idiazabal gazta 2015

8
AURRERA BEGIRA Neguko lanaren emaitza bistaratzen hasiko dira gaur artzainak. Gazta berria ebakitzeko ohorea Josean Alija sukaldariak izango du. GOIERRI.HITZA.EUS JANIRE ARRONDO ASTEAZKENA, 2015EKO APIRILAREN 8A XII. URTEA., 2.486. ZENBAKIA Gazta gehigarria TESTUAK TERE MADINABEITIA, , JANIRE ARRONDO, ESKEINE LEGORBURU ETA LOINAZ AGIRRE

Upload: goierriko-hitza

Post on 21-Jul-2016

244 views

Category:

Documents


0 download

DESCRIPTION

Goierriko Hitzaren gehigarri berezia: Idiazabal jatorri izendapeneko gaztaren datuak, ekoizleak eta urteko ekimen nagusiak biltzen ditu.

TRANSCRIPT

Page 1: Idiazabal Gazta 2015

AURRERA BEGIRANeguko lanaren emaitza bistaratzen hasiko dira gaur artzainak.Gazta berria ebakitzeko ohorea Josean Alija sukaldariak izango du.

GOIERRI.HITZA.EUSJA

NIR

E A

RR

ON

DO

ASTEAZKENA, 2015EKO APIRILAREN 8A XII. URTEA., 2.486. ZENBAKIA

Gaztagehigarria TESTUAK TERE MADINABEITIA, , JANIRE ARRONDO,

ESKEINE LEGORBURU ETA LOINAZ AGIRRE

Page 2: Idiazabal Gazta 2015

Artzain egunak ematen dio ha-siera Ordiziako azoka berezienegutegiari eta asteazkenerokoohiko azokaz gain, gaur, ardiaketa Idiazabal gazta izango diraprotagonista goiz osoan zehar.ELE (Latxa ardiaren GipuzkoakoElkartea, Lurgintza, IdiazabalGaztaren Jatorri Izendapena,Idiazabal Gaztaren kofradiak etaOrdiziako Udalak antolatutakoeguna izaten da gaurkoa.Goizean goizetik hasiko da fes-

ta. Garagartza plazan,09:00etan, latxa arrazako 50 batartzainen aharien erakusketaeta lehiaketa izango da. Salmen-ta ere egingo da. Latxa mutur go-rriak eta mutur beltzak izangodira erakusgai. 200 abelburu in-guru biltzea aurreikusten duteantolatzaileek. «Zalantzarikgabe, Euskal Herriko erakus-leiho garrantzitsuena izangoda», diote antolatzaileek. Aralar, Ernio, Izarraitz, Gabi-

ria, Azpeitia eta Donostia aldetikekarriko dituzte ahari mutur go-rriak. Mutur beltzak, berriz, Ur-bia, Elgoibar, Legazpi, Ordizia,Zerain eta Oñati ingurukotikAbereekin jarraituz,

11:00etan, eguneko puntu gore-na izango da. Beste behin ere,transhumantzia gogoratukodute Ordizian; herrigunetik ba-rrena 2.000 ardi baino gehiagoigaroko dira. Ekintza sinboliko horrekin,

garai batean artaldeak negua bu-

katzen zenean mendira joatekoherri barrutik igarotzen zirelairudikatu nahi da.Bestetik, Eusko Labela duen

esne bildotsa burruntzian erre-tzen ariko dira goiz osoan, eta11:30ean dastatzeko aukera izan-go da. Aspanogiren, GipuzkoakoHaur Minbizidunen GurasoenElkartearentzat izango da ber-tan biltzen den dirua. 12:15ean, azkenik, ardi ile moz-

te erakustaldia egingo dute Ga-ragartza plazan.

Gazta ere, jakina, egunekoprotagonistetako bat izango dagaur Ordizian. Batetik, gazta egi-ten ariko dira Garagartza plazan.Eta bestetik, Idiazabal gaztarendenboraldi berriaren ekitaldiofiziala izango da beste une go-renetako bat. Udaletxeko aretonagusian, Nerua GuggenheimBilbao jatetxeko Josean Alijakizango du denboraldiko gaztaberria ebakitzeko ohorea. Goierriko artisautza produk-

tuen saltokiak ere izango diraegunean zehar.

Pintxo poteaAsteazkeneroko pintxo poteaberezia izango da gaur, ArtzainEgunaren aitzakian. OrdiziakoJoseba Insausti artzainaren gaz-ta izango baita pintxoen osagainagusia. Egitasmo hori, Idiaza-bal Jatorri Izendapenaren la-guntzaz egingo da.

Artzain egunarekin hasiko da gaurOrdizian azoka berezien egutegiaGoiz erdian 2.000 arditik gora pasako dira Ordiziako kaleetan, transhumantziagogoratuz .Idiazabal gaztaren denboraldi berria aurkeztuko da udaletxean

Jendetza biltzen da Ordizian artaldeak kalean pasatzen ikusteko. ANE ARRIETA

Artzaina gazta egiten. I. BADIOLA

Ilea mozten. ANE ARRIETA

Apirilaren 29an hasikodira Idiazabalen,XVIII. Gazta egunekoekitaldiak. Lacktike-

rreko Mailo VirtokLarreetatikgaztara: kalitatearen eta osasu-naren ibilbideahitzaldia egingodu, 19:00etan, udaletxean. Api-rilaren 30ean, berriz, mami txa-pelketa jokatuko da.

Asteburua bete-betea izangoda. Maiatzaren 2an, gaztande-gietan ate irekiak, ardi larruz egi-niko artisautza tailerra eta gaztadastaketak izango dira. Ekitaldihorietarako izena ematea beha-rrezkoa da (943 18 82 03 [email protected]).Maiatzaren 3a, igandea, izan-

go da egun handia. Goizean goi-

zetik, gazta dastatzeko aukeraizango da: sei gazta pintxo 2 eu-roan. Gaztarik onena aukeratze-ko txartel bereziak salduko dira,gazta onenari botoa eman ahalizateko. 11:00etan, herriko ar-tzainak gazta egiten hasiko dira,era zaharrean eta era moderno-an. Bestetik, artzainak bere artal-dearekin zeharkatuko dituzte

Idiazabalgo kaleak. Ondoren,gazta keetzea eta ardi mozteikuskizunak izango dira. 13:00etan, herriko artzain bat

omenduko dute, eta jarraian,sari banaketak egingo dituzte:postu dotoreenari eta gazta one-nari. Egunarekin amaitzeko,bazkaria egingo dute Frontoi Za-harreko karpan.

Maiatzeko lehenengo igandearen bueltan egingo dute aurten ere gazta eguna Idiazabalen. Gazta eta artzainak izango dira protagonista nagusiak. Astean zehar ere ekitaldi ugari antolatu dituzte.

Idiazabalen ere gazta eguna

Artzain eguna

EGITARAUA09:00.Aharien eta ardien era-kusketa lehiaketa. Garagartzan.11:00.Artaldeak igaroko dira he-rrian barrena. 11:15. Idiazabal gaztaren denbo-raldi berriaren aurkezpen ofizia-la. Udaletxeko batzar arteoan. 11:30.Gazta egitea. Garagartzaplazan. 12:15. Ile mozte erakustaldia.

2014an 121gaztandegi eta1.133.032 tona

Urte emankorra izan zen iaz-koa Idiazabal Jatorri Izendape-na duten gaztentzat. 2011. urte-an gazta ekoizpenean behera-kada txiki bat izan bazen ere,azken hiru urteko joerari ja-rraituz, 2013an baino gehiagoekoitzi zen: 1.133.032 tona gaz-ta. Orain arteko urterik onena,2010a izan zen, 1.466.429 tonaekoiztuta.Idiazabal Jatorri Izendape-

naren barruan dauden gaztan-degi kopuruari dagokionean,berriz, 121 gaztandegi zeudeniaz. 2012an, 125 eta 2013an 122.Gipuzkoan daude gaztandegehien: 53. Araban 25, Bizkaian16 eta Nafarroan 27.

02 //Gazta gehigarria

GOIERRIKO HITZAAsteazkena, 2015eko apirilaren 8a

Page 3: Idiazabal Gazta 2015

Ekoizpenaberreskuratzekoplan estrategikoa

2010 urtetik eta 2014ko kanpai-naraino, %20 jaitsi da gaztarenekoizpena. Idiazabal gazta egi-teko esnea saltzen dutenen ko-puruak ere behera egin du. Sek-torean esku hartzeko beharraikusita sortu zen hausnarketa-prozesu baten beharra. 2015-2020 plan estrategikoa izan dalanketa horren emaitza. Nafa-rroako Gobernuak, EuskoJaurlaritzak eta beste hainbateragilek hartu dute parte pla-nean. Martxoaren hasieran

egin zuten aurkezpena Arkau-ten (Araba) Idiazagal JatorriIzendapeneko kontseilu arau-tzailearen egoitzan. Nafarroa-ko Landa Garapeneko zuzen-dari nagusi Juan Pablo Rebolé,eta INTIA-Reyno GourmetekoElikadura Sustatzeko zuzenda-ri Cristina Lekunberrik hartuzuten parte aurkezpenean; bai-ta Eusko Jaurlaritzako Neka-zaritza, Arrantza eta ElikaduraPolitiken sailburuorde BittorOrozek ere, Idiazabal JatorriIzendapeneko lehendakariJose Mari Ustarrozekin bate-ra.

Krisi aurreko mailetaraitzultzeko, Idiazabal gaztaren

bolumena %20 igotzea da jarriduten helburuetako bat.2007an ekoiztu zen gehien,1.354.565 kilo gazta. Gutxien2013an, 1.107.779 kilo. Helbu-ruen artean jarri dute enplegua%15 handitzea ere eta EuskalHerrian kontsua sustatzea.

Ekoizpen-sarea berreskura-tzeko datozen urtetan jeztekolana albo batera utzi duten us-tiapen aktiboen kopurua igo-tzen ahaleginduko dira.

Plana garatu ahal izatekohainbat estrategia zehaztu di-tuzte. Eraginkoratsuna etalehiakortasuna hobetzea, Idia-zabal gaztaren hornikuntza,eraldatze, logistika eta merka-

turatzeko eraginkortasunasustatuko duten egitasmoakbabesteuz, bai eta enpresen ar-teko lankidetza egitasmoak ba-bestuz ere. Komunikazioa be-rreskuratzeko ahalegina egin-go dute, baita merkaturatzeasustatzekoa ere. Barne kontsu-moaren sustapenari lehentasu-na eman nahi diote. Gaztande-gietako berrikuntza teknologi-koetarako laguntzak eskainikodira. Era berean, gaztandegie-tan instalatzen diren edo jada-nik badiren artaldeei jarraipe-na eman nahi dieten pertso-nentzako finantza laguntza,aholkularitza nahiz prestakun-tza ere eskainiko da.

Apirilarekin gazta berriarendenboraldiari irekiera ofizialaemango diote gaur Ordizian.Urte amaieran gazta egiten hasieta gutxienez hiru hilabetezondu ondoren, lehen aleak das-tatzeko prest egongo dira. Ar-tzain Egunarekin, gainera, ha-siera emango diote Ordizian ur-teko azoka berezien egitarauari. Gazta, ardiak eta bereziki ar-

tzaina izango ditu protagonistaArtzain Egunak. Artzaintza etagaztagintzaren inguruko ekital-di ugari antolatu dituzte, eta tar-tean, Idiazabal gaztaren denbo-raldi berriaren aurkezpen ekital-di ofiziala egingo dute. Gipuzkoako Foru Aldundian

aurkeztu zituzten gaurko ekital-diak Aste Santuko jai egunakbaino lehen. Bertan bildu zirenKoldo Lizarralde Nekazaritza etaLanda Garapeneko zuzendaria;Igor Eguren Ordiziako alkatea;Ordiziako Idiazabal GaztarenKofradiako kide Jose IgnacioIturrioz eta Jesus Mari Ormae-txea; Miriam Molina IdiazabalJatorri Izendapeneko kudeatzai-lea; Josean Alija Bilboko sukal-daria; eta omendutako gaztagi-leak, Arkaitz Larrarte eta IxidroSukia ataundarra.

Ordiziako Udalak Latxa-ardia-ren Gipuzkoako Elkartea, Lur-gintza, Idiazabal Gaztaren Jato-rri Izendapena eta OrdiziakoIdiazabal Gaztaren kofradiare-kin batera antolatzen du ArtzainEguna.

Gaztaren ebakitzeaGastronomia munduan adituaden pertsona bat gonbidatzendute urtero Idiazabal gaztarendenboraldi berriaren irekiera

irudikatzen duen gaztaren eba-kitzera. Aurtengoan Josean AlijaNerua Guggenheim Bilbao jate-txeko sukaldariak izango du gaz-ta ebaki eta dastatzeko ohorea.Goizeko hamaikak ondoren egi-ten da ekitaldi ofiziala udaletxe-ko batzar aretoan; garai batekotranshumantzia birgogoratuzartaldeek Ordizia erdigunekokaleak zeharkatu ondoren. Gazta ebakitzerako Idiazabal

gazta babestu eta sustatzeko la-

nean nabarmendu direnei erre-konozimendua egingo diete.Hala, aurten Eroski Taldea izan-go da omendua, «Euskal Herriannahiz Euskal Herritik kanpoIdiazabal Gaztaren banaketa etadifusioan egindako langatik».

Artzainei, aitortzaArtzainek ere jasoko dute eurenlanaren errekonozimendua etaaitortza. Idiazabal gaztaren kali-tatea egiaztatu duten artzainen-

tzat gaztaren erregulartasun sa-riak banatzen dira. Hala, erregu-lartasun-kalitate sariei dagokio-nez gaztagilearena Ataungo Ixi-dro Sukia artzainak eramangodu. Gaztandegiari dagokionez,Sunbillako (Nafarroa) Luis Vi-cente Larrarteren gaztandegiakjasoko du. Iaz ere izendapenbera jasota Arkaitz Larrarte izanzen Ordizian, errepikatu egingodu arten beraz. Aurtengoa Idiazabal gaztaren

denboraldi berriaren XXI. edi-zioa izango da. 1995ean egin zu-ten lehena, Ordiziako IdiazabalGaztaren Kofradiak eta Idiaza-bal Gaztaren Jatorri Deiturakbultzatuta. Helburua, Idiazabalgaztaren bueltan festa egiteazen, produktua sustatzeko hel-buruarekin. Horrez gain, gaztaegiteko ezinbesteko diren artzai-nei esker ona eta meritua aitor-tzeko beharra ere ikusi zuten.

Josean Alija sukaldariak ebakiko dugazta berria gaur, Artzain EguneanGaztaren denboraldi berriari irekiera emango diote Ordizian .Erregulartasun-kalitatesariak Ixidro Sukia ataundarrak eta Sunbillako Larrarteren gaztandegiak jasoko dute

Donostian elkartu ziren Artzain Egunaren aurkezpena egiteko Aldundiko, Udaleko , Idiazbal Jatorri Izendapeneko nahiz Kofradiako kideak artzainekin.

//03Gazta gehigarria

GOIERRIKO HITZAAsteazkena, 2015eko apirilaren 8a

Page 4: Idiazabal Gazta 2015

Ordiziako Idiazabal Gaztaren Kofradiako kideak Ordiziako Plaza Nagusian. ARTZAI GAZTA

4 //Gazta gehigarriaPublierreportajea

GOIERRIKO HITZAAsteazkena, 2015eko apirilaren 8a

Ugari dira urtean zehar kofradiak antolatzen dituen ekintzak.

Latxa Ardien GaztaLehiaketaren buel-tan sortu zuten Ordi-zian Idiazabal Gazta-ren Kofradia. Eraketa

prozesua 1987an hasi zen, An-tton Olanoren eskutik, bera izanbaitzen 1967az geroztik eta Ordi-ziako Udalarekin elkarlaneangazta lehiaketa antolatzen hasizena. Kofradia sortzearen helbu-rua bakarra zen, udalarekin el-karlanean jardungo zuen elkartebat sortzea. Hala, 1989an eratu zuten Ordi-

ziako Idiazabal Gaztaren Kofra-dia, Kepa Korta orduko Ordizia-ko alkatearen eta Jesus Mari La-riz zinegotziaren eta Kultura etaKiroletako Batzordeko Lehenda-kariaren eskutik. Batzarrarenerabakiz, Ordiziako alkatea izan-go da lehendakaria. Sorreran, etaalkatearekin batera, 17 kidekosatu zuten kofradia, eta gauregun 57 dira kofradiakideak. Ki-deak zehaztuta, kofradiaren so-rrera ekitaldia 1990eko irailaren14an egin zuten, Gastronomiaz-ko Euskal Anaiartea eta Kantra-briako Gaztaren Anaiarteren ba-besarekin. Kofradiako kideek adierazi

dutenez, helburu argi batekinsortu zuten kofradia: «Latxa ar-diaren esnearekin artzaiek egin-dako artisau gazta gorestea, sus-tatzea eta zabaltzea, eta gaztahonen kalitatearen hobekun-tzan lan egingo zuten lahiaketakantolatzea». Helburu hori, estukilotuta egon da beti lehen sektore-aren eta, ondorioz, Ordiziako as-teroko azokaren sostenguarekin.

Jarduera berriakGaur egun ere, helburu berdinakditu jomugan Ordiziako Idiaza-bal Gaztaren Kofradiak. Helburuhorietara iristeko, ordea, kofra-diak jarduera berriak garatu dituazken urte hauetan: gazta dasta-ketak, aurkezpenak, lehiaketaberriak, prentsan argitaratutakoartikuluak, azoka ezberdinetanizandako presentzia eta Idiaza-

bal Gaztarekin harremana dutenerakundeekin eta elkarteekinharremanetan eta elkarlaneanaritzea. Sorreratik gaur egunera arte

ugari dira gazta kofradiak urtezurte antolatzen dituen ekintzak,denak latxa ardiaren gazta go-restera bideratuak. Gaur bertanizango da ekintza horietan ga-rrantzitsuenetako bat: OrdiziakoArtzain Egunean Idiazabal Gaz-ta berriaren aurkezpena etamoztea. Urtero Kofradiaren Egunean

osatzen da kapitulua. Egun horiArantzazuko Ama Birjinarenjaietik gertuen zegoen irailekobigarren igandean izaten zen1994.urtera arte. Ordutik, ordea,uztaileko lehen igandean ospa-tzen da eta FECOGA Gastrono-mia Anaiarteen Federazioarenkide diren hainbat Anaiartekparte hartzen dute, Euskal He-rritik, Espainiatik, Frantziatik

edo Portugaletik iristen direnak.Bertan aukeratzen dira urterokofradiakide berriak eta Ohorez-ko Kofradiakidea.

Txapelketa ugariEkintza guztien artean izen han-diena hartu duena, baina, Ordi-ziako Euskal Jaietan egiten denlatxa ardiaren esnearekin egin-dako gazta lehiaketa da. Txapel-dun geratzen den artzainaren-tzat handia izaten da txapela jar-

tzea eta gazta irabazleagatikordaintzena ere ez da atzera ge-ratzen. Lehiaketen artean, Ordi-zia Txapeldun txapelketa ere ai-patu behar da, Euskal Jaietakolehiaketan azken hamar urtee-tan irabazle izan diren gaztekinegiten dena. Gabonetako azokaberezian, berriz, nazioartean sa-rituak izan diren artzainei aitor-tza egiten die kofradiak. Etorkizunean ere orain arteko

lan ildoarekin jarraituko dute ko-fradiako kideek, helburuak sen-dotzeko eta ahal den neurrian ko-fradiara kide gazteak erakartze-ko. Hala ere, Ordiziako IdiazabalGaztaren Kofradiak indartsu ja-rraitzen du, aspalditik kofradia-ren erritmoa eta martxa ondoezagutzen duten kideen lanariesker. Erronka, erreleboa hartu-ko dietenen zerrenda osatzeandute orain.

Latxa ardiaren gazta goresteko

57KOFRADIAKIDEGaur egun Ordiziako IdiazabalGazta Kofradia osatzen dutenkofradikide kopurua. Herriko al-katea izan ohi da sorreratik ko-fradiako lehendakaria.

Kofradiara kidegazteak erakartzeada orain etorkizuneabegira duten erronka

Page 5: Idiazabal Gazta 2015
Page 6: Idiazabal Gazta 2015

Arkumeak jaioeta jaio aritudira urtarrila-ren amaieranhasi eta otsai-lean eta mar-txoan zehar

Erraizabal baserriko artegian,eta Gipuzkoa osotik eta kanpotiketorritako haur eta familia ugariizan dira aurten bertan aberexarmangarri horien lehen egu-netako zainketa lanetan lagun-tzen. Arantxa Segurola eta Juanjoxe

Aranguren artzainen begirada-pean, bisitariak arkumeei bibe-roia ematen ibili dira azken aste-buru hauetan zehar, Artzaintxoegunak deitzen den egitasmobaten barruan. Legazpiko Lenbur Fundazio-

ak eta Mirandaola Turismo Bule-goak antolatuta, familiak ar-tzaintzaren lanbidera hurbiltze-ko saioak dira Artzaitxo egunak,

bereziki txikienei zuzendutakoekintza didaktikoak, hain zuzenere. Erraizabaleko inguru zora-garriak ezagutu, bertan kokatutadagoen Artzaintzaren Ekomuse-oa bisitatu, Idiazabal gazta das-tatu eta etxe ondoko artegian ar-kumeak ikusi, ikutu eta biberoiaeman. Hori guztia da Artzaitxoegunak ematen duena.

Paraje zoragarriaTelleriarte eta Brinkola auzoenmugan, paraje zoragarrian etazelai berdez inguratuta dagoErraizabal baserria. Trenez, ko-txez edo oinez iritsi daiteke ber-tara, azken aldapa malkartsuaigo eta gero. Etxe aurrean dagoen txaku-

rrak ematen du beti ongietorriazaunkekin, eta berehala atera-tzen da Arantxa etxekoandrea,bisitariei ongietorria emateko.Bisita honetan Santurtzitik, Vi-llabonatik, Oñatitik, Legazpi

bertatik eta Bartzelonatik iritsidira, besteak beste, hogeitik goralagun, haur ugari tartean, egunbatez «artzaitxo» bihurtzeko go-goarekin. Gaurkoa, martxoko la-runbat eta igande guztiak beza-la, Artzaitxo egunada Erraizaba-len.Legazpiko Lenbur Fundazio-

ak antolatutako egitasmoa daArtzaitxo eguna. Arkumeak jaio-tzen diren garaia aprobetxatuzburutzen den bisita berezia da,artzaintzaren eta gaztagintzarengorabeherak ezagutzeko aukeraematen duena, eta arkumeekinzuzeneko kontaktua eskaintzenduena, bisitari guztiek dutelakoabere txiki horiek besoetan edu-ki eta biberoiaz elikatzeko oka-sioa. Horixe da, hain zuzen ere,bisitatik unerik goxoena eta guz-tiei gehien gustatzen zaiena.

Ekomuseoan ibilaldiaBaina artegira sartu eta arkume-

ei esnea ematen hasi aurretik,Arantxak bere etxeko ganbararagonbidatzen ditu bisitariak, hankokatuta duen ArtzaintzarenEkomuseoa erakusteko. Museoa bi zatitan dago bana-

tuta, eta lehenik, Euskal Herriko

artzaintzaren historia azaltzenduen diaporama proiektatzenda. Arantxak eta Juanjoxek egi-ten duten lanaren azalpenetikabiatuz, zortzi minutu eskasekodiskurtsoak artzaintzaren histo-ria azaltzen du.

Lanbide zaharra, artzaintza,4.000 urtetik gora dituena, etaEuskal Herrian belaunaldiz be-launaldi trasmitituz gaur egune-ra arte iritsi dena. Hemen inguruan latxa ardia

nagusitu da. Arraza sendoa etazorrotza da, bertako klimaraondo egokitutakoa, ile latza due-na eta esne asko ematen duena.Negu amaiera eta udaberri ha-sieran jaiotzen dira arkumeak,eta orduan hasten da gazta egite-ko garaia. Urteko garairik gogo-rrena izaten da hau artzainen-tzako, gero Arantxak eta Juanjo-xek baieztatuko duten bezala. Bideoak irauten duen denbo-

ran isiltasuna izaten da nagusiErraizabaleko ganbarako gelahonetan, adi-adi egoten direlakohandiak zein txikiak hormanproiektatzen diren irudiak begi-ratzen eta artzaintzari buruz esa-ten dituen azalpen horiek guz-tiak entzuten. Proiekzioa amai-

Legazpiko Erraizabal baserria artzaintzaren museo bizia bihurtzen da Lenbur Fundazioarenegitasmoari esker. Egun hauetan, egun batez artzaintxo bihurtzeko aukera dago bertan.

Egun batez artzaintxo

Arkumeei biberoiarekin jaten ematea da bisitariei gehien gustatzen zaien momentua . TERE MADINABEITIA

06 //Gazta gehigarria

GOIERRIKO HITZAAsteazkena, 2015eko apirilaren 8a

Arkumeak jaiotzendiren garaiaaprobetxatuzburutzen da bisitaErraizabal museoan Euskal Herrikoartzaintzarenhistoria azaltzen da

Page 7: Idiazabal Gazta 2015

Arantxa Segurolak egiten diete ongi etorria bisitariei. T. MADINABEITIA

Artzaintzarekin lotutako tresnak ikusi daitezke. TERE MADINABEITIA

Arkumeak ikutu eta jana emanez gozatzen dute txikienek. T. M.

//07Gazta gehigarria

GOIERRIKO HITZAAsteazkena, 2015eko apirilaren 8a

tutakoan, egun batez artxaitxoizateko gogoarekin Erraizabale-ra hurbildutakoak museoarenbeste zatia ezagutzeko aukeraizaten dute, ardi-latxaren etaIdiazabal gaztaren historiatik fi-sikoki paseatuz: gazta egitekokaikuak, malatxak eta apatzak,artzainek erabiltzen dituztenbeste lanabesak, ardiei jartzenzaizkien txintxarriak… eta mu-seoko izarra den ardia ikusi etaikutzeko bidea izaten dute ibilal-di horretan zehar.Ibilaldi iluna eta freskoa, gai-

nera, Ekomuseoa dagoen ganba-ra ardi leunez baitago argiztatu-ta eta tenperatura ere bajuxama

rra delako barruan. Horregatikirtetzen dira gustora kanpora bi-sitariak, kanpoko argitasunaketa epeltasunak erakarrita. Ho-rregatik, eta ganbarako sarrera-ren ondoan dagoen estalpeanArantxa eta Juanjoxe laguntzenjarduten duen Marijose Aizpu-ruak hamaiketakoa prest izatenduelako: gazta, noski, bertakoa;ogia, Brinkolako Igeralde base-rrikoa, eta sagardoa, Gipuzkoa-ko sagardotegietakoa. Txikienentzako ura ere bai.

Horrelako mokadua hartu etagero indarberrituta, bisitaren az-ken zatiari ekiteko prest ager-tzen dira guztiak.

Arkumeei biberoia ematenKorrika batean egiten dute hau-rrek baserritik 50 bat metrourruntzen den artegira bitartekozatia. Pabiloi handia da, negupartean ardiz beteta egotendena, baina orain, eguraldiarenhobetzearekin hustu egin dena,ardiak larrera atera direlako. Ar-kumeak besterik ez daude ber-tan, eta oraindik erditu ez direnardiak. Juanjoxe ere hantxe dabil,

Paula alaba gazteaz lagunduta,eta berehala inguratzen dute bi-sitariek, arkume bati biberoiaematen ari delako. Korroa egitenda bere inguruan, baina bereha-la desegiten da, Paula ondokoitxituratik arkume gehiago ate-ratzen hasten delako. Familiabakoitzarentzako bana dago,baita gehiago ere, kolore guztie-

takoak: txuri txuriak, beltzak,marroixkak… Ohituta daude gi-zakion eskukin, gose ere bai ba-tzuk, eta gustora hartzen dute bi-beroian eskaintzen zaien esnea. Argazkiak ateratzeko unea da,

une xarmangarria. Izan ere, gu-txik izan baitu orain arte horrela-ko aberetxoa ikutzeko eta besoe-tan hartzeko aukera, haurrek ba-tez ere. Gezurra badirudi ere, asko

dira oraindik arkumea harategi-ko bitrinatik edo plateretik kan-po ezagutzen ez dutenak. Auke-ra paregabea da, beraz, Artzain-txo egun hauek eskaintzendutena. Ikasi ere, asko ikastenda. Arantxaren azalpenak oso ger-

tukoak eta alaiak izaten dira,erraz ulertzeko modukoak. Ho-rrela, bisitariei arkume ar etaemearen arteko desberdintasu-nak agertzen dizkie, ardiek erdi-tu eta gero duten errapea erakus-ten dizkie, abere hauek zer jatenduten azaltzen dizkie, … «artzai-txo» batek jakinbeharrekoak,hain zuzen ere.Ikuiluan ematen dute fami-

liek Erraizabalera egindako bisi-taren denbora gehiena, eta pe-naz aldegiten dute bertatik. Bai-na Arantxak eta Juanjok bestelan batzuk dituzte, tartean gaztaegitea, eta denak agurtzeko ga-raia iristen da. Paperezko titulorik ez dute ba-

natzen ekintza honetan partehartzen dutenen artean, bainabisitari guztiek buruan eta biho-tzean gordeta eramaten duteegun batez «artzaitxo» izan dire-neko oroigarria. Oroigarri horrekin batera, as-

kok, gainera, Erraizabal gazta

ere eramaten dute etxera, ha-maiketakoan jandako pintxoaktentatuta.

Erreizabal baserriaJuanjoxe Aranguren eta ArantxaSegurola dira Erraizabal baserri-ko artzainak, Paula alaba gazte-txoarekin batera. Legazpiko Te-lleriarte auzoko baserri honeta-ko Aranguren familiakolaugarren belaunaldia osatzendute. Baserriaren berri 1512 urte-tik dago jasota dokumentuetan.Gaztetan hartu zuen Juanjo-

xek baserriaren kargua, 22 urtezituela, aita hil eta gero. Fraiso-ron ikasia, proiektu ezberdineiheldu zien bertan bizimoduaateratzeko asmoarekin. Behiekin hasi zen lehenengo,

baina ardiak erosi zituen azke-nik, 40ren bat, duela 35 urte bai-no gehiago. Harrez gero ardia daErraizabal baserriko erregina,Idiazabal gaztarekin batera. Mi-chel Lekuonarekin batera ikasizuen Juanjoxek gazta egiten, etahonek Arantxa emazteari, hauUrrestilatik Erraizabalera1995ean etorri zenean. Eta ondo ikasiko zuten, non-

bait, hainbat sari jaso dituztela-ko, tartean Ordiziakoa, 1999an.Nazioarte mailako World CheeseAwardsderitzan txapelketan erejaso dituzte sariak. Gaur egun jubilatuta dago

Juanjoxe, eta garai batean 300gorako artaldea izan zena, gaurerdira jaitsita dago. Hala ere,gazta egiten jarduten dute,Arantxaren ardura izanik. Etahorretaz gain, ArtzaintzarenEkomuseoaren kargua ere bada-ramate, Lenbur Fundazioarekinbatera.

Gutxik izan du orainarte arte horrelakoaberetxoa besoetanhartzeko aukeraIkuiluan ematen dute familiekbisitaren denbora gehiena

Legazpiko Burdin Haranekobeste eskaintzabatzuk

Natura eta burdina dira Legaz-piko berezko baliabideak, etahorien inguruan eraiki du Len-bur Fundazioak bere proiektuturistikoa. Baina ez da bereaedozein proiektu, Burdin Ha-ran honetan sortu eta kudea-tzen dituen museoei eta guneeibalio erantsia eman nahi izandielako, bisitariei esperientziadesberdinak eskainiz. Artzaintzaren Ekomuseoa,

Euskal Burdinaren Museoa,Mirandaolako ola eta OgiarenTxokoa aukeratu ditu Lenbu-rrek esperientzia horiek aurre-ra eramateko, eta Burdin Hara-

narekin zerikusia duten lanbi-deen inguruko ekintza didakti-koak landu ditu. Horrela, Ar-tzaintzaren Ekomuseoan Ar-tzaitxo egunak antolatu ditu,artzainen mundura hurbiltze-ko aukera paregabea. Olagizonen lanak ere badu

bere tokia proiektu honetan,eta Euskal Burdinaren Museoaeta Mirandaola tartekatuz,Burdintxo egunak dira lanbidehori ezagutzeko bidea. Ikazkinen lanbidea, berriz,

Gabon bezperan Mirandaolainguruan antolatzen direnOlentzero egunak izeneko jar-duerarekin lantzen da.Eta, azkenik, badira “Errotatxoegunak” ere, Brinkolako Igeral-de baserrian kokatuta dagoenOgiaren Txokoa museoan bu-rutzen direnak.

Page 8: Idiazabal Gazta 2015

Goierrira eta Ordi-ziara datorren bisi-tariari harrera egi-tea eta herriko naizeskualdeko inte-

resgune berezietara bideratzeaizan da sorreratik Ordiziako D’e-likatuz zentroak izan duen egite-koetako bat. Baina ez bakarra.Ordiziako azokako produktuakardatz hartuta, bertako produk-tuen balioa eta kontsumoa sus-tatzea ere badu helburu, beti ereelikadura osasungarri baten iriz-pideak bermatuz.Eta bi helburu horiek jomuga,

dagoeneko hamar urteko bideaegin du Goierriko elikadura etagastronomia zentroak. Urteurre-na ospatzeko gainera, asko diragaur hasi eta urte amaiera arteiragarri dituzten ekintzak. Gaur-ko Artzain Egunaren eta pintxopote egunaren harira, Eusko La-bel eta Jatorri Izendapenekoproduktuekin egindako pintxo-ak dastatu ahal izango dira. Hamar urteko ibilbide hone-

tan, 70.000 bisitaritik gora jasoditu D’elikatuzek, zentroak an-tolatzen dituen ekintzak kon-tuan hartu gabe. Hala, D’elikatu-zek Goierriko Interpretazio Zen-tro eta eskualdeko turismobulego bezala betetzen duen pa-pera kontuan hartuta, bisitarihoriek guztiek Ordizian eta es-kualdean egiten duten ekarpenekonomikoa garrantzitsua da,eta zer esanik ez horrek guztiaksortzen duen giza harremanenaberastasuna eta turismo jasan-garrariaren gorakada. Gastronomiari lotuta zentroak

duen izaera kontuan hartuta,D’elikatuzek muga guztiak gain-ditu ditu elikadura osasungarria-

ren eta bertako produktuen sus-tapenari dagokionez, eta horrenadibide dira Gipuzkoako Foru Al-dundiarekin batera garatutakoD’elikatuz Bizikanpaina, EuskoJaurlaritzarekin elkarlanean lan-dutako argitalpenak, hitzaldiakedo proiektuak, ikastetxeetarazuzendutako unitate didaktiko-ak edo Ordiziako azokaren dina-mizazioan egindako lana.

Ekintza zerrenda luzeaGaur hasi eta urtea amaitu arteluzatuko dira urteurrenekoekintzak. Hilabetez hilabeteikuspegi ezberdinetatik landukodituzte gastronomia eta bertakoproduktuak, eta denen berriwww.delikatuz.com helbideanemango dute.

Ordiziako D’elikatuz Elikadura eta Gastronomia zentroa martxan jarri zutela hamar urte igaro dira, eta urteurrenarenharira ugariak dira antolatu dituzten ekintzak, beti ere noski, Ordiziako asteazkeneroko azoka ardatz hartuta.

Hamar urte gastronomia bultzatzen

Asteroko Ordiziako Azokan du sorrera eta bilakaera D’elikatuz Elikadura eta Gastronomia zentroak.

Basque Culinary Centerrek ikastaroa eskainiko du Ordizian.

Egitaraua

APIRILA ETA URRIAIkastaroa.Basque CulinaryCenterrek eskaintzen dituengastronomia zaleentzako ikas-taroez gozatzeko aukera egongoda D’elikatuzen. Lehenengoikastaroa apirilaren 14an eta24an izango da eta bigarrenaurriaren 1ean eta 8an. Aurrezeman beharko da izena.

MAIATZAD’elikatuz gauez.Museoen Na-zioarteko Egunaren harira, D’eli-katuz gauez ekintza egingo dutehilaren 15ean. 21:00etan hasita,gastronomia, musika, eta muse-oan bisita uztartuko dituzte.

IRAILADastaketa.Euskal Jaien buel-tan gazta dastaketa edo erakus-taldi gastronomikoa egingo dituOrdiziako Idiazabal Gazta Ko-fradiarekin batera.

URRIAPintxo lehiaketa.Goierrikoikastetxeen arteko pintxo osa-sungarrien txapelketako finalajokatuko da Ordizian urriaren16an. Ekitaldia.Urriaren 16an baitaere, ekitaldi solidarioa egingo da,eta D’elikatuzekin elkarlaneanjardun dutenek hartuko duteparte.

ABENDUAAzoka.Urteroko Eguberritakoazokan emakume baserritarreieskainitako eskultura aurkeztu-ko da, eta D’elikatuz Bizi sariaemango da.

www.delikatuz.comwww.ordiziakoazoka.com

8 //Gazta gehigarriaPublierreportajea

GOIERRIKO HITZAAsteazkena, 2015eko apirilaren 8a

Santa Maria kalea20240 Ordizia943 88 22 90