idiazabal gazta 2014

8
Asteazkena, 2014ko apirilaren 23a Testuak: Irati Badiola eta Eskeine Legorburu ARKAITZ APALATEGI IDIAZABAL GAZTA Ibilian egiten da bidea

Upload: goierriko-hitza

Post on 10-Mar-2016

233 views

Category:

Documents


6 download

DESCRIPTION

Idiazabal Gaztaren eta artzantzaren inguruan Goierriko Hitzak urtero argitaratzen duen gehigarri berezia.

TRANSCRIPT

Page 1: Idiazabal Gazta 2014

Asteazkena, 2014ko apirilaren 23aTestuak: Irati Badiola eta Eskeine Legorburu

ARKA

ITZ

APAL

ATEG

I

IDIAZABAL GAZTA

Ibilian egiten da bidea

Page 2: Idiazabal Gazta 2014

Gaur, asteazkena, hilak 23, Ar-tzain Eguna ospatuko da Ordi-zian. Urtero bezala, artzaintza etagaztagintzaren inguruko ekitaldiugari antolatu dituzte, eta tarte-an, dagoeneko sona handia duenIdiazabal gaztaren denboraldi be-rriaren aurkezpen ekitaldi ofizia-la egingo dute. Gipuzkoako Foru Aldundian

aurkeztu zuten gaurko ekitaldiaketa bertan izan ziren Koldo Liza-rralde Nekazaritza eta Landa Ga-rapeneko zuzendaria; Belen Mai-za Ordiziako zinegotzia; MiriamMolina Idiazabal jatorrizko izen-dapeneko gerentea eta RubenTrincado sukaldaria.Donostian egindako prentsau-

rrekoan, besteak beste, 2013koIdiazabal gaztaren kanpainakodatuak eman zituzten ezagutze-ra, gaztaren inguruko ekoizpendatuak, zehazki. Datuen artean, Idiazabal jato-

rri izendapena daramaten gaz-tandegien kopurua aipatu zuten.2012an, 125 ziren gaztandegiak,2013an, aldiz, 122 izan ziren. Na-barmendu beharrekoa da gaine-ra, 1995etik gaurdaino, ez zuela

inoiz behera egin kopuruak. No-lanahi ere, 1995ean, aurkezpenalehen aldiz egin zenean, 31 bainoez ziren gaztandegiak, eta orain122 dira. Idiazabal jatorri izendapenera

atxikita dauden 122 gaztandegihorietatik 55 Gipuzkoakoak dira,25 Arabakoak, 15 Bizkaikoak eta27 Nafarroakoak. Datu horiez gain, Idiazabal ja-

torri izendapeneko gazta ekoizpe-naz ere hitz egin zuten. Adierazizutenez, 2013an 1.107.779 kiloekoiztu zituzten, 2012an baino ia70.000 kilo gutxiago. Aipagarriada, beheranzko joera hori, lehena-gotik datorrela, azken hiru urtee-tako datuek beheranzko joeraerakutsi baitute.

Artzainen eta gaztaren azokaArtzain Eguna urtero ospatzenda Ordizian, eta egun honetan,gaztagintza eta artzantzaren in-guruko hainbat ekitaldi antola-tzen dituzte. Horien artean,batezere, bi nabarmendu behar dira. Alde batetik,Idiazabal gazta-

ren denboraldi berriaren aurkez-pena egiten da. Ekitaldi horretanofizialki gazta berria aurkeztendute, eta, gainera, denboraldia-ren hasiera sinbolizatze alderagazta ebakitzen dute, eta horreta-rako, gastronomia gaietan adituaden pertsona bat gonbidatzendute urtero. Aurten Ruben Trin-cado Donostiako Mirador de Ulia

jatetxeko jabeak eta sukaldariakizango du gazta mozteko ardura. Bestalde, Artzain Egunean ur-

tero, Idiazabal Gazta defenditueta sustatzeko lanean aritu direnpertsona edota erakundeakomentzen dituzte. Omenaldi horiere, Gaztaren aurkezpen ekital-dian egin ohi da. 2014ko omenduaArdiekin hazi-jartze eta latxaarrazaren errekuperazio zentroaizango da. Zentro honek 25 urtebete berri ditu. Omenaldi honenxedea urte horietan guztietan la-txa eta karrantzana arrazen aldeegindako lana baloratzea da.

Artzainek ere izaten dituzte sa-riak egun honetan. Idiazabal gaz-taren kalitatea egiaztatu dutenartzainentzat gaztaren erregular-tasun sariak banatzen dira. Aur-tengo sarituak Santi EtxezarretaOlaberriako artzaina eta Sunbi-llako (Nafarroa) Luis Vicente La-rrarteren gaztandegia izangodira.

Aurtengoa Idiazabal gaztarendenboraldi berriaren aurkezpe-naren XX. edizioa izango da.1995ean egin zuten lehena, Ordi-ziako Idiazabal Gaztaren Kofra-diak eta Idiazabal Gaztaren Jato-rrizko Deiturak bultzatuta. Hel-burua Idiazabal gaztareninguruan festa egitea zen, horre-la, produktua sustatzeko, hobe-tzeko eta bultzatzako. Horrezgain, Idiazabal gazta egiteko ezin-bestekoak diren artzainei esker-ona eta meritua aitortu nahi izanzieten.Bestalde, beti hala izan ez bada

ere, Artzain Eguna apirilean os-patzen da, eta hori ez da halabe-harrez erabaki; data IdiazabalGaztaren prozesua kontuan har-tuta jarri zuten. Izan ere, artzai-nak abenduan hasten dira gaztaegiten, baina, jaterako hiru hila-bete egon behar du ontzen gaztakinfekzioak ekiditeko. Hori delaeta, behin hiru hilabeteak pasata,Artzain Eguna ospatzeko hilabe-te egokiena apirila izango zelaerabaki zuten.

Gaur aurkeztuko da Idiazabal gaztarendenboraldi berria, Artzain EguneanRuben TrincadoDonostiako Mirador deUlia jatetxeko jabeak etasukaldariak ebakiko dugazta berria Ordizian

Donostian elkartu dira aurten ere Artzain Egunaren harira urtero ematen dituzten datuak emateko. Irudian, gaurko ekitaldien aurkezpeneko unea.

2013an aurreko urteanbaino ia 70.000Idiazabal gazta kilogutxiago ekoiztu dira

Aurtengo omenduaArdiekin hazi-jartze etalatxa errekuperaziozentroa izango da

Ordiziako Artzain Eguneko eki-taldi esanguratsuenetako bat daIdiazabal gazta berriaren aurkez-pena. Urtero, aurkezpen horreta-rako gastronomia kontuetan adi-tua den norbait gonbidatzen dutegazta mozteko, eta aurten, egite-ko hori Ruben Trincado sukalda-riarena izango da. Trincado Donostiako Mirador

de Ulia jatetxeko sukaldia eta ja-bea da. Baina jatetxea irekitzera-ko ibilbide luzea egina da sukal-daritzan; besteak beste, Honda-rribiako Abarka jatetxean etaMartin Berasategiren BodegaAlejandron aritu zen lanean. Gai-nera, gastronomia ezagutza ega-rriz, atzerriko sukaldariekin ereegin du lan; hala nola Landetan,Parisen edota Ginebran.Halaber hainbatetan izan da

saritua sukaldari donostiarra.Jaso dituen sarien artean, ospehandiko bi ditu, 2006ean jasotakoMartin Berasategui-Alcorta sa-ria, eta 2011ko bere lehen Miche-lin izarra.Trincadori etxetik datorkio su-

kaldaritza zaletasuna. Mirador deUlia jatetxearen ardura hartzenduen hirugarren belaunaldia da,aurretik amona eta aita izan bai-tziren bertan.

Sarituak eta omenduakOrdiziako udaletxeko batzar are-toan, Trincado ez ezik, beste zen-bait gonbidatu ere izango diragaur goizean. 11:15ean hasiko daekitaldia, eta han, omenaldiaegingo zaio Ardiekin zentroari.Ardiekin zentroak 25 daramatzaardi latxa hazkuntza suspertzekolanetan. Era berean, ekitaldian, sariak

ere izango dira, hain zuzen ere,Gaztaren Erregulartasun Sariakbanatuko baitituzte. Aurtengosarituen artean Santi Etxezarre-ta Olaberriako artzaina dago. Etxezarretak odolean darama

artzaintza, familiatik baitarto-kio. Baina, ezbairik gabe, Etxeza-rretaren bereizgarria transhu-mante izatea da.Olaberriako ar-tzaina maiatzean bere herritikUrbiara joan ohi da artaldeare-kin. Etxezarretak ez ezik, nafa-rroako gaztandegi batek ere jaso-ko du aurtengo Gaztaren Erregu-lartasun Saria; hain juxtu ereSunbillako Luis Vicente Larrar-teren gaztandegiak.

Ruben Trincadosukaldariakebakiko du gaurIdiazabal gaztagaztea

Olaberriako SantiEtxezarreta artzainakjasoko du aurtengoGaztaren erregultasunsaria

2 Idiazabal Gaztagoierriko hitza• 2014ko apirilaren 23a, asteazkena

1.170.779pKilo gazta. 2013an Idiazabaljatorri izendapenaren barruanekoitzitako gazta kilo kopurua.

GZenbakia

Page 3: Idiazabal Gazta 2014

Negua bukatu eta udaberria etauda mendian igarotzen dute ar-tzainek eta ardiek, Aralarko etaUrbiako larreetan. Garai bateanherriko artzainek Ordiziako kale-ak nola zeharkatzen zituzten go-goraraziko dute gaur. 11:00etan2.000 ardik baino gehiagok zehar-katuko dute Ordiziako Alde Zaha-rra, Plaza Nagusitik igarota. Erahorretan, gaur egun garraioakematen dituen aukerei esker ka-sik ahaztuta dagoen pasadizoagogoratuko dute, garai bateko ar-tzainen transhumantzia gogora-tuz. Ez da, ordea, hori izango gaur

goiz osoan zehar Ordizian ar-tzaintzarekin lotuta ikusi ahalizango den ekitaldi bakarra. Izanere, Garagatza plazak ekitaldi ez-berdin ugari hartuko ditu,09:00etan hasita. Latxa arrazako50 bat artzainen aharien erakus-keta, lehiaketa eta salmentaegongo da. 200 abelburutik goraikusi ahal izango dira, eta antola-tzaileen arabera «Euskal Herrikoerakusleiho garrantzitsuena»izango da, «kalitatez eta kopuruzEuskal Herriko bakarra». Latxa mutur-gorriak eta latxa

mutur-beltzak ikusi ahalko dira,eta latxaren lehiaketa morfologi-koa izango da.

Gazta nola egiten den ere ikusiahalko da Garagartza plazan, etabaita mami dastaketa eta ardienile-mozte erakustaldia ere. Maki-naz eta eskuz ilea nola moztendieten ikusi ahalko da.

Arkumea burruntzianOhitura den moduan, arkumeaburruntzian ere dastatu ahalkoda gaur Garagartza plazan. Eus-kolabel etxeko 40 arkume burrun-tzian prestatuko ditu Karlos Iba-rrondok, eta 11:30etik aurrerapintxotan salduko dituzte –bildu-tako dirua Aspanogi GipuzkoakoHaur Minbizidunen Gurasoen El-kartearentzat izango da–. Herriko bost jatetxetan, bestal-

de, Idiazabal Menua dastatu ahal-ko da eta D’elikatuz Zentroa bisi-tatzeko sarrera ere jasoko dutemenua dastatzen dutenek. Zen-troa bere kasa bisitatzen duenakPasaporte Gastronomikoa ere ja-soko du opari, eta horrekin Asti-garragako (Gipuzkoa) Sagardoe-txea, Idiazabalgo Gaztaren Inter-pretazio Zentroa etaEzkio-Itsasoko Igartubeiti muse-oa bisitatu ahalko ditu. Gaur asteazkena izanik, astero-

ko azoka bisitatzeko aukera ereegongo da. Plaza Nagusian bil-tzen dira eskualdeko eta ingurue-tako baserritarren postuak.

Trafikoan aldaketakGaur Ordizian egingo duten Ar-tzain Eguneko azoka bereziakhainbat aldaketa ere ekarrikoditu zirkulazioari dagokionean,festa eremua dela-eta hainbat

Artaldetan banatuta 2.000ardik zeharkatuko dute gaurOrdiziako erdiguneaBaserritik mendirakobidea irudikatuko dute,garai bateko artzainentrasnhumantziagogoratuz

Artaldeek Ordiziako Alde Zaharra zeharkatuko dute gaur. ANE ARRIETA

EGITARAUA

p09:00. Aharien eta ardienerakusketa-lehiaketa. Garagartza plazan.p11:00. Artaldeak herrian ba-rrena. p11:15. Idiazabal Gaztaren den-boraldi berriaren aurkezpena,udaletxeko batzar aretoan.p11:30. Gazta egite erakustal-dia eta mami dastaketa, Gara-gartza plazan. p11:30. Burruntzian erretakobildotsaren dastaketa, Gara-gartza plazan. Aspanogi elkar-tearen alde. p12:15. Ile-mozte erakustaldia,Garagartza plazan. p13:00. Lehiaketen sari-bana-keta, Garagartza plazan.

GArtzain Eguna

Gaur Ordizian egingo den festarimaiatzaren 4an emango diote ja-rraipena Idiazabalen. Izan ere, etaurteroko legez, maiatzeko lehenigandean egingo dute Gazta Egu-na. Ekitaldiak, ordea, apirilaren29an hasiko dira. Idiazbalen lehen sektorea dina-

mizatzeko prozesuaren barruanlanean ari den Jabier JauregikArdi Latxa eta mendiko artzain-tzahitzaldia egingo du. Asteazke-na eta osteguna atseden egin eta

ostiralean, maiatzaren 2an, ja-rraituko dute Gazta Eguneko eki-taldiekin. Egun osoan zehar Ar-tzaintzaren inguruko jardunal-dia egingo dute, eta adituezberdinen parte harte hartzea-rekin artzaintzaren inguruko hi-tzaldiak egingo dituzte. Egun ho-rretan bertan egingo dute mamitxapelketa ere. Aurtengo lehiake-tak 25.aldia hartuko du eta udale-txeko areto nagusian izango da. Maiatzaren 3a, larunbata, ar-

tzainen mundura zuzendutaegongo da. Gaztandegiak bisita-tzeko aukera izango da eta umeeizuzendutako gazta dastaketa ereegingo dute. Arratsaldean Segu-rako Ondarre gaztandegira irtee-ra egingo dute eta ondoren GR 283Gaztaren Ibilbidetik itzuliko dira

Idiazabalera. Itzuleran sagardoaeta gazta oinarri dituen produk-tuen dastaketa egingo dute. Hitzaldietan, irteeran edo das-

taketetan parte hartzeko aurrezizena ematea beharrezkoa izangoda (943 18 82 03).

Lizarralderi omenaldiaMaiatzaren 4a, igandea, izango dafesta egun nagusia, eta orduanomenduko dute Joxe Mari Liza-rralde herriko artzaina. Egunosoko festa izango da, eta gertura-tzen direnek artzain ezberdinekegindako gazta dastatu eta bozka-tu ahalko dute. Artzaintzaren inguruko bizi-

modua bertatik bertara ezagutuahalko da maiatzeko lehen igan-dean Idiazabalen.

Idiazabalen maiatzaren 4an egingo dute Gazta EgunaJoxe Mari Lizarraldeherriko artzainaomenduko dute;apirilaren 29an hasikodira ekintzak

MAIATZAK 2, OSTIRALA

p10:00-15:00. Artzaintzareninguruko jardunaldi teknikoak.Aditu ezberdinek artzaintzariburuzko hitzaldiak egingo dituzte. p18:00. XV.Mami txapelketa.

MAIATZAK 3, LARUNBATA

p11:00-11:45. Gaztandegietanate irekiak. p12:00-12:30. Artisau tailerra.p12:30-13:15. Haurrentzat Idia-zabal Gazta dastaketa.p16:00-18:00. Irteera Segura-ko Ondarre gaztandegira.

p18:00-19:00. Gaztarekin etasagardoarekin egindako pro-duktuen dastaketa. pEgun osoan. Sagastiak lore-tan eta ardiak larreetanInsta-gram lehiaketa.

MAIATZAK 4, IGANDEA

p10:30. Gazta lehiaketa herri-koia.p11:00. Herriko artzainak gaztaegiten hasiko dira. p11:30. Ardien ile-moztea. p13:00. Herriko artzainari ome-naldia. p14:30. Herri bazkaria eta kan-tu saioa.

GEgitaraua

kale itxita egongo baitira. Auto-bus lineei dagokionean, berriz,hainbat aldaketa egongo direlajakinarazi dute Ordiziako Udale-tik. Goierrialdeako autobusak tren

geltokian, Otegi-Enean eta Mal-kaskon bakarrik geratuko dira(gainerako geltokietan ez da auto-busik geratuko); La Burundesa,Alsa-Continental eta Pesa kon-painietako autobusik ez da egunosoan geratuko Ordizian eta era-biltzaileek Beasainera joan be-harko dute. Tolosaldeako autobu-sak Tximistan geratuko dira etatrenak normal ibiliko dira.

Haurrentzako gazta dastaketa egingodute bihar D’elikatuz Zentroan

DGaurko Artzain Eguneko egitarauari bihar emango diote bu-kaera Ordizian. Izan ere, gaur ardiek eta artzainek protago-

nismo berezia izango dute, baina bihar gazta izango da nagusi.Hala, umeei zuzenduta Idiazabal Gazta dasteketa egingo duteD’elikatuz Zentroan. Gazta mota ezberdinak dastatuko dituzte(ketuak, ketu gabeak...) eta bakoitzaren berezitasunak zein direnikasiko dute. 6 eta 9 urte arteko haurrek parte hartu ahalko dutedastaketan, bihar 11:00etatik aurrera. Parte hartzeko ezinbeste-koa da aurrez izena ematea, zentroan bertan.

Idiazabal Gazta 32014ko apirilaren 23a, asteazkena• goierriko hitza

Page 4: Idiazabal Gazta 2014

Artzaina eta txakurragidari dituen burdi-nezko ardi-ilarakagurtzen du Gabiriko

Baztarrika baserrira hurbiltzenden edonor. Atarian bertan, etxehartan bizi direnentzat artzain-tzak berebiziko garrantzia duelasumatzen da. Susmo hau beneta-koa dela egiaztatzen da, atea ze-harkatu orduko, izan ere, AsierOsinalde (Zumarraga, 1974) etaEli Elgarresta (Gabiria, 1973), ar-tzainak dira; artzainak lanbidez,eta batez ere, izatez.Osinalde eta Elgarresta txiki-

txikitatik baserri giroan haziakdira. Batak zein besteak guraso-engandik baserriko bizimoduaren nondik norakoak jaso ditu;Elgarresta, Amelia Jauregi ar-tzainaren alaba da, hain zuzenere. Nolanahi ere, eta umetatikoso gertutik bizi izan badute ere,lanbide moduan ez dira betidanikhorretan jardun; bai Osinalde etabai Elgarresta oso bestelako lane-tan aritu dira. Artzain izan aurre-

tik, emakume gabiriarrak Zuma-rragako geriatriko batean eginzuen lan. Senarra, berriz, arotzaikasketaz, tornulari aritu zen Le-gazpiko enpresa batean .

Ondo hausnartutako erabakiaAlabaina, 2002an benetan eraba-ki garrantzitsua hartu zuen Osi-naldek, bere bizitza erabat aldatuzuena. Ez zebilen lanean oso gus-tura, horrenbestez, eszedentziahartu eta Baztarrikan hasi zen la-nean. Ez zen gehiago lantegirabueltatu. 2009an, berriz, AmeliaJauregiren alabak ere artzain-tzan lan egiteari ekin zion, amakaurretiko erretiroa hartu ostean. Ondo hausnartu zuten hartze-

ra zihoazen errepideak izan zitza-keen bihurguneen inguruan; bai-na, hori bai, ibilbidean ikusi dai-tezkeen paisaia ederrak ahaztugabe. Izan ere, biak jabetzen zi-ren«oso lan lotua» dela: «Baserri-ko lana ezagutzen genuen», diote,baina, bestalde, inork baino hobe-to zekiten «alde onak» ere badi-

tuela, esaterako, «zeure burua-rentzat lan egitea» azaldu du El-garrestak. Horrez gain, «Ameliaez zen gai ikusten bakarrik languztiei eusteko», eta familiakoguztiek kanpoan egiten zutenlan. Jauregik lanari eutsiko ba-zion, «eginbeharren bat alde bate-ra utzi beharrean zegoen; bestela,ardi gutxiago izan, eta horrekpena handia» ematen zien.Halaber, Osinaldek eszeden-

tzia hartu zuenean, haurdun ze-goen emaztea, eta horrek ere izanzuen eragina erabakia hartzekounean. Osinaldek azaldu duenez«zer pentsatua eragin zidan, erre-lebotan lanean ibilita, aste ba-tzuetan ia ez nuela umerik ikusiere egingo pentsatu bainuen». Elgarresta eta Osinalde artzai-

nak dira, baina baita baserrita-rrak ere. Beren jarduna, beste ar-tzain askorena ez bezala, ez da ar-diak jetzi, esnea saldu eta gaztaegitera mugatzen. «Zelaiak zain-du behar ditugu, batzuk gureakdira, eta beste batzuk errentan di-

tugu, eta horiek guztiak garbituegin behar dira». Gainera, bisitagidatuak ere antolatzen dituzte,nahiz eta aitortu dutenez, beheraegin duten «diru laguntzak ken-du dituztelako garraio gastuakordaintzeko».

Sakrifizio handiko lanaOrdu asko, jai egun gutxi, etagehienez ere, astebeteko oporrakurtean. Askok galdetuko dute,merezi al duen. Itaun horren au-rrean, bi artzainek aitortu dute-nez, «egun txarrak izatendira,bai, eta egun horietan nor-mala da galdetzea zertan ari ga-ren; baina gainontzeko lan guztie-tan bezalaxe, ordu beteko kontuaizaten da». Bestalde, diotenez, zenbaitetan

kosta egiten da seme-alabei uler-taraztea zergatik ezin dituztenzenbait ekintza egin, adibidez:«Semeak pilota torneo bateanparte hartu nahi zuen Olaztin(Nafarroa), apirilean hasi etaekainean bukatuko, baina guk

ezin ditugu hainbeste asteburujai hartu; berak ulertzen du hori,baina azken finean, joan eginnahi du, eta hori gogorra da».Nolanahi ere, zailtasunak izan

badituzten arren, pozik egotekoarrazoiak ere badira Baztarrikabaserrian. Artzaintza «bizitzekomodu bat da, ogibideaz harago, bi-zitza planteatzeko modu bat», etabizimodu horrek baditu alde

onak, esaterako seme-alabekinigaro dezaketen denbora. «Ezagu-nei entzun izan diet egun osoan ezdutela semea ikusi ere egiten, lan-orduak direla eta. Gure kasuan,lanean ari garenean ere, umeakinguruan izaten ditugu, beraz,denbora asko ematen dugu elka-rrekin» azaldu du Osinaldek.Zailtasunak zailtasun, artzain-

tzatik bizi dira Baztarrika base-rrikoak. Ez dute aberasterik espe-ro, ez da hori inondik ere helbu-rua; euren nahia hain bereaduten jardunetik duin bizi ahalizatea da. «Pozgarriena, lanari da-gokionez, urtean urtekoa salduahal izatea da. Orain, gehixeagokostatzen da, baina hala ere,maiatz alderako aurreko urtekogeneroa saltzea lortzen dugu oi-narrizko salneurria jaitsi gabe». Biak bat datoz oinarrizko sal-

neurria ez jaisteko hautuan, az-ken finean, lan guztietan bezala-xe, «kostuak kontuan hartuta bi-zitzeko behar dugun irabaziaerrespetatu behar da». Zenbaitekgeneroa saldu ahal izateko diruagaltzen du, Baztarrikakoek, or-dea, argi dute, hemen ezin badasaldu, kanpora joango direla, be-rriro, iaz Kataluniara joan zirenmoduan. Osinalde eta Elgarrestaren ar-

taldea ez da burdinezkoa, eta ziu-rrenik, ardiek eratutako ilara ezda beti atarikoa bezain zuzenaizango. Baina biek ezagutzen di-tuzte artzaintzaren ibilbidekobihurguneak, eta ondo dakite bi-dean aurrera egiten.

Asier Osinaldek eta Eli Elgarrestak artzantzatik bizitzea erabaki zuten orain urtebatzuk, eta egun, horixe da euren bizibidea. Artzai Gazta elkarteko kide ere badira.

Bizitzeko modu bat

Asier Osinalde eta Eli Elgarresta artzainak Gabiriako Baztarrika baserriaren atarian duten metalezko ardi ilararen aurrean. IRATI BADIOLA

Osinaldek tornularilana utzi, etaartzaintzan lan egiteaerabaki zuen

Euskal Herrian ez ezik,kanpoan ere aurkitudituzte merkatuak,Katalunian, kasu

4 Idiazabal Gazta Publierreportajeagoierriko hitza• 2014ko apirilaren 23a, asteazkena

Page 5: Idiazabal Gazta 2014

Publizitatea Idiazabal Gazta 52014ko apirilaren 23a, asteazkena• goierriko hitza

Page 6: Idiazabal Gazta 2014

Txoko guztiek dituztezaporeak eta lurrinak,tokian tokiko jakiak.Jaki horiek, ordea, ez

dira elikagai soilak, inguruarenberri ematen baitute, ez baitirahalabeharrez izaten herri jakinbateko janari kuttun bakarrik;hala, inguruko tradizioen eta bizi-moduaren erakusgarri izan ohidira. Goierriko –behe eta goi–eta De-

bagoienako esentzia mokadu ba-tean islatzea, ez da, inondik ere,erraza; baina, ziurrenik, xede ho-rrekin jaki bat aukeratzekotan,askok Idiazabal Gazta aukeratu-ko lukete; eta ez soilik bere ospea-gatik, baita zonaldean artzain-tzak izan duen, eta, egun orain-dik, duen garrantziaren erakus-garri delako.Ez da, horrenbestez, kasualita-

tea bi eskualdeetan barrena egi-ten den ibilbideak Idiazabal Gaz-taren izena hartu izana. Ibilbideazirkularra da, 95,7 kilometro ditu,eta 9,777 metroko desnibel meta-tua du. Zirkuitu osoa egiteko 34ordu behar dira, gutxi gorabehe-ra; alabaina, sei etapatan banatu-ta dago, eta hala, osoa egin nahi ezduenak zatika egin dezake. Ibilbidea Gipuzkoako Foru Al-

dundiko Berrikuntza, Landa Ga-rapen eta Turismo Sailak sustatudu, eta Gipuzkoako Mendizale fe-derazioak homologatuta dago.Eskualdeko hainbat udalek, era-kundek, artzainek, museok etabestelako baliabidek babestudute egitasmoa. Ibilbideak artzaintzara eta gaz-

tagintzara hurbiltzeko aukeraematen du, bide guztian zeharaurki baitaitezke bertan hainerrotuta dauden bi tradizio hauenaztarnak. Halaber, Idiazabal Gaz-taren Ibilbideari ekioten dionakGoierri eskualde osoa eta Deba-goienako paraje ederrenetako ba-tzuk ikusi ahal izango ditu.

Lehen etapaSegura-Mirandaola

Artzaintzak eskualdean garran-tzi itzela du, eta hori ibilbide oso-an sumatuko du bidaiariak. Bai-na horrez gain, beste zenbait jar-duerek ere, meatzaritzak etaburdingintzak, kasu, izan dute pi-sua inguru horietan, eta etapa ho-netan, hain juxtu ere, horiek izan-go dira protagonista artzaintzare-kin eta gaztarekin batera. Izan ere, ibilbidetik hurbil, Ze-

rainen, Aizpeako labeak ikustekoaukera dago. Labe horiek XX.mende hasierakoak dira, eta ga-rai hartan, mendiko meategieta-tik ateratako mineralak lantzekoerabiltzen zituzten. Meatzaritzaren arrastoek Ze-

raindik Legazpiraino gidatukogaituzte, hantxe baitago, Aztirijaitsi eta berehala Mirandaolaburdinola historikoa. SeguranArdixarra etxea ere bisita daite-ke, eta behin Legazpiko Mirando-lara iritsita Artzaintzaren Eko-museoa eta artzaintzaren ingu-ruko baliabideak ere bai.

Bigarren etapaMirandaola-Arantzazu

XIV. eta XVIII. mendeen artean,Legazpin burdinola ugari zeu-den, tartean, Mirandaola. Erai-kin eraberritu hau igandetanmartxan jartzen dute, duela zen-bait mende nola lan egiten zutenerakusteko.Handik gertu, meatzaritza

alde batera utzita, ia ezinbeste-koa da Erreizabal ArtzaintzarenEkomuseoan geldialdia egitea.Izan ere, museo honek, artzain-tzari buruz gehiago ikasteko au-kera eskaintzen dio bisitariari.Baserrian, alde batetik, abereakgidatzeko aukera dago. Bestetik,

Gipuzkoako Foru Aldundiko Berrikuntza, Landa Garapen eta Turismo Sailak GR-283 Idiazabal GaztarenIbilbidea osatu du. Sei etapa ditu guztira eta Goierri behea eta garaia eta Debagoiena zeharkatzen ditu.

Tradizio zaporeko ibilbidea

Ibilbidean zehar, oso ohikoa da artzainak artaldea gidatzen ikustea. Irudian artaldea Aizkorriko larreetan. ARGAZKIAK: IDIAZABL GAZTAREN IBILBIDEA

GR-283 DIdiazabal Gaztaren Ibilbidea

Txindokiren ikuspegia Aralarretik hartuta. Ibilbideko azken geldialdian, Ardixarra Etxea, Seguran.

Beasaingo Igartza Jauregia.LOINAZ AGIRRE San Adriango pasabide entzutzetsua.

6 Idiazabal Gaztagoierriko hitza• 2014ko apirilaren 23a, asteazkena

Page 7: Idiazabal Gazta 2014

ekoizleekin batera, Idiazabal gaz-ta nola egiten den ikasten da, eta,nola ez, gazta dastatzeko aukeraere izaten da. Horrez gain, zen-bait objektu eta tresna bildu di-tuzte, artzaintzaren bilakaeraezagutzera emateko.

Ibilbidean aurrera egiteko, Le-gazpitik irten, Brinkola pasa, etaBarrendiolako urtegi alderantzjo behar da. Etaparen amaiera al-dera, Jandoaingo artzain txabo-len ondotik igaro, eta ibilbidekopunturik garaienera iristen da oi-nezkoa, Biozkornako lepora.Behin hura pasata, zaldiak larre-an ikusiz, Arantzazu alderako bi-dea hartu behar da.

Hirugarren etapaArantzazu-Etxegarate

Ezinezkoa da Arantzazuko San-tutegi ikusgarriari ez errepara-tzea. XX. mendeko abangoardia-ren sinboloetako bat da, eta arki-tektura zale izan hala ez,edonoren arreta beragantzekomoduko artelana da.

Nolanahi ere, santutegia ez daArantzazuk bidaiariri eskain lie-zaiokeen gauza zirraragarri ba-karra. Arkitekturatik harago,edonor txunditzeko modukoa dainguru hartako paisaia naturala.

Arantzazutik Urbiara egin be-har da bidea gero. Izan ere, Urbia,lehengo eta oraingo artzainen bi-zipenen lekuko da. Horren era-kusgarri dira, megalitoak eta txa-bolak; agerikoa da gizakiak as-paldidanik izan duela bizilekuUrbia. Handik, Oltza ingurutikaurrera, San Adriango pasabide-ra iritsi eta, aurrera jarraituta,Añabasotik, Nafarroa, Araba etaGipuzkoaren mugara gerturatudaiteke.

Laugarren etapaEtxegarate-Lizarrusti

Hemen ere ez dira falta megalito-

GR-283 DIdiazabal Gaztaren Ibilbidea

ak eta tumuluak; agerikoa da ar-basoek ere egin izan zutela orainoinezkoan hanketara duen bidea.Eta ez da harritzekoa, ikusgarriabaita benetan, ikuspegia.

Gailurren artean, mendienbihotzean eta naturaren muine-an igartozen da etapa hau. Aldebatera begiratu, eta Nafarroaikus daiteke, beste aldera, berriz,Gipuzkoa; edonora begiratutaere, ederra da paisaia.

Bosgarren etapaLizarrusti-Ordizia

Urbian egin ohi duten legez, Lare-oko urtegiaren inguruko larree-tan ere bazkatzen dute ardiek.Artaldeak ez ezik, artzain txabo-lak ere ugariak dira, artzainen-tzat ohikoa baita ibilbide hau.

Mendien erraietatik pasa on-doren, etapa honek ibiltaria herrigunerantz darama, baina herrirairitsi aurretik, Lareok ikuspegizoragarria oparitzen die bertara-tuei. Azkenik Zaldibiatik barre-na Ordiziara iritsi daiteke.

Seigarren etapaOrdizia-Segura

Ibilbidearen azken etapan, ho-deien artetik begira izango duguTxindoki. Etapa honetan ere,bada zer ikusia, esaterako, Ordi-zia herria. Gaztagintza eta ar-tzaintza oso baloratuak dira ber-tan, eta jarduera horien presen-tzia esanguratsua da. Horiagerian uzten dute, besteak bes-te, Ordiziako Idiazabal gaztarenkofradiak, apirileko Artzain Egu-nak, edota Euskal Jaietan egitenduten gazta lehiaketa famatuak.

Bestalde, Ordiziara hurbiltzendiren turistek inguruaz gozatze-ko behar duten informazio guztiaaurkituko dute D’elikatuz zentro-an. Han, beste zenbait daturekinbatera, Idiazabal Gaztari buruz-ko informazioa ematen dute. Gai-

nera, azpimarragarria da zentro-ak hainbat irteera antolatzen di-tuela.

Horien artean, nabarmendubeharrekoa da gazta nola egitenden ikustera joateko Idiazabaleraantolatzen duten irteera.

Ordizia atzean utzi, eta pixka-naka hasierako punturantz abia-tu behar da. Baina bidean, badiraibiltariak ikusteko moduko le-kuak. Esaterako, Beasaingo Igar-tza Jauregia eta Olaberria, Goie-rriko Balkoia.

Handik kilometro gutxira dagoibilbideari eta gaztari izena ema-ten dien herria, Idiazabal. Goierribarnealdeko herri txiki honetan,besteak beste, artzainen monu-mentua eta Idiazabal GaztarenInterpretazio Zentroa ikusi eta bi-sita litezke.

Esan beharrekoa da azken ho-rretan, ibilbidearen informaziogune nagusia dagoela. Bertan,behar duten materiala izangodute eskuragarri ibiltariek, halanola, geraleku bakoitzean zigila-tzeko pasaportea, Gaztaren Ibil-bideko kamiseta, mapa eta gida.Era berean, ibilbidea osorik egi-ten dutenek gazta erdia eta sagar-do botila jasoko dituzte opari.

Horrez gain, Idiazabal Gazta-ren Interpretazio Zentroan, gaz-taren lehengo nahiz oraingoekoizte prozesua azaltzen dute,eta, halaber, artzaintzaren gaine-ko informazioa ere bertan eskuradaiteke.

Halaxe, konturatzerako, bizi-pen mordoxka bat motxilan gor-deta, bidaiariak ibilbide zirkularhonetako azken geldialdia egingodu. Tradizioak ibilbide guztianzehar izan dira ibiltariaren bide-lagun, askotan egin du denboranatzera; horrenbestez, ezin da itxizirkulua azken aldiz garai zaha-rretara jauzi egin gabe.

Ibiltariak, 37 ordutan pausuugari eman ondoren, azkena Se-guran emango du. Han, Erdi Aro-ko arrastoen artean, amaituko duibilbide hau.

LEHENENGO ETAPA

pIbilbidea: Seguratik Miranda-olara (Legazpi).pIraupena: 4h 25 minutu. pZailtasuna: Ertaina.pDistantzia: 12,6 kilometro. pGutxieneko altuera: 240 m.pGehienezko altuera: 615 m.

BIGARREN ETAPA

pIbilbidea: MirandaolatikArantzazura.pIraupena: 4h 45 minutu. pZailtasuna: Ertaina.pDistantzia: 12 kilometro.pGutxieneko altuera: 445m.pGehienezko altuera: 1190m.

HIRUGARREN ETAPA

pIbilbidea: Arantzazutik Etxegaratera (Idiazabal).pIraupena: 7h 35 minutu. pZailtasuna: Handia.pDistantzia: 20,6 kilometro.pGutxieneko altuera: 670m.pGehienezko altuera: 1200m.

LAUGARREN ETAPA

pIbilbidea: EtxegaratetikLizarrustira (Ataun).pIraupena: 5h 40 minutu. pZailtasuna: Ertaina.pDistantzia: 14.5 kilometro.pGutxieneko altuera: 640m.pGehienezko altuera: 950m.

BOSGARREN ETAPA

pIbilbidea: Lizarrustitik Ordiziara.pIraupena: 7h 55 minutu. pZailtasuna: Handia.pDistantzia: 22,93 kilometro.pGutxieneko altuera: 150m.pGehienezko altuera: 885m.

SEIGARREN ETAPA

pIbilbidea: Ordiziatik Segurara.pIraupena: 3h 55 minutu. pZailtasuna: ErtainapDistantzia: 13 kilometro.pGutxieneko altuera: 140m.pGehienezko altuera: 335m.

G Idiazabal Gaztaren ibilbidea

Idiazabal Gazta 72014ko apirilaren 23a, asteazkena• goierriko hitza

Page 8: Idiazabal Gazta 2014

Lehen sektoreak badu base-rritik irten eta plaza han-diago batean aritzeko gai-

tasuna, zer erakutsia baduelako,adibidez. Horren jakitun dira Or-diziako D’elikatuz zentroan, esa-terako, eta lehen sektorea turis-moaren alorrera bultzatzeko lane-an ari dira. Lehen sektoreandihardutenen lana plazaratu nahidute, ikusten denaren atzean zerdagoen erakutsi, lehen sektoreakzer biltzen duen jakinarazi, etahala baserritarrekin elkarlaneanlehen sektorea ezagutzera eman.D’elikatuz zentroan argi dute

horretan paper garrantzitsua jo-katu dezakeela turismoak, etabide horretan pausoak egiten aridira. «Sektorearen lana bultza-tzea da helburua, egiten dutenlan hori dena zabaltzea eta mahaigainean jarrita jendeari jakina-raztea. Hala, lehen sektorea in-dartzeaz gain, sare ekonomikoosoa indartzea da asmoa». Helbu-rua, turismoak lehen sektorearenpizkundean laguntzea da.Izan ere, turismoak eskaintzen

dituen aukerak aprobetxatu nahidituzte, bi indar eragileak batueta elkarrekin baliabideak sortze-ko, bai baliabide turistikoak etabaita lehen sektorearen alorreko-ak ere. Honekin guztiarekin, tu-rismo jasangarria indartu nahida, prozesu osoaren amaieranbaitago turismo jasangarriraahalik eta gehien gerturatzekohelburua.

‘Pasaporte gastronomikoa’Urte guztiko lana eskatzen du, or-dea, helburu horretara iristeak.Azoka bultzatzeko D’elikatuzekegiten duen lanari, artzaintzareninguruko eta gaztaren ingurukobaliabideak indartzeko egiten aridiren lana batu behar zaio, ar-tzaintza eta gazta baitira, besteakbeste, Goierrin lehen sektorekoprodukturik indartsuenetakoak. Hala, ia urtebeteko bidea egina

du Pasaporte gastronomikoa ize-neko egitasmoak. Sagardoa etagazta uztartzen ditu, bi produktugastronomikoetan oinarritzenbaita egitasmoa. Bi produktuenatzean dagoen ondare kulturalaeta naturala ezagutzeko eskain-tza da pasaportea.

Goierriko Idiazabal lurraldea–Idiazabal gaztaren ingurukoguztia biltzen du– eta Sagardoa-ren lurraldea deitutako eskualde-en arteko elkarlana ahalbidetzendu pasaporteak, eta museo gas-tronomikoetara bisitak, gaztan-degietara bisitak eta sagardote-gietan otorduak eskaintzen ditu.Baita hainbat deskontu, zozketaeta opari ere. Pasaporte gastronomikoaren

helburua belaunaldiz belaunaldijaso den ondarea herritarrei etabisitariei gerturatzea da.D’elika-tuzekin batera Idiazabalen dago-en Gaztaren Interpretazio Zentro-an aurki daiteke pasaporte gas-tronomikoaren inguruko infor-mazio gehiago. Bertan aurkituahalko da, baita ere, GaztarenIbilbidearen inguruko informa-zioa. Sei etapatan banatuta dago

GR-283 ibilbidea, eta guztira 95,7kilometro ditu. Etapa bakoitzaegun batean egiteko pentsatuadago eta Goierri, Urola Garaia etaDeba Goiena bailarak gurutza-tzen ditu.

12 hilabete, 12 produktuPasaporte gastronomikoak es-kaintzen dituen produktuez gain,ordea, badira beste hainbat pro-duktu lehen sektorearekin eta es-

kualdearekin lotura dutenak. Ho-riek denak bultzatzeko asmotansortu dute Ordizian 12 hilabete, 12produktuegitasmoa ere. Hala, as-moa, hilabete bakoitzean produk-tu jakin bati protagonismo edo in-dar berezia ematea da. Apirilean,gaur Ordizian egingo duten Ar-tzain Eguna aprobetxatuz, ar-tzaiaren Idiazabal Gazta izangoda produktu hori. Garaian garaikoa eta bertakoa

sustatzea da egitasmo honen hel-burua, eta hala saltzaileentzatgune berezi bat egokitzen dute as-teazkenero Ordiziako plazan egi-

ten den azokan. Hilabeteko azkenasteazkenean, gainera, produktuhorri lotutako erakustaldi gastro-nomikoa ere egiten dute. Horri lo-tuta, asteazkenean, apirilaren16an, Artzai Gazta Elkarteko bikide Ordizian izan ziren eurengazta azokan saltzen.

Urte guztiko lanaD’elikatuzek martxan dituen egi-tasmoei, ordea, urte guztian ze-har eskaintzen dituen eskaintzakgehitu behar zaizkie: gaztande-gietara bisitak, artzain txaboleta-ra bisitak... Horiei umeei zuzen-dutako gazta dastaketak gehitubehar zaizkie. Bihar bertan egin-go dute Idiazabal gaztaren hu-rrengo dastaketa, 11:00etan, D’eli-katuzen –izena zentroan bertaneman behar da–.Argi dago lehen sektoreak ba-

duela zer eskaini eta hori guztiaerakusteko ari da lanean D’elika-tuz, lehen sektorea turismo jasan-garriaren oinarri dela aintzat har-tuta beti.

Artzantzak eta lehen sektoreak gero eta lotura estuagoa dute turismoarekin, eta horren adierazle da Goierri ere. Urteak daramatza,adibidez, D’elikatuz zentroak artzainen lana herritarrengana gerturatzeko pausoak egiten, eta bide horretan jarraitzeko asmoa du.

Turismoa, lehen sektorea pizteko aukera bat

‘12 hilabete, 12 produktu’ egitasmoaren barruan Idiazabal gazta nabarmendu dute apirilean zehar. D’ELIKATUZ

Bihar egingo dute D’elikatuzen haurrentzako gazta dastaketa. D’ELIKATUZ

Azokaren alde lanean jarraitzen dute etasakelakorako aplikazioa ere osatu dute

DOrdiziako Udalak eta D’Elikatuz zentroak eskualdeko base-rritar ugari biltzen dituen azoka indartzeko lanean jarraitzen

dute, asteazkeneroko azokak duen oihartzuna handituz. Lan horriesker, eta lehen sektoreko ekoizleekin batera, azoka nekazal mun-duan erreferentea da, baita artzaintzari dagokionean ere. Lan horren oinarrietako bat da iaz azokako ekoizleen inguruan

sortu zuten sakelakorako aplikazioa. Azokanpostua duten ekoizleen datuak sakelakoan kon-tsultatzeko aukera ematen du: ekoizleei buruzkodatuak, produktuak, produzitutakoaren inguru-ko informazioa, azokako prezioak... Horretarakonahikoa da aplikazioa sakelakora jaistea.

Gazta eta sagardoaezagutzera ematea duoinarri ‘Pasaportegastronomikoak’

Apirilean ArtzaiarenIdiazabal Gazta izangoda protagonistaOrdiziako azokan

Urte guztian dagoartzaintzaren ingurukoturismo eskaintzaD’elikatuz zentroan

8 Idiazabal Gazta Publierreportajeagoierriko hitza• 2013ko apirilaren 23a, asteazkena

www.delikatuz.com www.idiazabalgaztarenibilbidea.com www.ordiziakoazoka.com