ztabaida ez da berria akterio biziak eta zirkuitu ... · berriak labur t. sasaki / rice unib....

10
EZTABAIDA EZ DA BERRIA: batzuek uste dute europarrak duela 8.000 urte inguru Ekialde Hurbiletik sartu ziren nekazarien ondorengoak direla. Bada, duela 7.000 urteko nekazari haietako batzuen mitokondrio-DNA aztertuta ikusi omen dute nekazari haiek ez zirela asko zabaldu, hau da, ordurako Europan bizi ziren ehiztari- -biltzaileei ez zitzaizkiela gailendu. Beraz, oraingoan, europarrok ehiztari- -biltzaileetatik datozela dioen teoriak bataila bat irabazi du. Nondik datoz europarrak? Landare erraldoi bat, inbaditzaileen eredu BIOLOGOAK ESPEZIE INBADITZAILEAK IKERTZEN ARI DIRA urdanaza erraldoia landarearen azterketaren bitartez. Urdanaza erraldoia (Heracleum mantegazzianum) lau metro luze izatera iristen den landarea da. Kaukason du jatorria, baina Europako hainbat tokitan da inbaditzailea. Inbaditzailea izateaz gain, oso ezaugarri aproposak ditu ikerketa horretarako; besteak beste, haren izerdiak erredurak eragiten dituenez eta oso hosto zabalak dituenez, hildako aleen inguruan ez da besterik hazten. Adituen arabera, hildako landareen inguruko lurra oso azkar higatzen da. Ezaugarri horiei esker, biologoek erraz azter dezakete landarearen hedapena. Airetik ateratako argazkiak erabili besterik ez dago zein eremutan hedatzen den aztertzeko. Ikerketa Txekiar Errepublikaren eta Bavariaren arteko lurralde batean hasi da. Biologoen helburua da hedapena iragarriko duen eredu teoriko bat garatzea. Oraingoz, lurralde txikietan baino ez dute probatu metodoa, baina, tokiko ezaugarriak emaitzetatik bereizi ahal izateko, lurralde gehiagotara zabalduko dute proiektua. Agian, ikerketa horrek balioko du urdanaza erraldoiaren hedapena nola kontrolatu behar den jakiteko. Eta, beharbada, emaitza horrek beste espezie batzuen ikerketa erraztuko du. GENETIKA ARTXIBOKOA BAKTERIO BIZIAK ETA ZIRKUITU ELEKTRONIKO BAT uztartu dituzte hezetasuna detektatzeko sentsore bat egiteko. Nebraskako Unibertsitateko ikertzaile batek garatu du, eta, haren esanean, sentsorea izugarri sentikorra da. Zirkuituan txertatutako bakterioak urrezko nanopartikulaz estalita daude; hartara, korronte elektrikoa eroan dezakete. Hezetasun- -maila igotzen denean, bakterioak puztu egiten dira pittin bat. Ondorioz, nanopartikulen arteko distantzia handitu egiten da, eta zailagoa da korronte elektrikoa eroatea. Bakterioez osatutako sentsorea beste edozein baino askoz ere sentikorragoa da. Hain zuzen ere, hezetasuna % 20tik % 0ra jaisten bada, korronte elektrikoa 40 aldiz areagotzen da; aldiz, sentsore arrunt batean 10 aldiz handiagoa besterik ez da. Horregatik, sentsorea batez ere egokia da atmosfera lehorrean gertatzen diren aldaketa txikiak garrantzitsuak diren kasuetan. Aipatzekoa da bakterioek bi egun irauten dutela bizirik elikagairik gabe, baina hil ondoren ere berdin funtzionatzen duela sentsoreak. Urreztatutako bakterio sentikorrak EKOLOGIA TEKNOLOGIA 2 E LHUYAR . 2005 EKO ABENDUA A. KÜNZELMANN / UFZ berriak labur Berriak labur ARTXIBOKOA

Upload: others

Post on 20-May-2020

2 views

Category:

Documents


0 download

TRANSCRIPT

Page 1: ZTABAIDA EZ DA BERRIA AKTERIO BIZIAK ETA ZIRKUITU ... · berriak labur T. SASAKI / RICE UNIB. Berriak labur. FISIOLOGIA berriak labur Berriak labur Psoriasia, azaletik haratago PSORIASIA

EZTABAIDA EZ DA BERRIA: batzuek ustedute europarrak duela 8.000 urte inguruEkialde Hurbiletik sartu ziren nekazarienondorengoak direla.

Bada, duela 7.000 urteko nekazarihaietako batzuen mitokondrio-DNAaztertuta ikusi omen dute nekazarihaiek ez zirela asko zabaldu, hau da,ordurako Europan bizi ziren ehiztari--biltzaileei ez zitzaizkiela gailendu.Beraz, oraingoan, europarrok ehiztari--biltzaileetatik datozela dioen teoriakbataila bat irabazi du.

Nondik datozeuroparrak?

Landare erraldoi bat, inbaditzaileen eredu BIOLOGOAK ESPEZIE INBADITZAILEAK IKERTZEN ARI DIRA urdanazaerraldoia landarearen azterketaren bitartez.

Urdanaza erraldoia (Heracleum mantegazzianum) laumetro luze izatera iristen den landarea da. Kaukason dujatorria, baina Europako hainbat tokitan da inbaditzailea.Inbaditzailea izateaz gain, oso ezaugarri aproposak dituikerketa horretarako; besteakbeste, haren izerdiak erredurakeragiten dituenez eta oso hostozabalak dituenez, hildako aleeninguruan ez da besterik hazten.Adituen arabera, hildako landareeninguruko lurra oso azkar higatzenda.

Ezaugarri horiei esker, biologoekerraz azter dezakete landarearen

hedapena. Airetik ateratako argazkiak erabili besterik ezdago zein eremutan hedatzen den aztertzeko. IkerketaTxekiar Errepublikaren eta Bavariaren arteko lurraldebatean hasi da. Biologoen helburua da hedapenairagarriko duen eredu teoriko bat garatzea. Oraingoz,lurralde txikietan baino ez dute probatu metodoa, baina,

tokiko ezaugarriak emaitzetatikbereizi ahal izateko, lurraldegehiagotara zabalduko duteproiektua. Agian, ikerketahorrek balioko du urdanazaerraldoiaren hedapena nolakontrolatu behar den jakiteko.Eta, beharbada, emaitza horrekbeste espezie batzuen ikerketaerraztuko du.

GE

NE

TIK

A

ART

XIBO

KOA

BAKTERIO BIZIAK ETA ZIRKUITU

ELEKTRONIKO BAT uztartu dituztehezetasuna detektatzekosentsore bat egiteko.Nebraskako Unibertsitatekoikertzaile batek garatu du, eta,haren esanean, sentsoreaizugarri sentikorra da.

Zirkuituan txertatutakobakterioak urrezkonanopartikulaz estalita daude;hartara, korronte elektrikoaeroan dezakete. Hezetasun--maila igotzen denean,bakterioak puztu egiten dira

pittin bat. Ondorioz,nanopartikulen arteko distantziahanditu egiten da, eta zailagoada korronte elektrikoa eroatea.

Bakterioez osatutakosentsorea beste edozein bainoaskoz ere sentikorragoa da. Hainzuzen ere, hezetasuna % 20tik% 0ra jaisten bada, korronteelektrikoa 40 aldiz areagotzenda; aldiz, sentsore arrunt batean10 aldiz handiagoa besterik ezda. Horregatik, sentsorea batezere egokia da atmosferalehorrean gertatzen diren

aldaketa txikiakgarrantzitsuakdiren kasuetan.Aipatzekoa dabakterioek biegun irautendutela bizirikelikagairik gabe,baina hil ondorenere berdinfuntzionatzenduela sentsoreak.

Urreztatutako bakterio sentikorrak

E K O L O G I A

TE

KN

OL

OG

IA

2 EL H U YA R. 2005E KO A B E N D UA

A.

KÜN

ZELM

AN

N /

UFZ

berri

ak la

bur

Berriaklabur

ART

XIBO

KOA

Page 2: ZTABAIDA EZ DA BERRIA AKTERIO BIZIAK ETA ZIRKUITU ... · berriak labur T. SASAKI / RICE UNIB. Berriak labur. FISIOLOGIA berriak labur Berriak labur Psoriasia, azaletik haratago PSORIASIA

TE

KN

OL

OG

IA

3

MIT MASSACHUSETTSEKO TEKNOLOGIA

INSTITUTU OSPETSUAN, lurruntzearenaurkako geruza edo bainu bat sortudute nanoteknologia erabilita. Orainartekoen aldean, oso eraginkorra da etaluze irauten du. Izan ere, orain ematendiren bainuak noizean behin berrituegin behar izaten dira, eta, gainera, ezdute beti balio. Adibidez, duela gutxititanio dioxido partikulak dituen beirabat asmatu zuten. Berez, ez omen dalurruntzen, baina egun-argiz bakarrik daeraginkorra.

MITen asmatutako materialageruzatua da, eta geruzok kristal--nanopartikulaz osatuta daude.Materiala egiteko, kristalezko xafla batbi disoluziotan sartzen dute txandaka;aurrena, karga negatiboa duten kristal--nanopartikulen soluzioan, eta, gero,karga positiboa duen polimero batean.

Hala, polimeroeklotutako sare bateanharrapatuta gelditzendira kristal--nanopartikulak.Ondoren, 500 ºC-anberotuta, polimeroaerre egiten da etakristal-partikulakfusionatu egiten dira.Emaitza nanopartikulazosatutako sare porotsu bat da, guztizeraginkorra lurruntzea eragozteko.

Ikertzaileek 2-5 urte barrumerkaturatzea espero dute, oso errazaplikatzen baita edozein beiratan.Gainera, beste aplikazio bat ere badu:materialari behar den itxura emanezgero, edozein azaleratan ura nahi denlekura eramateko balio du, horretarakoubideak egin beharrik gabe.

NAHASTE ARRISKUTSUAK DIRA HAREA MUGIKORRAK: HAREA, BUZTINA ETA URA. Daniel Bonn Amsterdamgo Unibertsitateko fisikariaren arabera, arriskutsuagoakdira ura gazia denean geza denean baino. Bonnek Iranen hartutako lagin batetikabiatuta argitu zuen zein zen harea mugikorrak hain arriskutsu bihurtzen dituenmekanismo fisikoa.

Ikerketa horrek eman zuen lehen emaitza izan zen harea mugikorrek osoerreakzio bortitza dutela kanpotik eragindako tentsio fisikoaren aurrean. Izan ere,harea mugikorretan tentsioa handitzen den baino milioi bat aldiz gehiago jaisten danahastearen likatasuna. Han harrapatutako pertsona batek, beherantz bultzatu

ahala, azpialdea likidotzen du. Likido horigatzduna bada, gainera, sedimentatuegiten da likidotu eta minutu batzuetara,eta horrek asko handitzen du handikirteteko egin behar den indarra.Harrapatutako batek oso mantso eginbeharko luke indarra ura pixkanakabeherantz iragaz dadin.

Bonnen arabera, harea mugikorrenfuntzionamenduak ezinezkoa egiten dufilmetan ikusten dena, alegia, hareek ezindute pertsona bat erabat irentsi. Azkenbatean, sedimentatze-prozesuak berakeutsiko lioke pertsonari hondoratu gabe.

berri

ak la

bur

Berriaklabur

Obulua ala espermatozoidea?Zelula germinalak sexu-zelulen aitzindariakdira, eta, enbrioiaren garapenean, obulu edo espermatozoide bilakatzen dira.Bata edo bestea bilakatzeko erabakia nolahartzen duten argitu nahian dabiltzaikertzaileak, eta, biologo batzuek azaldudutenez, beste zelula batzuek laguntzendiete erabaki horrekin; JAK/STAT deitzendioten erreakzio-andana erabiltzen dutehorretarako.

Seigarren zaporeaDuela urte batzuk arte, zientzialariek ustezuten mihiko errezeptoreei esker lau zaporebereizten genituela: gozoa, gazia, mingotsaeta garratza. Gero, ohartu ziren bestezapore bati ere antzemateko gai ginela,umamia, hain zuzen. Orain, berriz, saguek gantza hautematekoerrezeptoreak dituztela frogatu duteBorgoinako Unibertsitateko ikertzaileek, eta,itxura guztien arabera, gizakiok ere badituguhalako errezeptoreak.

Harea mugikorretan gora eta behera

F I S I O L O G I A

B I O L O G I A

Lurruntzearen aurkako nanogeruza

EL H U YA R. 215. Z K .FIS

IKA

ART

XIBO

KOA

MEC

Page 3: ZTABAIDA EZ DA BERRIA AKTERIO BIZIAK ETA ZIRKUITU ... · berriak labur T. SASAKI / RICE UNIB. Berriak labur. FISIOLOGIA berriak labur Berriak labur Psoriasia, azaletik haratago PSORIASIA

Autorik txikiena

Plasma-igorlea, bakterioak suntsitzeko

Enbrioietako zelula amakzahartu egiten dira

laborategianEnbrioietatik erauzitako zelula amak oso

erabilgarriak izan daitezke medikuntzaterapeutikoan. Horregatik, ikerketa egiteko,urtetan iraunarazi behar izaten diete bizirik

zientzialariek laborategian. Zahartu egiten dira.Johns Hopkins Unibertsitatean, Estatu

Batuetan, zahartze hori ikertu dute, mundukohainbat tokitako taldeek eskainitako zelulekin.

Oro har, zenbat eta denbora gehiago izangordeta, orduan eta aldaketa genetiko gehiago

izaten dituzte: mutazioak, metilazioak, geneenbikoizteak eta beste hainbat. Zientzialariek

oraindik ez dakite zer ondorio dituzten aldaketahoriek zelula amen funtzionamenduan.

M E D I K U N T Z A

Darwin on lineCambridgeko Unibertsitatearen asmoabetetzen bada, hil honetan izango dirasarean Charles Darwinen lan guztiak,

http://darwin-online.or.uk helbidean. Lanak bi eratara egongo dira:

dokumentu originalen kopiez gain,bilaketak egiteko moduko testuak ere

argitaratuko dira.

I N T E R N E T

RICE UNIBERTSITATEKO

ZIENTZIALARIEK

molekula bakarrekoautoa egin dute. Autoarruntek bezalaxe,xasisa, ardatzak etalau gurpil ditu. Eta,egiazko autoenmodura, gurpilakbiratzean, aurreraegiten du, ardatzekiko

norabide perpendikularrean.Nanoautoa 3-4 nanometro luze

da gutxi gorabehera; hau da, ilebaten diametroa baino hogei aldiztxikiagoa. Xasisa eta ardatzak ondozehaztutako talde organikoz eginda

daude; horiei esker, esekidurabirakaria du eta ardatzekaskatasunez biratzen dute. Gurpilak, berriz, fulerenoak dira, eta karbonozko 60 atomoz osatutadaude.

Ikertzaileek zortzi urte behar izandituzte ibilgailua egiteko. Berezikizaila izan omen da gurpilak xasisarieta ardatzei lotzea. Hala ere,benetan funtzionatzen duelafrogatzea izan da zailena.Horretarako, nanoautoa urrezkogeruza batean ibilarazi dute, eta,tunel efektuzko mikroskopioarenbidez, nola mugitzen den ikusi etagrabatu ahal izan dute.

NA

NO

TE

KN

OL

OG

IA

4 EL H U YA R. 2005E KO A B E N D UA

PLASMA IGORTZEN DUEN TRESNA ERABILERRAZ bat egin dute fisikari estatubatuar batzuek.Plasma-igorle hori txikia da, eta, ikertzaileen arabera, egokia medikuntzan erabiltzeko;izan ere, frogatu dute laborategian E.coli bakterioak suntsitzen dituela inguruko ehunakkaltetu gabe. Hortaz, uste dute ahoko bakterio-plaka ezabatzeko egokia izandaitekeela beste bakterioei ere berdin eragiten badie.

Plasma kargadun partikulen eta elektroien zopa bat da. Atomoei bat-bateanelektroiak kentzean sortzen da plasma, adibidez, tximistetan edo eguzki-zorrotadetan.Elektroi-galera hain bortitza denez, tenperatura oso altua izaten du plasmak.

Alabaina, ikertzaileek asmatutako tresnak giro-tenperaturan sortzen du plasma, eta,beraz, egokia da pazienteekin arriskurik gabe erabiltzeko. Hori lortzeko, tentsio handikokobrezko bi elektrodoren artean pasarazten dute helioa. Helioa ez da erraz ionizatzen,baina ikertzaileek erabiltzen duten gasak oxigeno-arrastoak ditu; hala, oxigeno--molekulak hautsi egiten dira, eta sortzen diren oxigeno-atomoek bakterioa suntsitzendute.

Bakterioak garbitzeko baliagarriaizateaz gain, minbizi-zelulaksuntsitzeko ere erabil ahalko delauste dute ikertzaileek. Dena dela,medikuntzan erabiltzen hasi aurretik,ikerketa sakonagoak egin behardituzte. Besteak beste, plasmakbakterioa nola suntsitzen duen mailabiokimikoan aztertu nahi dute, etazelula-mota espezifikoak suntsitzekoplasma-igorlea nola modulatu erejakin behar dute.

ME

DIK

UN

TZ

A

ART

XIBO

KOA

T. S

ASA

KI /

RIC

E U

NIB

.

berri

ak la

bur

Berriaklabur

Page 4: ZTABAIDA EZ DA BERRIA AKTERIO BIZIAK ETA ZIRKUITU ... · berriak labur T. SASAKI / RICE UNIB. Berriak labur. FISIOLOGIA berriak labur Berriak labur Psoriasia, azaletik haratago PSORIASIA

FIS

IOL

OG

IA

berri

ak la

bur

Berriaklabur

Psoriasia, azaletikharatago

PSORIASIA AZALEKO ASALDURA BAT

DA, baina ez dago garbi azaleanbertan sortzen den alaimmunitate-sistema eragindakoaden. Berriki egindako ikerketagenetiko baten arabera, jatorriaazalean dauka, eta immunitate--sistemaren erantzuna erebultzatzen du zenbait kasutan.

Ikerketa hori Vienako patologobatzuek egin dute. Sagueipsoriasiaren antzeko sintomakeragin dizkiete bi geneblokeatuta: JunB eta c-Jun.Horrek erakusten du gaitzakoinarri genetikoa duela. Ondoren,immunitate-sistemaren paperaaztertu dute. T-linfozitoenerantzuna blokeatu diete saguhoriei, eta ikusi dute azalekoasaldurak iraun egiten duela(hantura artritikoa desagertuegin da).

Ikertzaileek plazaratu dutenondorioa da elkarrekintzakonplexu bat dela psoriasia,immunitate-sistemak eta azalekozelula mutatuek elkarri eragitendiotela, alegia.

M E D I K U N T Z A

Nola hartu duzu txokolate-usaina? Garunak badaki!IKERTZAILE ESTATUBATUARREK FROGATU

DUTENEZ, txokolate-usaina ahotikedo sudurretik hartu, garunarengune desberdinak aktibatzen dira.Hau da, molekula usaindun berakerantzun desberdinak sortzen ditu,modu batean edo besteanhartuta.

Askotan gertatzen dadastamenarekin nahasten direlausaimen-sisteman ahoaren bidezsartutako usainak. Hala, ohikoada entzutea ardobaten zaporeanfruitu-ukituanabarmentzen dela.Alabaina, gazitasuna,gozotasuna,mikaztasuna etagarraztasuna bakarrikbereizten diradastamenaren bidez,eta fruitu-ukitu hori,ordea, usaimenarenbidez hautematen da.

Usaimenaren alderdineurologikoa aztertzeko,esperimentu bat egin duteikertzaileek. Boluntarioei hodi txikibatzuk sartu zizkieten sudurretik;batzuenak sudur-zuloan bertanbukatzen ziren, eta besteenaksudurraren igarobidearenbukaeraraino iristen ziren,eztarriraino, alegia. Hodibatzuetatik eta besteetatik usainasartu, eta garunaren erantzuna

aztertu dute erresonantziamagnetikoaren bidez.

Lau usain erabili dituzte:txokolatearena (jakiek sortzenduten erantzuna ikusteko),izpilikuarena (txokolatearenabezain atsegina izanda, ez delakojatekoa), eta butanola etafarnesola (bi gai kimiko usaindun;bat uretan disolbatzen da etabestea oliotan, horrek eraginik baote duen ikusteko).

Ikertzaileek ikusi dutetxokolateak garunaren tokidesberdinak aktibatzen dituelausaina sartzen den lekuarenarabera; izpilikuak, aldiz, ez dueragin hori. Bi gai kimikoen arteanere ez dute alderik nabaritu.Beraz, badirudi jakien kasuaberezia dela. Nolanahi ere, jakigehiagorekin egin behar duteikerketa, oraingoz txokolatearekinbesterik ez baitute probatu.

COM

TECH

H.

PAK

Page 5: ZTABAIDA EZ DA BERRIA AKTERIO BIZIAK ETA ZIRKUITU ... · berriak labur T. SASAKI / RICE UNIB. Berriak labur. FISIOLOGIA berriak labur Berriak labur Psoriasia, azaletik haratago PSORIASIA

ME

DIK

UN

TZ

A

BERREHUN ASALDURAK BAINO GEHIAGOK

biriketako zuntzak ugaritzea eragitendute. Mota horretako gaixotasunetan,kolageno-ehuna kontrolik gabepilatzen da biriketan, eta horrekfibrosia eragiten du. Ondorioz,arnasketa zaildu eta oxigenoa ez dabehar bezala iristen odolera.

Gaixotasun horien diagnostikoahobetzeko asmoz, NafarroakoUnibertsitate Publikoan biriketako biproteina ikertu dituzte: fibronektinaeta tenaszina.

Fibronektina ugaritu egiten dabiriketako eritasun larrietan etakronikoetan, eta horixe da,kolagenoarekin batera, zuntz-pilaketaegonkorraren oinarrizko osagaietakobat. Tenaszina, aldiz, biriketakoeritasun horien hasierako faseetanagertzen da, eta, fibrosia egonkortzendenean, gutxitu egiten da. Gainera,ez du parte hartzen egituretan.

Beraz, ohiko azterketekin baterafibronektinaren eta tenaszinarenmailak neurtuz gero, zuntzakugaritzea eragiten duten biriketakogaixotasunen diagnostikoazehaztasun handiagoz egin daiteke.Adibidez, tenaszina dagoela ikusizgero, lesioa fase aktiboan dagoelaesan nahi du, eta, ondorioz,tratamendua eraginkorragoa izandaiteke kasu horietan eritasunakronikoa bilakatu den kasuetanbaino.

Biriketako fibrosien diagnostiko fidagarriagoak

ART

XIBO

KOA

Page 6: ZTABAIDA EZ DA BERRIA AKTERIO BIZIAK ETA ZIRKUITU ... · berriak labur T. SASAKI / RICE UNIB. Berriak labur. FISIOLOGIA berriak labur Berriak labur Psoriasia, azaletik haratago PSORIASIA

IKERLAN ZENTRO TEKNOLOGIKOAK Flame Sofc Europako proiektuan parte hartuko du.Elektrizitatea eta beroa sortzeko etxetresna elektriko bat garatzea da haren helburua.

Flame Sofc erregai-piletan oinarritzen da. Horietan bero- eta elektrizitate-sorkuntzazuzenagoa da, eta, ondorioz, eraginkortasuna ere hobetu egiten da. Erregai-pilekprozesu elektrokimiko baten bidez sortzen dituzte elektrizitatea eta beroa. Pila horiek,

ohiko bateriak ez bezala, ez dira agortzen.Bateria tradizionalek bere barnean gordetzendute beharrezkoa duten erregaia; beraz, hurabukatzen denean, ezin dute funtzionatzenjarraitu. Erregai-pilek, ordea, kanpotik jasotzendute erregaia, eta, ondorioz, amaigabekoiraunkortasuna dute erregaia duten bitartean.

Eraginkortasun handiagoa izateaz gain,sistemak ingurumenari kalte gutxiago egitendio. Bestalde, elektrotresnak isilagoak etafidagarriagoak izango omen dira.Etxeetan erabiliko dira elektrotresna horieklehenik; izan ere, helburua da etxeek edoeraikinek beroa eta elektrizitatea baterasortzeko gaitasuna izatea, gas naturaletik,butanotik, propanotik edo gasoliotik abiatuta.

berri

ak la

bur

Berriaklabur

N A N O T E K N O L O G I A

Urrea preziatua da, baita oxidazioan ereCardiffeko Unibertsitatean, urrezko nanopartikulakerabili dituzte oxigenoa aktibatzeko 60-80 ºC-an.Horrekin, botikak, detergenteak edo janariengehigarriak egiteko prozesu normala ohi bainogarbiagoa izatea lortu dute. Izan ere, produktuhoriek ekoizteko, oxidazio-prozesu bat erabiltzenda, eta prozesu horretan ingurumenari kalteegiten dioten substantziak erabiltzen eta sortzendira. Aldiz, katalizatzaile gisa urrezkonanopartikulak erabiliz gero, prozesua askoz eregarbiagoa da.

M AT E R I A L A K

Metala ultragogor bihurtzeko bidea Metalak trinkotzeko metodo bat garatu duteelkarlanean Estatu Batuetako eta Suitzakoikertzaile batzuek. Energia handiko laser batekeragindako presio-uhinak metalaren aurkaigorrita lortu dute metala % 20 konprimitzea,gutxi gorabehera. Eskala mikroskopikoan,metalak ez dira jarraituak eta zurrunak, baiziketa kristal ñimiñoz osatutako mosaikoak.Presio-uhinek kristaltxoetan pitzadurak sortzendituzte, eta materiala trinkotu egiten da.Ondorioa metal ultragogorra da. Oraingoz,teknika hori metal-kantitate oso txikietanaplikatu ahal izan dute.

CAMBRIDGEKO UNIBERTSITATEKO FISIKARIEK

FROGATU DUTE posible dela proteina--taldeak erabiltzea logika-operazioakegiteko.

Operazio horietan, proteinez gain,beste molekula batzuek ere partehartzen dute, estekatzaileerregulatzaileek. Estekatzaileokproteinaren leku espezifikoetara lotzendira, eta, haien kontzentrazioarenarabera, proteina aktibatu edodesaktibatu egiten da.

Aktibazio-desaktibazio egoeraklogika bitarraren 0 eta 1 adieraztekoerabil daitezke. Baina proteinak ez diraegiazko ate logikoak, egoera batetikbestera pasatzeko kontzentrazio--aldaketa handia behar baita.

Cambridgekoek, ordea, frogatu dute,hainbat proteinak bi estekatzaile lotditzaketenez, oinarrizko logika-funtzio

guztiak egin ditzaketela, ‘and’,‘or’, ‘xor’ eta halakoak barne.Proteinek banako logika--elementu gisa funtzionadezakete, haien outputak biinputen araberakoak direlako,estekatzaile-kontzentrazioenaraberakoak, hain zuzen. Aregehiago: proteinak taldetanbiltzen direnean, erantzunaizugarri areagotzen da.

Hori guztia teorikokifrogatu dute, bainaikerketaren egileek E. coli bakterioajartzen dute adibidetzat. Izan ere,bakterio horrek estekatzaile baterabaino gehiagotara lotzen diren hainbatproteina ditu. Genetikoki eraldatutakoproteina fluoreszenteak erabilita,posizio-aldaketa nabarmen ageri da,bakterioa ‘piztu’ egiten baita.

Proteinak logika-operazioak egiteko

ART

XIBO

KOA

INF

OR

MA

TIK

A

Etxeko beroa eta elektrizitateabatera

EN

ER

GIA

ART

XIBO

KOA

7EL H U YA R. 215. Z K .

Page 7: ZTABAIDA EZ DA BERRIA AKTERIO BIZIAK ETA ZIRKUITU ... · berriak labur T. SASAKI / RICE UNIB. Berriak labur. FISIOLOGIA berriak labur Berriak labur Psoriasia, azaletik haratago PSORIASIA

berri

ak la

bur

Berriaklabur

GIZ

A Z

IEN

TZ

IAK

Obestatina, gosea kentzen duen hormonaGosea kentzen duen hormona bat aurkitudute: obestatina. Hormona hori aurkitzeko

gosea eragiten duen beste batetik abiatu dira,ghrelinatik, hain zuzen ere. Ghrelina

sintetizatzeko erabiltzen den sekuentziaoinarritzat hartuta, gene berean antzeko

sekuentzia bat aurkitu dute. Eta aurkikuntzahorri tiraka iritsi dira gosea kentzen duen

beste hormona honetara, obestatinara, alegia.

Euskal Herriko zeramika Erdi Aroan (VII.-XIII. mendeak)

EHUKO IKERTZAILE-TALDE

BATEK Arabako etaBizkaiko hainbataztarnategi aztertu ditu,Euskal Herriko zeramikaaztertzeko. Zeramikaerreminta taxonomikoa(kronologiaren adierazlea)eta erremintahermeneutikoa da(dokumentu historikoa).Baina, zeramikahistoriaren jakintza--elementu bilakatu nahibada, adierazlekronologiko zehatz

bilakatu behar da lehenik. Hau da,haren datazio zehatza egin beharda. Hori lortu ondoren soilik —etabeste aztarna-materialekin batera—lortu ahal izango da antzinakogizarteen informazioa.

Hain zuzen ere, zeramikasailkatzeko sistematizazio-eredu batlandu dute ikertzaileek. Aztarnategihoriek VIII. eta XIII. mendeetakoestratigrafiak dituzte, eta,zeramikaren azterketen ikuspuntutik,oso garrantzitsuak dira. Hala,testuinguru horietan aurkitutakozeramikak sailkatzeko etakarakterizatzeko sistema bat garatudute, hiru mailatako azterketaeginda. Maila horiek irizpideteknologikoak, funtzionalak etamorfologikoak hartzen dituztekontuan.

Corpus zeramikoarensistematizazioa amaituta etazeramika kuantifikatuta, materialguztia ikuspuntu diakronikotiksailkatu dute; hau da, denboranzehar izan duen bilakaera aztertudute. Hala, zeramika-ekoizpenensegida kronologikoak ikustekoaukeraz gain, mendetan zehar izanduten presentzia eta non erabili

diren ikusteko aukera izan da.Azken finean, erreferentzia-taldeakidentifikatzea da gakoa, edo, bestelaesanda, aro jakin batean etakokapen geografiko jakin bateanegin ziren zeramika-ekoizpenakidentifikatzea.

Azkenik, ekoizpena nolaantolatzen zen eta zabaltzen zenikertu dute. Ekoizpen-ereduak osolotuta egoten dira zabalpen--ereduekin —gure kasuan, herri,eskualde eta eskualde arteko eskalazuten—. Horiek zehazteko,ezinbestekoak izan dira laborategikoazterketa arkeometrikoak(petrografiak, X izpien difrakziobidezko mineralogiak eta azterketakimikoak). Gainera, ekoizpen--zentroak non zeuden jakitekoazterketak egin dira aipatutakoazterketa arkeometrikoetatik,aztarnategi batzuetan aurkitutakoebidentzia arkeologikoetatik etaidatzitako iturrietatik abiatuta.

Edonola ere, ekoizpen-zentroaknon zeuden jakitea zeramikarenbidez ezagutza historikoa lortzekoabiapuntu gisa ulertu behar da.Informazio hori erabilita, zeramikaekoizten zuten eta erabiltzen zutengiza taldeen informazioa eskuratudaiteke, eta, hala, zeramikaren gizahistoria osa daiteke.

8 EL H U YA R. 2005E KO A B E N D UA

J.L.

SO

LAU

N

J.L.

SO

LAU

N

HapMap, aldaera genetikoen mapa

Pertsona batetik bestera aldatzen direngenoma-zatien mapa argitaratu du Nature

zientzia-aldizkariak. Gizakien genomaren % 99,9berdina da pertsona guztietan; % 0,1 bakarrikaldatzen da batetik bestera. Nukleotido bakar

batek hainbat aldaera izan ditzake (SNPak), etahoriek azaltzen dira HapMap horretan.

Oraindik ez dago osatuta, baina, genetistenesanean, oso baliagarria izango da hainbat

gaixotasun aztertzeko eta eboluzioa eta antzekoprozesu biologikoak ulertzeko.

F I S I O L O G I A

B I O K I M I K A

Page 8: ZTABAIDA EZ DA BERRIA AKTERIO BIZIAK ETA ZIRKUITU ... · berriak labur T. SASAKI / RICE UNIB. Berriak labur. FISIOLOGIA berriak labur Berriak labur Psoriasia, azaletik haratago PSORIASIA

FIS

IOL

OG

IA

SAGUEN ILEA HAZARAZTEN DUEN

MEKANISMO GENETIKOA ZEIN DEN

aztertu dute Marylandekozientzialari estatubatuar batzuek.Hain zuzen ere, gene bataktibatuta, ilerik gabeko saguei ilea haztea lortu dute.Horrek ez du esan nahiburusoilek ilea berreskuratzekoteknika bat garatu dutenik, baina bide horretan nondik jobehar duten argitzen lagundukodie ikerketa honek.

Prozesua aktibatzen duengene bat aztertu dute, Hairless izenekoa. (Hairlesshitzak ingelesez ilerik gabekoa

esan nahi du). Gene horrek ileahazteko behar diren jardueraguztiak martxan jartzen ditu.

Biokimikariek Wnt bidea deitzendiote jarduera-multzo horri, eta,prozesu horretan, azalaren

folikuluak etengabe berritzendira. Folikuluak etengabeberritzea ezinbestekoa da ilea hazdadin. Wnt bidearenfuntzionamendua ez da guztizezagutzen, baina Hairless geneaprozesu horren aktibatzailea delajakitea aurrerapauso handia izanda. Hain zuzen ere, baieztatudute Hairless mutatuz gero ilerikez zaiela hazten saguei, eta, kasuhorretan, genea konponduta lortudute ilerik gabeko sagu horiekilea berreskuratzea.

berri

ak la

bur

Berriaklabur

Ilea haztearen gako batzuk, baina ez denak

PNA

S

Page 9: ZTABAIDA EZ DA BERRIA AKTERIO BIZIAK ETA ZIRKUITU ... · berriak labur T. SASAKI / RICE UNIB. Berriak labur. FISIOLOGIA berriak labur Berriak labur Psoriasia, azaletik haratago PSORIASIA

DEABRU-LORATEGIAK ZUHAITZ-ESPEZIE

BAKARRA (edo ia bakarra) hazten denAmazoniako oihaneko guneak dira.Duroia hirsuta da zuhaitz hori. Bada, ikusi da horren erantzuleaMyrmelachista schumanniespezieko inurria dela.

Ikerketarako, oso probasinplea egin zen: D. hirsutaez den beste landare batlandatu zuten deabru--lorategi batean,Amazonian hazten denzedro-espezie bat hainzuzen ere, eta inurrieilandarera iristea eragotzizieten lehenengo. Zedroa oihaneko bestetoki batzuetan bezalatsu

hazi zen. Ondoren, inurriei zedrorairisten utzi zieten, eta, bost bategunen buruan, landareak hostoak galdu zituen eta hil eginzen. Ondorioa: inurriek hil zutenzedroa.

Inurrien jarduera gertuagotikjarraituta ikusi zuten azido formikoasartzen ziotela zedroari hostoetan,eta hostoetatik landare osorazabaltzen zela pozoia.

Ikerketa, oraingoz, landaregazteekin bakarrik egindute. Eta ez dakite landareedo zuhaitz heldu batimodu berean erasotzendioten inurriek. Bestelandare-espezie batzuenaurrean nola jokatzen dutenere ikusteko dago; izan ere,oso urriak izanagatik, badiraD. hirsuta-z gain deabru--lorategietan hazten direnbeste landare-espeziebatzuk.

M.

DO

HRN

/ B

BCberri

ak la

bur

Berriaklabur

E K O L O G I A Deabru-lorategien misterioa argitu da

Page 10: ZTABAIDA EZ DA BERRIA AKTERIO BIZIAK ETA ZIRKUITU ... · berriak labur T. SASAKI / RICE UNIB. Berriak labur. FISIOLOGIA berriak labur Berriak labur Psoriasia, azaletik haratago PSORIASIA

EL

EK

TR

ON

IKA

P A L E O N T O L O G I A

berri

ak la

bur

Berriaklabur

Duela 140 milioi urtekokrokodiloa PatagonianPaleontologo batzuek krokodiloaren arbasobaten bizpahiru fosil aurkitu dituztePatagonian. Izena Dakosaurus andiniensisjarri diote. Eta morfologikoki berezia omenda: hortzei begiratuta, dinosauro antzekokrokodilo bat dela esan dute adituek, zerra--itxurako hortzak baititu. Ondorioz, uretakoornodun handiak jaten zituela uste dute.

F I S I O L O G I A

Garuna,kolore-kalibratzaileaBegietan, erretinan hain zuzen, koloreakbereizteko zelula espezializatu batzuk daude:konoak. Pertsona batetik bestera, alde handiadago bai kono-kopuruan bai horienkokapenean. Hala eta guztiz ere, RochestergoUnibertsitateko ikertzaileek frogatu dutenez,denok berdin hautematen ditugu koloreak.Ikertzaileen ustez, horrek esan nahi dugarunak nolabait kalibratu egiten duelapertzepzioa.

Sentsoreen lokalizazioa

ART

XIBO

KOA

11EL H U YA R. 215. Z K .

AZKEN URTEOTAN, IRRATI-UHINEN

BIDEZKO KOMUNIKAZIOA erabiltzenduten hainbat osagai elektronikomerkaturatu dira. Osagai-mota horimerkaturatzeak beste horrenbesteaplikazio berri sortu ditu: haririkgabeko sentsore-sareak, esaterako.

Sistema horietako sentsoreakzirkuitu autonomoetan egoten dirainstalatuta. Hala, kontrol- etaneurketa-lanak banatu egindaitezke, esaterako, ingurugeografiko zabal bat hartzen duenmagnitudea neurtzeko. Motahorretako sareen abantaila nagusiabikoizketa da: sarean hainbestesentsore izanda, bat puskatuz gero,beste batek beteko du harenfuntzioa, puskatutakoa ordezkatuarte.

Hala ere, hainbeste sentsorekoordinatzea ez da batere erraza:sentsore guztiek hardware etasoftware berbera dute, eta, gainera,energia-kontsumoa nahizprozesatze-ahalmen mugatuadituzte. Kasu horretan,funtzionamendu-protokoloak askosinplifikatzen dira sentsorebakoitzaren posizioa jakinez gero,eta sarea geografikoki nola banatuadagoen baldin badakigu. Kontuan

izan behar da, haririk ez dutenez, ezdela erraza jakitea sentsoreak nondauden. Hainbeste sentsore egonda,gainera, ezinezkoa da kokapenhoriek norberak neurtzea.Horregatik, metodo automatizatu batbehar da sentsore bakoitzak bereposizioa kalkula dezan.

EHUko Jagoba Arias-eksentsoreen posizioa kalkulatzekoalgoritmo berri bat proposatu etagaratu du. Posizio hori aurkitzeko,beste sentsoreekiko distantziaerabiltzen da. Baina, horrelakosistemak ekonomikoki bideragarriakizateko, sentsore bakoitzak osomerkea izan behar du, bai diseinuarieta bai ekoizpenari dagokienez.Sentsoreek ezin dute elektronika

konplexurik izan, eta, ondorioz, ez da espero neurketa horiek oso zehatzak izatea.

Ikerketan proposaturikoalgoritmoak sentsorebakoitzarentzako kalkulua egitendu, jakinda ezagutzen direndistantziek akatsak dituztela.Azkenik, simulazio-plataforma batgaratu da lortutako emaitzakazken urteetan proposatu direnbeste algoritmo batzuenekinalderatzeko. Hala, ikus daitekesentsore bakoitzak zenbat kalkulu-lan egin behar ditueneta akatsek lortutako emaitzannola eragiten duten.

ART

XIBO

KOA