berakoplazatik - berako udala / ayuntamiento de...

17
Berako Plazatik 2. zenbakia 2015eko maiatza A gintaldia bukatzearekin, balorazioa egiteko tenorea da. Egindakoa aunitz da; aitzinetik dauden erronkak haundiak. Eredu jasangarri baten alde egin dugu: ekologikoki, ekonomikoki, eta batez ere sozialki. Pertsonak izan direlako bukatu berri den agintaldiaren ardatza.

Upload: others

Post on 06-Feb-2020

3 views

Category:

Documents


0 download

TRANSCRIPT

Page 1: BerakoPlazatik - Berako Udala / Ayuntamiento de Berabera.eus/wp-content/uploads/sites/55/2015/06/BerakoPlazatik-2-EUS-net.pdf · Proiektua prestatzea. Hor sartzen da goiko gradaren

BerakoPlazatik2. zenbakia �� 2015eko maiatza

Agintaldia bukatzearekin,balorazioa egiteko tenorea

da. Egindakoa aunitz da;aitzinetik dauden erronkakhaundiak. Eredu jasangarribaten alde egin dugu:ekologikoki, ekonomikoki, etabatez ere sozialki. Pertsonakizan direlako bukatu berri denagintaldiaren ardatza.

Page 2: BerakoPlazatik - Berako Udala / Ayuntamiento de Berabera.eus/wp-content/uploads/sites/55/2015/06/BerakoPlazatik-2-EUS-net.pdf · Proiektua prestatzea. Hor sartzen da goiko gradaren

Berako Udalak kudeaketa jasangarriaren aldeko apus-tu garbia egin du azkeneko urteotan: Uraren Fo-roan parte hartu ondotik, Europako bertze proiek-tu batzutan lan egin dugu, Nafarroako Gobernua-

rekin, Gipuzkoako Foru Aldun-diarekin, Pirinio AtlantikoetakoKontseilu Nagusiarekin edo Le-sakako Udalarekin elkarlanean,bertzeren artean: Sud’eau eta Bi-dur proiektuak.

Hoien bitartez, Beran hainbat lanegin dira azken bi agintalditan:udal eraikinetan uraren ekoau-ditoria egin da, kontsumoak az-tertu eta hobetzeko neurriak har-tuz; Zia errekaren gaineko iker-keta lana egin da; etxeetan ura aurreztu eta jasangarritasunabultzatzeko kanpaina; edota lur azpiko ur-baliabi-deen gaineko ikerketaegin zen.

Guratrans proiektuarenbaitan, Bera eta Lesaka-ko Udalek uraren eska-ria kudeatzeko plana(EKP) esperientzia pilo-tu bat garatu dugu. EKPnlehenbizi ezagutza edodiagnosi arloko azterlanbat egin da, hornidura zer-bitzuen ibilbide osoa az-tertzeko (hartuneetatik hor-nidura-guneetaraino); era berean, ekintza-plan baterako pro-zesua landu da, hobekuntzarako ekintzak proposatuz.

Jakina da Beran arazoak daudela ur eskariari erantzuteko,egungo azpiegiturek ez baitute horretarako biderik ematen.Gorabehera nabarmenak ditugu uraren kudeaketari eta zer-bitzuei dagokienez, bertzeak bertze:

� Hornidura bermatzeko arazoak ur eskasia.� Noizbehinka arazoak uraren kalitatean (ur uherra, kloro-mailaren goraberak, etab.)

� Ur kontrolik eza: ihesak sarean, iruzurrak, erabilera des-egokiak, zenbait eraikinetan kontagailurik ez izatea, ma -txurak,…

� Kudeaketa ez-eraginkorra: informazio guti eta landu ga-bea; ez dago ura aurreztea sustatzen duen araudirik; man-tentze egokirik ez, ur tarifen eta prezioen egitura desego-kiak…

Diagnosian ikusitako arazoak bideratzeko, 23 neurri edo ho-bekuntza-ekintza sartu ziren Kudeaketa Planean eta 2014anabiatu gara neurri zehatzak hartuz:

� Sare guztiak digitalizatu dira.� Ur-isuriak bilatzeko eta konpontzeko plana. Ur-isurienerregistroa egin da.

� Ur sarea berritzeko plana, 2015ean berrituko da Bidasoakarrikako sarea.

� Kaxernako depositoan urruneko kontrola paratu da.�Orain arte kontrolatzen ez ziren kontsumoen segimendua:udal eraikinak, kasu partikular batzuk...

Bi udalek lantaldea antolatu dugu eta konpromiso batzukhartu ditugu: uraren tarifak eta prezioak aldatzea, uraren zer-bitzuekin zerikusia duten ordenantzak egitea…

Berako ur sarearenerrendimendua %35ekoada. Gure arazoa ez dabakarrik udan ur eskasiadela, arazo larria duguherriko ur sarearen zirkuitu osoan

Page 3: BerakoPlazatik - Berako Udala / Ayuntamiento de Berabera.eus/wp-content/uploads/sites/55/2015/06/BerakoPlazatik-2-EUS-net.pdf · Proiektua prestatzea. Hor sartzen da goiko gradaren

Berako Udalak urteak eman ditu urtero pairatzendugun ur eskasiaren arazoaren konponbidea bila -tzen. Berako ur eskasia eta Lesakako ur kalitatea-ren (ez dute tratamendu plan-

tarik) arazoak bideratzeko, NafarroakoGobernuak soluzio bateratua proposa-tu zigun, Plan Zuzendari baten bidez,inbertsio aren %90eko diru-laguntzaizanen duena. Proposamen horretan Le-sakako komentuaren parean, lur-azpi-tik ura bonbeatuko da, eta Lesaka ber-tan eginen den 2500m3ko deposito be-rri batera bideratuko da ura, handik Le-sakako depositora (100m) eta BerakoKaxernako depositora ekartzeko, Matxain dik heldu den sa-rearekin lotuz.Bi udalek hitzarmena sinatu dugu lan hauek kudeatzeko etagastoak banatzeko. 2014an egin da proiektua eta 2015eanlanak hastea aurreikusten da. Soluzio honekin goi hornidura bermatua izanen dugu urteosoan. Baina lanak ez dira hor akautuko, gerorako gelditu-ko da 2. fasea, ura Ibardinera eramatea. Horretarako, baina,diru-laguntza bideratu eta proiektua prestatu eta gauzatubeharko dira.

32015 / 05

Proiekturaren aurrekontua

Inbertsioa osotara 1.759.972,70 €

Nafarroako Gobernuak %90 1.583.975,43 €

Gainerako %10a honela banatuko da:

Berako Udalak %65 114.398,23 €

Lesakako Udalak %35 61.599,04 €

Bi udalek hitzarmena sinatudugu lan hauekkudeatzeko etagastoak banatzeko.

Eskualdeko udalek N-121A errepidean segurtasun neurriak eskatzen ditugu

Azkeneko urteetan kezka iturri handia izan da errepidehau gure eskualdean. Hobekuntza-lan haundiak egin ba-dira ere, istripu kopuru handiak, trafiko astunaren joan-etorri neurrigabeak, eta oro har, segurtasun eskasak, gaiaetengabe mahai gainean edukitzea ekarri du. Trafiko as-tuna goiti doaie, zirkulazioa aunitz baldintzatzen du etasuertatzen diren istripu gehienetan badago halako ka-mioiren bat, arrisku berezia duten puntu beltzak badiraeta horiek konponketak eta bertzelako neurriak hartu be-har dira.Aunitz izan dira eskualdean zein Nafarroako Go-bernuarekin egindako bilerak. Berako Udalarentzat Iru-ñerako bide tarte guztia da kezka iturria, baina berezikinabarmentzekoa da Berako sarrera-irteeren egoera, bere-ziki Alkaiagako inguruan, Berako saihesbidean. Hainbatproposamen eta irtenbide posible landu baditugu ere,oraindik, gaur-gaurkoz, Nafarroako Gobernuak ez du ir-tenbide bat zehaztu. Zalain aldean ere neurri bereziakhartzeko eskatu dugu behin eta berriz, hau baita puntubeltz nagusienetako bat, bertan hildakoen kopurua izu-garria baita.

Page 4: BerakoPlazatik - Berako Udala / Ayuntamiento de Berabera.eus/wp-content/uploads/sites/55/2015/06/BerakoPlazatik-2-EUS-net.pdf · Proiektua prestatzea. Hor sartzen da goiko gradaren

Herriko ondarea mantentzeko ahalegin bereziaegin dugu, eraikin gehienak aspaldikoak diraeta azpiegiturak hondatzen dira, gainera, lege-diak jasangarritasunaren aldetik eskakizun be-

rriak egiten ditu gaur egun. Auditoria energetikoak egin di-tugu eskolan, kiroldegian, osasun zentroan eta argiteri pu-blikoan. Horietan, Udalakhartu beharreko neurriakbiltzen dira. Horietako ba -tzuk betetzen hasi gara, erra-terako eskolako eta osasunzentroko leihoak aldatzenjoan gara zatika.

Argiteriaren kasuan ez du-gu neurri berezirik hartu,egin beharreko aldaketakhagitz handiak direlako.Udal langileekin ilun zeu-den karrika batzuetan argitasun handiagoa paratzeko alda-ketak egin ditugu, erraterako parke batzuetan 100-150kwkoargiak zeuden eta horiek Eztegarara eraman ditugu.

Eskola, ikastola eta kiroldegiko galdaren egoera txarrak ir-tenbide integral baten beharra eskatzen zuen, eta eraikin ho-rien hurbiltasuna probextuz, bero-zentroa eraiki dugu, hirugune horietarako ez ezik, instituturako eta haur eskolarakoere beroa sortuz. Diru-laguntza ttiki bat eskuratu dugu Ce-derna-Garalurren eskutik eta Nafarroako Gobernuak insti-tutuari dagokion ekarpena egin du. Modu jasangarriago ba-tean, bertako egurrarekin eraikin horiek berotzea da asmoa,ingurumenean inpaktu ttikiagoa sortuz, gasolioarekiko etagasarekiko dependentzia gutituz, eta bertako erregaiekin

energia sortuz. Asmoa bertako egurra erabiltzea bada ere,oraindik hori ez dugu lortu, egurra ateratzeko, idortzeko,ttikitzeko eta gordetzeko lekua eta lanak antolatu behar bai-tira. Lehenbiziko datuen arabera, udalaren lau eraikin ho-rietan gastuak erdira etorri dira, guti-goitibeheiti.

Goienerreko bazkideakIzan ere, energiaren gaia lehentasunezkoa izan da agintaldihonetan. Hala, Goiener energia kooperatibako bazkide eginden lehenbiziko Herriko Etxea izan gara. Enpresa energeti-ko handiengandiko dependentzia murriztu, eta energia be-rriztagarrietan oinarritutako energia-eredu baten alde egindugu. Argiteria publikoa eta udal eraikinak Goienerrekinkontratatu dugu. Gastuan murrizketa ekartzeaz gain, iraba-ziak energia berdean inbertitzen dituen herritarren koope-ratiba batean inbertitzea ahalbidetuko digu.

Agintaldi honetan desagertudira Nafarroako Gobernuak urtero udalentzat bideratzen zituen diru-laguntza gehienak.Mendi landaketak desagertzear egon dira eta mantendu dira laguntza gutiagorekin.

Page 5: BerakoPlazatik - Berako Udala / Ayuntamiento de Berabera.eus/wp-content/uploads/sites/55/2015/06/BerakoPlazatik-2-EUS-net.pdf · Proiektua prestatzea. Hor sartzen da goiko gradaren

Mantentze-lanen artean, margotze-lan aunitz egindira, urtero enplegu zerbitzuaren laguntzekineta enplegu sozialetik hartutako langileekinegindakoak: haur eskola, eskola publikoa, fron-

toiak, piszinen eremua, karriketako barandilak, bankoak,aparkalekuak… Herriko espaloi gehienak egoera txarrean daude, zuloak, har-losak kolokan, hondamenaren arrazoiak desberdinak dira, es-paloi eredua erraterako, baina neurri haundi batean kotxeakigaiten direlakoz aparkatzeko edo gainetik zirkulatzeko, Le-giako kasuan bezala. Ahalegin berezia egin da kontratatuta-ko langileekin espaloi horiek konpontzen, baina lana amaiga-bea da, eta egin beharreko inbertsioa izugarria.Berdegune berriak sortu ditugu eta, orokorrean, herria po-litago egoteko ahalegin berezia egin dugu, lorezainekin ha-rreman estua izan dugu, loretokiak berretzeko orduan. Aitzinera begira ikusi behar da zein den Nafarroako Gober-nuaren politika, izan ere, agintaldi honetan herrietan in-bertsioak egiteko zeuden diru-laguntza guztiak desagertuegin baitira. Duela gutti arte, karrikak konpontzeko, ura eta saneamen-du sareak berritzeko, espaloiak egiteko eta pabimentazioak

konpontzeko lau urteko planak baliatu izan ditugu udalek,egin beharreko lanen %80 inguru diruz laguntzen baitzi-tuzten. Azkeneko lau urteotan ez da horrelako laguntza ba-kar bat ere etorri. Eta horrelako laguntzarik gabe, nekez egi-ten ahalko ditugu udalek inbertsioak. Bertzelako finantzia-zio-politikak beharrezkoak dira

PRESTATU DIREN PROIEKTUAK

Eztegarako frontoia legeztatu ahal izateko, Jarduera SailkatuarenProiektua prestatzea. Hor sartzen da goiko gradaren larrialdiko eskaile-ra, goiko grada egokitzea, komunen egokitzea eta larrialdietako atea.

Bera eta Lesakan uraren goi hornidura proiektua.

2011-2015 AGINTALDIAN EGIN DIREN OBRA BATZUK

Ur hornidura Usategieta-Ibardin

Bidasoa karrikako ur sarearen berritzea

Saneamendua Ibardin-Bera

Herriko Etxea zaharberritzea: sotoa, beheko oina eta lehendabizikoa eta batzar aretoa bigarren goianUrbanizazioak berritu: Xubi-Xabal, Berako Plaza eta inguruak, Eztegara

Legia karrikan zoruaren eta espaloiaren konponketa

Portula presaren konponketa

Kaxernako bidearen urbanizazioa, Toki Onatik abiatuta

Kanposantuko egokitzapena, zorua eta paretak garbitu.Garbiketak, etxola bota eta zorua prestatu. Nitxoak eta zinerariak.Eraikin publikoetan 5 galdaren ordezkapena, biomasako galdara bakarra jarrita: Kiroldegia, Ricardo Baroja, Labiaga, Mukixu haur eskolaeta Toki Ona Institutua.

Ricardo Baroja eskolako eta osasun zentroko leihoen berritzea

Herrigunean espaloien eta eremu desberdinen konponketa, margoketa lanak, eta berdegune berriak sortu.Hainbat pista eta auzo bideen konponketa: Eltzaurdia auzoa, Idoia, Larun, Kaule, kunetak, ubideak…Matzadako eskoileraren konponketa, krainer pareta bat eraikitzeaeta uholdeak ekiditeko dragatze-lanak egitea.

Musika Eskolako galdara ordezkatzea.

52015 / 05

Biomasarekin dabilen bero-zentroa eraiki dugu, eskola, ikastolaeta kiroldegia ez ezik, institutua eta haur eskola berotzeko.

Page 6: BerakoPlazatik - Berako Udala / Ayuntamiento de Berabera.eus/wp-content/uploads/sites/55/2015/06/BerakoPlazatik-2-EUS-net.pdf · Proiektua prestatzea. Hor sartzen da goiko gradaren

Hirigintza Plana 2002an onartu zen baina urtehauetan indarrean sartu dira Nafarroan lege etaarau berriak. Uholdeei aurre egiteko Nafarroa-ko Gobernua zein Ur Konfederazioak azterlan

bana egin dute, eta ibai eta erreketako urek gure herrian ekarditzaketen arriskuak saihesteko hainbat neurri hartzera be-hartu gaituzte, tartean etxe berriak eraikitzeko mugak pa-ratuz. Horregatik Bidasoa ibaia eta izen bereko karrikaren arteandauden 4. eta 5. sektoreetan hirigintza-aldaketa bideratu du-gu. Nolanahi ere, bi ikerketa horien emaitza kontrajarria izanda, eta horrek, gorabehera aunitz sortu dizkigu. Abiatu di-tugu ere Ubela industrialdean eta Zalainen egin beharrekosektoreen aldaketak. Aitzineko agintaldian hasitako S12 sektorearen (Bidasoa ka-rrika eta Kaxerna artean, garai bateko futbol zelai ingurue-tan) eta 2. sektorearen (suhiltzaile parkea eta Legia artean)aldaketen tramiteak egin ditugu. Nafarroako Gobernuak az-ken onespena ematearen zain daude bi eremuak, traba etaarazo aunitz paratzen ari baitira Beran bezala, bertze hain-bat herritan ere. 2011. urtean onartu zuen Gobernuak Lurraldearen Antola-mendu Plana eta horretan, bertzeak bertze, lur ez urbaniza-garrian eraikitzeko araudia sortu zuen. Horren arabera, Uda-lak baserri-auzoetan eta landa eremuan eraikitzeko irizpide-ak onartu behar zituen, betiere eurek emandako baldintzakkontuan hartuz. Lan horretan egon ginen urte eta erdiz. Uda-leko alderdi guztien arteko onespena zuen proposamen ba-tekin Gobernura joan ginen. Gobernuak, ordea, proposamenhori ez zigula onartuko erran zigun, eta irtenbiderik emanere ez. Gaia arruntean blokeatuta dago une honetan. Gauzak horrela, Berako Hirigintza Planak osoko azterketabat behar du, eta plan berria egitea egokituko da hurrengo

agintaldian. Nafarroako Gobernuko Lurralde Antolamen-duko Departamentuari egina diogu eskari hori, nahiz ez du-gun erantzunik hartu.

Zalain auzoko saneamendu sarearen proiektua erredaktatuaZalaingo auzoan eta industrialdean dagoen saneamendu sa-reak ez ditu ur zikinak depuradorara bideratzen, egun Bi-dasora joaten dira. 1999az geroztik ari dira Berako Udala etaNilsa enpresa egoeraren irtenbidea bilatzen.

Urte hondar honetan edo hurrengoaren hasieran Nilsak sa-re zentrala eginen du, horrek bilduko ditu Zalaingo ur ziki-nak eta bertze batzuk, baina ez guztiak. Oraindik ikustekodago nola osatu behar den gainerakoa, udalak eta Nilsak bi-lera batera deitu genituen lantegiak eta bertan proiektuaazaldu genuen baina ikusteko dago nola osatu daiteken afe-ra.

Page 7: BerakoPlazatik - Berako Udala / Ayuntamiento de Berabera.eus/wp-content/uploads/sites/55/2015/06/BerakoPlazatik-2-EUS-net.pdf · Proiektua prestatzea. Hor sartzen da goiko gradaren

72015 / 05

Herriko eragile desberdine-kin landutako diagnosi ba-ten ondotik, Mugikorta-sun ituna onartu zuen uda-

lak 2010ean. 2011n, berriz, onartu zenmugikortasun plana.

Ekintza plana martxan paratzeko hain-bat bilera eta neurri hartu dira eragile-ekin batera.

� Ikastetxeekin batera eskola bideenprograma landu dugu, autorik gabehagitzez hobe kanpainaren baitan, etxe tik eskolara oinez joateko bideseguruak zehazteko, bide hezkuntzaikasgeletan lantzeko, bizikletan mo-du seguruan ibiltzeko informazioa za-balduz...

Bertzelako neurriak ere hartu ditugu:

�Margoketa-lanak egin dira auzo des-berdinetan, aparkalekuetan.

�Hainbat zebrabide berri sortu dira. �Abiadura moteltzeko seinalizazioa pa-ratu dugu eta hiru pasabide goratuegin dira.

�Herrigunean aparkatzeko tokia erraz-teko, eta merkataritza sustatzeko as-moarekin, Altzateko plazako apar-kaleku mugatua antolatu dugu; etaAltzaten eta Kanttonberrin, 15 mi-nutuko tokiak margotu dira.

�Herriko etxeko plaza oinezkoentzatizatea lortu dugu, eta hasieran sortuziren kezken gainetik, hobekuntzanabarmena izan da. Txukun eta ego-ki dago orain jostatzeko, solasean ego-teko, edota, antzerkia, dantzaldiak,eta bertzelako bestak antolatzeko.

Herriko espaloien egoera ez da nahi ge-nukeen bezain ona. Aunitz dago egite-ko esparru horretan, espaloi guztiak be-rritzeak inbertsio handia dakar eta ho-rretarako plan berezi bat egin beharkolitzateke, tamalez gaia garran tzitsua ba-da ere, herrian badira bertze premiaketa ezin denei heldu:

�Oinezkoei bidea emateko udal lan-gileekin espaloietan, aparkalekuetan,karriketan konponketa lanak egin di-tugu; Agerran espaloi ttiki bat eginberri dugu.

� Espaloietako trabak kendu ditugu,hala nola, Euskaldunako semaforoa.

Garraio publikoa, guti eta gaizkiAspaldiko aldarrikapena da garraiopubliko egokia lortzea gure eskual-derako. Gaur den egunean dugunzerbitzua izugarri eskasa da. Herri-lan eta Garraio Departamentuare-kin hainbat bilera egin baditugu ere,Nafarroako Gobernuak lau urteotanez du inolako inbertsiorik egin gaihonetan, erabat utzia izan du, etaBortzirietan proba piloturen bat egi-teko asmoa agertu izan badu ere, te-lefono bidezko inkesta bat bertze-rik ez du egin. Bertzelako neurri etazerbitzuak behar ditugu, batez ere,autoen joan-etorria murriztu nahibadugu eta gizartearen sektore ba-tzuk mugitzeko autonomia izateko,gazteek, adinekoek, neurri handi ba-tean emakumeek….

Page 8: BerakoPlazatik - Berako Udala / Ayuntamiento de Berabera.eus/wp-content/uploads/sites/55/2015/06/BerakoPlazatik-2-EUS-net.pdf · Proiektua prestatzea. Hor sartzen da goiko gradaren

Krisiaren aitzakiarekin Es-painiako eta Nafarroako Go-bernuek indarrean jarri di-tuzten hainbat legek bal-

din tzatzen dute udal guztien jarduera.Lege horiek zorra ttikitzeko gastua mu-rriztera behartzen gaituzte eta langile-goa kontratatzeko trabak jartzen di-tuzte.

Horretaz gain, urtetik urtera aurre-kontuaren gorapena mugatzen dute etagure kasuan aurten ezin izan dugu %1,3 baino gehiago altxatu.

Berako Udalaren zorpetze maila nahikobaxua da, baimendutako zorpetze altue-na % 19,7koa bada, gure kasuan %4,47koa da, Nafarroako udal gehienenazpitik gaude. Hori hala da, neurriz gas-tatu dugulakoz. Egun, 1.152.000 euro-ko zorra dugu, egoera onean egonda ere,araudi berri hauek behartzen gaituzte zo-rraren %10a kitatzera (2015ean 151.593€) eta mailegu berririk behar izanez ge-ro ezin dugu kopuru hori gainditu.2015eko Udal aurrekontua ia 5 milioi-koa da, hortik 3 milioi baino gutixea-go udal jardueraren gastu arruntean jo-aten da (langilegoa, udal zerbitzuak etakultura, hezkuntza, kirola, gizarte ar-loa eta bestetako plangintzaren fun tzio-namendu eta mantenua).Inbertsioei dagokionez, Bera-Lesaka ura-

ren goi horniduraren proiektuak har -tzen du zenbatekorik handiena,1.600.000 €-ko gastua da eta Nafarro-ako Gobernuak ordainduko du horren%90a. Horretaz gain uraren behe-horniduraren berritzea, pleno aretoa,…

Katastroaren balorazio ponentzia berria landu eta aho-batez onartu duguKatastroaren ponentzia berria landu etaaho-batez onartu dugu. Bertan, onda-sun higiezinen balorazioa gaurkotu da.Balorazio horretan gobernuak jartzendituen arau eta baldintza batzuek era-giten dute, gehien bat, eraikitako me-troen balorazio tipoa eta horiei aplika-tu beharreko koefizienteak. Udalareneskumena da lurzoruaren balorea jar -tzea eta elementu guztiekin finkatzendira balioak.

Aitzineko ponentzian bizitza kolekti-boen metro karratua familia bakarrare-na baino garestiagoa zen eta hori ore-katu da oraingoarekin.

Ponentzia berritzen den bakoitzean ba-lore totalak aldatzen dira eta ondoriozUdalak tasa ere aldatu ohi du. Kasu ho-netan hainbat urtetako gorapenaren on-doren, balio orokorrak behiti egin dueta udalak tasa igan du, aitzinekotanjautsi zuen bezala.

Berako Udalaren zorpetze maila nahiko baxua da, baimendutako zorpetze altuena % 19,7koa bada, gure kasuan % 4,47koa da, Nafarroako udal gehienen azpitik gaude.Hori hala da, neurriz gastatu dugulakoz.

Page 9: BerakoPlazatik - Berako Udala / Ayuntamiento de Berabera.eus/wp-content/uploads/sites/55/2015/06/BerakoPlazatik-2-EUS-net.pdf · Proiektua prestatzea. Hor sartzen da goiko gradaren

Agintaldi honetan aldaketa aunitz izan dira udal langi-leen artean. Hiru langile jubilatu dira: Jose Garcia, Es-pe Aranibar eta Domingo Iantzi Xuriko. Lerro hauenbitartez Udalak eskerrak eman nahi dizkie urte haue-

tan egindako lanagatik eta orain merezitako atsedena eta gozame-na izan dezatela espero dugu.

Bertzelako joan etorriak suertatu dira, albiente laguntzailea izandugu, kontu hartzaileen lanpostuaren oposaketa egon zen eta ho-rrek aldaketa ekarri du, kontuetako administrari berria dugu. Al-bientearen lanpostuaren deialdia egin genuen eta urte hondarrera-ko etorriko da albiente berria, egiten ari den formakuntza akaba -tzean.

Udal arkitektu tekniko lanpostu berria sortu dugu, lanaldiaren biherenekoa, honek hirigintzako lanak, kaleko langileen koordina-zia eta udal eraikinen mantenuaren ardurak ditu. Egin dugun az-keneko deialdia mendiko zaintza eta zerbitzu anitzak eginen di-tuen lanpostua osatzeko izan da.

Ikusita aldaketa hauek udal lantaldean nola eragiten duten eta al-di berean bertzelako beharrak somatu dugunez, formakuntza batantolatu dugu langile guztiekin. Bertan, laneko harremanak az-tertu dira, komunikazioa, lankidetza eta koordinazioa hobetzea;erakunde publikoetan gaztazkak bideratzeko jarrera desberdinaketa arrisku psikosozialak lanean. Langile guztiekin gisa honetakoformakuntza egiten zen lehenengo aldia izan da.

Horretaz gain, esparru bakoitzeko arduradunekin lantalde bat an-tolatu da, kudeaketa koordinatzeko, antolakuntza hobetzeko etalanen segimendua egiteko. Lantalde hau hilabetean hiru aldiz bil -tzen da.

92015 / 05

Egoera ekonomikoa aitzakiatzat hartuta, Nafa-rroako Gobernuak probestu du bere politika age-rian uzteko. Argi gelditu da udalak ez daudelabere lehentasunen artean, eta udalenganako mes-fidantzaz eta ankerkeriaz jokatu du agintaldi oso-an. Udalen finantziazio duina eta hauen konpe-tentziak onartzeko bidea egin beharrean, gibele-ra egin du. Horren adibide argia da haur-eskoleneta musika eskolen finantziazioan erakutsitakojarrera. Berak egindako legeetan jasotakoa ere ezdu bete, eta hitz emandako diru-laguntzak na-barmenki murriztu ditu. Zerbitzu horiek man-tentzeko ahalegin berezia egin du Berako Uda-lak, Nafarroako Gobernuak paratu ez duen zatiaparatuz, matrikulazioetan murrizketarik ez eginbehar izateko.

Gure herriarekiko kezka guti adierazi du. Iku-rren Legea erabili du diru-laguntzak ukatzeko edoukatzen saiatzeko, eta gainera, udalei leporatu di-gu pertsonez baino sinboloez arduratu garela.Etengabe aniztasuna mespretxatu dute, eta uda-laren borondatea eta herritarren babes zabala ezdituzte aintzat hartu, propioak sentitzen ez di-tugun ikurrak inposatuz, eta Altzaten paratuta-ko ikurrina kenaraziz, beraien legearen irakurke-ta murritza eginez.

Page 10: BerakoPlazatik - Berako Udala / Ayuntamiento de Berabera.eus/wp-content/uploads/sites/55/2015/06/BerakoPlazatik-2-EUS-net.pdf · Proiektua prestatzea. Hor sartzen da goiko gradaren

Kostata bada ere Isidoro Fa-goaga Udal musika eskola-ko eskeintza mantentzea lor-tu dugu. Nafarroako Go-

bernuak ez du dagokiona betetzen, be-re ekarpena gutitzen joan da eta oraingastuen %10a baino ez du ematen. Gu-re ustez ezinbertzekoa da herritar guz-tiei zabaltzea arte eta kultur arloko he-ziketa. Urteetan egindako inbertsioa he-rriari itzultzeko lanean paratu dugu aha-legina, herrian erreferentziazkoak direnkultur ekitaldi eta bestak musikaz alai-tuz eskolako ikasleekin. Helduentzakomusika eskaintza zabaldu dugu, eta he-

rriko bertze elkarte batzuekin elkarla-nean hainbat jarduera antolatu ditugu:Lagun Haundiak jubilatu elkartearekinBera Kantari antolatzen dugu, abes-batzarekin, bandarekin, San Migel zu-biko eta Julio Caro Barojaren mendeu-rrenetan, edota ikastetxeekin. 2016an,Donostia2016kultur hiriburuarekin lan-kidetzan, Bera EMusik Europako mu-sika eskolen jaialdiaren mikroegoitzaizanen da, eta Europa osotik etorritakomusikariak etorriko dira gure herrira.Langileei dagokionean, 2014an lan hi -tzarmen berria sinatu zen, langile guz-tiek ahobatez onartu zutena.

Herriko kontuez gain, es-kualdeko bertze udale-kin aritu gara elkarla-nean afera desberdine-

tan: Bortzirietako mankomunitate-etan (euskara, gizarte zerbitzuak, hi-ri hondakinak), Cederna-Garalur,Osasun kontseiluan, bertzeak ber -tze.

Horretaz gain, Bortziriak, Baztan,Malerreka eta Bertizaranako udale-kin aritu gara ekimen desberdinetan,herri guztiei eragiten digun kontu-tan: errepidearen arazoa, euskal tele-bistaren kaptazioan, eskualdeko lan-bide hezkuntzan eta helduen hez-kuntzan, osasun zerbitzuetan,…

Hilabete hauetan, Bertizko Par tzuergoTuristikoaren disoluzioaren ondotik,eskualdeko udalek hausnarketa pro-zesua egin dugu, Cederna-Garalu-rren baitan, turismo promozioa etakudeaketa elkarrekin bideratzeko.

Page 11: BerakoPlazatik - Berako Udala / Ayuntamiento de Berabera.eus/wp-content/uploads/sites/55/2015/06/BerakoPlazatik-2-EUS-net.pdf · Proiektua prestatzea. Hor sartzen da goiko gradaren

Mendiaren kudeaketaren -tzat ez dira garairik one-nak. Egurraren prezio es-kasaz gain, Nafarroako

Gobernuak sektorearen alde deus gutiegiten duela erantsi behar zaio, eta ho-rrek guztiak, kudeaketa nahi genuke-en bezain ona ez izatea dakar. Azkene-koagintaldian arlo honetan izan direnmurrizketak handiak izan dira, eta iri -tsi direnean, epez kanpo etorri dira diru-laguntzak, eta horrek, arrunt zaildu duplanifikazio egoki bat egin ahal izatea,lan horien tramitazioa, eta ondorioz, be-re exekuzioa. Edonola ere, gure ondarenaturala zaintzeko dugun beharraz ja-betuta, inbertsio garrantzi tsuak egin di-tugu mantentze-lan eta suteak ekidite-ko lanetan bezala, oihanen kudeaketanere (basoberritzean, birsorkuntza, moz-

te eta landaketak…). Urtero udako gar-biketak egin dira landaketetan. Egin-dako landaketen artean, honako haueknabarmendu behar dira:� Santa Barbara� Ibardin�Gondendiaga� Eltzaurdia

Bertako espezien aldeko apustua eginda, bereziki akazia eta bertako haritzalandatuz.

Mendiarekin loturik, hainbat mendi etabaserri bide moldatu dira, hala nola, Ia-sola, Larratxen Borda, Idoia edota El -tzaurdiakoak. Mantenu lanak ere egindira Larhunen, Usategieta-Landagaitan,Iasolan, Zumalekun, Ibardin-Usategie-tan eta Intzolako bidean. Urtero, udal-

langileekin garbiketa eta mantentze-lanak egin dira, baina bide-sare guzti-ra ezin iritsiz ibiltzen gara.

2014 bukaeran, Berako Udaleko osokobilkurak, ahobatez, mendi komunalenordenazio-plan berria onartu zuen. Ber-tan jasotzen dira hurrengo 10 urteetanmendi-lanetan egin beharreko ildo na-gusiak.

Berako hainbat pinudi gaitzak jota dau-de, eta ondorioz, Kaprio, Santa Barba-ra, Uslaka, Zamarneko borda, Montoiaeta Kanpalekuko eremuetan hausazkomozketak egin behar dira, ahalik eta alegehien mantentzeko asmoarekin, uda-laren diru-sarrerak ez daitezen arruntdesagertu

112015 / 05

Page 12: BerakoPlazatik - Berako Udala / Ayuntamiento de Berabera.eus/wp-content/uploads/sites/55/2015/06/BerakoPlazatik-2-EUS-net.pdf · Proiektua prestatzea. Hor sartzen da goiko gradaren

Aspaldikoa da Berako Herri-ko Etxeak euskararekiko har-tutako konpromisoa. Agin-taldi honetan ere bide ho-

rretan sakonduz, UEMAk diseinatuta-ko Berako Udalaren euskararen erabi-lerarako plana ezarri da. Plan horrekhainbat neurri biltzen ditu Herriko Etxean euskara lehenesteko. Izan ere,Beran euskararen egoera nabarmen ho-betu bada ere, oraindik egiteko aunitzdago, bai karrikan (erabilerari dagokio-nean, batez ere), baina baita erakunde-etan ere. Udalak eredu izan nahi du, etabide horretan, urrats sendoak eman di-tugu euskara zerbitzu-hizkuntza izate-tik lan-hizkuntza izatera pasatzeko.

UEMAko zuzendaritzan ordezkaritzaizan dugu agintaldi honetan, eta horrenbidez, Nafarroako Gobernuaren politi-ka ankerrei segimendu zehatza egin die-gu, gure herritarren hizkuntza-eskubi-deak aitortzeko eta errespetatzeko hain-bat ekimen eginez, Nafarroako Gober-nuko departamentu desberdinekin el-kartuz, Parlamentuan parte hartuz...

Nabarmentzekoa da osasun zerbitzue-tan euskarazko arreta bermatzeko emandiren urratsak (tamalez emaitzarik emanez dutenak), eta liburutegietan euska-razko zerbitzua eskatzeko.

Liburutegiaren harira, Nafarroako Go-bernuak lehiaketara atera zuen Berakoliburuzain lanpostuan ez zuen euskara-ren ezagutzarik eskatu. Erabaki hori au-zitara eraman zuen Udalak, eta par -tzialki bada ere, arrazoia eman zion Na-farroako Auzitegiak Berako Udalari.Gobernuak oposizio-lehiaketa egin be-harko du berriz ere, euskararen ezagu -tza meritu bezala baloratuz Berako li-burutegirako.

Julio Caro Baroja, Berako seme kuttunari omenaldiaJulio Caro Baroja jaio zela 100 urtebete ziren 2014an. Berako Udalak, he-rritar ugariren laguntzarekin, ekitaldisorta haundia antolatu zuen, bertzerenartean, erakusketak, bisita gidatuak,filmeak, kontzertuak, ikastaroak etaomenaldi-ekitaldi bat antolatu ziren.Sekulako jendetza hurbildu zen sei hi-labetetan zehar antolatutako ekitaldie-tara, Julio Caro Barojak herrian zuenestimua agerian utziz.

Euskararentzat nagusi diren guneak beharrezkoak dira hizkuntza berreskuratu eta indartu ahal izateko.Euskarak arnasa hartuko duen lekuaizan behar du Berak.

Page 13: BerakoPlazatik - Berako Udala / Ayuntamiento de Berabera.eus/wp-content/uploads/sites/55/2015/06/BerakoPlazatik-2-EUS-net.pdf · Proiektua prestatzea. Hor sartzen da goiko gradaren

132015 / 05

Iragana argitzeko behar horren bai-tan, Espainiako Gerran fusilatuta-koak eta desagertutakoak gogoraekartzeko lanak egin dira. Nagu-

siena Berako hilerrian irekitako hobi-ko-muna izan da. Berako Udalaren ekime-nez, Aranzadi Zientzia Elkartearen la-guntzarekin, kanposantuko hobia irekizen 2011ko abenduan. Bertan 7 gorpuz-kin topatu ziren, nahiz aunitzez gehiagoizan ziren bertan lurperatutakoak. Beraizan zen Nafarroa guztian fusilamendugehien egin zen herria. Gipuzkoako pre-so anitz ekarri zituzten Berako harrobi-ra fusilatzera, eta herriko hilerrian lur-peratu zituzten. Datu ofizial argirik ezbadago ere, zenbait iturrik 200 hildako-tik goiti zenbatu dituzte.Oroitarria paratu zen eraildakoak gogo-ra ekartzeko, eta omenaldia egin zi --tzaien 2012ko martxoaren 3an HerrikoEtxeko plazan. Berako Udalak Franco se-

me-kuttun izendatzen zuen erabakia eregibelera bota genuen, Beran eraildako etafusilatutako zein desagertutako berata-rrak gogora ekartzeko mozioa onartzea-rekin batera.Udalak zor historikoa kitatu nahi izanzuen ekitaldi harekin. Hamarkadetan isi-larazitako sufrimendua eta oinazea be-rreskuratzeko eta justizia egiteko ekital-dia izan zen. Hamar beratar identifikatuziren fusilatu eta desagertutakoen arte-an. Fusilatuak izan ziren: Francisco Aro-zamena Irazoki, Lucio Aldai Longarai,Faustino Martinez Urteaga, Cesareo Se-minario Iraizoz, Juan Etxenike Matxia-rena eta Ecequiel Gomez Rodrigo. Des-agertuak: Santiago Anadon Cambero, Ra-mon Balza Loperena, Enrique BerasainSorondo eta Jose Larraburu Maritxalar.

II. Mundu Gerrako biktimak70 urte bete berri dira II. Mundu Ge-rra bukatu zela. Milioika biktima, des-plazatu eta hildako utzi zituen, tarteanberatar batzuk kontzetrazio esparrue-tara eraman ere:Eugenio Alli eta Antonio Clemente (Bu-chenwaldera); Jose Rubio (Mauthausen-era eta desagertu zen); Francisca Usan-dizaga (Rabensbrückera eta bertan erailzuten); eta Victor Garcia-Serrano Rete-gi (Neuengammen desagertu zen 1945ean).Ber tze 11 beratar preso egon ziren Gurs -eko kontzentrazio esparruan.

San Migel zubiko gudaren bigarren mendeurrenean, herritarren sufrimendua ardatz

1813an, Espainiako Independen tziagudaren baitan, bataila latza izanzen San Migel zubian. 200. urteu-rrena gogora ekartzeko, ekitaldi sor-ta antolatu zituen horretarako era-tu zen lantaldeak, Udalaren la-guntzarekin. Erakusketak, hitzal-diak, mahai-inguruak, omenaldiak,antzerkia, musika... ekitaldiak izanziren, Bortzirietako herritarrek 200urte lehenago pairatu zutena gogo-ra ekartzeko. Eta omenaldi horienbaitan, hainbat herritarrek auzola-nean San Migel zubia zaharberri -tzeko lanak egin zituzten, zubiaridotorezi guztia berreskuratuz.

Page 14: BerakoPlazatik - Berako Udala / Ayuntamiento de Berabera.eus/wp-content/uploads/sites/55/2015/06/BerakoPlazatik-2-EUS-net.pdf · Proiektua prestatzea. Hor sartzen da goiko gradaren

Berako Udalak hasieratik egin du jubilotekaren aldeko apostua, hasierankontziliaziorako diru laguntza batzuk baliatuz urtean hiru hilabetez es-kaintzen genuen zerbitzu honi esker adineko pertsonak astean bitan etxetik atera eta ariketa mentalak zein artistikoak edota artikulazioak

mugitzeko lan fisikoa lagunen artean eta giro onean bizitzeko aukera ematekosortu zen. Aldi berean etxeko zaintzaileak atsegiteko edota ‘deskonektatzeko’ tar-tea hartzen ahal zuen. Azken urtetan bi egun beharrean astean hiru egunetan da-go martxan eta hamaika hilabeteko zerbitzua bilakatu da. Mankomunitateak ku-deatzen du eta orain Lesakan eta inguruko zein urrunagoko herrietan gure ere-duari segituz eskaintzen ari dira molde bereko zerbitzuak.

Jubilotekan parte hartzen duten pertsonek agertu duten aldeko jarrera eta proiek-tuarekiko konpromisoa eta ilusioa lagungarri izan dira proiektua sendotzeko or-duan.

Euskal Herriak momentu politikoberezia bizi du. ETAren indarkeriabukatuta, gatazka politikoak badi-tu heldu beharreko hainbat alderdi.Horri erantzuteko asmotan, Bakeaeta bizikidetza udal plana garatu duBerako Udalak, Baketiken lagun -tzarekin. Gisa honetako plana gara-tu duen Nafarroako udalerri baka-rra gara. Bidezko bakea eta memo-riaduna eraikitzea du helburu pla-nak, iragana argituz, oraina norma-lizatuz eta etorkizunean adiskide -tzea lortuz. Hainbat jarduera anto-latu ditugu legegintzaldi honetan,hala nola trebakuntza ekintzak (zi-ne gotziekin, herritarrekin...), hi tzal diak, filmak... Orain arte egin-dakoa urrats ttiki bat bertzerik ezda, hurrengo urteetan garatzen segibeharko dena, lanean sakonduz

Page 15: BerakoPlazatik - Berako Udala / Ayuntamiento de Berabera.eus/wp-content/uploads/sites/55/2015/06/BerakoPlazatik-2-EUS-net.pdf · Proiektua prestatzea. Hor sartzen da goiko gradaren

152015 / 05

Krisiak gogor astindu du es-kualdea, ehunka lanpostusuntsituz, eta egoera bor-titzak sortuz. Laguntza so-

zialak handiagotu egin dira agintaldian,behartsuenei babesa emateko. Eskual-deko gainerako udalekin, Cederna-Garalur garapen agentziarekin, eta es-kualdeko eragile sozioekonomikoekinbertzelako eredu sozioekonomiko ba-ten beharrerako oinarriak paratzen ari-

tu gara, bereziki, bertakoa balioan pa-ratuz eskualdean lanpostuak sortu etabultzatzeko asmoarekin. Enplegu tai-ler bat antolatu zen aisialdi eta turis-moko zerbitzuetarako prestakuntza es-kainiz. Herritarrekin eta merkatariekinbatera, partaidetza prozesu zabala ga-ratu dugu merkataritzak dituen beha-rrak eta erronkak finkatuz. Turismo arloan, proiektu ttikiak gara-tu ditugu, eta horien artean azpima-

rratzekoak da Mugako Bidea sakeleko te-lefonoetarako aplikazioa. Kontrabandoaeta mugako bunkerrak ardatz hartuta,sakelekoekin egiteko moduko gida pres-tatu dugu, euskaraz, gaztelaniaz eta fran -tsesez. Modu berean, Berako organoa ba-lioan paratzeko ikerlana garatu dugu,eta maiatzean estreinatuko den Ura etahaizea dokumentala landu dugu. Bera-ko mendietan zortzi mendi ibilbide bil tzen dituen gida ere argitaratu dugu.

Page 16: BerakoPlazatik - Berako Udala / Ayuntamiento de Berabera.eus/wp-content/uploads/sites/55/2015/06/BerakoPlazatik-2-EUS-net.pdf · Proiektua prestatzea. Hor sartzen da goiko gradaren

Agintaldi osoan argi izan dugu herriko gi-zarte, kultura eta kirol arloko eragileekinelkarlana herri bizi bat izateko ezinbertze-ko tresna dela, eta ildo horretan, egindako

apustua argia eta tinkoa izan da. Aitzinetik hartuta-ko konpromisoei eutsi, eta udala bidelagun eta la-guntzaile izan da herritarrek bultzatutako proiektueta egitasmo aunitzetan. Horrela ulertzen dugu herridinamiko eta partaide bat egiteko modua.

Kultura arloan, kirolean, aisialdian, euskararen susta-penean, hezkuntzan edota gizarte gaietan, egitasmo-ak diruz laguntzetik haratago aritu gara, azpiegitu-rak herritarren zerbitzura paratzeaz gain, ekitaldiendiseinuan eta antolaketan eskutik aritu gara.Urteko kultura programazioa, euskararen sustapene-rako programazioa, San Migel eta Konpaneko zubiakauzolanean zaharberritzea, Julio Caro Barojaren etaSan Migel zubiaren mendeurrenetan, edota emakumeeta gizonen berdintasuna bultzatzeko ekimenak he-rria eraikitzeko modu apartak dira.Ezin aipatu gabe utzi ikastetxeek eta guraso elkarte-ek egiten duten lan izugarria herri hezitzailea izan de-zagun. Berako bestetako txupinazoa botatzeko auke-ra emanez euren lana aitortu nahi izan genuen. Bainaelkarlan hori esparru aunitzetara zabaldu da. Aipa -tzekoak dira arrontean egonkortuta dauden bi pro-grama: Antzerkia eta Eskola –eta Mugaz Gain an tzerkijaialdia–, eta drogen mendekotasunaren prebentzio-rako eskoletan garatzen den programa.

Page 17: BerakoPlazatik - Berako Udala / Ayuntamiento de Berabera.eus/wp-content/uploads/sites/55/2015/06/BerakoPlazatik-2-EUS-net.pdf · Proiektua prestatzea. Hor sartzen da goiko gradaren

Durante toda la legislatura hemos tenido claro queel trabajo en común con las entidades sociales, de-portivas y culturales es una herramienta funda-mental para conseguir tener un pueblo vivo, y la

apuesta realizada en ese sentido ha sido decidida y clara. Ade-más de mantener los compromisos existentes con anterioridad,el Ayuntamiento ha sido compañero de viaje y colaborador ac-tivo de proyectos e iniciativas impulsadas por la ciudadanía.Es así como entendemos la manera de hacer un pueblo diná-mico y participativo.

En materia cultural, deportiva, de ocio, en la promoción deleuskera, educación o en temas sociales, además de dar ayudaseconómicas, hemos ofrecido las infraestructuras necesarias, ysobre todo, hemos colaborado activamente en el diseño y or-ganización de las actividades.Son reflejo de todo ello la programación cultural anual, las ac-tividades de promoción del euskera, la restauración en auzo-lan de los puentes San Miguel y Konpane, los actos realizadoscon motivo de los centenarios del puente San Miguel y JulioCaro Baroja, o actividades organizadas en pro de la igualdadde oportunidades entre mujeres y hombres.No podemos dejar sin mencionar la permanente participaciónque realizan los centros escolares y las Apymas. Quisimos re-conocer la labor que realizan ofreciéndoles que lanzaran con-juntamente el chupinazo de las fiestas. Pero esa colaboraciónse extiende a muchos ámbitos. Son de destacar, por la larga tra-yectoria que tienen dos programas muy consolidados: Antzer-kia eta Eskola –y el festival Mugaz Gain–, y el programa quese desarrolla en los centros escolares en materia de prevenciónde drogodependencias.