ZAPALKUNTZATIK ASKATASUNERA
Obra honen edozein erreprodukzio modu, banaketa, komunikazio publiko edo aldaketa egiteko, nahitaezkoa da jabeen baimena, legeak aurrez ikusitako salbuespenezko kasuetan salbu. Obra honen zatiren bat fotokopiatu edo eskaneatu nahi baduzu,
jo CEDROra (Centro Español de Derechos Reprográficos, www.conlicencia.com; 91 702 19 70 / 93 272 04 47).
1. argitalpena: 2015 azaroan
Azala eta liburuaren diseinua:Gureberriak
Azaleko eta barruko irudiak:“Mattin”
Maketazioa:Itxaropena
© Gureberriak, 2015© EREIN. Donostia 2015ISBN: 978-84-9109-061-8
L. G.: SS-1379/2015EREIN Argitaletxea. Tolosa Etorbidea 107
20018 DonostiaT 943 218 300 F 943 218 311
e-mail: [email protected]
Inprimatzailea: ItxaropenaAraba kalea, 4520800 Zarautz
T 943 83 50 08 F 943 13 08 22e-mail: [email protected]
ZAPALKUNTZATIK ASKATASUNERA
AURKIBIDEA
Sarrera ...................................................................... 9
1. atala: Ur ilunetan ...................................................... 13
1.1. Inbasioaren gordintasuna ...............................................15
1.2. Bortxaren mozorroak ........................................................19
1.3. Minorizazio bideak: arrotz gure etxean ......................23
2. atala: Enbata. Itsaso txarrean nora ezean .............. 27
2.1. Demokrazia ...........................................................................31
2.2. Bakea .......................................................................................33
2.3. Arazo nazionalaren sozialtasuna ...................................37
2.4. Publikoa den pribatua.......................................................41
2.5. Izan edo ez izan: erabakigarri? .......................................43
2.6. Sinonimo eta antonimoak (I): erabaki eta autodeterminatu .........................................47
2.7. Sinonimo eta antonimoak (II): autodeterminazioa eta independentzia.....................51
3. atala: Politikaren itsasargia. Oinarrizko kontzeptuak ................................ 53
3.1. Politika ....................................................................................57
3.2. Subjektu politikoa ..............................................................61
3.3. Boterea ...................................................................................63
3.4. Erakundeak ...........................................................................67
3.5. Gobernua ...............................................................................71
4. atala: Iparrorratza: Zer behar dugu? ...................... 75
4.1. Estatua ....................................................................................79
4.2. Estrategia eta herriaren batasuna .................................83
4.3. Taktika eta estrategia .........................................................87
5. atala: Erein dezagun hazia gaurtik ......................... 91
5.1. Nazioarteko aferak .............................................................95
5.2. Errealismo politikoa ...........................................................99
5.3. Herriaren indarra .............................................................. 103
5.4. Amestu ................................................................................ 107
5.5. Hezi, ikasi, irakatsi ............................................................. 111
5.6. Grabitate zentroa ............................................................. 115
5.7. Erresistentzia ..................................................................... 119
5.8. Legitimitatea, legezkotasuna eta zilegitasuna ...... 123
5.9. Puskak eta osotasuna ..................................................... 127
“Any function in the child´s cultural development appears twice, or on two planes. First it appears on the social plane, and then on the psychological plane. First it appears between people as an interpsychological category, and then within the child as an intrapsychological category” (Haurraren garapen kulturalean, funtzio guztiak bi bider edo bi planotan azaltzen dira. Aurrena, plano sozialean, eta, hurrena, plano psikologikoan. Aurrena, gizartean, kategoria interpsikologiko gisa, eta, hurrena, haurraren baitan, kategoria intrapsikologiko gisa).
Lev Vygotsky
9
SARRERA
Mendeetan tratu txarrak jaso dituen herri bat gara. Hori ez da gure herriaren ezaugarri hutsal bat, oso sakona den zerbait baizik. Gure bizkarraren gainean daramagu denbora luzeko sufrimendua, mina… Pisu astuna daramagu geurekin. Testuingurua ez da aldatu, eta belaunaldiz belaunaldi jaio diren adaxka gazteek eta bide amaieran dauden zaharrek ere, denok barneratu dugu urruneko garaietatik datorren eta guk geuk nozitutako sufrimendu hori.
Gutako bakoitzak gorpuzten du mina, ezina, erresistitu nahia, bizi nahi eta ezina… gutako bakoitza baita herria, eta herria gutako bakoitza baita. Gu gara herria, eta herria gu da, ezin baita bereizi norbanakoa bere herritik. Gutako bakoitzaren (herriaren) jokabideetan, erraietaraino barneratutako azpiratu konplexua aurki dezakegu.
Ez gara salbuespena. Azpiratutako herri edo talde bakoitzak bere ezaugarri bereziak izan arren, hainbat faktore komun ditugu. Horrelakoetan gertatu ohi den bezala, azpiratze prozesuan iragandako hainbat faseren ondoren, une gogor batera iritsi gara gu ere. Zauritua dago gure begirada, azpitik begiratzen diogu munduari, barneratu dugu gutxiagotasun konplexua. Kanpotik jarri dizkigute kate sendoak, baina barruraino sartu digute haien pozoia, eta haien bidez ikusten dugu mundua. Kateek ez dute hain agerikoak izan behar, pozoiak egiten baitu lana eguneroko gure jokabide guztietan.
Azpiratutako taldeko norbanakoetan pozoi hori txertatzea funtsezkoa izaten da sistema zapaltzailea mantentzeko. Horrela lortzen baita, txotxongiloen antzera, gu geu menderatzailearen mesedetan aritzea, ohartu ere egin gabe geure aurka ari garela askotan.
Bizitzari begiratzeko betaurreko hilgarriak jarrita dauzkagu; begiradak berak hilko gaitu, baldin eta ez baditugu betaurrekoak aldatzen. Betaurreko horiek kentzean, ohartuko gara, be
10
girada aldatu ez ezik, ahotsa altxatu ere egin dugula, hizkuntza eta hizkera berreskuratu ditugula, mugitu ere errazago mugitzen garela…
Betaurrekoak aldatuta, zama arinduta, askatasunerako bidea argiago ikusiko dugu. Ulertuko dugu bide hori egiteko behar ditugun indarra eta sormena begirada aldatzean bakarrik lortuko ditugula.
Lagundu diezaiola, beraz, liburu honek irakurle bakoitzari barne pozoia botatzen, begirada garbitzen, ahotsa altxatzen eta duintasuna berreskuratzen.
1. atala:
Ur ilunetan
Oi gure herria, zer hintzen eta non hago
zazpi mendeko gauean zanpatua, itoa, zikiratua
ahuldua eta ohitua bortxara halabeharrez
ez ote duka jada kemenik
hire hatsa sendotzeko?
Jose Angel Irigarai
Mendeko egoerek, modu ageriko zein ezkutukoetan, iluntasunera daramate azpiratutako herria. Arnasa kendu nahi zaio, itomenean galarazi. Prozesu luzeago edo motzagoak izan daitezke, eta, atal honetan, horrelako gertaerek izaten dituzten hainbat ezaugarri orokor azaltzen dira.
15
1.1. INBASIOAREN GORDINTASUNA
“Gerrak eta genozidioak nonahi eta betidanik izan dira, garai bat bera ere eta kultura bat bera ere errespetatu gabe”.
Edward O. Wilson
“Nations are born out of travail and suffering” (Nazioak nekeetan eta sufrikarioan mamitzen dira).
Mahatma Gandhi (1869 1948)
Munduan izan diren inbasio edo konkista guztiak bortitzak izan dira. Hauek dira, besteak beste, biolentzia horrek eragindako sarraskiak:
1. Jendea hil, atxilotu eta erbesteratzea.
2. Lurraldea zatitu eta kanpoko jendea ekartzea, zapaldutako herrian bizirik geratzen direnak baino gehiago izateraino zenbaitetan.
3. Eraikitako guztia txikitu, menderatzailearen erakundeak sortu eta bertakoak direla sinetsaraztea.
4. Benetan gertatutakoa ezkutatu eta historia manipulatzea, historia garaileek idazten baitute.
5. Menderatutako kultura eta hizkuntza debekatu, mespretxatu, bortizki jazarri eta, azkenean, desagerraraztea.
6. Bertakoek, haiengan eragindako beldurraren bidez, hizkuntza propioa arbuiatzea eta gutxiestea.
7. Menderatzailearen kultura eta hizkuntza indarrez ezartzea, bertakoak direla pentsarazteko.
8. Betiko nortasuna zein den ahaztea eta etsaiaren nortasuna barneratzea; horrek betiko uxatzen du jatorrizko nortasuna berreskuratzeko grina.
16
9. Denboraren poderioz, egoera normala eta demokratikoa dela barneratzea.
Ez dugu inoiz ahaztu behar Euskal Herria ere inbaditu egin dutela. Goian aipatutako guztia jasan dugu, eta gure herriaren egoera ez da normala izango askatasuna lortu arte.
19
1.2. BORTXAREN MOZORROAK
“The oppressed suffer multiple forms of death and that submission to oppression for fear of physical death is tragically selfdefeating” (Zapalduek hainbat heriotzamodu pairatzen dituzte, eta heriotza fisikoaren beldurragatik zapalkuntzari men egitea tragikoki autosuntsitzailea da).
Hussein Abdilahi Bulhan
Herrien menderakuntza inbasio militarrarekin hasten da, eta ondoren dator okupazioa.
Prozesuak hainbat fase izaten ditu. Jendea hil, emakumeak bortxatu, ondasunak bahitu, bertako erakundeak desegin eta inbaditzailearenak jarri; hori da okupazioaren lehen fasea.
Horrek sortzen duen beldurra, egoerari oldartzeko izua, belaunaldiz belaunaldi transmititzen da, barneratutako jarreren bidez ere bai. Fase honetan, okupazioaren bigarren fasean, ez dago hasieran besteko biolentzia fisikoaren beharrik. Indarkeria fisikoa ez da hain agerikoa, instituzionalizatzen hasia delako. Mehatxua nahikoa da eta herria obeditzen hasten da, ezinbestean. Orduan sortzen da legedia, beldurrez obeditu beharreko legedia.
Inbaditzaileak, ondoren, bere krimena ezkutatu egiten du; herri zapalduaren memoriatik desagerrarazi. Historiaren bertsio gezurtia zabalduko du bere bitarteko guztiekin.
Hirugarren fasean, belaunaldi batzuen ondoren, herri zapalduak sinetsi egiten du gezur hori. Inbasioa ahaztu egiten du, eta ezarritako sistema goraipatzen hasten da. Behinola izan zuen botereaz ahaztu egin da, eta etsaiak emandako ogi apurrak onartzen ditu, botere osoa etsaien esku ez uztearren; botere osoa, baina, aspalditik dago etsaiaren esku.
20
Azken fasean, zapaldutako herriak okupazioaren legedia onartzen du eta askatasuna lortzeko bide bakarra legedi hori dela barneratzen du.
Okupazioaz ohartzea, jabetzea da independentziarako bidearen lehen urratsa.
23
1.3. MINORIZAZIO BIDEAK: ARROTZ GURE ETXEAN
“Cultural and physical violence toward some minorities seems to be an historical and political constant [...]. And it continues to be practiced with ardor by elites of newer nations today” (Zenbait gutxiengoren kontrako indarkeria kulturala eta fisikoa etenik ez duen kontu historiko eta politiko bat da, itxura denez, (...) eta nazio berrien eliteek ere grinaz erabiltzen dute gaur egun).
Richard Harvey Brown
Kultura (modu zabalean ulertuta) eta hizkuntza bortxaren jomuga izaten dira maiz. Haiek sendotzen dute, izan ere, beste hainbat ezaugarriren artean, herri bateko kideen artean elkarrenganako konfiantza. Ezaugarri komun horiek izatea beharrezkoa da herriak bizi nahi badu.
Gure nazioa, nazio euskalduna, gehiengoa zen garai batean, baina apurkaapurka gutxiengo bilakatu dute, aldameneko nazioen espansionismoaren erruz. Eta, nazioaren minorizazioaren ondorioz, gure kultura eta hizkuntza ere minorizatu dizkigute.
Horren harira, Joxe Manuel Odriozolak honela dio: “Botereak zapaldu egiten du, baina botereak gauzak egiteko ere balio du. Botereak (…) Iparraldean euskalduna frantsesten du, eta Hegoaldean euskalduna espainoltzen. Beraz, euskalduna espainolduta edo frantsestuta, euskaldun izateko arrazoia kentzen dio: kito, amaitu da euskal arazoa. Menderatzaileak menderatua bere familia nazionalean integratzen du. Horrelakorik ez da gertatzen gainerako dominazio sozialen egoeretan”.
Horrela, hizkuntzaren kasuan, esaterako, euskaldun elebakarrak ginenoi, bortxaz inposatutako elebitasun baten bidez (debekuak, zigorrak, eta abar), egun ezinezkoa zaigu euskaraz bizitzea.
24
Aldiz, espainolek eta frantsesek ez dute inolako arazorik egunerokoan euren kultura eta hizkuntzan bizitzeko. Euren nazio eskubideak bermatzen dizkien estatu bana dute. Guri, berriz, estatua kendu ziguten eta inork ez dizkigu babesten geure eskubideak. Zenbat arlo eta unetan ezin gara euskaldunok euskaldun izan edo ezin gara euskara hutsean bizi?
Herri gisa indar ematen digun etnokultura propioa babesteko egitura politikoa izan ezean, kanpokoarena barneratuko dugu. Orduan, geureak egin du. Jada ez gara Euskal Herria izango, Espainia edo Frantzia baizik.
Testuinguru horretan, bizikidetza eta kultur aniztasuna aipatzen dira sarritan; baina gure nazio eskubideak babestuak izatea, hau da, kultura eta hizkuntza hegemonikoen jabe izatea izango litzateke aniztasunerako lehen urratsa.