berriak

8
ALBISTEAK HAYIAN tifoia azaroan. Haian izeneko tifoia Vietnamera iritsi da, 100 kilometrotik gorako haize indarrarekin. Hiru egun igaro dira Filipinetatik pasatu zela. Filipinetan oso suntsigarria gertatu da tifoi hau: 10.000 hildako izan dira, 300 km orduko haizeteen ondorioz. Bestalde, 600.000 pertsona kanporatuak izan dira euren herrietatik suntsipen horri alde egin ahal izateko. Espainiako erregeak esan du ez dagoela espainiarrik hildakoen artean. Adur Barandiaran. 6.maila Arnau Elgarresta. 6. maila GAZTE BAT HIL DA BEHOBIA-DONOSTIAN Atletismoko festa arrakastatsua izan behar zuena, erabat tristetu da neska gazte bat hil dela jakitean. Hildakoaren izena Arantza Ezkerro Lekunberri zen, 30 urte zituen eta Zizur Nagusikoa zen. Beste aldetik, berriz, Pedro Nino gailegoak irabazi du aurtengo gizonezkoen proba eta neskena, berriz, Claudia Beobidek. Fortuna Kirol Taldeak komunikatu batean adierazi du asko sentitzen duela gazte honen heriotza. Bere heriotza arnasa eta bihotza gelditu zitzaizkiolako gertatu zen, helmugatik oso gertu zegoela. Lasterketa honetako azken heriotza 2010. urtean gertatu zen, Cesar bizkaitarra hil zenean hain zuzen. Sara Aramendi. 6. maila Aitana Perez. 6.maila

Upload: eguzkiberrialdizkaria

Post on 08-Mar-2016

233 views

Category:

Documents


6 download

DESCRIPTION

Ikasgelan, Berriak

TRANSCRIPT

Page 1: Berriak

ALBISTEAK

HAYIAN tifoia azaroan.

Haian izeneko tifoia Vietnamera iritsi da, 100 kilometrotik gorako haize

indarrarekin.

Hiru egun igaro dira Filipinetatik pasatu zela.

Filipinetan oso suntsigarria gertatu da tifoi hau: 10.000 hildako izan dira,

300 km orduko haizeteen ondorioz. Bestalde, 600.000 pertsona kanporatuak izan

dira euren herrietatik suntsipen horri alde egin ahal izateko.

Espainiako erregeak esan du ez dagoela espainiarrik hildakoen artean. Adur Barandiaran. 6.maila

Arnau Elgarresta. 6. maila

GAZTE BAT HIL DA BEHOBIA-DONOSTIAN

Atletismoko festa arrakastatsua izan behar zuena, erabat tristetu da neska gazte

bat hil dela jakitean. Hildakoaren izena Arantza Ezkerro Lekunberri zen, 30 urte

zituen eta Zizur Nagusikoa zen.

Beste aldetik, berriz, Pedro Nino gailegoak irabazi du aurtengo gizonezkoen

proba eta neskena, berriz, Claudia Beobidek.

Fortuna Kirol Taldeak komunikatu batean adierazi du asko sentitzen duela gazte

honen heriotza. Bere heriotza arnasa eta bihotza gelditu zitzaizkiolako gertatu

zen, helmugatik oso gertu zegoela.

Lasterketa honetako azken heriotza 2010. urtean gertatu zen, Cesar bizkaitarra

hil zenean hain zuzen. Sara Aramendi. 6. maila

Aitana Perez. 6.maila

Page 2: Berriak

SEGURAKO X. IPUIN, BERTSO ETA MARRAZKI

LEHIAKETETAN

SARITUAK IZAN DIREN LANAK

Aurten ere Segurako lehiaketetan sari asko lortu dituzte eskolako

ikasleek. Hemen doakizue sarituen zerrenda eta euren lanak:

BERTSOAK:

- Julen Aramendi, 3. mailakoak, 1. saria.

- Maddi Urrestarazu eta Itxaso Aranzasti, 4. mailakoak, 1. saria.

- Ainhoa Osoro eta Maialen Jurica, 4. mailakoak, aipamen saria.

- Sara Aramendi, 6.mailakoak, 1. saria.

- Kepa Galparsoro, 6. mailakoak, aipamen saria.

IPUINAK:

-Telmo Munduatek, 4. mailakoak, aipamen saria.

MARRAZKIAK:

- Ilazki Pelusek, 1. mailakoak, lehenengo saria

- Enaitz Izagirrek, 3. mailakoak, aipamen saria

Page 3: Berriak

Gaia: Olentzero gaur jaikitzean, aurpegia garbitzen hasi eta ura more-

more.

Doinua:Oh, baserritxo.

I II

Eguberria pasatu da ta Egunsentia argitu zuen

atzo ospatzen luzaro ta ni ohian lozorroan

karaokea, dantza pila bat ederki nengon deskantsu

hartzen

eta makina bat trago nere gaueko txokoan

azkenerako, mugimenduan oilarra kantu batean hasi

sentitzen nintzen arraro esnatu nindun saltoan

ordubietan esango nuen egin beharren asmotan edo

oso nekatuta nago!!! komunera nintzen joan.

III IV

Komunen sartu, jaboia hartu Atzo gauean aston

gainean

toallea hartu nuen egin nuen banaketa

txorrota ireki eta ur hura eta hainbeste zurrut zagiri

more-morea zegoen nengoen minez gainezka

hura ikusi eta erabat urari trago ederra egin

aztoratuta nengoen eta argitu zen kezka

hori benetan pasatu al da? baldintza hontan ura morea

irudipena ote zen. ikustea zaila ezta.

Kepa Galparsoro Munduate. 6. maila

Page 4: Berriak

Kepa Galparsoro Munduate. 6- maila

Doinua: Mando baten gainean

1-Gaur goizean jaiki da 2-Iturritik atera

gure Olentzero. da ura morea

Ondo gosaldu eta ta berak pentsatu du

komeriak gero: “hau da hau suertea”

aurpegia garbitzen berehala egin du

bihurtu da ero, trago dotorea

holakorik ez zuen ez zaio horrenbeste

inondik espero. gustatu ordea.

3-“Zapore arraroa 4-Olentzero ia ez da

du honek benetan buruaren jabe

hobea edan nahi det ardorik ez badauka

aurten Gabonetan”. sentitzen da grabe.

Esna dagoenean Ai ama zenbat pena

eta ametsetan zenbat atsekabe

ardoa ikusten du aurten gelditzen banaiz

alde guztietan. oparirik gabe!

Sara Aramendi Monasterio. 6. maila

Page 5: Berriak

Azaroko igande arratsalde batez, Olentzero bere etxeko atarian zegoen eserita eta pipa

erretzen. Kezka aurpegia nabari zitzaion. Oso triste zegoen eta behin eta berriz

errepikatzen zuen:

-Hauxe besterik ez genuen behar. Eguberrietarako aste gutxi falta eta iristen hasi

zaizkidan Euskal Herriko gutun guztietan haurrek krisi kontua aipatzen dute eta

bidebatez opari gutxiagorekin konformatzeko prest ageri dira. Hau da hau mixeria,

urtean behin idatziko didate eskutitza eta denetan krisi madarikatu hori! Ez nuen ez

holakorik espero!

Horr

elaxe zen lagunok, Olentzerori ere krisiaren mamua heldu zitzaion. Buruari gira eta

bira eta ezer zentzuzkorik ez zitzaion ateratzen. Etsita zegoen, eta uste zuen aurtengo

gabonetan tristura zabalduko zela han eta hemen.

Baina halako batean, buruaren barru-barruan izkutatuta zeukan bonbila piztu zitzaion

eta bere konfidantzazko bi lagunei deitzeko asmoa hartu zuen: Don Timoteo eta

Martin.

Don Timoteo buru argia baina patrika bero-beroa zuen herriko jauntxoetako bat zen.

Tripa ederrekoa eta, lastimaz, txiki xamarra. Martin, berriz, oso pertsona alaia eta

jatorra zen. Ez zen batere aberatsa, baina zuenarekin zorintsu bizi zen. Bizilagunei eta

herrikoei istorio zahar asko kontatzen zizkien: Sorginenak, Jentilenak, Lamienak …

eta herriko haur eta helduen artean oso estimatua zen. Baita ere eskulanetan oso trebea.

Horrelaxe, Olentzerok arratsalde hartan bertan bi lagunak gonbidatu zituen bere kezka

azaldu eta nolabait konponbide bat aurkitzeko. Martinek eta Don Timoteok ez zekiten

zeri buruz hitz egin behar zuten, baina Olentzeroren gonbidapenari inoiz ez zioten uko

egiten.

Page 6: Berriak

Biei kontatu zien haurren gutunetan krisia gora eta krisia behera, berebizkio

buruhaustea jarri zitzaiola, baina berak nola edo hala haurren zoriona biziki maite

zuela. Ez zuela inongo haurrik utziko oparirik gabe. Don Timoteo eta Martin harri eta

zur gelditu ziren. Ezin zuten hitzik ere egin eta halako batean Martinek esan zuen:

-Ondo entzun al dut? Gure herrietako neska-mutilei ez zaiela oparirik iritsiko krisiaren

ondorioz? Ez horixe!

Don Timoteok bere harro punttuarekin esan zuen:

- Ba!!! Hori uskeria bat da. Nik konponduko dut arazo hau. Badut aspaldiko

lagun bat Txinan eta berak bidaliko dizkigu behar ditugun opari guztiak

merke-merke. Eta gainera nik ordainduko ditut.

Martin bien bitartean pentsati zegoen, eta halako batean esan zuen bere umorearekin:

- Olentzero, badaukat hori baino ideia hobea. Jakingo duzunez, gure etxeetako

ganbaratan makina bat jostailu zahar eta baztertuak badira. Ondorengo

gauetan haur horien etxeetara joaten bagara eta ganbaretan dituzten

jostailuak hartu eta berritzen baditugu, dena konponduta daukagu. Gabon

gauean zuk zerorrek utziko diozu haur bakoitzari bere etxeko ganbaratik

hartutako jostailu zahar-berritua zuhaitz azpian.

Olentzerori irribarrea atera zitzaion eta esan zuen:

- Eta gure misioaren izena Opari zahar-berrituak izango da!!! Ideia bikaina

ezta?

Eta horrela, hurrengo asteetako gauetan Olentzero, Martin eta Don Timoteo han eta

hemengo etxeetako ganbaretan ibili ziren jostailu zaharrak jasotzen, eta egunez berriz

konpontzen. Hirurek lan talde bikaina osatzen zuten, eta lana gogor egin zuten.

Baina Olentzerok ez zuen ahaztu Don Timoteok igande arratsalde hartan azaldu zuen

eskuzabaltasuna. Martinen ideia aurrera eraman bazuten ere, Don Timoteok eskaini

zuenari nolabaiteko probetsua atera nahirik zebilen. Honela, Don Timoteori galdetu

zion:

- Egun hartan egin zenuen zure eskaintzak zutik jarraitzen al du?

- Noski baietz, baina orain Martinen ideia bikainarekin konponduta daukagu

Euskal Herriko haurren zoriontasuna.

- Bai halaxe da. Baina ez litzateke gaizki etorriko zu gastatzeko prest zeuden

dirutza guzti hura beste herrialde batzuetako haur behartsuei eskaintzea.

Eta Don Timoteok gusto handiz onartu zuen Olentzeroren proposamena.

Eguberri goiza iritsi zenean, Jon eta Telmo Olentzerok beraien etxeko zuhaitz azpian

utzitako opariak irekitzearekin batera gurasoei ohikatu zien:

- Ama, Aita!!! Begira ze egurrezko tren polita!!! Ez al da guk aspaldi ganbaran

baztertuta utzi genuenaren oso antzekoa? Ez nuen espero Olentzerok hain

opari politik ekarriko zigunik.

Eta eguerdi aldera Jon eta Telmo jostailuekin herriko plazara atera zirenean, konturatu

ziren bertako zabor ontzietan ez zegoela kaxa huts eta plastikorik.

Telmo Munduate Goikoetxea

Page 7: Berriak

OPARI ZAHAR BERRITUAK

Hemen dira Gabonak

hau da zoriona

gaua iritsi data

ohera aurrena

Goizean esnatuta

opariengana

oso triste jarri naiz

ez da nahi dudana

Panpina arrosa bat

zaharra ta zikina

ez da batere izan

opari bikaina

Gure panpina ederra

bihurtu da Barbi

arropa aldatuta

geratu da garbi

Gabonetan izan dut

sorpresa ugari

egun hauetan bada

amets eta argi.

EGILEAK: Ainhoa Osoro eta Maialen Jurica.

Page 8: Berriak

GAIA: OPARI ZAHAR BERRITUAK

Jostailu asko ditut

baino gehiago nahi

mesedez Olentzero

jar nazazu alai txirrindua puskatuta

beste bat nahi dut bai

oso urduri nago

zu iritsiko zai

Nik ez dut ongi zaindu

hori egia da

ziztu bizian jeitsi

nahi nuen malda

erori nintzan eta

amaren demanda

hurrengoa hobea

ekarri al bada

Jeiki orduko noa

oparien bila

mesedez bizikleta

agertu dadila

ikustean egin dut

egundoko buila

zaharra berritu dit ta

konpondu nadila

Maddi Urrestarazu

eta

Itsaso Aranzasti