kortabitarte exposito - aulestiko udala - hasiera denei ela… e semeak a asuna ere o ditu ea dia...

7
Aulestiko Udalaren aldizkaria. Hogeita zazpigarren zenbakia, 2014ko negua. Sabin Kortabitarte Exposito Sabin Kortabitarte Exposito

Upload: doanque

Post on 17-May-2018

225 views

Category:

Documents


1 download

TRANSCRIPT

Aulestiko Udalaren aldizkaria. Hogeita zazpigarren zenbakia, 2014ko negua.

Sabin Kortabitarte Exposito

Sabin Kortabitarte Exposito

3

aurk

ibid

ea

Argitaratzailea: Aulestiko UdalaLege Gordailua: BI-2134/2011Diseinua, maketazioa eta inprimaketa: IBEGRAFIK

www.ibegrafik.com

Kultur agenda

Albiste laburrak 2

UdalaOSOKO BILKURAK 2

BADAKIZU... 5

GABONETAKO KULTUR EGITARAU BATERATUA 10

Gizartea

AlkarrizketaHERRITARREKIN BERBETAN Sabin Kortabitarte Exposito 6

Urriaren 29an egindako ohiko osoko bilkura:

ONARTU ordenantza fiskalak aldatzea.ONARTU eta ADJUDIKAU Oinarrizko azpiegiturak osa-

tu: hidranteak jartea baserri guneetan obra.ONARTU eta ADJUDIKAU Mendi ibilbideak egokitu

obra.ONARTU mozinoa, Sopuertako eskola publikoaren

aldekoa.ONARTU adierazpen instituzionala, emakumeei zu-

zendutako biolentziaren kontrako nazioar-teko eguna dala eta.

Osoko bilkurakAurtengo Gabonetan “Alkarregaz olgetan” kanpaina abiatu dau Lea Ibarreko Bardintasun batzordeak. Bertan, jolas eta jostailu egokiek eta ez sexistek euki beharreko ezaugarrien zertzeladak emoten deuskuez. Izan be, ezaguna da jolasek eta jokoek umeen garape-nean daukien garrantzia, eta batzuk edo besteak aukera-tzerakoan balore jakin batzuk bultzatzen doguzala.Aukeratu daiguzan, bada, irudimenean, sormenean eta parekidetasunean oinarritutako bizitza eredu askeak bultzatzen dabezanak; besteak beste, gure semeek sa-murtasuna eta afektibidadea be ikasteko eta gure ala-bek adorea eta ausardia be garatu daien.

Udan, udal ordezka-riek hainbat herri ba-tzar egin ebezan birzi-klatzearen garrantzia azaltzeko; besteak bes-te, organikoa banantzeak daukan garrantzia ikusi zan.Urte hasieran, gai organikoaren kudeaketa eroan-go dauen Vermican enpresako teknikariak jarriko dira zuekin hartu-emonetan (Lea Ibarreko Udal Mankomu-nazgoagaz alkarlanean ibiliko dan enpresa). Urtarril ha-sieran, teknikariak herriz herri ibiliko dira, izena emon daben herritarrak konpostaren inguruan hezten eta bir-ziklatzeko materiala banantzen.

Halandaze, izena emon daben herritar guztiek tek-nikarien deia jasoko dabe heziketa datak zeintzuk diran jakiteko. Gai organikoa birziklatu nahi badozu, eta oraindino izenik emon ez badozu, deitu 608 46 22 97 (kan-painaren inguruko informazinorako) telefonora, Lea Ibarreko Udal Mankomunazgora edo udaletxera, edota [email protected] helbide elektroni-kora idatzi.

ALKARREGAZ OLGETAN!

KONPOSTAjEA URTE HASIERAN MARTXAN

BILBAO BIZKAIA UR PARTZUERGOAK SANEAMENTU TASAK BUELTAU DAUZ

BRISKA TXAPELKETA

ZEMENDIAREN 25A: EMAKUMEENGANAKO INDARKERIAREN KONTRAKO NAZINOARTEKO EGUNA

ALBISTELABUrrAK

Luzaroan ibili ostean Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoagaz tirabiran, saneamentu zerbitzua ez daukien eta bidega-beki ordaindu daben bezeroei bueltau deutsiez tasak hil honen hasieran.

Lea Ibarreko briska txapelketa Munitibarren egin zan pasa dan abenduaren 7an. 17 hirukotek hartu eben parte, eta Jabier, Juan Mari eta Antoni Zelaia izan ziren irabazleak. Da-torren urtean Mendexan eukiko dabe aukera briskazaleek.

GABABUSA

EGUTEGI LEHIAKETA

2014. urtean zehar be, igaz lez, Aulestiko Udalak bultza-tuta eta Lea-Artibaiko Mankomunazgoak koordinauta, Gababus zerbitzua egon da hainbat herritako jaietarako. Eta aurten be, agerian geratu dira beronen arrakasta eta beharrizana. Izan be, guztira 3.246 erabiltzaile euki dauz (iazko bikotxa) Gababusak, eta horreetatik 241 izan dira aulestiarrak. Holan, gure herrietako gazteek modu segu-ruan eta alkarregaz etxera bueltetako aukera euki dabe, eta udalaren aldetik, datorren urtean be Gababus zerbi-tzua egon daiten ahalegin guztiak egingo doguz.

2015eko egutegi lehiaketarako be-deratzi lan aurkeztu dabez, eta Iñaki Gojenola lekeitiarra izan da irabazlea; 500 euroko saria jasoko dau. Berone-na izango da, beraz, 2015ean gure etxeetan zintzilikatuko dogun egute-giko irudia.

Aurten be, Zemendia emakume elkarteak deituta, Aules-tiko plazan alkartu gara aulestiarrok indarkeria matxista-ren kontra.Udalak bat egin dau deialdiagaz, eta aho batez onartu dau Aulestiko Udaleko Bardintasun batzordeak aurkez-tutako adierazpen instituzionala, eta berretsi dau bardin-tasun politikak sustatzeko konpromisoa.Era berean, indarkeriaren prebentzinoan eta autodefen-tsan beharra egiteko premina ulertuta, ikasturte hone-tan be, hezkidetza proiektua bideratu dau Bardintasun batzordeak, oraindino martxan dagoena, eta baita gaz-teentzako autodefentsa feministako ikastaroak be, biak ala biak parte hartze handikoak eta ondo balorautakoak.

Pasa dan azaroaren 23an, Lea Ibarreko umeen eguna ospa-tu zan, Mendexan. Egun osoan zehar, hainbat puzgarri eta tailerretan ondo pasetako aukera ederra euki eben umeek, eta arratsaldean, barre piloa egin eben pailazoekin. Dato-rren urtean, Gizaburuagan ospatuko da umeen eguna.

LEA IBARREKO UMEEN EGUNA

JOLAS ETA JOSTAILU EZ SEXISTAKJOLAS ETA JOSTAILU SEXISTAK

Sexu-generoa kontuan hartu barik jolastu

ahal izateko aukera ematen dutenak. Neskak edo mutilak jolasteko aukera

ematen ez dutenak.

Sexuari lotutako genero rolak errepikatzen ez dituztenak (ez indartzeko). Gizona edo emakumea izaten “irakasten”

dutenak.

Pertsona moduan, gaitasun anitzak

bultzatuz, osotasunean garatzen

laguntzen dutenak. Genero desberdintasunak azpimarratzen

dituztenak.Genero estereotipoei erantzuten ez

dietenak.

Generoak garatzen dituen gaitasunak baino askoz gehiago

lantzeko aukera ematen dutenak. Helduen eta umeen arteko harremana,

modu itxian, generoen araberako

jolasetan bideratzen dutenak.

Eredu zabal eta ez itxietan jolasteko

aukera ematen dutenak.Harremanak sexuaren arabera

markatzen dituztenak.

Generoari dagozkion bestelako baloreak

bultzatzen dituztenak (balore positiboak). Egungo genero zatiketa birproduzitzen

dutenak.

Parekidetasunean oinarrituta, bizitzarako

eredu berria bultzatzen dutenak.

JOSTAILU ON BATEN EZAUGARRIAK

Dibertigarria da, eta umearen interesa

iraunarazten du. Buru-argitasuna eragiten du, fantasia,

irudimena eta sormena. Umearen garapen mailara egokitzen da.

Erabilpen aukera ezberdinak ditu.

Ez da toxikoa; ezta arriskutsua ere.

Funtzionamendu arauak ditu.

Talde jolasa sustatzen du. Erraz konpontzen da. Salneurria eskaintzen dituen baloreekiko

proportzionala da. Ez da sexista.

JOLAS ETA JOSTAILU EZ SEXISTAK

Iturriak: - Juguetes sexistas y/o bélicos (Colectivo Paideia)

- Jolasak eta Jostailuak (Bizkaiko Urtxintxa eskola)

- Instituto Andaluz de la mujer

AlkarregazAlkarregazAlkarregazAlkarregazAlkarregaz

olgetan

Opariak erostean,

zure semeak edo

alabak bizitzan

jarraituko duen bidea

erakusten ari zara

Zergatik opari

batzuk batzuei

eta beste batzuk

besteei?

Eskaini opari

berdinak denei

horrela…

Zure semeak

afektibitatea eta

samurtasuna ERE

ikasiko ditu

Zure alabak, adorea

eta ausardia ERE

garatuko ditu

Lagundu zure

alabak jolas

teknologiko eta

kirolekoekin ERE

jolas dezan

Emaiozu zure

semeari aukera

etxeko beharrak ERE

ikasteko.

Ez mugatu bere

hezkuntza.

Opariek, bizitzan

jarraituko duen bidea

erakusten dute.

AULESTIKO

UDALA

AMOROTOKO

UDALAGIZABURUAGAKO

UDALA

MENDEXAKO

UDALA

MUNITIBARKO

UDALALEA-IBARREKO

MANKOMUNAZGOA

4 5 GU

Goikoiturri hau hanka-sartze handi bat izan zan, amaitu ebenerako konturatu zirelako ez ebala balio ganaduarentzat, eta orduan, “BEKOITURRIA” egin behar izan eben.Ura Arkoide inguruan hartzen eban goiko itu-rriak.BEKOITURRIA, esan dogun lez, hanka-sar-tzearen ondorioa izan zan, eta 1855. urtean egin eben.

Lekeitioko portua indartu nahian XIX. mendean egin eben bide ba-rriko mandaskatako bat da. Goikoak ganaduentzako ez eba-

la balio konturatu ziranean egin eban beste hau bidearen arkitektoa zan Juan Bautista Belaunzaranek.Ilunben hartzen dau ura beheko iturriak.

Badakizu…1854. urtean “GOIKOITUrrIA” egin ebela eta hau dala Aulestiko kalean jarri eben lehe-nengo mandaska? Lekeitiotik Montekalbora-ko bide barria egin ebenean, mandaskak jarri ebezan bide guztian zehar.

Eraikinen ikuskapen teknikoa egin beharra daukie berrogeita hamar urtetik gorako antxinatasuna dau-kien eraikinek, baita katalogauak eta babestutakoak be; Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Saileko 241/2012 De-kretuak arautzen dau betebeharra. Eusko Jaurlaritzak aldatu egin dau lehen ataratako dekre-tua, batez be ezarritako epeak bete ezinekoak ziralako; beste aldaketa batzuk be baditu dekretu barriak: ikuska-pen teknikoan, energia eraginkortasunaren ziurtagiria eta irisgarritasun fitxa sartu beharra. Beraz, 2013ko bagilaren 27an berrogeita hamar urte bete dabezan eraikinek EIT pasau behar dabe 2018ko bagilerako.Data horretatik aurrera, 50 urte beteten dabezan eraiki-nek hurrengo urtean aurkeztu beharko dabe ikuskapen teknikoaren ziurtagiria. Nork egin leike EIT?Arkitektuak eta arkitektu teknikoak; bakotxa arduratu behar da egokia dan profesionala kontrateteaz.EITren iraunaldia eta barritzeaEIT txostenak 10 urteko balioa eukiko dau, eta aldizka barritu beharko da.EITren kostua eta diru-laguntza lortzeko aukeraEtxebizitza-blokearen EITaren kostua 1.000 bat euro izaten da, beti be eraikuntzaren tamainaren eta etxe-bizitza kopuruaren arabera. Baserrien kasuan, prezioa 300-350 euro ingurukoa da.Eusko Jaurlaritzak diru-laguntzak emongo ditu EITa egi-teko, beti be errehabilitazino obrak egiten badira, eta 1.000 eurokoa gehienez be .EIT ziurtagiria aurkezteaEITa udaletxean aurkeztu behar da, gero udalek bialduko dabe Eusko Jaurlaritzara; udalaren ardura da eraikuntza-ren ikuskapen teknikoa beteten dala kontroletea, eta ho-lan dago jasota Euskadiko Lurzoruaren Legean.Zelan jakin eraikuntzaren antxinatasuna?www.euskoregite.com plataforma ipini dau Interneten Eusko Jaurlaritzak, EITak erregistretako eta eraikuntzen informazinoa kontsultetako.

ERAIKUNTZEN IKUSKAPEN TEKNIKOA (EIT)

Aurrekontua 20152014. urtea badoa, eta datorren urteko aurre-kontua prestatzen hasi gara. Aulestiko Udalak, igazko moduan, aurrekontu partehartzaileak osotu nahi dauz; legegintzaldi honetako azken aurrekontua izango da, ganera.Igaz, herritarren artean erabagi zan 328.000 euro baino gehiago zertan inbertidu.Deialdi zabala egin da herrian zein auzoetan, ba-tzarrak noiz diran kartelak ipinita, whatsappez, web orritik, Hitza egunkariaren bidez, auzo or-dezkarien bidez… Aurtengo lehenengo batzarra zemendiaren 26an egin zan. Bertan, udalaren igazko aurre-kontuaren betetze maila aztertu zan lehenengo, Udalaren egoera ekonomikoa gero, eta amaitze-ko, 2015. urterako egon leitekezan preminak. Ostean, herritarrek eurek ikusten dabezan pre-minak aitatzeko aukera be euki eben, egoteko-tan balorau eta hurrengo batzarrera eroateko.Bigarren batzarra abenduaren 17an da. Hau irakurten dozuenerako, batzar egun hori pa-sauta egon leiteke; bertan, herritarren artean, zertan inbertidu erabagiko da. Herritarrek inbertsino preminak aztertzeko au-kera euki dabe hiru astean zehar, lehenengo batzarrean dokumentazinoa banandu zanetik. Gogoeta honen helburua da abenduaren 17ko batzarrean kontsentsuak bilatuz, herriak modu zuzenean 248.260 zertan inbertidu erabagi-tea; kanpoko diru-laguntzekin 350.000 ingu-ru izan leitekez guztira.Ostean, batzar horreetan erabagi dana osoko bilkurara eroan eta aurrekontua modu forma-lean aprobauko da, eta horren barri hurrengo Udaletik aldizkarian emongo dogu.Eskerrik asko parte hartu dozuen danoi!

6 7

HER

RIT

AR

REK

INB

erB

eta

n 1970. hamarkada hasieran zelako egoera egoan Lea Ibarran?Sabin Kortabitarte.— Eskualdearen irudia hau zan: adin piramidea alderantziz, batazbesteko adina 40 urte, esko-lak desagertuta, beharrik egiteko tokirik ez… Eskualdeko promozino taldeak sortu ziran, eta hausnarketak egiten hasi ginan eskualdearen ganean. Hainbat arlo tratetako taldeak sortu ziran; urtean behin batzen ginan, asteburu osoko jardunaldian, talde bakotxak egindako lana alkar-banatu eta bateratzeko; eta, beste gauza batzuen artean, ikusten zan enplegua sortu beharra egoala, bertotik berto-rako enpresak sortu behar zirela; argi geunkan ez gendua-la multinazionalik nahi, lanpostuak gaur sortu eta bihar desagerrarazoten dabezanak. Sasoi haretan, gure helburua jentea kontzientzietea zan; he-rri handiago batera bizitzen joateak estatus sozialean maila bat igotea ekarren askoren ustez, seme-alabak beharrera joiazan eta gurasoak eurekana, baserriak hutsitu egin zi-ran, eskualdean ez egoan lur urbanizagarrik... Herritarrak

kontzientziau behar ziran, konfiantza sortu behar zan geure buruakan. Frankismo denporak ziran eta mahai ingururik ezin zan egin jentea kontzientziau ahal izateko.

Noiz hasi zinan Amorotoko eta Lea Ibarreko garapenagaz kezkatzen?S.K.— Nik 12 urtegaz urten neban herritik kanpora ikastera eta 20 urtera arte ez neban ia hartu-emonik euki eskual-deagaz; eta ezta kezkarik be! Ikasketak amaitu nebaza-nean, aukera batzuk euki nebazan: bertan geratu, enpre-sa suizar batera joan… Orduan hasi nintzan planteetan zer egin nire bizitzagaz; atzerrira joan beharrean, hemen

geratzearen aldeko apustua egin neban, nahiz eta ez zan erreza izan, ez egoan beharrik eta. Zortea euki ne-ban, ze Markina-Xemeinen Lea Artibaiko Ikastetxean arlo barri bat ipini eben martxan, eta bertan hasi nin-tzan irakasle. Aukera ezin hobea zan eskualdearen garapenari dediketako; eskualdean nengoen, eta ganera, irakasle moduan egonda, denpora neukan. Irakasle egoteak beste herrietako gazteekin har-

tu-emonak sendotzeko aukera emon eustan, eta baita Lea Artibaiko plan estrategikoetan parte hartzeko be.

Zein urtetan etorri zinan Amorototik Aulestira?

S.K.— 1973. urtean etorri nintzan Amorototik, baina nik hartu-emona betidanik euki dot Aulestigaz, osaba-ize-koak neukazan Torrekertan eta. Aulestira etorri nintzanean, hartu-emon handia neukan hemengo gazteekin, Lea Ibarreko promozino taldeeta-tik ezagutzen nebazan.

Frankismo sasoia izanda, zelan sortu zenduen guraso alkartea?S.K.— Lea Ibarreko promozino taldeetan pentsetan ziran egin behar ziran ekintzak eta mahainguruak zeintzuk izan-go ziran, baina ekintza horreei kobertura legala emoteko sortu zan guraso alkartea, mahai inguruak “kamufletako”. Promozino taldeko planifikazino estrategikoan helburu asko geunkazan, eta horreek herriratu beharra egoan (es-kolak berreskuratzea, udaletan gaur egungo estruktura lortzea, industrialdea egitea…). Halan eta guzti be, ez zan izaten erreza mahaia antolatzea, baina Guraso Elkartea-ren izenean eskatuz gero lortzen zan, elizetan egiten ziran, Gobernu Zibilean baimena eskatuta.Lea Ibarrako bost herrietan sortu ziran guraso alkar-teak, eta ostean, Lea Ibarreko Elkarteen Koordinadora sortu zan. Elkarte horreek udaletik kanpo egozan era-kundeak ziran; udalak, lagundu beharrean, oztopoak ipinten ebazan. Gaur egun, Guraso Elkartearen hasierako helburu hau desitxuratuta dagoela esango neuke.

Urregarai ikastolaren sorreran be ibili zinan… S.K.— Sasoi haretan, eskolaurrea egoan, eta sei urtegaz Markina-Xemeinera joaten ziran. Baina, gu ez gengozan ados, ze irakasleak “erdaldunak” ziran; beraz, 1976-1977 ikasturtean, Guraso Elkartearen laguntzagaz, Urregarai ikastola moduan antolatu ginan, eta ez genduzan ma-trikulau “eskola nazionalean”. Lehen ikasturtean Gema egon zan irakasle, gero urteka ikasturte bat gehitzea erabagi genduan publiko moduan, eskolaurrea ikastola moduan itxita. Eskolaurrera Lurdes etorri zan eta Gema publikora pasau zan. Ez zan izan behar erreza, ze udale-txeko gelak titularidade publikoa eukien, eta desafektau egin behar ziran; hori Madrilen egiten zan; eta idazkaria be ez egoan gugaz ados.Eskolaurrea ikastola moduan urte askotan egon da. Ikastolako behargin guztiei lanpostua bermatu arte egin genduan presinoa.Eskola sortzen eta mantentzen behar asko egin da eta prespektiba hori ezin dogu ahaztu. Herri txikietan es-

kola kentzen badeuskue eta lanpostuak kentzen ba-deuskuez, ez dago ezer!

Bitartean, udaletxean be bazenbilzan…S.K.— Promozino talde honeetan hausnartu genduan beste gai bat zan, taldekideok lehenengo hauteskun-de demokratikoetan udaletxeetan sartu behar gendu-la, eta papelean geunkan planifikazino guztia martxan ipini. Beraz, lehenengo legegintzaldian sartu nintzan eta bigarrenean jarraitu neban; geroago, Euskal Herri-tarrok taldeagaz beste legegintzaldi bat egin neban, Gema alkate zala.Ordurako Lealde sortuta egoan, eta Herriola be bai, baina kontraesanak egozan: Lea Ibarra osoan m2 bat be ez egoan industria eraiki ahal izateko, ezin zan erai-ki industriarik. Arau guztiak aldatu beharra egoan eta udal demokratikoekin presinoa egiteko modua egoan; nahiz eta asko kostau, lortu egiten zan. Lehenengo pla-neamentu aldaketa bigarren legealdian egin genduan. Aurreko legea absurdoa zan.

Ataraten zenduan denporarik etxekoekin egoteko?S.K.— Asko ez dot atara, baina zorte handia euki dot, beti babestu nau Karmelek, hasi umeak txikiak zirene-tik eta orain arte, atzeko isileko behar hori beti euki dot; horri eskerrak egin dodaz egin dodazan behar guztiak! Eta, nahiz eta babestua sentidu nazen, pena emoten deust umeentzako nahikoa astirik atara ezak.Saiatu naz koherentea izaten neure bizitzan, eta horrek erronkak hartzera eroan nau. Esate baterako, Okamika proiektua egin genduanean, gerente bat behar zan, eta niretzako “marroi” bat zan, ze nik Lea Artibai Ikaste-txean behar finkoa neukan; baina, hasieratik Okamika proiektuan sinisten neban eta erronka heldu eta eutsi egin neutsan.

Sabin Kortabitarte exposito

Jubilau barri dan Sabin Kortabitarte Expositorengana (Amoroto, 1946) jo dogu, berak herrigintzan eta eskualdeko garapenean egin dauen beharra ezagutzeko asmoz.

98

Musika eskolako sortzaile be izan zara, eta jarraitzen dozu…S.K.— Sasoi haretan, musika ikas-tea pribilejiauentzako zan; baina, nik kanpoan ikasten egon nintza-nean, aukera euki neban musika be ikasteko. Musika nire pasinoa da! Askotan akordetan naz Don Emi-liok esan eustanagaz: “Asko har-tzen dauenak ez dau berarentzako hartzen, emoteko baino”; eta holan, guraso alkartearen laguntzagaz txistulari taldea sortu zan. Horrek solfeoa irakasteko beharrizana sortu eban, oinarria behar baita instrumenduak jo ahal izateko. Mu-sika eskola sortzeko orduan bi aukera egozan: batetik, pribilejiau bakarren batzuentzat aukera izango zan kon-tserbatoriorako eredu estua jarraitu edo musika ikastea herritar guztiengana hurreratuko eban aukera zabaldu; bigarren aukera horren aldeko apustua egin genduan.Musika eskolaren inguruan sortu dira baita be txaranga, danborrada, korua… ez da izan bakarrik arlo akademi-koan, baita herria alaitzeko be. Musika eskolako adarrak oso garrantzitsuak dira, eta arlo akademikoa desagertu-ko balitz, bere adarrak be pikutara joango lirateke!

Okamikako industrialdearen sortzaileetako bat izan zara…S.K.— Okamika eskualdeko garapenerako tresna bat izan da. Garapena, berez, industrialde bat baino gehia-go da: eskolak berreskuratzea, udal demokratikoak iza-tea, arau subsidiarioak aldatzea, herritarrei zerbitzuak eskaintzea… Okamikako industriagunea bertoko enpresa txiki eta koo-peratiben haztegia izatea nahi genduan. Gure ibarrean ez egoan enpresarik, baina beharrezkoak ziran enplegu-rik izango bazan; eta, lehenengo enpresa txikiak sortzen hasi ginanean, ez egoan non kokatu, hau da, horretarako lur industriala behar genduan. Lea ibarrean leku estrate-giko bat aurkitu behar zan, erdialdean nahi genduan eta zailtasun gehien eukana Gizaburuaga zan (anexinoaren

arriskuaren ondorioz)… Gi-zaburuagan ipinten ba-genduan herriari lagundu egingo eutsan, eta bes-talde, ez eukan bizitzen joateko erakargarritasun

handirik. Geroago beste arazo batzuk etorri ziran: azalera minimoak, inguru-menari ahalik kalte gitxien egitea…Prosezu luzea izan zan, eta udalen aldetik lagun-tza osoa euki genduan.

Okamikako industrialdea Gizaburuagan kokatuta

dago, baina ez da Gizaburuaga-ko Udalarena bakarrik, Lea Ibarraren Udal Mankomunita-tearena baino; bost udalerrion ahaleginagaz egin zanez, onurak be danonak izan behar dira. Kalidadezko indus-trialdea behar zan. Ez genduan nahi herri bakotxean “txi-ringitoak” ipinterik; beti be, Lea ibaiari ahalik eta kalte gitxien eginda. Industrialdearen defentsa egiteko, Eusko Jaurlaritzan eta Bizkaiko Foru Aldundian erabili genduan argumentua zan beste herrietako udalek uko egingo eu-tsiela lur industriala sortzeari; Aulestik Aldakor ingurua mantendu dau, lehen be enpresa egoalako. Beraz, Oka-mikatik eratorten diran zergak ez dira Udalarenak, Man-komunitatearenak baino. Baina, Mankomunitateak diru hori ezin dau erabili bere gastu arruntak ordaintzeko, garapen funtsa izeneko partidara doa, eta proiektu ba-rriak egiteko erabilten da, adibidez Laneko funts honeen laguntzaz sortu zan. Eta, beste batzuen artean, Murla bultzatzeko be funts hori erabiliko da.

Zenbat urte egin dozuz gerente? Zelako esperientzia izan da?S.K.— 20-22 bat urte egin dodaz; alde batetik, espe-rientzia oso polita izan da, eta gatxa, bestetik. Proiek-tu gatxek beti erakarri izan nabe; inork ezer ez deusku oparitu, lortu egin behar izan dogu.Enpresa asko dagoz, eta leku guztietan lez, krisiaren eraginez enplegua galdu da, baina enpresak mantendu egin dira, bat edo bi izan ezik. Beraz, orain arte enple-gua bermatu badabe, gauzak aldatzen direnean barri-ro enplegua sortzeko ahalmena eukiko dabe; momentu honetan be enpresa txiki bi dagoz ipinteko.

Okamikako industrialdeko teknikoek eta Lea Ibarreko Mankomunitateak garapen batzorde bat dauka. Zelan funtzionetan dau honek?S.K.— Okamikak Lea Ibarreko Udal Mankomunazgoagaz batera garapen batzorde bat dauka. Batzorde honeta-

tik sortu dira Lea ibilbidea eta Bengola proiektua, adi-bidez. Batzorde hau eukitea oso garrantzitsua izan da, ze holan Okamikako plangintzen barri dauka, eta par-taide da Mankomunazgoa. Okamikako 25. urteurreneko hausnarketa prozesuan, hurrengo 20 urteetako erronkak ipinten hasi ginan. Argi ikusten zan proiektuen dibertsifikazinoa behar zala, Azaro fundazioko enpresa proiektuen leihaketan ikusten zalako gehienak zerbitzu enpresak zirela, eta produkzinoko enpresak gitxituz joiazala. Halandaze, oraingo erronka da zerbitzu munduko enpresa proiek-tuak eskualdean kokatzea, eta hortik urteten dau Murla zerbitzu gunearen ideiak.

Beraz, Murlako zerbitzu enpresen ideia be zeurea izan da…S.K.— Produkzino enpresentzako badaukagu tokia Okamikan, modu espekulatiborik barik lokalak lortze-ko; zerbitzu enpresentzako, ostera, ez dago ezer; Le-gamin edo Berrigunean egon ahal dira, baina hiru urte pasetan direnean urten egin behar dabe; eta lonja bat baimen guztiekin ipintea oso gatxa eta garestia da.Lekua aukeratzeko orduan Okamikan barik beste leku batean egitea pentsau zan. Aulestin egitea justua zala pentsau zan, ze Oletarako baegoan proiektu bat Lekei-tioko enpresa txikientzako almazena egiteko, eta Muni-tibarren Bengola egoan. Eta Murla ingurua egokia zan, zerrategiak inguru guztia apurtzen ebalako eta lursail bat berreskuratzea garrantzitsuagoa dalako beste bat kalifiketea baino.Murla atzeratzen dago, krisi sasoiak harrapau dauela-ko, baina apurka-apurka egingo da.

Euskal Herria Bilduko Gobernu taldean be joan zinan azkenengo Eusko Jaurlaritzako hauteskundeetan… S.K.— Hauteskundeen aurretik, Bilduk kontseilariak izen-tauta euki nahi ebazan, arlo bakotxeko espezialistak. Niri industriako arduradun joateako eskatu eustien. Proposatu eustienean, zalantza asko euki nebazan, baina ilusinoz be-tetako proiektua zan, eta egin beharra egoan.

Amaitzeko, zein da herriaren eta eskualdearen garapenaren erronka nagusia etorkizunari begira?S.K.— Ni gehien arduratzen nauen erronka ez da gure sare enpresarialaren modernizazinoa leihakortasunari begira; hori egiten dago, eta egingo da. Horretan la-guntzeko dago, besteak beste, Azaro Fundazinoa.Jente askok pentsetan dau “guk lortu dogun” guztia be-tidanik hor egon dala, eta horrek asko kezkatzen nau. Benetako erronka da alkartasuna eukitea eskualdeko beste herriekin, eta gazte jenteari espiritu hau kutsa-tzea gustauko litzakit.Jentea kontzientzietan bada, eta erronka barriei kolpe-tako prest badago, beti egingo dira gauzak. Okamika-ren eta Lea Ibarraren garapenean aurrera egiteko egin diren ekintzen giltza KONTZIENTZIAZINOA eta GEURE BURUETAN sinistea izan da. Tokiko garapenik ez badago, ez dago garapenik. Gara-pena tokiko garapenetik hasten da, edo ez da garape-nik izango, ni horregaz konbentziduta nago. Eta tokiko jentea ez badago kezkatuta, ez dago garapenik.Atzera begiratu beharra dago aurrera egiteko, eta go-goratu eragin herritarrei nondik gatozan eta zenbat kostau dan proiektu horreek guztiak aurrera eroatea.

10 11

Gabonetako kulturagenda bateratua

Abenduak 2418:30ean, OLENTZEROREN ETORRERA, ABESBATZAK ALAITUTAGazte Asanbladakoek GAZTAINA ERREAK BANANDUKO DABEZ.

Abenduak 30“SARE”-a osatzera goaz19:00etan, musika gelan.

Urtarrilaren 1etik 31raAULESTIKO KIROLDEGIA DOAN PROBETAKO AUKERAEskatu sartzeko txartela udaletxean.

Abenduak 2816:30ean, aulestiarren arteko I. BRISKA txapelketa (Gaztetxean eta txokoan, izenematea doan)

Abenduak 23ESKOLAKO UMEAK ETXEZ ETXE GABON KANTAK ABESTERA09:30ean, baserririk baserri joango dira, eta 11:30etik aurrera, kalean kantauko dabe.

GAZTETXEKO KIDEAK ETXEZ ETXE GABON KANTAK ABESTERA16:00etan, baserririk baserri joango dira, eta 20:30etik aurrera, kalean kantauko dabe.

Abenduak 30“MADIBER magoa”18:00etan, udal areto nagusian.

Abenduaren 2716:00etatik 19:00etara BARRE TERAPIA Erabilera anitzeko gelan

Abenduaren 19ESKOLAKO UMEEN ANTZERKIA. 19:00etan udal areto nagusian. Ostean, TALO jANA ARKUPEAN.

Abenduak 26URTEKO AZKEN BARIKUA20:00etan, “Euskal Preso eta Iheslarien eskubideen alde”

Abenduak 29“ERIZ magoa”18:00etan, udal areto nagusian.

Urtarrilak 416:30ean, aulestiarren arteko I. MUS txapelketa (Gaztetxean eta txokoan, izenematea doan)

Urtarrilak 319:30etatik aurrera, PINTXO-POTEO HERRITARRA (Sorpresak egongo dira)

Abenduak 31URTEA AGURTZEKO, MENDI URTEERA ILUNZARRERA.10:00etan, Basabe-Soloeta parkinean, oinez eta bizikletaz joateko zein Nabarnizera kotxez joan eta handik oinez joateko. 12:00etan, Ilunzarren brindisa.

Urtarrilak 316:00etan, parkean GABONETAKO III. FUTBOL PARTIDU TRIANGELUARRA

Urtarrilak 10EUSKAL PRESOAK EUSKAL HERRIRA manifestazinoa17:30ean, Bilbon (autobusa egongo da).

Urtarrilaren 17–18ESKI URTEERA CANDANCHUra

Urtarrilak 217:30ean, GAZTETXOEN PELOTA PARTIDUAK, Torrezelai frontoianLea-Ibarra Motrollo Pilota Elkartearen eskutik.

Urtarrilak 315:30etatik 19:30etara SENTITU, PENTSATU, EKIN ETA MUGITU FEMINISMOAN

Aulestiko UdalaDonibane enparantza 1Telef. 94 627 90 06Faxa. 94 627 91 1748380 AULESTI (Bizkaia)[email protected]@[email protected]