berastegi gerrarako prest

8
ASTEARTEA 2016/02/02 4. urtea, 435. zenbakia 107.6 · 105.0 fm www.ataria.info BERASTEGI GERRARAKO PREST Tolosakoei aurrea hartuta ospatu dituzte Berastegin eta Lizartzan inauteriak; mozorroak, irudimena eta festarako ilusioa eta gogoa plazaratu dituzte // 4 JON MIRANDA 2016ko aurrekontua onartzeko EH Bildu eta EAJ ados jarri dira Ibarrako Udalak EH Bildu eta EAJren aldeko botoekin onartu berri du 2016an izango duen 4.728.000 mila euroko aurrekontua // 3 Jokin Altunak partida bikaina jokatuz irabazi dio Artolari Binakako txapelketako hirugarren garaipena lortu du amezketarrak; hurrengo partida Tolosan jokatu du, eta alegiarrak Tafallan // 7

Upload: others

Post on 20-Oct-2021

1 views

Category:

Documents


0 download

TRANSCRIPT

Page 1: BERASTEGI GERRARAKO PREST

ASTEARTEA2016/02/02 4. urtea, 435. zenbakia107.6 · 105.0 fmwww.ataria.info

BERASTEGIGERRARAKO PRESTTolosakoei aurrea hartuta ospatu dituzte Berastegin eta Lizartzan inauteriak;mozorroak, irudimena eta festarako ilusioa eta gogoa plazaratu dituzte //4

JON M

IRAN

DA

2016ko aurrekontuaonartzeko EH Bildueta EAJ ados jarri dira Ibarrako Udalak EH Bildu eta EAJren aldekobotoekin onartu berri du 2016an izango duen4.728.000 mila euroko aurrekontua //3

Jokin Altunak partidabikaina jokatuzirabazi dio ArtolariBinakako txapelketako hirugarren garaipenalortu du amezketarrak; hurrengo partidaTolosan jokatu du, eta alegiarrak Tafallan //7

Page 2: BERASTEGI GERRARAKO PREST

Gazte Fronteakmobilizaziora deitu du,Ostegun GizeneanEzpala gaztetxearen aldeko hitzordua izango da, eta zazpiantolakundek deitu dute; joan den larunbatean eremobilizazioa izan zen, Tolosako Gazte Asanbladak deituta

Itzea Urkizu Tolosa

Festa eta aldarrikapena uztartu-ko ditu, Gazte Fronteak, OstegunGizenean, Ezpala gaztetxearenalde. Zazpi antolakundek –GazteLibertarioak, Ernai, Ikasle Aber-tzaleak, Bilgune Feminista, Gaz-te Abertzaleak, Laskoraingoikasle independentistak eta To-losako Gazte Asanblada– deitudute mobilizaziora, eta txosna-gunean jarri dute hitzordua,18:30ean. «Sistema kapitalista heteropa-

triarkalaren zapalkuntzari» au-rre egiteko gogoak batzen dituzazpi antolakundeak, eta gazte-en alternatibak defendatu dituz-te, manifestaziora deitzeko egin-dako agerraldian: «Gazteok egu-nero itotzen gaituzte, eta gurebizi baldintzak gero eta arrotza-goak dira. Bukaerarik gabekozulo beltz batera bideratu nahigaituzte; makinaria bateko en-granaje bilakatu nahi gaituzte,

puzzle baten pieza, akritiko,otzan».Horrela, gazteek utopiaraino

doan bidea eraikitzeko «erantzu-kizun osoa» dutela nabarmendudute, Ezpala gaztetxearenproiektuan begirada jarriz:«Egun batzuk atzera eginda, 40gaztek eta inguruko herritarrekbortizkeria jasan behar izan ge-

nuen, Tolosan, udalarena zenetxe huts baten aurrean, botere-aren aparatu militarraren esku-tik. Horregatik, ezinbestekotzatdugu Ezpala gune autogestiona-tuak jasan dituen erasoak gogorsalatzea, eta TGAri elkartasunaazaldu nahi diogu, Ametsak ezindira desalojatu, Ezpala aurreralelopean».

Zazpi gazte antolakundetako ordezkariek parte hartu zuten, manifestaziora deitzeko agerraldian. I. URKIZU

02 TOLOSA GIZARTEA 107.6 fm • 105.0 fm • www.ataria.info ASTEARTEA, 2016ko otsailaren 2a

GIZA KATEA, AHALEGINEANLarunbatean Tolosako Gazte Asanbladak deitutako manifes-tazioa izan zen, Ezpalaren alde. Limousin etxea inguratzekogiza katea egin nahi izan zuten, baina Ertzaintzak ez zien bai-menik eman, unean bertan. J. MIRANDA

GUNE BERRI BATEMAKUMEENTZATTolosan emakume talde berri bat martxan jarri dute, eta la-runbatean izan zuten lehen bilkura, deialdi baten harira. Ha-siera batean, hiru emakume elkartu ziren eta, besteak beste,kalean zein erakundeetan emakumeen presentzia urriari au-rre egitea da jomuga. Horrela, beren testuingurutik, erralitatehori aldatzen saiatuko dira. I. GARCIA LANDA

Artea trukatzeak,harrera bikainaI. Urkizu

Tolosako Aranburu jauregia arteeta kulturaren aterpe da, besteakbeste, erakusketen bidetik. Ho-rrela, iaz inauguraturikoen arra-kasta nahiz inauguratu berri di-tuztenen freskotasuna dira al-biste. Batetik, Kultur Truk erakuske-

ta aipatzekoa da, bi astez luzatubaitute. Abenduan ireki zuten,eta hainbat artistak bere lanakbildu zituzten, lan horiek esku-ratu nahi dituzten herritarrekintruke bidez lan egiteko. Iñigo Al-tolagirre, Iñigo Aristegi, JudasArrieta, Idoia Elosegi, Nerea Lo-

pez Lanceta, Arantza Munita,Dolo Navas, Ainara Oscoz, IñigoRoyo, Ramon Ruiz Cabestany,Oihana Ugarte, Iker Valle eta Zu-metaren lanak daude ikusgai etaeskuragarri, eta joan den urtarri-laren 30ean ixtekoa ziren era-kusketa, datorren otsailaren 13rabitarte zabalik izango da, izanduen harrera ona dela eta.

LATINOAMERIKA IRUDITANMartxoaren 5era bitarte, berriz,Latinoamerika, herri bat oinezerakusketa zabalik izango da,Aranburun. Carlos Fiallesen ar-gazkiek hango bizimoduaren be-girada eskainiko dute.

Page 3: BERASTEGI GERRARAKO PREST

EH Bildu eta EAJrenaldeko botoekin onartudute aurrekontua 2016ko aurrekontuetan, langileen gastuen atalean,Udaltzaingoaren gorputza sortzea aurreikusten da

Maier Ugartemendia Ibarra

Pasa den ostegunean Ibarrakoudalbatzak egindako ohiko ple-noan onartu zuten Ibarrako Uda-laren 2016ko aurrekontua. EHBilduren eta EAJren aldeko bo-toekin izan zen onartua aurre-kontua. Oposizioko Itziar Jaure-gi jeltzaleak «landutako aurre-kontua» izan dela adierazi zuenplenoan.2015eko aurrekontuarekin al-

deratuz «igoera» izan duela adie-razi zuen Mikel Agirrezabala al-kateak. Hain zuzen ere, 2015ean4.455.780 euroko aurrekontuaizan bazuen udalak, aurtengoan4.728.000 eurokoa onartu du.Langileen arloan, «apustu be-

rri bat» egingo du udalak. Izanere, aldi baterako langileen kon-tratazioez gain, Udaltzaingoarengorputzaren sorreraren aldeko«apustua» egingo dutela jakina-razi zuen Agirrezabalak. Arlo be-rean, TAO zerbitzua «publifika-tzea» ere udalaren 2016ko helbu-ruen artean kokatzen dutelajakinarazi zuten.

ZERBITZUAK ETA INBERTSIOAKZerbitzuen arloari dagokionez,aipatu udalaren aurrekontuankale garbiketan «hobekuntza»egiteko aurreikuspena dagoela,eta horretarako 14.000 euro«gehiago» bideratuko dituzte.Barne eta kanpo komunika-

zioa hobetzeko asmoz ere, kon-tratazio berri bat egitea aurrei-kusten du udalak. Helburua saresozialak, web orria, etab. egune-ratuak izatea da, herritarrekinkomunikazio hobe bat izateko.Horretarako ere, 14.500 euro bi-deratuko ditu udalak.

Bestalde, zerbitzuei lotuta ibil-bide osasuntsuak egiteko ekime-na martxan jartzea ere helburuizango dute aurtengoan.Inbertsioetan 278.000 euro in-

guru gastatuko ditu udalak. Goi-ko taulan ikus daitezke inber-tsioak eta horietarako aurrekon-tuak.Inbertsioen artean kokatzen

da, esaterako, Emeterio Arrese-ko parkea estaltzeko azterketa.Baina, horrez gain gune horretanmantenu lanak ere egingo dituz-te: frontoia margotu eta helduenparkeko zorua berritu.

BASO ESKOLA PARTAIDEEN BILA DABILOrendaingo Baso eskola aurkeztu dute ostiralean Alegian eta larunbatean Tolosan. Baso Es-kolatik azaldu dutenez, «honekin lortu nahi duguna da proiektua ezagutaraztea, Baso eskolakalera ateratzea, eta jendeari hezkuntza sistema hau erakustea». Helburua eskola zabaltzeada: «Gure helburua 10 familiaren konpromisoa lortzea da, Orendaingo haurrekin batera hez-kuntza eredu hau aurrera ateratzeko». I. GARCIA LANDA

Entsegu eguna jarridute Adunan, santaeskean ateratzekoADUNA // Ohitura jarraituz oste-gunean santa eskean ateratzekoasmoa dute Adunan. Horretara-ko, gaur, hilak 2, entsegua egin-go dute, 16:15ean Txulobi elkar-tean Bertan bi talde osatzekoadina jende badago erabakikodute ateratzea. Entsegura joanezin dutenek abisua pasatzekoeskaera egin dute.

Santa eskean ibiltzekoentseguan partehartzeko deia ALEGIA // Txintxarri abesbatzaeta Zazpi Astoren Taldea elka-rrekin ibiliko dira santa eskeanostegunean, hilak 4. Herritarguztiei dei egin diete santa eske-an ibiltzeko, eta nahi duena al-dez aurretik entsegura ere joandaiteke. Entsegua gaur, hilak 2,izango da, 21:00etan, kulturetxean.

Bilketa sistemaberria hizpideEH Bildurenbatzar irekianHondakinen bilketa sistema berribaterako aurreakordioa lortu dute EH Bilduk eta EAJk Amasa-Villabonan

M. Ugartemendia Amasa-Villabona

Amasa-Villabonako EH Bildukbatzar irekia egingo du, gaur, hi-lak 2, 20:00etan, Gurea Zinekoerakusketa gelan hondakin bil-keta sistemaren inguruan «EAJ-rekin lortutako aurre akordioa-ren aurkezpena eta bozketa» egi-teko.Koalizioak azaldu duenez hi-

labeteetako negoziazioen ondo-ren, aurre akordioa erdietsi dute.Akordio horretan bosgarrenedukiontzi bidezko bilketa siste-ma ezartzea proposatzen da:«Errefusa eta organikoaren edu-

kiontziek tamaina ertaina etatxip bidezko irekiera kontrolatuaizango dute».Bestalde, EH Bilduk jakinarazi

duenez birziklatze tasa ez bada%70era iristen, «neurri zuzen-tzaileak ezartzeko konpromi-soa» hartu dute alderdiek. Etaneurri horiek udaleko inguru-men batzordean eztabaidatu etaonartuko lirateke.Edukiontziak herriko «hama-

sei gunetan» egongo lirateke,egun papera eta beiraren edu-kiontziak daudenetan.Esan bezala, proposamena

aurkezteko bilera baterako deiaegin du EH Bilduk.

GIZARTEA TOLOSALDEA 03www.ataria.info • 105.0 fm •107.6 fm ASTEARTEA, 2016ko otsailaren 2a

INBERTSIOEN ATALEKO DATUAKINBERTSIOAK AURREKONTUAIbai-gain 4 (ludoteka zaharra) berritze lanak 65.000Bide azpiegitura eta irisgarritasuna 56.000San Bartolome estalkia ixtea 40.000Euskal Herria 59-75 urbanizazioa 30.000Haur parkeen mantentzea 20.000Kiroldegiko tresneria 18.000Kiroldegi atzeko asfaltatzea 15.000Izaskungo ermita inguruan asfaltatze lanak 14.000Berdintasun plana 12.000Emeterio Arreseko parkea estaltzeko azterketa 8.000

Page 4: BERASTEGI GERRARAKO PREST

Eskualdeko goiztiarrenakImanol Garcia Landa

Tolosaldean ospe etaindar handiena du-ten inauteriak Tolo-sakoak dira, baina ba-dira bi herri bere bi-dea egitea pentsatu

zutenak: Lizartza eta Berastegi.Lizartzan, gainera, badute bere-zitasun bat, orain hogei urte pa-satxo berreskuratu baitzituzteninauteriak herrian eta horrekinbatera bertako dantza bereziak.Hala, asteburuan ihaute dantzekbere protagonismoa izan zuten:larunbatean baserriz baserri ari-tu ziren dantzariak eta txantxoaketa igandean herrigunean zeharegin zituzten kalejira eta dan-tzak. Berezko dantza eta doinuezgain, mozorroek ere bere lekuaizan zuten asteburuan.

Berastegin ere bi egunetan ari-tu ziren festan, ostiralean eta la-runbatean. Bigarren egunean,besteak beste, mozorrotuaketxez etxe ibili ziren kalejiran,eta herri bazkaria ere egin zuten.

ARGAZKI ETA BIDEOAKIkusi bi herrietako argazki galeriaketa Lizartzako bideoa:www.ataria.info

Ezkerreko irudian, Lizartzako dantzariak eta txantxoak baserriz baserri. Eskuinekoan, mozorro festako partaideak LIzartzan. J. MIRANDA/A. UZKUDUN

04 TOLOSALDEA INAUTERIAK 107.6 fm • 105.0 fm • www.ataria.info ASTEARTEA, 2016ko otsailaren 2a

Mozorrotuen desfilea egin zuten etxez etxe larunbatean Berastegin. J. MIRANDA

Page 5: BERASTEGI GERRARAKO PREST

SarrerakoenasteburuaImanol Garcia Landa

Gutxi falta da Tolosa-ko inauterien txupi-nazoa lehertzekoeta hori giroan na-bari da. Tolosakobalkoiak hasi dira

mozorrotzen eta hainbat ekitaldiere izan dira asteburuan etzi ha-siko dena iragarriz. Kaldereroaketorri dira eskualdera, eta ohi be-zala kaleak alaitu dituzte beredoinu eta dantzekin.

Tolosan asteburu betea izanda, Aiz Orratz elkarteak antola-

tutako haur jaialdiarekin, Tolo-sako erraldoi eta buruhandienkonpartsarekin, Tolosa Kantari-ren saio bereziarekin eta musikabandaren inauterien aurrekokontzertuarekin. Emanaldi ho-riek guztiek osatzen dituzteinauterien sarrerakoak, inauteri-zaleei sabelean tximeletak sor-tzen dizkietenak.

ARGAZKI ETA BIDEOAKIkusi asteburuko argazki galeriaketa bideoak: ataria.info/bereziak/badatoz-inauteriak-2016 Zizurkilen (ezkerrean) eta Anoetan (eskuinean) kaldereroen irribarreez bete ziren kaleak. J. MIRANDA

Tolosako kaldereroetan dantzariek hainbat emanaldi egin zituzten, tartean, udaletxe aurrean egindakoa. I.G.L.

Tolosa Kantarikoek inaute doinuak zabaldu zituzten kaleetatik. Aiz Orratzen haur jaialdiak Leidor aretoa eta kaleak girotu zituen. Musika bandak Berdura plazara joandakoak ederki ase zituen. I.G.L./M. IRAOLA

INAUTERIAK TOLOSALDEA 05www.ataria.info • 105.0 fm •107.6 fm ASTEARTEA, 2016ko otsailaren 2a

Tolosako kaldereroen erregina eta bere damak, karrozan. I.G.L.

Page 6: BERASTEGI GERRARAKO PREST

KIROL EMAITZAKAreto futbolaBIGARREN B MAILA17. jardunaldiaLauburu-Xota 5-1

Sailkapena1. Zierbana 41p2. Pinseque 37p6. Lauburu Ibarra 29p

Hurrengo jardunaldiaSala Cadrete-Lauburu

EskubaloiaLEHEN NAZIO MAILAKOA,C TALDEA17. jardunaldiaBarakaldo-Tolosa Esk. 26-38

Sailkapena1. Tolosa Eskubaloia 31p2. Trapagaran 27p

Hurrengo jardunaldiaTolosa Eskubaloia-Elgoibar

FutbolaGIZONEZKOEN OHOREZKO ERREGIONALA20. jardunaldiaTolosa CF-Elgoibar 2-1

Sailkapena1. Tolosa CF 44p2. Anaitasuna 39p

Hurrengo jardunaldiaBeti Gazte-Tolosa CF

EMAKUMEZKOEN ERREGIONALA,IGOERA FASEA6. jardunaldiaOstadar-Tolosa CF 1-2

Sailkapena1. Arizmendi 18p2. Tolosa CF 15p

Hurrengo jardunaldiaTolosa CF-Eibar

ERREGIONAL PREFERENTEA, BIGARREN MULTZOA18. jardunaldiaIlintxa-Tolosa CF 2-3

Sailkapena1. Amaikak Bat 44p2. Mondragon 39p10. Tolosa CF 23p

Hurrengo jardunaldiaTolosa CF-Zumaiako

LEHEN ERREGIONALA, IGOERA FASEA, 2. MULTZOA4. jardunaldiaIntxurre-Mondragon 2-1Billabona-Getariako 2-0

Sailkapena1. Intxurre 15p8. Billabona 4p

Hurrengo jardunaldiaMondragon-BillabonaMutriku-Intxurre

PilotaLEHEN MAILAKO BINAKAKOTXAPELKETA9. jardunaldiaAltuna III-Merino II 22Artola-Albisu 7

Sailkapena1. Irujo-Rezusta 8-13. Artola-Albisu 6-36. Altuna III-Merino II 3-6

SaskibaloiaEBA LIGA, A MULTZOA12. jardunaldiaLa Gallofa-TAKE 68-61

Sailkapena1. Pas Pielagos 11-27. TAKE 6-7

Hurrengo jardunaldiaArdoi-TAKE

Baldintza gogorretanTAK itsura bikainean Gipuzkoako Batel Ligan Tolosaldeko hamabost ontzi aritudira lehian; bostek podiumeko postuetan amaitu dute

Erredakzioa

Trintxerpek antolatu zuen Gi-puzkoako Batel Ligako laugarrenjardunaldia. Pasaian, igande goi-zean, 10:00etan. Itsasoa harrozegoen, nahasia. Batelak urezbete ziren, ontziak ia uraren mai-lan egoteraino. Baldintza dese-roso horietan egin behar izan zu-ten arraun. Ez zen arraunerakoegunik onena izan, nahiz etaemaitzek ez duten hori islatzen,TAKek itsura oso ona eman bai-tzuen.

Ohi bezala, infantil neskakizan ziren arraun egiten lehenak.Tolosaldea A taldeak bigarrenegin zuen 5:15:55 denborarekin,irabazlearengandik 8 segundo-ra. B taldea 40 segundora helmu-garatu zen. Infantilen atzetik ka-

AURRERA SAIAZEK FINALA GALDU DUEuskal Herriko Pilota Elkarteen II. Txapelketaren finala igandean jokatu zen. Pagazpe izanzen nagusi, 2-1 Aurrera Saiazi irabazita. Lau t’erdikoan eskualdekoak nagusi izan ziren, 18-15,Arratibelen eskutik. Buruz burukoan Urretabizkaiak 18-9 galdu zuen. Eta binakakoan, parti-da ikusgarri batean, Labaka-Telletxeak 22-20 galdu zuten Urbieta-Dorronsororen aurka.A.U.

06 KIROLAK 107.6 fm • 105.0 fm • www.ataria.info ASTEARTEA, 2016ko otsailaren 2a@TOLOSALDEAKIROL

Itsasoa baldintza txarretan zegoela aritu ziren arraunean. J. OLASAGASTI

deteen txanda heldu zen. Tolo-saldetik lau batel aurkeztu zirenkategoria honetan. A batelaklaugarrena egin zuen, Ck zazpi-garrena, Bk zortzigarrena eta Dkhamaikagarrena. Infantil muti-letan hirugarren egin zuen Tolo-sako batel azkarrenak, A ontziak.Irabazlearengandik 15 segundo-ra bukatu zuten. B taldeak seiga-rren egin zuen, 41 segundora. In-

fantil kadeteek bigarren egin zu-ten, 6:52:91 denboran gelditutakronometroa. Maila berean, Ataldeak seigarren egin zuen eta Contziak hamaikagarren. Jubenilneskek bigarren eta hirugarrenegin zuten Orioren atzetik,10:09:10 eta 10:16:64 denborare-kin, hurrenez hurren. Jubenilmutilek laugarren eta hamahiru-garren egin zuten.

Page 7: BERASTEGI GERRARAKO PREST

Altuna III.a nagusi,Artolaren aurkakoan Binakako txapelketaren hurrengo jardunaldian, alegiarrakTafallan jokatuko du eta amezketarrak Tolosan

Asier Imaz

Idiazabalen Altuna III-MerinoII.a nagusitu ziren, 22-7, Artolaeta Albisuren aurka. Bikote go-rriak partida bikaina jokatuzuen, bi pilota bakarrik galduz.Urdinek hutsegite asko egin zi-tuzten, hamasei, baina batez ere,partidan sartu ez zirelako galduzuten. Hurrengo jardunaldian, Arto-

la-Albisuk Tafallan jokatukodute, igandean. Aurkariak Bera-saluze-Beroiz izango dituzte. Al-tuna III.ak eta Merino II.ak, al-diz, Tolosan jokatuko dute aste-lehenean, Olaizola II.a etaUrrutikoetxearen aurka.

OGI BERRI-MIGEL SOROAJardunaldi borobila suertatu daasteburukoa, Ogi Berri-Migel So-roa Pilota Txapelketan. Izenhandiko pilotariek jokatu zuten,eta ikuskizuna emanaz. Jubeniletan, Zubizarreta-

Usandizagak 10-22 galdu zutenAlberdi-Salaberriaren aurka.Atzean egon zen gakoa, izan ere,Salaberria jaun eta jabe ibili zenUsandizaga erraz gaindituz. Promesetan, Mendia-Gar-

mendia zazpian gelditu ziren,Goñi-Salegiren aurka. Urdinekpartida bikaina jokatu zuten. Elite mailan, joko ikusgarria

egin zuena Xabi Urbieta izanzen, Arratibel lagun zuela. Astea-suarrak 13 tanto eta bi sake egin zituen. Peña tolosarra etaGorrotxategi hamarrean geldituziren.

KIROLAK 07www.ataria.info • 105.0 fm •107.6 fm ASTEARTEA, 2016ko otsailaren 2a @TOLOSALDEAKIROL

JOKIN ALTUNA

1 «Hasieratik ondo atera ginenkantxara, konfiantzarekin.Tantoa bukatzeko garaiaz gain,

pilotari ematerakoan ere beste erabatera sentitu naiz; askoz freskoagoeta gusturago».

2 «Markagailuan tartea ireki-tzea lortu dugu, eta horrekez die utzi jokoan sartzen.

Davidek oso ondo jarri du pilota ez-ker horman itsatsita. Estu hartu duJon Ander».

3 «Pilotaleku hau atzelarien-tzat ez da erraza. Batzuetanpilota irregular iristen zi-

tzaien. Ondo baliatu gara, gustura».

4 «Nik ondo jokatzen duda-nean Davidek antzematenduela uste dut, eta nik ondo

jokatzeko bere laguntza ere behardut. Askotan agian aurreraegi etor-tzen da, eta esan diot, Iñakik tantobat edo bi sartzea baino garrantzi-tsuagoa dela berak pilota ondo jo-tzea. Gaur atzean ondo egon delauste dut, kantxan ondo jarrita. Parti-da ederra egin du».

IÑAKI ARTOLA

1 «Txapelketan honetan etaorain arte elkarrekin jokatudugun partidarik txarrena

izan da».

2 «Partidan ez gara sartu ereegin. Irabazten joan garene-an ere partidan ez ginenaren

sentsazioa genuen, biok. Askoz sar-tuago egon dira eurak. Davidek au-rreko egunetan baino partida hobeajokatu du; partida ederra jokatu du».

3 «Txapelketa luzea da, etazaila da astero tentsio berarieustea. Oraingo honetan

behintzat oso tentsio gutxirekinhasi gara».

4 «Partida laburra izan da, etaez dugu eskua asko behar-tu. Zerbait ona ateratzeko-

tan hori esan beharko da».

5 «Eskubiko eskua pixka batukituta izan dut aste hone-tan. Baina ez da horregatik

izan, pilota aukeraketan eta entre-namenduetan normal sentitu bai-tut».

Mundu mailan,34. Alberdi Lehen itzulian erorikoa izan dutxirrindulari zizurkildarrak, Belgikan

A. Imaz Zizurkil

Denboraldi honetan prestakun-tza aldatu zuen Jokin Alberdik,garai honetara sasoiko iristeko.Munduko Txapelketa eta Mun-duko Kopako lasterketetan ongiibili nahi zuen zizurkildarrak.Horregatik, lasaiago ekin ziondenboraldiari. Nabari zen pres-taketa hori bere fruituak ematenari zela, Alberdi indartsu baitze-bilen azken lasterketetan. Belgi-kara postu on baten bila joanzen, baina ezinezkoa izan da, eta34. amaitu zuen larunbatean.Gorputzaldi onean zela esan

zuen zizurkildarrak lasterketaamaieran, baina zoritxarrekogertaera batek galarazi zion pos-tu on batean amaitzea. Alberdikerorikoa izan zuen, eta horrenondorioz, txirrindulari ugarikhartu zioten aurrea. Erorikoamalda behera izan zuen, «beharbaino azkarrago jaisteagatik».Horren ondorioz, bere burua 60.postutik atzera ikusi behar izanzuen lehen itzulian. Txirrindula-

ri mordoa aurreratu arren, tropelburua urrunegi gelditu zitzaionAlberdiri.Ia denboraldi osoan atzetik

izan duen Ivan Feijook zortziga-rren amaitu zuen. Erorikoa ger-tatu baino lehen Alberdi berare-kin zen. Alberdi Feijoo bainogehiago izan da denboraldiarenzati honetan, argi eta garbi. Bai-na larunbatean, atzetik helmu-garatu zena Jokin Alberdi izanzen, sentsazio garratzarekin.

Hilberriak eta urteurrenak

FranciscaGurrutxaga

Lizaso - Goian bego -

Amona, hain maite izan zaitugunzure bilobak beti gogoan izango

dugu zure goxotasun, borondateaeta maitasuna gureganako.

Agur eta muxu handi bat.

Ane, Urko, Maren eta Intza

ELDUAIN, 2016ko otsailaren 2a

Page 8: BERASTEGI GERRARAKO PREST

www.ataria.infoASTEARTEA, 2016KO OSTAILAK 2Argitaratzailea: Tolosaldeko Komunikazio Taldea SMLege Gordailua: SS-1323-2013Koordinatzailea: Eneritz MaizKudeatzailea: Jexux MuruaEgoitza: San Esteban, 20, Tolosa.Telefonoa:943 65 56 95. E-posta:[email protected]: 661 678 818. [email protected]

Tolosa: 687 410 082. [email protected] Villabona-Aiztondo:687 410 022. [email protected]:687 410 [email protected]:687 410 118. [email protected] Alegialdea: 687 410 [email protected] Kirolak:673 06 11 32. [email protected] arreta zerbitzua: 902 82 02 01

Tolosaldeko Ataria diruz laguntzen duten erakundeak:Udalak: Abaltzisketa, Aduna, Albiztur, Alegia, Alkiza, Altzo, Amezketa, Anoeta, Asteasu, Baliarrain,

Belauntza, Berastegi, Berrobi, Bidania-Goiatz, Elduain, Gaztelu, Hernialde, Ibarra, Ikaztegieta, Irura, Larraul, Leaburu-Txarama, Lizartza, Orendain, Orexa, Tolosa, Amasa-Villabona eta Zizurkil

Tolosaldeko Komunikazio Taldea S.L.ko kideak:

Tolosaldekogizarte

eragileak

ATARIA IRRATIA107.6FM / 105.0FM

ZORION AGURRAK

ZORIONAK

Oihane Garmendia Nazabal(Orexa).Gaur 7 urte.

Zorionak, asko maite zaitugu! Etxekoen partetik!

ZORIONAGURRAKUrtebetzeak, urrezkoezteiak, ezkontzak,jaioberriak...Jarri zorionagurraetaeskainidoanirratiankantu bat!

943 65 56 [email protected]

ASTEARTEA 2ATARIA IRRATIA

09:00-11:00. Pasahitza.Eskualdeko berriak, artearen txokoa, errezeta eta lehiaketa, deitu10:45etik 10:55era. Oihana IguaranKale Kantoitik, eta Antton Telleriaren eskutik egunekoabestia. 11:00-12:00. Hamaiketakoa.Tolosako albisteak.12:00-13:00. Entzuteko jaioak.Musika saioa.16:00-18:00. Zebrabidea.18:00-20:00. Goizeko saioak utzitako onena. 20:00-20:30. Kokondo.Oskar Tenaren musika saioa.

28 KANALA13:30.Gaurkoan Tolosaldetik17:30.Gaurkoan Tolosaldetik21:00.Platopic21:30.Gaurkoan Tolosaldetik22:00.Troika kontzertua23:30.Gaurkoan Tolosaldetik

FARMAZIAK

Gaur

TOLOSA.Egunekoa.Bengoetxea, E. Kale Na-gusia, 7. Telefonoa: 943 67 06 48.Gauekoa.Morant, R. Zabalarreta lo-rategiak, 1. Telefonoa: 943 67 38 49.

AGENDA

Deialdiak

Amasa-Villabona.Hondakinen bil-keta sistema berri baterako EAJre-

kin lortutako aurre-akordioarenaurkezpena eta bozketa izango da.Batzar irekia, EH Bilduk deituta,20:00etan, Gurea aretoan. Anoeta.Me reto 100 dias progra-maren aurkezpena izango da,18:00etan, Anoetako udaletxean. Tolosa.Oargi mendi taldeak irteeraegingo du, Arrazola herrira, igande-an. Anbotora igoko dira IE-ko ertze-tik eta ondoren zeharkaldia Astxiki-ko tontorreraino. Ibilbidearen iraupe-na 8 edo 9 ordu ingurukoa izango daeta 1100metroko desnibela. Izenaemateko [email protected] edo 688698642 telefonoraditu behar da, osteguna baino lehen.

EGURALDIA

IKER IBARLUZEA

GAUR.Ez du euririk egingoeta ateri eutsiko dio. Goizpartean zerua estaliago

agertuko zaigu, eta arratsaldean ba-liteke ostarteak agertzea. Eguna-ren amaieran berriz ere hodeiak na-gusituko zaizkigu. Ipar haizearekintenperatura, 12-13 gradu.

BIHAR.Fronte bat sartukozaigu goiz partean, eta euri-tara joko du. Ez dira zaparra

handiak izango, baina litro batzuk pi-latuko dira. Arratsaldean, fronteapasa ostean, mendebaldetik ater-tzen hasiko da. Giro lasaia geratukozaigu . Tenperatura jaitsi egingo da,10 gradutan geratuz, eta elur maila1000 metrotara jaitsiko da.

TOLOSALDEKOATARIAk ez du bere gainhartzen egunkarian adierazitakoesanen eta iritzien erantzukizunik.

HAMAIKETAKO EDERBATEN AITZAKIANSan Blas auzoan asteburu betea izan dute, eta bihar ere izan-go dute festa . Larunbatean lehertutako jaiak, igandea izanzuen egun handi. Goizean, bertsolari eta aizkolariak aritu zi-ren lanean eta giroa berotzen. Irazu eta Errekondo aizkoraneta Peñagarikano eta Arzallus bertsotan. Jende asko gertura-tu zen hamaiketako goxo bat egitera. ANDONI UZKUDUN