euskera4ibaizabal6 gaia 120415151605 phpapp02

11
 Laguntza gela 1 6. gaia Ulermena Irakurri istorioa: 1 Ilargiaren islada Hiru gizon beren herrira zetozen, bidaia luze bat egin ondoren. Nekatuta eta goseak zeuden. Halako batean, zubi batetik pasatzen ari zirela,ilargiaren islada ikusi zuten ibaiko uretan. -Begira!- esan zuen gizon batek-. Ibaian gazta bat dago! -Baina, ezin izango dugu hartu. Oso urruti dago- esan zuen beste batek. Halako batean, hiru gizonetako bati zerbait bururatu zitzaion… -Badakit- esan zuen-. Kate bat egingo dugu eskuetatik helduz. Horrelaxe hartuko dugu gazta eder hori. Eta halaxe egin zuten: elkarri eskua emanez, zubitik zintzilikatu ziren. Hala ere, oraindik pixka bat falta zitzaien gazta hartu ahal izateko.

Upload: urgazu

Post on 05-Oct-2015

27 views

Category:

Documents


0 download

DESCRIPTION

ejercicos dce eeuskera lh4

TRANSCRIPT

  • Laguntza gela

    1

    6. gaia Ulermena

    Irakurri istorioa:

    1

    Ilargiaren islada

    Hiru gizon beren herrira zetozen,

    bidaia luze bat egin ondoren.

    Nekatuta eta goseak zeuden.

    Halako batean, zubi batetik

    pasatzen ari zirela,ilargiaren

    islada ikusi zuten ibaiko uretan.

    -Begira!- esan zuen gizon batek-. Ibaian gazta bat dago!

    -Baina, ezin izango dugu hartu. Oso urruti dago- esan

    zuen beste batek. Halako batean, hiru gizonetako bati

    zerbait bururatu zitzaion

    -Badakit- esan zuen-. Kate bat egingo dugu eskuetatik

    helduz. Horrelaxe hartuko dugu gazta eder hori.

    Eta halaxe egin zuten:

    elkarri eskua emanez,

    zubitik zintzilikatu ziren.

    Hala ere, oraindik pixka bat falta zitzaien gazta hartu

    ahal izateko.

  • Laguntza gela

    2

    Gustatu al zaizu Ilargiaren isladaren istorioa?

    Zergaitik?

    Irakurri ondoren, erantzun:

    Zer ikusi zuten hiru gizonek ibaiko uretan?

    Hori lortzeko, zer bururatu zitzaien egitea?

    Zergaitik erori ziren hiru gizonak uretara?

    Nork egin zuen barre azkenean?

    2

    Eta behean zegoen gizonak esan zuen:

    - Aska ezazue pixka bat eskua,

    nik gazta hartu ahal izateko.

    Pixka bat nahikoa izango da.

    Goiko gizonak, orduan, nahi gabe eskua

    guztiz askatu zuen, eta hiru gizonak

    uretara erori ziren.

    Eta ilargiak barrez alde egin zuen handik.

  • Laguntza gela

    3

    Pentsatu beste bukaera bat eta idatzi:

    Kontatu istorioa labur, zure hitzetan.

    3

    4

  • Laguntza gela

    4

    6. gaia Lexikoa Zure ustez, zeren itxura du ilargi beteak?

    Adibidez:

    Asmatu beste lau gauza:

    Badakizu nola aldatzen den ilargia? Hauexek dira ilargiaren aldiak:

    Zein da zein? Orain zeuk idatzi :

    1

    5

    gazta platera ogia erlojua

    ilberria

    ilbehera

    ilbetea

    ilgora

  • Laguntza gela

    5

    6. gaia Gramatika

    Erlatibozko perpausak

    Aurkitu marrazkian eta borobildu:

    Kamiseta laranja duten jokalariek.

    Korrika doan txakurra.

    Buruan kasko urdina

    daraman neska.

    Lurrean dauden urtxintxak.

    Atzekaldean dauden

    puxikak.

    Txirristan jolasten ari

    diren neska-mutilak.

    Mahaian jaten dagoen

    neska.

    Lurrean dauden motxilak.

    Irakurtzen ari den neska.

    Paperezko hegazkina bota

    duen mutila.

    Apalategian dauden liburuak.

    Lurrera erori diren orriak.

    Mahai gainean dagoen ordenagailua.

    Alboko gelan dauden ikasleak.

    1

  • Laguntza gela

    6

    Idatzi esaldiak adibidean bezala:

    Junek madalenak egin ditu. Gorkak jan ditu.

    Junek egin ditueN madalenak Gorkak jan ditu.

    Gizon bat etorri da. Oparia ekarri du.

    Etorri den gizonak

    Liburua erosi dut. Etxean utzi dut.

    Amamak deitu du. Pastelak erosiko dituela esan du.

    Loreak erosi ditugu. Zimeldu egin dira.

    Marienek boligrafoa eman dit. Urdina da.

    1

  • Laguntza gela

    7

    6. gaia Gramatika Bizidunak eta bizigabeak

    MEDIKUARENGANA NOA ala MEDIKURA NOA.

    NOLA ESAN BEHAR DA?

    BIZIDUNAK BIZIGABEAK

    Medikuarengana

    Amamarengana

    Andereoarengana

    Etxera

    Dendara

    Okindegira

  • Laguntza gela

    8

    Begiratu marrazkiei eta osatu:

    Eskerrak goiz jeiki den gaur Saioa!

    Lehenengo joan da bizikletaz.Amonak

    ea ogia erosiko dion galdetu dio, eta Saioa

    abiatu da oinez.

    Gero, itzuli da berriro eta amamak

    ogitarteko goxoa eman dio.

    Azkenean, bizikleta hartu eta joan

    da . Heldu denean, etxera doazela esan diote lagunek.

    Orduan, Saioa ere, bueltatu da.

    Aukeratu zure ustez egokia dena:

    Hagineko minez nabil eta noa.

    Bazatoz nire jolastera?

    joango naiz etxerako lanak zuzentzera.

    joaten naizenean,oso ondo pasatzen dut

    joan naiz bazkaltzeko ogia erostera.

    2

    1

    DENTISTARA / DENTISTARENGANA

    ETXERA / ETXEARENGANA

    ANDEREOARENGANA ANDEREORA

    ZUENGANA / ZUETARA

    OKINDEGIARENGANA OKINDEGIRA

  • Laguntza gela

    9

    6. gaia Ortografia

    Irakurri ozen eta sailkatu hitzak:

    inauteriak, makila, sardina, apirila, erregina, ilargia,

    hagina, ispilua, botila, suhiltzailea, mutila, isilik, sorgina

    in

    1

    il idazten dena

    [ill] irakurtzen da.

    maila,mutila,zaila

    il

    in idazten dena

    [i] irakurtzen da.

    arraina,baina,hagina

    il in

  • Laguntza gela

    10

    Idatzi irudi hauen izenak azpian:

    Azpimarratu oker idatzitakoak, eta idatzi testua zuzen:

    2

    3

    Neskatilla pillotaren billa kaleraio joan zen. Kostatu

    egin zitzaion aurkitzea. Baia halako batean harri

    pilla baten gaiean aurkitu zuen.