkuntza
bakarra, bi hizkuntzen, edo hizkuntza gehiagoren barneraketa ingurunearen ezaugarrien araberakoa
izango da. Hau da, Sevillan jaiotako haurren eta Euskal Herrian jaiotako aurren ingurune linguistikoa
ezberdina denez; lehenengoek gaztelera ikasten duten bitartean, bigarrengoak aukera dute gaztelera
eta euskara ikasteko. Horrez gain, hizkuntzetan lortzen den aberastasun lexiko-semantikoa handiagoa
edo txikiagoa izango da, umeen hezkuntzaz arduratzen diren helduek hizkuntzaz egiten duten
erabileraren arabera (kantitatea eta kalitatea). Hau guztia horrela da, hizkuntza gure kode genetikoan
eduki itxi gisa (begien kolorea bezala) definiturik egon beharrean eduki ireki moduan, hau da,
garapen-aukera gisa definiturik dagoelako. Beraz, kode genetikoaren eduki irekien garapena
testuinguruaren menpe daudela baiezta daiteke.
![Page 4: JAIO_ALA_EGIN_EGITEN_GARA](https://reader031.vdocuments.co/reader031/viewer/2022013102/551dac1f49795964198b4e3d/html5/thumbnails/4.jpg)
1.5 materia. Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzaren oinarri psikopedagogikoak 1. Blokea: Curriculumaren iturburu psikologikoa
4
HUMANITATE ETA HEZKUNTZA ZIENTZIEN
FAKULTATEA
Alderdi genetikoek eta ingurukoaren alderdien artean dagoen harremanaz hitz egiterakoan, ezin dugu
ahaztu garapenenean hezkuntzak duen eragina, hezkuntza-prozesuak gizakien garapena moldatzen
duten eragin-multzoak direlako. Hezkuntza hori familiakoa, eskolakoa edo berdinengandik jasotakoa
izan daiteke. Hala ere, ezin da ahaztu kultur talde eta garai historiko bakoitzak bere erara antolatzen
dituela heziketa jasotzeko, eta bide batez pertsonak garatzeko eskaintzen zaizkien aukerak. Frogatua
dago, ingurune txiroetan bizi diren familien umeei kalitatezko hezkuntza jasotzeko aukera eskainiz
gero, ume horiek heldu bihurtzean euren familiak eratu ahal dituztela hain txiroa edo aberatsagoa den
ingurune batetan. Hori dela eta, garapenaren jarraitasuna ingurunearen eraginen jarraitasunaren
menpe egongo litzateke; inguruneko baldintzak aldatuz gero, garapenean aurreikusten den
jarraitasuna gaindituko litzateke. Ondorioz, eskolak erronka eta erantzukizun gisa hartu beharko luke
haurra hazi den familiaren testuinguruari lotutako hutsuneak konpentsatzeko gai izango diren
hezkuntza-testuinguruak sortzea.
Bada, baiezta dezakegu prozesu psikologikoak espezie gisa definitzen gaituzten geneek ahalbidetzen
dituztela, jabetze bakoitza zein unetan gerta daitekeen zehazten duen heltze-egutegi batek mugatzen
dituela eta, azkenik, prozesu psikologiko horiek, zehazterakoan, pertsonen eta beren ingurunearen
arteko elkarreraginek determinatzen dituztela.
Bigarren auziari so eginez, hau da, elkarreraginean alderdi genetiko eta ingurukoaren alderdien
artean bietakoren bat determinatzaileagoa den zehazteko, kanalizazioaren kontzeptua aintzat hartzea
ezinbestekoa da (McCall, 1981). Kontzeptu borren bidez ideia honi egin nahi zaio erreferentzia:
gizakiok zenbat eta gazteagoak izan, orduan eta antzekoagoak gara. Oso testuinguru desberdinetan
hazitako haurren garapen psikologikoa erkatzen edo konparatzen duten ikerketek egiaztatu dutenez,
haurren garapen psikologikoa kultura guztietan oso antzekoa bada ere, lehen haurtzarotik urrundu
ahala, kulturak eragindako desberdintasunak gero eta handiagoak dira. Horrek esan nahi du gure
garapenaren lehen faseak ondorengoak baino itxiagoak daudela gure kode genetikoan, heltze-
prozesuei dagokienean behintzat. Gauzak horrela izateak badu, noski, logika filogenetiko bat:
espeziearen biziraupena hobeto ziurtatzea alegia.
Hori dela eta, garapen goiztiarra oso kanalizatuta dagoela esan ohi da: kode genetikoaren eduki itxiak
determinatzen dituen heltze-prozesuek gaitasunak sorrarazten dituzte eta gaitasun horiek garapen
bihurtzen dira ingurunearen arabera, zehatzago, inguruneko helduek haurrei eskaintzen dioten
estimulazioaren arabera (laztanak, erantzun berbalak, objektuak….). Ikuspegi interakzionistan,
garapenari dagokionean ingurunerik garrantzitsuena giza ingurunea da, hots, inguruneko pertsonak,
eta ez ingurune materiala (Wallon, 1951). Horrek ez du esan nahi objektuak eta estimuluak ez direnik
garrantzitsuak; haurrek horiekin ezartzen dituzten harremanetan neurri handi batean helduen
eskuhartzea dela bitartekari esan nahi do. Edozein objekturen alderdirik interesgarriena ez datza
objektuan bertan, helduak eta haurrak horien inguruan izaten duten elkarreraginean baizik.
![Page 5: JAIO_ALA_EGIN_EGITEN_GARA](https://reader031.vdocuments.co/reader031/viewer/2022013102/551dac1f49795964198b4e3d/html5/thumbnails/5.jpg)
1.5 materia. Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzaren oinarri psikopedagogikoak 1. Blokea: Curriculumaren iturburu psikologikoa
5
HUMANITATE ETA HEZKUNTZA ZIENTZIEN
FAKULTATEA
Ikus daitekeenez, herentziaren eta ingurunearen arteko harremanak ez dira inoiz bata ala bestearen
aldekoak izaten eta ez dute portzentaiekin zerikusirik. Horien arteko harremanak osagarritasunak eta
kontuan hartzen den alderdiaren eta eboluzioaren unearen araberako pisu diferentzialak
markatutakoak dira. Garapen goiztiarra oso kanalizatuta dagoen bitartean, hau da, eduki itxiengatik
oso markatuta dagoen bitartean; haurra hazi ahala, hots, garapena zenbat eta gutxiago kanalizatuta
izan, orduan eta sentsibilitate handiagoa izango du haurrak ingurunearen (bereziki pertsonen)
estimulazioaren aberastasunarekiko edo txirotasunarekiko.