Download - Berriak
ALBISTEAK
HAYIAN tifoia azaroan.
Haian izeneko tifoia Vietnamera iritsi da, 100 kilometrotik gorako haize
indarrarekin.
Hiru egun igaro dira Filipinetatik pasatu zela.
Filipinetan oso suntsigarria gertatu da tifoi hau: 10.000 hildako izan dira,
300 km orduko haizeteen ondorioz. Bestalde, 600.000 pertsona kanporatuak izan
dira euren herrietatik suntsipen horri alde egin ahal izateko.
Espainiako erregeak esan du ez dagoela espainiarrik hildakoen artean. Adur Barandiaran. 6.maila
Arnau Elgarresta. 6. maila
GAZTE BAT HIL DA BEHOBIA-DONOSTIAN
Atletismoko festa arrakastatsua izan behar zuena, erabat tristetu da neska gazte
bat hil dela jakitean. Hildakoaren izena Arantza Ezkerro Lekunberri zen, 30 urte
zituen eta Zizur Nagusikoa zen.
Beste aldetik, berriz, Pedro Nino gailegoak irabazi du aurtengo gizonezkoen
proba eta neskena, berriz, Claudia Beobidek.
Fortuna Kirol Taldeak komunikatu batean adierazi du asko sentitzen duela gazte
honen heriotza. Bere heriotza arnasa eta bihotza gelditu zitzaizkiolako gertatu
zen, helmugatik oso gertu zegoela.
Lasterketa honetako azken heriotza 2010. urtean gertatu zen, Cesar bizkaitarra
hil zenean hain zuzen. Sara Aramendi. 6. maila
Aitana Perez. 6.maila
SEGURAKO X. IPUIN, BERTSO ETA MARRAZKI
LEHIAKETETAN
SARITUAK IZAN DIREN LANAK
Aurten ere Segurako lehiaketetan sari asko lortu dituzte eskolako
ikasleek. Hemen doakizue sarituen zerrenda eta euren lanak:
BERTSOAK:
- Julen Aramendi, 3. mailakoak, 1. saria.
- Maddi Urrestarazu eta Itxaso Aranzasti, 4. mailakoak, 1. saria.
- Ainhoa Osoro eta Maialen Jurica, 4. mailakoak, aipamen saria.
- Sara Aramendi, 6.mailakoak, 1. saria.
- Kepa Galparsoro, 6. mailakoak, aipamen saria.
IPUINAK:
-Telmo Munduatek, 4. mailakoak, aipamen saria.
MARRAZKIAK:
- Ilazki Pelusek, 1. mailakoak, lehenengo saria
- Enaitz Izagirrek, 3. mailakoak, aipamen saria
Gaia: Olentzero gaur jaikitzean, aurpegia garbitzen hasi eta ura more-
more.
Doinua:Oh, baserritxo.
I II
Eguberria pasatu da ta Egunsentia argitu zuen
atzo ospatzen luzaro ta ni ohian lozorroan
karaokea, dantza pila bat ederki nengon deskantsu
hartzen
eta makina bat trago nere gaueko txokoan
azkenerako, mugimenduan oilarra kantu batean hasi
sentitzen nintzen arraro esnatu nindun saltoan
ordubietan esango nuen egin beharren asmotan edo
oso nekatuta nago!!! komunera nintzen joan.
III IV
Komunen sartu, jaboia hartu Atzo gauean aston
gainean
toallea hartu nuen egin nuen banaketa
txorrota ireki eta ur hura eta hainbeste zurrut zagiri
more-morea zegoen nengoen minez gainezka
hura ikusi eta erabat urari trago ederra egin
aztoratuta nengoen eta argitu zen kezka
hori benetan pasatu al da? baldintza hontan ura morea
irudipena ote zen. ikustea zaila ezta.
Kepa Galparsoro Munduate. 6. maila
Kepa Galparsoro Munduate. 6- maila
Doinua: Mando baten gainean
1-Gaur goizean jaiki da 2-Iturritik atera
gure Olentzero. da ura morea
Ondo gosaldu eta ta berak pentsatu du
komeriak gero: “hau da hau suertea”
aurpegia garbitzen berehala egin du
bihurtu da ero, trago dotorea
holakorik ez zuen ez zaio horrenbeste
inondik espero. gustatu ordea.
3-“Zapore arraroa 4-Olentzero ia ez da
du honek benetan buruaren jabe
hobea edan nahi det ardorik ez badauka
aurten Gabonetan”. sentitzen da grabe.
Esna dagoenean Ai ama zenbat pena
eta ametsetan zenbat atsekabe
ardoa ikusten du aurten gelditzen banaiz
alde guztietan. oparirik gabe!
Sara Aramendi Monasterio. 6. maila
Azaroko igande arratsalde batez, Olentzero bere etxeko atarian zegoen eserita eta pipa
erretzen. Kezka aurpegia nabari zitzaion. Oso triste zegoen eta behin eta berriz
errepikatzen zuen:
-Hauxe besterik ez genuen behar. Eguberrietarako aste gutxi falta eta iristen hasi
zaizkidan Euskal Herriko gutun guztietan haurrek krisi kontua aipatzen dute eta
bidebatez opari gutxiagorekin konformatzeko prest ageri dira. Hau da hau mixeria,
urtean behin idatziko didate eskutitza eta denetan krisi madarikatu hori! Ez nuen ez
holakorik espero!
Horr
elaxe zen lagunok, Olentzerori ere krisiaren mamua heldu zitzaion. Buruari gira eta
bira eta ezer zentzuzkorik ez zitzaion ateratzen. Etsita zegoen, eta uste zuen aurtengo
gabonetan tristura zabalduko zela han eta hemen.
Baina halako batean, buruaren barru-barruan izkutatuta zeukan bonbila piztu zitzaion
eta bere konfidantzazko bi lagunei deitzeko asmoa hartu zuen: Don Timoteo eta
Martin.
Don Timoteo buru argia baina patrika bero-beroa zuen herriko jauntxoetako bat zen.
Tripa ederrekoa eta, lastimaz, txiki xamarra. Martin, berriz, oso pertsona alaia eta
jatorra zen. Ez zen batere aberatsa, baina zuenarekin zorintsu bizi zen. Bizilagunei eta
herrikoei istorio zahar asko kontatzen zizkien: Sorginenak, Jentilenak, Lamienak …
eta herriko haur eta helduen artean oso estimatua zen. Baita ere eskulanetan oso trebea.
Horrelaxe, Olentzerok arratsalde hartan bertan bi lagunak gonbidatu zituen bere kezka
azaldu eta nolabait konponbide bat aurkitzeko. Martinek eta Don Timoteok ez zekiten
zeri buruz hitz egin behar zuten, baina Olentzeroren gonbidapenari inoiz ez zioten uko
egiten.
Biei kontatu zien haurren gutunetan krisia gora eta krisia behera, berebizkio
buruhaustea jarri zitzaiola, baina berak nola edo hala haurren zoriona biziki maite
zuela. Ez zuela inongo haurrik utziko oparirik gabe. Don Timoteo eta Martin harri eta
zur gelditu ziren. Ezin zuten hitzik ere egin eta halako batean Martinek esan zuen:
-Ondo entzun al dut? Gure herrietako neska-mutilei ez zaiela oparirik iritsiko krisiaren
ondorioz? Ez horixe!
Don Timoteok bere harro punttuarekin esan zuen:
- Ba!!! Hori uskeria bat da. Nik konponduko dut arazo hau. Badut aspaldiko
lagun bat Txinan eta berak bidaliko dizkigu behar ditugun opari guztiak
merke-merke. Eta gainera nik ordainduko ditut.
Martin bien bitartean pentsati zegoen, eta halako batean esan zuen bere umorearekin:
- Olentzero, badaukat hori baino ideia hobea. Jakingo duzunez, gure etxeetako
ganbaratan makina bat jostailu zahar eta baztertuak badira. Ondorengo
gauetan haur horien etxeetara joaten bagara eta ganbaretan dituzten
jostailuak hartu eta berritzen baditugu, dena konponduta daukagu. Gabon
gauean zuk zerorrek utziko diozu haur bakoitzari bere etxeko ganbaratik
hartutako jostailu zahar-berritua zuhaitz azpian.
Olentzerori irribarrea atera zitzaion eta esan zuen:
- Eta gure misioaren izena Opari zahar-berrituak izango da!!! Ideia bikaina
ezta?
Eta horrela, hurrengo asteetako gauetan Olentzero, Martin eta Don Timoteo han eta
hemengo etxeetako ganbaretan ibili ziren jostailu zaharrak jasotzen, eta egunez berriz
konpontzen. Hirurek lan talde bikaina osatzen zuten, eta lana gogor egin zuten.
Baina Olentzerok ez zuen ahaztu Don Timoteok igande arratsalde hartan azaldu zuen
eskuzabaltasuna. Martinen ideia aurrera eraman bazuten ere, Don Timoteok eskaini
zuenari nolabaiteko probetsua atera nahirik zebilen. Honela, Don Timoteori galdetu
zion:
- Egun hartan egin zenuen zure eskaintzak zutik jarraitzen al du?
- Noski baietz, baina orain Martinen ideia bikainarekin konponduta daukagu
Euskal Herriko haurren zoriontasuna.
- Bai halaxe da. Baina ez litzateke gaizki etorriko zu gastatzeko prest zeuden
dirutza guzti hura beste herrialde batzuetako haur behartsuei eskaintzea.
Eta Don Timoteok gusto handiz onartu zuen Olentzeroren proposamena.
Eguberri goiza iritsi zenean, Jon eta Telmo Olentzerok beraien etxeko zuhaitz azpian
utzitako opariak irekitzearekin batera gurasoei ohikatu zien:
- Ama, Aita!!! Begira ze egurrezko tren polita!!! Ez al da guk aspaldi ganbaran
baztertuta utzi genuenaren oso antzekoa? Ez nuen espero Olentzerok hain
opari politik ekarriko zigunik.
Eta eguerdi aldera Jon eta Telmo jostailuekin herriko plazara atera zirenean, konturatu
ziren bertako zabor ontzietan ez zegoela kaxa huts eta plastikorik.
Telmo Munduate Goikoetxea
OPARI ZAHAR BERRITUAK
Hemen dira Gabonak
hau da zoriona
gaua iritsi data
ohera aurrena
Goizean esnatuta
opariengana
oso triste jarri naiz
ez da nahi dudana
Panpina arrosa bat
zaharra ta zikina
ez da batere izan
opari bikaina
Gure panpina ederra
bihurtu da Barbi
arropa aldatuta
geratu da garbi
Gabonetan izan dut
sorpresa ugari
egun hauetan bada
amets eta argi.
EGILEAK: Ainhoa Osoro eta Maialen Jurica.
GAIA: OPARI ZAHAR BERRITUAK
Jostailu asko ditut
baino gehiago nahi
mesedez Olentzero
jar nazazu alai txirrindua puskatuta
beste bat nahi dut bai
oso urduri nago
zu iritsiko zai
Nik ez dut ongi zaindu
hori egia da
ziztu bizian jeitsi
nahi nuen malda
erori nintzan eta
amaren demanda
hurrengoa hobea
ekarri al bada
Jeiki orduko noa
oparien bila
mesedez bizikleta
agertu dadila
ikustean egin dut
egundoko buila
zaharra berritu dit ta
konpondu nadila
Maddi Urrestarazu
eta
Itsaso Aranzasti